View
9
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
2014ko abendua
EAE-KO EKONOMIA
EAEko ekonomia %1,3 hazi zen hirugarren hiruhilekoan ........................ 2. orri.
Lanpostuen sorrera sendotu da .............. 4. orri.
KPI indizea %0,2an kokatu zen urrian .... 6. orri.
EAEko esportazioak %11,2 hazi ziren hirugarren hiruhilekoan ........................ 8. orri.
INGURUNEKO EKONOMIA
Europar Batasuneko BPGa %1,3 gehitu zen hirugarren hiruhilekoan ................ 10. orri.
Hazkunde geldoa eta ahula aurreikusten da Europar Batasunean ...................... 12. orri.
Ekonomiaren aldagai nagusiak
2012 2013 2013 2014
III IV I II III
EAE-KO EKONOMIA
BPG -2,0 -1,7 -1,4 -0,5 0,4 0,9 1,3
Kontsumo pribatua -1,6 -1,0 -1,2 0,1 0,2 1,4 2,2
Kontsumo publikoa -0,9 -1,4 -1,4 -3,0 1,0 0,8 -0,1
Kapital eraketa gordina -7,0 -4,6 -4,7 -1,0 -1,1 -0,1 0,0
Barne eskaria -2,8 -1,9 -2,1 -0,6 0,0 1,0 1,4
Esportazioak -4,7 0,9 5,5 3,4 3,4 2,3 2,5
Inportazioak -5,7 0,4 4,1 3,0 2,6 2,4 2,5
Lehen arloa 10,9 -5,5 -15,3 -4,3 -22,6 -17,1 -13,2
Industria -5,2 -2,6 -2,3 -0,1 0,8 0,9 1,4
Eraikuntza -7,6 -4,7 -4,7 -1,2 -1,4 -1,5 -2,0
Zerbitzuak -0,4 -0,9 -0,5 -0,5 0,6 1,1 1,7
Balio erantsi gordina -2,1 -1,6 -1,4 -0,5 0,3 0,7 1,3
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak -1,1 -2,7 -1,9 -1,1 1,9 2,2 0,8
ESPAINIAKO EKONOMIA
BPG -2,1 -1,2 -1,0 0,0 0,7 1,3 1,6
Kontsumo pribatua -3,0 -2,3 -2,2 -0,1 1,3 2,3 2,7
Kontsumo publikoa -3,7 -2,9 -2,4 -1,1 0,5 0,7 0,9
Kapital finkoaren eraketa gordina -8,1 -3,8 -2,6 -0,5 0,5 3,2 3,1
- Aktibo finko materialak -9,2 -4,2 -2,6 -0,5 0,0 3,5 2,9
- Eraikuntzan -9,3 -9,2 -9,7 -8,3 -8,1 -2,0 -1,2
- Ekipamendu ondasunetan -9,0 5,6 11,4 14,7 15,4 12,7 9,5
- Jabetza intelektualaren produktuak -0,2 -1,3 -2,7 -0,3 2,9 1,9 3,9
Nazio eskaria (ekarpena) -4,3 -2,7 -2,4 -0,5 1,2 2,2 2,5
Esportazioak 1,2 4,3 4,9 5,1 6,3 1,5 4,6
Inportazioak -6,3 -0,5 0,5 3,8 8,9 4,8 8,2
NAZIOARTEKO EKONOMIA
BPG
AEB 2,3 2,2 2,3 3,1 1,9 2,6 2,4
Txina 7,7 7,7 7,8 7,7 7,4 7,5 7,3
Japonia 1,5 1,5 2,3 2,5 2,9 -0,2 -1,2
Europar Batasuna -0,4 0,1 0,2 0,9 1,5 1,3 1,3
Eurogunea -0,7 -0,4 -0,3 0,4 1,1 0,8 0,8
Alemania 0,6 0,2 0,3 1,1 2,3 1,4 1,2
Frantzia 0,3 0,3 0,3 0,8 0,8 0,0 0,4
Erresuma Batua 0,7 1,7 1,7 2,7 2,9 3,2 3,0
Iturria: Eustat, INE eta Eurostat.
Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza Legezko gordailua: VI 500/06 ISSN 1887-1534
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 1
Laburpena
Azaroan, EAEko ekonomiaren eta Europako ekonomia gehienen BPGaren hazkunde tasak
ezagutu ditugu. Lehenengoari dagokionez, Eustaten kontu ekonomikoek %1,3an kokatu
dute EAEko urte arteko gehikuntza tasa, hots, Europar Batasunaren maila berean eta
Eurogunearen batez bestekoa baino puntu erdi bat gorago. Beste hiruhileko batez, bultzada
nagusia barne eskariak eman zuen, kanpo eskariak BPGaren gehikuntzari hamarren bat
kendu zion bitartean. Kontsumo pribatua sendo areagotu zen, errenta erabilgarria suspertu
zelako eta konfiantza berreskuratu zelako, zuhurtziazko aurrezkia gutxituz.
Ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioak ere oso bilakaera positiboa eskaini zuen.
Sektoreka aztertuta, bai industriak bai zerbitzuek balio erantsiaren hazkundea bizkortu
zuten, baina eraikuntzak behera egin zuen berriro.
BPGaren gehikuntza hori lan merkatuan ere hasi da nabaritzen, eta enplegua %0,5 hazi
zen urte arteko tasan. Sektore guztiek hobetu zituzten beren emaitzak, baina zerbitzuek
bakarrik lortu zuten lanpostu kopuru garrantzitsu bat sortzea (8.000 ingurukoa). Aitzitik,
hala industriak nola eraikuntzak lanpostuen galera gutxitu zuten, baina oraindik enplegu
garbia sortu gabe.
Ekonomiaren suspertzeak ez du eraginik izan inflazioan, oraindik oso maila apaletan
baitago. Hain zuzen ere, urrian EAEko KPIa %0,2an kokatu zen. Prezioen hazkunde txikia
azaltzen duten arrazoietako bat petrolioak nazioarteko merkatuetan izan duen merkatzea
da, egun hauetan 80 dolarren azpitik saltzen baita. Eskaintza handiagoak eta eskaria
gutxituko delako usteak lehengai hori merkatu dute.
Kanpo saldoak EAEko barne produktu gordinaren gehikuntzari hamarren bat kendu bazion
ere, atzerrian saldutako ondasunek bizitasun garrantzitsua erakusten dute. Hain zuzen ere,
hirugarren hiruhilekoan, esportazioak %11,2 hazi ziren urte arteko tasan, hots, aurtengo
lehen erdian baino askoz gehiago, eta alde handiz gainditzen dute nazioarteko
merkataritzaren erritmoa, %2aren ingurukoa baita.
Inguruneko herrialdeei dagokienez, Europako hazkunde tasak hirugarren hiruhilekoan
aurreikusitakoa baino hobeak izan ziren eta hirugarren atzeraldiaren arriskua urrundu
zuten. Espainiak lortutako tasa (%1,6) nabarmendu behar da, barne eskariaren bultzada
sendoari esker. Alemaniak erritmoari eutsi zion (%1,2) eta Italiak tasa negatibotan jarraitu
zuen (%-0,4). Frantziak %0,4 apal bat jaso zuen, baina atzeraldia saihestu zuen.
