35
Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo 1

Problemen ebazpena

  • Upload
    m-m

  • View
    4.136

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

MATE

Citation preview

Page 1: Problemen ebazpena

.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

1

Problemenebazpena

Page 2: Problemen ebazpena

A U R K I B I D E A

Problemak ebazteko urratsak . . . . . . . 2 – 5

Lehen Hezkuntzan landu beharreko problemen tipologia. . . . . . . . . . . . . . . 6 – 15

Iradokizun metodologikoak . . . . . . . . 16 - 25

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

2

Page 3: Problemen ebazpena

PROBLEMAK EBAZTEKO URRATSAK

Problemak ebaztea oso tresna baliotsua da pentsamendu matematikoa garatzeko. Hau da, ideia matematikoak erabiltzea egoera anitzetan, egituratuak eta elkarren artean ongi lotuak.

1) Problemaren ulermena:

Problemen enuntziatua zuzen ulertzeko, beste motatako testuetan bezala, lehendabizi dekodifikatu egin behar da eta, ondoren, birformulatu edota prafraseatu. Hala ere, kontuan hartu behar da problemen enuntziatuek ezaugarri propioak dituztela:

a) Testua trinkoa da, hitz gutxitan informazio ugari ematen delako. Enuntziatuan ia-ia informazio osoa beharrezkoa da problema ebazteko. Orokorrean, testu trinko horiek ulertzeko zailtasunak izaten dituzte haurrek.

b) Enuntziatuan bi zati bereizten dira: adierazpena eta galdera. Adierazpenean informazio garrantzitsua biltzen da eta galderan problemaren planteamendua egiten da.

c) Enuntziatuaren datuen artean ezartzen diren erlazioak,orohar, abstrakto samarrak izaten dira.

d) Enuntziatuaren izaera sekuentziala da eta behar bezala ulertzeko

zehatz-mehatz errespetatu behar da elementuen ordena.

2) Ebazteko plana gauzatu:

Behin enuntziatua landu ondoren, aurrezagupenak aktibatu behar ditugu: egin dugu noizbat horrelako problemarik?. Geroxeago, planteatutako egoera eta ezaguera matematikoak elkarren artean lotu behar dira. Horretarako, komenigarria da norberak bere buruari era honetako galderak egitea:

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

3

Page 4: Problemen ebazpena

Agertzen diren datuek zer adierazten dute? Nola erabil ditzaket? Zer eragitekak egingo ditut? Zein ordenetan? Ebazpenaren estimaziorik burutu dezaket? ...

Horrekin batera, guztiz komenigarrria da plana argia, zehatza, eta sekuentzializatua idaztea. Horrela, ikaslea ohituko da pentsamendu matematikoa adierazten eta, halaber, irakasleak aukera izango du jakiteko ikasleak erabili dituen estrategiak, bestela oso zaila gertatuko litzaioke jarraitutako prozedura antzematea.

3) Plana abian jarri:

Gauzatutako planaren urrats guztiak abian jarriko dira eta beharrezkoa izango da ahoz adieraztea eta justifikatzea aipatutako urratsak: Lehendabizi kalkulatuko dut..., ondoren... eta, azkenik... ebazpenera iritsi arte.

Urrats hori bukatutzat emango da ebazpena era argian eta testuinguruarekin lotua ematen denean.

4) Prozesu osoaren berrikuspena:

Problema bat bukatutzat ematen da, ez ebazpena lortu denean, baizik eta problema horretatik gehiago ezin denean ikasi.

Alegia, emandako pausoak elkarrekin berrikusiko dira:

ebazpena egiaztatuko da. beste bide edota arrazonamendurik dagoen aztertu da. oztopoak egonez gero, azalduko da nola gainditu diren. erabilitako bideak nola zabal daitekeen beste egoera

batzuetara.

Azpimarratu behar da, gelan normalean lantzen ez diren aspektu horiek, direla, hain zuzen, problemen ebazpena era

aktiboan sistematizatzen dituztenak.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

4

Page 5: Problemen ebazpena

A D I B I D E A

Gurasoek 12.600 € balio duen autoa erosi dute. Sinatzean 3.600 € utzi dituzte kontura eta gainerakoa 36 hilabetetan ordaindu behar dute. Zenbat euro ordaindu behar dute hilero?

