View
243
Download
8
Category
Preview:
Citation preview
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA BIOLOGIAGEOLOGIA
ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
∙ Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna. Zientzietako kontzeptu, lege, teoria eta eredu nagusien erabilpenean sakontzea, edozein
testuingurutako gertakariak autonomiaz azaldu ahal izateko. ∙ Ikasten ikasteko gaitasuna. Pentsaera logikoan, malgutasun intelektualean eta zehaztasun metodikoan sakontzea. ∙ Matematikarako gaitasuna. Problemak ebatzi eta ikerlan txikiak egiteko gaitasunean areagotzea, eguneroko egoerak kritikoki lantzeko zein erabaki
arduratsuak hartzeko eta zientzia sormena eta proben bidez egiten dela ohartzean sakontzeko. ∙ Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Terminologia egokia erabiliz, ahozko eta idatzizko lengoaiak, lengoai grafiko eta algoritmikoa zein hiruen
artean dauden harremanak eratuz, egoera zientifikoak ulertu eta adieraztea. ∙ Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazio zientifikoa euskarri eta baliabide desberdinetatik jasotzea, eta
informazio hori modu kritiko baten erabiltzea zientziarekin lotutako gai desberdinei buruz zehazki mintzatzeko eta interpretatzeko. ∙ Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Zientzia etengabe eraikitzen ari den jarduera dela ohartzean sakontzea, kontrako hipotesiak eta
teoriak konparatzeko gaitasuna lortzea eta giza ezagupenaren bilakaerari egiten dioten ekarpena balioestea, pentsamolde kritikoa garatzeko eta pertsonen heziketan eta gizartean dituen ondorioak balioesteko.
∙ Giza eta artekulturarako gaitasuna. Ezaguera zientifikoaren bitartez munduaren ikuskera bat, balio eta jarrera multzo bat garatzea, zientzia ikuspegi arrazional objektiboarekin lotzeaz gain ikuspegi subjektibo eta emozionalarekin lotzeko.
∙ Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Eguneroko egoeretan zientzia, teknologia, gizarte eta ingurumenaren arteko harremanak analizatzeko, tokiko eta gizadiaren arazoei aurre egiteko eta erabaki arrazoituak hartzeko.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa 1. Geosfera
Ø Lurra eta Lurraren dinamika. Ø Mineralak eta harriak eratzea
Ø Magmatismoa eta metamorfismoa Ø Jalkitzeprozesuak
1. Izaki bizidunen ezaugarriak eta sailkapena. Ø Biziaren sorrera eta antolakuntza
Ø Ehunak Ø Izaki bizidunen funtzioak
2. Biziaren dibertsitatea: eboluzioa eta sailkapena Ø Biziaren dibertsitatea eta eboluzioa Izaki bizidunen sailkapena.
1. Landareen eta animalien bizi funtzioak
Ø Landareak Ø Animalien nutrizioa
Ø Animalien harremanfuntzioa Ø Animalien ugalketa
3 BALIABIDEAK Batxilergoa 1. Biologia eta Geología ANAYAHARITZA http://recursostic.educacion.es/ciencias/biosfera/web/ www.youtube.com http://zientziakaiera.eus/ www.documania.tv
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA EKONOMIA ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna: Ekonomiari orokorrean, eta ekoizpenari, kontsumoari eta prozesu teknologikoei dagokien gertaerak ulertzea eta ondorioak aurreikustea , bizibaldintzak hobetzen eta iraunarazten aritzeko. Ikasten ikasteko gaitasuna: Azterketa makroekonomikoa egiteko beharrezko informazioa lortzea, adierazten duenaren gakoan murgiltzea, egoera horretarako egon litezkeen erantzunak identifikatzea eta zenbait estrategia erabiliz erabakiak zentzuz eta kritikoki hartzea. Hau dena norberaren ezaguera bihurtzea, norberaren esperientziarekin erlazionatu eta haietan integratzea. Matematikarako gaitasuna: Errealitate makroekonomikoren (kontsumoa, enplegua, hazkundea, inflazioa, BPG, produktibitate, kanpomerkataritza…) bilakaeraren azterketan behar den informazioa ( eta honetan erabiltzen diren elementu matematikoak), datuak eta argudioak argi eta zehatz interpretatzea eta adierazteko trebetasuna izatea. Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Ekonomian erabiltzen den hizkuntzan funtsezkoa dena ohiko adierazpenera eta hori zehatz eta egoki erabiltzea. Baita besteen azalpenak entzutea eta horrekin norberaren ulermena eta espiritu kritikoa garatzea, ahozko eta batez ere idatzizko komunikazio trebetasuna hobetzea ekarriz. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazioa bilatzea (euskarri digital edo interneten), lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (testu prozesadoreak, kalkulu orriak, aurkezpenak,.. erabiliz) ekonomiak ekartzen dituen problema tipikoak eraginkortasunez ebazteko. Kalkulagailua ere eguneroko arazoen konponbidea errazago lortzeko erabiltzea. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Talde lanean, norberarenak ez bezalako ikuspuntuak onartzen ikasten trebatzea, esaterako honako alderdietan: aldagai ekonomikoak duten funtzionamenduan, gizarteen antolaketan, historian egon diren ekonomia ereduak, agertu diren arazoei eman zaien konponbide ezberdinak… Giza eta artekulturarako gaitasuna. Historian zehar merkatuaren eta diruaren bidez erlazionatzen diren ekonomia unitateak antolatzeko eran sakontzea. Gizarteak nola ekoizten duen, trukeak nola egiten dituen eta ekonomikoki nola hazten den kulturagarapenari egiten dion ekarpenarekin jabetzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Ekonomiak planteatzen dituen arazoak konpontzeko plan bat prestatzeko estrategiak bilatzea, erabakiak hartzea, aldizkako ebaluazioa egitea, eta emaitzak baloratzea.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA . 1, ebaluazioa . 2. ebaluazioa . 3. ebaluazioa
Jarduera ekonomikoa eta sistema ekonomikoak. Ekonomia positiboa eta
normatiboa Aukera kostua
Merkatua: Eskaintza, eskaera, elastikotasuna
Merkatu ereduak Burtsa: taldeka akzioen
erosketa eta salmenta. Enpresa motak: Euskal
kooperatibak
Ekoizpena eta enpresa: enpresa, ekoizpena, teknología, kostuak, enpresa motak, ekoizkortasuna eta eraginkortasuna
Ekoizpen sektoreak, biztanleria eta enplegua.
Ekonomiaren finantzaketa: dirua eta bankuak. Finantza sistema
Makroekonomia. Makromagnitudeak
Eskari eta eskaintza erantsia Inflazioa: zergatiak, motak eta
ondorioak Zikloak eta langabezia Sektore publikoa. Moneta politika.
Zerga politika. Nazioarteko merkataritza
Ordainketa balantza. Globalizazioa eta deslokalizazioa .