Etorkizun hurbilari begira, erakunde adituen aurreikuspenek seinalatzen dute munduko
ekonomiak hobera egingo duela datorren urtean, baina Euroguneko bilakaera epaitzeko
orduan ezkortasuna begi bistakoa da. Eremu ekonomiko horretarako, egin berri diren
aurreikuspenek beherantz zuzendu dituzte aurreko datuak. Zehazkiago, ELGEk hainbat
hamarrenetan jaitsi du Alemaniako hazkundea eta hamarren bat Frantziakoa. Orobat,
Europako Batzordeak Eurogunearekiko ikuspegia okertu du eta orain 2014an %0,8 haziko
dela (maiatzean %1,2 aurreikusi zuen) eta 2015ean %1,1 gehituko dela (%1,7 maiatzean)
iragarri du. Zuzenketak garrantzitsuak dira Alemanian eta Frantzian, 2015erako
aurreikuspenak, hurrenez hurren, bederatzi eta zortzi hamarren jaitsi direlako.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
2 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
EAEko ekonomia %1,3 hazi zen hirugarren hiruhilekoan
EAEk Europar
Batasuna berdindu
du eta Euroguneko
datua gainditu
Hazkundea
industrian eta
zerbitzuetan
oinarritu da
Kanpo arloak
hamarren bat
kendu zion BPGari
Kontsumo pribatua
%2,2 hazi zen
aurreko urteko
datuaren aldean
Eustatek osatzen dituen hiruhilekoko kontu ekonomikoen arabera, EAEko
ekonomiak hazkunde erritmoa bizkortu zuen aurtengo hirugarren
hiruhilekoan eta %1,3an kokatu zuen BPGaren urte arteko tasa, aurreko
balioa lau hamarrenetan hobetuz. Datu horrek amaiera eman dio EAEko
ekonomiak Europar Batasunaren batez bestekoarekiko zuen atzerapenari,
eremu hori ere %1,3 hazi baitzen hirugarren hiruhilekoan. Hala ere, Europak
egonkortasuneko joera erakutsi zuen bitartean, EAEko ekonomiak gehikuntza
tasa bizkortu zuen. Halaber, EAEk puntu erdi batean gainditu du Euroguneko
tasa (%0,8), nahiz eta Espainiaren aldean (%1,6) oraindik hamarren batzuk
gutxiago garatu den.
EAEko ekonomiaren hazkundea beraren bi zutabe nagusien sendotasunean
oinarritu da. Alde batetik, industriaren balio erantsia %1,4 handitu zen,
aurreko hiruhilekoan baino puntu erdi bat gehiago. Testuinguruari
dagokionez, bezero nagusiak, hots, espainiar ekonomiak, bere barne eskaria
bizkortu du, eta Europako herrialde gehienek hirugarren atzeraldia saihestu
dute. Beste aldetik, zerbitzuek %1,7 gehitu zuten balio erantsia, bigarren
hiruhilekoko emaitza nabarmen hobetuz. Sektore hori osatzen duten hiru
jarduera taldeek urte arteko zenbaki garrantzitsuak lortu zituzten. Esate
baterako, merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen dituenak %1,6ra
areagotu zuen hazkundea. Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta
gizarte zerbitzuak bereganatzen dituenen tasa, berriz, %2,5ean kokatu zen.
Azkenik, gainontzeko zerbitzuak, sektorearen balio erantsiaren ia erdia
sortzen baitu, %1,3 hazi ziren. Txanponaren ifrentzua, berriro, lehen arloa
(%-13,2) eta eraikuntza (%-2,0) izan ziren, suspertzeko bidean atzera
pausoa eman zutelako.
Eskariaren aldetik, aurreko hiruhilekoko egitura berritu zen eta bultzada osoa
barne eskariaren eskutik iritsi zen, urte arteko tasan %1,4 hazi zelako,
azken sei urteko ehunekorik gorena delarik. Kanpo saldoak, berriz, hamarren
bat kendu zion BPGaren gehikuntzari berriro. Hala esportazioak nola
inportazioak %2,5 hazi ziren termino errealetan, aurreko hiruhilekoaren oso
antzera, prezioak aldatu gabe edo, inportazioekin gertatu den bezala,
beherantz egiten duten testuinguru batean.
Barne eskariaren barruan, familien kontsumoaren sendotasuna nabarmendu
zen berriro, bigarren hiruhilekoaz jarraian, aurreko urtearen aldean %2,2
handitu zelako. Enpleguaren hobekuntzak eta soldata errealen igoerak, oso
inflazio apaleko testuinguru batean, errenta erabilgarriaren gehikuntza
justifikatzen dute, baina kontsumo horren zati bat aurrezkiarekin finantzatu
da, familiak poliki-poliki konfiantza berreskuratzen ari direlako eta
zuhurtziazko aurrezkia gutxitu. Beste aldetik, kapital eraketa gordinak
atzean utzi zituen aurreko sei urtean ia etengabe pairatu zituen beherakadak
eta egoera egonkortu zuen (%0,0). Azpimarratzekoa da ekipamendurako
ondasunetan eginiko inbertsioaren bizitasuna (%2,9) gainontzeko
inbertsioaren aldean (%-1,2), susperraldiari ekiteko gai ez delako.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 3
Barne produktu gordina
Urte arteko aldakuntza tasa
-2,0-1,7
-1,1
-1,9
-2,4 -2,5-2,7
-2,1
-1,4
-0,5
0,4
0,9
1,3
2012 2013 I II
2012
III IV I II
2013
III IV I II
2014
III
Industria
Urte arteko aldakuntza tasa
Eraikuntza
Urte arteko aldakuntza tasa
-5,2
-2,6
-4,2
-3,5
-2,3
-0,1
0,8 0,91,4
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
-7,6
-4,7
-6,3 -6,3
-4,7
-1,2 -1,4 -1,5-2,0
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa
Urte arteko aldakuntza tasa
Herri administrazioa, hezkuntza eta osasuna
Urte arteko aldakuntza tasa
-2,5
-1,6
-2,6
-2,0
-1,1
-0,7
-0,2
0,9
1,6
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
0,40,1
-1,0
0,20,5
0,9
1,92,2
2,5
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Iturria: Eustat. Hiruhilabeteko kontu ekonomikoak.
HAZKUNDEA
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
4 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Lanpostuen sorrera sendotu da
Urte arteko
gehikuntza tasa
%0,5era handitu da
Industriak eta
eraikuntzak
jaitsierak moteldu
dituzte
Lanpostu berri
gehienak zerbitzuek
sortu dituzte
Zerbitzuetako adar
ia guztiek Gizarte
Segurantzako
afiliazioa areagotu
dute
Eustaten kontu ekonomikoen arabera, lanaldi osoko 869.730 lanpostu
baliokide behar ziren hirugarren hiruhilekoko BPGa sortzeko. Lanpostu
kopuru hori oso urrun dago krisiaren aurretik, 2008. urtean, jaso zen ia
milioi bateko kopuru hartatik, baina azken zazpi hiruhilekoetako daturik
altuena da. Zehazkiago adierazita, urte arteko hazkunde tasa %0,5 izan zen,
aurreko hiruhilekoan jaso zen hazkunde apala (%0,1) sendotzeko balio
duena. Urte arteko tasa horrek esan nahi du azken urtebetean ia 4.500
lanpostu sortu direla. Halaber, aldagai horrek marraztu duen joerak lan
merkatuaren etengabeko susperraldia adierazten du, 2012ko laugarren
hiruhilekoan eta 2013ko lehenengoan jaso zen %-4,2tik gorago aipatu den
%0,5era iritsi arte.
