32
172. zenbakia. 2009ko uztaila i runer Real Union, 2. mailako erronkak 2009ko Alarde tradizionala eta mistoa

tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

172. zenbakia. 2009ko uztaila

iruner

Real Union,2. mailako erronkak

2009ko Alarde tradizionala eta mistoa

Page 2: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

Gipuzkoako traineruen saioa Asteartero 21:00etan.

Errepikapena, asteazkenetan 15:00etan.

Page 3: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 3

Beraketa kalea,1720302 IRUN

TEL: 943 62 66 84 - Faxa: 943 62 65 85

Posta elektronikoa: [email protected] 316

OOLLAAIIZZOOLLAA Inmobiliaria ajentzia

SalmentaAlokairuak

Promozio berriakAholkularitza

Laguntzaileak

Aldizkari honekGipuzkoako ForuAldundiko Gizarte etaErakundeHarremanetarakoDepartamentuaren laguntza jaso du.

Aldizkari honekEusko JaurlaritzakoKultura Sailarenlaguntza jaso du.

Aurkibidea4.- Lapikoan:

- San Juan-Etxeandia ingurua birmoldatzeko ordua.

6.- Aurrez aurre:- Josu Narbarte irundar idazle gaztea.

8.- Narrazioa: - Canzone Triste, Josu Narbarteren narrazioaren lehen zatia.

10.- Kontsumoa- Bidasoako Kontsumitzaileen Elkartearen eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren aholkuak.

12.- Lapikoan. Txingudi institutuko literatur lehiaketak.13.- Bi hitzetan. Berri laburrak.

15.- Gai nagusia: Alarde tradizionala.

18.- Kirolak. Real Union, 2. mailan.

22.- Kuttun gabinete psikopedagogikoaren aholkuak.- Heziketa afektibo-sexuala: 6 urte arteko haurrak (III).

24.- Eleak iruten. Iruzkina.25.- Lerroz lerro. Antton Lukuren Euskal kultura?26.- Kultur agenda

28.- Gazte Informazio Bulegoko berriak.

30.- Zorionak.

31.- Alarde mistoa

iruneroHelbidea: Salis hiribidea,21 - behea. 20304 IRUN.Tel: 943 63 18 78. Faxa: 943 63 18 [email protected]: TB S.L.Koordinazioa eta maketazioa: Ana Grijalba.

Kolaboratzaileak: Mikel Asurmendi Zuzentzailea: Xabier Kerexeta.Inprimategia: AntzaTirada: 3.500Lege gordailua: SS-230-94ISSN: 1134-0606

Akatsak zuzenduz: Aurreko zenbakian argitaratugenituen sanmartzialetako marrazkiak ez dira RamonCortinarenak, egilea Ernesto Mitxelena da.

Page 4: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

l a p i k o a n

irunero 4

I r u n g o I r u n g o b i h o t z ab i h o t z ae re r a i k i t z e k o o r d u aa i k i t z e k o o r d u a

San Juan-Etxeandian burutuko den proiektua, Luis Uzcangak diseinatutakoa.

1989. urtean San Juan-Etxeandia birmoldatzeko egin zenirtenbideetako bat.

San Juan Harria eraiki baino lehenHerriko plaza deitzen zen. Ordutikhainbat izen izan ditu, erregimenpolitiko edo garaian garaikogobernuaren kolorearen arabera-koa: Isabel II.a, Konstituzioa,Alfonso XIII.a... Gerra Zibilekosuteak Irungo bihotza suntsitu zue-netik inguru hori berreraikitzekozenbait proiektu landu badira ere,ez dira gauzatu. Oraingoan, bai.Oinezkoa ardatz izango duen egi-tasmoari uztailean ekingo zaio.

Page 5: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

l a p i k o a n

irunero 5

11..- AAzzookkaakkoo ppllaazzaa KKoolloonn iibbiillbbiiddeeaarreenn eettaa SSaann JJuuaann ppllaazzaarreenn aarrtteekkoo lloottuurraa zzeenn..11992244.. uurrtteeaann JJeennaarroo EEttxxeeaannddiiaa ddeeiittzzeeaa eerraabbaakkii zzuueenn UUddaallaakk.. AAzzookkaa 11888811..uurrtteeaann eerraaiikkii zzuutteenn eettaa 11994488aann iittxxii zzeenn,, AArrggeennttiinnaarr EErrrreeppuubblliikkaakkoo bbeerrrriiaa zzaabbaall-dduu zzeenn uurrtteeaann..22..- 5500eekkooeenn hhaammaarrkkaaddaann oorraaiinnddiikk eerree eettxxeeaakk bbaazzeeuuddeenn EElliizzaa kkaalleeaarreenn ppaarreeaann.. 33..- 11993388.. uurrtteeaann uuddaall aarrkkiitteekkttoo JJoossee IIrriibbaarrrreenneekk pprrooppoossaattuuttaakkoo ddiisseeiinnuuaa..EEggiittaassmmooaarreenn iizzeenneeaann eerree eerrrreeppuubblliikkaarrrreenn kkoonnttrraakkoo aaiihheerrrraa iissllaattzzeenn ddaa::““PPrrooyyeeccttoo ddee rreeccoonnssttrruucccciióónn ddee llaa cciiuuddaadd ddee IIrruunn,, aabbrriill ddee 11993388,, eell aaññoo ttrriiuunn-ffaall””.. 11995588.. uurrtteeaann,, oorrddeeaa,, UUddaallaakk nnaahhiiaaggoo iizzaann zzuueenn SSaann MMaarrttzziiaall eerrmmiittaarreenniikkuussppeeggiiaa lliibbrree uuzztteeaa.. IIrriibbaarrrreenneekk bbeerree pprrooiieekkttuuaa eeggookkiittuu zzuueenn oorrdduuaann,, zzuuttaabbeezziinngguurraattuurriikkoo zzaabbaallgguunnee bbaatt mmoollddaattuuzz..

Maiatzeko udalbatzaren osoko bilkurak San Juan-Etxeandiako birmoldaketa proiektuaren lehen faseaonartu zuen, lurrazpiko aparkalekuaren eta kanpokohiritartze lanei dagokiena. Guztira 16,4 milioi euroinbertituko dituzte Gipuzkoako arlo publikoko obra-rik handienetako bat gauzatzeko. Uztailetik hasita,Obegisa eta Acciona enpresek 26 hilabete beharkodituzte egitasmoa burutzeko.

400dik gora plazaAparkalekuak 400dik gora ibilgailutarako lekuaizango du, bi solairutan. Horietako batzuk bertakobizilagunentzat izango dira eta gainontzekoak txan-daka erabiliko dituzte bai udal bulegoetako langileekbai hoteleko nahiz auditorioko erabiltzaileek eta, orohar, behar duen edonork. Bi sarrera eta bi irteeraizango ditu: Leon Iruretagoiena kalean sarrera bateta Eliza kalean irteera bat. Prudencia Arbiden binorabidetako aho bat irekiko da. Leon Iruretagoienaeta Eliza kaleak alboetako errepideak izango dira:lehena Larreaundi norabidekoa eta bestea AldeZaharreko trafikoa bideratzeko, Nafarroa hiribideraedo Kolon aldera.

Erdi lurperatutako solairu berri batHasierako proiektuari solairu berri bat gehitu zaio,lurrazpian egon arren argi naturala izango duen bule-goetarako espazioa, hain zuzen. San Juan plazarenazpian kokatuko da.Proiektua borobiltzeko hurrengo faseetan auditorioaeta hotela eraikiko dituzte.

San Juan-Etxeandia inguruarenbilakaera historian zehar

1.756. urtean udaletxea eraiki zenean SanJuan ingurua zentro administratibo bilakatuzen. Gune honen eta Kolon ibilbidearenarteko tartea hainbat etxez zein kalez osa-turik egon zen urtetan, azoka horietako batizaki. Gerra Zibilaren ondorioz ez zen denaerre, baina Udalak zutik zirauten eraikinakeraistea erabaki zuen proiektu berri batgauzatzeko. 1938. urtean diseinatu zenlehena eta 20 urte geroago aldatu. 89anRob Krier-en egitasmoa aurkeztu zuenUdalak, Europako plaza handien tankerakobirmoldaketa proposatzen zuena. Alabai-na, etxebizitza “gehiegi” eraikitzearen kon-trako alegazioengatik bertan behera utzizen. Behin betiko proiektuak oinezkoaardatz izango du, eta aisiarako gune zaba-lak, ezaugarri nagusi.

Page 6: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

a u r r e z a u r r e

irunero 6

“Esaldi politak osatzeko hizkuntzaribueltak emanez gozatzen dut”

Josu Narbarte, Urruzuno Literatur Lehiaketan sari baten irabazle

Josu Narbartek hirualdiz aurkeztu dunarrazio bana EuskoJaurlaritzak ikasleenartean euskara sus-tatzeko antolatutakoUrruzuno LiteraturLehiaketara.Hiruretan irabazi dusarietako bat, aurtenCanzone Tristeizenburukoarekin,faxismoaren atarianzegoen Italian kokatua. Pertsonaiaklanduz eta hizkuntzari bueltakemanez gozatzen dueta 17 urte besterikez dituen arren,maisuki egiten du.

- Behin irabaztea lorpen polita da; bitan, zaila; hiru-tan... idazketarako jarioa duzula esan nahi du.Hirutan saria eskuratzea errekonozimendua da. Ez naizberriro nagusitu den bakarra, 9 izan gara. Iaz irabazi nue-nean pentsatu nuen: “Hirugarren aldiz irabaztea polita li-

tzateke, batez ere idazle gazteekin berriro egoteko paradaizango dudalako”. Aurten sari gisa lehiaketako irabazleguztiak Andaluziara eta Portugalera bidaian eramangogaituzte. Iazko topaketan neska batek esan zidan idazleenartean gustura sentitzen zela bere herriko koadrilan arraro

Page 7: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

a u r r e z a u r r e

irunero 7

“Niri gustatzen zaidana pertsonaiak lantzea da: nola pentsatzen duten,

xehetasunetan erreparatzea...”

xamartzat zutelako.

