16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko lastailak 24, ostirala • 2. aldia • 482. zenbakia Sakanako Gida ibarreko etxeetara banatzen hasi dira aste honetan. Eguneroko martxarako ibarreko informazio praktikoa ematen du Ordu aldaketa: igandeko 03:00etan02:00ak izango dira >>9 Langabeziatik ekintzailetzara Sakanerria >> 5 Gurasoak Mintzakide izatera gonbidatu dituzte Astean ordu batez beste gurasoekin pla- zan, parkean edo beste nonbaiten elkar- tu eta euskara praktikatzeko deia >>9 Gaur aurkeztuko dute Etxarrikoahotsak.com web orria Etxarri Aranazko ahozko ondarea jaso- tzen du web orriak, 70 lekukotza baino gehiagorekin >>7 Joseba Fernandez irristalaria Espainiako txapelduna Pistako 300 m-ko erlojupekoan >>11 Bakaikun gaztain moztea etzi >>7 Irurtzunen jokatuko da Sakanako herri lasterketa >>7 Nafarroako Gobernuak Hiri hondakin Kudeaketa Plan Integral berria eginen du >>5 Tormesko itsumutilaren berri emanen du El Brujok >>15

482 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 482 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko lastailak 24, ostirala • 2. aldia • 482. zenbakia

Sakanako Gida ibarreko etxeetarabanatzen hasi dira aste honetan.Eguneroko martxarako ibarrekoinformazio praktikoa ematen du

Ordu aldaketa:igandeko03:00etan 02:00akizango dira

>>9

Langabeziatik

ekintzailetzara

Sakanerria >> 5

Gurasoak Mintzakideizatera gonbidatudituzteAstean ordu batez beste gurasoekin pla-zan, parkean edo beste nonbaiten elkar-tu eta euskara praktikatzeko deia >>9

Gaur aurkeztuko duteEtxarrikoahotsak.comweb orriaEtxarri Aranazko ahozko ondarea jaso-tzen du web orriak, 70 lekukotza bainogehiagorekin >>7

JosebaFernandezirristalariaEspainiakotxapeldunaPistako 300 m-koerlojupekoan >>11

Bakaikungaztainmoztea etzi

>>7

Irurtzunenjokatuko daSakanakoherri lasterketa

>>7

Nafarroako GobernuakHiri hondakin KudeaketaPlan Integral berriaeginen du >>5

Tormeskoitsumutilarenberri emanendu El Brujok

>>15

Page 2: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Bakarra:

Bikoitza:

Bazkideek deskontua

MusikaDonostiako musika eta dantzaeskolako aitzinako musika taldea.Lastailaren 25ean, larunbatean,19:30ean (meza ondoren) Irurtzungoelizan.

Terry Oldfield eta Soraya. Lastailaren25ean, larunbatean, 20:00etanArbizuko ekokanpineko Amari yogamagiko eskolan.

Erkudengo Ama abesbatza.Lastailaren 26an, igandean, 12:00etanAralarko Santutegian. 12:30ean hasikoden meza nagusian ere kantatuko du.

AntzerkiaAction man. Lastailaren 24an,ostiralean, 21:30ean Irurtzungo kulturetxean. Yllana.

Burutik jota. Lastailaren 25ean,larunbatean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Trokolo.

Lazarillo de Tormes. Lastailaren25ean, larunbatean, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. RafaelAlvarez, El Brujo.

Ipuin kontalariaOsaba otso. Lastailaren 24an,ostiralean, 18:30ean Altsasuko Iortia

kultur gunean. Lur Usabiaga.

Ipuinen unea. Lastailaren 30ean,ostegunean, 17:00etan EtxarriAranazko liburutegian. 3 urtetikaurrera.

ZinemaMadre e hijo. Lastailaren 24an,ostiralean, 21:45ean eta lastailaren26an, domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

El hombre más buscado. Lastailaren24an, ostiralean, 22:00etan etalastailaren 26an, domekan, 20:10eanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Maia erlea. Lastailaren 26an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia

kultur gunean.

BertsolaritzaUxue Alberdi eta Oskar Estanga.Lastailaren 25ean, larunbatean,19:00etan Egiarretako Itxasperriermitan. 21:30ean Egiarretakoelkartean bertso afaria.

LiteraturaKristalezko begi bat (Miren AgurMeabe). Lastailaren 30ean,ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian. EtxarriAranazko irakurketa taldea.

TailerrakSukaldaritza. Lastailaren 25ean,larunbatean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Gaztaina hazien tailerra. Lastailaren26an, domekan, 12:30ean Bakaikukoelkartean.

Euskararen arnasguneak. Lastailaren28an, asteartean, 19:00etan EtxarriAranazko kultur etxean. EtxarriAranazko Udala eta EHE.

Mendi irteerakAstun-Artiga. Lastailaren 26an,

igandean, 6:00etan Olatzagutitik.Sakanako Mendizaleak.

Euskaraz bizi nahi dut. Lastailaren26an, igandean, 9:30ean EgiarretakoItxasperri ermitatik. Arakilgo etaIrurtzungo Udalak eta Aizpea euskarataldea.

Nerbioi ibaiko iturburura. Lastailaren26an, igandean, 9:00etan EtxarriAranazko ikastolatik. 7 km. Sakanakoikastolen mendi taldea.

Bizikleta irteerakBilbao-Muskiz. Lastailaren 26an,domekan, 7:00etan Altsasuko autobusgeltokitik. 55 km. SakanakoMankomunitatea.

IrteerakGaztain mozte. Lastailaren 26an,domekan, 10:00etan BakaikukoMandubitetik.

ErakusketakGaztain mozte. Lastailaren 26an,domekan, Bakaikuko elkartean.

Altsasuko III. Arte Azoka. Azaroaren2ra arte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean.

8000koak izotz eta harri bainogehiago. Baltistanen emakumeizatea. Lastailaren 25era arte,19:00etatik 21:00etara, Altsasuko GureEtxea eraikinean.

Gure sustraiak ardazten. Lastailaren26ra arte, Altsasuko Basoko Maridendan. Paz Treuquil maputxearenmargoak.

Ziordiko liburutegiko azken 15urteetako ekintzak. Abenduaren 29raarte, astegunetan, 16:00etatik20:00etara Ziordiko liburutegian.

Bestelakoak Etxarrikoahotsak.com web orriarenaurkezpena. Lastailaren 24an,ostiralean, 19:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean. Etxarri Aranazko Udala.

Gazte gunearen ate irekien eguna.Lastailaren 26an, domekan, AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 24an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 26an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Maddi ZuñigaBaldaZORIONAKpinpiri-na! Azkenean! Gertu-gertu duzu eguna! 7muxurik handienak gure altxorrarentzat!

AneZORIONAKpolitta!!7 urte larunbatean!!Prestatuko duzu me-rienda goxoa, ezta? Mila muxu etxekoenpartez.

JurgenZORIONAKbihurri-txo!!!! dagoeneko 2urte,segi beti bezain maite-kor. Muxu handi bat Ekhi, Mattin, aitatxo etaamatxo.

lastailak 24-30Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Enara GarciaMateoMila kilo zorion,printzesa!! Dagoeneko4 urte. Muxu handi-handi bat familia guztiaren partetik.

Burutik jota antzezlana.

Page 3: 482 guaixe

publierreportajea 3

domu santu

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a

Domu Santu egunez,hilerriak bizi

domu santu

Sakandarrok Domu Santu egunean loreak hilerrietara eramateko ohiturari eusten diogu. Horregatik,garai honetan aukera ezberdinak izango ditugu, era guztietako eskakizunei erantzuteko.

Page 4: 482 guaixe

astekoa

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea

Diada eguna Bartzelonan. Bene-tan adierazpen zoragarria. 1,8milioi bizilagun kalean udaltzai-nentzat. Beste batzuendako 0,5milioi… lau katu. Balorazioaksoberan. Diagonal eta Gran Via,lau eta sei bide, gehi beste bi albobakoitzean, gehi espaloiak eta tar-teko zonalde irekiak, zabaleran

ehun pertsona edo gehiago metroerdiko hilera bakoitzean. Eta horihamaika kilometrotan. Guztira 2milioi pertsona. Horretaz gain,anarkistek “V”a “A” bihurtu nahizuten, Urgel kalea gurutzatuz. Las-tima ez ziren nahikoak!

Diadaren atzetik, Eskoziakoerreferenduma. Eskozian diru-

dienez ez zen independentziaaurrera atera 61 urtetik gorakojendea izutu zelako, eta emaku-meak gizonak baino gehiago, ana-lisi ezberdinen arabera. Katalu-nian Kontsulta Legea onartuondoren, salgai dagoen Konstitu-zioaren izenean, EskorilekoEspainiar Gobernuak ezeztatu

du. Zer demontre nahi? Batzuk beti izan gara intsumi-

soak, gazteak ginela hippiak etaekintzaileak. Geroztik haizetuak.Eta 61etik gora, intsumisoek kata-lanek bezala, beldurrik ez. Kata-lanek independenteek, Erkidego-koek, eta Nafar batzuek ere, Sakan-darrak tartean, ez dugu zeresanik

OPUStar Nafar probintzi honetan.Kanariarrak ere kontent ez dau-de eta erreferenduma han ere ezez-tatua izanen da. Azkenean denokalde, Andorrara, Frantziara, Afri-kara, zergatik ez?

DIADAN IKASITAKOA: denokbatera gauzak defendatzen badi-tugu, bideak aurkitzen dira.

“Diada”n ikasitakoa

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a4 iritzia

Ez dugu ezer berririk esaten Esta-tu espainol eta frantsesean legeabetearazi beharko lukeenakberak legeak urratzen dituelaesaten badugu. Eta ez dugu ezerberririk esaten, gure senitarte-ko presoen kasuan, lege-hausteeta eskubide-urraketa horiek egu-nerokoak direla esaten badugu.

Baina, errepresio horren azkenhelburuetako bat da lege-haustehorien kontrako salaketak isila-raztea eta salatzaileak krimina-lizatzea. Berdin dio horretarakolege-haustea lege bihurtu behar

badu ere. Bada ETXERATen hel-buruetako bat da gure senitarte-koek bereziki, eta gizarteak oro-korrean, jasaten dituzten bizi bal-dintzak eta erasoak salatzeaeuskal gizartearen aurrean.

Eta horretara gatozkizue, zori-txarrez, beste behin ere, Estatuhorien politika ankerraren azkenbi gertakarien berri ematera etasalatzera. Batetik, Joxe MigelEtxeandiari psikologoaren bisi-ta galarazi izana Topasko espe-txean (Salamanca); eta, bestetik,Nagore Mujika senidearen atxi-

loketa Villenako espetxean (Ala-cant).

Bi hilero bezala, Jose MiguelEtxeandiak eta bere psikologoakelkarrekin terapia saio bat egi-teko eskaria egin zuten hiru aste-ko aurrerapenarekin. Irailaren21ean psikologoak espetxekobidea hartu zuen, baina baime-na jakinarazi ez ziotenez, bidaiaerdian Euskal Herrira buelta-tzea erabaki zuen. Hilaren 22an,berriz, "segurtasun" taldeko kidebatek psikologoari bisita onartuazegoela jakinarazi zion eta, pre-

soari 19an komunikatu zitzaiolaidatziz; ez hori bakarrik, gaine-ra, psikologoari leporatzen dio-te bisitara agertu ez izana; izanere, gerora jakin denez,13:00akaldera funtzionario batek preso-ari bisita baimendua zuela esa-ten zuen kopia bat erakutsi zion;baimen agiriaren data 19koa zen.

Guardia Zibilak Nagore Muji-ka, euskal preso politiko batensenidea, atxilotu du bere sei urte-ko alabarekin Euskal Herritik 700bat kilometrotara zegoenean. Jus-tifika ezina da epaile baten zita-

zioaren izenean pertsona bat atxi-lotzea, epailearen aurrean aur-kezteko komunikatzearekin nahi-koa zenean, are gehiago duela 22urteko zerbaiten harira izanik.Asteburuan izateak, gainera, biegun polizia etxean pasatzerabehartu du Mujika, eta umea hauguztia bizitzera.

Etxerat elkartetik senideen kon-trako jazarpena berehalakoanbukatzea exijitzen dugu.

ETXERAT

barrutik kanpora

Etxeandia eta Mujika

Iñigo Aritza Ikastolako eta Zelan-di Ikastetxeko ikasleak antzerkitailerretan arituko dira aurtenere, hezkidetza dramatizazioa-ren bidez jorratzeko.

Egitasmo honek 2004 urteaneman zituen lehenengo urratsak,Altsasuko udaleko kultura etaberdintasun zerbitzutik abiatu-ta. Altsasuko emakumeen etagizonen arteko berdintasun pla-nean errotuta dago, hain zuzenere, 4. ildo estrategikoaren 1. pro-

graman: koedukazioa eta orien-tazio ez-sexista, hezkuntza zikloguztietan.

Egun, Lehen Hezkuntzako 2., 4.eta 6. mailetako ikasle eta irakas-leek hartzen dute parte. Nafarro-ako Antzerki Eskolak klaseak ema-ten ditu eta Altsasuko Udalakfinantzatu, Nafarroako Gobernuaklagunduta, INAFI-ren bitartez.

Proiektuan parte hartzen dute-nek berebiziko garrantzia ematendiote heziketari. Izan ere, ezinbes-

tekoa da berdintasunean eta sexua-gatiko eta generoagatiko bereizke-ria ezan oinarrituriko jendarte ere-du berri bat eraiki ahal izateko.Halaber, ezinbestekoa da ikastetxe-etan hezkidetzaren balioak bultza-tzea, bide ezin hobea baita gene-roen arteko desberdintasuna etaemakumeekiko indarkeria ezaba-tzeko.

