of 30 /30

XANGO GIDA - jakintza.netjakintza.net/wp-content/uploads/Xango-Gida.pdf · Programa abiarazteko Xango programa erabiltzen hasteko, CD-ROMa ordenagailuan sartuta duzula, ordenagailuko

  • Author
    lycong

  • View
    235

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of XANGO GIDA - jakintza.netjakintza.net/wp-content/uploads/Xango-Gida.pdf · Programa abiarazteko...

  • XANGOazala 14/6/02 16:37 Pgina 3

  • Fitxa teknikoaXango, Windows ingurunean eraikita dagoen aplikazioa da. Xango egokierabiltzeko, ordenagailuak gutxienez ezaugarri hauek behar ditu:

    - PC bateratzailea: Pentium prozesatzailea.

    - Windows 95, edo berriagoa.

    - 32 Mb-eko RAM memoria

    - CD-ROM irakurlea.

    - 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea.

    - Soinu txartela.

    Instalazioa Xango programa abiarazteko ez dago ezer instalatu beharrik. Hala ere,Xango ikonoa zure ordenagailuko HASI menuan instalatuta gelditzea nahibaduzu, egizu Klik bikoitza CD-ROM unitateko setup.exe ikonoan. Leihohonetara iritsiko zara:

    1

    XANGObarrua 14/6/02 15:17 Pgina 1

  • Hurrengoa botoian saguaz klik eginaz instalazioa abian jarriko da eta, ongiamaituz gero, ondoko beste leiho hau agertuko zaizu.

    Amaitu botoian klik eginaz instalazioa bukatutzat emango da.

    Urtxintxa izeneko multzoa, "XANGO" programaren izena eta honen ikonoaazalduko zaizkizu pantailan. Beraz, instalazioa ongi burutu da.

    DesinstalazioaXango desinstalatzeko, hau da, ikonoa HASI menutik kentzeko, setup.exeberriz exekutatzea nahikoa da. Horretarako, klik bikoitza egin behar dasetup.exe-ren gainean, eta, Xango instalatua badago, honako leiho hauaterako zaizu.

    Jarraitu beharrezko prozesua instalaziokoa bezalakoa da. Hurrengo pantai-lara igarotzeko agintzea nahikoa da.

    2

    XANGObarrua 17/6/02 10:00 Pgina 2

  • Programa abiaraztekoXango programa erabiltzen hasteko, CD-ROMa ordenagailuan sartutaduzula, ordenagailuko HASI menuko Urtxintxa multzoa eta bertan dagoenXANGO programa aukera itzazu.

    Gogoratu programak 800x600 pixeleko pantaila eta 16 biteko kolore-kon-figurazioa behar duela. Pantaila 640x480 konfigurazioarekin baduzu, pro-gramak abisatu egingo dizu eta, gero, gelditu egingo da. Beste edozeinkonfigurazio baduzu, programak abisatu egingo dizu, baina aurrera jarrai-tuko du. Zure ordenagailua 256 koloretan konfiguratua badago, programabera saiatuko da 16 bitera (milaka koloretara) aldatzen. Programari aldake-ta egitea ezinezko gertatzen bazaio, abisua emango dizu zuk zeuk aldadezazun. Programak funtzionatzen jarraituko du, baina kalitate eskasekoaikusiko duzu.

    Ezaugarriak eta helburudidaktikoakPrograma hau, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako (Urtxintxa proiektua)sortu duen testu-materialaren osagarri gisa eraiki da.

    Oinarrizko erreferentzia eskola-materiala izatea bada ere, CD-ROM hau era-bil daiteke eskolatik kanpo, euskal hezkuntza-irakaskuntzak adin horietako-entzat duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun edo erdaldun dato-zen haurrei, bai jolaserako bai euskara lantzeko, tresna eta baliabide ego-kiak eskaintzea baita.

    Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren ezauga-rrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioabaitu ardaztzat. Haurrak, afektiboki identifikatuko duen Xango gidari/lagu-

    3

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 3

  • naren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei jarraituz, gogoko duenaaukeratuz jolas egingo du.

    Bestalde, gure haurrek ez dituzte ezaugarri-, estilo kognitibo-, garapen-,jatorri-esperientzia berdinak, eta honegatik, horien erantzunak ere ezdira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzagu. CD-ROMhonen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarikgabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarrenerrepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke zenbaithaurri (eta irakasleri). Nabarmentzekoa da, CD-ROM honetan eskaintzendiren jarduerak eta garapenean proposatzen den mailaketa, ez direlainondik inora ere haur guztiek adin berean eta are gutxiago garai bere-an egin beharrekoak. Zailtasun maila txikia duten jarduerekin batera osomaila altua eskatzen duten proposamenak ere badira tartean, eta haurbakoitzari bere erritmoan eta beharren arabera lantzen uztea ezinbeste-koa da.

    Bestalde, une jakin batean behar adina ordenagailu ez dagoelako edo bestearrazoiren bategatik ordenagailua erabiltzerik ez badago, zenbait jarduerainprimatzeko aukera eskaintzen da.

    Irakurketaidazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatuda Urtxintxa Proiektua. Ibilbide horretan behaketa sistematikoagoa beharduten haurrentzat, era ludikoan, CD-ROM honek, hainbat jardueraeskaintzen ditu:

    - IPUINAK entzun eta entzundakoa argituz "irakurtzeko" aukera.

    - ABESTIAK entzunez batera irakurtzeko aukera, eta hauen letra inpri-matuz abesti bilduma egitekoa.

    - hiztegia eta ipuinetako pertsonaien irudia eta izen idatzia erabiliz,audioz eta idatziz MEMORIA EDO BIKOTE karta jokoak.

    4

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 4

  • 5

    - lau motako jarduerak, (hasieran falta den letra asmatu, letrak orde-natuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu, eta audiotik etaeredutik abiatuz, hitza idatzi) eskaintzen dituen HIZKI TORTILLARENATALA.

    - Haurraren ekoizpen librea motibatu eta laguntzeko IDAZKETA TXO-KOA.