- Zu ere lagunartean arraro sentitzen zara?Oro har, ez, momentu zehatz batzuetan soilik. Idazlanbaten zirriborroa prestatzen ari naizenean koadernoarekineta idazlumarekin ere ateratzen naiz kalera, zerbait buru-ratuz gero, apuntatzeko. Orduan lagunek harriduraz gal-degiten didate: “Zertan ari zara?”. Nire lanak “adabakiak”elkartuz osatutakoak dira.

- Zer nolako narrazioa osatu duzu oraingoan? Narrazioa 1922. urteko Italian kokatu dut, Mussolinikboterea bereganatu zuen egunetan. Protagonista komunis-ta da. Horixe testuinguru historikoa. Niri gustatzen zaida-na pertsonaiak lantzea da: nola pentsatzen duten, xeheta-sunetan erreparatzea... Istorioa ez nuen hasieratik erabaki;bidean sortu zen: “zergatik ez Erroman kokatu? Zergatikez faxismoaren gorakadan?”, pentsatu nuen.

- Kontakizuna sinegarri gerta dadin dokumentatubehar izan duzu? Gainera esaldi batzuk italierazdaude.Pixka bat dokumentatu behar izan dut, baina gutxi, tes-tuingurua gaingiroki ezagutzeko ez bestetako. Italierarenerabilerari dagokionez, hizkuntzak atsegin ditudalakotxertatu ditut esaldi batzuk. Urruzunon irabazle izan nin-tzen lehenengo urtean Italiara eraman gintuzten, eta ber-tan hitz batzuk ikasi nituen jendearekin harremanetan,hori baita bidaiatzearen alderik politena, alegia, jendeaezagutzea.

- Hizkuntzarekin jolas egiten gozatzen duzu?Esaldi politak osatzeko hizkuntzari bueltak emanez goza-tzen dut. Idazlana bukatutakoan bizpahiru aldiz irakurtzendut, testua borobildu arte.

- Lanari ezkortasun puntu bat dario izenburutik hasita:Canzone Triste. Zein da oraingoan helarazi nahi duzun

ikasbidea?Protagonistek (komunistak dira) Mussolini faxistak bote-rea bereganatuko zuela argi zuten, atorra beltzak zegoe-neko hainbat hiritan sartuak zirelako eta Erroman ere sar-tzeko zorian zeudelako. Erromari historian zehar gertatuzaion bezala, beti izaten dira bolada onak eta txarrak: halaere, bizitza aurrera darrai.

- Zuk aurrera egin nahi zenuke idazle ibilbidean?Urruzuno Lehiaketako irazbazleen artean badira egileospetsuak.Bai, Harkaitz Canok, esaterako, hiruzpalau aldiz jasozuen saria. Niri ez litzaidake gustatuko literaturatik bizi-tzea, ez baitut idatzi nahi behartuta nagoelako; aske senti-tu nahi dut. Halaz ere, horrek ez du esan nahi idatziko ezdudanik.

- Zein egile eta ze motatako lanak dituzu gustukoen?Euskaldunen artean, Harkaitz Cano. Oro har, egile surrea-listak, horietako bat, Boris Vian frantsesa, eta berezikibere obra bat aipatuko dut: La espuma de los días. Askoirakurtzen dut eta denetarik, bai liburuak baita egunkariakere.

- Gazteen artean irakurzaletasuna txikia omen da.Zure inguruan nabaritzen al duzu?Lagunek irakurtzen dute, baina, agian, liburu komertzia-lak batez ere. Lan errazak, asko pentsarazten ez dutenhorietakoek irakurtzeko joera dago.

- Irakurzaletasuna bultzatzeko orduan zerk du pisuhandiagoa, eskolak ala etxeak?Eskolak badu, baina etxeak garrantzi handiagoa dauka.

Page 8: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 8

n a r r a z i o a

(1922)

PRIMO TEMPO

—Signor Angelo Polo!Berrogeita hamar urte ingu-

ruko emakumea zen karrika erdianoihuka ari zena, eta ez inork ere ezentzuteko moduan, hain zuzen ere.Eskuak aldaken gainean pausaturik,gizena, garaia, bilo beltza buruatzeko motots mardulean bilduta,pikaroena ere izutuko zuen harenbegirada hiratuak. Bere haserreak,alabaina, morroi bakarra ikustenzuen zorionez; izan ere, gaztebeltzaran bat baitzetorren bi neskati-la politekin solas alaian. Emakumea,mantala zuria soinean, atarian berezain ikustean, haren ezpainek irrifarbihurria marraztu zuten, apaltasunosoz agurtu aitzin:

—Aspaldiko partez, signoraRossini. Pozten nau zu berriroikusteak. Egun zoragarria gaurkoa,ez duzu uste?

—Utzi xaboia besterentzat,bizizale herabegabe halakoak!,enekin ez baitu deusetarako balio.Lau! Lau hilabete, eta bakar bat guti-ago ere ez, desagerturik, etaalokairua ordaindu gabe bistandena! Jakin daiteke non arraioa ibilizaren, ala oraingoan ere ez duzuazalpen ziztrin bat ere ematekoasmorik? Mamma mia, eta bizki-tartean ni bizitzekoa halamoduzateratzen... lotsa behar zenuke. Eta,gainera, orain bat-batean azaltzenzara daitekeenik kopeta handien-arekin, zer eta badaezpadakoizeneko bi... bi kaskarinez lagun-durik! Madonna!

Angelok ez zuen zirkinikegin signoraren erretolika gu-pidagabeak iraun artean. Guztizalderantziz, zuzenean beha

zegokion ezpainetan irrifarradantzatuz, eta aldi berean argierakutsiz zeinen guti axola zitzaionmaizterraren haserrea.

—Zinez sentitzen dut,madonna, baina halabeharra izan dahain denbora luzez hiritik kanpo izannauena, ez ene nahia. Gustora kon-tatuko nizkizuke orain enegorabehera eta abentura interesga-rri guztiak, baina… ez zaitut aspertunahi. Buruan duzuna dirua baldinbada, berriz, hurrengo hileanbikoitza... ez, hirukoitza ordaindukodizut. Badakit ez duela azkenhilotako... larrialdiak konpontzekobalio izanen —eta hau esatean ezinizan zuen irri sarkastikoa saihetsi—,baina gutinaz larruzko txamarra bat,edo beste zerbait erosten ahalkoduzu. Enekin datozen bi signorinaxarmant hauen izen onaridagokionez, ez iezaiozu otoi bueltagehiagorik eman buruari, nihaurkerranen baitizut argi eta garbi: putakdira, eta nirekin datoz. Zera... Gildaeta Magdalena, signora adeitsu hauUrsula Rossini duzue, etxekoan-drea. Olagarroa inork ez bezalaprestatzen daki. Tira bada, neskatilaeder hauen ‘badaezpadako’ izenariburuzko zalantzak argiturik, eta ezbaldin baduzu deus gehiagorik, e-txekoandre, scusa... barnera goaz,akiturik bainago izan ere... Egun onaizan, Ursula —baina oraingoanahantzi egin zuen ‘signora Rossini’deitzea, nonbait.

Rossini andreak etxeansartzen ikusi zuen. Gero, buruaastinduz, pareko eraikinerantz bide-ratu zen, bere etxebizitzarantz.

—Sinesgaitzena zure izenaAngelo izatea da, golfo. Un veroangelo!, bai, alafede! Mamma mia,egungo gazteak. Ezin ukatu, hala

eta guztiz ere, berezkoa duela nor-nahi liluratzeko gaitasun hori...

------------------------------Angelo ohantzean etzan

zen, biluzik. Hasperen egin zuen, lei-hotik eguneko azken eguzki izpiakhiriko teilatu gainetan alfer herrestanikusten zituen artean. Urrunean,Hadrianen mausoleoa ikusten zengainerako eraikinen gainetik harro.

—Sant’Angeloren gaztelua—murmurikatu zuen, bere aldame-nean Gildaren adatsa laztanduz.Patxadaz, pipa tabakoz betetzeariekin zion—. Nik abizena dut faltan,ordea. Angelorena soilik balitz, eznintzake ni kexu —eta irri garratzaatera zitzaion zintzurrean goiti—.Baina ez nintzen duke izateko jaio.Betiko kontua, batzuek hainbesteeta besteok batere ez.

»Erromara natorrenbakoitzean berdin harritzen nau.Hain zaharra izanagatik ere hainbizia. Ikusi duzu Ursula. Egunenbatean, esnatu eta bere burua erri-etan nori egin gabe kausituko balu,seko erotuko litzateke ziur. Hainbizia da Erroma, bai, baina handiaeta ohoragarria aldi berean.

»Baina utz ditzagun aldebatera ene kabala erromantikoak;badugu gauza garrantzitsuagorikorain egiteko. Lehenik eta behin,zure entrega. Zuek biona, zehatzagoesateko.

—Entrega? —neskarenbegiradak harridura zerakusan.Angelok pipari putz egin zion ihar-despena eman baino lehen.

—Bistan dena, cara. Niksinatu kontratuan ez zen zuekGenoatik Erromara ekartzea baizik.Afera garrantzitsuak ditut orain buru-an, gainera, eta ezin izanen nukezuetaz kezkatu, nahi izanda ere.Gizon bakartia naiz, kar, kar, kar...

»Jantzi beraz. Croce zain

Canzone triste (I)

Josu Narbartek 2009ko Urruzuno Literatur Lehiaketan saria irabazi du prosa atalean.Hona bere narrazioaren lehen zatia. Azkena hurrengo Iruneron argitara emango da.

