View
263
Download
6
Category
Preview:
DESCRIPTION
Markinako Lea Artibai ikastetxean eginiko lehen praktikaldiaren inguruko lana.
Citation preview
Ikastetxearen Argazki Orokorra-Markinako Lea Artibai ikastetxea-
1
Aurkibidea.
Testuinguru Historikoa 3
Ikastetxearen Helburuak. 4
Kooperatiba izaera. 5
Herria eta inguruak. 6
Ikastetxearen Eskaintza. 7
Ikastetxearen Organuak. 8
Ikastetxearen Planoa. 10
Ikastetxearen Harremanak.. 11
Ikastetxearen Koordinazioa. 11
Ikastetxearen Araudiak 12
Ikastetxeko IKTak. 13
Gelara Hurbilpena. 14
2
Ikastetxearen Argazki Orokorra-Markinako Lea Artibai ikastetxea-
Lea Artibai Ikastetxea, eskola teknikoa da eta kooperatiba izaera du, aberasteko asmorik gabe,
noski. Bere zeregina atal ezberdinetara hedatzen da, hala nola, ikasketa teknikoak eta unibertsitate
mailakoak banatzen dira, profesionalen ezagutzak eguneratzeaz eta lanbide ezberdinetarako
langileak prestatzeaz arduratzen da, bide batez, enpresa berrien garapena bultzatuz.
Testuinguru Historikoa.
Garrantzitsua iruditzen zait historia. Bada jendea, garrantzirik ez diona ematen, hala ere, nire ustez
beharrezkoa da jakitzea nundik gatozen, jakitzeko nora goazen. Eta gauza bera egin dut argazki
orokorrarekin, argazkia atera aurretik, ikastetxearen historiaz galdetu dut. Eta hona eman didaten
informazioa.
1970reko hamarkadaren hasieran, Lanbide Heziketan Bigarren Mailako ikasketak sustatzeko
premiak bildu eta lanean jarri zituen Lea-Artibai eskualdeko udalak, Bilboko Gotzaitegia eta
Mondragon Kooperatiba Taldea. Urte batzuk egin zituzten elkarrizketan eta antolaketa lanean, eta
horren ondorioz, Lea-Artibai Kooperatibak ordura artekoa baino maila handiagoko ikasketak osatu
eta banatzeko ardura bere gain hartu zuen. Horrela, Uriarte-Esperanza familiak bultzatu eta
Bilboko Gotzaitegiak kudeatuta 1950etik 1976ra bitartean, Parrokiko Eskolaren ardurapean
egondako eskola ordezkatu zuen. Izan ere, 1976an, Lanbide Heziketako Bigarren Mailako Ikasketak
bereganatzean sortutako gastuak erabat kitatu gabe, Gotzaitegiak berak erabaki zuen,
aurrerantzean, eskolaren etorkizuna Kooperatibaren esku uztea.
Ondoren, Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba Elkartea osatu zen (1976/03/06) eta Lan
Ministeritzako Kooperatiben erregistroan inskribatu zuten 21542 zenbakiarekin. Eskualdeko 595
kidez osatutako elkarteak Markinan bilatu zuen bere kokalekua, Xemein etorbideko 19an, Patrokua
etxean. Hauxe izan zen eskualdearen garapenerako lehen pausoa, hain zuzen ere, 1974an
eskualdeko giza-emakumeen kezkei erantzunez Lankide Aurrezkiak, ikerketa sozio-ekonomikoa egin
3
ondoren, lan monografkoa argitaratu zuen Markina eta inguruneko analisia eta garapenerako
aurrikuspenak, 1974ko uztaila; bertan jasotako datuen arabera eskualdea behea jota ikus zitekeen;
garapen plana aurrera ateratzea ezinbestekotzat jotzen zen eta guztien elkarlanarekin eskuragarria.
Hori dela eta, Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba garapenerako elkarte gisa sortu
zen,industriari erabat lotuta, eskualdeko giza-emakumeak kulturaz eta lanbide ezberdinetarako
gaitasunez jazteko asmoarekin, beti ere, eskualdeko garapen industrialak eskatzen zuenari
erantzunez.
Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba errealitate bihurtu zen, Markinan Lea-Artibai Lanbide
Heziketa Ikastetxea eraiki zenean, Lanbide Heziketako lehen eta bigarren mailako ikasketak
eskualde osoarentzat banatzen hastean. Giza-intereseko kategoria eman zion 1977/1216 Errege
Dekretuak. Eskualdeko Lanbide Heziketa Ikastetxea Markinan eraikitzeko arrazoiak honako hauek
izan ziren, batetik Bizkaiko Gotzaitegiak eta Lanbide Aurrezkiak eraikinarentzako lurrak doain utzi
zituzten eta, bestetik hogei urte zeramatzan lanean, Markinan, Parrokiaren Lanbide Heziketa
Ikastetxeak.
Egun, MCC taldeko parte da Lea Artibai Ikastetxea eta Eusko Jaurlaritzaren Justicia, Lan eta
Gizarte Segurantza Sailak
Ikastetxearen Helburuak.
Ikastetxeak Hezkuntza Proiektu (IHP) izeneko dokumenturik ez izan arren, bere oso antzekoa den
Plan Estrategikoa dute. Dokumentu horretatik ikastetxearen misioak edo helburuak atera ditut.
Honako hauek dira, ikastetxearen
Garatzailea izateak eraginkorra izan nahian hartzen du zentzua, beti ere izaera propioduna,
eta erabakiak geure baitan hartzeko ahalmenaz. Nahi hori, jokabidea da, jarrera, inguruaren
garapenaren, barne indarren eta aukeren arabera egokitu beharrekoa.
Bezeroak: Lea Artibai Ikastetxearen bezero dira ikasleak, gurasoak, enpresak, erakundeak,
langabetuak eta sustatzaileak.
Ingurua: Lea Artibai eskualdean eta inguruko zonaldeetan dugu inguru-hurbilaren muga.
Euskal Herrian errotutako proiektua da, beraz, Lea Artibai Ikastetxea, euskalduna ezinbestez eta
bokazioz.
4
Kalitatezko Prestakuntza: Pertsonen heziketa eta prestakuntza egokiari zuzendua.Heziketa
integrala eta trebakuntza tekniko-profesionala, egun lan munduak eskatzen duen ikasle proflaren
araberakoa, ditugu helburu gure prestakuntza eskaintzan, horretarako irakasle profla eta
irakaskuntza metodologia bezeroen beharrizanetara egokituz.
Harremanak inguruko erakundeekin eta enpresa sarearekin: Ezinbestekoa zaigu
kalitatezko prestakuntza eskaintzeko. Harreman hauek gauzatu daitezen, enpresan egonaldiak
burutu, zerbitzu teknikoak eskaini, ikerketa proiektuak landu edo eta enpresa proiektuak
bultzatzen ditugu. Era honetara, prestakuntza eskaintza konpetitibo bat ahalbideratzen dugu eta
ikastetxearen eta bere eskaintzaren eguneratze teknologikoa bermatzen. Gainera jarduera
hauekin gure inguruan erreferentzialtasuna sendotzen dugu ingurunearen eraldaketan ekarpen
baliotsuak egiten ditugun heinean
Kooperatiba izaera.
Araudien inguruan ere hainbat txosten utzi zigun Elena tutoreak. Barne Araudia, Estatutu
Sozialak... bertatik garrantzizko informazio ugari atera dut. Hasieran, oso konplexua egin zitzaidan
kooperatiben funtzionamendua, baina, azkenean ulertzeko gai izan naiz bertako irakasleen eta
dokumentuen laguntzaz.
Kooperatibaren osaketarekin hasiko gara.
Lea-Artibai Ikastetxea kooperatiba integrala da, era ezberdinetako bazkidez osatua:
1. Lan bazkidea ( irakaskuntza inguruko pertsonak, irakasleak eta ez irakasleak).
2. Bazkide onuraduna (guraso eta ikasleak).
3. Bazkide laguntzailea (eskualdeko enpresak eta udaletxeak)
Bazkide guztiak zuzeneko ordezkoak dituzte kooperatibako aginte organuetan, hala nola,
Azterkaritza Kontseiluan eta Batzar Nagusian.
