54

Inf. 4. oinarrizko inf

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Inf. 4. oinarrizko inf
Page 2: Inf. 4. oinarrizko inf

Zer da informatika?

Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke:

Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia.

Beste definizio bat, honakoa izan liteke:

Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.

Page 3: Inf. 4. oinarrizko inf

INFORMATIKAREN HISTORIA

Page 4: Inf. 4. oinarrizko inf

Informatikaren historia

Informatika dirudien baino askoz ere zaharragoa da. 2.000 urte K.a., gizakiak kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina egin zen: abakoa. Orduz geroztik bilakaera etengabea izan da. Dena den, benetako iraultza XX. mendearen erdian hasi zen:

Abakoa (2000 K.a.) kalkulu automatikoak egiteko gizakiak erabili zuen lehenengo makina dugu:

- Abakoaren erabilera azaltzen duen bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=tIGrYRGtngg

- Abakoaren erabileraren adibidea:

http://www.youtube.com/watch?v=sEvJ2sKIb6U&feature=related

Page 5: Inf. 4. oinarrizko inf

Babbageren makina (1832) segidako eragiketak egiteko gai zen lehenengo kalkulagailua izan zen. Bere tamaina handi samarra zen:

Mark I (1944) lehenengo ordenagailua izan zela esan daiteke. Osagai elektriko eta mekanikoz osatuta zegoen. Howard Aitkenek asmatu zuen eta izugarrizko tamaina zeukan (5 tona inguruko pisua)

Page 6: Inf. 4. oinarrizko inf

Eniac-ek (1945) balbulak (elektriko osagai bat) erabili zituen lehenengo ordenagailua dugu. Hau dela eta, aurrekoa baino askoz ere azkarrago zebilen. Hala ere, tamainak izugarria izaten jarraitzen zuen:

Eniac ostean Mark II, Mark III eta Mark IV ordenagailuak agertu ziren (1951). Kalkuluak egiteko balbulez bakarrik (marrazkian agertzen diren bezalakoak) baliatzen ziren:

Page 7: Inf. 4. oinarrizko inf

1958an osagai elektriko eta elektroniko berriak sortzen dira (transistoreak eta txip-ak). Geroago (1969) mikroprozesadoreak sortuko dira, oso garrantzitsua den osagai bat. Gaur egungo ordenagailuetan, mikroprozesadorea ordenagailuaren burmuina da:

1980 inguruan ordenagailu pertsonalak (etxerako ordenagailu merkeak) sortzen hasi ziren. Besteak beste, Spectrum eta Commodore ordenagailuak. Batzuetan monitore bariko ordenagailuak ziren, hau da, telebistarekin konektatu behar ziren:

Page 8: Inf. 4. oinarrizko inf

Spectrum eta Commodore ostean, benetako lehenengo ordenagailu pertsonala etorriko da. Lehenengo PC-ak dira (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala). Ez zuten gaur egungo Windows sistema eragilea erabiltzen, baizik eta Microsoft MS-DOS (erabiltzeko zaila zen sistema eragilea intuitiboa ez zelako; izen ere, ez baitzuen leiho eta marrazkirik erabiltzen):

Informatika eta ordenadoreen historia kontatuko digu pertsonaia oso ezagun batek ondorengo bideoan:

Informatikaren historia humore pixkatekin

Page 9: Inf. 4. oinarrizko inf

1990az geroztik beste iraultza bat hasiko da. Multimedia kontzeptua (irudi eta soinua erabiltzeko ahalmena ordenagailuaren bidez) sortuko da. Internet ere sortuko da (horrela, beste ordenagailu batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu Internetek):

Page 10: Inf. 4. oinarrizko inf

Zer da ordenagailua?

Ordenagailua honela defini daiteke:

Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa. Eta hau guztia era azkar eta eraginkorrean.

Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten

Page 11: Inf. 4. oinarrizko inf

HARDWAREA eta SOFTWAREA

ordenagailua barrutik dela esan dezakegu, haren atal fisikoa da. Atal nagusiena kutxa edo PUZ-a (CPU) da.

ordenagailuaren atal logikoa da, hau da, ordenagailuan ukitu ezin daitekeen guztia: programak eta datuak.

Page 12: Inf. 4. oinarrizko inf

Sarrera-irteerako periferikoak

(eta biltegiragailuak)

Sarrerako periferikoak

Irteerako periferikoak

CPU

Memoria

Ordenagailua

Page 13: Inf. 4. oinarrizko inf

Ordenagailuaren osagai fisikoak

• CPUa: ordenagailuaren burmuina da. Datuen prozesaketaz eta beste gailuen kontrolaz arduratzen da.

