View
66
Download
0
Category
Preview:
DESCRIPTION
Debagoieneko behin betiko txostena
Citation preview
2013 Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa
Eskualdeko txostena. Debagoiena
LANDA-EREMU ATLANTIKOEN PAISAIA-
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 1
Edizioaren ©: PAISAIA SM Donostia Ibilbidea, 76. 20115 – Astigarraga Tel. eta faxa: 943 335048 paisaia@paisaia.com
Izenburua: Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena.
Debagoiena
Egilea: Miren Askasibar Bereziartua
Azaleko argazkien egileak: Pello Garai, Joxe Mari Unzueta, Jose Angel Mikeo
Ekoizlea: DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea
Tokia eta data: Astigarraga, 2013ko azaroa
L.G.: SS-1335-2013
Dokumentu honen egilea edo egileak, eta PAISAIA SM enpresa espresuki eta osotasunean
aipatuko dira dokumentuaren zati bat edo dokumentu osoa kopiatu, banatu, jendaurrean
hedatu, edo modu interaktiboan (Internet edo bestelako bitartekoak erabiliz) jendearen
eskura jartzen diren bakoitzean.
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Internazionala
baimen baten menpe dago. Baimen horren kopia ikusteko, zoaz hona:
http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/deed.eu.
Aske zara:
Lan hau kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko. Baimenaren baldintzak betetzen
dituzun artean, baimendunak ezingo ditu askatasun hauek baliogabetu.
Baldintza hauetan:
Aitortu — Lanaren kredituak aitortu behar dituzu, lizentziaren esteka eman, eta
aldaketarik egin ote den azaldu. Hori guztia zentzuzkoa den edozein modutan
egin dezakezu, baina ez aditzera emanez baimendunaren babesa duzunik edo
hark obraren erabilera hori babesten duenik.
Ez merkataritzarako — Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili.
Lan eratorririk gabe — Lana beste batzuekin nahastu, eraldatu edo lan
eratorririk sortzen baduzu hartatik abiatuta, eraldatutako materiala ezin duzu
banatu.
Lizentzia publiko honetatik at dauden baimenak ondoko estekan daude
eskuragarri: www.paisaia.com.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 2
PROIEKTUAREN IZENBURUA
Baserri-paisaia atlantikoen balioa agerian jartzeko jarduerak
DEBAGOIENEKO ESKUALDEKO LANEN ZUZENDARITZA
Agurtzane Diaz (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
M. Carmen Iturbe (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA
Iker Karrera (TOLOMENDI Landa Garapen Elkartea)
PROIEKTUAREN JARRAIPENA
Agurtzane Diaz (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
Agurtzane Etxaniz (DEBEMEN Landa Garapen Elkartea)
Ana Fernández (MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea)
Iker Karrera (TOLOMENDI Landa Garapen Elkartea)
Itziar Agirre (HAZI Fundazioa)
Joxe Manuel Zubizarreta (GOIMEN Landa Garapen Elkartea)
Juan Kruz Alberdi (BEHEMENDI Landa Garapen Elkartea)
Juan Mari Totorika (URKIOLA eta LEA-ARTIBAI Landa Garapen Elkarteak)
Mónica Alonso (ENKARTERRIALDE Landa Garapen Elkartea)
Yurre Peñagarikano (URKOME Landa Garapen Elkartea)
PROIEKTUARI AHOLKULARITZA TEKNIKOA
Miren Askasibar (PAISAIA SM)
Ainara Flores (PAISAIA SM)
DEBAGOIENEKO LANDA-PAISAIEN BALIOEN IDENTIFIKAZIOAN ETA EKINTZEN
PROPOSAMENEAN PARTE HARTU DUTEN PERTSONA ETA ERAKUNDEAK
Aiert Lizarralde (Mekoaldeko auzo-ordezkaria)
Aitor Uriarte (Araozko auzo-alkatea)
Aitziber Gorosabel (Leintz Gatzagako udala)
Alfredo Uribetxebarria (Goronaeta auzoko herritarra)
Amaia Zabaleta (Emakume Baserritarren Elkartea)
Ana Heriz (Debagoienako Mankomunitatea)
Ana Maiztegi (Arantzazuko auzo-alkatea)
Andoni Mugika (BAGARA prozesu humanizatzaile komunitarioa)
Arantza Otaduy (Arrasate Zientzia Elkartea)
Aritz Galdos (Murgiako auzo-alkatea)
Eugenio Otxoa (Leintz Gatzagako udala)
Garazi Etxebarria (Aretxabaletako udala)
Igor Guenetxea (Arkarazoko auzo-alkatea)
Igor Orobengoa (Garagartzako auzo-alkatea)
Ikerne Altube (Oñatiko udala)
Imanol Biain (Oñatiko Natur Eskola)
Inmaculada Beristain (Antzuolako udala)
Iñaki Irizar (Bergarako udala)
Iñaki Madinabeitia (Eskoriatzako udala)
Javier Arregi (Arantzazuko auzo-alkatea)
Jesus Elortza (Bergarako udala)
Jesus San Bizente (Apotzaga auzoko herritarra)
Jon Betanzos (Oñatiko Natur Eskola)
Jose Angel Mikeo (Angiozarko auzo-alkatea)
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 3
Jose Mari Bengoa (Dekala elkartea)
Jose Mari Unzueta (Bedoñako auzo-alkatea)
Juan Jose Egaña (Garibaiko auzo-alkatea)
Juan Mari Ibabe Erostarbe (Araotz auzoko herritarra)
Juan Mari Lezeta (Apotzagako auzo-alkatea)
Luis Urkia Ibabe (Ugastegi baserria)
Maite Ariztegi (NEKATUR Nekazalturismoa-Landaturismoa elkartea)
Mikel Ortueta (Bolibarko auzo-alkatea)
Mila Elorza (Angiozarko batzarra)
Nerea Altuna (Arrasate Zientzia Elkartea)
Onintza Andres (Oñatiko herritarra)
Pello Garai (Arrasateko udala)
Rafa Ugarte (Arrasateko udala)
Santi Etxezarreta (Antzuolako udala)
Susana Aiastui (Ekoizlea)
Xabier Arana (Arantzazuko auzoko herritarra)
Xabier Arbulo (Oroko auzo-alkatea)
Agurtzane Diaz (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
Bakarne Burunza (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
Bixente Unzurrunzaga (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
Itziar Urizarbarrena (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
M. Carmen Iturbe (DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartea)
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 4
0. Aurkibidea
1. SARRERA ........................................................................................................................ 7
1.1. Proiektuaren deskribapena, helburuak eta datuak .................................................... 7
1.2. Proiektuaren faseak eta lanerako metodologia ......................................................... 7
1.3. Produktuak .............................................................................................................. 8
1.4. Lanetan parte hartu duen lantaldea ......................................................................... 8
2. LANDA PAISAIEN BALIOAK IDENTIFIKATZEKO ERABILITAKO METODOLOGIA ................... 11
2.1. Partaidetzan oinarritutako metodologiaren azalpena .............................................. 11
2.1.1. ECOVAST-ek proposatutako metodologia ......................................................... 11
2.1.2. Gure proiektuan erabilitako fitxa ..................................................................... 12
2.1.3. Moldatutako fitxa nola erabili den ................................................................... 25
2.1.4. Parte-hartzaileek aztertutako paisaien kokapen espaziala ................................ 26
2.2. Proiektuaren fase honetan emandako urratsak....................................................... 27
2.3. Eskualdean ospatutako parte-hartze saio irekien datu orokorrak ............................ 28
3. ESKUALDEKO LANDA-PAISAIAREN EZAUGARRI OROKORRAK .......................................... 29
3.1. Egungo landa-paisaiei buruzko hainbat datu ........................................................... 29
3.1.1. Geologia eta erliebea....................................................................................... 29
3.1.2. Klima eta uraren eragina paisaian .................................................................... 29
3.1.3. Lurzoruaren erabilerak .................................................................................... 29
3.1.4. Lehen sektorea eskualdean .............................................................................. 29
3.1.5. Landaredia ...................................................................................................... 30
3.1.6. Populatze-eredua eta eraikuntza tradizionalaren ezaugarriak ........................... 30
3.1.7. Azpiegiturak eskualdean .................................................................................. 31
3.1.8. Aztarna historikoak landa-paisaietan................................................................ 31 3.2. Landa-paisaiaren eboluzio historikoan eragin duten faktoreak ................................ 31
4. ESKUALDEKO LANDA-PAISAIEN BALIO NABARMENAK IDENTIFIKATZEKO SAIOEN
EMAITZAK ........................................................................................................................ 32
4.1. Proiektuaren fase honetan eskualdean aztertutako landa paisaiak .......................... 32
4.1.1. Leintz Gatzagako paisaia .................................................................................. 32
4.1.2. San Juan ermita inguruko paisaia ..................................................................... 33
4.1.3. Bergarako gerriko bidetik behatutako paisaia ................................................... 33
4.1.4. Pagola-Loidiko paisaia ...................................................................................... 34
4.1.5. Osintxuko Boluko inguruko paisaia ................................................................... 34
4.1.6. Ubera auzoko paisaia ....................................................................................... 35
4.1.7. Urkuluko urtegiaren inguruko paisaia ............................................................... 36
4.1.8. Bedoña-Mendiola ibilbideko paisaia ................................................................. 37
4.1.9. Mendiolatik behatutako paisaia ....................................................................... 37
4.1.10. Bedoña auzoko paisaia ................................................................................... 37
4.1.11. Arantzazu inguruko paisaia............................................................................. 38
4.1.12. Iturrigorriko paisaia ........................................................................................ 38
4.1.13. Orkatzategiko paisaia ..................................................................................... 39
4.1.14. Murgia auzoko eta Haitzondoko paisaia.......................................................... 39
4.1.15. Udala-Besaide ibilbideko paisaia..................................................................... 40
4.1.16. Lizarraga-Uzarraga-Irimo auzoa ibilbideko paisaia ........................................... 40
4.1.17. Antzuolako paisaia ......................................................................................... 41
4.1.18. Angiozar bailarako paisaia .............................................................................. 42
4.1.19. Partaidetzaren bidez osatutako fitxen edukien analisia ................................... 42
4.2. Partaidetza saioetan identifikatutako balio eta ezaugarriak ..................................... 43
4.2.1. Eskualdeko landa-paisaien balio nabarmenenak ............................................... 43
4.2.2. Lehen sektoreak eskualdeko paisaiei egindako ekarpenari buruzko gogoeta...... 44
4.2.3. Eskualdeko landa paisaiak inguruko eskualdeetatik desberdintzen dituzten
ezaugarriak ............................................................................................................... 44 4.3. Eskualdeko landa-paisaien isla artean ..................................................................... 45
4.4. Eskualdeko landa-paisaien isla turismoari buruzko materialetan.............................. 51
4.5. Eskualdeko landa-paisaiek aurrean dituzten erronkak ............................................. 53
4.5.1. Epe ertainean eman litekeen ikuspegirik negatiboena....................................... 53
4.5.2. Epe ertainean irudika litekeen ikuspegirik positiboena ...................................... 53
5. BASERRI-PAISAIEN BALIOEN IDENTIFIKAZIOARI BURUZKO ONDORIOAK .......................... 55
5.1. Landa-paisaien balioa agerian jartzeko ekintzak nola burutu? .................................. 57
6. IDENTIFIKATUTAKO BASERRI-PAISAIEN INGURUAN PROPOSATUTAKO EKINTZAK ............ 59
6.1. Proiektuko fase honetan emandako urratsak eta parte-hartze saio irekiaren datuak 59
6.2. Saioaren emaitzak .................................................................................................. 59
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 5
6.3. Saioa ospatu ondorengo urratsak ........................................................................... 67
6.4. Adostutako ekintzen zerrenda ................................................................................ 67
7. PROIEKTUAREN ONDORIO OROKORRAK ........................................................................ 70
7.1. Eskualdeetan identifikatutako ekintza komunak ..................................................... 70
7.2. Baserri-paisaietan aurkitu diren balio orokorrak ..................................................... 75
7.3. Proiektutik eratorritako gomendioak ...................................................................... 76
Erakundeei zuzendutako gomendioak ....................................................................... 76
Lehen sektoreko eragileei zuzendutako gomendioak ................................................. 77
Gizarteari orokorrean zuzendutako gomendioak........................................................ 79
8. ERREFERENTZIEN ZERRENDA......................................................................................... 80
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 7
1. SA RRER A
1.1. Pr oiektuar en d eskr ibape na, helbur uak eta datuak
Proiektu honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE aurrerantzean) bederatzi eskualdetako
landa - pa isa ia at lant ik oen ba l i oa agerian jartzea du helburu orokortzat. Horrekin
batera, landa-paisaia atlantikoen mantenuan, sustapenean eta paisaia horien gozamenean
parte hartuko duen erakunde eta pertsona ororen sentiber atzea bilatu da, hau da,
nekazariak, landa-eremuko biztanleak, gizartea orokorrean (bereziki eremu horietako
bisitariak) eta administrazioak sentikortzeko ahalegina egin da.
Paisa ia , bere definizio ofizialean, lurraldearen edozein zati da, biztanleriak hautematen
duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren
emaitza baita (Cortina & Queralt, 2007, or. 66). Hau da, paisaiak badu izaer a f is ikoa ,
baina horrez gain, gizakiaren buruan sortutakoa da, per tzepzioar en bidez. Beraz,
lurralde bera begiratuta ere, bi pertsonek paisaia desberdinak hauteman ditzakete, eta
horrela gertatuko da maiz. Proiektu honek bilatu duen gauzetako bat, hain zuzen ere, landa-
paisaietan bizi, lan egin edo aisialdiko jarduerak burutzen dituzten pertsonek hautematen
dituzten paisaia desberdin horiek azaleratzea da. Bestetik, Europako Paisaiaren
Hitzarmenaren eskutik jaso dugun definizioak dio paisaia natur a eta g izakiar en
elkar r eraginar en ondorioz sortua dela, eta landa-paisaiei dagokienez, elkarreragin
horrek zuzenean lehen sektor eko er agi leetar a garamatza, baser r itarr en lana r i
esker sortu eta mantentzen baitira paisaia horiek. Beraz, proiektuaren helburu
nagusietako bat lehen sektorearen ekarpenari dagokion errekonozimendua ematea eta
gizartea horren inguruan sentiberatzea da.
Nekazaritzak eta abeltzaintzak sortu eta mantendutako paisaiak gure izaera eta
nor tasunar en oinarri dira, baita histor iar en eta ond ar ear en gordailu ere.
Bertakoen bizi-kalitatean sekulako eragina dute, egunerokotasuna atsegin bihurtuz eta
aisialdiko denboran naturarekin harremanetan egoteko aukera eskainiz.
Horrez gain, baserri-paisaiak eskualdearentzat bal iabide ekon omiko garrantzitsua dira,
bereziki lehen sektoreari eta turismoari lotuta. Biztanleria mantentzen laguntzen dute ere,
jendeak inguru atseginean bizitzea nahiago baitu.
Azken hamarkadetan lehen sektoreak izan dituen aldaketen ondorioz, baserri-paisaiak
nabar men a ldatzen ari dira, eta aurrera begira hirietatik kanpo dauden landa-paisaia
horiek nolakoak izatea nahi dugun erabaki beharra dago.
Guzti horren gainean gogoeta egiteko asmoa du proiektuak. Horretarako, eskualde
bakoitzean hainbat jarduera definitu eta burutu dira. Proiektuaren helburu dira lehen
sektoreak guztion ongizateari egiten dizkion ekarpenen artean baserri-paisaien balioak
mantentzeari dagozkionak azpimarratzea, eta horien inguruan gizartea sentiberatzea, baita
eskualdeko baserritarrei haien produktuei beste balio erantsi bat gehitzeko aukera
aurkeztea ere, proiektuaren emaitzak komunikatuz. Turismoaren sustapena eta landa
eremuko eragileen sentiberatzea egitasmoaren helburu dira ere.
Eskualdeka, baserri-paisaiek dituzten elementu ber eizgarr iak identifikatzeko eta
horiek kontserbatzeko aproposenak diren ekintzak proposatzeko par te- har tze sa io
ir ekiak antolatu dira. Proiektuaren ezaugarri nabarmenena hauxe da: eskualdeko landa
paisaiaren altxorrak ezagutu, zaindu eta ezagutarazteko bertako her r itarr en
per tzepziot ik eta iritzietatik abiatu dela.
Proiektuan beste hainbat helburu identifikatu dira ere:
Landa eremuko eragileek haien paisaiak nola hautematen dituzten ezagutzea.
Landa eremuko eragileen par te- har tzea sustatzea haien paisaien etorkizunari
buruzko gogoetan.
Hezkuntzar ako eta sentiberatzeko baliagarria izan daitekeen materiala sortzea.
Proiektua ondoko Landa Gar apen E lkar teek sustatu dute: Behemendi, Deba-Garaia,
Debemen, Enkarterrialde, Goimen, Lea-Artibai, Tolomendi, Urkiola eta Urkome. Beraz,
proiektua jarraian aipatzen diren eskualdeetan garatu da: Donostialdea, Debagoiena,
Debabarrena, Enkarterriak, Goierri, Lea-Artibai, Tolosaldea, Durangaldea eta Urola Kosta.
Proiektua 2011 eta 2013 ur teen ar tean burutu da. Guztira, zazpi eskualdetan 23
par te- har tze sa io ir eki antolatu dira. Saio horietara guztira 710 pertsona eta
erakunde gonbidatu dira espresuki, saioek 309 par te - har tza ile bildu dituzte, ekintzen
inguruan egindako on-line inkestan 64 per tsonek parte hartu dute, paisaiaren
analisiko 72 f itxa bete dira, eta guztira zazpi eskualdeetako txostenak osatzen 208
per tsona desber d in aritu dira, proiektuaren zuzendaritza, jarraipena eta aholkularitza
egin duten pertsonez gain.
1.2. Pr oiektuar en faseak eta laner ako metodologia
Proiektua bost fase diferenteetan banatu da, jarraian azalduko den moduan.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 8
0. Proiektuaren kudeaketa eta plangintza faseak, proiektu osoan zehar banatutako lanak
biltzen ditu. Honen helburua, proiektuaren planifikazioa, jarraipena eta proiektuaren
zuzendaritzarekin zein Landa Garapen Elkarte guztiekin koordinaketa lanak burutzea da.
1. Jokabide egokien azterketako fasean, beste her r ia lde bat zuetan paisaiaren balioa
agerian jartzeko burutu diren ekintzak arretaz aztertu dira. Ondotik, proiektuan erabilgarri
izan daitezkeenak identifikatu eta bildu dira (txosten honekin batera argitaratutako
eranskinean jaso da emaitza).
2. Balio eta zentzu gehien duten landa-paisaien identifikazioaren fasea eskualdeka
burutu da, proiektuan parte hartu duten bederatzi Landa Garapen Elkarteei dagozkien
eskualdeetan, hain zuzen ere, Donostialdean, Enkarterrietan eta Urola Kostan salbu.
Herritarren eta eskualdeko eragileen parte-hartzearekin landu da, bertako
populazioarentzat balio eta esanahi gehien duten paisaiak identif ikat uz . Herritarrek
paisaia identifikatzeko asmoz ECOVASTek sortutako metodologian oinarritu da fasea,
herritarren parte-hartzearekin paisaia aztertzeko metodologia baliagarria baita. Eskualde
mailan bertako herritar eta eragileen ustez balio eta zentzu gehien dituzten landa paisaiak
eta ibilbideak identifikatzeko helburuari egokitu zaio metodologia, eta dokumentu honen
hurrengo atalean azaltzen da zehaztasunez.
3. Identifikatutako landa-paisaien interpretaziorako baliabideak garatzeko fasean, paisaia-
ibilbideak eta eskualde bakoitzeko landa-paisaiaren nortasunari dagokionez bereziki
esanguratsuak diren elementuak identifikatu ondoren, informazio hori proiektuaren
helburuekin bat egiten duten ekintzak lantzeko erabili da. Ekintza horien artean,
landutako paisaien balioak kontserbatzeko eta berauek balioan jartzeko ekintzak proposatu
dira, eskualdeko eragileen partaidetzarekin, berriz ere. Beraz, ekintza zehatzak definitzeko
garaian, aurreko faseetan parte hartu duten erakunde eta pertsonekin elkarlana sustatu da.
Zehaztu diren ekintzek proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta turismorako zein sentiberatze
eta prestakuntzarako baliabideak sortzeko balioko dute ere. Ekintzen proposamena parte-
hartze saio irekien bidez landu da eskualde guztietan, Donostialdea eta Enkarterriak ezik.
Eskualde bakoitzerako ekintzak proposatzeaz gain, eskualdeen arteko ekintza komunak
identifikatu dira ere. Horietako askok E AE mailako ekintza bihurtzeko potentziala dute;
proiektuan parte hartu duten eskualde guztietan baliabideak partekatuz burutu litezke, edo
proiektuan lortutako emaitza globalak zabaltzeko eta EAEko landa-paisaia atlantiko guztiei
buruzko informazioa eskaintzeko asmoz gara litezke. Bestetik, eskualde mailako
ekintzak definitu dira eskualde bakoitzeko landa paisaien balioa agerian jartzeko
helburuarekin. Ekintzak zehazteko orduan lehen fasean aztertutako jokabide egokiak izan
dira gogoan, eredu moduan balio baitute.
4. Landa paisaien inguruko sentiberatze- eta prestakuntza-ekintzak burutzeko fasearekin
bukatuko da proiektua. Aurreko faseetako lanak burutu ondoren, proiektuan sortutako
ezagutza zabalduko da.
Donost ia l dean eta E nkar ter r ietan beste eskualdeekiko osagarria den bidea hartu da
eta, aipatutako lanak egin beharrean, baserri-paisaiak zeharkatzen dituzten ibilbide zehatz
batzuen inguruan paisaia-balioak identifikatu dira eta horiek balioan jartzeko materialak
prestatu dira. Ur ola - Kostan , aldiz, berriki eremu funtzionalean Paisaiaren Katalogoa
prestatu denez (LKS Ingeniería S. Coop., 2012), bertan bildutako informazioa erabili da gure
proiektuaren bigarren faseko informazioa lortzeko, eta eskualde mailako eragileekin lana
hirugarren faseko ekintzak proposatzen eta eztabaidatzen burutu da. Horregatik, hiru
eskualde horietako material eta txostenek beste sei eskualdeetakoekiko desberdintasunak
dituzte.
1.3. Pr oduktuak
Eskualde bakoitzeko txosten bat eta eranskinen dokumentu bat sortu dira, prozesu guztia
eta emaitzak biltzen dituena. Enkarterrietan eta Donostialdean paisaia-ibilbideei lotutako
dibulgaziorako materiala ekoiztu da. Paisaiaren analisirako fitxa eta argibideak euskaraz eta
gaztelaniaz argitaratu dira, baita proiektuaren ondorioak ere. Proiektuan zehar sortutako
irudiak http://www.flickr.com/photos/paisaia/ webgunean aurki daitezke, eta dokumentuak
Landa Garapen Elkarteen webguneetan eskuragarri egoteaz gain, PAISAIAren Scribd eta
Issuu-ko biltegietatik jaitsi daitezke ondoko esteketan:
http://www.scribd.com/collections/4364380/Baserri-paisaia-atlantikoen-balioa-agerian-
jartzeko-jarduerak-Iniciativas-para-la-puesta-en-valor-de-los-paisajes-rurales-atlanticos
http://issuu.com/paisaia/stacks/89a88cb5d2a243d1ae23e98bb177a6ab
1.4. Lanetan par te har tu duen lanta ldea
Proiektua sustatu duten bederatzi Landa Garapen Elkarteek PAISAIA enpresaren
aholkularitza teknikoa jaso dute proiektua burutzeko. Zehazki, hauek izan dira haien lanak:
Mir en Askasibar Ber ez iar tua , aholkularitza teknikoaren lanen arduradun eta
zuzendaria. Proiektua bera definitzea, erabilitako metodologia zehaztea, eta gai horien
gaineko erabakiak hartzea bere esku egon dira. Beste herrialdeetako ereduen eta paisaiari
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 9
lotutako jarduera didaktikoen adibideen bilaketaz arduratu da. Proiektua aurrera eramateko
burututako parte-hartze saio irekien dinamikak eta materialak diseinatu ditu, paisaia
aztertzeko fitxa barne. Parte-hartze saioetan aktiboki parte hartu du, eta horien ondorioak
laburbiltzeko lanetan aritu da Ainararekin batera. Proiektuan zehar sortutako material eta
txostenen edukien eta egituraren diseinua egin du ere. Enkarterrietako eta Donostialdeko
liburuxkak prestatu ditu. Landa Garapen Elkarteekin proiektuaren jarraipena egiteko
bileretan hartu du parte, eta esku artean duzun txosten honen egilea da.
Ainar a Flor es Compains , proiektuaren egunerokotasunari lotutako atazak burutzeaz
arduratu da. Bere esku egon dira eskualde bakoitzeko oinarrizko informazioaren bilketa,
lanak aurrera eramateko Landa Garapen Elkarteekin eta eskualdeko eragileekin harremana,
fitxen analisia, baserri-paisaiek turismoan duten islaren azterketa eta saioen deialdiak
burutzea. Beste herrialdeetako ereduen azterketaz arduratu da. Parte-hartze saioetan
aktiboki parte hartu du eta horietarako materialak eta saioen ondorioak prestatzen aritu da
Mirenekin batera. Eskualdeetako ekintzen karakterizazioaz arduratu da Landa Garapen
Elkarteekin elkarlanean. Enkarterrietako eta Donostialdeko materialak prestatzeko landa-
lanak burutu ditu. Bi eskualde horietarako jarduera didaktikoak aukeratzeaz arduratu da,
eta horiek azaltzen dituzten txostenak eta ikus-entzunezko aurkezpenak prestatu ditu.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 11
2. LA ND A P A ISA IEN BA L IOAK ID E NT IF IKATZ EK O ERAB IL IT AKO M ET ODOL O G IA
Proiektuaren deskribapen orokorrean aipatu den moduan, metodologiaren ikuspuntutik
alderdi bereizgarriena hauxe da: eskualdeko landa paisaien balioak identifikatzeko
ber tako er agi leen hautemate eta iritzietatik abiatu garela. Hau horrela egitearen
ar razoiak anitzak izan dira:
Landa eremuari dagozkion er abakietan bertako eragileek par te har dezaten
sustatzen laguntzea bilatzen duelako proiektuak. Nolabait esatearren, landa eremuko
herritar eta eragileei ahalmena emateari lotutako ekimena litzateke proiektua,
norberaren paisaiaz jabetzea eta horren inguruan iritzi informatuak eman ahal izatea
ahalbidetzen baititu.
Eskualdeko biztanle eta eragileak bertako paisaien balioekiko sentikor bihurtzeko eta
horiekiko konpr omisoa sustatzeko modurik eraginkorrena parte-hartze zuzena
delako. Proiektuak eskualdeko paisaiaren altxorrak identifikatzea eta horiek balioan
jartzeko ekintzak mahai gainean jartzea bilatzen du, eta landa paisaien balioak
kontserbatzeko eta horiei probetxua ateratzeko ekintzak etorkizunean burutzeko
eskualdeko hainbat eragileren laguntza beharrezkoa izango denez, eragile horien
iritziak hasieratik jasotzea proiektuaren helburuak lortzeko biderik egokiena da.
Paisaiaren arloan herritarren iritzietatik abiatuz burututako lanaren er edu izan nahi
duelako proiektuak. Maiz paisaiari buruzko azterketa eta erabaki teknikoak adituen
eskuetan uzten dira, arlo horretan aditu ez direnek irizpide egokirik ez dutela
argudiatuz. Hala ere, badira prozesu parte-hartzaileetan oinarritzen diren proposamen
metodologikoak, hala nola, proiektu honetarako moldatu duguna.
Bestetik, hasieratik argitu behar da proiektu honen helburua ez dela eskualdeko baserri-
paisaien azter keta integr a la . Horretarako, proiektuan eskualdeko eragile ezberdinen
ikuspuntu guztiak eta eskualdearen lurralde osoa islatzea bermatu beharra zegoen, eta
aldez aurretik ikusi zen herritarren borondatezko partaidetzan oinarritutako ekimenak
ezingo zuela helburu hain potoloa bete.
Eskualde osoa estali ez arren, eta aztertutako paisaia bakoitzaren gainean eskualdeko
eragile guztien pertzepzioa jaso ez arren, proiektuaren emaitzek balio handia dutela uste da,
eskualdeko her r itar askor en ir itz ien is la direlako.
2.1. Par ta idetzan oinar r itutako metodo logiar en aza lpena
Txosten honek biltzen dituen lanen muina eskualdeko eragileen par ta idetzan
oinarritutako lana izan da. Toki jakin bateko paisaiak aztertzeko dauden metodologien
artean, badira ez- adituen parte-hartzean oinarritzen direnak. Azken horien artean
aurkitzen da Herrixka eta Herri Txikien Europako Kontseilua (E COVAST) izeneko
erakundeak proposatutakoa (Spiegler & Dower, 2006). Proiektu honetan metodologia hori
gure helburu eta ezaugarriei egokitu dugu beste hainbat iturri erabilita (Askasibar
Bereziartua, 1999; Bell, 1991; Forestry Commission, 1989; Lucas, 1991; Paisaia SL, 2006;
Swanwick & Land Use Consultants, 2002, or. 31), eta jarraian azaltzen dugu nola.
2.1.1. ECOVAST-EK PROPOSATUTAKO METODOLOGIA
ECOVASTek parte-hartze aktiboa izan zuen E ur opako Pa isa iar en Hitzar menar en
prestaketan. Horren jarraipen moduan, 2006an gidaliburu bat argitaratu zuen, Hitzarmena
Europako Kontseiluko herrialdeen artean hedatzen laguntzeko asmoz. Bereziki, ECOVASTek
her r itar rak sentiber atzen lagundu nahi zuen, eta horregatik argitaratu zuen edozein
herritarrek paisaiaren izaera aztertzeko metodoa aurkezten zuen gida l ib ur ua .
Gidaliburua ingelesez idatzia dago, eta ECOVASTen Web orritik jaitsi daiteke. Paisaiaren
inguruko prestakuntza berezirik ez duen edonork paisaiaren izaera aztertu ahal izan dezan,
ECOVASTek hamar ata l dituen matrize edo f i txa proposatzen du. Gidaliburuaren lehen
orrialdeek paisaiaren izaeraren funtsa osatzen duten hamar gaiei buruzko argibideak
ematen dituzte, eta fotokopiatuz berrerabil daitekeen orrialde bakarreko fitxa jasotzen da
ondoren. Beraz, liburuxkako fitxa bete ahal izateko argibideak daude lehenengo
orrialdeetan. Guzti horrez gain, gidaliburuak paisaiaren azterketan jarraitu beharreko
ur r atsak deskribatzen ditu, eta fitxaren hir u adibide biltzen ditu, beste toki batzuetan
azterketak egiteko lagungarri suertatuko direlakoan.
Metodologia honek proposatzen dituen hamar ga iak hauexek dira: har r iak (azaleko
geologia), kl ima , er l iebea (geomorfologia), lur zor ua , landar edia , nekazar itza eta
basogintza , er a ikinak eta p opu latze- er edua , gizakiak eraikitako bestelako
elementuak (azpiegitur ak ), elementu histor i koak , sent ipenak eta asoziazioak.
Lehenengo lau gaiak paisaiaren oinar r i f is ikoar en osagaiei buruzkoak dira, hurrengo
bostak lurrazalaren gainean agertzen diren elementuen ingurukoak dira, eta azkena
paisaiaren alderdi emozionalar i buruzkoa. Izan ere, paisaia "lurraldearen edozein zati
[da], biztanleriak hautematen duen moduan" (Cortina & Queralt, 2007, or. 66). Beraz,
emozio eta sentipenik deskribatu gabe, ez dago paisaia aztertzerik!
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 12
2.1.2. GURE PROIEKTUAN ERABILITAKO FITXA
Gure proiekturako, ECOVASTen metodologia eta fitxa egokitu egin ditugu. Lehenik eta
behin, esan beharra dago gure fitxan ECOVASTek proposatutako hamar gaiak mantendu
ditugula, oso egoki jotzen ditugulako. Aldaketak informazioa aurkezteko moduan eta atal
bakoitzari buruz ematen diren argibideetan daude gehienbat.
Proiektu honetarako, zazpi orrialde dituen f i txa bakar r ean bildu dugu fitxa betetzeko
beharrezkoa den informazio guztia. Beraz, ez da beharrezkoa liburuxka oso bat irakurtzea
azterketa egin ahal izateko, informazioa arinduz. Hau posible izan da eskualde bakoitzean
paisaiaren azterketak hasi aurretik sa io ireki bat antolatu dugulako, fitxa betetzearen
inguruko argibideak aurkezteko, eta gerturatutakoen dudak argitzeko balio izan duena.
Asmatutako f itxa bat osatu dugu ere, jendearen eskura jarri dena, betetako fitxa baten
itxura nolakoa izan litekeen ezagutzen lagunduko duena.
Gure proiektuan erabilitako fitxa dokumentu honen eranskinet an aurki daiteke, eta ikus
daitekeen moduan, bete beharreko atal bakoitzean ga lder a batzuk egiten ditu, paisaia
behatzean zeri erreparatu erabakitzen lagunduko dutenak. Fitxaren azken atala, sentipen,
lotura eta asoziazioei buruzkoa dena, betetzen zailena izan daitekeela aurreikusiz, sei
azpiata letan banatu da, gai horiei buruzko hausnarketa errazteko asmoz. Azkenik, fitxan
bildu ez diren gaiak gehitzeko aukera ematen duen atala gehitu da, eta proiekturako
erabilgarri izango diren hainbat datu jasotzeko balio duen orrialdearekin amaitzen da fitxa.
Orokorrean, iruditzen zaigu fitxaren lehen hamaika puntuek E AE ko edozein pa isa ia
aztertzeko balio lezaketela, baina behaketari buruzko datuak jasotzen dituen azken
orrialdea proiektuari zuzenean lotuta dago, eta agian beste testuinguru batean ez da
baliagarri suertatuko.
2.1.2.1. Fitxa betetzeko iradokizunak
Hasteko, esango dugu paisaiaren azterketa paisaian ikusga i denari mugatzen zaiola. Hau
da, paisaian lurzorua ikusterik ez badago, landarez estalia dagoelako, lurzoruari dagokion
atalean ez da ezer jaso behar. Beraz, fitxak dituen hamar aztergaietakoren bat aztertzen ari
den paisaian agertzen ez bada, ez dago zertan aztertu beharrik.
Bestetik, aztertzen den gai bakoitzaren pisua baloratu behar da fitxan, eta pisua emateko
orduan eskualdean fitxak betetzen dituzten pertsona guztiek i r izpide berak izatea komeni
da. Horregatik, ECOVASTek proposatzen dituen irizpideak mantentzen ditugu hemen:
Nagusia : elementua paisaia guztian agertzen da, eta bertako izaera/nortasunari
funtsezko ekarpena egiten dio.
Nabar mena : paisaiaren zati zehatz batean izaera/nortasunari funtsezko ekarpena
egiten dio, EDO paisaia guztian agertzen da, baina ez da izaera/nortasunaren funtsezko
elementua
E r ta ina : paisaiaren alderdi gehienetan agertzen da, baina ez da izaera/nortasunaren
elementu nagusia
Baxua : tarteka agertzen da, baina izaera/nortasunari ekarpena egiten dio
Adibidez, hurrengo bi irudietan harri biluziek duten presentziaren arabera, pisua baloratuko
dugu. Kontuan izan behar da argazkiek ez dutela islatzen argazkilariak begien bistan zuen
paisaia guztia, paisaiaren zati bat baino ez dute jasotzen, eta ez dakigu inguruko paisaia
argazkiaren antzekoa ote den, ala ez.
Tolosaldeko landa paisaiaren argazkian, esango dugu harriak pisu baxua duela argazkitik
kanpo dagoen paisaian harria tarteka soilik agertzen bada, eta pisua ertaina izango da harri
biluzia argazkitik kanpoko paisaiaren puntu gehienetan agertzen bada.
Aralar. Egilea: Miren Askasibar
Tolosaldeko landa paisaia. Iturria: TOLOSALDEA TOUR
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 13
Aralarko eremu zabalen adibide izan daitekeen beste argazkiaren aurrean esango genuke
harriak pisu nagusia duela argazkian ateratzen ez den inguruko paisaiaren alderdi guztietan
agertzen bada, eta pisua nabarmena izango da inguruko paisaiaren toki zehatz batean soilik
agertzen bada, hau da, argazkia ateratzeko unean argazkilariak ikusten zuen paisaia osotik
zati zehatz batean baino harriak agerian ez bazeuden.
Hala ere, azpimarratu beharra dago fitxaren helburua pertsona bakar bat edo pertsona
multzo jakin baten per tzepzioa jasotzea dela. Ondorioz, toki berera joanda ere, gerta
daiteke bi pertsonek fitxa desberdina idaztea, azken batean, paisaia lurraldearen gaineko
begirada pertsonala baita, eta begir ada per tsonal hori baldintzatzen duten faktoreak
askotarikoak dira. Beraz, metodologiak ez du bilatzen proiektuan parte hartzen duten
pertsonen begiradak "berdintzea", baizik eta, hain zuzen ere, begir aden diber ts itatea
is latzea .
Elementu bakoitzaren pisua baloratzearen gaineko irizpide orokor hauen ondoren, fitxaren
hamar azter ga ien inguruko argibideak emango ditugu, irudiez baliatuz. Aipatu den
moduan, hamar osagaiak ondokoak dira: harriak (geologia), klima eta ura, erliebea
(geomorfologia), lurzorua, landaredia, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza, eraikinak eta
populatze-eredua, bestelako azpiegiturak, elementu historikoak, eta sentipenak, loturak eta
asoziazioak.
Harr iak (geologia)
Hurrengo bi irudietan begien bistan dauden harri oso diferenteen adibideak ditugu. Aztertu
nahi dugun paisaian harriak bistan daudenean, tankera honetako galderak egingo dizkiogu
gure buruari: aza ler a handia hartzen al dute? zein kolor e dituzte? inguruko eraikin eta
harresietan harri mota hori ikusten al da, edo bertakoak ez diren harriak erabiltzen dira?
Guzti honek lagunduko digu erabakitzen harriek zer nolako pisua duten paisaia jakin
horretan. Batzuetan, nahiz eta azalera txikia hartu, harriek inguruko paisaiaren koloreekin
edo formekin kontr aste handia egiten dutelako, paisaiaren izaeran pisu handia dutela
irudituko zaigu.
Ikus daitekeen moduan, ez da beharrezkoa harrien motei inguruko ezagutza izatea harriek
paisaiari egiten dioten ekarpena deskribatzeko. Agian baten batek jakingo du San Adriango
argazkiko harriak kareharrizkoak direla, eta Jaizkibelekoak, aldiz, hareharrizkoak, eta jakingo
du interpretatzen desberdintasun horrek zer nolako aldaketak dakartzan harri mota bat eta
besteak sortzen dituen paisaien artean, baina ezagutza tekniko hori ez duenak ere balora
dezake bere begiradaren arabera. Zentzu horretan, aditu eta ez-adituaren balorazioak
desberdinak izango dira (agian), baina batek ez du bestak baino balio handiagorik, begirada
desberdinak ordezkatzen dituzte, besterik ez.
San Adriango galtzada. Egilea: Miren Askasibar
Jaizkibeleko itsaslabarrak. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 14
Klima eta ura
Fitxaren atal honetan klimak paisaian duen er agin zuzena jasoko da, hau da, klimak
paisaian uzten dituen aztar nak bilatuko ditugu. Batzuetan, topon imiak azaltzen du
klimaren eragina (Lauaizeta, Agirre, etab.), beraz, interesgarria da tokien eta eraikinen
izenak jasotzen dituen mapa bat eskura izatea azterketa egiteko. Beste batzuetan, uraren
pr esentz ia oso nabarmena da, ikusi edota entzuten delako, edo urari lotutako landareak
daudelako. Gure proiektua garatzen den eskualdeetan, haize nagusiak ipar-
mendebaldekoak izaten dira, eta haizeak maiz jotzen duen gainetako zuhaitzetan batzuetan
nabarmena da haizearen eragina, zuhaitzak okertzen direlako. Beste toki batzuetan la inoa
sarri sortzen da, eta paisaiaren ohiko osagaia da, bere izaeraren parte bihurtuz.
Aipatutakoen adibideak azaltzen dituzten hainbat irudi jasotzen ditugu ondoren.
Uraren presentzia argia Tolosaldeko ubide honen alboan. Iturria: TOLOSALDEA TOUR
Gure eskualde atlantikoetan maiz sortzen den lainoa, landa paisaien ezaugarri. Egilea: Sigfrido Koch Arruti. Iturria: http://www.guregipuzkoa.net/photo/8581
Haizeak okertutako altzifrea Kalifornian. Iturria: http://poodlady2008.blogspot.com.es/2010/07/100709 -point-reyes-national-seashore.html
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 15
E r l iebea ( lur r aza lar e n formak, geomor fologia)
Argi dago paisaian ikusten diren forma gehienak lurrazalak emandakoak direla (lautada
zabalen forma horizontalak, tontor harkaiztsuen forma bertikalak, muinoen forma borobildu
leunak, etab.). Beraz, er l iebea landa paisaia guztien osagaia da, baina batzuetan eragin
nabarmenagoa izango du besteetan baino. Lurrazalaren formak behatzean, konturatuko
gara orokorrean naturan forma or ganikoak (lerromakurrak, irregularrak) gailentzen direla
forma geometr ikoen gainetik (lerro zuzenak edo kurba matematikoak, erregularrak).
Erliebearen formak zer motatakoak diren behatzeaz gain, lurrazalaren forma ezberdinak
har moniaz nahasten diren, edo haien artean kontr aste handiak ote dauden
interesatuko zaigu.
