21
IRAKASLEARENTZAKO MATERIALA BIODIBERTSITATEA: DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA Lehen Hezkuntzako 3º Zikloa 2012-2013 IKASTURTEA

Biodibertsitatea eboluzioa lh3 irakaslearen materiala

Embed Size (px)

Citation preview

IRAKASLEARENTZAKO MATERIALA

BIODIBERTSITATEA: DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA

Lehen Hezkuntzako 3º Zikloa

2012-2013 IKASTURTEA

Santimamiñeko bisita eta gero, autobusa hartu eta Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joango gara. Bertan ordu erdiko atseden bat izango dugu edukiak lantzen hasi aurretik.

Bukaera ordua ikastetxearen beharretara egokituko da.

Ateratzeko, eman “Esc”

EBALUAKETA. ONDORENGO JARDUERAK

Atal bakoitza ikusteko, egin klik honako ikonoetan:

JARDUERAKJARDUERAK ARIKETAKARIKETAK

10:00-11:30

IBILBIDEADenboran zeharreko bidaia

HAMAIKETAKOA

12:30-13:30

ESPERIMENTU GELA

Bizimodua paleolitoan

BAZKAL ORDUA

14:30-15:15 ERAKUSKETA Gizakia eta biodibertsitatea

15:15-16:00 BEHATOKIA Gaur egungo paisaia

METODOLOGIA

BISITALDIAREN AURREKO JARDUERAKTESTUINGURUA

NOLA IRITSI

HELBURUAK

EDUKIAK

CURRICULUM LOTURAK

GOMENDIOAK

AZPIEGITURAK

TESTUINGURUA

Jardunaldia Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune desberdinetan zehar garatuko da.

Lehenengo Kortezubira hurbilduko gara, bertan baitaude UNESCOren ondarea diren Santimamiñeko Kobak. Erreferentzia lekua da gure lurraldean eta kudeaketa arduratsu baten eredu ere: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Gainera, proiektu berritzaile baten parte da, denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina baitu

Behin Santimamiñeko kobak bisitatu eta gero, autobusa hartu eta Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joango gara. Bertatik Urdaibaiko ingurunea osatzen dituzten ekosistema nagusiak behatu eta ezagutu daitezke. Ekosistema desberdin hauei esker, ingurune honek biltzen duen izaki bizidunen aniztasuna (biodibertsitatea) oso esanguratsua da. Euskadi osoko biodibertsitate aberastasunaren erakusgarri dela esan daiteke.

Guzti honengatik Euskadiko Biodibertsitate Zentroak biodibertsitatea, ekosistemak eta hauen garrantzia ezagutzeko Eskola Programa Didaktikoa burutzen du.

NOLA IRITSI

Santimamiñera joateko AUTOBUS PRIBATUAN:

• A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako irteeran.

• Gernikako ingurabidean Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako biribilguneraino.

• BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.

Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joateko AUTOBUS PRIBATUAN:

• Santimamiñeko aparkalekutik berriz ere Gernikako ingurabidera itzuli behar gara.

• Bertan BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Euskadiko Biodibertsitate Zentrora nola sartu adierazita dago.

HELBURUAK

Helburu nagusia:

Biodibertsitatea historian zehar nola aldatu den ezagutzea eta beti eduki duen garrantziaz jabetzea, berekiko eta naturarekiko ardura eta errespetua bermatzeko.

Helburu espezifikoak:• Biodibertsitatea zer den jakitea, bere garrantziaren zergatia ulertzeko. • Ingurunea eta hura historikoki osatu duten izaki bizidunen inguruko ezagutza

bultzatzea.• Garai desberdinetako izaki bizidunak eta paisaiak haien ezaugarri nagusien

arabera sailkatzea eta haien artean ezarritako harremanak ulertzea.• Denboran zehar biodibertsitateari eman zaizkion erabilerak ezagutzea, jarduera

okerren inguruko hausnarketa sustatzeko. • Animalia eta landareen biodibertsitatea zaintzeko habitatak babestearen

garrantziaren inguruan kontzientzia hartu eta sentsibilizatzea.

EDUKIAK

Kontzeptualak ▪ Biodibertsitate-kontzeptua eta horren garrantzia.▪ Gaur egungo eta iraganeko animalia eta landare-espezie bereizgarrienak.▪ Izaki bizidunen moldaerak garai eta ingurunearen arabera. Paisaiaren bilakaera.▪ Izaki bizidunen suntsipen kausa nagusiak.▪ Gizakia eta biodibertsitatearen arteko harremanak: erabilerak eta inpaktuak.

