16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko garagarrilak 10, ostirala • 2. aroa • 556 zenbakia Sakandarrak Idomeniko errefuxiatu eremuan >>9 Olatzagutia pintoreen modelo bihurtuta >>15 Uharteko Galtxorratx elkartearen 10. urteurrena >>10 Berrikuntzak Lakuntza-Aralar mendi lasterketan >>11 Altsasuko mendi bizikleta zeharkaldiaren 21. edizioa igandean izanen da. Bi ibilbide aukeran: 46 eta 34 km-takoak Etxarri Aranatz, santurik santu Kirolak >> 12 Sakanerria >> 6 Identifikazioetarako aukerak >>5 Otsoportilloko lezean dauden hezurdurak norenak diren identifikatzeko aukera izanen dela jakinarazi du Etxeberria forentseak. Iberoko hobian uhartear bat identifikatu dute. Nerea Mazkiaran Sakanako Sozioekonomia Behatokiaren bilera Asteartean, 17:00etan, Mank-en Lakun- tzako egoitzan elkartuko da balantzea egin eta plana egokitzeko >>7 Maria Markotegi sormen lehiaketako sariak jabeen esku Poesia, narrazioa eta komiki sailetan 26 sari banatu dira eta beste 5 euskaltegiko ikasle eta mintzakideen artean >>15 Bisonteak berreskuratzea, mahai gainean jarritako aukera 13 altsasuarrek elkar- tea sortu dute >>6

556 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 556 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko garagarrilak 10, ostirala • 2. aroa • 556 zenbakia

SakandarrakIdomenikoerrefuxiatueremuan >>9

Olatzagutiapintoreenmodelobihurtuta >>15

UhartekoGaltxorratxelkartearen 10.urteurrena >>10

BerrikuntzakLakuntza-Aralarmendi lasterketan >>11

Altsasuko mendi bizikletazeharkaldiaren 21. edizioaigandean izanen da. Bi ibilbideaukeran: 46 eta 34 km-takoak

Etxarri Aranatz, santurik santu

Kirolak >> 12Sakanerria >> 6

Identifikazioetarako aukerak>>5

Otsoportilloko lezean dauden hezurdurak norenak diren identifikatzeko aukera izanen dela jakinarazi du Etxeberria forentseak. Iberoko hobian uhartear bat identifikatu dute. Nerea Mazkiaran

SakanakoSozioekonomiaBehatokiaren bileraAsteartean, 17:00etan, Mank-en Lakun-tzako egoitzan elkartuko da balantzeaegin eta plana egokitzeko >>7

Maria Markotegisormen lehiaketakosariak jabeen esku Poesia, narrazioa eta komiki sailetan 26sari banatu dira eta beste 5 euskaltegikoikasle eta mintzakideen artean >>15

Bisonteakberreskuratzea,mahai gaineanjarritakoaukera13 altsasuarrek elkar-tea sortu dute >>6

Page 2: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a2

ZORIONAK Ekieta Unai.Egun ederra izan deza-zuela. Badakizue guhan egongo garela denaematen!!!Muxu handibat. Irurtzungo lankideak.

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

Garagarrilak 10-16Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

MusikaElorri. Garagarrilaren 10ean, ostiralean,20:00etan Urdiaingo plazan.

Un tal Jethro. Garagarrilaren 10ean,ostiralean, 23:00etan Lakuntzako Sorginaktabernan.

Against you, Bastardix eta Batek daki.Garagarrilaren 11n, larunbatean, 23:30eanUrdiaingo plazan.

Etxarriko abesbatza txikia. Garagarrilaren12an, igandean, 18:30ean Etxarri AranazkoAndra Mari ermitan.

DantzaGaltxorratx, X. urteurrena. Garagarrilaren11n, larunbatean, 11:30etik aurrera UharteArakilen.

Fusion arte. Garagarrilaren 11n, larunbatean,19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.Iskiza Sakana gimnastika erritmikoko kluba etaErkudengo Ama abesbatza.

DokumentalakAxio. Garagarrilaren 10ean, ostiralean,21:00etan auzatea eta 22:00etan proiekzioaZiordiko txipudian.

Solo los muertos vuelven a casa.Garagarrilaren 11n, larunbatean 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. Ondoren AliCan zuzendariarekin solasaldia.

Mendi irteerakZunbeltz-Irantzu. Garagarrilaren 12an,igandean. Iratxo mendi elkartea.

Bizikleta irteerak Altsasu-Azanza-Altsasu. Garagarrilaren 11n,larunbatean, 8:30ean Altsasuko Baratzekobide plazako lokomotoratik. Zikloturistataldea. 107 km.

XXI. Altsasuko zeharkaldia. Garagarrilaren12an, domekan, 9:00etan Altsasuko Foruplazatik. Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea. 50 km.

ErakusketakNafarroa 360. Garagarrilaren 14ra arte,

astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean. Javier San Felipe Larrea.

#vivas nos queremos. Garagarrilaren 15eraarte Olatzagutiko Kamiogaina jubilatuelkartean. Mujeres grabando resistenciaskolektiboa.

Ingurumena Altsasuko institutuan.Garagarrilaren 15etik 30era arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean. Altsasu BHI.

Hitzaldiak Toki garapenerako mintegia, Azarofundaizoa. Garagarrilaren 15ean,asteazkenean, 16:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean. Hizlaria: Ainhoa ArrizubietaZabala.

Bizitza akaberako erabakiak. Garagarrilaren15ean, asteazkenean, 19:00etan AltsasukoGure Etxea eraikinean. Hizlariak: SocoLizarraga eta Idoia Abinzano.

Pintura IX. Olatzagutiko pintura azkarrekolehiaketa. Garagarrilaren 12an, domekan,9:00etatik aurrera Olatzagutian.

TailerrakSendabelarrak. Garagarrilaren 11,larunbatean, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik19:30era eta garagarrilaren 12an, igandean,9:30etik 13:30era Arbizuko kanpineko Amariaretoan. Silvia Akerreta.

Etxarriko bideen eta ahuntzetxeaterpearen ordenantzak. Garagarrilaren

15ean, asteazkenean, 18:00etan EtxarriAranazko udaletxean. Parte-hartze prozesua.

Bestelakoak Burunda ekialdeko gazte eguna.Garagarrilaren 11n, larunbatean, 11:00etatikaurrera Urdiainen. Bakaikuko, Iturmendikoeta Urdiaingo gazte asanbladak.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Garagarrilak10ean, ostiralean, 20:00etan Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Garagarrilak12an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako Sozioekonomia Behatokiarenbilerara. Garagarrilaren 14an, asteartean,17:00etatik 18:00etara Lakuntzan, SakanakoMankomunitatearen egoitzan.

Kurdistango lehen eskukoberri Larunbatean 19:30ean AltsasukoIortia kultur guneandokumentala eta ondoren Ali Canzuzendariarekin solasaldia

Askapenak antolatuta Solo losmuertos vuelven a casa doku-mentala ikusteko aukera izanenda. “Turkian dagoen erresisten-tzia kurduaren erretratuak” jaso-tzen ditu lanak. Europak milioibat exiliatu kurdu ditu; haieta-ko asko preso sartuko zituzte-lako Turkiara bueltatu ezin dutenerrefuxiatu politikoak. Europa-ko herrialde askotan ere gerri-lari kurduak terroristatzat dituz-te eta haien atzetik dabiltza.Askapenaren bidez proiektatu-ko den dokumentalean exiliatuhorietako batzuen berri ema-ten da eta haiek bisitatu ezinduten Kurdistango tokietara era-maten du ikuslea. Kurduek “Turkiako estatuarenkontrako politika autoritarioa-ri egindako erresistentzia” era-kusten du. Esaterako: Nusayin-go alkatea, bozen %80arekinaukeratua izan zena, eta poli-ziaren eta gobernuaren etenga-beko presioak dituenak; Pozan-tiko espetxean haur eta gazte-en kontrako tortura sistematikoaagerian utzi zuen kazetaria;Parisen 2013ko ilbeltzean erail-dako hiru emakume ekintzailekurduen hilobira bisita… “Horre-tan guztian, askapen mugimen-duarekin egiten dugu topo, zei-naren oinarrian ideal demokra-t ikoak , mult i -etn ikoak ,feministak eta kurduen kultu-raren eta hizkuntzaren defen-tsa baitaude.

Altsasu»

Hauteskundeagenda

Ahal DuguHautagaiak azokan. Garagarrilaren 15ean,asteazkenean, 11:00etan Altsasuko azokan.

EH Bildu Bakartxo Ruiz. Garagarrilaren 10ean,ostiralean, 20:00etan AltsasukoZumalakarregi plazan. Herritarren galderakerantzunen ditu.

Ekitaldia eta auzatea. Garagarrilaren 16an,ostegunean, 19:30ean Irurtzungo plazan.

Irati Jimenez zerrenda-kidearekin elkarhizketa poteoa. Garagarrilaren 16an,ostegunean, 19:30ean Altsasuko Foruplazatik hasita.

Page 3: 556 guaixe

Ogiaren prozesua80 urteko esperientzia daukagu ogigintzan, eta hirina, ura, legamia, gatza eta ama orea dira gure funtsezko osagaiak. Kome-ni da ogiaren orea harrotu eta berehala pisatzea eta zatitzea. Ogi motaren ara-bera prozesua ezberdina izango da.

Ogien eskaintzaGuk hiru ore ezberdin egiten ditugu eta horien arabera ogi mota ezberdinak ditugu: ogi harroa, Goierri izenekoa; txapata, opil antzekoa; eta

beste hainbeste ezberdin. Azken boladan 24 orduko harrotze prozesua duen ogia egiten ari gara, gehi-garririk gabekoa.Hanburgesetarako eta denda zein tabernetara-ko beste ogi mota bat ere badugu.

GozotegiaKroasantak, napolitanak, suizar opilak, pastelak eta tartak, bizkotxoak, erros-killak, palmera integralak eta madalenak. Hauek beste prozesu ezberdin bat dute.

AMAYA 948 562 205

Ogiaren prozesuaOgia ekoizteko modua lehen erabiltzen zena da, legamia, hirina, ura, gatza eta ama orea. Gainontzeko produk-toak freskoak dira, astero erosten ditugu. Harrotze prozesua eta tenperatura ezberdinekin jokatuz mota askotako ogiak sortzen ditugu.

Ogien eskaintzaHiru labe ezberdin dauzka-gu eta bakoitzak egosteko modu bat du, haize beroare-kin edota harriarekin. Haga normala, baserriko ogiak,

integralak, zereal askotari-koak, sobatuak, moldekoak, artozkoak, olozkoak, 24 orduko harrotze prozesu-koak, eguzkiloreak, espel-tazkoak, hanburgesentzat ogiak eta mahaspasadunak eta intxaurdunak.

GozotegiaEgunean egindako napolita-nak, erroskilak, madalenak, esnezko opilak, bizkotxoak, kroasantak, karakolak...Aldez aurretik eskatuz goxuak eta ijito besoak dauzkagu. Egunean eguneko ogia nahi baduzu gurea erosi!!

PORTUKO 948 563 822 · 948 460 988

Ogiaren prozesuaAurreko gauean ogien orea ekartzen dugu eta hemen harrotzen jartzen dugu, harrotzeko dugun makinan. Egunean zehar ere harrotzen dugu. Hemen ogiari markak ezartzen dizkiogu, batzuek eta besteek ez baitute mar-ka berdina. Dendako labeare-kin amaitzen dugu prozesua.

Ogi en eskaintzaArtozkoak, integralak, espeltazkoak, fibradunak, zekalezkoak, bagetak, soba-tuak, txapatak, zerealez-koak eta etxekoak. Azken

hauek, Gasteizen zoruzko labe batean egiten dituzte eta guk amaitzen ditugu.

GozotegiaEskaintza zabala daukagu, kroasantak, berlinak, napo-litanak, bonbak, lazitoak, madalenak, palmerak eta beste. Irailera arte %50eko deskontaurekin salduko ditu-gu 18:00etatik 20:00etara. Enkarguz tartak, ijito besoak eta Galiziako enpanadak ekartzen ditugu. Eta egun berezietan dagozkienak: San Blas opilak, erregetako erroskoak…

LA VITORIANA 948 564 298

Ogia, elikagai osasungarriaJaki preziatu honen lanketan etengabeko berrikuntzan ari dira bertako okindegiak

Page 4: 556 guaixe

Baloiaren heroiakGuaixe • 2016ko garagarrilaren 10a4 iritzia

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzi gehienektokia izan dezaten 1.500 karaktere(espazioekin) baino gehiago duten gutunikEZ DA ONARTUKO. Karaktere kopuruhorretatik gorako gutun guztiak LABURTU

eginen dira. Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertu beharko dira.Gutunak asteazkeneko goizekohamarretarako egon behar dira gurean;

bestela, ez da aste horretan publikatuko.Guaixe aldizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzienerantzukizunik.

Zure iritzia helarazteko:

Foru plaza, 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Alex autoz harrapatu zuenariGorka Ovejero

Aupa lagun, zer moduz doakizubizia? Eramangarria zaizu orain-dik lepo gaineko karga hori?

Ezagutzen ez zaitugun arren,lagun bezala hitz egiten dizugu, bar-nean daramakizun karga izugarriaizanen zaizula iruditzen baitzaigu.

Egun lazgarri horretan edanik

joanen zinen, edo drogaren batharturik. Edo besterik gabe lokar-tzen ariko zinen, edo despisterenbat izanen zenuen, edo ziurrenikarestian botatako hauetakobatzuen nahaspiloa batuko ziren.Eta ikaratuko zinen, eta beldurrezjota jarriko zinen eta bertatikaldegitea erabaki zenuen. Etaulertzen dugu, edozeinek ulerdezake hori. Eta hurrengo egu-

netan beldurrari lotsa batukozitzaion eta zigorraren ikara, etamaite zaituztenen dezepzioa...

Baina ondoren, hausnarketaheldu da.

Zortea badaukazu, foruzainekharrapatuko zaituzte, eta zigorrabete ondoren, zure bizitzarekinaurrera jarraitu ahalko duzu. Zor-tea ez badaukazu eta harrapatzenez bazaituzte, zure barrunbeen

preso izanen zara, betiko. Eta kar-ga hori eraman ezina dela irudi-tzen zaigulako idazten dizugu.

Izan zaitez gizon oso, emaku-me oso, zoaz Alexen gurasoenga-na, lagunen bat edo ahaideren batlagundurik eta konta iezaiezugertaturikoa, barkamena eskaie-zu. Zure karga askazazu. Zoazondoren foruzainengana eta ger-taturikoa onartu, heldu dakizu-

keen zigorra heldu dela.Guztia bukatzerakoan karga

arindu zaizula ohartuko zara, etabizi berri bati hasiera emanen dio-zu. Ez dugu dudarik ahaideakbidaide izanen dituzula, lagunensostengua izanen duzula etasakandar gehienen ulermena.

Adeitasunez, egunero Utzubar-go aldapako loreak ikusten dituz-ten sakandarretako bat.

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Garbiñe Navarro Rodríguez •[email protected]: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected]

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa ZelaiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Futbolaren herrialdean baloiaerrege. Amaitu ziren amaitubeharrekoak, oporretan daudejada aitzinako greziarren heroihaien antzera, odolean jainkota-sun apur bat duten haietakogehienak. Pilarreko Amabirjinaedo Macarena bera ere atzeanutziko luketen jarraitzaile etasinisdunak biltzeko kapazak dira

kirolari hauek. Badute berenestanpita eta guzti gure haurreneskuetan. Garai bateko limosnenmoduan, gurasoen sosak bado-az errekatik “ídolo”, “super-crack”, “balón de oro” eta beste-lako kartulinatxo dizdiradunentruke. Dotriñara bezalatsu, hau-rrak astero futbolaren otoitzera.Kale eginez gero, etxean badute

aldaretxoa, botoidun mando etaguzti.