    Ikastola barruan erabiliko duzuenontzat (irakasleontzat), hemen duzue jar-duerek Urtxintxa Proiektuko Helburu Orokorrekin duten harremanen koa-droa, baita Eremu bakoitzeko Helburu Didaktikoekin dutena ere.

    Hauek dira CD-ROMean aurkituko dituzuen jarduerak:

    A Abestiak.B Margoketa txokoa, olerki eta igarkizunekin.D Ipuinak.E Labirintoak.F Ohe elastikoa.G Memori karta jokoa.H Idazketa txokoa.I Hizki tortilla.J Puzzleak.K Irudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin.

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 5

  • Abestia

    Margoketa

    Ipuina

    Labirintoa

    Ohe elast.

    Memoria

    Idaz.txokoa

    Hizki tortila

    Puzzlea

    Simetria

    6URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANEN KOADROA.

    AB

    DE

    FG

    HI

    JK

    1.- B

    ere

    gorp

    utza

    z go

    zatu

    , hur

    a ez

    agut

    u et

    a ko

    ntro

    latu

    eki

    ntza

    eta

    adi

    eraz

    pene

    rako

    gai

    -ta

    sun

    eta

    mug

    ak k

    ontu

    an h

    artu

    ta e

    ta, e

    ra b

    erea

    n, b

    ere

    buru

    a za

    indu

    eta

    hig

    iene

    a go

    r-de

    tzek

    o et

    a os

    asun

    ari e

    ta o

    ngiz

    atea

    ri bu

    ruz

    oina

    rriz

    ko o

    hitu

    ra b

    atzu

    k se

    ndot

    zeko

    jarr

    e-ra

    pos

    itibo

    a az

    aldu

    .

    5.-

    Bere

    ingu

    ru h

    urbi

    la ja

    kin-

    min

    ez b

    ehat

    u et

    a ar

    akat

    u, h

    orre

    la b

    ere

    ingu

    rune

    hor

    i era

    t-ze

    n du

    ten

    elem

    entu

    en e

    zaug

    arri

    eta

    prop

    ieta

    te n

    abar

    iena

    k et

    a ho

    rien

    arte

    an e

    zartz

    endi

    ren

    erla

    zio

    batz

    uk e

    zagu

    tuz.

    6.-

    Eusk

    al H

    errik

    o et

    a bi

    zi d

    en e

    rkid

    egok

    o ez

    auga

    rri s

    ozio

    -kul

    tura

    l bat

    zuk

    ezag

    utu

    eta

    bizi

    , hor

    ieng

    anak

    o be

    giru

    nea

    azal

    duz;

    hal

    aber

    , bes

    te k

    ultu

    reki

    ko ja

    kin-

    min

    a et

    a er

    resp

    e-tu

    a ga

    ratu

    .

    7.-

    Bizi

    , eza

    gutu

    edo

    iru

    dika

    tuta

    ko e

    sper

    ient

    ziak

    err

    epre

    sent

    atu

    eta

    kom

    unik

    atu,

    adi

    e-ra

    zpen

    mod

    uak

    bere

    gana

    tuz,

    sorm

    ena

    gara

    tuz

    eta

    beha

    rrez

    koak

    dire

    n te

    knik

    ak e

    rabi

    liz.

    8.-

    Eusk

    ara

    ohik

    o ko

    mun

    ikaz

    io e

    goer

    ei e

    goki

    tuz

    erab

    ili, b

    este

    ek d

    iote

    na u

    lertz

    eko

    eta

    uler

    -tu

    a iza

    teko

    , ber

    e na

    hi, s

    entim

    endu

    , esp

    erie

    ntzia

    eta

    des

    ioak

    adi

    eraz

    teko

    , esa

    ngur

    en e

    rai-

    kunt

    zan

    aurre

    ra e

    gite

    ko, n

    orbe

    rare

    n jo

    kabi

    dea

    arau

    tzek

    o et

    a be

    stee

    nean

    era

    gina

    izat

    eko.

    9.-

    Hiz

    kunt

    za id

    atzi

    arek

    iko

    mot

    ibaz

    io e

    ta ja

    rrer

    a ba

    ikor

    ra g

    arat

    u, h

    izku

    ntza

    idat

    zia

    kom

    u-ni

    kazi

    o-tre

    sna

    beza

    la e

    rrek

    onoz

    itu e

    ta b

    alor

    atuz

    , hon

    en b

    erre

    raik

    itze

    proz

    esua

    n ak

    tibo-

    ki p

    arte

    har

    tuz

    eta

    iraku

    rket

    a-id

    azke

    tari

    buru

    zko

    hipo

    tesi

    ak g

    arat

    uz.

    10.-

    Obj

    ektu

    ekik

    o ek

    intz

    aren

    bita

    rtez

    pent

    sam

    endu

    arr

    azio

    nal

    eta

    zien

    tifik

    oare

    n le

    hen

    urra

    tsak

    egi

    n, i

    ngur

    ua a

    ktib

    oki,

    gald

    erak

    egi

    nez

    eta

    duda

    tuz,

    eten

    gabe

    ko i

    nter

    akzi

    oan

    azte

    rtuz.

    X

    X XX

    XX

    X XX

    XX

    X

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    X XX

    XX

    XX

    X

    XX

    XX

    X

    URT

    XIN

    TXA

    PRO

    IEKT

    UA

    REN

    HEL

    BURU

    ORO

    KORR

    AK

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 6

  • 7

    I. E

    RE

    MU

    A: G

    OR

    PU

    TZA

    , NO

    RTA

    SU

    NA

    ETA

    AU

    TON

    OM

    IA P

    ER

    TSO

    NA

    LA.

    AB

    DE

    FG

    HI

    JK

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    X

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XXX

    XX

    XX X

    X

    I.7. E

    skur

    a di

    tuen

    zer

    egin

    eta

    joka

    bide

    ak b

    urut

    zeko

    gai

    tasu

    n et

    a ah

    alm

    en p

    erts

    o-na

    leta

    n ko

    nfia

    ntza

    gar

    atze

    ko, g

    orpu

    tzar

    en s

    ents

    azio

    eta

    per

    tzep

    zio

    este

    roze

    pti-

    boak

    (zen

    tzum

    enak

    eta

    hau

    en fu

    ntzi

    oak)

    gor

    putz

    aren

    eta

    kan

    poko

    err

    ealit

    atea

    ren

    azte

    rket

    an E

    RABI

    LI.

