54
1 #03 ’15eko maiatza 1 EURO EROSKIren Kantauriko antxoa prestatzeko proposamen ezin gozoagoak eta oso osasungarriak Itsasoaren distira ANTXOA www.eroski.es AURREZTU EROSKIrekin Ongi jan, aurrekontu txikiarekin PROTAGONISTAK Dasta itzazu Aurum saileko gure garagardoak

Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

  • Upload
    eroski

  • View
    236

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

1

#03 ’15eko maiatza

1 EURO

EROSKIren Kantauriko antxoa prestatzeko proposamen ezin gozoagoak eta oso osasungarriak

Itsasoaren distira

ANTXOA

www.eroski.es

AURREZTU EROSKIrekin

Ongi jan,aurrekontu txikiarekin

PROTAGONISTAK

Dasta itzazu Aurum saileko gure

garagardoak

Page 2: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

Eroski club INTERNETen!! Eman ezazu izena www.eroski.es helbidean eta ikusi ezazu zer beste abantaila izango dituzunTxartelean zenbat euro dituzun jakingo duzu, zenbat puntu dituzun Travel Cluben, zenbat aurreztu duzun bazkide izateagatik, zure deskontu bonuak aktibatu ahalko dituzu, zure datuak ikusi, zure erosketak, eta zure gunean ere sarbidea izango duzu abian jarri ditugun ekintzetan parte hartzeko. Zure zain gaude!

Page 3: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

Eroski club da zurekin harremanetan egoteko formula berria: orain ez zara bezeroa,

orain bazkidea zara!

BAZKIDE PREZIOAPrezio hobean eskuratuko dituzu ehunka produktu.

LORTU ITZAZU TRAVEL CLUBen ABANTAILAKLortu puntuak eta trukatu itzazu bidaia eta opari bikainekin.

DESKONTU PERTSONALIZATUAKAurrezten jarraituko duzu zure deskontu bonuekin; atera iezaiezu probetxua.

BAZKIDEENTZAT BAKARRIKBerariaz zuretzat egindako eskaintzak izango dituzu, eta dirua pilatuko duzu zure txartelean, hurrengo erosketetan deskontu gisa erabiltzeko.

* EROSKI markako hipermerkatu, supermerkatu eta gasolindegi guztietan balio dute abantaila hauek. Ikus ezazu zein saltoki dauden atxikita, www.eroski.es/tiendasclub helbidean.

Ongi etorri Eroski clubera

Page 4: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

Kontsultatu promozioaren baldintzak eta produktuak. Consultar condiciones y productos de la promoción.

¿La tienes?¡Ya tienes Vacaciones!Canjea el saldo de tu Tarjeta EROSKI club en tus vacaciones y te devolvemos hasta

400€SÓLO HASTA

EL 25 DE MAYO

Ba al duzu?Oporretan zaude jada!Trukatu, EROSKI club Txartelean duzun saldoa oporretan eta itzuliko dizugu

400€MAIATZAREN

25ERA ARTE SOILIK

-ra arte

Page 5: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

Kontsultatu promozioaren baldintzak eta produktuak. Consultar condiciones y productos de la promoción.

¿La tienes?¡Ya tienes Vacaciones!Canjea el saldo de tu Tarjeta EROSKI club en tus vacaciones y te devolvemos hasta

400€SÓLO HASTA

EL 25 DE MAYO

Ba al duzu?Oporretan zaude jada!Trukatu, EROSKI club Txartelean duzun saldoa oporretan eta itzuliko dizugu

400€MAIATZAREN

25ERA ARTE SOILIK

-ra arte

Page 6: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

6

’15eko maiatza

Besterik pentsatuko duzu arren, eskuetan duzun aldizkari hau ez da laukizuzena. Lasai, ez dugu

ikusmenik galdu aldizkaria prestatzeko garaian (eta bururik ere ez): biribila atera zaigula esan nahi dugu! Lehenbiziko aldiz, eta hurrengo hilabeteetan ere hala izatea nahi genuke, hamar deskontu bonu aurkituko dituzu aldizkari honetako azken orrietan, are gehiago aurreztu dezazun. Moztu eta, hurrena gure saltokietakoren batera zatozenean, ekar itzazu erosketa zerrendarekin batean.

Orrialde hauetan aurkituko duzun informazioa ere paregabea da. Produktu berri batzuk merkaturatu ditugu, eta beste inori baino lehen kontatu nahi dizugu horien berri. Nahi al duzu zertxobait aurreratzea? EROSKI Bebé inmotion pixoihal berriak dakartzagu,

”Lehenbiziko aldiz, hamar deskontu bonu aurkituko dituzu aldizkari honetako azken orrietan, are gehiago aurreztu dezazun”

Biribil-biribilamugitzean ere bikain atxikitzen direnak; eskaintza berritzailea da, gure pixoihalen multzoa osatzera datorrena.

Horretaz gain, EROSKIren Aurum garagardo sailean egin ditugun fitxaketa berriak aurkeztuko dizkizugu, proba ditzazun eta horiekin topa egin dezazun. Eta, beti bezala, hamar errezeta baino gehiago proposatuko dizkizugu, sukaldean gustura jardun dezazun EROSKI produktuak erabiliz. Jarri arreta berezia Kantauriko antxoarekin prestatu ditugunei... Begiekin jango dituzu! Ikusten duzun bezala, biribil-biribila dator aldizkaria. Ez da harrokeria, harrotasuna baizik: harro gaude gure lanaz eta baikortasunaz!

Eroski club sortu da Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak

Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

#03 argitalpena’15eko maiatza

ARGITARATZAILEAEROSKI S. COOP.

San Agustin auzoa z/g48230 Elorrio (Bizkaia)

Tel: +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Carrer Parlament, 2908015 Bartzelona

Tel: +34 935 216 920www.loftworks.es

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea Loft/Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 [email protected]

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11

20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614

Lege gordailua BI-241-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa

argitaratzailearen baimenik gabe.

Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen

kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen

iragarkietan ageri diren mezuena ere.

Arantza Campos — Eroski clubeko arduraduna

Page 7: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

015_AAFFAn_Eroski_MasasPizzas_Buitoni.TR.pdf 1 27/04/15 19:23

Page 8: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

8

10 gosea piztekoGaur egungoa eta berrikuntzak.

12 sasoi honetan...Kantauriko antxoa: arrain urdin elikagarria

18 EROSKI protagonistakArrazoi asko daude garagardo batekin gozatzeko. Hartuko al dugu Aurum bat?

20 aurreztu EROSKIrekinOngi jan, aurrekontu txikiarekin

24 zure osasunaren aldeTest honen bidez jakin dezakezu zure dietan gehiegi ageri ote diren azukreak, gantzak eta gatza. Ausartuko al zara?

30 dendan zurekinEROSKI izokin ketua: gustagarria, lurrintsua eta zerbitzatzeko prestatua.

32 hemengoa eta hangoa

Tuterako Orburua: plater askotan erabil daiteke, eta ezin gozoagoa da freskoa bezala kontserbakoa. Adi errezetei.

36 hazteko energiaFruta: dibertigarria bada, zapore hobea du Gereziekin egindako errezeta gozoak jarri ditugu aukeran.

40 edergintzaIzerdiari aurre egiteko modurik onenen berri emango dizugu.

44 erakusleihoaIpurterreentzat modukoak. EROSKI Bebé pixoihal berriak aurkeztuko dizkizugu. Proba itzazu!

47 EROSKI club deskontu bonuak

Aurrezten lagunduko dizugu gure deskontu bonuekin.

50 albiste korporatiboakGure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

36

12

30

18

24

20

ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU

Eta nik ongi jaten al dut?Test bat egiteko aukera eskainiko dizugu, mantenugai “arazotsuak” zein neurritan hartzen dituzun jakiteko: azukrea, gatza eta gantz saturatuak. Ikus ezazu! 24. or.

Agur izerdiariBabesik onena nahi al duzu izerdiari 24 orduz aurre egiteko, eta modurik naturalenean? Orrialde hauetan aurkituko dituzu aukera batzuk. 40. or.

aurkibidea‘15eko maiatza

EROSKI club deskontu bonuakAurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club deskontu bonuei esker. Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 47. or.

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

Page 9: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

*Caa

*Ca

*Ca

*Ca

*Ca

*C*Cfé

féfé

féféff

For

FororFor

For

FoFoaltal

tal

tez

aez

aez

aez

aee-re-re-re-reki

nki

nki

nki

nki

naaahahahhhrreerre

nnnannm

anm

anm

akik

ikikikikikiiiiiez

ez

ez

ez

ezzezz

due

due

due

due

due

dueuddn

kn

kn

kn

kn n

onp

onp

onp

onp

onoai

nai

ninnaiiaia

iaiaiaiaiaaiai

atttaaaabaababooooooo

ekoo

eko

eko

ekoo

em

am

am

rka

rka

rka

rka

rkr....

