Download pdf - 527 guaixe

Transcript
Page 1: 527 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 23, ostirala • 2. aroa • 527. zenbakia

Osasungintzaeuskalduntzeko,elkarlanean lanera >>7

Sakanako lau irakurle taldeakelkartzen hasi dira >>15

>>9/16

Askapenakoauzipetuak laninternaziona-lista defenditudute >>8

>>5

SakanakoHerriLasterketabihar Urdiainen

>>11

Sakanakoeskaintza zabala

eskura

Irakasleak Sakanaz janzten

Igandeangoizaldean ordu

aldaketa,03:00etan

02:00ak izangodira

Page 2: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaLiguori abesbatza. Lastailaren 24an,larunbatean, 19:30ean (meza ondoren)Irurtzungo elizan.

Disei opera band. Lastailaren 24an,larunbatean, 20:00etan Olatzagutikokultur etxean.

Ploc…ploc…plik. Lastailaren 25ean,domekan, 17:00etan eta 18:15eanOlatzagutiko kultur etxean. 0-4 urteaarteko haurrendako. 40 plaza saioko. .Pasadas las 4.MagiaMundu magikoa. Lastailaren 23an,ostiralean, 22:30ean OlatzagutikoBarandi tabernan. 16 urtetikgorakoendako. Txan magoa. Doan.

AntzerkiaNómadas. Lastailaren 23an, ostiralean,22:00etan Irurtzungo kultur etxean. Lallave maestra.

Insatisfechas. Lastailaren 24an,larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Fyx distribuciones.

La gran aventura. Lastailaren 25ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Marcel Gros.

ZinemaFuerza mayor (Turist). Lastailaren23an, ostiralean, 21:45ean etalastailaren 25ean, domekan, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Ma ma. Lastailaren 23an, ostiralean,22:00etan eta lastailaren 25ean,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

IrteerakEuskaraz bizi nahi dut eguna.Lastailaren 25ean, igandean,10:00etan Irurtzungo plazatik.Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleentopagunea.

Mendi irteerakZuriza-Oltzako oihana. Lastailaren25ean, igandean, 6:00etanOlatzagutitik abiatuko da autobusa.Sakanako Mendizaleak.

Bizikleta irteerak Suances, Besaiako bide berdea.Lastailaren 25ean, domekan, 6:00etanAltsasuko autobus geltokitik. 42,5 km.Mank eta Barranka txirrindulari taldea.

ErakusketakIV. Arte Azoka. Azaroaren 8ra,astegunetan, 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.ARTebide.

LiteraturaArimen maisua, IreneNemiroskyrena. Lastailaren 29an,ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian. Etxarrikoirakurle taldea.

TailerrakPsiko-estimulazioa etxean.Lastailaren 27an, asteartean,18:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Laura Morenoneuropsikologoa. Josefina Arregiklinika.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 23an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 25ean, domekan,

20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Etxarriko aukera berdintasunabatzordearen batzar irekia.Lastailaren 28an, asteazkenean,19:00etan Etxarri Aranazko

udaletxean.

Etxarriko ingurumena lanakbatzordearen batzar irekia.Lastailaren 29an, ostegunean,19:00etan Etxarri Aranazkoudaletxean.

EnaiZORIONAKpotxolo!!Urte bat beteko duzu.Muxu pila bat aiton-amonaren partez.

EnaiGure etxeko txikiak urte bat beteko du. ZORIONAKpolita!!Muxu potolo bat familiaguztiaren partez.

Irati Igoa ReparazZORIONAK Irati aur-ten biandu xamar gaiz-te hurrengo urtien eztapasatuko muxu haundibet denon partez.

UrritzZortzigarren urtebete-tzean ZORIONAK

etxeko txapeldunari. Ondo-ondo ospatuetxeko guztien partez.

Jurgen BaldaAnsoBat, bi... eta hiru!! ZORIO-

NAK rubio!! Dagoeneko 3urte bete ditu gure bihurri-txoak. Segi irrifar polit ho-rrekin. Mila muxu Ekhi, Ma-ttin, aitatxo eta amatxo.

lastailak 23-29Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Inhar OngayZORIONAK

saltseriko!!! 5. urte!!Jaso muxu potolo batIraia, Oier eta izebarenpartez!

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Igandean jende ugari pasatu zen Arte Azokatik.

Page 3: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a 3

ezkaatza >>

Domu Santu Eguna 2015

Oraindikzuen begiak

argitzekomoduko

hainbestegauza dago

egiteko

Nafarroak hegoaldeko 15ekoizleren produktuz osatutakosaskiak azaroaren 8ra arte eskadaitezke. Etekinak Lodosa etaSartagudako ikastolak, Erriberako AEK eta Sortzenek Deredua Nafarroa osoan zabaltzekoekimenak bulkatzera bideratukodira

Kontsumo arduratsuaren ideianoinarrituta, Nafarroako hegoal-deko 15 nekazarien kalitatezkoproduktuekin kutxak osatu etazuzenean saltzen ditu Errigorak.Kutxa bakoitzak 50 euro balioditu eta kutxa bakoitzaren %25Nafarroako hegoaldeko euskal-gintzari bideratzen zaio. Horihorrela da kutxak osatu eta bana-tzeko auzolan erraldoia egitendutelako Zazpiak Bat harremansareak, Sortzenek, AEKk, Ikas-tolen Elkarteak eta Errigorak.Denen artean egia bihurtzen dutekanpainaren leloa: Nafar hego-aldeko uzta, euskarari puzka.

Joan den urtean Euskal Herri-ko 200 herritan izan ziren Erri-gorako banaketa puntuak eta12.000 kutxa salduz 160.000 eurolortu ziren. Sakanan ere oihar-tzuna izan zuen kanpainak 412eskaera egin baitziren. Lauga-rren urtez, prest daude eskaerapuntuak. Azaroaren 8ra arte egin

daitezke eskaerak bai Sakanako20 tokitan bai www.errigora.eus

bidez. Saskiak jaso eta ordain-tzea azaroko azken bi asteetaneginen da.

Eskaera puntuakHerria TokiaIrurtzun PikuxarIrañeta ElkarteaUharte Arakil Anaiak taberna

Mendikoa KafetegiaArruazu OstatuaLakuntza Aliprox

Tania arraindegiaBittori

Arbizu Karrika tabernaEtxarri Aranatz Udaletxeko estalopean

Kaxeta Liburu-dendaPortuko OkindegiaAndra Mari Ikastola

Bakaiku ElkarteaIturmendi Aizkozar ElkarteaAltsasu Itsasi euskaltegia, AEK

Biltoki TabernaPortuko OkindegiaIñigo Aritza Ikastola

Olatzagutia Barandi taberna

Hiru proiektutarabideratuko da dirua• Lodosako Ibaialde eta VianakoErentzun ikastolak bizirik iraute-ko ezinbesteko duten elkartasunekonomikoa indartzea. • Erriberako AEKren ekonomiaegoera arintzea, beka fondoahanditzea eta zabaltzea eta sus-tapen kanpaina garatzea. • D eredua Nafarroa osora zabal-tzea bilatzen duten ekimeneta-ra bideratuko du Sortzenek.

Kutxan zer?

Ardo beltz botila, litro erdikooliba olio birjina estra botila,melokotoia almibarrean, orbu-ruak, potxak, karduak, mahatszukua, almendrak, pikillo piperontzi txikia, pikillo piper ontzihandia, zainzuriak, melokotoimarmelada eta pikillo piperuntapana.

Eskutik eskura

Izen hori du Errigorak otsaile-an eta maiatzean sustatzendituen kanpainak. Aurrenekoanolioa, bigarrenean kontserbakeskuratu daitezke, ekoizleenjatorrizko prezioan.

Hartu eta eman, Errigora

Errigorako antolatzaileak, ekoizleak eta onuradunak aurkezpenean.

PlazaolarendakoEuropako Bide Berdeen bikaintasun saria Bide Berdeen Europako Elkarteak(AEVV-EGWA) bikaintasuna eta eki-men eredugarriak aitortzeko hiru-na sari banatu zituen aurreko osti-ralean. Belgikako Namur hirian Pla-zaola Turismo Partzuergoakbikaintasunaren 2. saria jaso zuen.Haren buru Natalia Azkonak jasozuen saria. Patzuergoko kide da Ara-kilgo Udala. Bide Berdeen Europako Elkarteak“bide hauen ezaugarriak ongienintegratzen dituen eta euren balo-re espezifikoengatik eredugarriakdiren Europako bide berdeak” sari-tzen ditu horrela. Eta Plazaolarenkasuan partzuergoa sortu zenetikegindako lana eta izandako pertse-berantzia aitortu dio; baita inguru-ko udalen onurarako Plazaolako bideberdea egokitzeko eta haren proiek-zioan eta turismo garapenean egin-dako lana ere.Bestalde, Maitena Ezkutari Nafa-rroako Gobernuko Turismo Zuzen-dari izendatu zuten irailean etahura ordezkatzeko Plazaola Turis-mo Partzuergoak egindako deialdipublikora 14 pertsona aurkeztuziren. Etxarriarra postuan ordez-katu duena Gustavo Ortiz deBarron da; astearteaz geroztik arida lanean.

SAKANAArakil»

Page 4: 527 guaixe

Fikziozko egoera batean, zeinetanherritarrak ahaldundu diren,albiste buru bat izan liteke ‘Aterada Yolanda Barcina Nafarroakopresidente ohia zigortzen duenepaia, kargu publikoetan politika-ri putre moduan jokatzeagatik’.

Leporatutako faltak ugariakizan ziren, eta hona hemen haien-gatik Barcinak jasotako zigorrak:lehenengoa, jarrera nartzisista

eta handiustea azaltzea, eta muga-rik gabe agintekeriaz jokatzea.Horregatik, apaltasunarena denkolore moreko maindire soil batezestalita, hilabete batez eguneansei orduz Iruñeko Gaztelu Plazanjendaurrean egon beharra; biga-rrena, enpresa txiki eta ertainenkontra eta kanpoko multinazio-nalen alde sutsuki jardutea, hala-ber, zerbitzu eta ondare publiko-

ak esku pribatuetan uztea. Horre-gatik, bere ondasunak bahitu,bertako ekonomia sustatzeko pla-netan erabiltzeko; hirugarrena,‘krisiaren’ kudeaketan behar-tsuenen kaltetan, elite ekonomi-koen alde lotsagabeki aritzea.Horregatik, bost urtez asteanhamar ordutan behartsuenenaldeko auzolanetan aritu beharra;laugarrena, Nafarroan berezkoa

den euskal kulturaren, Olentze-roren eta Gaztelu Plazako beza-lako kultur ondarearen kontraetenik gabe aritzea. Horregatik,bost urtez astean hamar ordutankultur ondarea berreskuratzekoauzolanetan aritu beharra; bos-garrena, ate birakariak baliatu-ta, egindako mesedeengatik200.000 euroko soldata onartzea.Horregatik, jarduera profesiona-

leko dirutzatik bost urtez gutxie-neko soldatatik goitikoa bahitu,behartsuenen alde erabiltzeko.

Herritar ahaldunduen epailetzahorrek zigor hori ereduzkoa iza-tea nahi luke, ez baita onargarriaherritarren zerbitzurako eta one-rako aritu beharrean, norbereinteresen eta elite ekonomikoenalde aritzea, herritarrei eskasiaeta kalte mingarria eraginez.

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a4 iritzia

astekoa

Aingeru Mikeo

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Fikziozko egoera batean

Azken urte hauetan hainbat etahainbat enpresetan antolaketaeredua guztiz birmoldatu da.Garai berri hauetan enpresenantolaketa aldatu egin da. Gehie-netan beste biderik ez dagoelako.Mundua aldatzen den heinean,enpresak ere aldatu egiten diraeta horren adibide nagusia Goo-gle enpresa amerikarra da.

Maiatzean Laszlo Bockek “LaNueva Formula de Trabajo” libu-rua publikatu zuen, eta bertan,

Googlelek pertsonak nola kude-atzen dituen aipatzen da. Laszlokargi uzten digu enpresa batenbaliabide garrantzitsuena berauosatzen duten pertsonak dela.Enpresako langileen antolamen-dua 3 taldetan banatzen dute ber-tan: %20a talentu askoko pertso-nak dira, %70 balorazio altuko-ak eta %10 hobetu behar dutenpertsonak.

Google eredu horizontala duenenpresa da eta bere planteamen-

duak ikuspegi zabala du. Ereduhonekin langileen errendimen-dua eta efizientzia handitzen doataldearen errendimendu eta efi-zientzia handitzen doan heinean.Langileak beraien lider eta zuzen-darien konfiantza dute eta hauekGoogle markaren enbaxadorebihurtzen dira, beraien familiaeta gizartean efektu progresibobat sortuz.

Google eredua talde lanean oina-rritzen da. Langile bakoitza baka-

rra da eta bakoitzak taldeari ema-ten dizkion ezagutza eta espe-rientziak oso garrantzitsuak dira.Horrela sortzen baitituzte jakin-tza anitzeko talde eta enpresak.

Taldean lan egiteko aspektugarrantzitsuak aipatzen dizkiguLaszlok:

• Zure taldea ezagutu. Pertso-na bakoitza ezberdina da.