Hobekuntza EAEko ekonomiaren arlo guztietan hauteman da, baina kasu
batzuetan oraindik ezin izan da enplegu garbia sortu. Izan ere, industriak
oraindik lanpostuen %1,4 galdu zuen azken urtebetean. Tasa hori
garrantzitsua da, baina aurreko hiruhilekoetan bildu zirenak baino nabarmen
txikiagoa da. Zehazkiago, 2.700 lanpostu gutxiago daude orain industrian.
Orobat, eraikuntzaren jaitsiera %1,7ra leundu zen, 2012an eta 2013an
sektore horren galerak bi zenbakikoak izan ziren bitartean. Kasu horretan,
azken hamabi hilekoetan galdu diren lanpostuak gutxigatik ez dira 1.000
izatera iristen.
Enpleguaren alderdi samurrena gainontzeko bi sektoreek eskaini dute. Alde
batetik, lehen arloak ia 160 lanpostu garbi sortu zituen, kontuan hartuta arlo
horretako balio erantsia oso bizi murriztu zela. Beste aldetik, zerbitzuek
7.900 lanpostu inguru sortu dituzte azken hamabi hilekoetan, urte arteko
tasan %1,3ko gehikuntza delarik, hots, aurreko datuarena baino lau
hamarren altuagoa. Beraz, hiru hiruhilekoz jarraian aldakuntza tasa
positiboak lortu dituzte. Sektore horren bilakaera onak 619.300 lanpostu
edukitzera eraman du, baina kopuru hori urrun dago oraindik 2008an izan
zituen 637.700 haietatik.
Enpleguaren bilakaera on horrek aurtengo azken hiruhilekoan ere segida
izango duela ematen du, Gizarte Segurantzako afiliazioak ezagutarazi duen
informazioaren arabera. Izan ere, erregistro administratibo horrek %0,9an
kokatu du urriko hazkunde tasa, iraileko emaitza zertxobait gaindituz.
Estatistika horrek kontuan hartzen dituen zerbitzuetako adar guztiek,
salbuespen bakarra finantza arloko jarduerak direlarik, afiliatuen kopurua
handitu zuten azken urtebetean. Beraien artean, azpimarratzekoa da
jarduera artistikoen eta aisialdikoen (%6,2), hezkuntzaren (%4,3) eta
jarduera administratiboen eta zerbitzu lagungarrien (%3,6) bizitasuna.
Orobat, jarduera adar horrek daukan pisu handiagatik, ostalaritzako
afiliatuen hazkundea (%3,1) ere nabarmendu behar da. Zerbitzuen barruan
pertsona gehien biltzen dituen adarrak, hots, merkataritzak, %0,8 areagotu
zuen afiliazioa, neurri handi batean kontsumo pribatuak azken hiruhilekoetan
izan duen bultzadari esker.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 5
Lanaldi osoko lanpostu baliokideak
Urte arteko aldakuntza tasa
-3,3-3,0
-2,3
-3,0
-3,6
-4,2 -4,2
-3,5
-2,8
-1,4
-0,5
0,10,5
2012 2013 I II
2012
III IV I II
2013
III IV I II
2014
III
Lehen arloa
Urte arteko aldakuntza tasa Industria
Urte arteko aldakuntza tasa
0,8
-5,5
-6,8
-6,1-6,4
-2,4 -2,4
0,7
1,2
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
-5,4
-4,3
-5,9
-5,0
-3,9
-2,6
-2,0-1,8
-1,4
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Eraikuntza Urte arteko aldakuntza tasa
Zerbitzuak
Urte arteko aldakuntza tasa
-12,9-13,8
-16,1 -15,8
-13,9
-9,0
-4,9
-2,7-1,7
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
-1,6-1,4
-2,4
-1,7
-1,3
-0,3
0,4
0,9
1,3
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Iturria: Eustat. Hiruhilabeteko kontu ekonomikoak.
ENPLEGUA
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
6 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
KPI indizea %0,2an kokatu zen urrian
EAEko KPIa
hamarren bat
handitu zen
Petrolioak prezioen
igoera geldiaraztea
erraztu du
Eskaintzak eta
eskariak beherantz
bultzatu dute
petrolioaren
salneurria
Prezioen moteltzea
oso orokorra da
Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) argitaratu dituen azken datuen
arabera, EAEko KPI indizeak atzean utzi zituen aurreko hilekoetako jaitsierak
eta goranzko joera leunari ekin zion. Izan ere, azken bi hilekoetan
kontsumoko prezioek urte arteko aldakuntza tasa positiboak jaso zituzten.
Zehazkiago adierazita, urriko KPIa %0,2an kokatu zen, aurreko datua baino
hamarren bat gorago. Beraz, prezioen urte arteko igoera izan duten lau
autonomia erkidegoetako bat EAE da. Hala eta guztiz ere, Estatuaren batez
besteko inflazioa oraindik negatiboa (%-0,1) den arren, urriko jaitsiera
aurreko hilekoetakoa baino txikiagoa izan zen, elikagai freskoen
garestitzearen ondorioz. Diferentzialari dagokionez, Estatuko datuarekiko
aldeak hiru hamarrenetan jarraitzen du eta Euroguneko batez
bestearekikoak, berriz, bi hamarrenekoa da, kasu horretan EAEren aldekoa,
eremu horretako KPI %0,4 hazi zelako.
Inflazioak goranzko joera hartu badu ere, oraindik oso maila apaletan dago
kokatuta. Portaera hori azaltzen duten arrazoietako bat petrolioaren
salneurriaren bilakaera da. Izan ere, petrolio gordinaren prezioa 80 dolarren
azpitik saldu zen azaroaren erdialdean, eskariaren eta eskaintzaren hainbat
faktorek bultzatuta. Horrelako salneurri apalik ez zen 2010eko irailetik
ezagutu. Horrek esan nahi du %30 merkatu dela dolarretan ekainean zuen
baliotik. Petrolioaren prezioa eurotan neurtuta ez zen horrenbeste jaitsi,
zeren eta epealdi horretan europar dibisak balioa galdu zuelako, baina
merkatzea %20tik gorakoa izan zen.
Petrolioaren salneurria beheratu duten eskariaren arrazoien artean,
azaleratzen ari diren ekonomien moteltzea eta europar ekonomien geldotzea
adierazi behar dira, petrolio gordinaren etorkizuneko eskaria hasieran uste
zena baino txikiagoa izango dela iradokitzen dutelako. Beste aldetik,
gehiegizko eskaintzaren jatorria petrolioa erauzteko teknika berriak martxan
jarri izanaren ondorioa da, hala nola AEBek eta beste herrialde batzuek
erabiltzen duten haustura hidraulikoa. Petrolioa esportatzen duten
herrialdeek ekoizpena murrizteko neurriak ez badituzte hartzen, petrolioaren
salneurriak gaur eguneko balioen inguruan jarraituko duela espero da eta
inflazioak oso kontrolpean segituko du.