Ustez amaitu ziren malko etaalgarak askatzeko nahikoa zirenhil ala biziko lehia haiek. Bai-na laster aspertzen da futbola-ren erreinuko bizilaguna, txile-na, erregate eta penalti gose da.Beste gauza batzuetan pentsa-tzen jar ez dadin, hobe du tele-

bista piztu eta Frantziako Euro-kopa ikusi. Gaur hasiko da bai,segurtasun neurriz lepo, euro-pear selekzioen arteko lehia.Guztiak ez dira bertan izanen,baina nahikoa izango da ezine-gonak jota dagoen sinisdunaasetzeko.

Baloiari so dagoen bitartean,hauteskunde batzuk izan dire-

la ere ahaztuko du. Bozkatu otezuen ezin gogoratu. Noizbaitaurkeztuko da Cristiano edoMessi bat gure agintari izateko.Berdintsu jokatuko dute, betidiruaren alde. Handinahiakjota, entrenatzaile soil ezin bir-ziklatu, presidente kargua hobe-ki. Milaka bozka baloiarenheroiei

Bargagain Taekwondo taldearen erakustaldia igandean:

2015-206 denboraldiko balantze positiboa egin du Bargatain Taekwondo Taldeko irakasle Gerardo Montero Ri-

verak. Aurten 60 neska-mutiko inguru trebatzen ari dira arte martzial honetan. 2015ean 43 ziren eta 2014an 24.

Gorakada handia, beraz. Taekwondoa mundu bat da, bizitzeko modu bat. Borroka baino askoz ere gehiago da.

Gainontzekoekiko errespetua sustatzen duen arte martziala da. Psikomotrizitatea, diziplina, errespetua, autono-

mia, osasuna… horren garrantzitsuak diren baloreak lantzen ditu. “Pozik nago. Gurea talde anitza da. Lehiakete-

tan aritzen den taldea dugu, baina baita ere soilik kirola egitera etortzen direnen taldea ere. Espainiako Txapelke-

tetan parte hartzen hasi gara eta emaitza onekin, gainera” adierazi digu irakasleak. Esaterako, berriki kadeteetara

igo den Anne Gil haur mailan lehiatu zen 2015ean eta zilarrezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketan.

Maiatzaren 28an Nafar Kirol Jolasen finalak jokatu ziren, haur mailatik junior mailara. “Oso ongi ibili ginen.

Lehiaketa taldean 14 kide ditugu eta 13 ibili ziren finaletan. Nazionalerako sailkatu ziren asko. Kadeteen mai-

lan, taldeka, bigarrena sailkatu zen Bargagain” nabarmendu du Monterok. Horretaz gain, ekainaren 4an Nafa-

rroako 21 urtez azpiko Txapelketa jokatu zen Garesen. Lidia Martin bere mailan lehena sailkatu zen eta Sheila

hirugarrena. Horretaz gain, Aitziber Bergera bigarrena sailkatu zen bere mailan, eta Irati Irigoien hirugarrena.

“Eta taldekako txapelketan, emakumezkoetan, Bargagain bigarrena izan zen” gaineratu du Monterok. Horre-

taz gain, igandean Iruñeko Tenis Klubean taldeko txikienak aritu ziren, borroka erakustaldi batean.

Igandean Bargagaingo ikasleek erakustaldia egingo dute Altsasuko Zelandi kiroldegian, 12:00etan.Sakana, hegalarien paradisua:

100 parapentelaritik gora elkartu ziren larunbatean Iturmendin, Sakana Parapente Egunean.

Egun bikainaz gozatzeko aukera izan zuten. Santa Marinara oinez edo etengabe gora eta behe-

ra zenbiltzan garraioekin igo ziren parapentelariak. Inor hegan egin gabe ez geratzeko, biplaza

hegaldiak ere eskaini ziren. Arratsaldean Iturmendin jarraitu zuen festak. Bakaikuko Vicios

Viejos taldearen kontzertuaren ondotik, herri afaria izan zen frontoian, Aitzkozar elkartekoek

eta Ximona gaztetxekoek prestatu eta zerbitzatua. Parranda goizeko ordu txikiak arte luzatu

zen Nazarenos del Norte, Alerta Gorria eta Oso Basatis taldeen kontzertuarekin.

carlos antoñanzas de miguel.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 556 guaixe

5Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a

sakanerria >>SAKANA KOOPERATIBA BISITATU DU AIER-DIK: Sakana elkarte kooperatiboak dituen diber-tsifikazio eta nazioartekotze estrategiak ezagu-tzea. Horixe izan da Manu Aierdik eta Pilar Irigoie-

nek, Sodenako zuzendari-kudeatzaileak, Lakun-tzako lantegira bisita egiteko arrazoia. Ekonomiajardueraz aparte biek ere Sakana taldeak ibarrare-kin duen loturaz, balioez, azalpenak jaso dituzte.

1936ko estatu kolpearen ondorenerail zuten

Zurbau elkarteak eta Oltzako Zen-deako Udalak antolatutako ekital-diak makina bat jende erakarrizuen, uhartearrak barne. Izanere, Iberoko Zurbau dermioanhiru uhartear hil zituzten. Aran-zadi zientzia elkarteko kideekindusketa egin zuten hobian aben-duan. Zazpi gorpu atzeman zituz-

ten eta haietako bat Victor Mar-tiarena Irañeta uhartearrarenadela jakinarazi zuen atzo OltzakoZendeako alkate Moises GarjonVillanuevak. Silverio Astiz Ezkur-dia eta Silverio Astiz Lakuntzaaita-seme uhartearren gorpuakidentifikatzea faltako litzatekeberaz.

Igandeko ekitaldiarekin“memoria historikoa, egia eta jus-

tizia berreskuratzeko” aldarrika-pena egin zen. Halako aitortzalehenago ez egitea salatu zen etaGarjonek azaldu zuenez, “hobiguztiak induskatu arte ardura his-torikoa presente egonen da”. Musi-kariak eta dantzariak izan zirenekitaldian eta Larragako herriakemandako haitz batean ManoloGarcia Nieblak oroigarria eginzuen eta atzo mustu zuten. Oroi-garrian zera irakur daiteke: Gogoajaso eta oroitu hemen zer gertatuzen. Gogoratu eta besteei kontatu.Faszismoak eraildakoen omenez.Iberoko hobia. Oltzako Zendea.

Hezurdurak uste baino hobe daudeeta identifikazioak egiteko DNAjasotzeko aukera izanen da.Senideak pozik bueltatu zirenetxera, DNA atera daitekeenezidentifikazioak egin daitezkeelako

Aranzadi zientzia elkarteko kide-ak, Francisco Etxeberria forentseaburu zutela, Otsoportilloko leze-ra jaitsi ziren larunbatean. Hon-doko adar eta bestelako zikinke-ria garbitu ondoren, Aranzadiko-ek lezearen barrua aztertu zuten.Espero bezala metro bat luze, 40

cm altuera eta 60 cm-ko zabalerazuen metalezko kutxa bat opatuzuten. Lezea ixteko baimenik jasoez zutenez, 1982an eraildakoensenideak lezera jaitsi zirenean hil-dakoen hezur guztiak han sartuzituzten, tartean zortzi buru-hezur.

Etxeberriak azaldu zuenez,kutxa urez gainezka zegoen etahura ateratzeko zulatu egin zuten.“Barruan hezurrak zeuden.Batzuk ez dira pertsonenak, bai-na gehienak bai. Gutxienez sei per-

tsonen hezurdurak daude. Hezurluzeak, beso eta hanketakoak, ongikontserbatuak daude eta DNA ate-ratzeko aukera izanen da. Bimatrail-hezur zeuden, batek den-tistaren tratamendua du, besteakhortzak ditu ere. Buru-hezurrik ezdugu aurkitu, belarri aldeko zati-

ren bat soilik. Saihetsak ere”. Lauorduko lanaren emaitza izan zen.

Iruñeko Satorrak espeleologiataldeak 1979an lezea ikertu zuene-an 13 gizonen eta emakume batenhezurdurak opatu zituela jakina-razi zuen. Azken hori CaminoOskoz Urriza 22 urteko irakasle

iruindarra izan daiteke. Satorraktaldeko kideak lezera jaitsi zire-nean 10 metroko sakonerara eginzuten. Larunbatean 7,8 metrora jai-tsi ziren, jendeak botatako harrie-kin kono itxurako harri pilaketaegin delako. Haren azpian hezurtxikiren bat geldi daiteke. Beste-la, ardi edo txakur baten hezurdu-ra besterik ez zuten opatu Aran-zadikoek.

Deialdia

Otsoportilloko lezera jende askojaitsi da eta haiekin buru-hezu-rrak eraman dituzte. Halakoenberri dutenek senideekin harre-manetan jartzeko deia egin dute.

Jatekoak ematen Nafarroako Elikagai Bankuarendeialdiari erantzunez,ostiralean etalarunbatean makina bat sakanda-rrek jakiak eman zituzten. Banku-ko boluntarioek jaso zituzten, gerobehar gehien duten pertsonen arte-an banatzeko. Jaki bilketaren anto-latzaileek adierazi dutenez urteguztian beharra duen pertsonabakoitzari 121 kilo elikagai emate-ko adina jaso nahi zuten. Jaki horiekbankuaren egoitzan gordetzen diraeta gero handik Nafarroako eskual-de guztietara banatzen dira, Saska-nara barne.

Institututik 40 ikasleselektibitatera Altsasu institutuko D ereduko 36ikasle eta A ereduko 4ari dira probaegiten. Iruñeko Biurdanaikastetxean ikasten ari diren ikasleirurtzundar eta arakildarrak ere

Herenegun hasi eta gaur despeditukodute selektibitatea 2.909 ikasle nafa-rrek, joan den urtean baino 29 gehia-gok. Haietatik 1.703 emakumezkoakdira eta gainontzeko 1.206ak gizonez-koak). Hizkuntza ereduei dagokionez,selektibitatea gaztelaniaz 2.128 ikas-lek eginen dute eta 781 euskaraz.

2009tik hitzorduari hutsik egingabe, Munduko Arrozak ekime-nak sukalde bihurtu zuen Foruplazako aterpea. Zortzigarren edi-zioan Senegalgo, Ganbiako, Euro-pa ekialdeko, Irurtzungo etaAndaluziako arrozak dastatzekoaukera izan zen. Horretaz apar-te, atzo hasi zen Ramadan-eanislameko fededunek hartzenduten harira zopa ere dastatuzuten hainbatek. Hitzorduak kul-

tura ezberdinetako irurtzunda-rrak elkar ezagutzeko balio izanzuen.

Gastronomia festarekin baterahaurrek munduko jolasekin goza-tzeko aukera izan zuten. Bestalde,Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak aniztasu-na, berdintasuna, errespetua etadiskriminaziorik eza balioak sus-tatzeko udako kanpaina larunba-tean Irurtzunen abiarazi zuen.

Uharte Arakil»

SAKANA

SAKANA SAKANA Irurtzun»

Iberoko hobian zegoenVictor Martiarena Irañeta

AranzadikoakOtsoportillon

Abenduan indusketa egin zuten Iberoko Zurbau dermioan Aranzadikoek.

Francisco Etxeberria forentsea azalpenak ematen. Manu Gomez

Boluntarioak lanean Altsasun.

Kultur-aniztasuna dastatuz

Andaluziako arroza prestatu zuten.

Page 6: 556 guaixe

6 sakanerria Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a

Desagertze arriskuan dagoenanimalia sartuz, zeharka tokikoekonomiari bultzada eman nahidion elkartea sortu berri da.Altsasun bost animalia ekarri nahilituzkete

Erkuden, Europar BisontearenNafarroako elkartea 13 altsasua-rren ekimenez sortu berri da. Berehelburua Nafarroan berriro Euro-par bisontea sartzea da. Animaliahori ez desagertzeko espeziekozenbait ale Altsasura ekarri nahidituzte, bertan hazteko. Egitas-moa gauzatuko balitz, elkartekokide Marcos Alvarez Basartekesan digunez, Altsasuk “ikusga-rritasuna irabaziko luke. Bisonte-ak ikusteko bisitak antolatukolirateke. Bide batez, gure basoa era-kutsiko genuke, herrian dugunaberastasun handiena eta ustia-tzen ez duguna da. Europar bison-tearekin lotutako produktuakekoiztuko lirateke. Horrek guz-tiak turismoa sustatuko luke eta,horren ondorioz, enplegua sorlezake. Ekarpen positiboak egitendituela uste dugu. Gauza askota-rako bidea da”.

Laukorik ez zela inbertitubeharko ere gaztigatu du Alvare-zek. Izan ere, europar bisonteaberreskuratzeko gastu guztia diruzlagunduta dago: “Europako Bata-sunaren Life programaren bidez%75 ordaintzen du eta gainontze-koa Poloniako Gobernuak, bison-te guztiak handik heldu baitira.”Animalia bakoitzak 10.000 eurobalio ditu. Itxitura eta garraioa daegin beharko litzatekeen gastua.Estatuan europar bisontea hazte-

ko erreserba txikiak sortu diraBurgosen, Kantabrian, Leonen etaValentzian.

Europar bisontea hariztiak etapagadiak ditu bizileku. Elkartekokideek teknikariak kontsultatudituzte eta Altsasu espeziearenda-ko “toki ideala” dela azaldu diete,“basoa eta ura dituelako, klimaegokia delako eta espazioa dago-elako. Gipuzkoarekin mugan soi-lik 800 baso hektarea ditugu. Aska-tu eta elikatu eginen litzatekeenanimalia basati bat da”. Elkarte-ak 30 hektarearekin nahikoa luke.Tokia ere begiz jota dute, Aitzki-belen atzean dagoen ibar itxia.“Lazaro Etxeberriaren harrobia-ren atzeko aldean”. Asmoa litza-teke han lau eme eta ar bat aska-tzea. “Itxitura, artzain-kable bate-kin nahikoa da, animaliak ezateratzeko litzateke, jendeak ber-din-berdin sartzen segituko luke”.Baina tokia ere ez luke zergatikfinkoa izan beharko, mintegiak

sortzeko basozainek itxiturak eginbeharko balituzte beste toki bate-ra mugituko lituzkete. “Bisonte-ak basoko sasiak garbitu eta ani-malia gehiago erakartzen ditu”gaineratu dute elkartetik.