• “Ni”-tik “Gu”-ra.• Eskerrak ematea doakoa da.• Feedbacka eman.

• Lider gisa dituzun hutsune-ak onartu eta zuzentzen saiatu.

• Enpresa kideak erabakienparte sentitu behar dira.

• Taldean Komunikazioa, komu-nikazioa eta komunikazioa beharda.

• Gauzak egitearen “zergatia”azaldu ezazu.

• Taldekideekin harremaninformalak mantendu itzazu.

Sakantzen Sarea

Europar Batasuneko Estatu etaGobernuetako buruzagiak, Bru-selan bilduta, besteak beste,migrazioez eztabaidatzeko. Edo:Turkia, Egipto edota Tunez beza-lako lurraldeak Europara dato-zen pertsonen gehiengoa jasotze-ko nola egin; “etorkin ekonomi-koendako” Europa nola itxi; etadeportazioak gehitzeaz eztabai-datzeko.

Errefuxiatuekiko adierazi duenelkartasun irudia erabili nahidu Europak milaka eta milaka

pertsona deportatzeko palankagisa. Hau da:

•Migratzaile ekonomikoak erre-fuxiatuen aurrean. Migratzaile-ak ere egoera larri eta bortitzezihesi doaz, askotan bidean biziautziz. Europa arduratzen da erre-fuxiatu eta etorkinen arteko aldeanabarmentzeaz. Eta NazioartekoGiza Eskubideen (NGE) 13. artiku-lua?

• Lurralde seguruez: Asilo esku-bidea nork eskatu mugatzeko,Europa “seguruak” deitzen

dituen lurraldeen zerrenda osa-tzen ari da. Hala, Siria edo Irake-tik ez datozen pertsonak ezingodute babesa bermatzen dieteneskubidera heldu. Zentzugabe-keria galanta. Non gelditzen daNGE-n 14.artikulua?

• Itzulera politiken eraginkor-tasuna hobetzeaz: Deportazioak.2015. honetan 400.000 pertsonekbaino gehiagok eskatu dute asi-loa, deportatuak izango dira, baijatorriko lurraldeetara baitaEuropak akordio bilateralak

dituen lurraldeetara: Turkia edoMaroko, adibidez. Eta deporta-zioa praktikatzen ez duten lurral-deak zigortuak izango dira. Eska-erak aztertzeko zentroak ere sor-tu nahi dira, non batetik asiloeskubidea duten pertsonak sail-katuko diren eta bestetik depor-tatuko direnak. NGE-n 9. artiku-lua?

• Mugak indartzea. Adostasunaerabatekoa.

• Berrartzea eta negoziazioakhirugarren lurraldeekin. Lagun-

tza ekonomiko eta bisen ordaine-tan deportatuak direnak berrar-tzeko akordioak. GIZA ESKUBIDE-AK???

• Larrialdietarako laguntzezAfrikan. Kontraesan galanta: koo-peraziorako aurrekontuetan ika-ragarrizko murrizketa baimen-du duten Europako buruek,larrialdietarako 1.800 miloi euro-tako fondoa erabiltzea hartu zutenbere gain. Bego Zestau, SakanakoImmigrazio Zerbitzua

hara zer dien

Erne Europatik datorzkigun mezuekin!

barrutik kanpora

Azkar iritsi nahi baduzu bakarrik joan zaitez.Urrutira iritsi nahi baduzu aldiz, taldean joan zaitez

Page 5: 527 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2015eko lastailaren 23a 5

SAKANA

Ibarreko zerbitzu etaestablezimenduen eskaintzazabalaren berri ematen dute baipaperezko bertsioak baitawww.guaixe.eus/gida atariak ere

Bierrik fundazioak argitaratu-tako 2015-2016 Sakanako gidakomertziala ibarrean banatzengaur hasi dira eta egun gutxirenburuan despedituko da banake-ta. Sakanako etxe guztietan etagidan bertan parte hartzen dutenbezeroek jasoko dute hurrengoegunetan. Guztira SakanakoGidaren 8.500 ale banatuko diraetxeetan.

Gida eskutan hartuta erabil-tzaileak ibarreko zerbitzuei,enpresei, dendei eta autonomoeiburuzko informazio argi eta egu-neratua jasoko du. Egunerokoan

behar den informazio praktikoahain zuzen ere. Eta, aldi berean,Sakanan dugun ekonomia-ehu-naren aniztasunaz eta establezi-menduen ugaritasunez jabetze-ko baliagarria ere bada gida. Haie-

tan erosiz Sakanan bizi eta lanleloa gauzatzen dugu. Batetik,herritarren arteko harremanaksustatzen direlako. Eta, bestetik,herrietako merkataritza sareaosasuntsu mantenduz herriei

bizia ematen zaielako. Sakanako Gida ez da Bierrik

fundazioak asmo horrekin aurre-ra daraman ekimen bakarra.2012az geroztik BeleixeGuaixetxartela indarrean da. Fundazio-

aren babesle diren 1.550 sakanda-rrek ibarreko 90 establezimenduingurutan egunero abantailezgozatzeko aukera dute. Eta, aldiberean, Sakanako euskarazkohedabideen alde egiten dute.

Sarean Paperean jasotako informa-zioa guaixe.eus/gida web hel-bidean ere eskuragarri dago.Beraz, Sakanako enpresa,komertzio eta bestelakoenberri telefono mugikor, tableteta ordenagailu bidez kontsul-tatu daiteke ere. Papereanbezala Interneteko euska-rrian sailka eta azpisailkaantolatu da gida. Sarean, gai-nera, establezimendu bakoi-tzak bere orria du zeinetanhelbidea, telefonoa, e-postaeta web orriaren berri ema-ten den. Mapa batean harenkokapenaren berri ere ema-ten da. Beraz, gidaren lotu-ran klik egin ondoren nego-zioaren sailkapenaren edozuzeneko bilaketaren bidezopatu daiteke intereseko esta-blezimendua.

Harremanetarako

Sakanako Gidaren hurrengo edi-zioan edo www.guaixe.eus/gidaatarian sartu nahi dutenek 948564 275 telefonora hots egin [email protected] edo [email protected] e-posta helbide-etara idatz dezakete.

Sakanako Gida etxez etxe

Sakanako Gida 2015-2016 etxeko buzoian jasoko dute sakandarrek.

Bocalan Biak Bat elkarteak eremupublikoan laguntza txakurrakdituzten eskubideen ingurukosentikortze kanpaina abiatu du

Altsasun egoitza duen BocalanBiak Bat elkarteak sustatu zuenNafarroako Laguntza Txakurrenlegea, Nafarroako Parlamentuakilbeltzaren 27an onartu zuena.Josune Azpirozek gogorarazidigunez, “aurrerapauso handiaizan zen. Ordura arte itsuenlaguntza txakurrak besterik ezzuen espazio publikoetan sartze-ko eskubidea. Lege horrek esku-bidea orokortu eta aukera berdin-tasuna bermatzen die behar bere-ziak dituzten beste pertsonei.Adibidez, gurpildun aulkian dau-den pertsonak laguntzen dituztentxakurrak”.

Espazio publiko edo erabilerapublikoa duten espazioetan sartze-ko eskubidea dute laguntza txaku-rrek legea onartu zenetik, esate-rako: liburutegi, taberna, jatetxe,hotel, osasun etxe, eskola… “Guedonon sartu gaitezkeen lekueta-ra sartu daitezke laguntza txaku-rrak. Haien beharra dutenei lagun-

tza tekniko bat ematen dietelako.Pertsonen gaitasun baten luzape-na da txakurra. Inori ez zaioburuan sartzen gurpildun aul-kian dagoen bati hura kanpoanuzteko”. Animaliek bai etxean baiespazio publikoan pertsonei auto-nomia bermatzen dietela nabar-mendu du Azpirozek.

SentsibilizazioaLegea onartu ondoren bere arau-dia garatzea falta da. Baita herri-tarrek eta zerbitzuetako ardura-dunek horren berri izatea ere.Horregatik, Bocalan Biak Batelkarteak Ezagutu nazazu, lagun-tza txakurra naizsentikortze pro-grama martxan jarri du. Azpiro-zek jakinarazi digunez Sakanan,Altsasun, eta Iruñerrian lan egi-nen dute. Hiru esparruei eraginendie programak. Ikastetxeak,“komunitateak jakin behar du etahaurrek, poliki –poliki, laguntzatxakurrak eta haien eskubideaknormaltasunez hartu behar dute”.

Administrazio publikoekinbatera, ostalaritzako eragileekinere lan eginen dute sentsibiliza-

zio kanpainan. Elkarteko kideenazken helburua gizarte guztiarilaguntza txakurren eskubideenberri ematea da. Hitzaldi, tailer etahainbat ekintzaren bidez emanendute horren berri. “Txakur bate-kin joan ahal zaizkiela jakin behardute eta batzuk eta besteek zeineskubide dituzten ere. Horrekin

batera, benetako laguntza txaku-rra dela jakiteko zer eskatu deza-keten azaltzen da”.

Asteartean Altsasuko osasunetxean izan ziren elkarteko kide-ak. Legea azaldu eta haien laneanizan dezakeen eragina azaldu zie-ten. Azpirozek esan digunez, zen-troko profesionalek “legea ez zuten

ezagutzen eta zituzten dudak argi-tu zituzten. Halako egoera batenaurrean zer egin behar duzundakizunean tolerantzia eta erres-petu jarrera izatea errazagoa da”.Orain Altsasuko Udalarekin ari dalanean elkartea, udalaren zerbi-tzuetako profesionalei legearenberri emateko.

Azpiroz: «eremu publikoan laguntza txakurrenerabiltzaileek arazorik ez izatea nahi dugu»

Altsasun egoitza duen Bocalan Bat elkarteak sustatu du Nafarroako Laguntza Txakurren Legea.

»

Page 6: 527 guaixe

Ziordiarrak larunbatean etaurdiaindarrak domekan PasaiDonibanera joanen dira

Albaola itsas faktorian pixkanaka-pixkanaka itxura hartzen ari daXVI. mendeko San Juan baleontzia-ren errepika. Sakanako haritzekinegiten ari diren eraikuntza lan horiikusteko asmoz Etxarri Aranazko,Urdiaingo eta Ziordiko udalek aste-bururako irteera bana prestatudute. Museoaren aurrean izanda-ko luizi bategatik Trintxerpetikitsasontzian iritsiko dira Albaola-ra. Etxarriarrak eta ziordiarrakbihar joanen dira, etzi urdiainda-rrak. 50 etxarriarrek hartuko dutePasai Donibanerako bidea. Albao-la bisitatu aurretik nahi dutenekPasaiako badia txalupatik ezagu-tzeko aukera izanen dute. Lanakbisitatu ondoren bazkaldu eta arra-tsaldea libre izanen dute.

Behin baleontziaren lanak zer-tan diren ikusi ondoren, ziordia-rrak Pasai San Pedron barnakobisita gidatua izanen dute. Huradespeditzean hirugarrenez itsa-sontzia hartu eta Pasai Donibane-ra pasako dira hura ezagutzeko.Bazkaldu ondoren, etxera buelta-tu aurretik arratsaldea libre iza-nen dute. Adin guztietako 65 zior-diar joanen dira bihar, udaleko kul-tura batzorde parte-hartzaileak

antolatutako irteerara. Domekan,berriz, Albaola bisitatu eta Pasaian

bazkaltzeko asmoz 109 urdiainda-rrek autobusa hartuko dute.

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a6 sakanerria

Altsasu»

SAKANA

Arakil» Etxarri Aranatz / Urdiain / Olatzagutia / Ziordia» SAKANA

Feriak jende ugari erakarri zutenAltsasura domekan. Plazan etaGartzia Ximenez kalean salmen-ta postu artean gogoko jakien bilajende asko ibili zen. Haietako asko-tan jateko mokaduak ere eskain-tzen zituzten. Baita edatekoa erebatzuetan. Denetariko produk-tuen artean zer erosi izan zen etapoltsak eskuetan ikusten ziren.

Txikienek zaldi gainean ibiltze-ko aukera baliatu zuten Zubeztiaplazan. Handik gertu, Otadiko Kris-to Deuna kalean, ardi taldeak zeu-den ikusgai. Ferialeku kaleak,berriz, joan den urtean zaldi-azien-da hartu zuen eta aurten behiak etaastoak izan dira protagonista. Zal-diak, behorrak, pottoak eta biho-

kak Zelai kalean izan ziren. Jende-ak azienda egokiago eta segurtasunhandiagoarekin ikusteko aukeraizan zuen han eta abeltzainendakogarraio lanak ere erraztu ziren.

Sari banaketan Javier Ollo Mar-tinez eta Mari Carmen Otaegi uda-leko kideekin batera NafarroakoGobernuko Landa Garapen, Neka-zaritza eta Abeltzaintza zuzenda-

ri nagusi Ignacio Gil izan zen.Haiek sariak emateko, aurretikJavier Garzia de Albizu (Eulate)Gonzalo Azanza (Lezaun) eta Car-los Arza (Altsasu) epaileek euren

lana egina zuten. Zaldi-aziendaguztia sakandarra zen, arabarbatena salbu.