Nahiz eta petrolioaren prezio apalak KPIa bizkorrago haztea galarazi, elikagai
freskoen urriko garestitzeak indizearen osagai gorabeheratsuena %0,4ra
igoarazi du, KPIaren gune egonkorrena (azpiko inflazioa delakoa) %0,1ean
kokatu zen bitartean. Beste hileko batez, azpimarratu behar da ekoizkin
talde bakarrak (hezkuntza) gainditzen duela %2ko erreferentzia tasa eta
beste bat (etxebizitza) dagoela justu maila horretan. Beste muturrean,
dauden hamabi taldeetatik lauk iazkoak baino prezio txikiagoak dauzkate
orain. Beraien artean, protagonismo nagusia komunikazioek bereganatu dute
(%-5,7). Halaber, beste bost taldek %1 baino gutxiago garestitu dituzte
beren salneurriak. Aurrekoaren ondorioz, esan daiteke kontsumoko prezioen
moteltzea oso orokorra dela.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 7
KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasak
-2
0
2
4
6
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Petrolio upelaren prezioa eurotan
0
40
80
120
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
KPI talde nagusiak. 2014ko urria Urte arteko aldakuntza tasak
Euskadi Espainia Eurogunea
INDIZE OROKORRA 0,2 -0,1 0,4
Janariak eta alkoholik gabeko edariak 0,4 0,4 0,1
Edari alkoholdunak eta tabakoa 0,0 0,4 2,2
Jantziak eta oinetakoak 0,3 0,3 0,0
Etxebizitza 2,0 1,3 0,6
Etxeko tresneria -0,3 -0,6 0,0
Medikuntza 0,4 -0,2 1,0
Garraioa -0,4 -1,1 0,0
Komunikazioak -5,7 -5,7 -2,6
Aisia eta kultura -1,7 -1,9 0,1
Hezkuntza 2,7 1,2 0,9
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 0,5 0,6 1,5
Besteak 1,5 1,2 0,8
Iturria: INE eta Eurostat.
INFLAZIOA
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
8 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
EAEko esportazioak %11,2 hazi ziren hirugarren hiruhilekoan
EAEko salmentek
serie historiko
osoko zenbatekorik
altuenetako bat
lortu zuten
Merkataritza saldoa
EAEren aldekoa
izan zen
Europar Batasuna
izan zen EAEko
produktuen bezero
behinena
Erresuma Batua
nabarmendu zen
energia hornitzaile
nagusi gisa
Eustatek atzerrian esportatutako eta bertatik inportatutako ondasunen
datuak, 2014ko hirugarren hiruhilekokoak, argitaratu ditu. Informazio horren
arabera, EAEko enpresek 5.430 milioi euroetatik hurbil zegoen ondasun
kopuru bat esportatu zuten udako hilekoetan. Zenbateko hori serie
historikoko daturik gorenetako bat da, eta %11,2an gainditu zuten aurreko
urteko epealdi berean lortutako maila. Halaber, kontsumo pribatuaren
bultzadak eta inbertsioaren suspertzeak inportazioen hazkundea eragin
zuten. Guztira, inportatutakoaren balioak 4.550 milioi euroko marka gainditu
zuen, urte arteko tasa %20,1ean utzi zutelarik. Aurrekoaren ondorioz, EAEko
merkataritza superabita 879 milioi eurokoa izan zen eta esportazioen
estaldura tasa inportazioen %119,3ra iritsi zen.
Energiaz bestelako atalean ere hazkunde garrantzitsuak lortu ziren, baina
tamaina txikiagokoak. Energiakoak ez ziren esportazioak %9,3 areagotu
ziren eta inportazioak, berriz, %17,0. Beraz, energiarik gabeko merkataritza
superabita 1.940 milioi eurora iritsi zen.
EAEko esportazioen helburu behinena Europar Batasuna izan zen berriro,
merkatu kuotaren %63,4 bereganatuta. Alemaniako ekonomiaren
egonkortasunak eta Frantziako hobekuntza txikiak lagundu zuten eremu
horretara bideratutakoa %15,0 areagotzen. Tasa hori 2012ko bigarren
hiruhilekotik inoiz jaso den altuena da. Nabarmentzekoak dira garraio
materialaren esportazioak, bereziki automobil ibilgailuena, eta neurri
txikiagoan erregai mineralena. Izan ere, atzerrira joan ziren EAEko ibilgailu
guztietatik %37,6 alemaniar merkatura joan ziren eta Frantziak EAEko
energiaren %21 baino gehiago bereganatu zuen. Txanponaren ifrentzuan,
Japoniako merkatuaren bilakaera kokatu zen, eta aurreko hiruhilekoko
beherakada leundu zuen arren, oraindik tasa negatibotan jarraitu zuen. Hala
eta guztiz ere, herrialde horretara bidalitako produktu mineralak albo batera
uzten badira, aurreko urteko hiruhileko berean ezohiko salmenta bat egin
baitzen, EAEko enpresek merkatu horretan hobekuntza garrantzitsua izan
zutela hautematen da, makinen eta tresna mekanikoen salmentak
bultzatuta.
Inportazioei dagokienez, gehikuntza tasak are biziagoak izan ziren. Europar
Batasunetik iritsitako erosketak %63,8 handitu ziren, neurri handi batean,
Erresuma Batutik ekarri ziren energiako inportazioen gorakadaren ondorioz.