3 BALIABIDEAK
TESTU LIBURUA: EDITORIALA: * Power pointen mintegiak prestatutako aurkezpenak erabiliko dira. * Ikasten gabiltzan gaiarekin lotura duten egunkarietako artikuluak. BERRIA, EL SEMANAL
* Euskal urtekari estatistikoa * DVDa: Prezioen egonkortasuna. Zergatik da garrantzitsua?
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA ERLIJIOA (Curriculum diseinu osoa, xeheago, hemen) ETAPA MAILA BATX. 1
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
Gogoan izan behar da, ikasgai honen helburu nagusia ez dela: o Eduki kontzeptual batzuk barneratzea (hutsa), arlo jakin batean ‘jakintza’
teoriko/kultural maila bat lortzea (neurri batean hau ere baden arren) o Erlijio jakin bateko (kasu honetan kristautasuna) dogmak ulertzea eta ikastea (are
gutxiago era akritikoan eta Modernitateaurreko eran zentzu filosofikoan, hots, dogmakeriaz)
Baizik eta: o Modu kritikoan, hein handi batean egituratu egiten gaituen eta bide batez geuk
eraikitzen dugun errealitate soziopertsonalaz ikastea (pixka bat behintzat), hausnartzea (historia, ekonomia, axiologia..), eta nork bere iritzi propioa sortzea (norbanakoa eta behar bada baita kolektiboa), baina betiere, bizierrealitatean eta errealitate bizian, norbera kokatzeko (edo deskokatzeko), era kontziente batez, errealitatea bera (pertsonal/kolektiboa eta mikro/makroa), egun ez dugun norabide jakin baterantz (utopos), beste batzuekin elkarlanean (inplikazio pertsonala) eraikitze aldera (praxia eta pragmatika), biziabentura denontzako gozagarriagoa izan dadin (eudemonia). Esan dezadan bide batez, ikaste ororen helburua horixe jotzen dudala.
o Samur antzeman daitekeen bezala, berriki adierazitako ikasgai honen helburu nagusia bera ere, hautu axiologiko baten ondorioa da, ez berez beste barik ageriko etaa priori zaigun zerbait (neutroa). Izan ere, beste jardueretan adierazi bezala, Freireren (eta beste askoren) ildotik, hezkuntza ez da neutroa, eta bereziki ez da neutroa, bere burua neutro gisa agertu nahi diguten hori. Gure hautua askatzailea da beraz, eta gainera uste dugu Nazareteko Josuren Utopia (beti gauzagarria, inoiz ez agortua, bukatua), weltanschauung egokia izan daitekeela askatze eta gozatze prozesuan, baita tradizio judukristauaren bihotzetik, tradizio hori bera eta berak historikoki sortutako menperakeriaegituretatik sendatzeko ere (adin horietan psikoanalisi pertsonal eta kulturalera heldu nahi gabe, noski, baina bai pixka bat gerturatuz). Horregatik, hasierahasieratik beharrezkoa da zintzotasunez aitortzea episteme oro axiologiak zeharkatua dela, eta episteme ez ezik, tekne oro ere, horrekin batera gurea zein den aitortuz (zintzotasun psikologikoa, pedagogikoa eta intelektuala). Alde honetatik, gure eginkizuna erakusteko bideak ipintzea izango da (mostrar; Egia, aletheia gisa ulertuta, Heideggeren adieraren antzera), ez ordea aurrez ezarritako egia itxia (dogma) egiaztatzea (demostrar), izan ere, goian esan bezala, ikaste prozesu ireki, aske (baina funtsatua) eta pertsonala behar du izan, non irakaslea bera, jakina, ikaslea ere baden, ikasteprozesuan inplikatua, asepsia pertsonaletik urrun.
Horietaz gain, noski, HEZIBERRIk ezartzen dituen baita 8 oinarrizko konpetentziak ere:
1. Matematikarako gaitasuna. (Autoebaluzio eta kalifikazio tresnak sortu eta erabiltzean –formulak sortu…, planifikazio eta denboralizazioan …)
2. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko gaitasuna (naturarekiko harremanei dagokienez, utopiaren gaineko ikerketaildo gisa)
3. Informazioa lantzea eta gaitasun digitala. (Etengabe) 4. Gizarte eta herritar gaitasuna. (Adibidez, ikaskuntza kooperatiboaren bidez) 5. Kulturarako eta arterako gaitasuna (Mendebaldeko Gizarteko kultura gako nagusien
inguruan ikerketa eginez) 6. Ikasten ikasteko gaitasuna (kontzeptu mapak eginez, komunikaziorako txostenak
prestatzen …)
7. Autonomia eta iniziatiba soziala (Ikerketa ildoak jorratzeko orduan, talde kooperatiboaren baitan …)
8. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna (Etengabe, ahozkoa azpimarratuz)
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
ORD. 1. ebaluazioa ORD.
2. ebaluazioa ORD.
3. ebaluazioa
Eduki kontzeptual eta faktualei dagokienez, labur: Erlijioa arloko curriculumaren ardatz nagusi osoa garatu nahi dugu: Errealitatera ireki eta hasierako analisia egin: Proiektua, Programa, Utopia Antropologia Kristautasuna (Ebanjelioa), eta beste tradizio erlijioso eta kulturalen paradigmak,
ezaugarriak eta harremanak. Axiologia inplizitu eta esplizitua ezagutzea eta nork berea eraikitzen saiatzea. Errealitatearen berrinterpretazio kritikoa –eta ahal balitz existentziala eta espirituala.
Gaiak ezberdinak izan arren, uneoro saiatuko gara denen arteko barnehariaz eta osotasunaz ikasleak jabe daitezen, horretarako berariazko ikasbideak ezartzen. 3 ebaluazioetan zehar edukien banaketa nola egiten den, baliabideak eta denboralizazio zehatza ikasgaiko webgune honetan ageri dira xehe. Bertan, Google Classroomi esker, joan daiteke ikusten eguneroko lana eta garapena.
3 BALIABIDEAK Funtsezko baliabidea ikasgaiko webgunea da. Dinamikoa da eta sarri eguneratu egin daitekeena.. Horretaz gain, goioan esan bezala Google Classroom eta eta beste hainbat Googleapp eta bestelako IKTaplikazio eta baliabide. Gainera, informazio iturri nagusi moduan: Interneta Irakaslearen argibide eta azalpenak. Tradizio erlijioso nagusien erreferentziazko liburuak (Korana, Biblia, Tao Te King, Bhagavad Gita…)
4 IRTEERAK
1. ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
ARTIUM Museoaren LOTURAK programaren bidez, irteera pedagogiko didaktikoa: axiologia, erlijioa eta estetika..
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA Euskara eta Literatura ETAPA MAILA 1. Batxilergoa
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Ø Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna lortu errealitate sozial, egungo eta historikoa ulertuz eta gizartean
egoki moldatuz. Baita arazoei modu baketsuan eta demokratikoki aurre egingo dieten herritar bihurtu, betiere nork bere nortasunari eusten diola eta gainerakoena errespetatzen duela. Honen barne, trebetasun sozial hauek lortuz, beste baten lekuan, lepoan, jartzeko gaitasuna izatea; enpatia alegia. Baita arazoei aurre egiteko elkarrizketa eta balioespena nahitaezko bideak direla ulertzea edo beren iritziekin bat ez datozen bestelako iritziak dituzten pertsonak errespetatzea.
