30

Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

  • Upload
    ehige

  • View
    2.347

  • Download
    9

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Page 2: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

HEZKUNTZA LEGEAK

Page 3: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

7 HEZKUNTZA LEGE, AZKEN 40 URTEETAN

1970 urtea

LGE – Ley General de Educación (Ley Villar Palasi)

Espainiko hezkuntza sistema osoa arautu eta egituratu zuen, lehen aldiz: OHOko 8.maila/BBB/LH/metodo didaktiko berriak, irakasle ikasketak unibertsitatean sartzea, errebalidak kendu….

1980 urtea

LOECE – Ley Centros Docentes Konstituzioaren ondoren (1978) onartutako lehenengo legea. Eredu demokratikoa ezarri zuen ikastetxeen antolaketan

1985 urtea

LODE – Ley Orgánica del Derecho a la Educación

Ez zuen hezkuntza sistema eraldatu, baina erakunde berriak sortu zituen, hala nola Eskola Kontseilua, IGEak, Zuzendaritzaren hautaketa, ikastetxe pribatuekiko ituna…

1990 urtea

LOGSE – Ley Orgánica General del Sistema Educativo

Hezkuntza sistema osoa eraberritu zen: nahitaezko hezkuntza 16 urtera arte, DBH ezartzea, Batxillergoa murritzea, ikasmaila bestera igarotzeko malgutasun handiagoa, Lhko ni maila, metodologia pedagogiko berria….

1995 urtea

LOPEG - Ley Orgánica de la Participación, Evaluación y el Gobierno

LOGSE atal batzuk berritu zituen, ikastetxeen antolaketari eta funtzionamenduari dagokienez.

2002 urtea

LOCE- Ley Orgánica de Calidad de la Educación.

2003an sartu zen indarrean, baina Errege Dekretu batek geldiarazi egin zuen haren aplikazioa, 2004ko hauteskundeetako gobernu aldaketaren ondoren.

2006 urtea

LOE - Ley Orgánica de Educación LOGSE, LOPEG eta LOCE uztartzen dituen legea, LOGSEren egiturari eutsiz. Hori da gaur egun indarrean dagoena.

Eta orain,…. LOMCE (Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa), “Wert Legea” izenez ere ezaguna. LOEaren erreforma bat da, eta 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturtean sartuko da indarrean, aurreikuspenen arabera.

Page 4: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Page 5: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

LOMCEa LANTZEKO PROZESUA

-Lehen zirriborroa: 2012ko uztailean, hezkuntza komunitatearen gehiengoari inolako kontsultarik egin gabe. Hezkuntza Ministerioaren webgunean ekarpenak jasotzeko atal bat ireki zen, oporretan (uztaila/abuztua).

- 2012ko iraila: Hezkuntzako ministroak (José Ignacio Wert) LOMCEren lehen aurreproiektuaren lehen zirriborroa aurkeztu zuen Ministro Kontseiluan.

- 2012ko urritik aurrera, autonomia erkidego eta hezkuntza erakunde eta antolakundeekiko bilerak eta kontsultak hasi ziren.

- 2012ko abenduaren 4an Legearen 2. zirriborroa argitaratu zen, eta Hezkuntzaren Sektore Konferentziaren bilera batean aurkeztu zuten, Hezkuntzako ministroa eta autonomia erkidegoak bileran zirela. Abenduaren 19an berriro bilera egin zuen Konferentziak.

- 2013ko otsailaren 14an, Legearen aurreproiektuaren 3. zirriborroa aurkeztu zen, behin betikoa. Hezkuntzako Sektore Konferentziak eta Estatuko Eskola Kontseiluak proposaturiko aldaketa batzuk jasota zeuden zirriborro hartan.

- Otsailaren 19an Estatuko Kontseiluari igorri zitzaion aurreproiektua, dagokion txostena egiteko.

Page 6: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

HAURHEZKUNTZA0-3 urte

3 urte 2 urte 0-1 urte

HAUR HEZKUNTZA3-6 urte

6 urte 5 urte 4 urte

LEHEN HEZKUNTZA 6-12 urte

Etapa amaierako proba6. maila5. maila4. mailaLehen Hezk. 2./ 3. mailako proba3. maila2. maila1.maila

DBH 4. maila16 urte

Akademikoet.amaierako proba

Aplikatuetako amaierako proba

4. akademik. 4. aplikatut.

