6
Gaztea izanagatik, bide oparoa jorratzen ari da euskal filosofia- gintzan Andoni Olariaga Azka- rate (Berriz, 1984). Filosofian lizentziatua eta UEUko Filoso- fia Sailburua izandakoa bi ur- tez, baita Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea ere. Jon Jimenezekin batera “Moderni- tatearen auziaz” (Jakin, 2009) idatzi du eta, egun, doktorego ikasketak egiten hasi da EHU- rekin. “EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan” unibertsitate gradu-ondokoaren sustatzailea eta irakaslea, La- piko Kritikoa kolektiboko kidea eta hAUSnART aldizkariko zu- zendaria. Azken proiektu hori aitzakia gisa hartuta bildu gara berarekin, filosofiaren oinarria den borroka ideologikoa urrune- ko kontzeptuetatik egitate uler- terrazetara ekartzeko asmoz. Zer da hAUSnART? hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria da, La- piko Kritikoak paperean gau- zatu duen proiektua. Proiektua sortzen da Lapiko Kritikoak webgunean egindako ibilbideak bere mugak zituela ikusita, in- terneten egiten genuen lana zabaldu beharra zegoelako. Bi formatu desberdin dira, pape- rezko aldizkaria eta interne- ten argitaratzen diren artikulu zein eztabaidak. Papera krisian dagoela esaten den arren, gaur egun oraindik demostratua dago jendearentzat papera dela ganoraz irakurtzeko modurik atseginena eta formatu bakarra. ANDONI OLARIAGA FILOSOFOA Itxaso Urtiaga 2012ko abenduaren 19a | 3. zenbakia ELKARRIZKETA “Ideia fetitxeen korapiloak askatu behar ditugu” basque.criticalstew.org

Elkarrizketa: Andoni Olariaga

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Elkarrizketatzailea: Itxaso Urtiaga

Citation preview

Page 1: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

Gaztea izanagatik, bide oparoa jorratzen ari da euskal filosofia-gintzan Andoni Olariaga Azka-rate (Berriz, 1984). Filosofian lizentziatua eta UEUko Filoso-fia Sailburua izandakoa bi ur-tez, baita Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea ere. Jon Jimenezekin batera “Moderni-tatearen auziaz” (Jakin, 2009) idatzi du eta, egun, doktorego ikasketak egiten hasi da EHU-rekin. “EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan” unibertsitate gradu-ondokoaren sustatzailea eta irakaslea, La-piko Kritikoa kolektiboko kidea eta hAUSnART aldizkariko zu-zendaria. Azken proiektu hori aitzakia gisa hartuta bildu gara berarekin, filosofiaren oinarria

den borroka ideologikoa urrune-ko kontzeptuetatik egitate uler-terrazetara ekartzeko asmoz.

Zer da hAUSnART? hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria da, La-piko Kritikoak paperean gau-zatu duen proiektua. Proiektua sortzen da Lapiko Kritikoak webgunean egindako ibilbideak bere mugak zituela ikusita, in-terneten egiten genuen lana zabaldu beharra zegoelako. Bi formatu desberdin dira, pape-rezko aldizkaria eta interne-ten argitaratzen diren artikulu zein eztabaidak. Papera krisian dagoela esaten den arren, gaur egun oraindik demostratua dago jendearentzat papera dela ganoraz irakurtzeko modurik atseginena eta formatu bakarra.

ANDONI OLARIAGA

FILOSOFOA

Itxaso Urtiaga

2012ko abenduaren 19a | 3. zenbakiaELKARRIZKETA

“Ideia fetitxeen korapiloak

askatu behar ditugu”

basque.criticalstew.org

Page 2: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

Horretaz, aldizkariak internete-ko webguneak betetzen ez duen funtzio hori bete nahi du batetik. Bestetik, gauza garrantzitsua-go bat, ez bakarrik gure iritziak internetetik atera eta paperean islatzea, baizik eta akademikoki gure herrian dagoen hutsune bat

betetzeko bokazioz ere jaiotzen da hAUSnART. Eta, hirugarre-nik, Euskal Herrian momentuan momentu dauden eztabaida po-litiko zein filosofikoei beste be-girada bat eskaintzeko helburua ere badu.

