View
242
Download
7
Category
Preview:
DESCRIPTION
2013ko abuztua.
Citation preview
U D A L B U L E T I N A
www.etxarriaranatz.com1 0. zbka. 201 3ko uztai la
GORA ETXARRIKO FESTAK 2013!
TXUPINAZOA: TXISTULARITZA GOGOANAurtengo txupinazoa Etxarriko txistularitzari eskainia egonen
da. Txistua gure herriari, festei eta ohiturei lotutako musika-
tresna da, etxarriarron ospakizun eta bizipen berezi guztiak
alaitzen dituena. Zorionez, generazio desberdinetako hainbat
eta hainbat etxarriar ibilia da txistua ikasten eta jotzen, eta
aurten horiek guztiak goratu nahi dira. Aipamen berezia
merezi du, dudarik gabe, José Andrés Sánchez txistulari
maisuak, urteak eman zituena Etxarrin txistua sustatzen eta
irakasten, eta zubi-lana egin zuena lehengo txistularien eta
gaur egungo txistularien artean. Eskerrik asko etxarriar
guztion partez.
En el chupinazo de este año los protagonistas van a ser los txistularis. Este evento
servirá de encuentro para txistularis de diferentes generaciones de Etxarri. Merece una
mención especial el maestro txistulari José Andrés Sánchez, impulsor de toda una
generación de txistularis.
www.etxarriaranatz.com udal buletina2
A U Z O L A N I E N
ZAPIAK, ERROLDATURIK EZ DAUDEN HAURRENDAKO
Etxarrin erroldaturik ez dauden haurrek ere aukera izanen dute txupinazo aurretik alkatetzak emanen
duen zapia jasotzeko (2012an jaiotakoek). Horretarako, bulegoan eskaera egin beharko da, eta trukean
5´40 € pagatu. Zapiarekin batera, postal bat eta liburuxka bat banatuko zaizkie, seme-alabei euskara
transmititzearen garrantzia nabarmentzeko.
L@s niñ@s no empadronad@s en Etxarri también podrán recibir el pañuelo de fiestas, tras hacer la
sol icitud y abonar 5,4 € en el Ayuntamiento (nacid@s en el 201 2).
ZORRIAZOKA, ABUZTUAREN 2AN
Aurtengo berrikuntzetako bat da azoka sozial bat antolatuko dela, festa
bezperako ostiralean, plazan, 1 7:00etatik 21 :00etara. Azoka hori Sakanako
Abeltzainek, nekazariek, artisauek eta artistek sustatutako proiektua da,
Etxarri Aranazko Udalak babestua. Azoka sozial horrek sakandarren
topagune izan nahi du, bertako produktuak salerosteko, eta hainbat jarduera
osagarri konpartitzeko: ikuskizunak, erakustaldiak, tailerrak… Asmoa da
azoka hori hilero egitea (lehen ostiraletan), arratsaldez, udaletxeko
estalopean.
El 2 de agosto se hará por primera vez el mercado social Zorriazoka. Se ha promovido por parte de
ganader@s, agricultor@s, artesan@s y artistas de Sakana, en colaboración con el Ayuntamiento de Etxarri.
FITXEN PREZIOA
Aurten ere ferianteekin hitzarmen bat egin da, fitxak merkeagoak
izan daitezen (espazio publikoa doan erabiltzearen truke).
Se ha vuelto a negociar con l@s feriantes el precio de las atracciones,
a cambio de uti l izar espacio público.
1 fitxa = 2 €
3 fitxa = 5 € (1 , 67 € fitxako)
8 fitxa = 10 € (1 ,25 € fitxako)
ONGI PASA, BAINA PASATU GABE...
Udalak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, festetarako kanpainatxo bat abian jarri du alkoholaren
prebentzioa lantzeko asmoz. Erne ibili!
El Ayuntamiento, junto a los Servicios Sociales, ha preparado una campaña para prevenir el abuso del
alcohol. ¡Pásatelo bien, pero no te pases!
udal buletina 3
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
PLAY BACK TXAPELKETA, SAKANAMAILAKOA
Aurtengo berrikuntza bat da play back txapelketa zabaldu egin dela, eta
Sakana mailakoa izanen dela. 4 modalitate egonen dira, zenbait balore
indartzeko: banakako edo bikotekako lana (75 €), taldekako lana (100 €),
originaltasuna lantzea (75 €) eta euskarazko musika erabiltzea (75 €).
Este año el concurso de Play back se ha ampliado a toda
Sakana. Habrá 4 modalidades diferentes.
