View
3
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
1.
2014/05/20 73. zenbakia www.urdanetahi.hezkuntza.net
107.8 FM
Aurten ere Urdaneta eskolako ikasleok “ Ordizia hiri hezitzailea ” proiektuan parte hartu
dugula eta, belaunaldien arteko topaketak izan ditugu. Hau dela eta, 3. zikloko Prentsa
eta Telebistako ikasleok jubilatuen etxera joan ginen txanda desberdinetan bertako insta-
lazioak eta ekintzak ikustera eta, bide batez, jubilatuekin harremanak lantzera. Han hain-
bat bideo-grabazio, argazki eta elkarrizketa egin genituen. Hauek editatu ondoren esko-
lako webgunean zintzilikatu genituen denok ikusteko.
Beraz, ikusi nahi baduzu, http://urdaneta.ikastetxea.net/topics/abvirtual/ helbidean duzu.
Berriemaileak: Enara eta Ane
Maketazio-lana: Enara eta Ane
EDITORIALA
Kaixo lagunok!!!
Enara, Ane, Johana, Iker, Julen eta Oier gaituzue eskolako egunkaria egiten. Bertan Ordiziako jubilatuak ditugu prota-gonista. Hauekin batera hainbat argazki, inkestak eta azken albisteak ditugu zuek egunean jartzeko.
Espero dugu egunkaria interesgarria eta polita izatea.
Agur eta ondo pasa!!!!
1. Azala: Ordizia hiri hezitzailea
2. Zuhaizti Jubilatuen Egoitza
3. Inkesta: Jubilatuen Egoitza
4. Jubilatuen Etxeko instalazioak
5. Jubilatuen Etxeko instalazioen argaz-
kiak
6. Jubilatuen Etxeko ekintzak
7. Jubilatuen Etxeko ekintzen argazkiak
8. Inkesta: Jubilatuen Egoitza
9. Eskolako albisteak
10. Eskolako albisteak
Iker, Oier, Julen, Johana, Ane eta Enara
Ordiziako Jubilatuen Etxeko Xake ikastaroan
2.
Ordiziako Jubilatuen Egoitzak Zuhaizti du izena eta 1987 urtean egin zuten. Hau dela eta, martxoan bere urtemuga ospatu zuten
ekintza askorekin. Eraikin hau jubilatuek eta adinekoek elkarrekin hainbat ekintza lan-tzeko sortu zen. Zentroa udaletxearena da eta Foru pasalekuan
(Arboledan) kokatua dago. Egoitzak Zuhaizti du izena, lau solairu ditu eta hauetan instalazio asko daude: Behealdeko solairuan kafe-
tegia, liburutegia, podologo eta masajista-gela, ile-apaindegia eta komunak; 1. solairuan batzar-gela, bulegoa, 2. gela eta elkartea; 2 . solairuan, berriz, areto nagusia, ziber-gela, eskulan-gela, 3 gela
eta billarra eta, azkenik, 3. solairuan Eguneko zentroa. Jubilatuen etxean jubilatuak kartatan baino gauza gehiagotan ibil-
tzen dira. Hau dela eta, urtean zehar hainbat ekintza eta ikastaro asko antolatzen dituzte:
Abesbatza, Gimnasia, Er-laxazioa, Eskulanak, Areto
-dantzak, Euskara eskola, Adimena landu, Pilates
65, Xake jokoa eta Billar ikastaroak. Honez gain, “Gente 3.0” programare-
kin “Zibergela irekia” dau-kate informazioaren eta
komunikazioaren teknolo-gia lantzeko eta hainbat ikastaro osasuna eta on-
gizatea lantzeko.
Zuhaizti
Berriemaileak: Ane eta Enara Maketazio-lana: Ane eta Enara
3.
Maketazio-lana: Enara eta Ane
Aurten ere Urdaneta eskolako ikasleok “Ordizia hiri hezitzailea” proiektuan parte hartu dugula eta, belaunaldien arteko topaketak izan ditugu.
1. Aberasgarria izan al da Jubilatuen Etxeko topaketa? 2. Zer ikasi zenuen Jubilatuen etxean? 3. Ze ekintza gustatu zitzaizun gehien?
