8
Jiteak joaitea zor eta sortzeak hiltzea (Erran zaharra) 2008-ko Maiatzaren 1-ekoa 1er mai 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2955 ITSASOAN LAÑO… Baionako portuan dagon Lavina itsasontzi- ak badu behari ! Nihaurek ere aitzintto hor- tan bota diot begia, kuriostasunez. Karkasa luze hori hantxet dago, kopeta zimur, Edmond Foy kaiari josia, ongi estekaturik. Noiz arte ote ? Auzitegiak du bortxazko gel- dialdi hortara behartu, diru ixtorio ilun batzu direla-eta. Antigua eta Barbuda antillar ugarteetako bandera agerian, burdineriaz kargaturik hartua zuen itsasoa Patricia izenarekin, lehenago Celtic Prince zela deitzen, eta Baionako portura heltzean La- vina, itsas zabalean ixilka izena aldaturik omen, zerbaiti eskapatu nahiz bezala. Itsasontzi gainean 11 mariñel, erruso eta letoniar. Portuko geldialdi hortan, mariñelek zerbait egin behar-eta, tindu freskoz dute karkasa zaharra apaindu, erdoileria eta gaineratiko miseriak gordez. Itsasontzi horri so egitean, zergatik pentsatu ote dut Sarkozyren gobernuari ? Menturaz, gobernu horri Lavina-ren aurpegi bertsua aurkitzen diotalakotz. Axalez espan- tuzko apaindura, bainan pixka bat karrakatu orduko, erdoileria nagusi : erosgaiak sekula baino karioago direlarik eta irabaziak jende xumeenentzat beti hein apalean, smic-a maiatz huntan pittin bat goratuko balinbada ere, orokorrean jende xoilaren ezinbizia eragiten duen politika da jasan behar, gutienik dutenak are gehiago larrutzen dituen politika asaldakorra. Eta bertze alor askotan ere, erakaskuntza ala zernahitan, frangotan murrizte jasangaitzak ! Urte bat hartua duela itsasoa gobernu horrek, zer- nahi balentriaren menturan. Bainan itsasoa lañoz estali da eta ele ederrak ez dira eguzkiratu. Eta, aditu frangoren arabera, presidentaren joanden asteko prediku luzeak, telebista leihotik, ez du jende ainitzen bihotza goxatu, urrundik ere ! 1968ko maiatz mugimendutsu haren 40. urtemuga aipagai da denetan egun hautan. Iraultzaren haizeak azkar ufatu zuen. Ufatu bai, bainan urteak joan arau, bere baitan zaukan indarra galdu. “Esperantzaren pri- madera, desilusionearen negua” diote batzuek. Ez girea gaur ere hortan ? P.J. Lur-petik argi-zabalera... Uztaritze-Heraitzeko kisu labea hor dago Errobi ibai bazterretik bi urratsetan, “Ba- rraka” aldapa zolan, aho-besoak zabalik bisitariaren beha. Holako leku arrunt batean perla bat izan zatekeenik ezin pentsatuzkoa zen. Alabaina, herriko zaharreri entzunik alde horietan nonbait kisu-labea bazela, Armand Haitze lurra miatzen hasi zen, pikotza eskuan, urre bilatzaile baten su-garrarekin. Eta halako batez pikotzak harria jo ! Pindarra jauzi eta... hor, hor urrea ! Aspaldi luzean, lurrez, zikinkeriz eta hon- darkinez mokorreraino betea, utzia, sasi- pean ahantzia zagon. Pazientzia handi- rekin, Jeannot Lastiri, José Saplairoles eta Armand Haitze, hiruen gidaritzapean, auzo zenbaitek lekua garbitu dute eta polliki polliki kisu labeari bere sekretuak atera dizkiote, ez denak oraindik. Aipatu behar da zahar-berritze lana bera adierazgarria izan dela. Igande goizetan auzoak bildu dira zahar eta gazte, gizon ala emazte, betidanikoak jin berriekin, bakoitza bere ahalen neurrian. Kisu labea esku ttipiek harriz harri berriz zutik eman dute. Hor dago orain lanean hasteko prest, lehengo nortasun eta noblezia guziarekin, itxura berri-berri bat harturik. Sasi lekua ibiltariarentzat, malda xoko atsegina bilakatu da, itzalean, iturri batekin eta harrizko jarralkiarekin. Leku hauta denbora goxo bat solasean edo pentsamendutan iragaiteko edo hatsa hartzeko maldari lotu aintzin ! Pindarretik... su zirira, su ziri- tik... labe gorrira Aitzineko igandean, apirilak 20, izan du estrena, jendalde ederraren aintzinean. Egin diren mintzaldi eta aurresku eta suaren pizteak labeari ohore egin diote. Alabaina, obra xumea izanagatik, labeak badauka gaurko jendeari zer erran. Armand-en pindarretik Jeannot Lastirik piztu lehen suraino egin da bide! Jeannot berak zion bezala “Aspaldi hila zen labea piztu dutalarik, kea goiti joaiten ikusiz, begiak zeruari gora joan zaizkit, pentsa- tuz gure arbasoeri. Kisu labea horientzat ez zelakotz besta bainan zortzi eguneko lana, gau-eta-egun. Jakinez aintzinetik zenbat tornu harri eta egur ekarri behar zen eta ondotik zenbat orga eraman etxeetara eta pentzeetara. Eta zenbat kostatzen zen (1850an, 10 libera behar zen pagatu herriari egurrarentzat!) Berak pindar bat begian, gehitzen zaukula : “Geroari buruz, haste hastetik banuen ideia, behar bada norbaitek edo gazte batek izan zezakeela kisua berriz lekuan berean egiteko ideia. Segur naiz geroko pista berri bat idekitzekoa badela hor.” Labe zaharrak su berri... Jeannot-k gogoan argi dauka holako lan baten neurria. “Laborari auzoek elkartu behar zuten kisua egiteko. Zinezko auzo lana zen. Eta lan molde hori berriz piztu dugu. Omore onean lan eginez. Eta honelako lana egitean gure xedea zen ere etorri berriak sar-araztea gure kartierreko bizian. Ez badute denek parte hartzen ere ikusten gaituzte lanean eta hemen dagon ondareaz ohartzen dira. Etsenplu bat, eskuz esku, bide beretik joateko. Armand Haitzek (hau Heraitzeko memo- ria bizia baita) bere aldetik zion biziki harro zela erakustea arbasoen lan mol- dea : “Nire apitxiri aditu izan dut kisu labe bat bazela alde huntan eta azkenean harrapatu dut... Beste iturri bat eta latsa zahar bat erreberritu ditugu. Gure zahar- ren lana bizirik atxikitzen dugu. Eta ainitz, kanpoko eta gazte, interesatzen da gure lanari.” Emeki emeki, auzo lan molde honek ari du kartierrari itxura bizi bat ematen eta belaunaldien arteko lokarrien ehuten. Atzo Kosabateneko Iturria, gero Iturbideko Latsa, egun Lur- xurietako Gisu-labea, bihar badugu oraino untzi bat Errobiko uretarik ate- ratzeko xedea ! Laborarien lana, etxe- kandereen lana... Orai gu hemen! Horien inguruan, hainbeste jendeen ikusteak ere plazer egiten du. Dudarik gabe, jen- deak badu gauza horietan interesa! Hainbat hobe.” Atzokoa gogoan geroari buruz Beraz hain ongi hasi lanak ukanen du segida... Ez baitu guti merezi. Herri hunen ixtorioa ez baitugu hainbeste libu- ruetan eta idazki ofizialetan kausituko bainan gure lurrean berean gorde, lo. Hor da auzo-lan hunen beste irakaspe- na : behar dugula ikasi gure lurrari begi- ratzen, barnean gordetzen duen altxorra ezagutzen eta errespetatzen. Gure lu- rrak asko badaki, eta asko dauka erraiteko. Hain zuzen, Ur Begi elkartearen xedee- tarik bat herriko ondarea arrapiztea bada, ekintza kulturalak antolatzen ditu. Horietarik bat berriz ere izanen da uztailaren 26an, Haitzekobordako oihanean (lehengo Ball-trap delakoan), gauaz, ikusgarri harrigarri bat proposa- tua izanen zaizue, arboletan, lurrean, argi, soinu, musika... zaldi, dantzari. Hots Oihana lau lorietan! Marka ezazue zuen agendan ! X. E. (Segida 3. orria) AI ! ZER PLAZERRA… Lurxurietako Kisu-labea Maila gorako kulturaldia izan da aurtengo hau, Baigorrin, sekulako arrakasta bildurik bai Mihimena ikuskizun ederrak, 1500 ikusliar xoraturik utzi dituela, bai Oskorri eta Berriozarko bandaren kontzertu miresgarriak, joanden ibi- akoitz aratsean, eliza mukurru betea zela bi oreneko entzun- ikusgarriaz gozatzeko. Eta sekulako arrakasta igandean Nafarroaren Egunak. Eguerdikotz elizako plaza koka ahala betea, soberaxko ere menturaz, hein batetik harat ez baidi- taike behar den bezala agusa. Han entzun da Basaizea elkarteko arduradunetarik den Argia Olçomendy-ren hitzaldi indartsua, euskaltasuna, lurraldeta- suna eta gizatasunaren sustatzaile. Eta zer plazerra ikustea Baigorri aldeko belaunaldi berri bat, gaztea eta kemen handiz lanari lotua euskararen eta herriaren alde, aitzinekoen segida gogo onez harturik ! Nafarroaren Eguneko bazkaria beti bezain beroki iragan da, 1200 bazkaltiarren artean, kantua eta alegeratasuna nagusi. Eta aratsalde osoan, behereko plaza hura guzia jendez tan- pez betea ! Amaren Alabak xiberotar kantari umoretsuek, Iruñeako Kaldereroak taldeko dantzari airosek eta Baigorriko Arrolakoek eskaini daukuten ikusgarriaz gira han gozatu. Arastirian zerua ilundu balinbada eta airea freskatu, beran- tean oraindik gazteria gostura zagon Baigorrin... Ez da kanpoko begirik bezalakorik gertakari baten kalitatea neurtzeko, eta Baigorriko besta jastatu duten georgiar, pana- mar ala bolikostar, jakin dugunez, lilluraturik zeuden Baigorriko giroaz, altxor paregabe bat ginuela eskuetan, ziotela... Baigorrin, igandea, giro alaia (Arg P.E.) Kisu-labea berpiztu duen langile multxoa

Herria 2955

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2955

Citation preview

Page 1: Herria 2955

Jiteak joaitea zoreta sortzeak hiltzea

(Erran zaharra)

2008-ko Maiatzaren 1-ekoa1er mai 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2955

ITSASOAN LAÑO…Baionako portuan dagon Lavina itsasontzi-ak badu behari ! Nihaurek ere aitzintto hor-tan bota diot begia, kuriostasunez. Karkasaluze hori hantxet dago, kopeta zimur,Edmond Foy kaiari josia, ongi estekaturik.Noiz arte ote ? Auzitegiak du bortxazko gel-dialdi hortara behartu, diru ixtorio ilun batzudirela-eta. Antigua eta Barbuda antillarugarteetako bandera agerian, burdineriazkargaturik hartua zuen itsasoa Patriciaizenarekin, lehenago Celtic Prince zeladeitzen, eta Baionako portura heltzean La-vina, itsas zabalean ixilka izena aldaturikomen, zerbaiti eskapatu nahiz bezala.Itsasontzi gainean 11 mariñel, erruso etaletoniar. Portuko geldialdi hortan, mariñelekzerbait egin behar-eta, tindu freskoz dutekarkasa zaharra apaindu, erdoileria etagaineratiko miseriak gordez.

Itsasontzi horri so egitean, zergatikpentsatu ote dut Sarkozyren gobernuari ?Menturaz, gobernu horri Lavina-ren aurpegibertsua aurkitzen diotalakotz. Axalez espan-tuzko apaindura, bainan pixka bat karrakatuorduko, erdoileria nagusi : erosgaiak sekulabaino karioago direlarik eta irabaziak jendexumeenentzat beti hein apalean, smic-amaiatz huntan pittin bat goratuko balinbadaere, orokorrean jende xoilaren ezinbiziaeragiten duen politika da jasan behar,gutienik dutenak are gehiago larrutzendituen politika asaldakorra. Eta bertze aloraskotan ere, erakaskuntza ala zernahitan,frangotan murrizte jasangaitzak ! Urte bathartua duela itsasoa gobernu horrek, zer-nahi balentriaren menturan. Bainan itsasoalañoz estali da eta ele ederrak ez diraeguzkiratu. Eta, aditu frangoren arabera,presidentaren joanden asteko predikuluzeak, telebista leihotik, ez du jendeainitzen bihotza goxatu, urrundik ere !

1968ko maiatz mugimendutsu haren 40.urtemuga aipagai da denetan egun hautan.Iraultzaren haizeak azkar ufatu zuen. Ufatubai, bainan urteak joan arau, bere baitanzaukan indarra galdu. “Esperantzaren pri-madera, desilusionearen negua” diotebatzuek. Ez girea gaur ere hortan ?

P.J.

Lur-petik argi-zabalera...

Uztaritze-Heraitzeko kisu labea hor dagoErrobi ibai bazterretik bi urratsetan, “Ba-rraka” aldapa zolan, aho-besoak zabalikbisitariaren beha. Holako leku arruntbatean perla bat izan zatekeenik ezinpentsatuzkoa zen. Alabaina, herrikozaharreri entzunik alde horietan nonbaitkisu-labea bazela, Armand Haitze lurramiatzen hasi zen, pikotza eskuan, urrebilatzaile baten su-garrarekin. Eta halakobatez pikotzak harria jo ! Pindarra jauzieta... hor, hor urrea !

Aspaldi luzean, lurrez, zikinkeriz eta hon-darkinez mokorreraino betea, utzia, sasi-pean ahantzia zagon. Pazientzia handi-rekin, Jeannot Lastiri, José Saplairoleseta Armand Haitze, hiruen gidaritzapean,auzo zenbaitek lekua garbitu dute etapolliki polliki kisu labeari bere sekretuakatera dizkiote, ez denak oraindik.

Aipatu behar da zahar-berritze lana beraadierazgarria izan dela. Igande goizetanauzoak bildu dira zahar eta gazte, gizonala emazte, betidanikoak jin berriekin,bakoitza bere ahalen neurrian. Kisulabea esku ttipiek harriz harri berriz zutikeman dute. Hor dago orain laneanhasteko prest, lehengo nortasun etanoblezia guziarekin, itxura berri-berri batharturik. Sasi lekua ibiltariarentzat, maldaxoko atsegina bilakatu da, itzalean, iturribatekin eta harrizko jarralkiarekin. Lekuhauta denbora goxo bat solasean edopentsamendutan iragaiteko edo hatsahartzeko maldari lotu aintzin !