Prozedurazkoak▪ Kanpoan egiteko jardueretan landa-koadernoak erabiltzea behaketen erregistro-teknika

gisa.▪ Gaur egungo eta iraganeko animalia eta landare espezie garrantzitsuenak identifikatzea. ▪ Ingurunearen behaketa sistematikoa eta izaki bizidunen, bizi diren ingurunearen eta

bertan gertatzen diren prozesuen inguruko informazioa lortzea.▪ Esperimentu zientifikoen interpretazioa.▪ Talde-lana.

Jarrerazkoak▪ Gure planetako biodibertsitatea baloratzea, eta zehazki gure inguruneko natura-

ondarearena. ▪ Gure inguruneko historia ezagutzeko interesa.▪ Oreka ekologikoari eusteko garrantziaren kontzientzia hartzea.▪ Landa-lanak eta kanpoan egin beharreko jarduerak egiteko zaletasuna eta interesa.▪ Animalien, landareen eta ekosistemen biziraupen-arazoei buruzko hausnarketa egiteko

jarrera.

Natura, gizartea eta kultura ingurunearen ezaguera 1. EDUKI MULTZOA. Ingurunea eta hura iraunaraztea.

– Euskadiko eta Espainiako paisaien aniztasuna eta aberastasuna aintzat hartzea, eta beste tokietako paisaiak ezagutzeko interesa agertzea. Paisaia zaintzea eta berreskuratzea. Proposamenak egitea. – Gure natura-ingurunea: Euskadiko eta Espainiako erliebea, flora eta fauna. – Landa-lanak taldean egitea.– Gizakiak ingurumenaren osagai dira eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna dute. Giza eraldaketak balioestea: urbanizatzea, industrializatzea, komunikabideak, materialak erauztea...

2. EDUKI MULTZOA. Izaki bizidunen aniztasuna.– Bizitzaren aniztasuna balioestea. Gizakia eta biodibertsitatea. Espezieak desagertzea. Iraunarazteko neurriak. – Izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa hainbat iturritan bilatzea.– Izaki bizidunen bizitzarekin lotutako prozesuei behatzea eta erregistratzea. Emaitzak ahoz eta idatziz jakinaraztea.– Animaliei eta landareei behatzean, bai eta dagozkien lanak egitean ere, zehaztasuna eta zorroztasuna aintzat hartzea.

3. EDUKI MULTZOA. Osasuna eta garapen pertsonala.– Esfortzu eta lan pertsonala, zereginetan jarrera aktibo eta arduratsua izanda, autokritikoki jokatuta eta nork bere gaitasunetan konfiantza izanda.

5. EDUKI MULTZOA. Aldaketak denboran zehar. – Gizonezkoek eta emakumezkoek historian bete duten zeregina balioestea.– Ondare historiko eta kulturalaren adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea, aintzat hartzea eta errespetatzea.

CURRICULUM LOTURAK

Hurrengo diapositiba

Gorputz Hezkuntza 4. EDUKI MULTZOA. Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. – Jolasaren arauak, erregelak eta estrategiak nahiz horietan parte hartzen duten pertsonak onartzea eta errespetatzea. Jolaserako kode garbia egitea eta betetzea.

Arte Hezkuntza3. EDUKI MULTZOA. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.– Gertuko testuinguruko eta beste testuinguru batzuetako kultura-adierazpenaren arte-forma eta artisautza- forma adierazgarriak bilatzea, erregistratzea eta balioestea.– Gertuko irudien sorkuntza-prozesuetan eta artearen historian, baliabide estetikoak, irudikapen-baliabideak edo baliabide teknikoak ikertzeko eta bilatzeko ahalmena aitortzea, helburu jakinak lortzeko.– Museoetara, erakusketetara, antzerki- eta musika emanaldietara... joatea, arte-gertaerak hobeto ulertzeko.

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza 2. EDUKI MULTZOA. Komunitatean bizitzea.– Talde bateko kide izateagatik dagozkion eskubideak eta betebeharrak erantzukizunez betetzea, eta talde horietako lanetan eta erabakietan parte hartzea.

Aurreko diapositiba

Euskadiko Biodibertsitate Zentrora etorri aurretik, irakaslearen material honetan proposatzen den “Aurreko Jarduera” lantzea garrantzitsua da, ikasleak bisitaldi egunean landuko diren edukiekin ohitzen joan daitezen.

METODOLOGIA

Santimamiñeko multzo arkeologikoan egingo den bisita bertako giden eskutik burutuko da.