Batxilergoko amaierako proba TITULUA BATXILERGOA

2. maila1. maila

LH ERDI MAILA 2. maila1. maila

Onarpen proba, unibertsitate bakoitzarenaLH GOI MAILArako onarpen proba

Unibertsitateko Graduko ikasketak LH GOI MAILA

Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak

2. maila1. maila

L A N

M E R K A T U A

Egitura orokorra ez da aldatuko, gaur egungo hezkuntza etapei eutsiko zaie (Haur Hezkuntza – Lehen Hezkuntza – DBH – Batxilergoa – LH ERDI MAILA / GOI MAILA – Unibertsitate ikasketak); aldaketa bakarra da DBHko etapan sartzen direla Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.

Hala ere, Haur Hezkuntzan izan ezik (LOMCEk aipatu ere ez du egiten ia), aldaketa handiak eragingo ditu etapa bakoitzaren antolaketan.

DBH TITULUA DBH TITULUA

Hezkuntza Sistemaren egitura berria

DBH 1go zikloa 13-15 urte

Hobekuntza programak 3.mailaHobekuntza programak 2.maila 1.maila

Page 7: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

LOE3. ZIKLOA

6. maila5. maila

2. ZIKLOA

4. Maila3. maila

1 . ZIKLOA

2. maila1. maila

DBHko txostena

Ebaluazio diagnostikoa

LOMCE6. maila

5. maila

4. maila

3. maila

2. maila

1.. maila

DBHko txostena

Etapa amaierako ebaluazioa Probaren diseinua: Madrilgo Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa

2. edo 3. mailan banakako ebaluazioa

- Lehen Hezkuntzan, sei maila (orain 3 ziklo ditu)- 3. maila amaitzean, ebaluazioa egingo zaie ikasle guztiei, hizkuntza eta matematika gaitasuna neurtzeko. Irakasleak erabakiko du zer neurri berezi ezarri proba horiek gainditzen ez dituen ikasleari (maila errepikatzea barne)- 6. maila amaitutakoan, ikasle guztiei Lehen Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa egingo zaie, baina ez du ondorio akademikorik izango. Proba horren irizpide eta ezaugarriak estatuak zehaztuko ditu, ikastetxeetan bertan egingo da eta ikastetxetik kanpoko irakasleek zuzenduko dute.- Natura Zientziak eta Gizarte Zientziak bereiziko dira (orain, irakasgai bakarra da, Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezaguera).- Desagertu egingo da 6. mailako Herritartasuna irakasgaia, baita emakumeen eta gizonen arteko berditasuna lantzeko helburuak ere.

LEHEN HEZKUNTZA

Page 8: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

DBH 1. maila

DBH 2. maila

DBH 3. maila

Aukera askeko irakasgaiak Batxilergoko ibilbideetarako

DBH 4. maila

DBHko Graduko

Titulu bakarra

Curriculumaren DibertsifikazioaP C P I

BATXILERGOA

DBH 1. maila

DBH 2. maila

Matematika espezifikoa 4.mailako ibilbideetarako

DBH 3. maila

4. maila PRE- F P

4.Maila PRE-BACH.

tituLu bakarra

DBH bi ziklotan bikoiztuko da:

-1. zikloa (1., 2. eta 3.)

-2. zikloa: ikasturte soil bat (4.), baina bi ibilbiderekin: irakaskuntza akademikoak (Batxilergorako bidea) eta irakaskuntza aplikatuak (Lhrako bidea)

- Oinarrizko LH bat sortuko da, eta hara bideratuko dira ikasleak 14/15 urtetik aurrera

DBHKO GRADUATUA BI

TITULU

LH Erdi Maila BATXILERGOA

Oinarrizko LH 2 urte

Oinarrizko LHko titulu

teknikoa

Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak

LOMCE LH Erdi Maila

Ebaluazio diagnostikoa

LOE DBH

Page 9: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

DBH 1. maila

DBH 2. maila

Matematika espezifikoak, 4.mailako ibilbideetarako

DBH 3. maila

LH Irakaskuntza aplikatuen aurreko 4. maila

LH ERDI MAILA BATXILERGOA

Oinarrizko LH 2 urte

DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa

-3. maila: 4. mailako ibilbideetarako irakasgai espezifikoak.- 4. maila: bi ibilbide, aukeran: irakaskuntza aplikatuak edo akademikoak.- Curriculumaren dibertsifikazioaren ordez, ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak planteatzen dira.