Euskal Herria, arlo akademikoan ere, espainiar eta frantziar aka-demien menpe dago, zer esanik ez filosofiaren arloan. Esaterako, aldizkari zientifiko ia gehienak gazteleraz daude. hAUSnART hutsune hori betetzeko ere jaio-tzen da, eta bere esparru zaba-leko aldizkari zientifiko (baina jendarteari hurbil) bihurtu nahi dugunez, irekia dago bertan par-te hartu nahi duen ororentzat, azken alean zehazten den beza-la. Diziplinartea ardatz izanda, aldizkaria filosofia politikoa, an-tropologia, literatur kritika, so-ziologia, feminismoa… eta abar “korronte”taz hornitzen da, eta helburu gisa pil-pilean dauden gaiak modu sakon eta diziplinar-teko batetik lantzea du. Hau da, ez akademiak inposatzen duen gai ordenaren inguruko artikulu andana (akademian geratzen di-ren ekarpenak izaten baitira ho-riek), baizik eta Euskal Herriari eta haren filosofiagintzari eta as-kagintzari interesatzen zaizkion gaiak lantzen saiatzen gara.

Hausnartek eta lapiko kritikoak, ordea, oinarrizkoagoa den hel-buru bat dute: euskal pentsamen-duaren komunitate sare bat erai-ki eta osatzea.

Zein funtzio eta zein garrantzia dauka borroka ideologikoak Euskal Herriaren eta euskal he-rritarron askapen bidean?Borroka ideologikoak hainbat helburu izan ditzake. Batetik, Euskal Herriaren askapenera bidean tresna ideologikoak ema-tea. Bestetik, euskal filosofia-gintza bera gorpuztea, hizkuntza komun bat osatzen joanez, es-aterako. Hirugarrenik, borroka ideologikoak, filosofiaz ari garen heinean, mota guztietako dog-matismo eta itxikeriak borrokatu behar dituela iruditzen zait, baita gure barnean ditugunak ere (are gehiago azken horiek).

Zehazki, askapen bidean borroka ideologikoak hartu duen di-mentsioa status ezinbestekoare-na da. Askapen mugimendua hainbat erronkaren aurrean aur-kitzen da: ezkerraren krisia eta birformulazio beharra, abertza-

letasuna gaindituko duen inde-pendentismo koherente baten beharra… Lehenari dagokionean, ekarpen klasiko zein ortodoxoak egokitzeko, ezinbestekoa da bo-rroka ideologikoak egin behar duen argipen lana; beti ere gal-dera egokiak planteatzera bidean eta inolaz ez estrategia edo teoria

politiko definitu bat gorpuzteko asmoarekin. Askapenerako sub-jektua, ezkerreko eta abertzaleen oinarri ideologikoen artikulazio berria… Hori guztia eztabaida be-tean dago. hAUSnART-en biga-rren alean, esaterako, saiatu gara gaur egun hainbat prozesu erat-zailetan ematen ari diren ezta-baida batzuk zeharka lantzen, edo haien atzean dauden ideiak kritikatzen, kritikaren zentzu positiboan. Zein dira plano ideologikoan as-katu beharreko korapilo nagu-siak?Orain eta hemen, ideien planoan, ideia berri-berriak pentsatu or-dez, urteen inertziaz gehiegi ko-rapilatu diren korapiloak askat-zea da urgentziaz egin behar duguna. Ideia asko gotortu egiten dira, eta erabiltzearen erabiltzeaz atzean dauden aurre-suposizioak ahaztu egiten dira, ideia fetitxe bihurtuz. Esaterako, gaur egun ez dakigu zer esaten dugun iraultza esaten dugunean; hitz fetitxe bi-hurtu da, korapilo bat. Ideiak eta hitzak adiera konkretu batean eta garai horretako testuingu-rua kontuan hartuz erabiltzen ez badira, idealismoaren atakatik atera ezinean geratzen gara, eta handik zuzenean dogmatismora eta errealitatea aldatzeko ezinta-sunera.