Page 9: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

izanen dugu Santa Barbaran.Emakume ona da... apur bat pitza-tua, ezin uka, baina ongi zaindukozaitu. Nik haren semea ezagutunuen, mutil fina inongo zalantzarikgabe, baina ama bera baino txoribu-ruagoa... Sarri garbitu zutenalabaina, negozio arriskutsuegitansartzen diren bihotz onegiko gizarajogehienak bezala, eta orain Crocegaixoak ez du Piazza Vitoriako za-patadendan lan egitea besterik, alaputa. Gogorra da bizitza, bai, bada-kit topikoa dela, baina halaxe da...

»Baina non da Magdalena?Erraiozu bere gauzak jasotzeko.Berandu gabiltza, eta Crocek ez dubere denbora galtzea maite.

Croce irrifar gozoko andre xiumurrazen. Santa Barbarako ostatu batekomahai aitzinean eserita topatu zutenhaien aiduru, ostalerarekin blagan.Begia kliskatuz agurtu zituen.

—Ez da izango? Angelocaro! —indarrez besarkatu zuen.Zutik jartzean, begibistan gelditu zenbere tipitasuna—. Bizirik baina!Noiztik...? Ene, gazte, alditik aldiraziratsago ikusten zaitut!

Angelok irri egin zuen hortzartean, kapela kendu eta mahai ingu-ruan eseri bitartean, Croceren pare-an.

—Buona sera, Croce.Pozgarria da zu berriz ikustea, etaoraingoan bai, zinez diot.

—Pirata horrek! Ma, conta-mi... non ibili zara denbora honetanguztian? Sarri, kontatu dena! Guztiajakin nahi dut.

Oraingoan algara lo-tsagabea atera zen Angelorenzintzurretik.

—Ulertzazu, xehetasun guz-tiak ez dizkizudala kontatzen ahal...Sekretu profesionala, badakizu.Erranen dizut, nolanahi ere, jendebitxia eta anitz leku, biziki interesga-rriak, ezagutu ditudala... Marseilla,eta Padua eta Venezia. Diru mordox-ka ere lortu dut, zorionez. Zertan ibilinaizen eta norekin, gorde egingo dut.

—Ongi eginda, gainera! —emakumeak, begia berriz ere

kliskatuz—. Ez nuen zugan halakointeresik hartu izanen beti inguratzenzaituen misterio hori gabe...

—Afera garrantzitsuagoeiloturik —gazteak lehenbait lehen fini-tu nahi zuen bere eginbeharra—, etazuk dendarako laguntzaile bat beharzenuela esan zenidanez... hemendituzu bi ragazza eder hauek.Genoan ezagutu nituen, zera...ostatu batean zerbitzari —begiradaesanguratsua zuzendu zien, isilikegon zitezen aditzera emanez, nahizeta argi izan dena ongi kalkulaturikoantzerki-tramitea baizik ez zela.

Croce, bizkitartean, luzeegon zen pentsakor eta isili, berariso, eta gero burua astindu zuen hortzartean irri eginez.

—Banengoen ba ni ezzintzaizkidala besterik gabe, bisitahutsean etorriko. Ez zara inoizaldatuko, angelo mio. Benetan usteduzu ni bezalako atso maltzur batigezurra esan eta ziria sartzea lortukoduzula? Kar, kar, kar! Tolesgabea...Zure mundu horretan sarturik bizizara, mundu zabala korrituzezinezko ametsen baten gibeletik,eta ahaztu egiten zaizu denok ezdugula zu bezalakoak izatearenzortea. Bihotz zabalegia, zure buruazbaino kezkatzen az baldin bazaraere.

Angelok ez zuen zirkinikegin; huraxe zen, hain zuzen ere,atsoarengan eragin nahi zuenerantzuna. Gora begiratu zuen, zer-taz ari zitzaizkion ez baleki bezala.

—Nostalgico, sognatore; manon troppo. Sono giovane, è tutto...—ihardetsi zuen gero irrifarrez, begi-rada eskuetara jaitsita.

Andreak bi neskei

erreparatu zien orduan.

—Zuk —esan zion eztiki hai-etako gazteenari—. Nola duzu izena,cara?

—Gilda, signora.—Gilda... genoarra?

Burua astindu zuen.

—Florentziakoa.—Fiorentina! Eta zenbat urte

duzu?—Hamazazpi, signora.

Emakumearen bisaia ilunduegin zen, errukia eta hiraren artean.Angelori zuzendu zitzaion:

—Ongi da, gazte. Ez dakitzertan aritu zaren, ezta bi neskatohauek nondik atera dituzun ere...Hala ere, lepoa jokatuko nuke egoerakaskarretik ateratzen lagundu diezu-la, ez da hala?, eta bejondeizula,baina... ziur izan ote naiteke bi haueketxean harturik?

»Bestalde, argia izan zaranigana jotzean, ongi baitakizu eznagoela uko egiteko egoeran... Eneadineko emakume batek ezin dubakarrik bizi. Zapatarigintza astune-gia da dagoenekoz enetzat; etaairetik ezin bizi. Beraz...

»Baina bietan gazteenabaizik ezin dut hartu, dendak ez baitugehiagorako ematen. Dena den, zuere etor zaitezke gaurkoz —gaineratuzuen Magdalenari begira—. Ikusikodugu zer kokapen topa dezakegunzuretzat. Eta Jainkoak lagun gaitzala.

Angelo ostatutik ateratzerazihoanean, atsoak besotik heldu eta,musu ematen zion aldian, xuxurla la-rria utzi zuen bere belarrian.

—Argi ibili, Angelo, caro.Dantza deabruan sartua zaren sus-moa dut; ez ezazu estropuz egin.

Page 10: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 10

Hegazkinez bidaiatzean kontuan hartu beharrekoak

Hain zuzen ere, oporrak direla-etabidaien kopurua gehitzen da udakodata hauetan. Horregatik hainbatgauza kontuan hartu behar duguhegazkin-bidaia bat kontratatzera-koan eta egiterakoan, ezustekodesatseginak ekiditeko:

- LEHENBIZI, AIRE LINEEK EZ DITUZTE EMA-TEN PAPEREZKO txartelak; haien ordezformatu elektronikozkoak soilikematen dituzte. Modu hori segurua-goa eta eraginkorragoa da bidaia-rientzako, estresa gutxiagotu egitendutelako; txartel horiek era elektro-nikoan gordetzen dute informazioguztia eta edozein momentutankontsultatu ahal da informazioa;gainera, ezin dira lapurtu, paperez-koekin gertatzen zen bezala.

- BAINA GOGORATU BEHAR DA TXARTELAKEZ DUELA ERABAT segurtatzen plazabat edukiko dugula hegaldian. Eki-pajea fakturatzen dugunean ema-ten diguten hegazkineratze-txarte-larekin soilik ziurtatzen zaigu eser-leku bat izango dugula hegazki-nean, ete horrekin soilik ere abiatuahal gara dagokigun hegazkinera-tze aterantz.

- HORREGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA

BEHAR ADINAKO denborarekin joateaaireportura: gutxienez 45-60 minutulehenago, nola eta zein den hegal-dia, tarifak, datak...

- GOGORATU BEHAR DUGU, FAKTURAZIO-MAHAIETAN ILARA luzeak daudela-eta,behar den dokumentazioa aurkez-ten ez dugula-eta, behar adinakoaurrerapenez ez iristeagatik hegal-dia galtzen badugu konpainiak ezduela derrigorrez hegaldi alternati-borik bilatu edo kalte-ordainikeskaini behar.

- KONPAINIAK HEGALDIA ALDATZEKO ETABALIOGABETZEKO ZER nolako baldin-tzak ezartzen dituen aurretik eza-gutzea garrantzitsua da, batez ereinterneten bidez kostu txikiko kon-painietan egindako erreserbetan,geroago gerta liltezkeen ezusteakebitatzeko.

- EGIN BEHARREKO ETAPETAN HAINBATHEGALDI-ALDAKETA EGIN behar badirajakin beharra dago, etapa horiektxartel berean sartuta egonez gero,lehenengo hegaldiaren ondoriozbigarrena galtzen bada konpainia-ren ardurapean dagoela hegaldi-galtze hori. Aitzitik, gure kasa anto-latu dugun bidaia hainbat hegaldi-

takoa eta hainbat txartelez egitenbada, kasu horretan galtze hori ezdago konpainiaren ardurapean.

- BESTALDE, BAIMENDUTA DAGOEN EKIPA-JEAREN BOLUMENA zenbatekoa denere jakin behar dugu. Konpainiabakoitzak duen irizpidearen arabe-rakoa izango da zenbateko hori,eta kopuru osagarri bat kobratuahalko da bolumena handiagoaizanez gero.

- GOGOAN EDUKI BEHAR DUGU OVERBOO-KING-A LEGALA DELA. Praktika haudela-eta konpainiek saldu ahalduten txartel-kopurua eserleku-kopurua baino handiagoa izan ohida. Hori gertatzen denean hegazki-neratzea ukatu ahal zaigu, nahizeta dagokigun erreserba aurretikordainduta egon. Hori gertatuz gero, konpainiak 250euroko konpentsazio ekonomikoaordaindu beharko digu 1.500 kmarteko hegaldien kasuan, 400 euro-koa 1.500 km baino gehiagokohegaldi intrakomunitarioen kasuan,baita 1.500 eta 3.000 km-ko gaine-rakoetan ere, eta 600 eurokoa gai-nerako kasuetan.Horrez gain, derrigorrez hautatzekoaukera eskaini behar digu hauen

Azken urteotan ohiko bilakatu da bidaiakhegazkinez egitea. Alde batetik, urrutikobazterretako turismoa egiten delako; bes-tetik, tarifen jaitsierak zein bidaia konbi-natuek erraztasuna eskaintzen dutelako;gaur egun hegazkinez bidaiatzea ez da

persona guxi batzuen pribilegioa, eta geroeta jende gehiagoren esku dago. HonaACUBI Bidasoaldeko KontsumitzaileenElkartearen eta KIUBKontsumitzailearen Informaziorako UdalBulegoaren zenbait aholku.

