16
Birziklatzean, puntan Langabezia urte erdi behera egiten SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 17, ostirala • 2. aroa • 517. zenbakia Sakanako XIV. haur triatloia jokatuko da bihar Urdiaingo igerilekuetan 10:30etik aurrera Kirolak>>13 Kirolak>> 12 Irurtzun eta Iturmendi festa betean Bakaiku lekukoa hartzeko prest Olatzagutiko Garila Feministak ekitaldiak dakartza SEEk langabetuendako zerbitzua prest du Langabeei eta lana hobetu nahi dutenei orien- tazioa eta bitartekaritza eskaintzen die Dantza campusak 20 dantzazale elkartu ditu >>15 >>6 >>9 Ijurkoren bakartzearen kontrako gose greba >>8 >>7 >>8 >>5 Aralarko aingeruari haurrak aurkeztera >>9 Waterpoloa asteartean Lakuntzan

517 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 517 guaixe

Birziklatzean, puntan

Langabezia urteerdi behera egiten

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 17, ostirala • 2. aroa • 517. zenbakia

Sakanako XIV. haur triatloiajokatuko da bihar Urdiaingoigerilekuetan 10:30etik aurrera

Kirolak>>13Kirolak>> 12

Irurtzun etaIturmendifesta beteanBakaiku lekukoa hartzeko prest

OlatzagutikoGarilaFeministakekitaldiakdakartza

SEEk langabetuendakozerbitzua prest duLangabeei eta lana hobetu nahi dutenei orien-tazioa eta bitartekaritza eskaintzen die

Dantza campusak 20dantzazale elkartu ditu

>>15

>>6

>>9

Ijurkorenbakartzearenkontrako gosegreba

>>8

>>7

>>8>>5

Aralarkoaingeruarihaurrakaurkeztera >>9

WaterpoloaastearteanLakuntzan

Page 2: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaGarabatos. Garilaren 17an, ostiralean,20:00etan Urdiaingo igerilekuan.

Iker Lauroba & Itsasargiak. Garilaren17an, ostiralean, 22:30ean AltsasukoHaritza tabernan.

La Furia eta Las Guindillas. Garilaren17an, ostiralean, 22:30eanOlatzagutiko San Migel plazan.

DokumentalakGonbidatu izatetik protagonistaizatera. Garilaren 17an, ostiralean,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.Emanaldiaren ondoren foruma.

Sahara maraton. Garilaren 23an,ostegunean, 22:00etan EtxarriAranazko plazan.

ZinemaEn el ojo de la tormenta. Garilaren22an, asteazkenean, 22:00etanIrurtzungo Foru plazan.

Mendi irteerakFinalista. Garilak 19, domekan, goizeanAltsasuko kirol etxetik. AltsasukoMendigoizaleak.

Ozako oihana . Garilak 21, asteartean,

goizean. Irurtzungo Iratxo mendi taldea.

Bizikleta irteerakPirinioak (asteburua). Garilaren 18an,larunbatean, 8:30ean Altsasuko kulturgune paretik. Zikloturista taldea.

Bestelakoak Aralarko aingeruari haurrenaurkezpena. Garilaren 19an, igandean,12:30ean Aralarko santutegian.Aralarko Deun Mikel GoiaingeruarenKofradia.

Guaixe.eus-eko komunitateko kideegiteko. Garilaren 22an, asteazkenean,11:00etatik 13:00etara Altsasukoazokan.

Udako festa goxoa. Garilaren 23an,ostegunean, 21:00etan Lakuntzakoigerilekuan. 12 urtetik aurrerakogazteendako.

DeialdiakEuskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 17an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 19an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Izaro DucarGerrikagoitiaZorionaksorgintxo!Maite zaitugu.

Jose Mari, Izaro eta UnaxZORIONAKaitona eta bilobei! Uztailaren 13an urte bat bete zenuten (aitonaren egun berean),

eta begira zenbat handitu zareten dagoeneko! Muxu handi bat zuen familiaren partetik.

IbonZORIONAKgurebihurri hori!! Mila muxudenon partetik.

garilak 17-23Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

MatildeZORIONAKabuela!!Asko maite zaitugu. Segi orain arte bezainjatorra.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

SAKANA

Sakandarrek Komunitatearen bidezwww.guaixe.eus atarian partehartzeko aukera dute. Horren berriemateko asteazkenero, 11:00etatik13:00etara, Altsasuko azokanazalpenak ematen ditugu

www.guaixe.eus berritzearekinbatera sakandarren parte hartzeasustatzeko tresna gehitu genion:Komunitatea. Sakandarren arte-ko hartu-emana sustatzeko bidebat da. Komunitatean edozeinsakandarrek, erakunde eta taldekbere leihoa du. Hartan idatziak,argazkiak edota galeriak igo etaibarreko jendearekin partekatuditzake. Sakandarrendako infor-mazioa, entretenimendua etakomunikazioa, sakandarrekberaiek sortuak, guztia euskaraz.Sakanako euskaradunetik euska-radunera, elkarrekin ahaldunduz.

Komunitatea zer den eta kidenola egin azaltzeko Bierrik funda-zioko langileak garileko azken hiruasteazkenetan Altsasuko azokan

izanen gara, liburutegiko estalpe-an. Komunitatearekin interesadutenak eta hura ezagutu nahidutenak hurbiltzea besterik ez dute.Ezagutzen ez dutenendako web

orria bera ezagutzeko aukera apar-ta ere bada. Guztia anfitrioi bateneskutik.

EgutegiaGarilak 22Garilak 29

Informazio gehiago: www.guaixe.eus/info/komunitatea

Guaixe.eus-ekoKomunitatea azokan

Altsasuko azokan, komunitateko kide nola egin azaltzen.

Page 3: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a 3

ezkaatza >>

Boluntarioek etaauzolanean aritu direnakbi astetan EtxarriAranatzen 300 metrogaltzada azaleratutakodituzte, Bakaikun beste200 bat metro etaIturmendin beste 400 bat

Iturmendiko eta Urdiaingo udalenauzolan deialdiari erantzunez,hiruzpalau iturmendiar, etxarriar,arbizuar eta hamar bat urdiain-dar elkartu ziren. Haiekin bateraatzerritik etorritako 7 emakumegazteak eta bi begiraleak arituziren. 10:00etatik 13:00ak bitarte-an Aitzkibil edo Ibarbeltz dermio-en artean. Indarrak berreskura-tzeko gosaria ere izan zuten. Nico-las Arbizuk galtzadari buruzkoargibideak eman zizkien elkartuziren guztiei.

Arbizurekin elkartu gara Ber-noako galtzadaz gehiago jakite-

ko. Esan digunez Etxarriko gal-tzada zatia “oso suntsitua dago,herri handia izatean asko ibili dahan”. Bakaikun azaleratutakoa“ederra” dela zehaztu digu, nahizeta Etxarri aldeko Artasoro para-jean hainbat zatitan oso honda-

tuta dagoen. Iturmendin galtza-da “ongi kontserbatzen” delaadierazi digu, “bide paraleloakegin zituztelako”. UrdiainenMariano Galartzak guztia azale-ratu zuela gogorarazi digu. Arbi-zuk azaldu digunez, galtzada aza-

laraztearena “esker oneko lanada, egiten duzuna ikusten duzu-lako”.

Eta beste ezer baino lehen baso-ra begira jarri gaitu eta gaztigatudigu gailurreria guztiko puntubaxuena Bernoa dela. Ondoren

Bakaikuko, Iturmendiko etaUrdiaingo etxeak begiratzekoeskatu digu. “Ez dituzte ez neka-zariek ezta ganaduzaleek egin,merkatariek, mandazainek, bai-zik. Etxeak eta galtzadak horrelalotzen dira”.

Bernoako galtzada? Edo galtza-dak?Galtzada Ataundik etortzen zen.Galtzada-adar bana Urdiainen etaIturmendin sartzen ziren. SantaMarinara igotzen ziren. BainaIturmendikoaren adar bat Bakai-kun Mandabita bidetik sartu etaGaltzadamakurretik, Mandaka-miotik eta Artasorotik (artatxikia,mijoa) Etxarrira jotzen zuen. Sa-kanara paraleloa den ibarra da,Urdiaindik Etxarriraino doana.Ameskoara joan nahi zutenekIturmendiko galtzada hartzen zu-ten. Santa Marina azpian Itur-mendi eta Urdiaingo galtzadekbat egiten dute. Baina Gesalaz etaIruñera jo nahi bazuten EtxarrikoLazkozko portua igotzen zuten,

Zunbeltz aldera jotzeko.

Daturik bada?1744an, eta ondoren bizpahiru-tan, mandazain kofradiek galtza-dak konpontzeko harginak kon-tratatu zituzten. Arruazu eta Ur-diain arteko udalerrietakomandazainek ordaindu zituztenkonponketak. Zituzten mandoenarabera ordaintzen zuten. Itur-mendiarrak ziren gehien ordain-tzen zutenak, 84 mando zituzten.Langile asko izanen ziren jardue-ra horren inguruan.

Lanean zer opatu duzue?Bakaikun metro erdiko galtzadaopatu dugu. Zaharra dela dirudi.Iturmendin, berriz, zaharberrituta

dago eta 2,10 eta 2,20 metroko za-balera du. Modernoagoa da. Hobe-kien dagoen zatia Ataunera jaistendena da. Markesaren basoa zen etaez da mendeetan ikutu. Erdi Aro-koa izanen da ziurrenik. Aiako zubibatera ateratzen da.

Noiztik erabiltzen dira bidehoriek?Gure gurasoek bide horiei erro-matar galtzadak deitzen zieten.Galtzada nagusiak, Sakana zehar-katzen zuen Bordele eta Astorgaartekoa esaterako, sei metrokozabalerakoa ziren eta haiek, bai,erromatarrak ziren, gurdiendakoeginak. Baina gu azaleratzen arigaren galtzadak mandazainenibilbideak ziren, ferra-galtzadaizena dute, zaldiak eta, batez ere,mandoendako zirelako. Horreta-rako ez da bide handirik behar.Erdi Aroko bideak dira. Baina hipotesiak egin daitezke:bide horiek historia aurrean ereerabiliak izan zitezkeen. Bai San-ta Marinan bai Bernoan trikuha-rriak daude. Erromatarrak gerosartu ziren. Baina haien galtzadakzabalagoak ziren eta legionarioekegiten zituzten.

Hipotesi gehiago?Itsas aldetik Donejakue bideaegiten zuten erromesek Bernoa-ko galtzada erabili zezaketen ezdago zehazterik, oraingoz. Ezta,Oiasso (Irun) hiri erromatarraeta Bordele-Astorga galtzada lo-tura Sakanan egiten zenik. Hipo-tesiak baieztatu edo ezeztatzendituen arkeologia lana egitea fal-ta da.

Nolakoa da Bernoako galtzada?Harri handiak bidearen ertzetan,harri xehea erdian eta toki ba-tzuetan harriz egindako bizkar-hezur moduko bat. Errekako ha-rriekin egindakoak dira.

Non bukatzen zuen galtzadak?Pasaian eta Gipuzkoako portue-tan. Horregatik, lotu nahi izan du-gu galtzada eta San Joan baleon-tziaren berreskurapena, manda-zainek erabiltzen zuten ibilbideazelako. Itsas portuetatik Ameri-ketatik ekarritakoa garraiatzenzuten. Hasiera batean, bale-olioa,bakailaoa eta halako zerbait eka-rriko zuten. Euskaldunek mono-polioa zuten. Gerora, kakaoa, ta-bakoa, zura… Lizarraldeko ardoaeta aleak eta bertako ikatza Gi-puzkoara eramanen zituzten.Merkataritzarako bideak ongiegotea ezinbestekoa zen.

Zerk ekarri zuen galtzaden gain-behera?Gure gurasoek mandazainen batezagutu izan dute, Ameskoarakobidean asko ibiltzen ziren. XIX.mendean Lizarrustiko portua za-baldu zen. Mende bereko bukae-ran, trenarekin, merkataritza askogaldu zen. Gainera, mende horre-tan, etengabe gerran izan ziren.Jendearendako oso gogorra izanzen. Gerrek lapurretak ugaritzeaekarri zuten eta segurtasunik gabeezin merkataritzan jardun.