    I.11.

    Mug

    imen

    duen

    zeh

    azta

    suna

    ren

    bide

    z es

    kura

    tzen

    ditu

    en a

    uker

    ak b

    alor

    atze

    ko,

    egun

    erok

    o bi

    zitz

    an e

    ta a

    dier

    azpe

    n gr

    afik

    oare

    kin

    zerik

    usia

    dut

    en e

    kint

    zeta

    n, z

    ati-

    kako

    mug

    imen

    dua

    (ikus

    men

    a et

    a m

    otriz

    a) K

    OO

    RDIN

    ATU

    .

    I.12.

    Sor

    tzen

    dire

    n ar

    azo

    txik

    iei a

    urre

    egi

    ten

    ikas

    teko

    , gor

    putz

    jard

    uere

    tan

    eta

    jola

    -se

    tan,

    eta

    oro

    har

    egu

    nero

    ko b

    izitz

    an, A

    UTO

    NO

    MIA

    eta

    EKI

    MEN

    A AD

    IERA

    ZI.

    I.14.

    Jar

    duer

    ak, b

    este

    aren

    , eki

    ntza

    ren

    eta

    egoe

    rare

    n ez

    auga

    rrie

    i ego

    kitz

    eko,

    sen

    t-sa

    zio

    eta

    pertz

    eptz

    io p

    ropi

    ozep

    tiboa

    k (g

    ihar

    re-t

    onua

    , jar

    rera

    ren

    kont

    rola

    , mug

    i-m

    endu

    en b

    erei

    zket

    a, o

    reka

    ) KO

    NTR

    OLA

    TU.

    I.15.

    Eki

    ntza

    eta

    tre

    beta

    sun

    berr

    iak

    ikas

    teko

    inte

    resa

    gar

    atze

    ko, l

    ehen

    dabi

    zi n

    ozio

    topo

    logi

    koak

    , err

    itmik

    oak

    eta

    denb

    oraz

    koak

    ber

    egan

    atuz

    , den

    bora

    n et

    a es

    pazi

    o-an

    ORI

    ENTA

    TU.

    I.16.

    Eki

    ntza

    mot

    rizen

    aha

    lbid

    eak

    balo

    ratz

    eko,

    gor

    putz

    arek

    in jo

    las

    egin

    beh

    ar d

    eneg

    oere

    tan

    eta

    egun

    erok

    o bi

    zitz

    an n

    orbe

    rare

    n la

    tera

    litat

    eare

    n au

    rkik

    untz

    a ga

    ratu

    eta

    pixk

    anak

    a ER

    AIKI

    .

    II. E

    RE

    MU

    A: I

    NG

    UR

    UN

    E S

    OZI

    ALA

    ETA

    FIS

    IKO

    A

    II.3.

    Ing

    uruk

    o ga

    uzek

    iko

    erre

    spet

    ua e

    ta ja

    kin-

    min

    a ga

    ratz

    eko

    eta

    elka

    rban

    atze

    koja

    rrer

    a ba

    ikor

    ra a

    zaltz

    eko,

    ber

    e in

    guru

    ko o

    bjek

    tu n

    atur

    alak

    edo

    arti

    fizia

    lak,

    hal

    ano

    la b

    ere

    ager

    iko

    nola

    kota

    sun

    fisik

    oak,

    fun

    tzio

    ak e

    ta e

    gune

    roko

    biz

    itzar

    ako

    era-

    bilp

    enak

    , ID

    ENTI

    FIKA

    TU.

    URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 7

  • 8

    AB

    DE

    FG

    HI

    JK

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    X XX

    X

    XX

    X

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    XX

    III. E

    RE

    MU

    A: K

    OM

    UN

    IKA

    ZIO

    A E

    TA E

    RR

    EP

    RE

    SE

    NTA

    ZIO

    A

    HIZ

    KU

    NTZ

    A

    III.1.

    Sen

    timen

    duak

    , ide

    iak,

    int

    eres

    ak e

    ta i

    nfor

    maz

    ioa

    ezag

    utze

    ko h

    izku

    ntza

    tre

    s-na

    tzat

    har

    tzek

    o et

    a ba

    lioes

    teko

    , aho

    zko

    eta

    idat

    zizk

    o te

    stua

    k (p

    erts

    onen

    arte

    koha

    rrem

    anet

    an, l

    itera

    tura

    n, ik

    asku

    ntza

    n et

    a ko

    mun

    ikab

    idee

    tan)

    INTE

    RPRE

    TATU

    .

    III.6

    . Kom

    unik

    azio

    ego

    ki b

    at b

    alor

    atze

    ko, k

    omun

    ikaz

    io e

    goer

    en e

    zaug

    arria

    k ID

    EN-

    TIFI

    KATU

    .

    III.7

    . Nor

    bera

    ren

    hizk

    untz

    pro

    dukz

    ioak

    hob

    etu

    eta

    aber

    aste

    ko in

    tere

    sa e

    ta a

    hale

    -gi

    na g

    arat

    zeko

    , oin

    arriz

    ko h

    izku

    ntza

    ren

    osag

    aiak

    eta

    egi

    tura

    k (t

    estu

    sin

    plea

    , esa

    l-di

    ak, h

    itzak

    , sila

    bak,

    fon

    emak

    eta

    gra

    fiak)

    BEH

    ATU

    eta

    AZT

    ERTU

    III.8

    . Nor

    k be

    re g

    aita

    suna

    k ba

    lora

    tzek

    o et

    a in

    tere

    sa p

    izte

    ko, a

    hozk

    o et

    a id

    atzi

    zko

    hizk

    untz

    ak E

    RLAZ

    ION

    ATU

    .

    III.9

    . Jak

    in-m

    ina

    eta

    ekim

    ena

    gara

    tzek

    o, k

    ode

    foni

    koa

    eta

    graf

    ikoa

    ERL

    AZIO

    NAT

    U(K

    OD

    ETU

    -DES

    KOD

    ETU

    ).