Hain zuzen ere, bretainiar merkatuak ordura arte Mexikok eta Errusiak
hornitzen zuten merkatu kuotaren zati handi bat bereganatu du, eta EAEko
hornitzaile nagusia da gaur egun energiaren alorrean. Zehazkiago adierazita,
autonomia erkidegoak atzerrian erosi zuen energia guztitik %22,4 herrialde
hartan eskuratu zuen, bertatik inportatutakoa %418,7 areagotuz. Beste
aldetik, Txinatik ekarritako inportazioek berriro egin zuten gora, batez ere
material elektrikoaren eta mekanikoaren esparrukoak, Japoniako
inportazioen kaltetan, EAEko merkatuan eginiko salmentak finkatzea ez
baitzuten lortu.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 9
Urte arteko aldakuntza tasak Milioi €
2014 III 2012 2013 2013 IV 2014 I 2014 II 2014 III
Esportazioak
Guztiak 2,4 -0,3 -8,3 12,4 -0,6 11,2 5.429,4
Ez-energetikoak 0,6 0,6 1,7 5,0 -3,6 9,3 4.647,2
Energia 20,1 -8,8 -63,3 108,1 28,4 23,9 782,2
Produktu kimikoak -12,4 27,3 8,8 6,0 5,4 1,6 134,3
Plastikoa eta kautxua 2,2 -7,3 -2,5 0,3 -3,9 1,4 396,8
Papera -0,3 4,4 0,8 8,5 0,9 -0,5 137,5
Metal arruntak eta manufaktur. -5,3 -1,0 2,6 1,2 9,4 3,0 1.170,1
Ekipo ondasunak 1,0 2,0 3,4 8,6 -10,9 20,5 2.304,7
Makinak eta tresnak 9,4 4,7 3,6 1,7 -2,7 -4,3 1.043,0
Garraio materiala -6,2 -0,6 3,1 14,8 -18,3 53,2 1.261,7
Inportazioak
Guztiak -8,6 1,8 6,5 10,8 10,2 20,1 4.550,7
Ez-energetikoak -7,4 -0,2 15,8 7,3 -0,1 17,0 2.707,0
Energia -10,7 5,5 -9,3 16,8 31,1 25,1 1.843,8
Produktu kimikoak -8,3 29,4 227,8 40,4 0,7 257,3 429,5
Plastikoa eta kautxua -18,2 -9,6 -7,0 -7,9 -11,7 -4,1 187,3
Papera -16,8 -1,4 22,1 4,0 -2,0 -4,1 76,4
Metal arruntak eta manufaktur. -13,5 2,9 5,3 5,8 2,0 9,2 841,4
Ekipo ondasunak 2,3 -2,1 4,6 7,7 -2,2 -1,6 654,8
Makinak eta tresnak 3,2 -3,0 -1,2 2,7 -5,5 -4,2 507,1
Garraio materiala -0,9 1,2 25,6 28,2 10,5 8,3 147,8
EAE-KO MERKATARITZAREN HELBURUA ETA JATORRIA
Urte arteko aldakuntza tasak Milioi €
2014 III 2012 2013 2013 IV 2014 I 2014 II 2014 III
Non saldu:
ELGE 2,1 1,2 -2,3 10,9 -1,8 14,5 4.284,4
Europar Batasuna 27 -0,1 -0,8 -0,8 14,0 3,6 15,0 3.441,3
AEB 0,9 8,7 -25,4 9,4 19,3 4,8 418,6
Japonia 43,3 19,4 54,8 -46,2 -72,0 -64,4 9,8
Errusia -8,8 4,7 -24,4 17,6 3,8 0,4 53,0
Txina -11,1 17,9 11,7 -4,7 -16,4 19,6 163,6
Non erosi:
ELGE 3,9 1,0 23,0 31,9 -1,2 33,4 3.111,6
Europar Batasuna 27 -4,7 -0,8 18,7 38,4 13,5 63,8 2.611,4
AEB -12,9 40,6 318,7 96,1 -51,4 -60,1 78,7
Japonia 1,7 -14,1 -25,6 10,2 0,9 -16,7 25,2
Errusia -24,3 19,1 -40,9 -33,9 -14,0 -51,0 277,7
Txina -7,6 -3,4 1,4 11,5 6,5 13,9 252,8
Oharra: 2013eko eta hiruhilabeteetako datuak behin-behinekoak dira. Iturria: Eustatek egina, Zerga Administraziorako Estatu Agentziaren datuak erabilita
KANPO MERKATARITZA
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
10 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Europar Batasuneko BPGa %1,3 gehitu zen hirugarren hiruhilekoan
Europar Batasunak
%1,3an egonkortu
zuen hazkunde tasa
Europako herrialde
gehienak bigarren
hiruhilekoan baino
gutxiago hazi ziren
Espainia eremuko
herrialde
sendoenetako bat
da
Bigarren hiruhilekoz
jarraian, enplegua
hazi zen
Eurostatek 2014ko hirugarren hiruhilekoko BPGaren hazkunde tasaren lehen
zenbatespena argitaratu du. Kalkulu horren arabera, Europar Batasuneko
ekonomiak hirugarren atzeraldia saihestu zuen, nahiz eta susperraldia geldoa
eta ahula den. Zehazkiago adierazita, urte arteko hazkunde tasa %1,3 izan
zen, aurreko hiruhilekoko emaitza berdinduz, baina hiruhileko arteko tasa
hamarren bat handitu zen. Eurogunearen bilakaera antzekoa izan zen. Urte
arteko hazkundea %0,8an egonkortu zen eta hiruhileko artekoa %0,3ra
areagotu zen.
Gaur arte jakinarazi diren datuen arabera, eta albo batera utzita periferiako
herrialde batzuk (Espainia, Portugal eta Grezia) eta Errumania eta Frantzia,
horiek guztiek bigarren hiruhilekoan baino hazkunde biziagoak lortu
baitzituzten, Europako ekonomia gehienek hainbat hamarrenetan moteldu
zuten urte arteko gehikuntza tasa. Izan ere, Alemaniako BPGa %1,2 hazi
zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren beherago. Beraz, dagoeneko
hiru hiruhileko kateatu ditu moteltzeko joerak, eta urtea hasi zenetik puntu
bat baino gehiago apaldu du erritmoa. Erresuma Batuak ere joera hori
nabaritu zuen eta bi hamarrenetan apaldu zuen hazkunde tasa, nahiz eta
herrialde horretako jarduera erritmoa eremuko altuenetako bat den oraindik.
Frantziak gora egin zuen, eta bigarren hiruhilekoko hazkunderik ezaren
ondoren, bertako BPGa %0,4 hazi zen, maila apala baina garrantzitsua baita,
duela urtebete bat hasi zen moteltzeari amaiera eman diolako.
Greziaren ekonomiak urtean zehar erakutsi duen bilakaera aipamen berezia
merezi du. 2013ko azken hiruhilekoan, BPGa %2,9 murriztu zen (urte osoan,
BPGak %3,9 egin zuen behera), baina aurtengo hirugarren hiruhilekoan
bertako ekonomia jarduera %1,4 areagotu zen. Badirudi turismoaren
bultzada dagoela susperraldi garrantzitsu horren atzean. Espainiak ere
ezustea eman du susperraldiaren sendotasuna eta indarrarengatik. Hain
zuzen ere, espainiar ekonomia %1,6 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino
hiru hamarren gehiago. Azken hiru hiruhilekoetan barne eskariak bakarrik
bultzatu du ekonomia eta kanpo arloak bederatzi hamarren kendu zizkion
BPGaren hazkundeari, esportazioek bilakaera ona izan zuten arren.
Kontsumo pribatuaren sendotasunak eta inbertsioaren indarrak, bereziki
ekipamendurako ondasunetan eginikoarenak, barne eskariaren bultzada
azaltzen dute.
Eskaintzaren ikuspegitik ere irudi positiboa jaso zen. Industriak erritmoa
leundu bazuen ere, gainontzeko sektoreek portaera dinamikoagoa erakutsi
zuten. Baita eraikuntzak ere, eta oraindik eremu negatiboan dagoen arren,
hazkunde tasa positiboetara hurbildu zen. Ekonomiaren hobekuntza begi-
bistako horrek bere isla izan zuen lan merkatuaren bilakaeran. Izan ere,
enplegua %1,4 hazi zen, 2008ko lehen hiruhilekotik jaso den emaitzarik
onena baita. Gorakada hori industriaren, eraikuntzaren eta zerbitzuen
bultzadan oinarritu zen eta urtebete batean lanaldi osoko 221.000 lanpostu
inguru sortu zirela iradokitzen du.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 11
Europar Batasuneko BPGaren bilakera Espainiako BPGaren bilakera
-0,4
0,1
-0,7
-0,1
0,2
0,9
1,51,3 1,3
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
-2,1
-1,2
-2,2
-1,7
-1,0
0,0
0,7
1,31,6
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Alemaniako BPGaren bilakaera Frantziako BPGaren bilakaera
0,6
0,2
-0,6
0,10,3
1,1
2,3
1,41,2
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
0,3 0,3
-0,2
0,7
0,3
0,8 0,8
0,0
0,4
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Erresuma Batuko BPGaren bilakaera Greziako BPGaren bilakaera
0,7
1,7
0,8
1,7 1,7
2,7
2,9
3,2
3,0
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
-6,6
-3,9
-5,8
-4,2
-2,6-2,9
-0,3
0,4
1,6
2012 2013 I II
2013
III IV I II
2014
III
Iturria: Eurostat.