Bernoarako bidean Dos PelosErrekalde toponimoa dago. Zeresan nahi du? Rafael Carasatorre Bidaurre to-

ponimoarekin harritu zen. Baze-kien ezizen hori zuen koronel batzegoela, baina entziklopedietanLizarran hila zela jartzen zuen(han atxilotu zuten). 1820an Ka-dizko konstituzioa ezarri zen.Fernando VII.aren aldeko errege-zaleak armak hartu eta gerra hasizen 1822an. Sebastian Fernandez,Dos Pelos, konstituzioaren alde-koa zen. Independentzia gerrangerrillari izana zen. Nik Fernandezen eta 120 soldaduenheriotza-agiria erakutsi nion Cara-satorreri. Bakarren batek Etxarriraihes egitea lortu zuen baina bestedenak Iturmendiko basoan fusilatuzituzten. Carasatorrerekin balakopatu genituen. Posta puskak ziren,gorputzean zulo handia egiten zu-tenak. Hobi komuna opatzea falta-ko litzateke. Heriotza-agirian jaso-tzen denez udalak basoan bertanlur eman ziela jasotzen da.

Eta Erregeren gurutza toponi-moa?Fusilamendua izan zen tokia da.Herritarrek ez zekiten han erregebat edo koronel bat hil zuten. Handesagertua dagoen gurutze batzegoen. Gertaerak herrian eragi-na izan zuen eta toponimoa Ibar-beltz izatetik Erregen gurutzaizatera pasa zen.

Galtzadak beste bitxikeriarikazaleratu du?Gipuzkoan, Alegian, mandazainbat hil zen eta hil-agirian zehatz-mehatz haren Burundako janzke-ra azaltzen dute. Arropagatik ba-karrik Burundakoa zela zekiten. + Azken orrian.

SAKANA»

Bernoako galtzada zati berriak argitara

Larunbatean Iturmendin aritu ziren auzolanean.

gertutik >>Nicolas Arbizu Gabirondo

Tokiko historian aditua

Page 4: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a4 iritzia

astekoa

Lourdes Ganboa Gartziandia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

«Zurgina zurgintzan, harginak hargintzan»Gaurko hau, nire azken artiku-lutxoa izango da. Esperientziapolita izan da, kuriosoa nola Guai-xerako idatzi behar nuen gehie-netan, nire haurtzaro-nerabeza-roa zetorkidan burura. Ziur aski,erabat Sakanan bizi izan naizengaraia delako. Bestalde, beti nahi-ko idatzi pertsonalak atera izan

zaizkit, uste dut. Baina hau ez da nahikoa halako

zutabea idazteko, kalitate gehiagobehar dela uste dut, hala formannola edukian, eta niri gero eta zai-lagoa egiten zitzaidan idaztea. Bes-talde, komunikazio arazo tekniko-ak zirela eta, ezin izan nuen bida-li artikulu pare bat. Hau

“seinale”-tako hartu nuen etaAlfredok garilerako idazteko esanzidanean, berehala hasi nintzenbilatzen “zapatero a tus zapatos”nola esango ote zen euskaraz, hori-xe nahi bai nuen izenbururako.

Eta, hara non, Gotzon Garate-ren liburu batean esanahi horiduten 15 euskal atsotitz aurkitu

ditudan. Hona hemen horietakobatzuk: “Arotza, ferratzera”; “Jos-tuna jostera, okina labera”; “Nereta Ana, nor bere lana”; “Soinula-ria, dantzari gaixtoa”; “Txoribakoitza bere adarrera”… Beraz,argi dago nire asmoa, ezta?

Nire lagun argentinarra, Mary,agurtzen hasi nintzen, akorda-

tzen? Duela 100 urteko Sakanazaritu gero. Ondoren San Saastinentxanda izan zen eta azkenik, nirebarruko udazkenari ezin aguresan. Gaurkoa, berriz, agurra.

Ardura eta plazera izan da. Milaesker nire burutazioak irakurtze-ko astia hartu duzuenendako.Ongi izan.

Iazko udazkenean Sakana 2020Plan Estrategikoaren (SPE) sus-tatzaileak Nafarroako Legebil-tzarreko talde guztiekin bilduginen. Talde guztiek zoriondu etababesa eman zioten Sakananegindako lanari, aurretik Saka-nako udaletan gertatu bezala.Urtarrilaren 13an NafarroakoLegebiltzarrak aho batez onartu-tako ebazpenean Nafarroako

Gobernuari SPEko sustatzailee-kin negozia zezan eskatu zitzaion,Plana diru eta baliabideez hor-nitzeko.

Bi bilera egin dira Lourdes Goi-coechea jarduneko kontseilaria-rekin. Berandu hasi ziren nego-ziazioak. Iazko udaran luzatuzitzaion Nafarroako Gobernuaribiltzeko lehen eskaria eta urtarri-letik aurrera saiakerak biderka-

tu. Apirilaren 22an izan zen lehenbilera, ordea. Bertan SPEa lagun-tzeko Nafarroako Gobernuareneta Sakanako Mankomunitatea-ren arteko Hitzarmenaren auke-ra aztertzea eta proposamen zehatzeta kuantifikatu bat helarazteaadostu zen. Apirilaren 27an pro-posamen zehatza Sakanako Beha-tokian onartu zen eta segidanNafarroako Gobernuari bidali.

Nafarroako Gobernuarekin biga-rren bilera maiatzaren 21ean eginzen, hauteskundeak baino hiruegun lehenago. Bertan Lourdesekesan zuen proposaturiko Hitzar-mena egingarria zela, bai edukiz,bai juridikoki, bai epeetan. Euro-par araudiari egokitzeko eta xehe-tasunak zehazteko prozeduraonartu zen, aste gutxiren buruanHitzarmena sinatzeko asmoz.

Hauteskundeak igaro eta isilta-suna iritsi zen Nafarroako Gober-nutik. Ekainaren 12an iritsi zenerantzuna: ez zuten negoziatzenjarraituko. Orain esperantza guz-tiak osatzear dagoen Gobernuberriarekin ditugu. Ea egingarriazen Hitzarmena lehenbailehengauzatzen den, Sakanak horrenpremia du eta.Sakantzen Sarea

barrutik kanpora

Nafar Gobernuarekin negoziatzen

Abaroan:Hiztegiak dioenez, abaro: animaliak itzalean eguzkiarengandik babesean daudenean. Udako kal-

dari aurre egiteko zer hobea itzala, edaria eta konpainia ona baino.

Berde pixka bat:

Hotza denean, hotza delako. Beroa denean, beroa delako. Ezin gu konforme gelditu. Beroa

beroaren atzetik egin du eta uztarako egokia izan da eguraldia. Hala ere, euri faltagatik guztia gorri-

tzen hasi da. Ia berde pixka bat ikustea ez zaigun arraro egiten.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a 5

SAKANA »

Nafarroako Mendialdeko EuskaraZerbitzuek hura egiteko laguntzateknikoaren kontratazio deialdiaegin dute. Lana aurten eta heldu denurtean egin beharko da.

Iparraldeko Euskara Mankomuni-tateko, Baztango Udaleko, Bortzi-rietako Euskara Mankomunitate-ko, Malerrekako Mankomunitate-ko eta Sakanako MankomunitatekoEuskara Zerbitzuek ikerketa sozio-linguistiko bat egiteko laguntzateknikoa kontratatzeko deialdiaegin dute. Haren bidez euskara zer-bitzuetako hurrengo urteetakoplangintzak behar bezala diseina-tzeko beharrezkoa den informa-zioa lortu nahi da.

IkerketazBost Euskara Zerbitzuek, zehaz-ki, Mendialdean gaztetxoen arte-an euskararen egoera zein denaztertu nahi dute. Horretarako, 12eta 16 urte bitarteko gazte eskola-tu guztiei (DBHko ikasleak) inkes-tak egin beharko dizkiete. Euska-raren etxeko erabilera, sare sozia-lak, hedabideak eta Internet etabestelako galderak egin beharkozaizkie. Inkestak ikastetxeetanegin beharko dituzte. Ikerketakhartzen duen eremu guztiak 97

gelatan banatutako 1.835 ikasledira. Haietatik 38 ikasgeletan dau-den 728 gazte sakandar daude.

Azterketa kuantitatibo horre-kin batera kualitatiboa ere eginbeharko dute ikertzaileek. Haus-narketa bideratzeko dinamika par-te-hartzaileak erabili beharkodituzten 16 urtetik beherako seme-alabak dituzten guraso euskalduneta erdaldunekin. Dinamika horie-tan, besteak beste, jorratu beha-rrekoak dira: euskara (ez) trans-mititzea; euskara ez erabiltzeakedo erabiltzeak sorrarazten diz-kien sentipenak edota non, nore-kin eta zertarako erabiltzen (ez)duten euskara.

Deialdiaren xehetasunakKontratuaren prezioa 16.400 euro-koa izanen da bi urterako, BEZ bar-ne. Kopuru hori gainditzen dutenproposamen ekonomikoak bazter-tuak izanen dira. Kontratuarenhartzaileak aurten 6.900 euro jaso-ko ditu eta gainontzeko 9.500 euro-ak heldu den urtean. Interesa dute-nek euren proposamenak Sakana-ko Mankomunitateko Lakuntzakoegoitzan irailaren 11ra arte aur-keztu ditzakete.

Garagarrilean ere Sakanakolangabeziak behera egin zuen eta1.281 sakandar ziren enplegubulegoan izena emandakoak, urtehasieran baino 358 gutxiago

Garagarrila akaberan aurrekohilean baino 132 sakandar gutxia-go zeuden Nafarroako EnpleguZerbitzuan izena emanda: 1.281.Duela urte bat 264 sakandar gehia-go zeuden zerrenda horretan.Sakandarrak Nafarroako popula-zioaren %3,19 izanik ibarreko lan-gabeak %2,99 dira. Zifrak aldatu-ta ere langabe gehienak emaku-meak ziren: 736 (%57,46 eta aurrekohilean baino 74 gutxiago). Gizonez-ko langabeak, berriz, 545 ziren(%42,54 eta 54 gutxiago). Langabe-zia jaitsi ahala generoen artekoaldea handitu egiten da. Duelaurte bat aldea 9 puntukoa zen,orain 15ekoa da.

Adinari dagokionez, langabe-en erdiak (%49,8) 45 urte edo gehia-go dituzte: 638 dira, aurreko hile-an baino 26 gutxiago. 25 eta 44 urtebitarteko langabeak %41, 53 dira,hau da, 532 (64 gutxiago). Azkenik,25 urte baino gutxiagoko langabe-tuak %8,67 dira, 111 gazte (42gutxiago).

SektorekaSakanako 10 langabetuetatik 6kzerbitzuetan lan egin nahiko luke.760 dira (%59,33 eta 101 gutxiago).Industrian lan egiteko prest zeu-denak 321 ziren (%25,06 eta 7gutxiago). Eraikuntzarako laneskatzaileak 77 ziren (%6,01 eta 12gutxiago). Lehen sektorean aritze-ko prest leudeke 32 sakandar (%2,5eta 6 gutxiago). Azkenik, aurretiklanik egin ez dutenen kopurua91koa zen (%7,1 eta 6 gutxiago).

KontratuakGaragarzaroan sakandarrek 884kontratu sinatu zituzten, aurrekohilean baino 278 gehiago. Gizonez-koek 486 sinatu zituzten (%54,98eta 163 gehiago) eta emakumezko-ek, berriz, 398 (%45,02 eta 115 gehia-go). Gehien sinatutako kontratumota aldi baterakoa izan zen: 852(%96,38 eta 286 gehiago). Lehenegunetik kontratu mugagabeare-kin lanean hasi ziren sakandarrak17 izan ziren (%1,92 eta 4 gehiago).Garagarzaroan mugagabe bihur-tu ziren 15 sakandarren kontra-tuak (%1,7 eta 12 gutxiago).