Bestetik, erliebeak bestelako elementuak ezkutatzen edo agerian jartzen lagun dezake.
Adibidez, lurra eta zerua banatzen dituen horizontetik gertu kokatzen diren elementuek
gure begirada erakartzen dute, eta ezaugarri hori aspalditik erabilia izan da guztien bistan
egotea nahi den elementuak kokatzeko (gurutzeak, seinaleak, mugarriak, etab.). Beraz,
komeni da paisaian agertzen diren beste e lementuak er l ieb ear ekiko nola kokatzen
diren aztertzea.
Jarraian, azaldutakoaren adibide batzuk ikusiko ditugu.
Erliebearen forma organikoak gailentzen diren landa paisaian baserria maldak eta lautadak bat egiten duten tokian kokatzen da, eta atzealdeko muinoan harkaizti bat nabarmentzen da zeruertzetik gertu dagoelako. Egilea: Miren Askasibar
Nafarroako lautadan paisaia horizontala da lehen planoan, atzeko mendien erliebe malkartsuaren aldean. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 16
Batzuetan, formen arteko kontrastea areagotzen duten aldeak agertzen dira paisaian. Kasu honetan, koloreak eta ehundurak erabat desberdinak dira horma harkaiztsua eta bere oinaren artean. Egilea: Miren Askasibar
Lur zor ua
EAEko eskualde atlantikoetan ez da ohikoa izaten lurzorua begi b istan agertzea,
baratzeetan ezik. Beraz, askotan fitxaren atal hau betetzeko beharrik ez da izango. Lurzorua
landarediaren babesik gabe agertzen den gehienetan erraza izango da horren arr azoia
asmatzea (laborantza, erosioa, etab.). Lurzoru biluzia zenbateraino nabarmentzen den
faktore ezberdinen menpe dago: azalera, kokapena, inguruko kolore eta ehundurekiko
kontrastea, etab. Jarraian ikusten ditugu lurzoru biluziaren adibide pare bat:
Maiz, luiziak eta obrak izaten dira lurzorua agerian geratzearen arrazoiak gure eskualdeetan. Ikus daitekeenez, kontraste nabarmena dago lurzorua eta inguruko koloreen artean, begirada erakarriz. Egilea: Miren Askasibar
Egokiak ez diren praktikak ere izan daitezke lurzoruak berezko estalkia galtzearen arrazoiak. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 17
Landar edia
EAEko landa-paisaia atlantikoetan landarediak lurraldearen zat ir ik handiena estaltzen
du. Paisaiaren izaera aztertzeko, behaketa egitean landarediaren hir u mota bereiziko
ditugu: belarr ak , sastr akak edo zuhaixkak, eta zuhaitzak . Beraz, tamainaren eta
itxuraren arabera bereiziko dugu paisaian agertzen den landaredia.
Lehenengo eta behin, aztergai den landa paisaian landarediak lurraldearen gehiengoa
estaltzen ote duen begiratuko da. Horrez gain, landarediaren hiru moten artean zein edo
zeintzuk agertzen diren ikusiko da, baita landare motak paisaian nola banatzen diren ere
(antzeko tamainako esparruak hartuz, mota batek osatutako oinarri zabalean beste
motetako orban txikiekin, etab.). Landaredia mota ezberdinen arteko mugak nolakoak
diren behatuko da ere (marra zuzenek osatutako muga argiak, landare mota bat bestearekin
gradualki nahastuz osatzen den muga leuna, etab.).
Bestetik, landa-paisaia atlantikoetan badira hainbat elementu ber eizgar r i , hala nola,
lerro-formako landarediak osatutakoak (landarezko hesiak lursailen mugetan, zuhaitzen
lerrokatzeak, etab.). Horrelakoak agertzen ote diren ala ez jasoko da ere fitxan, baita
eskualdearen nortasunaren bereizgarri diren ere.
Azkenik, ezin dugu ahaztu paisaiak urtean zehar aldatu egiten direla, bereziki landarediaren
aldaketei esker. Aztergai den paisaian ur tar oetan zehar koloreak eta itxura asko aldatzen
diren aztertzea komenigarria da. Horretan asko laguntzen du zuhaitz eta zuhaixkek neguan
hostoa galtzen ote duten jakitea, baina datu hori ezagutzen ez badugu, saia gaitezke toki
horren argazkiak bilatzen, urteko sasoi ezberdinetan eginak.
Ondoko argazkietan ikusiko ditugu landarediaren inguruan aipatu ditugun gaien adibideak.
Landarediaren estalkia ia erabatekoa den landa paisaia baten adibidea. Ikus daitekeenez, belardi eta basoek azalera berdintsua hartzen dute, eta zuhaixkak urriago dira. Irudia negukoa da, zuhaitzen orban batzuk host orik gabe agertzen zaizkigulako. Orokorrean, baso eta zelaien arteko mugek marra zuzenak jarraitzen dituzte, baina hostozabalen kasuan ertzak organikoagoak dira. Landarezko hesiak ez dira oso ugariak. Urtaroetan zehar aldaketa nabarmenak ditu paisaia honek, hostozabalei esker. Egilea: Miren Askasibar
Udazken kolorez jantzitako paisaiaren adibidea, egun gutxi iraunda ere, ikusgarria. Egilea: Miren Askasibar
Bi landaredi mota soilik dituen paisaia (belarrak eta sastrakak). Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 18
Nekazar itza , abeltza intza eta basogintza
EAEko landa paisaia atlantikoetan lurr ar en er abi ler a nagusiak lehen sektor ear i
dagozkio. Horregatik esaten da lehen sektorea dela landa paisaiak sortu eta mantentzearen
arduraduna. Beraz, aztergai den paisaian aza lerar ik handiena nekazaritza, abeltzaintza
edo basogintzarako erabiliko da seguruenik.
Hasteko, fitxaren aurreko atalean bezala, lurraren erabilera hauek gailentzen ote diren
behatuko da. Bestetik, interesgarria da lehen sektoreak erliebean eta landaredian egindako
aldaketak , eta urtaroetan zehar paisaian eragiten dituen aldaketak aztertzea. Lehen
sektoreak paisaia nola erabiltzen duen ikusiko da ere, paisaia nola "antolatzen" duen
(baratzeak, soroak, belardiak, baso landaketak, non kokatzen dira? zer nolako tamainak
dituzte?). Bestetik, lehen sektoreak er a ikinak eta azpiegitur ak dakartza paisaiara;
zenbat eta nolakoak diren ikusi beharko da. Batzuetan, landa paisaia zehatz bat pr oduktu ,
labore edo abere zehatz bati estuki lotua dago , eta horrela bada, fitxan jasotzea komeni da.
Azkenik, fitxaren atal hau oso egokia da denboran zehar landa paisaian emandako
aldaketen inguruan hausnartzeko. Sumatzen al dira nekazaritza, abeltzain edo
basogintzan azken urteetan emandako aldaketarik (soroak zeuden tokietan belardiak edo
basoak landatzea, eraikin berriak, lursailak uztea, sastrakak hedatzea, larreetan bazkatzen
diren abereak gutxitzea, etab.)?
Argazki batzuen bidez irudikatuko ditugu aipatutako gaiak jarraian.
Abeltzaintza eta basogintzari lotutako erabilerak gailentzen diren landa paisaiaren adibidea, belardi zabalak baserritik gertu, eta basoak urrutiago daudelarik. Abeltzaintzarako espezializazioak baserritik banatutako ukuilu handia gehitu dio paisaiari, gure landa-paisaietan ohiko bihurtu den elementua. Kasu honetan, baserriaren eraikin nagusiarekiko "menpetasuna" egoki adierazten du ukuiluak, altuera txikiagoa eta estilo funtzionalagoa duelako. Beste kasuren batean gerta daiteke eraikin laguntzaileak jatorrizko baserria "irentsi" duenaren sentsazioa izatea Egilea: Miren Askasibar
Garai batean Nafarroako herrixka honen inguruan zeuden soro txikien tokia belardiek hartu dute, paisaia sinplifikatuz. Egun, mantentzen diren ezpondei esker asma dezakegu iraganeko erabilera desberdina zela. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 19
Basogintzak paisaian eragiten dituen aldaketak nabarmenagoak dira urtaro batzuetan besteetan baino. Koniferoen landaketa hau udazkenean eta neguan askoz ere errazago ikusiko da, udan inguruko hostozabalekin bat egingo duen bitartean. Egilea: Miren Askasibar
Landa paisaia batzuk produktu, labore edo abere zehatz bati lotuta daude. Adibidez, Aralarko belardi zabalak artzaintzari esker sortuak eta mantenduak dira, eta egun latxa ardiarekin eta Idiazabal gaztarekin erlazionatzen ditugu. Egilea: Miren Askasibar
E r a ikinak eta populatze - er edua
Landa paisaietan hirietan baino biztanle gutxiago dagoen arren, er a ikinak beti presente
dauden elementuak dira, eta maiz eskualdear en nor tasunar i lotuta daude. Eraikinei
bakarka begiratzeaz gain, interesgarria da eraikinak nola ta ldekatzen diren ikustea,
horrek ere garrantzi handia baitu.
Tokiaren eta garaiaren arabera, eraikinek ezaugarr i desberdinak izaten dituzte. EAEko
landa paisaia atlantikoei dagokienez, hainbat argitalpenetan aurki daiteke baser r i
tr adiz ionalar en ezaugarriei buruzko informazioa, baita baserriaren eraikitze-teknikak
denboran zehar nola aldatzen joan diren. Bada Interneten doan jaitsi daitekeen liburu bat
(http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan4/pdf/bertan4.pdf), lagungarri izan daitekeena
(Santana & Otero, 1993).
Eraikinek eta populatze-ereduak tokiko ezaugarririk ba ote duten behatuko da (tokiko
materialekin eta eraikitze-teknikekin eginda daudelako, eraikinek taldekatzeko eredu jakina
dutelako, etab.). Eraikin gehienak gar a i berekoak ote diren, edo eraikin zaharrak eta
berriak nahastuta agertzen diren interesgarria da ere, eta bereziki eraikin zaharrak eta
berriak ondo integr atzen diren ala ez baloratzea.
Herrixkak edo auzoak agertzen badira, hazten nola joan diren behatuko dugu (auzo/herri
zaharraren er tzetan eraikinak gehituz, aurretik zeuden guneetako “hutsuneak” betez,
auzo ber r iak sortuz, etab.). Hazkuntza nola eman den ikusteko oso erabilgarria da XX.
mendeko bigarren erdialdeko air eko ar gazkien konparaketa. Argazkiak kontsultatzea
erraza da Gipuzkoan : http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/eu/argazkiak/aireko-argazkiak/
estekan tokiaren izena idatzi, eta 1954tik hona toki zehatz horren urte ezberdinetako aireko
argazkiak alderatzea posible da saguarekin klik eginez. Bizka iko kasuan, txosten hau
idazteko garaian 2006tik honako argazkiak soilik aurkitu ditugu kontsultatzeko moduan
http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=2099 estekan.
Eraikinen zahar ber r itzeei begiratzea ondo dago ere, horrelako obrek paisaiari ekarritako
aldakez ohartzeko.
Aipatu ditugun alderdiei buruzko adibide batzuk ikusiko ditugu segidan.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 20
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren Web orrian 1954tik honako aireko argazkiak konparatzean erraz ikusten da Baliarrain nola hazi den, garai bateko errepidea mantenduz, eta elizaren inguruko eraikin multzo txikiaren inguruan eraikinak gehituz, auzo txiki baten tamaina izatetik herria osatu arte. Egilea: Miren Askasibar
Landa eremuko herrietan eraikinek batzuetan hirietakoak diren tipologiak hartzen dituzte, eta honek badu eragina herrien itxuraldatzean denboran zehar . Egilea: Miren Askasibar
Tokiko eta baserria eraiki zen garaiko ezaugarriak mantenduz egindako zaharberritzearen adibidea. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 21
Gizakiak egindako bes telako element uak (azpiegitur ak)
Eraikinez gain, gizakiak beste hainbat azpiegitur a jartzen ditu landa eremuan (errepideak,
trenbideak, hormigoizko eraikuntzak, industriak, harrobiak, antenak, parke eolikoak,
elektrizitatearen sareak, zabortegiak, etab.). Fitxaren atal honetan jasoko da ea zein
azpiegitura antzematen diren (ikusi edota entzuten direlako, nahiz usa intzen
direlako), baita azpiegiturok paisaiarekin bat egiten ote duten ala ez. Egia da azken hau,
integr az ioar en auzia, ez dela baloratzen erraza. Azpiegitura jakin bat paisaian ongi
integratzen dela iruditzen bazaigu, bat egite horren arrazoiak zerrendatzean erraztu egingo
zaigu gure iritzia argudiatzea. Beste pertsona batekin integrazio-maila eztabaidatzeak
laguntzen du ere, elkarren arrazoiak entzuteak ideiak argitzen laguntzen baitu.
Azpiegitura batzuen adibideak jasotzen ditugu jarraian.
Ikusten ez diren arren, eraikinen artean doazen errepidea eta trenbidea oso presente daude hiriko eta landako paisaiak konbinatzen dituen zonalde honetan. Bestetik, mendiaren maldako landa paisaiak duen egitura aberatsak, heskai eta zuhaizti ugariekin, asko laguntzen du tontorretik gertu dagoen harrobia paisaian integratzen, baita malda zeharkatzen duten elektrizitatearen sareek paisaiarekin bat egin dezaten laguntzen ere. Egilea: Miren Askasibar
Azpiegiturek landa paisaiarekin bat egiteko eragozpenak maiz eskala kontua dira. Irudian, kolorearen erabileraren bidez paisaian integratzeko saiakera egiten den arren, azpiegituraren tamaina izugarria da inguruko elementuekin konparatuz. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 22
E lementu histor ik oak
Batzuetan, eraikin eta azpiegiturez gain, elementu histor i ko ak daude landa paisaian,
edo eraikin eta azpiegitura batzuk duten bal ioagat ik elementu historiko gisa izendatu
dira. Udalerria edo eskualdearen kultura nahiz historiari buruzko argitalpenetan, turismoari
zuzendutako argitalpenetan, edo udalen araudian erraza izaten da elementu historikoei
buruzko informazioa aurkitzea.
Fitxaren atal honetan landa paisaian ikusgai dauden elementu historikoen berri jasoko da
(garai bateko lursailen mugak, mugarriak, bide zaharrak, aztarna arkeologikoak edo
prehistorikoak, garai bateko karobiak, errotak, etab.). Azken batean, tokiko historiaren
lekukorik ba ote dagoen jakitea interesatzen da, tokiko hist o r ia "kontatuko" diguten
elementuak bilatuko ditugu. Batzuetan, gerta daiteke ondarearen ikuspegitik baliorik ez
dutelako babesturik ez egotea, baina bertakoen artean ezagunak izatea (garai batean
herriko batzarrak egiten ziren zuhaitzak, adibidez). Interesgarria izango da elementuen
kontser bazio- egoer a jasotzea, etorkizunari begira ekintzak proposatzen lagundu
baitezake.
Jarraian adibide batzuk ikusiko ditugu.
Batzuetan, aztarnak ez dira hain antzinakoak, baina tokiaren historia kontatzen laguntzen dute berdin-berdin. Irudian, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Triano eta Galdameseko mendietan izandako meatzaritzaren aztarnak paisaian. Egilea: Miren Askasibar
Oroitarriak eta mugarriak ugariak dira landa paisaian. Egilea: Miren Askasibar
Landa eremuan ugariak dira aztarna prehistorikoak, hala nola, argazkiko trikuharria. Egilea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 23
Sentipenak, lo tur ak eta asoziaz ioak
Fitxaren azken atala subjekt iboena da, dudarik gabe. Agian norbaitek pentsa dezake
besteek baino garrantzia gutxiago duela, baina ez da horrela. Eskualdeko biztanleen haien
paisaiekiko duten per tzepzioa ezagutzeko ezinbestekoa da atal hau. Gainera,
pertsonalena izanda, askoz ere zailagoa da beste norbaiten iritziarekin ordezkatzen; agian
eskualdetik kanpoko norbaitek fitxa betez gero, lehen bederatzi ataletan antzeko gauzak
jasoko lituzke, baina hamargarren honetan ezer gutxi esan ahal izango luke biz i izan ez
duen paisaiari buruz.
Atal honetan aztergai den paisaiak zer sentiarazten digun jasoko dugu. Sentipen horiek
azaleratzen errazteko, hainbat proposamen ditugu.
Paisaia aztertzen denean, baita fitxa betetzen denean ere, denbora pixka bat hartuko da
paisaiak norberarengan sortzen dituen sentipen eta sentsaz ioak identifikatzeko. Zer
etortzen zaigu burura paisaia begiratzean? Agian bada ar telanen bat (abestia, idazlanaren
pasartea, bertsoa, margolana, argazkia, etab.) sentitzen dugun hori ongi azaltzen duena, eta
fitxan jaso dezakegu horren erreferentzia. Horrela beste norbaiten hitzez edo lanaz balia
gaitezke paisaiak sentiarazten diguna azaltzeko.
Atal honetan aztertzen diren gaien inguruan paisaiek izan ditzaketen hainbat ezaugarri
proposatzen dizkizugu fitxan, eta ezaugarr i bakoitza deskribatzeko lau adjekt ibo ,
aztertutako paisaiari hobekien egokitzen zaizkienak aukeratzeko.
Adibidez, paisaiaren eska lar i dagokionean, aztertutako paisaia bailara txikia bada, eskala
goxoa izango da, eta goi-mendietako larre zabaletako paisaia aztertu bada, aldiz, eskala
panoramikoa izango da.
Aniztasunar i dagokionean, elementu gutxi eta haien artean berdintsuak dituen paisaia
uniformea izango da, eta osagai desberdin asko baditu, konplexua izango da, ordea.
E hundur ar en kontzeptua ulertzeko harea fineko hondartza bat eta harribilez estalitako
hondartza bat konparatzean pentsa dezakegu; lehenengoak ehundura fina izango du, eta
bigarrenak pikortsua. Paisaiak ere badu ehundura; adibidez, larre batek ehundura fina
izango du sagasti batekin alderatuz.
Kolor een dibertsitatea ere balora daiteke; izan ere, badira hainbat paisaia non kolore
bakar bat nagusitzen den (aurreko adibideko larrea, adibidez), eta oso koloretsuak diren
paisaiak.
Or eka eta pr opor tz ioar i dagokionez, batzuetan paisaiaren osagaiak harmoniaz
konbinatzen direla iruditzen zaigu, eta beste batzuetan inolako ordenarik ez dutelako itxura
kaotikoa dute.
Paisaiek mugimenduar en sentsaz ioa transmititzen dute ere; ur-salto biziak dituen
bailara gorabeheratsua irudituko zaigun artean, batere mugitzen ez den zekale sail zabala
duen paisaia barea irudituko zaigu.
Paisaiak adierazten duen segur tasun maila garrantzitsua da ere; amildegi handia duen
tokia arriskutsua izango da batzuen ustez, eta baserri ugari eta zoko ezkuturik ez duen
paisaia erosoa izango da.
Azkenik, lasa itasuna eta bakardadearen arabera paisaiak zalapartatsuak izango dira
jendez eta soinuz beteta badaude, edo urrutikoak inolako azpiegiturarik edo gizakirik
sumatzen ez bada inguruan.
Atal honetan ikusmena ez diren zentzumenei kasu egitea proposatzen da ere. Izan ere,
paisaia gehienbat bistaren bidez hautematen badugu ere, beste zentzumenek badute
garrantzia. Pentsa, bestela, zabortegia ikusi ez arren haren kiratsa iristen den paisaian oinez
ibiltzea eta usain hori gabe paraje berean egotearen arteko desberdintasunean, edo
behatoki batetik bista bikainak ikusten egotean autoen soinua entzutea eta ez entzutearen
arteko aldean. Beraz, usa imena , entzumena , ukimena eta dastamenar en bidez
jasotzen diren sentsazioak bilduko dira ere, baita usain, soinu eta zapore horiek burura
ekartzen dituzte or oitzapen eta sentipenak ere. Maiz, paisaia bat gustuko dugula
iruditzen zaigu konturatu gabe usain edo soinu batek oroitzapen gozoak ekartzen
dizkigulako.
Asoziaz ioek in jarraituz, paisaiak norberarentzat duen zentzuaren oinarri dira. Hau da,
paisaiak beste gar a i , beste per tsona , beste tokiekin lotzen gaitu, eta lotur a horiek
galtzen badira, paisaiak zentzua galtzen du, arrotz sentiarazten gaitu. Badira erabat
per tsonalak diren asoziazioak, norberak izandako esperientzia zehatzei lotutakoak
(amonarekin sendabelarrak biltzera joaten nintzen tokia), eta badira ta ldear enak diren
asoziazioak (herriko haurrek bizikletaz ibiltzen ikasten genueneko tokia). Horregatik, atal
honen barruan aztergai den paisaiari lotutako ger takizun hi stor ikoak (udalerri edo
eskualde mailakoak), arbasoei gertatutako pasadizoak , nahiz norberaren adin-tarte
ezberdinei lotutako or oitzapenak jasoko dira, eta horien ondorioz paisaiak sortzen
dituen emozioak .
Azkenik, paisaiarekiko loturen artean bada mota berezi bat: lotura espir itua l edo
er l i j iosoar ena . Ermitak kokatzen diren tokiek, adibidez, pertsona askorentzat lotura edo
zentzu erlijiosoa duten paisaiak osatzen dituzte. Zentzu zabalagoan, badira beste hainbat
toki esanahi espirituala dutenak, nolabaiteko magikotasuna transmititzen dutenak.
Aztergai den paisaiak izaera hori badu, horrela jasoko da fitxan, ezaugarri espiritual edo
erlijiosoak ematen dizkioten elementuak zentzuk diren azalduz.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 24
Azaldutako gaien inguruko irudi batzuk jasoko ditugu jarraian, aurreko atalekin egin dugun
moduan.
Soriako Calatañazorren Errekonkista gar aian mairu eta kristauen arteko bataila izan omen zen tokian badira Erdi Aroko gazteluaren aztarnak. Horrez gain, gazteluaren oinarriko lurretan garapen urbanistikorik edo azpiegiturarik ez egoteak asko laguntzen du paisaiaren lotura historikoa mantentzen, erraza baita lautadan alde bien arteko borroka imajinatzea. Egilea: Miren Askasibar
Paisaiaren eskala panoramikoa izaten da tontorretan. Egilea: Miren Askasibar
Zelaien ehundura fina basoen ehundura pikortsuarekin konbinatzen duen landa paisaia. Egilea: Miren Askasibar
Larreak, basoak, zelaiak, baserriak eta errepideak modu harmoniatsuan lotzen dira landa paisaia honetan, orekaren sentsazioa transmitituz. Egi lea: Miren Askasibar
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 25
Mugimendua adierazten duen paisaia dinamikoa dugu hau, segurtasunari dagokionean agian batzuentzat arriskutsua izango dena. Egilea: Miren Askasibar
Egun lotura erlijiosoa duten paisaietako batzuk aurretik zentzu espirituala zutelako aukeratuak izan ziren antzinako baselizak er aikitzeko. Egilea: Miren Askasibar
Infor mazio osagar r ia eta behaketar i bur uzko datuak
Fitxaren amaieran tokia dago aurreko ataletan txertatu ahal izan ez diren gogoetak
idazteko. Horrez gain, proiekturako erabilgarriak izango diren hainbat datu eskatzen dira.
Proiektuaren emaitzen erabilera posibleetako bat eskualdeko landa paisaiei lotutako
turismoa sustatzea denez, helburu hori gogoan izanda fitxa bakoitza betetzen duen
pertsonaren iritzia eskatzen da egindako ibilbidearen inguruan, ibilbide hori egin nahi duen
edozein pertsonarentzat erabilgarri izango delako.
Bestetik, proiektuaren txostenean fitxak jasoko direnez, horien egi leei buruzko oinarrizko
datuak eskatzen dira ere, garrantzitsua iruditzen zaigulako proiektuan parte hartu duten
pertsonen lanaren aitortza egitea.
2.1.3. MOLDATUTAKO FITXA NOLA ERABILI DEN
Idealki, paisaiaren azterketarako metodologia ulertzeko egun bateko ikastaro praktikoa
egokia litzateke, fitxa nola bete eztabaidatu ondoren PAISAIAko teknikariekin ibilbide bat
eginez fitxaren atalak betetzeko aukera emango lukeelako. Praktikan, aldiz, oso zail iruditu
zaigu proiektuaren berri zehatzik izan gabe egun oso bat eta bigarren saio bat ospatzeko
bezain besteko denbora proiektuari emateko prest zegoen jendea aurkitzea.
Horregatik, erdibideko irtenbidea bilatu da, eta lehenengo sa i oan paisaiaren inguruko
kontzeptua adostu eta fitxa nola bete aztertu dira. Beraz, lehenengo saioa nahiko teorikoa
izan da, PAISAIAko teknikarien azalpenak jasotzera bideratua gehienbat. Lehenengo saioa
eta bigarrenaren artean bi aste oso utzi dira partaideek nahi adina fitxa bete ahal izateko.
Bigar r en sa ioa eztabaida saioa izan da, protagonismoa partaideen esku egon delarik.
Bertan, partaide bakoitzak aztertutako paisaiaren berri eman du, eskualdeko baserri-
paisaien ezaugar r iak adostu dira, paisaia horiek etorkizunari begira dituzten er r onkak
eztabaidatu dira, eta proiektuaren bigarren fasean ekintzak proposatzeko ospatuko den
hirugarren saioari nolabaiteko sarrera egin zaio, ekintzak burutzeko bide berrien inguruan
hausnar keta eginez.
Beraz, esan daiteke lehenengo sa ioa tr ebakuntza saioa izan dela, eta bigarr ena
par ta idetza saioa, tartean ariketa pertsonalerako tartea utziz. Bigarren saioaren ondoren
aste batzuetako epea zabaldu da fitxak osatzeko, baita fitxa berriak egiteko ere.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 26
2.1.4. PARTE-HARTZAILEEK AZTERTUTAKO PAISAIEN KOKAPEN ESPAZIALA
Saioetan eta ariketa pertsonalean landutako gaiez gain, interesgarri jotzen genuen
eskualdean egindako lana proiektuan parte hartu duten pertsonek aztertutako paisaiek
hartzen duten aza ler ar en adierazpen objektiboarekin osatzea. Beste modu batera
esanda, egoki ikusten genuen fitxetan bildutako informazio subjektiboa objektiboa den
informazioarekin osatzea, f i txa betetako partaide bakoitzak aztertutako paisaiak
espazioan kokat uz . Hortaz, gure helburua ondokoa zen: fitxa betetako pertsona
bakoitzak ikusi duen paisaia noraino hedatzen den plano batean adieraztea (ez bakarrik
egindako ibilbidea, baizik eta bertatik ikusten den lurraldea ere).
Helburu hori lortzeko oso aproposak dira Informazio Geografikoko Sistemak (IGSk,
gaztelaniazko SIG edo ingelesezko GIS akronimoekin ere ezagutzen direnak), ordenagailuan
per tsona bakoitzak egin dako ibi lbi det i k ikus da it ekeen lur r a ldear en
zat ia zehazki mugatzea ahalbidetzen dutelako. Horretarako, beharrezkoa da partaide
bakoitzak egin duen ibilbidea zehaztasun osoz planoan kokatzea, eta parte-hartzaile askoren
kasuan ezinezkoa izan zaigu hori egitea. Ondorioz, ez da posible izan eskualdean betetako
fitxa guztiek zehazki aztertu duten zonaldea adieraztea.
Hala ere, adibide gisa Tolosaldean egindako fitxen artean bat aukeratu dugu azterketa
horiek zer nolako itxura izango zuten azaltzeko. Emaitza grafikoa eranskinak jasotzen dituen
argitalpeneko 1 Mapan ikus daiteke.
Kokapen espazialaren azterketa egiteko, PAISAIAk egindako beste lan baten metodologia
bera jarraitu da (Paisaia SL, 2006). Analisi horretan, IGS tresna baten laguntzaz, parte-
hartzaileak egindako ibilbidetik edo aukeratutako behatokitik lurraldeko zein puntu diren
ikusgarri aztertu da. Azterketa honetarako beharrezko elementuak hauek dira:
MDT-a
Behaketa puntuak
Finkatutako aldagai eta baldintzak
MDT -a, lurralde baten altitude banaketa adierazten duen geruza da. Horren bidez,
azterketako eremuaren puntu bakoitzak nolako altuera duen definituta gelditzen da. Gure
azterketarako, 2009ko 5x5 metroko bereizmeneko MDT-a erabili da. MDT hau,
"GeoEuskadi" Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren web atariaren bidez lortu da (Eusko
Jaurlaritza, 2011a). Geruza horretan lurzorua biluzik ageri da, hau da, ez da eraikin edo
bestelako elementuen altuera kontutan hartu. Beraz, gure behaketa puntuek izango duten
oztopo bakarra lurrazalaren topografia izango da.
Behaketa puntuak lortzeko, parte-hartzaileak aukeratutako ibilbide edo behatokia
hartu da kontuan. Ibilbideen kasuan, elementu linealak direnez, behaketa puntuak lortzeko
ibilbidearen ardatzean zehar 100 metr o bakoitzeko puntu bat sortu beharko litzateke.
Behatokien kasuan, berriz, elementu puntualak direnez, puntu hori bera erabiliko litzateke
analisia egiteko.
Azterketa egin ahal izateko, sortutako puntuei zenbait aldaga i eta baldintza definitu behar
zaizkie:
Behaketa puntuen altuera
Ikusmen-angelua (horizontala eta bertikala)
Distantzia maximoa
Behaketa puntuen altuer ak behatzailearen begiak lurzorutik zein altueratan aurkitzen
diren adierazi behar du. Oinez egindako ibilbideen behaketa puntuei 1,65 metroko altuera
zehaztuko litzaieke (pertsona baten begien batez besteko altuera). Autoz egindako
ibilbideetan, berriz, behaketa puntuek 1,2 metroko altuera hartuko lukete (autoz bidaiatzen
duen pertsona baten begien batez besteko altuera).
Ikusmen- angeluar i dagokionez, angelu horizontala eta bertikala desberdindu ditugu.
Angelu hor izonta lar en mugak ezartzerako orduan, ibilbidea oinez edo autoz egin den
kontutan hartuko da. Oinezkoen kasuan, angelu horizontal osoa aukeratuko genuke (0: eta
360: artean). Autoz eginiko ibilbideetan, berriz, angelu horizontalaren muga autoaren
abiaduraren araberakoa izango da, eta azken hori errepide-motak finkatuko du (abiadura
maximoa behintzat). Horrenbestez, literaturaren arabera (Lucas, 1991, or. 276), 100-120 km
orduko abiadura daukan auto batetik ikusmen-angelua 40:-koa izango da; 70-80 km orduko
abiadurarekin 65:-koa; eta 40-50 km orduko abiadurarekin 100:-koa.
Behatokien kasuan, angelu horizontala 180:-tan mugatuko litzateke, behatzaileak begirada
zuzentzen duen noranzkoa kontutan hartuta.
Angelu ber t ika lar i dagokionez, aurreko kasuan bezala, oinez eta autoz egindako
ibilbideak desberdinduko ditugu. Oinezkoen kasuan, angelu bertikala osoa izango litzateke (-
90: eta 90: bitartean). Autoz eginiko ibilbideetan, angelu bertikala 0: eta 65: bitartean
finkatuko da.
Objektu bat ikusi ahal izateko distantz ia maximoa bere altueraren araberakoa da.
Egindako beste ikerketa batzuen arabera (MacFarlane, Haggett, Fuller, Dunsford, & Carlisle,
2004, or. 111), 50 metroko elementu bat 20 kilometroko erradio batean ikus daiteke. 20
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 27
metroko elementu bat berriz, 6 kilometroko erradio batean izango da ikusgarri. Gure
azterketaren kasuan, aldagai hau erabilitako MDT-ak baldintzatuta agertu zaigu. Lehen
aipatu dugun moduan, erabili dugun MDT-ak ez ditu lurrazala ez den bestelako elementuen
altuerak kontutan hartzen. Hori dela eta, behaketa puntu guztietan elementuak
hautemateko 6 kilometroko distantzia maximoa ezarri da.
Azkenik, adibide bezala hartutako fitxaren azterketa egin da. Elkar-ikusgarritasunaren
analisiak ibilbidean zehar sortutako puntu bakoitzetik inguruko lurraldean ikus daitezkeen
puntuak identifikatzen ditu. Gainera, azterketak zehaztu dezake ibilbidetik ikus daitekeen
zonaldearen puntu bakoitza ibilbideko zenbat puntutatik den ikusgai. Horregatik 1 Mapan
eremuaren zonalde batzuk ibilbideko puntu bat eta zazpi punturen artean dagoen kopuru
batetik ikus daitezke, eta beste batzuk, aldiz, ibilbideko 37-63 kopuruaren tartean dauden
puntuetatik ikus daitezke. Hau da, azterketak ahalbidetu egiten digu ibilbidearen zati txiki
batetik ikus daitekeen paisaia eta ibilbide gehienean zehar ikusiko dena diskriminatzea.
Modu horretan, fitxan agertzen diren elementu eta sentipenak lurraldearen zein eremuri
dagozkion islatu ahal izango da irudi baten bidez. Eskualde guztiko fitxetan aztertutako
paisaien kokapen espaziala egin ahal izan balitz, mapa batean guztiek hartutako eremua
adierazi ahal izango zen ere, begiratu bakarrean eskualdearen zein alderdi analizatu diren
ikusteko.
2.2. Pr oiektuar en fase honetan emandako ur r atsak
Paisaien identifikazioa eskualde bakoitzeko eragile eta herritarrekin landu aurretik hainbat
urrats eman dira. Lehenik eta behin, PAISAIAk prestatutako oinarrizko inprimaki bat gida
bezala hartuta, DEBA-GARAIAk eskualde mailan proiektuari begira ekarpen mamitsuak egin
zitzaketen er agi leak eta per tsonak ide ntif ikatu ditu. Identifikatutako eragileen
artean eskualdeko udal bakoitzeko ordezkari bat behintzat izan da, udalek parte har zezaten
nahi baitzen.
Bestetik, Landa Garapen Elkartearekin egindako bileretan, parte-hartze saioen deialdiak
zabaltzeko biderik egokienak zein parte-hartzea lantzeko, eskualdean aurretik egon diren
parte-hartze ekimenak eta dinamikak aztertu dira, eta deialdiak eta proiektuaren berri
emateko hauek erabiltzeko aukeren inguruan hausnartu da. Honen harira, herri
desberdinetan parte-hartze prozesuak burutu direla ikusi da, baina orokorrean momentuan
dinamikarik martxan ez dagoenez, bide hau ez erabiltzeko erabakia hartu da. Hortaz,
aipatutako inprimakian zehaztutako eragile zein pertsonei gonbidapena posta elektronikoz
eta telefonoz luzatu diete PAISAIAk eta DEBA-GARAIAk.
Horrez gain, eskualde bakoitzean herritarrek gehien erabiltzen dituzten
komunikab ideak identifikatu dira (GOITB, Arrasate irratia, Oñati irratia, Goiena irratia,
Kontzejupetik aldizkaria, Mondraberri aldizkaria, Arteman komunikazioa, Goiena taldea,
Diario Vasco eta Noticias De Gipuzkoa). Identifikatutako hedabideei proiektuaren berri
ematen duen prentsa oharra helarazi zaie, baita saioen deialdiak eta saioak burutu
ondorengo oharra ere. Hau guztiaz gain, proiektuaren berri emateko elkarrizketak burutu
dira hainbat komunikabidetan. Beraz, eskualdeko komunikabideak ere inplikatu dira
proiektuaren berri zabaltzen, eta oso eskertzekoa izan da haien laguntza ekimenaren
oihartzuna zabaltzeko.
Sa ioen deia l diak herriz herri zabaltzeko udalen laguntza eskatu da (ohiko tokietan
triptiko eta kartelak jartzeko eta izan zitzaketen posta elektronikoko taldeei zabaltzeko),
baita udal ordezkariak saioetara gonbidatu ere. Gainera, proiektuan interesa izan zezaketen
eragileak (lehen sektoreko ekoizleak, turismoari eta aisiari lotutako jarduera ekonomikoen
ordezkariak, kultur eta natur ondarearen kontserbaziorako elkarteak, landa eremuan
burutzen diren kirolen elkarteak, herritarren elkarte eta taldeak, etab.) gonbidatu dira posta
elektronikoz eta telefono deien bidez.
Beraz, deialdia burutu aurretik, triptikoak, kartelak eta prentsa oharrak prestatu dira. Horrez
gain, DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartearekin eta Debagoienako Turismo
Mankomunitatearekin saioetarako mater ia la prestatu da (eskualdeko landa-paisaien
inguruko informazioa, eskualdeko ibilbideen mapak eta abar). Bestetik, PAISAIAk saioetan
erabiltzeko aurkezpenak, paisaiaren behaketarako fitxa eta fitxaren adibide praktiko bat
prestatu ditu.
Azaldu bezala, parte-hartzea eskualdeko bi sa i oen bidez bideratu da, hurrengo atalean
hauetan landutakoa zehazki azaltzen den bezala. Dena den, prestatutako mater ia la
saioetan bertan azaldu eta banatzeaz gain, DEBA-GARAIA Landa Garapen Elkartearen web
atarian eskuratzeko moduan jarri dira ere, eta saioetan parte hartu dutenei zein deialdia
luzatu zaienei posta elektronikoz helarazi zaie. Bi saioen artean hogeita bat egune ko
epea utzi da, partaideek burutu beharreko ariketa egin ahal izan dezaten, ariketa hori baita
lanaren mamia.
Fase honi bukaera emateko, saioetara bertaratutakoen paisaiaren behaketa f i txak zein
etorri ez direnenak posta elektronikoz jaso , landu eta azter tu egin dira. Azkenik, fase
honetan landutakoaren emaitzak aurkeztutako txosten honetan jaso ditugu.
Txostenaren lehen zirriborroa PAISAIAk prestatu du, eta saioetan parte hartutako pertsona
guztiei helarazi zaie haien ekarpenak eta zuzenketak jasotzeko. Horrela, behin betiko
txostena itxi da, eta lanen hurrengo faseari ekin zaio, aztertutako eskualdeko paisaietan
ekintzak proposatzearen ingurukoa.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 28
2.3. E skualdean ospatutak o par te - har tze sa io ir ekien datu or okor r ak
Aurreko atalean aipatu den bezala, Debagoienan bi saio burutu dira, 2012ko irailaren 20an
eta urriaren 4an Ar antzazuko elkar tean (Oñati). Lehenengo saioan hogeita zor tz i
pertsonek hartu dute parte, bigarren saioan, aldiz, hogeita lauk.
Lehenengo sa ioa
proiektuaren azalpen
labur batekin hasi da,
bertaratutakoak
kokatzeko helburuarekin.
Jarraian, partaide guztien
artean paisa iar en
kontzept ua landu da,
eta paisaiaren inguruko
kontzeptu hori Europako
Paisaiaren Hitzarmenak
(«The European
Landscape Convention»,
d. g.) proposatzen duen
definizioarekin alderatu
da, biek bat egiten dutela
agerian utziz. Ondoren,
eskualdeko paisaiari buruzko datu or okor batzuk eman dira, partaide bakoitzak egin
beharreko ariketa pertsonalerako erabilgarri suertatuko direnak. Saioaren hurrengo atalean
paisaiaren behaketarako PAISAIAk diseinatutako f i txa betetzeko ar gibideak eman dira.
Azalpen horien bukaeran, partaide bakoitzak aztertuko duen paisaia auker atu du, eta
mapa batean gutxi gora-behera kokatu du.
Bigar r en sa ioan , aldiz, egindako lana komunean jar r i da eta ondorio orokor batzuk
atera dira eskualdeko landa-paisaien balioen eta etorkizunaren inguruan. Hasteko, 6-8
pertsonez osatutako taldeetan banatuta, partaide bakoitzak aztertutako paisaia aur keztu
du, eta fitxan jasotako alderdi nabarmenenak azaldu ditu, behatutako paisaiak bere
ikuspuntutik dituen balioak azpimarratuz. Azalpen horien inguruan sortutako eztabaidak
agerian utzi du bakoitzak balio desberdinak ikusten dituela paisaian, hau da, lurraldearen
zati bera behatu arren, pertsona bakoitzak paisaia desberdina ikusten duela, bakoitzak bere
esperientzien galbahetik iragazten duelako begiek ikusten duten hori. Hori horrela izanda
ere, taldeak eskualdeko baserri-paisaien ezaugar r i nabar menen inguruan eztabaidatu
du, guztien artean antzemandako balioak batera jarriz.
Ondoren, eskualdeko baserri-paisaiek aurrean dituzten er r onkak identifikatzeari ekin zaio.
Horretarako, 2025 muga gisa jarrita, parte-hartzaileek irudika dezaketen ikuspegi
positiboena eta negatiboena deskribatu dira, bakoitzaren hiru ezaugarri izendatuz. Ikuspegi
positiboenak baserri-paisaien potentzialak eta aukerak agerian utziko dituzte, eta ikuspegi
negatiboenak, aldiz, baserri-paisaiek dituzten mehatxu eta arriskuak.
Saio hauetan sortutako eztabaiden eta emaitzen berri dokumentu honen hurrengo atalean
ematen dugu, orain arte metodologia eta urratsak besterik ez baititugu azaldu.
Lehen parte-hartze saioa Arantzazun. Egilea: Agurtzane Diaz
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 29
3. E SKU ALD EKO L AND A -P AISA IAR E N EZA UG ARR I OR OKO RRAK
Txostenaren atal honetan lehen sa ioan azaldutako informazioa bildu eta zabaldu da,
f i txar en atalen izenburuei jarraituz. Horrela, proiektuan zehar bildutako fitxen edukiak
hobeto uler daitezke, eta etorkizunean eskualdeko paisaien azterketa berriak egiteko
oinarrizko informazioa jaso da.