Pindarretik... su zirira, su ziri-tik... labe gorrira

Aitzineko igandean, apirilak 20, izan duestrena, jendalde ederraren aintzinean.Egin diren mintzaldi eta aurresku etasuaren pizteak labeari ohore egin diote.Alabaina, obra xumea izanagatik, labeakbadauka gaurko jendeari zer erran.Armand-en pindarretik Jeannot Lastirikpiztu lehen suraino egin da bide! Jeannotberak zion bezala “Aspaldi hila zen labeapiztu dutalarik, kea goiti joaiten ikusiz,begiak zeruari gora joan zaizkit, pentsa-tuz gure arbasoeri. Kisu labea horientzatez zelakotz besta bainan zortzi egunekolana, gau-eta-egun. Jakinez aintzinetikzenbat tornu harri eta egur ekarri beharzen eta ondotik zenbat orga eramanetxeetara eta pentzeetara. Eta zenbatkostatzen zen (1850an, 10 libera beharzen pagatu herriari egurrarentzat!)”Berak pindar bat begian, gehitzenzaukula : “Geroari buruz, haste hastetikbanuen ideia, behar bada norbaitek edogazte batek izan zezakeela kisua berrizlekuan berean egiteko ideia. Segur naiz

geroko pista berri bat idekitzekoa badelahor.”

Labe zaharrak su berri...

Jeannot-k gogoan argi dauka holako lanbaten neurria. “Laborari auzoek elkartubehar zuten kisua egiteko. Zinezko auzolana zen. Eta lan molde hori berriz piztudugu. Omore onean lan eginez. Etahonelako lana egitean gure xedea zenere etorri berriak sar-araztea gurekartierreko bizian. Ez badute denek partehartzen ere ikusten gaituzte lanean etahemen dagon ondareaz ohartzen dira.Etsenplu bat, eskuz esku, bide beretikjoateko. ”

Armand Haitzek (hau Heraitzeko memo-ria bizia baita) bere aldetik zion bizikiharro zela erakustea arbasoen lan mol-dea : “Nire apitxiri aditu izan dut kisu labebat bazela alde huntan eta azkeneanharrapatu dut... Beste iturri bat eta latsazahar bat erreberritu ditugu. Gure zahar-ren lana bizirik atxikitzen dugu. Etaainitz, kanpoko eta gazte, interesatzenda gure lanari.” Emeki emeki, auzo lanmolde honek ari du kartierrari itxura bizibat ematen eta belaunaldien artekolokarrien ehuten. “Atzo KosabatenekoIturria, gero Iturbideko Latsa, egun Lur-xurietako Gisu-labea, bihar baduguoraino untzi bat Errobiko uretarik ate-ratzeko xedea ! Laborarien lana, etxe-kandereen lana... Orai gu hemen! Horieninguruan, hainbeste jendeen ikusteakere plazer egiten du. Dudarik gabe, jen-deak badu gauza horietan interesa!Hainbat hobe.”

Atzokoa gogoan geroari buruz

Beraz hain ongi hasi lanak ukanen dusegida... Ez baitu guti merezi. Herrihunen ixtorioa ez baitugu hainbeste libu-ruetan eta idazki ofizialetan kausitukobainan gure lurrean berean gorde, lo.Hor da auzo-lan hunen beste irakaspe-na : behar dugula ikasi gure lurrari begi-ratzen, barnean gordetzen duen altxorraezagutzen eta errespetatzen. Gure lu-rrak asko badaki, eta asko daukaerraiteko.

Hain zuzen, Ur Begi elkartearen xedee-tarik bat herriko ondarea arrapizteabada, ekintza kulturalak antolatzen ditu.Horietarik bat berriz ere izanen dauztailaren 26an, Haitzekobordakooihanean (lehengo Ball-trap delakoan),gauaz, ikusgarri harrigarri bat proposa-tua izanen zaizue, arboletan, lurrean,argi, soinu, musika... zaldi, dantzari. HotsOihana lau lorietan! Marka ezazue zuenagendan ! X. E. (Segida 3. orria)

AI ! ZER PLAZERRA…

LurxurietakoKisu-labea

Maila gorako kulturaldia izan da aurtengo hau, Baigorrin,sekulako arrakasta bildurik bai Mihimena ikuskizun ederrak,1500 ikusliar xoraturik utzi dituela, bai Oskorri etaBerriozarko bandaren kontzertu miresgarriak, joanden ibi-akoitz aratsean, eliza mukurru betea zela bi oreneko entzun-ikusgarriaz gozatzeko. Eta sekulako arrakasta igandeanNafarroaren Egunak. Eguerdikotz elizako plaza koka ahalabetea, soberaxko ere menturaz, hein batetik harat ez baidi-taike behar den bezala agusa.Han entzun da Basaizea elkarteko arduradunetarik den ArgiaOlçomendy-ren hitzaldi indartsua, euskaltasuna, lurraldeta-suna eta gizatasunaren sustatzaile. Eta zer plazerra ikusteaBaigorri aldeko belaunaldi berri bat, gaztea eta kemen handizlanari lotua euskararen eta herriaren alde, aitzinekoen segida

gogo onez harturik !Nafarroaren Eguneko bazkaria beti bezain beroki iragan da,1200 bazkaltiarren artean, kantua eta alegeratasuna nagusi.Eta aratsalde osoan, behereko plaza hura guzia jendez tan-pez betea ! Amaren Alabak xiberotar kantari umoretsuek,Iruñeako Kaldereroak taldeko dantzari airosek eta BaigorrikoArrolakoek eskaini daukuten ikusgarriaz gira han gozatu. Arastirian zerua ilundu balinbada eta airea freskatu, beran-tean oraindik gazteria gostura zagon Baigorrin...Ez da kanpoko begirik bezalakorik gertakari baten kalitateaneurtzeko, eta Baigorriko besta jastatu duten georgiar, pana-mar ala bolikostar, jakin dugunez, lilluraturik zeudenBaigorriko giroaz, altxor paregabe bat ginuela eskuetan,ziotela...

Baigorrin, igandea, giro alaia (Arg P.E.)

Kisu-labea berpiztu duen langile multxoa

Page 2: Herria 2955

• Gazako lur xirrix-tan, bazterrak be-rriz ere biziki min-b e r a . I s r a e l g oarmadak azkarkitirokatu du etxe bat,ustez omen isla-mista gudari kafirabat zela. Etxe har-tan ziren bost lagu-nak hil dira, amafamiliako bat berelau seme-alabekin.• Munduangoseak krisiagogorra abiatuaduela azken urtehauetan gaitz horiseinalatua duguhemen berean etazinez gogoetagarriada lurraren gainekoainitz herritan. Hor-taz zinez griñaturikhuna FAO mundu-ko gosetearen kon-

trako batasunak lur sagarraren balio paregabeaz seinalatu dituen argitasun batzu. Erakutsi ditu bata-sun horrek munduan gaindi lursagarraren mila motaz goiti, batzu guti ezagutuak, merkeak eta hazku-rritasun onekoak gose lekuetan hedatzea merezi luketenak. Denak ezin aipa, bixtan dena, horra horie-tan Peruko atahualpa mota, edo Afrika mendebaleko tubira, bai-eta kanarietako papa colorada gorriaEspainian eta… holakoekin lursagarraren urte proposatzen dutela 2008-a mundu guziarentzat. Lursagarrarekin batean ogia, artoa, irrisa eta zereala frango, zenbait 8.000 urte huntan ezagutuak AmerikaAndesetan, janari aberatsak hoik oro. Baina hango lursagarraz dute espantu egiten, toki beroetako erebai, FAO horrek dio jangailu horren emaitza emendatzen ahal dela bestalde, Asian, Xinan eta beste,nahiz Europan duen bere hautuzko lekua orain arte, besteek ere ikasi artean hain segur. Hortan etabesteetan, izanen baitu zer asma eta zer egin biharko munduak jateko.• Japonian ere bizibeharrak mugiarazten du jendea. 127 miliuneko herri beti zaharrago horrek baditubere zaharrak, 27 miliun oraingotz, 65 urtez gorakoak. Geroa ere kezkagarri daukate, hango sortzeekhartua duten eskasarekin : ez dutea estimatzen 117 miliunetara jauts ditazkeela 2030 eko hango jen-detza eta ere 100 miliunetara 2050 eko. Denbora berean herria zahartuz joaiteko bidean dira : % 35zahar izan baitezazkete orduko. Holakoen griñan, aitzinbide batzuen hartzen hasiak dira : erretretakhasiak dituzte asmatzen jadanik lan neurtuekin, hala-nola xahar batzu arras gelditzeko orde, bilakatuzguardiano, zaintzale, kaseta hedatazle, ahalak dituzten neurrian, irabazi ttipiagoekin bixtan dena. Holabadituzte 75 urtetaraino araberako enplegu batzu betetzen dituztenak, beren heinekoak.• Oiloen gripa hura berriz ere aipu da HegoKorean, berriz ere kasu batzu agertu baitzaizkie beren lu-rrean. Hortakotz dituzte orai berriz bi miliun oilo eta ahate hil, gehiago hedatzeko beldurra gatik etasegurtamenez.• Xinari buruz daude gero ta gehiago munduaren begiak Olinpi Joko horiek hor beharrak diren urtehuntan. Holakoetan oro berea gogoan egoiten dira : Europan, elgarri beti ta hurbilago diren herriak,Alamaniatik eta Ingalaterrara Frantzia, Espainia, Italia eta guziak barne, hor direnak xakur txarren parebere miliar jendea daukan Xina haundiari oihesturik, hau hor baita, oraino leoina bezain boteretsu mun-duko kirolen besta hori nola baliatuko duen munduaren lilluratzeko. Dena den, hautsimautsiak eginbeharko batzuk eta besteek, Xinak herri haundi eta on baten omena zaintzeko, eta besteek ere hordirela eta badirela erakusteko. Atzo ziren bixtan dena, Xinaren furfuriak bere jendea lehertuz meneratubaitzuen tankekin. Egun, bere batasuna zainduz, bere lurreko eskualdeen eta kulturen nortasunak ereezagutu beharko, hein batean bederen bainan aise izanen dea bere haundi urguluaren zapatzea ?Hasteko ta bat, gero ta gehiago jende ari da munduan bost mila urte duen xinatar mintzaira ikasten etabitoria hori ere ez da txarra begi xabalen herriarentzat.• Chipre ugartea ur eskasian da Mediterranea itsasoan. Eta beharraren araberako neurriak hartubehar ukan dituzte, alabainan. Hortako dute akordio bat sinatu chipriarrek Ocen Tankers Greziako kon-painiarekin zortzi miliun metra kuba ur sartzeko handik 160 egunez. Bestalde ere deliberoa dute hartuhor gaindi itsasuraren desgazitzeko usina batzuetan.• Venezuelan Hugo Chavez presidentaren bi anai badituzte auzitan ezarriak akusamendu hunekin :etxalde batzu beretu bide dituztela bi anaiek sinatura zuzengabe zenbaiten jukutriaz.• Aljerian armada erne dabila Al Qaidako errebeldeak meneratu beharrez. Helikopteren laguntzarekinhil ere dituzte islamista horietarik hamabost bat lehenik eta beste hamar bat geroago kapitaletik 50 batkilometretan, eta oraino beste batzu ere 700 kilometretan.

Ehorzketa jendetsuak Israeldarrek funts hortan hil bost lagunentzat

URTE BATBadu orai urtea, zonbait egun eskas, presidentkarguan jarria zaukula Nicolas Sarkozy. Jazmaiatzaren 6-an hautetsia izana alabainan.Haste hartan, bazen espantu eta burrunba horgaindi! Sarkozy hori president gaitza behar gi-nuela! Urte baten buruan, giroa ez da batere bera.Arrunt Sarkozy-ren alde ziren frango ere arrasdudakor orai, gogoetatuak hola segituz zeriburuz ari ote giren. Hori politikarien mundu hor-tan. Gutarteko jendeak aldiz lanak ba zer ger-tatzen den ezin konprenituz. Eskualde guzietanarrangura frango. Iragan asteko sondaiek argieta garbi salatzen Sarkozy-k pondu ainitz galduduela. Pentsa, % 72-k erraiten ez direla bateresatisfos hartua duen bideaz. Ainitzek berantetsiak naski ondoko egunetanagertuko diren gisa bereko sondaiak. Azkarkibeheiti eginik, Sarkozy-k ez duenetz berriz goitieginen… Joanden aratseko elkarrizketariesker...

ESPANTURIK EZMintzatu baita alabainan Sarkozy. Telebixtakoleiho ttipitto hortarik, oren bat eta erdiz. Zer-nahi gauza aipatuz eta batere espantuka arigabe. Aitortuz hutsak ere egin duzkeela etabere xede batzuetaz ez duela orobat aski argi-tasun eman.Gauza batzu ez badoatzi hobeki, ez ditu haatikmakurtze guziak bere gain hartu nahi, ez hur-biltzekorik ere. Aski gora erran du nazioartekogiroa dela gisa hartarat kanbiatu, gu denenkaltetan, urtea barne petrola upelaren prezioadoblaturik eta hola... Gainerat, Frantziak jasanbehar dituelarik astean 35 orenen lege famatu-aren ondorio hitsak. Azken ateraldi haueztabaidabide bixtan dena, ainitz baitira-eta

lege horri biziki atxikiak, zerbait onik ere badu-ela, txar baino on gehiago denen buru...Aitormen bat aire umil batekin egin duena:nazioarteko tratuetan petrolaren gisa besteainitz puska kariotu diren keinka huntan, ezdela erretx prezioen hein batean atxikitzea,izan hiriko gasa ala zernahi. Haatik, etaSarkozy-k erran du hor ere badela zerbait ezdena haxean, auzo herrialde batzuetan,prezioak gutiago goititu baitira, petrolaren kari-otzea berdin berdina jasan behar dutelarik...Prezioak goiti eta irabaziak ezin biziki goraomen, presidentaren arabera segurik, irabaziakgoratuz enpresa ainitz keinka larrian izaitenahal, bereziki beren ekoizpenak, edo ekoizpenhorien parte bat, Frantziatik kanpo despeitzendituztenak...