Erkuden elkarteak bere egitas-moaren berri udalari aurkeztudio eta hark Cederna-Garalurre-kin harremanetan jarri zituen.Bestalde, mikologia, mendizaleeta ehiztari elkarteko kideekinere harremanetan izan dira. Azkenhoriek ez beste guztiek arazorikez zegoela esan diete. Erkudenelkartetik azaldu digutenez, ehiz-tari elkarteak oniritzia eman arteezin dute ezer gehiago egin. +www.guaixe.eus

Santutik santuraEtxarriarrak estimatutako bi ospa-kizunetarako prestatzen hasiak dira:San Kiriko eta San Adrian. Aurrene-koa, patroia, astelehenean ospatu-ko da. Eguerdian meza izanen daeta ondoren, eliz atetik, herrikosoroak bedeinkatuko dira. Lagun koa-drilak Andra Mari ermitaren buel-tan merendatzera 19:00etan elkar-tuko dira. Zuloa berdinduta dutelakintoek dantzakia dantzatuko duteeta jendeak plazarako bidea hartu-ko du. Han Gabenara taldeak dan-tzaldia eskainiko du, 20:00etatik21:30era eta 22:30etik 2:00etara. Asteleheneko ospakizunari ostegu-neko San Adrianerako erromeriakhartuko dio lekukoa. Txistulariaklagun dituztela udaleko kideek9:00etan basorako bidea hartukodute. 5 km-ko bidea egin ondoren,11:00etan denendako jan-edanakizanen da; lehenik, fritada (haragigisatua) eta, ondoren, zopa (frita-daren saldarekin egina). Ardo kupe-lak jatekoak despeditu ondorenzabalduko dira eta ilundu arte ezdira itxiko. Gosaldu ondoren suakprestatu eta burduntzietan haragiaerretzen jarriko dute hainbatek.Familiaka gosaltzeko aukera ere ezdute galduko askok. Eguerdiko eliz-kizunaren ondoren, 13:00etan, dan-tzariak ere ariko dira. 15:00etan lehertuko den etxajuak baz-kal garaia dela iragarriko du eta etxa-rriarrak ez dira mahaitik jasoko txis-tulariak pasa arte. Mahaien arteanlehen jotak eta porrusaldak dantza-tuko dira. Ordurako trasteak jasotzenhasiko dira. Etxarrirako bidea hartuaurretik Gernikako Arbola kantatueta txistuaren doinura kalejira luze-ari ekinen diote etxarriarrek 19:00etan.Bideak eragindako egarria arintzekoardo kupelak daramatzan udalekokamioiak lau geldialdi eginen diru.Azkena afaltzeko erabiliko dute askok.Gauerdiaren aurretik iritsiko da kale-jira herrira, azken zati luzean dantza-kia dantza eta dantza daudela. Uda-letxe pareko azken dantzakiarenondoren Oharkabe taldean dantzal-dia eskainiko du, 20:00etatik 21:00eta-ra eta 22:30etik 2:30era.

Burunda ekialdekogazteen topaketaLarunbatean, 11:00etatik aurreraUrdiainen

Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiain-go gazte asanbladek Burunda ekial-deko gazte eguna antolatu duteestreinakoz. Urdiainek hartuko dituospakizunak. Bihar izanen dira, bai-na gaur, 19:00etan, abiatzeko, Erai-kitze lanetan ari gara dinamika aur-keztuko dute hiru asanbladetakokideek. Bihar, eguerditik ordu txi-kietara izanen da ospakizuna.

Egitaraua11:00etan Eraikuntza tailerrak. 13:00etan Kalejira trikitixarekin. 15:00etan Bertso-bazkaria. 18:00etan Kalejira musikarekin.20:00etan Kontzentrazioa. 22:00etan Ogitarteko jatea, plazan. 23:30ean Kontzertuak plazan: Againstyou, Baxtardix eta Batek Daki(erromeria).

Alde Zaharrekoauzotarren festa Altsasuko Alde Zaharreko auzotarreklaugarren urtez euren festa ospatu-ko dute bihar. Ferial kaleko aska ondo-an goizter hasiko dira bazkarirakozikiroa prestatzen. Lana egin bitar-tean, 13:00etan, gosaldu eginen dute.Mahaiaren bueltan bazkaltzera 125bat pertsona eseriko dira 15:00etan.Mahaiaren inguruan daudela kantuakez dira faltako. Herri kirolak, zortzi-koa eta bestelako dantzak eta gehia-go izanen dira arratsaldean.

Oporren aurretikAstelehenZoriontsuaAstelehenean, 19:30ean, IhabarkoGure Kabiya elkartean

Elkartu eta gai baten inguruan eus-karaz hitz egitea. Horixe da Astele-hen Zoriontsuak ekimenaren hel-burua. Arakil eta Irurtzun aldeko eus-kaldunak elkartu dira orain artekobi saioetan. Heldu den astelehene-an, atzera ere, elkartu eginen dira.Orduan hizketa gaia animalien inte-ligentziak emanen du. Saio horrenondoren taldeak garilean eta ago-rrilean jai hartuko du, baina iraile-an jardunari heltzeko asmoz.

Udalak batzarreradeitu du Larunbatean, 12:00etan, udaletxekoAuzo gelan

Legegintzaldia hasi zenetik urte batpasa denean, Bakaikuko Udalakbatzarra deitu du. Bilkura horretanudalak dituen asmoen berri ema-nen du, esaterako: diru kontuen, aur-tengo aurrekontuen, Iriondo kale-ko proiektuaren, auzolanaren etabestelakoak. Bakaikuko Udaletikbakaikuarrei batzarrera joatekogonbidapena egin diete, “informa-tzeko eta zalantzak, iradokizunak,kexak… ekarriz parte hartzeko”.

Joan den asteburuari segida ema-nen dio Xurrutek, Alde Zaharrekotabernen elkarteak, eta bakoitzeanberriro pintxo berezi bat dastatze-ko aukera izanen da. Gutizia txikiak2,2 eurotan eskuratu daitezke. Seiakjaten dituztenek eta txartela osatuhainbat sariren zozketan sartukodira: sei afari eta 100 euroko sei sari. Honakoak dira dasta daitezkeen

pintxoak: Arkangoa, eguzki-loreizenekoa; Gautxori, arkume-txule-ta foie bexamel eta ardo beltz erre-dukzioarekin; Koxka, barazki bexa-mela duen brika, onddo saltsa dutenintxaurrekin eta ogi xigortu gazta-duna; Lezea, espinaka, erremola-txa eta sepia espagetiak ganba bexa-mel, gazta eta alioli saltsekin; Urtzi,otarrainxka kurruxkaria baratxu-ri beltzeko saltsan; Xume, arrautzez-tatutako bakailaoa, piperrak, piki-llo saltsa eta otarrainxkak.

Altsasu»

»

Bisonteen aukera mahai gainean

Harremanetarako

[email protected]

Europar bisontearen berreskurapena sustatu nahi duen elkarteko kideak.

»

Sei pintxo berezi aukeran

Eguzki-lore itxurako pintxoa.

Etxarri Aranatz» Bakaiku»

Burunda»

Altsasu»

Arakil»

Bakaikuarrak korrikalaria txalotzen.

AEK-ko irakasle den urdindarbatek gidatuta, Aitor Irigoien,makina bat gazte euskalkia lan-tzeko saioan parte hartu zutenostiralean. Altsun Eskuaz talde-ak antolatuta aurkezpenak, hiz-tegia eta bestelako esapideak jola-sen bidez ikasteko aukera izanzuten. Saioaren akaberan parte-hartzaileek Kima euskara talde-ak 2006an argitaratutako JoseIriarte Zufiaurre, Ttotto, bertso-lari altsasuarrari buruzko libu-ru bana jaso zuten opari.

Euskalkia trebatzen

Makina bat gazte elkartu ziren Altsasuko euskalkian trebatzeko.

Page 7: 556 guaixe

sakanerria 7Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a

Sakanako Enpresarien Elkarte-ko (SEE) ordezkaritza bat Nafa-rroako Gobernuko lehendakariUxue Barkosekin bildu zen aste-arte goizean. Nafarroako Jaure-gian egindako bilkuran SEEkokideek Barkosi Sakanaren eko-nomia eta bere enpresa ehuna-ren egoeraren berri eman zioten,baita ibarrean garatuko direnplanen eta etorkizunerako

aurreikuspenenak ere. Hala, Sakanako Plan Estrate-

gikoa (SPE) hizpide izan zuten.Lehendakariak SPEri gobernuakbabesa emateko egindako apus-tua nabarmendu zuen. Barko-sen esanetan “plana lan tresnaona da, Sakanan egindako aha-legin handiaren fruitua, eta Nafa-rroako ekonomia garapenerakoestrategiarekin bat egiten du”.

280 langabe gutxiagoNafarroako Gobernuak jakinara-zi duenez, urteko lehen hiru hile-koaren akaberan joan den urteanbaino 280 langabe gutxiago daude

Sakanan. Ibarreko enpresetan gizarte segu-rantzan izena emandakoen kopu-rua igo egin da zortzi urtetanestreinakoz.

SAKANA

SEEk Barkosi ibarrarenekonomia egoeraren berrieman dio

Sakanako Enpresarien Elkarteko kideak Uxue Barkosekin. Utzitakoa

KlinikatikParlamentura Josefina Arregi klinika psikogeria-trikoko mediku zuzendaria eta Alz-heimer Gaixoen Nafarroako Elkar-teko Idoia Lorea psikologoak partehartu zuten Nafarroako Parlamen-tuak gaitzari buruz atzo hartu zuenjardunaldian. Batak eta besteakazpimarratu dute garrantzitsua dela“gaixotasuna eramangarriago egi-teko gaitzari buruzko informazioa,prestakuntza eta babesa jasotzea”.Bide batez, Alzheimerra ikertzenduten ekimenak babesteko beha-rra azpimarratu zuten. Roldan medikuak azaldu zuendementziek haiekin aurretik pertso-nek zituzten gaitasun intelektualakgaltzea dakarrela (memoria, hizkun-tza, zentzua edo arrazoiketa) etaemozio eta jokabide nahasmenadakartela. Gaitza horiek, mailaka-tuta eta itzulezina den moduan, gai-xoak “erabateko dependentziarabideratzen dituzte.” Roldanek azal-du zuenez, dependentziak eurenhasierako sintomengatik ezberdin-tzen direla azaldu zuen eta nagu-siak Alzheimerra eta dementziabaskularrak zirela gaineratu zuen.

Pentsio duinenaldeko Herri EkimenLegegilea Gutxieneko 1.080 euroko pentsioakezartzeko sinadura bilketa hasi dutelege proposamena NafarroakoParlamentura eramateko

Nafarroako Pentsionistak Martxa-nek Herri Ekimen Legegilea mar-txan jarri du. “Nafarroako pentsio-rik apalenak osatu eta 1.080 euro-ko gutxieneko pentsioa babes etagizarte segurantzaren sistema sor-tzea” proposatu du. Kolektiboakjakinarazi duenez, Nafarroan130.033 pentsiodun daude eta batazbesteko pentsioa 1.020 eurokoa da.Baina “haietatik 61.513 pertsona,gehienak emakumezkoak eta fun-tzio askotariko pentsiodunak, hile-an 600 euro ere ez dituzte jasotzen”.Pentsionistak Martxan-etik azaldudutenez, “Europak gomendatzendituen pentsioetatik oso urrun gau-de. Oinarrizko behar minimoei aurreegiteko gutxieneko sarrera 1.080eurokoa izan behar du”.

SAKANA

»

Asteartean, 17:00etatik 18:00etara,Sakanako MankomunitateakLakuntzan duen egoitzan

Sakanako Plan Estrategikoaonartuta, helburu eta ekintzakzehaztuta, “nahitaezkoa da egin-dako lanaren inguruko jarraipe-na egitea: egindakotik ikasiz,akatsak zuzenduz eta etorkizu-nari zuzen begiratuz. Plan Estra-tegikoaren arrakasta hein han-di batean jarraipenari lotutadago.” Hala uste dute SakanakoMankomunitateak, Cederna-Garalurrek, Sakanako GarapenAgentziak eta Sakantzen Sareak.Eta, horregatik, Sakanako Sozio-ekonomia Behatokiaren (SSB)bilera deitu dute eta hartara iba-rreko eragileei joateko gonbida-pena luzatu diete. Izan ere, “gauregun sozioekonomia aldaketak

oso azkar ematen direla kon-tuan harturik, Sakanan abianjarri dugunaren antzeko TokikoGarapen prozesuek egoera alda-

korretara moldatzeko ahalme-na ezinbestekoa dute”.

SakanakoSozioekonomiaBehatokiaZeinek osatzen dute?Udaletako eta Mankomunitate-ko ordezkariak, alderdi politiko-ak, sindikatuak, enpresetakoordezkariak, hezkuntzako era-gileak, gizarte zerbitzuak, Nafa-rroako Enplegu Zerbitzua etaelkarte sozioekonomikoak. Zein dira bere funtzioak?Sakanako sozioekonomikoa gara-penaren inguruko hausnarketakegitea, plan estrategikoaren eba-luazioa egitea, ekintza lerroenmoldaketa edo berrien proposa-mena egitea eta instituzioei txos-tenak eta proposamenak luzatzea.Zenbatero biltzen da?Gutxienez urtean behin, aurre-ko urteko ekintzak baloratu etaurte horretako lan proposame-na onartzeko. Behatokia osatzenduten eragileen eskariz, gehia-gotan biltzeko aukera legoke.

Egitaraua

2015eko balorazioa. Sakanako Garapen Agentzia etaCederna-Garalurren 2015 urtekomemorien aurkezpena (30') Galde eskeak, ekarpenak... (10')

2016rako ekintza proposa-mena Ekintza proposamenen aurkezpena(30') Galde eskeak, ekarpenak... (10')

Sakanako Plan Estrategikoa-ren elkarlan hitzarmenarenaurkezpena Nafarroako Gobernuaren eta SakanakoMankomunitatearen arteko hainbaturtetarako elkarlan hitzarmenarenaurkezpena (10') Galde eskeak, ekarpenak... (10')

Komunalakaberastasuniturri Komunala XXI. Mendean jardunal-dia hartu zuen Altsasuk ostirale-an eta larunbatean. Komunalengobernantza eta hartan herrita-rren parte hartzea aztertu zituz-ten. Esaterako, Asun Berastegi

arbizuarrak Etxarri Aranatzenbeheko basoa kudeatzeko azienda-rekin egiten ari diren egitasmoa-ren berri eman zuen. Andoni Ota-mendi bakaikuarrak, berriz, Saka-nako komunalen inguruanegindako lana aurkeztu du. Igan-dean Aralar Elkarteko ordezka-rien laguntzaz mendia nola kude-atzen duten ezagutzeko aukeraizan zuten jardunaldian parte har-tzen dutenek.

Garapenesperientziez ikastenTokiko garapenari buruzko mintegiaheldu den asteazkenean despeditukoda Azaro fundazioaren berri emanez.Altsasuko Iortia kultur gunean izanendira, 16:30ean. Ainhoa ArrizubietaZabalak Lea Artibai eskualdean enpre-sa berriak sortu eta enpresa sarearenlehiakortasuna hobetzea helburu duenfundazioaren berri emanen du.

Sakanako SozioekonomiaBehatokiaren bilera

Eragileak plan estrategikoaz ariko dira.

Komunalen gobernantzaz hizketan.

» »

»

Page 8: 556 guaixe

8 sakanerria Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a

IkasleenatxiloketarensalaketaIkasleak libre! Lelo zuen pankarta-rekin hainbat sakandarrek kontzen-trazioa egin zuten igande arratsal-dean Etxarri Aranatzen. Maiatzaren25ean Espainiako poliziak 15 urte-ko bi ikasle atxilotu zituztela sala-tu zuten horrela. Atxiloketa egite-ko modua salatu zuten, adin txiki-koak izanik epailearen aurrera bestemodu batera deituak izan zitezke-ela gaztigatu zuten. Bi gaztetxoeneskubideak urratu zirela nabar-mendu zuten. “Poliziaren jarrerak,euren eskubideak ez errespetatze-az aparte, haiek eta ingurukoak bel-durtzeko eta eskarmentatzeko inten-tzioa erakusten dute”.

Hamar gazteri jarritako isunakordaintzeko Sakanako eragile etaherritarrei errepresioaren aurreanelkartasunarekin erantzuteko

Preso adina gazte Hego EuskalHerriko eraikin publikoetan kate-atu ziren euskal presoen eta ihes-larien aldeko ekintza batean aben-duaren 30ean. Nafarroan Espai-niako Gober nuak duenordezkaritzan 37 gazte nafar kate-atu ziren, haietatik 10 sakanda-rrak. Mozal legea aplikatuta pro-testa egin zutenei 600na eurokoisun bana iritsi zaie, 22.000 euroguztira. Gazte sakandarrek 6.000euroko isuna jaso dute.