    III.13

    . Hiz

    kunt

    zare

    n er

    abile

    ra z

    uzen

    a et

    a ab

    erat

    sa b

    alor

    atze

    ko, o

    inar

    rizko

    hiz

    tegi

    aet

    a hi

    zkun

    tza

    egitu

    rak

    GO

    GO

    RATU

    eta

    ERA

    BILI

    III.15

    . Kul

    tur

    adie

    razp

    enek

    iko

    sent

    sibi

    litat

    ea, g

    ozam

    ena,

    arr

    eta

    eta

    inte

    resa

    gar

    at-

    zeko

    , tra

    dizi

    ozko

    ak n

    ahiz

    trad

    izio

    zkoa

    k ez

    dire

    n te

    stu

    poet

    ikoa

    k (k

    anta

    k, b

    erts

    oak,

    oler

    kiak

    , iga

    rkiz

    unak

    ...) A

    RRET

    AZ E

    NTZ

    UN

    , GO

    GO

    RATU

    eta

    AD

    IERA

    ZI.

    MAT

    EM

    ATIK

    A

    Ari

    tmet

    ika

    III.2

    6. I

    kast

    eko

    inte

    resa

    gar

    atze

    ko e

    ta e

    rabi

    lgar

    ritas

    una

    balo

    ratz

    eko,

    zifr

    en f

    orm

    a(b

    egiz

    ) et

    a iz

    ena

    (bel

    arriz

    ) ID

    ENTI

    FIKA

    TU (

    ...) .

    URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 8

  • Ari

    tmet

    ika

    III.2

    8. E

    gune

    roko

    biz

    itzan

    sor

    tzen

    dire

    n ar

    azot

    xoei

    eki

    men

    ez a

    urre

    egi

    teko

    , bilk

    e-ta

    , geh

    ikun

    tza

    eta

    gutx

    ikun

    tza

    egoe

    rei d

    agoz

    kien

    pro

    blem

    a er

    raza

    k eb

    atzi

    bat

    u-ke

    ta, k

    enke

    ta n

    ahiz

    kon

    take

    ta e

    rabi

    liz.

    Geo

    met

    ria

    III.3

    4. N

    orbe

    rare

    n au

    tono

    mia

    eta

    est

    imua

    n au

    rrer

    atze

    ko, h

    ala

    nola

    adi

    eraz

    pene

    anze

    hazt

    asun

    a ba

    lora

    tzek

    o, e

    spaz

    ioan

    obj

    ektu

    ek n

    orbe

    rare

    kiko

    eta

    elk

    arre

    kiko

    gor

    -de

    tzen

    dut

    en p

    osiz

    ioa

    ADIE

    RAZI

    eta

    esp

    azio

    aren

    adi

    eraz

    pena

    ri (g

    oian

    , beh

    ean,

    aurr

    ean,

    atz

    ean,

    ald

    e ba

    tean

    , bes

    tean

    ) da

    gozk

    ion

    mez

    uak

    egok

    i IN

    TERP

    RETA

    TU.

    PLA

    STI

    KA

    III.3

    7. N

    ork

    bere

    eko

    izpe

    neta

    n at

    segi

    na, a

    uton

    omia

    eta

    inte

    resa

    gar

    atze

    ko, s

    enti-

    pena

    k, id

    eiak

    , pen

    tsam

    endu

    ak...

    adie

    razt

    eko

    eta

    kom

    unik

    atze

    ko p

    last

    ikak

    esk

    aint

    -ze

    n di

    tuen

    auk

    erak

    eta

    bal

    iabi

    deak

    ESP

    ERIM

    ENTA

    TU e

    ta E

    RABI

    LI.

    III.38

    . Aut

    onom

    ia e

    ta s

    orm

    ena

    gara

    tzek

    o, o

    bjek

    tuen

    for

    ma,

    egi

    tura

    eta

    kol

    orea

    , gor

    -pu

    tz e

    kint

    zeta

    tik a

    biat

    urik

    (uk

    imen

    a, ik

    usm

    ena,

    gor

    putz

    -adi

    eraz

    pena

    ) AT

    ZEM

    AN e

    tapl

    astik

    a ba

    liabi

    deak

    (le

    rroa,

    pun

    tua,

    zet

    aka)

    bai

    libr

    eki,

    bai e

    ra g

    idat

    uan

    ERAB

    ILI.

    III.3

    9. S

    orm

    ena

    eta

    ekim

    ena

    gara

    tzek

    o, o

    bjek

    tuen

    for

    ma

    eta

    imaj

    ina

    plas

    tikok

    iad

    iera

    ztek

    o eg

    in b

    ehar

    dire

    n m

    ugim

    endu

    ak B

    EHAT

    U e

    ta K

    OO

    RDIN

    ATU

    .

    MU

    SIK

    A

    III.4

    6. B

    este

    en e

    koiz

    pene

    kiko

    inte

    resa

    eta

    err

    espe

    tua

    gara

    tzek

    o, h

    ala

    nola

    goz

    at-

    zeko

    eta

    sen

    tsib

    ilita

    tea

    gara

    tzek

    o, b

    este

    en e

    koiz

    pena

    k en

    tzum

    enar

    en b

    idez

    BEH

    A-TU

    (so

    inua

    , doi

    nua,

    err

    itmoa

    , har

    mon

    ia, f

    orm

    a) e

    ta in

    pres

    ioak

    AD

    IERA

    ZI.

    III.5

    2. E

    uska

    l kul

    tur

    giro

    ko f

    olkl

    orea

    n et

    a be

    ste

    mus

    ika

    adie

    razp

    enek

    iko

    sent

    sibi

    li-ta

    tean

    eta

    int

    eres

    ean

    aurr

    erat

    zeko

    , gu

    re k

    ultu

    rako

    abe

    stia

    k, j

    olas

    ak,

    doin

    uak,

    mus

    ika-

    tresn

    ak e

    ta d

    antz

    ak E

    NTZ

    UN

    , ABE

    STU

    , GO

    GO

    RATU

    eta

    gor

    putz

    aren

    bid

    ezAD

    IERA

    ZI (

    dant

    za).