Horiek horrela, hezkidetzarenxedea da neskek eta mutilek iza-era eta identitate propioa, feme-

ninoa zein maskulinoa, garatudezaten lortzea, aukera berdin-tasunean oinarrituta eta sexuestereotipoak eta orientabideakbaztertuz, denon artean gure jen-dartearen garapenaren eta ongi-zatearen alde lan egiteko.

Hezkidetzan oinarritutako hezi-ketak mutil eta nesken artekoharremanak orekatuak izatea duhelburu. Gatazkak ebazteko jarre-ra baketsuak sustatzen ditu, elka-rrekiko errespetuan, elkarrizke-

tan, adiskidetasunean zein mutileta nesken arteko elkarlaneanoinarriturik. Irakasteko metodo-logia dramatizazioa da, batik batjolasean oinarritzen delako etahonen bidez, neska zein mutilekprimeran pasatzen dute, oso gus-tura aritzen dira bizi diren mun-dua irudikatzen eta mundu hobeabilatzen eta baita amesten ere.

Emakumeen Bilgunea

hara zer dien

Hezikidetza dramatizazioaren bidez

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano eta Eñaut

Arribengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Oihana ZubeldiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Zuzenketa >>Aurreko ostiralean Altsasuko III. Arte Azokako parte-hartzaileen ze-rrenda ematerakoan okertu eta Argiñe Berastegi ez genuen aipatu.

Page 5: 482 guaixe

Horixe proposatu die SakanakoMankomunitateak NafarroakoGobernuari eta gainontzekoherrialdeei. Europak berritu dituenlegeak betetzeko bidea dela dio

Europar Batasunak hondakinenkudeaketari buruzko araudiazorroztu egin du. Legedi berritua-ren arabera hondakinen kudeake-ta % 70 izan beharko da 2030ean(orain arteko helburua % 50ekoazen 2020rako). Gainera, biohonda-kinen bereizitako bilketa nahita-ezkoa izanen da 2025ean. Horiekkontuan izanda, asteartean Nafa-rroan hondakinak kudeatzekoeskumena duten mankomunitate-etako ordezkariak eta Landa Gara-pen, Ingurumen eta Toki Adminis-trazioko kontseilari José JavierEsparza elkartu ziren.

Esparzak eskatu zien “taldekoahalegina” egiten segitu zezatela,biohondakinen gaikako bilketaorokortzeko eta eraginkortasun-maila handia lortzeko (jatorri bio-logikoko materia organikoa, etxe-bizitzetako janari-hondakinakbereziki). Mank-eko presidenteAitor Karasatorre Muguruzak bategiten du gaika jasotzeko kontsei-lariaren jarrera berri horrekin:“lehen ere Europak eta guk esa-ten genuena da”.

Horrekin batera eskaera batplazaratu zuen asteartean Kara-satorrek: hondakinen kudeaketa-rako ordaintzeko parametroa alda-tzea. Biztanle kopurua beharreansortutako hondakin kopurua iza-tea. “Hondakinak sortzen dutenekordaindu dezatela. Sakanatik Tute-rako hondakindegira eramatendugun tona kopurua 7.000tik3.500era jaitsi dugu. Hala ere, ber-dina pagatzen segitzen dugu,545.000 euro”. Mank-eko presiden-

tearen iritziz “tarifa finkoak ez dubirziklatzea bulkatzen. Eta adibi-dea jarri du: “Beran, Zangozan edoTuteran ez dugu argiagatik edouragatik berdina ordaintzen, kon-tsumoagatik baizik. Kutsatzenduenak ordaindu dezala”. Aldiberean, Sakanan konposta egite-ko planta bat eraikitzea eskatuzuen, atzera ere, “hondakin orga-

nikoen ibilbidea ixteko”.

Plana eta errausketa Egun indarrean den 201-2020 Nafa-rroako Hondakinak KudeatzekoPlan Integratuaren (NHKPI) erre-forma jorratu zuten bileran. Espar-zak esan zuenez, Europako arau-di berriagatik eta planean jasotzenden errebisiorako aukeragatik

NHKPI birplanteatzea jarri dutemahai gainean.

Karasatorrek gogora ekarrizuen Nafarroako Auzitegi Gorene-ko Administrazio-Auziekiko SalakMank-en eta Sustrai Erakuntza-ren helegitea onartu zuela etaNHKPI anulatu zuela. “Horreta-rako arrazoia izan zen planean ezzela zehazten non jarri behar zutenerrauskailua”. Nafarroako Gober-nuak Espainiako Auzitegi Gore-nera jo du eta hark ebatzi arte inda-rrean da plana. Karasatorrek azal-du digunez, “plana indarrean egonden lau urteetan ez da garatu”.

Gobernuak errausketa bazter-tu ondoren, astearteko bileranKarasatorrek galdetu zuen zer ger-tatuko den Olatzagutiko porlande-giko balioztatze egitasmoarekin.Espartzak ez zuen esan zerk ordez-katuko duen errausketa, baina ira-garri zuen Parlamentuko LandaGarapen eta Ingurumen Batzorde-ak hainbat azpiegitura ezagutzekobisitak eginen dituela. Baina ezer

gehiago zehaztu gabe. Argitzekoekimenak aurreratu zituen Kara-satorrek. Hark esan digunez, “kon-turatu dira Europako araudia bete-ta ez dutela nahikoa hondakinikerrauskailurako, ez duela zentzu-rik halako azpiegiturarik”.

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a 5

SAKANA

»

sakanerria >>

Bierrik fundazioak argitaratutakogida praktikoa egun hauetanbanatzen da Sakana guztikoetxeetara

Bierrik fundazioak argitaratu duSakanako Gida, ibarreko zerbitzu,enpresa, denda eta autonomoenberri ematen duena. Sakanako jar-dun ekonomikoaren berri ematenduen aurreneko gida da Bierrikfundazioarena. Etxeetan paperezkoabanatzen ari da egunotan, baina gidabera www.guaixe.net/gida/ weborrian ere kontsultatu daiteke.

Bierrik fundazioko kudeatzai-le Goizeder Anton Iturraldek esandigunez, “Sakanako Gidan egune-rokoan beharrezkoa den informa-zio praktikoa jasoa dago. Aldi bere-

an, ibarreko ekonomia-ehunarenaniztasunaz eta establezimenduenugaritasunez jabetzeko balio du”.

Sakanan bizi eta lan leloa gogo-ra ekarri du Antonek: “Egunero-koan beharrezko diren zerbitzu etaestablezimenduak ditugulakoSakanan. Haietan erosiz bultzadaematen diegu”. Ibarrean eroske-tak egitean “herritarren artekoharremanak sustatzen ditugu ere,herriei aberastasun soziala ema-nez. Izan ere, herri osasuntsubatek gertuko merkataritza sareaizan behar du, herritarrek etaestablezimendu txiki eta ertainekosatuta dagoena”.

Antonek nabarmendu duenez,

Sakanako Gida Bierrik fundazio-ak ibarreko merkataritzarekin,zerbitzuekin eta ekonomi jardue-rekin duen konpromisoaren bes-te adibide bat da: “BeleixeGuaixeTxartelarekin zabaldu genuen bidehori. Gure fundazioko babeslediren 1.550 sakandarrek Sakana-

ko 80 establezimendu baino gehia-gotan erostegatik egunero aban-taila, deskontu edo beherapen inte-

resgarriak eskuratzeko aukeradute”. Sakatxartela Asteburuakere aipatu dizkigu.

Dagoeneko buzoietan dago Sakanako Gida .

Mankomunitateetako buruak Esparza kontseilariarekin elkartuta.

Harremanetarako Web orria sartu edo hurrengoedizioan atera nahi dutenek948 564 275 telefonora hots eginedo [email protected] edo [email protected] e-posta hel-bideetara idatz dezakete.

Sakanako Gida etxeetan

Sortutako hondakin kopuruagatik ordaintzeaArgibiderik ez

Atzo NHKPIko jarraipen batzor-dea elkartu zen. Talde ekologis-tek balorizazioaren eta Mank-ekhondakinak sortzeagatik ordain-tzearen inguruan galdetu zuten.Ez zieten ezer erantzun. Nafarro-ako Gobernuak atzo aurreratuzuen bakarra da NHKPI berri bateginen dutela, aurrekoan oinarri-tuta. Batzordekideek abendurabitartean proposamenak egitekoaukera izanen dute. Ondoren eto-rriko litzateke herritarren txan-da. Gobernuak maiatza aurretikonartu nahiko luke plan berria,baina ez zuen zehazterik izan.

Page 6: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a6 sakanerria

Eguraldiak lagunduta azkar bate-an hartu du itxura Etxeberrikofrontoia estaliko duen egiturak.Egurrezko egitura jarrita eta fron-tisean egin beharreko lanak eginakdituzte kisusgileak aurreko hiruasteetan. Etxeberriko kontzejukoburu Javier Martijak esan digunez,25 bat egunetan lanak despedituakizanen dira. Horretarako, teilatua,porlanezko zoru berria eta atzekopareta eta begiratokia eginen dituz-te. “Lanak azaro erdialderako edo

bukatuko direnez, pilotaleku esta-lia Olentzero egunean mustutzeapentsatu dugu” esan digu Martijak.

FinantziazioaEtxeberriko frontoia estaltzekolanek 90.000 euroko aurrekontuadute. Arakilgo Udalak lanarenheren bat ordainduko du 28.000euroko diru-laguntza baten bidez.Gainontzekoa, Etxeberriko Kon-tzejuaren bizkar geldituko da.Horretarako kontzejuak bere bi

pisuetako bat saldu dio han hiruurtez alokatua bizi zen pertsona-ri. Horrela, aurrekontuaren heren

bat estali du kontzejuak eta besteherena bere diruzaintzako sobe-rakinarekin ordainduko du.

Eguzkia lagun izan dute aurtenAltsasuko feriek. Eta aitzakiarikgabe eguna baliatuz asko izanziren domekan Altsasura etorrizirenak. Ganadu feria izaera man-

tenduz, abereak izan ziren prota-gonistak. Sakanako 17 haztegieta-ko eta lautadako beste biko zaldi-azienda izan zen protagonista.Ferialeku kalean ikusgai izan

ziren, baina kioskoan zen epaima-haiaren aurrera eramateko ibilbi-deak askoren jakin-mina erakarrizuen. Epaimahaia Javier Garziade Albizuk (Eulate) Gonzalo Azan-

zak (Lezaun) eta Carlos Arzak(Altsasu) osatu zuten, guztiak ereabeltzainak.

Nafarroa Oinezek aurtengo egita-rauan zuen berritasunetako batErronka zen: Nafarroako ikasto-letako DBHko 13 eta 16 urte bitar-teko gazteei zuzendutako ginkanamodukoa. Erronkan parte-har-tzaileek euren abilezia, indarra,abiadura, buruargitasuna, jakin-tza orokorra eta euskaltzaletasu-na probatu behar izan zuten. Guz-tia erlojuaren kontrako borrokan.

Nafarroa Oinezeko zirkuituanbarna hainbat proba gainditubehar izan zituzten izena eman-dako 10 taldeek. Tartean Sakana-ko Andra Mari eta Iñigo Aritzaikastoletakoak zeuden. Azkenhoriek izan ziren onenak eta etxe-ra saria ekarri zuten (bakoitzaren-dako tablet bana eta DBH3ko etaDBH 4ko ikas-bidaiarako 2.000euro). Andra Marikoak proba bate-

an (memorikoa) lehenak izan zireneta beste batean bigarren izan zen(ibaikoa), baina ez zuen finalera-ko sailkatzea lortu.

Sakanako ikastoletako talde-

ak eta Paz de Zigandako ikastola-koa elkarrekin joan ziren autobu-sean Erronkara. Esan digutenez,“giro ona izan zen eta NafarroaOinez bizitzeko beste modu bat da.

Udalak bi basoaprobetxamendueman nahi dituBarga, Altzania, San Pedro eta Basa-bea mendien bi urteko aprobetxamen-du eta hobekuntza planari jarraituz,Altsasuko Udalak enkante bidez herribasoko bi lote eman nahi ditu. Aurre-neko lotea Balankaleku-Nikolastlan-tegi ingurukoa 7.223,5 metro kubikopagoz osatua dago eta 84.017,48 euro-ko balioa du. Bigarren, lotea, berrizBalankaleku-Asentun dago. 6.245,8metro kubiko pagoz osatua, 77.166,86euroko balioa du. Interesatuek eureneskaintzak udaletxean aurkeztu ditza-kete hilaren 30era arte.

Etxe erregionalenasteaNafarroako Etxe Erregionalen Fede-razioak antolatuta pasa den asteanIruñean XXVI. Kultur astea ospatuzuten. Ospakizunetan parte hartudutenen artean daude La EncinaExtremadurako kultur elkarte altsa-suarreko ordezkariak. Haiei, besteetxeetako ordezkariekin batera,harrera egin zien larunbatean Pre-sidentzia, Justizia eta Barne kon-tseilari den Javier Morrasek.

Sakana

Altsasu»

Etxeberri»

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

SAKANA

Sakanako taldeak

Iñigo Aritzako taldeaLander Bados Ganuza, Jon Aran-buru Gastaminza, Maider Ben-goetxea Gonzalez, Nahia Ben-goetxea Garisoain, Hasier Galar-za Pozueta, Ekai Urkijo Nuñez,Leire Bergera Aramendia etaAmaiur Bengoetxea Ijurra.Ordezkoa Unai Irigoien Ausin izanzen. Kapitainak, berriz, Jon LagosOlmedillo eta Aitziber Larrion. Andra Mariko taldeaAsier Jaka Fanega, Mattin Altze-lai Karasatorre, Mikel AgirreArregi, Unai Flores Palacios,Maddalen Mikeo Erasun, AraitzJaka Fanega, Ian Ansotegi Yere-gi eta Haritz Lizarraga Munarriz.Ordezkoak, berriz, Leire Estarria-ga eta Naroa Mendiola.