Gazteek Mozal legea ez dutelaonartzen adierazi dute. Horrega-tik, “ekimen honen aurkako era-so honi aurre egiteko eta etorki-zunean egin daitezkeen ekimendesobedienteei babesa emateko

dinamika abiaraziko dugu”. Gaz-teek azaldu dutenez, “edozein eki-men desobediente aurrera erama-ten den bakoitzean estatu errepre-sioaren aldetik erantzuna ematenda. Sakanan herri mugimenduablokeatzeko milaka euroko isu-nak pilatu dira”. Altsasun soilikazken urteetan 28.000 euro izandirela nabarmendu zuten.

Estatuak “errepresio estrategiamantendu eta findu” duela adie-razi zuten eta Mozal legea horkokatu zuten. “Errepresioa isunenbidez ematen da. Ez da agerikoerrepresioa, baina errepresioarenhelburuak lortzen ditu, statusquoa zalantzan jartzen duen edo-zein mugimendu jazartzea”. Lege-ak ezartzen dituen isun horiek“adierazpen askatasuna eta iraul-tzeko eskubidea dirudunen esku-

bide bilakatzen ditu”. Gazteekdenek “kezkak aldarrikatzekoeskubidea” aldarrikatu zituzten,eta ziurtatu zuten “eskubide sozialeta politikoen urraketa berria”ematen ari dela. “Isun indibidua-lak badira ere, erasoa kolektiboa

da eta erantzuna kolektiboa izanbehar du.”

Uharte / Etxarri»

SAKANA

Prekarietatearenkontra, eskutik Sakandar talde batek deituta giza katebatek Altsasuko enplegu bulegoa etaIortia kultur gunea lotu zituen ostira-lean. Langile, feminista, pentsiodun, gaz-te eta beste arlo batzuetako ordezka-riak ziren pertsonek parte hartu zutengiza katean. Erakutsi zituzten kartele-tan honako leloak irakur zitezkeen: aste-an 65 ordu lanean eta 1.100 eurokosoldata; lan eskubideak defendatzea-gatik kaleratuta; gure borroka ez dagokrisian; lan munduan diskriminazio-rik ez; euskaraz lan eta bizi nahi dugu;langile ikusezinak izan ginen bainaborrokan ikusiko gaituzue; 1.080 euro-ko pentsioa minimoa; emakumea, 30urte lanean eta 10 urte kotizatuta, pen-tsio eskubiderik gabe; prekarietateasuntsituko dugu; lan berdina, soldataberdina; feministok prekarietateariplanto; 35 orduko lanaldia.

SAKANA

Presoen aldeko protestagatik 6.000 euroko isuna

Isunei erantzun kolektiboa emateko deia zabaldu zuten.

EkarpenakDiru ekarpenak egiteko

kontu korronteaES67 3008 0014 2133 8075 1119

Poloniako, Italiako, Letoniako,Austriako, Hungariako,Errumaniako, Greziako etaPortugaleko ikasleekin bateraErasmus+ proiektuan parte hartzenari da ikastola

Astelehenetik gaur arte Europa-ko zortzi herrialdeetako bestehorren beste ikastetxeetako ikas-leak Andra Mari ikastolako DBH-ko 3. mailako ikasleekin egon dira,haien etxeetan lotan. Guztiak ereEuropako Batasunak hezkuntzaarloan ematen duen Erasmus +bekarekin proiektua garatzen aridira: in the paradise garden ofEurope. Europan ezezagunakdiren baina xarma berezia dutennatura-espazioen mapa bat osatzeada proiektuaren xedea. Bi urtekoproiektua izan da eta bitarte horre-tan ikastetxeek euren natur ere-muak, artea eta sormena parteka-tu dituzte. Joan den urteko maia-

tza akaberan Sakanako ikasleakPoloniako Kaxubia eskualdeanizan ziren.

Proiektuak iraun duen bitar-tean ikasleen arteko hainbat topa-keta izan dira, azkena AndraMari ikastolan. Europatik etorri-tako ikasleek Sakanako “txoko

kuttunak” ezagutzeko aukeraizan dute. Elkarrekin euren kul-turen berri jaso dute ikasle guz-tiek ere. Elkar ulertu ahal izate-ko ingelesez aritu dira gaur.Andra Mariko zuzendaritzaktopaketa baliatu du ikastolen ere-duaren berri emateko eta ikasto-

letan ingelesa lantzeko erabil-tzen den Eleanitz proiektua eza-gutarazteko. Andra Mari ikasto-latik adierazi dutenez, “esperien-tzia oso positiboa izan da etaetorkizunean ere atzerriko ikas-leekin elkar trukeak sustatzenjarraituko dugu”.

Sindikatutakojubilatuen batzarraLABeko jubilatu eta pentsiodunenHego Euskal Herriko arloak Altsa-su aukeratu du ikasturte akabera-ko batzarra egiteko. Egindako jar-dunaren errepasoa eta aurrerabegirako erronkak zehaztu dituLABeko arlo horrek: gizarte justi-zia aldarrikatzea, osasun berror-dainketaren kontra egitea, pentsioduinak jasotzea, bizitza duinera-ko eskubidea aldarrikatzea, ema-kumezkoen eta gizonezkoen arte-ko berdintasuna eta beste hainbat.Aldarrikapen horiek gauzatzekoEuskal Herrian eta Europan lan egi-nen du LABen jubilatu eta pentsio-dunen arloa. Sindikatuko arloak LABeko mili-tante eta afiliatuei dei egin die behinjubilatu ondoren “beste modu bate-an parte hartzen segitzeko klase etaherri gisa ditugun aldarrikapen uga-rietan. Jubilazioarekin ez da ezerbukatzen, aukera eta borroka mol-de berriak sortzen dira, beste alda-rrikapen batzuk, eta, horretarako,denak gara beharrezko.”

Altsasu institutuko eta SagradoCorazon ikastetxeko ikasleakNafarroako Confint topaketan partehartu zuten ostiralean

Gazteen artean planeta zaintzekoardura sustatzeko antolatzen diraConfint topaketak nazioartean. Ikas-tetxeetan Confint topaketak eginezhasten da. Ondoren, erkidegoko bil-

kurak izaten dira. Ingurumenareneguna zela eta, ostiralean Nafarro-ako Confint topaketa izan zen Iru-ñean. Nafarroako Ikastetxe Jasan-garrien Sareko kide diren bedera-tzi ikastetxeetako 58 ikasle eta 13irakasle elkartu ziren, haien arte-an Altsasu institutukoak eta Sagra-

do Corazon ikastetxekoak. Bakoitzakdiseinatu eta garatu zituzten proiek-tuak erakutsi eta azaldu zituzten.Gainera, elkar ezagutu, esperien-tziak partekatu eta ingurumen tai-lerretan elkarlanean aritzeko auke-ra izan zuten. Estatuko Confint topa-keta Errioxan izanen da azaroan.

Herri Lasterketan1.450 kilo elikagaijaso zirenParis 365 jantoki sozialarendakodira

Maiatzaren 28anjokatu zen III. Zior-diko Herri Laster-keta. Izena ema-tearen truke Paris365 jantoki sozia-larendako elika-gaiak ematea eskatu zitzaien korri-kalariei. Jasotako guztia eta babes-le guztiek emandakoa zenbatuondoren, Ziordiko Running Talde-tik adierazi dute 1.450 kilo elikagaibildu zituztela, espero baino askozere gehiago, eta eskerrak eman diz-kiete korrikalari eta babesle guz-tiei, hurrengo herri lasterketan kopu-ru hori berdintzeko "erronka han-dia" dutela gaineratuz.

SAKANA

Europako ikasleak Andra Mari ikastolan

Europatik etorritako ikasleei Etxarri Aranazko udaletxean eta Parlamentuan harrera egin zieten.

SAKANA

Ikasle sakandarrak Confint topaketan

Gazteak ingurumena zaindu eta hobetzeko ikastetxeetan garatu dituzten esperientziak azaldu zizkieten elkarri.

Ziordia»

»

Page 9: 556 guaixe

sakanerria 9Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a

Grezian dagoen herria da Idomeni,Mazedonia mugaren ondoan. 6.500errefuxiatu hartzen zituenkanpalekua maiatzaren 24an hustuzuten. Aurretik han izan zirenboluntario Amaia Urriza etxarriarraeta Sergio Moro altsasuarra eta hanbizitakoa kontatu digute

“Errefuxiatuen krisia”. Halaxeizendatu dute Ekialde Hurbileko,Asiako eta Afrikako gatazketatikihesi Europara bizi hobe baten bilamigratu duten pertsonen erreali-tatea. Amaia Urrizak eta SergioMorok, beste askok bezala, heda-bideen bidez jasotzen zuten horrenberri. Morok joateko arrazoia azal-du digu: “badakigu han gatazkabat dagoela. Hara joanen gara zerdagoen ikustera.”Aste bateko ego-naldia izan behar zuena bi asteko-an bihurtuko zen azkenik; “betidago zereginen bat.”Joan-etorriaketa egonaldiko gastu guztiak biko-teak ordaindu zituen.

GrezianIdomenitik, autoz 20 minutura,dagoen herri txiki bat da Polikas-tro. “Errepide ondoan hotel txikibat dago. Han Gobernuz KanpokoErakundeetako (GKE) kideak etaboluntario independenteak elkar-tzen ziren” zehaztu digu Morok.Goizero, 8:00etan, bilera egitenzuten: “boluntario berriei harre-ra egin, orientatzeko, handik nolamugitu, non jan, dauden GKEberri eman, bakoitzaren zereginaazaldu, zein lanetan parte hartuahal genuen…” azaldu digute biek.Zereginak zerrendatu ditu Morok:“GKE batzuk bazkariak prestatzendituzte, beste batzuk jolasak, bes-te batzuk arropa banatzenzuten…”Boluntarioek elkarrekinharremanetan egoteko whatsapptalde bat zutela ere argitu digute.“Egunero zein behar zituzten jaki-narazten zuten: 12:00etan arropabanatzeko laguntza behar dugu.Ahal zuena hara joaten zen”.

Morok: “gu iritsi ginen egune-an muga irekiko zutenaren zurru-murrua zabaldu zen. Errefuxiatuasko Atenastik, Tesalonicatik etaPolikastrotik Idomenira igo ziren”.Trenbideak moztuak zeuden.“Puntu batean protesta gune bake-tsu bat zegoen. Iritsi ginenean osogogorra izan zen. Errefuxiatubatek jaioberri bat eskutan hartuzuen eta megafonotik esan zuen:ume hau gure etorkizuna da. Gureetorkizunagatik borrokatuko gara!Han dagoen egoerarekin kontzien-te izaten hasten zara. Benetan,oso gogorra.”

Errefuxiatu eremuaIdomeni 50 bat biztanleko herri txi-kia da, nekazaritza jarduera nagu-si duena. Hango trenbidea moztueta inguruko soroak eta zelaiakEuropako ametsaren ate bihurtuziren milaka errefuxiaturendako.Ondoan beste hiru kanpaleku txi-kiagoak zeuden. Errefuxiatu

gehienak siriarrak ziren. Aljeria-koak, Marokokoak, Kurduak,Afganistangoak, Pakistangoak…“denetarik zegoen”. Morok argi-tu digunez, errefuxiatu askorenjomuga Alemania zen, han fami-lia baitute. Zazpi muga pasa beharzituzten hara iristeko. “HasieranIdomenitik zeharkatzen zutenmuga. Mazedoniako Gobernuakhesia jarri zuen arte. Muga harenkontra, pixkanaka-pixkanakaerrefuxiatuak pilatzen joan ziren”.Horrela sortu zen errefuxiatu ere-mua.

11.000 pertsonetatik erdia hau-rrak izanen ziren. Kanpalekua des-kribatu digu Urrizak: “bi hilabete-ko gauza izan zen eta dena inpro-bisatua zen. Kanpin-dendak zirendenak, ez dute txabolak eraikitze-ko denborarik izan.” MugarikGabeko Medikuak GKEk karpahandiak jarri zituen eta haietan 150bat ohatze zeuden. “Karpa bakoi-tzean 300 pertsona sartzen ziren.”Jatekoak kamioietan biltzen zuten,arropa furgonetetan. “Komuna ber-de txiki horietakoak jarri zituzten.Dutxak, gu joan ginenean haurren-dako jartzen ari ziren. Ezer ez zego-en prestatuta”, ziurtatu digu Urri-zak. Eta Morok gaineratu: “Idome-ni herrian iturri bakarra dago.Ura hartzeko hodi batzuk presta-tu zituzten baina 11.000 pertsonen-dako hiru hodi ziren.”

Han opatutako pertsonez eregaldetu eta “denetarik” dagoelaziurtatu digute: “bakarrik dau-den haur asko daude, familia itsa-so-zeharkaldian edo gerran galdudituztenak; bakarrik dauden gaz-te asko; familiak ere.” Familiakelkarrekin egoteaz arduratzenziren elkarteak bazeuden, kan-pin-denda handitan sartzen zituz-tenak. Etnien edo herrialdeen ara-bera banatzen ziren.

ZereginakMoro: “Kataluniako suhiltzailebatzuekin elkartu ginen gu. Arra-tsaldero haurrendako janari pol-tsak prestatzen zituzten. Poltsakgauetan banatzen genituen. Gaue-tan, errefuxiatuak lasaiago zeude-lako eta banatzea errazago zelako,asko euren kanpai-dendetan zeu-delako. Bestela, beharragatik ingu-ruan pilatzen dira”. Eguneroko lanhorretaz aparte, bikotea besteGKEetara jotzen zuten eurenburua lanerako eskaintzera; “goi-zak nahi genuena egiteko libregenuelako”, azaldu du Urrizak.

Horregatik, beti whatsappeanzeuden laguntza eskaerei adi zeu-den. Hala, oheak muntatzea etabeste makina bat zeregin egindituzte. Moro: “egun santu guztiagauzak egiten egon zaitezke, ezduzu bukatuko. Askotan oherasartu eta: badakizu zer ahaztu zai-gun? Zer? Afaltzea, ez dugu afal-du. Edo 17:30ean bazkalduko

genuen”. Urriza: “Goizean-goizjaiki eta martxan-dinamikan sar-tzen zinen”. Zein behar zituztenjakinda Idomenira joaten ziren.Errefuxiatuekin elkartzen zire-nean zituzten premiez ere galde-tzen zieten: “justu ailegatu berrigara eta ez dugu kanpai-dendarik.Biltegira joan eta eramaten genien.Lo zaku eta mantekin batera.”

Errefuxiatuendako ere oso tres-na erabilgarria bihurtu da wha-tsappa. “Haien familiekin komu-nikatzeko tresna zen. Telefonoandituzte familia eta lagunen kon-taktuak. Pentsa, etxetik ez dakitzenbat km-ra daude eta telefonoagaltzen badute dena galdu dute”,

azaldu du Urrizak. Errefuxiatuenbeharra ikusita elkarte batek Ido-menin wifi sarea eta mugikorrakkargatzeko koadroa jarri zuen.

Idomenira iristen zen laguntzabakarra GKEk eta boluntarioekemandakoa zen. “Greziako Gober-nuak ez du dirurik jarri. Europakezta ere. Greziarendako ez da bate-re erosoa. Hainbat kanpalekutanmilaka pertsona ditu. Europanbarna ere kanpaleku asko daude.”Europako Batasunaren eta Turkia-ren arteko akordioaren ondorenerrefuxiatuak Greziara iritsi aha-la Turkiara bueltan bidaltzendituzte orain.

Egun bat“Haien errutina oso gogorra da”aitortu du Morok. “lo-zakutikaltxatu, bazkaltzeko ilara eginbehar, arropa eskuratzeko ilaranzain egon behar, gauza bera afal-tzeko. Ohera. Eta hurrengo egu-nean berdin.” Aisialdirako ezer ezdagoela gaineratu du Urrizak.Nabarmendu duenez, ingelesazekiten errefuxiatuak GKEenda-ko itzultzaile gisa oso baliagarriakziren. “Haiek boluntario gisa aur-kezten ziren. Haien laguntzarikgabe ezinezkoa litzateke” ziurta-tu du Morok.