EKONOMIA HAZKUNDEA
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
12 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Hazkunde geldoa eta ahula aurreikusten da Europar Batasunean
Europar
Batasunean
hazkunde
neurritsua
aurreikusten da
Barne eskari
pribatua izango da
osagai dinamikoena
Krisiaren ondorioak
ez dira berdin
nabaritzen herrialde
kide guztietan
Beheranzko
kanpoko arriskuak
areagotu dira
Europako Batzordeak udazkeneko aurreikuspenak ezagutarazi ditu, Europar
Batasunerako eta Eurogunerako. Ekonomia aurreikuspen horietan kalkulatu
du urteko batez bestekoan BPG errealaren 2014ko hazkundea %1,3 izango
dela Europar Batasunean eta %0,8, berriz, Eurogunean, Hurrengo bi
urteetan, mailakako susperraldia espero dute eta 2015eko gehikuntza tasa
%1,5era iritsiko da Europar Batasunean eta %1,1era Eurogunean. Orobat,
hazkundea %2,0 eta %1,7 izango dira 2016ean, hurrenez hurren. Europar
Batzordearen arabera, kontuan hartu duten epealdian ekonomiaren jarduera
indartuko da krisiaren kalteak desagertuko diren heinean, egiturazko
erreformek emaitzak emango dituzten neurrian, lan merkatua hobetuko
denean, finantzaziorako baldintzak malgutuko diren heinean eta hazkundea
sustatzeko politika berriak indarrean sartuko direnean.
Datozen bi urteetan hazkundearen bultzagile nagusia barne eskaria izango
dela aurreikusten da. Izan ere, atal horrek gaur eguneko moneta politika
egokitzailearen onurak edukiko ditu, finantzaziorako kostu apalak
baitakartza. Inbertsio pribatua urratsez urrats suspertuko da balantzetan
egin dituzten etengabeko egokitzapenei esker eta eskariaren igurikimen
hobeei esker. Ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioa bizkortuko da
ekoizpenaren bilakaera positiboari esker. Eraikuntzan eginiko inbertsioa ere
haziko da, baina motelago. Aurreikuspen horien oinarrian, errenta errealen
igoera eta hipoteken tasa txikiak daude. Kontsumo pribatuak bilakaera ona
erakutsiko du prezio apaletan eta lan merkatuaren hobekuntzan oinarrituta.
Aurrekoaz gain, kontsumitzaileek azken urteetan geroratu dituzten erosketa
handiak orain egingo dituztela espero da. Kontsumo publikoari dagokionez,
hazkundeari egingo dion ekarpena hutsala izango dela aurreikusten da.
Herrialdeka eta 2015erako, Europako Batzordeak beheranzko zuzenketa bat
egin du ekonomia gehienentzat udaberrian aurkeztu zituen aurreikuspenekin
alderatuta. Euroguneko ekonomia handienek erritmoa galgatu dute azken
hilekoetan, baina pausoz pauso bizitasuna berreskuratuko dutela espero da.
Esate baterako, Alemaniak %1,1era handituko du hazkunde tasa eta
Frantzia, berriz, %0,7 haziko da. Periferiako ekonomia gehienek hazkunde
biziagoa ezagutuko dute 2015ean. Beraien artean egongo dira Espainia
(%1,7), Portugal (%1,3), Grezia (%2,9) eta Irlanda (%3,6). Moneta
batasunekoak ez diren europar ekonomiek bizitasun handia erakutsiko dute.
Esate baterako, Suedia %2,4 haziko da eta Erresuma Batua, berriz, %2,7.
Europako Batzordeak aurkeztu duen eszenategi makroekonomikoak arrisku
asko dauzka berarekin. Barnekoen artean, deflazioa. Kanpokoen artean,
Errusiarekiko harremanetan dauden tentsioak, Ekialde Ertaineko eta Afrikako
Iparraldeko gatazkak, eta finantza merkatuetako zuzenketak AEBetako
moneta politikaren normaltzearen ondorioz. Beheranzko arrisku horiek
ugariagoak dira goranzko arrisku bakarra baino: kanpo eskariaren
hazkundea oinarrizko eszenategi honetan aurreikusi dena baino handiagoa
izatea, alegia.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 13
EUROPAKO BATZORDEAREN AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Oraingo aurreikuspenak Udaberriko aurreikuspenak
2014 2015 2016 2014 2015
Europar Batasuna 1,3 1,5 2,0 1,6 2,0
Eurogunea 0,8 1,1 1,7 1,2 1,7
Belgika 0,9 0,9 1,1 1,4 1,6
Alemania 1,3 1,1 1,8 1,8 2,0
Irlanda 4,6 3,6 3,7 1,7 3,0
Grezia 0,6 2,9 3,7 0,6 2,9
España 1,2 1,7 2,2 1,1 2,1
Frantzia 0,3 0,7 1,5 1,0 1,5
Italia -0,4 0,6 1,1 0,6 1,2
Herbehereak 0,9 1,4 1,7 1,2 1,4
Austria 0,7 1,2 1,5 1,6 1,8
Portugal 0,9 1,3 1,7 1,2 1,5
Finlandia -0,4 0,6 1,1 0,2 1,0
Danimarka 0,8 1,7 2,0 1,5 1,9
Suedia 2,0 2,4 2,7 2,8 3,0
Erresuma Batua 3,1 2,7 2,5 2,7 2,5
Mundua 3,3 3,8 4,1 3,5 3,8
AEB 2,2 3,1 3,2 2,8 3,2
Japonian 1,1 1,0 1,0 1,5 1,3
Txina 7,3 7,1 6,9 7,2 7,0
EUROPAR BATASUNAREN EKONOMIA ADIERAZLE NAGUSIAK
Oraingo aurreikuspenak Udaberriko aurreikuspenak
2014 2015 2016 2014 2015
BPG 1,3 1,5 2,0 1,6 2,0
Kontsumo pribatua 1,1 1,4 1,6 1,2 1,6
Kontsumo publikoa 0,8 0,4 0,8 0,7 0,6
Inbertsio guztia 2,0 2,9 4,5 3,1 4,7
Inbertsioa eraikuntzan 0,7 2,4 3,3 1,9 3,3
Inbertsioa ekipamendurako ond. 3,7 3,6 6,0 4,9 6,5
Inbertsio publikoa (%BPG) 3,0 2,9 2,9 2,2 2,2
BPGaren deflatorea 1,0 1,3 1,7 1,3 1,5
Kontsumo pribatuaren deflatorea 0,7 1,1 1,6 1,1 1,5
Kontsumo prezio ind. harmonizatua
(KPIA) 0,6 1,0 1,6 1,0 1,5
Produktibitatea 0,6 0,9 1,1 1,0 1,2
Lan kostu unitarioak 1,1 1,0 1,0 0,8 0,9
Enplegua 0,7 0,6 0,8 0,6 0,7
Langabezia tasa 10,3 10,0 9,5 10,5 10,1
Iturria: Europako Batzordea.