Iñigo Aritza ikastolarendako Oinez Erronka

Iñigo Aritza ikastolako taldeko kideak. Utzitakoa

Frontoiko lanakaurrera

Sariak Hazitarakoak (12) 1. Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza. 2. Juanito Aldabarena, Satrustegi. 3. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, UharteArakil. Behorrak pottoarekin (9) 1. Javier Agirre Mundiñanorena, EtxarriAranatz. 2. Javier Agirre Mundiñanorena, EtxarriAranatz.3. Jesus Gartziandiarena, Unanu. Pottorik gabeko behorrak (18) 1. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu. 2. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, UharteArakil 3. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu. Bi urte bitarteko pottoak (8)1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.2. Fermin Unzilla Arañarena, EtxarriAranatz. Bizpahiru urteko pottoak (3)1. Inmaculada Azpilikueta Azkunerena,Lakuntza. 2. Juanito Aldabarena, Satrustegi. Bi urte arteko bihokak (9)1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia. 2. Erkuden Gabari Satrustegirena,OlatzagutiaBizpahiru urteko bihokak (7)1. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu. 2. Jose Antonio Aldasoro Artiedarena,Etxarri Aranatz. Altsasuko abere onenaIñaki Larrearena.

Feria eguzkipeanSakanako azienda izan zen ferietako protagonista. Baina baita salmenta postuak ere.

Gantxoak, buruz -gain eta bestelako kolpeak gero etorriko dira, lanak bukatzean.

Udalak UtzubarTxikiko 1. fasekolanak eman dituEtxarri Aranazko Udalak, 152.960euroren truke, Utzubar Txiki edo hezi-keta eta kirol gunearen 1. fasekourbanizazioa HNV, S.A. eta ObrumCIBi esleitu die. Lanak azaroarenhasieran hasiko dira eta 10 astekoepea izanen dute lanak despeditze-ko. Proiektua eta obra zuzendari-tza Xabier Lopez de Uralde arkitek-toak bideratuko du. Sistema Oro-korreko 1. fase horretan, oinarrizkoazpiegiturak eramanen dituzte Utzu-bar Txikira: ur-hornikuntza eta sane-amendu-sarea, argindarra, gasa,telefonoa eta bide zati batean zola-dura berria jarriko da.

Auto-enpleguarenberri izateko aukeraCederna-Garalurrek nork bere lan-postua sortzeari buruzko tailerraantolatu du Irurtzunen. Auto-enple-guari ekitean zer jarri martxan, zeinideia eta nola azalduko da tailerhorretan. Azaroaren 17rako eta18rako daude saioak iragarrita etabi ordutegi aukeran: goizez, 10:00eta-tik 12:00etara eta, arratsaldez,17:30etik 19:30era. Irurtzungo kul-tur etxean izanen dira tailerrak.

Izen ematea

948 56 70 10 telefonoan [email protected] [email protected] e-postan.

Arakil / Irurtzun»

Page 7: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a sakanerria 7

Makina bat uhartear lelo horioihukatuz despeditzen da UharteArakilen hilaren 11n grabatu zenlip-dub-a. Uharte Arakilgo Euska-ra Batzordeak eta Galtz-Horratzkultur Taldeak antolatu zuen gra-bazioa eta Sakanako Mankomuni-tatearen babesaz. Donibane plaza-ko iturrian hasi eta udaletxeko pla-zan despeditzen da bideoa. Guztiagrabatu ondoren, merezitako auza-tea izan zen parte-hartzaile guz-tiendako.

Esne Beltza taldearen Nahi dutkantuaren doinuek kamera aurre-

an dantzan jarri zituzten uharte-arrak. Igor Razkin zuzendariakXabier Unanuaren, zuzendari tek-nikoaren, laguntza izan zuen.Mikel Lareki steady kamerala-riak hartu zituen irudiak eta musi-ka teknikari lanetan Ioana Ijurkoeta Mikel Balda aritu ziren.

Parte-hartzaileakAralar Mendi areto futbol taldea,Haur Eskola, Haur Txokoa, Uhar-teko tabernariak, frontenisekoneskak, Aralar Mendi elkartea,Uharte Arakilgo erraldoi eta

buruhandien konpartsa, KM Ber-tikaleko antolatzaileak, irrista-keta taldea, Uharte Arakilgo zan-pantzarra, Di-da musika taldea,Eskozor musika taldea, Galtz-horratz dantza taldea, pilates tal-dea, Uharte Arakilgo Udala etaadin guztietako makina bat uhar-tear.

Bideoahttps://www.youtube.com/watch?v=a_Gv-yO5Zbc

Gaztain Moztea izanen da etzi

Garai batean familia ekonomiarenosagarri preziatua zen gaztaina.Horregatik basoan zeuden gaztai-nondoak behar bezala zaintzenzituzten. Bakaikun badira urtebatzuk gaztaina bilketa ohituraberreskuratu zela. Gaztainondo-en osasunarekin kezkatuta erelantalde bat osatu zen eta hura daetziko deialdia egin duena.

Hitzordua Mandubitan jarridute, 10:00etan. Handik abiatukoda urteroko ibilbide gidatua. Aur-ten basoan buelta bat emateazaparte, Gaztainondoen Lan-Tal-deak lan txiki bat egitea proposa-tu du: gaztainondo gazte batzueninguruan garbiketa lan batzukegitea, zuhaitzak behar bezala haz

daitezen. Basoko lanak despedituta eta

gaztainaz kargatuta, Bakarreko-etxea elkartera bueltatuko dira.Han, 12:30ean, basoan jasotakogaztainak motaren arabera sailka-tuko dituzte eta haiekin mintegitxiki bat eginen dute. Hazi horie-tatik sortutako zuhaixkak helduden urteko Gaztain Mozte egune-an aldatzeko asmoa du Gaztainon-doen Lan-Taldeak.

Domekan elkartetik pasatzenden guztiak gaztain mozteariburuzko erakusketa izanen duikusgai. Bestalde, Koxko taber-nan, eguerdian, udazkeneko pin-txoak dastatzeko aukera izanen da,gaztainak, onttoak eta tripota osa-gai dituztenak.

Asteartean, 19:00etan, kulturetxean eginen den batzarrera deitudituzte euskaltzaleak. Euskarazbizitzeko zailtasunak sortzendituzten eremuetan, euskarazbizitzeko urratsak ematera nolabultzatu aztertuko da

Euskararen arnasgune direnSakanako herrietan euskaraz biziahal izateko topatzen zituzten ozto-poak identifikatu dituzte. Lan horimartxoaren 15ean Etxarri Arana-tzen egin ziren tailerretan eginzuten 16 pertsonek. Martxokoaabiapuntu izanda, atzera ere, gaia-

ri helduko diote, “oztopo horiekgainditzeko herri dinamika era-tzeko”. Azken helburua litzateke“euskalgintzatik abiatuta, dina-mika hori akuilu izanen da herri-tarren kontzientzian eragin etaEtxarri Aranatzen bertan direnzailtasunen jabe izanik, zailtasunhoriei komunitate gisa aurre egi-teko”. Horregatik, gaiarekin inte-resa duen edozein herritar gonbi-datu du batzarrera Etxarri Ara-nazko udal euskara batzordeaketa Euskal Herrian Euskarazek.

Zazpi arlo Martxoko batzarrean euskarazbizitzeko zazpi hutsune atzemanzituzten: zerbitzu pribatuak; Uda-laren esku dauden ikastaroak,udal musika eskolako eta liburu-tegiko liburuzain postuak; Osasunetxea; Bake epaitegia; Emakume-en arreta zerbitzua; Kirola etaaisialdia eta Industria gunea.Hutsuneak deskribatzeaz aparte,arlo horietan euskara onbideratze-ko proposamenak eta faktore nagu-siak zein diren zehaztu zituzten.

Bakaiku»

Etxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Uharte Arakil»

Gaztaina garaiaBakaikuarrek aurreko urteetan ere gaztainondoak bisitatu dituzte.

Euskaraz Gara mosaikoa, Etxarriko euskalgintzak egina. Artxiboa

Bideoaren akaberan parte-hartzaileak elkarrekin ageri dira.

Euskararendako puntu beltzetan argia egiteko

Euskaraz bizi nahi dugu!

Gaur, 19:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean aurkeztuko dawww.etxarrikoahotsak.com weborria

Etxarri Aranazko Udalak herrikoahozko ondarea biltzen duen weborria sortu du: www.etxarrikoaho-tsak.com. Atari horretan makinabat etxarriarren lekukotasunak,grabazioak, jaso ditu udalak; 70lekukotasun baino gehiago. Haienbidez, “Etxarriko kultura, gizar-tea, hizkuntza, izaera, identita-tea… herriaren biziaren eta inda-

rraren neurria ematen da”. Gaur udalak aurkeztuko duen

web orri berria “gure ahozko onda-re aberatsaren lekuko” izan nahi du.Web orrian jasoak daude, besteakbeste, : 2011n jasotako bideo-graba-zioak, Beleixe irratikoelkarrizketak,Nafarroako Mediatekako lekukota-sunak, 2012 urtean egindako herri-antzerkia… Gaurko aurkezpeneanweb orria aurrera ateratzeko elkar-lanean aritu diren erakundetakoordezkariak izanen dira.

Udalak herriko ahozkoondarea jaso duen weborria gaur aurkeztuko du

Etxarriarrak plazan.

Page 8: 482 guaixe

Horixe egin zuten asteazken ilun-tzean ehun bat sakandarrek. Segi-ko kide izateagatik erakunde terro-ristako kide leporatuta duela lauurte hainbat gazte atxilotu zituz-ten, haien artean Ainara Ladronarbizuarra eta Imanol Salinasolaztiarra. Haiek jasandako tortu-rak salatu zituzten. Baita inkomu-nikazio aldian “atxilotuen autoin-plikazioa eta beste gazte batzuenkontrako inkulpazioak eraikitzea”helburua dutela ere. “Inposatuta-ko herri eredu baten jarraikorta-

suna mantentzeko, legeditik kan-po edozer gauza egiteko prest dau-de”. Gazteen kontrako akusaziobakarra autoinkulpazioa beste-rik ez dela nabarmendu zuten.

Elkarretaratzetik adierazi zute-nez, “ez dute lortu euskal gazte-riaren eta herriaren askapenborroka moteltzea”. Aldi berean,gaineratu zuten “Euskal Herriangaratzen ari den prozesu demokra-tikoarekin konpromiso argia dute-la”. Konpromiso horri eutsiko dio-tela adierazi zuten.

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a8 sakanerria

Chivite izanen daPSNko lehendakari-gaiaAlderdiaren abenduko kongresuanIdazkari Nagusi posturakoaurkeztuko du bere burua

Heldu den urteko maiatzaren 24koforu hauteskundeetan PSNk aur-keztuko duen zerrenda buruaMaria Chivite izanen da. Sozialis-ta nafarrek igandean hautagaiaaukeratzeko hauteskunde prima-rioak izan zituzten. 5.411 afiliatueta zale sozialistek zuten parte har-tzeko eskubidea eta haietatik%79,61ek erabili zuen aukera.Maria Chiviteren alde %58,59kegin zuen eta Amanda Acedorenalde, berriz, %41,41ek. Sozialistek Altsasun duten egoitza-tik boto eskubidea zuten 26 herri-tarretatik 22 pasa ziren eta haieta-tik 19k Acedoren alde egin zuten,bik Chiviteren alde eta batek zuribozkatu zuen.

PSN zinegotzipostua betetzekoasmozUdaberri akaberan osatuko da udalberria. Ordura arte gelditzen direnhilabeteetan Altsasuko PSNk ez duudalean duen bi zinegotzi postue-tako bat hutsik izan nahi. BraulioSalvador hilaren 4an bat-batean hil-tzean zinegotzi sozialista bakarragelditu zen udalean: David Medina.Hura zen sozialisten Altsasuko Uda-lerako zerrendako azkena. Zerrendan ordezkorik ez zuenez,PSNk kargurako pertsona batenizena proposatu beharko dio Hau-teskunde Batzordeari. Hori guztiabideratzen hasi dira dagoenekosozialistak.

Legegintzaldi mugitua

2011ko udal-hauteskunde zerren-dak osatzerakoan Altsasuko TaldeSozialistaren eta Iruñeko zuzenda-ritzaren artean gatazka sortu zen.Altsasutik proposatutako zerrendabetatu egin zuten Iruñean eta MariaJose Notario buru eta independen-te asko zituen beste zerrenda batonartu zuten.2012ko ilbeltzean Maria JoseNotariok dimisioa eman zuen.Javier Donlo zinegotziak bere kar-guan segitu zuen, baina azaroangaixotasunagatik baja eskatu zuen.Zenbait hilabetez PSNko ordezka-ririk ez zen udalean izan, harik etajoan den urteko garagarrilaren26an Braulio Salvador Calvok(zerrendako bosgarrena) Donlorentokia bete zuen arte.Altsasuko Talde Sozialistak Salva-dorri alderdian baja emateko eska-tu zion zuzendaritzari iraila hasie-ran, zinegotziak “alde bakarreko-tasunez” jokatzen zuela iritzita.Baina ez zen halakorik gertatu. Bes-talde, bi urte behar izan zituen PSNkNotarioren ordezkoa udalean aur-kezteko: David Medinak aurten-go otsailaren 26an hartu zuenzinegotzi kargua.

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

SAKANA

SAKANA

SAKANA

Azaroaren 9aren aurretik publikoegin nahi dute Euskal Herriaren etaEspainiaren dibortzioa irudikatunahi du

Bideo berri baten grabazioan sar-tuak egon dira Etxarri Mugi eki-menekoak. Herri dinamikak sus-pertu nahian aurretik ere bideolanak egin ditu ekimenak: Goraherri askeak (2011-05-07) eta Etxa-rri mugi (2013-07-03). Aurreneko-an bezala, oraingoan ere bideoa-ren kanta Katalunian aukeratudute: Mali Vanili taldearen Espa-ña cariño lo nostre no funciona. 8apellidos vascos filma gogorarazi-ko dute irudiak. Horregatik, 10 egu-netan, Etxarri Aranatzen, Lakun-tzan, San Migelen, Leitzan,Zumaian, Astigarragan eta Onda-rroan grabatu dituzte irudiak; etaikusmina sortu dute. Guztia, Eus-kal Herriaren eta Espainiarenarteko dibortzioa irudikatzeko.