Idomenin zeuden pertsona eko-nomia-baliabideak izandakoakdira. “Ez dutenak ezin dira pasaeta gerrate erdian gelditzen dira.”Turkiatik Greziara pasatzeko txa-lupara igotzeko pertsonako 1.000euro ordaintzen zieten mafiei.Moro 15 urteko neska batez gogo-ratu da: “amarekin eta hiru ahiz-pa-anaiekin zegoen. Bakoitzak2.300 euro ordaindu zizkion Gre-ziako mafiari muga pasatzeko.Baina ordaintzeak ez zuen esannahi ailegatuko zirenik.”

Beste asko Idomenin daude.“Eta mugak irekiko direnarenesperantza dute. Hori niretakogogorrena da” aitortu du Urri-zak. Urrizak errefuxiatu batzueniritzia ere eman digu: “jakin izanbagenu Grezian egoera hori bizibehar genuela, ez ginateke Siria-tik mugituko. Eta ez duzu imaji-natzen Sirian egun bat nolakoaden.” Morok askoren iritziz gogo-ratu da: “hobe han bonbekin hil-tzea, hemen hiltzea baino”. Haieneskuzabaltasuna ere nabarmenduMorok. “Dutena ematen dizute”. +www.guaixe.eus

Idomeni, Europa lotsagorritzenden tokia

Etxarri Aranatz / Altsasu»

“Pertsona horiei Europako Batasunak ez die inolako aterperik eman”.

Idomenin bizitakoa “ezin ahaztu, ezta nahi ere”.

Aurretik ezagututako istorio okerra baino okerragoa ezagutzen joan ziren.

Amaia eta Sergio martxoko azken astean eta apirileko lehenean egon ziren.

Page 10: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a10 oharrak

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Fisioterapia zentroa eskualdatzen da.Bi kon-tsulta eta errehabilitazio gelarekin. Sakanan.Telefonoz ez da informatzen. Tel 627 650 916.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Etxe bat baratzarekin alokatzen daBakaikun. 690 34 39 78 telefonora hots egin.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Lizarragan taberna-jatetxea alokatzen da.Zugain taberna zegoen etxea alokatzen da.Interesa duenak deitu zenbaki hauetara: 943 308318 / 943 458 649.

Unanuko Denok Bat Elkartea alokatzen dafestetarako. Uztailaren 1etik 3ra. Informaziorakodeitu 671 61 89 99 telefonora.

Aitziber elkarteko taberna alokatzen da SanPedroko uztaileko eta Aitziberko abuztukofestetarako, uztailak 2tik 6ra eta abuztuak14 eta 15. Esleipena enkante prozedura erabilizegingo da, edozein bazkidek lehentasunez hartze-ko eskubidearekin. Alokairuan irteeraren prezioa2.000 €. Interesa duten guztiek, Aitziber elkarte-an aurkeztu behar dute, ekainaren 15ean, iluntze-ko 20:00etan, eskaintza ekonomikoa sobre itxibatean sartuta. Informazio gehiago [email protected] helbidearen bitartez.

Iturmendiko Aritzaga elkarteko taberna-jatetxea alokatzen da festetan. Uztailaren14tik 18ra. Interesatuta daudenak ekainaren 17an19:00etan elkarteko bulegoan agertu beharkodira.

DenetarikSALGAI

Olaztiko Coop. Transportes Sakana-n plazabat salgai erretiroagatik. Tel 670 27 64 57

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta

nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

LehiaketakArbizuko play-back lehiaketa. Arbizuko feste-tan izanen da. Izena eman nahi duenak Arbizukoliburutegian eman dezake izena.

Oharrak Erburua Padel Txapelketa 2016. Non: OlaztikoErburua kiroldegia. Noiz: ostiral eta larunbatabitartean. Talde kopuruaren araberako liga egingoda eta ondoren playoffak. Izen ematea: ekainaren6tik 18ra (16 urtetik gorakoendako). Tel 948 564512.

Gazteei jarritako isunak ordaintzeko. Euskalpreso eta iheslariak aldeko abenduaren 30 ekime-nean parte hartu zuten gazte sakandarrek, 6.000euroko isuna jaso dute. Mozal legearen aplikaziohorri elkartasunetik erantzun kolektiboa ematekodinamika martxan jarri dute gazteek. Diru ekarpe-nak egiteko kontu korrentea zabaldu dute: ES673008 0014 2133 8075 1119.

Helduen Nafarroako Euskal Kantu Jaialdia.Udazkenean izanen da. Izena eman nahi [email protected] edo [email protected] e-postara idatzidezake, helduen jaialdirako dela adieraziz.

Euskaldun bat euro bat. Nafarroako erresuma-koa izan zen Baigorriko Etxauzia gaztelua euskal-dunentzat berreskuratu nahi da. Nafartarren etaeuskaldun guztien etxea izan dadin. Gure kultura,ekonomia, historia eta mugaz gaindiko harrema-nak antzinarazteko gunea bizia. Informazioawww.euskaldunbateurobat.com

Volkswageneko langileendako deia. Iruñekolantegiak zure elkartasun proiektua deialdia biga-rren urtez aurkeztu du. Bocalan Biak Bat funda-zioak “Lau zango milaka irri” programa aurkeztudu laguntza deialdi horretara. Proiektua aurkeztuduten Sakanako elkarte bakarra dira. FundaziotikWolkswagen-eko langileei 24 proiektuaren alde-ko botoa ematera animatu dituzte.

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 53652301 0002 9770.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman

edo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.

Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzakodendan (Mankomunitatearen parean) salgaidagoena: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa,gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia,behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak,garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako:656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen eta

ostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza .Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide!. Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Amina Mbipil, maiatzaren 31nIrurtzunen• Marko Estarriaga Villarroel,ekainaren 1ean EtxarriAranatzen

Ezkontzak

• Egoitz Lopetegi Lopez eta LauraLuis Soto, maiatzaren 21eanLakuntzan• Raul Angulo Blanco eta MariaRosario Latiegi Romero,ekainaren 3an Irurtzunen• Rafael Estarlich Garro etaBarbara Krawczak, ekainaren4an Irurtzunen

Heriotzak

• Rosa Goikoetxea Mendiluze,ekainaren 4an Urdiainen

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Jose Antonio Goñi JakaBeti gure bihotzetan

1953ko Etxarriko kintuek

Joxean Goñi Jaka

Izarren hautsa egun bateanbilakatu zen

bizigai

Josebaren eta Anderren lagunak

Page 11: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a 11

Mendi lasterketakPilota

kirola >>TRIATLOIA

ONDARROAN ETA PAISAIAN: OndarroakoTriatloian Eneko Iturbe 30.a sailkatu zen,eta Pasaia-Donibane Sprint Triatloian Mi-

kel Astiz 50.a sartu zen eta Iñaki Alvaro53.a. Kategoria txikikoak Antsoaingo Tria-tloian aritu ziren. +www.guaixe.eus

Lehenengoz ibilbide luzea (24,7 km)eta motza (13 km) izanen dira.Lasterketa solidarioa ere izanen da,Luciernaga elkartearen alde

Igandean jokatuko da XIII. Lakun-tza-Aralar Mendi Lasterketa. Zaba-larte klubak antolatu du, hainbatentitate, talde eta babesleren lagun-tzarekin. Antzinako apustuetanoinarrituta sortutako Guardetxekoigoera lasterketaren tokia hartuzuen probak, ibilbidea luzatuz. Aur-ten, nobedade moduan, bi ibilbideegiteko aukera egonen da: ibilbideluzea, ohikoa (24,7 km, 1.114 m des-nibel +), eta ibilbide motza (640 mdesnibel +). Ibilbide luzea Nafarro-ako Mendi Lasaterketen Txapelke-tarako puntuagarria izango da.

Izena emateko azken egunaGaur, ekainaren 10ean despeditu-ko da izena ematea, 24:00etanwww.lakuntza-aralar.com orrian.Erredakzioa ixteko garaian probaluzean 151 korrikalari eta laburre-an 59 zeuden izena emanda. Aurre-ko urtean Unai Oria (2:04:01) eta Lei-re Fernandez (2:29:02) izan ziren ira-bazleak, 148 korrikalarien artean.

SariakSari banaketa 13:00etan hasiko da.Parte-hartzaile guztiek kamisetatekniko bat eta produktu lote banajasoko dute. Proba nagusiko ira-

bazleek, gizon eta emakumeak,250 euro, txapela eta trofeoa jaso-ko dituzte. Errekorra hobetzenduenak 150 euroko aparteko sariajasoko du (Aritz Egea, 01:58:05 eta

Sandra Sevillano, 02:26:30). Biga-rrenek 100 euro eta trofeoa, etahirugarrenek 50 euro eta trofeoa.Bestalde, lehen lakuntzarrek,lehen sakandarrek, lehen betera-noek, lehen juniorrek eta lehenpromesek trofeoak jasoko dituzte.Ibilbide motzean, lehendabiziko-ek garaikurra eta produktu loteajasoko dute, bigarrenek eta hiru-garrenek eta kadetek garaikurra.

Luciernaga Elkartearen alde-ko lasterketaLakuntza-Aralar mendi lasterketaabiatu ondoren, goizeko 10:00etanlasterketa solidarioa antolatu duZabalartek Nafarroako Aspergersindromea eta TEA duten pertso-nen senitartekoak biltzen dituenLuciernaga elkartearen alde. Ber-tan, haurrek, helduek eta nahi dutenguztiek hartu ahalko dute parte, pla-zari buelta bat ematea baita kon-tua. Dortsalak salgai daude taber-netan eta egunean bertan (2 euro).

Bezperan hitzaldiaLarunbatean, 19:00etan, FerminAzanzak hitzaldia eskainiko du:“mendi lasterketen prestakuntza etaindar entrenaenduaren onurak”.

67 km-ko Ultra Trailean Beraza 13.asailkatu zen eta Camille ExtremenGanboa 15.a eta Unzurrunzaga 16.a

Larunbatean jokatu zen, Leitzan,Euskal Herriko Erronka UltraTraila (67 km, 3.600 m desnibel posi-tiboa). 562 korrikalarik osatu zutenproba eta Barrundiako Julen Mar-tinez de Estibariz izan zen azka-rrena (7:03:23). Soilik 15 segundoatera zizkion Iker Karrera amez-ketarrari (7:03:38). Proba bukatuzuten 16 sakandarren artean, JoseLuis Beraza iritsi zen lehena, hel-mugan 13.a iritsi eta gero (7:36:33).Probako bigarren beteranoa izanzen uhartearra. EmakumezkoetanOihana Kortazar mutrikuarra gai-lendu zen (7:55:02). Arantza Larra-ñaga uhartearra 7. emakumeaizan zen (10:26:09).

Camille Extreme31 km-ko mendi lasterketa gogo-rra da Izaban antolatutako Cami-lle Extreme, tartean Ezkaurre(2.045 m) igo beharrekoa. 460 korri-kalarik hartu zuten irteera igan-dean eta 387 klasifikatu ziren. Has-san Ait Chaouk atzera ere sekula-ko erakustaldia eman zuen etabere hirugarren Camille irabazizuen (3:00:50), Asier Larruzea biga-rrenari 16 minutu baino gehiagoaterata (3:17:13). EmakumezkoetanLaura Sola izan zen txapelduna(3:48:30), Maria Zorrozari minutupasako aldea aterata (3:49:50).Sakandarrek lan bikaina eginzuten. Aritz Ganboa arruazuarra15.a iritsi zen helmugara (3:34:04)eta Ander Unzurrunzaga etxarria-rra 16.a (3:35:13).

Seniorretan Yoldi eta Gorriti eta 22urtez azpian Mugiro eta Agirre izanziren XXIV. Irurtzungo PilotaTxapelketako txapeldunak

Martxoaren bukaeran abiatutakoXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelke-tako final handiak jokatu zirenlarunbatean eta pilotazaleek pun-tako partidez gozatzeko aukera izanzuten. 22 urtez azpiko finaleanMugirok eta Agirrek jantzi zutentxapela eta seniorren 3. eta 4. pos-tuen finalean Apezetxea eta Arra-tibel gailendu ziren. Seniorren mai-lako finala oso borrokatua izan zen.

Azkenean txapela Uharte Arakile-ra joan zen, Yoldik eta Gorritik 16tantotan utzi baitzituzten Ongay etaTabar. Sari ematean NafarroakoPilota Federazioko ordezkariak etaNafarroako Kirol eta Gazteria Kon-tseiluko presidente Ruben Goñiizan ziren, besteak beste.

Arbizuk Herrien Artekoari agurAsteburuan Herrien Arteko Pilo-ta Txapelketako hasierako ligaxka-ko 5. eta azken jardunaldia jokatuzen. Arbizu Barañainen kontraaritu zen eta bina berdindu zuten.Haurren mailan eta jubeniletan gai-lendu zen Arbizu, eta kimuetan etaseniorretan, aldiz, Barañain.Doneztebe, Lizarra, Iruñea eta Berasailkatu dira Herrien Arteko fina-lerdietarako. Emaitzak: www.guaixe.eus

Sakandarrak EH Mendi Erronkan (67 km,3.600 m desnibel +)

Gizonak1. Julen Mtz de Estibariz (Barrundia)

7:03:2313. Jose Luis Beraza (Uhar.) 7:36:3325. Aritz Munarriz (Etx.) 7:54:2835. Joxeja Maiza (Etx.) 8:01:3698. Fidel Jimenez (Etx.) 8:58:03

185. Jabier Beraza (Irur.) 9:42:20204. Roberto Jaka (Etx.) 9:49:58205. Aitor Salinas (Etx.) 9:50:22239. Ruben Moral (Irur.) 10:00:42260. Iban Verdugo (Etx.) 10:07:45319. Damian Andueza (Alts.) 10:29:04322. Alberto Anton (Alts.) 10:29:18344. Iñaki Morillas (Irur.) 10:41:08347. Alberto Mtz de Lagran (Alts.)

10:42:11376. Ion Zubiria (Alts.) 10:58:08436. Sergio Goñi (Olaz.) 11:25:07477. Felix San Roman (Alts.) 11:53:40

Emakumeak27. Oihana Kortazar (Mutriku)7:55:02

312. Arantzazu Larrañaga (Uhar.)10:26:09

Sakandarrak Camille Extremen (31 km)

1. Hassan Ait Chaou 3:00:5015. Aritz Ganboa 3:34:0416. Ander Unzurrunzaga Iurrebaso

3:35:1336. Francisco Javier Codon 3:49:0591. Ander Unzurrunzaga Ganboa

4:10:24108. Javier Noveleta 4:14:31122. David Mutiloa 4:21:19268. Fermin Zornoza 4:57:42357. Francisco Javier Juango 5:46:51369. Javier Bados 5:58:35

*Oharra: Sailkapenean ez zegoen korrika-larien jaioterriko daturik eta gerta daitekenorbait ez agertzea.

www.lakuntza-aralar.comLasterketari buruzko informazio guztia.Lakuntza-Aralar mendi

lasterketa, nobedadeekin

Pilota

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak

22 urtez azpian:Zudaire-Eskudero 13 / Mugiro-Agirre 22Seniorren 3. eta 4. postua:Urkizu-Altuna 19 / Apezetxea-Arratibel 22Seniorrak:Ongay-Tabar 16 / Yoldi-Gorriti 22

Gorritik jantzi zuentxapela Irurtzunen

Mendi lasterketak

Sakandarrak bikain Euskal HerrikoErronkan eta Camille Extremen

Korrikalariak, Fidel Fimenez tartean, Euskal Herriko Erronkan (67 km).

