Elikadura egokia eta orekatua2

Preview:

Citation preview

Nekane Alkiza eta Oihane Amantegi

Gaur egun, oso garrantzitsua da denetarik jatea eta hau modu aproposean burutzea: neurriz eta oreka mantenduz.

Elikadura orekatua egin ezean, gure osasuna asko kaltetzen duten aurkako bi egoera gerta daitezke:

o Lodiegi egotea

(obesitatea, megarexia…)

o Argalegi egotea

(bulimia, anorexia…)

Obesitatea gorputzak erre ditzakeenak baino kaloriagehiago kontsumitzeanagertzen da, hauek gureorganismoan metatzen baitira.

Neurri gabe jatea, koipe eta kaloria ugaridun elikagaiak batez ere, ohiko joera bihurtu da gaur egun.

Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dira, kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dutenak. Horrekin batera, autoari, telebistari, ordenagailuari eta horrelakoei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko.

Egoera honen ondorioz, obesitatea pairatzen duten pertsonen kopurua izugarri areagotu da. Baina kezkagarriena haurren obesitatea da, gazteak izanik gaixotasun hau pairatzeak, zahartzean arazo lar ekarriko baitizkie.

Gaixotasun honek, zenbait ondorio dakar:

› Hilkortasun-tasaren igoera.

› Zenbait gaixotasun pairatzeko erraztasuna handitzea(hipertentsioa, diabetea...).

› Digestiorako molestiak (haizeak, kolikoak...).

› Emakumeen kasuan, hilekoaren alterazioak (antzutasuna ekar dezakeena).

› …

Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa. Hau kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da:

GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:

› <20: pisu gutxi.

› 20-25: normala.

› 25,1-26,9: gehiegizko pisua.

› 27-29,9: lehen mailako obesitatea.

› 30-34,9: bigarren mailako obesitatea.

› 35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.

› >40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa.

Jatorri psikikoa duengaixotasuna da, bereezaugarria pisua galtzekoasmo irrazional eta ilogikoakbultzaturik janariari erabatuko egitea izanik. Beste era batera esanda, jateari ezetzesaten diote, ezgizentzearren.

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxubezala kontsidera daiteke; jende horren artean irudifisikoaren eta mehetasunarenkultuak neurriz kanpokoestimazioa eta garrantziahartzen bait du. Janariaklortzea, bestalde, ez da inolakoarazo gizarte horietan.

Emakumezkoen gauza da iaerabat, 100 pertsona anorexikotatik95 emakume dira.

Eritasunaren nondik norakoa den: anorexia adoleszenteek eta 12-25 urte bitarteko emakumeek jasatendutela gehienbat, arrisku altuenekoadinak 14-18 urte bitartean egonik.

Hala ere, badaude zenbait salbuespen.

Nor bere gorputza ez onartzeaeta autoestima eskasa direlaesan daiteke.

Argaltasun-moda, gorputz gazteeta perfektuenganako zaletasunaeta irrika.

Anorexia obesitatearen kontrakoerreakzio bezala ere sor daiteke.

Pertsona anorexikoak izan ohi duensintoma nabarmena bere itxurafisikoari dagokio: argal-argalada, dagokion pisua baino % 50 gutxiago pisatzera hel daiteke.

Aurpegia beharko lukeena bainolehenago zahartu eta zimeldu egitenzaio.

Normalean, gaixoak ezin du lorik egineta bestelako depresio-sintomak ere baditu: negarra, tristura, gizartearekikouzkurtasuna…

Emakume anorexikoei, nutrizio eskasaren eraginez, hilekoa desagertzen zaie.

Lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da; baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierakohiper-aktibotasun hura axolagabetasun bihurtzenda.

Recommended