21

Sabino arana

Embed Size (px)

Citation preview

Sabino Arana Goiri 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen Abandoko Elizatean, gaur egun Bilbo dena, eta

Sukarrietan, Bizkaia,hil egin zen 1903ko azaroaren 25ean.) Eusko Alderdi

Jeltzalearen sortzailea izan zen(EAJ/PNV). Eusko nazionalismoaren

hainbat sinbolo sortu eta hedatu zituen, ikurrina tartean, eta

euskararentzako grafia berri bat asmatu zuen. Nikolasa Atxikallendearekin

ezkondu zen, ez zuten seme-alabarik izan.

Aita Abandoko alkate eta GernikakoJuntetako ahaldun ere izan zen. Buru-belarri karlisten aldeborrokatu zelako, ihes egin behar izanzuen 1873an, Sabinok, zortzi urte zituenean.

Itsasontzigilea zen Sabinoren aita. Euskalduna lantegiko dike lehorrak ere berak hasi zituen.

Sabino Aranak Baionako San LuisGonzaga ikastetxean hasi zituen ikasketak. Donibane-Lohizunera aldatu zenean han jarraitu zituen. 1876an Hondarribian lehen ikasketetako azterketak gainditu eta batxilerra egiterakoan, gaixotu egin zen .Bizkaiko eta Euskal Herriko historia ikasteari ekin zion Sabinok.

Medikuntza nahiago bazuen ere, aitaren nahia egiteagatik, Zuzenbidea ikasten hasi zen Bartzelonan.

Ama hiltzean karrera bertan behera uzten du “Aberriagatik” .

• IKURRINA irudikatu zuen eta Luis Arana Goiri anaiak marraztu. Hasieran Bizkaia independentearentzat pentsatu zuen, baina herrialde guztietan zabalduz joan zenez, azkenean Euskal Herriaren IKURRINA bilakatu da.

• Euskal-Herria aldizkarian argitaratu zuen euskarari buruzko bere lehen lana, 1886an, Euskaltzaindia sortzeko asmoa agertuz: “El Proyecto de Academia bascongada del señor Artiñano”.

• Karlistek kendu zieten liberalei euskararen aldeko zuzia. Eraikuntza politikoari, arrazari eta hizkuntzari garrantzia ematen diote karlistek. Euskara liberalismoaren pozoiari eta ohitura garbiei eusteko tresna baliotsua zela esaten zuten.

• Sabinori ez zioten etxean euskararik erakutsi.

• Baina abertzaletu ahala,euskara zela Euskal Herriaren ezaugarririk eta bereizgarririk nabarmenena ohartu zenez, euskara ikasteari eman zitzaion.

-Euskal Herria lur jota zegoengerraren ondorioz. Familia ondasunak galduta. Foruak ezabaturik, Euskal Herria ez zen bere buruaren jabe.

-Euskaldunon izaera, nortasunaeta hizkuntza hiltzear.

-Euskadi da euskotarren Aberria. Egia hori aldarrikatzeko eta biziarazteko, Euskeldun Batzokija (1894), sortzen du.

-Etsai handiak sortzen zaizkio. Idazten dituen lanengatik.salatu, auzipetu, zigortu etaespetxeratu egiten dute behin bainogehiagotan.

-Batzokia suntsitu zioten militar espainolek1903ko maiatzaren 2an.

-Sakeleko eta hormetako egutegiak, umeentzat eskola-liburuak, antzerkia, olerkiak eta artikulu-mordoa idazten ditu: aberriaz,politikaz, bakeaz, euskaldun jende ospetsuez eta abarrez.

-Olerki piloa idatzi zituen Aranak, gehienak herri kantu barnean moldatu zituen.

-Abertzaletasuna da bere poesiaren gai nagusiena. Edozein gai duela ereerraz sortzen baitzaizkio Aberriarekikoaipamenak, garrasiak, otoitzak etaalderaketak:

¡Ama maitea!¿Zertako,Zeu il da gero,Neu bizi?Nire begion argiaZiñan daMin uts-negarrakItzali dostazUts baltzazBiotzaLokatuta dotAtsekabeak:AtseginSamurraGalduta,Atseden ezin

-Anton Abbadia hasi zen hemeretzigarren mendearen azkenaldera Iparraldean euskara zuzpertzen bere Lore-jokoak antolatuz.-Aranak astindu handia ematen dioeuskararen pizkundeari, euskarari buruzko ideologia politiko eta koherentea eman zion euskal arazo osoarisoluzio orokor eta argia plazaratzen ahalegintzen zela.