3.1. E gungo landa - pa isa ie i bur uzk o ha inbat datu
3.1.1. GEOLOGIA ETA ERLIEBEA
Debagoiena eremu menditsua da, nahiz eta orokorrean altitude ertaineko lurraldea izan,
Arabarekin (Aizkorri eta Elgea mendizerren inguruan) eta Durangaldearekin (Udalaitz-
Urkiola inguruan) muga egiten duten guneetan salbu. Eskualdean Zaraia, Elgea, Urkilla,
Aizkorri eta Altzania mendilerroak ageri dira; hauen artean Aitxuri eta Aratz tontorrak dira
nabarmenenak.
Horrez gain, Debagoienan Kantauri-Mediterraneoko ur en banaler r oa ere badago.
Eskualdea Deba iba iar en goiko haranaren inguruan egituratzen da eta hau Oñati,
Antzuola, Aramaio, Angiozar eta Ubera haranekin elkartzen da.
Bestalde, mendiguneak erliebe malkartsua du eta haren gainean, for ma kar st ikoen
multzoak garatu dira (Senderismo Euskadi, d. g.). Eskualdea, hir u er emu
homogeneotan bana daiteke: Bergaraldea (Deba ibaian behera eta Uberako
ibaiadarrarekin elkartzen den zonaldea), Oñatialdea (Oñati errekaren ibarra hartzen duen
eremua) eta Leintz Bailara (Deba ibaiaren goi-ibilgua hartzen duen zonaldea, eta isurialde
mediterraneoa duten Olaeta eta Albinako arroak) (Toledo taldea, 2005a).
Lurraldearen gehiengoa behe kretazikoko materialez osatua egon arren (Aptiar, Albiar eta
Cenomaniarrekoa), Bergarako lurren gehiengoan, Elgetan eta Antzuolan, goi Kretazikoko
basaltoaren azaleramenduak agertzen dira nonahi (Toledo taldea, 2005a).
Ondoren, beren bal io geolog ikoengat ik edota geomorfologikoengatik nabarmentzen
diren guneak biltzen dira: Eguarbizta haitza, Ugarriaga Azpikoko faila eta bretxa tektonikoa,
konplexu karstikoak (Udalako konplexua, Aizkorriko konplexua, Araotzeko arroila),
Arantzazuko harana, Zañartu, lerradurak (Maringokoak, Leintz Gatzagakoak), aldapak
(Kurutzebarrikoa, Orkatzategikoa, Aloñakoa), Gesaltza-Zelaizabalgo hobia, Arlabango alubial
esekia, dolinak (Degurixakoa, Bioxkorniakoa, Alabitakoa) eta Arrikrutzeko haitzuloa (Toledo
taldea, 2005b).
3.1.2. KLIMA ETA URAREN ERAGINA PAISAIAN
Eskualdeko kl ima , Euskal Autonomia Erkidegoko isurialde atlantikoan aurkitzen den
berbera da, hots, klima epel hezea edo atlantikoa. Tenperatura epela da, bataz beste 14ºC -
koa izanik. Ozeano Atlantikoak eragin nabarmena du, hortaz, gaueko eta eguneko
tenperatura-bitarteak edota uda eta negukoak ez dira nabarmenak. Prezipitazioaren aldetik
oso euritsua da eta urteko batez besteko prezipitazioa 1200-2000 mm bitartekoa da. Euri-
erregimen hori orografiak eta itsasotik hurbil egoteak baldintzatzen du. Izan ere, lurraldea
zeharkatzen duten aire masak mendikateekin topo egiterakoan euriteak sortzen ditu
(Euskalmet, 2005).
Eskualdea Deba haranaren gune garaiaren inguruan antolatzen da, eta Deba iba iak eta
bertan jatorria duten Ar amaio eta Oñati iba iek egituratzen dute (Toledo taldea,
2005a).
Lur azpiko ur ak , hautemateko zailak badira ere, eskualdean kare-harrizko materiala,
dolomita, konglomeratuak eta material alubialak agertzen diren lekuetan egoten dira.
3.1.3. LURZORUAREN ERABILERAK
Debagoienan lurren %3a egoitza eta jarduera ekonomikoetara zuzendua dago eta beste %3
bat azpiegiturek hartzen dute. Beraz, eskualdearen lur er emu nagusiena landa -
er emuak osatzen du, lurraldearen %94a hain zuzen ere. Landa eremuko lurzoruaren %72
inguru basogintzarako erabiltzen da maldak direla eta. Azalera honen %70a koniferoek
hartzen dute (batez ere intsinis pinua), %3 inguru eukaliptoak eta %27a hostozabalek
(Gipuzkoan orokorrean %37a). Nekazaritza eta abeltzaintzarako, aldiz, %18 inguru erabiltzen
da, eta azalera honetatik %15a belardiek hartzen dute (Eusko Jaurlaritza, 2008). Azkenik,
lurraldearen %9 inguru erabilera antzuko azalera gisa sailkatzen da (eustat, 2011).
3.1.4. LEHEN SEKTOREA ESKUALDEAN
Debagoienan lehen sektorea garatzeko za i ltasun handi ak daude, industriaren
nagusitasunak nekazaritza jarduera nagusi bezala uztea ekarri baitu, eta gainera presio
handia dago landa lurretan (Deba-Garaia Landa Garapenerako Elkartea, d. g.). Lehenengo
sektorean aritzen direnen %95ak dedikazio mistoa du. Basogintzan, aldiz, oraindik ere
aktibitatea oso handia da. Gaur egun, basogintza, nekazaritza eta abeltzaintzako
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 30
azpisektoreek eskualdearen lanpostuen %0.7 sortzen dute, eta Gipuzkoako batez
besteko tasaren azpitik dago, beraz, Gipuzkoan %1a sortzen baitute (eustat, 2010) (Datos
económicos y sociales Alto Deba, 2012).
Debagoienan ez dago nekazaritzarako ahalmen handiko lur zor u askorik; gainera, lurzoru
horietako asko desagertu egin dira hirigintzaren presioaren ondorioz (etxebizitzak, industria,
ekipamenduak, azpiegiturak eta abar). Bestetik, nekazaritzarako erabili ezin diren eta
hirigintzaren garapenerako egokiak diren lurrak oso urriak dira.
Esplotaziorako eraikuntza isolatuak kokatzen diren eremuetan, lur horien
apr obetxamendu inte nts i boa gertatu da. Ustiapen horiek nekazaritza-erabilerak
(baratze-laborantza eta bazka-laborantza) belardiekin txandakatzen dituzte.
Lehen aipatu bezala, lehen sektoreak lurraren %31.29 hartzen du eta honen %7.14a
nekazaritzarako lurrak dira. Eskualdean, azalera osoaren %0.058a soilik erabiltzen da
laborantza intentsiboa egiteko: 7 ha Arrasaten, beste 7 ha Oñatin eta beste zenbait beste
udalerri batzuetan (Eptisa Cinsa, 2010).
Nekazaritzarako balio handia duten lur zor uen babesa eta kokapenari dagokionez,
eskualdean bi egoer a bereizten dira: lurraldearen gehiengoan ematen den egoera, hau
da, ia mota horretako lurrik ez duen eremua eta Aramaio ingurua, non nekazaritzarako
ahalmen handia duten lurzoru-erreserbak aurkitzen diren (lurzoru nagusiki alubialak)
(Toledo taldea, 2005b).
Dena den, lehenengo sektoreak eskualdeko lanpostuen %0.70a bakarrik sortzen duten
arren, Debagoienako lur rar en %80a landa- er emua da. Beraz, esan daiteke, lagun
gutxi batzuek mantentzen dutela lurraldean gehien hedatu eta eskualdean ezagutzen den
paisaia (Deba Garaia LGE, d. g.).
3.1.5. LANDAREDIA
Inguru honetako landaredi bereizgarria pagadiz eta ameztiz osatua dago, nahiz eta
haritz batzuk ere ageri diren. Baso-landaketak eta belardiek paisaia modu oso nabarmenean
aldatu dute, baita berez bertan hazi daitekeen landaredia ere (Senderismo Euskadi, d. g.).
Goi-ibarraren inguruetan kontserbazio-egoera ezin hobea dute ibar - basoek . Haltzadia
eta pagadietan integratzen den horren aldaera menditarra dira nagusi bertan. Dena den,
Leintz Gatzaga inguruan belardiak eta baso landaketak nagusitzen hasten dira eta haltzadia
zuhaitz-zerrenda estu batera mugatzen da.
Eskoriatzatik behera, Deba ibaiaren degradazioa handia da eta erriberako basoa ia
desagertu egiten da. San Prudentzio ingurua egoera horren salbuespena da; izan ere,
hegaleko haltzadiek eta hariztiek balio aipagarria dute oraindik ere (Eptisa Cinsa, 2010).
3.1.6. POPULATZE-EREDUA ETA ERAIKUNTZA TRADIZIONALAREN EZAUGARRIAK
Debagoienako populazioa Ar r asate eta Ber gar a hiri-eremuen inguruan polarizatzen da,
bi nukleo nagusi osatuz. Hala ere, eskualde-egituran garrantzi handiko beste herri-gune
batzuk ere badaude, hala nola Oñati , Ar etxabaleta eta E skoriatza .
Har ana hondoetan bizi da biztanleen gehiengoa eta bertan ere metatzen dira
ekonomia-jardueretako ia erabilera guztiak; ondorioz, haranak guztiz aseta daude.
Mendialdea, aldiz, lehen sektoreko jarduerekin lotzen da, Antzuola, Elgeta eta Leintz
Gatzagako herrietan izan ezik.
Eskualdeko populaz i oa k egitura gaztearen ezaugarri demografikoak ditu, baina
populazioak berak beher a egin du. Joera hori, ordea, ez dator bat inguruko enpresa-
dinamika handiarekin eta enplegu ahalmenarekin. Desoreka nabarmena dago biztanleen eta
ez-biztanleen fluxuetan enpleguari dagokionez. Izatez, bertako 3.000 lanpostu inguru
eskualdean bizi ez diren langileek betetzen dituzte (Toledo taldea, 2005b).
Baserri edo eraikuntza tradizionalaren er eduar i dagokionez, gaur egungo baserri eredua
XVIII-XIX. mendeetan sortu zela esan daiteke. Honen material nagusia hareharria edo
kareharria zen. Hala ere, harlana, haritz egurra eta teilak ere erabiltzen ziren. Ekialdera
begira eraikitzen ziren eta bi edo hiru solairu izan ohi zituzten. Aurreko erdialdean familia
bizi zen, atzealdean, suhesi batez banaturik korta eta sabaia kokatzen ziren (Txelu Angoitia,
d. g.). Beste ezaugarri adierazgarriak, arkuak, bihitegi eta egurrezko tailak dira, hauek
familiaren baliabide ekonomikoen erakusle gisa hartzen ziren (Ezquiaga Arquitectura
Sociedad y Territorio S.L., 2002; Santana & Otero, 1993).
XVIII. eta XIX. mendeetan, jabeek baserri zaharrak zatitan banatzeko joera hartu zuten, bi
etxebizitza sortuz batetik. Honen adierazle, maiz baserri baten alde bat konponduta eta
bestea zaharkitua ikus daitekeela. Aldi berean, mende hauetan, zurak protagonismoa galdu
zuen.
Aipatutakoaz gain, bost baser r i er edu aurki daitezke, garaian garaiko egoerak zirela eta
(Santana & Otero, 1993). Lehena, ber pizkunde gar a iko baserriek osatzen dute. Hauek,
lau paretak harrizkoak dituzte eta beraien egitura dela eta antzinako dorretxeekin nahastu
izan dira maiz. Baserri hauek ez dute ezkaratzik, ezta aterperik ere, eta leiho oso gutxi
zituzten.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 31
Bigarrena, zutoizko zur a jea zuen baserri eredua da. Hauek, fatxadaren zurajearen
zutoiak agerian dituzte. Horrez gain, beraien eraikuntza eta egurrezko zutoiak zirela eta
garaiera altuagoa har zezaketen. Baserri mota hauetan, besteetan ez bezala, ez da pieza
kurbaturik agertzen.
Hirugarren lekuan, zur ezko baser r iak daude. Hauetan, fatxada nagusiko zati bat
egurrarekin itxita aurkitzen da. Ezkaratza dute eta atzeko eta alboko paretak harlanezkoak
dira.
Laugarrenak, ar kupedun ez kar atzeko baserriak ditugu. Hauen jabeak nekazari
dirudunak izaten ziren, eta arkuak honen erakusle izaten ziren. Baserri eredu hau,
Iparraldeko hargintza ofizioaren garapenarekin lotuta dago eta garaiera altuagoa har
zezakeen.
Azkenik, ezkar atz ik gabeko baser r iak aurkitzen dira. Hauek XIX. mendekoak dira.
Materialaren kalitatea xumeagoa izan ohi zen. Leiho handiak dituzte eta tximiniazko
sukaldea.
3.1.7. AZPIEGITURAK ESKUALDEAN
Eskualde-egitura honetako biztanleria oso herri-gune gutxitan kontzentratzen da, eta herri-
gune hauek nahiko ongi konektatuta daude err epide- sar ear en bitartez. Inguruko
errepide nagusienak, GI-627, GI-632, A-1 eta A-8 dira.
Debagoiena osoko ur- hor nidur ar en kudeaketa udalaz gaindikoa da (Gipuzkoako Ur
Kontsortzioa), eta Urkulu, Albina, Aixola eta Urrunaga ur tegietan biltzen dira lur gaineko
urak (Iñola, Olaeta eta Urkiola ibaiek Araba Erdialdeko eremu funtzionalean dagoen azken
urtegi honetara isurtzen dituzte urak). Egungo Urkulu, Leintz Gatzaga eta Albixuko edateko
uren ar aztegiak aurkitzen dira Debagoienan. Hondakin-uren Epele eta Mekolalde
araztegiak ere kokatzen dira eskualdean.
Bestalde, lurraldea zeharkatzen duten hir u zer bitzu- sar e handi daude, gas naturaleko
sarea, argindar sarea eta telekomunikazio sarea. Horrez gain, lur r a ldean hamar
zentr a l hidr aul ik o txi k i daude. Gainera, Elgeako mendiguneko par ke eol ikoko
instalazioak garatu dira, eta instalazio honen zati batek eskualde barruan kokatzen da.
Azkenik, Akei, Unión Cerrajera (labe garaiak) eta Epele dira Debagoienan dauden hir u
zabor tegiak (Toledo taldea, 2005b).
3.1.8. AZTARNA HISTORIKOAK LANDA-PAISAIETAN
Debagoienako eskualdeak ondar e ar keologiko eta paleont ologi ko aberatsa du, eta
horren barruan nabarmen daitezke Aizkorriko gune megalitikoa eta Elgea-Artiako gune
megalitikoa. Biak monumentu-multzo kategoriarekin kalifikatuta barne hartzen dira Kultura
Ondasunen Erregistroan (Toledo taldea, 2005b). Horrez gain, gertuagoko garaiko eta
baserrietako bizimoduaren lekuko diren aztarnak ere aurki daitezke.
3.2. Landa - pa isa iar en eboluz i o hist or ikoan er agin duten faktor eak
Lehenengo sektoreak historian zehar jasan dituen aldaketak izan du eragin gehien landa-
eremuko paisaian. Azkeneko urteetan, Debagoienako lehen sek tor eak beher a egin du
nabarmen. Gaur egun oso gutxi dira dedikazio osoa ustiapenari bideratuta duten baserriak,
nahiz eta geratzen diren gutxiak geroz eta aurreratuago, espezializatuago eta
profesionalagoak diren. Ustiapen mistoa , hau da, nekazaritzaz aparte beste jarduera bat
daukan baserria (batez ere industrian, hau izaten da jarduera nagusia eta ez baserrikoa),
berriz, ugaria da oraindik eta hauetan dedikazioa geroz eta txikiagoa da.
Lehenengo sektorea egoera honetara ekarri dituen bi faktor e nagusi daude. Lehena,
bai lar ar en estutasuna da, honek lur lauen gabezia ekartzen baitu eta ondorioz hauen
erabilera errentagarriagoak diren aktibitateetara bideratzera eramaten du, hala nola,
industria eta etxebizitza. Hau XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera oso agerikoa izan
da, izan ere, landa lur askotan industriak eraiki ziren.
Lehenengo sektorearen gainbehera ekarri duen beste faktoreetako bat, eta beraz landa-
paisaiaren eraldaketa suposatu duena, industr iak eta kooper at ibismoak eskualdean
duten indarra izan da, batez ere industrializazio garaitik aurrera. Hauek konpetentzia
izugarria egin diote lehen sektoreari, eta egiten jarraitzen diote. Presio fisikoaz gain, lehen
sektorerako lan esku gabezia ere ekartzen du industrian dauden lan baldintza hobeak direla
eta (ordutegi hobeak, lotura gutxiago, inbertsio txikiagoak, etab.) (Deba-Garaia Landa
Garapenerako Elkartea, d. g.).
Beraz, XX. mendeko lehen erdira arte eskualdeko egitura ekonomikoaren ardatza izan zen
lehenengo sektorearen gainbehera eragin zuten faktoreak eskualdearen garapen
ekonomikoa eta bereziki industrializazio garaia izan ziren. Garai hartan, nekazaritzarako
lursail ugari galdu eta desoreka handiak sortu ziren (Deba Garaia LGE, d. g.). Gainera, baso
azaleraren %72.2-a koniferoek hartzea hedapen industriarekin lotua dago zuzen-zuzenean
ere. Industrian lan egiten zuten baserritarrek ez baitzuten lurra lantzeko denborarik ez eta
lurrei etekin bat ateratzeko formula hau jarraitu zuten, eta jarraitzen dute oraindik ere.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 32
4. E SKU ALDEK O LA NDA- PA ISAIE N B ALIO NAB ARM EN AK ID EN TIF IK ATZ EK O SA IOE N EM AIT ZAK
Metodologiaren atalean aipatu den bezala, landa paisaia esanguratsuenen balioak
identifikatzeko sa io pr akt ikoak burutu dira. Lehenengo sa ioan , paisaiaren inguruko
kontzeptu orokorrak landu eta fitxari buruzko argibideak eman dira. Ondoren, parte-
hartzaile bakoitzak norberarentzat esanguratsu den paisaia aukeratu, eta lehen azaldutako
behaketa f i txar en laguntzaz aukeratutako guneen analisia egin du, paisaiaren bal io eta
zentzua aztertzeko.
Beraz, txostenaren hasieran esan den bezala, proiektu honetan ez da eskualdeko paisaiaren
azterketa integrala burutu, baizik eta eskualdetik proiektuan parte hartu duten eragileentzat
garrantzitsuenak eta esanguratsuenak diren paisaienak soilik. Horri guztiari behaketa
eskualdeko er agi leek egin dutela gehitu behar zaio; horrela, eskualdeko
ikuspeg it ik egindako azterketa bat izan dela bermatzen baita.
Bildutako paisaiaren behaketa fitxa guztiak eranskinak biltzen dituen argitalpenean jasota
daude, eta atal honetan fitxetan biltzen diren datuen s intesia egingo dugu.
4.1. Pr oiektuar en fase honetan eskual dean azter tutako landa pa isa iak
Ondoren, Debagoienan aztertu diren hogei landa-paisaien behaketa f i txetan
oinarritutako azalpen txiki bat aurkezten dugu paisaia bakoitzerako.
4.1.1. LEINTZ GATZAGAKO PAISAIA
Fitxa honek Leintz Gatzaga inguruko ibilbide batetik behatzen den paisaia jasotzen du.
Ibilbide hau autoz, oinez zein gurpil-aulkiz egin daiteke.
Bildutako datuen arabera, paisaia honen izaerar en erantzule nagusiak landaredia
eta lehenengo sektorea dira. Dena den, lurzorua paisaia honen elementu nabarmen gisa
identifikatu da ere. Nahiz eta azken hau biluzik ez egon, hau estaltzen duten orbelak eta
goroldioak paisaiaren izaeran eragina dute.
Landar ediar i dagokionez, basoa da formaziorik ugariena. Harizti landatuak dira nagusi,
nahiz pagadiak ere aurki daitezkeen. Gizakiak landatutako basoak izanik, zuhaitzak
lerrokatuak daude. Baso mota hauek, urtaroen arabera paisaian aldaketa nabarmenak
sortzen dituzte. Batez ere koloreetan antzematen da hau, berde, gorri eta hori tonuetatik
igarotzen baita, gris kolorea hartuz (zuhaitzek hostoa galtzen dutenean), udaberrian berriz
ere berdea nagusitu aurretik.
Lehenengo
sektor eak duen
eragina, basogintzak
sortzen du batez ere.
Izan ere, aipatu bezala
basoa da landaredi
mota hedatuena eta
hau erregulartasun
batekin ustiatzen da.
Paisaian beha daiteken
asaldadura bakarra
baso ustiakuntzarako
egindako bideak dira.
Inguruan
abeltzaintzaren
presentzia beha daiteke
ere, negu partean
zaldiak eta behiak
ikusiz.
Paisaia heze xamarra den arren (goroldio ugaria horren adierazle da), ez da haizerik
egoten. Honek ahalbidetzen du bertan aurkitu daitezken baso landak egotea, izan ere egiten
den ustiaketaren helburua tantaidiak dira, hots, zuhaitz zuzenak, eta haizerik balego hau
zailduko luke. Aldi berean, baso mota hauek egiteko guneak nahiko lauak izaten dira, eta
beraz, inguru aldapatsua izan arren aztertutako ingurua ez da maldan kokatzen. Bestalde,
er l iebeak paisaiara forma borobilduak ekartzen ditu, bertatik Deba ibaia igarotzen da eta
gertu Urkuluko errekak sortzen dituen meandroak aurkitzen dira.
Behatzaileak paisaiak sortzen dizkion sentimendue n pisua baxutzat hartu arren, bere
haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenak dakarzkio burura eta poza sentiarazten dio. Horrez
gain, bere amonak kontatutako ipuinak bertan kokatzen ditu. Inguru lasaia da; hosto eta
egur usaina, zein orbel eta errekaren hotsak hauteman daitezke.
Bestalde, Leintz Gatzagari buruz beste f itxa bat bete da ere. Honetan, urak, erliebeak,
lurzoruak, basogintzak eta paisaiak sortutako sentimenduek paisaian duten garrantzia
azpimarratu da, elementu hauek guztietarako hainbat leku eta ekimen aipatuz, baita hain
garrantzitsutzat hartu ez diren elementuentzat ere.
Leintz Gatzagako paisaiaren argazkia. Egilea: Aitziber Gorosabel.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 33
4.1.2. SAN JUAN ERMITA INGURUKO PAISAIA
Paisaia hau, San Juan ermita (Bergara) inguruan behatzen dena da; bertara oinez, bizikletaz
zein autoz iritsi daiteke, hala ere ermita barrura sartzeko aukerarik ez dago.
Behatzailearen
arabera, paisaian
agertzen diren
elementuen
pisua
or ekatua da.
Bertan, erliebea,
landaredia,
eraikinak eta
elementu
historikoak dira
elementu
nagusienak, nahiz
eta, lehenengo
sektoreak,
azpiegiturek eta
paisaiari lotutako
sentimenduek
ere eragin
nabarmena duten honen izaeran.
Inguruan, mendiek sortutako for ma bor obi lak dira nagusi. Bestalde, tarte batzuetan
lurzorua biluzik aurki daitekeen arren, gehiengoan landarediz estalia dago. Honen baitan
ustiatutako basoak dira nagusi, nahiz eta sastrakek zein belardiek hartzen duten azalera
nabarmena den ere. Azken hauetan, behiak eta ardiak beha daitezke normalean.
San Juan ermita bailaran agertzen da, baina ez honen hondoan. Eraikuntza hau, inguruan
dauden gainontzekoak bezalaxe bertako harriak erabiliz eraiki zen, tokiko ezaugarriak
mantenduz. XIV-XV mendeko eraikuntza da eta elizaren gainaldean, lehen eskola etxea izan
zena dago. Ermita barruan, egoera onean dagoen XIV-XV. mendeetako amabirjina aurki
daiteke. Dena den, esan beharra dago, eraikin honek sute bat pairatu zuela eta ondorioz
teilatuaren egoera kaxkarra dela. Aipatzekoa da, eskualdean San Blas ermitan zein Eliza
Handia bezala ezagutzen denenean, garai horietako amabirjinak aurkitzen direla ere.
Horretaz gain, paisaian beha daiteken azpiegitur a bakarra ermita aurretik igarotzen den
bidea da, hormigoizkoa da eta paisaiarekin bat ez dator bat behatzailearen iritziz.
Azkenik, fitxa betetako pertsonarengan inguruak sortzen dituen sentimenduak paisaian
pisu nabarmena hartzen duen elementu gisa identifikatu dira. Izan ere, honi haurtzaroko
pasarteak gorarazten dizkio (bertan zegoen beheko suaren irudia datorkio burura),
aipatutako eskolan ikasi baitzuen.
4.1.3. BERGARAKO GERRIKO BIDETIK BEHATUTAKO PAISAIA
Paisaia honen behaketa SL-GI 38 ibilbidetik egin da (zati batean trenbideak utzitako bidetik).
Honek, Bergarako hirigunea inguratzen du mendien magaletatik igaroz.
Paisaia honetan landaredia da elementu nagus iena , nahiz eta erliebeak eta lehenengo
sektoreak ekarpen
nabarmena egiten
dioten inguruak duen
izaerari.
Hirigunea belardiek,
hariztiek eta pinudiek
inguratzen dute.
Baserrien ondoan
baratzak ikus daitezke
eta paisaian zehar
barreiaturik
sastrakadiak (hauek
gero eta ugariagoak
dira). Beraz, hariztien
kasuan izan ezik,
leheneng o
sektor eak egiten duen paisaiaren ustiaketa erabatekoa da. Behatzaileak aipatzen duenez,
lur eremu horietan ekoitzitakoa garrantzitsua izan da populazioaren sostengurako. Lekuan,
behiak dira topatzen diren azienda ohikoenak. Dena den, azken urteetan baso-landaketek
belardiak nola ordezkatu dituzten ikusi da, baita abeltzaintzaren beherakadaren ondorioz,
sastrakaz betetzen ari diren belardiak ere (aipagarria da Angua aldean ematen ari dena).
Esan beharra dago, bertako biztanleen etxebizitza eredu ohikoena baserria dela, nahiz eta
txalet batzuk ere eraiki izan diren azken aldian. Lekuan aurki daitezkeen azpiegitur ak
antena eta argindar sarea dira, hauek inguruaren hautematean eragina sortuz.
E r l iebear i dagokionez, honek forma borobildu leunak dakartza paisaiara, nahiz eta
batzuetan aldapa gogorrak agertzen diren ere. Hauek azaltzen diren inguruetan kontraste
nabariak sortzen dira bailararen hondo lauarekin. Bestalde, behatutako inguruaren
San Juan ermita eta bertatik beha daitekeen paisaia. Egilea: Amaia Zabaleta.
Bergarako gerriko berdea. Egilea: Gipuzkoako mendizale federazioa.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 34
ekialdean, Goiazoko San Martzial inguruan, kobazuloak eta Bergarako gune kar st iko
bakarra agertzen da. Bertako kareharriak eta ipar-ekialdean, Angua inguruko basaltoek,
paisaiaren nortasunean eragina dute.
Ondar e kultur a lar en ikuspegitik, garrantzitsuak diren elementu historikoak aurki
daitezke, Zupide, Lamanontorre edota Agirreko garaiaren kasuan. Horretaz gain, lehen bide
hartatik igarotzen zen tr enbideak historia berezia dauka eta bide ondoan Moiua dorrea
aurki daiteke. Bestalde, San Martzial erromeria Bergarako jai nagusienetako bat da eta
Unamunok XX. mendean deskribatu zuen. Halaber, bertan iturri bat kokatzen da, eta honen
urak gaixotasunak sendatzen zituela uste zen.
Azenik, behatzaileak paisaiek eragindako sentimenduek izan dezaketen pisua zehazten
ez badu ere, hausnartzeko jarrera bultzarazten diola aipatzen du (historiaz, gizarteaz,
jasangarritasunaz, etab.). Hautatutako inguruan, natura, abeltzaintza, senti daitekeen
lasaitasuna eta hirigune zein industrialdeen ikuspegi panoramiko zein zarataren artean
sortzen den kontr aste nabarmena antzematen da.
4.1.4. PAGOLA-LOIDIKO PAISAIA
Bildutako datuak Bergarako lurretan dagoen Pagolatik Loidira doan ibilbidetik behatutako
paisaiarenak dira.
Fitxaren egilearen arabera, landaredia da elementu nagusien a paisaian, gainontzekoek
pisu ertaina edo baxua hartuz.
Egindako ibilbidean zehar, sastrakadia, belardia eta basoa beha daitezke, landar ediar i
dagokionez. Ipar magaletan basoa da nagusi, pagadi helduak eta pinudiak tartekatzen
direlarik. Hego magalean aldiz, belardi eta sastrakadiak (otadiak eta txilardiak) ugaritzen
dira. Beraz, kontraste nabaria sortzen da bi magalen artean. Aldi berean, urtaroek ere
paisaiara aldaketak eta kontrasteak dakartzate.
Bestalde, erliebea, ura, lehenengo sektorea, azpiegiturak, elementu historikoak eta
sentimenduek pisu er ta ina hartzen dute. Mendiek forma borobilduak ekartzen dituzte
paisaiara nahiko malda gogorrekin baina kontraste berezirik sortu gabe. Ipar magalean iturri
ugari agertzen dira eta basoan hezegune txikiak sortzen dira. Hegoaldeko magalean aldiz
uraren presentzia askoz murritzagoa da. Horretaz gain, ibilbidearen zati bat Bergarako herri-
gunera ura eramateko XIX. mendean eraiki zen ubide artifizialetik igarotzen da. Hau beha
daitekeen azpiegituratako bat da, eta paisaiarekin bat egiten duela esan beharra dago.
Gainera, elementu historikotzat hartzen da ere, eta inguruan topa daitezkeen elur-zuloekin
betera inguruko lehengo garaietako aztarna bakarrak dira.
Aldapa gogorrak direla eta, Loidiko hego
magaleko belardietan, aziendek egindako
bide ugari beha daitezke. Inguru honetan,
abeltza intza da jarduera nagusiena, eta
aipatutako hegoko larreak mantentzen
dituena. Basogintzaren eragina, ordea, ez da
oso nabaria; basoetan pagadia nagusi da, eta
bertan ematen den baso ustiaketa ez da
handia.
Paisaia honetan ez da ia eraikinik behatzen
eta aipatutako ubidearekin erlazionatuta
zeudenak bertako materialekin egindakoak
dira. Aldiz, hegoaldeko belardiei lotuta,
ustiapen handi bat beha daiteke. Hau
paisaian dagoen beste azpiegituretako bat
da, eta inguruan topa daitekeen argindar
sarea da azkena.
Sent imendue i dagokionez, behatzaileari
paisaiak lasaitasuna eta natura garbian
egoteko sentsazioak sortzen dio. Bertan
basoko soinuak zein usainak (orbela, egur
hezea eta abar) antzeman daitezke. Aldi
berean, paisaian agertzen den ubideak, Bergarara ura eramateaz gain, argindarra ere
sortzen zuen bere garaian. Beraz, herriarentzat aurrerakada nabarmena suposatu zuen. Hori
dela eta, behatzaileak pozaren sentimenduarekin ere erlazionatzen du ingurua.
4.1.5. OSINTXUKO BOLUKO INGURUKO PAISAIA
Bergarako Osintxu auzoan dagoen Bolu errotaren inguruan behatutako paisaiaren datuak
biltzen ditu fitxa honek. Bertara autoz edo oinez iritsi daiteke.
Azterketaren datuen arabera, klima, ura, erliebea, eraikinak, elementu historikoak eta
paisaiak sortutako sentimenduak dira honen elementu nagusiak .
Ur ar en presentziak garrantzi berezia hartzen du inguru honetan; izan ere, erreka honek
erdiz erdi zeharkatzen du hautatutako parajea. Hau zeharkatzeko zubi bat dago eta
ibarretan landaredi dentsoa garatzen da. Aldapek sortzen duten haran sakona dela eta
neguan leku lainotsua eta laiotza bilakatzen da.
Pagolatik Loidira doan ibilbidea. Egilea: Iñaki Irizar.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 35
Horretaz gain, er l iebea ezaugarritzen duen elementu nagusienetakoa errekaren arroa da.
Bertan ez dago lurrazalaren forma horizontalik, baizik eta horma bertikalak bi alboetan.
Zerua eta lurraren arteko mugak erliebeak definitzen ditu eta inguru malkartsu honetan,
errota gune estrategikoan
kokatzen da; erreka
bazterrean, alegia. Hau garai
bateko errota zein okindegia
izan zen, eta martxan zegoen
bitartean argindarra
eskuratzen zen bertatik ere.
Paisaian topa daitekeen
eraikin bakarra den arren,
errekan gora eginez gero
beste hiru errota aurki
daitezke eta guztiak bertako
materialekin eginda daudela
nabari da.
Bestalde, harriek,
landarediak, lehenengo
sektoreak eta azpiegiturek paisaian hartzen duten pisua aurreko elementuena baino
baxuagoa izan arren, oraindik ere nabarmena da. Har r iak errekaren arroan zehar
hedatzen dira, baita atzeko mendi batzuetan ere, zein paisaian aurkitzen diren garai bateko
eraikinetan.
Landar ediak beha daitekeen gunearen azalera handiena estaltzen du, pinudiak,
sastrakadiak eta belardiak tartekatuz. Hiru landaredi formazio hauen artean basoak dira
ugarien, basogintza izanik erraz antzeman daitekeen azpisektore bakarra. Honek inguruaren
malkartasunarekin eta honen erabilera mugatuarekin erlazioa izan dezake. Dena den, esan
beharra dago errota martxan zegoen garaietan, inguruko lurrak nekazaritza lurrak zirela
(batez ere zekaleen landaketak).
Azpieg itur ei dagokienez, errota ez da inguruan aurki daitekeen bakarra; izan ere,
errepideak, argindar sareak eta errotaren alboan dagoen putzua topa daitezke. Dena den,
azken hau bertako harriekin eraikia izan da eta ondorioz paisaian integratua gelditzen da.
Azkenik, eta lehen aipatu bezala, paisaiak behatzailearengan sortzen dituen
sentimend uak lekuaren elementu nagusi gisa identifikatu dira. Bertan lasaitasuna suma
daiteke (errekako soinuek sortua) eta garai batean leku lainotsu eta hotz hartan gizakiak
egindako ustiaketa imajinarazten dio (aldi berean baserriko ogiaren usaina datorkio burura).
Garai batean, Bergara inguruan 41 errota zeuden eta Osintxun hauetako lau. Hala ere, 50-70
hamarkadetan zehar hauetako asko desagertu ziren. Errotaren inguruan egongo zen
ustiapenak eta zuen jabego konpartituak, behatzaileari auzolanaren ideia dakarkio burura.
Guzti honek tristura, poza eta beldurra ere sentiarazten dizkio. Poza eta tristura, joan diren
garaiak eta pertsonak oroitzerakoan, eta beldurra erreka gainezka doanean paisaia eta
errota bera imajinatzeak.
4.1.6. UBERA AUZOKO PAISAIA
Fitxa honek Bergarako Ubera auzotik antzeman daiteken paisaiaren behaketa datuak biltzen
ditu.
Fitxaren arabera, bertako elementu nagusie na lehenengo sektorea da, nahiz eta
klimak, urak, landarediak eta eraikitze ereduak ere eragin nabarmena duten paisaian.
Lehenengo sekt or ear i dagokionez, abeltzaintzak pisu handia du bertan, ganadua
baserri askotan hazten baita (azienda ugariena behia izanik), ondorioz, belardiak eta
baserrien mantenua bermatzen da. Inguruan azpisektore honi dedikazio esklusiboa
eskaintzen
dion baserri
bakarra dago,
nekazaritzari
aldiz bi.
Bestalde,
ustiapen
txikiak dira
Uberan
aurkitzen
direnak, nahiz
eta pabiloi
gutxi batzuk
ere azaltzen
diren.
Horretaz gain,
baserri guztiek
pinudiren bat
daukatela esan beharra dago. Dena den, lehenengo sektoreak aktibo dirauen arren, soro
asko zelai bihurtu dira, baita batzuk baso ere. Ondorioz, paisaian belardiak eta basoak
tartekatu egiten dira pareko azalerekin.
Osintxuko errota. Egilea: Mari Itziar Urizarbarrena.
Ubera auzoko ikuspegia. Iturria: Jesus Elorza
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 36
Auzoan ur ak presentzia handia du, hiru errekak bertan bat egiten baitute, eta hauei lotuta
hiru errota egon dira funtzionamenduan lehengo garaietan (Errekalde, Errotagain eta Bolu).
Bertako er a ikin ugarienak baserriak dira, eta errotak bezalaxe garai batekoak dira hauek
ere. Auzoak ez du ia hazkuntzarik jasan eta ondorioz etxe berri gutxi eraiki dira, gehienak
baserriko seme-alabek egindakoak dira eta aurretik zeuden baserrien ezaugarriak mantendu
dituzte. E r l iebear en formak leunak eta borobilduak dira eta baserriak magaletan
kokatzen dira sakabanaturik.
Azkenik, esan beharra dago, behatzailea bertan jaiotakoa dela eta, beraz, lotura handia
daukala inguruarekin. Horretaz gain, bertako paisaiak lasa itasuna transmititzen dio eta
lekuan errekaren soinuak antzeman daitezke. Gainera, errekarekin erlazionatuta gaztaroko
oroitzapen asko dauzka. Dena dela, sortutako beste sentsazio bat poza bada ere, erreka
kutsatua egoteak tristura eragiten dio. Bestalde, Uberak gertakari historikoekin lotura du,
1936ko gerrarekin hain zuzen ere, Intxortako frentetik gertu baitago, eta auzoaren goiko
magaletan trintxerak beha daitezke oraindik.
4.1.7. URKULUKO URTEGIAREN INGURUKO PAISAIA
Inguru hau bi behatza i lek hautatu dute eta egindako behaketetan, beste batzuen
artean, landaredia eta lehengo sektorea paisaiaren elementu n agusi gisa zehaztean bat
egin dute. Hala eta guztiz ere, batek bi hauekin batera harriak, elementu historikoak eta
sentimenduak ere identifikatu ditu inguruko izaeraren erantzule nagusi bezala.
Bestearentzat, aldiz, klima eta ura, zein azpiegiturak dira erantzule nagusiak, lehenengo
sektore eta landarediarekin batera.
Azalera gehiena landar ediak hartzen du; behealdean larreak dira ugarien eta pixka bat
igoz gero, formazio nabarmenena basoa da. Honekin erlazionaturik, lehenengo
sektor ear en barnean basogintza indar gehien duen alorra da. Azpisektore honek
aldaketa nabarmenak ekarri ditu paisaiara; izan ere, lehen gaztainondo eta pagadiak baso
hedatuenak baziren ere, gaur egun hauek pinudiekin ordezkatu dira. Dena den,
abeltzaintzak ere pisu nabaria dauka, bertako animalia ohikoenak ardiak eta behiak izanik.
Honek ere aldaketak ekarri ditu, lehen aziendak etxe barruan gordetzen baitziren, eta gaur
egun, aldiz, estalpeak egin dira baserri inguruetan honetarako. Horretaz gain, lehen zeuden
soro ugariak zelai bihurtu dira.
Inguruan ia harr ir ik ez agertu arren, Aitzorrotz eta Kurtzebarriko haitzek behatzaile baten
ustez izaera berezia ematen diote paisaiari. Aipatutako mendiez gain, paisaiaren atze-oihala
osatuz Aloña, Orkatzategi, Ametzueta eta Hiruatx azaltzen dira. Er l iebear en forma
aldapatsua da, eta Urkuluko urtegia bailararen barnealdean kokatzen da. Bestetik, hainbat
errekak bailara zeharkatzen du eta hauek ere maldak sortu egiten dituzte. Atsedenlekua toki
haizetsua bezala
defini daiteke eta
goizean goiz
urtegiko ur-
gainazala behe-
lainoz estalia
aurkitu ohi da.
E r a ikinek tokiko
eraikitze eredua
jarraitzen dute,
auzoak elizen
inguruan antolatuz.
Lehen, baserri
gehienak bailara
hondoan kokatzen
ziren, baina urtegia
egin zenez geroztik
tontor gainetan
kokatu dira. Bestalde, urtegiaren eraginez baserri multzo berri bat eraiki zen arren, paisaian
topa daitezkeen baserri gehienak garai batekoak dira eta hauetako asko berrituak izan dira.
Horretaz gain, orokorrean, baserrien artean zeuden hutsuneak betez eraiki dira etxebizitza
berriak, Aozaratza auzoan eman den kasu batean izan ezik.
Inguruan, elementu hist or ikoe k garrantzi berezia hartzen dute behatzailearentzat,
hauen artean auzo guztietan topa daitezkeen elizak daude, baita Otalako dorretxea edo
garai batean eraikitako baserriak ere.
Sentimendue i dagokienez, berdearen lasaitasuna, bakea, freskotasuna eta mendiek zein
urtegiko urek sortzen duten binomio liluratsua azpimarratzen dute behatzaileek. Bertan
naturako soinu ugari entzun daitezke (txoriak, txantxikuak, ardiak eta abar), baita belar
moztu berriaren usaina zein uraren hezetasuna hauteman ere. Dena den, jai egun eta
asteburuetan urtegiaren ingurua jendez betetzen da eta, ondorioz, giza zalaparta
antzematen da. Behatzailetako bati Urkuluko urtegia egin zireneko garai latzak datozkio
burura; lurren desjabetzea eta horrek sortu zituen arazoak. Biei auzora ekarri zuen
bizimoduaren eta paisaiaren aldaketa oroitarazten die. Aldiz, bertan ez dauden senideen
oroitzapenen sentimenduak indartsuagoak dira behatzaileetako batentzat. Bestalde,
paisaiaren magikotasuna azaltzen da fitxetako batean, paisaia lasaitzeko erabiltzen dugun
tresna gisa definituz, eta ura, mendi zein kolore berdea izanik tresna honen ezinbesteko
elementu.