Nire ustez, Leninek “La enfer-medad infantil del izquierdis-mo en el comunismo” idatzian esaten duen bezala, askatasuna borrokatzen duten guztien akats arriskutsuena zera da, norbe-raren desioa edo ideal politikoa errealitate objektibo batekin na-hastea. Idealismo mota hau oso zabaldua dago. Esaterako, Leni-nen kritikari jarraituz, gure ideal politikoarentzat parlamentaris-moa neoliberalismoaren oina-rrietako bat dela pentsatuta ere,

“Euskal Herriari eta haren filosofiagintza eta askagintzari interesatzen zaizkion gaiak lantzen saiatzen gara hAUSnART-en”

“Subjektu politikoa helburu batzuk konpartitzen ditugunok osatuko dugu, ez propietate batzuk (klasea, identitatea...) konpartitzen dugunok”

“Boterea bere forma guztietan hartzeko ordua dela iruditzen zait”

ELKARRIZKETA

Page 3: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

parlamentutik borroka egin be-har ez dela esatea Leninek aipa-tutako idealismo horretan jaus-tea litzateke. Hau da, norberaren desioa, batetik, eta errealitatea (hau da, parlamentuak jendar-tean duen legitimitate maila eta boterea), bestetik, nahastea.

Beste adibide bat jarriz, Pako Aristik dio instituzio kolonoeta-tik ezinezkoa dela independen-tzia lortzea, Espainiak EAEri zein Nafarroako Komunitate Autonomoari instituzioak ema-tearen asmoa independentziari

bideak ixtea den heinean. Beraz, borroka instituzionala kontuan hartuz eratzen den estrategia independentista okertua dagoela ondorioztatzen du. Ariketa arra-zional batean logikoa dirudi; independentziari ateak ixteko murruak diren horietan joka-tuz, nola lortuko dugu, bada, in-dependentzia? Aldiz, errealita-te politikora baldin bagoaz, eta azken independentzia prozesu guztietara zein legedia juridiko internazionalera, ikusiko dugu Aristiren ariketa logiko horrek alderantziz funtzionatzen duela errealitatean. Alegia, azken 30 urteetan independizatu diren herri ia guztiek instituzio kolo-noetan gehiengoa zutela aldez aurretik. Hor legoke, aspektu po-litikoan, errealismoaren eta idea-lismoaren arteko bereizketa.

Beraz, ezin ditugu nahasi gure desioak eta errealitate objekti-boa. Askapen mugimenduari begiratzen badiogu, nire ustez, hark detektatu behar ditu aspe-ktu horretan dituen desorekak: izan baditu, eta dezente.

Desioak aipatu dituzula probes-tuz, esango nuke, oro har, de-sioak edota idealak oso gauza pertsonalak direla. Aldiz, poli-tika, kolektiboen borroka-espa-zioa da. Nola osatzen dira ideal kolektiboak? Zertan datza ideal kolektibo baten arrakasta? Nola lotu daitezke desio pertsonalak ideal kolektibo batekin?Ideal kolektiboak nazioak bezala sortzen dira, modu kontingente eta aldakor batean. Azken ba-tean, kolektibo imajinarioak dira (ez ilusioaren edo gezurraren zentzuan).

Uste dut Txillardegi izan zela Jo-sep Pallach militante katalana gogoratuz esaten zuena aski izan behar litzatekeela mugimendu batean militatzeko bertako ideia eta printzipioen %51rekin ados egotea. Kontuan izanda gure sub-jektu politikoa gero eta anitzagoa eta heterogeneoagoa dela, orain-go momentuak %51 hori gehiago lantzea eskatzen du; alegia, nor-beraren pretentsioak baztertu gabe taldea kohesionatzen duten helburuei garrantzia ematea nor-beraren ideia partikularren gai-netik. Eta, norberaren desioak baztertu gabe, haiek komunean dugun hori elikatzeko balio iza-tea, banantzeko beharrean.