Kapsulak

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

AAFF EROSKI cantizano DESPERTAR CASTELLANO marzo2015.ai 1 17/4/15 13:51

Page 10: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

10

gosea pizteko

C roissant, madalena eta esnezko ogi osasungarriak eta kaloria gutxikoak? Ba al da halakorik? Badira, bai! Halakoxeak dira EROSKI Sannia saileko

opilak, ezin egokiagoak gosaritan hartzeko edo mokadu arin bat egiteko. Esnezko ogiarekin eta croissantarekin batean, EROSKI Sannia madalena da sail horretako produkturik berriena: EROSKI etxeko beste madalena batzuek baino % 60 azukre gutxiago dute eta %35 gantz gutxiago. Ekilore olioarekin eginak daude, eta zuntz iturri ere badira. Sar itzazu hurrengo erosketa zerrendan!

berrikuntzak

Umm… EROSKI Sannia opilak

datua

Banana: zenbat kaloria ditu?

Nutrizio aldetik balio handiko fruta naiz. Dezente ematen

ditut karbohidratoak, magnesioa eta potasioa, eta horregatik estimatzen naute hainbeste kirolariek. Eta haurrek ere asko maite naute, zaporetsua naizelako, gozoa eta erraz zuritzekoa. Baina norbait dieta egiten hasten denean, ordea, berehala desagerrarazten naute sukaldetik. Ospe txarra daukat, baina ez dakit zergatik: 55 eta 110 kaloria artean ematen ditut, nire neurriaren eta pisuaren arabera. Sagar batek adina.

merkaturatzea

Haurrentzako irabiakiak, berrituta

Berritu edo hil. Banaketaren arloan ere horixe da arau nagusia. Horregatik, sarri askotan, gure produktuen itxura aldatu egiten da, modernizatu, joera berrietara egokitu... Eta looka

ez ezik errezeta ere berritu eta hobetu egiten bada, zer gehiago eska daiteke? Horixe egin dute EROSKIren kakaozko, marrubizko

eta banillazko irabiakiek. Itxura berria dakarte eta formula aberastua: orain A, D eta E bitaminak erantsi zaizkie. Gantz gutxi daukate, eta glutenik gabeak dira. Dastatu al dituzu?

EROSKI irabiakia, kakaozkoa (6x200 ml).

Page 11: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

11bazkide izatearen abantailak

berriak

Zizka-mizka zaporez beteak

produktua

Gaztatxoak nornahirentzat

Beti da garai ona geldialditxo bat egin, atseden hartu,

arnasberritu... eta EROSKIren fruitu lehorrak janez gozatzea, zaporez hornituta datoz eta: barbakoa zaporeko artoa; ekilore haziak, horiek ere barbakoa zaporekoak; edo mix erako edozein nahasketa (barbakoa zaporekoak edo minak). Dastatuz gero, gehiago nahi izango duzu.

T xikiak neurriz baina handiak zaporez. Nork ez ditu erabili izan bexamel

bat egiteko edo berdura krema bat prestatzeko? EROSKIn, nahi adina gaztatxo ditugu: EROSKI basic sailekoak (24 ale), kalitate-prezio onekoak; Sannia sailekoak (16 ale), %84 gantz gutxiagorekin eta, berrikuntza gisa, EROSKI markakoak (16 ale), bitaminekin eta kaltzioarekin.

EROSKI esneak (osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua), litro batekoak.

ikerketa

Mediterraneoko dietaren abantaila gehiago

E likadurak eragin nabarmena du klima aldaketan. Ameriketako

Estatu Batuetan (karbono aztarnarik handienetakoa duen herrialdea da), elikagaien eraginez isurtzen dira berotegi efektua eragiten duten gasen %20 gutxienez. Zenbait adituk azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela karbono gutxiko dietak egitea, elikagai guztiek ez dutelako eragin berbera ingurumenean. Mediterraneoko dieta oso egokia litzateke helburu hori lortzeko, halaxe baieztatu du Huelvako Unibertsitate Ospitaleko, Jaume I Unibertsitateko (Castello) eta Huelvako Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako azterlan batek (Journal of Health Services Research & Policy zientzia aldizkarian argitaratu dute berriki).

produktua

Esnea aukeran

I txura berriarekin dator zure betiko esnea, EROSKI markakoa. Koloreak

lehengoak dira: urdina osoarentzat, berdea erdigaingabetuarentzat eta arrosa gaingabetuarentzat. Eta berrikuntza gisa, behi jator bat ageri da ontzi bakoitzaren aurrealdean, esnea hartzeko gonbita eginez. Bada aldatu ez den gauza bat, jakina: gure esneen kalitatea. PLS zigilua daramate, zeinak ziurtatu egiten baitu esnea eta esnekiak Espainiako Estatukoak direla eta kontratazio baldintzak egokiak direla Estatuko esne sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko.

sasoikoa

Maiatza: kolore guztietako berdurak

Ongietorri, maiatza! Baratzeak ikusgarri dauzkazu! Hilabete honetan biltzen dira etxeetan

jaten ditugun berduretako asko. Baratxuria, kuiatxoa, tomatea, tipula, letxuga, luzokerra eta leka dira hilabete

honetako uztak ematen dituen berdura eta barazkietako batzuk. Oso garrantzitsua da sasoian sasoiko berdurak erostea, horixe baita modu osasungarri eta merkean elikatzeko biderik onenetakoa.

Page 12: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

12

Zuekin guztiekin, gure herrialdeko sukaldaritzak duen ikur nagusietakoa: Kantauriko antxoa. Edo bokarta, nahi baduzue. Bi izen horietako edozeinek balio du arrain urdin txiki hau aurkezteko, nutrizioaren

ikuspegitik dohain handiak dituen arraina.

Kantauriko antxoa goxoa

sasoi honetan...

Page 13: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

13bazkide izatearen abantailak

ANTXOAK OZPIN SALTSAN

OSAGAIAK

• 400 g antxoa• 300 ml oliba olio• 200 ml sagar ozpin, EROSKI• 2 baratxuri atal• Perrexila• Gatz pittin bat

NOLA PRESTATU

l Kendu burua, erraiak eta hezurrak antxoari. Bereizi bi solomoak eta kendu isatsa. Garbitu, eman gatza eta jarri tapa duen poto edo ontzi batean. Jarri beste ontzi batean olioa, ozpina, baratxuria eta perrexil xehatua, eta nahasi.

4 erraza 10-15’ + marinatua

Urdin zilar distiratsua kolorez eta haragi gogor sendokoa. Halakoxea da antxoa fresko ona. Salgai jarri aurretik, EROSKIk kontrolatu egiten du freskoak daudela eta baldintza egokietan erabili dituztela arrantzatzeko unetik hasi eta dendara iristeraino. Kantauriko antxoaren

sasoian, apirilean eta maiatzean gutxi gorabehera, Kantabriako eta Euskal Herriko arrain merkatuetatik ekartzen dugu arraina. Gehienbat Santoñatik, Bermeotik, Getariatik eta Hondarribitik, horietan sartzen baita arrain gehien, baina hainbeste arrain ibiltzen ez duten

merkatu txikiagoak ere aintzat hartzen ditugu, kalitate bikaineko arraina izaten dute eta. Kantauriko antxoaren sasoia bukatzean, Mediterraneoko eta hegoaldeko merkatuetatik ekartzen dugu antxoa. Guztiak dira tradizio eta kalitate handikoak.

EROSKIko antxoa, itsasoaren distira

l Geruzatan jarriko ditugu antxoak, eta geruza bakoitza ozpin saltsak estalita gelditu dadin saiatuko gara. Antxoa guztiak jarri eta ez badira saltsarekin estalita gelditzen, erantsi olio eta ozpin gehixeago.

l Jarri tapa, eta gorde jateko unea heldu arte. Gutxienez 24 orduz eduki behar ditugu ozpin saltsan. Ongi irauten dute egun batzuetan. Hozkailuan hobeto.

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

5%

936%

4,4gGANTZA

8%

0,5gGATZA

0%

0,3gAZUKREAK

6%

1,2g

GANTZ SATURATUA

0,87 €pertsona

bakoitzeko

Page 14: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

sasoi honetan...

14

ANTXOA FRESKOEN ENTSALADA IZOKIN KETUAREKIN

OSAGAIAK

• 400 g antxoa• 200 ml ozpin (ardo zuriarena

edo sagarrarena)• Oliba olioa• Askotariko letxuga

(poltsa bat) • 150 g izokin ketu, EROSKI

SeleQtia

4 erraza < 5 + marinatua

ESPAGETIAK ANTXOA SALTSAREKIN

OSAGAIAK

• Baratxuri atal 1• Albahaka hosto batzuk• 6 tomate• 65 g antxoa (oliotan

egondakoak, 8 ale)• 400 g espageti arrautzadun,

EROSKI• 40 ml oliba olio

NOLA PRESTATU

l Zuritu baratxuri atala eta xehatu. Garbitu albahaka hostoak, eta xehatu horiek ere. Sartu tomateak ur irakinetan minutu batzuez, zuritu eta moztu laukitxoetan.

l Kendu antxoak izan ditzakeen hezurrak eta zatitu.

l Berotu olio sorta bat zartaginean, eta frijitu baratxuria, baina ez dadila gorritu. Erantsi antxoak eta frijitu tarte batez, desegiten diren arte. Erantsi tomatea eta nahasi guztia zartaginean bertan. Frijitu su eztian 10-15 minutuz. Erantsi albahaka xehatua azken unean.

l Egosi espagetiak eltze batean, urari gatza emanda, al dente egon arte. Xukatu ongi pasta, jarri erretilu batean edo plateretan, eta bota gainetik antxoa saltsa.