Urkuluko urtegia. Egilea: Garazi Etxeberrida.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 37
4.1.8. BEDOÑA-MENDIOLA IBILBIDEKO PAISAIA
Behatutako paisaian landaredia elementu nagusiena da, nahiz eta erliebeak,
lehenengo sektoreak eta inguruak sortutako sentimenduek garrantzi nabarmena duten ere.
Bertan, larreek eta bakanak diren zuhaitzek azalera gehien hartzen dute.
E r l iebe leun eta gozoak, biguntasun sentsazioa sortzen du, eta atzealdean Kurtzebarri
agertzen da. Lekuko hezetasunak eta epeltasunak zelaietan eragina dute eta ur emariek
garrantzia hartzen dute errekasto eta iturrietan.
Lehenengo sektor ea azaltzen diren soroek, zelaiek, behiek eta ardiek ordezkatzen
dute. Nekazaritza eraikinak eta baserriak ere paisaian esanguratsuak direla esan daiteke,
honek duen izaeran eraginez. Lehenengo sektoreak mantentzen duen landar ediar ekin
batera, paisaiak freskura, oparotasuna eta patxada eskaintzen ditu.
Bestalde, inguruko etxebizitza ugarienak bertako eraikitze eredua eta materialak dituzten
baser r iak dira, nahiz eta tarteka txaletak ere topa daitezkeen. Inguruan lehenengo
sektorearekin erlazionaturiko etxe-bideak daude, hauek izanik paisaian agertzen diren
azpiegitur a bakarrak. Horrez gain, aurreko behaketa fitxetan aipatu diren dorre-etxe eta
baselizak aurki daitezke paisaia honetan ere.
4.1.9. MENDIOLATIK BEHATUTAKO PAISAIA
Behatutako paisaiaren elementu nagusienak ura, erliebea, lehenengo sektorea eta
bertan sortutako sentimenduak dira. Dena den, harriek eta landarediak eragin nabarmena
dute ere inguruak duen izaeran.
Lur r aza lar en for ma
horizontalak nagusitzen
dira eta atzealdetik
paisaia mugatzen
mendiak agertzen dira.
Ipizte eta Anbotoren
horma harkaiztsuek
forma bertikalak
dakartzate paisaiara eta,
ondorioz, harriek
garrantzi gehiago hartzen
dute. Horretaz gain,
har r ien presentzia
inguruko eraikinetan ere
antzematen da, ematen duenez bertakoak izanik hauen eraikuntzan erabili diren materialak.
Aipatu beharra dago etxebizitzak eta baserriak erliebea lautzen den guneetan kokatu izan
direla urteetan. Er a ikinek tipologia orokorra dute eta honen ondorioz hauen txertatzea
paisaian modu harmonikoan ematen da.
Landar ediak paisaiaren azalera gehiena estaltzen du. Honen baitan, gune lauetan
belardiak nagusitzen dira eta bertan bazkatzen aziendak ikus daitezke. Hauen inguruetan
ere ortu batzuk azaltzen dira. Baina aldapak hasten diren heinean basoa ugaritzen doa eta
honen barnean zuhaizti mota ugariena pinudia da. Dena den, Apotzaga inguruan bertako
basoak azaltzen dira eremu handiagoa hartuz. Beraz, landaredi ezberdin guzti honetan
urtaroek sortzen dituzten aldaketak antzeman daitezke. Era berean, landarediaren
berdetasuna lekuaren hezetasunaren adierazle da eta beraz urar en pr esentz iar ena .
Izan ere, inguru lehorragoa balitz, landarediak berde apalagoak edo kolore marroiagoak
erakutsiko lituzke. Azaleraren gehiengoa belardi eta pinudiek estaltzen dutela kontutan
hartuz, paisaia hau abeltzaintzak, nekazaritzak eta basogintzak moldatutako landa-paisaia
dela esan daiteke.
Sentimendue i dagokienez, behatzaileari lasaitasun sentsazioa sortzen zaio bertan.
Bestalde, fitxan Apotzagako eliza atzean kokatzen den hilerri zirkularraren berezitasuna
azpimarratzen da, baita Anbotori lotutako kondaira mitologikoa ere. Gainera, Apotzaga
Eskoriatzako elizatea zela azaltzen da. Hau elizaren inguruan sortutako landa eremua da, eta
garai batean bertako bizilagunek elizan egiten zituzten erabakiak hartzeko bilerak.
4.1.10. BEDOÑA AUZOKO PAISAIA
Paisaia honen behaketa Bedoña auzoan kokatutako Arantzazuko auzo elkartetik egin da.
Bertan bildutako datuen arabera, inguru horrek duen izaerar en er antzule nagusiak
elementu historikoak eta elkarturiko sentimenduak dira, nahiz eta klimak, erliebeak,
landarediak, lehenengo sektoreak eta eraikitze ereduak ere eragin nabarmena duten.
E lementu histor ik oen artean Bedoñako parrokia dago. Hau garai bateko gotorleku edo
dorretxea izan zen, ondoren eliza bihurtutakoa. Gainera, Gipuzkoako leiho eta aztarna
erromaniko garrantzitsuenetako batzuk aurkezten ditu.
Bestalde, er l iebe malkartsuak forma borobil eta leunak dakartza paisaiara, gune lauak
urriak izanik. Normalean, baserriak maldak hain gogorrak ez diren lekuetan kokatzen dira,
eremu publiko baten inguruan antolatuz. Auzo-elkartea aldiz, mendi gain batean kokatzen
da, ondorioz haizearen eragina nabarmena da. Gainera, bertatik urtaroek paisaian sortzen
dituzten aldaketa nabarmenak oso ongi antzematen dira.
Mendiolatik behatutako paisaia. Egilea: Itziar Urizarbarrena.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 38
Landar ediar i dagokionez, belardiak dira formazio ugariena, nahiz eta pinudiak ere
azaltzen diren. Honekin guztiz koherentea da beraz, azpisektore indartsuena
abeltza intza izatea. Dena den, maldetan baso ustiaketa ematen da eta gune lauagoetan
azalera txikiagoan baita
nekazaritza ere.
Behatzaileak
azpimarratzen du azken
urteetan bertakoen bizi
baldintzak hobetzeko
egindako lanak emaitza
positiboak izan dituela.
Ondorioz, baserriak
indartu dira eta paisaia
orekatua sortu da. Aldi
berean, behatzaileak
bertako er a ikuntzek
nortasun propioa eta
bertako ezaugarriak
mantendu dituztela
aipatzen du.
Azkenik, aztertutako paisaiak lasa itasuna transmititzen duela adierazten da fitxan, baita
edertasunaz gozatzeko, naturarekin bat egiteko eta isiltasuna zer den jakiteko aukera
eskaintzen duela ere. Bestalde, bertan egoteak, ezer egin behar izan gabe, zirrara
sortarazten dio fitxa bete duen pertsonari, baita gaztaroko oroitzapenak eta sentimendu
pozgarriak burura ekarri ere. Gainera, lekuaren magikotasunak urtaro ezberdinetan
sentimendu anitzak sortzeko gaitasuna du.
4.1.11. ARANTZAZU INGURUKO PAISAIA
Fitxa honek Oñatiko Arantzazu auzotik antzematen den paisaiaren ezaugarriak biltzen ditu.
Honen arabera, erliebea eta landaredia dira lekuko elementu gar rantz itsuenak , nahiz
eta harrien, uraren, lehenengo sektorearen, azpiegituren eta sentimenduen pisua ere
nabarmena den.
E r l iebear i dagokionez, auzoa leku harkaiztsuan kokatzen da, eta horma bertikal handiak
ageri dira inguruan. Ondorioz, harr iek garrantzi berezia hartzen dute paisaian, batez ere
iparraldean, Aizkorri mendikatea nabarmenduz. Harriek kolore ezberdinak dakartzate
paisaiara. Dena den, forma leunak ere sortzen ditu erliebeak, kontr aste nabaria eraginez.
Malkartasuna hain handia ez den lekuetan agertzen dira baserriak eta agerikoa da bertako
harriekin eraikiak izan direla.
Inguruan gune harkaiztsuak garrantzi berezia hartu arren, azalera handiena landar ediak
estaltzen du. Hostozabalen basoak (pagadiak, hariztiak, etab.) eta pinudiak landare formazio
nagusienak dira. Bestalde, hesi bizi gutxi gelditzen dira inguruan. Beraz, aurkezten den
landaredia dela eta urtaroen aldaketek ere kolore ezberdinak sortuko dituzke, kontrasteak
eraginez. Dena den, esan beharra dago, garai batean nekazaritzak eta abeltzaintzak indar
asko zutela bertan, eta aldiz gaur egun basogintzak aurrea hartu diela. Ondorioz, belardi
ugari baso bihurtu dira eta beste hainbeste sastrakek hartu dituzte. Hala eta guztiz ere,
oraindik ere artaldeak ikus daitezke paraje hauetan, hau izanik azienda ohikoena.
Ur ar en presentzia ere nabaria da inguruan, Arantzazu errekak nahiz beste errekasto ugarik
zeharkatzen baitute paisaia. Hauen soinua bertan daudenaren adierazpena da, eta hau
batez ere neguan nabarmentzen da. Horretaz gain, paraje haizetsua da, batez ere mendi
gailurretan.
Azpiegitur ei dagokionez, bi dira azpimarratzekoak. Alde batetik aspaldi egindako
errepidea eta inguruan ongi txertatua dagoena. Bestaldetik, parke eolikoa dago eta honek
kontraste nabarmena sortzen du paisaian.
Azkenik, behatzaileari paisaia honek isiltasuna, handitasuna, baikortasuna eta ingurua bizirik
dagoela transmititzen dio. Xabier Amuriza eta Imanol Larzabalen "Mendian gora haritza"
abestia dakarkio burura eta Xalbadorren heriotzaren bertsoak. Horrez gain, belarren usaina,
freskotasunaren sentsaz ioa eta hegaztien soinuak antzeman daitezke inguruan. Gainera
bertan kokatzen den harkaitzez inguraturiko basilikak magikotasun sentsazioa atxikitzen dio
paisaiari.
4.1.12. ITURRIGORRIKO PAISAIA
Iturrigorri Arantzazu errekako goiko arroa da, eta bertatik antzemandako paisaiaren
azterketa burutu da fitxa honetan.
Bildutako datuen arabera, erliebea, landaredia eta lehenengo sektorea dira inguru honen
izaer ar en er antzule nagusiak , nahiz eta urak, klimak eta sentimenduek pisu
nabarmena duten ere.
Ingurune menditsu eta malkar tsua da, nahiz agertzen diren forma leunek izaera
biguneko paisaia eratzen duten. Horretaz gain, Arantzazu errekako goi-arroa izanik, haran
egitura mantentzen du. Lekuan material geologiko ezberdina agertzen da (kareharria eta
harearria), ondorioz sortutako erliebea forma gogorragokoa da batzuetan eta borobilagoa
Arantzazuko auzo-elkartetik behatutako paisaia.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 39
besteetan, kontr aste nabariak sortuz. Erliebe menditsu honek eur i erregimen altua
izatea eragiten du, eta udak nahiko epelak izan arren, neguak oso hotzak izaten dira.
Gainera, mendien garaiera dela eta, askotan behe-lainoa trinkotu egiten da mikr okl ima
berezia sortuz.
Landar ediar i dagokionez pagadia da formazio ugariena; hori dela eta urtaroen aldaketek
kolore ezberdinak ekartzen dituzte paisaiara. Behatzaileak udaberriko berde bereziek edo
udazkeneko koloreen iraultza nabarmendu egin du fitxan. Hala eta guztiz ere, han-hemenka
pinudiak aurki daitezke baso mota honekin tartekaturik, baita belardi eta sastrakadiak ere.
Historian zehar, basogintza izan da bertan azpisektore aktiboena, bai egurra lortu, ikatza
egin, etab.-erako. Tarteka, basoetan aziendak sartzen direla beha daiteke, baina hauek
presio gutxi egiten dutenez, zuhaitz gazte eta txikien hazkuntza bermatua dago.
Azkenik, paisaia honek bakea eta naturarekin bat egitearen sentsaz ioa sortarazten dio
behatzaileari. Bertan belarraren usaina, haizearen soinua eta goroldioaren goxotasuna
hauteman daiteke. Ingurua naturaren harmoniarekin, pozarekin eta magikotasunarekin
erlazionatzen du.
4.1.13. ORKATZATEGIKO PAISAIA
Behaketa fitxa honetan bildutako datuen arabera, pasaia honen elementu nagus iak
erliebea eta elementu historikoak dira. Dena den, harriek, urak eta inguruak sortutako
sentimenduek eragin nabarmena dute paisaian.
Inguruko er l iebea malkartsua da, eta gailur harkaiztsuen horma bertikalek, errekek,
arroilak, etab. sortzen dituzten forma zuzenak nortasun propioa ematen diote lekuari.
Inguruaren malkartasuna dela eta, eraikinak bailara hondoetan eta mendien magaletan
kokatzen dira. Pareta bertikal hauen eraginez harr iak elementu garrantzitsua dira
paisaian, izan ere paretek ematen duten ikusgarritasunak hauen presentzia azpimarratzen
baitu. Gainera, bertako eraikuntzak ere harri hauek erabiliz eraikiak izan dira, inguruan
euren pisua areagotuz.
Paisaia hau urak ere moldeatu du, eta horretan jarraitzen du. Izan ere, Orkatzategiko
eremuan koba, haitzulo, ur jauzi eta iturburuak aurkitzen dira. Gainera lekuko toponimian
urari erreferentzia egiten dioten izen ugari daude, harriekin gertatzen den bezalaxe.
Landar ediar i dagokionez, haitzak eta lurzoru eskasak honen garapena baldintzatu egiten
dute eremu batzuetan. Dena den, belardiak, sastrakadiak eta basoak aurkitzen dira
tartekatuta.
Bestalde, paisaia hau lehengo bizitzaren aztar na ugari gordetzen dituen gunea da. Bertan,
garrantzi arkeologikoa dutenaz gain, Sandailiko baseliza eta bere kondaira, bide zaharrak
zein toki historikoak aurkitzen dira.
Sentimendu eta asoziazioek paisaian hartzen duten pisua, aipatu bezala, nagusia da.
Orkatzategiko kareharriek sortzen dituzten aire korronteek xarma eta misterioa ematen
diote lekuari. Aldi berean, leku baketsu bezala definitzen da fitxan. Bertan, usain ezberdinak,
hezetasuna, soinuak zein uraren tantak hauteman daitezke. Behatzaileak aipatzen duenez,
bere aitona-amonen sorlekua da eta berari garai ezberdinetako bizipenak dakarzkio burua,
honek poza eta lekuarekiko lotura sentiaraziz. Gainera, lekua enterramendu, gotorleku eta
bestelako kondairekin erlazionatua dago; honek guztiak, urak eta haitzekin batera,
magikotasuna emanez paisaiari.
4.1.14. MURGIA AUZOKO ETA HAITZONDOKO PAISAIA
Paisaia honen behaketa Oñatiko Murgia auzotik egin da.
Bildutako datuen arabera, elementuen p isua nahiko or ekatua dago. Dena den,
ezaugarri garrantzitsuenak klima, ura, erliebea eta lehenengo sektorearen presentzia dira.
Bigarren maila batean, harriak, lurzorua, landaredia, eraikitze eredua eta inguruak sortutako
sentimenduak kokatzen dira.
Harana babesten duen Aizkorriko mendilerroak inguruko kl iman eragin nabarmena dauka,
izan ere, klima ozeaniko eta kontinentalaren arteko muga egiten baitu, tenperaturen
kontraste handia sortuz. Horretaz gain, Aloña menditik datorren errekaren presentziak
bertan ur ak duen garrantzia agerian uzten du. Gainera, toponimo ugarik egiten diote
erreferentzia elementu honi.
Inguruan agertzen diren mendietako harrizko pareta bertikalek ikusgarritasuna ematen
diote paisaiari, har r iek ere modu honetan garrantzi handiagoa hartuz. Mendien inguruan
arro sakonak sortzen dira eta gailurretan paisaiari forma borobildua ematen dioten lautada
zabalak kokatzen dira.
Baser r iak tontorretako lautaden goialdetan, lepoetan eta errekatik gertu agertzen dira.
XVI. mendeko baserriak paisaian sakabanatuak azaltzen dira. Hauetan harearria agertzen da,
nahiz eta inguruan azaltzen diren beste eraikuntza batzuetan bertako kareharria agertu
(karobi, zubi, zelai itxitura, txaboletan). Bestalde, lekuan hiru baserri edo garaiko etxebizitza
bereiz daitezke: errotak, landa zabaleko baserriak eta mendi ingurukoak.
Horretaz gain, garaiera ezberdinek landar edia baldintzatzen dute. Lautadetan soro eta
belardiak azaltzen dira, aldapetan, ordea, basoak eta goi mendietan, berriz ere belardiak.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 40
Beraz, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren jardunak inguruko paisaia moldatu eta
mantendu dutela esan
daiteke. Ohikoa da, ardi,
behi, ahuntz eta behorrak
belardietan bazkatzen
ikustea, baita soro, ortu
edo mahastien inguruan.
Sentipene i
dagokienean, paisaiak
lasaitasuna eta bakea
transmititzen dio
behatzaileari. Aldi berean,
ezkutuan asko gordetzen
denaren sentsazioa eta
lurrarekiko lotura
sentiarazten dio. Gainera, behatutako paisaia Bernardo Atxagaren "Soinujolearen semea"
liburuarekin erlazionatzen du; kontatzen duen istorioa bertara egokitu liteke bere ustez.
Tokian aziendek, hegaztiek zein ur jauziek sortutako soinuak; belar, orbel, erreka zein
basoaren usaina, eta udazken haizea antzeman daitezke. Bestalde, haurtzaroko
oroitzapenak burura datozkio bertan, baita ikazkinen edo karreteroen lanbideak ere. Honek
guztiak, lotura handiko sentipena sortarazten dio eta norberaren sustraien kokalekuaren
garrantzia azpimarratzen du.
4.1.15. UDALA-BESAIDE IBILBIDEKO PAISAIA
Paisaia hau Arrasaten, Udala auzotik abiatu eta Besaide mendiraino doan ibilbide batetik
hautematen da.
Bildutako datuen arabera, inguruak duen izaeraren elementu nagusiak harriak, klima,
ura, erliebea eta sortutako sentimenduak dira. Dena den, landarediak ere ekarpen
nabarmena egiten dio paisaiak duen nortasunari.
Udalaitzeko izaera karstikoak, harr iak inguru honen elementu garrantzitsu bihurtzen ditu,
kolore grisa ekarriz paisaiara. Horretaz gain, bidean zehar harri ugari topa daitezke, baita
bertatik behatzen diren eraikin edo azpiegituretan ere (elurzuloak, harrobiak, artzain
txabolak, hormak, iturriak, baserriak zein eskortak). Guzti hauetan bertako materiala
behatzen da.
Izaera karstiko honen ondorioz, paisaiaren forma nagusienak erl iebeak sortzen dituela
esan daiteke. Aldi berean, mendiaren arrakalek forma zuzenak eta koskatsuak sortzen
dituzte. Besaide mendiak, ordea, forma borobilagoak dakartza paisaiara. Azken hau Euskal
Herriko mendizaleentzat leku esanguratsua da, bertan mendian hildako mendizaleen
oroitarria baitago. Hori dela eta, urtean behin Euskal Herriko mendizaleen topaleku izaten
da festa giroan. Bestalde, erliebe malkartsua dela eta, baserriak magaletan kokatzen dira
Udala auzoan, neguan babestuagoak geldituz.
Udalaitz mendia oso lehorra da eta bi isurialdeen ezberdintasun kl imatikoa agerian
gelditzen da. Ondorioz, iparraldera begiratzen duten magaletan pagoak ugaritzen dira, eta
hegoaldean, aldiz, artadia. Dena den, beheko aldean pinudiak dira nagusi eta baserri
inguruan azaltzen diren zelai ertzetan baso mistoa. Paisaian gorago azken baso motak hauek
ugaritzen dira, nahiz eta oraindik ere pinudiak azaldu. Urtaro aldaketek inguruko koloreetan
duten eragina antzematen da, batez ere Udala auzoan. Horretaz gain, basoen oihanpean
sastrakak eta egurra ugarituz doaz, eta honek ganaduaren presentziaren eta ustiapenaren
beherakada agerian uzten du. Gainera, lursail batzuk basoa moztu eta gero utzi egiten dira,
hauetan ezer landatu gabe.
Egindako ibilbidean artadia da nagusi, hego isurialdetik egin baita. Ingurua lehorra izan
arren, iturri, garbitoki eta putzuak topa daitezke. Gainera Olakortako errekastoaren
iturburua beha daiteke egindako bidetik. Haizeari dagokionean, Udalaitz mendiak babesa
ematen dio egindako bideari, beraz ez da haize-leku nabarmena, nahiz elementu honi
erreferentzia egiten dioten toponimoak dauden.
Behatzailearen ustez, aztertutako paisaiak betir ako ga lduk o den biz imodu bat
erakusten du. Izan ere, ez da artzainik gelditzen bertan, ezta meatzaririk ere. Bertan
dirauten baserri ustiapenak eredu mistoko nekazaritza eredua jarraitzen dute. Hori dela eta,
gizakiok lurrari lotzen gaituen azken kate-begiak dira lehengo sektorean ari den belaunaldia.
Ondorioz, baser r itarr en jakitur ia galduko dela uste du, behintzat egoera aldatzen ez
bada. Paisaiak sortutako sentsaz ioak Mikel Laboaren "Gure bazterrak" abestiarekin
definitzen ditu behatzaileak. Horretaz gain, haurtzaroarekin lotzen du ingurua eta bertan,
paisaiak lasaitasuna, bakea, harmonia eta bizipozaren sentimenduak dakarzkio.
4.1.16. LIZARRAGA-UZARRAGA-IRIMO AUZOA IBILBIDEKO PAISAIA
Ibilbide hau Antzuolako Lizarragatik Irimo auzora doa.
Bertatik antzematen den paisaiaren elementu nagusiak erliebea, ura, landaredia eta
lehenengo sektorea dira. Dena den, eraikitze ereduak eta azpiegiturek eragin nabarmena
dute ere.
Murgia auzotik behatutako paisaia. Iturria: Aritz Galdos.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 41
Egindako bidea bai lar a itxian kokatzen da eta inguruan Udalaitz, Anboto, Arrola, Irimo,
Gorla zein Aizkorriko mendi lerroa ikus daitezke. Paisaian aldapek lurren erabileran duten
eragina hautematen da. Izan ere, lurra lauagoa den lekuetan belardiak agertzen dira, eta
malda gogortzen den lekuetan, basoa. Horretaz gain, baserrien eraikuntza aldapetara
egokitua izan dela behatzen da.
Bestalde, er r ekasto ugari eta Lizarraga erreka aurkitzen dira ibilbidean zehar, hauek
depresioak sortuz inguruan. Uraren presentziarekin jarraituz, errekek sortzen duten soinua
antzeman daiteke ibilbidetik, pertsonaren kokalekuaren arabera aldatuz. Gainera, iturri bat
aurki daiteke ere aztertutako inguruan.
Landar ediar i dagokionez, basoa da nagusi, honen baitan ugariena pinudia izanik. Bertako
zuhaitzen artean pagadiak eta hariztiak aurkitzen dira. Baserri inguruetan, aldiz, belardiak
eta laborantza lurrak agertzen dira tartekaturik. Gorla eta Trekutzeko gainak estaltzen
belardiak kokatzen ziren garai batean, baina abeltzaintzaren beherakada dela eta, basoa
landatu da bertan ere.
Beraz, aurkitzen den
landaredi mota dela eta,
urtaroek aldaketa
nabarmenak sortzen
dituzte paisaian.
Hortaz, ingurua aztertuta,
basogintza lekuko
azpisektore indartsuena
dela esan daiteke.
Ondoren abeltzaintzak
jarraitzen dio eta, azkenik,
nekazaritzak. Azienden
artean ohikoenak
abelgorriak eta ardiak
dira. Laborantzari
dagokionez, gehienbat abereak bazkatzeko laboreak lantzen dira. Hala ere, aipatu bezala,
abeltzaintzaren jarduna behera egiten ari da eta, ondorioz, belardiak baso bilakatzen ari
dira. Gainera, baso batzuk lantzeari utzi zaio eta oraindik gutxi badira ere, urtetik urtera
egoera hau areagotzen joango dela aurreikusten da.
Igarotako bi auzoetan baser r iak era sakabanatuan antolatzen dira eta paisaian ongi
integratzen dira. Bestalde, abereentzako eraikinak egin dira, nahiz eta hauek ez duten
inpakturik sortzen behatzailearen ustez.
Aldiz, Bergarako industrialdea beha daiteke bertatik, baita autopistako zubi bat ere eta
hauek ikus-inpaktu nabarmena sortzen dute. Bi elementu hauetaz gain, Abiadura Handiko
Trena eta Beasain-Durango errepidea momentuan obretan daude, eta Deskarga inguruan
dena apurtuta dago. Guzti hau ez da batere atsegina ikusmenerako eta behatzaileari tristura
transmitimen dio, azpiegitur a hauek zenbateraino derrigorrezkoak diren pentsaraziz.
Azkenik, aztertzailearen ustez, paisaia honek neurtzeko modukoa denaren sentsaz ioa
sortzen du, norberak eremuaren kontrola izango balu bezala, harago beste mundu bat
izango balitz bezala. Gainera, baso eta belardi irekien artean sortzen diren kontrasteak
beste mundu bat irekitzen denaren sentsazioa sortzen dio.
4.1.17. ANTZUOLAKO PAISAIA
Behaketa fitxan, Antzuolako herri-gunetik behatzen den paisaiaren azterketa burutu da.
Bildutako datuen arabera, paisaia osatzen duten elementu nabar menenak ura,
eraikitze eredua eta azpiegiturak dira.
Herria forma borobilduak dituzten mendiez inguratua dago eta herri-gunearen erditik
erreka igarotzen da, ondorioz garrantzi berezia hartuz. Gainera, lehengo garaietan inguruan
kokatzen ziren hainbat erroten funtzionamendua bermatzen zuen honek dakartzan urak.
Horretaz gain, badira toponimo batzuk elementu honi erreferentzia egiten diotenak.
E r a ikitze er eduar i dagokionez, lehen herria kale nagusi bakarrak osatzen zuen eta
honen alde bitan kokatzen ziren etxe gehienak. Poliki-poliki, ordea, etxe berriak eraiki dira,
ondorioz herria luzatu eta zabalduz. Honekin batera, auzo berriak eta kale berri bat sortu
dira. Lehen erabilitako eraikitzeko materialak harria eta egurra ziren, baina orain hormigoia
eta material berriak dira nagusi. Herriko hiru lantegi nagusiak herriaren kanpoaldean
kokatzen dira, argindar sareek herria alderik-alde zeharkatzen dute eta telefono
mugikorrentzako zein telebistarako antenak ere ageri dira.
Herrian, nekazaritzatik bizi den baser r i bakarra gelditzen da eta beste bat abeltzaintzatik.
Antzuola eta Bergarako lurretan abeltzaintza intentsiboko ustiapen bat ere badago eta bere
inguruko lur eremuan zelai zabalak ageri dira. Hala ere, baserri gehienek autokontsumorako
eredua jarraitzen dute, euren inguruak garbi mantenduz, aldi berean. Esan beharra dago
garai batean basogintzaren jarduna nabarmena izan zela, baina gaur egun, aldiz, ia guztiz
gelditu da.
Behatzailearen ustez, oraingo gizartea presaka bizi da eta inguruko mendietara ihesaldi bat
egiterakoan, paisaiak transmititzen duen lasa itasuna sentiarazten du berriro. Momentu
hartan, herri-gunean denak korrika eta presaka ikusten direla ematen du.
Aztertutako ibilbideko paisaia. Egilea: Mª Karmen Iturbe.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 42
4.1.18. ANGIOZAR BAILARAKO PAISAIA
Fitxa honek Asentsioko gainetik hautematen den Angiozar bailarako paisaia jasotzen du.
Bertara iristeko oinez zein bizikletentzako prestatutako Asentsio bidea jarraitu daiteke; hau
soilik zati batzuetan dago seinaleztatua eta lekuen kokapenak ez dira adierazten.
Bestalde, fitxan bildutako datuen arabera, paisaia honen izaer ar en erantzule
nagusiak klima eta ura, erliebea, populatze eredua, elementu historikoak eta paisaiak
sortutako sentimenduak dira. Behatzaileak ingurua baserri eraikuntza bikainak, eliza eta
ermitak dituen nekazal giroko gune bezala definitu du, mitologiari lotutako mendi
harkaiztsuek ixten duten bailara osoaren ikuspegi panoramikoa hauteman daitekeelarik
bertatik.
Ur a eta k l imar i dagokionez, Asentsioko putzuak eta Angiozar errekaren goi ibilguak
nabarmen
uzten dute
uraren
presentzia
identifikatutak
o eremuan.
Bestalde,
goizaldetan
behe-lainoa
pilatzen da
bailararen
bekaldean,
gainaldea
garbi geldituz,
eta neguan
ere sarritan azaltzen da, paisaiari izaera berezia emanez.
Hurbileko mendien for mak leunak dira, eta zelai eta basoz (batez ere pinudiz) estaliak
daude, aldiz, urrutirago kokatzen direnen itxura zorrotzagoa da haien pareta harkaiztsuak
direla eta. Mendien arteko morfologia eta koloreen ezberdintasunak kontr asteak sortzen
ditu aztertutako landa-paisaian, honen nortasunean eraginez. Asentsio bidetik gertu,
Intxortako tontorrak kokatzen dira eta hauen artean Bizkaia eta Gipuzkoako ikuspegi
panoramikoak hautematea ahalbidetzen duen Gaztelu mendia.
Aipatu bezala, basoar en azalera gehiena pinudiek hartzen dute; hala ere, pagadiak ere
azaltzen dira. Bestalde, hesitutako zelaiak eta soroak ere agertzen dira inguruan, eta nabaria
da hauek eta zuhaiztien artean sortzen diren kolore aldaerak. Aldi berean, udazkenean
agertzen diren berde eta gorrien arteko bizitasunak, paisaia ikusgarria bihurtzen dute
behatzailearen iritziz.
Ibilbidean zehar, garai ezberdinetako baserr iak azaltzen dira bere materialetan hau
agerian geldituz eta eraikitze eredu tradizionala erakusten dutenak. Bestalde, Angiozarren
lau auzo azaltzen dira, bakoitzaren antolaketa modua ezberdina izanik; hauen artean
eredu sakabanatua, multzokatua edo kalea sortzen lineala azaltzen dira.
Asentsio bideaz gain, hainbat bide zahar daude erlijioari, ohitura edo elementu
historikoei loturik, batzuk galtzen ari direlarik (hala nola Angiozartik Elgetara doan bidea),
beste batzuen kasuan, ordea, oso ondo mantenduta daude eta haien balioa agerian jarri da
(Intxorta). Hala ere, ibilbideez gain, ugari dira histor iar en aztar na gordetzen duten
eraikuntzak, hala nola, elizak eta baselizak (hauetako batzuk haurdun dauden amabirjinen
irudiak azaltzen dituzte).
Honek guztiak, eta antzeman daiteken baso, lore, abere zein ke usainak, eta goizeko
argiaren eta behe-lainoaren elkarrekintzak, lasaitasunari, erlijioari eta historiari lotutako
sentimend uak sortarazten dizkio behatzaileari. Aldi berean, bertan bizitutakoak
oroitzapen atseginak sortarazten dizkio; hala ere, bere senideei entzundako gerra
denborako garai triste eta gogorrak ere dakarzkio burura inguruak.
Azkenik, aipatu behar da behatzaileak paisaiaren ikuspegitik esanguratsuak diren ondoko
ibi l bideak identifikatu dituela Angiozarren: Ermiten ibilbidea, Erroten ibilbidea, Tumuluen
ibilbidea eta Angiozar bailarari bira. Aldi berean, bailarako paisaiaren ikuspegi ikusgarrienak
ere identifikatu ditu, hala nola, Anboto-Udalaitz-Elgea eta Aizkorriren ikuspegia, Parteititik
hautematen dena, Zabaletamenditik antzeman daiteken bailararen luzetasuna eta
Aralarreko ikuspegia eta Sagasta gainetik lortzen den Durangaldearen ikuspegia.
4.1.19. PARTAIDETZAREN BIDEZ OSATUTAKO FITXEN EDUKIEN ANALISIA
Lehenik eta behin, behaketa ezberdinetatik lortutako datuak alderatuz, esan daiteke
Debagoienan aztertu diren landa-paisaietan pisu edo garrantzi gehien hartzen duen
elementua er l iebea dela. Aztergunearen bekaldean belardi lauak agertu ohi dira eta
aldeetara aldapa gogorreko mendi hegalak. Bestalde, inguruan azaltzen diren material
geologikoen arabera forma borobildu eta leunak, edota harkaitzezko pareta eta forma
bertikalak agertzen dira.
Oso gertutik landar edia k eta lehenengo se ktor ea k jarraitzen diote. Landarediari
dagokionez belardiak eta koniferoen presentzia aipatzen dira, batez ere, nahiz eta
hostozabalei ere sarri egiten zaien erreferentzia, baita urtaroek hauengan sortzen dituzten
kolore aldaketei ere. Lehenengo sektoreari dagokionez, behin baino gehiagotan honen
Asentsio bidetik beha daitekeen paisaia. Egilea: Jose Angel Mikeo.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 43
jardueraren beherakada azpimarratu egin da, baita honen ondorioz gertatu diren aldaketak
ere (belardi eta soroak baso bihurtu, zein belardiak sastrakez bete izana).
Ondoren, bigarren plano batean baina pisu nabarmenarekin oraindik ere, kl ima zein ur a
eta paisaiak sortutako sentimenduak aurkitzen dira. Hirugarren mailan, harr iak ,
popu latze er edua eta aztar nak kokatuko lirateke. Harrien kasuan, paisaian mendien
pareta bertikalak agertzen direnean hartzen dute garrantzia. Bestalde, ikusi da gizakiak
sortutako antolatze eta bizimodu ereduek ere pisua nabaria dutela eskualdeko landa-
paisaietan.
Azkenik, esan beharra dago aztertutako paisaien gehiengoan ehundur a pikorduna ageri
dela. Aldi berean, aniztasuna eta kolore aniztasuna gailentzen dira, baina aldi berean
elementuen pisua orekatua duten paisaiak dira aztertutakoen artean ugarienak.
Aukeratutako paisaien ikuspegia panoramiko edo zabala da, eta bertan lasa itasuna ,
segur tasuna zein er osotasuna dira nagusi.
4.2. Par ta idetza sa ioetan ident if ikatutak o ba l io eta ezaugar r iak
Lehenago aipatu den moduan, eskualdeko bigarren partaidetza saioan proiektuan parte
hartu duten pertsonek, osatu dituzten f i txetan oinarrituz, informazioa elkartrukatu dute
bakoitzak aztertutako paisaien inguruan, guztien artean bildutako informaziotik abiatuta
eskualdeko landa-paisaien bal ioak identifikatu eta adostu dituzte, lehen sektoreak paisaia
horiei egindako ekarpenaren inguruan hausnar tu dute, eta eskualdeko baserri-paisaiak
inguruko eskualdeetakoetatik desberdintzen dituzten ezaugarr iak identifikatu dituzte.
Eztabaida horien guztien berri ematen da atal honetan.
4.2.1. ESKUALDEKO LANDA-PAISAIEN BALIO NABARMENENAK
Eskualdearen paisaiaren gehiengoa landa-paisaia da, landa - auzo kopurua 70tik gorakoa
izanik eta honetan identifikatu diren balio nabarmenak lehenengo sektorearekin, landa-
eremuko bizi moduarekin zein natur baliabide, erliebearekin eta herri-guneen
antolakuntzarekin erlazionatu dira.
Baserritarrek mendez-mende egindako lanak, zein gaur egun horretan dihardutenek sortu
eta mantentzen dituzte Debagoienako landa-paisaiak. Hori dela eta, baser r itar r en
jar duna landa-paisaiaren balio nabarmen gisa identifikatu da, eta honek paisaiara
ekartzen dituen ezaugarrien artean aipu berezi bat egin zaio baser r i ingur ua txuk un
mantentzeari, belardien zaintzari, abereak aske ikusteko ematen duen aukerari eta dagoen
basogintza jarduera nabarmenari. Gainera, baserria bera eta bertan egindako lana,
landa-eremuaren oinarrizko osagaia izateaz gain, euskaldunon sustr a ien , ar basoen ,
kultur a r en eta abarren esanahi eta ikur tzat hartzen dira.
Bestalde, antzinako baserritarren lan jarduera anitzak eta hauetan oinarrituriko landa-
auzoetako bizimoduak Debagoienako landa-paisaian beste balio nabarmen bat sortarazi eta
eragin dute, landa-auzo gehienetan aurkitzen den ondar e histor iko, ar t ist ik o eta
etnogr af iko aberatsa, hain zuzen ere. Izan ere, gar a i bateko landa - er emuetako
biz imod ua eta lanar en ondor i oz agertzen dira paisaian karobiak, elur zuloak,
txondor-plazak, txabolak, eskortak, errotak, iturriak, zubi txikiak, mendiko askak eta abar.
Aipatu beharra dago baselizen presentzia ere oso ugaria dela, auzo bakoitzak berea izanik
normalean. Aztarna megalitikoak ere nonahi ageri dira, eta hauek zein baselizak,
espir itua ltasu nar ekin erlazionatzen dira, paisaiari sentimendu hau erantsiz.
Debagoienan auzolanar en presentzia eta pisua nabarmena da oraindik. Eskualdean,
nortasun-ikurretako bat izateaz gain, balio garrantzitsutzat hartzen da, herria elkartzea
eragiten baitu. Baserri-paisaian lanerako modu hau ohikoa da, eta era honetan auzoetako
hainbat elementu berreskuratzea lortu da. Auzolanari, eskualdeko landa-auzoetako
biztanlee n i npl ikaz io e ta izaer a akt iboa gehitu behar zaizkio. Izan ere, honi esker
hainbat ekimen burutu dira, eta nahi ez ziren beste batzuk gelditu ere. Horretaz gain, esan
beharra dago landa-auzoetan oraindik ere bertan eta bertako ohitur ekin hazi eta
hezitako herritarrak daudela, eta modu honetan oraindik bertako ohitura eta bizimoduari
eusten zaiela. Gainera, azken boladan eskualdeko gazte eta baserritarren arteko hartu-
emana eta elkarlana hasi da, nekazaritzako lan ohiturak transmitituz batzuek eta laguntza
eskainiz besteek. Beraz, Debagoienako landa-paisaietan bertako auzoen di namika k eta
elkar biz itza k bizirik dirau eta hau oso garrantzitsua da eskualdekoentzat eta modu
positiboan baloratu egin da.
Her r i eta auzoen tamaina txik ia izateak hainbat ohitur a oraindik ere mantentzea
ahalbidetu du, baita euskar a ere. Hau landa-paisaiako elementu garrantzitsutzat hartzen
da, izan ere, lekuko ohiturak eskualdeko balio nabarmentzat identifikatu baitira, haien
artean paisaiarekin erlazionatutakoak aurkituz oraindik.
Baser r ia landa-eremuan aurkitzen diren baliabide naturalen erabilera jasangarriaren
erakusle da, natura errespetatuz gizakiarentzat onura ateraz. Honen praktika eta aldi berean
praktikaren erakusle izateak paisaiaren balio nabarmen gisa identifikatzea ekarri du.
Honekin batera, ur tar oen a ldaketek baserriko labore zein baliabide naturaletan
sortzen dituzten aldaketak azpimarratu dira ere, hala nola, udaberri eta udazkenean
hostoen koloreek eragiten duten paisaiaren aldaketa eta kontrasteak, edota bizitzen den
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 44
negu gogorra. Aldi berean, bal iabide natur a lek landa-paisaian duten garrantzia ere
agerian gelditu da, hauen artean zuhaitzak , er r ekak eta ura nabariak izanda.
Zuhaitzak hainbat baliabideren iturri dira (ezkurrak, egurra, basoak) eta bilera-leku ere
izan ohi dira. E rr ekek paisaia diseinatzen dute eta honek paisaiako elementu garrantzitsu
bihurtzen ditu; aipatu beharra dago, gainera, horietako batek ur gazia daroala. Erreketan
duen presentziaz gain, ura Debagoienako landa-paisaian agertzen diren elementu ugarirekin
(errotak, iturriak, ur-soinua, hezetasuna, etab.) erlazionaturik dago, horrela paisaian duen
pisua azpimarratuz.
E r l iebeak eskualdeko landa-paisaiaren izaeran pisu nabarmena hartzen du ere. Izan ere,
Debagoienako landa-paisaien atze-oihala osatzen hainbat mendi agertzen baitira (Udalaitz,
Anboto, Aloña, Kurtzebarri, Urbia, Atxorrotz, Degurixa, Intxorta, Elosu, Aizkorri-Aratz).
Eskualdeko landa-paisaietan elementu garrantzitsuak izateaz gain, gehienak kareharrizkoak
direla gehitu behar zaio eta honek euren presentzia are nabarmenagoa egiten du, eta
ondorioz, eskualdeko paisaiari duen nortasuna ematen diote.
Azkenik, erliebearen konfigurazioak her r i eta mendien ar teko ger tutasuna
eragiten du. Hau balio nabarmentzat hartzen da, denbora gutxian herri-gunetik mendian
egoteko aukera baitago.