Dagoeneko hura editatzen hasiakdira. Katalanezko kantuaren euska-razko bertsioa Altsasuko Itxura

estudioan grabatu dute. Mali Vani-li taldekoak bideoaren grabazioanparte hartu dute; “ilusio bereziasortu die beraien kantetako bat eus-karaz grabatu izana” esan digute eki-menetik. Kataluniako herri-galde-keta aurretik zabaldu nahi dutebideoa Interneten.

HelburuakEtxarri Mugi dinamikak bideohoriekin lortu nahi duena, lehenikEtxarriko herri dinamika susper-

tzea da. Aldi berean, auzolanarengarrantziaz jabearazi nahi dituherritarrak, bideoak auzolaneanegin baitituzte. Autogestiaorenbalioa ere aldarrikatu dute, eurenbaliabidez eta inolako diru-lagun-tzarik gabe grabatu baitituzte bide-oak. Etxarri Mugi ekimenak gizar-te kritika eta aldarrikapena izanditu gai nagusi bere bideoetan. Betiere, giro onean eta umoretsuanadin ezberdinetako herritarrenarteko harremanak sustatuz.

Etxarri Mugi ekimenak bideo berri bat grabatu du

Etxarri mugi bideoaren grabazioko une bat. Artxiboa

Ehun bat sakandarrek eskatu zuten epaiketa politikoak etetea.

Duela lau urteko gazteen kontrakosarekadaren salaketa

PPren ustezherritarrek atezatekoa ez duteonartuHondakin bil-keta sistemaberria dela eta,PPren Sakana-ko eskualdebatzordekoburu JuanAntonio Extre-merak adierazi du herritarrek ezdutela atez ateko sistema onartu.Mank-eko buru Aitor KarasatorreMuguruzari erantzunez esan du“sistemaren zikinkeriaren arduraauzokideen bizkar uztea zuhurtzia-gabea” dela. Extremeraren iritzizMank-ek pertzen barruan ez dau-den poltsak ez ditu jasotzen etahorrek sortzen du zikinkeria. Karasatorreren iritziz “Extremerakherritarrak babestu beharrean, gaiz-ki egiten duten, briziklatzen ezduten herritarrak besterik ez ditubabesten”. Mank-eko buruak nabar-mendu duenez, sakandar gehienekongi erabiltzen dute hondakin bil-keta sistema berria.

Torturatuak izan zineten?Bai, aurretik milaka herritarrekpairatu duten bezala. Autoinkul-pazioak eta beste batzuk inkulpa-tzea lortzeko erabiltzen dute. Ze-rrenda beltzak osatzeko. Guretortura saioetatik irten ziren ize-nak, abenduaren 6ko sarekadanatxilotu zituzten. Euskal Herrianabian da prozesu berri bat etaprozesu guztietan gazteriarenfreskotasuna eta indarra behardira aurrera egiteko. Halakoekinbeldurra zabaldu eta askapen bo-rroka moteldu nahi izaten dutegazteria bera motelduz. Baina ezdute lortzen.

Epaiketa hasi da, aurretik etaauzitegian salaketa. Zergatik?Ez gaituzte 28ak bakarrik epaitu-ko. Ondoren ere gazte gehiagoepaituko dituzte. Herri oso batenkontrakoa da eta Auzitegi Nazio-nalaren aurrean badugu zer esa-nik. Irailaren 14an Gernikan He-rritarren Adierazpena publikoegin genuen, herrietako Librelantaldeen bidez lantzen ari dena.Herri osoak aurre egitea beha-rrezkoa dela ikusi dugu. Herriak batzen dituen aldarrikape-

nak dira, lehenik, Auzitegi Nazio-nalak ez du gu epaitzeko inolakozilegitasunik, hori Euskal Herriakdu. Bigarrenik, torturen salaketaegitea. Eta, azkenik, epaiketa poli-tikoak gelditzea. Elkartasunetikkonpromisora salto egiteko eskatugenuen eta sinadura bilketa egitenari gara herriz herri.

Desobedientzia zibilerako deiaere egin zenuten?Argi dugu erasoak erantzuteko etaeraikitzeko jendarteak duen tres-narik eraginkorrena dela. Epaike-tari desobedientziaren bitartezerantzun nahi genion. 28 gara eta28 modu ezberdin daude desobe-ditzeko. Loiolan gelditu ziren bostgazte epaiketara joan gabe. Orduzgeroztik Imanol Salinas preso da.Epaitegian ere desobedientzia ja-rrera hartu dugu. Epaiketa hastera-koan konponbidearen aldeko kar-

telak erakutsi ziren eta bizkarraeman genion epaileari. Epaiketaordu batzuk beranduago hasi zen.Tortura salaketak ere egin dituguAuzitegi Nazionalean, gure adie-razpenekin eta poliziak deklara-tzen zuten bitartean tortura saioe-tan hartzera behartutako posturakirudikatu genituen. Astakeria batda torturatzaileak deklaratu bitar-tean gu aretoan egotea.

Garagarrilean akusazio beraga-tik 40 gazte absolbitu zituzten.Zer espero duzue?Ustez gu haien segida ginen. Absol-bitu zituzten. Ez du zentzurik guepaitzea. Baina epaiketa politiko batda, Euskal Herriko prozesuari ozto-pa jartzeko. Gertatu daiteke gu zi-gortzea, oztopoak jartzeko. Guk argidugu Euskal Herria eraikitzeko pro-zesuan aurrera egin behar dugula.

gertutik >>Ainara Ladron Urbieta

28 auzipetuetako gazteetako bat

Page 9: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a sakanerria 9

Heldu den astean AEKkoeuskaltegian, Altsasuko Zelandieskolan eta ikastoletan Errigorakoelikagai saskiak eskatzeko aukeraizanen da

Errigorak martxan jarri duen kan-painak Nafar hegoaldeko uzta,euskarari puzka leloa du. Bi pre-miri erantzun nahi die kanpainak.Alde batetik, euskara ofiziala ezden Nafarroako hegoaldeko eus-kalgintza laguntzea. Bestetik,inportazioengatik behera egindute nekazaritza produktuen pre-zioek eta kanpainaren bidez Erri-berako ekoizleak lagundu nahidira. Elikadura burujabetzanbidea egin eta euskarari hauspoaematea da Errigoraren helburua.Kanpaina Zazpiak Bat, Sortzen,AEK, Ikastolen Elkartea eta Erri-goraren elkarlanaren fruitu da.

Erriberako piper, zainzuri,orburu, olio, kardua, borraja etaabarrez osatutako zareak egin ditu

Errigorak eta 50 eurotan daude sal-gai. Auzolanean lan egiten denez,saski bakoitzetik irabazten den%25 Nafarroako hegoaldeko eus-kalgintzari bideratuko zaio.

Heldu den astean Sakanakoaipatu ikastetxeetan eta euskal-tegian saski eskaerak egiteko

aukera egonen da. Pasa den udazkenean 8.000 sas-

ki saldu ziren eta euskalgintzara-ko 112.000 euro bideratzea lortuzen. Diru hori Lodosako ikastolakbere ekonomia egoera larria onbi-deratzeko erabili zuen. Erribera-ko AEKk matrikulazio kanpainaeta beka sistema jarri zuen mar-txan bere puskarekin eta, azkenik,

Euskaraz Bizi eta Ikasi ekimenakbere jardueretarako baliabideakeskuratu zituen.

Bideoahttps://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4

SAKANA

Errigora, Erriberako euskalgintza etanekazaritza laguntzeko asmoz

Errigora

Elikadura subiranotasuna sus-tatzen du, Nafarroako hegoal-deko ekoizleak eta Euskal Herri-ko kontsumitzaileak harrema-netan jarriz, auzolanean.Udazkeneko kanpainarekin Erri-berako euskalgintza laguntzenda. Baina Errigorak urtean bar-na Eskutik Eskura ekimena inda-rrean du. Erriberako produktuakekoizle prezioan eskuratzekoaukera ematen du ekimenak.

Nafarroako AEKko kideek Errigoraren alde egin dute. Utzitakoa

Euskaraz hitz eginez ongi pasatzeko aukera ere bada. Artxiboa

SNEINN programaren bigarrenpromozioan parte hartu nahidutenek izena emateko aukera dutedagoeneko. 15 pertsona aukeratukodituzte

Abendua bitartean SNEINN pro-gramari buruzko langabeendakoinformazio saioak egiten hasikodira, interesatuak dauden eta pro-graman parte hartzeko prest dau-den langabeak aukeratzeko. Ondo-ren, prestakuntza saioen txandaetorriko da eta, horretarako, Fin-landiatik ekarritako metodologiaerabiliko da. Irailean hastekoakbaziren ere, egoki prestatzekohasiera atzeratzea erabaki duteantolatzaileek eta orain ekin dio-te hautagaien bilaketari.

Mondragon Team Academy(MTA), Mondragon Ikerketa etaKudeaketa eta Nafarroako Enple-gu Zerbitzuaren elkarlanetik sor-tu dute SNEINN programa. Saka-na 2020 Plan Estrategikoan lantzendiren akzioen ildoekin bat egiten

du. SNEINNen helburuen arteandaude langabeak sentsibilizatzea etakontzientzia hartzea. Aldi berean,MTAren metodologiarekin presta-kuntza jasoko dute. Talde lana egi-ten ikastea eta ideia berriak sortze-ko bidea emanen dizkie horrek. Gai-nera, pertsona horiengan kulturaaldaketa bat eragitea eta jarrera pro-aktibo bat sortzea bilatzen duSNEINN programak.

BatutaIzen hori eman zioten taldeariSNEINN programako aurrenekoedizioan parte hartu zuten 15 sakan-darrek. Iraila eta ilbeltza bitarteanjaso zuten prestakuntza. Gaur egunlauzpabost pertsona lanean dabil-tza bizpahiru proiektutan. Guztiekere helburu bera dute: Sakanan ber-tan euren etorkizuna ahalbidera-tuko dien prozesu bat sortzea.

SNEINNen lehen edizioa hirufasetan banatu zen. Aurreneko

fasean, garila eta iraila bitartean,programaren diseinua egin eta lan-gabeak aukeratu zituzten. Biga-rren fasean (lastaila-ilbeltza) taldeasortu eta eginez ikasi metodologia-ren bitartez, pertsona moduan etataldearen funtzionamendu eredua-

ren bitartez, taldekako proiektuakgaratu zituzten. Azken fasean(otsaila-apirila) aurrera jarraitzeaerabaki zuten pertsonekin lan eginzuten trebatzaileek, batez ereproiektu zehatzen garapeneanbabes bat emanez.

Informaziogehiago

[email protected] edo685 759 056.

Donostiarako deia,goi tentsiokolinearen kontraLarunbatean, 12:00etan, DonostiakoBulevarretik abiatuko da AutopistaElektrikorik Ez! plataformakdeitutako mobilizazioa

Red Eléctrica Española (REE) enpre-sak Sakanan barna Deikaztelu etaItsaso lotuko dituen goi tentsiokoargindar linea eraiki nahi du. Ingu-rumen baimenak lortuak ditu. Egi-tasmoaren kontra dagoen Autopis-ta Elektrikorik Ez! plataformatik, atze-ra ere, egitasmoa bertan beherauzteko eskatuko dute larunbateankalean. Donostian argindar linearen egitas-moa bertan behera uzteko eskatu-ko du plataformak. Eta harekin bate-ra Lurkide manifestua sinatu duten247 erakundek eta makina bat herri-tarrek ere. Plataformatik gogora eka-rri dute egitasmoari 14.000 alega-zio aurkeztu zaizkiola eta oraindikez dutela erantzunik jaso. Egitasmo-ak ukitutako 40 udaletako 174 hau-tetsik ere kontrako jarrera azaldu dute-la gogorarazi dute.

»»

»

Ekintzaile izan nahi duten langabeak behar dira

Joan den urtean egin zen SNEINN programaren lehen edizioa. Bigarrenerako langabeak bilatzen ari dira. Utzitakoa

Mihia euskaraz askatzen hasi diradagoeneko 40 sakandar baino gehia-go Mintzakide programaren baitan.Astean behin, ordu batez, euskarapraktikatzeko hitzorduak dituzteguztiak. Euskaraz hitz egiteko ohi-tura halakorik ez dutenak elkartzenditu Mintzakidek, denak hizkuntzaberean hitz egiteko helburuz.

Aita-ama asko euren seme-ala-

bekin euskaraz hitz egiteko trebe-tasuna eskuratu nahi dute eta,horrela, hizkuntza egoki trans-mititu. Horregatik, martxan jarrida Gurasolagun. Plazan, parkean,asteburuko txangoetan... elkar-tzen dira, guztiak ere familia edolagun giro guztiz euskalduna sor-tu asmoz. Sakanako zenbait ikas-tetxe eta guraso elkarte laguntza

ematen ari dira Gurasolagun eki-mena abiarazten.

Informazioaeta izen ematea

Sakanako AEKren Itsasi euskal-tegian: 948 468 258, 607 624392 edo [email protected]

Gurasoak euskara praktikatzekotaldeetan izena ematera gonbidatu dituzte

Page 10: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a10 oharrak

Begoña Sanchez Nieto(Joseinazio, Iñigo Aritza ikastolako irakaslearen ama)

Muxu handi bateta gero arte.

Iñigo Aritza Ikastolako guraso, ikasle eta langileak

Altsasun, 2014ko urriaren 19an.

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Errioxako enpresa batek. Lana emanen duordenagailuarekin etxetik lan egiteko. Adin guz-tietarako. Telefonoa 699 38 26 73.