Aurreko hilean kontratazioa-

ren motorea zerbitzuen arloa izanzen, 508 kontraturekin (%57,47 eta205 kontratu gehiago). Kontrata-zioan nabarmendutako hurren-go sektorea industria izan zen,347 sinadurarekin (%39,25 eta 68gehiago). Eraikuntzarako kontra-tua 26 sakandarrek sinatu zutengaragarzaroan (%2,94 eta 6 gehia-go). Lehen sektorean, azkenik,aurreko hilean 3 kontratu sinatuziren (%0,34 eta 1 gutxiago). Nafa-rroan garagarzaroan sinatu ziren32.422 kontratuetatik %2,73 sakan-darrenak ziren.

Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 34 -1Irurtzun 134 -31 Irañeta 6 -1Uharte Arakil 42 -12Arruazu 5 1Lakuntza 60 -7Arbizu 60 -3Ergoiena 8 0Etxarri Aranatz 130 -4Bakaiku 9 -6Iturmendi 19 -1Urdiain 27 0 Altsasu 633 -56Olatzagutia 98 -7Ziordia 16 -4Sakana 1.281 -132

Urte erdia langabezia jaisten

Iturmendin, atzera ere, gas sarea zabaltzeko lanak egiten ari dira. Artxiboa

Gazte koadrila Etxarri Aranatzen. Artxiboa

Gaztetxoak, haiengurasoak etaeuskararekiko jarreraikerketa gai

sakanerria >>SANFERMINETAN DYAKO 12 BOLUNTA-RIO LANEAN: Iruñeko festetan osasun zer-bitzua eman duten erakundeen arteandago DYA. 12 sakandar aritu dira sanfer-

minetan lanean. Sakanako anbulantziaprestatuenetako bat denez, entzierrogaraian Iruñean zegoen. Mediku bat zueneta UVI mugikor gisa erabili izan da.

Page 6: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a6 sakanerria

>> Garilak 17, ostirala10:00etan Dianak, trikitilariak. 10:00etan Pilota. Irurtzun txikien pilotakluba. 11:30ean Erraldoi eta Burunhandienkonpartsa. 11:30ean Herri joko eta jolasak helduenda-ko, Foru plazan. Han eman izena. 12:30ean RocKalean taldearen emanaldia. 14:00etan Kalderete lehiaketaren epaia.Izen ematea 13:00etaraino, arkupeetan. 14:30ean Kalderete bazkaria.16:00etatik 20:00etara Parkea: Kermese.Punteria eta trebetasun jolas klasikoak.Gernika plazan. 19:30ean Kale antzerkia: Rico, rico, rico.

Gozo, gozo, gozoa. Salitre teatro. Foruplazan. 20:30ean Dantzaldia Txo taldearekin. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,kultur etxean hasi eta Gernika parkeanbukatu.22:30etik 1:30era Gau aktiboa: bideojolasen festa, bideo-jolasak, wi kontsolak,play stationak, kinect dantza… Pilotalekua-plazan. 00:00etatik 4:00etara Dantzaldia Txotaldearekin.

>> Garilak 18, larunbata10:00etan Dianak, akordeoilariak. 11:45ean Pepa eta Kuko pailazoen

ikuskizuna. Plazan. 13:00etan Pantxo Balbuenarekin musikabermuta.14:30ean Jubilatuen bazkaria. Ondorendantzaldia. 18:00etan Herri kirol jaialdia. Koadrilenartean eta Sakanako harrijasotze eskola.Foru plazan. 18:30ean Afizionatuen pilota jaialdia.Sarrera doan. 20:30ean Abiba diskojaia. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,kultur etxean hasi eta Gernika parkeanbukatu.00:30etik 5:00etara Abiba diskojaia.

>> Garilak 19, igandea10:00etan Dianak, gaita-jotzaileak. 11:15ean Erraldoi eta buruhandienkonpartsen elkarretaratzea: Obanos, UharteArakil, Berriogoitiko konpartsa txikia etaIrurtzun. 12:00etan Meza. 14:00etan Erraldoi eta buruhandienkonpartsen agurra. 18:00etan Irurtzungo dantzari txikieneskolaren emanaldia. Foru plazan. 18:30ean Eskorga-kronoeskalada. 20:30ean Alma Tapatia mariatxiarenikuskizuna. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,

kultur etxean hasi eta Gernika parkeanbukatu.22:45ean Barrikotea: txistorra, urdaia,sagardoa… 23:00etan Hau pena ni!23:30ean Alma Tapatia mariatxiarenikuskizuna.

>> Garilak 17, ostirala. Jubilatuen eguna. 12:00etan Meza, jubilatuen omenez.13:00etan Auzatea, jubilatuek antolatua.Altsasuko jubilatu elkarteko abesbatzarenemanaldia.14:00etan Jubilatuen herri bazkariaAritzaga elkartean.14:00etan Kalderete eta mozorrolehiaketa, pilotalekuan.18:00etan Gazteen kalejira, Sakanaranga

txarangak alaitua. Jakiak bilduko dituzte(arroza, arrautzak…)18:30ean Bordetxe abere zirkoa.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia AretaDjrekin. 00:00etatik 3:00etara La Banda del jefeBigun taldearen kontzertua.

>> Garilak 18, larunbata. Santa Marina eguna. 10:00etan Baselizara abiatzea.12:00etan Meza baselizan. Erromeria

herriko trikitilariekin.19:30ean Askaria Sanpedroalden.22:00etan Herri afaria (bakailaoa).20:00etatik 22:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin.00:00etatik 3:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin.

>> Garilak 19, igandea. Gazteen eguna.10:00etan Txirrindularitza proba (Burundatxirrindulari elkartea).

11:00etan Meza. 18:30ean Aizkolarien erakustaldia. 22:00etan Zezensuzkoa.22:30ean Gazteen afaria, ostiraleanbildutako janariarekin prestatua.24:00etan Festen azken traka.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia SergioDjrekin.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia SergioDjrekin.

Oharra: egunero auzatea egongo da,eguerdian eta arratsaldean.

FESTAKIrurtzun:

Iturmendi:

Barazki-gunea 2015 >> Garilak 17, ostirala14:30ean Gazteok ere kaldereteetara!17:00etan Irurtzungo batukada,txosnetatik hasita. 19:00etan Karaokea barazki plazan. 23:30ean kontzertuak: Hamaika Aldizeta Kalera.

>> Garilak 18, larunbata7:00etan Kalejira musika-gurdiarekin. 17:00etan Mus eta partxis txapelketak(izen ematea ordu erdi lehenagotik,bikoteko 5 €)22:30ean Herri afaria, plazan. Etxerat. 23:30ean Kontzertuak: Denboragaldua, Sofokaos, eta Estu & Larri.

*Hainbat garagardo mota dastatzekoaukera.

Larrazpin >> Garilak 17, ostirala.House, tech-house gaua23:00etatik aurrera Aitor Lizarraga(Altsasu), Eder Pardo (Irurtzun), IosuGarate (Lakuntza), Leo Silva (Agoitz),Txen (Altsasu) eta Xabi Abrego(Satrustegi).

>> Garilak 18, larunbata.Techno eta electro techno gaua21:00etatik aurrera Adversario,Borsek, Dynamic Duo, Gordon, Oskatxoeta Wano.

Maialen Aramendiak piztu zuen etxajua. Etxajuaren ondoren Iturmendiko dantzariek saioa eskaini zuten.

Santiago festak,bost egun aurretik>> Garilak 23, osteguna 17:00etan Pilota partiduak Iturrartepilotalekuan.Haurrak: Xanti-Ihnar vs Igor-AingeruKadeteak: Oier-Lazkoz vs Ian-GanboaSeniorrak: Asier-Ion vs Pello-Adur20:00etan Etxajua herriko musikariezgirotua, buruhandiak eta japoniar bonbak.Auzatea Bakaikuko Ehiztarien eskutik.22:00etan Afaria. Etxean eta bizirik nahiditugu.00:00etan Kontzertua: Alerta Gorria.Ondoren dantzaldia Ingo al deu taldearekin.

Herrimugimenduaren

egitaraua>> Garilak 23, osteguna.Etxerat Eguna19:00etan Plazako hagetan gureikurrak jasoko dira. Ondoren, euskalpreso eta iheslari politikoen askatasu-naren aldeko brindisa.22:00etan Afaria. Etxean eta biziriknahi ditugu.00:00etan Kontzertua: Alerta Gorria.Ondoren dantzaldia Ingo al deutaldearekin. Jantzi euskal preso eta iheslariakBakaikuko jaietara kamiseta.

Antolatzaileak: Bakaikuko GazteAsanblada, Sare, Gure Esku Dago, EzkerAbertzalea.

Bakaiku:

Erraldoi eta buruhandien konpartsak 23 lagun berri egin zituen herenegun; Petronilak jantzia mustu zuen egunean. Korrikaldi bat baino gehiago egin zuen.

Page 7: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a sakanerria 7

» »

Beira, ontzi arin eta paper eta kartoibilketan estatuko onenetakoa denNafarroako bataz bestekoagainditzen du

Ecoembes enpresak emandakodatuen arabera, Nafarroa beirarenbirziklatzean 10 puntutan gaindi-tu zuen Estatuko batez bestekoa,beirazko ontzien 24,4 kilo birzikla-tuz biztanleko (15.000 tona bainogehiago guztira). Balear Uharte-ak eta Euskal Autonomia Erkide-goaren atzetik, Nafarroa hiruga-rren erkidegoa da beira birzikla-tzen. Sakanako Mankomunitateakmartxoan jakinarazitako datuenarabera, sakandar bakoitzak 32,63kilo beira birziklatzen zituen.Mank-etik azaldu zutenez, igluitxurako edukiontzietan jasotakobeiraren kopurua %4,14 hazi zenjoan zen urtean; guztira 669.200 kilojaso ziren.

Ontzi arinakEnpresa berak jakinarazi zuenez,ontzi arinetan (plastikozko ontziak,latak eta brikak), 2014an, nafarbakoitzak 19,4 kilo sartu zuen batez

beste edukiontzi horian. Sakanaridagokionez, sakandar bakoitzakbirziklatutakoa 23,38 kilo ontzi arinizan ziren joan den urtean (479.525kilo guztira). Mank-eko langileek35.000 kilo gehiago jaso zituzten, bai-

na ontzi arinak ez zirelako, birzi-klatzera eraman aurretik, Arbizu-ko hondakindegian kendu zituzten.Bildutako guztiaren %1,70 zen hori.Nafarroan edukiontzi horian gaiz-ki sartutako hondakin-kopurua %

19,5 izan zen, aurreko urtean bai-no hiru puntu gutxiago eta Estatu-ko batez bestekoa baino hamargutxiago. Nafarroa ontzi arinenbirziklatzean estatuko buruan dago.

Kartoizko eta paperezko

ontziei dagokienez, 34,2 kilo utzizituen nafar bakoitzak edukion-tzi urdinean joan den urtean.Edukiontzi urdinetan gehienjasotzen zuen estatuko erkide-goa da Nafarroa. Mank-en datuenarabera, sakandar bakoitzak 48,98kilo birziklatu genituen joan denurtean.

Aparatu elektriko eta elek-tronikoak2013ko aparatu elektriko eta elek-tronikoen hondakinen gaikakobilketak gora egin zuen Nafarro-an; 3,82 kilotara heldu zen biztan-leko eta urteko. Estatuko datua,3,2koa da. Sakandarrek hondakinmota horren 3,14 kilo pertsonakobirziklatu genituen joan den urte-an, aurrekoarekin alderatuz %5,71hazkundea izanik. Legeak jarri-tako helburua biztanle urteko 4kilo dira.

Nora bota zer:w w w . s a k a n a - m a n k . e u s / h i r i -hondakinak/donde-deposito-el-que

SAKANA

Sakana birziklatzean, puntan

Mankomunitateko hondakin zerbitzuko langileak bilketa lanean. Artxiboa

Deialdia aurten egin nahi du.Bestalde, 50 edukiontzi erosiko ditu

Sakanako Mankomunitateakbatzarra eginen du heldu den oste-gunean. Aurreko legegintzaldikobatzarkideak atzenekoz elkartukodira azken erabakiak hartzeko.Joan den urteko diru-kontuak ixte-arekin batera, 50 edukiontzi eros-teko diru-sailari oniritzia emanbeharko diote. Azken hilabeteetanerreak izan diren edukiontziakordezkatuko dituzte. Erosketahorretara 15.000 euro bideratukoditu Mank-ek.