4 erraza 20’-30’

Ozpin saltsa egiteko• 80 ml oliba olio• 30 ml ozpin• 10 g maionesa, EROSKI basic• Gatz pittin bat

NOLA PRESTATU

l Garbitu antxoak burua eta erdiko hezurra kenduta. Bereizi bi solomoak, eta sartu ontzi batean ozpinarekin. Utzi bi orduz hozkailuan.

l Behin ozpinetan zuritu ondoren, xukatu eta jarri ontzi batean, olioz estalita. Erantsi ozpin sorta bat antxoak marinatzeko erabili dugun horretatik.

l Garbitu letxuga eta, zerbitzatzeko unean bertan, ondu egingo dugu ozpin saltsarekin (oliba olioa, ozpina, gatza eta maionesa koilaraka batekin prestatuko dugu).

l Jarri askotariko letxugak plateraren oinarrian, eta, gainean, izokin ketua eta oliotan egon diren antxoak. Zabaldu gainean perrexil eta martorri xehatu pittin bat, eta zerbitzatu.

GOMENDIOA

Entsaladari kolore eta zapore ukitu bat emateko, cherry tomatetxo batzuk jar dakizkioke erditik moztuta.

2,43 €pertsona

bakoitzeko

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

18%

34235%

20gGANTZA

20%

1gGATZA

0%

0,3gAZUKREAK

26%

5g

GANTZ SATURATUA

Page 15: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

15bazkide izatearen abantailak

0,69 €pertsona

bakoitzeko

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

23%

4506%

3,7gGANTZA

11%

1gGATZA

11%

10gAZUKREAK

2%

0,4g

GANTZ SATURATUA

Page 16: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

16

sasoi honetan...

PIKILLOZ BETETAKO ANTXOAK

OSAGAIAK

• 800 g antxoa• Baratxuri atal 1• 90 g pikilloko piper,

baratxuri eran, EROSKI• 10 g irin, EROSKI• Arrautza 1• 10 ml oliba olio• Gatz pittin bat

Mokadu osasungarriak

Antxoak jatea osasuna zaintzea da. Arrain

urdina jateak lagundu egiten du bihotz-

hodietako gaixotasunei aurrea hartzen. Arrain horren gantzak ugari izaten ditu omega 3 gantz azidoak, eta

horiek murriztu egiten dute arteria presioa,

kolesterol tasa orokorra eta LDL kolesterola

(txarra).

ERREZETA, PAUSOZ PAUSO

4 tartekoa 20-30’

1

3

2

4

l Ireki antxoak, kendu buruak eta hezurrak, kontu pixka batekin. Ondoren, eman gatza banan-banan, eta gorde geroko platertxo batean.

l Jarri pikilloko piper zerrenda bat antxoa barrenean, eta itxi. Pasatu irinetan eta arrautzetan antxoa piperdunak, bi aldeetatik.

l Kazolatxo batean, berotu koilarakada batzuk oliba olio baratxuri atal xehatuarekin, eta kolorea hartzen hasten denean, erantsi piperrak. Su eztian egingo ditugu, noizean behin eraginez, baina kontu pixka batekin, hautsi ez daitezen. Egin direnean (15-30 minutu behar izaten dituzte), zerrendatan moztuko ditugu piperrak.

l Frijitu antxoak olio ugaritan (ongi berotuta), 2 minutuz alde bakoitzetik, eta jarri gero sukaldeko paperean, olioa kentzeko. Nahi izanez gero, entsalada batekin zerbitzatuko ditugu antxoak.

Page 17: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

17bazkide izatearen abantailak

1,24 €pertsona

bakoitzeko

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

11%

21715%

11gGANTZA

10%

1gGATZA

1%

1,2gAZUKREAK

14%

3g

GANTZ SATURATUA

Page 18: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

18

EROSKI protagonistak

Gure garagardoen saila

Hartuko al dugu Aurum bat?Aperitiboaren garairako, otordua laguntzeko, freskatzeko, laneguna bukatu dela ospatzeko... Edozein arrazoi da ona gure Aurum batekin gozatzeko. Dasta itzazu gure garagardo bereziak eta nazioartekoak, modu tradizionalean eginak: garagardo gorria eta estra garagardoa dira azken bi berrikuntzak. Osasuna!

Ba al zEnEKIEn... bereziez eta nazioartekoez

gain, badirela aurum garagardo gehiago ere?

Horiak, 0,0, limoi zaporekoak, latakoak, botilan

datozenak, pack-etan... Egizu topa horiekin

aURUM ESTRa

nolakoa da: urre zaharraren kolorekoa,

distira gorrikarak dituena; graduazio handiagoa du. Lurrin bizikoa da, maltaren

arrasto nabarmenarekin eta erregaliz ukituarekin.

Gorputza duen garagardoa da, apar

krematsukoa, eta azken zapore mikatz sendoa

uzten du ahoan.

Hartu gogoan betiko kopan edatekoa

dela, 5 eta 7 ºC arteko tenperaturan.

Graduazioa: 7,5º

aURUM GORRIa

Ezaugarri hauxe du... Gaztaina kolore iluna eta apar krematsua. Lurrin sendokoa da, eta garagardo zapore betea uzten du. Maltaren gozotasuna sumatzen da hasieran, baina, azkenerako, espezien ukitua eta mingots puntua gelditzen dira ahoan.

arrakasta izango duzu... tenperatura egokian zerbitzatuta (6-8 ºC) eta kaliz itxurako kopan.

Graduazioa: 6,6º

Page 19: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

19bazkide izatearen abantailak

aURUM GaRIa

Ezaugarri hauxe du... Brontze koloreko garagardoa da, apar gorria, lodia eta

iraunkorra duena. Fruta ukituko lurrina eta zaporea du, eta karamelu arrastoak ere

bai. Zuzenean Alemaniatik inportatua da.

arrakasta izango duzu... wiezen edalontzi batean zerbitzatuta (luzea

izaten da, behealde estukoa eta zabalduz joaten dena gora egin ahala). Horrela bolumena ematen zaio aparrari,

eta ongi gozatu daitezke garagardo honen zaporea eta lurrina.

Graduazioa: 5,0º

aURUM %100 MalTa

Deskribapena: Alemaniako formula klasikoan oinarritu gara, eta ura, garagar malta eta lupulua baino ez ditu. Betiko garagardoa da, urre kolore ilunekoa. Maltaren lurrina sumatzen zaio.

aurkezpena: zerbitzatu ezazu 5 eta 7 ºC artean eta edalontzi luzean.

Graduazioa: 5,5º

aURUM BEREzIa

Estiloa: Pilsen erako garagardo klasikoa da, urre

kolorekoa eta hartzidura baxukoa. Lupulu eta

legamia motarik onenekin egina dago. Lurrin leuna

du, eta gozo ukitua uzten du ahoan.

Hartu gogoan betiko kopan edatekoa dela, 5 eta 7 ºC

arteko tenperaturan.

Graduazioa: 5,6º

Page 20: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

20

Ongi jan, aurrekontu txikiarekin

Nola erosi kalitatezko produktuak etxeko aurrekontutik atera gabe? Erosketetan dirutza handiak gastatu gabe ere jan daiteke modu osasungarrian; zentzua erabiltzea da kontua, eta probetxua ateratzea eskaintzei, deskontuei eta prezio bereziei. Ikusi al dituzu gure eskuorriak? Sustapen aldian dauden produktu batzuekin prestatu ditugu errezeta hauek. On egin!

aurreztu EROSKIrekin

0,41 €pertsona

bakoitzeko

Page 21: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

21bazkide izatearen abantailak

0,38 €pertsona

bakoitzeko

2,14 €pertsona

bakoitzeko

Page 22: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

22

aurreztu EROSKIrekin

POSTREA

GEREZI SORBETE IZOZTUA

OSAGAIAK

• 250 g gerezi• 125 g azukre

• 100 ml ur• 25 ml limoi zuku

NOLA PRESTATU

l Kendu hezurrak gereziei eta xehatu mamia pure egina gelditzen den arte.

l Jarri azukrea eta ura (basoa bete) eltze batean eta eduki sutan 5 minutuz, almibar arin bat sortzen den arte. Atera almibarra sutatik, erantsi limoi ura eta utzi hoztera.

l Nahasi almibarra gerezi purearekin, eta bota guztia ontzi zabal batera (izozkailuan sar daitekeena izan behar du). Sartu izozkailuan eta nahasi nahastura hori 30 minututik behin 2 orduz. Ondoren, utzi izoztu dadin, baina edari izoztua edo sorbetea bezala gelditu dadila, eta ez modu uniformean izoztua. Gerezi fresko batzuk ondoan dituela zerbitzatuko dugu.