    9

    AB

    DE

    FG

    HI

    JK

    XX

    XX

    X

    XX

    X XX

    X X

    URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 9

  • 10

    EdukiakURTXINTXA PROIEKTUAK ohi duenez, CD-ROM honek ere hamabi gai des-berdin lantzen ditu. Gaiari sarrera, honekin zerikusia duten beste hainbesteipuinekin ematen zaio. Ipuin batean sartu eta gero, honako jarduerok garaditzakete haurrek:

    IPUINAREN INGURUKOAK:

    Ipuina: atal honek bi aukera eskaintzen ditu:

    Ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera. Ipuinarenbertsio laburra azaltzen da testu idatzian. Audioa irakurt-zen ari den bitartean, irakurritako esaldiaren atala gorrizargiztatzen da, eta nahi izanez gero, berriro entzuteko,bozgorailua eta orrialdeak aurrera eta atzera (beharrenarabera) pasatzeko aukera dago.

    Ipuina bertsio literarioan entzun eta irudiak ikustekoaukera testu idatzirik gabe.

    Puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik. Kokaleku espazialnahasian aurkeztuko zaizkien irudietako bakoitza dagokion txokoraeramanez berreraiki behar dituzte marrazkiak. Marren laguntzarekinedo gabe egitea aukera dezakete.

    Ipuinaren abestiak. Irakurri, inprimatu eta entzuteko aukera.

    Pertsonaien memoria edo bikote karta-jokoa. Ipuinetako per-tsonaiak eta hiztegiko txartelak azpikoz gora jarriko dira. Klikatuzaurrera begira jarri eta bikoteak osatu behar dituzte. Audioaz gai-nera, irudia eta izen idatzia bistaratuko zaizkie, eta irudi bakoitza-ren kokaleku espaziala gogoratu beharko dute zer egin berehalaerabakitzeko

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 10

  • Joko honek ere hiru aukera eskaintzen ditu:- Irudi berdinak erlazionatzeko aukera.

    - Irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzeko aukera.

    - Zenbakien arteko eragiketak eta zenbakiak (emaitza bezala) erlazio-natzeko aukera.

    GAIEKIN ERLAZIOA DUTENAK

    Olerki, asmakizun eta margolanen txokoa. Gaiarekin zerikusiaduten lau igarkizun edo/eta olerki entzuteko aukera izango dute.Horrez gain, igarkizun/olerki bakoitzak marrazki zuri-beltz bat izangodu. Saguz paleta erabiliaz, haurrek marrazkia margotu eta inprimadezakete. Margolan hau ere bi eratara egin daiteke:

    Haurrak nahi duen bezala margotuaz.

    Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauen arteko eragi-keten emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz.

    Labirintoa. Kokaleku espaziala eta kontrola lantzeko balio duenjolas honetan, haurrek ibilbidean zehar dauden oztopoak gainditubeharko dituzte XANGO-ri laguntzeko. Horretaz gain, oztopo hauekbehar bezala gainditzeko programak hainbat eragiketa matematikoera egokian ebatz dezala eskatuko zaio haurrari.

    Ohe elastikoa. Zenbaki segidak aginduaren arabera osatuaz (+1, +2,+3, -1, -2 edo 3), Xango saltaka bere lagunengana eraman beharkodu haurrak.

    Margoak ezker-eskuin edota simetria jolasa. Emandako ereduarensimetrikoa eraiki behar du haurrak.

    Idazketa txokoa. Ikasgelan egindako lanaren osagarri, hizkuntzaidatziaren berreraikitze prozesuari bultzadatxo bat emateko jarduera

    11

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 11

  • da atal hau. Haurrek ekoizpen librea landu dezaten hiru testu eredudesberdin idazteko plantillak aurki ditzakete. Gonbita, postala etagutuna dira aipatu testuak, eta idazterakoan haurrak letren kolorea,estiloa eta neurria, hala nola apaingarri gisa txertatu nahi dituen iru-diak aukera ditzake.

    Hizki tortilla. Hizkuntza idatziaren kodearen jabekuntzan bultza-datxo bat emateko asmoz, era sistematikoan landu daitezkeen hain-bat jarduera eskaintzen dira atal honetan:

    - Hasierako letra falta duten hainbat hitz aurkeztuko zaizkio,haurrak hitza osa dezan.

    - Hitz baten letrak ordenarik gabe eskainiko zaizkio, bakoi-tza bere tokian ipiniaz hitza egokiro osa dezan.

    - Silabak ordena desegokian aurkeztuko zaizkio, berakordenatuaz hitza osa dezan.

    - Eredua begiratuaz eta teklatua erabiliaz haurrak hitza bereosotasunean idatzi behar du.

    12

    XANGObarrua 14/6/02 15:18 Pgina 12

  • IPUINAK eta gaiekiko lotura.GAIA IPUINA Edukiaren laburpena.1. Ikastola. HELIKOPTEROA IKASTOLAN Zuzendaria ikastolara

    helikopteroz etorri eta egindako txikizioaren ondorioz gertatzen direnak.

    2. Garraioak GULLIVER LILIPUTEN Tradizioz datorren ipuina.eta bidaiak

    3. Udazkena. ARTZAIN GEZURTIA Herri ipuina. Gezurra esatearen ondorioak.

    4. Gabonak. OLENTZEROREN OPARIA Zergatik ekartzen dizkigu Olentzerok opariak?

    5. Antzerkia MAKILAKIXKI Tradizioz datorren euskal neguan. ipuina.

    6. Inauteriak. ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN Euskal inauterietako pertsonaietan oinarritutakoipuina.

    7. Gorputza AHATETXO ITSUSIA Tradizioz datorren ipuina.

    8. Herria: ERRALDOI BEREKOIA Tradizioz datorren ipuina.elkarrekin bizi gara.

    9. Ingurunea HIRITIK MENDIRA Ikastolako haurrek mendirazaintzen. egiten duten irteeran

    gertatutakoa...

    10. Udaberrian BABARRUN ALE MAGIKOAK Tradizioz datorren ipuina.

    11. Eraikuntza. GALTXAGORRI LANGILEAK Tradizioz datorren euskalipuina.

    12. Oporrak eta MARIPERTXENTA Sorgin gazte baten ipuina.San Joan sua.

    13

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 13

  • Bilakaera(Nahi izanez gero, helduek -gurasoek, irakasleek...-haurrekin batera irakurtzeko).