Sakandar ugarik Elizondo artekojoan etorria egin zuten igandean.Nafarroa Oinezen parte hartuzuten guztiek, batzuk boluntariogisa lanean, asko eta asko ospaki-zunean parte hartuz. Tartean, 600pertsonendako paella egiten etazerbitzatzen aritu ziren sakanda-rrak. Egun berezia izan zen lantal-de horrendako, bihotz eta arima

izandako Benigno Mendia hilberrizegoelako. Mustutze ekitaldianNafarroako Ikastolen ElkartekoPello Irujok gogoan izan zuen. Pae-lla zerbitzatu aurretik NafarroaOinezeko antolakuntzako MartaIgoak Mendiaren familiari eta koa-drilari Benignoren irudia zuenkoadro bana oparitu zien, etaaurreskua dantzatu zitzaien.

Enneco barrutikezagutzen Etxarri Aranatzen eraikitzen aridiren Enneco, haritzaren memoriainterpretazio parkea 30 bat sakan-darrek bertatik bertara ezagutuzuten larunbatean. Patxi Abasolo his-torialaria gidari zutela Baskonia-Nafarroako Erreinuko memoria his-torikoa berreskuratzeko egitasmoanolakoa izanen den tokian bertanezagutzeko eta lanak zertan direnjakiteko aukera izan zuten.

www.enneco.orgEgitasmoaren inguruko informazioa ema-ten duen web gunea.

Azpeitia ezagutzeko irteeraArakilgo udazkeneko kultur agen-daren barruan programatua dagoarakildarrak Azpeitira eramanendituen txangoa. 30 bat arakildarrekeman dute izena. Bihar, 9:00etanabiatuko dira. Handik jaitsi eta Eus-kal Trenaren Museoari bisita eginendiote eta lurrun makina duen trenbatean bidaia eginen dute. 14:00etanbazkaltzeko hitzordua dute, geroAzpeitia ezagutzeko parada izanendutelarik. 18:00etan Arakilerakobueltako bidea hartuko dute.

Egitaraua>> Azaroak 7, larunbata.Haurren jolas eguna16:00etan Puzgarriak, txokolate-jatea,zirko tailerra, ginkana… Etxarrengofrontoian.

>>Azaroak 21, larunbata.Emakumeenganako indarke-riaren kontrako eguna19:00etan Con ojos de tortuga,helduendako ipuin kontalaria.Etxarrengo elkartean.

>>Azaroak 28, larunbata.Egun musikatua19:00etan Arakilgo abesbatzarenkontzertua, Hiriberriko elizan. 22:00etan Edorrekin musika afaria,Txitera elkartean.

>>Abenduak 4, ostirala 17:00etan Inside out, Del Reves,Izurdiagako elkartean.

Gustura entzun zituzten azalpenak.

Kale nagusiak jendez lepo bete ziren. Zaldi lehiaketak ikusmin handia sortu zuen.

Paella egiteko lanak egin zituztenek talde argazkia atera zuten Benigno Mendia gogoratzen zuen pankartaren aurrean.

Jende ugari ferian Sariak Hazitarakoak 1. Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza. 2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu3. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte A. Behorrak pottoarekin 1. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri A.2. Patxi Agirre Arratibelena, Etxarri A.3. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.Pottorik gabeko behorrak 1. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri A.2. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.3.Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte A.Bi urte bitarteko pottoak 1. Jose Angel Rekalde Larunberena, Zuhatzu. 2. Vicente Ollokiegi Ollakindiarena, Etxarri. Bizpahiru urteko pottoak 1.Juan Aldabarena, Satrustegi. 2. Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.Bi urte bitarteko bihokak 1. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri A.2. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.Bizpahiru urteko bihokak 1. Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza. 2. Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.Altsasuko abere onenaIñaki Larrea Percazena.

Makina bat sakandarNafarroa Oinezen

Pasai Donibanen San Joan bale-ontziaren eraikuntza ikustekoirteera antolatu du udalak; aza-roaren 15ean izanen da.Ternuan urperatutako XVI. men-deko San Juan Baleontzia egite-ko Sakanako haritzak erabiltzenari dira Albaola itsas faktorian. Era-biltzen ari diren zura horren zatibat Olatzagutiko Egamuneta para-jetik atera zen. Eta, hain zuzen,biak ezagutzeko irteera bana anto-

latu du udalak. Azaroaren 14an,larunbatarekin, herriko hariztirabisita gidatua eginen da 10:30etik13:00etara. Hurrengo egunean,azaroaren 15ean, domekan, txan-goa izanen da Pasai Donibanera.9:00etan abiatuko da autobusa eta14:30ean bueltatuko da. Bi jardueretan parte hartzeko uda-letxean eman behar da izena hila-ren 30 baino lehen. Txangorako 7euro ordaindu behar dira.

Baleontziak olaztiarretik ere baduelako

Burundarrak baleontzia ezagutzera

Page 7: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a sakanerria 7

Altsasu»

SAKANA »

Josefina Arregui klinika psikogeriatrikoan gaixoak batetik bes-tera mugitzeko askotan gurpil-dun aulkiak behar dira. Erabile-raren erabileraz materiala ereapurtu eta ordezkatu beharra iza-ten da. La Burundesako JavierOtxoak eta Javier Fonsecak Kli-nikaren Lagunen Elkartearekinharremanetan ziren eta beharhorren berri izan zutenean 10 gur-pildun aulki oparitzea erabakizuten. Aurreko ostiralean jasozituzten aulkiak zentroko gizartelangile Iosune Lopez de Goikoetxe-ak eta Klinikaren Lagunen Elkar-teko buru Patxi Goikoetxeak.

Bestalde, asteburuan Altsa-sun izan diren bi kirol ekitaldi-tan jasotako dirua Josefina Arre-gi klinikaren lagunen elkartea-rendako izan da . Onddolasterketan parte hartzeko izenemateagatik ordaindutakoa izanzen bat. Bestea, erremonte jaial-dian Koteto Ezkurraren saskibaten zozketatik ateratakoa. Guz-tira 2.600 euro. Goikoetxeak esandigunez klinikako gimnasioa hor-nitzeko balioko du diru horrek.Horrela, fisioterapeutak gaixoe-

kin lan egiteko beste baliabidebatzuk izanen ditu.

Etxea psiko-estimulaziorako tokiaArgibideak, asteartean,18:00etan Altsasuko Iortia kul-tur gunean. Psiko-estimulazioa etxean; esti-mulazio kognitiboa lagundukoduten jokabide eta proposame-nak. Izenburu hori duen tailerrazuzenduko du heldu den astear-tean Laura Moreno neuropsiko-logoak. Josefina Arregi klinika pro-fesionala bera, zentroak antola-tutako prestakuntza saioenbarruan emanen ditu argibideakMorenok. Klinikak antolatu duenhitzaldi eta tailer zikloarekinbereganatu duen jakintza sakan-darren artean partekatu nahidu. Horrela, dementzia gaitzakkaltetutako pertsonen eta haienfamilien bizi kalitatea hobetu nahidute. Saioak, batez ere, gaitzhorien prebentzioan eta zaintzaninteresa duten pertsonei zuzen-duta daude.

La Burundesak klinikababestu du

Patxi Goikoetxea, Javier Otxoa, Iosune Lopez de Goikoetxea eta Javier Fonseca. Sakanako Euskalgintza Batzordeko zenbait kide, artxiboko irudian. artxiboa

Altsasuko Udalak deituta, herriko30 bat enpresatako ordezkariakIortian elkartu ziren asteartean.Javier Ollo alkateak azaldu zie-nez, “udalak bere egin du fakturaelektronikoaren erabilera orokor-tzeko eta bultzatzeko erronka. Jaki-tun gara faktura elektronikoaren

ezarpenak onura handiak ekar-tzen dituela, bai udalaren berarenbarne kudeaketarendako, baitaudalaren hornitzaileendako ere”.Ollok adierazi zuenez, faktura elek-tronikoarekin ordaintzeko proze-durak hobetu eta administrazio-kudeaketa arinagoa eta eraginko-

rragoa izanen da. Aurkezpenean Animsa enpresa

publiko nafarreko bi ordezkari ereizan ziren. Altsasuko Udalean eza-rritako on-line aplikazioaren etainformazio gunearen berri emanzuten. Udalarekin harremana nolaizan behar duten ere azaldu zieten.

Udala faktura elektronikoaren bultzatzaile

Faktura elektronikoaren erabilerari buruzko azalpenak ematen.

Sakanako Euskalgintzaren Batzor-deak (SEB) ibarrean osasun zerbi-tzuen euskalduntzea lortzeko lanegitea erabaki zuen ostiralean.Horretarako, eragile euskaltzaleekelkarrekin aritzeko plangintza egi-nen dute. Langintza horretan Etxa-rri Aranazko osasun etxearen ingu-ruan aurten egindako ibilbidea ere-du gisa erabiliko dute.

SEBek ikasturtean barna biz-pahiru bilera egiten ditu eta batzarartean erabakitakoaren kudeake-ta egiteaz hiru kideko talde eragi-le bat arduratzen da, boluntariorikbadago handitu daitekeena. Taldeeragile hori osasungintzan euska-rak aurrerako urratsak ematekoplangintza egiteaz arduratuko da.

EreduaJakina denez, Sakanako Mankomu-nitateko Euskara Zerbitzuak, Etxa-rri Aranazko Udalak eta euskalgin-tzako hainbat eragilek Osasungin-

tza Euskaraz lantaldea osatu zuten.Udaberri akaberan bulkatu zutenkanpainaren bidez herritarren 592sinadura jaso zituzten. Sakandarhoriek hiru eskaera babestu zituz-ten: osasun etxeko lanpostuak plan-tilla organikoan euskara eskakizu-na izan dezatela; dagoeneko lane-an ari diren eta beharra dutenlangileek euskalduntze plan batizatea eta idatzizko euskarriak ereeuskaraz egotea bermatu dadila.

Gainera, ikastetxeetako orien-tatzaileek kanpainarekin bat eginzuten, Etxarriko Osasun etxeanEmakumeen Arreta Zerbitzua bai-tago. Handik, ikastetxeetarako sexuheziketa programa garatzen da.Bere eremuan D ereduan ikastendute ikasle gehienak eta orientatzai-leek adierazi dutenez, “sexualita-tearen heziketa euskaraz eskaintzeaeskubidea izateaz gain, oinarrizkobehar bat da eskola komunitatea-rentzat. Kalitatezko Hezkuntzaren

garapenak eta bermeak hizkun-tzaren, euskararen, betekizuna berebaitan behar du, berezkoa du”.Arartekoak herritarren eskaerakaintzat hartzea eskatu dio Nafarro-ako Gobernuari.

Segi Osasungitzaz aparte, merkatari-tzan, turismoan, lan munduan etaaisialdian euskararen alde eragi-tea aztertu zuten SEBeko bileran.Ikasturte honetan Sakanan osasun-gintza lantzea erabaki bazuten ere,etorkizunean gainontzekoetan ari-tzea ez zuten baztertu.

Bileran Etxarri Aranatz etaAltsasuko EHEko, Bierrik funda-zioko, Aizpea Irurtzungo euskal-tzaleen topaguneko, AEKko, Uhar-te Arakilgo eta Arbizuko euskarazinegotziak, Maite Aldaz eta Mai-tane Intxaurraga elkartu ziren.Elkarri ikasturte honetarako zeinasmo dituzten jakinarazi zieten.

SEBek osasungintzaeuskalduntzeko lana eginen du

Page 8: 527 guaixe

Polizien lekukotzekin despeditudira aste honetako auzi saioak.Astelehenean ekinen zaio epaiketaridefentsaren lekukoentestigantzekin, azaroaren 2andespedituko da

Askapenako bost kideren kontra-ko epaiketa Espainiako Auziteginazionalean astelehenean hasizen. Defentsaren galderei eran-tzunez deklaratu zuten aurrene-ko bi egunetan auzipetuek. Hitzahartzen azkena Aritz Ganboa deMigel arbazuarra izan zen, aste-artean. Lan internazionalistarendefentsarekin batera ETAren, Eki-nen edo Xakiren esanetara aritzeaukatu dute epaiketan auzipetuek.ETAren agindupean zegoen inon-go koordinakundetan ez zutelaparte hartu berretsi zuten. Ezhaiek ez Askapenak ETAren jar-duna inoiz ez zutela justifikatu edobabestu gaineratu zuten.

Askapena “erakunde herritar”gisa definitu eta beste hainbat era-gile gisa Euskal Nazio AskapenMugimenduko kide dela azalduzuten epaitegian. Internaziona-lismoa sektore gisa ulertzen ezzutenez, Askapenak eragile asko-rekin gai zehatzen inguruan ari-tzeko harreman puntualak zitue-la argitu zuten. Eta azpimarratuAskapenaren bidez internaziona-lismoa, “joan-etorriko elkartasu-na”, landu dutela. Hau da, “ber-

dintasun egoeran egiten den harre-mana da internazionalismoa, inpo-siziorik gabea”.