• Memoria: CPUak erabiliko duen informazio guztia metatzen da bertan.

• Periferikoak edo ordenagailuaren kanpoko osagai fisikoak. Bere funtzioaren arabera: sarrerakoak, irteerakoak edo sarrera-irteerakoak izan daitezke (biltegiragailuak ere bai)

Page 14: Inf. 4. oinarrizko inf

Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da.

Besteak beste, bere barruan ditugu:

• elikatze-iturria• oinarrizko plaka• prozesadorea (CPU)• RAM memoria• zabalkuntza-txartelak• Barruan ere biltegiratze unitateak(disko gogorra eta CD/DVD-unitatea) aurki ditzakegu.

Page 15: Inf. 4. oinarrizko inf

MEMORIABi memoria mota daude:- RAM(Random Access Memory) memoria:

ordenagailuaren memoria nagusia da. CPUak behar duen informazioa metatzen joaten da. Berak behar dituen datuak idazten ditu memorian, eta bertatik irakurtzen. Bere edukia hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzalitakoan edukia galtzen du.

- ROM(Read Only Memory) memoria: ordenagailuaren fabrikatzaileek bere datu teknikoak grabatzeko erabiltzen duen dispositiboa da. Prozesadoreak bere edukia irakur dezake, baina ez aldatu edo idatzi. Ordenagailua itzali arren, ez du edukia galtzen.

Page 16: Inf. 4. oinarrizko inf

PERIFERIKOAKHiru motatako periferikoak daude:

- SARRERAKOAK: ordenagailuari prozesatu beharreko datuak ematea ahalbidetzen digute.

- IRTEERAKOAK: ordenagailuak, informazioaren prozesaketa egin ondoren, bere emaitzak guri (erabiltzaileari) helarazteko dira.

- SARRERA-IRTEERAKOAK: ordenagailuari datuak emateko eta berak emaitzak itzultzeko erabiltzen dira. Hauen barruan biltegiragailuak ere kontatu ditzakegu.

Page 17: Inf. 4. oinarrizko inf

SARRERAKO DISPOSITIBOAK

Teklatua

Eskanerra

WebcamMikrofonoa

Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten

Marrazketako tableta

Joysticka

Sagua

Page 18: Inf. 4. oinarrizko inf

IRTEERAKO PERIFERIKOAK

Inprimagailua

Bozgorailuakplotterra

Pantaila

Page 19: Inf. 4. oinarrizko inf

SARRERA/IRTEERAKO PERIFERIKOAK

Ukipen-pantailaModemaRouterraRouterra

Page 20: Inf. 4. oinarrizko inf

Sarrera/irteera periferikoen artean, BILTEGIRAGAILUAK aurki ditzakegu

Page 21: Inf. 4. oinarrizko inf

Softwarea aztertuz, zenbait motatakoa izan daiteke.Hiru dira garrantzitsuenak:• Sistema eragilea. Osagai nagusia da. Makina eta gailu

periferikoak kontrolatzeko eragiketak egiten ditu etengabe. Komunikazioaz arduratzen da. Ordenagailuari instalatu behar zaion gutxienezko programa da. Adibidez: Windows, Linux eta Mac OS.

• Driver edo kontrolagailuak. Programa txikiak dira, eta sistema eragilea eta ordenagailuarekin konektatutako dispositiboak lotzen dituzte.

• Programak edo aplikazioak. Ofimatika-paketea, nabigatzaileak, soinu editorea, diseinu grafikoko programak, audio edo bideo -editoreak, posta elektronikoko bezeroak, etab.

Page 22: Inf. 4. oinarrizko inf

Dispositibo batzuen ezaugarriak

Dispositibo batzuen ezaugarriak

Page 23: Inf. 4. oinarrizko inf

PantailaEra errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, berdea eta urdina). Hiru kolore hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain dira txikiak, ezen ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu.

Kontuan hartzekoa monitorearen bereizmena da, hots, irudiak ikusteko erabiltzen den pixel-kopurua.