Horretaz gain, aipatutako gertutasunak eta konfigurazioak eskualdeko paisaian dagoen
kontr astea are nabariagoa egiten dute. Industrializatutako herri-inguruneak eta baserri
giroko landa-eremuaren paisaien arteko ezberdintasuna eskualdearen ikurretako bat da.
Herri-gunean eraiki eta honen artifizialtasun maila areagotzen joan den bitartean, landa -
auzoetan ur banizaz ioa ur r ia izan da, eta artifizialtasun maila txikia mantendu da.
Aldi berean, landa-eremuak iraganaren oinarri izan zen baserria gordetzen du eta herri-
guneetan aldiz, orainaren oinarri den industria dago.
Bestetik, landa-paisaiaren beste ezaugarri garrantzitsu eta preziatuak bakea eta
lasa itasuna dira, eta herri-guneen bizimodu azkarrarekin alderatuz berriz ere kontrastea
sortzen da. Landa-eremu eta -paisaiek indarberritu eta estresa arintzen laguntzen dutela
azpimarratu da, eskualdeko landa-eremuaren balio nabarmenena bihurtuz.
4.2.2. LEHEN SEKTOREAK ESKUALDEKO PAISAIEI EGINDAKO EKARPENARI BURUZKO
GOGOETA
Lehen aipatu bezala, Debagoienako paisaiaren gehiengoa landa-eremua da, eta lehenengo
sektoreak historian zehar egindako lanak, zein gaur egun burutzen duenak, sortu eta
mantendu dituzte eskualdean ezagutzen diren landa-paisaiak. Aldi berean, paisaia
ezaugarritzen duen elementu nagusi ugari landa-eremuetako baserritarren oraingo eta
lehengo bizimodu zein lanbide anitzen ondorio dira (abere askeak behatzea, belardien
presentzia, baso-bizitza nabarmena eta ondare naturala, artistiko zein etnografiko
aberatsa). Beraz, eskualdeko paisaiari nortasuna ematen dioten parajeen gehiengoak
leheneng o sektor ean eta honetan jardun dutenen biz imoduan du oinarr ia .
Bestalde, aurretik esan den bezala, baserritarrek eta hauek baliabide naturalak ustiatzeko
erabilitako moduek or eka bat mantendu izan dute natur a eta g izakiar en ar tean .
Momentu bakoitzeko erabakiak hurr engo belaunald ie i b egir a eta aurr ekoak
gogoan izanda hartzen ziren, eta oraindik ere horrela hartzen dira. Gainera, baserri
ingur uak txu kun mantentzen dituzte, bideak zainduz, sastrakak garbituz, zuhaitz eroriak
kenduz, etab.. Orain, lehenengo sektorearen aktibitatea gainbeheran dagoenean eta
lursailak uzten ari direnean, euren funtzioa inoiz baino gehiago agerian gelditzen ari da.
Horretaz gain, bertan bizi direnentzako zein turismoa egitera datozenentzat, lehenengo
sektoreak sortutako elementu guzti hauek inguru atsegin eta lasaia sortzen dute. Beraz,
esan daiteke, baserrien aktibitateak gainontzeko eskualdeko biztanleentzat, landa-eremuan
bizi direnentzat zein turistentzat garrantzitsua den balioa sortzen dutela, nor tasuna
duen pa isa ia atsegina hain zuzen ere.
Dena den, baserriek paisaian daukaten funtzioa edo honi egiten dioten ekarpena gero eta
ageriago gelditzen ari den arren, oraindik ere ez da a intzat har tzen , eta bai
baserritarrek zein baserritarrak ez direnek ere, lehenengo sektoreko lana gutxiesteko joera
dute. Gainera, gazte eta baserritarren arteko elkarlana sustatzen ari den arren, oraindik ere
lehenengo sektorean interesa duten gazteek zail dute sektorean murgiltzeko. Honi
dagoen belaunaldi gazteen txanda hartze eskasa gehituz gero, dagoen arazoa are larriago
bihurtzen da. Beraz, egoera honi buelta ematea ezin besteko ikusten da.
4.2.3. ESKUALDEKO LANDA PAISAIAK INGURUKO ESKUALDEETATIK DESBERDINTZEN
DITUZTEN EZAUGARRIAK
Debagoienako landa-paisaiak inguruko eskualdeetatik desberdintzen dituzten ezaugarri
gehienak eskualdean bal io nabar men gisa identifikatu diren elementuak dira. Hau da,
leheneng o sektor ear en urteetako eta gaur egungo jarduera, baserritarren antzinako
biz imod ua eta lanbide anitzen ondorioz sortutako ondar e histor iko, kul tur a l eta
etnogr af iko anitza, auzolanar en kultura zein biztanleen inp l ikaz i o maila eta
iniziatiba, eskualdeko ohitur ak , mendi eta herri-guneen arteko ger tutasuna zein landa-
eremu eta hiri-gune paisaien arteko kontr astea , mendiek osatzen duten atze- oiha l
ikusgar r ia , ur ak paisaian duen presentzia eta eragina eta abar dira Debagoiena inguruko
eskualdeetatik desberdintzen dutenak.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 45
Dena den, aipagarria da ere eskualdean dauden landa - auzo kopur u a ltua . Gainera,
auzo hauetan auzo- a lkateak izendatuak daude eta her r i batzar r ak ere egiten dira.
Hau, eta eskualdean landa-eremuko biztanleen artean dagoen harreman maila oso
ezaugarri bereizgarriak dira. Horretaz gain, aipatutako ohitur en artean eskualdeko
propioak direnak daude, hala nola Angiozarren ehorzketa moduak edota Koruako eliz
kanpaiak jotzeko modua. Bestalde, Ar etxabaletako tomatea , aurrekoekin gertatzen
den bezala, nahiz eta herri bakarreko elementu zehatza izan, eskualdeko ezaugarri
bereizgarritzat hartzen da ere, honen hazia autoktonoa izanik.
Azkenik, ezaugar r i negat ibo gisa identifikatu diren arren, ondokoak ere eskualdeko
landa-paisaiako elementu bereizgarritzat hartzen dira: eskualdeko har r obi kopuru altua
(Kanpazar inguruan ugari daude eta Garagartzako harrobiaren kasuan inpaktu handia
sortzen du), eremu txikian aurkitzen diren tamaina handiko azpiegitur a kopurua eta
E l izak duen lur-jabego zabala.
4.3. E skualdeko landa - pa isa ie n is la ar tean
Partaidetza saioen bidez azaleratutako informazio baliotsua osatzeko asmoz, PAISAIAtik
beste ekintza batzuk burutu ditugu, kasu honetan partaidetza zuzena eskatu ez dutenak.
Horrela, eskualdeko paisaiek artean duten isla aztertu dugu, oso azaletik izan bada ere.
Paisaiek artean nola lantzen diren aztertzeak asko lagun dezake behaketa fitxetako
sentipenen atalean jasotzen diren alderdiak aberasteko. Izan ere, artearen helburuetako bat
emozioak is latu eta p iztea da eta, ondorioz, ospea irabazten duten artistek paisaiak
lantzen dituztenean horien balioak jasotzen dituzte beraien lanetan. Hortaz, eskualdeko
landa-paisaiaren garrantzia eta esanahia aztertzeko beste modu bat paisaia horiek artean
izan duten isla aztertzea da.
Debagoienan, bertako landa paisaiak erakusten dituzten artelan ugari eta estilo
ezberdinetakoak aurkitzen dira. Atal honetan, eskualdeko landa-paisaia artean duen isla
aztertzeko eskualdeko paisaiak lantzen dituzten beder atz i la n aurkeztuko dira. Hauen
artean lauk proiektuan paisaia esanguratsu bezala identifikatu diren hiru paisaia hartzen
dituzte lanerako gai (Udalaitz, Udala eta Arantzazu), beste lauk eskualdeko balio
garrantzitsu bezala identifikatu diren beste bi (Aizkorri eta Intxorta), eta azkenak
proiektuaren baitan identifikatu ez den leku bat islatzen du. Eskualdeko paisaietan
oinarritutako lanak aurkitzeak, Debagoienako landa-paisaia inspirazio iturria izan dela
adierazten du, eta dituen balioak agerian uzten ditu. Aurrerago azalduko den bezala, artelan
bakoitzean paisaia modu ezberdinean antzeman daiteke, eta paisaia bera modu
ezberdinetan tratatua izan da.
Artelanek sentsaz ioak transmititzea dute helburu maiz. Paisaiari buruzko artelanetan
artistak paisaia hauteman duen moduan islatzen du, beretzat nabarmenenak diren
alderdiak azpimarratuz, hau da, hautematen duen paisaiaren interpretazio bat eginez.
Horrela, bi artistak artelan diferenteak egingo dituzte paisaia beraren gainean.
Aurkeztutako mar go zein ar gazkietan , hots, irudiz osatutako artelanetan, paisaiaren
zati bat antzeman dezakegu ikusmenaren bidez, baina paisaiako beste hainbat elementu
hauteman gabe geratzen dira (entzumen, ukimen, usaimen zein dastamenaren bidez
jasotzen direnak). Oler kietan maiz sentimendua da nabarmentzen den elementua, eta
honek paisaiak norbanakoarengan duen lotura eta esanahia ere isla dezake. Gainera, paisaia
bere osotasunean aurkeztu beharrean, norbanakoarentzat paisaiaren elementu
esanguratsuenak direnak aurkezten ditu. Kasu honetan ere hainbat elementu eta
zentzumenen bidez jasotako bestelako ezaugarriak hauteman gabe gera daitezke artistak
hitzetan islatzen ez baditu.
Lehen esan bezala, "Dia gris en Gorla", "Aierdiazpikoa" Bergarako baserria, "Udala
(Mondragon). Vista general de Udala" eta "Zeruak non nai dun, antxe!" lanetan, proiektuan
eskualdeko landa-paisaia esanguratsu bezala identifikatutako paisaiak azaltzen dira.
Lehenengo bietan Udalaitz islatzen da, hurrengoan Udala auzunea, eta azkenekoan
Arantzazu. Jarraian, artelanean islatutakoa zonalde horri buruzko fitxan jasotakoarekin
alderatuko da.
Fitxen analisiaren atalean bi pertsonek Udalaitz mendiko eta inguruko paisaia hautatu dute
eta hau aztertutako bi artelanetan agertzen da ere. Bi margolan hauetan (" Dia gr is en
Gor ta" eta " Aier diazpikoa " lanetan), erliebea, lainoa eta landaredia har daitezke
elementu nagusi gisa, baita lehenengo sektoreak landutako paisaia eta baserriak ere
"Aierdiazpiko" lanean. Horretaz gain, azken honetan harrien presentzia ere antzematen da
Udalaitz gailurrean. Behaketa fitxetan bildu diren datuen arabera elementu hauek pisu
nabarmena izan arren (lainoa izan ezik), azpiegiturak, ura, klimaren aldaketa ipar eta hego
"Dia gris en Gorla" 2010, Egilea:Rikar Azkargorta.Iturria: http://spain.urbansketchers.org/2010/12/dia -gris-en-gorla-las-17-pm.html
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 46
magalen artean,
zein paisaiak
sortutako
sentimenduak
identifikatzen
dira ere
elementu
nagusitzat.
Lainoari
dagokionez,
behaketa
fitxetan
aipamenik ez
egitearen
arrazoia,
behaketa egin
zen momentuan
lainorik ez egotearena edo behatzaileak garrantzirik ez ematearena izan daiteke. Honek,
berriz ere, paisaiaren pertzepzioan subjektibotasuna eta aldaketa agerian uzten ditu.
Saioetan parte hartutakoen artean, Udala auzoko paisaia ere aztertu da eta hau " Udala
(Mondr agon) . Vista gener a l de Udala" argazkian azaltzen da. Honetan, elementu
nagusi gisa erliebea, populatze eredua eta lainoa har daitezke, nahiz eta lehenengo
sektorea, landaredia
eta harriek ere
eragin nabarmena
duten paisaian.
Paisaia hau
aztertutako
behatzaileak,
eraikitze eredua
izan ezik,
gainontzeko
elementu guztiak
aipatzen ditu
inguruko izaeraren
eragile nagusi
bezala. Hala ere,
hauekin batera
paisaiak sortutako sentimenduak eta ura ere azaltzen ditu. Esan bezala, fitxan bildutakoaren
arabera, eraikitze eredua ez da hartu elementu garrantzitsu gisa. Hau, behatutako paisaia
ikuspegi zabalago batekin hauteman delako izan daiteke, izan ere, eskala handiagoan
eraikitako azalera txikiagoa ikusiko da eta beraz honen garrantzia txikiagoa izan ere.
Bestalde, aurkezten den argazkiaren lehen planoan auzunea azaltzen da eta, beraz,
adierazgarriagoa da honen presentzia. Hori dela eta, paisaia subjektiboa izateaz gain, ikusi
da eskalak ere eragin nabarmena izan dezakeela honen hautematean.
" Zer uak non na i dun, antxe!" olerkian, Arantzazuri aipamena egiten zaio. Dena den,
esan beharra dago ugari izan direla Arantzazuri erreferentzia egiten diotela aurkitu diren
poemak., batez ere, bertako amabirjina edo duen izaera erlijiosoa dela eta. Horretaz gain,
lan honetan, eskualdeko balio bezala identifikatu diren Aizkorriri eta Urbiari ere aipamena
egiten zaie. Olerkian erliebea, harriak, euskaldun sentimendua eta erlijioa har daitezke
elementu nagusi gisa. Dena den, bertako hegaztiak, eraikitze eredua, elkarlana eta haizea
"Aierdiazpikoa" 2012, Egilea: Pili Azkarate.Iturria: http://pilirenkoadernoa.blogspot.com.es/
"Udala (Mondragon). Vista general de Udala" 1947, Egilea: Indalecio Ojanguren.Iturria: http://www.guregipuzkoa.net/
"Zeruak non nai dun, antxe!", 1949 Egilea: Salbatore Mitxelena. Iturria: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MitxelenaSArantzazu013.htm
Mendi anaien gañetik dago Aizkorri, guzien buru. Lau probintzitan zerra luzeak erroak ezartzen ditu. Gutxik zekiten aren altzoan bazala antziña Arantzazu. Gaurregun, Ama an degunetik, danok bedeinkatzen degu. Aizkorri-goitik amildutako arkaitzen azken-arrua. —Ara Zabalaitz, Urbian bakar, biderdian gelditua...— Arrano, bele, putre ta basa- piztien bizilekua... Eliza an jaso nai zun Erriak bear zun, bazun azkua. Arantzatzu'ko eskualdea, Aizkorri'ren biotz-muña, lau probintzien beginini gaur, erroitz zakarrena antziña. Arritzeko zan an takatzea, goiz-ozkorritan, Birjiña. Arritzekoa araxe deitzen Ginduan zeru-txiliña.
Antxe eliza jaso bear zan, amildegi artan kako, erdi aidean, erdi zintzilik, aitz zankar batean zalko. Kosta bear zun lantegi ura neke ta izerdi pranko, itz-emandako Elizagintza amaituta ikus orduko! Danak zekiten uraxe zala Amaren borondatea. E'tzan besterik bear, lanera jartzeko euskal-jendea. Batak besoak eskeintzen zitun, besteak idi-parea... Arkaitz gallenak zaillak ba'ziran, Zaillago euskal-fedea! Erraztasuna utzita aldebat, Goiari gauzkion adi. Ez guk, Zeruak nun nai dun... antxe! gure egitekoa bedi. Euskal-Fedeak Eliz ontantxe izango du bere irudi, aize gaiztoak botako ez edun arkaitz gogorrean zuti!
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 47
ere aipatzen dira. Hala
eta guztiz ere, harkaitz
eta paisaiaren
malkartasuna azaltzen
dira gehienbat, baita
honek inguruari ematen
dion handitasuna ere.
Egindako behaketa
fitxen arabera, ordea,
erliebea, harria, klima,
ura, lehenengo
sektorea, landaredia,
elementu historikoak,
azpiegiturak eta
sortutako
sentimenduak dira
elementu garrantzitsuenak. Ikusten den bezala, behaketa fitxetan ugari dira eragin
nabarmena sortzen duten paisaiaren ezaugarriak. Dena den, kontuan izan behar da
behaketa guztiak ez direla leku beretik egin eta, beraz, ezberdin antzeman daitezke
behatokiaren arabera. Hala ere, esan beharra dago egindako hiru fitxetan zein aztertutako
olerkian bat egiten dela erliebe malkartsuak eta sentimenduek paisaian duten garrantzian.
Ondoren aztertzen
diren artelanei
dagokionez, lehen esan
bezala, ez dute bat
egiten proiektuan
eskualdeko landa-
paisaia esanguratsu
bezala fitxetan
bildutako guneekin,
baina bai ordea
saioetan identifikatu
diren eskualdeko balio
garrantzitsuko
paisaiekin.
Aizkorri hiru
artelanetan azaltzen
da, " Aitzgor r i" margolanean, " Zer ua non na i d un, an txe!" eta " Ihauter i!"
olerkietan, hain zuzen ere. Guzti hauetan harriak eta erliebeak duen garrantzia aipatzen da,
hauetako bi artelanetan elementuok ematen dioten ikusgarritasuna agerian geldituz.
Intxorta ere eskualdeko gune bereizgarri bezala identifikatu da saioetan eta txostenean
ondorengo bi lanetan islatzen da: "E lgueta . Gastelu ( I nt xor ta) despues del
bombar deo" eta " E ztebe Par edoian (z ir r ibor r o pr obis i onalak)" . Bi lan
hauetan bertako gertakizun historikoak pisu nabarmena dutela antzematen da. Olerkian,
gainera, sentimenduak agerian gelditzen dira. Dena den olerkian, hego-haizeari, erliebeari
eta lehenengo sektoreko ezaugarriei ere banakako aipamenak egiten zaizkie. Hortaz, bai
saioetan zein bertan bildutako lanetan, Debagoienako paisaiak historiaren gordailu direla
ere argi geratu da. Gainera, kasu honetan argazki zein olerkian ere bildu dira Intxortako
paisaiak gordetzen duen historiaren lekukoa.
"Aitzgorri", Egilea:Pepe Garcia. Iturria: http://www.foropicos.net/foro/viewtopic.php?f=1&t=16698&start=672
"Ihauteri!", 1988 Egilea: Patxi Etxeberria. Iturria: http://www.basquepoetry.net/?i=poemak&b=1570
Ihauteri dugu gaur, zoroen eguna Euskaldunok inondik behar ez deguna. Etsaiak eman digu bailitzan beruna.... Ez dugula opako inondik ez duna. Rio nazkagarrian brasildarrak ero Zabalkundeak dakar arnasez txit bero. Inork ez ikusi nahi letorkena gero... Negar malkoa darit ohean gauero. Alboko biztanleak, hotsaundiz ibiltzen Eguratsak iradu gaitula zikintzen Guztion etxetara irratiz iristen.... Ikas beharra degu belarrik itxitzen. Behinola haratuzteak, izaten zituzten: Hiru egun ondoren barau estu zuten. Gurasoek apalik esaten ziguten.... Orduko egun latzak oroituz gatxauden. Euskotarren sinismen behinola bai zuti Ez digu aitortu nahi mokolo gezurtik. Beheraka egin digu egunero ordutik.... Piztea dagokigu oraintxe bertatik. Tamalez, askorentzat, eginkizun gaitza! Bigunagoa omen Aizkorrin harkaitza. Lotsa gutxiko dator lasaken ekaitza... Eska dezagun zintzo Goi-goiko emaitza.
"Elgueta. Gastelu ( Intxorta) despues del bombardeo " 1937, Egilea: Indalecio Ojanguren. Iturria: http://www.guregipuzkoa.net/
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 48
" Vista de Ar aotz (Oñati)" artelanari dagokionez, lehen esan bezala, ez du bat egiten
proiektuan eskualdeko landa-paisaia
esanguratsu bezala identifikatutako
guneekin. Baina lan honetan
aukeratutako paisaien eta eskualdeko
ezaugarri bereizgarri gisa
identifikatutako elementuak islatzen
diren aztertu egin da. Argazki
honetan, lehenengo sektorearen
lana, landaredia eta erliebea
paisaiaren elementu
garrantzitsuentzat har daitezke.
Bigarren maila bateko eragina
sortzen duten ezaugarritzat, aldiz,
mendi gailurrean agertzen diren
harriak eta eraikitze eredua izan
daitezke. Izan ere, eraikinak erliebea
laua den gunean eraikiak izan direla
behatzen da, hots, hondoan. Horretaz
gain, belardiak eraikinen inguruan antolatzen direla ere antzematen da.
Olerkiek, paisaiek sortutako edo paisaiei lotutako sentimendu ak agerian uzten dituzte
lehen esan bezala, aldi berean pisu nabarmena hartuz. Oso nabarmena da olerkietan
mendiak euskal nortasunaren gordailu gisa ikusten direla, euska l kultur ar en itur r i
bezala. Euskal kulturan oso hedatua egon da, eta horrela jarraitzen du izaten, euskal
nortasunaren jatorria mendiekin lotzea, eta mendikoak diren bizimoduekin, bereziki
artzaintzarekin (Askasibar Bereziartua, 1999, or. 12–13).
Artelanen analisitik ateratako ezaugarri nabarmenenak parte-hartze saio zein fitxen
analisitik bildutako datuekin alderatuz gero, hauek eskualdeko landa-paisaien ezaugarri
bereizgarritzat hartu direnen artean daudela egiaztatzen da. Beraz, esan daiteke, lan
hauetan ere Debagoienako paisaiaren izaerari ekarpena egiten dioten elementu nagusien
artean gehienak islatuak izan direla, hau da, erliebea, landaredia eta honekin erlazionaturik
dagoen lehenengo sektorea, klima, auzolana (edota elkarlana), harrien presentzia,
populatze eredua, arrasto historikoak eta paisaiak sortutako sentimenduak. Dena den, lan
hauetan uraren presentzia ez da islatu eta hau saioetan eskualdeko ezaugarri bereizgarri
bezala identifikatua izan da ere. Hala eta guztiz ere, atal honen hasieran esan bezala, bertan
landa-paisaiek artean izan dezaketen isla aztertzeko artelanen lagin txiki bat baino ez da
hartu, hots, lagin handiagoa hartuz gero elementu hau ere islatzeko probabilitatea egon
liteke. Horretaz gain, ikuspegiak edota eskalak paisaiaren antzematean eragina izan
dezakeela ere ikusi da, beraz, hau lanetan aldatuko balitz ere agian antzeman zitekeen.
Azkenik, azaldutako guztiari gehitu behar zaio landa paisaiak ar terako inspir az io
itur r ia izateak atxikitzen dioen balioa ere.
"Vista de Araotz (Oñati)" 1962, Egilea: Indalecio Ojanguren.Iturria: http://www.guregipuzkoa.net/
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 49
"Eztebe Paredoian (zirriborro probisionalak )", 1978 Egilea: Ibon Sarasola.Iturria: http://www.basquepoetry.net/?i=poemak&b=1576
PAREDOIA mementorik krudelena da Mementorik krudelena zazpiretako egunsentian paredoian Egunsentian paredoian eztarrira iganda korapilatzen Zaituen Antsia Zer egun da, zer ordu da, Jauna ? Angustia Eztarriko korapiloan esplikagaitza: hau gerra da Hau gerra da. Mendien beste aldean, itsasoraino Zure lagunak borrokatzen jarraikitzen dira Oraindik. Diotenez Gauez berrirabazten dute egunez Abioien pean galtzen duten haitza. Lautada honetatik iparralderantz behatzen duzu, Mendiez bestaldeko gerrara paredoiko pake Ikaragarritik: iparralderantz Zuk. Zuk Aldiz hegoalderantz, zeren hegoaldetik sortalderantz Hegoaldetik sortalderantz zazpiretako egunsentitik Etsaia —zure itsasoa orain lehen aldiz ikusi duen etsaia Intxortako zure trintxerara helduko baita.
Paredoia da unerik krudelena 1937ko udaberriko haize urratuan Gasteizko lautadaren gainetik gortzen duten abioi urrundik helduak pasatzen ikusten dituzu Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik bat-batean jetsirik zure batailoi ditximatua birditximatuko dutenak dira zure laguna oroitzapen bihurtuko dutenak eurian agian ama alargunduko duten abioi urrundik helduak pasatzen ikusten dituzu zuk. zuk goizero zeure trintxeran, Intxortan edo Lemoan Zer ordu da, zer egun, Jauna itxaroten dituzunak dira, berehala, Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik jetsirik, Bonben pean munduaren eta bizitzaren zentzua gal dezazun arte Bizitzeko gogo zoro hori, etxeko pake subazterra gortzen duten abioi urrundik helduak zure emaztea, emaztegaia edo arreba zaharrena erretagoardian akabatuko dutenak dira zure seme txikiak edo anaia jaio berriak eskolan ikasiko ez dituenbonbaldietan...
ORAINDIK EZ ZEN habearen suntsidura eta kea metal irakinaren labetik jeistean atsegin ez zitzaizkizun gauzak, uniformeak eta numeroak, espaloiaren lege derrigorrezkoa zure bidexigor oin-hutsa azpiratzen, eta garoaren eta kresalaren hondamendia, oraindik ez ziren mila baino kantitate handiagoak, oraindik ez hizkuntza arrotza plomozko letra belikoez eskolaren paredoietan ikasarazia zure hitz sehaskatsua amaren ezpainetan setiatzen. Oraindik kanpaiaren erreinua zen nekazariaren jeografian, eta olaren ximista aldez aurretik aditua, atariko xakolin bertsolariaren jakituria ahoz aho ezagutarazia. Orduan zen hamaika harri zutituen harremana, haritzaren hizkuntza udalehentsua abarkaren eta makilaren esan-nahi azkenean. Oraindik taula zen, eta xalupa, konstelazio ikas-berrien azpian, izugarria lamia-koba pertsekutatuaren keinua artzainaren ezpain tolesgabean. Ihiztari inoiz aipatuaren kanabera soila errekaren borondate guztiz mehearen egokitasuna borobilki gurutzatzen. Oraindik laboraria, kapitain bere goldean, eta uhin basatiaren krudelkeria arrokan miserere arrantzalea hondartzaren ertzean ehortzen. Baserritik jeisten den eztei-gurdian lihozko izara brodatuaren jabego oso hori, aztorearen eta oin hutsaren aboz oraindik ez lurperatua, noiz ezarri zen zure adin ahalguztiduna ?
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 50
Aurrekoaren jarraipena
Zure itsasoa ezagutzeko berrogei egunez eta berrogei gauez ibili behar izan duenak ez daki irakurtzen zure arbola elementalaren orria eta zure euriaren zuhurtasunaren eskuizkribua kalendarioz kalendario mormoratua. UNIBERTSOAN EHORTZIRIK arrotz zeure etxean ate hertsiren eta leiho ahulki argituren ordu ezagunean ME HACEN EL FAVOR SEÑORES, SON 182 ke airean zintzilikatuaren eta errege destronuratuaren garaia da Drugestorearen hesteetako zaldi izugarrietan. Bost edalontzi husturen artean Me han dicho que escribes en vasco qué difícil, no? Gasteiztarra, Estibaliz etorri behar ez lukeen trenaren xistua bezala. Udaberri berri honetan ez dituzu aurpegiak ikusten soilik behera-behar eragotzia lege orotatik at POR FAVOR SEÑORES, QUE VAMOS A CERRAR soilik hautsontzia pospolo erre eta zigarro-hondarrez gainezka beste egun bat beste hainbat bezalakoa. Pues nos lo pasamos ideal. Zu.
Zu, arroztasunaren muga ikaragarrietaraino arrotz amorantearen ezpain urrunetan gudari beti bentzutua POR FAVOR SEÑORES, BUENAS NOCHES geldi zaitez orain nirekin BUENAS NOCHES. BUENAS NOCHES, SI, BUENAS NOCHES. Oh! aquí siempre está lloviendo AGUR, BUENAS NOCHES. Donostian, Euskal Herria gu eta gure poema liburuaren paredoi izugarriak. Zure bihotza da paredoirik desolatuena
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 51
4.4. E skualdeko landa - pa isa ie n is la tur ismoar i bur uzko mater ia letan
Atal honetan, eskualdeko landa-paisaiek turismoan duten trataera eta garrantzia aztertu da
hainbat mailatan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoa eta eskualdeko mailan).
Horretarako, eskala bakoitzean Web atari bana aztertu da baita papereko euskarrian
argitaratutako hainbat material ere.
E uskadi goza ezazu! EAE mailako turismoko Web atarian lehenengo orrian eta azpi atal
bakoitzaren orrialde nagusian agertu diren argazkien %10ean lehenengo sektoreak
sortutako paisaiak hartzen du nagusitasuna. Dena den, argazkien beste %11a batean
lehenengo sektoreak kudeatzen dituzten paisaiak agertzen dira bigarren planoan. Horrez
gain, beste %3an lehengo sektoreko produktuak azaltzen dira. Argazki hauen artean,
eskualdeko sustapena egiteko baliorik aipatuenak Arantzazu eta Aizkorri dira, nahiz eta
Arrikrutz haitzuloa, hiru tenpluen ibilbidea eta Debagoienako jardunaldi gastronomikoa ere
maiz aipatu.
Bestalde, Web atarian azaltzen diren proposamen gomendagarrienen eskaintzaren artean
%59ak paisaiarekin zerikusia dute bertan adierazten denaren arabera. Ekimen guztien
%23ak soilik dute erlazioa landa-eremuarekin eta lehenengo sektorearekin. Top esperientzia
hauen artean bat Debagoienan burutzen da (Idiazabal gazta antzinako kultura eta
bizipenak), eta guztiek dute landa-eremuarekin nolabaiteko erlazioa, batez ere lehenengo
sektoreko produktuekin. Bestalde, paisaiarekin erlazioa izan arren, lehenengo sektorearekin
zerikusirik ez duten turismorako ekimenak promozionatzeko erabiltzen diren argazkien
artean, lehenengo sektoreak kudeatzen dituzten paisaiak argazki guztien %12an agertzen
dira.
Azaldutako web atariaz gain, E AE mailako sei l ib ur uxk a aztertu dira: "Euskadi"
(Basquetour, 2011), "Hiri ihesaldiak" (Basquetour, 2012b), "Natura aktiboa" (Basquetour,
2012c),"Iparreko Donejakue bideak" (Eusko Jaurlaritza, 2011b), "Gastronomia eta
enoturismoa" (Basquetour, 2012a) eta "Turismo irisgarria, EUSKADIn, oporrak guzti-
guztientzat dira" (Eusko Jaurlaritza, d. g.).
Lehenengoan, hau da, E uskadi izena duenean, agertzen diren irudietatik %13 inguru
landa-eremuan ateratako paisaiak dira, eta beste %4an paisaiak ez agertu arren lehenengo
sektoreari espresuki erreferentzia egiten zaio. Hauen artean, %60an lehenengo sektoreak
landutako paisaia elementu nagusia da eta %40an elementu nagusia beste bat izan arren,
eremu zabala hartzen du paisaiak. Dena den, agertzen diren irudi guztien %11an lehenengo
sektoreak kudeatutako paisaia ageri da bigarren planoan, eta %5ean baserriko produktuak
aurkezten dira. Bestalde, liburuxkak dituen 33 orrialdeetatik landa-eremuari bat eskaintzen
zaio, eta bertan lehenengo sektoreak landutako paisaiak, baserriak eta produktuen irudiak
azaltzen dira (nahiz eta azken hauek ugarienak izan). Eskualdeari dagokionean, Goierri
sustatzeko erabilitako balioak Arantzazu eta Aizkorri-Aratz natur gunea dira.
Bigarrenean, hots, hir i ihesa ld ien liburuxkan agertzen diren irudien %5a landa paisaiak
dira. Hauetan lehenengo sektoreak sortutako paisaiak hartzen du azalera gehien, nahiz eta
elementu nagusia beste bat izan askotan. Bestalde, beste %3an bigarren planoan lehenengo
sektoreak landutako paisaiak azaltzen dira. Azkenik, liburuxka honen irudien %4ak
lehenengo sektoreko produktuei erreferentzia egien dio. Liburuxka honetan, besteetan
bezalaxe, Aizkorri da eskualdeko sustapen turistikoa egiteko erabiltzen den balioa berriz ere.
Gastr onomia eta enotur ismoar en liburuxkan aurkezten diren irudien %11 landa-
paisaienak dira. Bestalde, irudien %42ak lehenengo sektorearen produktuak azaltzen ditu.
Liburuxka honetan Debagoienako turismoa sustatzeko lehen aipatutako jardunaldi
gastronomikoari eta Bergarako betegarri eta tostoiei egiten zaie erreferentzia.
Natur a akt iboa liburuxkako argazkien %42ak landa- paisaiak dira. Horien artean erdiek
dute lehenengo sektoreak landutako paisaiak elementu nagusi gisa. Horrez gain, irudi
guztien artean %25ek bigarren planoan lehenengo sektoreak landutako paisaiak agertzen
dituzte, eta %2an honen produktuei erreferentzia egiten zaio. Liburuxka honetan
eskualdeko paisaien parte diren elementuen artean Arantzazu da gehien agertzen dena,
nahiz eta Aizkorri, Kurtzebarri, Anboto, Aitzorrotz eta Urbia ere azaltzen diren.
Donejakue bi deen liburuxkaren orrialdeetatik %21a Euskal Autonomia Erkidegoan
zehar doan zatiari eskaintzen zaio. Orrialde hauetan agertzen diren irudien artean %33a
landa-paisaian ateratako argazkiak dira. Eremu horietan ateratako argazkien artean %39an
lehenengo sektoreak sortutako paisaiak azalera gehien hartzen du edo elementu nagusia
da. Bestalde, orrialde horietan agertzen diren irudi guztien %14an lehenengo sektoreak
sortutako paisaiak bigarren planoan agertzen dira. Liburuxka honetan Aizkorrin kokatutako
Arantzazuko santutegia, Iturria: Debagoienako turismo Web ataria
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 52
San Adriango tunela azaltzen da behin baino gehiagotan. Hala eta guztiz ere, esan beharra
dago liburuxka honetan ez dagoela lehenengo sektoreak ekoiztutako produktuei
erreferentzia egiten dion irudirik.
Tur ismo ir isgar r iar en liburuxkari dagokionez, lehenik eta behin landa-paisaien isla
aztertu eta neurtzerakoan ikonoen irudiak ez direla aintzat hartu aipatu behar da. Liburuxka
honetan azaltzen diren irudien %9ak landa-paisaienak dira. Bestalde, aztertu diren irudi
guztien artean %4an lehenengo sektorearen lanari erreferentzia egiten zaio eta %7an
sektore honek sortutako paisaiak beha daitezke bigarren planoan. Horrez gain, irudien %3ak
lehenengo sektorearen produktuak agerrarazi dituzte. Dena den, Euskal Autonomia
Erkidegoko liburuxka honetan ere ez zaio Debagoienari erreferentziarik egiten.
EAE mailako materialaz gain, Gipuzkoakoa ere aztertu da. Gipuzkoako F or u
Aldund iko Tur ismoko We b atar iar en sarreran eta azpi atalen orrialde nagusietan
agertu diren argazkien %16ak lehenengo sektoreak sortutako paisaiak azaltzen dituzte,
nahiz eta horietatik %34an soilik agertzen diren irudiko gai nagusi bezala, batzuetan paisaia
osoak islatu beharrean elementu zehatzak bilduz. Dena den, argazkien beste %14an lehengo
sektoreak kudeatzen dituzten paisaiak agertzen dira bigarren planoan. Horrez gain, irudien
beste %1ean lehenengo sektoreko produktuak azaltzen dira. Beraz, Gipuzkoan turismoa
sustatzeko helburua duen Web atari honetan erabiltzen diren argazkien %49an lehenengo
sektorearen presentzia dago, batzuetan modu nabarmenean, eta beste batzuetan bigarren
planoan.
Eskualde honen sustapena egiteko gehien er abi l i tako ar gazkiak Arantzazu, Aizkorri,
Urkulu eta Arrikrutzekoak izan dira, hau da, txosten honetan jaso denaren arabera
partaidetzaren bidez identifikatutako paisaiaren balio nagusietako batzuk jasotzen dira
bildutako materialetan. Horrez gain, behin baino gehiagotan Antzuola, eta hiru tenpluen
ibilbidea agertu dira. Xarma duten lekuen artean Arrikrutz, Urkulu eta Aizkorriko San
Adriango tunela azaltzen dira. Halaber, Bergara Gipuzkoako hamar gune ikusienen artean
kokatzen da. Debagoienari hiribildu monumentalak, gune naturalak eta Arantzazuko
santutegia egozten zaizkio ezaugarri bereizgarri gisa.
Horrez gain, ais ia ldia eta natur ar en aldetik interesgarriak diren Gipuzkoako guneen
g ida aztertu da (Gómez Piñeiro et al., 1999). Bertan agertzen diren irudien %20a landa-
eremukoak dira, eta horien %84an lehenengo sektoreak sortutako paisaia elementu nagusia
da. Bestalde, irudien %13an lehenengo sektoreak landutako paisaiak ageri dira bigarren
planoan eta %3a baserrien irudiak dira. Eskualdeko sustapenari dagokionez, Urkulu,
Arantzazu eta Leintz Gatzaga aipatzen dira.
"Gipuzk oan 6 i bi l bide basoan" (Agirre Iraeta, 2005) liburuxkan aurkezten diren
irudien %67ak lehenengo sektoreak kudeatzen dituen paisaiak dira. Horrez gain, esan
beharra dago, liburuxka honetan Gipuzkoa osoko sei ibilbide esanguratsu biltzen direla, eta
horien artean bi Debagoienan kokatzen direla, Arantzazukoa eta Udalakoa, hain zuzen ere.
Horrez gain, Udalaitz eta Aizkorriko argazkiak azaltzen dira.
E skualde mailan , "Debagoiena, ezagutzea… maitatzea da" Web ataria aztertu da. Bertan
agertzen diren irudien %33 landa-eremukoak dira eta %21an lehenengo sektoreak sortutako
paisaiak agertzen dira lehenengo planoan eta %12 bigarren planoan. Horretaz gain, %8a
lehenengo sektorearen produktuei eta jardunaldi gastronomikoei erreferentzia egiten
dieten irudiak dira. Bestalde, maiztasun gehienarekin Arantzazu, Intxorta eta Arrikrutz
agertzen dira, Web atariaren sarreran agertzen diren argazki nagusiak hiru hauenak izanik.
Bestalde, eskualdean gehien azpimarratzen diren balioak Arantzazu eta ibilbideak dira.
Halaber, "PR
Debagoiena"eskualdeko
turismo liburuxka aztertu da.
Bertan agertzen diren irudien
%66a landa paisaian
ateratako argazkiak dira eta
lehenengo sektoreak
sortutako paisaia azalera
gehiena hartzen du %44etan.
Beste % 12an lehenengo
sektoreak sortutako paisaiak
bigarren plano batean
agertzen dira. Liburuxka
honetan ez da lehenengo
sektorearen produkturik
Arrikrutzeko kobazuloa, Iturria: Debagoienako turismo Web ataria.
Aizkorri-Aratz parke naturala, Iturria: Debagoienako turismo Web ataria
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 53
agertzen. Bestalde, Leintz Gatzaga, Arrasate, Elgeta zein Bergarako herri-gunetako alde
zaharrak, Aretxabaleta, Antzuola, Arrasate, Eskoriatza zein Oñatiko ondare arkitektoniko
kulturala, Arantzazuko santutegia, Aizkorri Aratz parkea, Arrikrutzeko kobazuloa, museoak,
bisita gidatuak, festak eta merkatuak azpimarratzen dira. Dena den, liburuxkan aipamen
gehien, "ferrocarril Vasco-Navarro"-ri egin zaio eta ondotik, Leintz Gatzaga, Aitzorrotz,
Arrikrutz, Arantzazu, Besaide eta Aizkorri-Aratz parkeari.
4.5. E skualdeko landa - pa isa ie k aur r ean dituzten er ronkak
Bigarren partaidetza saioan landutako beste alderdi bat eskualdeko landa pa isa ien
etor kizunar en inguruko eztabaida izan da. Horren harira, lehenengo sektoreak izan
dezakeen ibilbidea eta horrek sor ditzakeen ondorioak ere aztertu dira. Ariketa honen
helburua etorkizunera begira eskualdean nahi den landa paisaiaren inguruan hausnartzea
da, eta hori lortu ahal izateko eman beharreko pausuetan pentsatzen hastea.
Epe ertainean eskualdeko landa paisaiek aurrean izango dituzten er r onkak
identifikatzeko, bi ar iketa burutu dira: 2025 erreferentzia bezala hartuta, imajina
daitekeen panoramarik negatiboena eta positiboena irudikatzea, eta bakoitzaren hiru
ezaugarri adieraztea. Jarraian, gai hauen inguruko eztabaidaren emaitzak biltzen ditugu.
4.5.1. EPE ERTAINEAN EMAN LITEKEEN IKUSPEGIRIK NEGATIBOENA
2025 jomuga gisa hartuta eskualdeko landa paisaientzat irudika daitekeen ikuspegirik
negatiboenean ondokoak emango lirateke: eskualdean kontsumitzen dena bertako
ekoizleek produzitzen dutena ez izatea, eta honekin erlazionatuta lehenengo
sektor ear en ga inbeher ak ekarriko lituzkeen ondorioak ere. Izan ere, paisaia lantzeari
utziz gero, baserri guneak zein basoak zaindu gabe geratuko lirateke. Gainbehera hau
areagotuz gero, landa-paisaien galera emango litzateke. Izan ere, baserritarrek haien
jarduna utzi eta baserriak husten joateko arriskua legoke, ondorioz baserririk gabeko paisaia
sortuz.
