3
PRAKTIKAK SAHARAN Argelian dauden Saharar kanpamendu errefuxiatuetara iritsi bezain pronto konturatu nintzen beste kultura batean barneratu nintzela. Gure Mendebaldeko gizartearen ikuspuntutik ikusita, dena egiten zitzaidan arrotza eta egoera asko ez nituen ulertzen, ez familia beraren funtzionamenduan, ezta Haur Eskolan egiten zituzten ekintzen inguruan. Edozein kultur motak, gizarte horrek dituen beharretara egokitzen du Hezkuntza Sistema eta gure ikuspuntua aldatu ezean, ezer gutxi egin genezake, beraiei lagundu nahi badiegu behintzat. Saharauien egoera ez da batere erraza. Alde batetik, beraien lurraldetik kanporatuak, desertu baten erdian bizi dira. Bestetik, familiak sakabanatuak daude, izan ere, Saharauiar asko (gehienak gizonak) beste estatuetara joanak dira lan egitera, bere familiei diru pixka bat bidaltzearen truke. Honela bada, Hezkuntza Sistema aldetik baldintzak ez dira onenak. Hala ere, esan beharra dut, harritzekoa dela nola garatu duten Hezkuntzako arloa bertan: eskolak nonahi daude, material aldetik nahiko ondo hornituak (arbelak, liburuak, ...) eta irakasleen formakuntza oso ona da (irakasle izateko Magisteritzako eskola batetik igaro behar dira). Hala ere, Saharauiar gizarteak ez du eskola hain beharrezkotzat hartzen. Haur Hezkuntzara zuzenduta, gure eskolak zuen arazorik handienetakoa, haur falta zen. Kalkulatua zegoen % 60 bakarrik joaten zela Haur Eskolara. Honi aurre egiteko, eskolak janaria hasi zen banatzen bere ikasleen artean, haur gehiago etor zedin, baina hala ere, ez zuten bere helburua lortu. Arazo honen idiosinkrasia, familia Saharauien antolakuntzan oinarritu behar dugu. Beraien familia eredua, ez da guk hemen daukaguna. Bertako

Praktikak saharan

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Praktikak saharan

PRAKTIKAK SAHARAN

Argelian dauden Saharar kanpamendu errefuxiatuetara iritsi bezain pronto konturatu nintzen beste

kultura batean barneratu nintzela. Gure Mendebaldeko gizartearen ikuspuntutik ikusita, dena egiten

zitzaidan arrotza eta egoera asko ez nituen ulertzen, ez familia beraren funtzionamenduan, ezta

Haur Eskolan egiten zituzten ekintzen inguruan. Edozein kultur motak, gizarte horrek dituen

beharretara egokitzen du Hezkuntza Sistema eta gure ikuspuntua aldatu ezean, ezer gutxi egin

genezake, beraiei lagundu nahi badiegu behintzat.

Saharauien egoera ez da batere erraza. Alde batetik, beraien lurraldetik kanporatuak, desertu

baten erdian bizi dira. Bestetik, familiak sakabanatuak daude, izan ere, Saharauiar asko (gehienak

gizonak) beste estatuetara joanak dira lan egitera, bere familiei diru pixka bat bidaltzearen truke.

Honela bada, Hezkuntza Sistema aldetik baldintzak ez dira onenak. Hala ere, esan beharra dut,

harritzekoa dela nola garatu duten Hezkuntzako arloa bertan: eskolak nonahi daude, material aldetik

nahiko ondo hornituak (arbelak, liburuak, ...) eta irakasleen formakuntza oso ona da (irakasle

izateko Magisteritzako eskola batetik igaro behar dira).

Hala ere, Saharauiar gizarteak ez du eskola hain beharrezkotzat hartzen. Haur Hezkuntzara

zuzenduta, gure eskolak zuen arazorik handienetakoa, haur falta zen. Kalkulatua zegoen % 60

bakarrik joaten zela Haur Eskolara. Honi aurre egiteko, eskolak janaria hasi zen banatzen bere

ikasleen artean, haur gehiago etor zedin, baina hala ere, ez zuten bere helburua lortu. Arazo honen

idiosinkrasia, familia Saharauien antolakuntzan oinarritu behar dugu. Beraien familia eredua, ez da

guk hemen daukaguna. Bertako famili loturak askoz estuagoak dituzte eta kopurua ere, askoz

handiagoa da (beraientzat lehengusu bat, ia anai bat bezala kontsideratzen dute). Horrela bada,

haurrek, amari laguntzen diete etxeko zereginetan. Bestalde, emakumearen rola Saharar gizartean

oso mugatua da eta bertako neska askok ez dute ikasketarik ez baitiote etekinik ikusten. “Zergatik

galduko dut denbora eskolan etxean gelditu behar badut bertako lanak egiten?”

Zorionez, Saharauiar gizartea pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da eta bai Hezkuntzaren rola eta

bai emakumeen rola hobetzen ari dira. Aldaketa horretan, zati oso txikian bada ere, espero guk

burututako lanak lagundu izana.

Sahararen historiari buruz eta bertako hezkuntzaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero:

http://www.hikhasi.com/artikulua/958

Iñigo Larrañaga Ageitos

HH3, IKT.

Page 2: Praktikak saharan