4
Oraingo honetan be, beren-beregi idazten dogu zuentzako, udalean pasetan diren gauzek zuzenean zuen etxeetaraino eroateko. Ez dogu ukatu gure udalean jasoten gabizen jarrera ezkorrak arduratuten gaituenik; baina horren aurrean be positiboki behar egiten jarraituko dogu. Udalera idatziek, proposamenak, batzordeetan landuteko zirriborroak eroan doguz eta ez dogu ezelako erantzunik jaso. Gugandik datorrenak ez ei deuko nahikoa inportantzi, ala batzuk bildurtu egiten dire gure proposamenen aurrean? Gure proiektu politikoaren oinarriak parte-hartzea eta gestiñoetan gardentasuna dire, eta herritarrak protagonista izitea gura dogu. Lema horren pean behar egiteko prest gagoz BILDUn, eta nahiz eta besteek gauzak gatxago ipini gure, bardin ingo dogu behar, edukiz betetako proposamenak eta balorez betetako ekimenak indartuz. OHIKO PLENOA: Irailak 5 -2011ko gastuen aurrekontueri egindako kredituen modifikaziñoa: Uztailean PNVk aurkeztu zauen aurrekontuen modifikaziñoa ez gindun onartu, gestiño txarran ondorio zalako eta kultura eta gazteria arloetatik dirue kentzean zalako. Modu horretan, PNV beste proposamen bat egitera behartu gindun, lehenago proposatutako hainbat modifikaziño kenduz. Pleno honetan hurrungo bi kreditu aldaketa proposatu zauzen PNVk: 1)Lauretako panel solarren ordainketa (13.839 €) eta 2) Mendietako auzoan erretako etxekoei diru-laguntza (3000 €). Ordainketean urgentzie handie zalako eta herritarrekiko gure solidaridadea erakustea beharrezkoa zalako, abstentzioarekin krediatuaren modifikaziñoa bermatu gindun. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 abstentzioa, Aldatuz 2 abstentzioa

Beren beregi 2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Arteako abertzale eta ezkertiarron abotsa Esku orriaren 2 zenbakia argitaratu dogu, plenoetan gertatutako gauzak asalduz eta BILDUK dituen proposamenak ere bertan idatziz etab …

Citation preview

Page 1: Beren beregi 2

Oraingo honetan be, beren-beregi idazten dogu zuentzako, udalean pasetan diren gauzek zuzenean zuen etxeetaraino eroateko. Ez dogu ukatu gure udalean jasoten gabizen jarrera ezkorrak arduratuten gaituenik; baina horren aurrean be positiboki behar egiten jarraituko dogu.

Udalera idatziek, proposamenak, batzordeetan landuteko zirriborroak eroan doguz eta ez dogu ezelako erantzunik jaso. Gugandik datorrenak ez ei deuko nahikoa inportantzi, ala batzuk bildurtu egiten dire gure proposamenen aurrean?

Gure proiektu politikoaren oinarriak parte-hartzea eta gestiñoetan gardentasuna dire, eta herritarrak protagonista izitea gura dogu. Lema horren pean behar egiteko prest gagoz BILDUn, eta nahiz eta besteek gauzak gatxago ipini gure, bardin ingo dogu behar, edukiz betetako proposamenak eta balorez betetako ekimenak indartuz.

OHIKO PLENOA: Irailak 5

-2011ko gastuen aurrekontueri egindako kredituen modifikaziñoa: Uztailean PNVk aurkeztu zauen aurrekontuen modifikaziñoa ez gindun onartu, gestiño txarran ondorio zalako eta kultura eta gazteria arloetatik dirue kentzean zalako. Modu horretan, PNV beste proposamen bat egitera behartu gindun, lehenago proposatutako hainbat modifikaziño kenduz.

Pleno honetan hurrungo bi kreditu aldaketa proposatu zauzen PNVk: 1)Lauretako panel solarren ordainketa (13.839 €) eta 2) Mendietako auzoan erretako etxekoei diru-laguntza (3000 €). Ordainketean urgentzie handie zalako eta herritarrekiko gure solidaridadea erakustea beharrezkoa zalako, abstentzioarekin krediatuaren modifikaziñoa bermatu gindun.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 abstentzioa, Aldatuz 2 abstentzioa

Page 2: Beren beregi 2

*Herritarrari diru-laguntzak emoterako orduen udalak ordenantza serio bat egin behar dauela eskatu gindun, Arteaztar guztieri aukera bardinek eskaintzeko.

*Udaletik zinegotzieri pasatutako txostena erdera hutsean agindutea gogor salatu gindun. Artea UEMA (Udalerri euskaldunen Mankomunitatea) barruan egonda eta herri euskaldun bat izinde, hemendik aurrera udalak euskeraz funtzionetea eskatu gindun.

-Aldatuz-en moziñoa kultur etxearen inguruan: Kultur etxea kudeatuteko elkarteak batzea proposatu zaurien. Moziñoan guztiz argi geratuten ez zanez, batzarrak herritar guztientzako

zabalak izitea baieztatu gindun. EAJ-PNV 3alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde.

KULTURA BATZORDEA:

Batzorde honetara AISIALDIAREN KUDEAKETA ARTEAN deitu dogun eztabaidarako txostena eroan gindun, aisialdien inguruko ikuspegi integralagoa azalduz. BILDUn iritziz helburue ez da kultur etxea egituratutea bakarrik, herriko aisiaren kudeaketea herritarren beharrizan eta interesan arabera diseinetea baino. PNV eta Aldatuzen posiziñoak hurbilekoak ziren bitartean, guk bestelako ikuspegi orokorrago bat erakutsi gindun.