AkusazioakAkusazioaren iritziz, erakundeinternazionalista “ETAren men-

deko egitura” izateagatik eta harilaguntzea leporatuta bost auzipe-tuek 6 urteko espetxe zigor eska-erari aurre egiten diote. Horre-taz aparte, Askapena, Askapeñakonpartsa, Elkar Truke etaHerriak Aske elkarteak legez

kanpo uzteko eskaera egin duPedro Martinez Torrijos fiskalak.AVT eta Dignidad y Justicia elkar-teak herri akusazio gisa ari dira.Haien iritziz, Askapenak ETA-Ekin eta Batasuna osatutako egi-turaren irizpideak jarraitzen

zituen, organo komun baten par-te zirela eta ETAren eta nazioar-teko eragileen arteko harrema-na bideratzen zutela.

Bestalde, astelehenean Nafa-rroako Parlamentuko Bozera-maileen Batzordeak Askapenakobost kideei elkartasuna adierazizien. Aldi berean, lan internazio-nalista egiten duten erakundeeta pertsona guztiei babesa azal-du zien. Asteartean EspainiakoKongresuan izan ziren auzipe-tuak Amaiur, ERC, BNG eta IUkodiputatuekin elkartu ziren. Gaue-an Vallecasen harrera egin zie-ten.

LekukotzakAuzipetu bakoitzak Askapenanegindako ibilbidea azaldu du epai-tegian. Ganboak gogorarazi zuenahizpak Chiapasko brigadan par-te hartzeak piztu zuela bere inte-resa eta 2001ean joan zen hara.Ordutik 2008 edo 2009ra arte Aska-penan aritu zela azaldu zuen,harremana eten ez bazuen ere.Arbazuarrak Argentina, Palesti-na, Uruguay, Kuba eta Venezuela-rako brigadak antolatu zituen.Brigadek “giza kapital garrantzi-tsua” ematen dutela nabarmenduzuen. Internazionalismoarenbidez mundua aldatzeko nahiaazaldu zuen.

Hilaren 31n, 18:00etan, Atotxa etaSol arteko manifestazioa deitu-ta dagoMadrilgo Euskal Herriaren Lagu-nak eta Madrilgo Librek taldeekdeituta eginen da Askapenarenkontrako epaiketa salatzeko mani-

festazioa, Euskal Herriaren aur-ka epaiketa politiko gehiagorik ezlelopean. Sakanako Askapenakhara joateko autobusak antolatuditu. Ohiko tokietan eman daite-ke izena (16 euro, 10 langabe etaikasleak). Sakanatik 11:00 aldera

abiatuko dira Madrilerantz. Asmo berarekin, Askapenarenkontrako epaiketa salatu eta bostauzipetuei elkartasuna adierazinahian, 25 bat pertsonek kon-tzentrazioa egin zuten Altsasukoudaletxe aurrean astelehenean.

Epaiketa Madrilen salatuko da

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a8 sakanerria

SAKANA

Fernandez deGaraialde NafarrokoAralarrenzuzendaritzan Aralar Nafarroa alderdiak VII. kon-ferentzia politikoa egin zuen Iruñe-an larunbatean. Aralarko kideekNekane Perez aukeratu zuten Nafa-rroako koordinatzaile izateko. Aldiberean, zuzendaritza berritu zuten.Alderdiko herrialdeko zuzendaritzansegituko duena Asun Fernandez deGaraialde Lazkano Sala da. Altsa-suarra parlamentuko taldearenordezkaria da zuzendaritzan.

Askapenaren kontrako epaiketarenlehen astea joan da

Udaberrian gertatu bezala SakanakoEnpresarien Elkartea NafarroakoEnplegu Zerbitzuaren diru-laguntzarik gabe gelditu da

Sakanako Enpresarien Elkarte-ak (SEE) jakinarazi du udazkene-rako iragarriak zituen hiru ikas-taroak bertan behera gelditu dire-la. Enpresarako ingelesa, Excelprograma eta inteligentzia emo-zionalari buruzko ikastaro banazeuden iragarriak. SEEtik jakina-

razi dutenez, Nafarroako Enple-gu Zerbitzuaren diru-laguntza fal-tak ikastaroak bertan behera uzteaekarri du. Prestakuntza zerbitzuagarrantzitsutzat jo du elkarteak etaheldu den urtean hura eskaintzenahaleginduko dela aurreratu du.

SEEk maiatzean jakinarazi zuenarrazoi beragatik zazpi ikastarobertan behera gelditu zirela. Lan-gileendako doako prestakuntza

eskaintzeko Nafarroako Gobernua-ren diru-laguntza jasotzen zuenSEEk. Baina Nafarroan prestakun-tzarako dirua banatzeko akordio-ak eta Espainiako Gobernuak onar-tutakoak kontrajarriak dira. Azkenhorrek langileen trebakuntzan ari-tzeko enpresa eta prestakuntza zen-tro guztien konkurrentzia askeasustatu nahi du eta administraziopubliko guztiei eragiten die.

» »

SEEren ikastaroak, atzera ere, bertan behera

Page 9: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a sakanerria 9

SAKANAIRUBIDE JATETXEA

A L T S A S UGosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

XALOK ESTETIKA, KIROL ETA NUTRIZIO ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua, bonu, gim-nasio eta jardueretan izanezik.

HOSTOAK LOREGINTZAL A K U N T Z A

20 €tik gorako erosketetan% 8ko deskontua, garaiko lan-dareetan izan ezik.

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua.

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltzeko.

NEREA ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

Garbitu, moztu eta apaindu26 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Gizakien lehen aztarnak,trikuharrien garaia, erromatarrena,Erdi Aroko despopulatuak etabasoaren eta itsasoaren artekoloturaz ikasi dute irakasleek. Bidebatez, landutako gaiak ikasgeletaranola eraman hausnartu dute

Sakanako Plan Estrategikoan hain-bat arlotan Sakanan duguna hobe-to ezagutzeko beharra agerian gera-tu zen. Hezkuntzari loturiko haus-narketetan, Sakanako haur etagazteek gure kultur eta naturaondare ezagutzak hobetzeko beha-rra agerian geratu zen. Sakanakoherri eskola txikietako eta ibarre-ko irakasleriaren prestakuntzaarduradun Lierni GalarragaLekuonak azaldu digunez “eskole-tatik behar eta gogo hori zegoen.Sakanako 9 eskolek, Sortzenekinbatera, ibarreko curriculuma lan-tzen hasteko egitasmoa genuen”.Bide askoren bidegurutzea.

Gaiari heltzeko irakasleenda-ko prestakuntzarako ikastaroakaukera egoki jo zituen, eta hurazehazteko Galarragak zenbait gai-ren inguruan oso aditua den jen-dea elkartu zuen: Mikel Markote-gi (Ezpileta, historia eta arkeolo-gia elkarteko lehendakaria), MariaFlores (irakaslea), Ainara Martin(Lehen Hezkuntzako irakaslea),Nekane Zubizarreta (ikastola) etaIker Manterola (Sakanako Gara-pen Agentea). Galarragak Ezpile-ta elkarteak emandako laguntzaeta “elkarlanerako erabatekoborondatea” nabarmendu ditu.

Maila guztietako irakasleenda-ko (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkun-tza eta Bigarren Hezkuntza) ikas-taroa prestatu zuten eta beste arlo-tako profesionalak gonbidatuzituzten. Mendi irteeretan oinarri-tu zuten ikastaroa: “irakasleen alde-tik lekuetara joan eta ikusteko, iku-tzeko, aztertzeko eta eztabaidatze-ko behar bat ikusten nuen. Beste

modu baten beharra”. Eta arrakas-ta izan zuen: 30 plaza zeuden eta 70irakasletik gora eman zuten izena.“Eta beste askok ez zuten izenikeman lekurik ez zegoela ikustenzutelako”. Udaberriko beste ikas-taroa prestatzeko oraingo parte-hartzaileen balorazioaren zain dagoGalarraga. “Halakoak berriro eto-rriko direla uste dut, bai”.

Bost saioak Irakasleak bost asteazkenetanelkartu dira, 15:30etik 18:30era.Guztira 15 orduko prestakuntzajaso dute. Urbasako kanpineanizan zen aurreneko prestakuntzasaioa, lehen gizakiari lotua, irai-laren 16an. Benjamin Botanz Saka-nako geologiaz aritu zitzaien. “Inte-resgarria zen beti Sakanaz ariginelako; ateratzen zituen fosilak,aipatzen zituen lekuak… bitxike-ria guztiak Sakanarekin lotutako-ak ziren. Hori zen guretako berri-tasuna”. Bestalde, Jesus GarciaGazolazek (Vianako Printzeaelkarteko arkeologia arduradu-na) suharriekin, hantxe bertan,historiaurreko tresna bat egin

zien. Suharriak non aurkitu dai-tezkeen erakutsi zien Markote-gik. Josefa Insaustiren bildumainteresgarria ezagutzeko aukeraizan zuten ere.

Astebete geroago Markotegi-rekin Uharte Arakilen elkartuziren. Sakanako despopulatua,Done Jakue bidea, komunalenkudeaketa eta Bernoako galtzadaizan zituen hizketa-gai. “Oso saioaberatsa izan zen, jendearendakooso berria. Agiriko despopulatuaere sorpresa galanta izan zen”azaldu digu Galarragak.

Irailaren 30ean Uhartetik Ara-larrera igo ziren. Jon Zufiaurrek(natura eta basoaren interpreta-zio teknikaria) Sakanako basoa-ren interpretazioa egin zuen.“Andia eta Aralar aldeko basoakzein ezberdinak diren bereiztenzituen; daukagun basoa gizakiakeskua sartu eta landu delako dugu-la azaldu zuen, gaur egun basoaikutu behar ez den ideia baitugueta irakasleak konturatzeko horiez dela horrela eta gure arbasoeklan handia egin zutela”. Burunda-ko ordenantzen liburua aipatu zen

(azken saioan irakasleei banatuzitzaien). Josean Mujikak (EHU-ko historia irakaslea eta arkeolo-goa), berriz, bertako trikuharriez,ibarreko arkeologiaz eta Burdineta Brontze Aroez hitz egin zien.

Zamartze bera izan zen topale-kua lastailaren 7an. Oihan Men-dok (Zamartzeko arkeologoa etaGaresko alkatea) Bordele eta Astor-ga arteko galtzadaz, erromatar etabaskoien arteko harremanaz etabaskoiek erromatar garaian…horiez aritu zen.

Aurreko astean, lastailaren14an, despeditu zen ikastaroa.Mikel Leozekin (itsas ondareanteknikaria. Albaola kultur funda-zioa) Altsasuko Dantzalekun elkar-tu ziren. “Itsasoa eta barrualdeaguk uste baino lotuagoa egon zire-la azaldu zigun. Gaur egun bainogehiago. Zuhaitzak itsasontzienpiezak izateko nola prestatzenziren azaldu zigun. Seriean lan egi-ten zela eta basoaren kudeaketakdiru asko ematen zuela garai har-tan. Kontatu zigun Ingalaterranurperatutako barku baten zuraAltsasukoa zela”.

Motzean

Kontzejuko buruakabenduaren 20anaukeratuko dira Abenduaren 20an, Espainiako hau-teskundeekin batera, Zuhatzu etaLizarragabengoako herritarrek eurenkontzejuko burua aukeratuko dute.

Euskaraz bizi nahi dut egunaIgandean, 10:00etatik 14:00etara,ospatuko da

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleentopaguneak Euskaraz bizi nahi duteguna antolatu du etzirako. Min-tzakide Familian ekimenarekin

bat egin eta hitzordua plazan jarridute, 10:00etan. Hura bi mendi ibi-laldiren abiapuntua izanen da.Bata motza, umeekin egitekomodukoa, eta bestea luzeagoa.Behin ibilbideak osatuta plazaizanen da, atzera ere, elkargunea.Han indarra berreskuratzeko pin-txo batzuk dastatzeko aukera iza-nen da.

Irakasleek Sakanako natur etakultur ondarea ezagutu dute

Plataforma eta lan taldeaGalarragak aitortu digunez, kulturaeta natura ondarearen berri eskola-ra eramaterakoan “eskola bakoitza-ren planak, moduak, maila edo eta-pa bakoitzean oso ezberdina da. Osoezberdina da gai hauek Haur edo Biga-rren Hezkuntzan lantzea. Aukerasorta zabala dugu aurrean”. Dagoeneko Interneten baliabideenplataforma bat sortzen hasi dira.

“Kontua bidea egiten hastea da”,dio Galarragak, “gauza ez da aur-ten zerbait egin eta hor uztea. Luze-ra begirako bide eta jarrera bat dire-la ikusten dugu. Beraz, Hainbatmailatan landu ahal izanen da: irte-eren bidez, edukien bidez, eskola-ra jende aditua eramanez, eskola-tik irtenez… Jarrera hori sortuz:gurea baloratu eta Sakanatik eta

Sakanaz aritzeko”. Prestakuntza arduradunak “interes-garri” jo du gaiaren inguruan ira-kasleen lantalde bat sortzea: “pix-kanaka, nik uste, hortik jo behar-ko dugula”. Izan ere, “irakasleek ezdituzte bakarrik materialak nahi.Hari horri nondik tiratu egin ahalizan nahi dute. Horretan izanen duguzeregina”.

Mikel Leozek (Albaola) zuhaitzak itsasontzien piezak izateko nola prestatzen ziren azaldu zien irakasleei. Utzitakoa

Page 10: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Juan Mendinueta Lazkoz

Konde-zaharran itxekuek

Juan Mendinueta LazkozGazte asko artzantzan,

gero lantegietan,lanean ta bizitzanbat adina bazan.Patxadako gizona

mahaiaren bueltan.Aiyo ta eskerrik asko Ostatuko Juan.