AURREIKUSPENAK
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
14 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
EAEko ekonomiaren adierazle nagusiak
2011 2012 2013 Azken datua Urte arteko tasa
JARDUERA
IPI ..................................................... 4,1 -5,9 -3,2 14ko urria 1,9
- Bitarteko ondasunak ....................... 5,8 -7,4 -2,5 14ko urria 0,8
- Ekipamendurako ondasunak ............ 11,2 -6,1 -3,3 14ko urria -1,7
- Kontsumoko ondasunak .................. -0,1 -4,1 -5,1 14ko urria -0,5
- Energia ........................................ -7,6 -2,8 -2,4 14ko urria 16,8
Industria jardueraren indizea (IJI)(*) ..... 0,5 -6,0 -2,1 14ko abuztua -6,0
Ekoizteko ahalmenaren erabilera (%)(*) . 75,1 74,2 71,7 14ko IV hiru 76,9
Eskari zorroa(*) .................................... -25,4 -45,4 -46,3 14ko azaroa -24,7
Industria giroaren indizea ....................... -12,5 -22,9 -21,2 14ko azaroa -8,7
Etxebizitza libreen salneurria €/m2 .......... 2.586,8 2.523,5 2.504,7 14ko I hiru -4,5
Salmenten indizea prezio iraunkorretan
Azalera handikoak prezio iraunkorretan -5,7 -3,2 -1,0 14ko urria 0,9
BMI txikizkakoa prezio iraunkorretan .... -3,8 -5,2 -4,5 14ko III hiru 1,6
Zerbitzu g/koiuntura-ind. Prezio iraunkorrak -3,9 -6,3 -5,0 14ko III hiru 2,3
Esportazioak ........................................ 17,9 -3,5 -0,3 14ko III hiru 11,2
Energiaz bestelakoak ......................... 14,7 -2,2 0,6 14ko III hiru 9,3
Inportazioak ........................................ 10,9 -8,9 1,8 14ko III hiru 20,1
Energiaz bestelakoak .......................... 9,7 -18,2 -0,2 14ko III hiru 17,0
Turismoen matrikulazioak ...................... -26,4 -13,3 8,0 14ko azaroa 19,6
Zamaketarako ibilgailuen matrikulazioa .... -19,3 -42,9 7,0 14ko azaroa 11,5
Aireko trafikoa ...................................... 2,5 3,1 -9,1 14ko urria 7,9
Hoteletan igarotako gaualdiak ................. 6,7 1,0 -3,1 14ko urria 11,6
LAN KOSTUAK
Soldaten igoera:
- Indarrean dauden hitzarmenak ........ 3,6 2,7 1,3 14ko urria 0,8
- Urtean zehar sinatutakoak ............... 3,4 2,0 1,1 14ko urria 0,5
Lan kostuak
- Kostu guztiak ................................. 0,6 0,7 1,7 14ko II hiru 1,2
- Soldata kostu guztiak ..................... 0,2 0,7 1,4 14ko II hiru 0,1
- Bestelako kostuak .......................... 1,9 0,7 2,5 14ko II hiru 4,4
(*) Balioak. Iturria: Eustat, Iberdrola, Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Lan Harremanen Kontseilua, Industria Ministerioa, INE, Aduana eta Zerga Berezietako Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 15
EAEko ekonomiaren aldagai nagusiak
2011 2012 2013 Azken datua Urte arteko tasa
PREZIOAK
KPI indize orokorra: 3,1 2,3 1,6 14ko urria 0,2
- Azpiko inflazioa ......................... 1,8 1,5 1,6 14ko urria 0,1
- Hondar inflazioa ........................ 9,5 6,1 1,4 14ko urria 0,4
EBrekiko aldea ............................. 0,1 -0,4 0,1 14ko urria -0,3
IPRI ............................................ 8,1 2,4 -0,6 14ko urria -0,6
- Bitarteko ondasunak................... 6,5 0,2 -1,3 14ko urria 0,8
- Kontsumoko ondasunak .............. 3,1 1,8 0,0 14ko urria -0,1
- Ekipamendurako ondasunak ........ 1,5 1,2 1,3 14ko urria -0,5
- Energia .................................... 21,7 7,8 -1,8 14ko urria -3,9
LAN MERKATUA
BJA
Parte hartzaileak ........................... 0,4 -1,8 2,1 14ko III hiru -0,1
Partaidetza tasa ............................. 56,0 55,1 56,6 14ko III hiru 57,0
Landunak ..................................... -1,4 -2,9 -0,8 14ko III hiru 0,0
Enplegu tasa guztira ...................... 50,0 48,6 48,5 14ko III hiru 48,8
Gizonen enplegu tasa ..................... 56,0 53,9 53,7 14ko III hiru 53,7
Emakumeen enplegu tasa ............... 44,3 43,7 43,6 14ko III hiru 44,1
Langabezia tasa guztira .................. 10,8 11,8 14,3 14ko III hiru 14,5
Gizonen langabezia tasa ................. 11,2 12,1 14,8 14ko III hiru 14,8
Emakumeen langabezia tasa ........... 10,3 11,4 13,8 14ko III hiru 14,3
Gazteen langabezia tasa ................. 23,9 31,2 39,1 14ko III hiru 37,9
BAI
Parte hartzaileak ........................... 1,3 -2,0 -2,1 14ko III hiru -1,2
Landunak ..................................... -0,6 -5,6 -3,2 14ko III hiru 0,3
Langabezia tasa ............................. 12,3 15,6 16,6 14ko III hiru 15,2
INEM
Langabeak ................................... 9,7 11,9 8,0 14ko azaroa -3,4
GIZARTE SEGURANTZA
Afiliatuak ..................................... -0,6 -2,4 -3,2 14ko azaroa 1,2
Iturria: Eustat, INE, Gizarte Segurantza eta SEPE
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
16 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Euskal Autonomia Erkidegorako urteko aurreikuspenak
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko urria), Hispalink (2014ko uztaila), Confebask (2014ko uztaila), BBVA (2014ko urria), Laboral Kutxa (2014ko uztaila) eta CEPREDE (2014ko azaroa).