Era ezberdinetako bazkideen partehartzeak gestio globalagoa egiteko aukera ematen du, beti ere,
eskualdeko beharretara eta industriaren eskakizunetara ahalik eta zehatzen egokituz.
Ikastetxea kooperatiba legez gorpuztu zenetik (1976) MCC (Mondragon Corporación Cooperativa)
taldearen barruan dago, berari dagozkion eskubide eta betebeharretan oso-osorik parte hartuz.
5
Hauexek dira azpimarratu beharreko zereginak:
1. MCCko kongresuetan hitza eta botoa du.
2. Enplegu, heziketa, industria.... etan antzerako lan mahaietan parte hartzen du.
3. Industria kooperatibek duten lan marku berbera du.
4.Urteko Gestio Egitasmoak hezkuntza eta garapenerako helburuak elkarlanean burutzeko
aukera ematen du, partehartzea eta kontsentsua bultzatuz.
5.Ikastetxeko eta industrietako partaideek elkarlanean buruturiko Plan Estrategikoaren barnean
kokatzen da Gestio Egitasmoa, horrela, ikastetxearen proiektuak dinamizatzeko aukera ematen
du eskualdeko ekonomia eta garapen kezken barruan txertatuz.
Era berean, Lea Artibai Ikastetxea Euskadiko Lan elkartuko Kooperatiben eta Euskadiko
irakaskuntza-kooperatiben federakundeko kide ere bada.
Eskualdeko Lanbide Heziketa Ikastetxeak Lea-Artibai Kooperatibak, sorburutik hasi eta ondorengo
garapenean ere Lea-Artibai eskualdeko udaletxe eta enpresekin harreman zuzena izan du lau
mailatan:
1. Ikastetxeko antolaketa egituran.
2. Proiektu berrietan.
3. Heziketa ekintzetan.
4. Injinerutza eta teknika zerbitzutan.
Herria eta inguruak.
Ikastetxea Markinan kokatzen da, 4.950 biztanle
inguru dituen Bizkaiko herrian. Herri handia izan ez
arren, inguruko hainbat herritako (Berriatua,
Ondarroa, Lekeitio, Amoroto, Amallo, Bolibar...)
jendea joaten da ikastetxera.
Beraz, Lea Artibai eskualdean dagoen ikastetxe
6
erreferentea dela esan genezake. Inguru euskalduna da oso eta maila ekonomiko altua dago. Itsasoa
eta mendiak, aberastutako herriak izateaz gain, kooperatibismoak bultzatutako industrializazio
prozesu bat ere bizi izan dute.
Ikastetxearen Eskaintza.
Hainbat arlotan banatzen da ikastetxearen eskaintza akademikoa. Batxilergoa, erdi mailako zikloak,
goi mailako zikloak, unibertsitate ikasketak eta ez arautuak.
Batxilergoak hiru esparru (Teknologikoa, Zientzietakoa eta Gizartekoa) ditu eta esparru bakoitzeko
bi maila (lehen urtea eta bigarren urtea).
Erdi mailako prestakuntza ziklotan, hiru aukera daude. Aldiz, goi mailako zikloan zortzi.
Unibertsitate mailako ikasketak egiteko aukera ere badago ikastetxe honetan. Garai batean, fama
handia izan arren, gaur egun, matrikulak asko jeitsi direla ere esan beharra dago. Polimero
ingenieritzako ikasketak dira eta London Metropolitan Universityk babestutako titulua da.
Azkenik, aipatu beharra dago, ez araututako kurtsilo ugari egoten direla erakunde ezberdinek
antolatuta (Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Lanbide...).
7
Ikastetxearen Organuak.
Ikastetxeak bost organu dituela esan genezake. Artezkaritza kontseilua, Komisio exekutiboa,
Kontseilu soziala, Zuzendaritza batzordea eta Zaintza batzordea.