1) PROBLEMAREN ULERMENA

a) Zenbat balio du kotxeak ?

b) Dena batera ordaindu dute?

c) Zer da eskura ordaintzea ? Eta epeka?

d) Zer nolako gauzak ordaintzen ditugu epeka ? Zergatik?

e) 3.600 € noiz ordaindu dituzte ?

f) Gainontzekoa nola ordaindu behar dute autoa?

e) Zenbat urte behar dira autoa ordaintzeko ?

2) EBAZTEKO PLANA GAUZATU :

.-Aurrezagupenak aktibatu: Antzeko problemarik ebaztu dugu noizbait?

.-Plana idatzi: Autoak 12.600€ balio du. Sinatzean 3.600 € ordaindu dituzte. Beraz, zenbat geratzen den jakiteko, KENKETA egingo dut. Gero, ZATIKETA egingo dut jakiteko hilero zenbat ordaindu behar duten.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

5

Page 6: Problemen ebazpena

3) PLANA ABIAN JARRI:

12. 600 € - 3.600 € = 9.000€ geratzen dira ordaintzeko.

9.000 € : 36 hilabete = 250 € ordaindu behar dute hilero.

4) PROZESU OSOAREN BERRIKUSPENA:

.-Egiaztuko dugu lortutako ebazpena egokia izan den.

.-Arrazoituko dugu zergatik egin ditugun eragiketa horiek.

.-Hausnartuko dugu ea beste biderik badagoen emaitza bera lortzeko.

.-Komentatuko ditugu prozesuan izandako oztopoak eta nola egin diegun aurre.

.-Pentsatuko dugu erabilitako eragiketak zein beste egoeratan erabil ditzakegun.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

6

Page 7: Problemen ebazpena

LEHEN HEZKUNTZAN LANDU BEHARREKO PROBLEMEN

TIPOLOGIA

1 Aritmetikoak: problema hauetan kantitateak eta beraien arteko erlazioak lantzen dira.

1.1 Batuketa-Kenketa:1.1.1 Aldaketa1.1.2 Elkarketa1.1.3 Konparaketa1.1.4 Berdinketa

1.2 Biderketa-Zatiketa

1.2.1 Banaketa ekitatiboa1.2.2 “N” Faktorea1.2.3 Arrazoia1.2.4 Biderkadura kartesiarra

2 Geometrikoak: problema hauetan formak, figura bidimensionalak eta tridimenzionalak, giroak , orientazioa eta espazioa lantzen dira.

3 Arrozonamendu logikoa: problema hauek trebetasun logikoak garatzen dituzte (enigmak, bi besoetako balantzak orekatzea, Kriptogramak...).

4 Zenbaketa sistematikoa: problema hauek ebazpen batzuk dituzte baina den-denak aurkitu behar dira. Hortarako, ebazteko prozesuak sistematikoa izan behar du.

5 Arrazonamendu induktiboa: emandako segida baten erregulartasuna aurkitu behar da segida hori osatu ahal izateko.

6 Zoria eta probabilitatea: Problema hauek jolasen eta manipulazioen bidez garatzen dira. Ikasleek aurkitu behar dute ea proposatzen diren aukerak litekenak diren ala ez.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

7

Page 8: Problemen ebazpena

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

8

Page 9: Problemen ebazpena

Lehen zikloa

a) Batuketa-kenketako egoerak:

ALDAKETA: kopuru bat epe batean aldatu egiten da ( gehituz edo gutxituz ) amaierako beste kopuru bat

bilakatu arte. (elementu 1) .- 7 puxtarri neuzkan eta 24 erosi ditut. Zenbat dauzkat orain ?

.- 3 € gastutu ditut eta 2€ gelditzen zaizkit. Zenbat neuzkan ?

.- 12 kromo nituen atzo eta orain 7 dauzkat. Zenbat oparitu ditut?

ELKARKETA: 2 elementuen arteko batuketa bilatu behar da edo elementu bakoitzaren kopurua.(2 elementu) .-Samirak 12 gozoki ditu eta nebak 11. Zenbat gozoki dituzte bien artean ?