    NAHI AL DUZU XANGO MATXINSALTOAREKIN JOLAS EGIN?

    14

    Programan sar

    tzerakoan, bid

    aia

    zoragarri hone

    tan lagun izan

    go

    duzun Xango m

    atxinsalto azald

    uko

    zaizu. Horren k

    antua entzun n

    ahi

    baduzu, gera z

    aitez pixka bat

    ean

    pantaila honetan

    .

    Aurrera jarraitu

    nahi baduzu, k

    lika

    ezazu sagua.

    XANGO MATXINSALTOAREN

    ABESTIA

    Bi hankaz lurra joaz

    ibilera azkarrean

    lagunekin batera

    eskolako bidean.

    Matxinsalto bat naiz ni,

    Xango deitzen didate,

    pozik nator saltoka,

    kantuan ate-joka.

    Haizea eta zaparradak,

    elurra dator segidan.

    Udaberrian sortzen dira

    arrosak eta jasminak.

    Kantuz eta jolasean

    pasako zaigu urtea.

    Neurekin ekarri dut

    eskolako motxila,

    lagunak egin ditut

    neskak eta mutilak.

    Eskolan ikasiaz,

    parkean jolastuaz,

    ...pozik gaude lagunak,

    pozik irakasleak.

    Haizea eta zaparradak...

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 14

  • Eta zein polit diren!Horra hor Xango!Pantaila honetan auke-ran dituzun ipuinenizenburuak entzun nahibadituzu, klika ezazumarrazkien gainean.Ipuin batean sartu nahibaduzu, klika ezazuberriro.

    Programatik irten nahibaduzu, Xangoren ondo-an dagoen atetxo horiklika ezazu.

    Hemen aukera handiakdituzu. Nahi duzunaaukeratutakoan, klikaezazu haren gainean etaXangok berehala esplika-tuko dizu nola jolastubehar duzun.

    Hara! Zenbat marrazki!

    Iritsi zara jolasen txokora!

    15

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 15

  • 16

    PUZZLEAK EGITEN.Pieza bakoitza bere tokira eramanez, oso irudi politak osatu-ko dituzu.

    LABIRINTOAK.

    Ttantto eta Txirritx Xangoren zain daude labirintoaren buka-eran baina nonbait bera bakarrik ezin da irten. Lagundukoal diozu? Kontuz, ordea, bidean oztopoak aurkituko dituzu-eta! Gainera, zuloak tapatzea komeni da. Horretarako, arbe-lean azalduko zaizun eragiketa ondo egin behar duzu! Ealortzen duzun!

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 16

  • 17

    MARGO, OLERKI ETA IGARKIZUNEN TXOKOA.Olerkiak eta igarkizunak, entzun eta inprimatu ahal izangodituzu. Eta gainera, dagozkien irudi politak paleta erabilizmargotu eta inprima ditzakezu. Ikusiko duzu nolakomarrazkiak aterako zaizkizun! Gainera, bi era dituzu mar-gotzeko: zuk nahi duzun bezala batzuetan eta zenbakiekadierazten dutena eginez beste batzuetan. Ea zer aukera-tzen duzun!

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 17

  • 18

    IPUINAK.Gustatzen al zaizkizu ipuinak? Oraintxe duzu, bada, aukeraparegabea ipuin zoragarri bat ikusi eta entzuteko. Nahi badu-zu, ipuina oso osorik ikusi eta entzun dezakezu, edo bestela,"motxean" entzun eta irakurri...Aukera ezazu eta klika!

    Berriro entzun nahi baduzu, klika ezazu bozgorailua. Hala bazan eta hala ez bazan, ... sar dadila kalabazan!

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 18

  • 19

    MEMORI KARTA JOKOA.Begi-bistan dituzun karta hauetan ipuinetako pertsonaiak,hiztegiko hitzak, zenbakiak, eragiketak... azalduko dira,baina oraingoz, ezkutuan daude. Kartak klikatuz agerianjarriko dituzu. Baina ez da hori egin behar duzun gauzabakarra. Ez horixe! Jolaserako hiru aukera dauzkazu, eta ezdira errazak.

    Lehen aukeran, irudi berdina duten kartak elkartu behar dituzu. Bigarrenaukeran, irudia bere izen idatziarekin. Eta azkenik, eta hauxe duzu aukera-rik zailena: karta batzuetan zenbakiak aurkituko dituzu eta bikotea osatze-ko beste karta batzuetan zenbakien arteko eragiketak (batuketak eta ken-ketak). Bada, emaitza bera duten bikoteak osatu beharko dituzu. Zaila da,oso zaila, baina denbora duzu poliki-poliki trebatzeko. Animo!

    Bikote bat osatzen duzunbakoitzean, Xango oso pozikjarriko da. Ikusiko duzu!

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 19

  • 20

    OHE ELASTIKOA.Jolas dibertigarri honetan zein matematikari trebea zarendemostratzeko aukera duzu! Xango saltaka ibiliko da oheelastikoaren gainean, baina ez nolanahi! Ezkerrean gorantzala beherantz eta zenbanaka ibiliko den aukera ezazu (+1,+2,+3 edota 1, -2, -3), eta eskuineko geziekin eror ez dadinnora joan behar duen esan behar diozu Xangori. Ea ez duenmin handirik hartzen!

    XANGObarrua 14/6/02 15:19 Pgina 20

  • 21

    HIZKI TORTILLA.Begira, Galtxagorri bihurriak azaldu zaizkigu eta Xangorenhitzak erabat hondatu dituzte, hizki tortilla galantak eginezeta noski, ezin dira irakurri! Xangori nahaste-borraste haukonpontzen lagundu behar diozu. Aukera ezazu nondikhasiko zaren!

    Lehenengo aukeran,hitz baten lehen hizkiafalta da eta zuk jarribehar diozu.

    Bigarrenean berriz,hitzak silabaka moztu-ta eta desordenandaude. Egoki elkartuz,hitza berreraiki beharduzu.

    Hirugarren aukeran,hitzak nahastutadaude, eta ez da ezerulertzen. Ordena ego-kian jarriz esaldi inte-resgarri bat osatukoduzu.

