29
Google Docs: aurkezpenak Irene Gonzalez Mendizabal B06 Zaratamoko Berritzegunea

Google Docs: aurkezpenak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aurkezpenak egiteko tutoriala

Citation preview

Page 1: Google Docs: aurkezpenak

Google Docs: aurkezpenak

Irene Gonzalez Mendizabal

B06 Zaratamoko Berritzegunea

Page 2: Google Docs: aurkezpenak

Google Docs-en sartu*. “Crear nuevo” botoia sakatu eta “presentación” aukeratu

*(Zelan sartzen da? Gmail postaren barruan gaudenean eskerrean, goiko partean, agertzen den Docs aukeran sartuz. Gmaila euskeraz badaukagu ez da posible zuzenenan sartzea, beraz Google Docs orrira joan eta zuen Gmail klabeekin sartu)

Page 3: Google Docs: aurkezpenak

Holako editore bat zabalduko da. Berez programak lehenengo diapositiba emango digu. Titulu bat jarri.

Page 4: Google Docs: aurkezpenak

Aurkezpenaren itxura pertsonalizatu ahal dugu. Horretarako “formato”ra joan eta “configuración de la presentación” aukeran “cambiar tema” edo “cambiar fondo” erabili.

Page 5: Google Docs: aurkezpenak

“Cambiar tema” aukeratuez gero, aurrezarrita dauden diseinu batzuk agertuko dira. Nahi duzunean klikatu. Orriaren diseinua aldatuko da. Itxura nahi dugun beste alda dezakegu prozedura berdina jarraituz.

Page 6: Google Docs: aurkezpenak

“Cambiar fondo” aukeratuez gero, lehiatila hau agertuko da. Bi gauza egin ahal dugu: atzekaldean irudi bat ipini (insertar imagen) edo kolore bat eman

1. Kolorea eman: aukeratu zure gustukoa eta erabaki diapositiba honetan bakarrik edo guztietan nahi duzun aplikatu

Page 7: Google Docs: aurkezpenak

2. Atzekaldean irudi bat ipini. “Insertar imagen” aukeran klikatu. “Examinar” agertuko da. Zure ordenagailuan daukazun irudi bat aukeratu. Diapositiba honetan bakarrik edo guztietan ipintzeko aukera ere badago. Zuk erabaki

Page 8: Google Docs: aurkezpenak

Zelan txertatu irudi bat?Nahi duzun itxura aplikatuez gero, aurkezpena osatzen joango gara. Titulua ipini dugu. Orain irudi bat txertatuko dugu. Horretarako “insertar” eta “irudia” aukeratu. Holako lehiatila bat zabalduko da. Blogean gertatzen den moduan, irudi bat txertatzeko bi aukera daukagu: gure ordenagailutik edo internetetik hartzea. Bigarren aukera, hau da URL-aren bitartez, erabiliko dugu.

Page 9: Google Docs: aurkezpenak

Bigarren aukeran URL-a eskatzen da. Non eta nola topatu?

Interneteko beste lehio bat zabaldu. Flickr-era joango gara

Zer da Flickr? Argazkiak konpartitzeko eta elkartrukatzeko interneteko aplikazio bat.

Bilatzailean kontzeptu bat ipini eta “bilatu” argazkiak

Page 10: Google Docs: aurkezpenak

Zuen gustoko irudi bat aukeratu eta zabaldu gainean bi klik eginez. Eskumako botoiarekin menua zabaldu eta “Propietateetan” sartu

Page 11: Google Docs: aurkezpenak

URL-a hautatu eta eskumako botoiarekin kopiatu. Kontuz, jpg artxiboak aukeratu, gif luzapena daukatenek ez dute ondo funtzionatzen.

Google Docs-era bueltatu eta geunden lehiatila horretan “URL” a aukera markatu eta kopiatu dugun URL-a itsatsi.

Page 12: Google Docs: aurkezpenak

Irudia eta testu koadroa ondo egokitzeko arratoiarekin mugitu ahal dugu. Irudiaren gainean jarrita, eskumako botoiarekin klikatuz menu hau zabalduko da: testuarekiko irudiaren kokapena erabaki, irudia kokatu, aldatu…

Page 13: Google Docs: aurkezpenak

Diapositiba bat gehitu. Bi eratan egin ahal dugu. “Diapositiba”n klikatu eta “diapositiba nueva” aukeratu, edo tresna barran dagoen “+” sinboloan klik egin

Page 14: Google Docs: aurkezpenak

Aurrezarritako diseinu batzuk agertzen dira. Zure aurkezpenarako egokiena dena aukeratu gainean klik eginez. Diapositiba berri bat gehitzerakoan aukera hau beti zabalduko da.

