of 78/78
KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA

KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA

  • View
    273

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA

  • Slide 1
  • KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA
  • Slide 2
  • IKONO-BALIABIDEAK Komikiek ikono-baliabideak erabiltzen dituzte irakurleek ulertzeko moduko istorioak kontatzeko. Ikonografiari dagokionez, hainbat kontzeptu bereiz daitezke: 1.ENKOADRAKETAK: IKUSMEN-ANGELUAK ETA FORMATUA 2.Keinuak: komikiaren berezko kodeak 3.Estereotipoak eta ohiko egoerak 4.Sinbolo eta lerro zinetikoak 5.Ikusizko metaforak
  • Slide 3
  • 1.ENKOADRAKETAK
  • Slide 4
  • Kontzeptu batzuk definitzea ezinbestekoa da: ENKOADRAKETA hautatzen den errealitate zatia da. IKUSPUNTUA. Errealitate berdin baten aurrean, egilea zer distantziatara eta zer angelutan kokatzen den, zeharo aldatzen da irudia. FORMATUA. Behin jakinda zer enkoadraketarekin eta zer ikuspuntutatik egingo dugun irudia, binetaren forma aukeratuko dugu, hots, luzeraren eta zabaleraren arteko proportzioa eta tamaina, hau da, neurriak.
  • Slide 5
  • ERREALITATEAREN HAUTAKETA EGITEN DUGU ENKOADRAKETA , BAINA HORI EZ DA EGITEN DUGUN AUKERA BAKARRA: ZER ALTUERATAN ETA ZER DISTANTZIATARA KOKATZEN GAREN ERE ERABAKI BEHAR DUGU IKUSPUNTUA , ETA, AZKENIK, GURE IRUDIARI FORMATUA EMAN BEHAR DIOGU.
  • Slide 6
  • Espazio-denbora errealetik (3 dimentsiokoa) irudikatutako espaziora (2 dimentsiokoa) igarotzea da. Honako faktore hauen arabera egiten da: 1.1. PLANO MOTA: irudikatutako espazioaren zatia. 1.2. IKUSANGELUA: zer angelutatik behatzen dugun ekintza. 1.3. FORMATUA: irudiek paperean hartzen duten espazioa eta proportzioa. ENKOADRAKETA
  • Slide 7
  • 1.1. PLANO MOTAK PLANO OROKOR HANDIA (POH) PLANO OROKORRA (PO) PLANO OSOA (PO) PLANO AMERIKARRA (PA) PLANO ERTAINA (PE) PLANO ERTAIN LABURRA (PEL) LEHEN PLANOA (LP) LEHEN-LEHENENGO PLANOA (LLP) XEHETASUN-PLANOA (XP) OFF"-EKO ESPAZIOA
  • Slide 8
  • Argazkilaritzan, zinemagintzan edo komiki- gintzan planoa esaten dugunean, gai nagusiak enkoadraketan duen proportzioaz ari gara. Planoak sailkatzeko, gizakiaren gorputza hartzen da erreferentzia gisa. Planoen arteko muga ez da zehatza, eta askotan haien izendapena luze edo labur terminoekin zehazten da.
  • Slide 9
  • PLANO ERTAIN LABURRA (pel) LEHEN-LEHENENGO PLANOA (LLP)
  • Slide 10
  • PLANO OSOA: jende-taldea osorik ikusten da, eta haien arteko erlazioa da azpimarratu nahi dena.
  • Slide 11
  • PLANO OROKORRA (PO): giza irudiak eta espazioak garrantzi bera dute.
  • Slide 12
  • PLANO OROKOR HANDIA (POH): giza irudia agertzen bada, ingurunean galduta edo txikituta aurkezten da.
  • Slide 13
  • PLANO OROKOR HANDIA (POH)
  • Slide 14
  • NOLAKOA DA? Enkoadraketa horrek ikuseremu zabala hartzen du, eta, gizakia agertzen bada, paisaian integratuta dago, beste edozein elementu bezala. Distantzia handia dago kamera-ren eta irudikatutakoaren artean. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Paisaia irudikatzeko edo ekintzaren espazioa kokatzeko. Batzuetan, sentsazioak adierazteko (adibidez, pertsona baten bakardadea azpimarratzeko espazio zabal batean). Esanahi epikoa ere badu (adibidez, paisaia handi bat agertzen denean eta, urrutira, zaldi bat trostan) ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Binetak handiak eta luzeak dira, normalki, horizontalak (panoramikoak ere esaten zaie), irakurleak ekintzaren espazioa lasaitasunez ikus dezan.
  • Slide 15
  • KOMIKIETAN
  • Slide 16
  • PLANO OROKORRA (PO)
  • Slide 17
  • NOLAKOA DA? Enkoadraketa honek ere ikus-eremu zabala hartzen du, eta giza irudia hautemangarriagoa da, nahiz eta giroak ere garrantzia izan. Pertsonaia edo objektua osorik aurkezten du, eta dagoen ingurua ere bai. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Gure istorioaren eta pertsonaiaren kokapena argitzeko. Pertsonaien keinuak eta emozioak adieraztea beharrezkoa ez denean. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Bineta handiak edo ertainak erabili ohi dira, irakurleak pertsonaia eta haren kokalekua ikus ditzan.
  • Slide 18
  • KOMIKIETAN BEGIRATU ZEIN DIREN BIGUNENAK.
  • Slide 19
  • PLANO OSOA (PO)
  • Slide 20
  • NOLAKOA DA? Pertsonaia edo objektua osorik aurkezten du, normalean burutik oinetaraino. Kokalekua ez da ia agertzen. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Pertsonaiak aurkezteko Ekintza fisikoak deskribatzeko Pertsonaien arteko ekintzak erakusteko ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Normalki gorputzaren jarrera bertikala denez, binetak ere bertikalak izan ohi dira.
  • Slide 21
  • KOMIKIETAN AURA BELTZ BAT DAUKAZU !
  • Slide 22
  • PLANO AMERIKARRA (PA)
  • Slide 23
  • NOLAKOA DA? Pertsonaiaren bi herenak hartzen ditu. Giza irudia burutik belaunetaraino aurkezten du. Hollywooden erabili zen lehen aldiz plano mota hau, westernean hain zuzen ere. Pistolak zorrotik ateratzen hobeto ikusteko asmatu zen. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Mugimenduak eta gorputzaren keinuak nagusitzen dira plano mota honetan. Batez ere, protagonistaren aurpegia eta eskuak erakusteko. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein formatu erabil daiteke, baina oso erabiliak binetak luze eta bertikalak dira.
  • Slide 24
  • Slide 25
  • KOMIKIETAN
  • Slide 26
  • PLANO ERTAINA (PE)
  • Slide 27
  • NOLAKOA DA? Giza irudia burutik gerriraino hartzen du. Plano mota honetan oso kontuan hartzekoa da artikulazioak ez moztea. Esate baterako, irudia eskumuturrean mozten badugu, pertsonaiak besamotza emango du. Hurbiltasuna adierazten du: pertsona batekin ohiko distantziara hitz egiten dugunean ikusten duguna erakusten du. Erretratu-planotzat daukagu. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Pertsonaiaren emozioak adierazteko. Elkarrizketak irudikatzeko, batez ere gorputzaren jarrerak eta besoen mugimenduek garrantzia dutenean. Plano mota honek, enkoadraketaren arabera (bertikala edo horizontala), pertsonaiaren aurpegira, jarrerara edo planoaren hondora bideratuko du ikuslearen begirada. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein motatako eta tamainatako binetak aurki ditzakegu.
  • Slide 28
  • Slide 29
  • KOMIKIETAN
  • Slide 30
  • PLANO ERTAIN LABURRA (PEL)
  • Slide 31
  • NOLAKOA DA? Giza irudian, burutik besaperaino hartzen du. Erretratu-planoetan nagusi dugu. Plano mota honetan oso kontuan hartzekoa da artikulazioak ez moztea. Esate baterako, irudia eskumuturrean mozten badugu, pertsonaiak besamotza emango du. Pertsonaiek irudi osoa bete dezakete gorputzaren herenarekin. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Irakurleak pertsonaien emozioekin bat egiteko. Irudia ingurunetik bereizteko. Horrek interesa pertsonaiarengana eramaten laguntzen du. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein motatako eta tamainatako binetak aurki ditzakegu
  • Slide 32
  • Slide 33
  • KOMIKIETAN KAKA ZAHARRA, ESTELLA!
  • Slide 34
  • LEHEN PLANOA (LP)
  • Slide 35
  • NOLAKOA DA? Giza irudia burutik sorbaldaraino hartzen du. Zinemaren ekarpena izan da plano mota hau. Irakurle edo ikuslearen arreta gehien erakartzen duena da, baina ez da komeni barra-barra erabiltzea, zirrara eragiteko gaitasuna galtzen du eta. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Irakurleak pertsonaien emozioekin bat egiteko, eta harekiko intimitatea sortzeko. Indar handia duenez, gure istorioaren une nagusietarako erabiliko dugu. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein bineta mota erabili daiteke, baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da (handietan erabiliz gero, hunkigarritasuna eragitea lortuko dugu).
  • Slide 36
  • Slide 37
  • KOMIKIETAN BORROKAN ETSI! ZU BAINO ASKOZ INDARTSUAGOA NAIZ ETA.
  • Slide 38
  • LEHENENGO LEHEN PLANOA (LLP)
  • Slide 39
  • NOLAKOA DA? Giza irudia kopetatik kokotseraino hartzen du. Batzuetan gehiago zabaltzen da, baina inoiz ez dira sorbaldak agertu behar. Irakurle edo ikuslearen arreta gehien erakartzen duena da, baina ez da komeni noiznahi erabiltzea, zirrara eragiteko gaitasuna galtzen du eta. Plano mota hori hain hurbilekoa da, gorputzaren zati bat ikusten ari garela esan dezakegu. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Irakurlea hunkitzea du helburu, eta, hori lortzeko, begiradak, irribarreak edo gainerako keinuak indar handiz aurkezten ditu. Aurpegiaren keinua besterik harrapatu nahi ez duenez, ez dago lekurik ezer gehiago sartzeko. Indar handia duenez, gure istorioaren une nagusietarako erabiliko dugu. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein bineta mota erabili daiteke baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da.
  • Slide 40
  • Slide 41
  • KOMIKIETAN
  • Slide 42
  • XEHETASUN PLANOA (XP)
  • Slide 43
  • NOLAKOA DA? Giza gorputzaren edo objektu baten zati bat izan daiteke. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Irakurlearen arreta guztia objektu horretan jartzeko. Irakurlea xehetasun garrantzitsuaz jabetzen dela ziurtatzeko. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Gure istorioaren une adierazkorrak indartzeko. Edozein bineta mota erabili daiteke baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da.
  • Slide 44
  • Slide 45
  • KOMIKIETAN
  • Slide 46
  • OFF"-EKO ESPAZIOA
  • Slide 47
  • Off-eko espazioa enkoadraketatik kanpora gelditzen da, baina ikusleak imajinatu egiten du. Pantailan ez da agertzen, baina egon badago hor: soinuaren, pertsonaien begiraden eta abarren bidez iradoki daiteke. NOLAKOA DA? ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Baliagarria da fantasiak iradokitzeko fantasiok erakutsi behar izan gabe. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN? Edozein bineta mota erabili daiteke.
  • Slide 48
  • Pertsonaia bat enkoadraketatik kanpo geratzen den zerbaiti begira badago, enkoadraketak ez digu ematen zeri begira dagoen ikusteko aukerarik eta bere "fikziozko munduan" dagoen zerbaiti so ari zaiola pentsatzen dugu. Izu-aurpegia jartzen badu, irribarrez ari bada, pertsonaia zeri begira egon daitekeen ondorioztatzen du gure irudimenak, baina ez dugu jakingo zer den hurrengo planora arte, edo enkoadraketa zabalagoa izan eta zerbait hori erakutsi arte.
  • Slide 49
  • PLANO MOTAK: ARIKETA HURRENGO BI BIDEOAK IKERTU: BEREIZI ERABILTZEN DITUZTEN PLANO MOTAK. AZTERTU ZERTARAKO ERABILTZEN DIREN.
  • Slide 50
  • http://www.youtube.com/watch?v=SEukS2YN9B8 ARTIC MONKEYS taldearen bideoklipa
  • Slide 51
  • http://www.youtube.com/watch?v=ASAW8oujgqM
  • Slide 52
  • 1.2 IKUSANGELUAK NORMALA PIKATU ZENITALA NADIR KONTRAPIKATUA ANGELU ARRUNTENAK: BESTE ANGELU MOTA BATZUK: PLANO SUBJEKTIBOA OVER SHOULDER PLANOA PLANO ABERRANTE EDO HOLANDARRA ZIZAREAREN IKUSPUNTUKO PLANOA EZINEZKO ANGELUKO PLANOA
  • Slide 53
  • Angulazioa errealitatea behatzeko ikuspuntua da, eta hainbat ikuspuntu dago, kameraren edo egilearen kokapenaren arabera
  • Slide 54
  • Slide 55
  • Filmatu beharreko subjektuaren paraleloan dago kamera, hots, begien parean. Angulaziorik errealistena eta egonkorrena da. NORMALA EDO FRONTALA NOLAKOA DA? ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Ikusangelu hori marrazteko errazena da, perspektiba arazo handirik sorrarazten ez duelako, baina, horrexegatik, ez da oso erakargarria. Komiki batean gehien agertu behar duen angulazio mota dugu. Gainerako ikusangeluak soilik eszena berezietan erabiliko ditugu (borrokaldietan, beldurrezko eszenetan, kiroletan)
  • Slide 56
  • ATZEKOA AURREZ AURREKOA ALBOKOAK
  • Slide 57
  • PIKATUA Kamera subjektua baino gorago dago. Ikuslea ekintzaren gainetik kokatzen du, eta horrek irudiaren ikuspegi orokorra ematen dio. NOLAKOA DA? ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Pertsonaiaren gutxiagotasun edo gutxi-uste sentsazioak adierazteko (bakardadea eta nahigabea adierazteko, adibidez).
  • Slide 58
  • IKUS DEZAGUN. ZER DUZU KONTATZEKO?
  • Slide 59
  • ZENITALA Pikatuan bezala, kamera subjektua baino gorago dago eta subjektuarekiko elkarzuta da. Angelua hain bortitza izanda, pertsonaiak zeharo deformatzen dira eta perspektiba hori marrazteak zailtasunak dakartza (eskortzoa esaten diogu marrazketan). Pertsonaiaren gutxiagotasun edo gutxi-uste sentsazioak adierazteko. NOLAKOA DA? ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Helburu estetikoa du, eta, komikia bada, marrazteko gaitasuna erakusteko ere balio du askotan.
  • Slide 60
  • Slide 61
  • KONTRAPIKATUA Kamera pertsonaia baino beherago dago. NOLAKOA DA? Ikusleari ikusten ari dena baina txikiagoa dela sentiarazten dio. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Espazioaren edo pertsonaiaren handitze-efektua eragiteko. Oso erabilia eraikuntzak irudikatzeko. Pertsonaia heroi, boteretsu eta irabazle bihurtzeko.
  • Slide 62
  • Slide 63
  • Slide 64
  • NADIRRA NOLAKOA DA? Kontrapikatuan bezala, kamera subjektua baino beherago dago eta subjetuarekiko elkarzuta da. Angelua hain bortitza izanda, pertsonaiak zeharo deformatzen dira eta perspektiba hori marrazteak zailtasunak dakartza (eskortzoa esaten diogu marrazketan). Kontrapikatuak sorrarazten dituen sentsazioak areagotzen ditu. ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Ikuslea inurri bat bezala sentitzen da objektu edo pertsonaia erraldoien aurrean. Oso erabilia eraikuntzen handitasuna irudikatzeko.
  • Slide 65
  • BESTE ANGELU MOTA BATZUK
  • Slide 66
  • PLANO SUBJEKTIBOA Pertsonaiaren begiek ikusten dutena erakusten digu.
  • Slide 67
  • PLANO SEMISUBJEKTIBOAK dira horiek, pertsonaiaren bizkarra eta hura begiratzen ari dena ikusten dugulako. Plano hori askotan erabiltzen da beldurrezko filmetan, ikusleak edo Irakurleak pertsonaiaren sentsazioekin bat egiteko.
  • Slide 68
  • OVER SHOULDER PLANOA Planoen arteko txandatzea da. Adibidez, elkarrizketa edo borroka batean, irudimenezko erreferentzia-ardatz baten inguruan egongo dira pertsonaiak. Aurpegia ikusten ez diogun pertsonaiaren sorbalda edo burua ikusiko dugu, beste pertsonaiaren aurpegiarekin batera. Plano mota hau erabiltzen badugu, ezinbestekoa da plano bat baino gehiago erabiltzea. Ondo zaindu behar dugu pertsonaiak elkartzen dituen ardatza, bestela ez da ulertuko.
  • Slide 69
  • NON DAUDE KOKATUTA KAMERAK ?
  • Slide 70
  • Goiko binetan, bi pertsonaiak elkarrekin agertzen zaizkigu, ikusleari aurkezteko, eta, behekoetan, bineten txandaketa hasten da, over shoulder planoak erabiliz eta erreferentzia-ardatza ahaztu gabe. BARKATU OIHUKA EGITEAGATIK NIK ERE ESKATU NAHI NIZUN BARKAMENA BADAKIZU NIRE LAGUNIK ONENA ZARELA!
  • Slide 71
  • ARDATZA errespetatzen ez duen komikia eta, ondorioz, ondo ulertzen ez dena.
  • Slide 72
  • PLANO ABERRANTE EDO HOLANDARRA Kamera alde batera makurtzen da, eta hortaz, horizonte lerroa ere makurtzen da. Desoreka, ezegonkotasuna, mugimendua, antsietatea sorrarazten du.
  • Slide 73
  • ZIZAREAREN IKUSPUNTUKO PLANOA Kamera zoruaren mailan dago kokatuta. Animalia edo intsektuen ikuspuntua iradokitzen du. Oso angulazio sortzailea da.
  • Slide 74
  • EZINEZKO ANGELUKO PLANOA Efektu berezien bitartez, dekoratua manipulatzea lortzen da. Hozkailu baten barrualdean egindako irudia edo tutu baten barrutik ateratakoa dira adibide ezagunenak.
  • Slide 75
  • 1.3. FORMATUA
  • Slide 76
  • Binetei buruz ari ginela, formatuaren kontzeptua azaldu dugu, baina kontzeptu hori orrialdeetara ere aplika daiteke. Orrialdearen luzeraren eta zabaleraren arteko proportzioa da FORMATUA. TAMAINA ere hartu behar dugu kontuan, hau da, neurriak. Nahiko askea da formatua, baina neurri estandarrak ere badira.
  • Slide 77
  • formatu estandarra. AEBn formatu estandarra. Formatu aldakorra baina nahiko ohikoa. TIRA KOMIKOA. Oso tamaina aldakorra. Egunkarietan agertzen da.
  • Slide 78
  • http://www.youtube.com/watch?v=U_cdEAzc Npo