DANIEL
1. Bai.
2. Abesbatzaren abesti bat.
3. Abesbatza.
XABI
1. Bai, dibertigarria zelako.
2. Billarren jolasten.
3. Bilarra.
JORGENNY
1. Bai, dibertigarria izan zelako
2. Bilarren jolasten.
3. Bilarra.
NAOMI
1. Bai.
2. Bilarren jolasten.
3. Bilarra.
MIREN
1. Bai, dibertigarria izan zelako.
2. Bilarren jolasten .
3. Bilarra.
JOHANA
1. Bai.
2. Billarren jolasten.
3. Billarra.
NAIA
1. Bai.
2. Billarren jolasten.
3. Billarra
IÑAKI
1. Bai.
2. Billarren jolasten.
3. Billarra
4.
Joan den otsailaren 14an, ostirala, Prentsa eta Telebistako ikasleak Ordiziako Jubilatuen Egoitzara joan ginen bertako instalazioak ikustera. Arratsaldeko hirurak aldera iritsi ginen. Bertan Javier Barandiaran etxeko arduraduna zain zegoen eta bere laguntzarekin instalazio guztiak ikusi genituen. Argazkiak eta bideo-kamerarekin grabazioa egin genuen denok Jubilatuen Egoitza hobeto ezagutzeko. Egoitzak Zuhaizti du izena, lau solairu ditu eta honetan instalazio asko daude: Behealdeko solairuan kafetegia, liburutegia, podologo eta masa-jista-gela, ile-apaindegia eta komunak; 1. solairuan batzar-gela, bulegoa. 2. gela eta elkartea; 2 . solairuan, berriz, areto nagusia, zibergela, eskulan-gela, 3 gela eta billarra eta, azkenik, 3. solairuan Eguneko zentroa. Javierrek pri-meran azaldu zigun gela bakoitzean egiten zutena eta bukaeran gonbidatu zigun bertako kafetegian izozkiak jatera. Eskerrik asko, Javier eta jubilatuei, zuen harrera eta denbora gurekin konpar-titzeagatik!
Berriemaileak: Eli eta Beñat
TELEBISTA GELA KAFETEGIA
LIBURUTEGIA ILEAPAINDEGIA
Maketazio-lana: Ekain eta Maitane
5.
Maketazio-lana: Ekain eta Maitane
EUSKARA GELA BATZAR GELA
BILAR GELA ZIBERGELA
ESKULAN GELA ARETO NAGUSIA
HITZALDI GELA MASAJE/PODOLOGO GELA
6.
Batzar bilera Batzar bilera
Pilates Areto-dantzak
Maketazio-lana: Julen eta Iker
Joan den maiatzaren 12an, astelehena, eskolako Prentsa eta Tele-
bista departamentuetako ikasleok Ordiziako Jubilatuen Egoitzara
joan ginen bertan egiten duten ikastaroak ikustera. Goizean lau ikas-
taro ikusi genituen. Aurrena nola antolatzen dituzten ekintzak batzar-
kideen bileran ikusi genuen eta jarraian Pilates, Abesbatza eta Billar
ikastaroak. Arratsaldean, berriz, Xake ikastaroan izan ginen. Etxean
argazkiak, elkarrizketak eta bideoak egiteko aprobetxatu genuen.
Ekintza hauek guztiak “ Ordizia hiri hezitzailea ” proiektuaren bar-
nean dira. Jubilatuekin asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Eskerrik asko jubilatu guztioi gurekin zuen denbora konpartitzeaga-
tik!!!
Berriemaileak: Naomi eta Xabi
7.
Maketazio-lana: Julen eta Iker
Abesbatza Abesbatza
Bilarra Bilarra
Xake Xake
Informatika Euskara
8.
Maketazio-lana: Naomi eta Xabi
Aste honetan 3. Zikloko Prentsa eta Telebistako ikasleak Jubilatuen Egoitzara joan dira bertako ikastaroak ikustera. Bertan ekintza asko ikusi zituzten: dantza,
billarra, abesbatza ...