Urtean behin, batzar nagusi bat egiten da eta bertan, bazkide guztiek parte hartzen dute. Batzar
garrantzitsua izaten da, bertan, gauza askoren inguruan berba egiten baita.
Bestalde, esan genezake, organurik garrantzitsuean Artezkaritza kontseilua dela. Gai guztiak
onartzeko edo ez onartzeko (bazkide berriak...) eskumena baitu. Bertan, Lea Artibai kooperatibako
ordezkari guztiak parte hartzen dute, ikastetxeko ordezkariak, guraso ordezkariak,
mankomunitateko ordezkariak...
Bestalde, komisio exekutiboa dugu. Gai sozial eta hezkuntza gaietan eskumena duena. Eta honez
gain, kontseilu soziala. Honek, barne funtzionamedurako araudia egiten du eta aholkuak ematen
dizkio artezkaritzari. Hilean behin gutxienez biltzen dira eta bi eratako kontseilu sozialak daude.
Ikasleena eta lan bazkideena.
Beste organu bat, Zuzendaritza batzordea da. Hauek, hezkuntzarako beharrezkoak diren,
dokumentuak egin eta kudeatzen dituzte (IHP, ICP...)
Azkenik, Zaintza batzordea dugu. Honek kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa eramaten du.
Hona hemen organo bakoitzeko kideak:
Artezkaritza Kontseilua
Kideak:
• Lan Bazkideak:
o Igor Agote - Lehendakari Ordea
o Isabel Mendiguren - Idazkaria
o Eli Alberdi
o Eneritz Azkue
8
o Jose Ramon Erkiaga
o Iban Maruri
• Bazkide Onuradunak:
o Josu Aboitiz (gurasoa)
o Jose Luis Goikoetxea (gurasoa)
o Iñaki Barainka Gallastegi (ikaslea)
o Asier Aduri Araukua (ikaslea)
• Bazkide laguntzaileak:
o Victor Arrizabalaga Elu (MCC-Cikautxo) - Lehendakaria
o Pedro Mª Balentziaga (Eika)
o Jesus Mª Sarasua (Mankomunitatea)
Idazkari Teknikoa:
• Izaskun Candales
Komisio Exekutiboa
Kideak:
• Victor Arrizabalaga Elu - Lehendakaria
• Igor Agote - Lehendakari Ordea
• Eli Alberdi
• Eneritz Azkue
• Isabel Mendiguren
• Jose Ramon Erkiaga
• Iban Maruri
Idazkari Teknikoa:
• Izaskun Candales
Kontseilu Soziala
Lehendakaria:
• Igor Agote
Kideak:
• Josu Kortabitarte (Mekanika arloa)
• Maribi Gisasola (Komunikazioak arloa)
• Karlos Ugalde (Oinarrizko Ezagutzak arloa)
• Felipe Garitaonandia (Materialeak arloa)
• Amaia Uribezubia (Giza-Gizarte Zientziak + Elikagiaiak arloak)
9
• Ainara Jaio (Zerbitzuak)
Zaintza Batzordea
Kideak:
• Amaia Uribezubia (Lan Bazkidea)
• Mario Feijoo (Bazkide Laguntzailea)
• Miren Lore Diz (Bazkide Onuraduna)
Zuzendaritza Batzordea
Kideak:
• Noelia Barruetabeña (Zuzendari nagusia)
• Ainara Basurko (Ikerketa eta Garapen zuzendaria)
• Eli Alberdi (Hezkuntza zuzendaria)
Ikastetxearen Planoa.
Markinan kokatua dagoen ikastetxe
hau oso handia da fsikoki eta esan
beharra dago. Eraikin ezberdinetan
banatua dagoela eta banaketa
honek, oztopo bat sortarazten diola
zentruaren kohesioari.
Eraikin nagusia ikastetxearen
bihotza da. Bertan ikaste dute
10
batxilerra eta baita ziklo gehienak.