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

San Clemente festetarako Lizarragako elkar-tea hartzeko. Enkantea azaroaren 9an, arratsal-deko 17:00etan Azi Iturri elkartean bertan.Gutxieneko dirua 600 €

Sakanan liburudenda eskualdatzen da.Interesatuek 666 79 43 53 telefonora hots egindezatela.

IkastaroakKomunikazioa, autoestimua eta emozioenkudeaketa tailerra. Helburua: Komunikatzekogaitasunen garapena lantzea.Holga Martinez deLagran etxarriarrak gidatuko du. (PsikologianDoktorea).Non: Etxarri Aranazko Kultur Etxean.Informazioa eta kontaktua: 639408118Noiz:Urrian, egun eta ordutegiak zehazteke.

Zuzenean saltzeko estrategiak. Arbizun, aza-roaren 7an eta 14an. Ordutegia: 9:00 – 18:00.Argibide gehiago 948 56 70 10 telefonoan [email protected] posta elektronikoan.

AES. Enpresarako ingelera, irailean; Planoeninterpretazioa eta ordenagailuz lagundutakodiseinua, urria-azaroa-abendua; “Ingelera elka-rrizketa praktikak”, Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplikatutako trebatasun pertso-nalak, Arbizun, abenduan; “Planoen interpreta-zioa eta ordenagailuz lagundutako diseinua”,Altsasu, 60 ordu, urria-abendua; “Adimen emo-zionala”, Arbizun, 30 ordu, iraila-azaroa.Informazio gehiago: 948 46 83 07 eta [email protected]

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaV. Gaztezulo bideo lehiaketa. Bideoek “Hi etahire munduak” gaia izanen dute oinarri.Gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutukoluzera izan beharko dute. 16 urtetik gorako gazte-ek parte hartu dezakete. Lanak azaroaren 6a eta16a bitartean aurkeztu daitezke. Informaziogehiago: www.gaztezulo.com

Oharrak EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabeak [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 eta

Caixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi

esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Xia Ballaz Martiarena, urriaren11n Uharte Arakilen.• Jare Aldasoro Ulaiar, urriaren24an Etxarri Aranatzen.

Ezkontzak

• Iñaki Fuste Agirre eta IzaskunConde Espartero, irailaren 13anZiordian.

Heriotzak

• Jose Joaquin Kaspistegi Ezkerra,irailaren 14an Lizarragan.• Teresa Areta Larrea, urriaren16an Lakuntzan.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

GOIAN BEGO

Martina Zufiaurre Zaldua(Altsasu, 1934 - Carballiño, 2014)

Carballiño-ko Martina Andreakez zion sekula utzi Altsasuko Martinica izateari.

Graciñas.Altsasuko ilobak

Page 11: 482 guaixe

kirola >>AIZKORA

NAZABAL EZ DA EUSKAL HERRIKOANARIKO: Igandean jokatuko da Euskal He-rriko Lehen Mailako finala, Beasainen. Flo-

ren Nazabal etxarriarrak uko egin dio par-te-hartzeari, Nafarroako Txapelketako fi-nala gerrietatik gaizki bukatu zuelako.

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a 11

Pilota

Irristaketa

Botxa »

Julen Iribarren etaIñigo CarballotxapeldunakBanakako Iratxo Botxa txapelketairabazi zuten, haurren eta helduenmailan

Petanka antzeko joko tradizionala dabotxa, Irurtzunen jarraitzaile handiakdituena. Binakako, taldekako etaelkarteen arteko botxa txapelketakjokatu eta gero, aste honetan Bana-kako Iratxo Botxa Txapelketa joka-tu da Irurtzungo Iratxo elkartekobotxategian, haurren mailan eta hel-duen mailan. Ostegunean final laur-denak jokatu eta gero, ostiralean finalaurrekoen txanda izan zen, eta larun-batean final handiak eta 3. eta 4. pos-tuko finalak jokatu ziren. Final handian, haurren mailan JulenIribarrenek 15-13 irabazi zion AitorAlbizuri eta helduen mailan IñigoCarballok 15-0 hartu zuen menpe-an Asensio Galartza. Botxa denbo-raldia oraindik ez da despeditu.Hurrengo asteetan Xabier Agusti-nok, Jabier Larraiotzek eta Iñigo Car-ballok Iruñerriko Botxa Txapelke-tan hartuko dute parte.

Aurreko ostiralean Aritz Lasa 8tantotan utzi eta gero, JosebaEzkurdia lau t´erdiko final laur-denetako ligaxkarako sailkatu da.Lehen multzoan dago arbizuarra,Aimar Olaizola, Oinatz Bengoe-txea eta Mikel Olaetxearekin bate-ra. Bigarren multzoan Irujo, Sara-legi, Retegi Bi eta Xala daude.Asteburuan final laurdenetakoligaxkako lehen jardunaldia dagojokoan eta Ezkurdiak Olaetxeaizanen du aurkari gaur, ostirale-an, 20:00etan, Elizondon (ETB1).

Biek material aukeraketa eginzuten asteazkenean Elizondon. Arbi-zuarrak pilota biziagoak hautatuzituen, frontisetik gehiago ateratzendirenak, eta Olaetxeak ez horrenbiziak. “Ez da sorpresarik egon. Niripilota fuerteagoa komeni zait gehia-go. Gaur Altsasun baino gutxiagozegoen eta ez dut uste kexatzekoarrazoirik dagoenik” azaldu zuenEzkurdiak. Izan ere, Lasaren kon-tra Altsasun erabili zituen pilotakkritikatu zituen urretxuarrak,“gehiegizkoak” zirela adieraziz.

Lau t´erdiko final laurdenetakoligaxkara sailkatzea zen JosebaEzkurdiaren helburua eta lortu du.“Ilusioz beteta nago. Nire bigarrenurtea da lau t´erdian eta aprobetxa-

tu nahi dut. Sentsazio onekin dago.Final laurdenetan hiru partidaditut aurrez aurre eta kantxan dis-frutatu nahi dut” adierazi zuenarbizuarrak. Joseba Ezkurdia da,akaso, lehia irabazteko faboritoa,baina Olaetxeak sekulako txapel-keta egin du, Lemuno, Jaunarenaeta Abel Barriola utzi baititu bide-an. Olaetxearendako hitz gozoakizan ditu arbizuarrak. “Arerio gogo-rra da, eta une gozoan dago. Ezke-rrarekin efektu handiarekin ema-ten dio pilotari eta eskuinarekinerraztasunarekin egiten du dejada”.

Olaetxeak ez du orain arteEzkurdiaren kontra jokatu, bainaarbizuarrak abiadura ikaragarrianjokatzen duela nabarmendu du,eta oso ongi dabilela.

Iruñean jokatutako EspainiakoPistako Txapelketetan 300 metrokoerlojupekoa irabazi duiturmendiarrak eta 500 metrokosprintean bigarrena izan da

Asteburuan Espainiako PistakoIrristaketa Txapelketak jokatuziren Iruñean, Amaya klubeko pis-tan. Ioseba Fernandez (AmayaSport) iturmendiarrak sasoi bete-an jarraitzen duela demostratuzuen, 300 metroko erlojupekoanjaun eta jabe izan baitzen (00:24.741).El Pilar Marianistas taldeko PatxiPeulari segundo bat atera zion(00:25.960). Iker Goitia izan zenhirugarrena (00:26.298). Bestalde,500 metro sprinteko txapelketan,Patxi Peula gasteiztarrak (00:43.367)ehuneneko eskas batzuen aldeare-kin irabazi zion Ioseba Fernande-zi (00:43.465). Nafarroako irristala-riek 23 domina lortu zituzten, horie-tako 3 urrezkoak.

Ioseba Fernandez pozik zegoen.“Sentsazioak onak izan dira etaegindako denbora ere. Beti da onairabaztea” adierazi zuen. Txapelke-tako maila altua zela nabarmenduzuen. Argentinan jokatuko denhurrengo Mundialerako prestatzenari da iturmendiarra.

Nafarroako PilotaTxapelketako lehiakjokoan Irurtzuneneta EtxarrenenNafarroako Pilota Txapelketa Saka-nara etorriko da asteburu honetan.Larunbatean, Irurtzunen, eta igande-an, Etxarrenen, jokatuko dira jubeni-len, 22 urtez azpikoen eta seniorrenpartidak. Irurtzun taldeko ordezkariak ariko diraaipatu partidatan, Oberenako etaErrekako pilotarien kontra. Irurtzunklubeko ordezkariak Armendariz,Ezkurdia-Irañeta, Ongay eta Lansa-lot-Bergera izango dira, eta Obere-nan aritzen da Ansa altsasuarra. Eamaila bikaina ematen duten.

Navarider DayarrakastatsuaIa 400 moto gidarik parte hartu zutenMotorutas Moto Club taldeak larun-batean antolatutako Navarider Dayjai egunean. Nafarroan barna 500kilometro osatu zituzten 5 kontrolguneetan geldialdiak eginez: Urba-san, Ultzaman, Xabierren, Los Arco-seko Nafarroako Zirkuituan eta Iru-ñean. Banda del jefe Bigun taldesakandarrak eskainitako kontzer-tuarekin borobildu zuten festa.

Nafarroako PilotaTxapelketaLarunbatean (17:00etan, Irur-tzunen)Jubenilak: Beraza-Ustarroz /Aldaz-Grados22 urtez azpikoak: Murgiondo-Mariezkurrena / Larumbe-GoñiNafarroako senior mailako Bana-kako Txapelketa: Armendariz(Irurtzun) / Ansa (Oberena)Nafarroako Binakako Txapel-keta: Ezkurdia-Irañeta (Irurtzun)/ Lopez-Etxamendi (Oberena)Igandean (10:45ean, Etxarre-nen)Jubenilak: Zudaire-De la Cruz /Mugiro-AgirreNafarroako Senior Mailako Bana-kako Txapelketa: Ongay (Irur-tzun) / Elizalde (Erreka)Nafarroako Binakako Txapel-keta: Lansalot-Bergera (Irurtzun)/ Barandiaran-Lasa (Erreka)

Olaetxea eta Ezkurdia konforme azaldu ziren materialarekin.

Haurren mailako botxalariak.

Ioseba Fernandez. artxiboa

Ioseba Fernandez,Espainiako txapelduna

Final erdiak:

Haurrak:Aitor Albizu 12 – Iker 4Julen Iribarren 12 – Jon Cerviño 6Helduak:Asensio Galartza 12 – Alizia Navarro 8Santos Iragi 3 – Iñigo Carballo 12

Finalak

3. eta 4. postuak:Haurrak: Iker 12 – Jon Cerviño 6Helduak: Alizia Navarro 9 – Santos Iragi 12

Final handiak:Haurrak: Julen Iribarren 15 – Aitor Albizu 13Helduak: Iñigo Carballo 15– Asensio Galartza 0

Igande goizero jardunaldia hartukodu Altsasuko Dantzalekuk

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak antolatuta, asteburuhonetan hasiko dira SakanakoKimuen Futbol 8 Topaketak. Topa-keta txapelketa moduan jokatukoda, baina ez da sailkapenik egin-go, helburua txikienengan kirolaeta futbola sustatzea baita. Guz-tiek ongi pasatzea eta txikienek fut-bolarekin gozatzea da asmoa. Aurten inoiz baino talde gehiagolehiatuko dira, 10 guztira. Parti-dak igandetan jokatuko dira, Altsa-suko Dantzalekuko futbol zelaian.Igandean hasita, lehenengo joanal-dian 9 partida jokatuko dituzte, etabeste horrenbeste itzulerakoan.Santa Agedan eta inauterietan ezda partidarik izango

10 taldeakUrdiain, Arbizu, Mediolanum,Dantzaleku, Lagun Artea, Txartel,Sutegi, Kaixo, Tipi Tapa eta Sayas.

1. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean: Urdiain – Arbizu11:30ean: Mediolanum – Dantza-leku11:30ean: Sutegi – Kaixo12:30ean: Lagun Artea – Txartel12:30ean: Tipi Tapa – Sayas

Futbola

10 taldeKimuenFutbol 8-an

Lasaren gainetik pasazen EzkurdiaAurreko ostiralean Altsasun joka-tutako final zortzirenetara kon-fiantza handiarekin zetorrenAritz Lasa, Jose Javier Zabale-ta 8 tantotan uztetik. Bainaemandakoaren ordaina jasozuen bueltan, Lasa 8 tantotanutzi baitzuen Joseba Ezkurdiak.Arbizuarraren sake zitalek etapilotari emandako abiadurakK.O. utzi zuten urretxuarra. Aldiz,Ezkurdiari, Burundako zaleenanimoekin, dena atera zitzaionongi. Ezkurdiaren materiala“biziegia” izan zela kritikatuzuen Lasak.

Eta orain OlaetxeaLau t´erdiko finallaurdenakEzkurdia – Olaetxea:Gaur, ostira-lean, Elizondon. ETB1.Olaizola II.a – Bengoetxea VI.a:Larunbatean, 17:00etan, Labriten.Irujo –Xala: Igandean, 17:00etan,Astelenan. ETB1.Saralegi – Retegi Bi: Astelehene-an, 18:00etan, Gernikan.

Motoziklismoa

Page 12: 482 guaixe

Helduendako eta haurrendakoibilbideak antolatu dituzte, igandean,9:30ean, Egiarretako Itxasperribaselizan

Arakilgo eta Irurtzungo Udaleketa Aizpea Euskara Taldeak men-di irteera antolatu dute igandeanEgiarretako Santiago Itxasperrin,Euskaraz Bizi Nahi Dut lelopean.Igandean goizeko 9:30ean jarri dutehitzordua Itxasperriko ermitan,aipatu txangoan izena emateko.Izan ere, bukaeran Euskaraz BiziNahi Dut produktuen zozketa iza-nen da. Goizeko 10:00etan abiatu-ko dira prestatutako 2 txangoak.