Ø Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna barneratu giza jardueraren espazioaren pertzepzio zuzena zein zeharkakoa lortuz, gaitasun geografikoak ikasteak dimentsio horretan eragina duela barneratuz. Baina batez ere, gizakiaingurunea harremana eta horrek eragiten duen lurraldeantolakuntzaren berri izatea.
Ø Giza eta artekulturarako gaitasuna lortu arteadierazpenak ezagutaraztearekin eta balioestearekin eta horrela pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak eskuratuz eta kulturaondarea errespetatuz eta hura zaintzeko interesa sortuz.
Ø Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna barneratu objetibotasunaren eta egokitasunaren irizpideen arabera eta lortzen den informazioa aukeratzeko irizpideak izatea, informazio iturriak ezagutuz eta horiek alderatuz eta informazioa modu kritikoan barneratuz.
Ø Hizkuntzakomunikaziorako hainbat diskurtso mota erabiltzeko trebetasunak lortu (elkarrizketan jarduteko, epai kritiko eta etikoa osatzeko, ideiak sortzeko, ezaguera egituratzeko, diskurtsoari eta ekintza eta eginkizunei beren koherentzia eta kohesioa emateko…). Horrela errealitate soziala deskribatzeko eta aztertzeko gaitasuna lortuz.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
1. Euskara Eguna (taldeko lana) 2. Testu mota desberdinak:
Azalpenezko testuak(I) 3. Soziolinguistika(I)Oñatiko azpieuskalkiaren hainbat argibide.
Mendebaldeko euskalkia
4. Ortografia eta arauak. 5. EGAko azterketarako hainbat argibideatariko probarako, idatzirako eta ahozkorako jakingarrien trebatzea. 6. Euskal Literatura idatziaren sorrera.
1. Taldeko lana. 2. EGA 3. Azalpenezko testuak (II) 4. Soziolinguistika (II) 5. Ortografia eta Arauak 6. Ahozko mintzaera. 7. Literatura. XVIII. mendea.
1. Testu motak: azalpen testuak (III) 2. Ortografia eta arauak. 3. EGAko azterketarako hainbat argibide ahozkorako jakingarrien trebatzea. 4. Soziolinguistika (III) 5. Ortografia eta arauak 6. Literatura. XIX. mendea.
3 BALIABIDEAK Ez dago testu libururuik. El huyar hiztegiak, harluxet, Euskaltzaindiaren web orria… Oñatiako Euskeria, Roberto Altuna, Kepa Elortza, Koldo Zumalde. Euskal Gramatika osoa, Ilari Zubiri, Entzi Zubiri.
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA ETAPA MAILA BATXILERGOKO 1.maila
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
∙ * Gure arrazoibideak idatziz nahiz ahoz arrazoitzea, beste batzuekin alderatuz, diskurtso pertsonal koherentea osatzeko eta elkarrizketa filosofikoa lantzea, ikuspegi desberdinak modu arrazionalean alderatu eta bateratzeko prozesuaren barruan, errealitateaz dugun ikuspegi berezia osatzeko garaian elkarrizketa erabiltzearren honela hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna garatuz
∙ * Filosofiatestuak aztertzea, haien barnekoherentzia eta testuinguru historikoa zein izan zen ulertzeko, bertan agertzen diren arazoak eta proposatutako arrazoibide eta soluzioak identifikatuz, gure ekarpen bereziekin osatutako iruzkin kritikoa egitearren ikasten ikasteko gaitasunean sakonduz.
∙ * Lan intelektual autonomoa egiteko oinarrizko prozedurak erabiltzea: informazioa bilatu eta aukeratzea iturri idatzi eta digitaletan (Internet); informazio hori alderatu, aztertu, laburtu eta kritikoki ebaluatzea, taldeko eztabaida arrazionalen bidez, arazoak aurkezteko garaian zorroztasun intelektuala bultzatuz, jarduera filosofikoetan eta haietatik sortutako emaitzetan erabiltzearren informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantze aldera.
∙ * Munduko herritarrak garela onartzea, besteen ohiturak eta bizimoduak modu kritikoan errespetatuz, «herritartasuna» eta hari dagozkion eskubideak (denonak baina baztertuta dauden taldeenak bereziki) hedatzen lagundu dezaketen ekintzak proposatuz inguru hurbilean (herrian) nahiz mundu zabalean. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna osatuz * Gaur egungo gizartealdaketei buruz gogoeta egitea, datu esanguratsuak bilduz eta aztertuz, inguru hurbileko (herriko) nahiz mundu zabaleko gertakariak «irakurtzen» laguntzen duen oinarrizko interpretazio pertsonala egituratzeko. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatzen dugula.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
0.MULTZOA:SARRERA. Zer da filosofia? Filosofiaren banaketa. Filosofiaren historia. Zertarako filosofia?
Filosofia, zientzia eta beste jakintzaeredu batzuk Mitotik logosera: filosofia presokratikoa.
1. MULTZOA: DEMOKRAZIA ETA HERRITARTASUNA. Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna. Estatu demokratikoaren eta zuzenbideestatuaren oinarri filosofikoak. Herritarrak, eskubideberdintasuna eta aniztasuna. Bakoitzaren iritziekiko errespetua eta balorazio kritikoa.Giza eskubideak eta demokrazia. Estatuak bakea, balio demokratikoak eta giza eskubideak babesteko egiten duenaren zilegitasuna. Demokrazia mediatikoa eta herritartasun globala.
2.MULTZOA:GIZAKIA. PERTSONA ETA GIZARTEA · Dimentsio biologikoa: eboluzioa eta hominizazioa.
Gizakien eta animalien jokamoldea. · Dimentsio psikologikoa: hautematea, oroimena,
ikaskuntza, afektibitatea. · Dimentsio soziokulturala: gizabanakoa eta izaki
soziala. Naturaren eta kulturaren arteko tirabira. · Subjektuak munduarekin duen erlazio sinbolikoa
eta hizkuntzaren bidezkoa. · Gizakiaren ikuskera filosofikoak. · Gizakia munduko filosofietan.
·
.3. MULTZOA: FILOSOFIA MORALA ETA POLITIKOA
· Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta
erantzukizuna. · Teoria etikoak, gaur
egungo gizartearen erronkei erantzuteko: zoriona eta justizia dira
erronka horiek. · Erlatibismo morala eta
moral unibertsala. · Herritartasunaren
eraikuntza filosofikoa: jatorri historikoa
eta oinarri filosofikoa.
Utopiak gauregun.