- Etapa amaierako ebaluazioa (Errebalida), bi ibilbideak bereizita; beharrezkoa izango da gutxienez 5 bat ateratzea, DBHko titulua lortzeko. Proba ikastetxean bertan egingo da, baina irizpideak eta ezaugarriak Estatuak finkatuko ditu, eta ikastetxetik kanpoko irakasleek egingo dute zuzenketa-DBHko amaierako kalifikazioa: ikasturtean batez bestekoaren %70 / kanpoko ebaluazioko notaren %30-DBHko-irakaskuntza akademikoetako tituluak bidea ematen du Batxilergora sartzeko. DBHko-irakaskuntza aplikatuetako tituluak bidea ematen du LH Erdi Mailako Zikloetara sartzeko.-Oinarrizko LHko titulu teknikoa LH Erdi Mailara eta DBHko amaierako ebaluaketara joateko bidea.

Oinarrizko LHko titulu

teknikoa Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak

Titulua lortzen ez badu, ikasleak egiaztagiri bat eskuratuko du, egindako ikasmailen berri ematen duena.

DBH

ebaluaketak

DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa

BATX. Irakaskuntza akademikoen aurreko 4. maila

Page 10: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

LOE

Arteak Zientziak eta Teknologia

Giza eta Gizarte Zientziak

BATXILERGOA

Arteak Zientziak

Gizarte Zienztiak

Giza Zientziak

BATXILERGOA

Desagertu egingo da Teknologikoa

1. maila

2. maila 1. maila

2. maila BATXILERGOKO TITULUA

HAUTAPROBA- Batxilergoko batez besteko nota %60- Hautaproba %40

Amaierako Ebaluazioa, Titulua lortzeko, estatu osorako irizpide eta ezaugarri komunekin. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa, eta ikastetxeaz kanpoko orakasleen kalifikazioa. Gutxienez 5eko kalifikazioa lortzen ez bada, ikasleak ez du lortuko Batxilergoko titulua, eta ezingo du sartu Unibertsitatean.

BATXILERGOko TITULUA

Hautaprobak ezabatuko dira. Unibertsitateek honako irizpide hauetako bat edo batzuk erabil ahal izango dituzte: a)Batxilergoko amaierako kalifikazioa.b) Batxilergoan ikasitako irakasgaiak eta modalitatea.c) Irakasgai jakinetan lortutako kalifikazioak.d) Prestakuntza akademikoa edo lanbide prestakuntza osagarria.Ikasleak onartzeko beste prozedura batzuk ere ezar daitezke: ebaluazio espezifikoak, ezagutzena eta ahalmenak…..Sarbideko kalifikazioa: %60 Batxilergoa / %40 proba

Unibertsitateko Graduko ikasketak

LOMCE

Gradu bakoitzeko gutxieneko nota

Unibertsitateko Graduko ikasketak

Irakasgai guztiak gaindituta, LH Erdi Mailara eta Goi Mailara sartzeko aukera

LH Erdi Mailarako eta LH Goi Malarako sarbidea

Hautazkotasuna eta modalitateko irakasgaiak murrizten dira

BATXILERGOA

Page 11: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

DBH 1. maila

DBH 2. maila

Matematika espezifikoak, 4.mailako ibilbideetarako

DBH 3. maila

LH Irakaskuntza aplikatuen aurreko DBH 4. maila

ERDI MAILAKO Heziketa zikloak

Erdi Mailako Teknikari titulua

Oinarrizko LH: 2 urte Sarbidea: 14/15 urte eta DBH 3. maila gaindutu gabe, edo 2. mailan errepikatzen

DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa

Oinarrizko LHko titulu

teknikoa

GOI MAILAKO GRADUETAKO

Heziketa zikloak Goi Mailako Teknikari titulua

- Onarpen prozeduraren bat gainditu ondoren onartua izatea eta Batxilergoko titulua, Unibertsitatekoa edo Lhko Erdi Mailako edo Goi Mailako Teknikari titulua edukitzea, edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren rgiaztagiria edukitzea

Batxilergoko titulua lortzeko aukera, Batxilergoko amaierako ebaluazioa gaindituta.