ETA ERRETRETAK?Erretetreten gainetik piztu auzia minberadagoela, hortaz ere mintzarazi dute Sarkozybere aintzinean zituen berriketariek. Sarkozy-kdeplauki erran du ez duela amor emanen, ezinduelakotz amor eman. Horrek erran nahi duepe labur batean erretreta osoaren hunkitzekobeharko dela 41 urtez lanean arizana. Ez hainaspaldi oraino 37 urte eta erdi aski zirelarik.Sarkozy-k dio ez dela beste erremediorik. Edobestenaz behar litazkeela erretretak apaldu,bainan jadanik ere ez dira hain gora, edo beharlitakeela irabazien gainean sos gehiago hartuerretreta kutxarentzat eta hori ere ez dela ate-rabide manerakoa... Beraz, urte gehiago arizlanean girela hein batean aterako eta ezbestela...Aipatu diren beste gaietan, etorkinak: Frantziakez duela hunenbesteko bat baizik hartzen ahaleta untsa aztertuz nun zer lanetako. Bestenazere langabe ainitz badeno oraino Frantzianberean. Ixilka eta gordeka paperik gabe

2

EAJ eta PSEk adostu mozioa ez da onartua izanArrasate eta HernaninArrasateko herriko etxean, ANV-ko auzapeza Ino Galparsoro kargutikbotatzeko, EAJ eta PSEk aurkeztu zentsura mozioak ez du gehiengoriklortu. ETA-ren erahilketak gaitzestearen kontra dauden ANVko kon-tseilariei demisionatzea eskatzen zien mozioak. EAJ-PNV eta PSE-kohautetsiek zuten alde bozkatu. ANV-k, Aralarrek eta EB-Zutikeko kon-tseilari batek mozioaren kontra bozkatu dute eta PP, EA eta EB-Zutik-eko beste kontseilariak abstenitu egin dira. Orotara, 8 boto alde, 9 kon-tra eta 4 abstentzio. Bozkatzeko garaian jendea bildua zen herriko etxeaitzinean. Buruzagi politiko ainitz ere etorriak ziren, alderdi guzietakoak,eta oihu eta kritikak entzun ziren bilkura denboran.Atarrabian aldiz onartua izan da ANV-ko hiru zinegotziren dimisioaeskatzen zuen mozioa : UPN, PSN eta IU-k alde bozkatu zuten etaNafarroa Bai abstenitu egin zen.Hernanin ere mozioa ez da bozkatua izan. Alde eta kontrakoenbozkaldia berdinketan gelditu da. Bainan ANV-ko auzapezaren botoaerabakigarria izan da. PSEk (3 kontseilari), EAJ-k (2), Eusko Alkarta-sunak (2) eta Alderdi Popularrak (1) mozioaren alde bozkatu dute. ANV-ko zortzi kontseilariek kontra bozkatu dute, eta EB-ko kontseilariaabstenitu egin da. Azkenean, Marian Beitialarrangoitia (ANV) auza-pezaren kalitateko botoak erabaki du bozkaldia.

Arrasaten Ezker Batuko kontseilariak kanporatuakArrasateko EB-ko 3 kontseilariak alderditik kanpo ezarri dituzte zerenPNV eta PSE-k aurkeztu mozioan, batak kontra bozkatu baitu eta bestebiak abstenitu egin baitira. Llamazares alderdi buruaren araberaArrasateko herriko etxean gertatuak ez dio onik egiten demokraziari.Aldiz Mikel Arana Euskal Herriko alderdi buruak dio kontseilari hoienerabakia pertsonala dela eta ezin direla alderditik arrazoin hoientzatbota.

Aralarrek Arrasaten izan duen jarrera errepikatukoduela Bergaran dio ZabaletakIndarkeria gaitzesten ez duten kontseilarien dimisioa eskatzeko mozioabozkatuko dute Bergarako (Gipuzkoa) Herriko etxean. Hiru kontseilaribaditu Aralarrek, EAE-ANVk sei, EAJk bost, PSE-EEk bi eta EAk baka-rra. Arrasaten bezala bozkatuko dutela bere alderdi kideek jakinarazi duPatxi Zabaletak : hots mozioaren kontra. Karguaren uztea eskatzekoez dutela baimenik emanen, zeren eskubide politikoak ezin baitira gizaeskubideak defendatu gabe aldarrikatu, baina giza eskubideenzaintzeak eskubide politikoak defendatzea ere galdatzen baitu.

Bermeoko untzia itsas lapurrek aske utzi duteIragan asteburuan, Somaliako uretan lapurrek bahitu Playa de Bakio,Bermeoko arrantza untzia aske utzi dute aste beteren buruan, idurizeskatu diru zama eskuratu ondoan. Mariñelak egoera onean aurkitzendirela jakinarazi dute iturri ofizialek. 26 dira orotara untzian ziren mariñe-lak : 13 afrikar, 8 galiziar eta 5 euskaldun. Seychelles irletarako bideahartu du bizkaitar untziak, Mendez Nuñez Espainiar armadarenuntziaren laguntzarekin. Atuna arrantzatzen zuen untzian, materialgehiena ebatsi dute ohoinek.

Barañaineko auzapez berriaJose Antonio Mendive (UPN) izendatua izan da Barañaineko auzapezkarguan. Floren Luqui Nafarroa Bai-eko auzapezaren kontrako UPN etaPSN-ek adostu zentsura mozioak gehiengoa lortu eta. Duela 10 ilabete,auzapez kargura izendatua izan zen Luqui, PSE eta Izquierda Unidarenbotoei esker. Sozialisten bozeramaileak dionaz, ez da estrategia politikoaldaketa, bainan, auzapezak izan duen egin molde “pertsonalistaren”kontrako zigorra.

Baketik bake zentroaren kurtsoak Arantzazun“Ikasi parte hartzen “ du izena Baketik Arantzazuko bake zentroak pro-posatzen duen ikastaldiak. Helburua : herriko aferetan nola gehiago etahobeki parte hartu ; nola herritartasuna hobetu, interesatua denariirakastea. Gipuzkoako aldundiak eta Jonan Fernandez zentroko zuzen-dariak izenpetu itunari esker, ikastaldiak antolatuak izanen dira maiatzaeta ekainean, Donostia, Tolosa, Ordizia, Zumarraga, Errenteria,Azpeitia, Hernani, Zarautz, Irun, Eibar eta Arrasaten. Orotara, 1500 batpertsona erakartzea espero dute ikastaldi hoietarat.Baketik bake zentroak bestalde elgar aditzeari buruzko liburua argitaratudu. Asiatik Arantzazura izenburuarekin, erlijione, kultura edo zibilizazioezberdinen arteko elgar aditzea du helburua eta ikastetxetan banatuaizanen da. Mundu zabalera ere helarazi nahi dute zazpi hizkuntzetanidatzia den liburuaren mezua.

Etxebizitzen salerospenak %40 egin du behera EAEnEuskal Autonomia Erkidegoan jazko otsailean 3.000 etxebizitzatik gorasalduak izan ziren ; aurten aldiz, otsailean beti, 1.800 bat dira salduakizan : %40-eko gutitzea. Bigarren eskuko etxebizitzetan izan dagutitzerik larriena : kasik %50ez behera egin dute salmentek. Bizitegiberrien kasuan %26-koa izan da gutitzea.

Bernardo Atxagak lortu du Mondello sariaItalian fama haundia duen Mondello literatur saria lortu du Bernardo A-txagak. Ustegabe haundia izan dela beretzat eta atseginekin hartu duelasaria jakinarazi du idazle euskaldunak Ipar Ameriketatik. Bi liburu berriprestatzen ari dituela jakinarazi du bidenabar : bata “Nevadako egunak”eta bestea “Zazpi etxe Frantzian” izenburuekin. Besteak beste, OctavioPazen, Jose Saramago eta Gunter Grass izan dira saria lortu dutenetan.

sartuentzat, legeak badirela, legehorien arabera behar dela jokatueta hortan kito.Azkenean, frango harrigarria kausiditakeen ateraldi bat, erran due-larik erakaskuntzan lanpostu guti-agorekin itzulikatzen ahalko delaberdin untsa, ondoko egunetanakulatzekoak diren aladaketabatzueri esker… Bada hor segurikarras gogoetatua egoitekoa...

HUNKIALDI BATElkarrizketa horren egun berean,gobernuak onartu ditu batzorde

berezi batek egin proposamenbatzu, lege-nagusiari egundai-nokoan emaiteko beste hunkialdibat ona! Gaixo lege-nagusia,duela 50 urte pikoan ezarri zenaeta noiz nahi kanbiatzen denageroztik! Dena den, president kar-guan ez luke nehork bi bost urtekobaino gehiago egiten ahalko. Pre-sidenta xuxenean mintzatzen ahallitake legebiltzarrean, eta gober-nuak esku gutiago luke legebatzuen tipustapez pasarazteko,funtsezko eztabadarik gabe... Haralarri larria nolako aldaketak aipudituzten... J-B D

Page 3: Herria 2955

SURF ETA SURF

Zinemaldi berezi bat muntatuada larunbat arte DonibaneLohizunen. Filma guziak, 21 oro-tarat, surf lerra-jokoaren gainetikmoldatuak. Denak jai-alai ezker-paretan emanen dira salbu ortzi-rale aratseko biak, horiek nahiluzkete agertu ondartza handian,denbora berean uhainen kantua(edo orroa) entzunez, jendealegarrean jarririk, bainan aroagisa hartakoa balinbada, eta ezbestenaz...

ARTIXTEN HILABETEA

Donibane Lohizunen, maiatza izan beharra da, aintzineko urtetan bezala eta orainogehiago ere naski, artixten hilabetea! Dukontenea egoitzan estreinatu dute iragan asteburu hortan Berezkoen erakusketa,aldi guziz arrakasta handia ukaiten duena. Iraunen du maiatzaren 12-a arte. 70 mar-golarik agertzen dituzte hor beren obra zonbait. Lau sari banatuak izanen dira, he-rriarena, kontseilu jeneral edo orokorrarena, epai-mahaikoek emanen dutena etaederlan-elkarteek eskainia. Kontseilu jeneralak saristatuko duen artixta 35 urtezazpikoa izanen da.Bestalde, Ortz-Adarra elkartearen erakusketa ere egun hotan da, maiatzarenlehenetik 7-rat, eta hori portuko erretegian.Bestalde oraino, Dukontenea parkean ikusten ahalko dira hiru zizelkari obra eder,ortzirale huntan paratuko diutztenak eta han egonen direnak hilabete guzia.Zizelkaria, Jean Escaffre, jeinu handiko artixta, luzaz Parisen egona, aspaldixkoanSenperen kokatua. Bere lanez hitzaldi bat berak eginen du maiatzaren 23-an, Ravelentzuntegian.Hitzordu berezi bat astelehenean, maiatzak 5, aratsaldeko 6-etan, Ravel areto hor-tan berean, aipatuz nor zen Jackson Pollok artixta.Oraidanik erraiten ahal da ere maiatzak 17 eta 18 Artha erakusketa eginen delaondartza handiaren bazterrez-bazter, 150 artixta elgarretaraturik hortarako, margo-lari, xixelkari, argazkilari, bideo-egile eta beste...

LEHERGAILU BAT BIDARTEN

Bidarten, gauaz zartatu da Orpi etxebizitza agentziaren atean pausatua zenlehergailu bat. Ez da makur handi-handirik izan, berina zabal bat haatik dena arrail-dua. Itxura guzien arabera, nahi ukan dute salatu keinka berean Miarritzen muntatuazen etxebizitzari buruzko feria berezia.

EHUN URTE

Mendeburuak ospatzen dira ahal bezen kartsuki. Getarian, herriko erakustegibilakatua den Saraleginea etxeak aurten beteko ditu bere ehun urteak. Heldudenudazkenean sail berezi bat akulatuko da karia hortarat. Anartean, erakustegia berrizidekitzen da. Maiatz huntan, astelehenetik goiti, ikusgai izanen dira hor AitorMendizabal euskaldun artixtaren erderlanak.Hendaian aldiz dena apailu jadanik Stade Hendayais kirol-elkarteak bere ehunurteak ospatu behar-eta helduden agorrilean. Diska bat ateratu berria dute mende-buru horren ohoretan, diska hortan sartuz bixtan dena elkarte horri johan zaionkantu berezia.

EDERRAK ETA LATZAK

Gal filmaren agertzea aipatzen da Inbido sailean. Dugun erran karia hortatat Gal ho-rren gatik jasan gertakari hitsez egin zituen argazki batzu erakutsi dituela DanielVelez berriketariak eta hori Donibane Lohizunen berean, Battela ostatuan. Argazkibatzu ederrak bezen latzak, orduko giroaren lekuko.

MERKEAGO EZIN EGIN?

Donibane Lohizunen, herriko kontseilua bildu da eta bilkura arras luze joan ere da,aurrekontuak xeheki aztertu baitituzte. Buxeta heltzen da aurten kasik 36 miliuneurotarat. %36 obra askoren akulatzeko. Aipagarriena, geltokitik hurbil, Ravel ikaste-giaren ondoan eginen den mediateka. Muntadura beharrezkoa eta guziz baliosa.Gehiengoan ez direnen arrangura handia haatik, ez ote zen merkeago egiten ahal,erran bezala eginez diru-alde gaitza iretsiko baitu. Funtsean, beste obra batzuentzatere behar dena kondatuz, herriak aurten mailegatuko ditu sei miliun euro pasaturik,kasik zazpi hain segur. Herriaren zorrak araberan emendatuz. Auzapezaren araberahaatik ez da hor deus ezin jasanik, Donibane zorraren aldetik hein bereko hiriainitzen mail berean izanen da mailegu hori egin-eta ere...

3

Surf jokoak badu gero eta arrakasta gehiago

EHZ FESTIBALA 2008

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 13.edizioa iraganen da ekainaren 27tik 29raIdauze-Mendin (azken aldikotz herri hor-tan). Egitarau mamitsua : kontzertu (Ojosde brujo, Keny Arkana, Borrokan, SisterSimone, Tonino Carotone, Ruper Ordori-ka, Esne Beltza, Buuz Buu...), tailerrak(graffitti, perkusio, afrikano dantza, eus-kara...), xiba joko, bideo, labur-metrai,antzerki, haur gune...Garraioa : bost autobus linea izango diraEuskal Herriko lau hegaletatik. Autobusakurririk 3 egunetako txartelak hartzen di-tuztenentzat, 5 eurotan egun batekotxartela dutenentzat. Oroituz akanpalekunasaia izango dela han berean.Txartelak : maiatzaren 2tik 17a bitarteanerosiko dituztenentzat, 3 egunak 30 eu-rotan ; maiatzaren 19tik harat, 40eurotan ; eta tokian berean, 50 eurotan.Egunka, aitzinetik erosiz : ostirala 18euro, larunbata 20 euro, igandea 15 euro.Tokian berean haatik : ostirala 23 euro,larunbata 25 euro, igandea 20 euro.Txartelak salgai dira Baionan Elka-rmegadendan, Maulen turismo bulegoaneta herri ekoizpentegian, DonibaneGarazin Kalaka ostatuan. Edo internetenbidez.Xehetasun guziak : tel.05.59.29.60.58 etawww.ehz-festibala.com

HERRI URRATS 2008MENDE LAURDENA,

BIDE ERDIA…Maitzaren 11n iraganen da Herri Urrats,Senpereko aintziraren inguruan. “Mendelaurdena, bide erdia” da besta horrenaurtengo leloa, Aitor Sarasuak proposatua.Alabainan, 25. Herri Urrats dugu hau,karakoilaren logoak duela irudikatzen (IñakiMartinez-ek asmatua), Herri Urratsek ere-man dituen urratsak seinalatzeko, beti aitzi-na jo duela, emeki bainan segurki.Elkartasun handi bati esker ereman denbidea, Paxkal Indo Seaskako lehendakariakerran daukunaz. Eta aurtengo HerriUrratsek esker onezko besta bat nahi lukeizan, besta baikor eta alegera, oroituz ere2009an ospatuko dituela Seaskak bere 40urteak, handizki ospatu nahi lukeen urtemu-ga.25 urteko bildumaMende laurden hau ospatzeko, HerriUrratsek nahi izan du, aurten kantu berezibat ateratzeko orde, hastapenetik gaurarterainoko 22 kantu bildu diska bakarbatean, hots Herri Urrats kantuak. Diskaalaia beraz, 5 eurotan salgai dena.Celtas CortosMusikak, kantuak, bertsuak, kontzertuek,pailasoek, xiba jokoek, dantzak, haurjokoek ukanen dute beti bezala toki nasaia.Haurren xokoa xuhurregia izanez, orainartekoaz gain, bigarren xoko bat ere izanenda, zikiroa erretzen den eskualdean, itzal-pean. Ñiñientzat ere, lehen aldikotz, gunetxukun berezi bat. Dantza ikusgarrietan,Uztaritzeko ihauteria, Zuraideko Alaiki,Afrikako dantzak, Hiriburuko Leinua,Miarritzeko Balet Gaztea... Musika taldeak,Esne beltza, LDKO, Serbielle, Zein ere,Betagarri, Sister Simone... eta CeltasCortos famatua (18:30), Valladolidetik helduzaikuna.Garraio eta zozketaAitzineko urtetan bezala, autobusak antola-tuak dira, 3 eurotan tokia, Ipar EuskalHerriko herri nagusietatik. Txartelak salgaidira Baionan (Elkar), Pausun (Xaia),Hazparnen (Xuriatea), Donapaleun(Pagola), Maulen (herri ekoizpendegia),Baigorrin (Oronos), D. Garazin (Kalakan).Eta egun hortako zozketak sari ederrakemango ditu, lehena bidaia bat itsasontzizMediterraneoan gaindi. Bertze sari batenmentura ere : ikastolen aurtengo 5 bestetan(Herri Urrats, Ibilaldia, Araban Euskeraz,Kilometroak eta Nafarroa Oinez) txartelberezi batzu salgai izango dira, azkenbestaren ondotik eginen den zozketakirabazleari eskainiko diola Kariberatekobidaia bat. Aurtengo Herri Urratsen bene-fizioa erabiliko da Baiona Poloko ikastolaberritzeko eta Erberuako ikastola berria-rentzat, hau Seaskaren 25. ikastola izanki.