Plantilla organikoan ere alda-ketak onartuko dituzte batzarki-deek. Hondakinen teknikari lan-postua sortuko da eta bere egite-koa hondakinen alor guztiakudeatzea izanen da. Orain arteMank-ek hiru hezitzaile ditu.

Egungo lehendakari Aitor Kara-satorre Muguruzak esan digu opo-sizioa aurten deitu nahiko lukete-la. Bestalde, plantillan idazkari-kontu-hartzaile lanpostua sortu daeta Cristina Ziaurrizek bete du.Horrekin batera, irailetik Mank-en kudeaketa lana egin duen Nata-

lia Razkin administrari lanpostu-ra bueltatu da.

Mank berriaUdal berriak osatuta, Mank-ekobatzar berria iraila hasieran osa-tzea aurreikusten du Karasatorrek.

Sakandarrek irudiari zein erabileraemanen lioketen jakin nahi duibarreko erakundeak

S3DA, 3D animatika tailerrak Jen-tila pertsonaia oparitu zion Saka-nako Mankomunitateari. Irudihori Mank-ek orain arte behinbakarrik erabili du: alkateei uda-letako energia diagnosia aurkez-penean; jentilak diapositibetakoazalpenak eman zizkien alkateei.Mank-en argi dute ibarrerako iru-di bat behar dela, baina opari gisajasotakoa sakandarrendako ego-kia den eta Jentilari zein erabile-ra emanen lioketen jakin nahi du.

Horregatik, bere www.sakana-mank.eus-en inkesta jarri du. Hirugaldera ditu inkestak. LehenikJentilaren pertsonaiari buruzko

iritzia eskatzen du. Erabilera posi-bleez galdetzen du ondoren etainkesta egin aurretik S3Dak egin-dako irudia ezagutzen ote zutengaldetzen da azkenik. Horrekinbatera, izena edo ezizena eta herriaaipatzea eskatzen da.

Arakilgo Egunekobazkarirakotxartelak salgaiGarilaren 25ean, larunbatarekin,ospatuko da Arakilgo Eguna. Itxas-perriko ermitan eta Etxarrenenospatuko da. Herri bazkarian par-te hartu nahi duenak ostegunera arte,hilaren 23ra arte, du udaletxean ize-na emateko epea. Arakilen errolda-tutako haurrek 7 euro ordaindubeharko dituzte eta helduek 15. Iba-rrean erroldatuak ez daudenak,berriz, 12 edo 22.

Mank-ek hondakin teknikariakontratatuko du

Ostegunean agurtuko dira karguaz aurreko batzarkideak. Artxiboa

Arakil»

Mank-ek Jentilariburuzko inkestaegin du

Page 8: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a8 sakanerria

Altsasu»

Erkudengo Amaren itzaleraMakina bat altsasuar elkartu zirenUlaiarren, Erkudengo Ama ermita-ren inguruan. Irudia elizatik erro-merian ermitaraino eraman ondo-ren, estalpean jarri eta, eguraldialagun, meza kalean izan zen. Harenomenezko kantuarekin despedituzen elizkizuna. Belen Rubio ermi-tauak banatutako gazta jan zutenbatzuk, besteek eurek eramanda-ko ogitartekoak. Haiek bulkatzekoudalak 140 litro ardo banatu zituen,azkar asko agortu zirenak. Ospaki-zuna zortzikoak dantzatuz eta elkar-teetan egindako bazkariekin des-peditu zen.

Ermitako bidean. Fernando Sayas

Etxarri Aranatz»

SAKANA

Gose greban Ijurkorenbakartze egoera salatzekoA Lamako (Galizia) espetxean pre-so dago Hodei Ijurko Iroz, “bizi bal-dintza murriztailea ezarria du”Amnistiaren Aldeko eta Errepre-sioaren Aurkako Mugimenduakjakinarazi duenez. Bakartua dago,gainontzeko euskal presoekin ego-teko aukera izan gabe. Ijurkorenegoera salatzeko eta beste euskal

presoekin jar dezaten eskatzekoespetxe berean dauden Ibai Agi-naga eta Mikel San Sebastian gosegreba mugagabeari ekin ziotenastelehenean.

Mugimendutik gogorarazi due-nez, “Hodeik preso daramatzan 7urteetan egoerarik gogorrenakbizi izan ditu kartzelan”. Isolamen-

du moduluetan eman du orainarteko espetxealdi gehiena. Hauda, 21 ordu ziegan eman ditu, patio-ra gehienez beste preso batekin ate-ra da eta ziegan arropak eta bes-teak izateko murrizketa handiakditu. Mugimenduak deituko direnmobilizazioetan parte hartzeradeitu du.

Epaiketa politikoen kontra, libre

Udazkenean Askapenaren eta Segurako sarekadetan atxilotutakoen kontrako auziak hasikodira. Gainera, Ekin-en kontrakoetan auzipetuena ere garai horretan has daiteke. Epaiketa poli-tikoak salatzeko 24an 24 ordu Libre dinamika prestatu dute heldu den ostiralerako, “askata-sunaren, eskubide zibil eta politikoen aldeko lana nola indartu hausnartu eta zehazteko”.

Sakanako Enpresarien Elkarteakzerbitzu berria eskainiko du:Sakanan enplegua hobetzekobitartekaritza eta orientaziozerbitzua

Sakanako Enpresarien Elkarte-ak (SEE) langile bat kontratatu duenplegua hobetzeko bitartekaritzaeta orientazio zerbitzua eskaintze-ko. Ibarreko langabetuei eta eurenlana hobetu nahi dutenei orienta-zio eta bitartekaritza zerbitzuaeskaintzen die SEEk. NafarroakoGobernuak emadako 9.062,12 eurodiru-laguntzarkein egin du kontra-tazioa eta abendura arte bermatudu zerbitzua. Baliabideak izanezgero, harekin jarraitu nahi du.

Enpresen eskaera eta langa-betuen eskaintza bateratu Zerbitzuaren helburu nagusiaSakanako bizilagunen enpleguahobetzea da. Horretarako orienta-zio eta bitartekaritza zerbitzuaeskainiko du SEE-k; hara jotzen

dutenen egoera aztertu eta lanmerkatuan sartzea ahalbideratze-ko, beti ere ibarraren ezaugarrisozioekonomikoak kontuan har-tuta. Helburua garrantzitsua daSEE-rendako, Sakanak duen lan-gabetasun tasa altua dela kontuanhartuta. Zerbitzuarekin, Sakana-

ko langabeak eta elkarteko enpre-sek dituzten enplegu eskaintzakbateratzen saiatuko da SEE, enpre-sen beharretara egokitzen direnlangabeei prestakuntza ibilbideakeskainiz.

Izan ere, SEE bere enpresekdituzten beharren jakitun da, eta

lan bila dabiltzan profil ezberdi-netako pertsonen curriculumendatu base zabala dauka. Horretazaparte, SEEko Giza Baliabideenarloak esperientzia zabala daukalangileen hautapen-prozesuetan.2014an, esaterako, 40 bat egin zituz-ten.

Zerbitzu berrian lehentasunadute: 30 urtetik beherakoak, 50urtetik gorakoak, emakumeak etairaupen luzeko langabetuak. Bana-kako jarraipena eginen zaie, bakoi-tzaren araberako interesak etalan aukerak aztertzeko. Gainera,enpresekin harremanetan jartzensaiatuko da zerbitzua, lan kontra-tazioak lortzeko asmoarekin.

Prestakuntza2009tik, enpresek eskatuta, langi-leen prestakuntzan ari daSEE,oinarri garrantzitsua bila-katu delarik. 2014an antolatutako40 ikastarotan 30 enpresa bainogehiagok eta 250 ikaslek hartuzuten parte.

HarremanetarakoArbizuko Utzugane gunera jo edo948 468 307 telefonora hots egin

Enplegua hobetzen laguntzeko zerbitzua gurean

Sakanako Enpresarien Elkarteak 2014 langabetuei zuzendutako 8 ikastaroetan 141 pertsona aritu ziren. Artxiboa

Page 9: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a sakanerria 9

Irurtzun»Olatzagutia»

Etxarri Aranatz»

Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du Euskara ezagupenak dituenarduradun eta zerbitzu anitzetakoaldi baterako lanpostua sortuko da,etorkizunean behin behinekokontratazioak egiteko

Denbora gutxian hiru langile jubi-latu dira Etxarri Aranazko Udaleaneta hori dela eta deitu du lehiake-ta-oposizioa. Zerbitzu anitza etaenkargatuaren aldi baterako lanpos-tua sortuko du udalak, etorkizune-an behin behineko kontratazioak egi-teko. C mailako lanpostua da sortu-ko dena. Lanaldi osokoa izanen daeta zerbitzuaren beharretara ego-kituko da. Euskaraz jakitea nahita-ezkoa da. Deialdia Nafarroako Aldiz-kari Ofizialean argitaratzen dene-tik 30 eguneko epea izanen daeskabideak udaletxean aurkezteko.

Igandean, 12:30eko meza nagusian,haurrak goiaingeruari aurkeztekoekitaldia eginen da. Edozeinadineko haurrei zabalik dagoenekitaldia da

Aralarko Deun Mikel Goiainge-ruaren Kofradiak hamabigarrenaldiz haurrak Aralarko aingerua-ri aurkezteko ekitaldia antolatu du.Haurrek Aralarko santutegiarekin

lotura sustatzeko egiten da ekital-dia. Aingeruaren haurrendako biziguztirako babesa eskatuko dute.Etzi izan eta aingeruaren irudia gur-tu ondoren pergamino bana jasokodute haurrek. Aurretik izena eman-dakoek bai jasoko dute. Gainontze-koek Aralarko santutegian izanendute agorrilaren 2tik aurrera. Haurrak Aralarko aingerua gurtuko dute igandean. Artxiboa

Aralarko aingeruak lagun txiki berriak izanen ditu

SAKANA

Oskia Ollakarizketa Orritz dantzataldeko kideak eta Aitor Lakun-tza alkateak Irurtzungo festeihasiera emateko txupinazotik ber-tatik hasita, sexu erasoen kontra-ko mezua presente dago Irurtzun-go festetan. Erasorik gabeko festa,gozamen handiko festak leloazabaldu zuten.

Festetan emakumeen kontrakoerasoak ekiditeko kanpaina Gizar-te Zerbitzuen eta Irurtzungo Uda-laren ekimena da. Joan den urte-an egin zuten estreinakoz eta espe-rientzia positiboa izan zen. Hala ere,kanpainaren mezuak irurtzunda-rrei eta bisitariei errepikatzearigarrantzia eman diote. Alde bate-tik, festa giroan emakumezkoeneta gizonezkoen artean errespetuabultzatzea. Bestetik, gazteen arte-an ematen diren harremanak ber-

dintasunean oinarritzea. Eta, azke-nik, argi ea garbi nabarmentzea fes-tetan ematen diren gehiegizko kon-tsumoek ez dituztela inondik erejarrera sexistak justifikatzen.

Udaletxeko balkoian Ezetz ezda, festak errespetutik disfrutatuleloa zuen pankarta zintzilik zego-en. Antzeko mezuak dituzten txapak, kartelak eta pegatinakherrian barna zabaldu dituzte.

Festetan emakumeenkontrako erasoak ekiditekokanpaina indarrean

Garila Feminista egitarauak segi-da izanen du gaur Olatzagutian.Udaleko Berdintasuna Zerbitzuakprestatuta, hainbat jarduera anto-latu ditu hilabete honetarako. GaurAltsasuko emakumezkoek kintoospakizunean normaltasunez par-te hartzeko izandako borroka isla-tzen duen dokumentala ikustekoaukera izanen: Gonbidatu izatetikprotagonista izatera. EmanaldiaKultur etxean izanen da, 20:00etan,eta haren ondoren bildutakoenarteko iritzi trukea izanen da.

Afaldu ondoren, 22:30ean, kon-tzertuak izanen dira San Migel pla-zan. Nerea Loron, hau da, LaFuriak kontzientzia feministare-kin egindako rapa eskainiko du.No hay clemencia diskoa aurkez-tuko du. Haren ondoren, Las Guin-dillas taldearen txanda izanen da.Aragoiko Piriniokoak dira etabluesa, reggaea, ska, runba, roc-ka eta salsa uztartzen duten doi-nuak egiten dituzte. Malabares

con la vida disko laburra aurkez-tera etorriko dira.