OSTEGUNA, PARTE-HARTZE EGUNA
Aurten ere, osteguna, abuztuak 8, PARTE-
HARTZE EGUNA izanen da. Horretarako propio
Este año también se celebrará el DÍA DE LA PARTICIPACIÓN, donde
diferentes colectivos de Etxarri organizarán actos participativos.
egindako batzar batean erabaki zen eguna mantentzea eta indartzea.
Etxarriko talde eta eragileek sustatutako dituzte egun horretako jarduerak,
gastuen truke: kintoak, guraso-elkarteak, herriko musikariak, abesbatza,
Vendetta taldea, Festa Batzordea… Etor zaitez gurekin gozatzera!
AUKERA-BERDINTASUNA, FESTETAKO ALDARRIKAPENA
Emakumeen Batzordeak zenbait jarduera antolatu ditu, berdintasunerako
bidean, eta emakumeon parte-hartzea sustatzeko asmoarekin: abuztuaren
7an, 12:30ean, triki-bertso poteoa egonen da, eta gero bazkaria, gizon
zein emakumeondako. Animatu eta parte hartu! Plaza har zan!
La Comisión de la Mujer ha organizado para el 7 de agosto un triki-bertso
poteo y una comida. ¡Anímate y participa¡
EDALONTZI BERRERABILGARRIAK
Taberna eta txosnekin lanketa bat egin da kristalezkoak edalontziak
erabiltzeko, edo horien ordez berrerabilgarriak erabiltzeko. Bestela,
plaza edalontziz betetzen da, eta hori garbitzeak ahalegin eta koste
handia ekartzen dio Udalari. Utz ditzagun behingoz alde batera
erabilera bakarreko edalontziak! Ingurugiroak eskertuko du, eta gure
herriko txukuntasunak ere bai.
Este año el Ayuntamiento ha planteado a los bares y txoznas que se
abstengan de uti l izar vasos de un solo uso, y uti l icen vasos de cristal, o
en su defecto vasos reuti l izables que el Ayuntamiento facil itará. El
objetivo es generar menos basura, y reducir los gastos de limpieza.
www.etxarriaranatz.com udal buletina4
A U Z O L A N I E N
HONDAKINAK: FESTETARAKO PROTOKOLO BEREZIA
Festetan hondakin ugari sortzen denez, hondakinak ateratzeko protokoloa ezarri da, herria txukunago
mantentzeko asmoz. Honako hau da herritarrek kontuan hartu beharrekoa:
- Mesedez, plaza inguruko etxeetan hondakinak goizean atera (08:30etik 10:30ak arte). Ez da komeni
bezperatik kubo eta poltsak kanpoan uztea, gau osoan.
- Larreñondoko Larrialdigunea irekita egonen da, festetako gehiegizko hondakinak bertara eramateko.
Gogoan izan gune hori neurrian erabili behar dela, eta hondakinak ongi sailkatu behar direla.
En fiestas se ha establecido un horario especial para los domici l ios de la plaza y alrededores. Por favor, no
sacar los residuos la víspera. Hay que sacarlos a la mañana, de 08:30 a 1 0:30. Por otro lado, el Punto de
Emergencia de Larreñondo estará abierto para los residuos excedentes. Es importante dar un uso razonable a
esa zona, y clasificar bien los residuos.
ONGI PASA, PASATU GABE!
KALEAK LIBRE UTZI, BALDEATZAILEA PASATZEKO!
Iaz bezala, Altsasuko Udalaren baldeatzailea erabiliko da kaleko lurra garbitzeko (ura eta garbigarria
presio bidez botatzen duen makina). Etxarriko Udalak eskaera egiten die herritarrei kotxeak plaza
inguruko kaleetatik kanpo uzteko, goizean makina pasatu ahal izateko.
Se uti l izará una baldeadora cedida por el Ayuntamiento de Altsasu para l impiar las calles. Dejad las calles
de la plaza y alrededores l ibres de coches, por favor, para que la máquina pase a las mañanas.
KOMUN MUGIKORRA
Festak txukunagoak izateko asmoz, Udalak komun mugikor handi bat alokatu du. Herriaren erdigunean
jarriko da, 5 komun-zulo eta 2 konketa ditu, eta elbarriendako egokituta dago. Oso garrantzitsua da
denok komunak behar bezala erabiltzea, kalean usainik eta zikinkeriarik egon ez dadin. Izan gaitezen
txukunak komun publikoekin! (Iaz komun mugikor bat hautsi zuen norbaitek, eta Udalak 1610,70 €
ordaindu behar izan zituen).
El Ayuntamiento ha
alqui lado un módulo
móvil de servicios
públicos, con el objetivo
de mantener el pueblo
más limpio.
Recommended