Page 15: Google Docs: aurkezpenak

Zelan txertatu esteka bat?Hurrengo diapositiban idazten hasiko gara eta hitz batean kanpoko web orri batekin esteka bat txertatuko dugu. Horretarako lotu nahi dugun hitza arratoiarekin aukeratu eta “enlace” botoian klik egin

Lotu nahi dugun web orria topatu behar dugu (interneteko lehio berri bat zabaldu), helbidea kopiatu eta zabaldu den lehiatilan itsatsi. Amaitzeko “aceptar” botoia sakatu

Page 16: Google Docs: aurkezpenak

Zer gehiago txertatu ahal dugu diapositibetan? Aukerak ikusteko “Insertar” atalean klik egin

testua

marrazkia

bideoa

taula autoforma

Page 17: Google Docs: aurkezpenak

Testua txertatu. Diapositiba bat zabaltzen duzunean, berez idazteko koadroak agertzen dira, baina guk ere gehitu ahal dugu beste koadro bat “insertar texto” aukeran klikatuz. Testu koadro bat zabaltzen da idazteko. Arratoiarekin mugitu ahal dugu nahi dugun lekuan kokatzeko eta tamaina aldatu

Page 18: Google Docs: aurkezpenak

Baten bat aukeratu eta “seleccionar vídeo” botoia sakatu. Diapositiban agertuko da

Bideoa txertatu“Insertar” eta “vídeo” aukeratu. Bertan Youtubeko bilatzaile bat zabalduko da. Goiko lehiatilan hitz gakoa ipini. Bideo batzuk agertuko dira. Arakatu (ikusteko play ikonoan edo bideoaren gainean klik egin)

Page 19: Google Docs: aurkezpenak

Forma txertatu“Insertar” “forma” zabaldu. Gezi eta forma geometriko batzuk agertuko dira. “Más formas” aukeran klikatuez gero “Marrazki”-ra eramaten gaitu.

Page 20: Google Docs: aurkezpenak

Marrazkia txertatu Zabaltzen den editorean marraztu ahal dugu, irudiak, testuak eta formak txertatu… Horiekin guztiekin aurkezpenean txertatzeko marrazkia edo objektu berri bat sor dezakegu

Page 21: Google Docs: aurkezpenak

Taula txertatu“Insertar” “tabla” klikatu eta zenbat lerro eta zutabe nahi dugun aukeratu

Txertatuta daukagunean kolorea eman ahal diogu. Goiko menuan “Tabla”n klikatuz taula editatzeko (lerro eta zutabe gehiago…) ere aukerar zabaltzen dira. Gainean eskumako botoiarekin ere topatu ahal ditugu aukera guztiak

Page 22: Google Docs: aurkezpenak

Nahi duguenenan “Iniciar presentación” botoia sakatu aurkezpena zelan ikusiko den konprobatzeko

Page 23: Google Docs: aurkezpenak

Lehiatila honetan gonbidatu nahi ditugun e-maila eskatzen digu. Errazteko, gure GMail kontaktuentan zuzenean bilatzeko aukera ematen digu. Aukeratu nortzuk eta “enviar” botoia sakatu

Pertsona horiek artxiboa ikusi bakarrik edota editatu ahal izango dute. Guk erabaki behar dugu zertarako ematen diegun baimena

Aurkezpena konpartituSortu dugan aurkezpena beste batzuekin konpartiru ahal dugu haiek ere editatzeko (zuzenketak egiteko, talde lan bat osatzeko…). “Compartir” atalean hainbat aukera agertzen dira. “Invitar a usuarios” aukeratuko dugu.

Page 24: Google Docs: aurkezpenak

Aurkezpena argitaratu“Compartir” atalean orain “publicar/insertar” aukeran klikatu. Hurrengo orrian, “publicar documento” botoia sakatu. Dokumentuaren helbidea agertuko da. Hor klik eginez dokumentua ikusi ahal dugu interneten argitaratuta.

Page 25: Google Docs: aurkezpenak

Argitaratuta dagoenenan bi gauza egin ahal dugu: blogean esteka bat ipini (helbidea hartuta) aurkezpenera joateko edo blogean txertatzea. Bigarren aukerarako azpiko partean dagoen kodea kopiatu, blogean “entrada nueva” zabaldu eta HTML atalean itsatsi..

Page 26: Google Docs: aurkezpenak

Horrela ikusiko da blogean

Page 27: Google Docs: aurkezpenak

Artxiboa deskargatzeaArtxiboa deskargatu ahal duzu zure ordenagailuan Power point edo PDF dokumentu moduan

Page 28: Google Docs: aurkezpenak

Beste aukera bat: aurkezpenak igotzeaKasu honetan, aurkezpena Google Docs-en sortu dugu. Beste aukera bat dago: zuk sortutako edozein power point-a Google Docs-era igo eta espazio honetan editatzen jarraitzea

“Subir” aukeratu

Igo nahi duzun power point-a aukeratu “iniciar la subida” klikatu

Page 29: Google Docs: aurkezpenak

Igoera amaitzen denean, egin klik artxiboan; aurkezpena Google Docs-en barruan zabalduko da. Orain editatzen jarraitu ahal dugu, konpartitu, argitaratu…, aurrekoan ikusi ditugun aukera guztiak dauzkagu