Garila Feministako egitarauaheldu den ostiralean despeditukoda, festen hasierako egunean. Gaz-teendako txapa tailerra eta Ema-kumeen Mundu Martxako photo-call-a eginen da. Egitaraua, bestal-de, hilaren lauan abiatu zenautodefentsa tailerrarekin.

Egitarau feministaren segida

La Furia raperoa.

Txartel freskagarriaklehen saria eman duBeleixeGuaixe txartelaerabiltzeagatik Peio Astizek honakosaria irabazi du: Urdiaingo Kaluxajatetxean 2 lagunendako bazkaria;Altsasuko Gixane Estetika zentroanalaitasunaren peeling-a etaArtazako kanpinean 2 lagunendakogau baterako egonaldia etaFinlandia sesioa.

Hurrengo bi asteetan BeleixeGuaixetxartela erabiltzen dutenen arteanbeste bi sari eder zozketatuko dira.

Altsasuko Dantzaleku tabernan kon-tsumitu eta BeleixeGuaixe txartelaerakutsita, izen-abizenekin eta tele-fonoarekin papera bete zuen PeioAstizek. Horrela parte hartzen daTxartel Freskagarria kanpainan.Astizen modura BeleixeGuaixe txar-tela duten beste 54 sakandarrek gau-za bera egin dute. Zozketa egin etasaria Ihabarrera joan da. Hurrengobi ostegunetan beste bi sari edereginen dira eta BeleixeGuaixe txar-tela dutenek papera betetzera ani-matzen zaituztegu.

Sariak eta zozketa datak

Garilak 23, ostegunaArbizuko Olatzea jatetxean bilagunendako bazkaria.Lakuntzako Ederne ileapainde-gi eta estetika zentroan makila-je sesioa.Urbasa Abentura parkean bilagunendako sarrerak.Garilak 30, osteguna Altsasuko Iru Bide jatetxean bilagunendako bazkaria.Etxarriko Lizardi estetika zen-troan aurpegiko lifting-a.Urdiaingo Errotainen 2 lagu-nendako zaldi ibilaldiak.

»

Page 10: 517 guaixe

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Pedro MariIrigoien Galarza

Eskerrak eman nahi dizkizueguune latz hauetan

gure ondoan egon zareten guztiei.

Etxekuek

Guaixe • 2015eko garilaren 17a10 oharrak

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Etxarri Aranazko Gure Ametsa JubilatuElkarteko taberna alokatzen da. Izen emateauztailaren 22a baino lehen elkartean, Juntako kidebati eman edo 948 46 18 12 telefonora hots egin.

Dorrauko jaietako bi taberna alokatzen dira.Jaiak abuztuaren 13tik 16ra izanen dira.Interesatuak dei dezala 628 85 58 27 edo 637 3313 47 telefoetara uztailaren 30a baino lehen.

Ihabarko Denon Kabia elkartea festetan alo-katzen da. Abuztuaren 28tik 30era.Interesatuek hots egin dezatela abuztuaren 14abino lehen telefono honetara: 670 95 98 75.

OPARITAKOAKKatakumeak. Oparitzen ditugu. Tel: 661 52 0404 – 948 46 72 48.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Haur baten zapatila opatuta Altsasun. Galduduenak hots egin dezala GUAIXEra, 948 56 4275.

LehiaketaArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketaantolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Haurrak Aralarko goiangeruari aurkeztu.

Hilaren 19an izanen da Aralarko santutegian.Hilaren 12a baino lehen izena ematen duten hau-rrek ekitaldiaren ondoren pergaminoa jasokodute. Ondoren izena ematen dutenek agorrilaren2tik aurrera jaso beharko dute santutegian.

Odol-emaileak. Hilaren 17an goizez Altsasun.

Zozketa. Saharako haurrak ekartzeko laguntzazenbakien zozketan, hauek atera dira: 0833 -1130- 3153 eta 2824.

Bertso udalekuak. Euskal Herriko osoko haureta gazteek parte har dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak

3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656

711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edo

sakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Luar Mendiburu Zabaleta,uztailaren 4an EtxarriAranatzen.• Nora Caballé Razkin, uztailaren6an Etxarri Aranatzen.• Ariadne Goikoetxea Oiarzun,uztailaren 7an Altsasun.• Irati Perez Martin, uztailaren9an Altsasun.

Ezkontzak

• Jose Mari Zelaia Erdozia etaHilda Altagracia Taveras Ventura,uztailaren 11n Bakaikun.

Heriotzak

• Ildefonsa Ondarra Urrizabakaikuarra uztailaren 10eanAltsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: 517 guaixe

Pilota

Areto futbola Txirrindularitza

Guaixe • 2015eko garilaren 17a 11

Aizkora, trontza, herri kirolak

kirola >>PILOTA

PILOTA BAKAIKUN: Ostegunean, uztaila-ren 23an hasiko dira Bakaikuko festak.17:00etan pilota partidak antolatu dituzte,

ondokoak: Haurrak: Xanti-Ihnar / Igor-Aingeru; kadeteak: Oier-Lazkoaz / Ian-Ganboa; seniorrak: Asier-Ion / Pello-Adur.

Nazabal-Kañamares hirugarrenakbinakako aizkora txapelketan, BeltzaNafarroako II. mailako finalerasailkatuta eta Agirre III. mailakora

Igandean jokatu zen NafarroakoBikotekako Aizkora Txapelketa,Iruñeako Foru plazan. Azkenal-dian txapelketetatik kanpo egonondoren, Floren Nazabal txapel-dun handia atzera ere lehian ikus-teko aukera egon zen. EtxarriarrakJulen Kañamaresekin osatu zuenbikoa eta Jon Rekondo-Ruben Sara-legi eta Ander Erasun-DonatoLarretxea izan zituzten arerio.Bikote bakoitzak sei kanaerdikoeta sei 60 ontzako erdibitu beharizan zituen eta txapeldunak JonRekondo eta Ruben Saralegi izanziren (22:12), Ander Erasuni etaDonato Larretxeari 22 segundoaterata. Nazabal eta Kañamareshirugarrenak izan ziren (24:34).

Goizeder Beltza NafarroakoII. mailako final handiraOstiralean Nafarroako II. maila-ko Aizkora kanporaketa jokatuzen. 11 aizkolari lehiatu ziren,hiru sakandar tartean: GoizederBeltza eta Juan Jose Erdozia etxa-rriarrak eta Iban Resano dorroba-rra. Haiekin batera Manolo Kaña-mares, Aitor Senosiain, AsierPellejero, Eneko Saralegi, JesusEtxeberria, Xabier Mindegia,Migel Angel Etxeberria eta MikelIndakoetxea lehiatu ziren. Guztiekbi kanaerdiko eta 60 ontzako bat

erdibitu zituzten. Asier Pellejero izan zen azka-

rrena (7:44), Aitor Senosiain (7:55),Manuel Kañamares (8:24), EnekoSaralegi (8:44) eta Goizeder Beltza(8:57) aizkolarien aurretik. Lehen-dabiziko bost aizkolari hauek lor-tu zuten final handirako sailkatzea.Iban Resano 6.a izan zen (9:03) etaJuanjo Erdozia 7.a (9:21), eta fina-letik kanpo geratu ziren, MikelIndakotxea, Xabier Mindegia,Migel Angel Etxeberria eta JesusEtxeberriarekin batera.

Iosu Agirre III. mailako Txapel-ketako finalerako sailkatu daSanferminetako herri kirol jaial-dien barruan, astelehenean Nafa-rroako III. mailako Aizkora Txa-pelketako kanporaketa hartu zuenForu Plazak. 8 aizkolari lehiatuziren, tartean bi sakandar: IosuAgirre arbizuarra eta Abel Uriaolaztiarra. Bi kanaerdiko erdibi-tu behar izan zituzten. Oier Kaña-mares izan zen azkarrena (4:46),Joxean Etxeberria (5:41), Jon Telle-txea (6:05), Iosu Agirre (6:34) eta

Moises Gogorza (8:11) aizkolarienaurretik. Lehendabiziko bost sail-katu hauek agorrilaren 15eanEzkurran jokatuko den final han-dirako sailkatu ziren. Abel Uriaolaztiarra sailkatzeko zorian egonzen, seigarrena sailkatu baitzen(8:48). Esteban Pikabeak (9:16) etaKoldo Garciak (12:07) itxi zutensailkapena.

Bestalde, Sanferminetakoazken egunean Izurdiagako MikelLasartek motozerrarekin erakus-taldia egin zuen, figura eta irudiezberdinak sortuz.,

Parkea martxantxapelketa bueltanSanferminetako asteburuan atse-den hartu eta gero, asteburu hone-tan Lakuntzako I. Parkea MartxanTxapelketako 3. jardunaldia joka-tuko da. Une honetan sailkapene-an, lehen multzoan Bandiduek, LosSuaves eta Karrotillo 2 taldeek hiru-na puntu dituzte eta Biltoki nes-kek, aldiz, ezta bat. Bigarren mul-tzoan Kaimanak FC eta Burutik jotataldeek seina puntu dituzte etaKarrotillo 1-ek eta Sikomotronikekez dute punturik bildu.

Asteburuko partidak

Larunbatean19:00etan: Los Suaves / Bandi-duek19:55ean:Burutik jotak / Kaima-nak20:50ean:Biltoki neskak / Karro-tillo 2Igandean20:00etan:Karrotillo 1 / Sikomo-tronik

Beltza, Erdozia eta Nazabal sanferminetako herri kirol jaialdietan aritu ziren.

Sanferminek utzi dutena

Mendia

Igandean LV. Bargagaingo igoeraantolatu du AltsasukoMendigoizaleak klubak

Altsasuko Mendigoizaleak talde-ak igandean LV. Bargagaingo Igo-era antolatu du. Klubak, mendi-zaleak bertara joateko gonbitaegin du, igoera, aldi berean, XLV.Mendi finalista izango baita.

Igandean, goizeko 9:00etan jaur-tikiko dute suziria, Bargagaineraabiatzeko. 9:30ean hamarretakoaegingo dute gazteluan, eta behinBargagainera igota, goizeko11:00etan meza izanen da. Ondo-ren, eguerdian, auzatean bildukodira finalista guztiak eta mendiibilbidera batuko zaizkien guz-tiak. Denboraldian egindako men-di igoeren errepasoa eginen dutemendizaleek, eta oroigarriak jaso-ko dituzte. Jakina, Altsasuko erro-meria guztietan bezala, ez da zor-tzikorik faltako. 13:30ean eta txo-ko guztiak garbi-garbi utziondoren, Altsasura jaitsiko dira.

Bargagaineko igoerak bere txo-koa du altsasuarren bihotzean.Aurreko urtean, esaterako, 300pertsona inguru bildu ziren Bar-gagainen. Udalak 45 litro ardojarri zituen, zilarrezko katiluetandastatu ahal izan zirenak, eta CruzMari Martinezen txistu doinueijarraiki zortzikoa dantzatzera ani-matu ziren asko.

Irurtzundarrak OzaraAstearte goizean Ozako oihaneramendi irteera antolatu du Irur-tzungo Iratxo mendi taldeak.

Mendigoizaleak igandeanBargagainera

Kadeteen trontzanIñigo Aritzako JonAranburu eta UnaiIrigoien hirugarrenakAurreko ostiralean kadeteen mai-lako Trontza Txapelketa jokatuzen. Enborrari 10 epai egin beharizan zizkioten parte hartu zuten8 bikoek. Azkarrenak Basaburua-ko Antton Irigoien eta Iker Ale-man izan ziren (6:24), Berriozar-ko Julen Mailharin eta Unai Rodri-guezen aurretik (6:26) .Hirugarrenak Iñigo Aritzako JonAranburu eta Unai Irigoien izanziren (7:15). Andra Mariko AsierJaka eta Urtzi Nazabal laugarre-nak sailkatu ziren (7:56) eta AndraMariko Mattin Petriati eta AnderLakuntza bosgarrenak (8:15).