Hortik aurrera garatuko den unitate didaktikoa Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 3 hezitzailek bideratu eta dinamizatuko dute. Taldeak ez du 50 pertsonako kopurua gainditu behar.

Bisitaldiari probetxua ateratzeko asmoz, ikasle bakoitzak lan koaderno bat jasoko du bere ideiak eta jardunaldian zehar ikasitako guztia islatu ahal izateko.

Jardunaldiak bi zati edukiko ditu: Kanpo Ibilaldia eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroko jarduerak. Azken honetarako, zentroaren baliabide desberdinak erabiltzea beharrezkoak izango da.

GOMENDIOAK

Santimamiñen egingo den ibilaldirako arropa eta oinetako egokiak ekarri. Aldatzeko oinetakoak ekartzea gomendagarria da.

Ikasleek arkatza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osatzeko.

Bisita egunean taldearekin 3 irakasle etortzea komenigarria da (talde txikiegiak ez diren bitartean).

Santimamiñera joateko autobus pribatuan egin beharko duzue. Oso garrantzitsua izango da bertara garaiz iristea, Euskadiko Biodibertsitate Zentrotik pasa gabe, 10:00ak puntuan hasten baita kobako bisita (bertara joan zuzenean).

Ordainketari dagokionez, Santimamiñeko euroa bertan eskuz ordaintzea beharrezkoa da (dorretxeko bisitari dagokion beste euroa, eskuz nahiz transferentzia bidez egin ahal izango da).

Gogoratu garraio, bazkari eta programa didaktikoaren gastuak eskolaren kontura doazela.

AZPIEGITURAK Jantokia.

Taberna.

Jolas tokia.

Biodibertsitatearen labirintoa.

5 hektareako gune berdea.

Autobusentzako aparkalekua.

Erakusketa iraunkorra.

Aldizkako erakusketa.

BISITALDIAREN AURREKO JARDUERAK

Bisitaldi aurreko jarduerei esker, ikasleek beharrezkoak izango diren kontzeptuak ezagutuko dituzte eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroko bisitaldiari esker, guztiz finkatuko dituzte.

Ondoren, bisitaldi-aurreko jarduera desberdinak aurkezten dizkizuegu:

1. JARDUERA

URRATSEZ URRATS: Jarduera honek, ikasleak irteeran landuko diren hainbat edukitara

hurbiltzeko balioko du. Horretarako guk prestatutako fitxa bat bete beharko dute, iraganeko paisaia eta biodibertsitateari buruzko hausnarketak eginez eta galdera errez batzuk erantzunez.

Irakaslearen laguntza garrantzitsua izango da, eta Zentrora etorri aurretik ikasleen ezagutza maila baloratzeko balioko du.

MATERIALAK: Ariketaren fitxa

1. JARDUERA: Nola aldatu diren gauzak

HELBURUAK: Garai desberdinetan ingurune honetan egon

den paisaiaren bilakaera, klima desberdinek eragindakoa.

Garai desberdinetan izaki bizidun desberdinak egon direla ulertzea eta hauek ezagutzea.

Eboluzioan zehar desagertu diren espezie batzuk eta desagertzeko arrazoiak ezagutzea.

Aurreko diapositiba

Ibilbidea

Santimamiñeko multzo arkeologikoko ibilbideak bi atal nagusi izango ditu. Lehenengo eta behin, kobazuloaren lehenengo metroak bisitatuko ditugu eta bertako gidek paleolitoko gizaki haien bizimoduaren nondik norakoak kontatuko dizkigute. Aldi berean, kobazuloaren atarian zientzilariak egiten ari diren indusketa arkeologikoaren berri ere emango digute.

Behin kobazuloa bisitatuta, pixka bat beherago dagoen baselizara sartuko gara, bertan kobazulo osoaren 3 dimentsiotako erreplika birtuala baitago. Modu honetan, ikasleek kobazulo guztia eta bertan egindako aurkikuntza nagusiak ezagutuko dituzte. Hauei dagokienez, aipamen berezia merezi dute zenbait galeriatan aurkitu diren historiaurreko marrazkiak, beti ere animaliei dagozkienak.

Ibilbidean zehar, lan-koadernoaren ariketa orokor bat ere osatuko da (1.ARIKETA:Denboran Zeharreko Bidaia), geografikoki kokatu eta iraganarekin kontaktuan jarriko gaituena.

Esperimentu gela

Euskadiko Biodibertsitate Zentroko laborategia paleolitiko garaiko bilgune bilakatuko dugu momentu batez. Garai hartara jauzi egin eta orduan erabiltzen zituzten baliabideekin arituko gara gu ere.