LEHENBIZIKOA

AZENARIO ETA PIPER BERDE ENTSALADA

OSAGAIAK

• 400 g azenario• 200 g tipulin• Piper berde 1• Piper gorri 1• 80 ml oliba olio

• 20 ml ozpin• Gatz pittin bat• Tipulin zurtoin

batzuk

NOLA PRESTATU

l Moztu azenarioak zerrenda finetan, jarri eltze batean ur sorta batekin –azenarioak estaltzeraino baino ez–, eman gatz pittin bat eta egosi 30 segundoz. Behin irakiten eduki ondoren, jarri txorrotako ur hotzaren azpian eta gorde geroko.

l Moztu azenarioak zerrenda finetan, jarri eltze batean ur sorta batekin –azenarioak estaltzeraino baino ez–, eman gatz pittin bat eta egosi 30 segundoz. Behin irakiten eduki ondoren, jarri txorrotako ur hotzaren azpian eta gorde geroko.

l Jarri azenario zerrenda irakinak entsalada ontzi batean, eta erantsi tipulin eta piper zerrenda finak.

l Jarri oliba olioa, ozpina eta gatza ontzi batean, eta irabiatu saltsa homogeneo bat egin arte. Zerbitzatu aurretxoan erantsiko diogu gatzozpina. Tipulin zurtoin batzuekin apainduko dugu.

BIGARRENA

URRABURUA BIZKAR ERAN

OSAGAIAK

• 800 g urraburu (haztegiko 2 ale)

• 20 ml oliba olio• 2 baratxuri atal• 5 ml limoi zuku

• Gatz pittin bat• Perrexil hosto

batzuk• Pipermin lehorra

(zatitxo bat)

NOLA PRESTATU

l Kendu hezurrak eta hegatsak urraburuari, eta ireki erditik, bi solomoak elkartuta gelditzeko moduan, bizkarra bizkarraren gainean.

l Jarri labeko erretilu batean, eta eman olio sortatxo bat eta gatz pittin bat. Jarri labea aurrez berotzen, eta sartu urraburua 200 ºC-an, 15 minutuz, edo hezurrak eta haragia ongi bereizteko moduan gelditzen diren arte

l Zuritu baratxuri atalak, moztu xerra finetan eta gorritu, pipermin zatitxo batekin, zartagin batean olioa jarrita. Baratxuriak kolorez aldatzen direnean, atera zartagina sutatik, utzi epeltzera eta erantsi limoi ura. Loditu zartagineko saltsa hori mugimendu zirkularrak eginez.

l Behin arraina egin denean, atera labetik eta bota gainetik ozpin saltsa. Zabaldu gainetik perrexila xehe-xehe eginda, eta nahasi bota diogun saltsa eta arrainak isuritako zukuak. Nahi izanez gero, patatatxo batzuekin zerbitzatu daiteke arraina.

4 erraza 10-15’ 5-64 erraza 30-40’ 10-20

4 erraza +2 ordu 5

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

12,2%

24429%

20,3gGANTZA

7,6%

0,5gGATZA

12,6%

11,3gAZUKREAK

16,8%

3,4g

GANTZ SATURATUA

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

6,6%

1328,7%

6,1gGANTZA

7%

0,4gGATZA

0,1%

0,1gAZUKREAK

4,2%

0,8g

GANTZ SATURATUA

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

8%

1600,4%

0,3gGANTZA

0%

0gGATZA

42,8%

38,5gAZUKREAK

0%

0g

GANTZ SATURATUA

Page 23: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus
Page 24: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

zure osasunaren alde

Eta nik ongi jaten al dut?Nahikoa da aholku gutxi batzuk kontuan hartzea eta gehiegikeriarik ez egitea hiru mantenugaiekin, luzera kalte egiten diote-eta gure osasunari: azukrea, gantzak (bereziki saturatua) eta gatza.

Ez dugu zertan ibili zehatz-mehatz neurtzen zenbat mantenugai dituen gure

menuak. Baina argi eduki behar dugu mantenugai batzuekin ez dela komeni gehiegikeriarik egitea. Azukre gehiegi hartzeak, adibidez, handitu egiten du txantxarra eta pisu gehiegi izateko arriskua, eta berdin gizentasunarekin zerikusia duten patologiak izatekoa ere (hipertentsioa eta diabetesa, adibidez). Ez da komeni egunero hartzen ditugun kaloria guztien %10 baino gehiago izatea azukreek emanak, baina gaur egun %16tik %36ra bitartean gabiltza.

24

Page 25: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

25bazkide izatearen abantailak

”Zenbait mantenugairekin ez da gehiegikeriarik egin behar, besteak beste azukrearekin, gantzarekin eta gatzarekin”

Julio Basulto nutrizionista

1. Haragi-produktu prozesatuak (hestebeteak, urdaiazpikoa) jaten ditut...

a) Egunean zenbait aldiz (ogi tartean edo plater nagusien guarnizio gisa) .....................................o

b) Astean zenbait aldiz .......................................................................................oc) Ia inoiz ez edo oso noizbehinka ....................................................................o2. Haragi gorria jaten dut...

a) Astean 500 gramo baino gehiago ...............................................................ob) Astean 300 eta 500 gramo artean ...............................................................oc) Astean 300 gramo baino gutxiago ..............................................................o3. Plater prestatuak jaten ditut...

a) Egunero ............................................................................................................ob) Astean zenbait aldiz .......................................................................................oc) Inoiz ez edo ia inoiz ez ....................................................................................o4. Etxean ogia jaten dut...

a) Beti gatzarekin .................................................................................................ob) Batzuetan gatzik gabe ..................................................................................oc) Beti gatzik gabe ..............................................................................................o5. Gaztari dagokionez...

a) Egunean 100 gramo baino gehiago jaten dut ..........................................ob) Egunean 50 eta 100 gramo artean jaten dut .............................................oc) Egunean 50 gramo baino gutxiago jaten dut ...........................................o6. Aperitibo gaziak (adibidez, patatak)...

a) Ia egunero jaten ditut ....................................................................................ob) Ez ditut egunero jaten, baina bai astean zenbait aldiz ............................oc) Hilean gutxi batzuetan baino ez ditut hautatzen ......................................o7. Freskagarriak...

a) Beti daude mahaian eta/edo ordu artean hartzen ditut ........................ob) Astean behin edo bitan hartzen ditut .........................................................oc) Ia inoiz ez ditut hartzen ...................................................................................o8. Opilak, izozkiak, edari izoztuak eta antzekoak...

a) Egunero hartzen ditut .....................................................................................ob) Astean zenbait aldiz hartzen dut baten bat ..............................................oc) Ia inoiz ez ditut hartzen ...................................................................................o9. Maionesak eta gantz asko duten saltsak...

a) Beti daude mahaian ......................................................................................ob) Astean behin edo bitan baino ez ditut hartzen .........................................oc) Egun berezietan baino ez ditut hartzen ......................................................o

TEsTArEn EMAiTzAk:Erantzunik gehienetan “a” letra jarri badugu, horrek esan nahi du asko hobetu ditzakegula elikatzeko ohiturak. Gehienetan “b” aukera jarri badugu, nahiko modu onargarrian elikatzen garela esan nahi du, baina badela zer hobetua hala ere. Azkenik, erantzunik gehienak “c” sailekoak badira, oso

litekeena da modu osasungarrian elikatzen aritzea.

*Test hau ez da tresna baliagarria. Bere balioa ez da baieztatu azterketa zientifikoen bidez, baina lagungarria izan daiteke ikusteko ea komeni den aldaketaren bat egitea gure dietan.

Testa: Modu orekatuan jaten al duzu?ikus ezazu gehiegikeriarik egiten ote duzun mantenugai “arazotsuekin”.

Gantzen inguruan, berriz, eztabaida zientifiko handia dago, beti ez baitago argi zer-nolako eragina duten gaixotasun kronikoetan, baina, hala ere, komeni baino gehiago hartzen ditugu horiek ere.Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak gomendatzen du gantzen bidez ez hartzeko energia guztiaren %35 baino gehiago... eta %40an gabiltza. Berdintsu gertatzen da gantz saturatuekin ere: ez da komeni energia guztiaren %10 baino gehiago eman diezaguten, baina %12,1 ematen digute.

Zalantza gutxiago dago gatzaren inguruan. Zenbait ikerketak diotenez, gatz gehiegi hartzeak badu lotura bihotz-hodietako istripuekin. Hain zuzen, OMEren iritziz, munduan 2,5 milioi pertsona gutxiago hilko lirateke gatza murriztu eta kantitate gomendatuetan hartuko balute. Izan ere, oso goitik gabiltza: egunean 5 gramo edo gutxiago hartu behar litzatekeela diote gomendioek, eta Espainiako Estatuan 10 gramo hartzen dira, bi halako beraz.