José Saplairoles-ekin egin solasaldia :

Zuk, Ur Begiren sortzaileak, zer diozu lan honetaz ?

Zahar-berritze honen arima aipatu ditugun bi presunakizan dira. Bainan ez da ahantzi behar igande goiz guzizlanean ari izan diren 15-20 lagunak. Ainitzek ikasi baitutepala, palote eta pikotzen baliatzen.

Laguntzarik ukan ote duzue ?

Bai! Inguruko enpresa ttikiek lagundu gaituzte, dohainik :Gassuan, JC Saint Jean, Duhalde, Pocorena, Rolan Grün,Azkaineko harriak… Bakoitza bere moldean ari izan da lurlanetan, karreuntzan, harri lanetan, burdingintzan, landaret-zan… Eskerrak haieri. Ez dut ahantzi behar janaria etaedaria prestatu daukuten emazteen zerrenda luzea. Haieriesker dugu morala sendo atxiki negu luzean zehar.

LurxurietakoKisu-labea1.hasia

EUSKAL BIDE ARTEAK

Bigarren aldikotz antolatua da Bidarten euskalkulturaldia, Euskal bide arteak izenekoa, Bi-darteko herria eta Euskal kultur erakundeapartxuer. Kulturaldi hortan, hiru hitzordu berezibadaude. Maiatzaren 2an, ostirala (18:30),Mikel Epalzaren mintzaldia euskal arraintza-ren historiaz, diapoz ontua, Herriko Etxean.Mintzaldi horri datxikola, “Itsas gutizia” erakus-keta zabalik izanen da, maiatzaren 7raino,Herriko Etxean. Ostiralean beti (21:00), Fami-ly zinegelan, Asier Altuna eta Telmo Esnal-enAupa Etxebeste euskal filma, frantsesezko az-pitituluekin. Maiatzaren 3an, larunbata(21:00), Family zinegelan, Bordagarai taldea-ren kontzertua, Bahaki azken obraren aurkez-pena. Ekitaldi guziak urririk.

Aurreskua estreinaldi egunean

Estreinaldiko hitzaldia

Zuen lanak ez ustean jende ainitz bildu du !Bai. Borondate oneko jende ainitz aurkitu dugu. Herriko etxeak ere gal-datu laguntza eman dauku. Herriko etxearen gain da orain obra hauetazarduratzea. Ez dugu mirakulurik egiten bainan urratsez urrats jendeaelkarretaratzen dugu.

Ba ote duzu norbait edo zerbait berezirikaipatzeko ?Régis Pochelu, zizelkaria. Eskaini dauku natu-raren funtsezko lau elementuak itxuratzendituen giltzarria. Harri honek obrari bere zentzuosoa ematen dio.

Erraiten ahal dautzuet seinalaturik ezarri dugu-la Heraitzeko ondarearen ibilaldia. Bide hunek(5,300 km) egin-araziko dautzue zahar-berrituditugun obren itzulia.

X.E.-k bildua

Page 4: Herria 2955

4

HAZPARNE

LIBURU ALDE - BARATZE ALDEMaiatzaren 20 etik ekainaren 20a arteHazparneko Mediatekak lagunduko zai-tuzte landarez eta artistiko gaietaz osa-turik den ibilaldi batean.-Erakusketa : Baratze publikoa, bara-tze ixila : Joël Bertrand eta HeleneMongin-ek Departamenduko liburutegia-ren ganik ukan 18 panotan xeheki ager-tuak diren baratzetaz egin liburuak.-Liburutik baratzerat : elgarretaratzeartixtikoak Mediatekan. Ezagutza berri-ak izanen dira Josta-Leku-ko hau-rrentzat, baratze apaintze, horma mar-gotze Patricia Fillatreau margolari-arekin, irakurgai eta soinu tailerrak gai-nerat. Raphael Castro herrikobaratzezainarekin eta loretaz arduratzendenarekin tailer batzu antolatuak izanendira.Hartueman hauen ondorioak medi-

atekako “Patio” berrian kausitukodituzue.-Mintzaldia: ekainaren 13 an edoekainaren 14 an nola gerta, NekaneMartiarena Oihartzuneko idazlearekin:50 landare artagailutzat. Mintzaldiaeuskaraz eta itzulpena araukafrantsesetik erdararat Euskal kulturerakundeko kide baten ganik-Ikusgarriak: maiatzaren 21 an goizeko10 ak eta erdietan eta aratsaldeko 4 aketa erdietan “Mini Môme” kontzertua,baratzeri doana, Catherine Fontaine etaMarie Bazin musikariekin. Ekainaren 18an goizeko 10,30 tan eta aratsaldeko4,30 tan, “BZZ-BZZ” txotxongilo ikusga-rria Cecile Le Maout-Prud’homme etaElisabeth Zollkaurekin. Oihanetakomamutxen zorion eta zorigaitzak. Ikus-garrientzat tokiak hartu aintzinetik0559701683 telefona zenbakirat deituz. -Animazioa: ekainaren 4 an aratsaldeko3etan, “Minuscule”, Thomas Szabo-renfilma erakusketa: Mamutxen norberarenbizia. Animazio guziak tokian bereanizanen dira eta sartzeak urririk.

Garbiki sindikataren biltzarra

SENPEREHeriotze

Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Pierrot Behasteguy IbarrunGaxinainekoa. Zonbeit denboraz barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanikpausatu da 70 urtetan. Ofizioz zurgina zen. Etxekoa zuten enpresa ttipi batean bereaitaren segida hartu zuen bere aldian semeari utzi arte. Maixan bere emaztearekinfamilia ederra moldatu eta arras ohorezki altxatu zuten. Hiru alaba eta seme bat.Horiek guzien haur ttipiak jin direlarik ederki bete du aitatxiren lana. Bertzalde 34 urtezgerlari ohien lehendakaria izan da. Kostaldeko taldeekin gurutzatzen zenez, ehorzketaegunean hor ziren zonbeit urtez berak hurbildik goxatu dituen herriko hiru banderaketa ere Donibanetik bi bandera Angelu eta Baionatik bana. Horiekin eta ezagunguziekin gure eliza mukurru betea zen. Eritasun denbora guzian bere ahal guziekinartatu duen Maixan emazteari, seme, alaba, bere anai, arreba eta jendaki haundiguziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Urrezko ezteiakJan Pier eta Martxalin Berho senar emazteek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak.Duela 50 urte ezkondu ziren Jan Pier Berho ziburutarra eta Martxalin Lamothe La-

rregiko alaba. Hiru seme jinziren familia hortan. Beren gos-tuz etxeko lurretan etxe berribat eraiki zuten. Martxalinekbazuen lan asko etxe berriarenmoldatzen eta familiako beha-rretan. Jean Pierre herrikoenplegatu zen eta denboraberean gure su-hiltzaileetanbarne zen erretretako adina jinarte. Martxalinen ahizpa denMarie Benita axuanta lagun,andere auzapezak eskainidiozkate opariak. Zorionak JanPier eta Martxalin eta agianluzaz erretreta hori gozatukoduzue zuen etxe maitean.

AZKAINETtiki Trok

Maiatzaren 14an idekiko da Azkainen Ttiki Trok denda. Bere izenak erraten duenbezala denda hori ñiñi, haur eta burasoeri buruz da. Nahi dutenek han berean haurpuskak pausatzen ahalko dituzte saltzeko maiatzaren 6an eta 7an. Bistan da gauzaeder batzu erosten ahalko direla. Han atxematen ahalko dira haur beztimendu, za-pata, jostagailu eta bertze ainitz gauza. Idekitze orenak 10etatik 12ak arte eta15.30etatik 19ak arte. Ttiki Trok Lanzelaian Elgarrekin azkenik eginik den bastimenduberdean atxematen ahalko duzue. Argibideak : 05.59.23.76.27.

Ederlan erakusketaHogoi bat artistaren obrak, margolan eta beste, ikusgai dira maiatzaren 4a arte BilTokin, Herriko Etxe gibelean. Idekidura tenoreak : egun guziz, 10:00-12:00 / 15:00-19:00. Sartzea urririk.

ITSASUAtharri xapelgoa joko berrin

Joanden larunbatean jokatu da aurtengo edizioaren finala. Biziki partida ederra izanda eta azkenean Sorhaitz eta St Esteben nagusitu dira F. Itoiz eta Berasategui-ri 40eta 35. Ezker pareta bete betea zen, herritar ainitz, eta arras gostura gelditu da jen-dea pilotariek eskaini ikuskizunaz, baita ere Athaitze dantza taldeak eman ikusgarriaz.Gillen Iribarren-ek aurreskua dantzatu du xapeldunen eta pilotarien omenez, Ustarrozgaztea txixtulari lagun zuela. Bururatzeko Pilotarien Biltzarra kantua kantatu da, etajendea luzaz egon da Pilota Batasunak eskaini aperitifan eta afarixkan. Denek hitzor-dua hartu dute helduden urterako. Milesker Itsasuarrak batasuneko pilota ardu-raduneri pilota gure herrian gisa hortan biziaraztea gatik.

Arg. Studio de la Nivelle

Iragan astean, Garbiki sindikataren biltzarnagusia egin dute beren lehendakari etalehendakari ordeen hautatzeko. Lehen-dakari karguarentzat Beñat Inchauspeizan da hautagai bakarra, 15 boz bilduditu alde eta bat huts. Lendakari ordeakhiru dira: Xavier Lacoste (Irisarri), JeanMichel Duhalde (Donoztir i) eta XabiHirigoyen (Bezkoitze). 10 herri biltzendituen Hazparneko herri elkargoarensabelean da Garbiki sindakata hau.Bainan huntan badira 16 herri barne dire-nak, Suhuskunetik Beskoitze arteanhedatzen direnak. Ondarkinen biltzeaz etahaueri doatzin artatze eta eraikitzeak ditukudeatzen. Beñat Inchauspe lehendakariberriak aipatu ditu elkarte hunen buru izandiren bertze arduradunak : Jean Pinatel,Jamattit Oxoby, Jacques Coumet, JeanOndartz eta azkena Jean Falagan, berakordaindu duena. Aipatu ditu ere zoin izandiren bakotxaren ekintzak, baitez-padakoak eta damugarriak ere. Bera 20urtez Garbiki sindikataren idazkari nagu-sia izan da eta beraz gauzak barnetik biziizan ditu eta ikasi elkartearen harathunaten berri. Laburzki aipatu du Hazke-tako gunean izan diren kontratu hausteaketa hauen ondorioak, adibidez ondarkinberexteko lantegirik gabe gelditu girelaHazparnen eta gaur hunek huts haundiaegiten duela bai eta ere gure ondarkinakGironda alderat eremanak direla ongigostarik. Delako lehen kontratuan herrikoondarkinak Baionan erretzea urririk izen-petua zen. “Bil ta Garbi” sindakatazabalean barne da “Garbiki”, eta hauondarkintegi gune ikerketa ari da. Haz-parneko auzapezak erran du “Hazparnekjada asko badu emana gai hortan etaoraino emaiten ari da ere, beraz bertzenunbeit egin beharko dira gune berrihoriek”.

LUHUSOMaiatzaren 8an

Huna nola iraganen den egun hori, Luhuso eta Itsasuko gerlari ohien elkarteek munta-turik. 11 orenetan meza. Ondotik oroit-harriaren aitzinean gerlan hil soldadoeri agurra.Eguerditan meriako salan aperitifa herriak eskainia. Ondotik bazkaria trinketean.Izenak eman behar dira, maiatzaren 5a aitzin zenbaki huntarat : 0559933085.

KANBOEmaitza gaztetxean

Maiatzaren 9an, ostiralez, 22etatik goiti,kontzertu bat izanen da gaztetxean bitalderekin : HAUTSI eta DJ PANTX.Maiatzaren 10ean, larunbatez, goizeko10etan, martxa bat eginen da ItsasukoGoxoki-tik Kanbora, eta 2etan, sagarno-tegi bazkari bat antolatua da Kanbokogaztetxean. Bazkariarentzat izenak aitzi-netik eman behar dira telefonatuz : 06 1674 85 86.

Erugbiaren bestaMaiatzaren 4ean errugbiaren bestaeguna iraganen da Kanboko kirol zelainagusian. Egun guzian mail desberdine-tako finalak jokatuko dira. Eguerditan tal-deen segitzaileek bazkaltzen ahalko duteezker paretan. Egunean zehar Kanboko

Izarrako musikariek bazterrak alegeratu-ko dituzte.

Otxote festibalaBi urtetarik behin Kanboko Arraga abes-batzak Euskal Herriko otxoteen festibalaantolatzen du bere herrian, San Laurendielizan. Bi kontzertuk sei otxoterenentzuteko parada eskainiko daukute,zortzi kideko gizon koruren errepertorioprofanoa eta sakratua gozatuz. Aurten-goa, 9. edizioa izanen da eta egitarauaondokoa : maiatzaren 9an, ostiralez,21:00etan, VOCES GRAVES (Iruñea),ERTIZKA (Añorga), OLDARRA (Biarritz) ;maiatzaren 10ean, larunbatez,21:00etan, GAZTELUPE (Donostia),OZENKI (Donostia), ETXEKOAK (Bor-dale).