Eszenatoki horretan oinarrituz beste bi eszenatoki aurreikusi dira ere. Lehena, landa-
eremua galdu ondoren bertan industr ia zabaltzea eta bigarrena komunikaz io
azpiegitur a handiak eraikitzea edota erraustegiak.
Ikuspegirik negatiboenean gerta litekeen beste zerbait landa-eremua txa letez betetzea
da. Auzoko bizitzan parte hartzen ez duten pertsona ugari bizitzen hasiko lirateke, landa-
eremuari ekarpenik egin gabe.
Aipatutako hiru eszenatoki hauek eskualdeko biztanleen kezka garrantzitsuenak islatzen
dituzte, eta gizakiaren nahien edo beharren arabera, beste ezertan erreparatu gabe eta
bertako errealitatera egokitu gabe, landa-eremuan modu nabar ian er a ikitzea
suposatuko lukete.
Azkenik, etorkizuneko landa-paisaian basogintza basat ia ezartzea, baso landaketa
aloktono eta zuhaitz mota bakarrekoak ugaritzeko, zein eskualdean monolabor antzen
eredua zabaltzea izango lirateke ikuspegirik negatiboenean gerta litezkeen beste gauza
batzuk.
4.5.2. EPE ERTAINEAN IRUDIKA LITEKEEN IKUSPEGIRIK POSITIBOENA
2025 erreferentzia bezala hartuta parte-hartzaileek pentsa dezaketen ikuspegi positiboena
irudikatzean, landa-eremuan bizi diren baser r itar r ak lur rak ematen d uenet i k
biz ik o lirateke modu duinean. Horrela, eskualdeko lehen sektorea mantendu eta
areagotuko litzateke, eta baserritar profesionalak bertan biziko lirateke, baldintza duin eta
orekatuak lortuz aldi berean. Honekin batera, lurrak errentagarritasuna berreskuratu ahala,
lurrarekiko harremana berreskuratuko egingo litzateke, eta oreka mantenduko litzateke hori
guztia eta biodibertsitatearekiko errespetua eta paisaiaren balioen artean.
Bestetik, eta aipatutako ikuspegi negatibo batekin kontrajarrita, gizartea kontsumo
er edu bur ujabe eta arduratsu batetara iritsiko litzateke. Bertako produktuak
kontsumitzeko kontzientzia hedatuko litzateke eta, horrela, haragia, barazkiak eta baserriko
bestelako produktuen zuzeneko salmenta areagotuko litzateke (etorkizun batean lehenengo
sektoreak azken urteetan hormigoiak merkatuan utzi duen hutsunea beteko luke). Honekin
loturik, baser r itarr en lana eta pr odukt uak aintzat hartuko lirateke, baita
lehenengo sektoreari er r entagarr itasuna itzuli, lur r ar ekiko l otur a berreskuratu
eta bertako landa-paisaien mantenua bermatzeko kontzientzia garatu ere.
Bestalde, gaur egun bizi den krisialdiak ondorio positibo bezala gazteak berriro
baser r ir a bueltatzea ekarriko luke, lehen sektorea gaztetuz eta indarberrituz. Fenomeno
honen ondorioz, bertako landa-paisaiak mantendu (garbi kontserbatutako baso, etxe inguru
zein belardiak) eta utzitako lursailak berreskuratuko lirateke.
Landa-eremuko auzo eta herrien hazkuntza aurreko ataletan identifikatutako balioak zein
landa-auzoetako memoria (bertan ikusitakoa eta bizitakoa) mantenduz emango litzateke,
horien kontserbazioarekin bateragarri den moduan, bai hedapenean, baita erritmoan ere.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 54
Aldi berean, landa-eremuko eskolek auzo ko g ir oa sortu eta suspertzen laguntzen
jarraituko lukete, auzoei nortasuna eta lotura emanez, eta horien etorkizunaren oinarri
sendo izaten jarraituz.
Azkenik, aurrekoa gertatu beharrean epe ertainean gaur egun landa-paisaietan dagoen
egoera mantenduko balitz, utzitako lursailetan bertako espezieak bere kabuz aterako direla
aurreikusten da, baso autoktonoar en aza ler a handitu eta naturari lotutako paisaia
sortuz, gizakiaren esku-hartzerik gabe.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 55
5. BA SERR I-P AISA IE N BALIO EN ID ENT IF IK AZ IO AR I BU R UZK O O ND OR IO AK
Fase honetan burutu diren Debagoienako bi saioen balor az ioa posi t ib oa izan da
jasotako ekar penei eta parte-hartzaileen inpl ikaz ioar i dagokienez. Etorritakoen
kopur ua esperotakoa izan da, beste eskualde batzuetako kopuruak aise gaindituz.
Gainera, jendeak saioetan modu aktiboan parte hartu du, eta parte-hartzea arina egin zaiola
eta gustura egon dela esan daiteke, nahiz eta lehenengo saioa astunagoa izan teorikoa
zelako.
Dena den, aipatu beharra dago Landa Garapen Elkartearen bidez identifikatutako eragileez
gain ez dela saioetara askoz ere jende gehiago etorri. Hau udalen bidez egindako deialdiak
uste baino eragin gutxiago izan duelako izan daiteke. Bestalde, nahiz eta saioetan hainbat
udal ordezkari egon, ez dira udalerri guztietakoak bertaratu. Beraz, azpimarratu behar da
proiektu honen emaitzek ez d ituzt ela esk ualde osok o ir it z i eta
sents ib i l i tateak bi l duko , ezta eskualdeko landa paisaiaren balio guztiak ere. Hala ere,
argi dago hemen jaso direnak badirela paisaiaren balio, eta agian eskualdeko biztanle asko
ados egongo direla hemen bildutakoekin.
Udal ordezkariez gain, ikusi da lehenengo saioan parte hartu dutenetako batzuk ez dutela
behaketa fitxarik bete, baina orokorrean bi saioetara bertaratutakoen kopuruak antzekoak
izan direla. Saioetara etorritako jende kopurua eta hauen konpromiso maila altua bi
ezaugarriei lotu zaizkio bereziki: eskualde mailan biztanleen artean dagoen konexioa ,
inplikazioa eta antolaketa maila nabarmena, eta Landa Gar apen E lkar teak izan duen
inpl ikaz io altua.
Metodologiarekin jarraituz, esan beharra dago hogei izan direla jasotako paisaiaren
behaketa f i txak , eta kopuru hau modu oso onean baloratu dela. Behaketa f i txa
betetzeko orduan, ordenagailuz betetzeko formatua eraginkorra izan dela ikusi da. Dena
den, formatua dela eta pertsona batzuk hauek betetzeko arazoak izan dituzte, laukitxoak
ezin izan dituztelako bete, edota idatzitakoa gordetzen utzi ez dielako. Hori dela eta,
behaketa fitxak beste formatu batetara pasatzea komeni dela ikusi da. Bestalde, fitxa
betetzerako orduan, paisaia bat aukeratzearen helburua ez da argi gelditu. Horrez gain,
kezkak sortu dira ere fitxa betetzeko beharrezkoa den ezagutza mailaren inguruan. Izan ere,
ezagutza maila altuagoa izateak fitxetan hautatutako paisaiaren datu gehiago eta zuzenak
biltzea ahalbidetzen du. Zentzu honetan, ariketa egin aurretik udalek ondare naturala eta
kulturalari buruzko memoriak osatuak izatea interesgarria izango litzateke parte hartzaileen
ustez. Fitxa betetzeko orduan, subjektibotasunari zenbateko garrantzia ematen zaion ere
dudan jarri da, beste elementuek hau baino pisu gutxiago ezin dezaketela izan uste baita.
Dena den, zailtasunak azaldu diren arren, fitxaren erabilerari buruzko balorazio orokorra
positiboa izan da.
Aztertutako paisa iar en elementu gar rantz itsuene i dagokienez, behaketa fitxetan
paisaian pisu gehien duen balioa er l iebea izan da, eta jarraian leheneng o sekt or ea
eta landar edia . Bigarren mailan klima zein ura eta paisaiak sortutako sentsazioak
leudeke, eta hirugarren mailan harriak, populatze eredua eta aztarna historikoak. Bigarren
saio praktikoan balio nabarmenak zehazterakoan lehenengo s ektor ea , landa eremuko
biz imod ua , nat ur ba l iabideak eta hauen ustiaketa orekatua, ur a , er l ie bea , herri-
guneen antolaketa , paisaian sortzen den kontr astea , ondar e kultur a la eta
auzolana zein herritarren inpl ikaz io maila a ipat u dira. Beraz, ikus daiteke saioetan
landaredia ez dela aipatu eta sentimenduez modu hertsian hitz egin ez den arren, bai aipatu
da landa eremuak euskaldunon sustraietan eta bertakoen bizitzekin duen lotura. Bestalde,
elementu historikoei zein populatze ereduari dagokienean, orokorrean behaketa fitxetan
hartu duten pisua ahula izan da, eta saioetan, ordea, garrantzi gehiago eman zaie. Saio
praktikoetan landaredia elementu nagusi bezala ez identifikatzea zuzenean eskualdeko
landaredi mota lehenengo sektorearekin erlazionatu delako izan daiteke, aparteko
elementu bezala hartu gabe. Elementu historikoei eta populatze ereduei saioetan garrantzi
gehiago eman izanak subjektibotasunarekin izan dezake lotura. Izan ere, behaketa fitxak
elementua modu objektiboagoan baloratzera bultza dezake, bai galdera zehatzak eginez
zein beste elementuekin konparaketak eraginez. Horretaz gain, gerta daiteke ere behaketa
egin denean elementu historikorik edo giza presentziaren zantzurik bistan ez aurkitzea, eta
hori dela eta haien pisua baxua izatea. Dena den, paisaian azalera handia ez hartu arren,
hauek garrantzitsuak direla behatu da.
Saioetan eta fitxetan jaso den bezala, erliebea, auzolana, paisaiekiko dauden sentimenduak,
populatze-eredua, elementu historikoak zein lehenengo sektorea bera, baita horrek sortzen
dituen paisaiaren aniztasunak ere, Debagoienako paisaiaren bal io
gar rantz itsuenetakoak dira. Erliebeari dagokionez, gizakiak berau eralda dezakeen
arren, Debagoienako paisaiei duten izaera ematen dien forma borobildu zein zuzenak
naturaren eraginez sortuak izan dira. Hori dela eta, horien mantenurako errespetua eta
babesaz gain, ez da besterik behar. Aldiz, Debagoienan ezagutzen den ondare historikoaren
zati handi bat, landaredia eta paisaia lehenengo sektoreari guztiz lotuak egon dira, eta azken
bien kasuan oraindik ere horrela diraute. Orain arte, ordea, lehenengo sektor ear i ez
zaio landa paisaien balioak gordetzeko egiten duen lana a itor tu , eta are gutxiago
jendartean kaleratu. Beraz, gai honen inguruan gizartearen (bai gizartearen zein lehenengo
sektorean inplikatutako eragileen) sents ibi l izaz ioa ezinbestekoa dela ikusten da.
Landa-paisaien balioen adibideetako bat ar telanetan is la izatea da. Gainera, txostenean
azaldu den bezala, proiektuan parte hartu dutenen artean hautatutako paisaietako batzuk
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 56
artelanetan islatuak daude; horrek pertsona ezberdinen inspirazio iturri izan direla esan nahi
du eta, beraz, garrantzia eman diotela. Horrez gain, aztertutako artelanetan paisaian bertan
betetako fitxan zein saioetan identifikatu diren eskualdeko paisaien elementu nagusi eta
bereizgarriak islatzen direla ikusi da. Gainera, lanetan urtaroen aldaketak paisaiara
dakartzaten aldaketak ere islatzen direla behatu da, baita paisaiek norbanakoarengan
sortzen dituzten sentimendu eta lotura ere. Ondorioz, pentsa daiteke eskualdeko paisaiak
aldatzen jarraituz gero, eta artistak paisaietan oinarritzen jarraituz gero, aldaketa hauek ere
artelanetan islatu egingo direla.
Bestalde, tur ismoko mater ia letan landa-paisaiei emandako trataeran ere horien
balioa agerian gelditu da. Egindako azterketaren arabera, landa-paisaiaren isla eskualdeko
eskalara hurbiltzearekin batera pixka bat handitzen doa, baina nabarmenena turismo-
motaren arabera ematen den trataeraren aldaketa da. Tur ismo akt iboar ekin edo
natur ar ekin erlazioan oinarritutako materialetan baserri-paisaien presentzia gehiago
nabarmentzen da beste turismo motei zuzendutakoekin alderatuz gero. Bestalde, aipatu
behar da lehenengo sektoreak sortzen dituen la rr eak erabiltzen direla gehien bat paisaia
mota hauek sustatzeko, eta sarritan aber eak edo baser r iak azaltzen direla. Maizen
erabilitako eskualdeko elementuak Aizkorri eta Arantzazu izan dira, nahiz eta Arrikrutz zein
Urkulu ere askotan azaldu, lehen esan bezala. Dena den, aipatu beharra dago lehenengo
sektoreak sortzen duen paisaiari zein jardunari nolabaiteko garrantzia eskaintzen zaien
bitartean, honen pr oduktuei ez zaiela ia garrantzirik ematen (jardunaldi gastronomikoak
eta Idiazabal gazta salbu). Horretaz gain, eskualdea definitzeko orduan hiribilduei, gune
naturalei eta Arantzazuri egiten zaie erreferentzia, baina ez zaie lehenengo sektoreari edo
honek sortutako paisaiei espresuki erreferentziarik egiten.
Saioetan landa-paisaiaren etor kizunaz aritu denean, lehenengo sektoreari dagozkion
kezkak atera dira, baita bizimoduaren aldaketan eta balio eta ezagutzen galerari buruzkoak
ere. Izan ere, etorkizuneko landa paisaian modu negatiboan eragin dezakeen faktore
nagusia lehenengo sekt or ear en ga inbeher a da, lursailen erabilerak bertan behera
uztea ekarriko lukeena, baita baserriak eta auzoak hustea ere. Horrez gain, landa-eremuan
jatorria ez duten pertsonak bertara bizitzera etorri eta integratzen ez badira, inguruan,
auzo-ohituretan, pertsonen baliotan eta landa-eremuko biztanleen erlazionatzeko moduan
eragina izango duela pentsatzen da. Lurrarekiko loturaren galerak, gainera, basogintza
basatia ekar lezake. Ondorioz, lehenengo sektoreari errentagarritasuna itzul diezaioketen
ekintzak garatzea ezinbesteko ikusten da.
Ildo berean, lehenengo sektorean dihardutenak paisaiaren eragile nagusienetakoak izanik,
euren lana errekonozitzeaz gain, ezinbestekoa da haien i r i tz iak aintzat hartzea landa-
paisaian eragiten duten edozein ekimen edo proiektu abian jartzerakoan.
Laburbilduz, argi dago hainbat arlotan landa-eremuak duen bal ioa , hala nola, turismoaren
sustapenean, edo artean, nortasuna duen inguru atsegin eta lasaia izanik jendearentzat
hartzen duen garrantzian, eskualdeko herritarren nortasunean eta sustraietan duten pisuan,
eta abar. Dena den, esan bezala, gutxitan onartu zaizkio landa eremuari bete izan dituen
funtzioak, eta are gutxiago paisaia hauek lantzen dituzten arduradunei. Dena den, landa
paisaiek funtzio zehatzak betetzen dituzten bitartean, bertan hautematen diren arazo
nagusienak landa-auzoen inguruaren mantenua bermatuko duen belaunaldi gazteen
txanda hartzea, lehenengo sektorearen errentagarritasun falta, landa-eremuko biztanleen
balioen aldaketak, azpiegiturek paisaian zein inguruan sor ditzaketen eraldaketak eta baso-
kudeaketa eredu oso intentsiboak garatzea dira. Gainera, lehenengo sektorean lanean hasi
nahi duten gazteak ugaritzen ari direla behatu den arren, ezinbestekoa da hauei lur r ak
eskur atzeko er r aztasunak jartzea, belaunaldi berri honek aurrekoen lekukoa hartzea
nahi bada. Halaber, kontsumo ereduaren inguruko zein lehenengo sektorearen lana agerian
jartzen dituzten sents ib i l izaz io ekintzak oso garrantzitsutzat ikusten dira. Aldi berean,
landa-auzoak haztea modu positiboan ulertzen da, baina beti ere bertako memoria zein
ohiturak mantenduz, hau izango baita landa-eremu bizia mantentzea bermatuko duena.
Hortaz, kezka hauei irtenbidea eman diezaieketen jarduera eta jarrera aldaketak burutzea
lehentasunezko ekimena da, eta jada jarduera batzuk martxan badaude ere, hauetan
sakontzea garrantzitsua da.
Halaber, ekintzak f inantzatzeko mod u ber r iak bilatu behar direla argi geratu da, eta
finantzatzeko bidea aukeratzerakoan ekintzaren izaera eta eskalari hobekien egokitzen
zaion bidea hautatu behar da. Horrez gain, gizartean norbanakoaren jar r er a
ar dur atsua garatzen joan behar da landa paisaien balioekiko. Orain arte baserr itarr ak
eta dir u pub l ikoa ikusi dira iturri ia bakartzat balio horien zaintzarako, eta horrek
gizartea jarrera eroso batera bultzatu du, non norberaren aldetik esfortzua edo ardurarik
jartzeko beharriz ez den. Jarrera horri buelta emateko beharra azaleratu da gogoeta
honetan, landa paisaien balioak mantendu nahi badira behintzat.
Bukatzeko, proiektuan parte hartu duten pertsonen ekarpenek, nahiz jasotako artelanek,
agerian uzten dute baserri-paisaiak ez direla edonolako balioak dituzten paisaiak. Zentzu
honetan, oso azpimarragarria da parte-hartzaileek osatutako fitxen aberastasuna eta
edertasuna; modu oso egoki eta pertsonalean adierazi baitituzte haiek baserri-paisaietan
aurkitutako balioak.
Oso nabarmena da baserr i - pa isa iek euskal kulturaren testuinguruan esanahi
ber ez ia dutela, bertako nor tasuna , histor ia eta kultur ar en oinarrizko elementu
direlako, s inbo l ismoz beteak. XX. mendearen hasieratik nabaria da egun paisaian ikusgai
diren hainbat elementu eta ezaugarri beste gar a i bateko baser r iko kultur ar en
oinor dek o direla, onerako eta txarrerako atzean utz itako gar a ien ar rastoa ,
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 57
noizbait herri bezala izan ginen hori gogora ekartzea ahalbidetzen digun ebidentzia. Iragana
guregana ekartzeko duten indar hori dela eta eutsi nahi die gizarteak neurri handi batean
baserri-paisaiei. Hala ere, etor kizuner a begir atzea ere ezinbestekoa da, hurrengo
belaunaldiei Debagoienako landa-paisaiei dagokienez utzi nahi diegun her entz ia zein
izango den guztion artean erabakitzeko, eta egun lur horietan bizimodua irabazten dutenek
biz i ba ld intza du inak izan ditzaten moduak bilatzeko. Bide horretan proposamenak
egitea bilatuko du proiektu honen hur r engo faseak , Debagoienako baserri-
paisaietarako ekintza zehatzak mahai gainean jarriz.
5.1. Landa - pa isa ien ba l ioa ager ian jar tzeko ekintzak nola bur utu?
Landa paisaiei zuzendutako ekintzak proposatu aurretik interesgarria da ekintzak
gauzatzeko moduen inguruan gogoeta egitea. Jakina da egun krisian murgilduta
gaudela, eta administrazioek ekimenak burutzeko dituzten aukerak urritzen ari direla. Beraz,
proiektu honen baitan proposatuko diren ekintzak aurrera eramateko modu berririk
bururatzen al zaigu?
Proiektu honen baitan eskualdeetako batean ospatutako saioetan gai honi buruzko
eztabaida egiteko aukera izan dugu. Erreportaje motz bat ikusi ondoren («Se estrena
documental financiado por la red sobre la historia un horno tradicional, Telediario - RTVE.es
A la Carta», d. g.), partaideek ideiak bota dituzte. Jarraian ikusiko dugun bezala, ekintzak
burutzeko formula ezberdinak aipatu dira, baina bertaratutakoek adierazi dute ekintzen
ar aberakoak izan behar dutela formula horiek, hau da, ez dela posible aldez aurretik
formulak aukeratzea.
Bestalde, f inantzaz io p ubl ikoa ezinbestekoa dela esan bada ere, diru-iturriak lortzeko
modu ezberdinez hitz egin da saioan. Horren harira, gizar tean eman beharr eko
a ldaketa azpimarratu da, guztionak diren balioekiko ardurazko jarrera orokortu dadin.
Horrekin lotuta hain zuzen ere ondoko ekimenak azaldu dira: auzolana, denbora bankuak,
lurralde zaintza, baserriko abereen aitabitxi bihurtzea, eta crowdfunding (finantzazio
kolektiboa edo mikro-mezenasgoa), kontsumo arduratsua, kooperatibak. Bakoitzari buruzko
azalpenak ematen ditugu jarraian.
Auzolana landa eremuan aspaldian ezaguna den formula da, modu boluntarioan edo
derrigortuta elkarlanean egiten den auzoarentzako lana. Garai batean oso hedatua, egun
oraindik ere eskualde batzuetan mantentzen den sistema da. Zenbait ekintza gauzatzeko
aproposa izan daiteke, bai bere forma ohikoenean, baita auzolanaren interpretazio berrien
bidez (adibidez, crowdfunding delakoa auzolan mota berri bat dela esan liteke).
Denbor a bankua lan zehatzetarako norberaren denbora trukatzeko prest dauden
pertsonek osatzen duten kolektiboa da («Bancos de Tiempo - Trueque Online - Trueques por
Internet», d. g.). Diruan oinarritutako ekonomiatik ihes egiteko sistema bat da, zerbitzuak
eta ondasunak diruarekin erosi ordez, trukean oinarritzen dena. Eskualde batzuetan badira
honelakoak («AUZOPOLIS Denbora Bankua», d. g., «Tik-Tak Truk Tolosako Denbora Bankua |
Facebook», d. g.). Orain arte denbora bankuak hiriari lotuta daude nagusiki, baina ekimena
molda liteke esku artean dugun proiektutik eratorritako ekintzetara. Landa eremuko
biztanleek haien beharrak asetzeko, solidaritatea indartzeko eta harremanak sustatzeko
balio lezake; hau da, landa eremuan identifikatu diren hainbat balio ukiezin kontserbatzeko.
Baserriko abereen aitabitxi bihurtzeko hainbat proiektu daude. Batzuk bertako arrazak
kontserbatzeko balio dute (El refugio del burrito, d. g.), eta beste batzuetan baserriko
produktuak eskuratzeko aukera ematen dute, laguntza ekonomikoaren truke. Formula hau
ere egoki izan liteke sentsibilizaturik dauden herritarrak baserrira gerturatzeko, hiria eta
landa eremuaren arteko harremana eta lotura sendotzeko.
Lur r a ldear en za intza lurraldearen erabiltzaileak eta jabeak natura-, kultura- eta
paisaia-baliabideen kontserbazioan eta berauen erabilera egokian inplikatu nahi dituen
estrategia eta tresnen multzoa da. Horretarako, akordio eta etenik gabeko elkarlanak
sustatzen ditu jabeen, zaintza-erakundeen eta bestelako eragile publiko nahiz pribatuen
artean (Xavier Basora Roca & Xavier Sabaté i Rotés, 2006). Gure erkidego autonomoan hasi
dira horrelako akordioak ematen, bereziki landa eremuan, eta espero da hurrengo urteetan
hedatzen joango direla. Tresna horien artean leudeke lur bankuak, adibidez. Bereziki
garrantzitsuak izango dira honelako tresnak landa eremuko balioak kontserbatzeko, lur
gehienak jabego pribatuaren eskuetan daudela jakinda. Tresna hauek, gainera, landa
eremuarekiko sentikortuta dagoen gizarteak hainbat praktika eta jarduera manten daitezen
eta ustiapenek haien errentagarritasuna hobe dezaten laguntzeko balio dute.
Cr owdfundi ng , finantziazio kolektiboa edo mikro-mezenasgoa bezala ezagutzen diren
ekimenak, jarduera zehatzak finantzatzeko pertsona kopuru handien laguntza ekonomikoa
biltzean datza. Ezaugarri bereizgarrienetako batzuk ondokoa dira: pertsona bakoitzak
egindako diru-ekarpena txikia izaten da (maiz 5 eurotik hasita), eman nahi den kopurua
aukera daiteke, eta emandako kopuruaren araberako pizgarriak eskaintzen dira ordainetan
(finantzatzen lagundu duten pertsonen zerrenda zabaltzetik hasita, lagundu duen
enpresaren publizitatea egitera, edo ekimenari lotutako produktuak oparitzera). Maiz, IKTek
eskuragarri jartzen dituzten bideak erabiltzen dituzte horretarako, nabarmenki Internet
sarea. Verkami izeneko plataforma aipatzen da saioan, («Verkami | Crowdfunding para
amantes de la creación», d. g.), baina egia da euskal plataformetan ere hasi dela honelako
tresnak lehen sektoreko ekimenetarako erabiltzen, hala nola, Oiartzunen Goteo Euskadi
plataforma erabiliz Arraztalo Elkarteak sustatutakoa (Arraztalo Elkartea, 2012). Honelako
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 58
ekimenak landa eremuko balioen kontserbaziorako gutxi erabili diren arren, badute
horretarako potentziala, eta bereziki aproposak izan daitezke hirietan bizi direnen laguntza
ekonomikoa bideratzeko.
Kontsumo ar dur atsuak forma ezberdinak hartzen ditu, eta horien artean egun indar
handia dute kontsumo ta ldeek . Landa eremuko balioak kontserbatzen asko lagun
dezaketela uste da, baita kaleko eta baserriko bizimoduak elkarren artean hobeto
ezagutzeko, eta gizartea landa paisaien balioez jabetzeko ere. Eskualde nahiz udalerri mailan
talde hauek hedatzen ari dira, eta aukera polita ematen dute eskualdean bertan esku
hartzeko. Kontsumo taldeen aldaera bat bezala har litezke eskualdeko hainbat erakunde
edo enpresekin akordioak zehaztea ekoizle batek (edo talde batek) baserriko produktuz
hornitzeko (adibidez, langileentzat edo ikasleentzat dituzten jantokietan janaria prestatzeko
enpresa/eskolekin egindako hitzarmenak, edo jatetxeekin egindakoak).
Kooper at ibek emaitza onak eman dituzte eskualdean orain arte, eta etorkizunari begira
ere egoki ikusten da horiek sustatzea, lehen sektoreko ekoizleek bakarka aurrera eraman
ahal izango ez lituzketen zenbait ekintza mamitzeko balioko dutelako. Kooperatibez gain,
elkarteek eta bestelako ekoizleen sareek funtzio berak bete ditzakete.
Herritarrak ekintzak burutzen inplikatzeko, saiora bertaratutakoek garrantzitsu ikusi dute
burutu nahi den hori herritarrei gerturatzea, eta konpromiso mugatua eskatzea. Izan ere,
jendea mobilizatzea zaila da. Horregatik, oso garrantzitsu ikusten da sentiber atzea ,
inplikazioa emateko aurrebaldintza baita.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 59
6 . IDE NT IF IK ATUT AK O B A SE RRI-P A ISA IEN IN GUR UA N PRO PO SATUT A K O EK IN TZAK
6.1. Pr oiektuk o fase honetan emandako ur r atsak eta par te - har tze sa io ir ekiar en datuak
Proiektuaren aurreko fasean identifikatutako baserri-paisaien balioak agerian jartzeko eta
mantentzeko aproposenak izan daitezkeen ekintzak zerrendatzeko ere eskualdeko eragileen
parte-hartzetik abiatu dira lanak. Horretarako, beste bi par ta idetza sa io ir eki
antolatu dira eskualdean.
Partaidetza saioen deia ldia k zabaltzeko moduari dagokionez, aurreko bi saioetarako
emandako ur r atsak errepikatu dira, dokumentu honen 2.2 atalean kontsulta
daitezkeenak.
Partaidetza saioetan ekintzak proposatzeko orduan paper zuri baten gainean eztabaida
hastea baino errazago suerta daiteke aldez aurretik egindako proposamen baten gainean
ekarpenak egitea. Horregatik, aurreko faseko baserri-paisaien fitxetan eta partaidetza
saioetan proposatutako ideiak, eskualdean aurretik gauzatutako ekintzak eta eranskinen
argitalpenean bilduta dauden beste herrialde batzuetan burututako ekimenak gogoan
izanda, ekintzen sorta bat prestatu da partaidetza saioetan lantzeko, eta deialdiarekin
batera zabaldu da, parte-hartzaileek saioaren aurretik buruari eragiten hasteko asmoz.
Partaidetza saio irekiak Arantzazuko auzo-elkartean 2013ko apirilaren 18an eta 25ean
ospatu dira, eta hamasei eta hamabost lagun bildu dituzte, hurrenez hurren. Saioen
helbur ua ekintzen inguruko ideia - zapar rada sortzea izan da, proposatutako ekintzen
artean lehentasunak ezartzeko denborarik hartu gabe. Azken hori eskualde guztietako
saioak bukatu ondoren inkesta txiki baten bidez egitea erabaki da, eta horren emaitzak
orrialde batzuk aurrerago azalduko dira.
Lehen saioa aurreko fasean lortutako emaitzak labur bi lduz hasi da, fitxetan eta bi
partaidetza saioetan identifikatutako baserri-paisaia esanguratsuak, baserri-paisaietako
balioak eta aurrera begira dauden erronkak labur-labur gogoratuz.
Sarrera arin horren ondoren, partaideak hiru taldetan banatuta ekintzen zerrenda
eztabaidatu da, ekintza batzuk baztertuz, beste batzuk aldatuz eta ekintza berriak gehituz.
Eskualdeko baserri-paisaien bal io zehatzei bur uzko e kintzak hiru taldeetan
eztabaidatu dira, garrantzitsu ikusi baita partaide guztiek eskualdeko berariazko ekintzen
inguruan iritzia ematea. Hala ere, saio bakarrean zerrendan bildutako ekintza guztiak
eztabaidatzea lortu ez denez eta parte hartzaileek erabakita, bigarren saio bat burutu da
ariketa bukatzeko.
Talde txikian izandako eztabaidan ekintzak burutzeko orduan kontuan hartu beharreko
gaietan sakondu da, eta eztabaida mamitsuak sortu dira, ekintza bakoitzari buruzko fitxetan
jaso direnak. Ekintza batzuetan azpi-ekintza zehatzak identifikatu dira. Sortutako ekarpen
guztiak ekintzen fitxetan jaso dira, eranskinen argitalpenean ikus daitezkeenak.
6.2. Sa ioar en emaitzak
Hiru taldeetako eztabaidak batera jarri dira saioaren bukaeran, eta hauxe da adostutako
ekintzen zerrenda, bildutako iritzi eta ohar guztiak barne:
1. Baser r i - pa isa iez gozatu aha l izater a bider atutako ekintzak
1. Eskualdeko bide zaharrak eta herri-bideak berreskuratzeko ekintzak burutu, eta horiek
oinarri bezala hartuta baserri-paisaiez gozatzeko ibilbideak identifikatu.
o Deskribapena: Bideak baserri-paisaien oinarrizko elementuetako bat dira,
paisaia egituratzen dutenak eta bertako balioez gozatzea ahalbidetzen
dutenak. Bide zaharrak galtzen ari dira, eta horiekin batera bide horiei
lotutako ohiturak eta historia ere galtzen ari da. Bestetik, herri gehienetan
daude baserri-paisaien ezaugarriak ezagutzera emateko aproposak izan
daitezkeen ibilbideak, baina ibilbide horiek ez dituzte beti bide zaharrak edo
herri-bideak erabiltzen, batzuetan egoera hobean dauden pista eta
errepideak erabiliz. Ekintzaren helburua bide zaharrak ahalik eta gehien
erabiltzea, bide hauek berreskuratzea, haiei buruzko informazioa zabaltzea
eta, guztiaren gainetik, bide zaharrak bizirik mantenduko dituzten ekimenak
sustatzea da. Argi dagoena zera da: bide zaharrak inork ez erabiltzeko
berreskuratzeak zentzurik ez duela; berreskuratzeaz gain haien erabilera
sustatu behar da. Bide hauek berreskuratu eta balioan jartzeko orduan,
arreta berezia eman behar zaio bidearen alboetan lehen sektorean jarduten
diren lurjabeen iritziari, bidearen berreskurapenak inolako baserritarri
kalterik eragingo ez diola segurtatzeko.
o Azpi-ekintza: Ibilbide homologatuak (GR, PR, eta abar) seinaleztatzean,
lehentasuna eman bide zaharrei ibilbidea diseinatzeko orduan. Horrela,
urtero mantenu minimo bat jasotzen dituzten ibilbideek bide zaharren sarea
kontserbatzen lagunduko dute.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 60
o Azpi-ekintza: Bide zaharrei bizia emateko “aitzakiak” bilatu auzo edo herri
bakoitzean, urtean behin, behintzat, martxa bat antolatuz. Adibidez,
Angiozarren bide zahar gehienak eliz bideak direnez, urtean behin bide
horiek zeharkatuz ibilaldiak egiten dira gurutze bidearen eta heriotzaren
errituekin lotutako ohiturak eta azalpen historikoak emanez. Horrela, bide
horiei lotutako ondare ez-materiala mantendu eta transmititzen da, eta
jendeak urtean zehar herriaren inguruetan oinez ibiltzeko bide zahar horiek
erabiltzeko ohitura hartzen du. Herri bakoitzean pentsatu beharko litzateke
zer gairen inguruan bildu jendea bide zaharrak zeharkatuz.
o Azpi-ekintza: Eskualdeko landa-paisaian zehar geocatching-eko jarduerak
(Groundspeak, d. g.), ginkanak eta antzekoak antolatu. Modu horretan, bide
zaharren inguruko ezagutza berreskuratu daiteke.
o Azpi-ekintza: Inbentariatu gabeko bide zaharrak inbentariatu. Bide zahar edo
herri-bide asko inbentariatuta edo katalogatuta dauden arren, beste bide
zahar txiki asko ez daude inon jasota, eta betirako gal daitezke horien berri
jasotzen ez bada.
o Azpi-ekintza: Murgiako auzoan paisaia-ibilbideren bat egokitzeko, eta
haurrentzako jarduera didaktikoak bertan burutzeko aukerak aztertu.
2. Kurtzebarri edo Iturrigorriko pagomotzen inguruan paisaia-ibilbide kulturala egokitu.
o Deskribapena: Gune hauetan burutu diren proiektuek basoetako
biodibertsitatea kontserbatzeko helburua dute, zehazki, hildako egurrean bizi
diren intsektu xilofagoak kontserbatzea dute helburu. Hala ere, paisaia
horien sorrera lehengo landa-eremuko biztanleen bizimoduarekin
erlazionaturik dago, bai ikazkintza, zein abeltzaintzarekin, esaterako, eta
merezi du horiek zabaltzea paisaiaren ustiaketaz, eta gizakiaren jardunaz
ohartarazteko.
2. Baser r i - pa isa ien ka l itatea hobetzeko eki ntzak
3. Eskualdeko ondare eraikiari buruzko informazioa bildu, ikuspegi orokorra izateko.
o Deskribapena: Ekintza kopuru garrantzitsua proposatu da eraikitako
ondarearen berreskurapenaren inguruan. Ondorioz, ekintza orokorrago
batean bildu dira. Orokorrean, eskualdean konpontzeko beharra duten
eraikitako elementu asko daude baserri-paisaietan (baserriak, baselizak,
parrokiak, errotak, iturriak, santutxoak, karobiak, eta abar). Interesgarria
litzateke udalerri mailan elementu hauei buruz dagoen informazioa (non,
zenbat, kontserbazioko zein egoeratan, noren esku eta abar) biltzea, lan
gehiegi suposatzen ez badu, behintzat.
o Azpi-ekintza: Auzoka edo herrika bertako baseliza, errota, karobi eta
bestelako ondare eraikiaren inguruan gogoeta egin. Elizarena den
ondarearen kontserbazioari eta erabilerei buruzko gogoeta egin behar da,
ondare horrekin zer egin erabakitzeko. Modu horretan, horien mantenua eta
zaharberritzeaz nor arduratu behar den, eta hori guztiaren kostuaren ardura
nork hartu behar duen argitu behar da. Ardura hori elizak bere gain hartzen
ez duenean, auzokideek bere gain hartu nahi izanez gero, jabegoa horien
eskuetara pasatzeko prozesua burutzen saiatu beharko da.
o Azpi-ekintza: Eskualde mailan egoera larrienean dagoen eraikitako
ondarearen inbentarioa egin.
o Azpi-ekintza: Bergarako San Juan auzoko baseliza konpondu eta bere ateak
ireki.
o Azpi-ekintza: Ubera auzoko ondare arkitektonikoa auzolanean zaharberritu.
o Azpi-ekintza: Antzuolako Uzarragako eliza zaharberritu. Kontuan izan behar
da eliz hau handia dela, eta sekulako obra suposatzen duela.
o Azpi-ekintza: Iturrigorriko San Juan baserri zaharra zaharberritu.
4. Arantzazuko inguruetan eta eskualdeko beste toki batzuetan hesi biziak berreskuratu,
eta lubakiak dauden lekuetan horiek balioan jarri.
o Deskribapena: Heskaiak edo hesi biziak berreskuratzearen ideia ona da, baina
heskai horiek baserritarraren jardunerako funtzio bat betetzen badute soilik
da bideragarria ekintza. Hau da, ezin da pentsatu baserritarrak hesi biziak
landatzen hasiko direnik paisaian eragiteko soilik.
o Azpi-ekintza: Urtean zehar mantenua jasotzen duten ibilbideen (GR, PR,
etab.) alboetan hesi biziak dauden kasuetan, horiek mantenuaren barruan
sartu. Horrela, ohiko mantenua jasotzen duten bideen alboetako heskaiak
mantenduko direla bermatuko da, behintzat. Hori bai, bidearen mantenu
lanak egiten dituztenek prestakuntza izan behar dute heskaien mantenuaren
inguruan.
o Azpi-ekintza: Lehen sektorean jarduten diren pertsonak hesi bizien funtzioen
inguruan sentikortzeko ekintzak burutu. GOIMEN Landa Garapen Elkarteak
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 61
bere garaian sortu zuen materiala egokia izan daiteke honetarako (Paisaia SL,
Goimen Landa Garapen Elkartea, & Zorrakin, 2002).
5. Urkuluko urtegiaren inguruek jasaten duten masifikazioa gutxitzeko neurriak hartu.
o Deskribapena: Urkuluko urtegiaren inguruan jende asko biltzen da, eta
bertako biztanleengan eragin negatiboa duenez, ekintzak masifikazio hori
murrizteko helburua du.
o Azpi-ekintza: Urtegiaren ondoan dagoen aparkalekuraino autoa igo
beharrean, bisitariak poligonoko aparkalekuan autoa utzi eta urtegira
bidegorritik igotzeko modua aurkitu. Horretarako, kontzientzia garatzeko
sentsibilizazio kanpaina dinamikoa behar da, bidegorria indartzeko
kanpainarekin batera, goiko aparkalekua asteburuetan azokekin zein
emanaldiekin okupatu behar da, bisitariei beheko aparkalekuan aparkatzea
bideratuz, etab. Azken finean, urtegira oinez iristeak ohitura bihurtu behar
du, eta hori ingurua errespetatzearen kontzientzia garatzearekin batera
gauzatu behar da.
3. Sents ib i l izaz i or ako mater ia lak pr estatzear i bur uzko ekintzak
6. www.baserrisarea.com webguneko informazioan ibilbide naturalei buruzkoa osatu
baserri-paisaiari buruzko informazioarekin.
7. Eskualdeari buruzko informazio turistikoan (webguneak, liburuxkak...) proiektuan
identifikatutako landa-paisaien balioak islatzen direla bermatu, horretarako
beharrezkoak diren azterketa eta aldaketak eginez.
o Deskribapena: Zehazki, bide zaharren inguruko informazioa zabaltzeko
orduan hutsuneak identifikatu dira. Betiko ibilbideez gain interesgarriak izan
daitezkeen bideak bisitariari helarazteko zailtasunak daude. Bestetik,
sentiberatzea aisialdiko eta turismoko erabileren aurretik datorren gaia dela
uste da. Lehendabizi, tokiko eragileek baserri-paisaien balioak ezagutu behar
dituzte. Ezagutze horrek balio horiek aintzat hartzea ekarriko du, eta horren
ondoren etorriko dira aisialdiko erabileretan baserri-paisaietara jotzea eta
turismoa paisaia horietara erakartzea. Bertakoek balio horietan sinesten ez
badute, bisitariek ez dituzte bilatuko. Bestetik, aisialdia eta turismoaren
aurretik datoz bertako biztanleen beharrak, eta bertakoei eman beharko
litzaieke lehentasuna aisialdiari eta turismoari lotutako ekintzak sustatu
aurretik.
8. Eskualdetik kanpoko turismoari buruzko web orriak eskualdekoekin lotu eta,
beharrezkoa bada, informazioa osatu.
9. Baserri-paisaiaren inguruko sentsibilizazio materiala sortu eskualdeko webguneetan
txertatzeko.
10. Eskualdeko landa-paisaien inguruko hausnarketa bultzatuko duen argitalpena prestatu,
garai bateko eta egungo landa-paisaien argazkiak oinarri gisa erabiliz, beste toki
batzuetan egin den bezala (http://www.catpaisatge.net/docs/suple_nadal12.pdf).
o Deskribapena: Argitalpenak agerian utzi beharko luke abeltzaintzaren eta,
batez ere, artzaintzaren jardunaren eragina paisaian, aldi berean lehen
sektoreko produktuen eta baserri-paisaien arteko lotura inplizituki eginez.