DBHKO Graduko titulua (irakaskuntza aplikatuak) / Oinarrizko lanbide titulua/ Batxilergoko titulua / Unibertsitate titulua / Lanbide Heziketako Erdi Mailako edo Goi Mailako Teknikari titulua-Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria edukitzea.- Sarbide proba espezifiko beste batzuk

Zuzeneko sarbidea

aukera

Bidezko sarbidea

LANBIDE HEZKUNTZAREN EGITURA: Hiru maila bereizko dira Oinarrizkoa / Erdi Mailakoa / Goi Mailakoa

Onarpen prozwsu jakin bat gaindituta, Graduko Unibertsitate ikasketara sartzeko aukera.

Onarpen prozedura

LH DUALA ?Madrilgo Gobernuak

arautu eta Autonomiek garatuko dutela besterik

ez da esaten

LANBIDE HEZIKETA

Page 12: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Page 13: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPENA

L O E

Etapa guztietako irakasgaien edukiak honako proportzio honen arabera zehaztuko dira:

-Hezkuntza Ministerioa: %55- Autonomia erkidegoko administrazioa (Euskadi): %45

L O M C E

Ehuneko horiei jarraituz zehaztuko dira (%55-%45) Haur Hezkuntzako 2. zikloko irakasgaien edukiak, arte irakaskuntzetakoa, lanbidekoenak eta kiroletakoenak. Baita LANBIDE HEZKUNTZAKO irakasgaien edukiak ere.

Gainerako edukiei dagokienez, beste planteamendu bati jarraituko zaio. Irakasgaien artean hiru kategoria bereiziko dira, horietako bakoitzak trataera berezi bat izango duela, bai orduen kopuruan, baita curriculumaren zehaztapenean ere.1.- ENBORREKO IRAKASGAIAK2.- IRAKASGAI ESPEZIFIKOAK3.- AUTONOMIA ERKIDEGOEN ESKUMENEKO IRAKASGAIAK

Curriculuma deritzo irakaskuntza bakoitzerako ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuak osatzen dituzten elementuen zehaztapenari.

Page 14: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

1.- ENBORREKO IRAKASGAIAK

Gobernu Zentraleko Hezkuntza Ministerioak definituko ditu edukiak, eta hark ezarriko ditu, halaber, ebaluazio irizpideak eta gaitasunen lorpenerakoak, ebaluazio estandarrak eta gutxieneko ordutegia (%50, etapa guztietan). Hauek izango dira etapa bakoitzeko enborreko irakasgaiak:

- Lehen Hezkuntza: Natura Zientziak, Gizarte Zientziak, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza.

- Batxilergoa: modalitate bakoitzak bere enborreko irakasgaiak ditu, hala nola: Filosofia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, Atzerriko Lehen Hizkuntza, Ekonomia, Historia…

Ebaluazioko amaierako probetan (titulu ofizialak eskuratzeko gainditu beharrekoak) enborreko irakasgaien blokeko gai guztiak, espezifiko batzuk eta, nahitaez, hizkuntza ofizialkidea (euskara) eta haren literatura sartuko dira.

Page 15: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

2.- IRAKASGAI ESPEZIFIKOAKEdukiak, irizpide metodologikoak eta ordutegia (Madrilek ezarritako gehieneko %50ekoaren barruan) autonomia erkidegoko administrazioak zehaztuko ditu (Euskadi).- Lehen Hezkuntza: Gorputz Heziketa, Erlijioa edo Kultura eta Gizarte Balioak, Arte Hezkuntza, Atzerriko Bigarren Hizkuntza. - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Gorputz Heziketa, Erlijioa edo Kultura eta Gizarte Balioak, Kultura Klasikoa, Hezkuntza Plastikoa eta Bisuala, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduerarako Hastapena, Musika, Teknologia, eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza).