ACUBIren eta KIUBen aholkuak

Page 11: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 11

artean: ordaindutako zenbatekoaitzultzearen edo ahalik eta lasterrenabiapuntura itzultzeko edo helmuga-ra iristeko hegaldi baten artean.Gainera, edozein modutan ere, jana-ria eta freskagarriak, hotel bateanosatu ematea, hotelerako garraioaeta telefono, fax edo posta elektroni-ko bidezko bi dei doan eskaini behardizkigute, itxaron behar dugun den-boraren arabera.

- HEGALDIA EZEZTATZEN BADA, AURREKOEGOERAN dauzkagun antzeko eskubi-deak izango ditugu, eta atzerapenagertatuz gero, arretarako eskubideaizango dugu (janaria, deiak...); atze-rapena 5 ordukoa baino luzeagoabada aurrean aipatutako aukerakeskain diezazkiguten eskubideaizango dugu (dirua itzultzea edoitzultzeko hegaldia).

- EKIPAJEARI DAGOKIONEZ, PROBLEMARIKIZATEKOTAN, EGIN behar dugun lehene-go gauza aireportuko iristeen areto-ko aire konpainiaren mahaira joaneta PIR inprimakia betetzea da.Erreklamazioa geroago egin behar-ko da eta komeni da horretarakohegaldiari buruzko dokumentazioagorde-tzea: hegazkineratze-txartela,fakturazio txartela, PIR inprimakiaeta generamatzan objektuen faktu-rak (zenbat eta gehiago, hobeto).

- BUKATZEKO, ARAZORIK GABE HEGAZKINE-RATZEKO, gogoratu behar da inda-rrean dagoen dokumentazio orijinalaaurkeztu behar dugula, eta hartudiren segurtasun neurri berriak dire-la-eta, likido kopuru txikiak soilik era-man daitezkeela, gehienez 100 mlkoedukietarako ontzietan eta berezixten den plastikozko poltsa gardenbatean (litro bateko gehienezko edu-kierakoa), segurtasun kontroletanerraz ikuskatzeko moduan.

Irungo Udalaren laguntzaz argitaratu-tako testua.

Ez utzi azken unera-ko bidaiaren alderdisanitarioa.PRESTA EZAZU:Kontsulta ezazu

gutxienez bidaiahasi baino hilabeteeta erdi lehenago.

NAZIOARTEKOTXERTAKETA-

ZENTRO BATEAN

Bertan ematen dena:- Bidaiarako txertoen nahizgainerako neurri prebentibo-en inguruko banakako infor-mazioa.- Derrigorrezko txertaketakedo txertaketa gomendatuak.- Nazioarteko TxertaketaZiurtagiria.- Paludismoa edo malariaprebenitzeko neurriak.- Arriskuen prebentzioa: eli-kagaiak, edariak, intsek-tuak...- Sexu bidezko infekzioaknola prebenitu.

Elikagaiak Edariak Klimaren ezaugarriak

IstripuakBainuakIntsektuak

GaraieraSexu bidezkogaixotasunak

Jet Lag-a

Bidaiaren ondoren

Jakinarazi zure medikuari egin duzunbidaia hurrengo 12 hilabetetan.

Arrisku sanitarioak dituzten herrialdeetarabidaiatu behar duteneizuzenduriko informazioa.

Page 12: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 12

l a p i k o a n

T x i n g u d i B H I n T x i n g u d i B H I n l i t e rl i t e r a ta t u r u r s o r ms o r m e n a b u l t z a t z e ne n a b u l t z a t z e n

Ezkerrean, 2. mailako saritutako ikasle talde bat: Maialen Oiartzun, Saioa Altzaga eta Pello Zubizarreta. Eskubian, 4. mailako talde bat:Eneritz Dueso, Maider Gonzalez, Amaia Arrizabalaga.

Saria jaso zuen beste gaztetxo talde bat.

2. mailako Mikel Mindegia, Maialen Etxezarreta, Marina Arellano etaLeire Legorburu.

Joan den ekainaren 15eanTxingudi BH Institutuko 2008-09 ikasturteko Literatur Lehiaketetakosariak banatu zituzten.

Bigarren urtez Txingudi BHIko HizkuntzaNormalkuntza Batzordeak antolatutako LiteraturLehiaketek uzta eman dute udararen atarian.Ikasturtean zehar burutu den ekimena izan da, ikas-leengan literatur sormena bultzatzeko xedez. Oporrakbaino lehen gaztetxoek idatzitako lanik onenak liburubatera ekarri eta argitara eman ziren. Horixe ekainaren15eko ekitaldian sarituek jaso zuten oparia.Argitalpenak hainbat idazlan bildu ditu prosan nahizbertsotan, fikziozkoak nahiz kronikak. Halaber,Urruzuno Literatur Lehiaketara aurkeztu direnTxingudi BHIko ikasleen obrak jaso dira. Gehienak euskaraz idatziak badira ere, bada gaztela-niazkoen atal bat eta ingelesez sorturiko lan bat.Bestalde, DBHko ikasleen hainbat lan Azken Hitzaizeneko aldizkariaren bitartez zabaldu dituzte, GurasoElkarteak argitaratua.Ekitaldian ikaskideek ez ezik ordezkari hauek partehartu zuten: Maite Etxebeste euskara udal teknikariak;Berritzeguneko Iñaki Biainek; Silvestre BalerdiGurasoen Elkarteko Lehendakariak; Javier AlegreTxingudi BHIko zuzendariak; HizkuntzaNormalkuntzako Mari Carmen Munduatek eta hiz-kuntza mintegietako Esther Agirre, Inaxio Zabaltzaeta Edu Zabala buruek.

Page 13: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

b i h i t z e t a n

Luis Marianoren eskultura berria jarri dute

Joan den ekainaren hasieran Luis Marianoreneskultura berriaren inaugurazio ekitaldia burutuzen. Jose Antonio Santano alkateak eta Kulturakoordezkari Fernando San Martinek tenore irunda-rraren irudia aurkeztu ondoren, Irun Hiria MusikaBandak jo zuen eta Angel Pazosek LuisMarianoren kantu ezagunenak abestu zituen, ope-retaren printzearen piano jole izan zen Jose LuisAzkuek lagunduta. Hainbat pertsona bildu zen Luis Marianoko lora-tegietan egin zen nostalgiaz beteriko ekitaldira,haien artean Patxi Lacan, abeslari ospetsuarenordezkaria izan zena. Estatua berria metalezkoa da eta Luis Marianoirribarretsu irudikatzen du, eserita, alboetan aulkibana hutsik dituela. Bertan urtetan egon den bustoaren ordez jarri dairudi hau.

Bilgune Feministak jaibakar baten aldeko agiria aurkeztu du

Euskal Herria XIX. mendekobidaia-liburuetan lana argitaratu du Udalak

Ezkerretik eskuinera, Patxi Lacan, Pedro Vallart, Jose Antonio Santano, Juanmi

Quiñones, Javier Vergara, Fernando San Martin, Jose Luis Azkue eta AngelPazos.

Joan den ekainean aurkeztu zen Santi Leoné ikerlari nafarra-ren Euskal Herria XIX. mendeko bidaia-liburuetan izenekoliburua. Lan honek irabazi zuen 2003. urtean Loidi beka,Irungo Udalak Euskara Arloaren bitartez ematen duena.Egileak Alemanian, Ingalaterran eta Frantzian argitaratutakobidaia-liburuak aztertu zituen. Liburuan aipatzen ditu osoezagunak diren pertsonaiak, besteak beste, Humboldt, Hugoeta Vinson.Lana Alberdania argitaletxeak argitaratua da eta 13 eurotandago salgai eskualdeko liburu dendetan.

Sanmartzialen atarian Irungo Bilgune FeministakBerdintasuna oinarri duen jai bakar baten aldeko agi-ria aurkeztu zuen, bi alarde burutzeak ez baitu ekarri“oinarrian dagoen gatazkaren konponbidea”. Bertan, Irungo Udalari gure herriko jaietan bizi dugunarazoa konpon dezan eskatzen diote. Herritarrei erezuzentzen zaizkie, “denen artean, benetako konponbi-dea eraikiko dugula sinesten baitugu”. Ezker Batua, ANV, Batasuna, Aralar eta EPK alderieketa sindikatu guztiek bat egin dute manifestuarekin

Gabiria kalea, 15 - 179 Katea auzoa - IRUNTel 943 63 16 32 Faxa 943 63 16 02

gSONORIZAZIOAgARGIZTAPENAgGRABAZIO-ESTUDIOAKgERREALIZAZIORAKO

PLATOAKgBIDEO-ZINEMA-

PUBLIZITATEAgBIDEO-PROIEKTAGAILUAgPANTAILAK

Page 14: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

Ekainaren hasieran Gipuzkoako 30 herri baino gehiagotaninformaziorako eta emaileak lortzeko mahaiak jarri zituenAlcer Gipuzkoako Giltzurrun Gaixoen Elkarteak.Euskadin emaile errealen kopuruak oso handiak badiraere, -40/miloi bat biztanleko- zoritxarrez, oraindik bideangelditzen diren edo bizi kalitate txarrarekin bizi direngaixo gehiegi daude, espero duten transplantea ez delakoiristen. Batzuetan hau gertatzen da hildakoaren familiako-

ek ez dutelako edo ezin izan dutelako egoera larri honenaurrean erreakzionatu eta organoen ateratzea baimendu,behar duten beste pertsonek jaso dezaten.Momentu honetan EAEn 2.250 gaixo baino gehiago bizidira organo transplante batekin: 1.750 giltzurrunarena,750 gibelarena, 150 bihotzarena eta 50 birikena. Honekesan nahi du sentsibilitate eta elkartasun handia dagoelaeuskal populazioan, mentalizazio lanaren ondorioz.

b i h i t z e t a n

Oiasso Museoak Ura Ateratzeko MetodoakAntzinaroan erakusketa antolatu du

Oiassoko erromatar portuan aurkitu zen balbula batetikabiatuta, pieza hura zeukan makina, Ctesibio ponpahidraulikoa, berregin dute. Azalpen-panelen bidez aipatuikertze-prozesua jasotzen da, eta Europan halako ponpenbeste adibide batzuk, Antzinaroan ura ateratzeko bestesistema batzuk, eta haien asmatzaileak, alegia, Arkimedeseta Ctesibio. Modulu multimedia baten bidez ere garatzendira edukiak.Jatorriko pieza erakusgai da eta, erakusketa osatzeko,ponpak nola funtzionatzen duen agertzeko maketa batdago. Erakusketa urriaren 31ra arte zabalik egongo da.