Ezinezkoa eta ameskeria da ideietan guztiz heterogeneoa eta estrategian eta ekintzan homo-geneoa edo bateratua den (edo izan nahi duen) mugimendu batean guztiok ideia eta desio

berdinak izatea. Ezinezkoa da eta gainera ez litzateke sanoa inondik inora. Mugimendu po-litiko baten osasuna, nire ustez, alderantzizkoan datza: helburu konpartitu batzuen pean, mun-du ikuskera, balio eta printzipio desberdinak dituen jende mult-zo ahalik eta dibertsoena egonik, momentu bakoitzean mugimen-du horretako pertsona orok bere desio edo ideia partikularrak pixka bat limurtzen jakitea, tal-dearen helburu konpartituetan indarra jartzeko. Horrek ez du esan nahi bakoitzak bere desioak, kapritxoak, irakurketa politikoak etab. albo batera utzi behar di-tuenik. Aitzitik, gaur egun Eus-kal Herrian dagoen mugimendu

“Uste dut orain irabazten ari garen momentuan gaudela, nahiz eta irabaztea ez den zerbait epikoa izango”

“Epika bilatu nahi duenak atzera begira nahikoa bilatuko du, eta aurrera begira pertseberantzian, antolakuntzan, ilusioan eta irudimenean topatu beharko ditu”

2012ko abenduaren 19a | 3. zenbakia

Page 4: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

politiko indartsuenean gatazka ulertzeko pertsona haina modu daudela izan behar da kontuan, sozialismoa ulertzeko pertsona haina modu dauden bezala ziur aski.

Hori kudeatzeko, kontua ez da, noski, guztion desio, irakurketa eta balioen multiplo komun bat egitea: kontua da helburu sinple eta eder batzuen inguruan ados-tasuna bilatu eta helburu haien alde antolatu eta borrokatze. Euskal Herriaren askatasuna, patriarkatuaren suntsipena, jus-tizia soziala, sozialismoa edo de-mokrazia erradikala… Askapen mugimenduak baditu helburu

eder askoak Euskal Herriaren gehiengo batek konpartitzen di-tuenak. Noski, helburu horiek ulertzeko mila modu daude ere. Are gehiago, batzuek helburu ba-tzuk bitarteko bezala ulertzen di-tuzten bitartean, besteek helburu soil gisa ulertzen dituzte. Ana-basa hori konpontzeko, suposat-zen dut, momentuan momentu kontsensu inplizitu (eta esplizitu) batera heldu behar dela, helburu bat noiz izan behar den helburu eta noiz bitarteko erabakitzeko; edo helburu bat helburu izatea borroka jakin baterako (indepen-dentzia auzi nazionalerako), bai-na bitarteko izatea beste helburu

baterako (independentzia sozia-lismorako). Kontsentsu hori, nos-ki, borroka dialektiko gogorren eta praktika politikoaren arabera definitu behar da, eta errealitate politikoa aldatzearekin batera bere ere moldatu. Baina hor nor-beraren ideal edo desioak taldea-renarekin uztartzen jakin behar da.

Nola artikulatzen da ideal ko-lektibo baten alde ekingo duen subjektu politikoa? Borroka ideologikotik ekarpenik egin al daiteke subjektu hori artikulat-zeko erronkari? Euskal Herrian eta mundu za-balean, marxismo klasikoari erreparatzen badiogu, subjektu politikoa a priori definitu izan da. Hau da, klase sozial jakin bat edo identitate nazional jakin bat zuten pertsonak aukeratu dira askapen sozial edota nazionalean

motorra izateko. Antonio Gram-sci sardiniarrak, eta ondoren Er-nesto Laclau argentinarrak, ondo asko ikusi zuten subjektu politiko bat horrela definitzearen errorea. Izan ere, marxismoari egiten zio-ten kritikan, subjektua modu de-terminista batean artikulatzea egozten zioten. Alegia, subjek-tua klase sozial jakin bat (prole-talgoa) izan behar zela zioen ideia determinista zela esaten zuten. Horrek aurresuposatzen zuen klase jakin bateko kide izateak klase hartako kontzientzia ema-ten zizula, inondik inora gertat-zen ez den zerbait. Beraz, eske-ma horretatik atereaz, Gramscik esaten zuen subjektu politikoa edo borondate kolektiboa klase jakin baten pribilejiotik kanpo artikulatu behar direla, non kla-seak, generoak, nazionalitateak zeharkatuko dituen subjektu bat eraikiko den.