Gehien erabiltzen diren bereizmenak honako hauek dira: 640 X 480 normalean 14”-ko monitoreetan erabiltzen da 800 X 600 normalean 14” eta 15”-ko monitoreetan erabiltzen da1024 X 768 normalean 15” eta 17”-ko monitoreetan erabiltzen da1280 X 960 normalean 17” eta 21”-ko monitoreetan erabiltzen da

Zenbat eta bereizmen handiago, orduan eta txikiago ikusten dira objektuak (hau da, gauza gehiago ikus daitezke pantailan). Bereizmena ondo aukeratu behar da; helburua gauza asko ikustea da baina tamaina egokian.

Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten

Page 24: Inf. 4. oinarrizko inf

Disko gogorra

Disko gogorra azpidisko edo plater batzuez, bata bestearen gainean, osatuta dago karkasa baten barruan. Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da. Platerek 5 eta 13,3 cm bitarteko diametroa daukate.

Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Alde bakoitzean irakur-idazketarako buru bat dago, beso batean jarrita.

Page 25: Inf. 4. oinarrizko inf

Funtzionamendua

Disko gogorraren irakurketa/ idazketa prozesua, garai bateko “tokadiskoena” bezalakoa da.

Informazioa (programak eta datuak), pistetan gordetzen da.

Pistak: diskoaren azalean dauden zirkunferentzia zentrokideak dira.

Aldi berean, plater bakoitza, sektoretan banatuta dago, pizza bat bailitzan.

(Pizza zati1 = Sektore 1)

Platera sektore eta pistatan zatituz gero, informazio bilaketak errazten dira.

Page 26: Inf. 4. oinarrizko inf

Beraz, daturen bat irakurri edo idazteko garaian, nahikoa da zein platereko, zein sektoretako zein pistatan kokatzen den adieraztea.

Adb:

Lehen platereko lehen sektoreko laugarren pistan gordeko litzateke informazioa.

Page 27: Inf. 4. oinarrizko inf

Irakur-idazketarako burua plater gainean egoten da platera ukitu barik, hau da, flotatzen, gutxi gorabehera 0,5 mikrara. Plater eta irakur-idazketarako buruaren artean inongo partikularik sartzea saihestu behar da. Ondoko irudian ikus daitezke ohiko partikula batzuen tamaina eta plater eta irakur-idazketarako buruaren arteko distantzia:

Halako partikula bat plater eta irakur-idazketarako buruaren artean sartzen bada bi osagaiek, hau da, platerak eta irakur-idazketarako buruak, konpondu ezinezko kaltea jasango dute. Horregatik, disko gogorrak babestuta daude karkasa batean hermetikoki itxita. Beraz, garrantzitsua da karkasa hori ez irekitzea.

Ikusi bideo bat Internet helbide honetan: http://www.youtube.com/watch?v=Y7U8M6UsEwE

Page 28: Inf. 4. oinarrizko inf

Ikus dezagun zelan idazten diren datuak disko gogorrean:

Irakur-idazketarako buruan dagoen elektroiman baten bidez idazten dira datuak diskoaren azalean.

Fitxategi bat gordetzeko agindua ematen dugunean, adibidez Word programatik, ordenagailuak korronte elektrikoa bidaltzen dio elektroimanari. Orduan, eremu magnetikoa sortuz, elektroimanak diskoaren azalaren ezaugarri batzuk aldatu egiten ditu.

Diskoaren azala

Irakur-idazketarako buruaren elektroimana

Page 29: Inf. 4. oinarrizko inf

Eremu magnetikoak diskoaren azala magnetizatu egiten du. Orduan, dipolo bat sortzen da, hau da, ipar--poloa eta hego-poloa daukan gune bat, iman batean gertatzen den moduan.

Dipolo hauek zelan dauden orientatuta, BIT izeneko gauza bat lortzen da, bi balore eduki ditzakeena: 0 ala 1.

0 balorea daukan BITa 1 balorea daukan BITa

Page 30: Inf. 4. oinarrizko inf

CD/DVDa

CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko zatian gordetzen da informazioa.

Grabazio-prozesua ezberdina da disko gogor edota disketearekin konparatuta. Grabazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.

Page 31: Inf. 4. oinarrizko inf

CD/DVD-ROMean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz garraia daiteke, ia ordenagailu guztiek CD/DVD-ROM unitatea baitaukate.

Page 32: Inf. 4. oinarrizko inf

Inprimagailuak

Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da.Hiru inprimagailu-mota daude: matriziala, tinta-txorrozkoa eta laserra.

Laser inpresoraInpresora matriziala Tinta-txorrozko inpresora

Page 33: Inf. 4. oinarrizko inf

Inprimagailua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da (nahiz eta gaur egun USB konektorea asko erabiltzen hasi den):

Inprimagailura

Horretaz gain, inprimagailua “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin konektatu behar dela.