Egunotan Tourra Pirinioetan ibi-li da eta sakandar ugari bildu dabertan mendiko etapa ikusgarriakzuzenean jarraitzera. Pirinioetanikuskizuna espero zen, baina ezChris Froome liderrak astearteaneskainitakoaren tamainakoa. SanMartin Harrian despeditzen zenetapan oso urrutitik jo zuen era-so gogorra Froomek, 6,5 kilome-troren faltan, eta jota utzi zituenaurkari guztiak, zale guztiak harri-tuta utzi zituen igoera ikusga-rrian. 1.04 minutura helmugara-tu zen Nairo Quintana (Movis-tar), 2.51ra Alberto Contador eta4.25era Vincenzo Nibali. Froome

bera harrituta zegoen lortutako-arekin. Movistarreko HiriberrikoImanol Erbiti 123.a sartu zen,21:34ra. Asteazkeneko etapak,Tourmalet tarteko, ez zuen alda-ketarik ekarri.

Sailkapen orokorrean ChrisFroome da liderra, 2:52ra Tejay vanGarderen (BMC) eta 3.09ra NairoQuintana (Movistar) dituela. Ima-nol Erviti 159.a da, 1:33:43ra. AtzoPirinioetako azken etapa jokatuzen, lehen mailako col de la Coreeta Port de Lers ondoren katego-ria bereziko Plateau de Beillen des-peditzen zena. Guaixe isterakoanez genuen emaitzen berririk.

San Ferminetatikesku hutsikJoseba Ezkurdia eta Aitor Zubietaesku hutsik geratu ziren Sanfermi-netako Binakako Torneoan. Ligaxka-ko lehendabiziko partidan 22-8 ira-bazi zieten Urrutikoetxeak eta Beroi-zek, eta bigarrenean Irujok etaBarriolak 12 tantotan utzi zituzten.Hortaz, ez ziren finalerako sailkatu. Aspe eta Asegarceren arteko Mar-co Real ardoaren desafioan Asegar-ce gailendu zen, jokoan zeuden hirupartidetatik bi irabazi eta gero. Tar-tean Aitor Zubietari eta Retegi Biri22-7 irabazi zieten Urrutikoetxeaketa Aretxabaletak. Hortaz, Marco Realupategietako 1.200 ardo botilakAsegarcek irabazi zituen.

Igerilekuko sorosleikastaroa abuztuanAltsasunAbuztuaren 17tik irailaren 4ra bitar-tean igerilekuko sorosle ikastaroaeskainiko da Altsasun, SakanakoMankomunitateko kirol zerbitzuakantolatuta. Informazio gehiagowww.sakana-mank.eus web gune-an edo Mank-eko Kirol Zerbitzuan(948 464 866 edo [email protected]).

Kiroldegia

Tourra jarraitzen

Page 12: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a12 kirola

Txirrindularitza

Disko jaurtiketa

Mendi lasterketa

Waterpoloa

Pelaezek Ehunmilak osatu zuen (168km) eta Maiza eta Munarriz 18.a eta19.a izan ziren Goierriko 2 Handietan(88 km)

Asteburuan jokatu dira, Beasai-nen, VI. Euskal Herriko Ehunmi-lak ultratraila (168 km), Goierriko2 Haundiak traila (88 km) eta Mari-murumendi Maratoia (42 km).Ehunmilak ultratrail gogorreanbesteak beste Izazpi, Hirukurutze-ta, Erlo, Ernio, Txindoki, Ganbo,Aizkorri, Andraitz eta Lierni gain-ditu behar izan zituzten, 11.000metroko desnibelarekin. 157 korri-kalarik osatu zuten proba, ImanolAleson azkoitiarra (24:11:29) etaJaione Sasieta (32:27:54) buru zire-la. Jone Pelaez altsasuarra 122. izanzen helmugan, proba burutzeko ia41 orduan lanean egon eta gero

(40:41:21). Emakumeetan seigarre-na sailkatu zen altsasuarra.

Aldiz, 364 korrikalarik osatuzuten Goierriko 2 Handiak proba(88 km). Lazkaomendi, Txindoki,Ganbo, Aizkorri, Andraiz Zeraineta Lierni gainditu zituzten. Azka-rrenak Iokin Garai oñatiarra(10:12:50) eta Silvia Trigueros aba-diñarra (12:15:34) izan ziren. Joxe-ja Maiza eta Aritz Munarriz etxa-rriarrak batera iritsi ziren helmu-gara, 18. eta 19. postuetan, biakdenbora berean (12:12:22). XabierBergera 109.a izan zen (14:57:41),Sergio Goñi 154.a (16:03:44), AitorSalinas 186.a (16:32:17) eta OihanMendinueta 210.a (16:57:30). Mari-murumendi maratoiko helmuganez zen sakandarrik iritsi.

Estoniako Tallinnen jokatu datxapelketa

Estoniako Tallinnen jokatu da 23urtez azpiko Europako AtletismoTxapelketa. Espainiako selekzioa-rekin 22 gizon eta 20 emakumelehiatu dira, tartean 4 nafar. Pam-plona Atlético taldeko June Kinta-na bakaikuarra disko jaurtiketanaritu da. Larunbateko sailkapene-ko probatan hiru jaurtiketa eginzituen bakaikuarrak eta 9. postuan

sailkatu zen, final handirako txar-tela lortuz, baliogabeko jaurtiketabat, 50,93 metroko beste bat eta48,52 metroko hirugarrena egin etagero. Igandeko final handian, aldiz,ez zen horren fin ibili Kintana eta12.a sailkatu zen (47,82 m). Nonbaitlesio batetik atera berri da June etahorrengatik ezin izan du denboral-diko bere erregistro onenera (52,50m) edo bere errekor pertsonalera(55,66 m) gerturatu ahal izan.

Maialen Aramendiak Espainiakobrontzezko domina lortu zuenemakumezkoen erlojupekoan

Asteburuan Espainiako KadeteMailako Txirrindularitza Txapel-keta jokatu da Lorcan (Murcia). 500txirrindulari lehiatu dira, 18 selek-ziotan banatuta. Nafarroako selek-zioarekin aritu dira Burunda klu-beko Josu Etxeberria eta AiletzLasa eta CAF taldeko Maialen Ara-mendia.

Gizonezkoetan, taldekako erlo-jupekoan 12.a sailkatu zen Nafa-rroa. Bestalde, lineako lasterketanfin ibili ziren sakandarrak. JosuEtxeberria ihes eginda egon zen,baina 20 kilometroren faltan harra-patu zuen tropelak. Ivan Cobo kan-tabriarra izan zen garailea(1:28:58), eta segundo batera sar-tu zen tropel nagusia. Tartean zeu-den Josu Etxeberria, 12. postuan,eta Ailetz Lasa 17. postuan.

Brontzezko AramendiaEmakumezkoen erlojupekoan (7,5

km) Gaztela Leongo Isabel Martinizan zen txapelduna (11:29), Salo-mé Mazuela andaluziarrari 3segundo eta Maialen Aramendia-ri 5 segundo aterata. Brontzezkodomina jantzi zuen Maialenek.Lineako lasterketan podiumeraigotzeko zorian egon zen iturmen-diarra. Proba esprintean erabakizen eta Valentziako Alba Gomeznagusitu zitzaien Gaztela LeongoIsabel Martini eta Euskadiko Dolo-

res Gomezi. Maialen Aramendialaugarrena izan zen.

Beste probakFontellaseko kadete mailako las-terketan Quesos Albeniz taldekoHodei Zia hirugarrena iritsi zenhelmugara eta tarteko helmugensailkapena irabazi zuen. Junio-rrek, berriz, Zornotzan izan zutenproba. Quesos Albenizeko EnekoAramendia 9.a iritsi zen helmu-

gara. Eta Zaragozako Juan Alber-tok Aragoiko txapelketan zilarrez-ko domina irabazi zuen.

Azkarate bosgarrenaeta Lastra seigarrenaAntzuolanBaqueko Alvaro Trueba gailendu zenesprintean

Igandean Antzuola Saria jokatu zen,Lehendakari Txapelketarako balia-garria. 130 kilometroko afiziona-tuen mailako proba gogorra izan zen,Deskarga eta Asentzio portuak tar-tean. Eguneko ihesaldia helmuga-ra iritsi baino lehen irentsi zuen tro-pelak eta esprint estuan Baqué tal-deko Alvaro Trueba gailendu zen(2:54:37). Rural Kutxa talde sakan-darreko Iker Azkarate, Jonathan Las-tra eta Josu Zabala 5.a, 6.a eta 9.aizan ziren, denbora berean.

Asteartean waterpoloaLakuntzanMank-ek antolatuta, garilaren 22an,17:00etan, Lakuntzako igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Lakuntzako Udalarenlaguntzarekin, waterpolo txapelke-ta antolatu du asteartean, garailaren22an, Lakuntzako igerilekuetan. Aipa-tu txapelketa udako kanpainarenbarruan antolatu du Mank-ek, eta17:00etan hasiko da. Kimuek, hau-rrek eta kadete jubenilek hartu ahal-ko dute parte. Herri desberdinetakoeta adin desberdinetako neska-muti-koak nahasi egingo dira taldeak sor-tzerakoan, ahalik eta talde orekatue-nak sortuz. Eta waterpoloaz goza-tuz ongi pasatzea izango dajardunaldiaren helburua. Aurrekourtean Altsasuko Dantzaleku igeri-lekuetan antolatu zen jarduera eta35 neska-mutiko lehiatu ziren.Izena emateko herrietako igerike-ta monitoreari esan beharko zaioedo Mank-eko kirol zerbitzuan ize-na eman behar da (948 464 866,[email protected]).

Txirrindularitza

Txirrindulari txikienenlasterketa IturmendinEskolako kategoriako las-terketa jokatuko da igan-dean, 10:00etanIturmendiko festetan ohi due-nez, Burunda TxirrindularitzaKlubak antolatuta, igandean,10:00etan, eskolen txirrindula-ritza lasterketa jokatuko da. Pro-mesak, hasi berriak, kimuak etahaurrak lehiatuko dira. Tartean,jakina, Burunda eta Aralar Txi-rrindularitza Klub sakandarre-ko gaztetxoenak igoko dira bizi-kletara. Antolakuntzak 1,5 km-ko zirkui-tua prestatu du. Promesek itzu-li bat eman beharko diote, hasi-berrien lehen urtekoek itzulibat, hasiberrien bigarren urte-koek 2 itzuli, kimuen lehen urte-koek 3 itzuli, kimuen bigarrenurtekoek 4 itzuli, haurren lehenurtekoek 8 itzuli eta haurren biga-rren urtekoek 10 itzuli.

June Kintanahamabigarrena Europako23 urtez azpikoan

June Kintana finaleko jaurtiketa egin eta gero.

Joxeja Maiza eta Aritz Munarriz Goierriko 2 Handietan. Ina Olaizola

Korrikalari sakandarrak puntan

Etxeberria, Lasa eta AramendiaNafarroako selekzioarekin Lorcan

Burundatik Lasak eta Etxeberriak hartu zuten parte Espainiako txapelketan.

Irurtzungo etaIturmendikofestetako eskaintzaIrurtzungo festetan ez dira herri kiro-lak faltako. Larunbatean, 18:00etan,koadrilen arteko herri kirol jaialdiaantolatu dute Foru plazan. Tartean,Sakanako harrijasotze eskolakoekharrijasotze erakustaldia eginendute. Segidan, 18:30ean, afiziona-tuen mailako pilota jaialdia hasikoda. Bestalde, Iturmendiko festetantxokoa egingo diote aizkorari. Igan-dean, 18:30ean, aizkora erakustal-dia antolatu dute plazan.

Herri kirolak

Page 13: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a kirola 13

Triatloia

Futbol campusarrakastatsua

Lehen txandako partaideak

Oier Gastesi, Jose Luis Martin, Angel Bergara, Iker Ramos, Gaizka Martin, Unai Irigoien, Udane Vergara, Maider Granizo, Aimar Lezea, AimarLopez de Goikoetxea, Igor Aldasoro, Enaitz Cortes, Jon Chamorro, Endika Saez, Hegoi Legarra, Unai Manero, Unai Calvo, Jon Lopez- Goi-koetxea, Jon Perez, Julen Flores, Mikel Etxaiz, Asier Somocurcio, Mario Lopez de Uralde, Jokin Senar, Jon Pleisoneau, Julen Tejedor, MikelRodriguez, Unai Rodriguez, Aitor Gasanz, Aitor Augusto, Aingeru Goikoetxea, Oihan Etxeberria, Asier Etxeberria, Jon Cano, Joanes Men-dia, Eki Olabide, Inhar Olabide, Aratz Marquez, Jon Lopez de Goikoetxea, Igor Barriola, Jon Conejero, Axio Imaz, Alejandro Silvestre, PatxiBergera, Jon Navarro, Aritz Sevilla eta Nerea Arellano.

Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da,10:30etik aurrera, larunbatarekin

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, hainbat erakundeenlaguntzarekin -Sakanako TriatloiTaldea, Urdiaingo Aitziber elkartea,Urdiaingo Udala eta NafarroakoTriatloi Federazioa- Sakanako XIV.Haur Triatloia antolatu du biharko,garilaren 18an, larunbatean,Urdiaingo igerilekuetan. Goizeko10:30etik aurrera, triatloi proba poli-tez gozatzeko aukera izango da Urriz-tiko eta San Pedroko paraje ederre-tan. Aipatu probak Nafar Kirol Jola-setarako baliagarriak dira.

100 triatleta pasaOndoko kategoriendako probakjokatuko dira: aurre-benjaminak,

benjaminak, kimuak, haurrak,kadeteak eta juniorrak. Aurtenaldaketa izango da eta lehendabi-zi nagusienak hasiko dira lehian,juniorrak eta kadeteak; orain artebeti aurrebenjaminak hasten zirenlehenengo, baina aurten txikienenprobak beranduago izango dira.

Sakanako XIV. Haur Triatloianparte hartzeko aurretik izena ema-na beharra zegoen www.navarra-triatlon.com web gunean eta atzo,ostegunean, bukatu zen epea. Erre-dakzioa ixterakoan 107 triatletainguru zeuden izena emanda.Nolanahi ere, informaziorakoMank-eko Kirol Zerbitzura hotsegin daiteke (948 464 866 telefonoa).Aurreko urtean 100 triatletek har-

tu zuten parte. Tartean izanendira Udako Triatloi Campuseandabiltzan sakandarrak.

Igeriketa probak Urdiaingo ige-rilekuan jokatuko dira, eta bizikle-ta probarako zirkuitu ederra pres-tatu dute Urdiaingo igerilekueta-ko bidetik abiatu eta Sarabeparajean barna. Korrika egitekoere zirkuitua antolatu dute igeri-lekuetatik gertu. Triatletek derri-gorrezkoa izanen dute kaskoa etamendiko bizikleta erabiltzea. Pro-ba gauzatzen den bitartean ibilbi-dea zaindua, markatua eta trafi-

koari itxita egonen da. Proba bukatzerakoan triatleta

guztiei ogitartekoa eta zukua bana-tuko zaie.

Futbola

Sakanako XIV. Haur Triatloia bihar Urdiainen

Urriztiko, San Pedroko eta Sarabeko paraje ederretan barna ibiliko dira.

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Sakana Triatloi Talde-aren eta Atabo S.L.-ren laguntza-rekin 8 eta 16 urte bitarteko nes-ka-mutilendako triatloi campusaantolatu du. Campusa astelehene-an hasi zen eta garilaren 24ra bitar-tean gauzatuko da, Altsasuko,Zelandi kiroldegian, goizeko11:00etatik 13:00etara. Aitor Mozo eta Urko Berdud diratriatloi campuseko begiraleak. Tria-tloiak atletismoa, igeriketa eta txi-rrindularitza biltzen ditu, eta aipa-tu kirolaren teoria eta praktika lan-

duko dute. Zelandi kiroldegianegingo dituzte igeriketa saioak etaDantzaleku parajearen inguruanbizikleta eta atletismo tarteak. Triatloi campuseko partaideak:Xabier Borrega, Leire Maiza, Oiha-ne Lakuntza, Hegoi Lakuntza, UnaiVillalobos, Oier Berastegi, Ane Gil,Ekain Alegre, Iker Mintegi, EukenPerez, Ibai Perez, Alain Razkin, Ain-hoa Etxaiz, Owen Berdote, PabloSenosiain, Nahia Imaz, Ekain Imaz,Saioa Iraizoz, Aitziber Etxeberria,Iker Begiristain, Jon Aierbe, Aitzi-ber Aguirre eta Alex Ureña.

23 neska-mutiko triatloi campuseanProben distantziak

Juniorrak (96-97): 10:30ean(336 m igeri, 9 km bizikleta, 2km korrika)Kadeteak (98-00): 10:30ean(336 m igeri, 9 km bizikleta, 2km korrika)Haurrak (01-02): 11:45ean (224m igeri, 6 km bizikleta, 1 km korri-ka) Kimuak (03-04):12:30ean (112m igeri, 3 km bizikleta, 500 mkorrika)Benjaminak (05-06): 13:15ean(54 m igeri, 1,5 km bizikleta, 300m korrika)Aurre-benjaminak (07-11):10:30ean (12,5 m igeri, 1 km bizi-kleta, 200 m korrika)

Sakanako Mankomunitateak anto-latutako udako futbol campusaksekulako erantzuna izan du. Aurre-ko urtean Uharte Arakilgo futbolzelaian eskaini zen campusa etaguztira 39 neska-mutikok partehartu zuten. Aurten Altsasuko Dan-tzaleku futbol zelaian gauzatuko dacampusa eta zenbakiak potoloakdira. Aste honetako lehendabizikotxandan 47 gaztetxo trebatuko dirafutbolean, eta hurrengo astean,aldiz, 30 inguru.

Aste honetan 2003tik 2005erabitartean jaiotako neska-mutilakdabiltza lanean, 47 guztira. Hori

dela eta, hiru monitore dituztePeio Goikoetxea, Iokin Lobo etaJon Lapuente. Goizeko 9:30etik14:00etara aritzen dira futboleantrebatzen, teknika eta praktikauztartuz. Bukatzerakoan bainuahartzen dute Dantzalekuko igeri-lekuetan.

ErrealaAsteazkenean Errealeko instala-zioak ezagutzera joan ziren. Ano-eta ezagutu zuten, Errealeko muse-oa bisitatu zuten, Zubietan entre-natu eta bazkaldu eta arratsaldeanhondartzara joan ziren.

Page 14: 517 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 17a14

bazterretik

Aurkene Ormazabal

Bikinia

Udaran murgilduta gaude eta jada-nik igerilekuak eta hondartzak beteditugu gure bainujantzi berriekin.Hala ere, bainujantziak ez dira betiberdinak izan, historian zehar alda-keta ugari jasan dituzte gizartealdaketa eta emakumeen askata-sun sexualaren garapenari esker.1920an iristen da lehendabiziko bai-nujantzi modernoa, pieza batekoa,eskote zabalarekin eta izter erdi-raino iristen zena. Artilez eginda-koa, bustitzen zenean hiru kilo bai-no gehiago pisatzen zuena. Gaine-

ra, ez zen batere arraroa galtzerdiedota kaleko oinetakoekin lagun-tzea.Coco Chaneli esker hamarkadahonetan beltzaranaren kontzeptuaaldatu zen: zelaiari lotuta joanbeharrean, aisia, kirola eta bizimo-du berri batekin lotzen zen. 40.hamarkadan diseinuak Hollywoo-deko jantzitegi ikusgarriekin erla-zionatu zitzaien. Diseinuari etaestetikari garrantzi gehiago ema-ten zioten eta ez zuten kontutanhartzen urarekiko erresistentziaeta lehortzeko azkartasuna, garran-tzitsuena gorputza liraintzea zen.

Bigarren mundu gerra eta geroAEBetako gobernuak bi piezatakomodeloa eskaini zuen, erabilitakotela murrizteko asmoarekin, bainaHays kodigoak pantailan ikustenzena zehazten zuenez, zilborrak zen-tsuratu zuen. Honek, kulero altue-tako bainujantziak ekarri zuen,Marylin Monroe, Rita Hayworth edoAva Gardnerri lotzen zaie estilo hau.1946an ingeniari batek modelo batasmatu zuen eta honek historianzehar aldaketa nabarmenena izanda, bainujantzi tiraduna zen eta Biki-nin jarritako bonba nuklearrarenostean, bikini deitu zion.

Nahiz eta bikinia 40 hamarkada-ren bukaeran asmatu, hamarkadabatzuk behar izan zituen gizarteaonartzeko. 1950ean emakumeaknahiago zuten gorputz osoko bai-nujantzi eleganteak. Brigitte Bar-dot aktorea izan zen bikiniarenaurrendarietako bat 1953an Can-neseko festibalean, non izugarriz-ko zalaparta sortu zuen.Hala ere, bi emakume eta bi peliku-lek bikiniaren onarpena ekarri zuten:Ursula Andress uretatik irteten berebikini txuriarekin Doctor No filme-an (1962), eta Raquel Welch Onemillion years B.C.-en (1966).

kultura >>

Hauspo Alai elkarteak antolatutaastelehenean abiatuko da akordeoicampusa. Aurreneko asteangaztetxoak ariko dirainstrumentuarekin trebatzen etabigarrenean helduak AlexeyArtemyev irakaslearekin

Joan den urtean estreinakozantolatu zuen Hauspo Alaielkarteak akordeoi uda-ikastaroa. Maria Arizale-

tak esan digunez, esperientzia onaizan zen eta errepikatzea erabakidute. Hala, Altsasuko OtadiakoKristo Deuna aterpea akordeoiantrebatzeko gune bihurtuko dutehurrengo bi asteetan.

Uda-ikastaroetako lehen ikas-leak igande iluntzerako Altsasunizanen dira. 8 eta 13 urte bitarte-ko 11 haur dira Murtzia, Bilbo etaNafarroatik etorritakoak. Cam-pusaren aurreneko astean haiekizanen dira akordeoia jotzen tre-batuko direnak. Hauspo AlaikoArizaleta eta Inma Canovas ira-kasleekin goizero 45 minutukobakarkako klaseak izanen dituz-te. Ondoren bakarka praktikatze-

ko tartea izanen dute eta goiza Lei-re Telletxea akordeoilari eta begi-ralearekin egindako jarduerekinosatuko dute.

Bazkaldu ondoren, ordu batez,talde guztiak elkarrekin piezarenbat prestatuko du. Eta mailarenarabera osatutako talde txikiago-etan ere ariko dira. Prestatutakopieza horiek campus akaberakoemanaldian, heldu den ostiralean,aterpean bertan emanen dutenkontzertuan eskainiko dituzte.Arratsalde guztietan aisialdi ekin-tzak izanen dituzte.

Bigarren astea Alexey Artemyev irakasle errusia-rrarekin akordeoia jotzen treba-tuko dira Errusia, Murtzia, Bilbo,Tolosa eta Nafarroako ikasleak.Arizaletak esan digunez, “ikasleerrusiarrak hemen akordioare-kin nola lan egiten den ikasi etahango lan modua irakasteradatoz”. Hilaren 26tik 31ra arikodira ikasle helduak.

Gazteen modura, Artemyeve-kin bakarka klaseak izanen dituz-

te. Hark etxeko lanak jarriko diz-kie eta haiek prestatzeko eurenkabuz entseatzeko aukera izanendute. Duten programa edo ikastur-te berrian izanen duten programaprestatzeko baliatuko dituzte bakar-kako klase horiek akordeoi ikasle-ek. Altsasuko egonaldia aisialdijarduerekin eta igerilekura eginda-ko irteerekin osatuko dute. Haiekere, uda-ikastaroa despeditzekokontzertua eskainiko dute.

Hauspo Alai

Akordeoiaren bi zaletuk osatudute elkartea: Inma Canovaseketa Maria Arizaletak. Akorde-oi ikasle eta irakasleak dira. Ikas-turtean barna ikasitakoari udansegida emateko gabezia suma-tu zutelako antolatu dute uda-ikastaroa. Eta beste irakaslebatzuekin ikasteko aukera iza-teko. Aldi berean, campusa bes-te toki batzuetako akordeoila-riak ezagutzeko aukera erebada.