Ensayo acerca del Alfabeto Euskara, Bilbon1884an sinatutako eskuizkribua

Behin eta berriz errepikatzen du,“euskara da gure naziotasunarenezaugarria”.

¡Euskaldunak gara! izeneko laubertso ontzen ditu Sabinok, Bizkaitarraaldizkarian, 1895eko otsailean,kanpotik datozen maisuek egitenduten kaltea salatzeko. “Euskaldunak,euskaldunak gara... ¡bixi beite betikogure euskera!” da denen errepika.

“Erdalerritik datozMaixuak eunka,Jaurti ta amildu nairikOr bilin-balaunkaGure erritartasunaTa euskera gozua,Lege ta ekanduen giltzUrre-gorrizkua”.

hainbat argitaratutako lanak

-Etimologías euskéricas-Gramática elemental del euskerabizkaino- Pliegos Euskeráfilos etapliegos Euskeralógicos- Lecciones de ortografía -Tratado etimológico de losapellidos euskéricos.

“Jainkoak urte batzuetako osasuna ematen badit eta gizarteko gorabeherek eragozten ez badidate, munduko hizkuntza guztien artean euskara izan dadila ikasiena eta ezagutuena lortu nahi nuke”.

• Baina egitasmo eta lan handiek ez zioten eragozten gauzarik txikienez arduratzea. Euskadiren ikurrina marrazten, hilobietako esaldiak asmatzen, eskelen eredua erabakitzen, xake-jokoko irudiak egiten jardungo du, handikeriak alde batera utzirik.

Erdararen eraginez euskaraerdalduntzen ari zen hiztegi etajoskera aldetik. Ortografia-arazoak erebazituen idazterakoan. Idaztarau finkorik ezean euskarari egokien

zegokion alfabetoa eskaini zigun.Euskaltzaindiak ere alfabeto horixeonartu zuen.

Sabino Aranak aurrekoen hutsuneak eta okerrak bakarrik zuzendu nahizituen.

Hitzetan ere zabarkeriahandia sumatzen zuen.Euskarazkoak bazterturikerdarazkoetara errazegi jotzen zela.

Baina euskarak bazuela beste hizkuntzaaskok ez zuten gaitasuna hitz berriaksortzeko irizten zion. Eta euskalharrobiaz baliatzen hasi zen.

Hizkuntza bakoitzak bere nortasunaeta sena ditu. Hitz arrotz gehiegiak,berriz, kalte egiten dio edozeinhizkuntzari.

Euskara garbitu, apaindu, landu tagorengo maila batera jaso nahi duAranak.

Baina bide horretatik, erdalkeriarieta mordoilokeriari ihesi, gehiegizkogarbikeriara egin zuen jauzi.

Garbizalekeria eta bidegabekeriahori gogor salatu izanzaie Aranari etaAranazaleei. Izan ere,arriskutsua da, hain zuzen,lehengo idazle etaherriak hitz egiten zutenhizkeratik gehiegiurruntzen baitzen.

• Milaka eta milaka euskaltzale egin zituen Sabino Aranak. Euskotar asko jarri zuen euskara ikasten, lantzen, irakurtzen eta idazten. Ordu arteko irakurle guztiak baino irakurle gehiago ekarri zizkion Sabinok euskarari.

• Euskara ikasi eta landu egiten du Sabinok. Idatzi egiten du. Eta gizarterako balio duen eta ezinbestekoa den hizkuntza bihurtzen saiatzen da:

“Industriarako,ontzioletarako, irakaskuntzarako,

salerosketarako eta abarretarako gaiegin dezagun. Bihur dezagunbeharrezko eta ezinbesteko”.

Euskotarrak iratzarri nahi ditu. Izanere, beren jokabidea aldatzen ez

bada, euskara, bere ustez, “hasi denmende hau bukatu baino lehen

galduko da”.

INFORMAZIOA:Bidegileakhttp://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/arana.pdf