Organo Emaitzaren aldeko astea burutu zen

Balbulatik ponpara erakusketa urriaren 31n bukatuko da.

OLATU GAINEAN

Gipuzkoako arraunarensaioa.

ACT, ARC eta emakumezkoen liga guztia.

Gipuzkoar traineruakbarrutik.

Gure traineruetako protagonistak.

Arraunaren mundua etabere inguruko dena.

Asteartero gaueko9etan eta asteazkenero (errepikapena) 3etan. Igo zaitez gure olatura.

Page 15: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 15

Alarde tradizionala 2009

8.145 soldaduk egin dute aurten Alarde tradizionala. Goiko argazkian konpainia bat goizean San Martzial kalean. Beheanezkerrean, Bandako kantinera,Maria Eugenia Silguero. Behean eskubian, Eskoleta kaleko espaloi bat, ohi bezala, jendez gai-nezka.

Page 16: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 16

Goian, Satur Ibargoyen jenerala bere laguntzaileekin eta kapitainak inguruan dituela, goizean San Juan Harria plazarasartu ondoren. Behean ezkerrean, jenerala nobedadeen berri jaso eta deskargak egiteko tenorean. Eskubian, zaldieriakokantinera, Silvia Berroa.

Page 17: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 17

1.- Goizeko alardearen ostean, San Martzial mendi-ko ermitan lore eskaintza egin zuten. Irudian,SaturIbargoyen jenerala Jose Antonio Apalategi jeneralohiarekin, eta atzean, kantinerak.

2.- San Martzialgo erromerian giro polita izan zen.Irudian, talde bat hamaiketakoa egiten.

3.- Alardea San Martzial kaletik gora pasatzen.

4.- Javier Mitxelena komandantea, agurtzen.

1

2

3 4

Page 18: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 18

Partidua amaitu zen unean Stadium Gale-ko zelaian olatu txuribeltz erraldoiak joka-lariak irentsi zituen. Herria eta futbolariakbat ziren eta sentimendua ere bakarra:pozak eragindako zoramena. Real Unio-nek merezimendu osoz erdietsi du 2.maila: primerako saria eman dio oparigaraipen egarri zegoen Iruni. Orduantxeamaitu zen 45 urteko eta egun batekokondena, talde txuribeltza zilarrezko kate-goriara igo zen azken alditik igarotakodenbora, hain zuzen. Berruet, Goikoetxea, Juan Dominguez,Abasolo, Iñaki Alonso... futbolaren eta Iru-nen historian dagoeneko lekua duten ize-nak dira. Datorren denboraldian Errealaedo Betis bezalako goi mailako aurkariakikusiko ditugu Stadium Galen. Orain,erronka gaindituta, irundarrek badutebeste bat, alegia, bigarren mailari eustea.

Union, Union, Union!

Irun futbolaren gailurrean

Page 19: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

1999tik Real Unioneko presidentedago eta ordutik erronka nagusia izandena aurten erdietsi du, kide guztienlanari esker, erdietsi ere.

- Ekainaren 21ean malko asko isurizituen jendeak, baita zuk ere. Aldebatetik poztasunaren seinale, bainaaldi berean 2. mailara iristea kosta-tu denaren isla. Merezi izan du?Gure 4. play offa izan da. Gogorraizan da, baina ordaina jaso dugu.Presidente nagoenetik hau zen helbu-rua, eta zorionez denon lanari eskerlortu dugu: taldeak, klubak, zuzenda-ri-taldeak, hedabideek, zaletuek eta,oro har, hiri guztiak dena eman du.

- Egun hauetan zeintzuk izan diraune hunkigarrienak?Partidua amaitu zenean une oso hun-kigarriak bizi nituen. Zaletu asko,batez ere zaharrak, negarrez besarka-tzera hurbildu zaizkit egun hauetan;Real Union 2. mailan berriro ikusinahi zuten. Bihoazkie nire eskerrikberoenak Stadium Galera beti joatendirenei, sozio zaharrei eta zuzendari-tza batzordean hainbat urte darama-tzatenei, tartean, Ezeizabarrena,Rocandio eta Ricardo Costari. Garaipena eskuratu eta handik egungutxitara udaletxean harrera eginzigutenean, garaipenak sekulakogarrantzia izan duela konturatu nin-tzen. Hemendik aurrera, ordea, jendeaklubaren alde dena ematen jarraitzekoprest dagoela ikusi nahi genuke.

- Beraz, sozio gehiago lortzea ezin-besteko erronka da...Bai, behar-beharrezkoa izango da.Uztailaren bigarren aste honetan baz-kide egiteko kanpainari ekingo diogu2.000 edo 3.000 berri lortzeko (orain3.000 ditugu). Iritsiko garela uste dut;

aldeko faktorea dugu Irun Baiona etaDonostia artean egotea. Bestalde,Errealeko sozio izatea baino merkea-go aterako da. Gazteak ditugu jomugabereziki: haien idoloak RealUnioneko jokalariak izan daitezela

nahi dugu.

- Erakundeen laguntza ekonomikoakere ezin dizue huts egin.Futbolaren alorrean Gipuzkoako biga-rren ordezkariak gara eta hori erakun-

i runero 19

i r a g a r k i a

“Erronka nagusietako bat 2.000 edo 3.000 sozio berri lortzea da”

Ricardo Garcia, Real Unioneko presidentea

Page 20: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 20

1- Alcorconen kontrako parti-dua amaitu ondoren, zaletuaketa jokalariak garaipenaospatzen.

2- Iñaki Alonso entrenatzaileaSan Juan Harria plazara sar-tzen, udaletxean taldeari eginzitzaion harrera baino lehen.

3- Jokalariak, udaletxekoharreraren ostean egin zutenafarian.

4- Stadium Galeko sekulakogiroa zegoen. Irudian, neskati-la bat bandera txuri-beltzaastintzen. 1

2 3

4deek ematen diguten laguntzan islatu behar da.

-Bestelako babesleak ere behar dituzue.Bai, orain arteko kontratuak ekainaren bukaeran amaituziren. Decoexsari eskerronak agertu nahi dizkiot. Orainkamisetaren babesle berria behar dugu.

-Bigarren mailara iritsi berrien helburua mantentzea izanohi da.Gure ekonomiari egokitzen zaion kirol plana landu behardugu, eta mailari eusteko balio duena.

- Ba al da aldaketarik taldean?Iñaki Alonsok eta 14 jokalarik jarraituko dute. Iazko taldeteknikoa mantenduko dugu. Kalitatezko 8 edo 10 bat joka-lari fitxatu nahi ditugu.

- Zertan ari dira orain lanean kontseiluko kideak?Liga profesionalaren araudiak eskatzen duen guztia presta-tzen: instalazioen egokitzapena, auditoriak... Hainbat kontuuztailaren 31erako prest eduki behar ditugu. Instalazioeidagokienez, badira premiazko kontuak, eta aurrerago moldadaitezkeen beste batzuk.

Page 21: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

ANAKAANAKAKO KASINOAKUTXABURDINDEGIA(Kutxaren aldamenean)ANAKAko AUZO ELKARTEABIDASOAKO OSPITALEA

BELASKOENEA:TXIMISTA TALDEA (Parrokian)BELASKOENEko AUZO ELKARTEA

ARBES eta PALMERA-MONTEROVITORIA TABERNA (Altzukaitz)LA AGRICOLAPALMERAKO HAINBATKAFETEGI-TABERNATAN

BEHOBIA eta ARTIAHIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALATRINKETE TABERNA(Mª JuncalLabandibar kalean)AZKEN PORTU KIROLDEGIAKUTTUNA HAUR ESKOLA(Artiako Caro Baroja plazan)

ERDIALDEAHERRI JAKINTZA(Nafarroa hiribidea)BRASIL Gozo-dendaELKAR liburudendaOSKARBI LiburudendaEUSKADIKO KUTXA (Kolon)KUTXA(Kolon)JUBILATUEN ETXEA(Luis Mariano)VIRGINIA KafetegiaSIRIMIRI tabernaKUTXA (Gipuzkoa hiribidea)KIOSKO 33 (Argentinar Errepublika)HAZ-SAC

FOTOKOP (Foruen karrika)GAZTE INFORMAZIO BULEGOA(Foruen karrika)EUSKARA Arloa (Foruen karrika)ACUBI (Foruen karrika)IZOKINAREN KOFRADIA(Kale Nagusia)ARANO TabernaMANOLO TabernaSARGIA TabernaAEK EuskaltegiaARTXIBOA eta LIBURUTEGIAMENDIBILGO MUSIKAKONTSERBATORIOAARTALEKU KIROLDEGIA

DUNBOATOMA PAN Y MOJA (S. Pedro)OSASUN ZENTROAKUTXA (Nafarroa hiribidea)ERKA (Salvador Etxeandia)ALDABE Paper-denda

LAPITZEANBULATORIOAAMAIA KZ eta Pio XIIko kioskoanOGIBERRI (Serapio Mujika)EUSKADIKO KUTXA(S. Mujika)

MEAKAMEAKAko Bizilagunen Elkartea ERROTAZAR OLA Sagardotegia

OLABERRIAESTEBENEA tabernaLABEKO ETXEA jatetxea

ALDE ZAHARRAUDAL EUSKALTEGIAALDE ZAHARREKO BIZILAGU-NEN ELKARTEA (Larretxipi)EKT (Larretxipi, 12)KURPIL KIROLAK (Peña kalea)

HAZIA taberna (Peña kalea)ESKINA Taberna EUSKADIKO KUTXA (Urdanibia)KULTURA Arloa (Ospitale zaharra)

ANTZARANNEKANE Paper denda Lekaenea

SAN MIGELKOLON burdindegia(Hondarribia kalea)KUTXA (Zubiaurre)EUSKADIKO KUTXA (Zubiaurre)SAN MIGELeko AUZO ELKARTEA (Luis de Uranzu, 24)ATREZZO (Geltoki kalea)

SANTIAGOAGUIRRE okindegia.(Junkal k.) CANON (Santiago k.)SANTIAGO AUZO ELKARTEABIKOTE (Erromes plaza)

URDANIBIAJAIZUBIA Taberna

KATEAKATEKO AUZO ELKARTEA

LARREAUNDIOKINDEGIA (Eguzkitzaldea k.)AUZO ELKARTEA(Iñigo Loiolako)LARRARTE Harategia(Eguzkitaldea, 17)

IRUNGO IKASTETXEETAN

irunero aldizkaria non eskura daiteke?