3.- AUTONOMIA ERKIDEGOEK KONFIGURATZEKO IRAKASGAIAK

Edukiak, irizpide metodologikoak eta ordutegia autonomia erkidegoko administrazioak (Euskadi) zehaztuko ditu (Euskadi).. Ordutegia Madrilek beste irakasgaietarako eta autonomia erkidegoak gainerakoetarako zehaztutakoaren araberakoa izango da. Atal honetan sartuko litzateke hizkuntza ofizialkidea eta haren literatura, gure kasuan, euskara eta euskal literatura, eta autonomia erkidego bakoitzak sar dezakeen besteren bat.

Etapa amaierako ebaluazioko azken probak gainditu behar dira titulu ofizialak eskuratzeko, eta proba horietan sartuko da irakasgai espezifikoen blokeetan ikasitako irakasgaietako bakoitza eta hizkuntza ofizialkidea (euskara) eta haren literatura.

Page 16: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

(Disposición Adicional 38 – Lengua castellana y lenguas cooficiales)

Laburbilduz: Murgiltze eredua (D eredua) onartzen da, baina familiak horrela nahi izanez gero gazteleraz ikasteko aukera egon behar da; eta kasu honetan gazteleraz eta euskaraz, ikasteko hizkuntza bezala erabiliko dira, biak ordutegi orekatu batekin.

HIZKUNTZA KOOFIZIALEN TRATAERA (EUSKARA)

“Hobekuntza batzuk egon dira hirugarren eta azken zirriborroan:

Hizkuntza koofizialetaz eta “babes legala duten hizkuntzetaz” hitz egiten du.Ikasleek gaztelania eta dagokion hizkuntza koofiziala ulertu eta komunikatzeko gai izan behar dela jasotzen du. Aukera ematen du linguistikoak ez dira beste irakasgaiak hizkuntza koofizialetan emateko, beti ere eskaintza alternatiboa baldin badago gaztelaniaz ikasteko diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan.

baina…..

- Gurasoek aukeratzen duten eredua eskaintzen ez badute diru publikoarekin finantziatutako ikastetxeek, ikastetxe pribatu baten gastuak ordaindu beharko ditu Administrazioak.- Testu osoan zehar hainbat aldiz jasotzen da ikasleek duten eskubidea azterketetan Hizkuntza Koofiziala eta Literaturaz salbuetsita egoteko.- Azken finean, ez du aukerarik ematen ikasle guztiak euskaldunduko dituen eredu baterantz egiteko.

Page 17: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Page 18: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

GARRANTZIZKO

BESTE HAINBAT

ALDAKETA

Page 19: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN PARTAIDETZA IKASTETXEAREN KUDEAKETAN

Eskola Kontseiluak galdu egingo du erabakitze ahalmena, eta kontsulta soilerako organo bihurtuko da ia; ez da izango erabaki organoa, orain arte bezala:

- Proiektuak eta arauak ebaluatzea ONARTZEA.

- Ikastetxearen urteko programazio orokorra ebaluatzea ONARTZEA.

- Ikastetxeko zuzendaria aukeratzen parte hartzea (baina ordezkaritza murritzagoarekin*)

- Ikasleen onarpenari buruzko informazioa ematea ERABAKITZEA.

- Beste erakunde batzuekiko lankidetzarako irizpideen berri ematea ZEHAZTEA

Eskola Kontseiluak zituen eskumen horiek guztiak, onartzea, erabakitzea, zehaztea... ikastetxearen zuzendaritzaren esku geldituko dira

* Eskola Kontseiluaren ordezkaritza galtzea ikastetxeko zuzendaritzaren aukeraketan. Orain, zuzendaria batzorde batek aukeratzen du; batzorde hori Eskola Kontseiluak aukeratutako hezkuntza komunitateko kideek osatua da, nagusiki, eta gutxieneko ordezkaritza izango du administrazioak. LOMCErekin ere, zuzendaritza batzorde batek aukeratuko du, baina batzorde horretako kideen %50 administrazioak izendatuak izango dira, eta, horrela, gutxiengo izango dira ikastetxe bertako hezkuntza komunitatearen ordezkaritza. Gutxienez %30 eta gehienez %50ekoa izango da ordezkaritza hori (eta horien %50 klaustroko kideak izango dira)