1. Zer moduz pasa zenuen jubilatuen egoitzan?
2. Zer izan zen gehien gustatu zitzaizun ekintza?
NAHIA
1. Oso ondo.
2. Billarra.
ALEXIA
1. Ondo.
2. Dantza.
INAKI
1. Oso ondo.
2. Billarra.
NAHIA
1. Ondo.
2. Dantza.
NICOLE
1. Ondo. 2. Dantza.
JORJENNY
1. Ondo.
2. Dena.
JUNE
1. Ondo.
2. Dantza.
JOHANA
1. Ondo.
2. Dena.
9.
Aurreko astean hainbat lagun etorri ziren 3. zikloa ezagutzera. Alde batetik 1. ziklo-ko ikasleak Lourdes irakaslearekin Prentsa gelan izan ziren nola egiten dugun egun-karia eta txikiweb ikusten. Eta bestetik 2. zikloko ikasleen gurasoak ere hemen izan ziren. Hauek txandatan banatuta Rosa es-kolako zuzendaria eta Mabel eskolako ikasketa-buruaren laguntzarekin gelaz gela ibili ziren nola egiten dugun lan ikusten. Eskerrik asko zuen bisitagatik guztioi!!!
Maketazio-lana: Johana eta Oier Egileak: Oier eta Johana
Gaur, maiatzak 26, bi ikasle berri etorri dira eskolara eta Mabel eskolako ikasketa-buruarekin gelaz gela ibili dira nola egiten dugun lana ikusten. Beraien izenak Intza eta Irantzu dira eta beraien ahizpa Amalur txan-go batean zegoelako ez da etorri. Intzak be-deratzi urte ditu, Irantzuk zazpi eta Amalur lau. Hiruak Ataungo Jose Miguel Barandia-ran eskolatik datos gure eskolara. Intza 5. mailara joango da, Irantzu 3.mailara eta Amalur lau urteko gelara.
Ongi etorri eskolara eta ondo pasa gurekin!
Maketazio-lana: Oier eta Johana Egileak: Johana eta Oier
Intza eta Irantzu
1. zikloko ikasleak Prentsa-gelan
Gurasoen bisita
10.
Bihar, maiatzak 28, 3. Zikloko ikasleok uda-
lekuetara joango gara. 5. Mailakoak Zuha-
tzara joango dira eta 6. Mailakoak Iratxera.
Bertan hiru egun pasatuko dugu ekintza
desberdinak lantzen kirola egiteko eta gure
arteko harremanak sendotzeko. Zuhatzan ur
kirolak izango dira ekintza nagusia: Peda-
leoa, piraguak, arrauna, surfa... Iratxen, be-
rriz, olinpiada txikiak egingo ditugu.
Zuhatza Arabako Ullibarri-Gamboa lakuan
dagoen irla da, Gasteiztik 15 bat kilome-
trora. Bertan kanpamenduak daude eta hau-
etan instalazio asko: pilotalekua, mediku-
etxe, jangela, dutxak ...
Iratxe, berriz, Nafarroako Lizarra herrian
dagoen kanpina da. Bertan ere instalazio
asko daude: igerilekua, futbol-zelaia, pilo-
talekua...
Ondo pasa!!!
Beriemaileak: Naiara eta Lexuri
Maketazio-lana: Lexuri eta Naiara
Zuhatza irlan iaz
Iratxe
Aurreko asteazkenean, maiatzak 21, ikasturte hone-
tako Bertso emanaldia ospatu genuen ikasturtean
zehar landutako bertsoak abestuz. Ekitaldia arra-
tsaldeko 5:00etan hasi zen Ordiziako Herri Antzo-
kian. Bertsoen aurkezpena bi txanda desberdinetan
egin genuen gurasoen aurrean. Emanaldian Jakintza
ikastolako ikasleek ere beren bertsoak abestu zituz-
ten. Ekintza hau Ahozkotasunaren proiektuaren bar-
nean da.
Berriemaileak: Naiara eta Lexuri
Maketazio-lana: Lexuri eta Naiara
Iazko Bertso emanaldia
Recommended