Irungo banaketa-guneak

Page 22: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 22

IDENTITATE EDO NORTASUN SEXUALA:Bi urte inguru dituztenean beren burua mutiko

edo nesken artean sailkatzen dute. Beren buruarensailkapen honek zera adierazten du:

hbatetik, mutikoen eta nesken artean des-berdintasunak antzematen dituztela eta,

hbestetik, beraiek bi kategoria hauetakobatean daudela.

3 urte baino lehen, dagokien sexu errepresen-tazioa egina dute, neska edo mutiltzat jotzen duteberen burua. Baina askotan oraindik ez dute argi zer-

gatik diren neska ala mutil, eta gehienetan kanpokoezaugarriak hartzen dituzte neska edo mutil identi-fikatzeko: ilea, belarritakoak eramaten diren ala ez,indarra edota rolak.

ROLAK eta ESTEREOTIPOAK: Gizarteak bideratzen dituzten emakume eta

gizonen errolak (jokaera-arau multzoak) jaso etaestereotipo sexual batzuk onartu eta berregiten dituztehaurrek. Helduak behatu eta emakumea edo gizonazer den jakiteko haien jokaerak aztertzen dituzte, eta

Irakurgai honen izenburuan ageri den adin tarte honen garapen sexualean, batikbat, ondorengo lau puntu azpimarratu behar ditugu; ESFINTERREN KONTROLA,GORPUTZAREN BIZIPENA, IDENTITATE SEXUALA, eta azkenik ROLAK ETAESTEREOTIPOAK. Aurreko hilabetean lehen bi puntuak azaldu genituen, eta orain-goan beste biak landuko ditugu:

Haurraren garapen afektibo-sexuala (4)

2-3 urteko haurrak: identitatesexuala eta estereotipoak

Page 23: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 23

GIPUZKOA TELEBISTAk komertzialak behar ditu. CV-a honako helbidera bidali:

[email protected]

generoaren rol eta estereotipoak egiten dituzte:Beraz, sexu identitatea eta genero rola

kontzeptu ezberdinak dira:hlehenengoa, bakoitzak bere burua mutikoen

edo neskatxen artean sailkatzeari dagokio, eta hbigarrena (genero rola, alegia), gure

gizartean emakumezkoei eta gizonezkoei esleitzenzaizkien paper eta zereginen inguruan eratzen da. 2eta 3 urteko tarte honetan, haurrek beren burua batezere genero rol eta estereotipoen ezaugarrien araberasailkatzen dute (lanbidea, ilea, janzkera, apaingarriak,etab.).

Gure iritziz, sexu berdintasunaren bidetik, hau-rrei heziketa sexual positiboa eman nahi badiegu, argiutzi behar zaie neska eta mutilak ezberdintzen dituenasoilik genitalak direla.

Ezaugarri fisiko eta izaerazkoak pertsonarenezaugarriak dira, ez neska edo mutilenak. Pertsonakdira futbolari edo mediku, dantzari edo etxeko lanenegile, indartsu edo altu... Pertsona guztiak gara ezber-dinak eta bakarrak. Aniztasun honetan, hain zuzen,gizakiaren eta zibilizazioaren aberastasun osoadagoela kontutan hartu behar dugu; hots, aniztasunhau zaindu eta bultzatzea, garrantzitsua baino,ezinbestekoa dugu. Egia da jaiotzen garenean geni-talek ematen digutela sexua, baina egia ere bada geropertsonok, geure bizi esperientziak direla medio, nahiduguna izateko aukera dugula, identitate propioaeraikiz.

Telebistako haur jolasen iragarkiak ikusibesterik ez dago ohartzeko gizarte patriarkalak batezere eredu sexistak bideratzen dituela:

- Nesken estereotipoa: pasiboa, indarrikgabea, sentikorra, lasaia... Jostailu motak: panpinak, etxeko lanen tresnak, sokak, animaliak...

- Mutilen estereotipoa: aktiboa, indartsua, mugitua... Jostailu motak: kotxeak, baloia, akzioko panpinak (robot, gerlari...)

Helduok, eredu hauetaz kontzientzia harturik,halde batetik, haurrei eredu hauek

zalantzatan jarri behar dizkiegu.

heta bestaldetik haurrari, pertsona bezalagara dadin, bere alde femeninoa eta maskulinoagaratzen lagundu behar diogu.

Gizonezko eta emakumezkoek behar fisikoeta fisiologiko berdinak ditugu eta horregatik garaberdinak eta ditugu eskubide berdinak. Beraz, hardezagun kontzientzia eta hez ditzagun (guraso,irakasle, langile, bizilagunok...) gure haurrak jaiotzendirenetik pertsona bezala beren alde femenino etamaskulinoak garatzen lagunduz.

MAPI URRESTI ORTIZ [email protected]

2-3 URTE BITARTEAN GARRANTZITSUA DA:

hTaldeari egokitzeko segurtasuna eta elkarrekintzabideratzen duten moduak erakustea: konpartitu,eskatu, elkarlanean aritu…hHaurrak heltze fisiologikoa eta kognitiboa lortuduenean, esfinterrak kontrolatzen segurtasunaeskainiz lagundu.hGenitalen ukipena baimentzea, beste edozein gor-putz atalen ukipena baimentzen den moduan. Bestehaur eta helduen genitalak ikusteko duten interesaonartu eta jolas sinbolikoan aritzeko aukeraeskaintzea.hHaurren galderei naturaltasunez, sinpletasunez eta zint-zotasunez erantzutea.hGenitalen izen zientifikoa erakustea: bulba eta zakila.hNeska eta mutilez ezberdintasuna genitaletandagoela azaltzea. Egoerak eta ekintzak sortzeagizarteak ematen dituen ezaugarriak zalantzatan ja-rriz: osaba Mikelek belarritakoa eta ile luzea dara-mala ohartarazi, neska futbolarien posterrak ipini,mutil dantzarien edo neska medikuen filmak ikusi...hHaurren sexualitatea ez da helduen sexualitatetik begi-ratu behar. Esaterako, haurrak ezin dira sexiak izan, poli-tak edo ederrak baizik. Era berean, besarkatzen edo muxu-katzen direlako ez dira nobioak (edo beharbada lesbianak),lagun onak baizik...

Page 24: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 24

Identitatea aipatu dut. Lehenpertsonan idatziko dutezinbestean. Duela hogei urte

luze heldu nintzen Bidasoara.Galderak: pertsona bat jaio denlekutik beste batera bizitzera joanda, eta bere bizialdiaren “laurdena”bertan bizi ondoren, bertakoa sen-titzeko nahiko aldia al da? Nirekasuan, bidasoarra izateko? Baietzerantzunda ere: zer da Bidasoakobizilagun edo herritarra izatea?

Hendaiako biztanlea naiz, beraz,izatekotan hendaiarra naiz. Nireburua halaxe azaltzen dut gisabatez. Baina irundarra ote naiz? Hamalau bat urte luze dira IRUNEROn idazten dudala. Irun

Iruten Euskara Elkartearen sorreran nire aletxoa jarri nuen.Semeak Toki Alai nahiz Pio Baroja ikastetxeetan ikasi du.Seme bera, Kemen dantza taldean eta Real Unión futboltaldean ari da iaztik.

Hendaian bizi arren, azaldu ditudan “lotura” horiek guztiek,besteak beste, Irunekiko hainbat bizipen eskaini didate azkenhamalau urteotan. Esperientzia guztietan bezala, une atsegi-nak zein une mingarriak bizi izan ditut. Nekez osatu daitekeidentitatea edo nortasuna plazerrak eta minak sentitu gabe.

Gauza sinpleagoak kontatzeko asmoz abiatu dut jarduna,ordea. Real Uniónen balentriaren inguruan bizitakoa kon-tatzeko, hots.

Ni neu ere lekuko izan nintzen, Cadizen aurkako partidannahiz Alcorconen aurkakoan. Bien partiden artean jokatu zenbeste kanporaketa ez daukat gogoan, ezta taldearen izena ere.Kanporaketa hartan poztasunerako tarterik ez zegoen non-bait. Hura ere irabazi beharra zegoen, baina irabazteakoraindik ez zuen igoera bermatzen.

Cadizen aurkako partidan ikusi nuen lehen aldikoz Unionfutbol taldea. Giroa aparta zen Galen. Eguraldia halaxe ere.Cadiz, baina, joan-etorriko bi partidak kontutan hartuta, gehi-ago izan zen. Cadiz igo zen eta beste behin ere etsipenazabaldu zen Galen.