    Eta azken aukeran, ezdiote hizki bakarra ereutzi eta zuk idatzibeharko duzu izenosoa.

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 21

  • 22

    IDAZKETA TXOKOA.Txoko honetan oso gauza politak egin ditzakezu: laguneieskutitzak idatzi, urtebetetze festarako gonbitak presta-tu... Eta hori guztia marrazki eta apaingarri dotoreekin gai-nera!

    Begira, lehenik, kaxoian zer idatzi nahi duzun aukeraezazu: gutuna, postala ala gonbita. Ondoren txukun-txu-kun kaxoia itxi eta nahi duzun irudia txertatuz eta letrarikpolitena aukeratuz has zaitezke lanean!

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 22

  • 23

    MARGOAK EZKER-ESKUIN.Jolas honetan arreta handia jarri behar duzu. Ezkerreandagoen irudia bezalakoa margotu behar duzu eskuinean,baina tartean ispilu bat balego bezala. Gaizki egiten baduzudanbor soinua entzungo duzu eta ez gara horretara etorri!

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 23

  • 24

    Abestien txokoaAbestea gogoko duzu, ezta?

    Hona, hemen bada, ipuinen abestiak. Entzun, abestu eta ikasi!

    A, eta nahi baduzu abestien bilduma egin dezakezu letrak inprimatuz gero!

    GULLIVERREN BIDAIAK

    Oi lai-lairiipuin kontu-kontari.Oi lai-lairimarmarrez marmari. (Bis)

    Liliputen lili,gizon txikienen aberri,Gulliver putzura erorieta Liliputen ageri.

    Oi lai-lairi...

    Txikien zaindari,liliputarren buruzagi.Ezetz esan zion gerrari,ongi etorri bakeari.

    Oi lai-lairi...

    Halako bateanbakea lortu zuenean,agur esan eta Gullivertriste joan zen arraunean.

    ARTZAIN GEZURTIA

    Inaxio mendian ardiak zaintzen,gezurra besterik ez du kontatzen.Otsoa datorrela! Ardiak dar-dar"Lagundu, mesedez, zatozte azkar".

    Non gorde ote zen otso maltzurra?Mendira joan eta dena gezurra.Txantxetan jardutea ez da bidea,egia esatea askoz hobea.

    Behin eta berriro txantxa berdinak.Arren, isil zaitez, artzain zikina!Otso beltza dator ilunabarrez,artzainaren deiek erantzunik ez.

    Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez;sufritzen bizi da lagunik gabe.Txantxetan jardutea ez da bidea,egia esatea askoz hobea.

    HELIKOPTEROA IKASTOLAN

    Gora, gora,behera, behera,goazen Ttonttorpera!Gora, gora,behera, behera,lagunak agurtzera.

    1.- Helikoptero bat zuenRomualdo maisuak,ganbaran jarri nahi zuenaparkaleku on bat.

    2.- Bi hankak hautsita zeuzkan,kolpe latzak buruan;presaka eraman zutenazkar eriautoan.

    3.- Haurrak eskolarik gabetriste daude etxean;Ttonttorpeko eskolaradoaz autobusean.

    4.- Elkarrekin jolaseanhor dabiltza haurtxoak,txoke egin duelakohelikopterotxoak.

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 24

  • 25

    OLENTZEROREN OPARIA

    Astoa gaixo dago.Olentzero tristerik.Txabola ikatzez beterik,pilan-pilan udazkenetik.Ez dauka txabola uzterik,ez etxez etxe ibiltzerik.

    Horra, Olentzeropipa hortzetan.Gauez ibiltzen danegu hotzetan.

    Larri daude auzoan.Ikatzik ez neguan.Han egongo da Olentzero,suaren ondoan txit bero."Noiz jaitsiko da txabolatik?"galdetzen du Josepantonik.

    Horra, Olentzero...

    Bi lagun joan diraelurretan mendira."Aizu, Olentzero, zergatikez duzu ekartzen ikatzik?""Ezin dut ikatzik banatu,mesedez, astoa sendatu".

    Horra, Olentzero...

    Arrantzaka astoasendatu da gaixoa.Eskerrik asko amonarieta bere kataplasmari.Geroztik gure Olentzeroherrira jaisten da urtero.

    Horra, Olentzero...

    MAKILAKIXKI

    Makilakixki kixki, kixki.Makilakixki klas. (Bis)

    Kila makila kila.Makila kila.Makila klis klis klas.Kila makila kila.Makila kila.Makila klas. (Bis)

    Makilakixki buruan.Makilakixki lepoan.Makilakixki besoan.KILA KLISKLIS KLAS.Kixki klisklas.

    ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN

    Lantzeko herrianZiripot poz-pozik bizi zen.Kontalari aparta zenez,denek maite zuten.Ipuin polit baten trukejaten ematen zioten.Haragi pixka bat honek,gazta puska bat horrek.

    Pozik, pozik, pozik, pozikdenak pozikbai Ziripotekin Lantzen.Harroputz harroak,harroputz harroakLantzera heldu zirenMiel Otxin, Zaldiko,Miel Otxin, Zaldiko,herria hondatzeko.

    Miel Otxin eta Zaldikoeguerdi aldean,lapurretan ibiltzen zirenplazaren erdian.Ostikoz jo eta Ziripothankaz gora bota zuten.Barrez egon ziren biakgaua iritsi arte.

    Pozik...

    Nazka-nazka eginda zeudenLantzeko herrian.Lapurren aurka hasi zirenborroka bizian.Epaiketa eginda gerosutara bota zituzten.Lantzekoek ipuinakentzutea nahi zuten.

    Pozik...

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 25

  • 26

    ERRALDOI BEREKOIA

    Erraldoi bat bazen gure herrian. U! U!Haserre bizi zen egun guztian. U! U!Haurtxoen kantuak, haurtxoen jolasakez baitzituen oso gogokoak.

    U! U! U! Nireak dira zuhaitzak.U! U! U! Nireak dira loreak.U! U! U! Dena nirea delako,hemen ez da haurrik sartuko.