.-Zinemara 153 pertsona joan dira. Aretoak 185 eserleku ditu. Zenbat eserleku daude hutsik ?

KONPARAZIOA: Gehiagotasuna edo gutxiagotasuna adierazten duten konparatiboen bitartez bi

kopuruen arteko erlazioa ezartzen da.

.-Ionek 8 urte dauzka eta bere aitak 25 urte gehiago. Zenbat urte dauzka aitak?

BERDINKETA:

Bi kopuru konparatu egiten dira, biak berdinak izan daitezen haietako bat zenbat gehitu edo

gutxitu behar den zehazteko.

.-Dimitrik 15 liburu irakurri ditu, nik berak adina irakurtzeko 3 falta zaizkit.

Zenbat irakurri ditut nik ?

***Nahiz eta ikasleek oraindik ez jakin BIDERKETA eta ZATIKETAren algoritmoak egiten, interesgarria da problema-egoera horiek planteatzea ikasleek algoritmo gabeko estrategiak erabiliz ebazteko.

.-22 ume gaude gelan eta 53 gaileta banatu behar ditugu. Zenbat gaileta jasoko ditu ume bakoitzak ? (estimazioa) Nola egingo dugu banaketa? (proposamenak) Soberan geratuko dira?...

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

9

Page 10: Problemen ebazpena

b) Geometria

.-Bolumenak landuko ditugu : esfera, zilindroa eta kuboa. Ontziak urez, areaz, harriz... beteko ditugu eta ondoren sailkatuko ditugu.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

10

Page 11: Problemen ebazpena

c) Ziklo honetan arrazonamendu logikoko problema errezak ere landu behar dira.

.-Aukera itzazu fitxa egokiak batuketa zuzen osatzeko :

Halaber, KONBINATORIAkoak  ere hasiko gara lantzen: multzo baten elementuak ordenatzeko, hautatzeko edota elkar trukatzeko aukeren kopurua ematea.

.-Hutsuneak bete:

18 + ...=20 ...+ 7= 20 13 +3+...=20

10+...+ 2=20

...+ 3+ 5=20 4+4+4+4+....=20

.-Benetako txanponak erabiliz, euro bat osatu.

d) Zoria eta probabilitatekoak

Problema hauek jolasen eta manipulazioen bidez garatzen dira. Ikasleek aurkitu behar dute ea proposatzen diren aukerak litekenak diren ala ez.

.- Txanpon bat bota duzu bost aldiz eta guztietan aurpegia atera da. Berriro botatzen baduzu, zer uste duzu aterako dela? _________________ Egiaztatu. Asmatu duzu? ______________ Hiruzpalu aldiz errepikatu. Uste duzu erreza dela asmatzea zer aterako den? __________________ Zergatik?__________________ Ze ondorio atera dezakezu?___________________

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

11

Page 12: Problemen ebazpena

Bigarren zikloaa) ALDAKETA, ELKARKETA, KONPARAZIOA eta BERDINKETA problema sinpleak (bi datu eta galdera bat) zenbaki handiagoekin.

Zatikiak eta hamartarra errezak agertuko dira problemetan eta baita neurri ezberdinak ere.

b) BIDERKETA/ZATIKETEN bidezko problema sinpleak (bi datu eta galdera bat), banaketa ekitatiboa, zenbakizko konparazio-faktoreekin, konbinazio kartesiarrekin eta magnitudeekin zerikusia dutenak, ebazpen-prozesuko urratsak eginez.

Banaketa ekitatiboa:.- 14 kotxe ditut eta 2 lagunen artean banatu nahi ditut. Zenbat kotxe jasoko du lagun bakoitzak?

“N” faktorea:.- 14 kotxe ditut eta nebak horren hirukoitza. Zenbat kotxe ditu berak?

Arrazoia :.- Auto batek 95 km /orduko abiadura darama. Zenbat km egingo ditu 3 ordutan ?

Biderkadura kartesiarra :.-Jatetxe batean 3 lehengo platerra daude eta 5 bigarren platerra. Zenbat menu ezberdin osa daitezke ?

c) KONBINAKETA sinpleak. Horiek ebazteko eremu berberako eragiketak egin behar diren, ordena jakin batean:

denak batuketak - kenketak. denak biderketak - zatiketak.

