Energia iturriak Nahia

Preview:

Citation preview

ENERGIA ITURRI

BARRIZTAGARRIAK

Energia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen da.

Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energia elektrikoa bihurtu daikegu.

Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzen da.

Presak eta urtegiak: Energia hidraulikoa zentral hidroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzeko.

Instalazino mareomotrizen bidez, itsas gorako eta itsas beherako mogimendua energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da.

Materia organikoa (adibidez, landara hondakinak edo zaborrak) errez edo tratatuz energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke. Energia iturri horri biomasa deitzen jako.

ENERGIA ITURRI EZ BARRIZTAGARRIAKEnergia iturri ez barriztagarriak oso arin kontsumitzen dira , eta Ingurumena kutsatzen dau.

Petroleoa, ikatza, gas naturala, substantzia erradiaktiboak eta lurraren barruko beroa dira.

Petrolioa mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroleotik abiatuta , hainbat erregai lortzen dira, adibidez (gasolioa eta gasolinea) eta hortik aparte plastikoak fabrikatzen dira.

Ikatza erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.

Gas naturala etxeetako sukaldeetan edo berokuntzan erabilten da.

Zentral nuklearratan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia nuklearra lortzen da eta gero, energia elektriko bihurtzen da.

Lurraren barrualdeko beroaren bidez energia geotermikoa lortzen da, eta gero , energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.

EGILEA: NAHIA TORRES