2. ARIKETA- Bizimodua paleolitoan:3 azpitaldetan banaturik, paleolito garaiko hainbat zeregin irudikatuko ditugu. Horretarako, benetakoak diren materialen erreplikak erabiliko ditugu. Besteak beste, silex harriak zuen garrantzia ikusiko dugu, ehiza tresnaren bat egingo dugu, sua egiten saiatuko gara eta labar arteko marrazkiren bat egiten ere ausartuko gara.

3. ARIKETA- Gizakia eta biodibertsitatea:Ikasleek erakusketa ikusten duten heinean, lan koadernoko 3.ariketa osatzen joango dira. Bertan, iraganeko eta gaur egungo biodibertsitateari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte. Gaur egun gertatzen ari den biodibertsitate galeran gizakiak duen erantzukizunaren inguruan ere hausnartuko dugu.

Erakusketa iraunkorra

Euskadiko Biodibertsitate Zentroko erakusketak, ikus-entzunezko material didaktikoak eta sistema bizi interesgarriak ditu. Hauetaz baliatuz, ikasleek biodibertsitate kontzeptua lantzen jarraitu ahal izango dute.

Dorretxeko behatokia

Euskadiko Biodibertsitate Zentroko behatokian dauden teleskopioei esker, ikasleek gaur egungo Urdaibaiko paisaia behatu ahal izango dute eta egunean zehar ikasitakoaren errepasoa egin ere.

Gaur egungo paisaia:

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak gaur egun oraindik eskaintzen dituen paisaia zoragarriez gozatzeaz gain, ematen diren erabilera zuzen eta okerrei buruz arituko gara. Ingurune naturala babestearen garrantziaz hausnartuko dugu, baita etorkizunera begira hartu beharreko neurri eta izan beharreko jokabideez ere.

EBALUAKETA. ONDORENGO JARDUERAK

Bisitaldiaren ondorengo jarduerak, Euskadiko Biodibertsitate Zentroko egonaldian zehar eskuratutako gaitasun eta ezagutzak ebaluatzeko baliogarriak izango dira.

2. JARDUERA 3. JARDUERA

2. JARDUERA: Biodibertsitatea denboran zehar

URRATSEZ URRATS: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatu ondoren, ariketa honekin ikasleen ezagutza maila ebaluatu ahal izango da. Errepaso gisa, garai bakoitzean egon den biodibertsitatea eta gizakiak egindako erabilera desberdinak sailkatu beharko dituzte.

MATERIALAK: Ariketaren fitxa.

HELBURUAK: Garai desberdinetan egin izan diren

biodibertsitatearen erabilera desberdinak sailkatzea.

Garai bakoitzean egon den biodibertsitatearen errepasoa.

Aurreko diapositiba

3. JARDUERA: Komikiaren amaiera

HELBURUAK: Biodibertsitatea eta historian eman

diren erabileren arazoekiko hausnarketa burutzea.

Sorkuntzaren bidezko adierazpen pertsonala lantzea.

URRATSEZ URRATS: Parte hartu nahi duten ikasleei, koadernoan agertzen de komikiari amaiera ematea proposatzen zaie. Honela, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikasitakoaren arabera, gizakiok eragiten ditugun arazoak konpontzeko irtenbideak bilatu beharko dituzte.

MATERIALAK: Koadernoko komikia.

Aurreko diapositiba

JARRAITU

URRATSEZ URRATS

Lehiaketaren oinarriak:

A. Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa bisitatu duen ikasle bakoitzeko komiki bakarra aurkeztu ahal izango da.

B. Komikiko istorioari amaiera eman beharko zaio.C. Komikiaren luzera eta formatua librea da eta euskaraz zein gaztelaniaz

aurkeztu daitezke.D. Komikiarekin batera datu pertsonalak adierazi beharko dira: izen-

abizenak, adina, helbidea, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta ikastetxea.

E. Posta elektronikoz nahiz posta arruntez bidali beharko da 2013ko abuztuaren 31 baino lehen.

F. Parte hartzaile guztiei Euskadiko biodibertsitate Zentroa bisitatzeko bono bikoitz bana emango zaie. Horrez gain, 6 sari nagusi egongo dira, ziklo bakoitzeko irabazle bakoitzarentzat. Saria, zetazeoak ikusten joateko sarrera bikoitza izango da. 2013ko irailean aukeratuko dira irabazleak.

G. Komikiak honako helbidetara bidali:• [email protected]• Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Gernika-Bermeo errepidea,

San Bartolome auzoa, 35 48350 Busturia (Bizkaia)

Aurreko diapositiba