.-Mustafak 7 € zituen eta amonak 4€ eman dizkio. Gaur goizean liburudendara joan da eta 3€ gastatu ditu. Zenbat diru geratzen zaio?

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

12

Page 13: Problemen ebazpena

KONBINAKETA mixtoak. Horiek ebazteko eremu ezberdinetako eragiketak egin behar dira ordena egokian:

(batuketa \ biderketa edota zatiketa). (kenketa\ biderketa edota zatiketa).

.-Amak 75 zentimo eman dizkie hiru seme-alabei euren artean banatzeko. Ondoren goxotegira joan dira eta 20 zentimo bana gastu dute. Zenbat zentimo geratzen zaie?

d) GEOMETRIA.-Bikoteka, hirunaka, launaka... simetriak osatu :

e) ZORIA eta PROBABILITATEA

.-Alkandora batek 2 poltsiko ditu. Batean 2 fitxa urdin eta fitxa hori 1 daude. Bestean 3 fitxa urdin eta 2 hori daude. Izozki bat erosteko, begiak itxita fitxa urdin 1 atera behar da aukeratutako poltsikotik.

Zein poltsikotik aterako zenuke fitxa ?______________Zergatik? ___________________________________Poltsiko bakoitzatik hiruzpalau aldiz frogatu eta emaitzak jaso.Ikaskide guztien artean, zer ondorio atera dezakezue?____________________

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

13

Page 14: Problemen ebazpena

f) ZENBAKETA SISTEMATIKO errazak zenbakizko edo geometriko testuinguruetan .

Problema hauek soluzio bat baino gehiago dituzte eta denak aurkitu behar dira. Soluzio guztiek probleman ezarritako baldintza zenbakizkoak edo geometrikoak bete behar dituzte.

.- 1-etik 100-era zenbat 5-eko multiplo daude?

.-Marrazki honetan zenbat laukizuzen ikusten dituzu?

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

14

Page 15: Problemen ebazpena

Hirugarren zikloaa) KONBINAKETA (batuketa/zatiketak eta biderketa/zatiketak).

ZATIKIAK edo PORTZENTAIAK dituzten problemak eta euren arteko harremanak ere agertu dira.

.- Lasterketa baten ondoren, Peiok ¾ litro ur edan zuen, Anek litro ½ eta Andonik litro ¼ . Nork edan zuen ur gehien?

.-Denda batean gaur % 10-eko deskontua egingo dute artikulu guztietan. Alkondara batek 27.50 € balio badu, deskontu egin ondoren, zenbat ordaindu duzu?

.-Nenék urtean 17640 € irabazten du. % 30 etxeko alokagailuan gastatzen du. Gelditzen zaionaren herena janarian gastatzen du. Beste heren bat gastu orokorretan erabiltzen du. Gainontzeko herenetik, 5\7 asialdian gastatzen du. Azkenik, geratzen zaiona aurrezten du.

a) Zenbat diru erabiltzen du hilero eta urtero:. alokagailuan. janarian. gastu orokorretan. asialdian.aurrezteko

b) Aurreko emaitzak adierazi ehunekoetan.

NEURRI ezberdinak ere azalduko dira problema horietan.

b) ZENBAKETA SISTEMATIKOA. errazak testuinguru numeriko edo geometrikoan.

Problema hauek soluzio bat baino gehiago dituzte eta denak aurkitu behar dira. Soluzio guztiek probleman ezarritako baldintza numerikoak edo geometrikoak bete behar dituzte.

.- 1-etik 100-era zenbat zenbaki primo daude?

.- Zenbat triangelu ikusten dituzu?

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

15

Page 16: Problemen ebazpena

c) GEOMETRIA

.-Mosaikoak ondo aztertuko ditugu eta euren ezaugarri geometrikoak komentatuko ditugu.

.-Guk ere mosaikoak sortuko ditugu figura geometriko ezberdinak erabiliz.

d) INDUKZIO (orokortze) problemak.