Aukeran: 24,7 km edo 13 km

Korrikalari guztiak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzako plazatik eta Atazarko igoeratik Guarde-txera igoko dira (1.035 m), antzinako galtzadatik pasaz. Ibilbide luzea hautatzen dutenakGuardetxetik Albi eta Mugerdin barneratuko dira, Belokiko lepora joz (1.205 m) eta handik zu-zen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera (1.431 m, Aralarko tontorrikaltuena) iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Desaoko borda eta Pagomari(1.140 m) atzean utzita eta Aranguneko portutik jaitsiko dira. Aldiz, ibilbide motza hautatzendutenek Guardetxeko pista eskuinean utzita pagadian barna Larluzgaineraino (1.103 m) iritsi-ko dira eta handik ekingo diote jaitsierari, Etxaaltxetatik pasaz eta Aranguneko portutik jai-tsiz. Ibilbidean barna 5 kontrol eta 4 hornidura gune egongo dira eta bukaeran auzate ederraizango da korrikalari guztiendako. 80 pertsona baino gehiago ariko dira antolakuntzan.

Andra Mari PilotaTxapelketako finalak Larunbatean, 10:00etan, Lakuntzakopilotalekuan

112 neska-mutiko lehiatu dira atse-denaldietan Andra Mari ikastolanjokatu den txapelketan, LH 1. mai-latik LH 6. maila bitartean.

Olaztiko txapelketa

Asteburuan 7 partida jokoan. Infor-mazio gehiago: www.guaixe.eus

Finalak

Larunbatean, 10:00etan, Lakuntzan:1.Ttikia:Elorri Mendinueta-Maia-len Larraza / Auritze Beltza-Arhane Jimenez2.Ttikia:Jon Unai Gonzalez-IzaiMartinez / Xabier Etxabarri-Aimar Erdozia2.Ttikia:Jon Mariñelarena-ManexHuarte / Beñat Ganboa-Unai RazkinUmeak:Nahia Iza-Julene Orella /Eider Murugarren-June AstitzUmeak:Enaitz Arregi-Kemen Zaba-la / Manu Reparaz-Belatz NavarroKimuak: Oihana Jaka-MaddiMariñelarena / Amaia Petriati-Alaitz UlaiarKimuak:Pello Altzelai-Gari Novo-selsky / Iker Ijurko-Iraitz Imaz

Page 12: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a12 kirola

Altsasuko BTT Zeharkaldiaren 21.edizioa antolatuko du BarrankaTxirrindulari Taldeak igandean, 9:00etan.Bi ibilbide daude aukeran: luzea, 46km-koa eta laburra, 34 km-koa

Barranka Txirrindulari Taldeakantolatuta, igandean jokatuko da21. Altsasu BTT Zeharkaldiak. Tal-deak Altsasuko Udalaren lagun-tza izan du eta Nafarroako RuralKutxa, Selk, Sakana Optika, Nafa-rroako Gobernua, Diario de Noti-cias eta Iruña Comunicación Tex-til dira probako babesle nagusiak,beste hainbat babeslerekin bate-ra. Txirrindularitza egutegianizen handia du Altsasuko probaez lehiakorrak, eta antolakuntzakparte hartze handia espero duiganderako, 500-600 pertsoneningurukoa. Izan ere, Euskal Herri-ko egutegian finkatuta dagoenproba da, Nafarroako probetanzaharrena. Helburua, betikomoduan, gure eskualdea erakus-tea eta gure paisaietan bizikleta-rekin disfrutatzea da. “Etortzendenak disfrutatzea, hori da nahi

duguna. Normalean gure ibilbide-ak gustatzen zaizkie eta etortzendena pozik doa” adierazi du anto-lakuntzako Julian Claverrek.

Izena ematea zabalikAltsasuko BTT Zeharkaldirakogaur, ekainaren 10eko 12:00ak arteeman daiteke izena www.barran-katt.com web gunean (federatuek18 euro, federatu gabekoek 22 euro,Barrankako bazkide federatuek 8euro eta Barrankako bazkide ezfederatuek 12 euro). Bestela, bihar,probaren egunean, 7:45etik 8:55eraarte egin daiteke inskripzioa, Foruplazan. Guaixeko erredakzioa ixte-rako orduan 374 biker zeuden ize-na emanda. Aurreko urtean 451 txi-rrindulari aritu ziren.

Proban parte hartzera anima-tu duteAntolatzaileek Altsasu BTT zehar-kaldian parte-hartzera animatudituzte sakandarrak, “ibilbidea ede-rra delako, pribilegiatua. Urtero

ibilbidean berrikuntzak sartzensaiatzen gara, ibilbidea aldatzen, jen-dea ez aspertzeko. Eta biker guztiekeskertzen dute hori”. Dena ongiateratzeko egunean bertan 100 per-tsona inguruk egingo dute lan. Anto-lakuntzak guztia antolatu ahal iza-teko babesleen laguntza eskertu du.

Opariak eta zozketakTxirrindulariek kirol kamisetateknikoa, Laket txistorra, Kateal-de patea, Lacturale esne litroa etaAgrozumos etxeko produktua jaso-ko dute. Horretaz aparte, hainbatsari zozketatuko dira txirrindula-ri guztien artean.

FS 5 Nafarroa txapelketakozilarrezko mailako txapelduna izanda Uharte Arakilgo taldea etadatorren denboraldian ohorezkomailan ariko da. Arbizu hirugarrenasailkatu da

Denboraldi borobila. Hori da Uhar-te Arakilgo Aralar Mendi aretofutbol taldeak egin duena. FS 5 Nafa-rroa Areto Futbol Txapelketan par-te hartu du Aralar Mendik, zilarrez-ko mailan, beste 12 talderekin bate-ra –Cervecería La Abadía, Arbizu,Bar Kayak, Veri, Zurriagazo, Tafa-

trans, APM Prevención, UtokanFutbol Factory, Tantatic, Olite, Car-castillo eta Absolut–, eta 49 puntu-rekin liga irabaztea eta mailaz igo-tzea lortu du talde berdeak. Cerve-ceria La Abadía izan da bigarrena,48 punturekin, eta Arbizu hiruga-rrena, 47 punturekin.

Uharte Arakilgo taldea zila-rrezko mailako talderik erregula-rrena izan da, torneoko golegile-rik handiena eta partida gutxiengaldu dituena.

Ioseba FernandezEspainiakoTxapelduna100 metrotan eta sprintean gailenduzen iturmendiarra

Asteburuan Espainiako IrristaketaZirkuitu Txapelketa jokatu da Iru-ñeako Antoniuttin. Nafarroako selek-zioa bikain aritu da eta 23 podiumlortu ditu. Juniorrak, seniorrak etamasterrak lehiatu ziren. Tartean,Berriroere taldeko Ioseba Fernan-dez iturmendiarrak puntan jarrai-tzen duela erakutsi zuen. Fernan-dezek 100 metrotan eta sprinteanirabazi zuen.

135 txirrindularik osatu zuten VI.Sakana Burunda txirrindularitzamartxa

Larunbat goizean 135 txirrindu-larik ekin zioten Barranka Txi-rrindulari Taldeak hainbat babes-leren laguntzarekin antolatutakoVI. Sakana Burunda txirrindula-ritza martxari, eguraldia lagun.

Txirrindulariek bi aukera zituz-ten. Ohiko ibilbidea, luzea (124km), tartean Uharte Arakildik SanMigelera igotzen zena, eta laburra-goa (100 km), San Migelera igotzenez zena. Gehienek, 85ek, aukeraluzearen alde egin zuten. Tropelguztia batera atera zen. Lehenik etabehin, Ziordiraino joan ziren, ber-tan buelta hartu eta Olaztitik Alta-mira igo eta jaitsi egin zuten, zuze-nean Etxarri Aranatzera joateko.Handik Lizarragako katea igo zuteneta Arbizutik jaitsi ziren, segidanUharte Arakilera heltzeko. Probaluzea hautatu zutenek San Migeligo zuten eta ondoren Baraibartik

Oderitzera iritsi ziren eta Madotze-ko portua jaitsi ondoren, Urdiaine-raino iritsi ziren, San Pedrotik bar-na Altsasura heltzeko. Aldiz, ibil-bide laburrekoek Uharte Arakildikaurrera jarraitu zuten, Zuhatzurai-no, eta han buelta hartu eta geroUrdiainera joan ziren, San Pedro-

tik Altsasura heltzeko. Helmugan txirrindulariek pae-

lla bikaina bazkaltzeko aukera izanzuten. Gainera, oparia jaso zuten.Probaren antolakuntza bikainanabarmendu zuten partaideek. 25pertsona aritu ziren lanean guztiabehar bezala antolatzeko.

LasterbideanAntton Zelaia 10.a eta MariaGoikoetxea 3. emakumea izan ziren

1.000 korrikalari pasa aritu zirenAraian jokatutako presoen aldekolasterketa solidarioan. Proba nagu-sian (8,5 km) Aitor Mimenza (29:09)sartu zen lehena. Antton Zelaiaurdiaindarra 10. a sartu zen (32:04),probako 3. beteranoa. Maria Goi-koetxea etxarriarra probako 3.emakume onena izan zen (38:59).

Mendi txirrindularitza / BTTIrristaketa

Ioseba Fernandez, dominarekin.

Altsasu bikerrentopaleku

Bi aukera: 46 km eta 34 km

Bi aukera daude ibilbide luzea (47 km, 980 m desnibela) eta laburra (34 km, 550 m desnibela).Txirrindulari guztiak goizeko 9:00etan aterako dira Altsasuko plazatik. San Pedrotik barna La-rrasoleko azpialdera igoko dira, eta autobia azpiko pasabidetik, Lekuonatik, toboganetakopista hartuko dute, Sorozarretara heltzeko. Hortik, Orobera iritsiko dira, eta handik Urdalurre-ra. Hemen bi ibilbideak banatuko dira. Ibilbide luzekoek 10 km inguruko buelta bat emangodute, Irumugarantz joaz. Handik jaitsi egingo dira Beundara igotzeko. Bertan egongo da horni-dura gune nagusia. Ibilbide motzekoak, aldiz, Urdalurretik zuzenean Beundara joango dira,200 metro ibilita. Beundatik aurrera elkarrekin ariko dira guztiak. Txurrukopuntatik jaitsieraberezia egingo dute “Orain arte ez gara inoiz bertatik jaitsi. Kilometro t´erdi inguruko jaitsierada, Urdalur urtegiko errepidera jaisten dena. Bikerrei izugarri gustatuko zaie” adierazi du Cla-verrek. Hortik aurrera Orobera sartuko dira –hornidura likidoa izango da bertan–, eta Zapardi-tik Cementos Portlanden atzealdera aterako dira. Buelta hartu eta Ameztiatik Geltoki auzorairitsiko dira, San Juan kaletik Foru Plazako helmugara joateko.

Areto futbola

Txirrindularitza

Sakanari buelta bizikletan

Aralar Mendik sekulako denboraldia egin du.

Sakandarrak Lasterbidean (8,5 km)

Gizonak1. Aitor Mimenza (Elorrio) 29:09

10. Antton Zelaia (Urd.) 32:0417. Fco. Javier Gomez (Alts.) 33:0825. Fran Araña (Arb.) 34:1932. Juan Mariñelarena (Alts.) 35:0861. Axier Larrion (Alts.) 37:2565. David Oroz (Urd.) 37:39

Emakumeak40. Ainhoa Lendinez (Elgoibar) 36:0590. Maria Goikoetxea (Etx.) 38:59

170. Haizea R. de Alda (Alts.) 43:56288. Isabel Pozueta (Alts.) 48:48363. Olatz Azazeta (Alts.) 52:47

*Sailkapen osoa: www.guaixe.eus

Espainiako Supermotard Master 35txapelketako liderra da olaztiarra

Igandean Espainiako SupermotardTxapelketako 2. proba jokatu zen,Badajozeko Talavera la Realen. Pilo-tuek hiru eremu osatu behar izanzituzten, 8 minutu eta 2 itzulikoak.Fernando Urra olaztiarrak hirueremuak irabazi zituen. Lehenda-

biziko eta bigarren mangan, hasie-ratik lehena kokatu zen. Hirugarrenmangan, ordea, lur eremuan ero-rikoa izan zuen olaztiarrak. Bainaazken posiziotik aurrekoak aurre-ratzen hasi zen, lehen postuan buka-tu arte. Espainiako SupermotardMaster 35 txapelketako liderra dagidari olaztiarra.

Aralar Mendi txapeldunaMotoziklismoa

Urra Espainiakoan lehena

San Migelen Armendariz azkarrena

Sakana-Burunda proba ez lehiakorra da, baina Uharte Arakildik San Migelerainoko igoe-rako denborak hartzen dira. Aurten azkarrena Faltzesko Daniel Armendariz izan zen (33:33),baina ez zuen Carlos Palaciosek ezarritako errekorra gainditu (30:27). Bigarrena Iñigo Are-llano altsasuarra izan zen (34:51). Sakandarren sailkapena: www.guaixe.eus.

Atletismoa

Botxa

Finalen txanda

Iratxo Txapelketa

Larunbatean, finalerdiak:19:30ean: 1 postua / 4. postua20:30ean: 2. postua / 3. postua.Igandean, finalak19:30ean: 3. eta 4. postuak20:30ean: Finala

Page 13: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a kirola 13

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

URREZKOABITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

Produktua opari.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menu bereziarekin txupitoadoan.

Bihar, larunbatean, 14:30etik aurrerajokatuko da IV. Iturmendi ErlojupekoTrofeoa, Nafarroako kadeteen, juniorren23 urtez azpikoen eta eliteenTxapelketa, eta 23 urtez azpikoenEuskadiko Txapelketa izango dena

Iturmendi puntako txirrindula-rien bilgune izango da bihar. IV. Itur-mendi Erlojupeko Trofeoa dagojokoan. Orain arte kadete eta juniormailako txirrindulariek hartzenzuten parte aldi berean Nafarroa-ko Erlojupeko Txapelketa zen pro-ba honetan, baina aurten, aipatubi kategoria horiez gain, afiziona-tuak ere ariko dira, 23 urtez azpi-ko eta eliteen Erlojupeko Nafarro-ako Txapelketa baita ere izango bai-ta Iturmendikoa. Eta hori gutxi ez

balitz, proba, aldi berean, 23 urtezazpiko Euskadiko Erlojupeko Txa-pelketa izanen da.

Bizikletara igotzen lehenak afi-zionatuak izango dira, 14:30ean.Txirrindulariak, minutu batekoaldearekin banaka aterata, 19,6 kmosatu beharko dituzte. Jubenilak16:00etan abiatuko dira (14 km).Kadeteak, aldiz, 18:00etan hasikodira lanean eta 10 km izango dituz-te aurrez aurre.

Eskolakoak EtxarrinIgandean, 11:00etan, eskolen mai-lako San Kiriko TxirrindularitzaSaria jokatuko da, Etxarri Ara-nazko Errotonda-Burundabiden.

470 partaide izan ditu kanpainak

Astelehenean Mank-eko Kirol Zer-bitzuak antolatutako GurasoakEntrenatzen kanpainako KiroltasunSariak banatu ziren. Gurasoek kiro-lean txalotzeko jokaera bat aipatubehar zuten eta arbuiatzeko bestebat, eta neska-mutikoek gai honeninguruko marrazki, komiki edonarrazioa egin behar zuten. Mank-eko Kirol Batzordeko buru AlbertoMartinezek banatu zituen sariak,eta kiroltasunaren balioen garran-tzia nabarmendu zuen. “Oso balo-razio positiboa egiten dugu. 470 par-taide izan dira. Haurrek eta gura-soek kirol baloreak barneratzendoazela ikusi dugu” adierazi duAmaia Gerrikagoitia teknikariak.Partaide guztiek gosarirako kirol-tasunaren katilua jasoko dute.