    Herrian ez kanturik, ez jolasik. U! U!Txori txikiak basoan ihesi. U! U!Han ez zen lorerik, ez udaberririk.Lorategian negua nagusi.

    U! U! U! Zatoz, enetxo, etxera.U! U! U! Zatoz jolas egitera.U! U! U! Loreak eta zuhaitzak,gaurtik denak dira zuretzat.

    HIRITIK MENDIRA

    Alkate jauna,entzun nire deiadarra.Entzun mendiko txori txikien negarra.

    Haserre daude katagorritxoak,sasi barneanhaserre daude zozoak.

    Bihotzez maite ditut zuhaitzak,belarra eta bizitza.Bihotzez maite ditut piztiak,kilkerrak eta txoriak.

    Makina batzuksartu ziren pagadira,hango zuhaitz eder guztiak botatzera.

    Alkate jauna,hauxe da nik zurieskatzen dizudana.Entzun, entzun, entzun.

    "Zozo eta txori txikientzatzuhaitz gehiago jartzea,katagorrientzat pagadiak,kilkerrentzat belardiak".

    AHATETXO ITSUSIA

    Behin batean errekan,udaberri goizean,kumeak jaio zirenahate baten habian.Bost eder, bat itsusi.Ikusi-makusi."Hauxe gauza zatarra"esan zuen akerrak.

    Kua, kua, kua.Kua, kua, kua.Udaberriko kantua.Kua, kua, kua.Kua, kua, kua.Goizetan entzundakoa.

    Ahatetxo itsusiaoso triste bizi zen.Beste animaliektxantxetan hartzen zuten."Ni jo egiten nautezatarra naizelako,hemendik urrun noamaite ez nautelako".

    Kua, kua, kua...

    Goiz batean zisneakhegan etorri ziren.Eta hura miraria!Zerbait ikasi zuen."Ni ez naiz ahatetxoa,zisne ederra baizik".Eta handik aurrerabizi izan zen pozik.

    Kua, kua, kua...

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 26

  • 27

    BABARRUN ALE MAGIKOAK

    Bai, bai,behi bat dut etxean,baina ez dut dirurik, (bis)ez janaririk,ez jantzirik,ez argirik,ez egurrik.Zer egingo, zer egingo?Behia saldu beharko, bai, bai!

    Bai, bai,behia saldu etababarrunak trukean. (Bis)Ni zeruraino igoko naizbabarrun aleak haztean.Hodeien gainean, horra,erraldoi baten altxorra, bai!

    Bai, bai,erraldoi handialo gelditu zenean, (bis)altxorra hartu eta ospa,zerutik etxera saltoka.Nahiko diru badut oraineta ez dut gehiago nahi.

    Ez, ez,etxean behirik ez,baina ez gaude gosez. (Bis)Ederki bizi gara orain,gu ez gaude diru beharrez.Behirik gabe baina pozez.Alai eta zorionez, bai!

    XANGObarrua 14/6/02 15:20 Pgina 27

  • 28

    GALTXAGORRI LANGILEAK

    Arraioa, hau bizitza petrala!Zangalatra eta zangalatra.Arraioa, hauxe bai zoritxarra!Zangalatra eta zangalatra.

    Xixilio miserian bizi zen,ezin asmatu lanak egiten.Sorgin baten laguntza lortu zuen:orratz-ontziko lau galtxagorri!

    "Arraioa, txitxirio-barbantsu!"esan eta di-da! egingo da."Joan sorora eta garia erein".Amen esaterako ereinda.

    Huraxe, bai, gizonaren fortuna:nahi hainbat diru eta osasuna.Behar guztiak konponduta zituen.Ez zitzaion ezer bururatzen.

    Joan basora eta adarrak moztu.Amen Jesus! esanak eginda.Teila berriez teilatua konpondu.Amen esaterako eginda.

    Xixilio urduritzen hasi zen."Geldi, arren!" oihukatu zuen.Eta geroztik lau galtxagorriekgauzak aldrebes egin zituzten.

    MARI PERTXENTA

    Sorginzuloanhamar sorgin bizi ziren,ziu-fiukahegan etortzen ziren,haurrak beldurtzera,alarmak jotzera,teilatu gainean dantzan ibiltzera.

    MaripertxentakSorginzulo utzi etahegazkineanhandik ihes egin zuen.Eta abentura askoren ondorenkanpandorre gainean geratu zen.

    Dionixiobihotz oneko itsua zen.Alaitasunez pianoa jotzen zuen.Oso lagun onakbiak egin ziren,eta kanta polit batasmatu zuten."Gaueko iluneanzuhaitzen arteanilargia ageri dabiribil batean.La-lara-la-liro,larala-laliro,larala-larala-lala,lara-liro".

    XANGObarrua 14/6/02 15:21 Pgina 28

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2002-06-07

    URTXINTXA proiektuaElkarlanean-Ikastolen Elkartea

    Zuzendaritza nagusiaIaki Lekuona

    (Ikasmaterialgintza arduraduna).

    Zuzendaritza teknikoaJosune Gereka, Ander Iturburu.

    Urtxintxa proiektuaren arduradunaItziar Elorza.

    Edukiaren diseinuaItziar Elorza, Maite Saenz

    (Urtxintxa proiektuaren koordinatzailea).

    Edukiaren garapenaJosi Oiarbide, Maite Saenz.

    Diseinu informatikoaAnder Iturburu, Oihan Odriozola.

    Programazio informatikoaXabier Etxabe, Ander Iturburu, Ibon Lpez, Oihan Odriozola.

    Diseinu grafikoaDani Fano, Petro Vera.

    MarrazkiakDani Fano, Maite Gaztelumendi, Mikel Leoz, Jesus Lucas, Elena Odriozola, Manuel Ortega, Almudena de la Torre.

    AnimazioakDani Fano, Oihan Odriozola, Yon Zubizarreta.

    Laguntza teknikoaIkastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika taldea.

    IpuinakMitxel Murua, Joxan Ormazabal, Maite Saenz.

    AudioakIrusoin S.A.

    (Ane Aseginolaza, Mikel Mendizabal, Iigo Puignau)

    Musika eta abestiakXirula Mirula taldea.

    XANGOazala 14/6/02 16:37 Pgina 2