Helduak, batetik, haurrak,begiraleekin, bestetikHelduak Itxasperritik aterakodira, Hiriberrira joateko. BertatikBerastegiko Arratera heldukodira, Agirira eta handik buelta har-tuko dute, atzera ere Itxasperriraheltzeko. Haurrek bi begiralerenlaguntza izanen dute euren ibilbi-dea egiteko. Itxasperritik abiatu-ko dira, Hiriberrira heldu eta,buelta hartuta, Itxasperrirainoitzultzeko. Bi ibilbideak burutuondoren, 12:30ean auzate ederraizanen da Itxasperrin. Partaide

guztiek diploma eskuratuko duteeta hainbat sariren zozketan (DVDeramangarria, makila, motxila,liburuak…) parte hartuko dute.

KamisetaEuskaraz Bizi Nahi Dut kamise-ta salgai dago Irurtzungo Pikuxareuskal txokoan. Bestela, eguneanbertan erosteko aukera izango da,Itxasperrin.

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a12 kirola

Mendia Futbola

Futbola

Taekwondoa

Altsasuko Bargagain Taekwondoeskolak hasi du ikasturte berria.Duela bi urtetik Gerardo Monte-ro da irakaslea (gerriko beltza eta4. dam). Larunbatean, Altsasukoferien barruan, taekwondo erakus-taldia egin zuten bere ikasleekBaratzekobiden, taekwondoa zerden erakusteko.

“Urte askotan maila ona izanzuen Altsasuko Taekwondo esko-lak, baina behera egin zuen gero.Aurreko urtean 24 ikasle izan geni-tuen eta gure helburua taldea sen-dotzea da. Aurten 48 ikasle ditu-gu, bikoiztu gara, baina oraindiktalde indartsuagoa sortu nahidugu” adierazi digu Bargagaingoklubeko Beatriz Fernandez San-tanok.

4 domina Baza SportenBargagaineko kirolariek NafarKirol Jolasetan eta ahal duten txa-pelketetan parte hartzen dute.Aipatzekoa da maila bikainaeman zutela urriaren 4an jokatu-tako Nazioarte mailako BazaSport Txapelketan. Estatu osoko650 taekwondolari lehiatu zirenaipatu txapelketan. Aurre kade-te mailan Ane Gilek urrea lortuzuen, Patxi Bergerak zilarrezkoa,bere pisutik goragoko kategorianlehiatu eta gero, eta lehiaketandebutatzen zuen Aaron Agirre-txek brontzezko domina lortuzuen. Kadeteen mailan Yoel Agi-rretxek debutatu zuen. Lehenborrokaldia irabazi zuen bainanahiz eta lan bikaina egin, ezin

izan zuen Nafarroako txapeldu-na menpean hartu. Bukatzeko,junior mailan Oihane Palomare-sek lortutakoa aipagarria da. Berelehen txapelketa izanda eta Bar-

gagain klubean soilik urte bat ari-tu eta gero, brontzezko dominakolkoratu zuen -49 kiloko katego-rian, nazioarteko taekwondolarie-kin batera lehiatu eta gero.

Anoetan jokatutako partidak ikustekoautobus zerbitzua du Errealak,Altsasun geldialdia egiten duena. 2euroren truke egin daiteke joan etorria

Donostiako taldeak makina bat zaleditu Sakanan, eta bazkide ugari. Etaasko dira Errealak etxean jokatzendituen partidak jarraitzera Anoe-tara doazenak. Askok jakingo ezdutena, ordea, errealzaleek Anoe-tako partidak jarraitzera joatekoautobus zerbitzua dutela eskura, etaautobusak Altsasun egiten duelageldialdia, Lanbide Heziketako Ins-titutuaren parean.

Altsasun, Lanbide HeziketakoInstitutuaren parean“Autobusa Gasteiztik ateratzen da,eta Agurainen geldialdia egiten du,bertako zaleak hartzeko. GeroAltsasun gelditzen da, LanbideHeziketako Institutuaren parean.Partida hasi baino ordu bat eta hirulaurden lehenago etortzen da auto-busa Altsasura. 2 euro pagatuta,Anoeta estadioraino eramaten gai-tu, eta bertako 23. atean uzten gai-tu. Gero, partida bukatuta, atzeraere toki berean hartu eta Altsasu-ra eramaten gaitu. Ez gara gida-tzeaz ez aparkatzeaz kezkatu behar

eta prezioa kristoren mauka da”azaldu digu Errealeko bazkide etaautobuseko erabiltzaile MartinMundiñanok. Mundiñanok ustedu Anoetara doazen sakandaraskok ez dutela zerbitzuaren berri.“Jendea enteratu dadila Anoetanpartida dagoenean autobusa Altsa-sun gelditzen dela. Eta etortzeraanimatu dadila” gaineratu du.

Zerbitzua mantentzeko bi-daiariak behar diraBaina autobus zerbitzuan aldake-tak egon ahal dira. “Autobus erabil-tzaileek 2 euro pagatzen ditugu etagainontzekoa Errealak estaltzendu. Baina Errealetik diote gutxie-nez 35 bidaiari izan behar dituelaautobusak, bideragarria izateko.Ea jende gehiago animatzen denautobusa erabiltzera” adierazi diguMundiñanok.

Altsasun geldialdia egiteko tele-fonoz hots egiten dute. “Agurain-go Iruneri deitzen diogu (656 774699), jendea esperoan gaudela esa-teko” azaldu digu Mundiñanok.“Errealzale asko gaude Sakanan.Ea autobusean joaten garen, zer-bitzua mantentzeko” gaineratu du.

Garaipen zaporekopuntua ekarri zuenMagnak GaliziatikBurelaren kontra 4-0 galtzen egonondoren, launa berdindu zuenMagna Nafarroa Xotak

Ostiralean Burelaren kontra jokatuzuen Magna Nafarroak. HasieratikBurelak hartu zuen agintea eta atse-denaldira 3 goleko errentarekinjoan ziren galiziarrak. Bigarrenzatian Magnako Jesulitok sartuta-ko golak haizea eman zien irurtzun-darrei eta hortik aurrera gehiagoarriskatu zuten. Marc Tolràc biga-rren gola sartu zuen eta Eseverrik4-3ra hurbildu zuen Magna. Parti-da bukatzeko 5 minuturen faltan,Jesulitok berdintzea lortu zuen etagaraipen zaporea zuen berdinketa-rekin despeditu zen partida. “Sartu zizkiguten lau golak gure aka-tsen erruz izan ziren eta lan askoegin behar izan dugu berdinketa lor-tzeko. Alde horretatik, kontentunago lortu dugun puntuarekin” adie-razi zuen Imanol Arregik.

Bihar Peñiscola aurkari

Inter Movistar da liderra (16 pun-tu). Magna Nafarroa 9.a da (7 pun-tu). Larunbatean 9 punturekin sail-kapenean 8.a den Peñiscola taldeahartuko du Magnak, 16:00etan,Anaitasuna Pabilioian.

Taekwondoa probatzeko aukera

Altsasuko Labaderon entseatzen dute Bargagain Taekwondo eskolakoek, asteartetan eta oste-gunetan, 18:15etik 20:15era. Gerriko txuritik gerriko beltzeko 2. dam-era arteko maila dute.Eskolak oraindik ateak zabalik ditu. “Entrenamendu orduetan Labaderora agertzearekin nahi-koa da. Lehendabiziko bi klaseak dohain dira, probatzeko. Horrela, gustuko duenak jarraitudezake. 5 urtetik gorako haurrek eman ahal dute izena, eta baita helduek ere, taekwondoakez baitu adinik” argitu du Fernandezek. Aurreko kurtso bukaeran burututako emakumeenda-ko defentsa pertsonalerako taekwondo teknika ikastaroa atzera ere antolatzeko asmoa dute.

Taekwondoragerturatzeko gonbitaNazioarteko Baza Sport Txapelketatik dominekin itzuli dira

Bargagain Taekwondo eskolakoak

Anoetara joatekoautobusa Sakanan

Sakandarrak, Anoetara joateko autobusaren zain, Altsasun. Utzitakoa

Aurreko urtean Irurtzundik abiatu zen mendi irteera.

Euskaraz Bizi Nahi Dutmendi irteera Itxasperrin

Nerbioiko Iturburura,ikastolekinSakanako Ikastolen Mendi Talde-ak etxeko txikiekin batera egi-teko mendi txangoa antolatu duiganderako. Hitzordua goizeko9:00etan jarri dute Etxarrikoikastolan. Autoz Arabako Delika-ra joango dira, eta bertatik Ner-bioi ibaiko iturburura joko dute(7 km Delikatik), gero Delikarabuelta egiteko. Ondoren, norbe-rak eramandako jakiekin bazkal-duko dute. Ibilbide hau Oinez Gai-lurra ekimenean dago, eta fami-lia bakoitzeko 5 euro jarrikodituzte Zangozako ikastolarilaguntzeko.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa6. jardunaldia

Lagun Artea 0 – Agoitz 1

Lakuntzan jokatutako partida arraroan, bitaldeek ez zuten apenas jokaldi aipagarririksortu, baina Agoitzek irabaztea lortu zuendeskontu garaian sartutako golarekin.Lagunek berdintzeko aukera izan zuenminutu bat beranduago, baina ez zuen lortu.

Sailkapena >>1. Baztan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 p8. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 p

Asteburuko jardunaldiaIlunberri – Lagun Artea

(Igandean, 16:30en, Ilunberrin)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa7. jardunaldia

Etxarri Aranatz 3 – Ultzama 0

Altsasu 4 – Doneztebe 1

Aurreko asteko jardunaldi negargarriarenondoren, garaipen ederrak lortu dituztetalde sakandarrek. Etxarrik 3-0 irabazi zionUltzamari. Xabatek (2) eta Luisek sartuzituzten golak. Etxarri jaun eta jabe izanzen eta lidergoa berreskuratu du. Dantzalekun jokatutako lehian, lehenzatiko bukaeran Doneztebe aurreratu zen.Baina bigarren zatian iritsi zen Altsasurenerantzuna. Dariok, Aitorrek (2) etaDavidek sartutako golei esker 4-1 gailenduziren altsasuarrak, puntu garrantzitsuaklortuz eta 11. postutik 7. postura igoz.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .16 p7. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 p

Asteburuko jardunaldiaMendillorri Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 19:15ean, Lezkairuko Sotoan)Salesianos Altsasu

(Larunbatean, 19:30ean, Orkoienen)

Futbola

Page 13: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a kirola 13

Atletismoa

Pozik. Oso pozik daude Dantzale-ku Sakana Atletismo Klubekoak.Eta ez da gutxiagorako. Bestebehin errekor guztiak apurtudituzte Onddo Lasterketarekin.280 korrikalari lehiatu ziren,aurreko urtean baino 25 gehiago.Baina ikusgarriena emakumekorrikalarien gorakada izan da.“Lehendabiziko Onddo Lasterke-tan 6 emakume aritu ziren. Aurre-ko urtean 55 izan ziren eta seku-lako arrakasta iruditu zitzaigun.Eta aurten kopurua bikoiztu da.113 emakumek parte hartu zuten.Sekulakoa. Eta pozez zoratzeargaude, gure helburua atletismoasustatzea baita, baina emakume-en parte hartzea bulkatzea, bere-ziki” adierazi digu DantzalekuSakanako Peio Bergarak.

Izan ere, guztia atera zen ongi.Eguraldia, primerakoa. Ibilbidea–San Pedro, Baso Itxi, Dantzale-ku…– eta basoa ederrak, lohirikgabe eta korrika egiteko elegantea.Edozeinek egiteko moduko probazen (6,6 km), ez lehiakorra eta sail-kapenik gabekoa, helburua korri-ka egitea baitzen.

113 emakumeEmakumeen parte hartzearenbikoiztea zen hizketa gaietako bat.“Emakume askok egiten dutekorrika, eta probetan ateratzekobeldurra kentzen ari zaie. Gaine-ra, Onddoen lasterketa proba ezlehiakorra da eta emakumea,berez, ez da gizona bezain lehia-korra, parte-hartzea baloratzendu gehiago. Horri gehitu behar dio-gu korrika modan dagoela. Etabereziki, Sakanan, mendi laster-ketetara animatzen ari da jendeasko. Guztia nabaritzen da etahorregatik egin du gora OnddoenLasterketak” gaineratu du Berga-rak.

Bukaeran La Vitorianak eman-dako berlinak eta opilak dastatuziren eta 270 kamiseta banatu ziren.Antolakuntzak 500 ur botil banatuzituen. Horretaz gain, Juan Anto-nio Galarzak, Katealde Pateak, Ven-torro jatetxeak eta Patxi Amillanogazteandegiak emandako produk-tuekin 105 produktu lote, Leku Onajatetxean 4 bazkari eta 3 onddo-sas-ki zozketatu ziren parte hartzaile-en artean.

Eskolarteko Krosa ere goraAurretik 35. Eskolarteko Krosajokatu zen, Foruen plazako ingurue-tan. Aurreko urtean 90 neska-muti-ko aritu ziren, eta aurten 138. “Due-la 35 urteko zenbakietara itzuligara. Garai hartan 130 neska-muti-

ko aritzen ziren atletismo eskolan,eta 25 monitore geunden. Baina gerobeheraka egin zuen. 138 korrikala-ri txiki biltzea arrakastatsua da”gaineratu du Bergarak. Bukaeran120 zumo eta La Vitorianaren 90 ber-lina eta 90 opil banatu ziren.