Page 34: Inf. 4. oinarrizko inf

Konektore desberdinak

Page 35: Inf. 4. oinarrizko inf

Modema eta routerra

Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak.

Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duen informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren informazio analogikoa jaso eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:

Page 36: Inf. 4. oinarrizko inf

Modema eta routerraBadago beste gailu bat modemaren antzekoa dena: routerra.

EZBERDINTASUNAK

MODEM ROUTER

•Ordenagailu bakarra konekta daiteke.

•Ordenagailu bat baino gehiago konekta daitezke.

•Lehen aldiz konexioa ezarri behar da.

•Beti internetera konektatuta dago.

•Maneiatzeko erraza. •Maneiatzeko zailtasun gehiago.

Modem baten ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da. Aipatutako abiadura neurtzeko bps (bits segunduko, geroago ikusiko dugu zer den bit-a) erabiltzen da.

Page 37: Inf. 4. oinarrizko inf

Informazioaren kudeaketa

Ordenagailuek informazioa kode bitarrean kudeatzen dute. Honek esan nahi du, 0ak eta 1ekoak erabiltzen dituela datu guztiak kodifikatzeko.

Informazio unitate txikiena BITa da.

Informazioaren tratamendua egiterakoan, bitak multzotan banatuta lantzen dira. 8 bit-en multzoari BYTE deitzen zaio.

Sistema bitarraren azalpena youtuben

Page 38: Inf. 4. oinarrizko inf

UNITATEAK BALIOKIDETASUNA

1 Byte 8 bit

1 Kilobyte (1 Kb) 1024 Byte

1 Megabyte (1 Mb) 1024 Kb

1 Gigabyte (1Gb) 1024 Mb

1 Terabyte (1Tb) 1024 Gb

Page 40: Inf. 4. oinarrizko inf

Unitate zentrala

Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara.

Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, zera aurki dezakegu: elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, diskete-unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.Ikus dezagun bi irudi unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten dituztenak, eta gero banan-banan aztertuko ditugu aipatutako osagaiak eta daukaten konektatzeko era.

Page 41: Inf. 4. oinarrizko inf
Page 42: Inf. 4. oinarrizko inf
Page 43: Inf. 4. oinarrizko inf

Elikatze-iturria

Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220 V tentsio txikiago bihurtzen dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.

Page 44: Inf. 4. oinarrizko inf

Oinarrizko plaka

Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Oinarrizko plakaren betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko. Adibidez...

Page 45: Inf. 4. oinarrizko inf

RAM memoria moduloentzako erretenak

Diskete--unitatea

konektatzeko

Disko gogorraeta

CD/DVD-unitateakkonektatzeko

Zabalkuntza-txartelentzakoPCI erretenak

Prozesadoreatxertatzeko

Txartelgrafikoarentzako

AGP erretena

Teklatuakonektatzeko

Saguakonektatzeko

Inprimagailuakonektatzeko

Elikatze-iturriakonektatzeko

Page 46: Inf. 4. oinarrizko inf

Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak. Adibidez...

1986. urtean Intel 80386 sotzen da 16-40 MHz bitarteko abiadurekin.

Geroago, 1989.ean, Intel 80486 sortzen da 100 MHz-ko gehienezko abiadurarekin.

Prozesadorea

Page 47: Inf. 4. oinarrizko inf

1992. urtean Intel Pentium prozesadorea sortzen da. Bere abiadura 75-200 MHz bitartekoa da.

Geroago, 1997. urtean, aldaketa handi samarrak gertatzen dira. Alde batetik Intelek prozesadoreen formatua aldatzen du Pentium II sortuz (233-450 MHz) eta Pentium Celeron. Bestalde, beste enpresa bat agertzen da prozesadoreak egiten dituena, AMD.

Page 48: Inf. 4. oinarrizko inf

1999. urtean Intel Pentium III sortzen da 500-1.000 MHz-ko abiadurekin. Bestalde, AMD enpresak AMD Athlon izeneko prozesadorea sortzen du abiadura berdintsuekin baina merkeagoak eta, batzuen ustez, hobeak.

Geroago, 2000. urtean aurreko formatuak erabiltzen hasten da.