Page 26: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

26

TOMATE zOPA GAzTA FrEskOArEkin

OSAGAIAK

• Tipulin 1 • 2 baratxuri atal• 700 g tomate,

udare erakoa, Eroski NATUR

• 250 g gazta fresko irabiatu, EROSKI Sannia

• Gatz iododun pittin bat

• 8 g azukre• Piperrauts

askotarikoak• 80 ml oliba olio

birjina estra, EROSKI

• Tipulin zurtoin batzuk

NOLA PRESTATU

l Erregosi tipulin freskoa oliba olio birjinarekin eta baratxuri atal batekin. Horitzen hasten denean, erantsi udare erako tomateak, garbituta eta zatituta. Eman minutu bateko egosaldia eta atera sutatik.

l Xehatu prestakina gatz pittin batekin eta azukrearekin, zopa uniformea eta krematsua gelditu arte. Sartu tomate zopa hozkailuan ordubetez.

l Eragin gazta fresko irabiatuari. Jarri zopa plateretan, eta erantsi gazta erdialdean.

4 erraza 1 ordu + hozkailuan

< 5

Sukaldean murriztu egin nahi dituzula gatza, azukrea eta gantza? Hementxe duzu horretarako laguntzaile aproposa: EROSKI Sannia, osasuna zaintzen lagunduko dizun produktu sorta.

‘Sannia’ errezetak, sano onak

l Apaintzeko, jarri tipulin zurtoin batzuk, piperrauts askotariko eho berriak eta oliba olio birjina (haritxo bat).

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK GANTZA GATZAAZUKREAKGANTZ

SATURATUA

zure osasunaren alde

14%

26021%

15g7%

0,4g13%

13,4g17%

3g

Page 27: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

27

Denbora kontua da: gure platerak

gatz gutxiagorekin prestatzen

hasten bagara, ahosabaia ohitu

egingo da

ATUn HAnBUrGErrAk

OSAGAIAK

• 30 g tipula • Baratxuri atal 1 • 400 g atun oliotan,

gatz gutxikoa, EROSKI Sannia

• 20 g ogi birrin, EROSKI basic

• Arrautza fresko 1, EROSKI

• 10 g irin, EROSKI basic

• 60 ml oliba olio birjina estra, EROSKI

• Piperrautsa• 50 g gourmet

entsalada, EROSKI

NOLA PRESTATU

l Moztu tipula eta baratxuri atala laukitxo txiki-txikietan, eta frijitu su eztian oliba olio birjina estra sorta batekin, guritu eta kolore horixka hartzen duten arte. Kendu olioa

barazkiei, eta gorde gero hanburgerrak egiteko.

l Papurtu atuna (olioa kenduta), eta erantsi lehen frijitu ditugun barazkiak, ogi birrina, arrautza, gatza eta piperrautsa. Nahasi guztia ore uniforme bat egin arte eta prestatu 8 hanburger txiki.

l Eman irin pitin bat inguruan, eta barazkiei kendu diegun olioarekin, frijitu hanburgerrak zartagin batean (alde bakoitza minutu batez).

l Gourmet entsalada batekin zerbitzatuko ditugu atun hanburgerrak, eta, nahi izanez gero, tomate xerra batzuekin.

4 erraza 10-15’ 10

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK GANTZA GATZAAZUKREAKGANTZ

SATURATUA

15%

23420%

16g9%

0,7g2%

1,4g12%

2,5g

Page 28: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

28

zure osasunaren alde

zErEAL MUEsLiA sAGArrArEkin ETA inTXAUrrEkin

OSAGAIAK

• Sagar 1, Eroski NATUR

• 30 g mahaspasa, EROSKI

• 40 g intxaur (zurituta), EROSKI

• 250 g zereal maluta, EROSKI Sannia

• 100 g soja jogurt natural azukreduna, EROSKI Sannia

• 30 aran marmelada, EROSKI Sannia

NOLA PRESTATU

l Zuritu sagarra eta moztu zati txiki-txikietan.

l Nahasi sagarra mahaspasekin (datilak ere erabil daitezke) eta intxaurrekin. Ondoren, erantsi zereal malutak.

l Bota ontzi batean soja jogurta, aran marmelada (koilarakada bat) eta, horien gainean, lehen nahasi ditugun frutak eta zereal malutak. Zerbitzatu.

4 hesiberrientzat 10’ 10-20

EROSKI Sanniarekin, dieta orekatua, osasungarria eta askotarikoa egiten lagunduko dizugu

l Nutrizioaren ikuspegitik orekatuta eta hobetuta dauden produktuak dira.l Antzeko beste produktu batzuek baino gutxiago dituzte gatza, azukrea eta/edo gantz saturatuak.l Kalitate-prezio hobeak dauzkate.l Punta-puntako ekoizleek eginak dira.

Gainera, EROSKI Sannia produktu guztiek semaforo nutrizional erabilgarri eta intuitiboa dakarte ontzian, eta hortxe ikusiko duzu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantzak, gantz saturatuak eta gatza.

Osoko arroz eta gari malutak, ErOski sannia (500 g).

Atun argia oliba oliotan, ErOski sannia (3x85 g).

Gazta fresko irabiatu naturala, ErOski sannia (500 g).

EROSKI Sannia saileko produktu hauek beharko dituzu errezeta hauek prestatzeko:

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK GANTZA GATZAAZUKREAKGANTZ

SATURATUA

13%

2834%

3,6g5%

0,6g8%

15g0%

0,5g

Page 29: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

Anuncio200x280.pdf 1 08/04/15 11:09

Page 30: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

30

dendan zurekin

Izokin ketua guztiontzat

Zifrek argi esaten dute: arraina baino gehiago jaten dugu haragia. Hezurrak dituela, garbitu egin behar dela,

sukaldean lan gehiago ematen duela... Aitzakia asko eta askotarikoak izaten ditu jendeak arraina saihesteko. Eta sekretu bat kontatuko bagenizu zure dietan arrainari lekutxo bat egin eta gozatzen has zaitezen... EROSKIren izokin ketua. Beti prest eta zailtasunik gabe. Entsaladei botatzeko erabil daiteke, sandwichetan jartzeko, pasta platerak laguntzeko edo sarrerako gisa.

Goxoa da, aukera asko ematen ditu eta zerbitzatzeko prest dago. Izokin ketua ezin egokiagoa da etxeko menuetan arrain gehiago sartzeko. EROSKIn eskaintza zabala aurkituko duzu. Zatoz eta ikusi!

Zati ilunik gabeZapore biziagoa izan dezan, EROSKIren izokin ketuak ez du zati ilunik (EROSKI basic sailekoak izan ezik). Giharrean izaten du zati ilun hori, marroi kolorekoa, eta gainerako zatiek ez bezalako zaporea izan ohi du. Ona da jateko, zalantzarik gabe, baina kalitate apalagoa izaten du zertxobait.

Page 31: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

31bazkide izatearen abantailak

Arraina dastatzeko modurik gustagarrienetakoa da ketua jatea. Hain zuzen, beste espezie batzuekin ere erabiltzen da teknika hori, adibidez bakailaoarekin edo amuarrainarekin. Izokin ketua aparta da aperitibo edo sarrerako gisa jartzeko, eta konbinazio bikaina egiten du zapore neutroagoa duten beste

elikagai batzuekin: patata, arroza, zainzuriak, arrautza, zabaltzeko gazta... Gure dendetan hainbat formatutan aurkituko duzu EROSKI izokin ketua. Erabilera bat baino gehiago emateko pentsatuta daude. Hementxe aurkeztuko dizkizugu!

Eskaintza osatua

l EROSKI Sannia izokin ketua: aukerarik osasungarriena da, EROSKI basic sailekoak baino %40 gatz gutxiago duena. Bi ontziko pack erosoetan saltzen dira, hobeki kontserbatzeko.

l EROSKI SeleQtia izokin ketua: kalitaterik eta zaporerik onenak ditu. Lurrin bizia du, xerra garbi eta akatsik gabeak, eta zapore ketu atsegin eta fina. Testura, berriz trinkoa eta sendoa. Bi aukera dituzu EROSKI SeleQtia saileko izokin ketuarekin: lau xerra homogeneo dakartzana hautatzea (neurri handiagokoak dira) edo azpizuna. Biak ere Norvegiatik datorren izokinarekin eginak daude; 7 kg baino gehiagoko izokinak izaten dira, eta bakoitzaren goiko aldea bakarrik aukeratzen da. Oso zati hezea izaten da, zapore trinko eta bizikoa.

l EROSKI basic izokin ketua: hauxe da aukerarik merkeena, baina, merkeena izanagatik ere, kalitate berme guztiak ditu.

l EROSKI izokin ketua: moztuta etorri ohi da, eta zerbitzatzeko prest. Gazitze prozesu modua tradizionalean egiten dute, eta ketu ere modu berezian; hori dela eta, ezaugarri bakanak dauzka.