Bigarren aldizkoz joan nintzen Gal Stadiumera. Aurrenekoaldian bezala, semearekin. Unioneko partaidea izaki, ni

neroni, zeharka bada ere, parte naiz.Partida hasi eta berehala etorri zirengolak. Esana nion semeari hortxezegoela gakoa. Bestela, nahizAlcorcón talde eskasagoa izan,bigarren zatira markatu gabe iritsizgero, beste behin ere Unionetsipenak har zezakeela. Bai,badakit, ez zen futbol estrategaapartekoa izan behar hori igartzeko.

Neroni izan nintzen –nirekiko–harrituena. Unionen partidaz intere-satua nintzen. Inguruan nituenikusleak baino gehiago zentzubatean. Hauetako asko plastikozkoedalontzi erraldoiak eskuetan

(batek halaxe esan zion ondokoari behingo batean: “Quécabrones, ocho euros por dos putos vasos”. Hori ere futbolada, pentsatu nuen nirekiko) partida begira egon beharrean,harmailetara begira baitzeuden zirkuluan bildurik. Batzuetankantu kantari –ez zuten englands holligansek bezain ondoabesten– bestetzuetan “a por ellos oe, a por ellos oe!” edo“jo ta ke irabazi arte” orroka. Aldia-aldian, giza uhinareneraginez edarien zipriztinak hala edo nola saihesten nituela.Semea ordurako joana zen beste harmailetara Unionengaraipena lagunekin ospatzera.

Golak heldu ziren, goiz, erran bezala, eta Real UniónBigarren Mailara igo zeneko une historikoaren lekukoa izannintzen. San Martzial eguneko martxa eta bozkarioa zabalduziren Gal Stadiumean. Esadazu, irakurle lagun horrek,nahikoa al dira biziriko kontu hauek guztiak bertakoa naizelaesateko?

Ekainak 30. eguna du: San Martzial. Goizeko 8:00akdira. Alarde tradizionaleko tropak abiatu dira oraintxe.Hendaiako nire auzo urrunetatik beren burrunba aditzen dut.10:00ak aldean abiatuko da Alarde mistoa, Euskadi Irratiakdioenez. Hendaiarra eta bidasoarra naizela esaten ausartuondoren, hasiko al naiz ere nire “irundar izatea” alda-rrikatzen? Esadazu, irundar irakurle!

MIKEL ASURMENDI

e l e a k i r u t e n

Kultura, nortasuna edota identitatea eleak heldu zaizkit burura uda hastapen sar-goritsu honetan. Udaberriko eta udako solstizioaren artean San Joanaz gozatugenuen, San Martzialaz ondoren. Alabaina, aurten bereziki, Real Unión futboltaldearen igoera (2. mailara) ospatu genuen bidasoarrek

Real Unión 2. mailara igo zenekounearen lekukoa izan nintzen!

Page 25: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

Antton Lukuren Euskal kultura? bizikihurbila dut (barka ezazu, ene buruazmintzo hasteagatik). Izan ere, nihaurekestrainakoz “euskal kultura” –strictosensu– Lukuren eskualdean bizi etajaso nuen. Jaio eta hogei urterabitartean espainiar kulturaduna izannintzen. Ehunetik ehunean guztiz izangabe ere, nire kultur izaera “espainola”zen. Garazi eskualdean jaso nuen“euskal kultura” nire bizialdiko hu-rrengo lauzpabost urteetan. Hartara,Lukuren saioa irakurtzean, kon-parazione, karrusa, tobera, barrikadahaustea, txerrea, intermitentea...eleak ez ditut arrotzak. Gisa batezneureak dira. Alabaina, eta“Iparraldean” bizi banaiz ere, simil fut-bolistikoa (nire eguneroko kulturarenagerbide) erabiliz, erran dezadanGipuzkoako kornerrean bizi naizela:Hendaian.

Lukuren saioaren tituluaren galderaribertze galdera batekin ekin nahi diotnire erreseina/erresuminari: Euskalnortasuna?

Euskal nortasuna, berez edota molde naturalez, sortu etagorpuztu zen hura hilik dago. Ez arras, naski. Erran dezadanhilik legokeela Antton Luku eta bera bezalako euskal eragileeta sortzaile zenbait bizirik ez baleude. Iparraldean, behinikbehin.

Nola atxiki euskal nortasunari, euskal kultura hiltzendoalarik? Zaila zait galderari erantzutea. Erran dezadanLukuk saioan euskal kulturari buruz egindako oldozketakneureak egiten ditudala. Besterik da euskal kulturaren moldehorretan zein neurritan bizi naizen/garen, bizitzeko kapablenaizen/garen edo bizitzeko gertu eta prest nagoen/gauden.

Kultura ez da egiten, kultura bizi egiten da. “Besta egitea”delako erran moldeak ernegatu egiten nau. Lukuk dioenez,besta –edo festa, ez nahasteko– garaztarren berezko etabertako elea duzu, hots, baxenafarrek antzerkia egitean bestabizi dute. Antzerkia hitza neologismoa da.

Antzerkia –tobera, karrusa, maskarada, pastorala...– duzuLukuk Euskal kultura? saioaren oinarrian. Antzerkigile duzu

egilea. Alta, ez da “antzerki” idazlearrunta. Luku “Un peuple qui s’enva”ren pertsonifikazioa dukezu. Lesbasques badoaz. Kolonizatuak eta kul-turalki zikiratuak (barkatu horren zita-la eta gordina izatea Antton) joanbadoaz. Edo bederen, “Zer litzatekeEuskal Herria pilotarik gabe” kan-tatzen dutenak badoaz. Alta, pilotarikgabe Euskal Herria izan badago, izanliteke. Zorionez, Antton, zuri eta zubezalakoei esker euskaldunak plazandaude. Euskal kultura? saioa horrenlekuko.

Ez naiz saioaren xehetasunetan sartu.Hots, saioaz azalpen zuzenak ematenmenturatu. Zure liburuko A, B, Cedota Z zein diren –erreseina honenirakurleari– xeheki ematen hasiz gero,areago lardaskatuko nuke testu ziztrinhau. Ez nuke asmatuko Gipuzkoakoeta Iparraldeko kornerra ere badenhonetatik. “Pika lauetan” urratsa doi-doi egingo nuke trabatu gabe. Bego.

Alabaina, konprenitu datzut dena,ia-ia dena. Izan nadin umila. Konprenitu dut bai, neure-ganatzea besterik duzu. Euskal kultura egunero bizitzeakimera baita gurean. Funtsean, zerorrek aipatzen duzuneuskal kulturaren substituzioa bizi baitugu tanpez, substi-tuzioa edozein erdarak egina dela ere. Akulturazioa da gurea.Ez gara bakarrak. Espainol nahiz frantses kultura bizidutenek ere akulturazioa bizi dute. Aldea zuk badakizu zeinden, Antton. A, B, baita Cko langileek nahiz kultur egileekEstatua dute. Eta Ckoen kasuan –fermuki salatzen dituzu-nak– Estatuko egituren purruxken alokairuan emanak bizidira. Bizi dira eta bizi gara. Ez nau estonatu azken hauekzurekin sumindu izanak.

Ebats eta pika, bi urrats ta jauzia finitzeko. Zko kultur egileizateko, euskal kulturaren aldeko kontzientzia, ideologia etamilitantzia behar dituzu. Bejondeizula, garaztar/mohikanoburuzagi zuri, hondarreko euskal kultur emaileak eta emari-ak horren bizi sostengatzeagatik

MIKEL ASURMENDI

Liburua: Euskal kultura?Egilea: Antton Luku. Argitaletxea: Pamiela.

i runero 25

l e r r o z l e r r o

Liburu hurbila dut Antton Lukuren Euskal kultura? saioa. Erran dezadan aitzinetikliburua hasi eta bukatu ia eseraldi batean egin nuela. Saio honen beharra nuennonbait. Irakurri baino, jan egin nuen. Ontsa digeritzeko sobera azkar, naski.Bihotzerrea edo erresumina utzi dit.

Garaztar/mohikano“buruzagi” horri

Page 26: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

Amaia KZn, Luis Mariano NazioartekoKantu Lehiaketaren X. edizioa.

23:00etan, Zabaltzan, Irun HiriaMusika Bandaren kontzertua.

- 9:00etan, txistularien diana Elitxun.- Bardea Beltzetara irteera, Erlaitzekantolatua. Tel: 943 63 58 38 - 94361 17 39. www.erlaitz.com

Uztailaren 13an, 9:00etan eta

uztailaren 14an, 9:15ean, OiassoMuseoan, “Ciudades y puertos roma-nos” gaiaren inguruko ikastaroaUnibertsitateko Udako Ikastaroenbarruan.

23:00etan, Tunk! aretoan Fiesta LocaFM!

9:00etan, txistularien diana Arbeseneta Dunboan.

Uztailaren 22an, 22:00etan, EuskalJai frontoian, Nazioarteko GazteFolklore Jaialdia. Talde guztien ema-naldia, Eraikik antolatua. Uztailaren

27ko emanaldia 19:00etan izangoda aipatu tokian.

22:00etan, Euskal Jai pilotalekuan,zinea euskaraz. Sukalde kontuak peli-kula emango dute. Zuzendaria: AizpeaGoenaga. 7 urtetik gorakoentzat.

22:00etan, Euskal Jai frontoian,Donostiako Jazz Jaialdia. Sarreradoan.

12:30ean, Euskal Jai pilotalekuan,kontzertua. Irun Hiria Musika BandakSantiagoko polkak joko ditu.

9:00etan, txistularien diana Landetxaneta Urdanibian.

Oiasso Museoan, Balbulatik Ponparaizeneko erakusketa. ikusgai dira uraateratzeko metodoak antzinaroan.Astelehenetan itxita.