Resu, Joxe Mari-Mertxe, Lourdes-Joxe Mari eta Elorri

Benigno Mendia Goikoetxea

Ez adiorik, Benigno. Gurekin gelditzen zara.

Aitziber Elkartea

Erosi / salduSALDU

Kanarioak salgai Olaztin. Telf 606 43 74 38

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Lizarragako San Clemente festetarako AziIturri elkartea hartzeko enkantea. Azaroaren1ean, eguerdiko 14:00etan izanen da elkarteanbertan. Gutxieneko dirua 600 €.

Lakuntzako Kale Txiki taberna alokagai. Tel:630 62 47 71.

OpatutakoakAltsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta

ibilgailuak.

IkastaroakPsikomotrizitate saioak. 2 eta 4 urte bitartekohaurrentzat. Ostegunetan Kattuka Haur Eskolan(Arbizu). Interesa izatekotan, hots egin 948 5670 09ra edo [email protected].

Homeopatia klasiko ikastaroa. 8 saio.Urriaren 28an hasiko da. Asteazkenetan, KattukaHaur Eskolan (Arbizu). Familientzat gidatua.Emailea: Konny Dieterich Voss. Interesa izateko-tan, hots egin 635 75 36 65 telefonora,www.homeopatiafamiliar.net

Oharrak Etxarriko irakurle taldea. Lastailaren 29an,19:00etan, Etxarriko liburutegian elkartuko diraInere Nemniroskyren “Arimen maisua” liburuazhizketatzeko.

Odol-emaileak. Urriaren 29an Arbizun etaLakuntzan, arratsaldez.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostua

sortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta

finantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Ariel Icardo Del Pino, urriaren12an Irurtzunen.• Aitor Otamendi Carravilla,urriaren 13an Lizarragan.• Abdullah El Hessmi, urriaren14an Etxarri Aranatzen.• Markel Navarrete Imaz, urriaren16an Altsasun.

Ezkontzak

• Asier Urizar Ramos eta Teresa

Caldito Askargorta, urriaren 16anAltsasun.

Heriotzak

• Jose Lasa Galbete, urriaren 11nOlaztin.• Santiago Landa Orue, urriaren16an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Egoneran lasaia,biherrien serio,

entzuteko re askozenuen balio,

horrelakoa zinenOstatuko rubio.

Besarkadak gureei tazuri adio.

Page 11: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a 11

AtletismoaDuatloia

kirola >>

Bihar, larunbatean jokatuko da 15.Sakanako Herri Lasterketa-LaBurundesa Sari nagusia, Urdiainen.17:00etan kategoria txikiko probakizango dira eta 18:00etan probanagusia (6,9 km)

Urdiainek hartuko du SakanakoMankomunitateak antolatutako15. Sakanako Herri Lasaterketa-La Burundesa Sari nagusia. Pro-baren antolakuntzan Mank-ekDantzaleku Sakana klubaren,Urdiaingo Udalaren, Aitziberelkartearen eta Urdiaingo GazteAsanbladarekin laguntza izan du.La Burundesa da babesle nagusia,Urdiaingo denda, taberna eta lan-detxeekin batera. Asteartean aur-keztu zuten proba Mank-eko kirolteknikari Amaia Gerrikagoitiak,Aitziber elkarteko Iker Floresek,Urdiaingo Udaleko Iñaki Galarzaketa La Burundesako ordezkariJavier Fonsecak.

Izaera herrikoiko proba, be-reziki sakandarrei zuzenduaSakanako Herri Lasterketarekin,izaera herrikoieko lasterketa anto-latu nahi du Mank-ek. Jakina,atletismoa bulkatu nahi da, bere-ziki krosa. “Atletismoak sustraihandiak ditu Sakanan. Hor dago,esaterako, Dantzaleku Sakana atle-tismo kluba, eta Sakanako herriaskotan, Altsasun, Ergoienan, Itur-mendi-Bakaikun, Etxarrin, Zior-dian… probak antolatzen dira.Horrek Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria sortzea ekarrizuen. Bestalde, Behobia-Donos-tian sakandar ugarik parte har-tzen du. 2014an 94 partaide izanziren. Sakanako Herri Lasterke-tarekin kros bat antolatu nahidugu, guztion partaidetzara zaba-lik dagoena, bereziki Sakanakojendeari” azaldu zuen AmaiaGerrikagoitiak. Proba urtero herridesberdinean antolatzen da “Saka-nako herriak ezagutaraztea ema-

teko”, antolatzaileen esanetan.Gerrikagoitiak gaineratu zuenez,“probarekin gure kultura bulka-tu nahi dugu, bereziki euskara.Probako alor guztietan, kartelak,elementu grafikoak, megafonia,musika eta beste, euskara berma-tuko da”.

Eguraldi iragarpenak ez dueuririk iragartzen eta tenperatu-ra epelak aurreikusten dira.Horrek partaidetzan eragina izan-go du. Gerrikagoitiak adierazizuenez, kategoria txikietan 60 nes-ka-mutiko espero dira eta probanagusian 80 korrikalari.

Sariak eta zozketakLehenengo hiru sailkatuek etalehenengo hiru sakandarrek, gizo-nezkoek eta emakumezkoek, pro-duktu loteak jasoko dituzte. Horre-taz gain, lehen kadeteek, lehenjubenilek eta lehen beteranoeksaria jasoko dute, eta baita lehenurdiaindarrek ere. Horretaz gain,helduen lasterketa bukatzen dutenguztien artean ondoko sariak zoz-ketatuko dira: bi pertsonendakobazkari-afariak Kaluxa tabernan,Ezti-iturri landa apartamentuanegonaldia, masajeak (Peio Goiko-etxea) eta herriko produktuak.Pro-ba bukatuta, 19:00etan, sari ema-tea izango da eta auzatea, plazan.

Urdiainen antolatutako zir-kuituari 3 buelta (6,9 km)17:00etan kategoria txikiko probakhasiko dira, Urdiaingo kaleetanburutuko direnak (aurrebenjami-nak 200 m, benjaminak 400 m,kimuak 750 m eta haurrak 900 m).Kadeteak helduekin batera arikodira, zirkuituari 2 buelta emanda(4.600 m).

Proba nagusia 18:00etan abia-tuko da, Urdiaingo plazatik.Herrian barna 2,3 km-ko zirkui-tua prestatu da eta 3 buelta eman

beharko zaizkio. “Gurea herri txi-kia da eta probako kilometroakherritik atera gabe lortzea, oso zai-la. Baina guk argi genuen garran-tzitsuena lasterketa gehienaUrdiaingo kaleetan barna egiteazela, korrikalariek ikus dezan zeinherri polita dugun. Gainera, ikus-leak gertu sentitzeak berotasunaematen die korrikalariei” nabar-mendu zuen Aitziber elkartekoIker Flores txirrindulari ohi etakorrikalariak. Floresek azalduzuenez, plazatik hilerriko bideahartuko dute korrikalariek, erre-pidera iritsiko dira, Magotteauxparean mendiko bide bat hartu etaherrira igoko dira, plazara heltze-ko. Hiru itzuli eman beharko dira.

Urdiaingo udaletxeko IñakiGalarzak nabarmendu zuenez,“Urdiaingo udalerako ohorea da

lasterketa hau gure herrian egi-tea. Eskerrak eman nahi dizkie-gu herriko laguntzaile guztiei, pro-ba antolatzea posible egin dutela-ko”. Halaber, berriki zendutakoBenigno Mendia izan zuen gogo-an. “Sakanan asko egin duen per-tsona bat aipatu nahiko genuke.Proba hau hemen antolatzea bera-ri omenaldi polita egitea dela iru-ditzen zaigu”. Mendiaren aldeminutu bateko isilunea gordeko dalasterketa abiatu baino lehen.

Javier Fonsecak La Burunde-sak halako ekimenak babestenjarraituko duela azpimarratuzuen. “Urteak daramatzagu Saka-nako Herri Lasterketarekin kola-boratzen, eta halako ekimenetangure laguntza ematen jarraitunahi dugu, bertako herrietan etabertako herritarrekin. Sakanakopartaide sentitzen gara eta besteurte batez hemen gaude” nabar-mendu zuen. La Burundesako sor-tzaileak urdiaindarrak dira etahori gogora ekarri zuen.

Izena ematea, aurretiketa egunean bertanAurretik, urriaren 23ko 21:00akarte eman daiteke izena,www.kirolprobak.com web orrian(txip horia dutenek 10 euro etaalokairuzko txip zuria dutenek11 euro). Probaren egunean ber-tan, udaletxean, 15:30etik17:30era (txip horia dutenek 12euro eta alokairuzko txip txuriadutenek 13 euro). Gazteek etakadeteek ez dute ordaindu behar-ko. Kategoria txikikoen kasuan,aurrebenjaminek, benjaminek,kimuek eta haur mailakoek egu-nean bertan eman beharko duteizena, dohainik. Dortsalak15:30etik aurrera jaso daitezke.

Amaia Gerrikagoitia, Iñaki Galarza, Iker Flores eta Javier Fonseca, 15. Sakanako Herri Lasterketaren aurkezpenean.

Igor Floreshirugarrena I. UrbasaDuatloianIgandean jokatu zen, Urbasakokanpinean

Urbasako kanpinak I. Urbasa Dua-tloia hartu zuen larunbatean. 44 dua-tletek osatu zuten proba (5 kmkorrikan, 21,6 km bizikletan eta 2,5km korrikan), Urbasa-Andiako para-je ikusgarrietan barna. Triatlon San-tander taldeko Gorka Bizcarra izanzen azkarrena (1:04:59). Hirugarre-na Igor Flores urdiaindarra izan zen(1:06:21). Sakandarrek lan polita eginzuten. Francisco Javier Gomez 7.asailkatu zen (1:07:15), Gorka Gar-cia de Eulate 13.a (1:10:35), SergioGarcia de Eulate 14.a (1:10:35),Juan Carlos Gomez 19.a (1:14:11)eta Iban Gonzalez 24.a (1:15:24).Erreleboen mailan Alatz Agirrenagusitu zen (1:06:49). Antolakun-tzak ez du duatleten jaioterrietakodaturik eman, eta gerta daitekesakandarren bat aipatu gabe gera-tu izana.

EtxeberriakEzkurraren tokiahartu zuen AltsasunErremonte jaialdi bikaina hartuzuen igandean Altsasuko Burundapilotalekuak. Jaialdiko protagonis-ta Koteto Ezkurra txapeldun han-dia izan behar zen, baina bezperanlesionatu egin zen Doneztebekoa,eta Etxeberria IV.ak hartu behar izanzuen bere tokia. Nolanahi ere, Altsa-suko zaleen omenaldi beroa jaso zuenEzkurrak igandean Altsasun, profe-sional mailan daramatzan 25 urte-bikainengatik.

Partida lehiatuak

Lehenik eta behin, Remonte funda-zioak Uharte Iruñeko Euskal Jai Berripilotalekuan kudeatzen duen erren-dimendu altuko eskolan trebatzendiren pilotarien arteko lehia jokatuzen. Rodriguezek eta Garcesek 30 eta27 irabazi zieten Barricarti eta Ola-nori. Partida nagusian, aldiz, Etxebe-rria IV.ari eta Endikari 33 eta 40 ira-bazi zieten Utergak eta Ionek.

Erremontea

Urdiainen korrika

Sakanako Koparako baliagarria

Sakanako 15. Herri Lasterketa Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sari Nagusirako balia-garria da. Dagoeneko Kopako hiru proba jokatu dira eta horrela dago sailkapena. Emakumez-koetan Izaskun Beunza da lehena, Haizea Ramirez de Alda bigarrena eta Ginesa Lopez etaMaite Zabaleta hirugarrenak, puntutara berdinduta. Gizonezkoetan Sergio Garcia de Eulatedoa buruan, Ivan Gonzalez da bigarrena eta Adur Senar hirugarrena. Biharko Urdiaingo pro-bak eta abenduaren 8an Altsasun jokatuko den Barricarteren 35. Oroimenezko Oinezko Las-terketak erabakiko dute Kopa.

Page 12: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a12 kirola

Areto futbola

Harri jasotzea

Pilota

Asteburuan hasiko da txapelketa etaabenduan despedituko da

Igandean hasiko da Iñigo Aritzaikastolako 2015eko Pilota Txapel-keta. Ikastolak euskal pilota sus-tatzeko egiten duen lanarenbarruan kokatzen da txapelketa.Ikastolako 46 pilotarik hartukodute parte, hainbat kategoriatan.Partidak ikastolako frontoian joka-tuko dira. Lehen jardunaldia igan-dean hasiko da, 17:20ean. FinalakGabonen aurretik jokatuko dira.