Orokorrean bi puntu garrantzitsu aipatzen doguz txostenean: 1) Arteako aisiari buruzko diagnostikoa egitea eta 2) Diagnostikoan emaitzan arabera plan bat egitea, kultur-edo aisi-teknikari baten beharra aztertuz. Halanda be, proiektu honik martxan ipini bitartean, elkarteen eta herritarren beharrizanei erantzutea funtsezkoa ikusten dogu.

OHIKO PLENOA: Azaroak 28

-Zergen igoera: PNVk zergak %3a igotea proposatu zauen hainbet arlotan. Bizi dogun krisi egoera aintzat hartuta, herritarroi tasak igoteko momentu egokie ez dala azaldu gindun. Halanda be, 2005etik eta 2007tik herriko zergak igo barik egon dire eta lehenago edo beranduago igoeraren bat egotea aurreikusten gindun. Holan botatu zan: PNV 3 alde, BILDU 2 abstentzioa, Aldatuz 2 alde

JEZ (jarduera ekonomikoen zerga); OHZ (ondasun higiezinen zerga): terrenoak, etxeak…; TMIZ (trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga): kotxeak,…; EKIMEN ADMINISTRATIBO ETA ZERBITZU PUBLIKOAK: kurtsoak, …

Page 3: Beren beregi 2

*Kurtsoen kasuan (eskulanak, aerobic…) planteatzen zaurien igoerea %3e baino handiagoa zala salatu gindun, jentea horrelako ekimenetara animatu beharrean atzera botarazten dauelako.

*PNVk hasieran proposatutako zergaren bat moldatzea lortu zan, herrian zerbitzuren bat (denda, taberna…) zabalduteko eskatzen dan lizentzie %95ean murriztuz.

-Farmazieri jagokienean, Eusko Jaurlaritzara Mankomunitatetik proposatutako errekurtsoa: Farmaziaren Zuzendariak Basauri-Galdakao-Etxebarri-Arrigorriaga-Arratiako larrialdietako farmaziaren arreta zerbitzue bateratutea proposatu dau eta honen ondorioz guardiako farmazia barik geratuko gara Arratien. Horregaitik, Arratiako Mankomunitateak honen kontrako errekurtso bat sartzea erabaki zauen eta Arteako udalak be honetan BILDUn onespena jaso dau.

-Arteako gaztetxeak aurkeztutako Kukutza III gaztetxeari elkartasuna adierazteko mozioa, alkateak baztertua: Arteako gaztetxeak Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxeari elkartasuna adierazoteko moziñoa sartu zauen udalean, plenora eroateko eta bertan botetako gogoagaz. Alkateak euren eskarie baztertu eta ez zauen plenoko gai-ordenean sartu, bere iritzi partidisten arabera jokatuz.

BILDU-K bat egiten dau Arteako gaztetxeak sartutako moziñoagaz, Kukutza-ri gure elkartasuna adieraziz eta poliziak izandako neurrigabeko indarkeria basatia salatuz. Ganera, herritarrak zein elkarteak udalean sartzen dauriezan moziñoak alkateak plenora eroan behar dauzela uste dogu, beti be Arteaztarron borondatea eta adierazpen askatasuna errespetatu daitezan.

-BILDU-k 2011ko Uztailean proposatutako aurrekontu parte-hartzaileak: 2012ko aurrekontuak egiteko, orain sei hilabete, herritarren parte-hartzea eskatzen zauen txostena sartu gindun aurrekontuen batzorde baten eztabaidatuteko eta danon artean ebazteko. Behin eta barriro alkate eta zinegotzieri batzorde hau egiteko data eskatzen egon garen arren, ez dogu ezelako erantzunik jaso. Gure proposamena oztopatu gurean dabiz, eta aurrekontu partehartzaileak aurrera eroateko denporea sobran egon dan arren ez da horretarako borondaterik egon.

Page 4: Beren beregi 2

Hauxe da labur-labur aurrekontu parte-hartzaileak egiteko BILDUn proposamena:

- Aurrekontu parte-hartzaileak udalaren demokratizazioranzko bidean ezinbestekoak dire.

- Aurrekontuak errotik aldatuten dauzen metodologia parte-hartzaile barrie gure dogu:

• Jentearen parte-hartzea bermatuteko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK IRAGARRI (kartelak, esku-orriak…)

• AUZOETAKO BATZARRAK burutu: auzoetako batzarretan lehenengo aurrekontuen barri emon behar da (diru-iturriek eta gastuek azaldu, aurreko aurrekontuak berrikusi); gero, herritarren iritziek, ekarpenak eta kritikak jaso behar dire, aktak hartuz.

• Arlokako batzarrak: gaiek banatute (kultura eta kirola, gazteria…) be landu ahal dire, jenteak interesa dekon horretan parte hartu daien.

• Batzarretako aktak aintzat hartute udalean AURREKONTUAK ahalik eta modu zabalenean EZTABAIDATU.

• Aurrekontuak onartu ostean EMAITZAK JENDARTERATU, herritarrak informazio zuzena jasoz (esku-orriak, udal-aldizkaria, kartelak…)

Aurrekontu parte-hartzailean proposamen txostena eta Kultura eta aisialdiaren inguruko txostena hurrungo helbide elektronikoan aurkitu ahal dozuz: