21

Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Nafarroako ezker abertzaleak 2008ko hasieran krisiari buruz argitaratutako analisi-dokumentua.

Citation preview

Page 1: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea
Page 2: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

KRISIARI AURRE EGITEKO;EZKERRA DA ALTERNATIBA

Gerrikoa estutu beharko dugula esaten dute denek:

-BANKETXEETAKO NAGUSIEK, azken urteetan 100.000 milioieuro irabazi dutenek eta 2008. urtean zehar etekin izugarriak jaso-tzen jarraitzen dutenek: Santander, 6.900 milioi, BBVA, 4.500 mi-lioi…

-ENPRESARIEK, milioi gutxiago irabazteari diru-galtzea deritzote-nak eta lan erritmoak handituz, lanaldia luzatuz, prekarietatea za-balduz…, estutu nahi gaituztenak.

-AGINTARIEK, PSOE, PNV edota UPNkoak izan, beren hilerokosoldata miloidunekin, dietak, ordainsari bereziak, eta 400 eurokoafariekin, beren soldatak izoztuz eredua emateko zalantzarik izanez dutenak.

-UGT eta CCOO sindikatuak, goian aipatutako banketxeetako na-gusi, enpresari eta agintariei emandako zerbitzuengatik sari mo-duan Nafarroako urrezko domina jaso dutenak.

Hala eta guztiz ere, eta mota guztietako hedabideek zabaldutako-aren gainetik, ezker abertzaleak baieztatzen du:

BERAIEK SORTU DUTE KRISIA.BERAIEK ORDAIN DEZATELA:

ez gure diruarekin!ez gure lanaren kontura!ez gure osasunarekin!ez gure lurraren kontura!

Euskal Herria gorria berdea morea

1

Page 3: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

EZ GAITZATELA ENGAINA!

Kapitalismoa eta botereak beraien krisiak eta “oparotasungaraiak” jendartearenak balira bezala aurkezten dizkigute, baina ezda horrela. Gehienetan boterearentzat ona dena herritarrentzattxarra da, eta alderantziz ere, ez bakarrik bien interesak ezberdinakdirelako, baizik eta gehienetan kontrakoak ere izaten direlako. Jen-dartean klaseen arteko borrokak izaten dira, txiroen eta aberatsenartekoa, edo patriarkatua eta emakumeen artekoa, besteak beste.

Horregatik ideologia nagusia saiatzen da krisia azaltzen ka-pitalismoaren erantzunkizuna aipatu gabe. Beraien azalpenarenarabera krisia zerbait zirkuntantziala (instituzioen eta legearen kon-trol falta, jarduera espekulatiboak direnekiko kritika bakarrik, etab.)da, ustekabean gertatua, eta inolaz ere sistemaren ezaugarrien on-dorioa.

Kapitalismoarentzat aurreko hamarkadak oparotasun ga-raiak izan dira; herritar gehienentzat, berriz, egoerak okerrera egindu. Bai gure herrian, bai Estatuan eta bai nazioartean aberatseneneta txiroenen arteko ezberdintasunak areagotu dira. Estatu espa-niarrean errenta osoaren banaketan lan-errentek hartzen dutenzatia hamaika puntu jaitsi da. Kapital-errentaren igoera, berriz,handia izan da.

Herriko jendea krisiaren eragina askoz lehenago nabaritzenhasi zen: zabor-kontratuak, mila euroko soldatak, etxebizitzen ge-hiegizko prezioak, langabezi-tasa altua, etorkinen esplotazioa, es-kubide sindikal eta politikoen murrizketa, militarismoa eta gerrak,errepresioaren areagotzea, lanaldi bikoiztua, emakumeek jasatenduten diskriminazioarekin bukatzeko politikarik eza...

Beraz, krisi bat baino gehiago dagüela ondorioztatu deza-kegu. Nahiz eta ezaugarri berdinak izan, “haiena” eta “gurea” motaezberdinetakoak dira, eta irtenbideek ere ez dute zer ikusirik elka-rren artean. Horregatik krisiari irtenbide ezkertiarra emateko aldezaurretik sistemaren diskurtsoa hautsi behar dugu: “krisia denonarazoa da eta gainditzeko gerrikoa estutu beharko dugu”.

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

2

Page 4: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

KRISIAREN AURREKO BEREN ATERABIDEA:BERDINETIK GEHIAGO ETA MERKEAGO.

Kapitalismoak krisia gainditu nahi du bere egitasmoan sa-konduz: galerak sozializatuz (bankuen egoera saneatzeko diru pu-blikoa inbertituz) eta sistemaren mozkinak pribatizatuz. Lortutakogizarte eta lan-eskubideak murriztu nahi dituzte (65 orduko lanastea, ezegonkortasuna...), emakumeen ordaindu gabeko lanahandituz (lanaldi bikoiztua) eta krisiaren zama gizartearen talderikbaztertuenen gainean utziz (etorkinak, gazteak, pentsiodunak...).

Hauek dira kapitalismoaren helburuetako batzuk: erregai fo-silen esplotazioa areagotu; energia nuklearrari bultzada berriaeman; kapitala pilatzen eta multinazionalak fusionatzen jarraitu,kontsumismoa bultzatu, mundua kontrolpean izateko “izu”-arenkontrako gerrarekin segitu, nazioarteko erakundeak (NBE...) mafiaekonomikoen menpean jarri, zuzenbide-estatua zuzenbide penal-estatu bihurtu, estatuen eta gobernuen poterea handitu, eta herri-tarren eta herrien eskubideak murriztu.