Noski, eraikiko den subjektu po-litikoa helburu batzuk konpar-titzen ditugunok osatuko dute, ez propietate batzuk (klase ba-tekoa izatea, euskalduna izatea, identitarioa izatea…) konpartit-zen ditugunok. Bigarrenaren bi-dez subjektu politiko bat osatzea subjektu horren potentzialari ateak ixtea da. Izan ere, helburu horien artean klase zapalduen defentsa eta askatasuna baldin badago, ez dago subjektua aurre-definitu beharrik. Aitzitik, subje-ktu politikoa antagonismo baten bidez eraiki behar da, proiektu politiko jakin bat nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean ba-natuz jendartea. Eta, hor, klase desberdinetako zein identitate/ nazionalitate desberdinetako jendea sartu behar da. Zentzu horretan, gure subjektua Euskal Langile Herria gisa definitzea akats bat iruditzen zait: herritar batasuna egokiagoa begitantzen zait, Gramsciren logikari ja-rraituz. Logika bera jarraituz, subjektuaren artikulazioan ere unibertsaltasunaren borroka ira-bazi beharra dagoenez, gure so-zialismoa euskal identitariotzat jotzea beste akats estrategiko bat dela iruditzen zait. Espainiar

ELKARRIZKETA

“Independentzia formala edo ezer ez planteatzean, independentzia egiteari uzten zaio, egunez egun egiten den independetzia material hori”

Page 5: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

inperioaren borroka ideologiko baten mamia hori izan baita: gu identitariotzat, partikulartzat etab. jotzea, haiek herritarrak eta unibertsalak diren bitartean. Adjektiboak kentzeko ordua dela esango nuke, borondate kolektibo indartsuago bat osatzeko eta ira-bazteko ezinbestekoa iruditzen zait. Hain justu ere, gai hori bera zehatzago aztertua azaltzen da hAUSnART-en azken alean.

Euskal Herriko pentsamendu orokorraren ebaluazio bat egingo bazenu, zein bertute eta zein ga-bezi nagusi nabarmenduko zeni-tuzke?Euskal Herriak, izan dituen ba-liabideekin eta zapalkuntza poli-tikoarekin, dagoen lekura heltzea ez da gutxi izan. Kultura mailan militantzia gogorra behar izan da gauden lekura heltzeko. Gaur he-men gaude, bere garaian Txillar-degi edo Azurmendi batek, edo Jakin taldeak bere garaiko ozto-po guztien gainetik, haien bizitza proiektu bati eskaini ziotelako. Bertuteak, beraz, ezagunak dira, eta errekonozitu egin behar dira. Baina, gabeziak ere nabarmenak dira: oraindik ere ez dago Euskal Herriko pentsamendurik, propio-ki esanda, errekonozitua. Hori ez da derrigorrez independentziare-kin etorriko bat-batean, egunez egun landu behar den zerbait da. Horretarako, bere garaian Jaki-nen inguruan batu zen indar hori bezala, gaur egun beste proiektu batzuen inguruan jendeak gehia-go eman beharko luke, atsotitzak esaten duen bezala, gutxi batzuk dena eman ez dezaten.

Gabezia da oraindik ez dugula osatu pentsamenduaren komu-nitate sendo bat, haren beharrak detektatu eta erantzungo ditue-na. Bestalde, Unibertsitatea Ma-drili begira dago, eta merituak handik jasotzen ditu. Gainera, bertako hainbat pentsalarik aka-demiarentzako idazten du soilik, eta turismo akademikoa egitera mugatzen da. Noski, hark erama-ten ditu diru eta meritu guztiak. Esparru hori ere, gure gustukoa izan edo ez, bereganatu egin be-

harko dugu. Boterea bere forma guztietan hartzeko ordua dela iruditzen zait.

Pentsamendu orokor horren analisiarekin jarraituz, askapen bidean, egungo zein aukera eta zein arrisku nabarmenduko ze-nituzke?Askapen bidean aukerak zabalak eta anitzak dira. Arriskua bat eta nabarmena: prozesua geldotzea Estatuak jarrera pasiboa erakus-ten duelako konponbidearen au-rrean, (horrekin) jendeak ilusioa galtzea eta orain Europan estatu berri bat lortzeko irekita dagoen aukera galtzea aurreko bi gertae-ra horien ondorioz. Jakin egin be-har da noiz gauden irabazten eta noiz ez. Uste dut orain irabazten ari garen momentuan gaudela. Baina, jendeak uste badu irabaz-tea pelikuletan bezalako zerbait izango dela, oker dabil. Irabaztea

gauza geldoa izango da, pixka-naka lortuko dena, eta herrita-rren gehienen atxikimendua-rekin. Ez da mundua geldituko eta epikaren bidez askatasuna lortuko. Azkenean, gauza sinple bat izango da, egitura juridiko bat. Hala ere, epika bilatu nahi duenak atzera begira nahikoa bilatuko du, eta aurrera begira pertseberantzian, antolakuntzan, ilusioan eta irudimenean topatu beharko ditu.