Egotetxean, kanpotik etortzen diren ikasle edo irakasleak lo egiten duten tokia da. Gaur egun, jende
gutxi bizi den arren, garai batean oso garrantzitsua bihurtu zen, Polimeruen ingenieritzak garrantzi
handia hartu baitzuen estatu osoan.
Bestalde Elikagaien eraikina dugu. Hau, goi mailako zikloa den Elikagaien industria kalitatearen
zentrua da.
Azkenik, bi eraikin berri ditugu errepidearen beste aldean. Esperantza eraikina eta Berrikuntza
eraikina. Ez araututako kurtsiloak, bilerak... egiten dira eraikin hauetan.
Ikastetxearen Harremanak.
Ikastetxeak etengabeko harreman sistema du guraso, ikasle eta enpresekin. Bilera batetara joateko
aukera izan nuen eta esan behar dut. Ebaluazio bilera bat izan zen, eta bertan, irakasleak, tutoreak
eta orientatzailea bildu ziren bi orduz. Guztiek zekiten ikasleen gurasoen berri eta hori garrantzitsua
iruditu zitzaidan.
Bestalde, irakasleen arteko harremana ere oso konfdantza handikoa zela iruditu zitzaidan. Guztiek
hitz egiten zuten eta urte askotako lankidetza bat zegoela antzematen zen. Ikastetxe kooperatiba bat
izatean, irakasleak bazkide dira eta ondorioz, kontzientziazio maila handia da ikastetxearen
flosofarekiko.
Enpresekiko duten harremana ere berebizikoa da. Zikloetarako praktikak, ez araututako kurtsiloa ...
etengabeko komunikazioan daude inguruko kooperatiba zein enpresa txikiekin.
Azkenik, ikasleekin oso hurbileko harremana dute. Tutoretzak izaten dute astero, dituzten arazoak,
etorkizunerako zalantzak... argitzeko. Horrez gain, ikasle ohiei jarraipen berezia egiten zaie.
Ikastetxearen Koordinazioa.
Ikastetxeko koordinazioa zaila da bi astetan aztertzea. Hala ere, koordinazio handia dagoela ikusi
11
dut. Arlo askoko ikastetxea da Markinakoa, baina, alde positibo batzuk baditu bestalde. Batetik,
irakasle gehienek urte asko daramatzate, beraz, oso ondo ezagutzen dira elkar eta oso ondo
ezagutzen dute zentrua. Bestetik, ikastetxea kooperatiba denez, irakasle guztiek kontzientziazio
handia dute ikastetxearen flosofa eta helburuarekin. Beraz, oso ondo antolatzen direla esan
genezake. Hona aurtengo egutegia:
Ikastetxearen Araudiak.
Ikastetxeak hiru arauditan murgiltzen da. Batetik, Kanpo araudi orokorra, hau da, LOE legea.
Hezkuntzako lege organiko honek kanpotik eragiten dio, hala ere, zentru pribatu kontzertatua
denez, badago beste kanpo barne araudi bat. Lea Artibai kooperatibaren araudia.
Eta azkenik, ikastetxearen barna araudia dugu. Urtero aldatzen da eta ikastetxeko irakasleek
erabakitzen dute. Hala ere, batzar nagusian onartuak izan behar dira.
Hauek dira barne arau esanguratsuenak:
“ 2. Klaseetara joatea derrigorrezkoa da... Klasera etortzen ez den ikasleak, irakasleari justifkantea
ekarriko dio, hiru egunetara gehienez... Azterketetan ez aurkezteak justifkante ofziala ekartzea
dakar.”
12
“ 3. … Irakasleak behin atea itxiz gero, klasera sartzea debekatu ahal izango da...”
“ 10. … Eskolan ezin izango da erre eta klasetara porroak erreta etortzea ez da onartuko...”
Barne antolamendu eta dinamikarako erabilgarriak diren arauak dira hauek. Beharrezkoak
ikastetxe baten funtzionamendurako.