Altsasuko Gazte Asanbladakantolatutako Bikotekako PilotaGoxua Txapelketako finalak irabazizituzten

Altsasuko Gazte AsanbladakAltsasuko gaztetxearen 25. urteu-rreneko ekitaldien barruan anto-latutako Bikotekako Pilota GoxuaTxapelketako finalak jokatu zirenlarunbatean Altsasuko Burundapilotalekuan. Antolatzaileek adie-razi dutenez, aipatu txapelketakoparte-hartzea “itzela” izan da, etalarunbateko finaletan sekulakogiroa izan zen. “Oso pozik gaudeerantzunarekin, txapelketa bikai-na atera da” gaineratu dute.

36 bikoteGuztira 36 bikote lehiatu dira Biko-

tekako Pilota Goxua Txapelketan,24 bikote 2. mailan eta 12 1. mai-lan. Pilotari gazteenak 15 urtezituen eta helduenek, aldiz, 38urte. Antolatzaileek gaineratudutenez, txapelketak interesa piz-tu du. “Egunero gutxienez 150 per-tsona inguru egon dira txapelke-ta jarraitzen eta finalaren egune-an 300 ikusletik gora bildu zirenBurundan”.

Larunbatean jokatutako fina-letan, feriak zirenez, oraindik girohobeagoa izan zen. “Bi txarangaegon ziren finaletan. Horretazgain, apustuak antolatu genituen.Bi finaletako emaitzak asmatubehar ziren, eta apustuak ferieta-ko bazkarian eta partiden aurre-

tik jaso ziren. Urdaiazpiko zozke-ta ere antolatu genuen eta sekula-ko giroa izan zen” adierazi duteAltsasuko Gazte Asanbladan.

2. mailako finalean Martinezeta Flores izan ziren txapeldunak,Gonzalezen eta Alustizaren kontragailendu eta gero. 1. mailakoan

Murgiondok eta Nabarrok jantzizituzten txapelak, Mazkiarani etaZabalori irabazi eta gero. 8 finalis-tek Arkangoan afaltzeko gonbiteajaso zuten saritzat eta azaroaren14an gaztetxearen 25. urteurrenaospatzeko antolatu diren kontzer-tu erraldoiendako sari bana.

Eman izena Mank-eko SakanakoHarri Jasotze Eskola eta ZentroTeknikoan

Harri-jasotzeak baditu beresekretuak eta teknikak. Indarrabaino, teknika kontua omen da.Horietan trebatu nahi baduzu,Sakanako Mankomunitateak sor-tutako Sakanako Harri JasotzeEskola eta Zentro Teknikoakeskaintzen dizu aukera. Eskola16 urtetik aurrerako neska-muti-ko eta gazteei zuzendua dago,Sakanan edo inguruan bizi etaharri jasotzean aritu edo hasinahi dutenei.

Lanbidez Ilundain-Haritzbe-rri baserri eskolako ingurugiroarloko zuzendaria den eta afiziozharri jasotzailea den Mikel Lasar-te da Sakanako Harri JasotzeEskola eta Zentro Teknikoko begi-ralea. Nafarroako Herri KirolFederazioko lehendakaria ere iza-na da Lasarte. Makina bat urte

daramatza Lasartek eskolarenardurarekin, 2004 urtetik hainzuzen. Eskolak Irurtzungo Uda-lak kiroldegian utzitako gela bate-an ematen dira, asteartetan,18:30etik 20:00etara, eta lastailanhasi eta garagarrilera arte luza-tuko dira. Ideia, batez ere, harrialtxatzea gustuko dutenei bideaematea da, euren zaletasuna gara-tzeko tokia, materiala eta ordu-tegi bat ematea. Jakina, jendeagogoz hasten bada eta txapelke-tetan parte hartu eta erakustal-diak eman nahi baditu... hori guz-

tia bideratuko dute eskolatik. “Harri jasotzean hasteko gehie-

na behar dena gogoa izatea da.Gero, gorputz pixka bat izan beharda. Pertsona bat 70 kilotik aurre-ra hasi daiteke harria jasotzen.Indar pixka bat behar da, bainabatez ere teknika asko. Izan ere

harri bakoitza ezberdina da, bakoi-tzak bere teknika dauka. Harrijasotzea jarraian praktikatu beharden kirola da” hori adierazi zigunMikel Lasartek 2004an SakanakoMankomunitatearen ekimenezSakanako Harri Jasotze Eskolasortu zenean.

Levanteri irabazi etagero, Zaragozahartuko du MagnakLevanteren kontrako partidan, Mag-na Gurpeak lehen momentutik izanzuen zortea bere alde. Lehendabizi-ko 8 minututan hiru goleko errentalortu zuten Imanolen mutilek, Kikok,bere atean, Eseverrik eta Dani Saldi-sek sartutako golei esker. Handik biminutura laugarrena sartu zuen Jesu-litok. Bigarren zatian Levantek har-tu zuen jokoaren ardura eta 1 eta 4hurbiltzea lortu zuen. Baina Rafa Usi-nek, Araçak eta Pablo Ibarrak Mag-na Gurpearen gol festa borobildu zuteneta azkenean 1 eta 7 irabazita itzulizen talde berdea.Sailkapen orokorrean Movistar Teamda liderra (21 puntu). Magna Gur-pea Xota 7.a da. Larunbatean Mag-na Gurpeak 11 punturekin sailka-penean 5.a den DLink Zaragoza tal-dea hartuko du Anaitasuna pabiloian,18:30ean.

Sakanako Harri Jasotze Eskolako Mikel Lasarte begiralea harria jasotzen.

Koldo Murgiondo eta Xabier Nabarro, 1. mailako txapeldunak.

Harriak jasotzen ikasi nahi duzu?Izena emateko

Izena ematea zabalik dago Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464866, k [email protected]). Klaseak euskarazdira eta baten batek ez badaki,gaztelaniaz zuzenduko zaio.

»

46 pilotari Iñigo Aritza ikastolakoPilota Txapelketan

Iñigo Aritza ikastolakoPilota Txapelketako 1.jardunaldiaLH3: Ainhitze Armentia – Amets Izquier-doXabier Olaiz – Enaitz GonzalezLH4:Kepa Amillano – Patxi AzpeitiaPeru Urteaga – Alain MendiaLH5:

Hegoi Lakuntza – Iker AgudeloLH6:Irati Lumbreras – Ane OjerOihan Guinea – Asier SolisLander Peral – Ander GoikoetxeaAritz Sevilla – Aimar LezeaDBH1:Aritz Ulaiar – Jokin SenarInhar Olabide – Xabi BengoetxeaDBH2:Aimar Garcia – Patxi ArakamaTxomin Rubio – Oier Berastegi

Murgiondo-Nabarroeta Martinez-Florestxapeldun Altsasun

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa6. jardunaldia

Etxarri Aranatz 1 – Beti Casedano 0

Lagun Artea 1 – Beriain 1

Gogo handiekin aritu ziren Etxarri eta BetiCasedano. Xabatek 13. minutuan aurreratuzuen Etxarri, penaltiz. Beti behin eta berrizsaiatu zen, baina ezin, eta 3 puntuakEtxarrin geratu zuen. Lakuntzan, parez parearitu ziren Lagun Artea eta Beriain. Bigarrenzatian Beriain aurreratu zen, baina partidabukatzeko 5 minuturen faltan Anderrekberdintzea lortu zuen. Irabazteko zorianegon zen Lagun, baina markagailua ez zenmugitu.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p3. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .12 p5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 p

Asteburuko jardunaldiaBurlades – Etxarri Aranatz

(Igandean, 17:30ean, Ripagainan)San Jorge – Lagun Artea

(Igandean, 16:30ean, Sanduzelain)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa6. jardunaldia

Altsasu 2 – Universidad de Navarra 1

Denboraldiko lehen garaipena lortu zuenAltsasuk. Unibertsitatekoak izan zirenaurreratu zirenak, baina bigarren zatianmarkagailua irauli zuen Altsasuk. JaviGuisadok eta Iokinek Unibertsitatekoenatea zulatu zuten, eta Altsasuko atezainUrkijok geldialdi bikainak egin zituen.

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 p

Asteburuko jardunaldiaSalesianos – Altsasu

(Igandean, 19:30ean, Orkoienen)

ELOMENDIKO TXAPELKETAB multzoa. 1. fasea. 5. jardunaldia

Egiarreta 2 – Zaldua 1

Bi talde arakildarren arteko lehian Egiarretaizan zen garailea.

Sailkapena >>1. Beriain . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p4. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

Asteburuko jardunaldiaZaldua – Elomendi

Egiarretak atseden jardunaldia du.

Futbola

Page 13: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a kirola 13

Atletismoa

Futbola Motoziklismoa

500 korrikalari inguruk hartu zutenparte 8. Onddo Lasterketan eta 36.Eskolarteko Krosean. Josefina ArregiKlinikako Lagunen Elkarterako 1.660euro jaso ziren

Altsasuko feriekin bat eginez etasekulako eguraldi ederrarekinjokatu zen Dantzaleku Sakanaatletismo klubak hainbat babes-lerekin batera antolatutako 8. Ond-do Lasterketa. Onddoak jaiotzendiren paraje ederretatik barnaburututako 6,6 km-ko proba hauez da lehiakorra, ez da sailkape-nik egiten; helburua basoan bar-na buelta polita ematea eta atle-tismoaz gozatzea da. Horregatik,antolatzen diren proba herrikoie-nena da, zalantzarik gabe. Aurtenare herrikoiagoa izan zen proba,parte hartzea bikaina izan baitzen:txikien kategorietan, hau da, 36.Eskolarteko Krosean, 99 korrika-lari aritu ziren –aurreko urtean138–, baina helduen 8. Onddo Las-terketan ia 400 parte-hartzaile–aurreko urtean 283–.

Aurten, lehenengo aldiz, 18urtez gorakoei proban parte har-tzeagatik 5 euro kobratu zituenDantzaleku Sakanak, diru horiguztia Josefina Arregi Klinika-ren Lagunak elkarteari emateko.Horrela, 1.750 euro bildu zirenOnddoen Lasterketan, proba buka-

eran taldeko ordezkariei emanzitzaiena, onddo saski bat eta Altsa-suko feriekin lotutako produktulote batekin bezala.

Egun borobilaKategoria txikiko probak Foru Pla-za eta Zubeztia inguruetan jokatuziren, goizeko 11:00etan hasita,aurrebenjamin mailatik hasita haurmailaraino. Eguerdian hasi zenAltsasuko eta Urdiaingo dermioe-tan barna burututako Onddo Las-terketa, besteak beste Baso Itxi etaSan Pedrotik pasatu zena. Hamai-ka kolorez betetako paraje bikaine-tatik barna korrika egitea luxua izanzen korrikalari guztiendako.

Akaberan korrikalariek kami-seta jaso zuten opari eta Lactura-le esne kaxa bat. Horretaz aparte,parte-hartzaile guztien artean 2onddo saski eta feriekin lotutakobertako produktuez osatutako 104lote zozketatu ziren. Antolatzaile-ak oso kontentu azaldu ziren pro-bak izandako erantzunarekin. Etabaita Josefina Arregi KlinikarenLagunak elkartekoak ere. “Osopozik gaude, jendeak bikain eran-tzun du” zihoen elkarteko ordez-kari Patxi Goikoetxeak. Jasotakodirua klinikako fisioterapia gelahornitzera bideratuko dute.

Los Arcoseko Nafarroako Zirkui-tuak Espainiako Abiadura Txapel-ketako baliagarria zen azken las-terketa hartu zuen igandean. JuanMari Olias Melero pilotu irur-tzundarra Stock 1000 mailan lehia-tu zen. Lasterketa ikusgarrian 42pilotu aritu ziren eta zirkuituari14 buelta eman behar izan zizkio-ten, 55,1 km osatuz. Javier Alvi-

zek Migel Angel Poyatosek, RaulGarciak eta Kike Ferrerek borro-ka polita izan zuten, eta azkeneanJavi Alve zek irabazi zuen(12:27.423), Poyatosen eta Garcia-ren aurretik. Juan Mari Olias 10.asailkatu zen (12:39.492). Espainia-ko Abiadura Txapelketa, Stock1000 mailan Kike Ferrerek iraba-zi du.

Olias hamargarrena Los Arcosen Espainiako Abiadura Txapelketako azken proba hartu zuen

Nafarroako zirkuituak. Olias Stock 1000 mailan aritu zen

Olias motor gainean, atzean aita duela.

Eguraldi bikainari esker, Onddo lasterketak irudi ederrak utzi zituen.

Onddo lasterketaarrakastatsuena

Desagertutako futbol taldeko 75 kide bilduko dira bihar

Garai batean futbol taldea zegoenOlaztin, Sutegi futbol taldea, hainzuzen. 1975. urtean sortu zen eta 18urte inguru iraun zuen bere ibil-bideak. “Erregionaleko 2. mailanlehiatzen hasi zen Sutegi. BainaErregionaleko1. mailara igotzealortu zuen eta han aritu zen taldea,desagertu arte. Futbol zelaia “Altode la via” deitzen genion tokianzegoen, Azpikokamion. Sekulakogiroa egoten zen, jende pila bat joa-ten zen futbol zelaira” kontatu diguAlberto Landa futbolari ohiak.