Page 32: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

32

hemengoa eta hangoa

Tuterako orburua

Orburua, baretzeko lorea“Tuterako Orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren pean ekoizten da “Blanca de Tudela” motako orburua. Erriberako 30 herri ingurutan landatzen dute, eta ezin gozoagoa da freskoan jateko edo kontserban. Oraintxe da uzta biltzeko garaia, eta bada zer kontatua Nafarroako baratzeetako erreginaren inguruan.

Page 33: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

33bazkide izatearen abantailak

Nafarroko lurretan hazten da Estatuan gehien landatzen

eta kontsumitzen den orburu mota: Tuterako Orburua

Tuterako orburuen bihotzak, EROSKI SeleQtia sailekoak. Pisu garbia (660 g).

Eroski NATUR orburu freskoak AGBarekin.

T uterako orburuak itxura biribildua du eta zirkulu erako zulo bat gainaldean, haren braktea (hosto)

berdeak ez baitira elkartzen loreburua ixteko. Mamia kurruskatsua du (erreta janez gero), oparoa, leuna, hezea, fina eta zapore konbinazio egokia antzematen zaio: doi bat garratza eta bukaeran gozo ukitua duena.

Kontserban datozen Tuterako orburuak osorik edo erdibituta egon ohi dira, beti beirazko ontzian eta atzealdeko etiketan AGBaren sinboloa eta zenbaki bat daramala. Orburu freskoak, bestalde, Estra sailekoak eta Lehen Mailakoak, dozenaka saltzen dira –zurtoinarekin eta hostoekin badaude–, eta zurtoinik gabekoak, berriz, kiloka.

NOla aukEraTu ETa kONTsErbaTuErosteko garaian, neurriaren arabera pisu gehien dutenak hautatzea komeni da. Belarri ondoan jarri eta estutzean krak egiten badute, freskoak dauden seinale.

Etxera eramanda, hozkailuan gorde daitezke, plastikozko zorro batean sartu eta ongi itxita; astebete iraun dezakete horrela. Behin sutan prestatu ondoren, hozkailuan gorde behar dira, eta 24 orduren buruan jan. Izoztu ere egin daitezke, nahi izanez gero (6-8 hilabete irauten dute).

PrEsTaTu aurrETikOrburuak azkar herdoiltzen eta belzten dira prestatzen eta garbitzen hasitakoan.

Hori saihestu nahi bada, limoi tanta batzuekin busti ditzakegu lehenago. Eta egosteko, altzairu herdoilgaitzezko edo buztinezko ontziak erabiltzea komeni da.

sukaldEaNAhogozo berezia duenez eta hainbat plater prestatzeko modua ematen duenez, Tuterako orburua oso berdura preziatua da sukaldean. Onen-onena lurrunetan egitea da, ez ditzan galdu mineralak eta oligoelementuak; azkar egosteko teknikak erabilita, berriz, presioko eltzea eta gisakoak, saihestu egiten da bitamina hidrodisolbagarriak galtzea.

Gordinik presta daitezke entsaladan, egosita, ur irakinetan eginda, erregosita, frijituta, gisatuta, txingarretan...

Funtsezkoak dira berdura menestra on bat egiteko; sakontasuna ematen diete arrozei eta paellei; digestioa egiten eta gorputza arazten laguntzen dutenez, osagarri ezin hobeak dira arrautzekin eta urdaiazpikoekin prestatzeko, eta bete ere egin daitezke, gaztarekin, antxoekin, kaparrekin...

digEsTiOarENTzaT laguNgarri ETa gibElarENTzaT babEsUraz gain, karbohidratoak dira orburuen osagai nagusietakoak.

Horien artean, inulina nabarmentzen da. Substantzia hori metabolizatu egiten da organismoan, eta fruktosa unitateak sortzen dira hortik, intsulinaren beharrik gabe barneratzen den azukre mota bat alegia. Horregatik dira egokiak diabetesa duten pertsonentzat. Zuntz ugari dutelako, asetasun irudipena eragiten dute eta lagundu egiten dute hesteetako igarotze prozesua; ondorioz, egokiak dira idorreria arintzeko eta idorreriari aurre hartzeko.

Page 34: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

34

hemengoa eta hangoa

TXibia kazOla OrburuEkiN

OsAGAiAk

• 500 g txibia• 100 g tipula • 50 g piper berde• 2 baratxuri atal• Perrexila• 2 tomate

• 300 g orburu (freskoak edo kontserbakoak)

• 40 ml oliba olio• 250 ml ur• Gatz pittin bat

NOlA pREsTATU

l Garbitu txibiak eta moztu laukitxoetan. Zatitu tipulak eta piperrak juliana eran (zerrenda finetan), baratxuri atalak xerratan eta piperra zerrenda finetan. Ondoren, xehatu perrexila eta pasatu tomateak irabiagailu batean, ongi birrinduta geldi daitezen.

l Buztinezko kazola batean (gero horixe erabiliko dugu aurkezteko), jarri olioa berotzen eta frijitu tipulak, baratxuriak, piperrak, perrexila eta tomateak txibia zatiekin. Eman gatza.

l Utzi 5 minutuz su ertainean eta, ondoren, apaldu suaren indarra. Erantsi ¼ litro ur eta

utzi 20 minutuz, txibia egiten den arte eta berdurak saltsa homogeneo baten itxura hartu arte.

l Orburu freskoak erabiliko baditugu, zuritu egingo ditugu bihotzera iritsi arte, bixarrak kendu eta lau zati egin. Txibia ia egina dagoenean, bota orburuak eta utzi beste 10 minutuz egosten. Zerbitzatzeko unean, perrexil xehatua zabalduko dugu gainetik.

4 tartekoa 50’-1h 10-20

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

5,5%

1101,5%

1,1gGANTZA

13,7%

0,8gGATZA

6,2%

5,5gAZUKREAK

1,2%

0,2g

GANTZ SATURATUA

Page 35: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

35bazkide izatearen abantailak

arrOz saldaTsua OrburuEkiN

OsAGAiAk

• 200 g orburu (freskoak edo kontserbakoak)

• 50 g tipula• 2 baratxuri atal

• 100 g arroz• Salda begetala

edo ura• Perrexila• 40 ml oliba olio

NOlA pREsTATU

l Kendu orburuei hosto gogorrak, eta egin lau zati. Geroko gordeko ditugu, uretan sartuta (limoi ura jarriko diogu urari edo perrexila). Moztu tipula eta baratxuri atalak brunoise eran (laukitxo txikietan), eta frijitu kazola batean oliba olioarekin. Tipula eta baratxuria horitzen hasten direnean eta eginak daudenean, erantsi orburuak, nahasi guztia eta bota arroza.

l Busti arroza salda begetalarekin edo urarekin (arroz basokada bakoitzeko, bi baso eta erdi salda edo ur). Eman gatza eta utzi su ezti eta jarraituan egosten 20 minutuz.

l Arroza egosteko 5 minutu falta direnean, erantsi perrexil xehatua. Banakako ontzietan zerbitzatuko dugu.

4 erraza 40-50’ 5-10

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

9,9%

19814,7%

10,3gGANTZA

7,1%

0,4gGATZA

2%

1,8gAZUKREAK

8,6%

1,7g

GANTZ SATURATUA

Page 36: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

36

hazteko energia

H aurrek jolasa maite dute gehien eta, askotan, otorduak jolasteko garaia

eten egiten diela iruditzen zaie. Irtenbide ona izan daiteke otordu horiek ere dibertigarri egitea nolabait. Haurrentzat askoz ere erakargarriagoa da eta, gainera, jateko gogoa sartuko zaie, erretilu koloretsu bat ateratzen badiegu gerezi, laranja eta kiwi zatiekin, eta ez fruta atal bakarra oso-osorik. Beste aukera bat da irabiaki gisa edo zuku eginda aurkeztea. Eta, jakina, platerak prestatzeko garaian haurrei ere parte hartzeko aukera ematea.

Fruta: dibertigarria bada, zapore hobea duFuntsezko elikagaia da, baina batzuetan kosta egiten da haurren dietan leku bat egitea. Balio handiko mantenugaiak ematen ditu frutak, baina haurrek ez dute oso begiko izaten sarri askotan. Eredu ona ematea, beste osagai batzuekin konbinatzea (jogurta, izozkia...), modu erakargarrian aurkeztea eta haurra ez behartzea eta gurasoak ez gehiegi tematzea dira gako nagusiak fruta gure etxeko beste kide bat gehiago izan dadin (ia).

Page 37: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

37bazkide izatearen abantailak

0,59 €pertsona

bakoitzeko

GEREZI IRABIAKIA

OSAGAIAK

• 400 g gerezi (pikota)

• 400 ml esne gaingabetu

• 200 ml jogurt natural, EROSKI basic

• 40 g azukre

NOLA PRESTATU

l Garbitu gereziak eta zatitu, hezurra kentzeko

l Elkartu gereziak esnearekin eta jogurt naturalarekin, eta xehatu irabiagailuaren laguntzaz, irabiaki krematsu bat lortu arte.

l Azukre gehiago behar duela iruditzen bazaigu, bota egingo diogu. Nahi izanez gero, gerezi zati batzuekin zerbitzatuko dugu.