Igandean kade-teen EuskadikoT x a p e l k e t ajokatu zen Gas-teizen (60 km).GastronomiaBaska-Avia tal-deko Jon Barre-netxea izan zen txapelduna(1:34:48). 11 segundora tropeltxoasartu zen, Burundako QuesosAlbenizeko Ailetz Lasa buru zela.Aralarko Intersport Irabiako JosuEtxeberria 23.a sartu zen, bere tal-dekide Imanol Galarza 34.a, BeñatEtxezarreta 53.a, Javier Mitxaus59.a eta Urko Gorriti 60.a.

Kadeteen puntakotorneoa biharEtxarrinEtxarri Aranatz, Osasuna, Real Unioneta Danok Bat talde kadeteek torneoajokatuko dute bihar San Donato futbolzelaian, 15:30etik aurrera

Ikasturte bukaera futbol torneoa-rekin despeditzen du Etxarri Ara-natz Futbol Taldeak. Aurten kade-te mailako torneoa izango da etalarunbat arratsaldean jokatuko da,San Donato futbol zelaian. Osasu-na, Real Union, Danok Bat eta Etxa-rri Aranatz taldeetako kadeteakizango dira lehiatuko direnak. Lehe-nik eta behin bi finalerdi jokatukodira eta ondoren 3. eta 4. postuaketa final handia erabakiko dira. Tor-neoa jokatzen den bitartean zer edaneta zer jan egongo da futbol zelai-ko tabernan eta zozketak egingo dira.

Javier Goikoetxeaeta Carlos Aldekoatxapeldun VillahozenA ze nolako asteburuaz gozatuduten Carlos Aldekoa pilotuak etaJavier Goikoetxea kopilotu olaztia-rrak (Ford Fiesta R5+). Larunbate-an Burgoseko Villahozeko Lur Gai-neko Rallysprintean 2015eko garai-pena errepikatzeko aukera izanzuen bikoak. Eta igandean Madri-len El Molarreko Lur Gaineko Rallys-printean laugarrenak sailkatu ziren.

Futbola Txirrindularitza

Etxarriko Kadeteen Torneoa

15:30ean: 1. finalerdia:Etxarri Aranatz – Osasuna16:30ean: 2. finalerdia:Real Union – Danok Ba17:30ean: 3. eta 4. postuak.18:30ean: Final handia.

Automobilismoa

Javier Goikoetxea, eskuinean.

Erlojuaren kontrako Nafarroako etaEuskadiko Txapelketa Iturmendin

Maialen Aramendia 2015ekoan.

»

Ailetz LasabigarrenaEuskadikoTxapelketan

Daniel Mugika garaileAltsasuko XXXI. Udaberri Trofeoan

Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, igandean junior mailako XXXI. Udaberriko Tro-feoa jokatu zen Altsasun, jubenil mailako Nafarroako Txapelketa (91 km). Txirrindulariek lau-tan igo behar izan zuten Altamirako portua. Helmugara 14 taldeko tropeltxoaa iritsi zen etaesprint estuan Combustibles Galdeanoko Daniel Mugika izan zen txapelduna (2:18:57). Trans-Lujan CC Mollet taldeko Daniel Melladok eta David Gijonek osatu zuten podiuma. Quesos Albe-niz taldeko Alex Unzilla 10.a sailkatu zen, denbora berean. Bere taldekide Asier Etxeberria13.a izan zen, Xabier Maiza 17.a, Hodei Zia 20.a eta Juan Riaño 30.a. Taldeka, Quesos Albe-niz hirugarrena izan zen. Tartekako helmugen trofeoa Hodei Ziak irabazi zuen. Bestalde, larunbatean, Azkonan jokatutako afizionatuen Nafarroako Txapelketan LizartekoOscar Rodriguez izan zen lehena eta 23 urtez azpiko Nafarroako txapelduna. Rural Kutxa tal-de sakandarreko Iker Azkarate 5.a sailkatu zen, Josu Zabala 6.a, Sergio Rodrigez 13.a eta OdeiJuango lakuntzarra 17.a. Josu Zabala elite mailako Nafarroako txapelduna izan zen. Eta igan-dean Rural Kutxako Iker Azkaratek irabazi zuen Markina-Xemeingo lasterketa.

Kiroldegia

KiroltasunSariakbanatuta

Padela

Olaztiko ErburuaTxapelketarakoizena ematea zabalik16 urtetik gorakoek har dezakete par-te Olaztiko Erburua Padel Txapelke-tan. Izena ematea zabalik dago, ekai-naren 18ra arte, Erburua Kiroldegianedo 948 564 512 telefonoan. Txa-pelketa ostiral arratsaldetan eta larun-bat goizetan jokatuko da eta finalaOlaztiko festetan izanen da.

Alberto Martinezek banatu zituen sariak

1.saria: bizikleta. Anne Gorritxo Urzelai (Andra Mari). 2. saria: patinak. Mikel Regil Fer-nandez (Zelandi). 3. saria: ur azpian ibiltzeko betaurreko, tuboa eta aletak. Irune Mera Sua-rez (San Donato). 4. saria: futboleko baloia. Julen Larraza Salinas (Luis Fuentes). 5. saria:saskibaloiko baloia. Oihan Aldabe Salinas (Andra Mari). 6. saria: errugbiko baloia. AraitzNapal Huizi (Andra Mari). 7. saria: eskubaloiko baloia. Iratxe Lapuente Perez (Jesusen Biho-tza). 8. saria: raketa. Izadi Barandiaran Leiza (San Donato). 9. saria: pala. Aiora LarrazaSalinas (Luis Fuentes). 10. saria: eskupilotako pilota. Artzai Karasatorre Sureda (AndraMari). 11. saria: xiba. Iraia Bakaikoa Olmedillo (Iñigo Aritza).

Page 14: 556 guaixe

Udako musika

Kaixo lagunok, gaurkoan gauzakezberdin egiteko gogoekin nator,eta uda gainean dugunez, talde,abesti eta estilo ezberdinak gomen-datuko dizkizuet uda goiz, arratsal-de eta gauetarako. Pertsonalki udan denbora dudane-an, gehien gustatzen zaidan gau-zetariko bat lorategi batean lagu-nekin biltzea da, eta bertan gitarra

bat eta kaxoi, djembe edo beste edo-zein tresnarik baldin badago, gau-za ezin da hobera joan. Beraz, niregustuen arabera talde batzuk etahauen abestiak gomendatuko diz-kizuet. Egunari hasiera gogotsu batemateko adibide batzuk hauekdira, estilo oso ezberdinekoak bai-na denak dira baliagarriak.Alde batetik Caravan Palace elek-tro swing taldea daukagu. Hauekswing musikari buelta bat ematendiote eta doinu elektronikoak sar-tzen dizkiote. Horrela, entzutekoabesti oso errazak eta erritmo bizi-koak sortzen dituzte. Etxeko lanakegiteko oso egokiak direla esangonuke. Ondoren Los de marras tal-dearen “Hoy” abestia gomendatu-

ko dizuet. Balentziako rock taldehonen abesti hau ikaragarria da egu-na ondo eta gustura hasteko. Batu-kada doinuak aurkituko dituguabestian zehar eta letra bikaina da;umore eta kritika soziala nahastuzlortzen dute hori.Jarraitzeko, eta bazkaltzeko orduaailegatzen denean, lasaitasun pixkabat bilatzeko asmoarekin beste tal-de estilo batzuetara jotzea gustatzenzait, baina batez ere talde hauek akus-tikoan egindako lanetara. Ordu haue-tan hegoalderantz jotzea gustatzenzait, eta rumba doinuen bila noa. Haulortzeko El canijo de Jerez jartzendut behin baino gehiagotan, Losdelinquentes taldearen abeslariakbakarka egindako ibilbidea oso poli-

ta iruditzen zaidalako eta haiek dei-tutako “garrapatero” estiloa oso gus-tukoa dudalako. Hemen rumba doi-nuak rock-arekin nahastuta aurkitu-ko ditugu, oso letra freskoak etaerritmo bikainak.Rumba doinuak funk musikarekinnahastuta ere aurkitu ditzakegu, etahorretarako Juanito Makandeentzutera joan beharko dugu. Berebakarkako ibilbidean Makande Elcanijo de Jerez baino lasaiagoa aur-kituko dugu, baina Los Kamikazestaldearekin jotzen duenean funkmusikak eta inprobisazioak hartzendute protagonismoa.Arratsalde partean eta gaua aile-gatu arte, igerilekura edo mendi-tik buelta bat emateko aukera bal-

din badut niri giro lasaia aurkitzeagustatzen zait. Hori lortzeko jartzendudan lehenengo taldea Iseo tal-dea da. Talde honen abeslariak trans-mititzen duen lasaitasuna eta armo-nia kristona da, eta gainera ahotsikaragarri horri jarraitzeko taldebikaina du atzetik.Arratsalde mugituago bat nahi bal-din badut nire belarriak entzungodutena Blues Pillstaldea izango da.Indar handiko taldea da, aurretikere aurkeztu nizuen talde hau etanik oraindik ezin izan ditut ahaztu.Horrelakoa da udan nire egunero-ko dosia, espero dut honek zuenuda egunetarako laguntza moduanbalio izana, talde hauekin uda osoaaspertu gabe pasa dezaket nik.

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a14

kultura >>

bazterretik

Aritz Viñas

Larunbatean, 11:30etik aurreraUharte Arakilen elkartearenurteurrena ospatuko da. Dantzariaketa zanpantzarra ariko dira.Bazkaltzera 150 bat elkartuko dira

Uharte Arakilen kulturamugitzeko asmoz herritartalde batek duela hamar

urte sortu zuen Galtxorratx. Herriondoko toponimo bat hartu zutenizentzat eta hala ekin zioten eus-kara taldea sortzeari eta kulturatailerrak antolatzeari. Iñaki Rete-gi Martiarenak, Galtxorratx talde-ko kideak, azaldu digunez, kultu-ra arloa lantzean dantza taldea etazanpantzar taldea sortu ziren.Hamarkada honetan gorabeherakizan dituztela aitortu digu: “orainbakarrik dantza taldea eta zanpan-tzarra ditugu”. Bi taldeak ere osa-sunez iritsi dira urteurrenera.

ZanpantzarraHamar urte hauetan taldean sar-tu-irtenak egon badira ere, zanpan-tzar taldeak aurrera egin du. Adinguztietako dozena bat kide diragaur egun, emakumezkoak gehie-nak. “Berez zortzi bikote daude,baina bakarren batek huts egitenbadu, besteak hartzen du. Ongidago gehiago egotea”. Galtxorratxzanpantzarrak Uharte Arakilenantolatzen diren ekitaldietan par-te hartzen du soilik: Olentzero,Errege eguna, ihoteak, festak…Salbuespena Irañetan aritu izandiren aldi bakanak izan dira.

Materiala erosteko berriki uda-laren diru-laguntza jaso dute. “Biga-rren eskuko materiala erosigenuen. Apurtu ziren, konpondugenuen baina dagoeneko ez dubalio. Fale berriak erosiko ditugu.

Larruak eta ere aldatu nahi ditu-gu gero” adierazi du Retegik.

Dantza taldea Adinez banatutako bi dantza tal-de ditu Galtxorratxek, txikiak (20bat) eta handiak (12 bat). Azkenhorien irakaslea da Retegi bera etaduela hiru urtetik, berarekin ika-si duten batzuk dira txikien talde-ko irakasleak. Dantzari guztiakuhartearrak dira, Gartzarongoneska bat ez beste. “Herri txikiaizateko nahiko ongi”.

Dantzariak entseatzen “nahikotxintxo” joaten direla azaldu diguRetegik. Larunbat goizetan entse-atzen dute txikiek eta helduekasteazken arratsaldean. Galtxo-rratxen hamar urteetan txikiendantza taldea hasi eta helduenerasalto egin duenik bada. Batzuk etabesteek Euskal Herri guztiko dan-tzak ikasi eta dantzatzen dituzte.Dantza egin ahal izateko musika-riak lortzea “zailagoa” dela aitor-tu digu Galtxorratxeko kideak.

“Musika oso garrantzitsua da.Uharten akordeoilari bat dugu.Irurtzundik, Ihabarko neska txis-tularia, gaiteroak, guk trikitiekinahal duguna egiten dugu… Bainazailago izaten da. Azkenean ezdaude musikari asko. Moldatzengara, baina zaindu beharrekoada. Uharten ez dago musika esko-larik eta hori nabari da”.

Uharteko ospakizunez aparte,dantzariak herritik kanpo ere ari-tzen dira. Amaiur dantza taldeakIruñeko Alde Zaharrean urteroospatzen duen Folk-lore egunean10 urtetan parte hartu du Galtxo-rratx dantza taldeak. Irurtzunenedota Etxarri Aranatzen haiek dan-tzan ikusi dituzte. Dantzarien gura-soek urteurren ospakizunen anto-lakuntzan emandako laguntzaeskertu du Retegik. Biharkoaz,egungo dantzariekin batera dantza-ri izandakoek ere Uharteko zortzi-koa dantzatuko dutela aurreratudigu, “jende dexente elkartukogara”.

Egitaraua11:00etan Orritz (Irurtzun), Larratz(Burlata) eta Galtxorratx dantza taldeak,banaka ordu erdiz plazan. 12:30ean Dantzariak, fanfarrea,erraldoiak eta joaldunak kalejiran. 13:30ean Dantzaldia, plazan. 14:30ean Herri bazkaria. 17:00etatik 22:00etara DantzaldiaElizagoien Ahizpak eta Gabenarataldearekin. *Egun guztian Sakanako artisauen azoka.

Igandean, 18:30ean, Etxarri AranazkoAndra Mari ermitan Etxarrikoabesbatza txikia

Ikasturtea despeditzeko kontzer-tua eskainiko du Etxarriko abes-

batza txikiak etzi Jasone Razkin etaElena Garziandiaren zuzendari-tzapean. Azken horrek esan digu-nez, “kontzertu dibertigarria, ezber-dina izanen da. Haurrei zuzendu-takoa da, ausartagoa.” Kantuan 6eta 14 urte bitarteko 59 haur arikodira. Gehienak, 40 bat, etxarriarrakdira. Baina haiekin batera Lakun-tzako, Arbizuko, Bakaikuko etaAltsasuko haurrak ere badaude.

Garziandiak aitortu digu abes-larien baratza badagoela. “Txi-

kienen kantu prestakuntza da hel-burua, Etxarri Aranazko abesba-tzara jauzi egin dezaten”. Gar-ziandiak jakinarazi digunez, egu-berrietan handien kontzertukoobra batzuk kantatu zituzten txi-kien abesbatzako bost kide nagu-sik. Eta hala egin dute ondoren ere,“esaterako Erriberriko emanal-dian hiru abesti kantatu zituzten.Halakoetan nagusien ostiralekokontzertuaren zati batera joatendira. Pixkanaka sartzen dira”,esan digu Garziandiak. Etxarrikoabesbatza txikian sartu nahi due-na, igandeko kontzertuaren ondo-ren zuzendariengana hurbiltzeabesterik ez du egin behar. +www.guaixe.eus

Festak iragartzekokartel lehiaketa

Bakaikuko kultura batzordeakfestak iragartzeko kartel leiha-

keta antolatu du. Aurkeztutakolan guztietan honako testua egonbeharko du: Bakaikuko festak 2016uztailaren 22tik 26ra. Lehiaketakbi maila ditu: 7 urte bitartekoenaeta 14 urte artekoena. Lanak,gutun-azal baten barruan, SanJoan egunean aurkeztu daitezke,opila jasotzerakoan. Hautatutakolanak festen egitarauko azaleanargitaratuko da. Lehiaketara aur-keztutako lanen erakusketa, bes-talde, festetan izanen da ikusgai.