Erlaitz Mendi Elkarteak EuropakoGailurretara txangoa antolatu du. Tel:943 63 58 38 - 943 61 17 39.www.erlaitz.com

22:30ean, Faisaien Uhartea Jaialdia.Ondoren, su artifizialak. Sarrera, doan.

i runero 26

k u l t u r a g e n d a

Uztailak 11

Uztailak 12

Uztailak 13 - 14

Uztailak 19

Uztailak 18

Uztailak 23

Folklore Jaialdia

Uztailak 25

Uztailak 24

Uztailak 26

Uztailak 25-26

Uztailak 30

Urriaren 31 arte

Uztailaren 9tik 11ra

TAILERRAK

- Alea Jacta Est tailerra. Ibil zaitezjolasean erromatarren antzera. - Erroma eta Zinea. Egin eta ikusezazu film bat zure ordenagailuan. - Monserrateko estela. Ikertu ezazuobjektu arkeologiko bat.

URTEBETETZEAK

- Urtebetetzeen ospakizunak

Oiasso Museoan. Eska ezazu hitzor-dua. 943 63 93 53.

Oiasso Familia egitaraua

Page 27: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

Behobiko jaiak. Antolatzailea:Bizilagunen Elkartea.

23:00etan, Irun Hiria Musika BandaZabaltza plazan.

Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera.Endarlatsatik Santiagotarren egoitza-raino.

20:30ean, Behobian, Irun HiriaMusika Bandaren kontzertua.

22:00etan, Euskal Jai frontoian, zineahaize zabalean. “LA MOMIA. Latumba del emperador dragón” peliku-la proiektatuko dute.

- Goizean, Urdanibia plazan,gurdien erakusketa.- 18:00etan, Letxunborro hiribi-detik Euskal Jira abiatuko da. - Euskal Jira amaitzen denean,sagardoa eta sardina dastaketaUrdanibia plazan.

Euskal Jira -Abuztuak 8

a g e n d q

irunero 27

Uztailak 30 - Abuztuak 2

Uztailak 31

Abuztuak 1

Abuztuak 2

Abuztuak 6

Ekainak 19 - abuztuak 30.

Killy Beall eta Paul Ochoa Angelukoartisten erakusketa. Margolanak,eskulturak eta zeramika ikusgai.Irungo eta Angeluko udalen artekokolaborazioari esker gauzatu da jar-duera hau.

Killy Beall (Biarritz1925) eskultore,zeramikari eta margolaria da, aban-goardista eta sormen handikoa.Iparraldeko margolaritzaren panora-man ezinbesteko erreferentzia da.Bere lanak mundu zabaleko hainbathiritan erakutsi ditu, baita sari ugarieskuratu ere. 1960tik enkargu publi-ko nahiz pribatuak egin dizkiote: IIMundu Gerrako Biktimen oroigarriden monumentua Biarritzen (1952),eskultura bat Normandian (1975),Joan Sebastian Bach-en busto batAngelun (1985) zein Getariakohorma baten dekorazioa (1990).

Pintura erakusketaAmaia KZn

Bidasoa-Txingudi Mugaz GaindikoPartzuergoak udako ekintzen gidaargitara eman du. Irungoak jasoditugu orrialde hauetan. HonaHondarribian eta Hendaian burutu-ko diren batzuk: Hondarribian. - Uztailaren 30ean,22:30ean, Gipuzkoa plazan,Eskifaia eta Xatz abesbatzen kon-tzertua.- Uztailaren 31n, 22:30ean,Gotorlekuan, Hariots taldeak musikaetnikoko kontzertua eskainiko du.- Abuztuaren 1ean, 19:00etan, SanPedro kalean, GipuzkoakoHarrizulatzaileen Txapelketa. Hendaian. Abuztuaren 4an, egunguztian zehar, Palmier biribilgunean(hondartzan) Artisau etaGastronomia Azoka.- Abuztuaren 7tik 9ra, Euskal Festa.

Kultur ekitaldiakHondarribian eta Hendaian

Page 28: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 28

- ADOUR-BIDASOA MARGO LEHIAKETARENoinarriak zabaldu ditu Irungo Udalak.Baldintzak: 18 urtetik gorako artistaorok aurkez dezake lan bat.Sariak: Lau sari banatuko dira,lehenengoa 2.500 eurokoa. Obrakjasotzea: Irailaren 1etik 6ra bitar-tean Amaia KZn.

- IRUNGO HISTORIARI BURUZKO SERAPIOMujika beka emateko deialdia egindu Irungo Udalak. Diru-laguntza:9.000 eurokoa da. Baldintzak:Laguntza honetarako ikerketa bekaoriginal eta argitaratu gabe guztiekdute aukera, baldin eta Irungo his-toriaren alderdiren bat lantzenbadute. Gaia eta une historikoalibreak dira. Eskaerak: Udal Artxi-

boan aurkez daitezke irailaren 11abitartean.

- EHU-UPV. Udako ikastaroak:www.gipuzkoagazte.info

- KUTXAREN udako ikastaroak:www.kutxasocial.net

- UEU. Udako Euskal Unibertsita-tea. ikastaroak.ueu.org

- BARNETEGIAK. www.gipuzkoa-gazte.info- DEBAKO ARTE ESKOLA.www.debarte.net

- UDAKO IKASTAROAK GIPUZ-KOATIK KANPO. cursosdeverano.info

- EUSKADITIK KANPOKOUNIBERTSITATEEK antolatutakoudako ikastaroak www.gazteaukera.net

- EGONALDIAK FAMILIA EUS-KALDUNETAN: www.egonaldiak.net

- NAFARROAKO ANTZERKIESKOLAKO udako ikastaroak:www.laescueladeteatro.com

- UDAN LAN EGIN NAHI DUZU? Hemendiru pixka bat poltsikoratzeko auke-ra piloa topatuko duzu.

www.netvibes.com

- UNIBERTSITATEKO IKASLEA NAIZ ETA 6ETA 13 urte bitarteko haurrei fran-tseseko klaseak eman nahi nizkie-ke. Eskolak goizez nahiz arratsal-dez emango nituzke, taldean edobakarka. Maila ezberdinak.Tel: 666952 839

- GERIATRIAKO LAGUNTZAILEA naiz.Zaharrak edo umeak zaindukonituzte, baita etxeko lanak egin ere.699 331 061

- FRANTSESEKO ESKOLAK ematekoprest nagoen frantziarra naiz. 616799 567 [email protected]

- ERAZTUN-MARKATZE ZIENTIFIKOA Txin-gudin, fatxadak konpontzea, gaixo-entzako arreta, presoentzako arre-ta, ingurumen edo gizarte gaiakmundu osoan. gipuzkoangazte.info

Bekak

Lana

Zure Txokoa

Auzolandegiak

Lehiaketak

Ikastaroak

Page 29: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

UDA TXOKO

Zure interesekoakdiren artikuluak (dos-sierrak, estekak....)hemen, beti eskuraizan ditzazun.

* EKINTZAK: uda-lekuak eta kanpamen-duak, udaleku irekiak,auzolandegiak...

* LAN-ESKAIN-TZAK: ASTIALDIKObegiraleak eta zuzendariak

* PRESTAKUNTZA ASTIALDIAN

www.gipuzkoangazte.info

i runero 29

HIRETZAT BAI! 12-17 urtekoentzat informazioa

Bila ezazu atal hau www.gipuzkoangazte.info webgunean- Jada adina daukazu baina... zertarako? HAU BAI.- Non dira JAIAK?- SEXU kontuak: jakin nahi dut.- SARE SOZIALAK: lagunekin hitz egiteko.- ZAINDU GORPUTZA: elikadura osasuntsua. - KIROLA EGINEZ ondo nabil.- GIDATZEKO behar dudana.- Zer IKASI nahi dut?

BULEGOKO UDAKO ORDUTEGIA: Uztailean, abuztuan

eta irailean: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 14:00etara

...eta interneten, gure ateakzabalik 24 orduz!

i

Page 30: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

i runero 30

Unax hemen da!

Ekainaren 11n mundura etorria,hau ume polita

familian daukaguna!

Zorionak, Kaiet,Giovana eta Ignazio.

z o r i o n a k

Zorionak, Nora!

Uztailaren 23an 6urte beteko dituengure Norari, muxuhandia amatxo,aitatxo eta Brunoren partez.

Maite zaitugu!

Zorionak, Esther!

Uztailaren 2an...urte bat gutxiagobete zenuen! Hau

fenomenoa! Segi hain gazte eta

irribarretsu.

Zorionak Maite,Jon eta Julioren

partez!

Zorionak, Huaira!

Uztailaren 19an 13urte beteko

dituzulako, zorionak senidekoen partezeta ONGI PASA!!

Zorionak, Arai!

Jada sei urte bete dituen gure mutiko koxkorrari, muxu potoloa.

Zorionak zure familiaren partez!

Zorionak, Gorka!

Bertan dugu zureurtebetetze eguna,hau mutiko xelebreagizontzen ari zaiguna!

Muxu erraldoiamaite zaitugun guztion partez!

Page 31: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere

1.- Goizeko alardea 10:10ean Urdanibia plazatik abiatu zen.Irudian, hatxeroen eskuadra; kabo lanetan, Rosario Campo.

2.- Alardeko konpainia bat Kale Nagusitik jaisten. Hain zuzen,kale honetan arratsaldean alarde mistoa igarotzen ari zela, isti-luak gertatu ziren, baina ez zuten ondorio larririk izan.

3.- Ainhoa Ruiz de Arbulo jenerala komandantearekin. Aurtenlehenbizikoz emakume bat jeneral lanetan aritu da.

4.- Danborrada eta bere kantinera, Irati Amantegi, arratsaldeanKolon ibilbidean. Goizean goiz oskarbi ez bazegoen ere 10akaldera eguzkia gogor jotzen hasi zen eta egun guztian zeharsargori egon zen.

5.- Zaldieriako kide bat Eskoleta kaletik eliza aldera abiatzen.

Argazkiak: Zpuy

Alarde mistoa

1

2

3

5

4

Page 32: tradizionala eta mistoa - Irun · narrazioa (1922) PRIMO TEMPO —Signor Angelo Polo! Berrogeita hamar urte ingu-ruko emakumea zen karrika erdian oihuka ari zena, eta ez inork ere