Peio BergarakDantzaleku-Sakanakoardurak utziko dituTaldeak erreleboa behar duela uste du,“ideia berriekin etorriko den jendea”

Peio Bergarak urte asko daramatzaDantzaleku-Sakana atletismo talde-ko juntan eta Onddo lasterketarenantolakuntzaren ondoren ardurakutziko ditu. “Jende berriari tokia egi-teko ordua iritsi da. Urte askotanpertsona berberak gaude juntan etaDantzaleku-Sakanak erreleboa behardu, ideia berriekin etorriko den jen-dea. Hemendik jendeari deia egi-ten diot, juntan lan egiteko hurbildadila. Egun jende askok egiten dukorrika, eta ea ardurak hartzen ani-matzen diren. San Silbestre gertudago eta taldera hurbiltzeko auke-ra polita dute” azaldu du Peio Ber-garak. Norbaitek hurbildu nahi badu,www.dantzalekusakana.com weborrian ditu kontaktuak. Altsasuarrak urte luze hauetanlaguntzaile izan dituenak eskertu nahiditu. “10 pertsona izan ditut beti albo-an edozein ekitaldi edo proba anto-latzerakoan. Bihotzez eskertu nahidiet emandako laguntza eta babe-sa” adierazi du.

14. Sakanako Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia jokatuko dalarunbatean Irurtzunen. 16:00etankategoria txikiko probak eta17:00etan proba nagusia (7,5 km)

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak aurten Irurtzuneraeraman du Sakanako Herri Las-terketa-Burundesa Sari Nagusia.Proba antolatzeko Dantzaleku-Sakana klubaren, Irurtzungo Uda-laren eta Irurtzungo Erga Larre-ak, Guan, Pikuxar, Iratxo eta Jubi-latuen elkarteen laguntza izan du.Beste behin, Burundesa izango dababesle nagusia.

Sakanako Herri Lasterketare-kin atletismoa sustatu nahi da,bereziki krosa. Aldi berean, Saka-nako herriak ezagutarazi nahi dira,eta bertako kultura eta hizkuntza,euskara, sustatu nahi dira. “Las-terketa asko antolatzen dira Saka-nan. Horrek Sakanako AtletismoKopa-Lasa Kirolak Saria antolatze-ra eraman gintuen. Aurreko urte-an ere 97 sakandarrek hartu zutenparte Behobia-Donostian. Sakana-ko Herri Lasterketa edozeini zaba-lik dago, baina bereziki sakanda-rrei” adierazi du Amaia Gerrika-goitia kirol teknikariak.

Eguraldia lagunEguraldi ona iragartzen dute bihar-ko, eta horrek parte hartzean era-gina izango du. “60 neska-mutikoeta 100 heldu inguru espero ditugu”azaldu dute. Lasterketan parte har-tzera animatu dituzte sakandarrak.“Behobia-Donostia proba presta-tzeko ere egokia izanen da” gaine-ratu dute antolatzaileek. AmaiaGerrikagoitiak proba antolatzekoIpe Lizarragak, Aingeru Mikeo kul-tur teknikariak eta Irurtzungo Uda-lak izandako prestutasuna eskertuzuen. “Gainera, Irurtzungo komer-tzio eta denden eskuzabaltasunaeskertu nahi dut, erantzun bikainaizan baitugu”. La Burundesarenda-ko esker oneko hitzak izan zituen.“Ekimenak aurrera ateratzekomundu guztiak eman behar du berelaguntza eta gu Sakanako HerriLasterketa babestearekin kontentugaude” erantzun zuen Burundesa-ko Javier Fonsecak.

Sariak eta zozketakLehendabiziko hirurei, gizonezko-ei eta emakumezkoei, Irurtzungokomertzio eta dendek oparituta-ko bertako produktuen loteakbanatuko zaizkie, eta lehendabi-ziko hiru sakandarrei ere. Lehenkadeteek, lehen jubenilek eta lehenbeteranoek ere (35-49 urte, 50-59urte eta 60 urteetatik aurrera) ber-

tako produktuen loteak jasokodituzte. Bestalde, kategoria txiki-koetako lehendabiziko hirurekdomina jasoko dute, kategoria guz-tietan: aurrebenjaminak, benjami-nak, kimuak eta haurrak.

Horretaz gain, bertako dendekemandako makina bat lote bana-tuko dira. “Ia guztiak joango dirazerbaitekin” dio Gerrikagoitiak.Eta aparte, guztien artean ondo-ko produktuak zozketatuko dira:Irurtzungo jatetxeetan bazkariaketa afariak, Peio Goikoetxeak etaOreka fisioterapiak emandakomasajeak eta Irurtzungo merka-tariek oparitutako makina batopari. Proba bukatzean auzateaizango da korrikalariendako.

»»

Inoizko Onddolasterketarikarrakastatsuena7. Onddo lasterketan 113 emakumek eta 167 gizonezkok hartu

zuten parte, eta 35. Eskola Arteko Krosean 138 neska-mutikok

Emakumeen parte-hartzearen gorakada izan zen aipagarriena.

Irurtzunen korrika Izena ematea: aurretiketa egunean bertanIzena ematea zabalik dagowww.kirolprobak.com webgunean, gaur 14:00ak arte (10euro txip horia dutenek eta 11txip txuria edo alokairuzkoadutenek). Baina aurten, nobeda-de moduan, egunean bertan ereizena eman ahalko da, Irurtzun-go udaletxean, 14:30etik16:30era (12 euro txip horiadutenek eta 13 txip txuria edoalokairuzkoa dutenek).

Herriguneko zirkuitua

Lehenik eta behin kategoria txikikoen probak jokatuko dira, 16:00etan. Horretarako Irur-tzungo plaza erdigune hartuta zirkuitua diseinatu dute. Aurrebenjaminek 200 m, benjami-nek 400 m eta kimuek 900 m osatu beharko dituzte. Proba bukatuta, 16:45ean, haurrenmerendua burutuko da. Helduen proba 17:00etan abiatuko da, Irurtzungo plazatik. Herrian barna 3,750 km-ko zir-kuitua prestatu dute. Kadeteek buelta eta erdi eman beharko diote (5 km) eta jubenilek,seniorrek eta beteranoek, aldiz, 2 buelta (7,5 km). “Ahalik eta zirkuiturik lauena egiten saia-tu gara, Irurtzunen orografia kontuan hartuta, gauza nahiko zaila. Plazatik Amaia kalerantzabiatuko dira korrikalariak, igerilekuetarantz, eta Lizarra kaletik berriro plazara iritsikodira. Bi Haitzpe kaletik jarraituko dute, kasik ibairaino eta industrialdetik buelta hartukodute, Bi Haitzpe kaletik atzera ere plazara iristeko. Zirkuituari bi buelta emango zaizkio etakadeteek bat eta erdi. Kadeteei peto bat jarriko diegu, ezberdintzeko” azaldu zuen Piku-xarreko Ipi Lizarragak, korrikalaria ere badenak. Nahiz eta korrika egiten duen jendea egon,Irurtzunen ez dela lasterketarik antolatzen gaineratu zuen, eta horregatik pozik hartu duteSakanako Herri Lasterketa Irurtzunen jokatzea.

Burundesako Javier Fonsecak, Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak, Pikuxarre-

ko Ipi Lizarragak eta Irurtzungo zinegotzi Felix Rubiok aurkeztu zuten lasterketa.

Page 14: 482 guaixe

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a14

Chiloé

Duela hilabete eta erdi Txilen nen-bilen lanean, dantza munduaren aldehartan irakasten. Bitartean bidaia-tzeko denbora ere eduki dut, pai-saia eta herrixka zoragarriak eza-gutzeko aukera izanik. Bidaia haue-tako batek Chiloé izeneko irlaraeraman nau. Irla txiki eta polit bat,non ez den gauza gehiegi gertatzen,bizitzea da leku hartan dagoeneginkizuna.Cucao izeneko herri txikian arte arlodesberdinetan lan egiten duten lau

pertsonekin topatzeko aukera izandut. Santiago hirian jasaten zutengizarte-presioa, bizi-erritmoa etakutsadura alde batera utzi nahianiritsi ziren natura besterik ez dago-en herrialde honetara. Pilar dantzaria izan da ezagutududan lehena. Larrez inguratutadagoen etxe txiki batean bizi daeta hau ordaintzeko umeei ema-ten dizkien dantza klaseak aski ezdirenez, ostatu batean egiten du lanere. Pilarren ametsa dantza garai-kide talde bat irla honetan osatzeada eta talde honen bitartez dan-

tzari desberdinekin harremanetanjarri, dantza jaialdi bat antolatze-ko. Paloma bere senar maputxe eta bialabekin bizi da median duten etxebatean. Alabak ez dituzte eskola-ra eramaten, etxean dute ikasibeharra. Palomak artilearekin egi-ten du lan. Gaur egungo arropa disei-nuak sortzen ditu Chiloen daudenehun teknika zaharrak erabiliz.Herrixkatik herrixkara doa, horie-tan ehuna egiten duten emakume-ek erabiltzen dituzten teknika zaharbaliotsuak ikasten eta mantentzen,

baina aldi berean emakumeei arti-lea tintatzeko dauden teknika eko-logikoak irakasten. Gonzalo eta Dario pelikuletan tek-niko lanetan aritzen ziren Santia-gon. Biak Pilarrek lan egiten duenostatu berean bizi eta lan egitendute. Dariok, horretaz gain, zine-ma txiki bat eta pailazo saioak anto-latzen ditu, Gonzalok, berriz, arte-az nazkatuta bukatu zuen eta bizi-tzea da duen behar bakarra.Egun batzuk haiekin igaro ondo-ren Santiagotik zergatik alde eginzuten geroz eta argiago ikusi dut,

hirietan jasaten dugun lehiaketa ezda hemen nabaritzen. Cucaon jen-dea askea da, nahi dutena nahi dute-nean egiteko, nahi duten pertso-nak izateko, inori ez baitiote ezerfrogatu behar. Hirietan egunerojasaten dugun informazioak gure-gan duen eraginaz ez gara ohar-tzen handik ateratzen garen arte,interneta eta mugikorrik ez dago-en leku batera iristen garen arte,bizitzen hasten garen arte. Hemeninork ez dizu esaten zer izan beharzaren ala zein diren zure beharrak,baten lana da hori guztia aurkitzea.

bazterretik

Laida Aldaz

kultura >>

Musikari uhartearra-ren jaiotzaren 175.urteurrena dela etaaparteko egitaraua

izan zen Uharte Arakilen. BertaMoreno historilari eta musikolo-goaren bidez Gorritiren berri jasozuten hitzaldira bildu zien guztiek.Ondoren Uhar te Arakilgoburuhandien konpartsaren etaIruñeko Orfeoiaren txanda izanzen. Felipe Gorriti erraldoia buruzutela elizatik musikariaren sor-tetxera arteko bidea egin zutenhaiek eta atzetik zituzten herritarmordoak.

Duela 118 urte Gorritiri Uhar-te Arakilen egindako omenaldianIruñeko Orfeoiak abestu zituen seipiezetako bi kantatu zituen. IgorIjurra zuzendariak musikariarensortetxearen ezker aldean emaku-

mezko abeslariak jarri zituen etagizonezkoak eskuinean. Duelamende bat gizonezkoek osatzenzuten soilik orfeoia eta haiek izanziren Ume eder bat kantatu zute-

nak. Erraldoiek etxaurrean dan-tzatu ondoren, orfeoiak Agur Jesu-sen Ama abestu zuen.

Omenaldiak elizan izan zuensegida. Sinfonietta Academica

orkestrak eta Iruñeko Orfeoiak Joa-quin Taboada konposatzaile nafa-rraren Ave Verumeta Felipe Gorri-tiren Miserere Grande (1882) obrakeman zituzten beteta zegoen elizan.

Pop-rock talde berria osatudute eskarmentua dutenmusikari sakandarrek:

Imanol Goikoetxea (gitarra,Urdiain), Joseba San Sebastian(baxua, Lesaka/Lakuntza) etaJuan Pablo Agirre (ahotsa, Etxa-rri Aranatz). Hirukoteak 4nek ize-na eman dio taldeari. Duela urtebete biltzen hasi zen. “Ahal dugu-nean” zehaztu digu Agirrek, “zai-la baita lana, familia eta besteuztartzea”.

Musikari sakandarrek dago-eneko 8-10 kantu sortu dituzte.Agirrek esan duenez “neguanjendaurreko emanaldiekin hasinahiko genuke, ia”. Horretarako,taldea handituko dute. Dagoene-

ko haiekin aritzen da XabierZubeldia (teklatua, Ibarra). Bate-ria bat ere behar dute eta liteke-

ena da dorrobarra izatea. Jotzenhastearekin pozik leudekeelaesan digu Agirrek.

Lehiaketa“Arrankatzeko eta gure buruaripresioa egiteko”, 4nek taldeakVodafone Yu Music Talent lehia-ketan izena eman du, 1.157 talde-rekin eta bakarlarirekin batera.Publikoak aurkeztu diren taldeenaldeko botoak 31ra arte eman ditza-ke Facebook eta Twitter bidez(profileko boto bat). Hala 30 taldeaukeratuko dituzte. Ondoren epai-le profesionalek finalerako hiru tal-de aukeratuko dituzte. Horiek3.000na euro jasoko dituzte. Irabaz-leak gainera, diskoa grabatuko dueta heldu den urteko lehen hiruhilekoan Vodafone yu MusicShows jaialdietan telonero gisa ari-ko dira.

Itxasperri betebertsoBihar, larunbata, 19:00etan EgiarretakoItxasperri ermitan. Ondoren, 21:30eanEgiarretako Santialde elkartean bertsoafaria

Uxue Alberdi eta Oskar Estan-ga bertsolariekin hitzordu

bikoitza jarri du Arakilgo udazke-neko kultura agendak. Bertsolaribikotea bihar arratsaldean Itxas-perri ermita erromanikoan arikoda bertsotan. Ekitaldi berezia iza-nen da. Ez soilik bertsozaleak bil-duko dituen eraikinagatik. Horre-taz aparte, bertsozaleak beraiekizan dira bertsolariei kanturakogaia eman dietenak, horretarakoudalaren sare sozialak erabiliz.