Page 20: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

ERLIJIOA IRAKASGAIA ETA HAREN ORDEZKOA SENDOTZEA

Ikasleek nahitaez aukeratu beharko dute Erlijio Konfesionala edo haren ordezkoa (Kultura eta Gizarte Balioak, Lehen Hezkuntzan /Balio Etikoak, Bigarren Hezkuntzan).Beraz, indargabetu egingo da ikasle bakar batek ere Erlijioa irakasgaia ez aukeratuz gero denbora hori curriculumeko irakasgaiak lantzeko erabiltzeko gaur egungo aukera.

Erlijioa edo haren ordezkoa irakasgai espezifikoak izango direnez, haiei eskainitako ordu kopurua beste batzuen adinakoa izan daiteke, hala nola, Gorputz Heziketarena, Plastikarena……..adinakoa, eta irakasgai ebaluagarriak dira,gainera, nahiz eta etapa bakoitzaren amaierako irakasgaietan sartu ez.Erlijioko curriculuma eliz agintariek erabakiko dute, irakasle hautagaiak bezala.

Desagertu egingo da Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaia

Page 21: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

- Ikastetxe pribatu itunduekiko itunen iraupena lau urtekoa izan ordez, sei urtekoa izango da Lehen Hezkuntzan, oro har, eta aukera irekiko da derrigorrezkoen ondorengo etapetan ere itunak lortzeko.

- “Gizarte eskaria” kontzeptua sartzen da eskola plaza berriak sortzeari dagokionez; bide horretatik, litekeena da ikasgela pribatu gehiago ituntzea, nahiz plaza publiko hutsak egon.

- Kanpo azterketetako emaitzen rankingak argitaratzeko baimena ematen da. Hau da, etapa amaierako ebaluazioak, titulu ofizialak lortzeko nahitaezkoak izateaz gainera, ikastetxeak beren emaitzen arabera sailkatzeko erabili ahal izango dira.

- Aukera izango da ikasleak sexuen arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak ikastetxe itundu bihurtzeko.

- Ikastetxeak beren eskaintzako ibilbideen, curriculumaren espezializazioaren, bikaintasunaren, eskola errendimenduaren hobekuntzaren… arabera espezializatzea sustatuko da.

Page 22: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

EUROPA 2020 HEZKUNTZA HELBURUAK

HELBURUA

2010eko egoera 2020rako helburua Euskadiko gaur egungo egoera (2010.urtea), Espainiaren helburuarekin alderatuta (2020. urtea)Euskadi Espainia Euskadi

Espainia

1.- Haur Hezkuntzaren estaldura maila 2. zikloa (3-6urte)

% 100 %99,4 % 100 %99,87 Lortua

2. DBHko titulua lortzen duten ikasleen tasa

% 88,5 %74,1 % 90 % 85,29 Lortua (3,2 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik gora)

Eskola Porrota tasaren ehunekoa (DBHko titulua lortzen ez dutenak)

% 11,5 %25,9

3.- Ikasketak garaia baino lehenago uzten dituztenen tasa (DBHko titulua lortzen duten ikasleak, goi mailako ikasketarik egiten ez dutenak

% 12,6 %28,4 % 8,6 %14,82 Lortua (2,22 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik behera)

4.- Goi Mailako tituluak dituzten gazteen ehunekoa

% 60 %40,6 % 68 %45,78 Lortua (14,22 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik behera)

5.- Prestakuntza jarraitua / bizitza osoan zeharreko ikaskuntza

% 13 %10,8 % 16 %15,18 Lortzeke(%2,1 falta da Espainiaren 2020rako helbururako )

Page 23: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

LOMCEri buruz beste informazio batzuk:

- EZARTZEKO EGUTEGIA

-KOSTUAREN AURREIKUSPENA

Page 24: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

LOMCE BOEn argitaratzen denetik 14 hilabeteko epea igarota hasten den lehen ikasturtea

- Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailak- DBHko 1 eta 3. mailak- Batxilergoko 1. maila- Oinarrizko Lhko 1. maila

Onespen prozesua:

- Estatu Kontseiluaren txostena (2013-02-19an sartu zen organo horretan)- Kontseilu Ministroaren bilkuran lege proiektua onartzea - Gorte Nagusiei igortzea (Diputatuen Kongresua eta Senatua), eztabaidatu eta onar dezaten.- BOEn argitaratzea:•BOEn 2013ko uztaila baino lehenago argitaratuz gero, LOMCE 2014ko irailean sartuko litzateke indarrean (2014-2015 ikasturtean).

* BOEn 2013ko uztailaren ondoren argitaratuz gero, LOMCE 2015eko irailean sartuko litzateke indarrean (2015-2016 ikasturtean).

LOMCE EZARTZEKO EGUTEGIA(Laugarren Azken Xedapena)

Hurrengo bi ikasturteak - Ebaluazioak, eta gainerako mailetan aplikatzea

Page 25: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

EZARPENAREN LEHENENGO HIRU URTEETAKO KOSTUA

- 1. urtea: 22.984.026,00- 2. urtea: 130.001.800,75- 3. urtea: 255.541.337,26

GUZTIRA: 408 milioi euro

Guztizko zenbateko hori Gobernu Zentralak bere gain hartu beharreko zuzeneko kostuak dira.

LOMCE EZARTZEAK EKARRIKO DUEN KOSTUAREN AURREIKUSPENA

SENDOTZE KOSTUAK Ezarpenak iraungo dituen hiru urteen ondoren, sendotze fasea hasiko da (2020ra arte). Fase horretan, autonomia erkidegoek ordaindu beharko dituzte legeak sortuko dituen zeharkako kostuak; gastu horietan, berebiziko eragina izango du ikasketak garaia baino lehenago uzteko indizearen murrizketak –zenbat eta ikasle gehiago aritu hezkuntza sisteman, orduan eta gehiago inbertitu beharko da–. Hau da, autonomia erkidegoen inbertsio ahalmenak eragina izango du legea arrakastaz sendotzeko aukeran. GUZTIRA: 927 milioi euroLegea ezartzeko garaiko kostuak autonomia erkidegoek beren gain hartu eta kudeatu behar dituzte.

Page 26: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK
Page 27: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

Euskadiko hezkuntza komunitate osoaren ahaleginak bateratzeko xedez, otsailaren 9an “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI” manifestua aurkeztu zen, Bilbon. Sorreran, hogei hezkuntza eragilek sinatu zuten manifestu hori.Funtsean, LOMCE ezartzeak ikasleen hezkuntza prozesuan eta hezkuntza sisteman bertan izan ditzakeen ondorio larriak salatu nahi dira manifestuaren bidez, eta euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatu.

Agiri hori ikastetxe guztiei helarazi zaie, erabaki eta partaidetza organo guztiek (Eskola Kontseilua, IGEa,…) sina dezaten. Era berean, atxikimendua eskatu zaie erakunde ofizialei, alderdi politikoei, elkarteei eta euskal herritarrei, oro har, euskal gizartearen gehiengoa LOMCEren kontra dagoela adierazteko eta, hala, lege hori atzera bota dezaten eskatzeko.

SINATZAILEAK : EHIGE, BIHE, SAREAN, IKASTOLEN ELKARTEA, ERKIDE IRAKASKUNTZA,SORTZEN-IKASBATUAZ, KRISTAU ESKOLA, BIDELAGUN, IKASLE ABERTZALEAK, HETEL, IKASLAN, CCOO, FETE-UGT, HETEL, EIB, ELIZ BARRUTIKO IKASTETXEAK, IKASGILTZA, KONTSEILUA, HIK HASI.

MANIFESTUA

Page 28: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

EHIGEk LOMCEri buruz landutako webgunea : www.ehige.org/lomce

Page 29: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK

EHIGEk FAMILIENTZAT ARGITARATUTAKO INFORMAZIO ORRIA

Page 30: Zein aldaketa ekarriko lituzkeen LOMCEK