Festetarako kartelbila Olaztin

Santa Ana festak iragartzekoOlatzagutiko Udalak kartel

lehiaketa antolatu du. Karteleanhonako testua agertu beharko da:Santa Ana 2016. Olazti. Uztailaren23tik 26ra. Del 23 al 26 de julio. Edo-zein teknika erabiltzeko aukeraizanen da. Lanak, A3 tamainan, pli-ka sistema erabiliz aurkeztu behar-ko dira udaletxean hilaren 20ko14:00ak baino lehen. 3 maila izanendira: 11 urte bitartekoak, 12 eta14urte eta 15 urtetik gorakoak. Mai-la bakoitzeko sari bana emanen da,50, 100 eta 150 eurokoa.

FOLK DOINUAK URDIAINEN: Elorri talde nafarrakeuskal eta irlandar folk doinuak ekarriko ditu gaur,20:00etan, Urdiaingo plazara. Nafarroako Gobernua-ren 400/1000 programako emanaldia da.

Dantza nagusiGaltxorratxen10. urteurrenean

Haurrendako kontzertua

Page 15: 556 guaixe

Guaixe • 2016ko garagarrilaren 10a kultura 15

Maila Saria Idazlea Ikastetxea Herria IdazlanaPoesia saila LH 5. eta 6. 1. 50€ Gorka Gasco Claver Zelandi IP Altsasu Mundua

2. 40€ Nahia Miguel Goikoetxea Zelandi IP Altsasu HondartzanDBH 1. eta 2. 1. 70€ Willy Ismael Torres Lucero Jesusen Bihotza Olazti Nor zara?

2. 60€ Vladimir Popa Altsasu BHI Olazti Ene bixotza2. 60€ Irune Lizarraga Altsasu BHI Altsasu Denbora

Ibañez de OpakuaDBH 3. eta 4. 1. Hutsik

2. 80 € Carla Benítez Cheza Jesusen Bihotza Urdiain Ordenaren garrantziaBatxilergoa eta.. 1. 110€ Idoia Granizo Uribarrena Altsasu BHI Altsasu Bizhitza

2. 110€ Ane Palomo Jaka Altsasu BHI Altsasu Negua Narrazio saila LH 5. eta 6. 1. 50 € Andrea Ihaben Remírez San Migel Uharte Ipotxa eta liburu magikoa

2. 40 € Hegoi Legarra Marcos Zelandi IP Altsasu Nola sortu zen pintxoa?DBH 1. eta 2. 1. 70€ Naroa Carrasco Macho Altsasu BHI Altsasu Ur bila

2. 60 € Zuriñe Serrano Etxeberria Atakondoa Irurtzun Posdata: maite zaitut DBH 3. eta 4. 1. 90 € Ekain Alegre Gil Altsasu BHI Altsasu Balearen bila

2. 80 € Andrea Imatz Azkargorta Jesusen Bihotza Ziordia Bidegabeko haurtzaroa Batxilergoa eta ... 1. Hutsik

2. 100 € Naroa Legarra Marcos Altsasu BHI Altsasu Zergatik?Komiki sailaLH 5. eta 6. 1. 50 € Izadi Barandiaran Leitza San Donato / Bakaiku Orka taldea

Koldo Arnantz 2. 40 € Ander Villalobos Hernaz Zelandi IP Altsasu Batu zeruan!

DBH 1. eta 2. 1. 70 € Uxue Biain Goñi Andra Mari / Etxarri Ezinezko maitasunaKoldo Arnantz

2. 60 € Iraia Pacheco Gonzalez Atakondoa IP Errotz Orreaga 2. 60 € Naroa Carrasco Macho Altsasu BHI Altsasu Felixiano eta

Pankraxioren desbenturakDBH 3. eta 4. 1. Hutsik

2. HutsikBatxilergoa eta ... 1. 110 € Aitor Bengoetxea Larunbe Altsasu BHI/ Altsasu Nire opor onenak

Koldo Arnantz 2. Hutsik

SaridunakMaila Idazlea Herria Idazlana Saria1. maila Eneko Pagola Azkarate Anotz Lehenengo hasiera Liburu sorta(A1 eta A2)

Alberto Urkixo Artola Altsasu Gure altxorra Liburu sorta2. maila (B1) Pili Rellan Bautista Altsasu Uso mezularia Liburu sorta3. maila (C1) Joakina Zubiria Galartza Altsasu Gure amonaren etxea Liburu sorta

Jose Mª Rodriguez Mazkiaran Altsasu Izorratuta geratu nintzen Liburu sorta

Ibarreko ikasleen artean eus-karazko sorkuntza sustatuasmoz, Sakanako Mankomu-nitateko Euskara Zerbitzuak

aurten ere Maria Markotegi sariaantolatu du. Ilustrazioa, narra-zioa, poesia eta komiki sailetanaurkez zitzaketen euren lanakikasleek (ilustrazio sailean LehenHezkuntzako 4. maila bitartekohaurrek parte hartu zuten, bi mai-latan banatuta).

Guztira 986 lan aurkeztu zirenMaria Markotegi sariketara: 679ilustrazio sailean, 143 narrazio sai-lean, 60 poesia sailean eta 104 komi-ki sailean. 26 sarituen artean sari-tan 1.450 euro banatu zituen Eus-

kara Zerbitzuak astelehenean. Gai-nera, 5 pintura zorro banatu zituen.

Parte-hartzaile guztiek, gainera,jaso dute oparitxoa. +www.guaixe.eus

Euskaltegiko ikasleaketa MintzakideakHaiek ere Maria Markotegi sarike-tan euren atala dute. Ikasitako hiz-kuntzarekin sormen lanak sortze-

ko gonbidapena egin zien Euska-ra Zerbitzuak eta lehiaketara 56 lanaurkeztu ziren: 1. mailan 29; 2. mai-lan 11 eta 3. mailan 16. Monika Etxe-barria eta Maria Luisa Zelaia izanziren lehiaketako epaileak.

Larunbatean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Ikuskizunhorrekin despedituko da Iskizaklarunbateko, 15:15etik aurrera,antolatutako erritmikoko festa

Iskiza Sakana gimnastika errit-mikoko klubak eta ErkudengoAma abesbatzak elkarrekin

eskainiko duten ikuskizunariFusion arte izenburua eman dio-te. Abesbatzaren kantuen erritmo-ra koreografiak eginen dituzteIskizako kideek Iortian. Aurrene-ko kantuan abesbatzak Hodei Ale-gre musika eskolako perkusio ikas-learen laguntza izanen du. Sarre-rak kultur gunean bertan eskuratudaitezke.

Gimnastika erritmikoko festahartuko du Altsasuko kultur gunepareko plazak bihar 15:15etatikaurrera (eguraldiak lagundukoez balu, Burunda frontoiak). Saka-nako gimnastak eta beste umebatzuk abiaraziko dute ospakizu-

na: gimnasia erritmikoko apara-tuekin jolasteko aukera izanendute, dantza koreagrafiak eginendituzte, jantziekin argazkiak ate-ra, jolastu, makilatu eta beste asko-rako aukera izanen da. Festa denez,ongi pasatzeko aukera izanen duteparte hartzaileek. Bi orduren ondo-ren, 17:15ean, Iskiza Sakana klu-bekoek Burunda frontoian ikastur-te akaberako erakustaldia eskai-niko dute.

Olatzagutia,pintoreendakomodeloaPintura azkarreko lehiaketako bedera-tzigarren edizioa domekan izanen da

Olatzagutia, inguruak edojendea. Gai horietako bataukeratuta Olatzagutiko

pintura lehiaketan parte-hartzenduten margolariek koadroa osatubeharko dute. Gazte eta helduenmailakoek 9:00etatik 18:00ak arteizanen dute lana aurkezteko epea.Haurrak, berriz, 10:00etatik aurre-ra hasiko dira margotzen.

Olatzagutiko pintura azkarrekolehiaketan parte hartu nahi dute-nek oraindik izena emateko epeazabalik dute. Gaur bertan udaletxe-ko bulegoan eman dezakete izena(948 562 446, 10:00etatik 14:00etara)edo [email protected] e-postan,IX. pintura lehiaketa aipatuz. Dome-kan, berriz, kultur etxean 8:00eta-tik 9:00ak arte eman ahalko da ize-na. Haurren mailan aritzeko epeaatzo despeditu zen. Informazio guz-tia: www.olazti.com.

TabernarenAcantiladozinemetan

Helena Tabernaren azken fil-ma, Acantilado, ostiralean

mustu zen estatuko 66 aretotan.Lucia Etxeberriaren El contenidodel silencio liburuan inspiratutakolana da. Haren gidoia altsasuarrakberak, Andres Martorellek etaNatxo Lopezek idatzi dute. Kana-riar Uharteetan sekta batek Cor-delia gaztea bereganatzen du. Zen-bait hilabete beranduago bere anaiaGabrielek kanarietan sekta bate-an izandako talde-suizidio batenberri jasoko du. Arreba txikienada eta urteetan ez du ikusi. Gabrielirlara joanen da, ikertzera.

EmakumezkoenerresistentziakgrabatutanHilaren 15era arte OlatzagutikoKamiogaina jubilatu elkartean

Mujeres grabando resistenciaskolektiboa 14 emakume mexi-

karrek osatzen dute. Emakumezko-en diskriminazioaren eta indarke-riaren kontra ari diren beste ema-kumezko batzuen eta eurenborroken eta proposamenen inda-rra islatu nahi dute. Horrela mun-duko hamaika milioi emakumere-kin egiten dute bat. “Borrokan ari-tzeagatik eroa deitzen badizute ere,borrokatu!”

Kolektiboko 14 emakumezkoek2014ko garilean #vivas nos quere-mos kanpaina grafikoa zabaltzenhasi ziren Mexikon eta sare sozia-letan. Proiektuaren xedea izan zenemakumezkoen kontrako bortizke-riaren eta feminizidioaren kontraeta autodefentsarako eskubide zile-giaren aldeko grafikak sortzea, mezuargi, ulergarri eta tinkoak emanez.+www.guaixe.eus

Erritmikoko gimnastakabesbatzaren doinura

Euskarazko sormenari saria

Page 16: 556 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA •2016ko garagarrilak 10, ostirala • 2. aroa • 556 zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 30 . . . . . . . . . 9.5 . . . . . . .4.1Etxarri A. 29.2 . . . . . . . 8.5 . . . . . . .9Altsasu 27 . . . . . . . . 10.5 . . . . . . .5.8Aralar 22.2 . . . . . . . 6.4 . . . . . . .4.6Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 12 Max: 16 Min: 11 Max: 17 Min: 10 Max: 20 Min: 12 Max: 18 Min: 11 Max: 15 Min: 10 Max: 16 Min: 9 Max: 15

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 65% euria: 50% euria: 15% euria: 30% euria: 60% euria: 35% euria: 45%

Bazkide zozketaMAIATZEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: %10eko deskontua.Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera.

Artazako Kanpina:

%10eko deskontua.

Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

12 20 27 4

1. Nor zen Axio?Axiok ez du aurkezpen askorikbehar. Bi urte pasa dira Axiok utzigintuenetik. Jaiotzez arbizuarrazen, baina ezkondu eta Ziordian

26 urtez bizi izan zen. Oso eza-guna zen beti laguntzeko prestzegoen pertsona bat zelako, aiz-koran ibiltzen zen, bazkariakegiteko ohitura handia zuen.

2 .Noiz pentsatu zenutendokumentala egitearen ideia?

Arbizuko Monika Etxebarriaribururatu zitzaion eta guri propo-satu zigun. Axiok bere bizitzakoazken lau urteetan ELA izenekogaixotasuna sufritu zuen, oso gogo-rra dena eta behar asko dituena.Gaixo zegoela, Axioren lagunakekimena sortu genuen eta hone-kin diru bilketa eta elkartasun jaierraldoi bat abian jarri genuen. Bielkartasun egun egin genituen,batean Sakanako kultur eragile-ak eta 800 pertsona bildu zituenbazkaria antolatu genuen, etabeste alde batetik rock kontzer-tua egin genuen.

3. Dokumentalarekin aurreraegitea noiz erabaki zenuten?Hil eta berehala zalantzak sartuzitzaizkigun, omenaldia egin, ezegin. Guri iruditu zitzaigun, etabatez ere familiari, gaixotasuna-ren zoritxar horren erdian Axiokelkartasun hori guztia jaso eta biziizan zuela. Sakanak erakutsi eginziola zer sentitzen zuen. Hortik

hilabete batzuetara Monika Etxe-barria proposamenarekin etorrizen. Familiarekin ere hitz egingenuen, eta erabakia hartu zen.

4. Noiz bihurtu zen errealitatedokumentala?Horrelako elkartasuna sortu duenpertsona bat ezin da ahaztu, berefamiliak, eta ezagutzen genuenokez dugu sekula ahaztuko. Bainabelaunaldi berriek ez dute ezagu-tuko. Horregatik, ezinbestekoa iru-ditzen zitzaigun Axiok emandakoguztia laburbiltzen zuen euskarribat opari bat izango litzatekeela.Egun geroz eta jende gutxiago dagogauzak musutruk egiten dituena,eta ideia horri tiraka hau denaaurrera eramatea erabaki genuen.

5. Noiz hasi zineten grabatzen?Dokumentalaren ideia abenduaaldera erabaki genuen. Grabake-ta lanak beranduago hasi eginziren, baiezkoa izan genueneanEnara Insaustik egituratu zuendena. Guk nahi genuena bainopixka bat gehiago luzatu egin dagrabaketa prozesua. Hasierakoasmoa lehen urteurrenean buka-tuta egotea izan zen, baina atzera-tu egin da.

6. Non egin dituzue grabazioak?Sakanako jende askorekin egindira grabazioak, baina hemendikkanpora ere atera dira grabatze-ra. Axio Sakanaz aparte, oso eza-guna zen Euskal Herrian.

7. Nola egin zenuten dokumentalaabiatzeko diru bilketa?Crowdfunding bidez egin genuendiru bilketa. Duela hilabete batzukprentsan ohar bat atera genuenaurkezpena Axioren bigarrenurtemugan eginen genuela jaki-narazteko.

8. Nola egituratu duzue?Axio ezagutu genuen pertsonen tes-tigantzen bidez egin dugu. Hunki-garria izan behar zela bagenekien,baina ez genuen tristurarekin lotunahi. Bere bizitzaren bukaeratikhasi egiten gara, momenturik tris-teena alegia, eta pixkanaka-pixka-naka bere gazte garaira, haur garai-ra iritsi gara. Bukaera alai bateman nahi genion, azken fineanbere bizitzaren kontakizun bategin dugu. Elkarrizketak jendeaskorekin egin dituzte, Axiorenfamilia, Axioaren lagunak ekime-nekoak, Arbizuko bere koadrila,lagunak, soldadu garaiko lagunak,aizkolari asko, Arbizuko jendea…

9. Nor izan da gidoilaria?Gidoia eta eta dokumentalarenegitura Ainara Insaustik egin dueta edizio lanetan Xabier Unanuaaritu da. Musika Peio Reparazekegin du eta Axioren alaba Irati Flo-resek parte hartu du. 40 minutuinguru irauten du.

10. Estreinaldia gaur duzue, ezta? Bai, gaur, Ziordiko txipudian, egu-raldiak laguntzen badigu behin-tzat. 21:00etan merienda eginendugu musikarekin lagunduta, etahorren ondoren dokumentala ikus-teko aukera izanen dugu.

11. Aurrestreinaldia egin duzuedagoeneko?Bai, lanean agertzen diren pertso-nendako egin genuen, familia etaingurukoekin. Batez ere familiak,bere intimitatean dokumentalaikustea garrantzitsua zela ustegenuen.

>>11galdera

Olatz IrizarAxioren lagunak

ekimeneko kidea

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

Axio dokumentaleko sustatzaileetako batzuk. ENARA INSAUSTI.