.-Bete ondorengo taula eskeintza kontuan izanda: “ 2 X 3 Ordaindu bi botila eta eraman 3”

Ordaindutako botila kopurua

2 4 8 9 18Eramandako botila kopurua

3

e) LOGIKA eta ARGUMENTU bidez ebazten diren egoerak eta problemak.Problema hauen bitartez arrazoimena garatu nahi da, eta bereziki, azalpen eta zehatzak emateko gaitasuna.

.-Matematikako 3 irakasle jolasaldian daude. Ikasle batek galdetu die ea horien artean nor den nagusiena. Irakasleek horrela erantzun dute:

Pepek: ni ez naiz nagusiena.Fernandok: Pepe lehena jaio zen.Luisek: Fernando lehena jaio zen.

Jakinda bat gezurretan dabilela, nor da nagusiena?.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

16

Page 17: Problemen ebazpena

f) ZORIA eta PROBABILITATEA :Problema hauek jolasen eta manipulazioen bidez garatzen dira. Ikasleek aurkitu behar dute ea proposatzen diren aukerak litekenak diren ala ez.

.-Tatiana eta Elena txanpona botatzen ari dira. Aurpegia edo gurutzea bi aldiz jarraian ateratzen bada, Tatianak irabazten du; bestela, Elenak.

Nor irabaziko du?_________Zergatik?_____________________

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

17

Page 18: Problemen ebazpena

Iradokizun Metodologikoak

Bost urteko gela batean irakasleak bineten bidez problema bat aurkeztu zien umei. Azaldu zien Pauren urtebetzea ospatzeko amatxok tarta bat egin nahi zuela eta semea 6 arrautza erostera bidali zuela.

Lehenengo binetan, Pau agertzen zen 6 arrautza erosi berriekin. Bigarrenean, Pauri bi arrautza erori eta apurtu egin zitzaizkion. Hirugarrena, hutsik agertzen zen. Beraz, neska mutikoek marraztu behar zuten nola bukatzen zen istorioa.

22 umetik 17k zera marraztu zuten: amatxok Pauri errieta egiten ziola. Beste batek, amatxok apurtutako arrautzak aprobetxatzeko, tortila bat prestatzen ari zela marraztu zuen. Neska batek Pau marraztu zuen 6 arrautzekin eta eman zuen azalpena izan zen dendara itzuli zela arrautzak erostera. Beste neska batek, pertsona multzo bat zutik marraztu zuen eta adierazi zuen amak ezin zuenez pastela egin, dantza egin zutela ospatzeko. Beste ikasle batek karratu asko marraztu zituen eta azaldu zuen, bi arrautza apurtuta, pastela txikiagoa aterako zitzaiola eta amak zati txikiagoak ere egin beharko zituela denak jan ahal izateko.

Irakasleak kenketa landu berria zuen eta, espero ez zituen hainbeste argudioen aurrean, ezin ixildu eta, oraindik bineta marraztuta ez zeukan neskarengana hurbildu eta horrela galdetu zion: baina, baina zenbat arrautza geratzen zaizkio Pauri? Neskatilak, irakaslearen etsipenerako, 6 geratzen zitzaizkiola erantzun zion.

Irakasleak, pazientzia handiko emakumeak, berriro galdetu zion: Ziur zaude? Lehen 6 zituen eta bi apurtu ondoren, zenbat dauzka orain?Neskak berean jarraitu zuen eta erantzun zion 6 geratzen zitzaizkiola. Irakasleak, gero eta urduriago, jarraitu zuen: baina , nola edukiko ditu 6 bi apurtu bazaizkio?Neskak, aztoratu gabe, esan zuen azkenik: noski dauzkala 6, 4 oso eta 2 apurturik.

“Conversaciones matemáticas con Mª Antónia Canals” GRAO

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

18

Page 19: Problemen ebazpena

Manipulazioa, mugimendua (gorputz osoa inplikatzea) eta esperimentazioa pentsamendu logiko-matematikoaren oinarriak dira.