11. Eskualdeko baserri-paisaien inguruko Wiki bat sortu, herritarrekin elkarlanean
informazioa eta materiala biltzeko.
o Deskribapena: Wikia Debagoienako www.baserrisarea.com webgunearekin
lotu daiteke baserri-paisaien balioak eta lehenengo sektorearen jardunaren
garrantzia zabaltzeko.
4. Baser r itarr ak egiten duen lanar ekiko sentiber atzear i eta
par ta idetzar i lotutako beste lako ekintzak
12. Lehen sektoreak sortu eta mantentzen dituen baserri-paisaiek gizarteari ematen
dizkioten onuren eta gizartearen ohiturek baserri-pasaietan duten eraginaren inguruan
gizartea sentiberatzeko materialak eta ekintza prestatu.
o Deskribapena: Basoaren kudeaketak eta nekazaritza jarduerak baserri-
paisaietan duen eragina. Gizartearen ohiturak zenbaterainoko eragina duen
paisaian. Paisaiak pertsonaren osasunean duen eragina. Hau dena
orokorrean agerian jartzeko hainbat material eta ekintza prestatu. Hau
eskualde guztietarako patroia izan daiteke eta gero bertatik eskualde
bakoitzak bere adibide konkretuetara egokitu.
13. Herritarrak baserri-paisaiak osatzen dituzten elementuak errespetuz tratatzeari buruz
sentiberatzeko ekintzak burutu.
o Deskribapena: Baserri-paisaien balioa neurri handi batean jabetza pribatuko
elementuetan oinarritzen da (zelaiak, soroak, basotxoak, bidezidorrak,
hesiak, txabolak, harresiak eta abar). Beharrezkoa da baserri-paisaietara
gerturatzen diren herritarrak elementu horiek errespetatzea, baserritarrek
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 62
paisaia bisitariari irekita mantentzen jarraitu ahal izan dezaten, haien
jardueran inolako kalterik jaso gabe.
o Azpi-ekintza: Ohitura onen gida bat idatzi eta zabaldu.
14. Baserritarrak euren jardunak paisaian duen eraginaz jabetzeko eta baserri-paisaien zein
haien produktuen balioa aintzat hartzeko sentiberatze ekintzak burutu.
o Deskribapena: Paisaiari buruzko sentikortzea egin aurretik, kontuan izan
behar da lehenik baserritarrari bizimodu duina bermatu behar zaiola.
15. Landa eremuko balioak zabaltzeko sakelako telefonorako aplikazio bat sortu.
o Deskribapena: www.baserrisarea.com web orriarekin lotuta doan ekimena
izan daiteke.
16. Herritarrei zuzendutako landa-paisaien ikus-entzunezko baliabideen inguruko lehiaketak
eta ekimenak proposatu, sentikortzeko ekintza gisa.
o Eskualdeko ibilbideetatik hautematen diren baserri-paisaien ikus-entzunezko
materialak eta ibilbideen soinu-paisaiak bildu, eta webgune jakinen bidez
zabaldu. Webgune horiek eskualdeko erakundeenak izan daitezke,
erakundeek sare sozialetan duten presentzian oinarritu daitezke (Facebook-
eko orritik eskuragarri dagoen Sound Cloud-eko aplikazioa sortuz), edo soinu-
paisaiei buruzko webgune espezifikoak (Audiolab, Soinumapa.net, &
Arteleku, d. g.; Audiolab, 2005).
o Eskualdeko ibilbideetako paisaien argazkiak trukatzeko plataformak erraztu
(adibidez, erakunde batzuk Flickr erabiltzea proposatzen dute), eta
eskualdeko baserri-paisaien bideoak biltzeko YouTuben kanal bat sortu.
o Proiektu honetan identifikatutako baserri-paisaietako balioen inguruan
argazki lehiaketak antolatu, adibidez, ondoko gaiak hartuta: baserritarren
lana, zuhaitzak, ondare kulturala, auzolana, eta abar.
17. Arteaz baserri-paisaietan gozatzeko ekimenak antolatu.
o Deskribapena: Helburu duten publikoaren arabera ondo aukeratu behar dira
baserri-paisaietan kalterik ez sortzeko, eta ekimenen edukiek beti ere landa-
paisaien balioekin harremana izan behar dute.
o Antzerkiak eta kontzertuak landa-eremuan burutu, kanpoan, erraz iristeko
moduan dagoen baserri-paisaia batean. Modu horretan, biztanleek landa-
eremuarekin lotura berreskuratzea sustatuko da.
o Eskualdeko landa-paisaiak baliabide bezala erabiltzen dituzten
artista/artelanen inguruan ekimenak antolatu (erakustaldiak, literatura
tailerrak, bertso-saioak...).
o Kanpoan margolanak egiteko saioak antolatu landa-paisaietan, ikastaro eta
mintegien bidez.
18. Eskualdeko herri edo hiri nagusiko Aste Berdean landa eremuan garatuko diren hainbat
jarduera txertatu (lehiaketak, ibilaldiak, erakusketak eta abar).
o Deskribapena: Modu horretan, agerian utziko da landa-eremua dela
eskualdeari berdetasuna ematen dioena.
19. Paisaiari lotutako jardunaldi gastronomikoak antolatzen jarraitu, eta baserri-paisaiarekin
erlazionatutako jarduerak txertatu
o Deskribapena: Adibidez, jardunaldian landuko diren produktuak ekoizten
diren paisaian ezagutzeko ekimenak antola daitezke, ondoren produktuak
prestatu eta dastatzeko (Deba Garaia eta Mankomunitateko Turismo Saila
elkarlanean antolatzen ditugu jardunaldi Gastronomikoak eta ekintza
desberdinen artean baserrietara bisitak ere antolatzen dira). Landa-paisaien
balioak eta lehenengo sektorearen jardunaren garrantziaren diskurtsoa
txertatu beharko lirateke jardunaldietan. Tolosako azoken Km 0 ekimena
eredugarria da zentzu horretan (Tolosako Azoka, 2012).
o Azpi-ekintza: Eskualdean ekoizten diren baserriko produktu nabarmenen
inguruan jarduerak proposatu. Inspirazio iturri bezala, Tolosaldea Garatzenek
antolatutako Tolosako Babarrunaren ibilaldia (Tolosaldea Garatzen, d. g.)
erabil daiteke.
20. Eskualdeko nahiz eskualdetik kanpoko ikastetxeei zuzendutako jarduera didaktikoen
proposamena prestatu, landa-paisaiak ardatz gisa hartuta eskualdeko baserri-paisaiak
ezagutzera ematea helburu izango dutenak.
21. Gizarte eragile ezberdinak koordinatu auzolana bultzatzeko, bai orain arteko auzolan
eredua zein formula berriagoekin.
o Deskribapena: Auzolana eskualdeko baserri-paisaien balio eta ikurretako bat
da. Landa-auzoek eta beste eragile batzuk ohitura hori oraindik ere
mantentzen dute, hala nola, Soraluzeko mendi taldeak, gaztetxeek eta abar.
Auzolanean egin daitezkeen lan batzuk ondokoak dira: mendi bideak
mantendu, ibilbideak markatu, errekak garbitu, sakabanatutako zaborra
bildu, edo ondarea berreskuratu.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 63
o Azpi-ekintza: Ekintza honen lidergoa Natur Eskolak har dezake, eragile
ezberdinen arteko hasierako hartu-emanak koordinatuz eta auzolanaren
inguruko lan ildoa zehazteko prozesua aurrera eramanez. Deialdia, aldiz,
udalen bidez ere egin daiteke.
22. Denbora bankuak, mikro-mezenasgoa eta hirietan gehienbat sortzen ari diren beste
hainbat ekimen eta tresna proiektuaren helburuen mesedetarako nola erabil ote
daitezkeen hausnartu.
5. Lehen sektor eko pr odu ktuen k ontsumoar i bur uzk o ekintzak
23. Baserriko produktuen kontsumoa eta paisaiaren balioen kontserbazioaren inguruan
herritarrak sentikortzeko ekimenak zabaldu.
o Azpi-ekintza: Bertako produktuak kontsumitzeko kanpainak egin,
garestiagoak ez direla ondo argudiatu, paisaian duten eragina, eta abar.
Mezua ondo landu eta zabaldu. Gizartean ingurugiroaren zaintzari buruz
hedatuta dagoen kontzientzia baserri-paisaietara zabaldu beharko litzateke,
eta kontsumitzaileak bertako produktua kontsumitzean onura lortzen duen
lehena norbera dela azpimarratu; bertako produktuak kontsumitzea ez da
baserritarrari egiten zaion mesedea, norberaren buruari egindakoa baizik.
Beraz, bi aldeek lortzen dute onura harremanetik.
24. Eskualdeko lehen sektorearen ekoizpena bertan kontsumitua izan dadin sustatzeko
ekintzak bultzatu.
o Deskribapena: kontsumo taldeak; ustiategietan, azoketan eta eskualdeko
denda eta jatetxeetan bertako produktuen salmenta zuzena; eskoletako
jantokietan bertako produktuen erabilera; edo eskualdeko enpresetako
jantokietan bertako produktuen erabilera dira identifikatutako bide posible
batzuk. Aurretik sentikortzeko ekintzak burutzea oso garrantzitsua da.
Tolosako 0 Km ekimena eredu bezala har liteke.
o Azpi-ekintza: Eskualdeko jatetxeek bertako produktuak erabiltzea eta
erabilera hori aditzera ematea sustatu. Jatetxe batzuk bertako produktuak
erabiltzen dituzte, eta salgai dituzte. Hala ere, gutxi dira haien karta eta
menuetan eskualdeko produktuak erabiltzen dituztela aditzera ematen
dutenak. Bertako produktuaren erabilera indartu beharko litzateke, eta
produktu horiekiko harrotasuna sustatu.
o Azpi-ekintza: Bertako produktuak saltzen dituzten puntuei buruzko
informazioa zabaldu herritarren artean, erosteko dauden aukera guztiak
ezagutzera eman.
o Azpi-ekintza: Herriko jaietako bazkarietan bertako produktuak erabili.
25. Eskualdeko produktuak erostea eta zerbitzuak kontsumitzea sarituko duen sistema
sortzea. Adibidez, kontsumitzaileari puntuak metatzen joatea ahalbidetuko dion sistema
sor liteke, eta produktuak erostearen truke lortutako puntuak eskualdeko turismoko eta
aisialdiko eskaintzan erabil litzake (nekazaritza-turismoak, jatetxeak, aisialdiko jarduerak
eta abar), eta alderantziz.
26. Eskualde mailan eskaria duten lehen sektoreko produktuen ekoizpen, eraldaketa eta
salmenta sustatzeko ekimenei jarraipena eman.
6. Lehen sektor ear i eta landa - er emuko herr ie i bur uzko ekintzak
27. Baserritarrak bere produktuetan eta eskaintzen dituen zerbitzuetan sinets dezan
ekintzak burutu.
o Deskribapena: Bide honetan lagun dezaketen hainbat ideia bildu dira: eredu
egokiak aztertu eta horietatik kopiatu (Suitza, adibidez); baserritarren
produktuei eta baserri-paisaiei balio ekonomikoa aitortu; bertako
produktuen kontsumoa bultzatu eta babestu; janaria ekoiztearen balio
estrategikoa berreskuratu; administrazioetatik benetako apustua egin lehen
sektorearen alde; lehen sektoreari gizartearen begietara prestigioa eman
bizimodu eta lanbide gisa; lehen sektorea eskualdean galduz gero paisaiak
izango duen aldaketa irudikatu; elikadura burujabetza sustatu; etiketatzea
bertako produktua babesteko arautu; lurra eskuragarri jarri lehen sektorean
lanean hasi nahi duenarentzat; bolumen txikia ekoizten duten ustiapenak
lagundu, kalitatea lagundu, kantitatearen ordez; bertako produktuari izena
eman, prestigioa eman.
28. Artzaintzari lotutako lurrak, ohiturak, produktuak, hau da, artzaintzaren mundua
babesteko neurri bereziak hartu.
29. Lurrari lotutako ustiapenak bereziki sustatu, bultzatu edo lagundu, haien
bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzeko asmoz.
o Azpi-ekintza: Lurrari lotutako nekazaritza bultzatu, horretarako galtzeko
arriskuan dauden “ezagupenen” transmisioa bermatuz (lehengo ohiturak,
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 64
lana egiteko erak, eta abar). Gakoa transmisioan dago, hori baita galtzen ari
dena.
o Azpi-ekintza: Lurren eskaria eta eskaintza aztertu, eta biak harremanetan
jartzeko bideak sortu. Hori da lur-funtsen funtzioa, eta gai honi buruzko
sentiberatzea eta informazioa zabaltzea oso garrantzitsua da, konfiantzazko
giroa sor dadin.
30. Ustiapenetako laboreetan bertakoak diren barietateak berreskuratzeko eta, baita
barietate horiei lotutako ezagutza hedatu (ez bakarrik laborantzari buruzkoa, baizik eta
transformazioari eta elikagaiak egiteari buruzkoa ere), kontserbatu eta zabaltzeko ere
ekimenak martxan jarri.
o Azpi-ekintza: Eskualdean bertakoak diren barietate eta arrazen ikerketa
antropologiko, historiko eta soziologikoak bultzatu, berauekin erlazionatzen
den ezagutza azaleratu eta hedatzeko asmoz.
o Azpi-ekintza: Bertako barietateen hazien trukaketarako ekoizleen sareak
bultzatu, baserri-paisaien biodibertsitatea eta paisaien aberastasuna
mantentzeko. Gai honen inguruan martxan dauden ekimenak ezagutu eta
elkarlana bultzatu.
31. IKTak lehen sektorearen alde egiteko erabiltzen jarraitu eta horretan sakondu (adibidez,
produktuen salmentarako).
o Azpi-ekintza: IKTen inguruko prestakuntza eskaini lehen sektoreko ekoizleei.
Prestakuntza honetan landu beharrekoa IKTen erabilera lehen sektoreari
bereziki zuzenduta izango da, ez prestakuntza orokorra.
32. Auzo-lokalik edo -elkarterik ez dagoen landa-auzoetan horrelako bat sor dadin sustatu,
landa-bizitza suspertzeko tresna gisa. Horretarako, borda edo baserri hutsak egonez
gero, horien zaharberritzea aztertu daiteke, adibidez.
o Deskribapena: Auzo lokala ezinbestekoa ikusten da auzoko kohesioa
bermatzeko.
7. Ais ia ldia eta tur ismoar i lotutako ek intzak
33. Eskualdera datozen bisitariek bertako balioez gozatzeaz gain, ekarpen bat egiteko
bideak aztertu.
o Deskribapena: Bisitariek “hartzeaz” gain “emateko” bideak aztertzea bilatzen
du ekintzak. Baserri-paisaietara disfrutatzera doanak ekarpen bat egin
beharko luke (tasa minimo bat, oso masifikaturik dauden tokietan sarrera bat
ordaintzea, eta abar). Hala ere, gogoan izan behar da eskualdeak beste
eskualde batzuekiko desabantaila duela autopistaz etortzearen kostuari egin
behar diotelako aurre bisitariek, eta horri beste tasa edo sarrera bat gehituko
balitzaio berez oso jendetsuak ez diren bisitarien kopuruek behera egitea
ekar lezake. Beraz, tentuz aztertu beharreko gaia da.
o Azpi-ekintza: Turismo bulegoetan liburuxka eta materialei “landa-paisaien”
tasa bat jarri, eta biltzen den dirua lehenengo sektorea bultzatzeko
ekimenetara bideratu.
34. Eskualdeko baserri-paisaien artean bisitari gehien biltzen dituzten guneetan baserri-
paisaiekiko sentikortzeko ekimenak burutu.
o Deskribapena: Ekimen hauetako batzuk bisita gidatuak, norberak gidatutako
paisaia-ibilbideak eta informazio-panelak jartzea izan daitezke.Orokorrean,
dinamikoak eta elkarreragileak diren ekintzak hobetsi beharko lirateke, eta
panelak beharrezkoak direnean soilik jarri. Baserri-paisaiei buruzko mezua
modu ordenatu eta koherentean zabaldu behar da, mezu homogeneo eta
bateratua zabalduz toki ezberdinetan. Mezu edo diskurtso horren ardatzak
ondokoak lirateke: baserri-paisaietako biztanle eta inguruarekiko errespetua;
baserri-paisaien, baserritarren jardunaren eta lehen sektoreko produktuen
arteko lotura; baserri-paisaien aldaketak, eta abeltzaintzaren garrantzia
(batez ere, artzaintzarena) eskualdeko baserri-paisaietan.
o Azpi-ekintza: Bisitari gehien biltzen dituzten baserri-paisaien identifikazioa
egin, ondoren sentikortzeko ekintzak burutu ahal izateko.
o Ekintzarako toki aproposak: Bergarako gerriko berdea, Goiauzoko San
Martzial ingurua,Urkuluko urtegia, Arantzazuko parketxea, Arantzazu.
35. Landa-eremuko turismoko eskaintzaren asoziazionismoa sustatu. Ekimena ostatuetara
ez ezik, jatetxeetara, aisialdiko zerbitzuetara, salmenta zuzena egiten duten ekoizleetara
eta abarretara zabal liteke.
o Deskribapena: Momentu honetan badira holako ekimenak martxan gure
eskualdean, Mankomunitateko Turismoko Departamendua eta Landa
Garapen Elkartea elkarlanean ari gara asoziazionismoa bultzatzeko.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 65
36. Baserri-eremuen sustapenerako ekimenak eta publizitate-kanpainak irudi tradizional eta
bukolikotik urrundu, adibidez, Suitzan burututako ekimenean egiten den bezala («Los
pastores suizos se depilan de cara al verano», d. g.).
o Azpi-ekintza: Landa-paisaiak produktuekin lotzea ahalbidetzen duten
kanpainak burutu, kausa-ondorio erlazioa inplizituki txertatuz.
37. Eskualdean ekoizten diren produktuen inguruko auto edo/eta bizikletazko nahiz oinezko
paisaia-ibilbideak egokitu.
38. Itxitako harrobiak egokien ikusten diren erabileretarako berregokitu.
o Deskribapena: Aisialdirako gune bezala, eskaladarako, edo arteetarako
eszenatoki gisa presta daitezke itxitako harrobiak. Bakoitzaren ezaugarrien
arabera erabaki beharko da erabilerarik egokiena zein izan daitekeen.
8. Ar audia , lur ra lde antolamendua eta hir ig intzar i b ur uzko ekintzak
39. Gure proiektua borobildu eta egindako lanari jarraipena eman eskualdeko Paisaiaren
Karta eginez, Kataluniakoak eredu gisa hartuta (Observatorio del Paisaje de Catalunya,
2013).
40. Jarduera ekonomikoak sustatzeko araudi eta laguntzek baserri-paisaietan zer nolako
eragina duten aztertu, eta ondorioen araberako neurriak hartu.
o Deskribapena: Baserri-paisaiak, azken batean, jarduera ekonomikoek sortzen
dituzte, eta jarduera ekonomiko horien atzean politika batzuk daude, alderdi
jakin batzuk sustatuz paisaietan sekulako eragina dutenak. Adibidez,
basogintzaren politikak hainbat espezie eta basoko lan laguntzen ditu (pinua
landatzea, landaketen mehazteak eta abar), eta horrek badu eragina baserri-
paisaietan. Eragina zenbaterainokoa eta zein norabideetan sortzen den
aztertu beharko litzateke. Lursail pribatu eta publikoen kudeaketaren
planifikazio komun bat sortzea komenigarri ikusten da. Horrela, inertziak,
diru-laguntzak eta norbanakoaren onura ez izateko lurraldearen
kudeaketarako indar bakarra (hori orain arte hala izan denaren adierazle
garbia landatzen ari diren eukalipto sailak edota pinudietan mozten diren
haritz landare berriak dira). Izan ere, helburu komunak jarriz gero, bai lan-
esfortzuan, esfortzu ekonomikoan, paisaiarekiko eraginean zein eragin
ekologikoan ere onurak sortu daitezke. Azken finean, planifikazio ezak
bideragarritasun ekonomikoa ere baldintza dezakeela ikusi baita. Era
horretan, kudeaketa eta planifikazio komun honen baitan, oinarrietako bat
ere, produktu bakoitzak prezio duina mantendu behar duela da, diru-
laguntzarik gabe bertatik bizitzea ahalbidetuz. Aldi berean, kudeaketa
komunak laguntza tekniko eta formazioa ere eskatu eta eskaintzea, komeni
da, horrela lursailak dituzten belaunaldi gazteek lurrarekiko ezagutza
berreskuratuz.
o Azpi-ekintza: Lursail pribatu eta publikoen plangintza komuna sortu.
41. Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio
puntualak...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatu.
o Azpi-ekintza: Ezagutzera eman Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko
Jaurlaritzak lur funtsaren inguruan argitaratu dituzten Dekretuak (Gipuzkoako
Foru Aldundia, 2013; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta
Arrantza Saila, 2012).
o Azpi-ekintza: Iparraldeko Lurzaindia (Lurzaindia, d. g.) elkartearekin
harremanetan jarri, ekimenei buruzko informazioa elkartrukatzeko eta
ekimena eskualdean ere zabaltzeko.
42. Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren
ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikien nortasunari eusteko neurriak garatu,
besteak beste, araudiaren bidez.
o Deskribapena: Ekintza honek landa-eremuko herri eta auzoei eustea du
helburu, ez haien itxura “fosilizatzea”. Hau da, baserri-paisaien oinarrizko
ezaugarri eta balioen kontserbazioa beharrezkoa den modernizazioarekin
uztartu behar da. Kontuan izan behar da gaur egun familien egitura asko
aldatu dela, eta gaur egun baserri asko eraiki ziren garaiekin konparatuz
askoz ere kide gutxiago bizi direla etxebizitzetan. Bestetik, landa eremuko
auzo batek sozialki bideragarri izateko zenbat biztanle behar dituen
eztabaidatu beharra daukagu. Auzo batzuetan bideragarria den biztanle
kopuru minimoa lortzeko agian dentsifikatze bat eman beharko litzateke,
baina horretarako beharrezkoa litzateke lehen sektoreaz gain bestelako
jarduera ekonomikoak ere ahalbidetzea landa eremuan, beti ere,
inguruarekiko errespetua dutenak.
o Azpi-ekintza: Landa eremuan eraikin eta azpiegitura berriak egitean haien
integrazio harmoniatsua bermatzeko aholku, irizpide eta beharrezkoa bada,
arauak landu eta ezarri.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 66
o Azpi-ekintza: Landa-eremuko herri eta auzoetan bertakoentzat oinarrizko
zerbitzuak hornituko dituzten jarduera ekonomikoak (dendak eta antzekoak)
hasteko baldintzak malgutu. Askotan, baldintza berdinak eskatzen zaizkio
landa-eremuko establezimendu txiki bati eta hiriko handiari, eta horrek
eragotzi egiten du landa-eremuko biztanleentzat beharrezkoak diren hainbat
zerbitzu eskura izatea.
o Azpi-ekintza: Nekazaritzako elikagaien industrien araudi europarraren
inguruan estatuak egiten duen interpretazio murriztailea alda dadin eskatzen
jarraitu. Antzaz, gai honen inguruan EAEko erakundeek eskuduntzarik ez dute
araudiaren oinarrizko interpretazioari dagokionez, eta beharrezkoa da
estatuak berea aldatzea.
43. Bailaretako zelaiak, artzaintzari lotutakoak, babestu.
o Deskribapena: Zelaiak galtzen ari dira, eta basoek ordezkatzen dituzte.
Erraztasunak eman beharko lirateke zelaiak eta soroak mantentzeko, bestela
hurrengo 50 urteetan baserri-paisaiak erabat aldatuko baitira. Hala ere,
baserri-paisaien osagaiak mantentzea haien funtzioak mantentzeari lotu
behar zaio, hau da, ezin zaio alderdi estetikoari erreparatu soilik. Zelaiak
mantentzeko, horiei erabilera emango dien lehen sektorea mantendu
beharra dago.
44. Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean hausnartu, eta
beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu.
45. Landa eremuan bigarren etxebizitzak mugatzeko neurriei eutsi, eta horietan sakondu.
46. Baserriak zaharberritzean hainbat etxebizitza eraikitzea errazten jarraitu, bertako
paisaien ezaugarriei eusteko baliabide delako.
o Deskribapena: Eskualdeko baserri asko oso handiak dira tamainan, eta
barruan 4-6 etxebizitza egokitzeko espazioa izango lukete, baserriaren lurrak
ustiapen bakarra mantentzeko aproposak diren artean. Horrelako kasuetan,
zer egin? Argi dago ez dela komeni ustiapenen lurren azalera gutxitzea,
horien bideragarritasuna arriskuan jarriko delako. Hortaz, baserriko
eraikinean etxebizitza bat baino gehiago egotea bateragarri izan beharko
litzateke ustiapenak bakarra izaten jarraitzearekin. Gaur egun sortzen ari den
kasuistika berriari egokitu behar zaio araudia, helburu nagusi bezala
ustiapenen bideragarritasuna bermatzea aintzat hartuta. Adibidez,
baserriaren eraikinean 2-3 familia bizi litezke, bakoitza bere etxebizitzan, eta
ustiapen bakarra elkarte gisa kudea lezakete. Egoera berri hauei tokia egin
behar zaie, baina nola izan malgu? Batzuetan araudia estuegia da, eta
baserri-paisaien izaera mantentzearen kontra bihurtzen diren erabakiak
hartzera eramaten gaitu, hala nola, merendero xume bat irekitzea galarazita
dagoelako araudiak baimentzen duen sagardotegi handiago bat irekitzera.
Ekintza honek harreman estua du “Hirigintzaren eta lurralde
antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren ezaugarri diren
auzo-gune eta herri-gune txikien nortasunari eusteko neurriak garatu,
besteak beste, araudiaren bidez” izenburua duen ekintzarekin.
o Azpi-ekintza: Indarrean dagoen araudia aztertu eta komeni bada aldatzeko
aukerak aztertu.
o Azpi-ekintza: Ustiapenen lurren zatiketa bultzatuko duen araudirik ez
bultzatu baserrietan etxebizitza bat baino gehiago baimentzen denean.
Adibidez, lurrak indibisoan mantentzea hobetsi daiteke.
47. Landa eremuan eraikin, instalazio eta azpiegitura berriak egitean haien integrazio
harmoniatsua bermatzeko aholku, irizpide eta beharrezkoa bada, arauak landu eta
ezarri.
o Deskribapena: Orain arte udalen aldetik materialak arautu dira, gehienbat.
Bide horretan gehiago aurreratu beharra dago administrazioen maila
guztietan, beti ere, kontuan izanda sustatzaileari egundoko kostua
suposatuko dioten baldintzarik ezin dela ezarri. Hortaz, irizpideak oso ondo
pentsatu behar dira, eta beste toki batzuetako eredu aproposak aztertu.
Paisaiarekiko integrazioak ez du inolaz ere kamuflaje hutsean geratu behar,
paisaien alderdi funtzionala aintzat hartu behar du, eta erantzun globala
eman, ez objektua “berdez margotu”. Bestetik, “txabolismoa” heda ez dadin
neurriak hartzen jarraitu beharra dago.
o Azpi-ekintza: Gai honen gaineko sentiberatzea bultzatzeko ekintzak burutu.
Batzuetan, paisaiarekiko integrazioa hobetuko duten neurriek ez dute kostu
gehigarririk suposatzen, proiektuaren hasieratik kontuan hartzen badira. Oso
garrantzitsua da gaiarekiko sentiberatzea lantzea, eta ez araudia bakarrik.
o Azpi-ekintza: Eskualdeko azpiegitura handiak eraikitzeko ardura duten
erakundeei eskatu baserri-paisaiekiko integrazioaren inguruan eredugarri
izan daitezela. Orain arte eskualdetik azpiegitura handi berrien paisaia-
inpaktuari buruz egin diren eskaerek ez dute harrera onik izan, baina ate joka
jarraitu beharra dago.
o Azpi-ekintza: Diziplina anitzeko lantaldea osatu irizpide eta arauak lantzeko.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 67
48. Landa eremuko ondare arkitektonikoari eutsi, hura babestuz, eta zaharberritzeak egitea
lagunduz.
6.3. Sa ioa ospatu ond or engo ur r atsak
Zazpi eskualdeetako saioak ospatu ondoren, eskualde guztietan proposatutako ekintzak
aztertu dira eta eskualde bakoitzeko ekintzen zerrenda osatu egin da bestelako
eskualdeetan proposatutako ekintzekin, pentsatu delako agian beste eskualde batzuetan
proposatutako ekintzak interesgarriak izan daitezkeela. Horrela, eskualdeko saioan parte
hartutako pertsonei ekintzen zerrenda osatua bidali zaie, eta beste eskualdeetan
proposatutako ekintza ber r iak kolore desberdin baten bidez markatu dira, erraz
identifikatuak izateko.
Ekintzen zerrenda hori on- l ine betetzeko moduko inkesta bat osatzeko erabili da
(inkesta bana eskualde bakoitzean). Inkesta horren bitartez saioetan parte hartu duten
pertsonek adierazi ahal izan dute ea beste eskualde etan pr oposatutako
ekintzak bere eskualdean aplikatzeko egokiak iruditzen zaizkien, eta ekintza guztien
artean lehentasunak finkatu dituzte. Lehentasunak bi mai la tan finkatu dira: ekintzen
kategorien mailan lehendabizi, eta kategoria edo gai bakoitzaren barruko ekintzen artean
bigarrenik. Ondokoak dira ekintzak taldekatzeko erabili diren kategor iak :
Baserri-paisaiez gozatu ahal izatera bideratutako ekintzak
Baserri-paisaien kalitatea hobetzeko ekintzak
Sentsibilizaziorako materialak prestatzeari buruzko ekintzak
Baserritarrak egiten duen lanarekiko sentiberatzeari eta partaidetzari lotutako
bestelako ekintzak
Lehen sektoreko produktuen kontsumoari buruzko ekintzak
Lehen sektoreari eta landa-eremuko herriei buruzko ekintzak
Aisialdiari eta turismoari lotutako ekintzak
Araudia, lurralde antolamendua eta hirigintzari buruzko ekintzak
Orokorrean, ekintzen gai zabal horiek guztiek lehentasun nahi ko a ltua dutela adierazi
dute Debagoienako inkesta erantzun duten 11 pertsonek. Baserri-paisaiez gozatu ahal
izateari eta aisialdia eta turismoari buruzko ekintzei eman zaie gar rantz i gutx ien , eta
kontsumoari, araudiari eta lurralde antolamenduari eta sentiberatzeari buruzko ekintzei
gar rantz i gehien . Beste eskualdeetan proposatutako ekintza berriak apropos ikusi dira,
eta kategoria bakoitzaren barruan ekintzen artean lehentasunak adierazi dira, ekintzen
fitxak idazteko orduan gogoan izan direnak. Inkestaren emaitza zehatzak eta ekintzen fitxak
eranskinen dokumentuan kontsulta daitezke.
6.4. Adostu tako ekintz en zer r enda
Proiektuaren fase honetako lanak burututakoan ondoko ekintzen zerrenda osatu da:
Baser r i - pa isa iez gozatu aha l izater a bider atutako ekintzak
1. Eskualdeko bide zaharrak eta herri-bideak berreskuratzeko ekintzak burutu, eta horiek
oinarri bezala hartuta baserri-paisaiez gozatzeko ibilbideak identifikatu.
2. Kurtzebarri edo Iturrigorriko pagomotzen inguruan paisaia-ibilbide kulturala egokitu.
3. Eskualdeko oinezko bide berdeen sarea diseinatu eta zabaldu.
Baser r i - pa isa ien ka l itatea hobetzeko eki ntzak
4. Eskualdeko ondare eraikiari buruzko informazioa bildu, ikuspegi orokorra izateko.
5. Arantzazuko inguruetan eta eskualdeko beste toki batzuetan hesi biziak berreskuratu, eta
lubakiak dauden lekuetan horiek balioan jarri.
6. Urkuluko urtegiaren inguruek jasaten duten masifikazioa gutxitzeko neurriak hartu.
7. Unibertsitateekin harremana sendotu, baserri-paisaien aldeko izango diren ekimenak
sustatzeko.
8. Flora exotiko inbaditzailearen hedapena mugatzeko neurriak hartu.
9. Pinudien eta eukalipto-landaketen hedapena mugatzeko neurri egokiak landu, landa-
paisaien balioen kontserbazioarekin bateragarriak izatea lortzeko.
10. Baserri-paisaiei lotutako ondare ez-materiala berreskuratu eta balioan jarri.
Sents ib i l izaz i or ako m ater ia lak pr estatzear i bur uzko ekintzak
11. Eskualdeari buruzko informazio turistikoan (webguneak, liburuxkak...) proiektuan
identifikatutako landa-paisaien balioak islatzen direla bermatu, horretarako beharrezkoak
diren azterketa eta aldaketak eginez.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 68
12. Baserri-paisaiaren inguruko sentsibilizazio materiala sortu eskualdeko webguneetan
txertatzeko.
13. Eskualdeko landa-paisaien inguruko hausnarketa bultzatuko duen argitalpena prestatu,
garai bateko eta egungo landa-paisaien argazkiak oinarri gisa erabiliz.
14. ARGIAren “Euskal Herrian Ihesi” webgunean agertzen den eskualdeari buruzko
informazioa osatu eta proiektuan identifikatutako balio nagusiak islatzen direla ziurtatu.
15. Eskualdeko telebistak landa-eremuari buruzko erreportajeak baditu bere web orrian
ikusgai, horiek baliabide gisa erabili eskualdeko paisaiak zabaltzeko eta bertara bisitariak
erakartzeko eta bestelako web orrietatik horietara estekak sortuz.
16. Udal bakoitzaren esku utzi proiektuan baserri-paisaien balioen inguruan sortutako
ezagutza udalerriko ibilaldi markatuetan txertatzeko ardura.
17. Eskualdeko baserri-paisaien balioak oinarri bezala hartuta haurrei zuzendutako ipuinak
eta kondairak berreskuratu edo asmatu.
18. Baserri-paisaietako zuhaitz eta zuhaixken liburua zabaldu eskualdean.
Baser r itarr ak egiten due n lanar ekiko se nti ber atzear i eta par ta idetzar i
lotutako be stelako ek intzak
19. Lehen sektoreak sortu eta mantentzen dituen baserri-paisaiek gizarteari ematen
dizkioten onuren eta gizartearen ohiturek baserri-pasaietan duten eraginaren inguruan
gizartea sentiberatzeko materialak eta ekintza prestatu.
20. Herritarrak eta bisitariak baserri-paisaiak osatzen dituzten elementuak errespetuz
tratatzeari buruz sentiberatzeko ekintzak burutu.
21. Baserritarrak euren jardunak paisaian duen eraginaz jabetzeko eta baserri-paisaien zein
haien produktuen balioa aintzat hartzeko sentiberatze ekintzak burutu.
22. Landa eremuko balioak zabaltzeko sakelako telefonorako aplikazio bat sortu.
23. Herritarrei zuzendutako landa-paisaien ikus-entzunezko baliabideen inguruko lehiaketak
eta ekimenak proposatu, sentikortzeko ekintza gisa.
24. Arteaz baserri-paisaietan gozatzeko ekimenak antolatu.
25. Eskualdeko herri edo hiri nagusiko Aste Berdean landa eremuan garatuko diren hainbat
jarduera txertatu (lehiaketak, ibilaldiak, erakusketak eta abar).
26. Paisaiari lotutako jardunaldi gastronomikoak antolatzen jarraitu, eta baserri-paisaiarekin
erlazionatutako jarduerak txertatu
27. Eskualdeko nahiz eskualdetik kanpoko ikastetxeei zuzendutako jarduera didaktikoen
proposamena prestatu, landa-paisaiak ardatz gisa hartuta eskualdeko baserri-paisaiak
ezagutzera ematea helburu izango dutenak.
28. Gizarte eragile ezberdinak koordinatu auzolana bultzatzeko, bai orain arteko auzolan
eredua zein formula berriagoekin.
29. Denbora bankuak, mikro-mezenasgoa eta hirietan gehienbat sortzen ari diren beste
hainbat ekimen eta tresna proiektuaren helburuen mesedetarako nola erabil ote daitezkeen
hausnartu.
30. Eskualdeko artisten artean baserri-paisaiekin lotura berezia dutenen lanak paisaian
txertatu.
31. Lurraren kultura sustatu, hirietan nekazaritzaren presentzia barneratuz
32. Ikastetxeen bisitak edo udalekuak antolatu landa-eremuan, bertako baserri-paisaiak
ezagutzera emateko.
Lehen sektor eko pr odu ktuen k ont sumoar i bur uzko e kintzak
33. Baserriko produktuen kontsumoa eta paisaiaren balioen kontserbazioaren inguruan
herritarrak sentikortzeko ekimenak zabaldu.
34. Eskualdeko lehen sektorearen ekoizpena bertan kontsumitua izan dadin sustatzeko
ekintzak bultzatu.
35. Eskualdeko produktuak erostea eta zerbitzuak kontsumitzea sarituko duen sistema
sortzea.
36. Eskualde mailan eskaria duten lehen sektoreko produktuen ekoizpen, eraldaketa eta
salmenta sustatzeko ekimenei jarraipena eman.
37. Eskualdean sortu diren kontsumo-taldeen jarraipena egin eta horiek dinamizatu.
Lehen sektor ear i eta landa - er emuko herr ie i bur uzko ekintzak
38. Artzaintzari lotutako lurrak, ohiturak, produktuak, hau da, artzaintzaren mundua
babesteko neurri bereziak hartu.
39. Lurrari lotutako ustiapenak bereziki sustatu, bultzatu edo lagundu, haien
bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzeko asmoz.
40. Ustiapenetako laboreetan bertakoak diren barietateak berreskuratzeko eta, baita
barietate horiei lotutako ezagutza hedatu (ez bakarrik laborantzari buruzkoa, baizik eta
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 69
transformazioari eta elikagaiak egiteari buruzkoa ere), kontserbatu eta zabaltzeko ere
ekimenak martxan jarri.
41. IKTak lehen sektorearen alde egiteko erabiltzen jarraitu eta horretan sakondu (adibidez,
produktuen salmentarako).
42. Auzo-lokalik edo -elkarterik ez dagoen landa-auzoetan horrelako bat sor dadin sustatu,
landa-bizitza suspertzeko tresna gisa. Horretarako, borda edo baserri hutsak egonez gero,
horien zaharberritzea aztertu daiteke, adibidez.
43. Lurren jabeek etorkizunari begira zer asmo duten jakin eta lur horien erabilera zein den
ezagutu, paisaia nola alda daitekeen aurreikusi eta beharrezkoak ikusten diren ekimenak
burutzeko.
44. Basogintzaren produktuak iraunkortasunari lotuta joan daitezela lortzeko moduak
aztertu. Horrela, ustiapenentzat errentagarritasun ekonomikoaz gain, proiektu honetan
identifikatutako baserri-paisaien balioak mantentzea bermatuko da.
45. Baserrien seinaleztapena burutu eta GPS sareetan haien kokapena zehaztu.
46. Energia berriztagarrien erabilera bultzatu landa-eremuan.
47. Baserri-paisaietara eta bertako ustiategietara bisita gidatuak antolatu eta jada egiten
direnak indartu.
48. Baratze ekologikoen jarduera bultzatu, baserritarrak horretara bideratuz.
Ais ia ldia eta tur ismoar i lotutako ek intzak
49. Eskualdera datozen bisitariek bertako balioez gozatzeaz gain, ekarpen bat egiteko bideak
aztertu.
50. Landa-eremuko turismoko eskaintzaren asoziazionismoa sustatu.
51. Eskualdean ekoizten diren produktuen inguruko auto edo/eta bizikletazko nahiz oinezko
paisaia-ibilbideak egokitu.
52. Itxitako harrobiak egokien ikusten diren erabileretarako berregokitu.
Ar audia , lur ra lde antolamendua eta hir ig intzar i bur uzko ekin tzak
53. Gure proiektua borobildu eta egindako lanari jarraipena eman eskualdeko Paisaiaren
Karta eginez.
54. Jarduera ekonomikoak sustatzeko araudi eta laguntzek baserri-paisaietan zer nolako
eragina duten aztertu, eta ondorioen araberako neurriak hartu.
55. Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio
puntualak...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatu.
56. Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren
ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikien nortasunari eusteko neurriak garatu,
besteak beste, araudiaren bidez.
57. Bailaretako zelaiak, artzaintzari lotutakoak, babestu.
58. Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean hausnartu, eta
beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu.
59. Baserriak zaharberritzean hainbat etxebizitza eraikitzea errazten jarraitu, bertako
paisaien ezaugarriei eusteko baliabide delako.
60. Landa eremuan eraikin, instalazio eta azpiegitura berriak egitean haien integrazio
harmoniatsua bermatzeko aholku, irizpide eta beharrezkoa bada, arauak landu eta ezarri.
61. Landa eremuko ondare arkitektonikoari eutsi, hura babestuz, eta zaharberritzeak egitea
lagunduz.
62. Hiri-paisaien eta baserri-paisaien arteko mugen tratamendurako irizpideak diseinatu eta
adostu, eta beharrezkoa bada, horren inguruko araudia landu.
63. Landa eremuan egiten diren lorategietan espezie aproposak erabili.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 70
7 . PR O IEKTU AR EN O ND OR IO O RO KORR AK
7.1. E skualdeetan ide ntif i katutako eki ntza komunak
Proiektuan beder atz i Landa Gar apen E lkar tek parte hartu dute, dokumentuaren
hasieran azaldu den moduan. Parte hartu duten bederatzi eskualdeetako zazpitan
ekintzak lantzeko partaidetza saio irekiak antolatu direnez, interesgarria da eskualde
guztietan err epikatzen diren ekintzak identifikatzea, elkarlanean burutzeko oso
aproposak izan daitezkeelako. Horregatik, zazpi eskualdeetan behin betiko ekintzen
zerrendak osatu ondoren aztertu egin dira s iner g iak aprobetxatuz aurrera eraman
daitezkeen ekintzen bila.