MAKEA - LEKORNEGanixtar soinulariak

Entzuna duzue jada, irratieri esker,bainan halere nola ez gorets gure soinu-lariak. Zeren ohorezki atera dira berenmailean : lehen egin dute 5 talderenartean. Beraz helduden urtean mail batgorago artzeko baimena ukanen dute.Eta segur asko herritan entzunak izanendirela eta hobe hortako oraitik segur-tatzea ! Gora, gora Ganixtar soinulariak !

AiretikUrteko biltzarre nagusia iraganen da hel-duden larunbatean Lekornen, 21 orene-tan, nahiz hobe 20 orenetako etortzea.Bonetbeltx xapeldun berria hor izanenda ; eta besteek nahiko dute jakin eskuaknola behar diren beiratu, eskuko minik ezukaiteko ! Beraz etor guziak : hau dagure Karrikarte lehendakariaren gomita !

Jo pilota !Berezkoak arizan dira gogotik iraganastean. Idiart-Waltari 38 eta Sorhuet-Ezcurra 40. Idiartek 3 bote, Sorhuetek 4.Borrokak 1,35 iraun du, gogor arizan dirahastetik bururaino, hi bahiz eta ni banuk.

Berdintzeak 1-14-23-33-34-36-37tan. Bai,Panpik eta Waltarik galdu badute ere 38-40, segur pilotak irabazi duela, etaentzun diren txaloak gure pilota zutengoresten Oloroneko trinketa ospetsuan !Larretxea-Etcheto 37 eta Ibarrola-Oçafrain 40. Berdintzeak 3-4-5-37tan.Larretxea-Etxeto gogotik lotuak 21-9/28-11/35-18/36-26 eta huna jauzi handi bat36-35, berdindu 37tan eta bukatu Ibarro-la-Oçafrainek 40-37. Finala beraz Baio-nako Moderno trinketa handi hortan.Segur, balioko du hor aurkitzea !Sorhuet-Ezkurra ala Ibarrola-Oçafrain,zoin bikote xapeldun ? Plaza gizon lauakegon.

Eskermila Bego-riApezak pilotari herri bakotxetanBazen orduan nasai erranen hitzetanHemen berean ere Urtsu mazeletanMakea-Mendiondo hegal guzietanGoresten Emile Larre euskal herrietan !

Mezen tenoreakLarunbatean Makean 20.00etan eta igan-dean Gerezietan 9.00etan. P.I.

SARALarrungo oihartzunak

Leizarriatako bide ikusgarri frikunarenbazterrean, oihanaren erdian, han dagozabaldei ezin aski laudatua, bere hariztigotor, iturri nasai eta jarleku frankorekin,mahain batzuen inguruan. Hori daZabaloko zabaldeia, gure herriak eskaindezaken gune plaxentenik bat. Ainitzgazte han gozatzen dire oihaletxola-pean, udan askatasun osoan. Aintzinekoigandean, loriagarri zen ikustea toki ho-rren itxura bitxia.Jendea bazen osteka, gazte ainitzmahainen inguruan, batasun ikusgarri-an. Zabaldeian, 120 zaldi berenzamaltzainekin ; apainduak ziren jaieguna iduri, mendian 25 kilometrakoitzulia zen egiteko. Aro egokia zen eta bi

urte guziz Saran egiten den zaldizkoateraldia lasaitasun osoan iragan damendi gainean. Izan du kide bai etaarrakasta. Antolatzaileak berokieskertzekoak dire zeren denak iragandire nahi bezala. Alegiazko ikusgarri arraro bat, denakharritu dituena : zaldunak ari bazkaitengostuan, noiz bat batean gazte mordox-ka batek zaldi gainean indiano gudarijauntzitan, inguratu duen zabaldegia,karrasi samin lazgarriak eginez. Ikusga-rri hortaz, denak gelditu dire agrados…Gero andana guzia bildu da Lur Berriegoitza ederrean. Esku zabal bihotzoneko batasun bati esker, krakadarenondotik, zamaltzain bakotxa oroitzapenpollit batekin joan da… P.D.

BIDARTE - MIARRITZEHeriotze

Gisèle Espilondo, sortzez Lalanne - Amigorena, zendu da apirilaren 20an. Jean beresenarrak, Maite eta Pierre bere haurrek, Guy bere anaiak, Amigorena eta Fourcade fami-liek, Pariseko Latarale taldeko lagunek bai eta Miarritzeko Oldarrakoek (talde huntanarizan zen kantuz, dantzan eta dantza erakasten), Oldarrako kide ohien batasunak etaBidarteko Xinkako taldeak pena handiz jakinarazten dautzue haren heriotza. Gisèlegeldituko da betirako familiaren, adiskideen eta bere ikasleen oroitzapenetan.

MIARRITZEEuskararen presentzia jarraikiamediatekanBadu orain hemeretzi urte abertzaleaksartuak direla Miarritzeko herriko etxekogobernuan. Horrek ondorio ainitz ekarriditu euskararen presentzian. Ikastolaeraikia eta handitua ere ; Ohakoahaurtzaindegiari egoitza eskainia ;AEK egoitza munizipalean eta HerrikoEtxeko langileei kurtsoak emaiten ;euskararen batzorde extramunizipalalanean, elebitasuna Miarritzeko bideseinale guzietan eta BO ekipoprofezionalaren eremuetan ; gaztetxe batidekia eta Atabal musika zentroa euskalespresioari zabalik, hara hor lerrokatuakabertzale presentzia horren zenbaitondorio. Pentsatzera emaiten duizendatu elkarte horiek biziraupenekokinkatik ateraiak direla, eta izpiritualañoago ar daitezkeela gehiago

euskararen animazio lan jarraikian, halanola punta puntako garaikidetasunaerakusten duen mediatekan.Errealitatean ez da batere horrelakorik ;euskararen presentzia jarraikia badagoMiarritzeko mediatekan, baina ez aipatuelkarteen zuzeneko eraginez, baizik etaEuskal Kultur Erakundeak beraksegurtaturik. Horrela, 2007 urteanhilabetean behin artista bat edo multzobat gomitatua izan da mediatekara,hogeitamar/berrogei lagunek osatzenduten publikoaren aitzinera. Hor guremintzairak du beti lehentasuna, publikoaribeharritakoak eskainiak zaizkio zuzenekoitzulpena behar duenean. Horrela,barneko aldeko Pilpil eta Jean Bordaxartaldeak ezagutu ditu publiko kostatarrak,antzerkiek, ipuinek, ixtorio umoretsueketa bertsuek osatu dute hamaremanaldiren zikloa urte osoan.

Bilkura baliosa Beñat Inchauspe-ren inguruan

Page 5: Herria 2955

5

BAIGORRISotoa bestanKulturaldia bururatu bezain laster, huna heldu zaukula “ Irouleguy ” sotoaren besta,asteburu huntan, maiatzaren 2an eta 3an, ortzirale eta larunbatarekin. Bi egun horie-tan, goizeko 10etatik goiti, aratsaldeko 19ak arte, mahastiak bisitatzen ahalko dira.“ Mihimena ” Arrola dantza taldearen ikusgarri berriak orroitarazi dauku, bideoarenbidez, mahastia lehenago nola artatua zen. Orai laneko moldeak kanbiatu dira etamahatsa landatzeko eta lerrokatzeko manerak ere. Horiek ikusten ahalko dira beraz,oinez, 4 x 4 autoz edo zaldiz. Helikopteroa ere ibiliko da inguruka, lehen airealdia hartunahi duenarentzat. Erran gabe doa, arno jastatzeak izanen direla bai eta erostekomanera ere, prezio berezietan, ahantzi gabe zozketa. Eguerditan, errekia jaten ahalkoda musikaz alaiturik. Ortzirale aratsean, 19.00tik goiti, afaria bada sotoan, haatik partehartu nahi duenak, tokia aitzinetik atxiki behar du, deituz : 05 59 37 41 33. Bi egunhorietan, Marie Etchegoyen donapaleutar anderea hor izanen da. Bera argazkilariaizanez, egina duen lanaren erakusketa zabalduko du. Badu liburu bat ere egina“ Femmes du Pays basque ” argazkiz ongi osatua barnekalde huntako andere zonbaitikusten ahal baitira : Agnès Gorostiague, Anne Etchegoyen bertzeak bertze. Liburuhau saltzeko izanen da.KulturaldiaNafarroaren egun bero, alai eta segur jendetsuenak bururatu du aurtengo kulturaldia.Iguzkiak denak oraino gehiago edertu ditu. Jendea goxoki egon da erakusketan, dan-tzari, joaldun, zigante, gaitero, txaranga, trikitilari, bertsulari, kantari denak gogotik ari-zan dira, zinez plazer egiten baitu ikustea gazteriaren eta berdin jende guziaren holaparte hartzeak. Bazka-rian ere giro beroazagon eta berant artebazen dantza eta arra-bots Baigorriko plazan.Bezpera aratsean,Oskorri eta Berriozar-ko bandaren kontzer-tua, bere omenarenneurikoa izan da. En-tzuleek, tinke tinkea,bete dute eliza, etaloriatuak egon dira bitalde hauen soinuberezia, dinamikoa etaongi antolatuaren en-tzuten. Txalo bero etaluzez eskertuak izandira kantari eta musika-riak.Bertze egunetako eki-taldiek ere arrakastaukan dute. Nola berrizez aipa “ Mihimena ” ikusgarriarena apirilaren 12an eta 13an eman dena ! Xiba jokoakere ongi iragan dira zointan Amikuze, Baigorri eta Arrosa atera baitira irabazle.Multxo ederra bildu da Ortzaizen “ J.A.O ” edo “ OGM ”-etaz egin mintzaldian, nahiz ezden eztabaidarik izan, parte hartu behar zuten zonbait ez jinik. Ez da beraz soinu batbaizik entzun. Domaia da. Presoen aldeko afariak ere usaiako arrakasta izan du.“ SO’IN ” ikusgarriak irri ainitz eginarazi du haur eta helduer berdin. Basaizeko antolatzaileak eta laguntzaileak eskertzekoak dira ekitaldiak muntaturik.Mezen tenoreak. Igandean Irulegin 9etan eta Baigorrin 11etan.

(ARG P.E.)

LEKUNBERRI

HeriotzeJean Etcharren, JanotAgerrekoa usaian deitzenginuena, itzali da. 87urtetarat hurrandia zen, etagaitz bortitz batek ez dakobarkatu.Gizon argitua, sentimenduonekoa, zerbitzu egilea,ohidura eta ixtorio zaharrersegitzen laket zuena, bereirri batek begitartea argitzenzuela : hor zen gure Janot-ren itxura.Hamabi urte zituen etalehen komunioneko urtea,ama galdu zuelarik. Zerjasaiteko nahigabe bortitza !Lekunberriko eskolatiklanda, Mauleko kolegioratjoan zen. Gostuz ari zenikastegi famatu hortan etaaintzinatuko zen ez balitzetxaldeari lotu behar izan.“ Agerria ”, bere sortetxea,beha zagon. Bere denboraguzia eman du laborantxan.1939an, gerla hastekourtean, lehenbiziko laborarigirixtino gazteen biltzarrehaundian aurkitu zen,Parisen. Vel d’Hiv kirolalekuan, 25 000 gazterenartean, horietan 200euskaldun, ezin ahantzizkoegunak iragan zituen. Orduheietarik goiti, EskualdunGazteria hegaldatu zen.

Artetik, laket zuensindikalismoa eta laborarienlagungotaz, hala nola“ Mutuelle Agricole ” etabertze, arduratzea.Gerla jin zenean,“ Chantiers de Jeunesse ”taldera sartu behartu izanzitzakon. Han ere,gradodun izan zen. Betigeroaz axolatuz, maite zuenlaborantxako tresna berritazmuntatzea : Hergaraikolehenbiziko trakturrea ezarrizuen. Segitu zuen beresaila, behi deiztekomekanika erosiz.Bainan oroz gain, Janot-renorhoitzapena sustatzekoheldu zaukuna gure gogo-bihotzetara, harenmusikako gustua da.Hamasei urtetako, elizako

harmonioma joiten hasiazen. Horrela CachenautLekunberriko erretorariatsegiten zuela, joaiten zenDonamartiriko ertorarenganat ikastera. Han,Lohiague apezaren baitara,bizikletez joanez, zenbaitaldiz bi egunendako.Horrela, 70 urtez jo dusoinua Lekunberriko etaauzoko herrietako elizetan.Zenbat ezkontza, zenbatehorzketa eta zenbat mezaeta bezperak... Emaitenzuen soinua bere otoitzazen, denak kantuz otoitzeanlaguntzen zituela.1951n, Jeanne Jaureguybere herritar batekinesposatu zen. Bi seme,Jean-Léon eta Beñat, alababat, Maddi, ukan zituztenfamiliaren alegeratzeko etasegitzeko. Geroztik seme-alaba ttipiak jin dira, eta2001ean ohoratu dituzteberen ingurukoekin urrezkoezteiak, egun zinezzorionezkoa.Haren oroitzapen ederragure baitan atxikiko duguerranez, bihotz-bihotzetik,gure doluminak Jeannebere espos lagunari etaAgerreko familia guziari.

Ellande Etcharren

UREPELEDolu

Marie Thérèse Antchagno, sortzez Urepele Pokoineko alaba, pausatu da apirilaren13an. Bere 65 urterekin minbiziak eraman du. Doluminak eskaintzen ditugu utzidituen lagun, haur eta haurride guzieri.

IZTURITZEEzkontze

Joan den larunbat goizean ezkondu dira Izturitzeko elizan Erreintean bizi direnMaialen Etxart eta Jon Oihenart sortzez Aiherra Larrartekoa. Xipri Arbelbide lekukoapezaren aintzinean eman dute hitza, elizkizun xume hori kantu eta bertsu pollitbatzuek alegeratzen zutela. Ondotik ezteiak herriko gelan iragan dira burutik buru,euskal giro beroan biharamun goizaldera arte. Zorionak eta agiantza hoberenakezkont berrieri !

GARAZI - BAIGORRIKO LAGUNTZA KATOLIKOTIKAitzineko urtetanbezala, aurten ereLaguntza Kato-l ikoko kideekeman dugu, bialdiz, otsailaren24an etamartxoaren 2an,A r o t z e n aantzerkia, PantzoIrigarayek idatzia. Aldi bakotxean,V a u b a nD o n i b a n e k ozinegelan muku-rru beterik, 300bat ikuslier pasa-turik etorri dira,arratsalde goxoeta omoretsubaten pasatzerat.Herria kasetarenbidez nahi dugu

lehenik eskertu etorri den jende alde ederra, sartzeen bidez bildu baitira 6.200euro orotarat, zointarik 3000 euro emanak izan baitira Ukrainara joanki direngaraztar gazteeri eta gaineratikoa, 3.200 euro, aintzinean bezala, Afrikako Darfurleku behartsurat, eskola baten eraikitzen laguntzeko.Eskertzen ditugu ere aldi huntan juntatu diren jokolari lagunak, baginen 22 parta-lier, bi gazte salbu, denak “lehengo gazteak…” eta gu denen kudeatzaile izan denEñaut Larralde, segur bazuen mereximendu gure moldatzen.Denen artean, ikuslier, jokolari, laguntzaile, Garazikus, parte hartu dugu obra onbaten egiten.