Euskal Herriaren askapen proze-suak atal asko ditu. Aspektu poli-tikoan independentzia materiala eta formala bereizi behar dira. Egunez egun ari gara indepen-dentzia materialean sakontzen, Euskal Herria saretzen, nazio-gintza egiten. Independentzia prozesua aspalditik hasi zen, eta prozesu hori egunez egun egiten da. Beste gauza bat da indepen-

dentzia formala: egitura juridiko baten lorpena, Euskal Estatua. Eta, hain zuzen, gaur egun “inde-pendentzia formala edo ezer ez” planteatzen ari denak, arduraga-be bat izateaz gain, independen-tzia egiteari uzten dio, egunez egun egiten den zerbait baita.

Berriz ere desioa eta errealita-te objektiboa nahasten da plano horretan. Izan ere, argi daukagu, independentzia dela demokra-ziarako baldintza, eta Euskal Herria dela subjektu politikoa. Baina, errealitate politikoan ora-indik ez dugu gehiengo bat iraba-zi lurralde guztietan gure desio edo ideal politiko hori gauzagarri bihurtu dadin. Horretaz, ezin da hori existituko ez balitz bezala jo-katzen egon eta, ondoren, egunez eguneko estrategia darabilenari ezer ez duela lortuko edo estrate-gia falta duela aurpegiratu. Niri arduragabekeria galanta irudit-zen zait.

Galderari erantzunez, gaur egun-go aukerak nabariak dira: Euro-pan mahai gainean jarri da berriz independentzia, eta ziur denbora zehatz batez egongo dela hor. Etorkizunean beste Europa bat izango bada, edo estatuen konfe-derazio bat, noizbait erabaki hori hartu beharko dute orduan egon-go diren estatuek. Euskal Herria hor egoteko borrokatu beharko da, bestela etorkizunean exis-titzeko zailtasun handiak izango ditu. Orain dugu momentua, nire ustez.

Zeintzuk dira pentsamendu as-katzaile baten oinarrizko ezau-garriak? Izan beharrekoak eta saihestu beharrekoak.Pentsamendu askatzaile bat in-tegrala izan behar da eta, gaur egun, kontuan hartu behar ditu sozialismoa barnebiltzen duten borroka guztiak: borroka femi-nista, langile borroka, hizkuntza-ren aldeko borroka etab. Pentsa-mendu askatzaileak izan behar duen bertutea, nire ustez, berea pentsamendu edo artikulazio kontingente bat delako kontzien-tzia izatea da. Alegia, ez dagoela

“Ez dugu behar mesias gehiagorik, ezta pentsamendu salbatzailerik”

2012ko abenduaren 19a | 3. zenbakia

Page 6: Elkarrizketa: Andoni Olariaga

gizakia salbatuko duen mirari-zko pentsamendurik, bere ga-raian marxismoa ulertu izan zen bezala. Filosofia askatzaile bat oinarrietan erlatibista izan behar da, umila, aspektu horretan.

Saihestu beharrekoa, hortaz, ar-gia da: ez dugu behar mesias ge-hiagorik, ezta pentsamendu sal-batzailerik. Itxura horren pean datorrena berriz pentsamendua gatibatzera dator, gizakiaren eta hark bere buruarekiko zein na-tura eta teknologiarekiko duen harremanaz interpretazio bat eta bakarra inposatzera. Halako pentsamendu batek, jantzi ezin dotoreagoekin jantzita etortzen bada ere, bere testuinguru his-torikoan jaiotakoa dela onartu beharko du, eta haren beharrei erantzutera datorrela. Pentsa-menduak ez ditugu handiak be-har, etorkizun hurbil baterako soluzio errealak emango dizki-gutenak baizik, gaur egun be-hintzat.