Problemak planteatzerakoan, ikaslearengandik egoera hurbilak eta motibagarriak proposatu behar dira. Halaber, pentsamendu matematikoa garatzeko ezinbestekoa da erronka kognitiboak (Vigotsky-ren garapen hurbileko zonaldea) planteatzea non pentsamendu malgua, irudimena, kemena, sormena, arrazonamendua eta pratikotasuna bultzatzen diren. Azken finean, problemak pentsaerazteko balio dute eta ez kalkulo hutsak egiteko, hortarako ariketak daude. Beraz, emaitzak baino estrategiak indartuko dira. Laburbilduz, problemak ebaztean, mekanikoki aritzea, ulermena alde batera utzita, ikasleak “porrotera” eramatea da, ez baita euren pentsamendu logiko-matematikoa garatzen.

Adina bakoitzari dagokion problemen tipologia osoa landu behar da.

Ikasleek eredu argia behar dute pentsamendu matematikoa garatu ahal izateko. Hau da, eguneroko egoera problematikoak matematikako kontzeptuekin lotzea. Hortaz, irakasleak berbalizatu beharko ditu problemak ebazteko urrats guztiak bere ikasleekin batera.

Problema irekiak garrantzitsuak dira ikaslei adierazten dietelako egoera baten aurrean irtenbide egoki bat baino gehiago egon daitezkela.

Gelan giro goxua, lasaia eta ziurtasuna eskaintzen duena sortu behar da non galderak, akatsak, blokeoak, erronkak, berdinen arteko laguntza... onartzen diren.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

19

Page 20: Problemen ebazpena

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

20

Page 21: Problemen ebazpena

TAILERRA

a) Justifikazioa

Ikerketek zera adierazten dute: problemen ebazpena eraginkorragoa da astero saio jakin batean garatzen bada, tailer itxura emanez; eta ez saioetan tartekaturik. Halber, tailerreko saioetan problema soilik landuko dira eta ez kontesturik gabeko ariketak.

b) Helburua

Ikasleek “problemen ebazteko urratsak” barneratzea eta praktikatzea eta behar diren ezagupenak eskuratzea egoera matematikoei arrakastaz aurre egiteko.

c) Edukiak

Zikloka zehaztu dira problemen tipologia. ( Ikusi Isabel Echeniquek idatzitako liburua: “Matemáticas. Resolución de problemas”-sarean eskuragarria- non LHko sekuentzia didaktikoak agertzen diren )

d) Metodologia eta prozesu heuristikoak (problemak ebazteko estrategiak) zikloka garatuak:

1. ZIKLOA

a)METODOLOGIA

1. mailan, batez ere hasieran, irakakasleak eta ikasleak elkarrekin batera egingo dute lan talde handian eta ahoz. Kurtso bukaera

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

21

Page 22: Problemen ebazpena

aldera, kode idatzia ezagutzen dutenean, bikote lana hasiko da bultzatzen.

Saioak motzak izango dira, gutxi gorabehera, 30 minutukoak. Pixkanaka-pixkana, irakurmena eta idazmena sartuko dira. Halaber, saio guztietan ulermenari –problemen enuntziatuei- denbora eskaintzea guztiz beharrezkoa da.

2. mailan, metodoaren urratsetan jarriko da arreta: problema irakurtzen hasten denetik ebazpena egiaztatu eta prozesu osoa berrikusi arte.

Bikotearen lana azpimarratuko da. Hau da, 1. mailan pisu gehina irakasleak zeukan eta , honetan berriz, ikasleek izango dute protagonismoa.

Dena dela, talde handian ere jarraituko da lan egiten bereziki tipologia berria sartzen denean eta metodoaren 4. urratsa garatzen denean.

Tipologia berria edota zailtasun nabarmenak sartzerakoan, irakaslea, berriro ere, EREDUA garbia izango da ikasleentzat: talde handian berbalizatuko ditu pentsamenduak, arrazonamenduak, ondorioak, egiaztapenak... eta ondoren, bikoteka ebazteko antzeko problemak burutuko dituzte.

Saioaren iraunpenari dagokionez, hasieran saio motzak izando dira, 30 minutu inguru, eta kurtsoa aurrera joan ahala, luzatzen joango da.

b) PROZESU HEURISTIKOAK

Problemak ebazteko estrategia orokorrak dira horiek. Baina, nola garatzen dira estrategia horiek? Labur esanda:

Zailtasunei aurre eginez Akatsak eginez Berriro saiatuz ...