3 BALIABIDEAK FILOSOFIA 1go Batxilergoa Cortina, A.; Filosofia 1 Batxilergoa Russell, B.; Historia de la Filosofia Occidental Ferrater Mora, J.: Diccionario de Filosofía
Lizarduy, : Filosofia 1 Batxilergoa
4 IRTEERAK 1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
Eusko legebiltzarra: Gasteiz
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA FISIKA ETA KIMIKA ETAPA MAILA BATXILERGOKO 1. MAILA
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna. Zientzietako kontzeptu, lege, teoria eta eredu nagusien erabilpenean
sakontzea, edozein testuingurutako gertakariak autonomiaz azaldu ahal izateko. Ikasten ikasteko gaitasuna. Pentsaera logikoan, malgutasun intelektualean eta zehaztasun metodikoan sakontzea. Matematikarako gaitasuna. Problemak ebatzi eta ikerlan txikiak egiteko gaitasunean areagotzea, eguneroko egoerak kritikoki
lantzeko zein erabaki arduratsuak hartzeko eta zientzia sormena eta proben bidez egiten dela ohartzean sakontzeko. Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Terminologia egokia erabiliz, ahozko eta idatzizko lengoaiak, lengoai grafiko eta
algoritmikoa zein hiruen artean dauden harremanak eratuz, egoera zientifikoak ulertu eta adieraztea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazio zientifikoa euskarri eta baliabide desberdinetatik
jasotzea, eta informazio hori modu kritiko baten erabiltzea zientziarekin lotutako gai desberdinei buruz zehazki mintzatzeko eta interpretatzeko.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Zientzia etengabe eraikitzen ari den jarduera dela ohartzean sakontzea, kontrako hipotesiak eta teoriak konparatzeko gaitasuna lortzea eta giza ezagupenaren bilakaerari egiten dioten ekarpena balioestea, pentsamolde kritikoa garatzeko eta pertsonen heziketan eta gizartean dituen ondorioak balioesteko.
Giza eta artekulturarako gaitasuna. Ezaguera zientifikoaren bitartez munduaren ikuskera bat, balio eta jarrera multzo bat garatzea, zientzia ikuspegi arrazional objektiboarekin lotzeaz gain ikuspegi subjektibo eta emozionalarekin lotzeko.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Eguneroko egoeretan zientzia, teknologia, gizarte eta ingurumenaren arteko harremanak analizatzeko, tokiko eta gizadiaren arazoei aurre egiteko eta erabaki arrazoituak hartzeko.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
ORD. 1. ebaluazioa ORD. 2. ebaluazioa
ORD. 3. ebaluazioa
Teoria atomikomolekularra Atomoa, sistema periodikoa Karbonoaren kimika
Atomoen loturak Aldaketa kimikoak Zinematika
Dinamika Energia Elektrizitatea
3 BALIABIDEAK
TESTU LIBURUA: EDITORIALA: Ikastetxean prestaturikoa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA GAZTELANIA ETA LITERATURA ETAPA MAILA Batxilergoko 1. maila
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Ø Hizkuntzaren bitartez Gizarteko esparru guztietan eraginkortasunez parte hartzeko gaitasuna garatzea hortaz,
hizkuntzakomunikazioaren gaitasuna landuko da. Ø Jakintzagai ezberdinez hitz egiteko, entzuteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasunean trebatzea ikasten ikasteko oinarrizko gaitasunean sakonduz. Ø Hizkuntza trebetasunak eskuratzea gure ekimenak garatzeko eta gure jarduerak arautzeko gero eta modu
autonomoagoan beraz, eragin handia dute autonomia izateko eta norberak bere kasa jarduteko gaitasunean. Ø Hainbat komunikaziobeharretan erabiliko den informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko ezagutza eta
trebetasunak ematea . informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna sendotzen. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunean sakontzeko hizkuntzagaitasun konplexuak garatzea esanahiak negoziatzeko, jarrerak hurbiltzeko eta gatazkak konpontzeko.
Ø Literaturalanak irakurriz, interpretatuz eta balioetsiz —etapa honetako oinarrizko lanesparrua— landu egiten da giza eta arte kulturarako gaitasuna.
Mundua interpretatzea, mezuak aztertzea, gertakari anitzen kausa eta ondorioak modu arrazionalean argudiatzea, eta, ikasgelan,ezagutzaalor ugariri buruzko diskurtso konplexu eta abstraktuak erabiltzea matematikarako nahiz zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasunean sakonduz.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa Ø Literatura: literatur generoak. Ø Testu iruzkina: hizkuntzaren
funtzioak, testu motak, esposizio testuen iruzkina.
Ø Litaraturaren historia: Erdi Arotik XVIII. mendera arte.
Ø Gramatika: hitzen formazioa, hitzen kategoriak, aditz denborak eta bere
esanahiak. Ø Ortografia eta arauak.
Ø Literatur testu ezberdinen irakurketa eta iruzkina.
(Erdi AroaXVIII)
Literatura: XIX. mendeko literatura (1):
Erromantizismoa Testu iruzkina: testu literarioak. Gramatika: perpaus bakunak.
Ortografia eta arauak. Irakurgaia: Aukeratutako lirakurgaia
Ø Literatura: XIX. mendeko
literatura (2): Errealismoa. Ø Testu iruzkina: argudiozko
testuen iruzkina. Ø Gramatika: perpaus koordinatuak eta menpeko
perpausak. Ø Ortografia eta arauak. Ø Irakurgaia: literatur obra
esanguratsua. Ø El guardián entre el centeno:
liiteratur solasaldia
3 BALIABIDEAK Eskolan prestaturiko txostena. Irakurgaiak.
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATURIKO MATEMATIKA I
ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN DISZIPLINARRAK
Zientziarako eta Matematikarako gaitasuna. Gaitasun eragilea.Matematikari zein errealitate sozialari dagokion problemak planteatzea zein ebaztea, hipotesiak formulatuz, estrategia desberdinak aukeratuz eta erabiliaz, ebazpen prozedura arrazoituz, interpretatuz eta justifikatuz, eta aplikatuz gaur egungo gizarteak sortarazten dituen erronka berriei modu eraginkorrean jarduteko. Teknologiarako gaitasuna. Balibide teknologikoak era arrazional batean erabili, egoera bakoitzerako egokiena aukeratuz, bai informazioaren trataerarako zein kalkulu zehatz eta azkarrak lortzeko, egoera aldakorren ulermena eta datu banaketa handiak tratatzeko, dena problemen ebazpenean lagungarriak izan daitezen. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna eta Gaitasun artistikoa Ikuspegi historikoagatik zein gaur egungo gizartean duen paperagatik, matematika kulturaren parte gisa baloratu , matematika eta inguru sozial kultural eta ekonomikoarekin harremanak sortuz, gizarte fenomeno anitzen aurrean analisia, balioestea eta konpromiso jarrerak ahalbidetuz. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Modelo teoriko aljebraiko, funtzional, estatistiko edo probabilistikoak erabiliz matematikak eta eta hauei lotutako edukiak aplikatu, gizarte zientziei loturiko fenomenoak analizatu, interpretatu eta joerak aurreikusteko. Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Problemen ebazpenean diskurtso/jardun arrazional bat erabiltzea, juizioak egin zein erabakiak hartzerako orduan metodo gisa hartuz, erabilitako ebazpen bideak justifikatuz, urratsen arteko loturak adierazi, norberaren arrazoinamenduei zentzu hertsia emanez eta, baita ere, besteen argumentazioak jarreramalgu, ireki eta kritikoaz hartzeaz gain, era kritiko batean analizatuz. Matematikarako gaitasuna eta HizkuntzaKomunikaziorako gaitasuna. Era autonomo eta sortzailean hizkuntza matematikoaren berariazko tresnak erabili (zenbakiak, adierazpen aljebraikoak, grafikoak, funtzioak, irudiak, sinboloak,...) adierazpen matematikoak, notazioak eta terminoak ulertuz eta erabiliz, era horretara norberaren pentsamendua era argi eta koherente batean azalduz. Gaitasun eragilea eta Gaitasun matematikoa. Matematikatan zein , euren konexieotan eta beste arlo batzuetan aplikatzeko moduko matematikaren berariazko kontzeptu, prozedurak eta estrategiak erabiltzea, giza ikasketa, ikaskaeta ekonomiko eta antzerakoetara heldu ahal izateko. Hizkuntza matematikoa, egiaztapena, datuen alderatzea, argumentuen analisi kritikoa, prozesuen eta emaitzen berraztertzea, taldeko lanaren balorazioa bezalako matematikaren eta ikerketa sozioekonomikoaren jarrerak barneratzea eta erabilpena lortzea.
EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
ARITMETIKA ETA ALGEBRA 1)Zenbaki arrazionalak eta irrazionalak. Zuzen erreala. Tarteak
2)Polinomioak. Oinarrizko eragiketak. Ruffini 3)Logaritmoak 4) Edozein mailatako ekuazioen ebazpena 5) Bi ezezagunetako ekuazio sistemen interpretazioa eta ebazpen grafikoa 6)Ezezagun bat edo biko inekuazio linealen interpretazioa eta ebazpen grafikoa
FUNTZIOAK ETA GRAFIKAK 1)Gizarte gertakarien interpretazioa taulen eta grafikoen bidez 2) Funtzio lineala. Interpolazio lineala 3)Funtzio koadratikoa 4)Funtzioen aldakuntzak 5)Lehenengo eta bigarren mailako funtzioen ,funtzio alderantziz proportzionalen, funtzio erradikalen eta tarteka definitutako funtzioen, azterketa grafikoa eta analitikoa
10)Batazbesteko aldakuntza tasa. Deribatua puntu batean eta funtzio deribatua. 11)Funtzioen adierazpen grafikoa, limiteak eta deribatuak erabiliz ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA 1)Estatistika: Parametro zentralak. Sakabanatze maila neurtzeko parametroak. Posizio neurriak
7) Merkataritzako aritmetika. Interesak eta maileguen amortizazioa..
6)Funtzio esponentzialen, logaritmikoen eta periodikoen interpretazioa eta identifikazioa 7)Funtzioen konposizioa. Alderantzizko funtzioa. 8)Limiteak 9)Limiteen erabilera etentasunak eta adierazpen grafikoetan
2)Banaketa bidimentsionala. Puntu hodeiengintza eta interpretazioa. Korrelazioa. 3)Parametro estatistiko bidimentsionalen kalkulua eta interpretazioa. Erregresio zuzenak. Estimazio estatistikoak. 4)Probabilitatea
3 BALIABIDEAK
TESTU LIBURUA:MATEMATIKA GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUA I KALKULU ORRI DIGITALAK
EDITORIALA:ANAYA/HARITZA
IKASTETXEAREN IZENA
ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA GORPUTZ HEZKUNTZA ETAPA MAILA 1 BATX.
1HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Jarduera fisikoen praktika sistematikora egokitzeko behar diren mekanismo fisiologikoak ezagutzea ( 1.,2.eta,5. gaitasunak), praktika hori norberaren garapena bultzatzen eta osasuna eta bizikalitatea hobetzen laguntzen duen elementu gisa baloratzea ( 2.,6.,,7. eta 8. gaitasunak) eta norberaren beharrei erantzuten dioten eta aisialdia betetzeko balio duten jarduera fisikoak eta kirol jarduerak planifikatzea eta praktikatzea.( 3. eta 4. gaitasunak)
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA ORD.
1, ebaluazioa ORD.
2. ebaluazioa ORD.
3. ebaluazioa
Euskal jolas,joko eta kirolak
Kirol publizitatea eta iruzurra
Kirol ikuskizunak eta negozioa
Lehen sorospenak
Kondizio fisikoa : balorazioa eta hobetzeko programak.
Elikadura eta jarduera fisikoa
Kirol ebento baten antolakuntza (erakustaldi, hitzaldi, jardunaldi, kanpaina,..)
BLOG bat egitea: Kirola, jarduera
fisikoa, ongizatea eta osasuna
Gorputz adierazpena
Kirola , ariketa fisikoa eta aisialdia ( Oñatin eskeintza )
Proposatzen diren ekintzetan parte hartze aktiboa izatea. Ekintzen aukeraketa eta denboralizazioa egiteko instalazioen erabilgarritasuna eta ikasleen interesak ere kontuan hartuko dira . Multzo hauetako ekintzak egin ahal izango dira:
Bakarkako eta taldekako jolas eta kiroljarduerak: saskibaloia, futbola,areto futbola,eskubaloia,beisbola,boleibola,errugbia, esku pilota, paleta, frontenisa,squasha,tenisa, badmintona, patinak, , eskalada, herri kirolak, stick jolasak eta disko jolasak Gorputz adierazpen jarduerak:aerobika,dantza,arnasketa, erlaxazioa,masaia, , yoga eta akrosporta. Kanpoko jarduerak:bizikleta,oinezko ibilaldiak,orientazio lasterketa eta kanpoko jolasak Garapen fisikomotoreari lotutako jarduerak: beroketak,zirkuituak,ariketak, gimnastika Taldeka,, besteei zuzendutako saio bat prestatu eta gidatuko dute
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA INDUSTRIA TEKNOLOGIA I ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
Sistematikoki, konfiantzaz, autonomiaz eta segurtasunez, teknologia jardueratan produktuak analizatzea eta azaltzea zertarako balio duten, nola funtzionatzen duten, nola eraikitzen diren eta ingurumenean dituzten ondorioak.
Makina, instalazio eta prozesu teknologikoetan energi kontsumoa kalkulatzea eta ebaluatzea. Objektu, sistema edo prozesu teknologikoen ezaugarriak eta proposamenak argitasunez adieraztea, lexikoa, sinbologia eta
adierazpide egokiak erabiliz. Talde lanean problema teknologiko bat ebaztea eta horretarako lege zientifikoak eta arau teknikoak ezartzea. Problemak ebazteko dokumentu teknikoak, diagramak, eskemak eta terminoak interpretatzea. Prozesu teknologiko jakinen antolamendua azaldu eta baloratu ikerketa, garapena eta ekonomia.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
KONTZEPTUAK Teknologiaren prozesua
eta produktuak. Produktuen diseinua, merkaturatzea eta komertzioa.