Zer dela eta landu duzue aldizka-riaren azken alean ‘Sozialismoa XXI. mendean Euskal Herrian’?Hasieran esan dudanez, Lapiko Kritikoa kolektiboaren helburue-tako eta zereginetako bat, autoin-posatua, Euskal Herrian garaian ematen diren eztabaida eta behar ideologikoei bere ekarpen xumea egitea da. Inolaz ez politikoaren rola betetzera etortzea, baizik eta politika edo politikoa dena pentsatzeko tresna berriak ema-tea. Filosofiak galderak sorrarazi behar ditu, galdera egokienaren atzetik jarri. Erantzunak ematen dituen filosofiak mesfidantzaz begiratu behar dira beti.

Zergatik sozialismoa ‘XX. men-dean Euskal Herrian’? Bada, gure herrian XXI. mendeko so-

zialismoa pentsatzea delako gaur egun erronka nagusiena. hAUS-nART-en bigarren alean egiten den ekarpena zera da: azken 100 urteetan sozialismoaren ingu-ruan egon den literatura jaso eta gure herrira moldatzea. Ongi ala gaizki, hori izan da gure asmoa, eta hori da egin duguna. Aurreko literatura ere kontuan hartuta, baina idealismoa ahalik eta ge-hienen bazter batean utziz edota gogor kritikatuz. Azken alearen asmoa sozialismo berri horren bilaketa etengabea pentsatzeko tresna berriak ematea da, maku-lu berriak; inolaz ez erantzunak.

Eta, zeintzuk dira jorratzen di-ren auzi nagusiak?Aldizkarian XXI. mendean eta gure herrian, sozialismo berri bat pentsatu eta praktikara eramate-ko gai arantzatsuenak jorratzen dira. Esaterako, nola lotu utopia sozialista posible bat eta egune-roko praktika politikoa? Nola ar-tikulatu askapenerako subjektu politikoa? Zein da hori egiteko hartu beharreko irizpidea? Zer-gatik? Askapenerako subjektua Euskal Langile Herria behar du izan, edo horrek marxismo zaha-rrak planteatutako eskema zahar bat erreproduzitu baino ez du egi-ten, alegia, klaseak a priori daude-neko ideia, eta baita klase bateko izateak haren kontziente egiten zaituenekoa ere? Gure tradizio politikoaren artikulazio nagusia independentzia eta sozialismoa al da? Feminista ere txertatu be-har ote zaio? Azken galdera horri dagokionean, adibidez, Zaloa Ba-sabek pista ezin hobeak ematen ditu galdera hori modu horretan planteatu ordez beste modu ego-kiago batean planteatzeko.

Horretaz, azken finean, ale hau erosten duenak, denetarik topa-tuko du. Artikulu zientifikoak, artikulu malguagoak, sozialis-moari buruzko bost elkarrizketa, liburu kritikak… Lehen inpre-sioan zerbait dentsoa iruditu de-zakeen arren, hilabete luzeetan egindako lana kontuan hartuta, nik uste ale hau gazteriak iraku-rri eta astindu beharreko zerbait

dela: zabaldu, kritikatu, berri-rakurri, birplanteatu… beharreko hainbat gai lantzen dira bertan. Gure partetik, esan beharrik ez dago, eskuak zabalik eta poz po-zez jasoko ditugu kritikak.

Non edo nola eskuratu daiteke?Aldizkariak hainbat salmenta puntu dauzka. Orain, Donostiako Filosofia fakultatean, Donostiako Antiguotarrak elkartean, Gas-teizko Hala Bedi tabernan, Iru-ñeko La hormiga Atomica eta Karrikiri liburu dendetan eta Bilboko Herriko tabernan esku-ratu daiteke. Baina, gure asmoa, ahalik eta harpidedun gehien izatea da, gure aldizkariaren bizi-raupena bermatzeko funtsezkoa. Horregatik, urtean bi aleak jaso nahi dituenak aski du [email protected] idaztea, harpidetza nahi duela eskatuz. 18€ dira urtean, eta aleak etxera bidaliko zaizkio, inongo bidalketa gasturik gabe.

LAPIKO KRITIKOAbasque.criticalstew.org

2012ko abenduaren 19a | 3. zenbakiaELKARRIZKETA

“Erantzunak ematen dituen filosofiak mesfidantzaz begiratu behar dira beti”