DesagerpenaUrteak pasa ahala, gauzak aldatu

ziren. “Futbol zelaia jabetza priba-tukoa zen eta zesioa bukatu zene-an ez zen gehiago berritu. Horre-la, Olaztiko udal dermioan, Arki-norruti industrialdean, Ziordikodermiotik gertu egin zen zelaiberria. Herritik urruti zegoen, jen-dea ez zen horrenbeste zelaira joa-ten… eta hor hasi zen taldearenbeherakada. Jokalariak bageun-den, baina zuzendaritzan ere erre-leborik gabe geratu ziren eta futboltaldea desagertu zen. Orduko osooroitzapen onak ditugu eta politairuditu zaigu Sutegi futbol taldekojokalari eta zuzendaritza taldekokide ohiak biltzea, egun polita pasa-tzeko” gaineratu du Landak.

Topaketa bihar, larunbateaneginen dute, Olaztiko Erburuakiroldegian. 11:30ean egun areto fut-bolean eta futbol 8an aritzen direnSutegi taldeko neska-mutikoenarteko partida izanen da. Ondoren,Sutegi futbol talde ohiko kideek tal-de argazkia aterako dute –75 joka-lari eta juntako kide ohi inguru bil-duko dira–eta neska-mutikoei baloibat banatuko diete. “Futbolari ohigazteenak 46 urte izango ditu etahelduenak 66 inguru” adierazi duLandak. Ondoren bazkaltzera bil-duko dira, Erburua kiroldegian.Garai bateko pasadizoak gogora-tzeko eta argazki zaharrak ikuste-ko tartea izanen da bertan.

Sutegiko futbolari ohien topaketa

Sutegi futbol taldeko argazki bat. Egun Sutegi klubak jarraitzen du, baina ez dago helduen futbol talderik. Utzitakoa

Automobilismoa

Sakandarrak III. Ultzama BailaraLur EremuanLarunbatean III. Ultzama BailaraLur Eremua Rallya jokatu zen Ultza-man. 25 ibilgailuk lortu zuten pro-ba despeditzea eta 3 erretiratu eginbehar izan ziren. Ibilgailuek Ultza-man prestatutako hiru ibilbide edoeremu osatu behar izan zituzten. Azkarrenak Jose Javier Izagirrepilotua eta Eneko Gomez kopilotuaizan ziren (Lancer EVO IV,00:17:47.900). Sakandarrei dago-kienez, Aitor Fernandez pilotua etaIker Askargorta kopilotua 19.aksailkatu ziren (Focus 1.6.,00:20:52.000) eta Oier Larrañagaeta Arkaitz Irigoien (AX GT) 23.ak(00:21:58.700).

Arkaitz Irigoien Urbasako igoeran..

Page 14: 527 guaixe

bazterretik

Jose Luis Asensio

Japoniako tabernak

Japoniako gizartea gure gizartea-rekiko oso ezberdina dela askotanesan dugu. Berez, arraroak direladiogu oso maiz, baina arraroak bai-no gehiago ezberdinak direla esa-tea zuzenagoa da. Zenbait arlotanzaletasun bereziak dituzte, taber-na eta jatetxeetan ere.Lehenik eta behin, jakin ezazue, ezdela ohikoa taberna bakunak aur-kitzea Japonian. Edatea, normale-an, beste ekintza batekin lotzen dutekafetegi edo tabernetan. Janaria iza-ten da askotan edariarekin dutenlotura, eta orduan, gure bururajatetxe hitza datorkigu. Bestetan,filia oso zehatz bat da lotura, etahauek bai gure gizartean aurkitzeaoso zaila dela.Guretako ezagunena abesteko nahiada, eta horretarako, karaokeakdituzte. Oso abeslari txarrak izanarren, gustura aritzen dira lagune-

kin abesten, normalean karaokee-tako gela pribatuetan, edaten dutenbitartean.Beste zaletasun berezi bat, anima-liekin jolasteko nahia izaten da. Hauulertzeko, jakin ezazue Japonianez dela ohikoa etxebizitza propioaizatea, eta asko bakarrik eta pisualokatu txikitan bizi direla. Eta osoarrunta da ere pisu hauetan ani-maliak izatea guztiz debekatuta ego-tea. Hortaz, jendeak animaliekinjolasteko nahia asetzeko, tabernamota ezberdinak daude.Arruntena, katuekin jolasteko taber-nak dira, neko cafedeiturikoak. Ber-tan katu ugari egoten da libre. Beze-roak mahai batean zerbait edatendu, katu bat beragana noiz etorrikoden zain berarekin jolasteko. Katuenarreta bereganatzeko, tabernan ber-tan katu-janari eta jostailu ezberdi-nak saltzen zaizkie bezeroei, nego-zio borobila sortuz. Katuak aldebatera utzita, animalia mota ezber-

dinak ere badaude beste antzeko lokalbatzuetan. Txakurrak, untxiak, eta bai-ta intsektuak, sugeak eta bestelakonarrasti ez horren atseginak.Esandakoa, pisu alokatuetan, asko-tan ezin lagunak eraman. Pisuakgela bakarrekoak izaten dira eta tokigutxi izatean ez da oso erosoa jen-dea biltzea. Gainera, Japoniakobulegoetan langileek ematen dituz-ten ordu mordoa dela eta, askotanezin lagun berriak egin eta sozia-lizatzeko beharra ere ase behar dute.Honetarako, taberna mota ezber-dinak dituzte.Zenbait negozio auzotan badaudetabernatxo txiki ugari, barra kax-kar bat besterik ez, non aulkian eser-tzeko ordaindu egin behar den. Eda-riak gainera garestiak dira, bainabezeroek (gizonezkoak denak)tabernarako lan egiten duten ema-kumeekin hitz egin dezakete. Sola-saldia besterik ez, baina lanpos-tuetako estresak alde batera uzte-

ko eta fantasiak elikatzeko osoaproposak dira. Emakumeei ere eda-riak ordaintzen dizkiete bezeroekedo opariak egin. Baina kontuz, asko-tan mafiek kontrolatzen dituzte tokihauek eta iruzur eginez behar bai-no diru gehiago ordaindu behar iza-tea ere gertatu ohi da. Horregatik,bezero dirudun askok, konfian-tzazko tokitan, beraien aulkitxoaerreserbatuta daukate zenbait egu-netan, beti ere neska berdinarekinhitz egiteko.

Honekin jarraituz eta ez horren ilun,badaude gazte koadrilei zuzendu-tako kafetegi batzuk,maid cafeize-nekoak. Bertan, biktoriar estilokojanzkera duten neskatxa poxpoli-nak dira zerbitzariak, eta zurekinesertzen dira edaten duzun bitar-tean hitz egiteko, barre egiteko zurekomeriekin edo nolabaiteko enpa-tia emateko. Haur giroan bezero-ak murgiltzeko pentsatuak daude,beraien egin behar eta arazo guz-tiak ahazteko.

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a14

kultura >>

Gaur, 22:00etan, Irurtzungo kulturetxean antzerki zikloaren bigarrenemanaldia

La llave maestra konpainiakmaiatzean Iruñean eta ago-rrilean Txilen mustutako

obra batekin heldu da Irurtzune-ra: Nómadas. Alvaro Morales Lifs-chitzek zuzendutako muntaketan“biltzeko materialekin eta egune-roko objektuekin egindako iker-ketaren ondoren, eszena-hizkun-tza nahasketa bat sortu da: keinuantzerkia, mugimendua, objektueta popin antzerkia, maskara etaarte plastikoak”.

Edurne Rankinek, Patxi Larre-ak eta Aintzane Baleztenak gor-puztutako pertsonaiek unibertsopoetiko batean nabigatzen dute,

bizitzaren metafora bihurtzen denbidaian. Antzezlanarekin “irudi-menera, bidaia oniriko bat” pro-posatzen digute, “bidaiatzeko aktoausartari oda bat, zaharra atzeanutzi eta ezezagunean barneratze-ari”. Hiru pertsonaiek euren bel-dur, esperantza, amets eta ilusio-etara bidaia onirikoa eginen dute,“errealitatea bidaia poetiko bate-an bihurtuz”.

Eszenatokian sortzen direneszena poetikoetan maletak, kar-toizko kaxak, kutxak eta plasti-kozko biribilkiak maskaretan,mugitzen diren etxeetan edota ani-malia fantastikoetan bihurtukodira. Guztia zentzumenei, irudi-menari eta norberaren baitanbidaiatzeko dagoen desirari zuzen-dutako ikuskizun batean.

Egunerokotasunetikihes komikoaLarunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean

Mi r i a mDíaz Aro-

ca eta BelindaWa s h i n g t o naktoreak bilagun minenpapera jokatu-ko dute Insatis-fechas antzezlanean Altsasunbihar, Encarni eta Mari. Biakezkonduak daude baina euren bizi-tzak ez ditu asetzen. Ez zen espe-ro zutena: poza gezur handia da,bikotekidearekin aspertuta dau-de eta sexua ohikeria da. Etenikgabeko antsietatean korapilatutabizi dira eta beraien bizitza sun-tsitzen ari da.

Bien bizitzak alda ditzakeenerabaki bortitza hartzen dute:euren kabuz bidaia egitea. Ihesegin, haizea hartu, iragana atze-an utzi eta etorkizunaren bila ate-ra. Etenik gabeko gatazka bilaka-tzen da bidaia, abentura komikoa,non ametsen lekua errealitateakhartzen baitu. Baina errealitateaez da beti atsekabea, kontrakoa bai-zik… Thelma eta Loiseren antze-ko bidaia, Madril eta Albaceteartean kokatua. Abentura komi-ko horretan Ruben Sanzek joka-tzen duen gizonarekin eginen dutetopo, haien ispilu bilakatuko dena.Sonia Gomezek eta Juan Luis Ibo-rrak idatzia da obra eta azkenhorrek zuzentzen du.

Objektuenbidaiarako gonbitea

di-da >>Pailazoak

A-abenturaren abia-

puntua

Marcel Gros domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur guneanA-bentura handia dakar A-ltsa-sura clown eta pailazo katalu-niarrak, pailazo baten istorioa. Gro-sek bere unibertsora bisita egi-teko gonbitea luzatuko du eta hanzilar papera, zaborrontzia, Amaiuskula baten gaineko bidaia,A-itaren A-torra, mimoa, fakirraeta beste agertuko dira. Guztia A-rekin hasiko da. A A-biapuntuada. Eta Gros pailazoak A erraldoi,gorri eta bigun batekin A-zkene-rainoko A-bentura A-biaraziko duIortia kultur gunean.

Argazkiak

Feriaklik

Klik han, klik hemen. Hala ibiliziren 46 pertsona Altsasuko ferian.Guztiak Altsasuko Mendigoizaleakelkarteak antolatutako ferietakoargazki rallyko parte-hartzaile-ak ziren. Hainbatek euren argaz-kiak egunean bertan aurkeztuzituzten eta beste batzuk etxe-tik bidaliko dituzte igandea bai-no lehen. Argazkiak baloratukodituen epaimahaia azaroaren 4anelkartuko da. Epaia azaroaren 7an

eginen da publiko, 19:00etan, Ior-tia kultur gunean eginen den eki-taldian. Sari banaketarekin bate-ra lehiaketara aurkeztutako argaz-kiak proiektatuko dira. Ferietakorallyan parte hartu duten argaz-kiak Altsasuko Dendarien Elkar-teko erakusleihoetan ikusgai iza-nen dira azaroaren 9tik aurrera.

Bertsoak

Soto txiki bihurtu ze-

nekoa

Altsasuko ferietako bertso-pote-oan gertatu zen. Julio Soto eta Ene-ko Lazkoz Altsasuko Alde Zaha-rrean barna bertsotan aritu ziren,eta azken geldialdian gertatu zenSoto txiki bihurtzea. Une bat izanzen, Lazkoz aulki gainetik bertso-tan hasi eta Soto baino altuagobihurtu zenean. Erantzuna, jaki-na, aulki gainetik eman zuen Sotok,“egoera onera ekarriz”. Bide batez,agurreko bertsoan Sotok gogoraekarri zuen ferietan egin zenaurreneko bertso-poteoan 16 per-tsona zituztela inguruan eta larun-batean 126 zirela. Bestalde, Nafarroako BertsozaleElkarteak Iruñeko Udalaren lagun-tzaz antolatutako Bertsoaroazikloa martxan da. Lazkozekzikloa itxiko duen bertso saioanparte hartuko du, azaroaren 12an.Azaroaren 3rako iragarria dago-en bertso-saioko gai-jartzaileaJoseba Andoni Beltza izanen da.

Page 15: 527 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 23a kultura 15

Hileko aurreneko ostegunetanirakurritako liburuaz hitz egiteraelkartzen dira, 18:00etan,liburutegian. Parte hartu nahi dutenekliburutegian eman behar dute izena;dohainik da

Irurtzunen zegoen eskaerarierantzunez, 2010eko azaroanabiatu zen Irurtzungo ira-kurle kluba. Hilero-hilero,

literatur zaleak ordu eta erdizelkartzen dira. Bere ibilbideanbataz besteko asistentzia 10-12 ira-kurlerena izan da. Gaur egun 10dira. Guztiek, hilero, irakurribeharreko liburuaren ale banajasotzen dute. Nafarroako Libu-rutegi Nagusiak 80 irakurle taldeliburuz hornitzen ditu eta, horre-tarako, loteak egiten ditu. Libu-ruarekin batera, irakurle taldekokoordinatzaileak idazleari buruz-ko txostena ematen die. Liburuaidatzitako garaiari buruzko azal-penak eta irakurketa aberastudezaketen datuak ematen dizkietxostenak irakurleei.