Ikastetxean egon naizen bi astetan, hainbatetan ikusi ditut ikasleak justifkanteak eramaten
irakasleari. Batzuk, behin baino gehiagotan... Gauzak ez dira aldatu nik batxilergoa egin nuenetik.
Ikastetxeko Etorkinak.
Lea Artibai ikastetxean ez dago Harrera Planik etorkinentzat. Egia esan, ez dute behar handirik,
batxilergo osoan ikasle bat baidago etorkina kontsidera daitekeena. Eta, irakasleek esan zigunez, oso
gaztetatik bizi da Markinan eta bere integrazioa erabatekoa da. Beraz, esan daiteke, ez dagoela
etorkinik batxilergoan.
Hala ere, ez araututako kurtsiloetara hainbat etorkin etortzen dira. Eta, egia esan, ez da erraza.
Horretarako, euskerazko klaseak ere ematen dira. Nahiz eta, Elenak esan zigunez, teoria eta
errealitatea ez dira uztartzen. Etortzen diren etorkinak maila ezberdinetan daude. Batzuk badakite
hitz batzuk, beste batzuk zerbait gehiago eta badira ezertxo ere ez dakitenak. Beraz, astean bi
klaserekin eta ikasle maila ezberdina izan da, oso zaila da eboluzio bat ikustea.
Dena den, hor dabiltza integraziorako hain garrantzitsua den euskara erakusten. Bejondaizuela!
Honez gain, Arantzak aitatu zigun, hainbat proiektu egiten dituztela batxilergoko ikasleak urtean
zehar, eta pasa zen urtean, Mundu zabal izeneko proiektu batean aritu ziren. Bertan, etorkinen
bizitzaz, beraien bizipenaz... hitz egiten dute. Web orrian eskegita daude lan hauek eta oso
garrantzitsua deritzot horrelako gauzak egitea.
Ikastetxeko IKTak.
Ikastetxean IKTen aldeko apustua egin da. Azken urteetan, Mudle plataforma erabiltzen dute ia
13
irakasgai gehienetan.
Adibide gisa, azken bigarren egunean, filosofia irakasgaiko klasera joan nintzela eta bertan ikusi
nuenak harrituta utzi zidan. Irakasleak bideoak, testuak … igotzen ditu mudleera eta ikasleek foro
bat dute. Derrigorrezkoa da iritzia uztea foroan.
Irakasleak esan zidan, oso ondo funtzionatzen duela plataforma honek. Ikasleek askeago sentitzen
dira beraien iritzia idatziz, klasean esanda baino. Guztiek idazten dute behin baino gehiagotan
izugarrizko eztabaida amaitezinak sortuz.
Beste irakasgaietan erabiltzen dutela jakin arren, ez dakit horrelako arrakasta duten. Hurrengo
praktikan murgilduko naiz gai honetan.
Gelara hurbilpena.
Ikasleekin hiru aldiz egoteko aukera izan dut. Bi alditan azterketa zaintzaren bidez eta hirugarrena
lehen aipatutako flosofako klasean.
Esperientzia bizienak, politenak... izan dira hauek bi aste hauetan. Irakaskuntzaren esentzia gelatan
ikusten baita.
Zaintzan, azterketa protokoloa zein den esan zigun Arantzak.
– Azterketak 2 ordukoak
– Nahiz ta azterketa lehenago amaitu, lehen ordua pasa aurretik ezin duzu gelatik irten.
– Motxilak, txaketak... ikasgelaren sarreran utzi behar dute.
– Azterketa hasi aurretik, azalpen txiki bat azterketaren puntuen inguruan …
– Isiltasuna azterketan
– Edozein galdera, eskua altzatuz.
– Azterketa amaitzen dutenean izena jarri duten ikusi.
Gutxi gora behera honetxek ziren jarraitu beharrekoak.
14
Bestalde, flosofako klasean hainbat ondorio atera nituen.
– Ikasleak irakaslearekiko errespetu maila handia.
– Taldean dinamika ona.
– Espero nuena baino, abstrakziorako joera gehiago.
– Jende jatorra eta giro ona.
– Ikasteko gogoarekin.
15
Recommended