GOMENDIOA

Gereziak berehala herdoiltzen dira, eta gerta liteke kolore ilun samarra ematea irabiakiari. Hori gerta ez dadin, mahaira atera orduko edatea da onena.

Errazio batek dauka:

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

8%

1602,7%

1,9gGANTZA

1,6%

0,1gGATZA

32,1%

28,9gAZUKREAK

4,4%

0,9g

GANTZ SATURATUA

4 hasiberrientzat 5-10’

Page 38: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

38

hazteko energia

0,71€pertsona

bakoitzeko

Emaiozu haurrari aukera erabakietan parte hartzeko, gisa honetako galderak eginez: “Zer jango dugu gaur, banana

edo gereziak?”. Berak ere parte hartzen duela

sentitzen badu, errazago jango du

fruta

GOMENDIOA

FRUTA MAZEDONIA GEREZIEKIN

OSAGAIAK

• 250 g gerezi• 2 kiwi

• 2 laranja

NOLA PRESTATU

l Garbitu gereziak eta zatitu (utzi batzuk osorik, apaintzeko).

l Zuritu kiwiak eta laranjak, eta moztu zatitxotan edo ataletan, betiere platertxo baten gainean, mozteko garaian isurtzen duten zukua biltzeko.

l Jarri fruta horiek guztiak edalontzitxo batean, eta bota platerean bildutako zukua. Zerbitzatu.

Hemen aurkituko dituzu gereziekin prestatzeko errezeta gehiago

4 hasiberrientzat 5-10’

Hazteko energia

Errazio batek dauka:

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

4,2%

840,7%

0,5gGANTZA

0,1%

0gGATZA

18,8%

16,9gAZUKREAK

0%

0g

GANTZ SATURATUA

Page 39: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

Combínaloscomo quieras

*En los productos Moussel señalizados. 50% de descuento en los de menor importe. Promoción válida del 14 al 27 de mayo de 2015.

2ª unidad* al

%50

3005 MOUSSEL ERODSKI.indd 1 16/04/15 15:55

Page 40: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

40

edergintza

Nahi baino maizago etortzen da gugana. Beroarekin, ez du hitzordurik huts egiten. Eta guk

ez ezik, ingurukoek ere sumatzen dute. Zer da? Gure lagun leiala: izerdia. Horri aurre egiteko, EROSKIk hainbat desodorante eta antitranspiratzaile eskaintzen dizkizu belle sailean (gure saltokietan soilik aurkituko dituzun edergintza produktuak dira): espraiak, roll-on erakoak, orbanen aurkakoak, unisex motakoak, bidaian eramatekoak... eta berriki iritsi den harri desodorantea, %100 alunbren egina; belle etxekoa da hori ere, eta izerdiari aurre hartzeko modurik naturalena eskaintzen du, aluminiorik gabea.

Berezia

Agur izerdiariFenomeno naturala da, gorputzeko tenperatura erregulatzen laguntzen duena, baina usaina duenean, badira aurre egiteko moduak.

Page 41: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus
Page 42: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

42

edergintza

%100 aluNBre miNerala

Harri naturala da alunbrea, eta moztu, leundu eta forma ematen zaio; desodorante gisa erabilita, babes eraginkorra eskaintzen du 24 ordutan.

Ez du gorputzaren usaina estaltzen, aurre hartzen dio: mineral geruza fin bat uzten du larruazalaren gainean, eta galarazi egiten du gorputzeko usaina eragiten duten bakterioak sortzea. Mineral sulfato naturala da, oso egokia usainaren aurka egiteko eta zauriak orbaintzen laguntzeko, eta bereziki egokia da larruazal sentibera dutenentzat eta/edo beste desodorante batzuei alergia dietenentzat.

NOLA ERABILIErabiltzeko, busti egin behar da harria. Horregatik, dutxatik atera eta berehala erabiltzen da, larruazal hezearen gainean, edo larruazal lehorraren gainean emateko, harria bera busti behar da eman aurretik.

Ez du alkoholik, lurrinik eta substantzia kimiko toxikorik, eta ez du larruazala narritatzen. Alunbre harria berehala lehortzen da, eta ez du orbanik uzten arropan, ez da itsaskorra eta iraun egiten du egunean zehar. Galtzarbeetan edo oinetan ez ezik, bizarra egin ondoren edo depilatu ostean ere erabiltzen da, lagundu egiten baitu larruazala goxatzen eta orbaintzen.

Antzina hasi ziren alunbrezko harri minerala erabiltzen. Erromatarrek bazekiten orbainen eta bakterioen aurka egiteko balio zuela, eta desodorante gisa ere erabiltzen zuten. Mineral hori gatz kristaldu gisa ageri da naturan.

ALUNBRE MINERALEZ EGINDAKO BELLE HARRI DESODORANTEA• Aluminiorik gabea

• 24 orduko babesa

• Larruazal mota guztientzat

• Alkoholik gabea

• Lurrinik gabea

• Parabenorik gabea

• Hipoalergenikoa

• Test dermatologikoetan frogatutako tolerantzia

Babes eraginkorra eta naturala nahi duzu 24 orduetan? Hementxe duzu belle etxeko harri desodorante berria, alunbrez egina: %100 alunbre mineralarekin egina; ez du orbanik uzten arropan eta berehala lehortzen da. Laztandu egingo dizu larruazala.

EROSKIn bakarrik saltzen

da

Page 43: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

43bazkide izatearen abantailak

DesoDorAnTeA eDo AnTiTrAnsPirATzAiLeA?Helburu bera dute, baina ez dute emaitza bera ematen. Gure saltokietan belle saileko desodoranteak eta antitranspiratzaileak aurkituko dituzu. Ba al dakizu zer-nolako aldea duten?

• Desodoranteak: kontrolatu egiten dute usaina eta estali egiten dute zenbait lurrinekin. Ez dute hezetasunaren gainean eragiten. Eraginkortasun eta iraupen txikiagoa dute.

• Antitranspiratzaileak: usainari eta hezetasunari egiten diete aurre. Galarazi egiten dute izerdi guruinen jarduera. Murriztu egiten dute izerdi jarioa eta eragotzi egiten dute bakterioen jarduna ere. Desodoranteak baino eraginkorragoak dira.

Hainbat lurrinetako belle desodoranteek

babes eraginkorra emango dizute 48

ordutan. ez dute alkoholik eta parabenorik, eta

antitranspiratzaileak dira.

roll-on erako desodoranteak larruazal mota guztientzat pentsatuta daude; erabateko segurtasuna sentitzen lagunduko dizute, eta fresko-fresko ibiltzen. erabateko babesa, alkoholik eta parabenorik gabe.

Formula honek egun osoan babestuko zaitu.

Sar zaitez gure web-orrian eta ikusi belle produktu guztiak;

gure edergintzako marka da, EROSKIn bakarrik

saltzen dena: www.belle.eroski.es

EROSKIn bakarrik saltzen

da

EROSKIn bakarrik saltzen

da

Page 44: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

44

erakusleihoa

EROSKI Bebé inmotion pixoihalak

Ipurterreentzat modukoak

EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 13/18 kg, 5 neurrikoak (44 ale).

EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 4/10 kg, 3 neurrikoak (56 ale).

EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 9/15 kg, 4 neurrikoak (50 ale).

Erosoagoak dira, gehiago xurgatzen dute, eta zure haurtxoaren larruazala babesteko pentsatuta daude. Horrelakoak dira EROSKI Bebé inmotion pixoihalak. Proba itzazu!

Page 45: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

45bazkide izatearen abantailak

Jan dezala, lo egin dezala eta ez dadila (askorik) zikindu. Edozein gurasok nahi luke bere haurtxoak

hiru gauza horiek betetzea. Lortzeko, ezinbestekoa da pazientzia handia izatea eta pixoihalak bere lana ongi egitea, EROSKI Bebé inmotion pixoihalak bezala.

HOBETUTA DATORPixoihal berri hau ezin hobeki egokitzen zaio haurtxoaren gorputzari, eta oso erosoa da. Partikula superxurgatzaile gehiago ditu nukleo adimentsuan, eta gehiago xurgatzen dutenez, haurra babestu egiten dute hezetasunetik. Gainera, ehun estraleuna daukate, larruazala zaintzeko aproposa, eta alboetako hesiak hobetu egin dizkiotenez, saihestu egiten dituzte ihesak.

Merkatuan dagoen pixoihalik finenetakoa da, baina leuntasun gehiago du eta nukleo malguagoa.