Batzuetan, irakasleon jokaerak lagundu baino oztopatu egiten du estrategia horien garapena. Izan ere, ikasleen lana mozten

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

22

Page 23: Problemen ebazpena

dugunean bide motza edo errezagoa har dezaten, ez dugu bultzatzen estrategia horien garapena eta horrela, beraz, ez dute autonomia matematikoa lortuko.

Ziklo honetan honako estrategia hauek garatuko dira:

1) Entzumena eta irakurmen analitikoa lantzeko baliabideak:

Parafraseatu: gauza bera esan euren hitzekin. Kontatzea enuntziatuaren galderatik hasita. Bereiztu datuak eta inkognitak. Datu batzuk emanda, erabaki zein izan daitekeen

inkognita.

2) Eskema grafikoak erabili problemaren datuak kokatzeko. Estrategia honen helburua da aukeratzea soilik informazio matematikoa eta datuen harteko harremanak adieraztea. Ziklo honetan diagrama sagitalak dira egokienak batuketa eta kenketak dituzten problemak ebaztzeko.

Eskema horiek gradualki landuko ditugu:

a.-Eragiketak: batuketa-kenketa ariketa hutsa, testuingururik gabe.

b.-Eskema eskaintzea erabat osatu gabe, enuntziatuarekin lotuta, ikasleak osa ditzan.

c.- Zikoaren amaieran ikasleak eskema osoa gara dezake.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

23

Page 24: Problemen ebazpena

2. Zikloa

a) METODOLOGIA

3. mailaren hasieran, 2. mailan egindakoari jarraipena emango zaio: bai metodologian eta baita edukietan.Maila honetan, tipologia berria daukagu: biderkaketa. Beraz, aurretik aipatu duen moduan, irakasleak talde handian EREDU argia eskainiko die ikaslei. Bikoteak osatzerakoan, parteide heterogeneo egingo ditu, baina inolaz ere muturrekoak: ez erabat desorekatuak.

4. mailan, 4 eragiketak ( +, -, x, : ) dituzten buruketak ebaztuko dituzte, orainarteko prozedura jarraituz. Bukaeran, ZENBAKETA SISTEMATIKO problemak ere sartuko dira.

Ziklo honetan saioaren iraupena luzeagoa izango da. Horren garapenak honako atal hauek izango ditu:

Lehenengo 5-10 minututan, enuntziatuaren ulermena eta ahozko adierazpena landuko dira: irakurri, ulertu, ekintzei buruzko ausnarketa egin, batak besteari azaldu, nola ebaztu... ADOSTASUNA lortu ahal izateko bikoteen artean. (Prozesu hori AHOZ gauzatuko da 3. mailan eta 4. mailan , berriz, hasiko dira plana idazten). Beraz, elkarrekin burutuko dituzte metodoaren 1. eta 2. urratsak.

Hurrengo 15-20 minututan, bakoitzak 3. urratsa garatuko du: ebazpena eta egiaztapena.

Bitartean, irakaslea motibazioaz arduratuko da, urratsen erritmoa markatuko du, bikoteen lanaren jarraipena egingo du eta, azkenik, baloratuko du noiz eta nola egingo dituen bere eskuartzeak: bakarka, binaka, talde handian...

Azken 15 minututan, prozesu osoaren berrikuspena egingo da ( hau da, 4. urratsa gauzatuko da. Talde handian eman dituzten pausoak berrikusiko dira: ebazpena egiaztatu, beste bide edota arrazonamendurik dagoen aztertu, oztopoak egonez gero, adierazi nola egin duten

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

24

Page 25: Problemen ebazpena

aurre, azaldu erabili dituzten bideak nola zabal daitekeen beste egoera batzuetara...

Bukatu ondoren ikasle bakoitzak egindako lana kronologikoki gordeko du karpeta batean. Honela nahi den bakoitzean aukera izango dute, besteak beste:

- Norberaren autoebaluazioa egiteko. - Berdinen arteko koebaluazioa egiteko.. - Irakasleak ikasleen ebaluazio hezitzailea burutu ahal

izateko. - Gurasoek seme-alaben ibilbidea ezagutzeko.

b) PROZESU HEURISTIKOAK

1) Aurreko zikloan landutakoak,  enuntziatuen ulermena eta eskema grafikoak, jarraituko dira garatzen :

.-Egoera edo eskema sagitala emanda, enuntziatua idatzi..-Enuntziatua eta eragiketa batzuk aurkeztuta, eragiketa egokia aukeratu.