Garazi-Baigorriko Laguntza Katolikoko taldea

Jokolariak, falta da Argitxu gaztea

BIDARRAIBazkari goxoa

Herriak gomitaturik, adin ederreko 66 herritar bildu dira, lehenik Barberaeneanaperitifarako, gero trinketeko gelan bazkarirako, Barberaenekoek prestaturik etazerbitzaturik, bazkaltiarrek ostatuan baino toki nasaiagoa zaukatelakotz han. Denekgain gainetik preziatu duten elgarretaratze goxoa !

PilotaHerriko lehiaketa aitzina doa, partida zenbaitentzat ikusliar multxo pollita dela biltzen,pilotarien sustenguz. Final-laurdenen heinerat helduak dira, finalak aldiz maiatzaren17an jokatzekoak direlarik.Bertzalde, jakin dugu Ibarlako Xan Oronos gaztetxoak Union Basque batasunarenxapelgoko finala jokatu duela Izturitzen, baigorriar lagun batekin. Eta partida ederraegin, galdurik ere 40-37. Atxik ! Berezkoetan, Patrick Ibarrola finalean dugu, PatrickOçafrain-ekin, eta segur izanen dela herritar sustengatzaile igandean, Modernean !

DONAMARTIRIEltzarruze egunak

Maiatzaren 3an eta 4an iraganen dira Eltzarruze egunak, larunbat eta igandez.Larunbatean (21:00) “Le monde selon Monsanto” filma, jitez aldatu izakietaz, Biletxeagelan. Ondotik mintzaldi-eztabaida, Euskal Herriko “Alerte OGM” taldeko kidebatzuekin. Sartzea urririk. Igandean oinezko ibilaldia Eltzarruzen gaindi. Hitzorduagoizeko 9.30etan Kosteletea aitzinean (xokoletesne beroa, abiatu aitzin). Abiatzea10etan, joaldunen eta txalapartaren doinuan. Eltzarruzeko gainetan, Pottoka Dantzanelkarteak “Ilargi” ikusgarria eskainiko du aldi pare batez : zaldun, dantzari, soinulari...Bazkaria pik-nik moduan, bakotxak eremanetik edo antolatzaileeri erositakotik.

HELETAMaiatzaren 8an Meza emana izanen da 10.30etan gerlako hilen xedetarat, ondotikotoitz eta lore azau pausatze gerlako oroitharri aintzinean. Bazkariarentzat izenaeman Agerrean (Tel. 0559376290)

Mezetako tenoreakIbiakoitzean aratseko 9 orenetan Iholdin. Igandean 9.30etan Landibarre Martinen,Armendaritzen. 11 orenetan Mehainen eta Heletan.

Herritarra

ENPLEGUAREN BURTSADONIBANE GARAZIN ETA DONAPALEUNMaiatzaren 3an, larunbatean (9:00-13:00), iraganen da BaxenabarrekoEnpleguaren burtsa, garapen ekonomikoaz arduratzen den “Indar” egiturak antola-turik. Bi lekutan finkatua da hitzordua : Donapaleuko Airetik gelan eta DonibaneGaraziko merkatu estalian. Egun hortako helburua da langileen bila dabiltzanenpresak eta lanbila dabiltzan langileak elkar kurutzaraztea. Hor beharrak direlarikere ANPE eta Missions locales delakoetako aholkulari batzu, lan mugatuetakoagentzietakoak, “Amikuze entreprendre” eta “Zabaldu” elkartekoak...

ARROSAHeriotze

Zonbeit egun barne bi presuna lagundu ditugu beren azken egoitzarat. Lehenik Leo-nie Hericort sortzez Capdeville et bigarrenik Dominica Aguerre sortzez Lopez. Biakbulta bat huntan ezinduak, beren etxe xokoan eman dute azken hatsa. 90 urte zituz-ten.Familiak onhar ditzatela doluzko sendimendu bizienak.

Page 6: Herria 2955

Maiatzaren 3an, 14.00 : Philippe Oyhamburu-k dantza, musika, korua etakoreografia sailetan ukan esperientziak aipatzenditu (1/2).Berriz zabaldua : Maiatzaren 5an (23.00) ; 6an eta8an, 14.00 eta 20.15

Maiatzaren 4an, 20.15 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 9.partea.Berriz zabaldua : Maiatzaren 7an eta 9an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 6: Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andi-azabal.Asteazkena 7 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 8 : ATD _ Monde.Ostirala 9 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

Belokeko Aita Adrien Ga-chiteguyk Alduden iragan bu-ruilan artzainen bestan eginhitzaldia.

Zerbait dakigunetik hunat, gurelurrak izan ditu “ sorotsak ”,mendi eta desertuetan barna.Eta non ere baita belarki, hanbada hausnarritzale ; heienartean ardia. Eta non ere baitaardia, han bada artzaina: ar-diaren begiratzeko eta hartarikbizitzeko.

Gizonak, bazterrak apainduedo musurkatu aintzin, ardienalapideak ziren haren bizi-toki.Erreka-zelaiak oihanak hartutaziren. Egurra hurbil izanki-eta,ez zen hain neke etxola xoilbatzuen muntatzea. “Pourtalet”lepoaren pean, orai hiru etxoladiren “Aneou” saroan, bi milametra goretan, argitaratu di-tuzte 200 bizitokiren ondarki-nak. Eta non ere bizi baitzen,han zen artzaina ehorzten.Ezagutzen ditugu Okabeko hi-larri zaharrak, mila bost ehunmetretan.

Negua jitearekin, oihana zenaterbe eta hazkurri: gaztena,ezkur, pagatx, hur eta intzaur.Nekez gehiegitzen baitzaizken!

Artzainak emendatuz, eta be-raz ardi saldoak, behar izandira oihanak argaldu, lur etapentzeak lantu eta hetsi.Geroago, negu bazka bila ze-laietaraino urrundu. Gaine-ratekoak badazkigu.

Dena den, non nahi eta noiznahi, nola berex ardia etaartzaina?

Nolaz ardiak bere burua begiralezake otsoen litainetatik edohartzaren aztaparretarik? Gurihurbil, Kantabriako kordilleran,egun guziz artzainek ikustendute ez dezaketela. Biarnesgure artzain adixkideeri galdeegin behar ! Aski lan du hemen

zakur basatuekin, Ameriketankoyotekin.

Haragi jaletarik begiratuaizanik ere, ardiak nolaz beharluke ihardoki badituen hoin-bertze eritasuneri? Alabainan,ardi saldoak haundiago eta tin-keago, eta eritasunarentzathazkurri gehiago.

Baitezpada, artzainak behar dubeti han izan ardiak begi-ratzeko, hazteko, laguntzeko.

Eta bizi moduak guti ala askimoldatzen baitu gizona, ez deaartzainaren lehen izaiteko age-ria…begiratzale, zaintzaleizaitea ?

Emakozu etxe, famil ia…ikusiko duzu lazo izanendenetz.

Hemen hasteko, artzainak ezbalire izan : Urepeldar, Aldu-dar, Bankar… ez gintaizke !

Mezan girenaz geroz, artzaingirixtino maiteak,

Ez baginu lur huntako bizilabur eta neke hau baizik, ezgintaizke, artzain balios izanikere, arima salbu, ardi baliosbatzu baino biziki gehiago.Jainkoari esker, gure biziabizirik egongo da, girixtinogiren ber eta gure sinesteariatxikiak.

Jainko aitak berak bere buruaartzaintako dauka. Erran nahizgure zaintzeari zonbaterainoden atxikia, itxura hortan dulehen lehenik profeteri bere bu-rua agertu.

Hurbilago, Jesusek zonbatmoldez ez dauku errepikatzengure artzain ona dela ? Gehia-go dena, artzaina guti ala aski

nagusi bat baita, bildots eginda gure zerbitzuko: gizonek ju-jatu dugunaz geroz, janari bi-lakatu denaz geroz Jainkoarenbizia emaiteko.

Jesus, gizonkiaren artzain etabildots bada, horrekilan gukere behar dugu artzain izan gi-zonki gure lagunarentzat.

Hori gogoratzean, atera zait o-rroitzapen bat. Eskoletannintzelarik Kalifornian, jakinnuen Sacramentoko zelaian-Mayrisville-n bazela eskualdunotel bat, Sabino Uriz Iruñarbatena. Holako hotel batek e-rran nahi zuen han nunbait es-kualdunak bazirela. Banoa be-raz, loriagarriko zelai batean,legun eta xabal ezarria ma-xinez eta urez estalia. Etxerikez, jenderik ez, han hemenkalaneko mekanikak geldi geldia.Eta horra nun heldu zaitangibeletik aireko bat apal-apala,harri erauntsi baten arrabotsaeginez, irris azia barreatzeanlur ureztatu gainean. “Ai! irrisaklurrak hartu baditu, ardiakkasatu dizkek!”

Delako otelean, tirrinta jo etaheldu zait euskaldun itxuragabeko gizon bat, Ukraina-koa,aintzineko urtean hotela erosiduena. Sar arazten naubarneen ikusteko. Gauza batgelditu zait bakarrik gogoan:ganbara huts bat, non ere bil-duak baitzauden jiten ez zireneta gehiago jinen ez ziren eus-kaldun artzainen puskak. E-rrekontruz, suge ausikiz,tiroz… nunbait kokatu direnak,ardura bakartasunean. Etazonbat hola, urtez urte, alapi-dez alapide, munduz mundu?

Hori dena erraiteko, gu bizigiren hok, heier lotuta girela,Jainko artzainaren semeak,anai girelakotz.

Aita Adrien GACHITEGUY

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Angeluko hiriko etxearen aitzinaldian ezarria dute Ingrid Bé-tancourt anderearen argazki haundi bat Angeluarrei gogorarazteko bahi-tua dela aspaldian. Ederki ! Oroitarazten dut urte asko iragan direla etahemen, astero, aipatzen dugula Ingrid Bétancourt.

***Des racines et des ailes : Maiz aipatzen dut France 3 gatean agertzenden emankizuna. Hiru aintzira ikusi ditugu joanden asteazkenean, batEuropan, bertzea Afrikan, hirugarrena Estatu Batuetan. Europakoa daFrantzia eta Suizaren artean dena, Léman deitua. Hiriak, hotelak, etxepartikularrak, hala nola Charlie Chaplin-ek erosi zuena eta erakustoki bi-lakatuko dena.Afrikakoa artifiziala da, Nasser-en garaian egina. Oroit gira urperatukozirela Nil ibaiaren ondoan ziren UNESCO-k zaindu nahi zituen Egiptokomonumentorik ederrenak. Esplikatu digute nola salbatu dituzten, zer lanzoragarria egin duten haien salbatzeko.Estatu Batuetako Colorado deritzan Estatuko basamortuan urtegi batsortu dute, basamortuan biziarazteko turismoari esker. Hiru aintzira, batEuropakoa osoki zibilizatua, bertze biak berrikitan eginak, biak basamor-tuan, biziaren sortarazteko.

***Les silence de l’épervier : Bigarren astea eta hirugarren eta laugarrenzatiak. Sekulan baino beltzagoa da giroa. Haur bat desagertua,egunkariaren etxekanderea preso, norbaitek nahi dituelarik bereganatubai egunkaria eta bai mahastiak, ikaragarriko saltsan sartzen gaituzte.Hea nola bururatuko den.

***Frantsesei mintzo : Ehun minutu iraun du Sarkozyren mintzaldiaktelebixtan joanden ortzegunean. Erdiarekin aski nuen bi ideia atxiki baiti-tut : lehena huts batzu egin dituela, lehen aldikotz aitortzen duela, biga-rrena berdin segituko duela. Atxiki dudana ere “C’ dans l ’air”emankizunean agertzen dela Yves Calvi kazetaria atorra has (palto etattattarrik gabe), “Mots croisés” delakoan jauntzi duela paltoa, bainan tta-ttarrik ez, bainan Sarkozy-ren aitzinean jauntziak zituela paltoa eta tta-ttarra.

***Errugbia : Baiona eta Bourgoin elgarren bete Baionan (19 eta 19), Mia-rritzek galdu Montauban-en kontra (19 eta 13) eta azkenik Akizek irabaziAlbiren kontra (12 eta 9). Denbora berean Londresen Tolosak irabaziLondon Irish-ekoen kontra (21 eta 15) eta beraz jokatuko du Europako fi-nala maiatzaren 24ean. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

ARTZAIN MUNDUA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8M a i a t z a r e n 3 - t i k 9 - r a t

Maiatzaren 3a: Ibiakoitza• 11.00 : Saltsero : Gomita Pierre LaxagueAzkarate Apeltxenekoa eta Irulegiko sotokolehendakari berria.• 17.30 : Errubia : Baiona/Montpellier

Maiatzaren 4a : Igandea • 9.30 : Gure Bazterrak Lekornetik.• 10.30: Meza Donapaleutik.

• 11.30: Bordeleko euskaldunen berriak.• 17.00: Berezkoen finalaBaionako Moderne trinketetik zuzenean.

Maiatzaren 5a : Astelehena 19.00: Zer dioxu : Paxkal Indo Seaskako lehendakari berria.

EUSKAL IRRATIAK

1 -

Alduden sortu, Beloken bizi zira Aita Gaxitegi

Zure nahia izan da beti artzaintzak dezala segi.

Ikasiz nola laborantzatik bizi ditaiken hobeki

Euskal gazteak eskolatzeko ez litaike berantegi

Euskaraz egin liburu hura etxetara hel baledi.

2-

Jaz buruilaren azken eguna gertatu zen igandea

Ospakizunek bildu zutena gaitzeko jende aldea

Orroit arazi nahiz orori artzainek egin bidea

Otoitzarekin hastea baino gauza hoberik badea?

Gero mintzaldi, kantu ta pertsu, zer besta paregabea!

3 -

Artzain munduak gomitaturik hantxet Aldudeko mezan

Zu entzuteko gogoa bazen han bildua zen jendetzan

Egiak erran baitzinauzkigun, orok konpreni ginezan

Gu loriatu gintuzun bainan denak ez baitziren ez han

Huna prediku hura, hitzez hitz, bakotxak irakur dezan.

Jean-Louis LAKA

AITA GAXITEGI

HEGOALDEKOEN EGONALDIAKIPARRALDEKO FAMILIA

EUSKALDUNETANAurten ere Iparraldeko familia euskalduneri deia luzatzen diete euska-ra ikasi edo hobetu nahi duten Hegoaldeko ikasle batzuek. Donostiako Urrats euskaltegia arduratzen da uda honetako egonal-dien antolaketaz. Baldintzak usaiakoak dira. Hala nola : • Familia euskalduna izatea (gutienez 3 presunez osatua eta komuni-katzeko hizkuntza euskara izatea)• Egonaldiak hilabetekoak izanen dira gutxienez, uztaila hasieratikburuil ondarra arte.Hilabete batez edo biez errezebitzen duen familiak erran beharko duzein hilabetetan hartzen ahal duen ikaslea.Ikasleak familiako bizitzan parte hartzen ahalko du, eta familiak gu-txieneko intimitatea (logela pribatua…) eskaini beharko dio.Familiek 650 euroko laguntza eskuratuko dute hilabeteko egonaldibakoitzarentzat.Izenen emateko epea : Norbaiten hartzeko prest den familiak bereburua ezagutarazi beharko du Euskal kultur erakundea deituz apirila-ren 30eko, berantenaz. Ondotik EKEk galdeak Hegoaldeko Urratseuskaltegiari helaraziko dizkio. Familiak berriz deituak izanen diratxosten baten betetzeko.Xehetasun gehiagorentzat deitzen ahal da Pantxika Maitia Euskal kul-tur erakundera : 05 59 93 25 25

Page 7: Herria 2955

7

LAN ESKAINTZA

Sorhuet - Ezcurra II . . . . . .40Idiart - Waltari . . . . . . . . . . .38Biarnes lurrean beraz partidahau joanden ostiral aratsean etabildu han ere jendea, eta berotuere hango pilotazaleak, han-goak eta hemendik joan dire-nak. Finalerdi hunek bazuendenen berotzekoa eta sutanjartzekoa ere. Erran dezagunaitzinalde hartu dutela berehalamakearrak eta kubatarrak, 12-6,eta atxiki ere abantzua partidaerditan goiti, azkenik 28-26,bainan 28tan berdintzeko ixtan-tez. Komediak orduan pariohoietan, eta pilotarietan nundikez ? Bi kostatarrek hor gainahartuko dute behin, 33-28,baina berdinduko dira berriz ere33tan eta 37tan. Denak kondabaitira ondarrean, ukan dutexantza makur bat galtzaleekPanpi Idiartek pilota bat hunkituduelarik nahi gabe. Alta ez dutesake edo boteek hanbat makuregin ere, lau sartu bait i tudoidoia irabazleak eta hirubesteak. Jokoan zen gaine-ratekoa, oren bat eta erdi beharukan baitute 40tarat heltzekoirabazleek.Ibarrola - Oçafrain . . . . . . .40Larrechea - Etcheto . . . . . .37

Ezin sinetsizkoa aldiz igandehuntan Armendaritzen gertatudena. 12-6, segurean jarririk,21-9 gero eta 28-11, bai eta 34-17 ere, etsia hartzen hasia ginu-en ikusiz batetik Larrechearenaztapar presta eta berezikiEtchetoren nausitasuna. Hunenaitzinean laster harat eta pilotaguziak bil eta bil ar zadilaOçafrain, bainan nun emanholako joen errefera eta nundikplanta kintzea ? Gehiago dena,beldur guti emaiten Ibarrolarenbote bakarrak eta are gutiagomarra azpirat galdu pilotabatzuek. J.M. Berterreche erehor zen bainan zer egin ? Altasartu dute gibelantek 18ga-rrena, 18-35 beraz, eta hor hasida zerbait gertatzen : zazpi-zortzi kintze galtzaleak, lauboterekin eta, dudak edo,zatozte zuek, Etchetoren arran-pa txar bat, 37tan berdin etaazken boteak lehengo Baigo-rriko pilotari “xaharrek”. Ha-rritzekoa !Finala igande huntan jokatukoda bi irabaztun hoien arteanBaionako trinket Moderne beri-nadunean, aratsaldeko 5etan.

KOPAKO FINALERDIAKAlfaro - Lazcano . . . . . . . . .40Lambert anaiak . . . . . . . . . .18Etzen anaien eguna astelehenhuntan Garatenean eta espan-turik gabe joan da Garaziko jen-dea etxerat bi partida hauenondotik. Partida hau segurik ini-mini santean joan da eta ezditugu Lambert anaiak plan-tatzen ere ikusi behar den beza-

la. Erran behar da bazutelaberen aitzinean Alfaro bat gain-gainetik prestatua eta pilota batere dudan uzten ez zuena,zinez irabazi baitu aurten par-tidatik partidara, hoinbertzeparada ukanik eta errotik balia-turik. Alta Lazcano ere aise arizen holako lagun deliberatubatekin. Hoien bien aitzinean ezditela izi Lambert anaiak, zerenhauen beharra ere baitugu, mailhortan eta gorago ondokoegunetan.Aramburu - R. Dermit . . . .40Itoiz anaiak . . . . . . . . . . . . .19Eta partida hau ez da bizikihobea izan Garatenean, bestefinalerdia. Onetik hastekohalere, hor ikusi dugu J. Fran-txua Aranburu, bere 50 urteekin,biziki prezatu duguna, alasakean, 8 sartuz, ala airea etapilota berexte bizia, hots, laue-tako hoberena. Erran behar dahaatik Rene Dermit ere segurrazuela gibelean. Anaiak hemenere hitsago, badu hainbertzeurte hainbertze lekutan ari direla! Badute alabainan hainbertzeemanik. Finaleko aitzinpartidanizanen dira beraz igandeanModernean, Aramburu - R. Der-mit eta Alfaro - Lazcano.

BAIONATTIPIANBielle - Bonetbeltx . . . . . . .50Lambert - Bessonart . . . . .34Horra beraz Bonetbeltx xapel-duna lehen aldikotz SantAndresen. Gai ona dela diotemakearraren txalotzen izanakdirenek eta beste ainitzek ereikusi nahia dute pilotari pollit etaxuxen hori. Laster arte beraz.

ITSASUN JOKOBERRIPilotako arats ederra hor larun-batean. Ederki holako jendea !Sorhaitz - Saint Estebenek joandute Atharri Trofeoa, Itoiz -Berasategui garaituz.

HEGOALDEAN, GONZALEZFINALA LAURDENETANXala - Goñi III . . . . . . . . . . .22Irujo - Laskurain . . . . . . . . .14Eibarren irabazi dute horlehenek.Galarza V - Eulate . . . . . . .22Olazabal - Lasa . . . . . . . . . .11

Cabrerizo - Urberuaga . . . .18Uriarte - Harizmendi . . . . . .11Hauk ere han berean jokatuak.Chafee - Otxandorena . . . .22Koka - Peñagarikano . . . . .11

Agirre - Apraiz . . . . . . . . . .22Belloso - Eskudero . . . . . .12Bi partida hauk Naiaran jokatu-ak dira.Berasaluze VIII - Begino . .22Leiza - Zearra . . . . . . . . . . .13

Diaz . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Mendizabal I . . . . . . . . . . . . .5Hauk biak Abeldan jokatuak,lehena lauterdian.Gonzalez - Barriola . . . . . .22Titin - Laskurain . . . . . . . . .19

Merino I . . . . . . . . . . . . . . . .22Galarza VI . . . . . . . . . . . . . .21Lazkaon jokatuak hauk, azkenaxapelgoan. Gonzalez ari da ereprestatzen buruz burukaren-dako, ainitz jokatuz. Maiatzaren10ean jokatuko du Irujoren kon-tra buruzburu Donostian.

Bego

BEREZKOEN XAPELGOA SUTAN DOAOLORONETIK ARMENDARITZERA

IKASek zuzendariorde bat bilatzendu, irailean hasteko, sei hilabeteko

kontratupean, alde bat aritzeko men-turarekin.

Baldintzak : baxoa + 3 urte

elebiduna : euskara idatziz eta ahoz,frantsesa

euskal kultur alorraren ezagutza. Jakitatea dosierren kudeantzan bai

eta administrazio eta dirukudeantzan, idazteko trebetasuna,

harremanetako erraztasuna. Gaitasunak : izaitez gogo idekia,

besteen entzuteko gaitasuna, sinte-siako gaitasuna, metodikoki aritzeko

gaitasuna, taldean aritzeko gaita-suna.

Lan saria : ikus CC Edition. C4maila.

Kandidatura eskutitza + CVamaiatzaren 10eko igor IKASera :

IKAS – Lota jauregia – 64480Uztaritze

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises - 3 Chemin del’Aviation

64200 BASSUSSARRYTél. 05.59.52.32.97

SCI “MARIAMAR” en LiquidationCapital : 1.000,00 €Siège Social : Chemin Inarga - 64310SAINT PEE SUR NIVELLERCS BAYONNE D 484 249 917Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 25 Mars 2008enregistrée au SIE de BAYONNE le 24Avril 2008, bordereau n° 2008/495,case n°23.Les associés ont décidé de procéder àla dissolution anticipée de la société àcompter rétroactivement du 31 Août2007 et sa liquidation amiable sous lerégime conventionnel dans les condi-tions prévues par les statuts et lesdéliberations de ladite assemblée.Ils ont nommé comme Liquidateurpour la durée de la liquidation, Mon-sieur Roger SCHOOS, demeurant àARCANGUES (64200), 20, Allée duPetit Pont, son mandat de co-gérantprenant fin à compter de cette date,ainsi que celui de Madame MariamaSCHOOS, co-gérante.Le siège de la liquidation est fixé àARCANGUES (64200), 20, Allée duPetit Pont, adresse à laquelle la corres-pondance devra être envoyée et lesactes de liquidation notifiés.Le dépôt des actes relatifs à la liquida-tion sera effectué au Greffe du Tribunalde Commerce de BAYONNE en annexeau Registre du Commerce et desSociétés. Pour avis, Le liquidateur.

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises – 3 Chemin de l’Aviation64200 BASSUSSARRY

Tél. 05 59 52 32 97SARL « CNARF »

Capital : 1.000,00 €Siège social : Chemin Inarga – 64310

SAINT PÉE SUR NIVELLERCS BAYONNE B 484 188 933

Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 25 Mars 2008enregistrée au SIE de BAYONNE le 24Avril 2008, bordereau n° 2008/495, casen°10,Les associés ont décidé de procéder àla dissolution anticipée de la société àcompter rétroactivement du 30 Juin2007 et sa liquidation amiable sous lerégime conventionnel dans les condi-tions prévues par les statuts et les déli-bérations de ladite assemblée.Ils ont nommé comme liquidateur pourla durée de la liquidation, MonsieurRoger SCHOOS, demeurant à ARCAN-GUES (64200), 20, Allée du Petit Pont,son mandat de gérante prenant fin àcompter de cette date.Le siège de la liquidation est fixé àARCANGUES (64200), 20, Allée du PetitPont, adresse à laquelle la correspon-dance devra être envoyée et les actesde liquidation notifiés.Le dépôt des actes relatifs à la liquida-tion sera effectué au Greffe du Tribunalde Commerce de BAYONNE en annexeau Registre du Commerce et des Socié-tés. Pour avis, Le liquidateur

JUNQUA LAMARQUE & LECLAIRSCP D’AVOCATS

L’Alliance – Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393 718 218VENTE DE FONDS COMMERCIAL

Suivant acte sous seing privé en dateà ANGLET du 25 avril 2008 enregistréau SIE DE BAYONNE POLE ENREGIS-TREMENT le 28 avril 2008, Bordereaun°2008/512 Case n° 2 Extrait 2304,Monsieur JEANNOU Jean-Charles, néle 28 janvier 1967 à SAINT PÉE SURNIVELLE (64), célibataire, demeurant àSAINT PÉE SUR NIVELLE (64310) –Quartier Helbarron Hôtel PyrénéesAtlantiques.A VENDU A : La SARL RUBALIO, société à respon-sabilité limitée au capital de 10.000 €

dont le siège social est à BAYONNE(64100) – 29 rue d’Espagne immatricu-lée au RCS de Bayonne sous le n° 503638 371Un fonds de commerce de RESTAU-RANT exploité à BAYONNE (64100) –29 rue d’Espagne.Moyennant le prix principal de 150.000E comprenant 115.000 € d’élémentsincorporels et 35.000 € d’élémentscorporels.L’acquisition a été fixée au 25 avril2008.Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues en la forme légale dans les dixjours de la dernière en date des publi-cations légales au cabinet de la SCPJUNQUA-LAMARQUE & LECLAIR, avo-cat, Centre Jorlis immeuble Alliance64600 ANGLET où domicile a été élu àcet effet.

Pour unique insertion.

AVIS DE NOMINATION ADMINISTRA-TEURS

SCOP OLABERRIA XOPOLO KOBIDEA 745

64480 UZTARITZE329140289 00011/ 2573A

“Par délibération en date du 11 avril2008, l’assemblée générale a pris actede la nomination de monsieur XalbatDAGUERRESSAR en qualité d’admi-nistrateur prenant effet le 1 er Janvier2008”

Pour Avis

Landagoien, Zuraideko bidea64 480 UZTARITZE

Tel. 05.59.59.30.01 Fax. 05.59.25 47 95Email : [email protected]

LAN ESKAINTZAGURE IRRATIAK,

IDAZKARI-KONTABLE bat bilatzen du:Egin beharrak:Idazkaritza lanakKonduen segipenaDiruzainketaGaldeginik da:- Euskara eta frantsesa menperatzeaahoz eta idatziz.Talde laneko gaitasunaGaitasuna kontabilitate mailanIrratiko bilkuren segitzeaLaneko baldintzak:Kontratu mugatua eskaintzen dadenbora osoz- Hilabete saria Euskal Irratien gri-llaren arabera finkatuko da.Interesatuek:C.V.bat + motibapen gutun bat igorribehar dute helbide huntara:

Gure IrratiaLandagoien, Zuraideko bidea

64 480 Uztaritze

Hautagaien igortzeko epea :2008-ko Maiatzaren 25-a

BERTSULARIEN LAGUNAK“ Larraldea “

Amotze auzoa64310 SENPERE

Tel : 05 59 54 15 04

TRANSMISIO LANPOSTU DEIABertsularien lagunak elkarteak trans-misio arduradun bat behar du.Eskatzen diren gaitasunak :- Bertsu eskoletan irakasle izaiteko gai-tasuna.- Transmisio lan eta ekitaldeen koordi-natzeko eta kudeatzeko gaitasunak.- Informatika erabiltzeko gaitasunak.Lanpostu erdia daLantokia elkartearen egoitzan izanenda.Autoaren ukaitea beharrezkoa da.Motibazio gutuna eta C.V-a maiatza-ren 23 ko igorri behar dira postaz edomailez helbide elektroniko honetara :[email protected]

AIHERRA

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises – 3 Chemin de l’Aviation64200 BASSUSSARRY

Tél. 05 59 52 32 97SARL « SAND-BI »Capital : 8.000,00 €

Siège social : 2 Rue du Helder – 64200BIARRITZ

RCS BAYONNE B 441 218 872Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 21 Avril 2008enregistrée au SIE de BAYONNE le 25Avril 2008, bordereau n° 2008/503, casen°1,Les associés ont décidé de procéder àla dissolution anticipée de la société àcompter rétroactivement du 18 Février2008 et sa liquidation amiable confor-mément aux dispositions des articles L237-2 à L 237-12 du Code de Commerce.Ils ont nommé comme Liquidateur pourla durée de la liquidation, MadameMonique BESSOT, demeurant à TAR-NOS (40220), 23 Avenue Rol Tanguy,son mandat de gérante prenant fin àcompter de cette date.Le siège de la liquidation est fixé àBIARRITZ (64200), 2 Rue du Helder, ausiège social, adresse à laquelle la cor-respondance devra être envoyée et lesactes de liquidation notifiés.Le dépôt des actes relatifs à la liquida-tion sera effectué au Greffe du Tribunalde Commerce de BAYONNE en annexeau Registre du Commerce et des Socié-tés. Pour avis, Le liquidateur

SCI ARVITHSCI au capital de 93500 EurosSiège social : 7, rue Agorette

64500 CIBOURERCS : 480 960 491

L’AGE de 12 septembre 2007 a décidéde transférer le siège social au 42, ruede Lübeck à compter du 12 septembre2007Gérant: Madame STEENMAN FabienneEn conséquence, elle sera imma-triculée au RCS de PARISMention sera faite au RCS de BAYONNE

LEGEZKO ABISU

EzkonduJoanden larunbateanherritar bat ezkonduzauku, Larrarteko JonOyhenart, IzturitzekoMaialen Etxart-ekin.Nahiz-eta Izturitzenbizi diren, eta Iztu-ritzeko berrietan aipa-tua den, gure gores-menak bi gazte hauierieta hauien familieri !