Barnealdeko estalki estraleunak aloe vera eta kamamila ditu, eta babestu egiten ditu larruazal delikatuak. Kanpoalde gofratuari esker, oihala dirudi ukitzen denean. Hesiak estraleunak dira, eta bi

zerrenda elastiko dituzte, pixoihala ongi atxikita geldi dadin. Material guztiei test dermatologikoak egin zaizkie, haurtxoaren larruazala ez dadin narritatu eta ez dakion dermatitisik sortu.

BIKAIN EGOKITZEKOAK Albo elastiko berriak eta babes hesiak

ESTRALEUNAK ETA ESTRAFINAK Larruazalik delikatuenak ere babesten ditu

NUKLEO ADIMENTSU BERRIA Pixa ultra-azkar barreiatzen du

12 ORDUZ LEHOR

BA AL ZENEKIEN...

kanpoko laborategiek ez ezik, 60 amak eta beren haurtxoek ere

oso ontzat jo dituztela pixoihal hauek?

Page 46: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

Dentrificos_200x280.pdf 1 27/4/15 12:06

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

Dentrificos_200x280.pdf 1 27/4/15 12:06

Page 47: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

¿BODA ALA VISTA?03 TENDER PINKEL COLOR DE LAS NOVIAS

De venta exclusiva en EROSKI

belle03tenderpink.indd 1 20/4/15 9:09

Page 48: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

50

alb

iste

ak

Beste bi sari

Frankiziak

2014. urtea, hazkunde urtea

G ero eta gehiago gara urtetik urtera. Iaz 58 supermerkatu berri ireki genituen frankizia erakoak, 2013an baino 12 gehiago. Erkidego

hauetan gehienak: Euskal Autonomia Erkidegoa (14), Balearrak (12), Katalunia (11) eta Andaluzia (10). Saltoki horiekin, frankizia erako 460 dendatara iritsi da EROSKI, eta 2013-2016 Plan Estrategikoa abiatu zuenetik zabaldu ditu horietako 148.

Ondorioz, Estatuan frankizia erako supermerkatu gehien duen bigarren sarea osatu du.

Guztira 18 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du saltoki berri horiek zabaltzeko, eta 316 lanpostu sortu ditu; sare horren salmentak, berriz, %6 handitu dira 2014. urtean. Salmentetan izan den gorakada horretan lagungarria izan da, halaber, gure denda eredu berria frankizia erako dendetara egokitu izana, “Zurekin” eredua hain zuzen; martxoaren bukaeran, adibidez, gisa horretako lehen hipermerkatua zabaldu zen Tarragonan.

Saritu egin dute gure ontzien diseinua eta bizi ohitura osasungarrien alde egindako lana

A zken hilabetean, bi erakunde oso desberdinek nabarmendu dute EROSKIn egunero egiten dugun

lana. My Private Brand webgunea da lehenbizikoa, Ameriketako Estatu Batuetako argitalpen digitala, zeina eredutzat hartzen den banaketa marken inguruan (munduan gehien irakurtzen dena da, eta 65 herrialdetan baino gehiagotan ditu jarraitzaileak). Vertex sariekin, Ameriketako enpresa horrek packing diseinurik onena dutenak bereizten ditu urtero. Oraingoan, gure produktuen ontziei begira jarri da, eta sari nagusia eman digu, Best of Show Award delakoa. Itxura koloretsua, baikorra eta sinplea dutelako bereizi ditu, bezeroarekin interakzioan aritzeko aukera eskaintzen dutelako eta gainerako etxeen artean nabarmendu egiten direlako.

Espainiako Estatuan, berriz, NAOS Estrategiak (Nutrizioa, Ariketa Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioa sustatzeko Estrategia) berriz ere aitortza egin dio bizi ohitura osasungarrien alde egiten dugun lanari (Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren ekimena da). NAOS 2014

Sarian, accesita eman digu Enpresa Ekimena sailean, honako programa hau lantzeagatik, hain zuzen: “EROSKI Zurekin: Elikadura orekatuagoarekin konprometituta”. 2009. urtean, enpresa ekimenik onenarentzako saria eman zigun, orduan beste programa honengatik: “EROKI Zurekin: nutrizioa eta ongizatea”.

Ontzi oso originalak eta NAOS Estrategiaren aitortza berriz ere

Page 49: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

_Gazpacho Revista Club.pdf 1 27/4/15 12:04

Page 50: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

52

alb

iste

ak

San Salvadorko Bidea

Ibilbide berria Donejakue Bideko Gidarentzat

Donejakue Bideko Gida erabilgarria landu du EROSKI CONSUMERek, eta

oraingoan ibilbide berri bat erantsi du erromesentzat: aldizkari horren edizio digitalean ikus dezakete, edo iPhonearentzat sortu den aplikazioan: San Salvadorko Bidea.

San Marcos de Leongo Paradore Nazionala (Gaztela eta Leon) eta

Oviedoko Katedrala (Asturias) elkartzen ditu bide horrek; 122 kilometro ditu, eta bost etapatan egitekoa da, mendi artean gehienbat. Paisaia izugarri ederrak eskaintzen ditu ibilbide horrek, zirkulaziorik ez du aurkituko erromesak eta zerbitzuz hornitutako herriak ere es asko; bidea oso ongi seinaleztatua dago, eta aterpe sarea ere egokia da.

Lehentasuna ematen diogu gure bazkideen osasuna eta ongizatea hobetzeari. “Ongi erosi, hobeki

bizitzeko” kanpaina jarri dugu abian, eta apirilean hasi eta hilabete hau bukatu bitarte, EROSKIn erakutsi egingo dizuegu zein garrantzitsua den kolesterola eta tentsioa behar bezalako mailan edukitzea.

Horretarako, nutrizionista talde bat dendaz denda ibiliko da Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian, Nafarroan eta Zaragozan (26 hipermerkatu eta 40

supermerkatu bisitatuko dituzte), eta kolesterola eta tentsioa neurtuko diote nahi duen guztiari. Gainera, dietaren inguruko gomendioak ere emango dituzte, eta EROSKI markako produktuek ageri duten semaforo nutrizionala nola erabili azalduko dute, izan ere hor ematen den informazioa oso lagungarria da gure dieta kontrolatzeko. Kanpaina honen bidez, hain zuzen, kontsumitzaileei ikusarazi nahi zaie, hobeki bizitzeko, funtsezkoa dela elikagai egokiak hautatzea.

Kolesterola eta tentsioa, arrastoanOsasun kanpaina

Omenaldia

O rdizia da Idiazabal Jatorri Izeneko gaztaren sehaska.

Artzain Egunaren azken ekitaldian, non gazta berria dastatzen den, omenaldi atsegin bat eskaini ziguten. Gipuzkoako herri horretako Udalak, Idiazabal Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak eta Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak aitortza egin zioten EROSKIK produktu hori banatzeko eta ezagutarazteko egiten duen lanari.

Gure apustua oso argia baita: gazta horretatik ekoizten den guztiaren %10 merkaturatzen dugu; 2014. urtean %14 handitu genuen esneki horren erosketa bolumena (129.000 kilotik gora iritsi gara); eta produktu horren salmenta %10,5 handitu zen EROSKIn. Gainera, beste ekintza batzuen artean, EROSKI SeleQtia sailean ere eskaintzen dugu Idiazabal Jatorri Izeneko Artzai-Gazta.

Gaztazaleenak

O rdizia da Idiazabal Jatorri Izeneko gaztaren sehaska.

Artzain Egunaren azken ekitaldian, non gazta berria dastatzen den, omenaldi atsegin bat eskaini ziguten. Gipuzkoako herri horretako Udalak, Idiazabal Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak eta Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak aitortza egin zioten EROSKIK produktu hori banatzeko eta ezagutarazteko egiten duen lanari.

Gure apustua oso argia baita: gazta horretatik ekoizten den guztiaren %10 merkaturatzen dugu; 2014. urtean %14 handitu genuen esneki horren erosketa bolumena (129.000 kilotik gora iritsi gara); eta produktu horren salmenta %10,5 handitu zen EROSKIn. Gainera, beste ekintza batzuen artean, EROSKI SeleQtia sailean ere eskaintzen dugu Idiazabal Jatorri Izeneko Artzai-Gazta.

Gaztazaleenak

Page 51: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus
Page 52: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

hurrengo hilean...’15eko ekaina

Sasoi honetan... abrikotak

Nahi al duzu gure EROSKI kroketa izoztuetako bat?

EROSKIren izozki gozoa

Semaforo nutrizionalaZer da?

Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.

Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?

Errazioa. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.

MantEnugai kopuruak. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.

EgunEko kopuru goMEndatua (Ekg). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko.

nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.

zEr Esan nahi dutE kolorEEk? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez

da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.

Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.

Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta...

...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko

...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere

...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta.

Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.

Errazio batek dauka:

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

17%

33126%

18gGANTZA

13%

1gGATZA

5%

4,4gAZUKREAK

34%

7g

GANTZ SATURATUA

Page 53: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus

_Revista Club Aurum_200x280.pdf 1 17/4/15 11:15

Page 54: Revista EROSKI Club Mayo 2015 eus