Fabrikazio materialak: zura,
metalezko materialak, ehunak, plastikoak eta material zeramikoak.
Energia iturriak: energia, lana eta potentzia. Energia iturriak eta kontsumoa. Energia aurrezteko teknikak.
Makina eta sistemetako elementuak:
artefaktuak, mekanismoak eta motorrak
Zirkuitu pneumatikoak eta hidraulikoak.
Fabrikazio prozedurak:
Masa aldatu gabe eta aldatutako konformazio prozesuak (moldeaketa, itxuragabetze plastikoa, itxuragabetze desberdinak, ebaketak, txirbil arroketazko prozesuak, soldadura, etab.)
3 BALIABIDEAK TESTU LIBURUA: Industria teknologia I EDITORIALA: Anaya/Haritza
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA ATZERRIKO HIZKUNTZA (INGELESA)
ETAPA MAILA 1BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Ø Hizkuntzaren bitartez Gizarteko esparru guztietan eraginkortasunez parte hartzeko gaitasuna garatzea hortaz, hizkuntzakomunikazioaren gaitasuna landuko
da. Ø Jakintzagai ezberdinez hitz egiteko, entzuteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasunean trebatzea ikasten ikasteko oinarrizko gaitasunean sakonduz. Ø Hizkuntza trebetasunak eskuratzea gure ekimenak garatzeko eta gure jarduerak arautzeko gero eta modu autonomoagoan hortaz eragin handia dute
autonomia izateko eta norberak bere kasa jarduteko gaitasunean. Ø Hainbat komunikaziobeharretan erabiliko den informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko ezagutza eta trebetasunak ematea . informazioa tratatzeko eta
teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna sendotzen Ø Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunean sakontzeko hizkuntzagaitasun konplexuak garatzea esanahiak negoziatzeko, jarrerak hurbiltzeko eta gatazkak
konpontzeko. Ø Literaturalanak irakurriz, interpretatuz eta balioetsiz landu egiten da giza eta arte kulturarako gaitasuna. Ø Mundua interpretatzea, mezuak aztertzea, gertakari anitzen kausa eta ondorioak modu arrazionalean argudiatzea, eta, ikasgelan,ezagutzaalor ugariri buruzko diskurtso konplexu eta abstraktuak erabiltzea matematikarako nahiz zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasunean sakonduz
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa GRAMMAR Ø Phrasal verbs Ø Verb collocations Ø Idioms Ø British and American
English Ø Gerunds and
infinitives Ø Word formation Ø Adjective suffixes Ø Adjective order Ø Informal punctuation
and writing WRITING/READING A description of a place A Narrative An informal letter/email SPEAKING Talking about a
picture Talking about a past
event Comparing pictures Grimm brothers
GRAMMAR Ø Compound adjectives Ø Idioms Ø Connectors of addition Ø Verbs and prepositions Ø Nouns and prepositions Ø Word families WRITING/READING a description o fa person: Connectors of additon For and against essay: Connectors of contrast A film review: Connetors of purpose
Article SPEAKING Describing a person Expressing opinions Making plans English plays and playwrights
GRAMMAR Ø Phrasal verbs Ø Collocations Ø Adjectives and
prepositions Ø Word families Ø Idioms Ø The structures of
WANT WRITING/READING A news Report: connectors of cause and result
– an opinion essay: referencing
_ a Biography SPEAKING Reaching a
decision Agreeing and
disagreeing Interviewing TV serials TW: British top ten
3 BALIABIDEAK TESTU LIBURUA: Advaced contrast for bachillerato 1 IRAKASLEAK SORTURIKO MATERIALA EUSKARRI INFORMATIKOAN
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa Alemaniarekin elkartrukaketa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA LITERATURA UNIBERTSALA ETAPA MAILA 1. BATXILERGOA
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK 1. Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna eta Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: a)literatura bera hobeto ulertze aldera, ahozko , idatzizko zein ikusentzunezko testu akademikoliterarioak ekoizten ditu, gaur egungo informazio iturri anitzak era kritiko eta autonomoz erabilita; 2. Giza eta artekulturarako gaitasuna: a)literatur lan osoak zein atal adierazgarriak irakurrita, hauek sortu ziren une historiko, sozial eta kulturalean kokatzea eta dagokion mugimendu artistikoaren ezaugarriak antzematea; b) Literatura Unibertsala eta bestelako adierazpen artistikoak alderatuz, artea adierazteko modu ezberdinen arteko antzekotasunak zein ezberdintasunak ezagutu. 3. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: literatur lan ezberdinak irakurriz eta alderatuz, kultura guztiek dauzkaten kezka, sinesmen eta amets komunak antzeman, Literaturaren Historian zehar behin eta berriro jorratu diren gaietan sakonduz. 4. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: a)literatur testuen irakurketa adierazgarriaren bitartez, irakurzaletasun autonomoa eta literaturan aditua garatu; b) literatur testuen irakurketaz gozatuz, mundua ezagutu, norberaren burua hobeto ulertu sentsibilitate estetikoa garatu. c) literatur adierazpenak era kritikoan baloratuz, norbanakoak zein taldeak, sentimenduak zein bide sortzailea erabiliz, errealitatea azaltzeko modua dela antzeman.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa Antzinarotik Aro Modernora: Mitologiak literaturaren hastapenetan. Literatura biblikoaren, greziarraren eta latindarraren aurkezpen laburra. Erdi Aroko epika eta ziklo arturikoaren sorrera. Errenazimentua eta klasizismoa: testuinguru orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiari buruzko ikuspegi berria. Maitasunaren lirika: trobalarien olerkiak eta Dolce Stil Nuovo. Petrarkaren Kantutegiak ekarritako berrikuntza. Prosazko narrazioa: Boccaccio. Europako antzerki klasikoa. Ingalaterrako isabeldar antzerkia. Argien Mendea: Ilustrazioa. Entziklopedia. Ilustrazioko prosa. Europako XVIII. mendeko eleberria. Cervantesen eta pikareskaren ondorengoak. Irakur liburuak: Hamlet, Shakespeare (literatura unibertsala bilduma)
Aro Garaikidea (XIX. mendea)
Erromantizismoa: kontzientzia historikoa eta zientziaren zentzu berria. Poesia erromantikoa. Eleberri historikoa. XIX. mendeko bigarren erdia: narratiba erromantikotik errealismora Europan. XIX. mendeko Europako eleberrigile garrantzitsuenak. AEBko literatura handiaren sorrera. Ipuinaren berpizkundea. Poetikaren modernitatea: Baudelaireetik sinbolismora. Europako antzerkiaren berrikuntza. Aro Garaikidea (XX. mendea) XIX. mendeko pentsamoldearen krisia eta mende amaierako kultura. Filosofia, zientzia eta teknikaalorreko berrikuntzak, eta haien eragina literaturan. Eleberriak idazteko bide berri baten sendotzea. Europako abangoardiak. Surrealismoa. Irakur liburuak: Kontakizunak, E.A. Poe. Madame Bovary, G. Flaubert
AEBko literatura handiaren gailurra. Belaunaldi galdua. Absurdoaren antzerkia eta konpromisoaren antzerkia. Hispanoamerikako literatura. Hedabideak eta teknologia berriak: gaur egungo literaturan duten eragina.