Elkarren artean harreman handia duten bi gai aipatuko di-tugu. Bata, herri txiroen esplotazioaren areagotzea. Herri horietanegoera oso larria da mila milioi pertsonentzat. Bestea, emigrazioa-ren kontrako errepresioa, murrizteko eta galarazteko asmoz,ahaztu gabe diskurtsoa gero eta arrazistagoa dela.

Garapenaren gaiari dagokionez, garapenaren jaitsiera arazolarria dela esaten digute, kontuan hartu gabe garatzeko bide hau–suntsitzaile, kontsumista, eta epe motzera bakarrik begiratzenduena- ez dela batere onuragarria. Bestetik, gaur egun dugunerronka ez da gero eta gehiago ekoiztea, baizik eta ondasunakzuzen banatzea herri eta pertsona guztien artean.

Egoerari aurre egiteko gure aukera bestelakoa da. Pribatiza-tutako baliabideak berreskuratzea, eta nazionalizazioen bidez sektorepublikoa indartzea defendatzen dugu. Gizarte eta lan-eskubideenmurrizketaren aurka gaude. Ekonomiaren demokratizazioa eta zer-gen erreforma aurrerakoia, erabatekoa eta erradikala aldiarrakatzendugu. Pertsona guztien berdintasuna gauzatzeko neurri legalak, so-zialak eta ekonomikoak eskatzen ditugu. Oinarrizko errenta lanbidearteko gutxieneko soldatarekin parekatzea ere da gure helburuetakobat. Oinarrizko errenta 804 euroraino igotzea eskatzen dugu (esku-ragarri dagoen errentaren %50a).

Euskal Herria gorria berdea morea

3

Page 5: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Aurrekoarekin lotura, garrantzi handiko beste kontu bat ai-patuko dugu. Azken urtetan zenbait pertsona, empresa eta bankuaberastu dira; eta erakundeek, gobernuek eta ministroek krisia era-gin duten politikak goratu dituzte. Guztiei erantzuteko eskatu beharzaie, bestela, AEBtan gertatzen ari den bezala, hemen ere gertatzenahal da bankuen zuzendariek milioi dolarreko kalte-ordainak jaso-tzea haien kontratuak deseuztatzen direnean.

Norabide berean, armadak deseustatzeko eta gastu milita-rrak kentzeko eskatzen dugu ere. Ordezko energien alde, eta gi-zartearen lehentasunetan oinarriturik dauden ekoizteko,garraiatzeko eta kontsumitzeko eredu berrien alde egiten dugu.Herri guztien autodeterminazio eskubidea defendatzen dugu, etanazioarteko harremanak elkartasunean eta elkarrekiko errespetuanoinarritzea nahi dugu. Demokrazia eremu publiko eta pribatu guz-tietara zabalduko dugu.

EZ GAITEZEN ENGAINA:SISTEMA BERA DA BALIO EZ DUENA.

Krisia kapitalismoaren berezko ezaugarria da. Ekonomia, ja-betza pribatua eta norberaren irabazien arteko elkarren menpeko-tasuna gero eta handiago izateak eragiten du krisia. Ekonomia ezdago finkatuta oinarri demokratikoetan eta gizartearen beharretan,etekinean eta gizabanakoaren lapurretan baizik.

Krisia superprodukzio eta kapitalisten irabazien tasaren jai-tsieraren ondorioa da. Kapitalaren ikuspuntutik krisiari aurre egi-teko neurriak hartu behar dira. Baina neurri horiek, teknologiarenaurrerapenak eta produktibitatearen igoera alde batera utzita, lan-gile-klasearen explotazioaren tasaren igoera eragiten dute, eta gi-zartearen zati handi baten marjinazioa eta herri txiroen espolazioaareagotzen dute.

Krisian liberalismoak lekua utzi dio interbentzionismo gogo-rrenari, Estatuek kapitalaren mesederako neurri zorrotzenak (diru-kutxa publikoa hustu, militarismo eta gerren areagotu...) harditzatela. Neurri horiek dena baldintzatzen dute, eta Estatuen zere-gina ezinbesteko bihurtzen da. Lehen sutsuki gaitzesten zuten in-terbentzionismoa, gaur goresten dute.

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

4

Page 6: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

70eko hamarkadaren petrolioaren krisi handiari konponbidebat emateko kapitalak neurri neoliberalak bultzatu zituen: M.Tea-cher Britaina Handian, R.Reagan Ameriketako Estatu Batuetan, A.Pinochet Txilen... Aipatutako agintariek lehenengo urratsak emanzituzten, eta pixkanaka neurri neoliberalak zabaldu zituzten munduosoan zehar. Horri esker kapitalak galdutako mozkinak berreskuratuzituen. Keynesiar eredua utzi zuten eta “ongizate-estatua” desegi-ten hasi zen.

Politika neo-ultraliberalaren arriskuak argi ikusi genituen80ko hamarkadaren bukaeran Erresuma Batuan. Ekonomia britai-niarrak jasan behar izan zituen desregularizazioa eta nazioartekokapitalaren espekulazio-kontuen ondorio latzak. Geroago, 90ekohamarkadan, arriskuak beste herri batzuetara zabaldu ziren: Mé-xico, Brasil, Japonia, Singapur.. Hala ere, kapitalismo eta bere bul-tzatzaile nagusienek (Munduko Merkataritza Erakundea, G-8, AEB,Europako Batasuna...) norabide berean jarraitu zuten lanean.

Ekonomiari dagokionez, desregularizazioa eta lan-baldintzekokerrera egitea izan dira ondorio nagusiak. Politika arloan, erakun-deak banketxe nagusienen menpean jarri dira, eta nazioarteko era-kundeak (NBE, UNESCO, FAO, OME...) hustu dira mafiaekonomiko-finantzieroen (Nazioarteko Moneta Funtsa, MundukoBankua, Munduko Merkataritza Erakundea, G-8...) mesedetan. Na-zioarteko arloan bi ondorio nagusi azpimarratzeko: militarismo etagerren aldeko apustua (Balkanak, Irak, Afganistán...); eta herri txi-roetan indarrezko lapurreta.

KRISIA SORTU ZEN, BESTE BEHIN ERE,PIZTIAREN BIHOTZEAN BERTAN

Hirugarren milurtearen hasieran AEBtan atzeraldi ekonomi-koa sumatzen hasiak ziren (hazkunde negatiboa). Arrazoia, besteakbeste, eramandako politika armamentista eta gerraren aldekoa, etaegindako zor handia. Nahitaezkoa zen tokiko ekonomia eta barnekokontsumoa sustatzea. AEBtako Erreserba Federalak, bi urtetan, di-ruaren prezioa % 6,5etik %1era jaitsi zuen.

Kreditu asko ematen hasi ziren, eta gero eta arriskutsuagoak.Hamar urtetan etxebizitzaren salneurria bikoiztu zen emandako hi-poteka-kredituen interes txikiengatik. Gainera, emandako kredituak

Euskal Herria gorria berdea morea

5

Page 7: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

erositako etxeen balioak baino handiagoak ziren (hipoteka sub-prime), pentsatzen zutelako hilabete gutxitan, higiezinen boomarenondorioz, etxeen balioa maileguan emandako dirua baino handiagoaizanen zela, eta ez ordaintzekotan ez zen arazorik izanen.

Bankuek hipoteka-kredituak eman zituzten kontuan hartugabe kredituei erantzuteko erreserbak minimoen azpitik uzten arizirela. Egoerari aurre egiteko beste banku batzuei eskatu zietendirua maileguan, batez ere atzerriko banketxei. Horrela munduosoko bankuek eta kutxek parte hartu zuten operazio horren finan-tziazioan.

Urte luzez dena ongi joan zen. Kreditua etxebizitzaren pre-zioa baino handiagoa zenez, soberan geltitzen zitzaion dirua autoberria erosteko erabili zuen jendeak, edo etxea berritzeko edo opo-rretara joateko. Bultzada ekonomikoa posiblea zen hipotekak or-daintzen baziren eta Estatu Batuetako higiezinen merkatuakhanditzen jarraitzen bazuen.

Baina apustua gero eta arriskutsuagoa zen. 2007ko hasieranetxeen prezioak jaisten hasi ziren, alde batetik, erabat artifizialakzirelako, eta bestetik, espekulazioa zelako prezio horien arrazoi ba-karra. Aurreko garaia finantziatu zuten bankuek dena bertan beherautzi zuten, eta ezta banketxe batek ere ez zuen erosi nahi izan hi-giezin-balore arriskutsu horiek. Jendearen zorraren zenbatekoak ezzuen zer ikusirik erositakoaren benetako prezioarekin.

Ondorio nagusienetako bat: bankuek ez dute ezagutzenbesteei oparotasun garaian erositako hipoteketan dagoen arriskua,eta elkarrenganako konfiantza galtzen hasten dira. Likidezia txikiadutenek ez dute dirurik zorrak ordaintzeko. Akzioak eta eraikinaksaldu behar dituzte; eta bankuen interesak igotzen dira.

Jendea hasten da arazoak izaten ordaintzeko eta kontsumoajaisten da. Ondorioz, enpresek gutxiago saltzen dute. Produkzioamoteltzen da, langabezia handitu...Mesfidantza da nagusi merkatue-tan, eta banketxe askok ordainketa-etendura eta kiebra egiten dute.Finantza-globalizazioak krisia zabaltzen du mundu osoan, eta Inga-laterran, Alemanian, Belgikan...hasten dira ondorioak nabaritzen.

Finantza krisia erabateko krisialdi bihurtu da. Arrazoien ar-tean petrolioaren prezioaren igoera, eta lehengaien eta elikagaien

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

6

Page 8: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

garestitzea (nekazaritza-erregaien sustapena, Chinaren sarrera ho-rien merkatuan...) aipatzekoak dira.

ESPAINIAR ESTATUA:MERKE, MERKE!

Nahiz eta Europan, eta Estatu espainiarrean, krisiaren osa-gai finantzieroa ez izan Amerikako Estatu Batuetan bezain erabaki-garri (Banco de Españaren kontrol neurriak zorrotzagoak izan dira),krisiaren ondorioak nabariak dira, eta bankuek ez dakite zein denbere “kutsadura” maila. Bankuen mesfidantza orokorra da, eta kon-fiantzarik ezak uzkurtu du ekonomia.

Azken bi hamarkadetan “kapital espainiarra” bideratu da,gehien bat, eraikuntzara eta “Ameriketara”. Atzerrira ateratakodirua (Europara, Asiara eta batez ere Latinoamerikara) Espainiakoestatuan inbertitutako diruaren bikoitza baino gehiago izan da. Es-tatu espainiarren kapitalak itsasoaz bestaldean bilatu du mozkina,kexkatu gabe tokiko ekonomia indartzeaz. “Abertzaletasuna” txikiaizan da.

Ondorioz, Estatu espainiarreko ekonomia ahuldu da, multi-nazionalen eta etxebizitzen merkatuan izandako atzerakadarenmenpe jarri baita. Gainera, turismotik jasotako diru-sarrerak izuga-rri jaitsi dira, mendebaldeko herrietan asialdirako dirua murriztudutelako. Hori bai, multinazional espainiarrek (batez ere Latinoame-rikan aritu direnak) 2007an mozkinak igo dituzte: Banco Santander9.000 milioi euro, Telefónica 8.900, BBVA 6.100, Repsol 3.200,Iberdrola 2.400...).

Entrepresa espainarrek diru asko atera dute atzerrian egin-dako inbertsioetatik, batez ere Latinoamerikan,. Baina gero etaibazi gutxiago izaten ari dira, batetik, Latinoameikan izandako alda-keta politikoagatik (Venezuela, Bolivia, Ekuador, Brasil...), eta bes-tetik, krisiaren ondorioak ere nabaritzen hasi direlako.

Azken urteetan Estatu espainiarrean etxebizitzak eraiki di-tuzte erritmo izugarrian. 2003tik 5 milioi etxebizitza egin dituzte,urte horietan Alemanian, Frantzian eta Britainian Handian eraikita-koa baino gehiago. Etxebizitzekin espekulazioa eguneroko kontu bi-

Euskal Herria gorria berdea morea

7

Page 9: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

hurtu zen, denbora pasata inbertitutakoa baino askoz gehiago ja-soko zutelakoan zeudelako. Eraikuntza barne-produktu gordinaren%18 izan da, eta biztanleria aktiboaren 13ri lana eman dio.

2007an egoera aldatu zen. Gaur egun 1,5 milioi etxebizitzahutsik daude. Azken boladako ezaugarri nagusiak hauek dira: fi-nantza krisia, Europako Banku Zentralak ezarritako interes altuak(EBZren helburu nagusia inflazioaren igoera gelditzea izan da), etajendearen aurrezteko jarrera (kontsumoa eta inbertsioak jaitsi dira,“krisia pasatu arte”). Faktore horiek zama handia dira etxebizitzaerosteko hipotekan sartu direnentzat, batez ere kontuan hartzenbadugu etxebizitzaren prezioa erosi zutenean baino baxuagoa dela.

Aurrikuspenen arabera, higiezinen sektorean 2008ko bukae-rarako 100.000 pertsona inguruk galduko dute lanpostua. 2007an700 higiezin agentzia baino gehiago itxi zituzten, eta 2008an askozgehiago izanen dira. Uztailean Martinsa-Fadesa enpresa eraikitzai-leak kaudimen-gabezia aitortu zuen, eta enpresaren kotizazioa ber-tan behera utzi zuen. 170.000 etxebizitza baino gehiago eta 30milioi metro koadro eraikitzeko lurrak zituen. Ferrovial eta SacyrVallehermosa enpresek ere krisiaren ondoriak pairatu dituzte.Ehunka enpresek itxi egin behar izan dute. Bankuei ez ordaintzeagero eta gehiago gertatzen ari da.

Eraikuntza eta herri-lanen aldeko apustua ez da bakarrikizan eraikitzaile eta sustatzaileen interesagatik; erakundeen ustel-keriak ere, legala eta ilegala, zerikusi handia izan du. Hirigintza-plan berrien onarpena, lurren kalifikazioa eta beharrezkoak direnetxebizitzak baino gehiago eraikitzearen aldeko politikak alderdiguztiek (PP, PSOE, UPN, EAJ...) babestu dituzte, beraientzako fi-nantziatzio iturri garrantzitsuak baitira.

Espainiako ekonomiaren ahultasunaz jabetzeko langabezi-tasa eta bere bilakaera aztertuko ditugu. Langabeziari dagokionezEuropako Batasunean Estatu espainiarra lehena da. Duela urtebetepopulazio aktiboaren %8,3 langabezian zegoen, gaur egun %11,3.Abuztuan langabezi-tasa 3 dezima igo zen -EBko igoerarik altuena-,eta irailean 95.367 lagun gehiago zeuden langabezia. Guztira, azkenurtean, 685.005 pertsona gehiago zeuden lanik gabe. Bistakoadenez, ezegonkortasunak zerikusi handia izan du langabeziarenigoerarekin.

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

8

Page 10: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Banketxeei dagokienez, 2007ko emaitzak oso onak izandira. Krisian (langabeziaren eta kreditu hipotekarioren interesenigoera, Kontsumorako Prezioen Indizea aurreikusitakoa baino bialdiz gehiagoko hazkundea...) bankuen mozkinek igotzen jarraitzendute. 2006koak baino %43 handiagoak dira (Santander, BBVA, Po-pular, Banesto, Caja Madrid, La Caixa, Caja Rural, Euskadiko Kutxa,BBK eta Nafarroako Kutxen datuen batezbestekoa da ehunekohori).

Laburbilduz, hauek dira Estatu espainarreko krisiaren arrazoinagusiak: ezegonkortasuna, langabezi-tasa altua; mendekotatunteknologiko handia, eta turismoak eta multinazionalek bere ekono-mian duten garrantzia. Horiei gehitu behar dizkiegu munduko krisifinantzieroa, eta eraikuntza eta higiezien sektorearen krisia.

Gobernuaren irakurketa positiboa alde batera utzita (Aurre-kontuetan 2009rako %1eko hazkunde ekonomikoa aurreikusten da),Nazioarteko Moneta Funtsak adierazi du Estatu espainarra atzeral-dian sartuko dela (2009an ekonomia jaitsiko da %0,2, eta langa-bezi-tasa %14,7ra helduko da), eta higiezinen sektoreaekonomiaren motorra izatetik frenoa izatera pasatu dela.

EUSKAL HERRIA:KRISIA NAFARROAN.

Hego Euskal Herriko krisiaren arrazoiak dira, batetik, kapi-talismoak jarraitu duen norabide neoliberala, eta bestetik, bi eremuautonomikoetan (Nafarroa eta EAE) zatiturik egoteak eragiten duenburujabetzarik eta eskumenik eza. Azken arrazoiak ez digu uztennorabide neoliberalaren kontrako neurriak hartzen, herriaren mese-detan.

Orain arte bai Nafarroan bai Euskal Autonomi Erkidegoanizandako gobernu guztiak (EAJ-PSE, EAJ-EA-EB, PSN, UPN, UPN-CDN) ez dira batere urrundu politika neoliberalatik, eta norabidehorretan hartutako neurrietatik: Pertsona Fisikoen Errentaren gai-neko Zergaren erreforma atzeragarriak, hirigintzan izandako boo-maren aldeko jokaerak, kapitalari zergetan beherapenak,multinazionalei sostengua, industria-desartikulatzea (batez ere bur-dingintza eta ontzigintza), pribatizazioak, garapen eredu kontsu-mista eta suntsitzailea (AHT) bultzatu eta abar.

Euskal Herria gorria berdea morea

9

Page 11: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Nafarroan UPN-CDN-ko gobernuak duela gutxi “ModernaPlana” aurkeztu du, gure herrialdean garapena bultzatzeko 2020urtera arte. Plan horretan 3 zati bereiziko ditugu. Lehenengoa ego-era sozioekonomikoaren diagnostikoa da. Horren arabera Nafarroan“hazkunde ekonomiko iraunkorra”, “enplegu betea” eta “errenta al-tuak” izaten dira. Diagnostiko horretan oinarriturik diseinatzen aridira, 2009ko apirilera arte, beste bi zatiak: batean garapen ereduestrategiko berri bat finkatuko dute; bestean eredu hori gauzatzekojarduera-plana zehaztuko dute.

Hazkunde ekonomiko txikiena dugun unean, enplegua askojaitsi denean eta erosteko ahalmenak okerrera egin duenean, Mo-derna Plana diseinatu dute, errealitate horretatik oso urrun daudenfaktoretan oinarriturik: hazkunde iraunkorra, errenta altuak eta en-plegu betea.

Moderna Plana oinarriturik dago aurrekontuak aurrera ate-ratzeko egindako hitzarmenean, Plan Navarra 2012 egitasmoan-Gobernuak eta PSNk sinatuta-, eta Administrazioak, NafarroakoEnpresarien Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatu-tako Garapen Iraunkorreko Akordioan. Berriro ere bostak (UPN,PSN, CEN, UGT, CCOO) elkarrekin doaz, poterea, prebendak eta be-saulkiak haien artean bakarrik banatzeko asmoz.

Nafarroa 2012 Planaren oinarria da eraikuntzaren sektoreamantentzea: herri-lanak (AHT, Nafarroako ubidea...), 15.000 etxe-bizitza babestua egitea eta abar. Dena den, plan horretan, 2008kohasieran egina, oreka falta nabaria da, zenbait arrazoiengatik: ego-era ekonomikoan izaten ari diren aldaketa azkarrak, 2009ko aurre-kontuen ziurgabetasuna eta abar.

Nafarroan nekazaritzako elikagaigintza, eta industria oroko-rrean, beti bideratu da atzerriko kapitala lortzera (diru-laguntzak,lurzoruak...). Ondorioz, Nafarroak menpekotasun ekonomiko han-dia du inbertitzaileekiko, gehienetan multinazionalak direnak. PlanNavarra 2012 egitasmoan multinazionalak laguntzen jarraitzekoasmoa aurreikusten da. Baina, krisia eta atzeraldia direla eta, la-guntza horrek ez du lortuko lantegien itxiera eta pertsonalaren mu-rrizketa saihestea: ENIA, KYB-SE eta abar.

Zergei dagokienez, UPNren gobernuaren politikak, PSNkerabat babestuta, kapitala eta errenta altuenak lagundu ditu. Ze-

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

10

Page 12: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

harkako zergak gero eta garrantzitsuagoak dira Nafarroaren diru-sarreretan, zuzeneko zergen kalterako. Hartutako zenbait neurri,adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken ur-teetako aldaketak, Sozietateen gaineko Zergaren murrizketa etaOndarearen gaineko Zerga kentzea, atzeragarriak dira, eta errentaaltuenak, jabetzak eta enpresarien irabaziak laguntzen dituzte.

Etxebizitzari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren politikak,erosleari egindako deskontuetan oinarrituta, enpresa eraikitzaileeta sustatzaileen jarduera espekulatiboa lagundu besterik ez duegin, haiek gelditu baitira eraikuntzarako emandako diru publikoa-rekin. Ez dute nahi izan alokatzeko etxeak sustatu, ezta etxebizi-tzen fondo publiko bat sortu ere.

Aldi berean, aurrekontuetan gastu sozialak (hezkuntzan,osasungintzan, gizarte laguntzan...) murriztu dituzte. Nafarroarenbatezbestekoa Europakoa baino txikiagoa da. Bestetik, onartutakozenbait lege (genero-indarkeria, Mendekotasun Legea...) ezin diragauzatu aurrekontuek behar horiek ez dituztelako jasotzen.

Azkenik, UPNren gobernuaren politikak etengabe arlo guz-tietako pribatizazioen alde egin du (Nekazaritza, Hazienda, Etxebi-zitza, Informatika...). Iberdrolaren kasua aipatzekoa da, inbertsiopublikoa espekulatzeko erabili baitu. Gobernuak sortutako enpresapublikoek ez dute sektore publikoa bultzatu eta indartu. Egindakolana ikusita ematen du UPNren kide eta beraien lagunen artean kar-guak banatzeko, dagozkien soldata eta milioi askoko dietekin, sortudirela.

EUSKAL HERRIAGORRIA, BERDEA ETA MOREAREN ALDE!

Nafarroan PSNk burutzen duen politika, PSOEk Madriletik in-posatzen duenaren ispilu da. Kanpora begira batzuetan makilatzensaiatzen diren arren, aurrekontu “sozialagoen” beharraz hitz egitenduten hitz eta keinuen bidez, beren politikak ez du inolako ikuspegiaurrerakoirik. Gainera, zehaztu den bezala, UPN eta PSNren artekoetengabeko hitzarmen sakonak (Nafarroa 2012 plana, aurrekontueibegirako akordioak, etab.) direla eta, bi alderdi hauen politikak pro-grama bakar batean uztartu dira.

Euskal Herria gorria berdea morea

11

Page 13: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Na-Baik, bere aldetik, sistema neoliberala zalantzan jartzenez duten eta sistema honi aurre egiten ez dioten zutabeetan oina-rritzen ditu bere proposamenak. Horren lekuko Bankaren finantzia-ziorako Dekretuei erakutsitako babes orokorra Kongresuan (aldekobozka batentzat eta abstentzioa bestean), azpiegituren porlanezkopolitikari emandako babesa eta aldarrikapena (AHT…), edo Nafa-rroan gordetako ixiltasuna eta EAEn emandako babesa (PNV, EA)Elkarteen Gaineko Zergaren beherapenaren aurrean. Ezker Batuaridagokionez, krisiaren aurrean ezkerreko diskurtsoa plazaratzenbadu ere (2009ko aurrekontu eta Dekretuen kontra agertu da),maila mediatikora mugatzen du.

Gure aldetik, ezker abertzaleak krisiari aurre egiteko motaguztietako baliabide politiko eta ekonomikoak izateko beharra az-pimarratzen du. Aldaketa politikoaren beharra, “kendu zaitez zu, nijar nadin” edota makilaje operazio hutsetan ez da oinarritzen, baiziketa erradikalagoa eta sakonagoa den zerbaitetan, eskenatoki poli-tiko eta ekonomiko berrietan oinarrituta dago. Modu honetan, egunproposatzen dizkiguten estatutu erreforma hutsak, Foru Hobekun-tzarena Nafarroan eta Gernikako Estatutuarena EAEn, krisiaren era-ginez sortutako arazoei aurre egin beharrean, irteerarik gabekoeskenatoki batera garamate.

Testuinguru honetan, gure proiektu independentistak, herribezala dagokigun autodeterminazio eskubidean oinarrituta egoteazbeste, globalizazio politika neoliberala eta kapitalistaren kontrakoharresia da. Gure lurraren eta burujabetza ekonomiko, kulturala-ren… defentsak, kapitalaren erresuma, bere instituzio ezberdinen(FMI, BM, OMC, G-8…) eta hauen zerbitzura dauden estatu espai-niarra eta frantsesaren kontra eremu ezberdinetatik dagoeneko al-txatzen ari diren borrokak indartu eta osagarritzen ditu.

Bukatzeko, ezker abertzaleak bere proiektu sozialistak egunduen balioa azpimarratzen du. Azken 20 urteotan nolanahi ibili denkapitalismoak ezberdintasun sozialen handitzea, guda politika mi-litarraren sustatzea eta gero eta gehiago areagotzen ari den ingu-rugiroaren kontrako erasoak besterik ez ditu ekarri. Horrenaurrean, demokrazia sozialista batean oinarritutako beste jendarteaeraiki nahi dugu. Demokrazia, lau urtetik behin bozkatzeko eskubi-dea izatetik haratago, bizitzako eremu (sozialak, politikoak, ekono-mikoak, kulturalak, etab.) guztiak aintzat hartuko dituen zutabeaizatera pasa dadin borrokatzen dugu.

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

12

Page 14: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Erabakietan herritarren parte hartze zuzena –kontsultak, erreferen-dunak,...-, autonomiaz kudeatutako eremu sozialen sorkuntza,mota guztietako hautetsien kontrol zuzena eta berauek kentzekoaukera, etab. ibiltzen garen eremu eta borroka ezberdinetan mahai-gaineratu beharreko aldarrikapenak izateaz gain, defendatukodugun demokrazia sozialista horren oinarrizko elementuak dira.

Euskal Herria gorria berdea morea

13

Page 15: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

14

Page 16: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

KRISIAREN AURREKOEZKERREKO DEKALOGOA

Dekalogo hau, beste ezerren gainetik, lanerako eta mobilizaziorakotresna izan nahi du. Kapitalak eta bere Gobernuek gure herriko ge-hiengo sozialaren kontra bultzatutako erasoei elkarlanean erantzu-ten hasteko helburuarekin, gure herriko eragile sozial guztieizuzendutako proposamen irekia da. Hurrengo hilabeteetan erasohauek sakondu eta zabaltzeko mehatxuaren aurrean aurkitzen ga-renean gainera.

Dekalogoa, gure herriko pertsona guztiei, langileei, gazteei, jubila-tuei, ikasleei, emakumeei, etorkinei… ASKI DA! ozena esan eta ka-pitalaren eta bere gobernuen politika neoliberalaren aurreanalternatiba eraikitzen hasteko ezker abertzaletik egiten den deialdiada. Gaur egun pairatzen duguna (iruzurra, ustelkeria, txikizioa,diru-gosea…) atzean utzi eta elkartasunean eta demokrazian oina-rritutako beste baterantz urratsak ematen joan gaitezen.

BERAIEK SORTU DUTE,BERAIEK ORDAIN DEZATELA:

ez gure diruarekin!ez gure lanaren kontura!ez gure osasunarekin!ez gure lurraren kontura!

Euskal Herria gorria berdea morea

15

Page 17: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

16

DEKALOGOA:

1.- ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA PUBLIKOARENALDEKO JOKAERA.

-Hiri-lurrak eta eraikitzen ahal diren lurzoruak udalekotu.-Zerga progresiboak, hutsik dauden etxebizitzak jabeei kentzerairitsi arte.-Alokairuzko etxebizitzen aldeko apustua eta etxe-birgaitzearenalde egin.-Nafarroako Gobernuak eta udalek etxebizitza publiko-burtsaizatea.-Jabetza pribatuko etxebizitzak eraikitzeko diru-laguntzarik ez.-Kooperatiben aldeko lana.-Bigarren etxebizitzaren jabetzari zerga bereziak jarri.-Mailegua duen etxebizitza pribatua, alokairuzko etxebizitzapublikoa bilakatu.

2.- ZERGA-SISTEMAREN ERABATEKO ERRE-FORMA. BANKU ETA ENTREPRESEN LAGUNTZABAZTERTU.

-PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): errentaaltuen progresibitatearen igoera eta soldata minimoaren kopuruabikoiztu ordaindu behar ez dutenen kopurua.-Elkarteen gaineko zerga: tasen igoera orokorra eta bereprogresibitatearen igoera.-BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): oinarrizko produktuengaineko tasak jaitsi (elikadura, elektrizitatea, gasa...) etabeharrezkoak ez diren eta luxuzkoen gainekoak igo.-Ondarea: zerga mantendu eta progresiboa egin eta hauareagotu. Jabetza handien gaineko zerga bereziak.-Iruzurra: iruzurraren aurkako aurrekontua hirukoiztu(inspekzioak, baliabideak…) enpresari eta profesionalen iruzurreiaurre egiteko. Bankuek duten sekretu eskumena kendu.-Banku eta enpresen egoera hobetzeko diru publikorik ez: azkenurteetako mozkin erraldoiekin konpon ditzatela beren arazoak!

Page 18: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Euskal Herria gorria berdea morea

17

3.- GASTU SOZIALETAN (HEZKUNTZAN,OSASUNGINTZAN, GIZARTE LAGUNTZAN...)DIRU GEHIAGO INBERTITU.

-Europako erreferentziak berehalakoan aplikatu. Aurrekontuetangastu sozialei emandako dirua igo: barne-produktu gordinaren(BPG) %17,5etik %28ra (%7a Osasungintzan, %5a Hezkuntzan).-Hezkuntza eta osasungintzako sare publikoak sustatu eta zentruberrien eraikuntza bultzatu. Sektore pribatuari diru-laguntzakkendu.-0-3 ziklotik haur hezkuntza publikoa eta doakoa izatekoeskubidea bermatu.-Zentru nahikoak eraiki eta urritasunen bat duten pertsonei eta 3.adinekoei kudeaketa publikoaren bidez arreta zuzena bermatu.-Kontzertu ekonomikoak, sozialak eta hezkuntza-itunakadministrazioak lan horiek egin ezin dituenean bakarrik.-Gizarte zerbitzu publikoak, nahikoak eta doakoak, bizitzafamiliarra, pertsonala eta laborala uztartzeko.-Oinarrizko errenta: 804 euro arteko igoera (Eskura dagoen batazbesteko Errentaren %50a).

4.- ALFERRIKAKO GASTUAK KENDU.

-Errege-etxeari, Armadari, Poliziari, epaitegi bereziei eta abarriemandako diru-ekarpenak bertan behera utzi.-Administrazioari eta politikoei emandako diru kopuruak jaitsi:dietak, protokolo gastuak, bidaiak, talde parlamentariei berenfuntzionamendurako ematen zaizkienak...-Zinegotzi eta legebiltzarkideen soldatak soldaten batezbestekoa-rekin parekatu.-Eliza katolikoari, eta oro har edozein erlijioari ematen zaizkiondiru-laguntzak kendu. Frankismoak Elizari emandako ondasunak,eta azken urtetan eskuratu dituenak, berreskuratu.

Page 19: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

18

5.- GURE LURRAREN DEFENTSAN

-Itoitzeko urtegia hustu eta Nafarroako ubidea eta AHTren obrakberehalakoan gelditu. Ekologiaren aurkakoa delako, garapenantisoziala bultzatzen duelako eta enpresa eraikitzaile etaporlanezko-fabriken alde egiten duelako.-Diru kopuru horiek ingurugiroa errespetatuz, behar sozialengarapen eredua bultzatzeko erabili.-Elikaduraren burujabetzan oinarritutako nekazaritza etaabeltzantzaren ereduaren alde. Produkzio txikiari babes osoa.Transgeniko eta erregaiez sortutako produktuak baztertu.-Sozio-ekonomiako politika deszentralizatua sustatu.Eskualde natural eta historikoen defentsa eta biziberritzerakoplan zehatzak.

6- EMAKUMEEN AUTONOMIAETA ASKATASUNAREN ALDE

-Berdintasuna soldatetan. Lantokietan sexu-diskriminazioarik ez(emakumeen soldata gizonezkoen soldaten %70a da).-Etxe-langileen lana beste edozein lan bezala hartu eskubide etalaguntza sozialei dagokionez eta berau Barne Produktu Gordineanbarneratu.-Etxeko lanak egiten dituzten emakumeei oinarrizko errentaordaindu, eta etxe-langileen lana beste edozein lan bezala hartu:gizarte segurantza, erretiroa, oporrak, lanaldiaren iraupena...-Genero indarkeriari aurre egiteko baliabide publiko nahikoak(hezkuntza, politika sozialak, judizialak, etab.).

Page 20: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

Euskal Herria gorria berdea morea

19

7.- UDALETAN ERABATEKO AUTONOMIAREN ALDE.

-Udal finantziazioaren eredu aldaketa (proiektuei diru-laguntzak):udal politika ekonomikoaren eta inbertsioen inguruan erabakizekoautonomia.-Tokiko Ogasunen Fondoa: Nafarroako Gobernuak bildutakoguztiaren %25a gutxienez sartu-Udal eskuduntza gehiago –politikoak eta ekonomikoak-, berezikibabes soziala eta gizarte zerbitzuen alorrean.-Polizia eta Guardia Zibila gure herrietatik kanpora! Kuartel etakontrol gehiagorik ez! Herritarren segurtasunean erabateko udaleskuduntza.

8.- KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO DOAKOENDEFENTSA.

-Atzera egin Nafarroako Gobernuak egindako pribatizazioetan:Nekazaritzan, Haziendan, Industrian, Herri-Lanetan, Ongizatean,Informatikan...-Sektore publikoa bultzatu bere aurrekontuak indartuz etaenpresa pribatuei emandako diru-laguntzak berari zuzenduz.-Zerbitzu publikoaren sustapen orokorra, aurrekontuak indartuzeta enpresa pribatuei onartutako diru-laguntzak bertan inbertituz-Enpresa publikoa interes sozialei atxikitu eta ez pribatizazioei,enpresa pribatuen onura eta lagunarteari.-Gastu burokratikoak gutxitu eta administrazio funtzionamenduaarindu: Administrazioan dauden buruzagitza eta zuzendaritzakerdira jaitsi.

Page 21: Krisia - Nafarroa Gorria Morea Berdea

9.- EUSKARAREN NORMALIZAZIOAETA KULTURAREN DEMOKRATIZAZIOA.

-Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatu.-Belaunaldi berrien zein helduen eta etorkinen euskalduntasunabermatzea: haur eskolak, eskolak, lan-bide eskolak etaunibertsitatea euskaldundu, eta helduen euskalduntzealfabetatzea doakoa.-Administrazio eta haren barne jarduera zein zerbitzu publikoakeuskalduntzeko neurri eraginkorrak hartzea.-Lan mundua euskalduntzeko, enpresak euskara planak indarreanjar ditzaten bultzatu.-Euskarazko hedabideei eta euskalgintzari zuzendutakodirulaguntza politika indartzea.-Aurrekontuen % 2a gutxienez erabiltzea, urtero, aipatutakoakbetetze aldera.

10.- ETORKINENTZAKO ESKUBIDE POLITIKOETA SOZIAL OSOAK.

-Gizarte Segurantza eta Ogasuneko diru sarrerak osatu ondoren,pertsona etorkinak kanporatzeko asmoa dago orain.Europako itzulerako zuzendaritza ukatu!Gure herritik inolako kanporaketarik naziotasun arrazoiak edo“paperak” ez dituztelako!-Pertsona etorkinentzako erabateko eskubide zibil, ekonomiko etasozialak. Lan munduan bazterketarik ez! Bazterketa kultural edosozialik ez!-Pertsona etorkinak hezkuntzan, lan munduan eta sozialkiintegratu daitezen baliabide nahikoak.-Bizitzako eremu ezberdinetan beren kulturen onarpena.

KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

20