Itxasperriko emanaldiarenondoren, Egiarretako Santialdeelkartean bilduko dira bertsoza-leak (20tik gora erredazioa ixtean),Alberdiren eta Estangaren ber-tsoekin gozatzera.

“Gosariak” salgai

Joseba Sarrionaindia idazlea,Lakuntzan bizi den Jon Zubia-

ga “Osoron”-en Gose musika tal-dea eta Iñaki Arregi eta Juan LuisGoikolea artista plastikoen elkar-lanaren fruitua da Gosariak. Idaz-learen testuak kantu bihurtu ditutaldeak eta beste sortzaileen lane-an oinarrituta bi artista plasti-koek zentzumen guztiak elikatze-ko lana osatu dute: Gosariak.Asteburuan Gara egunkariare-kin salgai izanen da, baita Duran-goko Azokan ere.

4nek bidea egiten hasiak

Musika omenaldia Felipe Gorritiri

IRURTZUNEN MUSIKA BARROKOA: Bihar,larunbata, 19:30ean (meza ondoren) Irur-tzungo elizan. Donostiako musika eta dan-tza eskolako aitzinako musika taldea bihar

Irurtzungo San Martin elizan ariko da. Barro-ko doinuak interpretatuko dituzte abesba-tza osatzen duten 20 bat kantariek eta ins-trumentuak jotzen dituen seikoteak.

Page 15: 482 guaixe

Bihar, 20:00etan Arbizukoekokanpineko Amari yoga magikoeskolan Terry Oldfield eta SorayaSaraswati

Musikan nazioartean itzalhandia duen abizena da Old-

field. Mike eta Sally anai-arrebe-kin batera musikan aritzen da ereTerry Oldfield. Azken horrek etabere bikote Soraya Saraswatikkontzertua eskainiko dute biharArbizun. Terry Oldfieldek argi-taratu berri duen Sweet Awake-nings (New Earth Records) dis-

koa aurkeztuko du. Aurrekoetanbeste hainbat musikariren lagun-tza izan ondoren (tartean anaia)bakarkako lana da Arbizun aur-keztuko duena.

Zeharkako txirula izanen daOlfieldek eta Sorayak eskainikoduten emanaldiaren ardatza. Ins-trumentu horren soiltasuna gita-rra akustikoaren, pianoaren, tekla-tuen eta sintetizadoreen lagun-tzaz osatuko du. Doinu nagusikiakustikoak, ihesbide egokia.

Australian bizi den bikote musi-kari eta yogiak, biharko emanal-diaren ondoren, etzi tailerra eskai-

niko du ekokanpinean: barne lasai-tasunaren zientzia.

Guaixe • 2014ko lastailaren 24a kultura 15

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu25 €.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

10 €ko gastuarekin 2 bole-to zozketarako.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria.

AMETSA LIBURUDENDAE T X A R R I A R A N A T Z

%5eko deskontua jostailu etapuzzleetan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

LARKAA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

LASTAI GASOLINDEGIAA L T S A S U

0,04 €ko deskontua litroko,erregai guztietan.

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Momentuz Pikurockjaialdi erraldoirikgabeHaren ordez, Irurtzungo eta ArakilgoGazte Asanbladak kontzertu txikiagoairagarri du

Aurten ez da Pikurock jaialdi-rik izanen. Dozena bat edizio-

ren ondoren antolatzaileek,momentuz, aldi baterako gelditzeaerabaki dute. Herriari bizitzaemateko eta Sakana mugitzekoIrurtzunen zerbait egiteko asmozsortu zen jaialdia, itzal handikotaldeak ekarri dituena. EuskalHerriko Musika jaialdi nagusienpanoraman izena lortu zuen.

Hala ere, Domu Saindu egune-ko asteburuan izanen da musika

eskaintzarik Irurtzunen. Sortuberri den Irurtzungo eta Arakil-go Gazte Asanbladak (IAGA) Gaz-te Eguna antolatu du azaroaren1erako. Irurtzungo frontoian Txep,Txapelpunk eta En Tol Sarmien-to taldeen kontzertuak iragarridituzte 23:00etatik aurrera.

Altsasuko feria 40modutara jasoa

Altsasuko Mendigoizaleak tal-deak antolatutako argazki rall-

yan igandean 40 parte-hartzaileizan ziren, 34 heldu eta 6 haur.Antolatzaileek esan digutenez,argazkilari gipuzkoar asko izanziren. Egun onarekin, kalitate han-dia izan zela ere ziurtatu digute.Haien lanak epaileek aztertukodituzte orain eta zortzi sariak (hel-duen eta haurren mailan hiruna,ferietako argazki onena eta bazki-dearena) azaroaren 8an eginen denargazkien emanaldiaren ondorenbanatuko dira. Gainera, lan guztiakazaroaren 8tik 23ra Gure Etxea erai-kinean izanen dira ikusgai.

Santano Beasainen

Bihartik eta hilabete batez, Hele-na Santanoren margolanak

Beasaingo Aterpe tabernan izanendira ikusgai. Viaje creativo izen-burua eman dio erakusketari pin-tore altsasuarrak. Eta izenburuakdioen moduan Santanok bere ibil-bidean sortutako lanen aukerake-ta erakutsiko du. Beraz, teknikaanitzez (akrilikoa, olioa eta eskul-tura) egindako tamaina ezberdi-neko obrak ikusgai izanen dira.

Gaur, 21:30ean Irurtzungo kulturetxean

Yllana Produccionesek gaurIrurtzunera Action manlanaekarriko du; umorea nagu-

si den obra. Raul Cano aktorearenideia batetik sortu zen gaurkoantzezlana. Eta Cano bera izanenda emanaldiko protagonista. Hain-bat pertsonaiaren larruan sartuko

da eta, horregatik, hainbat egoerabizi beharko ditu. Guztia soinuare-kin bat egiten duen mimika ugarizeta berezko estiloa duen gorputza-ren erabileraz lagunduta. Pertsonainagusia bere azken misioa egitenari den superagente espezial bat daeta horrek filmetan, telebistan etakomikietan jatorria duten hainbategoera komiko sorraraziko ditueszenatokian. Guztiagatik, ema-

naldia “antzerki ekintzako filma”dela diote Yllanakoek.

Irurtzungo Kultura Kontseiluakantolatu duen antzerki zikloa gaur-

ko emanaldiarekin despedituko da.Gazteei eta helduei zuzendutako lauemanaldik osatu dute zikloa, Irur-tzunen aski errotua dagoena.

Bihar, 20:00etan, Altsasuko Iortiakultur gunean. Sarrera guztiaksalduak daude El Brujo ikusteko

Espainiako Urrezko Mende-ko literaturako obra eza-gunenetako bat da Tormes-

ko Itsumutilaeleberri anonimoa.Autobiografia moduan Tormes-ko Lazaroren bizitza kontatzendu, jaiotza eta miseriaz jositakohaurtzarotik ezkondu artekoa.Pikarokeria eleberrien aitzinda-ri da, hainbat elementuren bidezorduko gizartearen argazkiaeskaintzen du. Gizarte haren

bizioak eta jarrera hipokritakerakusten ditu; batez ere, apaize-

na eta erlijiotsuena. Eleberriaren moldaketa egin

zuen Fernando Fernan Gomezek,testua errespetatuz eta hizkuntzaegokituz bakarrizketa bat idatziz.Rafael Alvarez, El Brujo, aktoreakjokatuko du Tormesko Lazaro itsu-mutilaren papera eta bazterkeria,gosea eta haurtzaroko bizipen latzakekarriko ditu agertokira. Ordukogortearen mundu ofizialaren etaherri xehearen gosearen berri ema-ten digu, gaur egungo errealitate-tik hain urrun ez dagoena. Ironiaeta umorea erabilita garai batetikbestera, Lazarotik El Brujora sal-to eginez. Guztia hitz jario lasai,lirain eta amaiezinean.

Espiriturako musika

Tormesko Lazaro itsumutilaren bakarrizketa

Umore antzerkiaIrurtzungo zikloa ixteko

Page 16: 482 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko lastailak 24, ostirala • 2. aldia • 482. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 28 . . . . . . . . . 9 . . . . . . . . .0Etxarri A. 28.4 . . . . . . . 3.3 . . . . . . .1.1Altsasu 27 . . . . . . . . . 9 . . . . . . . . .1.1Aralar 20.9 . . . . . . . 4.7 . . . . . . .4.4Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 23 Min: 10 Max: 22 Min: 11 Max: 24 Min: 11 Max: 23 Min: 13 Max: 20 Min: 11 Max: 19 Min: 11 Max: 21

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 8% euria: 5% euria: 5% euria: 10% euria: 15% euria: 15%

1.Paul Ricard zirkuituan izanzenuen moto istripu larritik 8hilabete ondoren alta emandizute. Guztiz osatuta zaude?Istripu oso larria izan nuen. Iaaste batean egon nintzen koma-induzituan eta gero errekuperazioprozesua oso luzea izan da. Bainaorain praktikan ia guztiz osatutanago. Orekan nituen arazoak%90ean gainditu ditut eta orain-dik erabateko oreka errekupera-tzeko lan egin behar dut, baina egu-nerokotasunean ez dit eragiten.Aurreko asteazkenean eman zida-ten alta errehabilitazioan, eta alda-keta horrekin sentsazioak onakdira, eta sentimenduak positiboak.

2.Nola izan dira 8 hilabete hauek?Zalantzarik gabe nire bizitzakohilabeterik gogorrenak. Ametsbaten hasieran nengoen: Mundia-lean parte hartu behar nuen, Moto2kategorian, Tech3 taldearekin. Bai-na ezusteko istripu horrengatikdena joan zen pikutara.

3.Egun Tech3 taldeko kideizaten jarraitzen duzu?Tech3 talde frantziarrarekin dudankontratua 2014 urterako zenez, ezin-go dut eurekin jarraitu. Aurre den-boraldian eman zidaten babes guz-tia eta Mundial guztia beraiekin ari-tzeko eman zidaten aukera eskertunahi diet. Nire kirol maila nolakoaden egiaztatzeko proba egitea ahal-bideratzea ere eskertu nahi diet Her-véri eta talde guztiari.

4.Zeintzuk dira orain zurehelburuak? Egungo helburua fisikoki ahaliketa hobekien egotea da, epe labu-rrean motor gainean igo ahal iza-teko. Lehenbailehen lehiaketarabueltatzearen inguruko berriak

eta nobedadeak ematea gustatu-ko litzaidake, baina gaur egun soi-lik gauza bat esan dezaket, argidudala nire helburua hurrengourtean Espainiako Abiadura Txa-pelketan aritzea dela, FIM CEVRepsol txapelketako Moto 2anlehiatzea. Egitura eta taldeariburuz berririk izan bezain pron-to jakinaraziko dut.

5.Fisikoki ahalik eta hobekienegoteko zer egiten duzu?Horrenbeste pisu galtzean mus-kulatura ere galdu nuen, eta esku-muturrak eta sorbalda indartze-ko Lekunberriko gimnasioanentrenatzen dut. Horretaz gain,korrika egitera joaten naiz.

6.Espainiako AbiaduraTxapelketan aritu ahal izatekoadministrazioaren eta taldepribatuen inplikazioa eskatuduzu. Proposamenik jaso alduzu?Bilerak izan ditut, baina oraindikezin dut ezer aurreratu.

7.Taldea izateko negoziaketetanzaude? Aukerak ikusten dituzu?Egitura sendo baten parte izateaespero dut, nire maila berresku-ratzea ahalbideratuko didana.Lehenbailehen eman nahikonuke horren berri, baina guztiaargi eta ongi lotuta izan arte ezda posiblea.

8.Istripuaren ondoren bizi izanduzun prozesu gogor honetanjende askoren babesa izangozenuen, ezta? Bai, senitartekoen eta lagunenerabateko babesa izan dut. Etaospitaleetako eta errehabilitazio-ko mediku eta erizainek emanda-ko laguntza eskertu nahi dut ere.

9.Bizitza beste alde batetikikusteko balioko zizun honek. Akatsetatik ikasten dela dio esa-erak. Istripuarekin pilotuek bizidugun munduaren errealitateazjabetu naiz. Oso mundu zaila dagurea. Errendimendu optimoenalortzeko hainbat faktoreren men-pe zaude; ez da soilik lan handiaegitea, esfortzua eta ilusioa.Emaitzaren zati handi bat jaso-tzen duzun babesaren eta zu zau-den egitura tekniko eta mekani-koaren menpean dago. Nik zor-te handia izan dut TargobankMotorsport egiturako kide izannaizelako. Taldeak egun emaitzabikainak lortzen jarraitzen du etaFIM CEV Repsol txapelketan era-bat sendotuta dago. Nire helbu-rua atzera ere Espainiako Abia-dura Txapelketan, FIM CEV Rep-solen aritzea da.

10.Larunbatean motorzaleenNavarider jai eguneko ohorezkokide izendatu zizuten.Bai, 400 motorzale inguruk har-tu zuten parte Navarider Dayegunean. Nafarroatik barna 500km-ko ibilbidea egin zuten etaSakanatik ere pasa egin ziren.Urbasan, Ultzaman, Xabierreneta Los Arcoseko Nafarroako Zir-kuituan geldialdia egin zuten,Iruñean bukatzeko. Los ArcosenNavarider jai eguneko ohorezkokide izendatu ninduten eta zir-kuituari 9 itzuli emateko aukeraizan nuen Mazda MX-5 autoare-kin. Oso eskertuta nago eta pozik.Eskerrik asko motorzale guztiei,eguna poztu baitzidaten eurenanimoekin.

11.Zortea alde izan dezazula,Alex. Eskerrik asko guztioi.

>>11galdera

Alex Mariñelarena Motoziklismo pilotua

Testua: Maider Betelu Ganboa

LASTAILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarian 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontubalea eta Magana Navarra Xotarako 2 sarrera.2. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera.

3. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera. 4. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera.

Lastailekobazkide zozketa

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

31 6 14 22