Page 49: Inf. 4. oinarrizko inf

2001. urtean Intelek Pentium 4 izeneko prozesadorea atera zuen. Hasierako abiadura 1.300 MHz-koa zen eta gaur egun 3.800 MHz-koa (3,8 GHz). Dena den, Pentium 4 guztiak ez dira berdinak; izan ere, 2002an Pentium 4 Hyper Threading eta 2003an Pentium 4 Extreme Edition Hyper Threading izenekoak atera zituen.

Lehen aipatutako prozesadoreekin batera, Intel beste prozesadore batzuk ateratzen ari da (Intel Celeron), merkeagoak baina potentzia gutxiagokoak; dena den, lan arruntak egiteko (testu prozesadorea erabiltzeko, Interneten ibiltzeko,...) nahikoak dira. Era berean, AMDk gauza bera egiten du (AMD Duron eta AMD Sempron).

Aldi berean, AMDk bere prozesadoreak ateratzen jarraitu du: Athlon XP, Athlon 64, Athlon 64 X2 eta Athlon 64 FX.

2004. urtean Intelek Pentium Mobile izenekoa atera zuen. Nahiz eta bere abiadura txikia izan, potentzia handikoa zen (adibidez Pentium 4 3,0 GHz = Pentium Mobile 1,73 GHz potentzia aldetik).

2005. urtean Intelek Pentium D prozesadorea atera zuen (barrutik 2 Pentium 4 edukiko balitu bezala funtzionatzen zuen).

2006. urtean Intelek Intel Core Duo eta Intel Core 2 Duo izeneko prozesadoreak atera zituen.

Page 50: Inf. 4. oinarrizko inf

Txartel grafikoa

Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.

Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko on baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta horrela RAM memoria ez erabiltzeko.

Ikus dezagun argazki bat txartel grafikoa erakusten duena:

Monitorearen kablea

Page 51: Inf. 4. oinarrizko inf

Orain zelan konektatu txartel grafikoa eta oinarrizko plaka ikusiko dugu:

Egin behar den gauza bakarra txartela oinarrizko plakaren AGP erretenean egokitzea da eta presioa egin sartu arte.

Gaur egun AGP erretena barik PCI-Express (PCI-E) izeneko erretena erabiltzen hasi da AGP erretena baino askoz azkarragoa.

Gaur egun (2007ko irailean), txartel grafikoek oso salneurri ezberdinak dauzkate (potentzia eta kalitatearen arabera). Etxeko ordenagailu arrunt batean gehien erabiltzen direnek 256 MB dauzkate memoriari dagokionez eta 40 € eta 150 € inguru balio dute. Dena den, salgai dauden azken bideojokoak erabili nahi baditugu diru gehiago ordaindu behar izango dugu txartel grafiko hobea lortzeko, kalitate eta gardentasun handiagoz irudiak ikusteko.

Txartel grafiko batzuek telebista-antena konektatzeko aukera daukate. Horrela, telebista- eta irrati-kateak ordenagailuan ikus/entzun ditzakegu. Honen bidez, VHS bideoa ere ordenagailuarekin lotu dezakegu VHS zintak ordenagailuan gordetzeko (prozesu horri VHS zintak digitalizatzea deitzen zaio).

Page 52: Inf. 4. oinarrizko inf

Soinu-txartela

Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.

Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du.

Ikus dezagun argazki bat soinu-txartela erakusten duena:

Mikrofono sarrera

Bozgorailu irteera

Joystick sarrera

Audio-linea sarrera

Page 53: Inf. 4. oinarrizko inf

Ordenagailua nola montatu:

http://www.youtube.com/watch?v=XhIrOAEFtvY

Ordenagailuaren historia bideotan:

1. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=OJx36OuvaUI

2. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=6S50UK_UiCs&feature=relmfu

3. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=h4qNH_fJzXY&feature=channel&list=UL

4. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=scT7Hllcvus&feature=channel&list=UL

5. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=lYYfcpJLjRA&feature=channel&list=UL

Nanomemoriak:

http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=857&atala=erreportajeak&lang=EU

Page 54: Inf. 4. oinarrizko inf

Iturria: www.inforbh.com

http://mundudigitala.wordpress.com/ordenagailuak-hardwarea-eta-softwarea/

Iturria: www.inforbh.com

http://mundudigitala.wordpress.com/ordenagailuak-hardwarea-eta-softwarea/

-Software libreari buruzko bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=A9YTtNgQ7AM

http://www.youtube.com/watch?v=GWMUHLWwhKA

-Eroski taldearen prozesatze zentroa:

http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=160&atala=erreportajeak&lang=EU