Pablo Neruda, 20 poemas de amor y una canción desesperada.
Virginia Woolf, Farorantz.
3 BALIABIDEAK Testu libururik ez dago. Literatura Unibertsala, Iñaki Aldekoa, Mari jose Olaziregi. EIZIE, erein. armiarma. eus (literatura sarean)
4 IRTEERAK
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA MARRAZKETA TEKNIKOA I ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Ebazpen grafikoak zehatz eta objetibotasunez adieraztea ahalbideratuko duten trebetasun eta abileziak garatzea; Matematikarako gaitasunari lotuta. Planoak egiteko erabilitakomarrazketa teknikoaren errepresentazioaren araudia ezagutzea, hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna landuz., krokis akotatuen bitartez formak ulertuz irudikatzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunean sakondu eta marrazketa teknikoaren oinarriak ezagutzea eta ulertzea benetako gatazka praktikoak gertatzen direnean ebazpen arrazoituak lantzeko bidean sakontzearekin batera. Zientziateknologia eta osasunkulturarako gaitasuna marrazketaren aplikazio zuzenen adibideak emanez.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA ORD. 1go ebaluazioa ORD. 2.go ebaluazioa ORD. 3.go ebaluazioa
EDUKINAK: Geometria launa : Oinarrizko geometria kontzeptuak Poligono erregularrak. Planoko mugimenduak. Ukitzaileak. Potentziari sarrera. Kurba Konikoak. Kurba Teknikoak: Obaloa, oboidea, kiribila eta helizea.
EDUKINAK: Geometría espazioan: Espazioaren printzipio geometrikoak: Afinitatea eta homologia. Sistema diedrikoko oinarrizko kontzeptuak. Honen metodoak: Plano aldaketak Eraispenak Biraketak Ebaketak Gorputz trinkoak eta beren eraikuntza.
EDUKINAK:
Perspektiba axonometrikoa, cavaglieri. Normalizazioa: Errotulazioa, eskalak...
3 BALIABIDEAK Proiektorea, ereduak marrazkien garapenerako. Internet eta informazioa biltzeko bibliografia, liburuekin batera. Pieza ezberdinak lanen oinarri izateko etab.
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA MATEMATIKA I ETAPA MAILA 1 BATX.
HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna. Ingurua hobeto ezagutu, irudikatu eta zehatzago deskribatzeko pentsamendu matematikoa
garatzea. Inguruko fenomenoak erabili, azaldu, aurrikusi eta errealitateko egoerak ikuspegi zientifikotekniko batetik behatzeko eta formalizatzeko gaitasuna garatzea. Planoan zein espazioan irudiak mentalki eraikiz eta erabiliz, neurrien bidez inguruko alderdi kuantifikagarriak hautemanez eta aljebraren bitarte gizarte fenomenoen bilakaera aztertzea, interpretatzea eta aurreikustea.
Ikasten ikasteko gaitasuna. Matematikako tresnen oinarrizko ezaguera eta erabilera, historian zehar gero eta konplexuagoak diren egoerei aurre egiteko, sistematizatzeko, jarrera kritikoa izateko eta lanaren emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko trebetasuna lantzea.
Matematikarako gaitasuna. Baliabide matematiko ugarien barneratzean baino, gutxienezko beharrezko batzuen erabilera estrategiko, egoki eta taxuetan trebatzea. Eskuratuko dituzten formula, identitate eta algoritmoen artean ezaugarrien antzekotasunak eta desberdintasunak hautematea eta, ondoren,, aukeraketa praktiko eta erabilera egokian trebatzea. Hau guztia eredu bat jarraitzen duten egoeretan eta egoera berrietan aplikatzeko.
Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna. Matematikahizkuntzaren funtsari garrantzia emanez, sinbolismo hutsak bere izaera desitxuratu gabe, nork bere adierazpen gaitasuna garatzea, besteek adierazten dutena entzuten ikastea, komunikazio hori zehatza eta eraginkorra izan dadin, bizitzako arlo guztietan eta horrela izaera kritikoa eta komunikaziorako trebetasunak hobetzea. Hizkuntza matematiko unibertsal eta berariazko baten beharra sentitzea eta balioestea.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazioeta komunikazioteknologiak zuzen erabiltzea (kalkulagailua, ordenagailua…) buruzko kalkuluan trebetasuna eta emaitzen egokitasunaren azterketa albora utzi gabe kalkulu astunak, zein prozedura errepikakorrak egiteko, mota guztietako informazioa bilatzeko, hura tratatzeko eta adierazteko, eta baita matematika ikasten laguntzeko ere.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Problemen ebazpenerako talde lanean arituz, sormena landuz, norberarena ez den ikuspegia onartuaz eta baloratuaz, norberaren estrategia pertsonalak erabiliz eta egindako akatsak onartuz, gizarteko eta ingurazten duen errealitatea antzematea, deskribatzea, interpretatzea eta iritzi arrazoitua ematea.
Giza eta artekulturarako gaitasuna. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, ikuspuntu historikoa zein egungo gizartearen kultura garapenari egindako ekarpen handiak aztertzeko eta balioesteko aplikatzea. Artelanak eta arte moduak aztertzea eta interpretatzen laguntzea.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Problemen ebazpenekin zerikusia duten edukien bitartez lantzen da gaitasun hau. Problemak ebaztean jarrera positiboa izatea eta problemei arrakastaz aurre egiteko norberak dituen ahalmenetan konfiantza izatea, intuizioa erabiliaz, autoestimu maila egokia izateko eta matematikaren alderdi sortzaileez, estrategikoez, arakatzaileez, haztatzaileez, berriztagarriez eta ideia trukatze eta erabilgarriez gozatzea.
EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
ORD. 1, ebaluazioa ORD. 2. ebaluazioa
ORD. 3. ebaluazioa
ARITMETIKA Zenbaki errealak Zuzen erreala Zenbaki errealekin eragiketak eta propietateak. Logaritmoak. ALJEBRA Ekuazioen ebazpena eta interpretazioa: Errotzaileak dituztenak, esponentzialak eta logaritmikoak. Ekuazio sistema eta 1. eta 2. mailako inekuazioen ebazpena
SEGIDAK: Geometrikoa eta Aritmetikoa. Segida baten limitea.
TRIGONOMETRIA Edozein angeluren arrazoi trigonometriakoak. Edozein triangeluen ebazpena. Ekuazio trigonometriakoak. (Aljebra) Zenbaki konplexuak, forma polarra eta binomikoan. Eragiketak. (Aritmetika)
GEOMETRIA ANALITIKOA Bektoreak Zuzenaren ekuazioak Puntu eta zuzenen arteko posizio erlatiboak eta distantziak. Planoaren leku geometrikoak: konikak.