2) Eskema grafikoak hasiko dira erabiltzen biderketa eta zatiketa adierazteko :

a) Laukizuna ( 2 elementu adierazteko )

.-Gelan 24 ume gaude. Lan bat egiteko, irakasleak 4naka jartzeko esan digu. Zenbat talde osatu dira?

b) Zuhaitz- diagrama

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

25

Page 26: Problemen ebazpena

.-Bikote batek 4 seme-alaba ditu, seme-alaba bakoitzak 4 seme-alaba ditu. Zenbat biloba ditu bikoteak ?

3) Azpiproblemak : Problemak gero eta konplexuagoak izango dira. Beraz, estrategia egokia da problema zatitan banatzea era konziente eta sistematikoan.

.-3. mailako 32 ikasle eta 4. mailako 45 ikasle zinera joan dira. Sarrera guztiek 308 € balio dute. Zenbat balio dute 4. mailako sarrerek?

4) Aipatu bezala, 4. mailan ZENBAKETA SISTEMATIKOaren problemak sartzen dira. Tipologia berri horrekin lotuta, ZENBAKETA ZENTZUDUNaren estrategia lantzea proposatzen da. Hau da, egiten diren saikerak irizpide baten arabera egingo dira, emaitza guztiak lortu ahal izateko.

.-Itsulapikoan 20 zentimoko txanponak, 50 zentimokoak eta euro batekoak ditut. Koaderno bat erosteko 2 € behar ditut.Nola osa ditzaket 2 €?

Bete ezazu ondoko taula aukera guztiak adierazi ahal izateko:

20 zentimokoen kopurua50 zentimokoen kopurua€ 1-ekoen kopurua

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

26

Page 27: Problemen ebazpena

3. ZIKLOA

a)METODOLOGIA

Ziklo honetan ez dago, tipologiari dagokionez, berezitasun nabarmenik aurreko zikloekin alderatuz. Halare, problemen datuetan zatikiak, zenbaki hamartarrak eta portzentaiak agertuko dira.

2. zikloan bezala, PLANIFIKAZIOA azpimarratuko da. Problema aritmetikoek tarteko urratsak beharko dituzte gero eta konplexuagoak direlako. Hortaz, azpiproblemen estrategia indartu beharko da.

b)PROZESU HEURISTIKOAK

Aurreko ziklokoak jarraituko dira garatzen:

Irakurketa analitikoa Eskema grafikoak Azpiproblemak Zenbaketa zentzuduna

Beste berri batzuk ere landuko dira:

Problema ebatzi atzetik aurrera.

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

27

Page 28: Problemen ebazpena

Estrategia hau erabiliko dugu datuen sekuentzia bukaeratik hasten denean.

.-Maitek zinera joan nahi du. Lagunekin 19:15-etan elkartuko da zinean. Baina joan aurretik, Maitek 45 minutu behar ditu dutxatzeko eta ilea lehortzeko, 20 minutu logela txukuntzeko eta janzteko eta, azkenik, 10 minutu zinera oinez joateko.

Zein ordutan hasi behar du Maitek eginkizunekin garaiz heltzeko zinera?

Datu sinpleagoetatik abiatu.Askotan datuen kopuruak handiegiak dira eta horrek, nahita nahiez, zailtasuna suposatzen du. Datu horiek sinplifikatzen badira, arreta finkatuko da ulermenean.

.-Zenbat diagonal ditu hexagono batek?

Problema hau errezteko, has gaitezke hexagonoa baino txikiagoak diren beste poligonoekin:

Laukizuzena

Pentagonoa

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

28

Page 29: Problemen ebazpena

Hexagonoa

Echenique Urdian Isabel: “Matemáticas. Resolución de Problemas Egokitzapena eta itzulpena: Itziar Otaño eta Elena Montejo

29