EAErako aurreikuspenak hiruhilekoka (2014ko urria)
2014
2014 2015
2015 III IV I II
BPG (m.p.) .............................................. 1,3 1,5 1,0 1,6 1,7 1,7
ESKARIA
Barneko azken kontsumoa ............................................0,7 0,7 0,8 0,9 1,0 1,1
Familien kontsumoa .....................................................1,1 1,1 1,0 1,3 1,4 1,5
Administrazioaren kontsumoa ................................ -1,0 -0,7 0,0 -0,2 -0,1 0,1
Kapital eraketa gordina ...............................................1,2 2,1 0,5 2,8 3,5 3,6
Barne eskariaren ekarpena ..........................................0,9 1,1 0,8 1,4 1,5 1,6
Kanpo arloaren ekarpena .............................................0,4 0,4 0,3 0,2 0,2 0,1
ESKAINTZA
Lehen arloa................................................................ 7,3 5,5 4,8 2,2 0,0 0,7
Industria ................................................................ 1,3 2,1 1,2 2,6 2,7 2,8
Eraikuntza ................................................................-1,0 -0,7 -1,1 -0,1 0,1 0,3
Zerbitzuak ................................................................ 1,3 1,5 1,1 1,5 1,6 1,6
Balio erantsi gordina ....................................................1,3 1,6 1,0 1,6 1,7 1,7
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 1,2 1,0 1,1 1,2 1,4 1,4
GOGORATZEKOAK
BPG nominala ........................................... 1,3 1,6 1,1 2,2 2,6 2,7
Hiruhilabete arteko BPGa ........................... 0,4 0,4 --- 0,4 0,5 ---
BPGren deflatorea ................................................ 0,0 0,1 0,1 0,6 0,9 1,0
Enplegua ............................................................. 0,3 0,4 0,0 0,6 0,6 0,7
Langabezia tasa ................................................... 15,2 15,4 15,3 15,2 14,9 14,9
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
PIB
PIB
2014 2015 2014 2015
Eusko Jaurlaritza ................................ 1,0 1,7 BBVA ..............................................................1,1 1,8
Hispalink (BEGaren aldak. tasa) ..........................1,1 1,7 Laboral Kutxa ................................1,1 1,5
Confebask ........................................................1,2 --- CEPREDE……………………………. 0,6 1,9
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 17
Espainiako ekonomiarentzat eginiko aurreikuspenak
Iturria: FUNCAS, Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, CEPREDE, ELGE, NDF, Europar Batzordea, The Economist eta Consensus Forecast.
AFI: Analistas Financieros Internacionales; ICAE-UCM: Instituto Complutense de Análisis Económicos-Madrileko Unibertsitate Konplutentse; ICO: Instituto de Crédito Oficial; IEE: Instituto de Estudios Económicos; IFL-UC3M: Flores de Lemus Institutua-Carlos III Unibertsitatea Madril; NDF: Nazioarteko Diru Funtsa; E. Batzordea: Europar Batzordea;NDF:Nazioarteko Diru Funtza; ELGE: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea.
Hiruhilabetekako aurreikuspenak Espainiako ekonomiarentzat
2014
2014 2015
2015
IV I II III IV
BPG ............................................................. 1,8 1,3 1,8 1,8 2,0 2,2 2,0
Kontsumo pribatua ......................................... 1,8 2,0 1,7 1,4 1,6 2,0 1,7
Kontsumo publikoa ......................................... -0,5 -0,1 -0,5 -0,5 -0,3 0,4 -0,2
Kapital finkoaren eraketa gordina .................... 2,1 1,0 2,0 2,4 3,4 4,2 3,0
- Aktibo finko materialak ............................... 2,0 0,8 1,8 2,3 3,2 3,9 2,8
- Eraikuntzan .......................................... 0,5 -3,2 1,7 2,5 2,9 3,6 2,7
- Ekipamendurako ondasunetan ................. 4,3 7,6 2,1 2,0 3,7 4,2 3,0
- Landutako aktiboetan ............................. -0,7 1,6 -2,3 -0,1 2,9 4,5 1,3
- Aktibo finko inmaterialak ............................. 3,3 3,2 3,8 4,2 5,5 6,7 5,1
Barne eskari erreala ........................................ 1,5 1,4 1,4 1,2 1,5 2,0 1,5
Esportazioak ................................................. 4,3 4,0 5,1 6,0 6,5 6,8 6,1
Inportazioak ................................................. 3,5 4,8 3,8 4,4 5,2 6,5 5,0
Iturria: CEPREDE.
BPG
BPG
2014 2015 2014 2015
AFI .............................. 1,3 1,9 La Caixa ......................... 1,3 1,7
BBVA ................................ 1,3 2,0 Repsol ............................ 1,3 2,0
Bankia .............................. 1,3 2,0 Santander ...................... 1,3 2,1
Catalunyacaixa 1,3 2,0 BATEZ BESTEA ................ 1,3 2,0
Cemex .............................. 1,3 1,8 Gobernua (2014-09) ........ 1,3 2,0
CEPREDE-UAM 1,3 2,0 Espainiako Bankua (2014-10) 1,3 2,0
FUNCAS ............................. 1,3 2,2 Europar Batzordea (2014-10) .........................................
1,2 1,7
ICAE-UCM .......................... 1,3 1,9 NDF (2014-10) ................. 1,3 1,7
IEE ................................... 1,4 1,9 ELGE (2014-09) ................ 1,2 1,6
IFL-UC3M .......................... 1,1 1,9 The Economist (2014-11) 1,2 1,7
Intermoney ..................... 1,3 2,2 Consensus Forecast (14-11) 1,2 1,8
2014ko abendua KOIUNTURA DI-DA BATEAN
18 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Nazioarteko ekonomiari buruzko aurreikuspenak
Herrialdea edo eremua
Erakundea Aurreikuspenaren
data
2014 2015
Azkena Aurrekoa Azkena Aurrekoa
AEB The Economist 2014ko azaroa 2,2 2,2 2,9 3,0
Consensus Forecast 2014ko azaroa 2,2 2,2 3,0 3,1
ELGE 2014ko azaroa 2,2 2,1 3,1 3,1
NDF 2014ko urria 2,2 1,7 3,1 3,0
Europar Batzordea 2014ko azaroa 2,2 2,8 3,1 3,2
Japonia The Economist 2014ko azaroa 0,9 1,0 1,1 1,2
Consensus Forecast 2014ko azaroa 1,0 1,1 1,3 1,2
ELGE 2014ko azaroa 0,9 0,9 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,9 1,6 0,8 1,1
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,1 1,5 1,0 1,3
Erresuma Batua The Economist 2014ko azaroa 3,0 3,1 2,7 2,7
Consensus Forecast 2014ko azaroa 3,0 3,1 2,6 2,6
ELGE 2014ko azaroa 3,1 3,2 2,7 2,8
NDF 2014ko urria 3,2 3,2 2,7 2,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 3,1 2,7 2,7 2,5
Europar Batasuna Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,6 1,5 2,0
NDF 2014ko urria 1,4 1,6 1,8 1,8
Eurogunea The Economist 2014ko azaroa 0,8 0,8 1,2 1,3
Consensus Forecast 2014ko azaroa 0,8 0,8 1,1 1,2
ELGE 2014ko azaroa 0,8 0,8 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,8 1,1 1,3 1,5
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,8 1,2 1,1 1,7
Alemania The Economist 2014ko azaroa 1,4 1,5 1,5 1,7
Consensus Forecast 2014ko azaroa 1,4 1,4 1,4 1,5
ELGE 2014ko azaroa 1,5 1,9 1,1 1,5
NDF 2014ko urria 1,4 1,9 1,5 1,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,8 1,1 2,0
Frantzia The Economist 2014ko azaroa 0,4 0,4 0,8 1,0
Consensus Forecast 2014ko azaroa 0,3 0,4 0,8 0,8
ELGE 2014ko azaroa 0,4 0,9 0,9 1,0
NDF 2014ko urria 0,4 0,7 1,0 1,4
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,3 1,0 0,7 1,5
Recommended