Gaur, 22:30ean, Altsasuko Haritzatabernan

Iker Laurobak Zeru tolesgarriabakarkako diskoa argitaratuberri du, auto-ekoiztuta. 20

musikari baino gehiagoren lagun-tzarekin, donostiarrak ia bi urteeman ditu diskoa grabatzen. Lau-roba taldean dabil Iker, baina tal-dearen ildotik kanpo zeuden doi-nu lasaiagoak zituen eta haiekinondu du bakarkako lana. Doi-nuak Harkaitz Cano idazlearipasa eta diskoko 14 kantuetakoletrak idatzi ditu. Jazz ikutukokantuekin batera, pop estilokoaketa gitarra soilarekin emandako-ak ere badaude.

Altsasun Itsasargiak bandare-kin aurkeztuko du gaur diskoa IkerLaurobak, Haritza tabernan. Alda-menean izanen ditu Iñigo Asen-sio (teklatua, akordeoia, gitarra),Sara Azurza (ahotsa) eta JokinGarmendia (biolontxeloa).

Emanaldietarako lokal berriaAltsasuko Foru plazan dagoentaberna berriak, Haritzak, kul-tur programazioa izanen du.Gaurko emanaldiarekin abiatu-ko den zikloan kontzertuak etabakarrizketak iragarri ditu las-taila bitartean. EgutegiaGarilak 17, ostirala, 22:30eanIker Lauroba eta ItsasargiakGarilak 30, osteguna, 23:00etanMovimiento Bola, bakarrizketak. Agorrilak 13, osteguna,22:30ean Rumbo Rumba. Agorrilak 27, osteguna,23:00etan Movimiento Bola,bakarrizketak. Irailak 25, ostirala, 22:30eanCharlie & The Colours. Lastailak 11, ostirala, 22:30eanJ. Lopez Jaso, M. Escrich & J. M.Urriza

Akordeoi campusa bi astez Iker Lauroba eta Itsasargiakdiskoa aurkeztera

Page 15: 517 guaixe

Altsasun 20 ikasle ari diradantza campusean partehartzen

Irantzu Gonzalezek sustatuta-ko Udara dantzan campusamartxan da igandeaz geroztik.7 eta 16 urte arteko 20 neskek

eman dute izena. Altsasuko, Olatza-

gutiko eta Ziordiko ikasleekin bate-ra, Madrilgo bost ikasle daude dan-tza campusean trebatzen. Guztiak,hiru madrildar ezik, Gonzalezenikasleak dira edo izan dira. Denakere dantza bizi dute eta campusahasteko “irrikitan” egon dira aurre-ko egunetan. Izan ere, aste batezhainbeste maite duten dantza izanda guztiaren ardatza.

OinarriaGonzalezek goiz guztia ematen dudantzari txikiekin. Argi utzi dieezinbestekoa dela “orduak sar-tzea norberaren gorputza ezagu-tzen”, malgutasuna landu eta dan-tzan aritzeko. Hala, dantza klasi-koan oinarrituta, entrenamendufisikoa, balleta, dantza garaikide-ko koreografiak, kokapena esze-

natokian eta bestelakoak landudituzte. Irakasle gonbidatuekinbestelako gaiak lantzen dituzte,esaterako: teoria (gorputzeko mus-kuluak, ligamenduak, luzamen-duen zergatia), hip-hopa, dantza-rako makilajea, dantzarako jan-tziak…

Campusa aurrera ateratzekohiruko bat osatu dute Gonzalezek,Amaia Urrizak eta Maider Lazko-zek. Azken bi horiek dantza ikas-ketez aparteko tailer eta jardue-rak antolatu dituzte. Igerilekuraedo Donostiara ere joanen dira.Bestalde, campusean ikasitakoaigande eguerdian gurasoendakopropio prestatutako emanaldi bate-an erakutsiko dute.

Guaixe • 2015eko garilaren 17a kultura 15

Segida

Gonzalezek berak aitortu digu-nez, “zaila da mutilak dantzansartzea”. Baina ez du etsitzen etahurrengo urteko campusean duesperantza. “Halako eskaintzagutxi dago eta aurtengo espe-rientzia eta gero, heldu den urte-an jende gehiagorengana iristeaespero dugu”, esan digu Gonza-lezek. Berak, aldi berean, Altsa-sun dantza eskola zabaltzekolanean “burugogor” segitzen du.

Gaur, 20:00etan, Urdiaingo igerilekuan

Garabatos taldeak, hau da, IratiLasak (ahotsa), Asier Palomi-

nok (baxua), Iñaki Gascok (gitarra),Gaizka Ocañak (gitarra) eta MikelManerok (bateria) kontzertua eskai-

niko dute gaur Urdiaingo igerile-kuan. Hara hurbiltzen direnak rockand rollaren doinu klasikoen ber-tsioekin gozatzeko aukera izanendute. Guns and Roses, Marea, ACDC,Platero y Tu, Los del Rayo eta bes-te aletuko ditu boskoteak.

Etxarri Aranazko plazan hirudokumentalen proiekzioa etagonbidatuekin solasaldiak iragarridituzte. Emanaldiak 22:00etan izanendira

Hiru dokumentalez osatuta-ko zinema zikloa antolatudute Etxarri Aranatzen.

Emanaldi horien bidez hiru erre-alitate ezagutzeko aukera izanenda. Lehenik, Irlanda eta BretainaHandiaren arteko gatazka kon-ponbidean jartzeko prozesuan pre-so politikoek jokatu zuten papera

azaltzen duen lana ikusgai izan zenatzo.

Heldu den astean bi dokumen-tal gehiago emanen dituzte. Saha-rar herriak aurrera egiteko dara-man borrokaren isla pantailanjasoko da heldu den ostegunean.Azkenik, hilaren 24an, EuskalHerriko aske guneen eta desobe-dientzia zibilaren inguruko haus-narketa plazaratuko da. Sarek,Etxarri Aranazko Gazte Asanbla-dak, Askapenak eta Libre dinami-kak antolatu dute zinema zikloa.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

KALUXA TABERNAU R D I A I N

Menu edo plater konbinatua-rekin kafea edo txupitoadoan, menu bereziarekinkafea edo kopa doan.

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

XALOK ESTETIKA,KIROLETA NUTRIZIO ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua, bonu, gim-nasio eta jardueretan izan ezik.

HOSTOAK LOREGINTZAL A K U N T Z A

20 €tik gorako erosketetan% 8ko deskontua, garaiko lan-dareetan izan ezik.

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontu.

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

11 borroka zinema zikloa

Garabatos kontzertuan

Udan dantzan trebatzen

Page 16: 517 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 17, ostirala • 2. aroa • 517. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 36.5 . . . . . . 11 . . . . . . . . .0Etxarri A. 35.5 . . . . . . . 8.6 . . . . . . .0Altsasu 36 . . . . . . . . 10 . . . . . . . . .0Aralar 27.8 . . . . . . . 7.7 . . . . . . .1.9Urbasa 31.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . . .0

: eguraldiaasteko >>

Min: 15 Max: 28 Min: 16 Max: 26 Min: 15 Max: 28 Min: 15 Max: 30 Min: 16 Max: 31 Min: 16 Max: 26 Min: 15 Max: 26

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 38% euria: 10% euria: 5% euria: 8% euria: 13% euria: 15%

1. Galtzadaren izenaz, lehenik:Berrenoa edo Bernoa?Ataungo mugan dagoen parajeada. Aipamena egiten duen doku-mentu zaharrenean, Burundakoforuan (1.208 urtean), Bernoa aipa-tzen da.

2. Paper arteko ikerketa egin etagero landa lana egitea falta zen?1995ean Iturmendiko udalean sar-tu nintzen. Kultur arloan galtza-da, Bernoa eta Santa Marina arte-ko zatia gutxi gorabehera, seina-leztatu eta haren berri ematenduen informazio panela jarrigenuen herrian (Konsistorial kale-ko berdegune batean). Baina ibil-bidea esku-orriekin eta bestelako-ekin “saltzea” falta da.

3. Zein aritu zen lan hartan?Ni eta beste batzuk. Zati bat zahar-berritu zuten lehenak soldadus-kara joan nahi ez zuten kontzien-tzia eragozleak izan ziren. Gizar-te lana egin behar zuten, lan batnahi zuten eta haiek izan ziren,ia Pagozabalen, galtzada zatibatzuk eta Guardian-txabolataberreskuratu zituztenak. Azkenhorretan tabako aduana zegoen.

4. Beraz, hau galtzadaazalarazteko lanen bigarrenaldia litzateke?Bai. Nire kabuz galtzadaren ibil-bidearen nondik norakoa iker-tzen aritu naiz eta aurkikuntze-kin harritu naiz. Urdiaingo gal-tzada guztia azaleratzeko MarianoGalartzak egindako lana ikusieta gero, zerbait egitea pentsatugenuen. Kontua da Iturmendinhiruzpalau km direla, Bakaikunbat eta Etxarri Aranatzen bestehiru bat.

5. Auzolandegira etorri direnak,zer moduz?Ongi. 10 neska gazte eta bi begi-rale etorri ziren. Hegaldiengatiketa gaixotasunagatik hiru aurre-tik joan dira. Egunero lau orduzaritu dira, 8:30etik 13:00etara.Gogor lan egin dute. Iturmendi-ko apaiz etxea udalekutarako prestdugu eta han egon dira.

6. Nolaz iritsi ziren?Sakanako Garapen AgentziakoIker Manterolari galtzadarenaaipatu nion eta berak boluntario-ekin lan egiten duen De Amicitaerakundea ezagutzen zuen etahorrela iritsi dira.

7. Zein lan egin duzue orainarte?Galtzadaren bi ertzak garbitzea,nondik doan erakusteko. Gaine-ko lurra aitzurra eta isatsaz ken-du eta zuhaixka txikiak moztuditugu. Herri bakoitzean ardura-dun bat zegoen. Toki batzuetan 40cm zulatu beharra dago eta bes-te batzuetan lur-azalean dago.

8. Gero?Seinaleztatze zehatza egin behar-ko litzateke gero. GPSaren lagun-tzaz Urdiaingo galtzada planobatean jasoa dago. Iturmendinegin genuen, baina ibilbideberriak opatu ditugunez, molda-tu egin beharko dugu. Esaterako,Guardan-txabolata aldera seina-leztatu genuen. Ezkerrera bestebide bat dago. Baina bietan ez zego-en galtzada arrastorik. Erdian

dagoen hariztian begiratu eta hanagertu da.

9. Galtzadak jendearen arretabereganatu du?Interesa piztu du. Inportanteenahori da.

10. Eta orain?Bultzada nola eman aztertu behar-ko litzateke. Sakanako Manko-munitatea badugu, baina herribakoitzean gureari begiratzendiogu. Kulturalki eta historikokihainbat herri batzen eta lotzenduen gauza bakarretakoa da gal-tzada. Nire ustez hori oso garran-tzitsua da eta bulkatu beharradago. Nola? Auzolanean edo bes-telako formulak bilatuz. Norkbere herriko historia ezagutzekobidea da hau. Hasteko udazkene-an, galtzadan bertan, hitzaldiakemanen ditugu, irakasleei etazuzenduta.

11. Zein litzateke helburua?Galtzadari balioa ematea. Hasie-ran, sikiera, zati txikiei. Baitabidean dauden gauzei ere. Esate-rako, bide ondoan trikuharriakedo ikazkinen txondorren arras-toak daude. Gainera, Astorga-Bordele erromatar galtzada dugu,Sakana zeharkatzen zuena etahasierako Donejakue bidea zena(XI-XII. mendeak). Guk gure baso-ak eta paisaiak baloratzeko moduaizan daiteke ere. Turismoari etahistoriari lotutako jarduera inte-resgarriak egin daitezke. Gehiago 3. orrian.

>>11galdera

Nicolas ArbizuGabirondo

Tokiko historian aditua

Testua: Alfredo Alvaro Igoa

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

24 31 7 14

Bazkide zozketaGARILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Katxiporreta lotea, Lacturale

lotea, Artium museorako

sarrerak, Artazako kanpinerako

deskontu balea etaAquariumerako sarrera.

1. SARIA: Ekainberri museorako 2

sarrera, Katxiporreta lotea,

Lacturale lotea, Artium muse-

orako sarrerak, Artazako

kanpinerako deskontu balea

eta Aquariumerako sarrera.