Liburua irakurri ondoren,elkartu eta irakurketarekin sor-tutako ideiak, ekarpenak etakomentarioak partekatzen dituz-te. Saioaren koordinatzaileak, aka-beran, jasotakoaren bilduma egi-ten du kideen ekarpenekin osatutaeta, horrela, liburua ulertzenlaguntzen da. Jakina, eztabaidainteresgarriak sortzen dira. Ikas-turteko aurreneko topaketanbakoitzak udan irakurritakoarenberri ematen du. Hala, literaturmerkatuan sakontzeko aukeradute guztiek. Ikasturtea despedi-tzeko, berriz,merienda ederrare-kin batera, balantzea egin eta uda-rako dituzten irakurgaien berriematen diote elkarri.

KoordinatzaileaHasieratik taldea kudeatzeaz SofiaVillegas kazetaria arduratu da.Eskarmentua du, egun Nafarroa-ko zazpi irakurle talde koordina-tzen dituelako. Irurtzunen 45 eta70 urte bitarteko gizon-emaku-meak elkartzen dira. Gazteagoekere parte hartu dute. “Talde ire-kia da. Nahi denean bat egin dai-teke. Beti ere, liburua irakurriaizan behar da. Irakurleak gonbi-datzen ditugunean edozein etordaiteke” dio Villegasek.

Irakurgaiak aukeratzerakoan“egungo idazleak ezagutu, klasi-koetara bueltatu eta liburutegianduten aukera” izaten da kontuan.Baina taldean adin, irakurle han-diak eta ez handiak, literaturagustu eta irakurketarako erraz-tasun eta interes aniztasuna dago-enez, guztiak kontentu izaten saia-tzen da. Hala, jatorri ezberdinetakoidazleak, literatura ildo eta estiloezberdinetakoak, poesia, komi-kia, bertako literatura eta besteizan dute irakurgai orain arte.

Eta filmerik bada, hura ikusi ere. Izan dira idazle baten obra ezber-

dinak irakurri dituzten aldiak etatertulia aberasgarriak eskainidituztenak. Garcia Marquez, Var-gas Llosa eta Toty Martinez deLezearen lanarekin egin dute hori.

Jarduerak Irurtzungo irakurle taldearekinizan diren idazleak dira: Patxi Irur-tzun Atrapados en el Paraíso libu-ruarekin, UNEDeko zuzendariMartin Nogales La mujer de Romaidatziarekin edo Mikel Zuza Cro-nicas Irreales del Reyno de Nava-rra lanarekin. Noha Gordonen LaBodegaeta Luisa Etxenikeren Vinoliburuekin ardoaren eta literatu-raren arteko ezkontza egin dute.

+ www.guaixe.eus

Ikasturteko egutegiaEguna Idazlea LiburuaAzaroak 5 David Foehkino La delicadezaAbenduak 5 Willian Saroyan La comedia humanaIlbeltzak 7 Antonio Gamoneda Un armario lleno de sombraOtsailak 4 Judith Torrea Juarez en la sombraMartxoak 3 Maximo Gorki La madreApirilak 7 Javier Cercas El impostorMaiatzak 5 Bidaia literatura

Literatura-hitzorduaOlatzagutian

Olatzagutiko liburutegiak lite-ratura tertulia antolatu du

azaroaren 13rako, ostirala,21:00etan. Liburutegian bertanelkartzeko gonbitea luzatu dieteolaztiarrei. Literaturaren abaro-an elkartu nahi dutenek LionelShriverren Tenemos que hablar deKevin liburua irakurria izanbeharko dute.

Altsasuko emakume litera-tur zaleak elkartzen dituenirakurle taldeak 23 bat urte

ditu. Gaur egun 15 emakume elkar-tzen dira. Lastaila eta garagarri-la bitartean urtean, hileko 3. edo4. asteazkenean, 18:00etan Iortiakultur guneko areto txikian elkar-tzen dira. Interesa duenak udalliburutegitik pasa daiteke eta hanirakurri beharreko liburua jaso-

ko du, hizketaldiaren eguneanbueltatu behar dena.

Irakurle taldeak ikasturte hone-tan dagoeneko bi topaketa eginditu. Irailaren 30ean Txaro Begueidazle nafarra Altsasun izan zen.Irakurle taldekoekin batera bere20 vocesliburuari buruz aritu zirenhizketan. Atzo, berriz, Christop-her Morleyren La libreria ambu-lante lanaz hizketatu ziren.

Idazle altsasuar baten bisitaespero dute azaroaren 18rako: JoseMiguel Boal. En los pliegues del vien-to liburua idatzi du. Nobelako pasar-

te batzuk Sakanan kokatuak dau-de. Abenduaren 16rako YasminaKhadaren El atentado liburua iza-nen da hizpidea emanen duena.

Ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian IreneNemiroskyren Arimen maisualiburuaz hizketatuko dira

Irakurzale euskaldun etxarria-rrak ikasturte honetan aurre-

nekoz heldu den osteguneanelkartuko dira. Nemirosky idaz-le ukrainarraren Arimen mai-sua (Alberdania, 2009) liburua

irakurrita joanen dira hitzordu-ra eta hark sortutako iritziakpartekatuko dituzte. Aurrekourtean bezala, oinarrizko gida batlagun, saio bakoitzean taldekokide bat izanen da liburua talde-an aurkezteaz eta saioa bidera-tzeaz arduratuko dena. Taldeairekia da eta nahi duenak partehartu dezake.

Liguori abesbatzaIrurtzunenLarunbatean, 19:30ean, (meza ondoren)Irurtzungo elizan

Nafarroan Abesbatzak ZikloakLiguori abesbatza iruindarra

ekarriko du Irurtzunera. JoseMari Goikoetxeak sortu zuen abes-batza 1989an, eta bera izan zenzuzendaria. Aurretik, 50 urtez,Nafarroako Haur Kantariak esko-lania zuzendutakoa zen. Ligouriabesbatzaren zuzendaritza lanaazken aldian aspaldi ezaguna duenJesus Mari Olite Ibirikurekin par-tekatzen du. Olite ere sorreratikda abesbatzako kide.

Polifoniaren genero guztiakhartuz, Nafarroan eta kanpoan300 kontzertu baino gehiago emanditu koralak. Ligouri abesbatzak,sorreratik, Ostegun eta OstiralSantuetan Iruñean eta Leirekomonasterioan kantatzen du, harilaukote eta organoz lagunduta.Eguberrietan, berriz, Iruñeko Uda-laren egitarauaren barruan, AitaRedentoristetan kontzertuaeskaintzen dute urtero. Nafarro-ako Gobernuaren UdazkenekoBira eta Cultur programetan par-te hartu du.

Kantu modernoenbertsio lirikoak Larunbatean, 20:00etan, Olatzagutikokultur etxean

Disei opera band seikote bat da.Hiru abeslari daude taldean,

baxu baritonoa, sopranoa eta teno-rea. Eta haiekin batera hiru ins-trumentu jole (biolina, gitarra kla-sikoa eta akordeoia). Osagai horie-kin zuzeneko musika ahotshandiekin laguntzen dute. Eure-na talde modernoen bertsio liri-koak egitea da. Musika pieza eza-gun eta egungoen moldaketahoriek publiko guztiendako gus-tagarri bihurtzen dituzte. Hala,Queen, Abba, Frank Sinatra,Ennio Morricone, Toni Braxton etabeste hainbaten bertsio lirikoakegiten dituzte. Taldea orain delaurte batzuk Olatzgutiko Santa Anafestetako eguerdiko kontzertubatean aritu zen eta olaztiarrengustukoa izan zen orduan.

Sakanako irakurle taldeak

Irurtzungo irakurle taldeak bost urte bete ditu

Etxarriko irakurle taldearenhirugarren ikasturtea

Altsasukoa, irakurle talde beteranoena

Page 16: 527 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 23, ostirala • 2. aroa • 527. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 20.5 . . . . . . . 0.5 . . . . . . .4.7Etxarri A. 21 . . . . . . . . -2.5 . . . . . . .7.4Altsasu 19.5. . . . . . . -1 . . . . . . . . .9.6Aralar 13.9. . . . . . . -1.3 . . . . . . .6.9Urbasa 14.5. . . . . . . -4 . . . . . . . .12.8

: eguraldiaasteko >>

Min: 5 Max: 19 Min: 10 Max: 17 Min: 9 Max: 13 Min: 10 Max: 14 Min: 9 Max: 13 Min: 8 Max: 13 Min: 5 Max: 13

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 13% euria: 28% euria: 40% euria: 38% euria: 63% euria: 70%

1. Sakanako kultura eta naturaondarea hezkuntzantxertatzeko beharra nolaz sortuzen?Bide askoren bidegurutzea dahau. Sakanako bederatzi esko-lek, Sortzenekin batera, ibarre-ko curriculuma lantzen astekoegitasmoa genuen. Gure ezagu-tza zabaltzeko behar bat suma-tzen genuen. Bestetik, Sakana-ko Plan Estrategikoaren ildoakkontuan hartuta, Sakanakogarapen agente Iker Manterolaetorri zen Albaolakoak ate jokazeudela esanez.

2. Zein hausnarketa eginzenuten? Albaolakoa ongi dago, garrantzi-tsua da. Baina guk gureari balioaeman behar diogu. Eta, horreta-rako, ezagutza garrantzitsua da.Eta irakasleen prestakuntzarakoikastaroak antolatzeko aukerazegoenez…

3. Irakasleendako ikastaroa?Bai. Maila guztietako irakasle-endako izan da aurreneko hau.Beste zenbait profesional eregonbidatu ditugu. Nahi dugula-ko eskolei ere gai hauei guztieilotutako aukerak zabaltzea. Esa-terako: zaldiz ibilaldiak, haurre-kin basoan jarduerak egitekoaukerak…

4. Nolako ikastaroa izan zen? Nik garbi nuen ikastaro ezberdi-na izan behar zuela. Horregatik,mendi irteeretan oinarritutakometodologia aukeratu genuen.

Irakasleok, gela barruan, powerpoint batekin pertsona bat hizke-tan eta gu entzuten egoteaz asper-tuta gaude.

5. Zein eskolatako irakasleekparte hartu zuten?Ikastetxe guztietako norbait ego-tea lortu da: eskoletakoak, ikas-toletakoak, institutuetakoak par-te hartu dute. Irurtzungoek inte-resa azaldu zuten baina oraingoankanpoan gelditu zaizkigu.

6. Ikastaroa noiz hasi zen?Irailaren 16an hasi genuen eta las-tailaren 14an despeditu genuen.Hiru orduko bost prestakuntzasaio izan dira.

7. Zein gai landu dira?Sakanako geologia, arkeologia,Erdi Aroko despopulatuak, DoneJakue bidea, komunalen kudea-keta, Bernoako galtzada, erroma-tar galtzada, erromatarren garaia,megalitoak, baso kudeaketa…Ikastaroaren altxorra izan da,gaiaz benetan maiteminduta dago-en jendea aritu da guri haieninguruan erakusten.

8. Beraz, errepikatzekomodukoa?Bai. Esker on asko jaso dugu.Hemen ere hobetzeko gauzak dau-de. Aurtengo aurrekontua itxia dabaina udaberrian baliteke bestezerbait antolatzea. Onartuak izanez diren horiek guztiak ate jokadauzkat. Ikusiko da zein motata-koa eta nola; gai bati helduta edoorokor xamarra.

9. Nola egiten da kultura etanatura ondarearen berrieskolara eramateko?Bide asko elkartu dira eta orain-dik ere asmo asko daude. Hemen-go gai horiek guztiak eskoletaranola eraman unibertsitatearekinlandu nahi dugu ere. Horren guz-tiaren emaitza litzateke Interne-ten plataforma aberats bat sortzeanon edozein irakaslek edo pertso-nak Sakanari buruzko zukua ate-ra dezakeen. Horretan gaude. Inte-resgarria litzateke horren ingu-ruan irakasleen lantalde batsortzea. Ez dadila aurten eginda-ko zerbait eta gero zintzilik gel-ditzen dena.

10. Dagoeneko irakasleren bathasiko zen jasotakoatransmititzen, ez?Seguru baietz. Aurretik ere jendeahorretan ari da. Badakigu. Bainabatzuk “hau halako gaiarekin lotu-ko dut” esan zuten. Edo irteerakegiterakoan jendeak ez daki osoondo nora joan edo zer egin etahemen ideia asko sortu dira.

11. Zergatik dago bertakoondarea ezagutu beharra?Ezagutzeak maitatzea dakarrela-ko. Eta gure eskualdea maite badu-gu saiatuko garelako bertan gureekonomia suspertzen eta etorki-zun on bat garatzen. Guk irakas-le gisa horretan ardura bat dugu-la uste dugu. Gurea estimatzen ezbadugu, gainerakoa ere zaila iza-nen da, ezta?

Informazio gehiago 9.orrian.

>>11galdera

LierniGalarraga Lekuona

Sakanako hezkuntzako prestakuntza arduraduna

Testua: Alfredo Alvaro Igoa

Bazkide zozketaLASTAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

27 3 11 19