FUNTZIOAK Funtzio erreal elementalen sailkapena, ezaugarriak eta adierazpen grafikoa. Funtzioen limiteak. Funtzioen jarraitasuna eta adar infinituak. Funtzioen deribatuaren kalkuluan hastapenak eta erabilerak. Funtzioen adierazpen grafikoak.
ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA
Banaketa bidimentsionalak. Erregresio zuzena. Probabilitateen kalkulua.: Laplace. Konbinatoria eta zenbaki faktorialei hurbilketa
BALIABIDEAK TESTU LIBURUA: Matematika I (Teknologia eta Natur eta Osasun Zientzietara aplikatuta) EDITORIALA: ANAYAHARITZA Klasean ematen diren azalpenak eta egiten diren ariketen zuzenketak
4 IRTEERAK 1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
IKASTETXEAREN IZENA ELKAR HEZI HLBHIP 20152016
ARLOA / GAIA MUNDU GARAIKIDEAREN HISTORIA
ETAPA MAILA 1 BATX.
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna lortu errealitate sozial, egungo eta historikoa ulertuz eta gizartean egoki moldatuz. Baita arazoei modu baketsuan eta demokratikoki aurre egingo dieten herritar bihurtu, betiere nork bere nortasunari eusten diola eta gainerakoena errespetatzen duela. Honen barne, trebetasun sozial hauek lortuz, beste baten lekuan, lepoan, jartzeko gaitasuna izatea; enpatia alegia. Baita arazoei aurre egiteko elkarrizketa eta balioespena nahitaezko bideak direla ulertzea edo beren iritziekin bat ez datozen bestelako iritziak dituzten pertsonak errespetatzea. Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna barneratu giza jardueraren espazioaren pertzepzio zuzena zein zeharkakoa lortuz, gaitasun geografikoak ikasteak dimentsio horretan eragina duela barneratuz. Baina batez ere, gizakiaingurunea harremana eta horrek eragiten duen lurraldeantolakuntzaren berri izatea. Giza eta artekulturarako gaitasuna lortu arteadierazpenak ezagutaraztearekin eta balioestearekin eta horrela pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak eskuratuz eta kulturaondarea errespetatuz eta hura zaintzeko interesa sortuz. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna barneratu objetibotasunaren eta egokitasunaren irizpideen arabera eta lortzen den informazioa aukeratzeko irizpideak izatea, informazio iturriak ezagutuz eta horiek alderatuz eta informazioa modu kritikoan barneratuz. Hizkuntzakomunikaziorako hainbat diskurtso mota erabiltzeko trebetasunak lortu (elkarrizketan jarduteko, epai kritiko eta etikoa osatzeko, ideiak sortzeko, ezaguera egituratzeko, diskurtsoari eta ekintza eta eginkizuei berei koherentzia eta kohesioa emateko…). Horrela errealitate soziala deskribatzeko eta aztertzeko gaitasuna lortuz. Ikasten ikasteko gaitasuna nahitaezkoa suertatuko da ikaskuntza autonomorantz joan behar delako ikaslea, horren bitartez gauza gehiago jakitea, aurretik ikasitakoak berrikustea eta azaleratzen ari diren gizarte eta kulturatestuinguraketara egokitzea lortuz. Eta honekin batera, aurreko gaitasunetan esanda, pentsamendu erlatiboa landu edo nork bere iritzia osatu. Ondorioz autonomiarako eta ekimen pertsonala izateko gaitasuna lortuz.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1, ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
XIX. MENDEA 1. Antzinako Erregimena 2. Industria Iraultza. Gizarte
aldaketak.Langilemugimenduaren sorrera eta garapena. 3. Iraultza liberalak eta nazionalismoa (gure herrian izan duen eragina mugimendu honek) 4. Bigarren Industria Iraultza eta inperialismoa 5. Historiako testu iruzkinak 6. Oraina ulertzea. Ariketa praktikoak
Aukerakoa: nobela baten irakurketa nork bere iritzia osatu. Ondorioz autonomiarako eta ekimen pertsonala izateko gaitasuna lortuz.
BI GERREN ARTEAN (19141945) Lehen Mundu gerra Errusiako Iraultza eta SESB (Gaur egungo herrialde komunisten egoera aztertu) Gerrarteko arazo ekonomikoak (gaur egungo krisiarekin alderatu) Totalitarismo faxistaren eta naziaren gorakada Bigarren Mundu Gerra Historiako testu iruzkinak Oraina ulertzea. Ariketa praktikoak Aukerakoa: nobela baten irakurketa
BI BLOKEEN MUNDUA eta MUNDUA GAUR EGUN Gerra Hotza Deskolonizazioa eta Hirugarren Mundua Gaur egungo mundua. (Herrialde islamiarretako iraultzak) Historiako testu iruzkinak
Oraina ulertzea. Ariketa praktikoak. Aukerakoa: filme historiko baten iruzkina egitea.
3 BALIABIDEAK
LIBURUAK: MUNDU GARAIKIDEAREN HISTORIA. ZUBIA SANTILLANA argitaletxea. Atlas Histórico Mundial II. De la Revolución Francesa a nuestros días. Istmo argitaletxea. – Historia Garaikidea. Giza etaGizarte Zientziak. DBHO1. Ibaizabal argitaletxea. –Mendez mende. Histori agiritegia. Elkar argitaletxea. – Historia Garaikidea. Gaiak argitaletxea. : Mundu Garaikidearen historia. Batxilergoa. Haritza argitaletxea. – Historia del mundo contemporaneo. 1 Bachillerato. Guía y recursos. Santillana. LITERATURALANAK: PEREZREVERTE, Arturo, Alatriste kapitaina; HUGO, Victor, Miserableak; TOLSTOI, Leon, Anna Karenina; CONRAD, Joseph, Ilunbeen bihotzean; ORWELL, George, Abereen etxaldea; STEINBECK, John, Las uvas de la ira; FITZGERALD, Scott, Gatsby handia; BOYNE, John,Pijama marradunaz jantzitako mutikoa; FRANK, Ana,Ana Franken egunkaria; LE CARRE, John, Hotzetatik etorri zen espia; BOLL, Heinrich, Opiniones de un payaso; GRASS, Gunter, El tambor de hojalata ….. FILMAK ETA DOKUMENTALAK: HOTEL RWANDA POTEMKIN AKORAZATUA EL GRAN DICTADOR GRITA LIBERTAD BLOODY SUNDAY BOWLING FOR COLUMBINE LAS UVAS DE LA IRA GANDHI
GOODBYE LENIN EL HUNDIMIENTO XX. MENDEKO HISTORIA (Alemaniari ordain arazi, Oparotasuna/porrota, Hitler, Roosevelt/New Deal, Stalin + SESB, Bakearen aldeko arrazoiak, B.H. bakarrik, Pearl Harbour/Hiroshima, Berlinerako bidea, Hirugarren mundua, Gerra Hotza, Kennedy eta Khrustxev, Gizon baten iraultza (Mao Zedong), Txina Mao ondoren, Arabiarrak eta Israel 1947tik aurrera).
Recommended