6
XTEC programak Baliabide hau Zarauzko Antoniano ikastetxeko Haur Hezkuntzako zikloko irakasleek erabiltzen dute. Aukera asko aurkezten ditu web gune honek eta ikasle zein irakasleontzat oso espazio interesgarria da. Baliabide, jolas eta programa ezberdinak aurki ditzakegu bertan. Bai haurrak sagua edota teklatuarekin harremanetan ipintzeko jokoak, bai beren egunerokotasunetik at dauden ekintzak egiteko baliabideak eta baita eskolan landu daitezkeen zenbait gai modu erakargarriago batean lantzeko jarduera anitzak. Jarraian, web orrian aurki ditzakegun ariketa batzuk aurkezten dizkizuegu, eskolako haurrek hauetariko batzuk erabili ohi dituzte. Dena den, Haur Hezkuntza barruan etapa ezberdinetako haurrei zuzendutako jarduerak aurki ditzakegu. Kasu honetan, haurrek pantailaren azpian silueta ezberdinak aurkituko dituzte. Beraiek nahi dutena aukeratu dezakete eta hori hautatzean, horren berdina den itzala topatu beharko dute. Haurrek animalia bakoitzari dagokion gorputza topatu behar dute eta irudia osatu. Horretarako, Sagua zehaztasunez mugitu beharko dute eta asoziazio ezberdinak egin.

Xtec programak

Embed Size (px)

Citation preview

XTEC programak

Baliabide hau Zarauzko Antoniano ikastetxeko Haur Hezkuntzako zikloko irakasleek erabiltzen dute. Aukera asko aurkezten ditu web gune honek eta ikasle zein irakasleontzat oso espazio interesgarria da. Baliabide, jolas eta programa ezberdinak aurki ditzakegu bertan. Bai haurrak sagua edota teklatuarekin harremanetan ipintzeko jokoak, bai beren egunerokotasunetik at dauden ekintzak egiteko baliabideak eta baita eskolan landu daitezkeen zenbait gai modu erakargarriago batean lantzeko jarduera anitzak.

Jarraian, web orrian aurki ditzakegun ariketa batzuk aurkezten dizkizuegu, eskolako haurrek hauetariko batzuk erabili ohi dituzte. Dena den, Haur Hezkuntza barruan etapa ezberdinetako haurrei zuzendutako jarduerak aurki ditzakegu.

Kasu honetan, haurrek pantailaren azpian silueta ezberdinak aurkituko dituzte. Beraiek nahi dutena aukeratu dezakete eta hori hautatzean, horren berdina den itzala topatu beharko dute.

Haurrek animalia bakoitzari dagokion gorputza topatu behar dute eta irudia osatu. Horretarako, Sagua zehaztasunez mugitu beharko dute eta asoziazio ezberdinak egin.

Programa zabaltzean, ahots bat hasiko da hitz egiten. Haurrak menu ezberdinak aukeratuko ditu eta menu bakoitzeko jaki egokiak mahaira eraman beharko ditu kontzeptuak erlazionatuz.

Joko honen bidez trenbide bat eratu beharko du haurrak. Horretarako, piezak kokatzen joango da nahi duen moduan, maketa moduko bat osatuz. Aukera ezberdinak ditu, esaterako, trena martxan ipini dezake, geldiarazi, piezak lekuz aldatu…

Honakoan, ezkerreko pantailan ikus dezakegun moduan, zenbait animalia agertuko zaizkigu kartzelaraturik. Horiek askatzea izango da haurraren lana, hauek beren habitat naturalera bueltatu daitezen. Ildo honetatik jarraituz, kartzelako atea zabaltzeko, eskuinetik dagokion forma hautatu

beharko dute eta forma hori giltza moduan erabili atea zabaltzeko. Hori lortzean, animalia beren habitat naturalean ikusteko parada izango dute haurrek.

Honakoan haurra animalia bakoitzaren begien gainetik pasako du sagua, hau egitean argi batek animalia enfokatuko du eta haurrak begi horiek zein animaliari dagozkien ikusiko du.

XTEC web orriaren barruan bada jokoez gain, beste atal hau. Aukera ezberdinak daude bertan: argibideak jaso, jolastu, marrazkiak eta beste haurren lanak ikusi… Kasu honetan, bada ariketa interesgarri bat landareen hazkuntza azaltzen duena. Ura eta eguzkia daude, landareak hazteko behar dituen baliabideak eta ondoan markagailu bat, egunak zenbatzen doana. Haurrek birtualki landare baten hazkuntza nola ematen den ikus dezakete.

Honakoan beste ariketa bat egin dezakete. Teklatuko hizki ezberdinak zapaltzean, hauek pantilan agertuko dira, hauen tamaina eta kolorea aldatuz nahi dutena idatz dezakete ikasleek.

Honakoan planeta ezberdinen izenak zapal ditzakete haurrek saguarekin eta segituan, planeta bakoitzaren irudia bistaratuko da.

Ezagunak diren antelan ezberdinak ikus ditzakete, horretarako aurkezpenak daude prestaturik.

Guztiok dakigunez haurrek marrazketa zein artelanetarako berezko sena dutela, beraiek era librean programa baten bidez beren sen artistikoa garatu dezakete. Aukera asko ematen ditu programak: brotxak, pintzel finak, kolore gama zabala, forma ezberdinak…

Aurreko ariketen gisako beste asko ere badaude, baina horrez gain Xtec web orrian zona clic deiturikoa topa dezakegu eta hau bereziki oso interesgarria da. Eskola ezberdinek egindako proiektuak agertzen dira bertan eta horiekin lotuta teknologia berriek emandako aukerez baliatuz, gauza berriak ikasteko aukera eskintzen zaie ikasleei oso modu erakargarrian. Ariketak zikloka, gaika eta hizkuntzaren arabera banatuak daude. Horrela, demagun, Haur Hezkuntzako haurrekin gai konkretu bat landu nahi dugula, bada etapa hautatzen dugu eta horren barruan jorratu nahi dugun arloa eta ariketa ezberdinak azalduko zaizkigu. Ariketak oso anitzak dira eta aukera asko ematen dituzte, horrela, norberak interesatzen zaiona hauta dezake. Haurrei betiko jolasak eskaini gabe, honakoan bestelako aukerak eskaini diezaizkiekegu. Ez dira betiko gaiak soilik, gai asko ukitzen baitituzte jarduera hauek, haurren interesgune direnak.

Jarraian, hauetariko gutxi batzuk ikusiko ditugu:

Haur Hezkuntzako etapan frutak gaiarekin lotutako ariketak.

Gure arbasoetara jo nahi duzu? Ba honakoan, haurrei asko interesatzen zaien eta eskolan gutxitan lantzen duten gai bat: dinosaurioak.

Hau ere eskolan gutxitan lantzen da. Haurren interesguneak pilatzen dira hauetariko ariketa batzuetan. Honakoan sukaldaritza tailerraz gozatzeko aukera dute.