Herriko etxetik abisuBehi esnadunenjabeek jakin behardute diru laguntzenukaiteko paperak He-rriko Etxean aurkid i t a i z k e e l a .Maiatzaren 15a aintzinbete behar bait iralaguntza galde hauk,erna lehen bai lehen.Herriko Etxeakzuhaitzak mozten dituherriko oihanean, Xa-pitalborda eskualdean.Berotzeko egurrazinteresatua denak,Herriko Etxean jaki-naraz dezala.

Bazterrak harritu dira hori jakitearekin, nola Iparralde huntako hamalaulagunen konduak bankoetan “blokatuak” izan diren, ezin gehiago balia berazhola daudeno segurik, eta nehork ez garbitasunik emaiten nolaz ditaken hori.Hamalau lagunak dira Batasuna alderdikoak edo horien hurbileko batzu.Horien artean da Mirentxu Laco erakasle gaztea, bi haurren ama, hiruga-rrena bidean, eta dei bat zabaldu du jendeak jakin dezan zer gertatzenzaion, nola batere funtsik gabe kondua “blokatu” dioten, erran gabe zergatik,nola geroztik ez duen buru egiten ahal egun guzietako xahubideeri. Salatzendu ere karia hortarat jasaiten duen elkartasun eskasa. Mezu bat untsagogoetagarria…

LABURZKILABURZKILABURZKI• 68ko maiatzaz jardunaldiak : Baionan, maiatzaren 2an, ostirala (18.30) Ata-lante zinegelan, “Denak 68ko maiatzaren umeak gira”, filmak, erakusketak,mintzaldi-eztabaidak. Eta maiatzaren 3an, larunbata (10.00) Manu Robles Fun-dazioaren egoitzan, Gerard Filoche-kin formakuntza langileen gaurko egoeraz.• Donazaharreko sanotasunaren aldeko elkarteak bere biltzar nagusia beharradu maiatzaren 16an (20.30), herriko Denen gelan. Ohiko biltzar nagusia lehenik(norabide txosten, kondu, administrazio eta beste), Ez-ohiko biltzar nagusiaondotik (araudien aldaketa).• Bastidako turismo bulegoan, argazki erakusketa, maiatzaren 1etik ekainaren26ra, Argentinako gatz-basamortuaz. Estreinaldia maiatzaren 2an (18.00).

Gai hortaz joan den azaroan Baionan eta Maulen antolatugogoetaldiak argitaratu ditu HEMEN elkarteak.Interesatuak diren presunek 44 orrialdetako liburuxka eskuradezakete (prezioa : 6 E)HEMEN-en bulegoan Angelun edo Elkarmegadendan.

BLOKATU DITUZTENKONTU HORIEK

Patrick Oçafrain etaPatrick Ibarrola

Euskal Herri barnekaldeak eta itsas bazterrak elgar

hobeki osa eta lagunt dezaten

Page 8: Herria 2955

8

Donibane Lohizunen, Rex zinegelan, biaratsez segidan, jende frangok ikusi dute“Gal” filma, oraintxe ateratua dena azpiti-tuluak frantsesez ezarririk eta maiatzaren7-tik goiti Frantzia guzian ikusten ahalkodena. Filma horrek azkarki hunkitzen gaituIpar-Euskal-Herri huntan, hemen gaindigertatu salbaikeria batzu baititu gai nagusi.Duela hogoi bat urte alabainan, Gal izenhori aipatu orduko, jendea oilu larrutan ja-rria izaiten zen, denek halako beldur saminpisu bat muñetaraino sartua. Gal horibaitzen sasi-erakunde bat iheslarieri itsus-ki mendekatzen zena “terrorista” batzuenkontra borrokatzeko estakuruan, artetanikaragarriko pettoak ere eginez gainerat,

hortan berean denen beldurra aintzinaemendatzen ere baitzen...Lau urte barne, sasi-erakunde horrek 27lagun hil zituen, iheslari eta beste, batzuETA-rekin deus ikustekorik etzutenak, halanola, Biriatuko bestetan, ziburutar gaztebat, eitetik iheslari batentzat hartu omenzutena...

GERTAKARI GUZIZ LATZAK

Lau urte heietan zinez, denak ikaran zau-den, denboraren buruan ere hori ezinahantzia zauku. Berriketariak ere zainengainean, nun zer gertatu hehar zen, gutienustean han edo hemen izaiten baitzen zer-bait izigarrikeria...Gal izena agertu zen Segundo Marreybahitu zutelarik Hendaian, ustez-eta ihes-lari bat zen, ETA-ren kide edo adixkide.Zonbait egunen buruan l ibratu zutenhalere, oharturik beren saretarat bilduazuten gizona etzela batere untsalazzepoan hartu behar zuten hura. Egia erran,bainan hori geroago jakin da, denboraaskoren buruan, bahitze hori etzen Gal-ekoen lehen balentria hitsa. Zonbait hi-labete lehenago, bi iheslari bahituakzituzten jadanik Baiona-Ttipian, eta biakhilak zernahi sofri-arazi ondoan… Hoinbeste gertakari latz hoin denbora gutibarne, bazterrak sesituak zauden! Iheslarigehienak arrunt izituak, nehorat ez gehia-go gostuan ateratzen ahal, heien adixkidefrango berdin eta lan tzar horien egileaknor ziren nehork ezin erran...

IKERKETA LUZEAK

Giroa gero eta pisuagoa zen. Kargudunfrango ari ziren erran eta erran kaxke-tadunak ibilki zirela GAL-ekoen ondotik,azkenean atxemanen ere zituztela, bainandenbora beti aintzina johan eta deus gar-bitasunik ez ageri... Gisa hartako bertuteazuten berriketari batzuk, behar zen denbo-ra hartuz hortarako, akulatu zituzten berenaldetik ikerketa luze eta zail batzu... Emekiemeki, gauzak doi bat argitu ziren. Finkatuzen nolazpait Espainiako polizaren zerb-itzu berezi zerbait zitakeela GAL delakohorren laguntzaile, eta laguntzaile bainogehiago naski sustatzaile. Madriletikerakusterat emaiten bazen ere GAL horimuntatu zutenak beren baitarik jokatzen

zitazkeela, ETA-koen atentaduek aski nar-datuarekin... Azkenean jakin zen egiaren zati on batsegurik, baietz ba polizakoak zirela GALmanatzen zutenak, gaixtagin handi atrebitubatzu beren zerbitzuko harturik beren lantzarren egiteko, dirutan truk bixtan dena...Manatari horietarik zonbait arrastatuakizan ziren, preso altxatuak ere ba,auziperatuak eta zigortuak, nahiz denakhein batean jalgi ziren gero presondegitik... Gauza batzu ez dira haatik egundaino argi-tu eta oraino ere ilunbean daude. Bi pondupremiatsu besteak beste: lehena hauxe,arrastatu poliza-gizon horiek ez baitzirenitxura guzien arabera beren baitarik plan-tatuak joko higuingarri horri, goragokoaintzindarietan, nor ote zen saltsanpartzuer, eta Espainiako gobernuan zerzakiten afera hortaz, orduko gobernuburuabera ere ez ote zen barne... Bigarrena,Frantzian nork zer zakien, iduriz norbaitek,polizako edo ez, untsa lagundu erebaituzke Gal-tiar futitu heiek...

LAN EDERRA

Eta “Gal” filma hori beraz zer da, urte latzheien kondaketa? Ba eta ez. Filma hori ezda dokumentalak deitzen diren horietarik,funtsezko ikerketa xehe batzuen bildumaedo hola, zernahi lekukotasun artoski bil-duz muntatua, gauzak xuxen xuxena etaegiaz egi finkatzeko gisan. Burutan beharda untsa hartu filma hori, historiari frangohurbiletik lotua bada ere, asmakizunezkoadela berenaz.Gaia hau da : berriketari batzu, ikusiz Galsasi-erakundea nola dabilan, abiatzen diraGal hortan nor ditakeen zilatu beharrez,bai eta barne direnak nork dituen man-atzen... Xekatuaren bortxaz, traba etamehatxu guzien gainetik, ikasten dutepolizako aintzindari batzu direla buru, horibatere dudarik gabe, bainan Espainiakogobernuak ere hain segur azpiz eta ixilkalaguntzen dituela... Filma gogorra, gaiakmanatzen duen bezala, amodio ixtorio batartetan sartuz guti aski, aire goxo batnoizean behin bederen emaiten diona obraguziari...

Egia erran, nihaurek ez ditut baitezpadahain maite gisa hortako liburu, antzerki etafilmak, egiazki gertatuari lotzen dituztenakasmatuzko gauzak, halako nahasketa bateginez, ez baituzu berehala eta aise berex-ten ahal zer den egiazki gertatua eta zerden asmatuzkoa. Horiek hola, ezin uka langaitza dela, zinez ederra, Miguel Courtoisartixtak moldatu duena, Jose Garcia,Jordi Molia eta Natalia Verdeke beza-lako aktore jeinutsu batzuekin. Ikustekofilma, ez dena deus gisaz huts egin behar,oroitarazten daukuna zernahi gisaz nolakourte hitsak izan ziren hemen gaindi Gal-ekoen gatik, zonbat zauri ere ondorioz,denboraren buruan oraino ezin sendatuzkozauriak. Muslaria

- Ortziralean, Pausuko Xaia ostatu-an, kantu-afaria Kukuxtu txaran-garekin-Ortziralean (18.30) Baionan, Ata-lante zinegelan, 68ko maiatzaz jar-dunaldiak (filmak, erakusketa,hitzaldi…). Larunbatean (10.00)Robles Arangiz fundazioarenegoitzan, Baionan, jardunaldiensegida Gerard Filoche-kin-Ortziralean (21.00), Miarritzen,Santa Eugenia elizan, Itsasoa abes-batza.- Ortziralean (21.00) Heletan, Idioin-zaharretan, “Conte de Singesse”txotxongilo antzerkitxoa-Ortziralean (21.00), Baionan, LunaNega kabaretean, Mixu eta Xabaltx.-Ortziralean eta larunbatean,Bidarten, Euskal Bide Arteak kul-turaldia-Ortziralean eta larunbatean, Baio-nan, Xokoletaren besta.-Ortziralean eta larunbatean, Bai-gorrin, Irulegiko sotoan ateak zabalik-Ortziralean eta larunbatean, Uzta-ritzen, “Labourdins” elkarteakospatzen bere 95 urteak (ospakizu-nak ortzegunean hasiak).-Ortziralean (21.00) eta igandean(15.30), Luhuson, “Bodarin” dantzaikusgarria.-Ortziraletik iganderat, Baionan,liburu xahar feria Glain auzoaldekoelkartetxean.-Igande arte, Miarritzen, “Edergintzakarrikan” saila, antzerki, dantza etajoko hiri guzian gaindi.-Igande arte, Hendaian, Bidasoaplazan, “Jardin’Expo” feria etaerakusketa, baratzetako gauzak,landare eta loreak.-Igande arte, Miarritzen, bestak Bibiedo Beau-Rivage auzoaldean,

dantza, kantu, bazkari eta beste.- Larunbatean (14.45) Beloken, JeanClaude Guillebaud mintzo : “Nolaberriz giristinotu naizen”-Larunbatean (18.00), Angelun,Baroja-ko zalditegietan, hitzaldia,“1968-ko maiatza zer izan zendenen buru”.-Larunbatean (20.00) Donazaharren,polikiroldegian, sagarno gaua-Larunbatean (20.00) Ahetzekoelizan, Balkanes laukotearenkontzertua-Larunbatean (20.30) Baigorrikoelizan, Alain Bouvet organistarenkontzertua, urririk-Larunbatean (20.30), Miarritzen,Koliseo gelan, “Hors service”antzerkia Théâtre du Chênetaldearekin.-Larunbatean (20.30) Miarritzen,Geltoki xaharrean, “Les mono-logues du Vagin” antzerkia-Larunbatean (21.00) Eiheralarrekoelizan kantaldia : Etxamendi eta La-rralde, eta Eneko Labeguerie-Larunbatean eta igandean, Dona-martirin, Elzarruze egunak.-Larunbatean eta igandean, Dona-paleun, Meinjou auzoaldeko bestak-Asteburu guzian, herriko bestakAnhauzen, Zohaztin eta Larribarren- Asteburu guzian, Hazparnen, IdiakPeñaren besta-Igandean, Hazparnen, bestaPaxkoenea auzoaldean-Igandean, Ziburun, Ttoro arrainsaltsakiaren kofradiak bere urtekobiltzarra eta besta.-Igandean, Idauze-Mendin,Tupiñakoa-Igandean, Donapaleun, Errecartlizeoan, kermeza.

“GAL”, FILMA HARRIGARRIA

... ETA GOGOETAGARRIA

OROITUZFrantzian ez dira eskas oroit-harriak, herri guzietan oroitarazten digutelarik zenbateta zenbat gizon gazte hil izan diren, bereziki hamalaueko gerlan, gogoan ditugulaere azaroaren hameka eta maiatzaren zortzia.Guk, euskaldunek bertze egun bat daukagu gogoan, apirilaren 26an, Gernika suntsi-tu dutelarik Alemanek Franco-k manaturik. Batzuk nahi lukete ahanztarazi, bainanhor dago Picasso bere margoarekin, hor ere euskaldunak ez baitira ahanzkorrak.1937ko apirilaren 26an, ezin ahantzia.

Gehexan Pontto

José Garciaeta Natalia Verdeke

Miguel Courtois

Lan ederra egiten dela ikastoletan, hori gauza jakina. Bixtan da, arrangurak erebadira, erakasle postuekin besteak beste, gero eta haur gehiago alde batetiketa bestetik ikuskaritzako zerbitzuek nahi erakasle gutiagorekin itzulikatzea!

Besta giro bat ere badahaatik hor gaindi. Bestaizanen da preseskimaiatzaren 11-n, Herri-Urrats muntatzen-etaSenpereko aintzirarenitzulian. Bainan joandenegunekotzat bazenbesta aireño bat, ikasto-la askotan ateak zabalikeguna izan baita. Para-da hauta heldudenirailean haur bat ikas-tolan ezarri nahi dutenburaso gazteentzat,ikusteko preseski zernola egiten den ikastegihorietan...

BESTA GIRO BAT IKASTOLETAN

Eta hoinbeste “punk”nundik jinak ote

Senpererat?

Donibane Lohizunen, xarmanki eman dute “Lodikroko” ikusgarri pollita

Senpereko haurñoak kantari