Indarrak batuz batera burutzeko ekintza apropos gisa identifikatu diren ekintzak ondoko
taulan bildu dira. Bertan argitzen da ekintzetako bakoitza zein eskualdetan proposatu
den, baita eskualde bakoitzean ekintza horrek ekintza planean jaso duen zenbakia
ere, aurkitzen erraza izan dadin (ekintza izan beharrean azpi-ekintza bat den kasuan, * batez
adierazi da ekintzaren zenbakiaren ondoan).
Taularen azken bi zutabeetan ekintzari eman zaion lehenta suna (ikus eranskineko
ekintzen fitxetan lehentasunaren kalkuluari buruzko argibideak) eta eskualdez ga indik o
ekintzak izatera iris litezkeenak (hainbat eskualde hartu nahiz EAE mailakoak izan
litezkeenak) adierazten dira, hurrenez hurren. Eskualdez gaindiko ekintzei dagokienez,
argitu beharra dago ekintza horiek ez direla nahitaez eskualdez gaindiko mailan gauzatu
beharrekoak, baizik eta horretarako potentzialtasuna dutela identifikatu dela.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 71
Deb
abar
ren
a
Deb
ago
ien
a
Du
rang
ald
ea
Go
ierr
i
Lea
Art
ibai
Tolo
sald
ea
Uro
la K
ost
a
Leh
enta
sun
a1
EAE
Aisialdia eta turismoa
Eskualdean ekoizten diren baserriko produktuak ezagutzera emateko jarduerak proposatu, hala nola, baserri-paisaietara eta bertako ustiategietara bisita gidatuak antolatu eta jada egiten direnak indartu.
26, 26*, 51
27 33 27 14* 25* A X
53 47 59 63 57 18* 49 B
Baserri-paisaiak osatzen dituzten elementuak errespetuz tratatzeari buruz sentiberatzeko ekintzak burutu.
21 20 35 28 36 30 20* EA X
Herritarrek beren herriko paisaia eta ibilbideak ezagutzeko ekintzak antolatu. 28 29 36 29 EA
Informazio turistikoan (webguneak, liburuxkak...) proiektuan identifikatutako landa-paisaien balioak islatzen direla bermatu, horretarako beharrezkoak diren materialak sortuz, azterketak eta aldaketak eginez.
16, 55 11, 12 16, 17 21, 22 16 28 14 EB X
Paisaiari lotutako jardunaldi gastronomikoak antolatu, edo ospatzen diren ekimen gastronomikoetan paisaiarekin erlazionatutako jarduerak txertatu.
27 26 28 35 28 14 25 EB X
Baserri-paisaiez gozatzeko aproposenak diren paisaia-ibilbideak edo oinezko bide berdeen sarea osatzeko ibilbide aproposak bilatu, eta horietatik bista panoramikoak oztopa ez daitezen neurriak hartu.
1 1, 3 1, 6 1, 2 1, 4 2 1, 11 EB X
4 2 4 5 1 B
Bide publikoen inbentarioak egin eta horiek erregistratu. 2 3 3 2* B
Itxitako harrobiak aisialdirako gune gisa berregokitu. 57 52 61 66 61 51 B X
Udal bakoitzaren esku utzi proiektuan baserri-paisaien balioen inguruan sortutako ezagutza udalerriko ibilaldi seinaleztatuetan txertatzeko ardura.
16 21 26 21 6 18 B
Baserri-paisaietan arteaz gozatzeko ekimenak antolatu, eta baserri-paisaiekin lotura berezia duten artisten lanei buruzko informazioa edo artelanak paisaian txertatu.
24, 32 24, 30 25, 36 29, 31 24, 37 10 22, 23 B X
ARGIAren “Euskal Herrian Ihesi” webgunean agertzen den eskualdeari buruzko informazioa osatu eta proiektuan identifikatutako balio nagusiak islatzen direla ziurtatu.
18 14 19 24 18 4 16 B X
Eskualdeko telebistak landa-eremuari buruzko erreportajeak baditu bere web orrian ikusgai, horiek baliabide gisa erabili eskualdeko paisaiak zabaltzeko eta bertara bisitariak erakartzeko eta bestelako web orrietatik horietara estekak sortuz.
15 20 25 20 5 17 B
Landa-eremuko turismoko eskaintzaren asoziazionismoa sustatu. 56 50 60 64 60* 29 50 B X
1 A = altua, EA = ertaina-altua, EB = ertaina-baxua, B = baxua
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 72
Deb
abar
ren
a
Deb
ago
ien
a
Du
rang
ald
ea
Go
ierr
i
Lea
Art
ibai
Tolo
sald
ea
Uro
la K
ost
a
Leh
enta
sun
a1
EAE
Eskualdera datozen bisitariek bertako balioez gozatzeaz gain, ekarpen ekonomikoa egiteko bideak aztertu.
41 49 46 49 48 B
Bestelako jarduera eta erabilerekin uztartzea
Mendi-ibilbideen sare zabalean ibilgailuek (auto, moto, bizikleta) sortzen duten presioa aztertu, eta beharrezkoa bada erabilerak mugatzeko neurriak hartu.
6 8 20 15 5 EB
Eskualdean hildako pertsonen errautsak bota eta horiei omenaldiak egitean sortzen diren arazoak prebenitzeko neurriak hartu.
7 7 16 12 7 B
Gizartearen sentiberatzea
Landa-paisaien inguruko gogoeta bultzatuko duen argitalpena prestatu, garai bateko eta egungo landa-paisaien argazkiak oinarri gisa erabiliz.
17 13 18 23 17 7 20* EB X
Landa eremuko balioak zabaltzeko sakelako telefonorako aplikazio bat sortu. 28* 22 30 43 30 8 20* EB X
Ikastetxeen jarduera didaktikoak, bisitak edo udalekuak antolatu landa-eremuan, bertako baserri-paisaiak ezagutzera emateko.
22, 35 27, 32 31, 40 37, 38 31, 32 11, 18 26, 27, 32
EB X
Baserri-paisaien balioak oinarri bezala hartuta haurrei zuzendutako ipuinak eta kondairak berreskuratu edo asmatu.
15 17 22 27 22 15 B X
Herritarrei zuzendutako landa-paisaien ikus-entzunezko baliabideen inguruko lehiaketak eta ekimenak proposatu, sentikortzeko ekintza gisa.
23 23 24 30 23 9 21 B X
Eskualdeko herri edo hiri nagusiko Aste Berdean landa eremuan garatuko diren hainbat jarduera txertatu (lehiaketak, ibilaldiak, erakusketak, eta abar).
25 25 26 32 13 24 B
Landa-eremuko bizi-baldintzak eta kohesioa
Auzolan tradizionala suspertu eta auzolanerako formula berriak bilatu, hala nola, denbora bankuak, mikro-mezenasgoa eta hirietan gehienbat sortzen ari diren beste hainbat ekimen.
29 28 32 38 33 15 28 EA X
30 29 33 39 34 16 29 B
Energia berriztagarrien erabilera bultzatu landa-eremuan. 52 46 58 62 56 43 EB X
Auzo-lokalik edo -elkarterik ez dagoen landa-auzoetan horrelako bat sor dadin sustatu, landa-bizitza suspertzeko tresna gisa.
47 42 51 56 50 44 B
Baserrien seinaleztapena burutu eta GPS sareetan haien kokapena zehaztu. 51 45 56 60 54 27 37 B X
Luizien inbentarioak egin. 57 61 55 38* B X
Lehen sektoreko produktuen kontsumoa
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 73
Deb
abar
ren
a
Deb
ago
ien
a
Du
rang
ald
ea
Go
ierr
i
Lea
Art
ibai
Tolo
sald
ea
Uro
la K
ost
a
Leh
enta
sun
a1
EAE
Baserri-paisaiek gizarteari ematen dizkioten onuren eta gizartearen ohiturek baserri-pasaietan duten eraginaren inguruan gizartea sentiberatzeko materialak eta ekintzak prestatu, bereziki baserriko produktuen kontsumoa eta baserri-paisaien kontserbazioa lotuz.
31, 36 19, 33 34, 41 40, 44 35, 39 20, 33 EA X
Eskualdeko lehen sektorearen ekoizpena bertan kontsumitua izan dadin sustatzeko ekintzak bultzatu, bereziki ikastetxeetako jangeletan eskualdeko baserri-produktuak erabiltzea bultzatuz, eskualdeko produktuen kontsumoa sarituko duten sistemak sortuz, eta baserri-produktuen ekoizpena, eraldaketa eta salmenta sustatuz.
37 34 42 45 40 21 34 A X
38,39 34*, 35 43, 44 46, 47 41, 42 20 34* EB
40 36 45 48 43 B
Eskualdean sortu diren kontsumo-taldeen jarraipena egin eta horiek dinamizatu. 42 37 47 50 44 35 B
Lehen sektorearen sustapena eta baserri-paisaien hobekuntza
Pinudien eta eukalipto-landaketen hedapena mugatzeko neurri egokiak landu, landa-paisaien balioen kontserbazioarekin bateragarriak izatea lortzeko.
9 14 19 7 13 EA X
Lurrari lotutako ustiapenak bereziki sustatu, bultzatu edo lagundu, haien bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzeko asmoz.
43 39 48 52 46 22 40 EB X
Tokiko barietateak berreskuratzeko eta horiei lotutako ezagutza hedatzeko eta kontserbatzeko ekimenak martxan jarri.
44 40 49 53 48 23 41 EB X
Baserrietako lurrei eusteko ekintzak bultzatu. 45 53 58 52 26 46 EB X
Lurren jabeek etorkizunari begira zer asmo duten jakin eta lur horien erabilera zein den ezagutu, paisaia nola alda daitekeen aurreikusi eta beharrezkoak ikusten diren ekimenak burutzeko.
43 54 57 53 45 EB X
Basogintzaren produktuak iraunkortasunari lotuta joan daitezela lortzeko moduak aztertu. 50 44 55 59 47 47 EB X
IKTak lehen sektorearen alde egiteko erabiltzen jarraitu eta horretan sakondu. 46 41 50 54 49 24 42 B X
Baserritarrak bere produktuetan eta eskaintzen dituen zerbitzuetan sinets dezan eta horietatik etekina atera dezan ekintzak burutu.
48 21 52 51 51 25 36 B X
Baratze ekologikoak sustatu nekazaritzan aritu nahi dutenei zuzenduta, eta nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak antolatu, lehen sektorearekiko sentiberatze tresna gisa.
34,54 48 38, 39 41, 42 25, 26 31 B X
Hesi biziak berreskuratu, eta lubakiak dauden lekuetan horiek balioan jarri. 11 5 10 14 10 8 B X
Flora exotiko inbaditzailearen hedapena mugatzeko neurriak hartu. 13 8 13 18 6 12 B X
Araudia, hirigintza, antolamendua
Eskualdeko Paisaiaren Karta egin, Kataluniakoak eredu gisa hartuta, baserri-paisaien balioen inbentarioa barne izango duena.
12, 58 53 11, 62 15, 67 11, 62 3, 35 9, 52 EB X
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 74
Deb
abar
ren
a
Deb
ago
ien
a
Du
rang
ald
ea
Go
ierr
i
Lea
Art
ibai
Tolo
sald
ea
Uro
la K
ost
a
Leh
enta
sun
a1
EAE
Lurraren kultura sustatu, hirietan nekazaritzaren presentzia barneratuz. 33 31 37 55 38 30 EB X
Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio puntualak...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatu.
59 55 63 68 63 31 53 EB X
Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikiak kontserbatzeko neurriak garatu, besteak beste, araudiaren bidez.
60 56 64 69 64 54 EB
Landa eremuan eraikin, instalazio eta azpiegitura berriak egitean haien integrazio harmoniatsua bermatzeko aholku, irizpide eta beharrezkoa bada, arauak landu eta ezarri.
60* 60 64* 69* 64* 33 54* EB X
Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean gogoeta egin, eta beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu.
62 58 66 72 66 56 B X
GOIMENek argitaratutako baserri-paisaietako zuhaitz eta zuhaixken liburua zabaldu eskualdean. 20 18 23 19 19 B X
Unibertsitateekin harremana sendotu, baserri-paisaien aldeko izango diren ekimenak sustatzeko. 9 7 12 17 13 17 10 B X
Landa lurrak babestu, batez ere bailaretakoak. 61 57 65 71 65 32 54* B
Azpiegiturak paisaian integratzearen inguruko gaiak erregulatuko dituen araudia landu. 65 60* 69 75 68 33 54* B X
Jarduera ekonomikoak sustatzeko araudi eta laguntzek baserri-paisaietan zer nolako eragina duten aztertu, eta ondorioen araberako neurriak hartu.
66 54 70 76 69 60 B X
Hiri-paisaien eta baserri-paisaien arteko mugen tratamendurako irizpideak diseinatu eta adostu, eta beharrezkoa bada, horren inguruko araudia landu.
62 71 70 70 34 55 B X
Landa eremuan egiten diren lorategietan espezie aproposak erabili. 67 63 72 77 71 36 59 B X
Baserriak zaharberritzean hainbat etxebizitza eraikitzea errazten jarraitu, bertako paisaien ezaugarriei eusteko baliabide delako.
63 59 67 73 67* 57 B X
Kultur ondarea
Baserri-paisaiei lotutako ondare ez-materiala berreskuratu eta balioan jarri. 14 10 15 10 14 4 EB X
Ondare eraikiari buruzko informazioa bildu, egoera barne, ikuspegi orokorra izateko, eta berau kontserbatzeko neurriak hartu.
10, 64 4, 61 9, 68 13, 74 9, 67 3, 58 EB X
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 75
7.2. Baser r i - pa isa ietan aur kitu dir en ba l io or okor r ak
Eskualde guztietan ospatutako saioetan eta bildutako fitxetan oinarrituz, baserri-paisaia
atlantikoetan aurkitu diren paisa ia - ba l io nagusiak ondokoak direla esan daiteke:
Lehenengo sekt or ear i lotutakoak
Baserritarraren lana, inguruak txukun mantentze dituena.
Baserritarraren lur-mina, lanerako duen prestutasuna.
Larre zabalak, alfonbra berde baten modukoak.
Basoak, landaredia, kolore eta ehunduren aniztasuna sortzen duena.
Zuhaitza, baliabide iturri eta kulturaren osagai dena.
Abereak, bereziki larrekoak.
Naturarekin orekan dagoen sistema, baliabide naturalen erabilera iraunkorra.
Galzorian dagoen bizimodua.
Baserria, eta bere lurrekin batera sortzen duen landa-espazioaren antolaketa
tradizionala.
Lurrarekin lotura.
Osasunarentzat onuragarriak diren produktuak ekoiztea.
Landa - er emuko biztanleei lot utakoak
Auzolana.
Herritarren arteko harreman estua.
Biztanleriaren dinamismoa.
Biztanleriaren elkartasuna eta ingurunearekiko lotura.
Baserriko bizimodua alde batera utzi baina baserria mantendu dutenen artean,
etxearen inguruak txukun mantentzeko ohitura.
Nortasun propioa.
Herri txikien kopuru handia.
Eraikitze-eredu tradizionala.
Ondare artistikoa, arkitektonikoa, etnografikoa eta kulturala. Honen barnean daude
euskara, ohiturak, toponimia, mitologia, eta paisaian ikus daitezkeen hainbat elementu
(saroiak, karobiak, mugarriak, baselizak, baso mugarratuak, eta abar).
Euskal kulturaren iturri eta gordailu.
Bestelako ba l i o or okor r ak
Landa-lurra gure etorkizuna da.
Paisaiaren kontrasteak: zelai eta basoen artean, landa-eremua eta hiriaren artean, eta
abar.
Urtaroen aldaketa nabarmenak.
Artifizialtasun maila txikia (Debagoienakoa bezalako salbuespenekin).
Azpiegitura gutxi, haien inpaktu urria (salbuespenak daude, eta eskualde batzuetan
berriki eraikitako azpiegituren inpaktua izugarria da).
Naturako elementuekin kontaktua ahalbidetzea.
Uraren presentzia.
Lainoaren presentzia.
Mendiekiko gertutasuna.
Erliebeak eta urak sortutako izaera.
Mendi tontorrak eta haietatik ikusten diren bista panoramikoak.
Kobazuloak.
Ibilbideen kopuru handia.
Turismorako baliabide izatea.
Artearentzat inspirazio-iturri izatea.
Kontsumo taldeen eta autokontsumoaren areagotzea, landa-eremua eta hiriaren
arteko gertutasuna errazten duena.
Sorrarazten dituen sentsazio eta sentimenduak: usain eta soinu atseginak, lasaitasuna,
isiltasuna, bakardadea, naturaren erritmo mantsoa baina etengabea, naturaren
handitasuna, bakea, haurtzaroko oroitzapenak, indarberritzea, estresa gutxitzea, eta
abar.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 76
7.3. Pr oiektut ik er ator r itako gomendioak
Egindako lanak borobiltzeko asmoz, eskualdeetan aurkitu diren paisaiaren balioetatik eta
proposatu diren ekintzetatik abiatuz, ekimenak sentiberatu nahi lituzkeen hiru eragileri
zuzendutako gomendioak azalduko ditugu ondoren.
ERAKUNDEEI ZUZENDUTAKO GOMENDIOAK
Baserri-paisaiei buruzko proiektu honetan identifikatu diren erronken eta proposatu diren
ekintzen inguruan erakundeek eman ditzaketen urrats nagusiak ekintzak bur utzea
ahalbidetzearekin lotuta daude. Horrekin batera, lehen sekt or ear en a ldeko apus tu
sendoa egitea eta gizarteak baserri-paisaietan ikusitako balioak kontuan izanda, landa -
er emuetan inber t itzea lirateke erakundeek egin beharreko gai nagusiak. Azken
batean, proiektuaren ondorio nagusiaren arabera, baserri-paisaien balioak mantendu ahal
izateko bete behar den lehen baldintza lehen sektorea bera mantentzea da; baserritarrik
gabe ez baita baserri-paisaiarik izango.
Zehazki, erakundeei begira ondoko gomendio orokorrak egingo genituzke:
Landa - er emuko dinamizaz ioar i zuzendutako ekimenei eutsi eta horiek indartu,
landa-garapena errealitate bihurtuz, lehen sektorearen bider agarr itasuna
hobetzen dutelako, eta landa-eremuko biztanleen biz i - ka l itatea areagotzen
dutelako.
Lur r ar i lotutak o ust iapenak bereziki sustatu, bultzatu eta lagundu, horiek
baitira baserri-paisaien balioak mantentzen gehien laguntzen dutenak.
Lehen sektorean jarduten diren pertsonek eta landa-eremuko lur jabeek
etor kizunar i begir a zer nolako asmoak dituzten ikertu, baserri-paisaiak horren
arabera nola aldatuko diren aurr eikusi , eta beharrezkoak diren neur r iak hartu.
Lehen sektoreak sortu eta mantentzen dituen baserri-paisaiek gizarteari ematen
dizkioten onuren gainean gizarte osoa sentiber atzeko ek imenak gauzatu, eta lan
hori er r ekonozitu eta sar itu .
Lehen sektoreko eragileak baserr i - pa isa ien eta haien pr oduktue n ba l i oen
inguruan sentikor tzeko ekimenak burutu.
Euskal paisaiak zeharkatzen dituzten ibi lb ideen artean baser r i - pa isa iez
gozatzeko apr oposenak direnetan arreta berezia jarri, horiek identif ikatuz
eta bal ioan jar r iz , eta ibilbide horiek diseinatzea ahalbidetzen duen bide-sarea
mantentzen lagundu , lan hori pribatuen esku soilik egon ez dadin.
Baserri-paisaien ezagutza, horiekiko errespetua eta jakin-mina, eta berauen balioez
jabetzea biz itza os oan ze har r eko ikaskunt zar ako ekimenetan eta
hezkuntzan txertatu, haurtzarotik hasita lurraldearen eta gizartearen zati hain
garrantzitsua den landa-eremua aintzat hartua izan dadin.
Gizartearen ohiturek baserri-paisaietan dituzten er aginak ager ian utz i . Bereziki,
baserriko produktuen kontsumoar en eta paisaiaren bal ioen
kontser bazioar en inguruan gizartea sentikor tzeko ekimenak hedatu behar
dira.
Baserri-paisaiak bizirik mantentzeko parte hartu behar duten eragile guztien
elkar lana eta erantzunkidetasu na sustatu, bai aspaldian landa-eremuan existitu
diren formulen bidez, hala nola, auzolana, baita bide berrien bitartez ere. Bereziki
garrantzitsu jotzen da hiria landa-eremuaren etorkizunean zuzenean inplikatzea,
berezitako sistemak izango balira bezala jokatu gabe.
Lehen sektorearen ekoizpena tokian kontsum it ua izan dadin sustatzeko ekintzak
bultzatu. Zentzu honetan, proiektua burutu den eskualde guzietan proposatu dira
eskoletako jantokietan tokiko baser r iko pr od uktuak er ab i l iak izan daitezela,
hori ikusten baita eskualde bakoitzeko lehen sektoreko ekoizleen etorkizuna bermatuz
haurrei kalitate goreneko jakiak emateko bidea, bestetik, egungoa baino askoz ere
jasangarriagoa izango den eredu baten alde eginez.
Landa-eremuan ematen diren jar duer a ezber dinak (bereziki aisialdiari lotutakoak)
lehen sektoreko jarduerekin bater agarr iak izan daitezen neurri egokiak ezarri,
baserri-paisaien kontserbazioan lehen sektoreak betetzen duen paper garrantzitsua
gogoan izanda.
J ar duer a ekonomikoak sustatzeko ekimenek eta erabakiek baserri-paisaietan zer
nolako er agina duten aztertu, eta ondorioen araberako neurr iak hartu.
Tur ismoar en sustapener ako sortzen diren material eta baliabideetan baserri-
paisaiei behar bezalako pisua eman eta gizarteak ematen dien bal ioa a it or tu .
Bestetik, baserri-paisaien balioez gozatzeko eta balio horiek urte askotan mantendu
ahal izateko, tur ismo jasangar r iar en bidea hartu beharra dago, eta turismoak
landa - komunitateetan er agin pos it ib o zuzena eta nabarmena izan dezala
lortu behar da.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 77
Tur ismoar en sustapenean bar nealdeko baser r i - pa isa ie i ematen zaien
garrantzi eta pisua kosta ldeko paisaiei eta hir ietakoei ematen zaienarekin
par ekatu . Proiektu honek agerian utzi du barnealdeko baserri-paisaiek askotariko
balioak dituztela, baina barnealdea eta kostaldea hartzen duten eskualdeetan argi
geratu da turismoari zuzendutako materialek ia esklusiboki kostaldea hartzen dutela
aintzat.
Baserri-paisaien inguruan eskualde mailako diagnost i ko par tekatuak ,
akor dioak , kon pr omisoak eta ekintzak adostea bultzatu. Zeregin honetan
bereziki aproposak izan daitezke lurr a ldear en za intzako tresnak eta beste
lurralde batzuetan emaitza onak eman dituzten tresnak, hala nola, Kataluniako
Paisaiaren Kartak (Observatorio del Paisaje de Catalunya, 2013).
Lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren ikuspegitik, baserri-paisaien nortasunaren
ezaugarri diren auzogune eta her r i - gune txikiak kontser batzeko neur r iak
garatu, beti ere, horien itxura “fosiltzea” bilatu gabe. Bereziki garrantzitsua ikusten da
landa-eremuko gazteak bertan bizitzen gera daitezen aukerak sortzea.
Hiri-paisaien eta baserri-paisaien arteko mugen tratamendurako i r izpideak
diseinatu, adostu eta aplikatu.
Baserri-paisaietan er a ikin , insta laz io eta azpiegit ur a berriak egitean haien
paisa ia - integr az io har moniatsua bermatzeko aholku eta irizpideak garatu eta
aplikatu.
Landa-eremuko bide zahar r ak eta her r i - bideak inbentar iatu eta
er r egistr atu , baserri-paisaiak zeharkatzeko eskubideak bermatuz eta, aldi berean,
bertan jarduten diren lehen sektoreko eragileen interesak landa-eremura aisialdiko
jarduerak burutzera doazen pertsonen interesekin uztar tu .
Baserri-paisaiak zeharkatzen dituzten bide eta pistetan motor dun ibi lga i lue n
erabilera aztertu eta, beharrezkoa bada, erregulatu, ibilgailuak lanerako ibili behar
dituzten lehen sektoreko eragileei lehentasuna emanez. Beti ere, paisaia hauen
lasa itasuna eta isiltasunaren balioak kontserbatzea litzateke helburua, ibilgailuen
erabilera balio horiekin bateragarri den mailetan mantenduta.
Landa-eremuko ondar e er a ikia mantentzen lagundu, paisaia horien balioen
oinarrian baitago. Horrekin batera, ondar e ez - mater ia lar i (landa-eremuko
ohiturak, ahozko literatura, toponimia, eta abar luzea) pareko garrantzia eman beharko
litzaioke.
Landa-eremuan sortzen diren er abi ler a berr ie i jar ra ipena egin, eta horiek
baserri-paisaien balioekin bater agar r i egiteko moduak bilatu. Adibide gisa, proiektu
honetan hildako pertsonen errautsak bota eta horiei omenaldiak egiteko ohitura
hedatzen doala agerian geratu da, eta horren areagotzeak paisaian izan ditzakeen
ondorioak aztertu dira.
LEHEN SEKTOREKO ERAGILEEI ZUZENDUTAKO GOMENDIOAK
Lehen sektoreko eragileei jarraian azalduko diren gomendio orokorrak egingo genizkieke,
proiektu honen emaitzen harira. Gomendio hauetako batzuk aurretik TOLOMENDIk
sustatutako proiektu batetik eratorriak dira (Paisaia SL & 4ki Arkitektura, 2010).
Bestetik, kontuan izan behar da gomendio hauetako batzuk martxan jartzeko beharrezkoa
izango dela lehen sektoreko eragileek gizar teko bestelako er agi leen laguntza
izatea; beraz, aholkuetako batzuk ustiapenaren jabeak berak zuzenean burutzeko
modukoak diren arren, beste batzuk udalerri edo eskualde mailan hartutako erabakien
ondorioz gauzatzekoak izango dira.
Lehen sektoreko eragileak parte diren gizarteak baserri-paisaietan hautematen dituen
balioak ezagututa, lehen sektoreak bere pr oduktu eta zer bitzuei ba l io
er ants ia gehitu ahal izango die, gizarteak estimatzen dituen paisaiaren balio horiek
sortu eta mantentzen laguntzen duelako. Pr oduktuak eta zer bitzuak
mer katur atzean kontsumitzailearen begietan lotura hori nabarmendu behar da
horretarako. Hori eginez gero, gainera, gizartea lehen sektorearen garrantziaz
sentiberatzen lagunduko da.
Lehen sektoreko lanen ondorioz sortutako balioak zeintzuk diren jakinik, sektore
horretako eragileek haien jar duer a or ienta dezakete, baserriko produktu eta
zerbitzuen kontsumitzaileak diren pertsonek estimatzen dituzten balioak
kontserbatzen laguntzeko. Adibidez, baserritarraren jardueraren ikuspuntutik esfortzu
eta errendimendu berdina eskaintzen duten bi praktiken artean, baserri-paisaien
balioen alde egiten duena aukeratuko du, hori eginez bere jarduerari etekin hobea
ateratzeko aukera duelako. Landa-paisaietako balioak hobeto mantentzeko bere
jardueran sartu beharreko aldaketek esfortzua areagotzea edo errendimendua
gutxitzea suposatuko lioketela aurreikusten duenean, aldiz, oztopo hori mahai gainean
jarri ahal izango du, gizartearen konpromisoa eskatuz.
Baserri-paisaien balioei etekin zuzena atera ahal izango diote lur r ar i lotutako
lehen sektoreko jarduerak burutzen dituztenek, horiek baitira EAEko baserri-paisaiak
sortzen eta mantentzen laguntzen dutenak. Orokorrean, bertako produktu guztiek
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 78
plazaratu behar dute honen gaineko mezu ar g ia : ber tako pr oduktuak
kontsumitzeak tokiko baser r i - pa isa iak mantentzen laguntzen duen artean,
kanpokoak kontsumitzeak beste nonbaiteko paisaietan eragina izateaz gain, hemengo
paisaietan inpaktua sortzen duten hainbat elementu areagotzea dakar, hala nola,
produktu horiek hona ekartzeko beharrezkoak diren errepideak. Zer esanik ez, kanpoko
produktuak kontsumitzean bertakoak ekoizten dituzten ustiapenen errentagarritasuna
urritzen da eta, zeharka, bertako paisaien mantenua bera.
Produktuak mer katur atzeko orduan sortzen diren mater ia letan (etiketak,
liburuxkak, web orriak, publizitatea, bildukiak, eta abar) produktuaren ekoizpena eta
aipatutako landa-paisaien balioen kontserbazioa lotu, ahal bada, ustiapenaren
inguruko paisaietako adibide zehatzekin.
Ustiapenean bertan sa lmenta zuzena egiten denean ere, ekoizpena eta landa-
paisaiaren balioen kontserbazioaren arteko lotura azpimarratu.
Ustiapenean salmenta zuzena egiten denean, horretaz gain bertako baserr i -
pa isa ien ba l i oak ezagutzer a emateko ekimenak martxan jarri (bisita
gidatuak eskaintzea, salmentako puntuan balio horiek bilduko dituzten liburuxkak edo
posterrak saldu edo banatzea, eta abar).
Ustiapenean bis itak jasotzen dituztenek paisaiaren balioak ezagutzera emateko
jarduerak egiten dituzten kasuetan, ahal den guztietan inguruko bestelako
ustiapenekin elkar lanean aritzea eskaintza osatzeko eta ahalik eta mezu aberatsena
zabaltzeko, bai inguruan ekoizten diren produktuei buruz, baita inguruko paisaiaren
balioen inguruan ere.
Baserritarrak kontsumo ta ldee kin egindako akor dioak eta autokontsumoan
aritzen direnei emandako aholkular itza eta laguntza lehen sektorearekiko
sentiberatzearen mailan egiten den inber ts io moduan ikusi, gizartea lehen
sektorearen garrantziaz jabetzen laguntzen dutelako. Horrelako talde eta eragileekin
izaten diren harremanetan paisaiaren balioen kontserbazioaren mezua azpimarratzea
komeni da.
Ustiapenetan antz inakoak diren elementuak (jatorrizko baserria, txabolak, iturri eta
askak, harresiak, hesi-biziak, hesolak eta lursailen mugetako bestelako elementuak,
karobiak, eta abar) elementu berr iekin nahasten dira (biltegi modernoak, ukuilu
berriak, makineria, siloak, eta abar). Posible den guztietan, antzinako elementuak
mantentzeko ahalegina egingo da, paisaiaren balio historikoa neurri handi batean
sortzen dutenak direlako, eta landa-paisaien artifizialtasuna maila baxua mantentzen
laguntzen dutelako.
Baserri-paisaien egitur a berezia sortzen laguntzen duten elementuak errespetatu
(bideak, bidexkak, zuhaitzen lerroak, errekastoak eta haien landaredia, hesi biziak,
harresiak, eta abar), baserri-paisaien izaera eta nortasun berezia kontserbatzen
laguntzen dutelako. Gainera, ustiapenaren elementu modernoak integratzen laguntzen
dute.
Ur tar oen a ldaketak azpimarratzen dituzten landar e espezieak mantendu eta
hedatu, posible den neurrian. Hau da, hostozabalak orokorrean sustatzea, eta
baserriaren inguruan udaberri edo udazken kolore deigarriak dituztenak faboratzea
(gereziondoa, astigarrak, eta abar).
Lehen sektor eko jar duer ak baserri-paisaietara aisia ldiaz gozatzera
doazenekin bater agarr i egiteko moduak bilatu, bereziki ustiapena zeharkatzen
duten bideak eta bidezidorrak bisitariari irekita mantentzeari begira. Paisaiaren bi
erabilera hauek bateragarri egiteko neurriak hartu beharko dira horretarako.
Ustiapenean ur ak paisaian duen presentzia mantendu (putzuak, iturriak, askak,
errekastoak, eta abar), bereziki bide eta bidezidorren inguruetan eta, horretarako
aukerak badaude, presentzia hori areagotzeko moduak bilatu.
Ustiapena zeharkatzen duten bideetatik egon daitezkeen bista panor amikoak
zabal ik mantendu, bereziki landarediak oztopatuko ez dituela ziurtatuz.
Ustiapeneko bideak zabaldu behar badira, alboetan harresia edota heskaia
dutenen kasuan, teknikoki bideragarria bada behintzat, albo batekoak mantendu.
Ustiapenean jada existitzen diren har r i - lubetetan belarra edo landare igokariak
landatu, horien ikusgarritasuna baretzeko.
Ustiapenaren inguruak traste eta hondakinez gar bi mantendu.
Desitxurosoak diren er anskin edota eraikin laguntzaile txikiak (txabolak eta
antzekoak), konpondu edo botatzea.
E r a ikin laguntza i le berriak egitura eta material arinez eraiki, eta horien
funtzioarekin bat datorren itxura eman.
Ustiapeneko eraikinen inguruak material iragazgaitzaz zolatzean landaredia tartean
eta ertzetan txertatu.
Heskai eta zuhaitz isolatuak landatzeko orduan, bertako espezieak erabili.
E r a ikin ber r iak egiteko orduan, aurretik dagoen topogr af ia ahalik eta gehien
errespetatu, lurren mugimenduak ekidinez.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 79
Eranskin eta eraikin laguntzaileak modu planif ikatuan eraiki, eta ahalik eta kopuru
txikienean, orokorrean.
E r a ikin nagusiar en aurr ea ldear i dagokion duintasuna eman, are gehiago
ezaugarri arkitektoniko on bat badu (arkua, harrizko aldeak eta abar).
Ustiapeneko eraikin berriak aurretik daudenekiko tar te egokietar a eraiki, hierarkia
mantentzeko.
Ustiapeneko eraikinen inguruan zoladur a zaindu, horren akabera eta kalitatea
egokiak izan daitezen.
Ustiapeneko bideetan zoladura jarri edo berritzeko orduan er tzen akaber ak
zaindu, bereziki hormigoizkoak badira.
Landa eremuko auzoetan , gutxi erabiltzen diren errepideetan bidea zabaltzeko
beharra suertatzen denean, luzera osoan ez zabaldu, tarte jakinetan zabalguneak jarriz
baizik. Aldi berean, bertakoei lehentasuna emango zaie errepidea erabiltzeko orduan,
egoki ikusten bada.
Errepidetik ustiapenera doan la nda- bidea akabera finekoa egin, eta luzera egokikoa.
Ustiapeneko eraikinen inguruko bestelako elementu gehigar r iak bereziki zaindu.
Baserriaren bueltan eta lursailen i txitur etan konifero exotikoen espezie bakarra
erabiltzen dituzten heskaiak baztertu, bertako espezie anitzetakoak hobetsiz.
Eraikinetan eta bestelako eraikuntzetan, est i loar i dagokionez gaurkotasuna eta
abstrakzioa hobetsi.
Eranskinak eraikitzean konposiz ioa zaindu.
GIZARTEARI OROKORREAN ZUZENDUTAKO GOMENDIOAK
Gizartearen esku dauden aldeen artean, lehendabizikoa bere indar r az jabetzea
litzateke. Izan ere, gizarteak badu erakundeen gain eragiteko ahalmena, baita lehen
sektorearen etorkizunean eragiteko aukera ere. Jabekuntza horren ondoren letorke
sinesten den horrekin bat datozen erabakiak hartzea, bereziki konts umitza i le gisa.
Ondorioz, jarraian adierazten diren gomendio orokorrak luzatzen zaizkio gizarteari:
Baserri-paisaien proiektu honetatik eratorritako ondorio eta gomendioekiko
atxikimend ua plazaratu, horretarako jarriko diren bideak erabiliz.
Eskura dauden bitartekoak erabilita erakundeei jakin arazi baserri-paisaien alde egin
dezaten nahi dela, gertuen dauden erakundeetatik hasita.
Baserri-paisaietara ger turatu eta paisaia horietako balioez gozatu , ezagutza
zuzenaren eskutik etorriko baita paisaia horiek balioztatzea. Paisaiak ez ezik, bertako
biztanleak eta ohitur ak ere ezagutzeko ahaleginak egin, horiek sortu baitituzte
ikusgarri dauden paisaiak. Horretarako aukera aproposa dira bis ita g idatuak ,
adibidez.
Eskualdean ekoitzitako lehen sektoreko produktuak kontsumitu , eta horien
kontsumoa sustatu. Bertako produktuan kontsumitzean tokiko baserri-paisaiak
mantentzen lagunduko da, besteak beste.
Baserri-paisaietara bisitari moduan gerturatzean er r espetua eta begir unea izan.
Izan ere, ibilbide bakoitzaren albo bietako soro, zelai eta basoak bertan bizi den familia
baten etxearen ataria edo ezkaratza dira. Ondorioz, bertan ez genuke egin behar
edozein etxebizitzaren atarian egingo ez genukeen ezer.
Baserri-paisaietako bide eta lursail batzuk publikoak dira, eta beste batzuk pribatuak,
aldiz. Mendia kartelez betetzeak zentzurik ez duenez, maiz zaila da bisitariarentzat
publikoa eta pribatuaren arteko muga non dagoen bereiztea. Horregatik, guzt ion
ar tean za indu behar r eko tok ian gaudela gogoan izango da, bidean topatutako
guztia zegoen moduan utziz. Inolako jarduerarik antolatu baino lehen, noski,
bururatutako tokiaren jabetzaren eta bertako erabileren araudiaren inguruan
informazioa lortuko da, udaletxera joz.
Baserri-paisaien bal io nabar menetako bat bertako bakeak , is i l tasunak eta
lasa itasunak sortzen dute. Bisitari bezala paisaia horiek zeharkatzean gogoan izan
behar da ez garela bertara gerturatzen garen bakarrak, eta bisitari guztien eragina
batuta ere emaitza baketsua izan dadin lagundu behar dela. Bestetik, kontuan izan
behar da ibilbidearen ondoan dagoen baserriaren paretik agian behin bakarrik igaroko
garela gu, baina bertan bizi den familiak segurutik dozenaka pertsona ikusiko dituela
bertatik igarotzen egunero, eta familia horrek ere egun atsegin eta baketsua igaro
dezan lagundu behar du norberak.
Baserri-paisaien balioak mantentzeko eta berreskuratzeko martxan jarritako
ekimenetan zuzenean par te har tu , horretarako irekiko diren bideak baliatuz.
Zuzeneko partaidetzak sortuko du ikaskuntza eta ezagutzarik esangur atsuena .
Bestetik, norberaren eskuekin eraikitakoak emandako pozaren parekorik ez dago.
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 80
8 . ERR EFER E NTZ IEN ZE R RE ND A
Agirre Iraeta, E. (2005). 6 ibilbide basoan Gipuzkoan. 6 paseos por el bosque en Gipuzkoa.
Donostia: unda i n utxa.
Arraztalo Elkartea. (2012). Okobi Baratzak Traktorea. GoteoEuskadi. Berreskuratua
2013(e)ko otsailakaren 20a, -(e)tik http://euskadi.goteo.org/project/traktorea
Askasibar Bereziartua, M. (1999). La evolución y la idealización del paisaje vasco. In E.
Ayerbe Echebarria (Arg.), Geografía simbólica. Cultura de los espacios (or. 8–17). Lasarte:
Etor-Ostoa. Berreskuratua -(e)tik http://www.etorkultura.com/capitulos/1-EE-T01c1.pdf
Audiolab. (2005). Euskal Herriko Soinu Mapa. SOINUMAPA.NET. Berreskuratua 2013(e)ko
martxoakaren 7a, -(e)tik http://www.soinumapa.net/
Audiolab, Soinumapa.net, & Arteleku. (d. g.). HOTS! Paisai Soinu Irratia. Berreskuratua
2013(e)ko martxoakaren 7a, -(e)tik http://www.hots-radio.info/
AUZOPOLIS Denbora Bankua. (d. g.). Berreskuratua 2012(e)ko urriakaren 22a, -(e)tik
http://www.auzopolis.net/eus/index.htm
Bancos de Tiempo - Trueque Online - Trueques por Internet. (d. g.). Berreskuratua
2012(e)ko uztailakaren 25a, -(e)tik http://www.depersonaapersona.es/
Basquetour. (2011). Euskadi. Eusko Jaurlaritza.
Basquetour. (2012a). Gastronomia & enoturismoa. Eusko Jaurlaritza.
Basquetour. (2012b). Hiri ihesaldiak. Eusko Jaurlaritza.
Basquetour. (2012c). Natura aktiboa. Eusko Jaurlaritza.
Bell, S. (1991). Community woodland design guidelines. London: HMSO Books.
Cortina, A., & Queralt, A. (2007). Convenio Europeo del Paisaje : textos y comentarios.
Madrid: Ministerio de Medio Ambiente.
Datos económicos y sociales Alto Deba. (2012). Berreskuratua -(e)tik
http://internotes.cajaespana.es/pubweb/decyle.nsf/3A3C5DABA92A438AC12578720023A0
35/$File/CCE1608.PDF?OpenElement
Deba Garaia LGE. (d. g.). Debagoiena baserri sarea auzolanean zurekin. Berreskuratua -(e)tik
http://www.baserrisarea.com/debagoiena/2-debagoiena/45-debagoiena
Deba-Garaia Landa Garapenerako Elkartea. (d. g.). Deba-Garaia. Debagoieneko landa
garapenerako elkartea. Berreskuratua -(e)tik http://www.debagaraia.com/landa-
garapena/lehen%20sektorea%20eskualdean/basogintza
El refugio del burrito. (d. g.). El refugio del burrito. Berreskuratua -(e)tik
http://www.elrefugiodelburrito.com/about
Eptisa Cinsa. (2010). Gehigarria. Eskualde Egituren ingurumen-azterketa. In EAEko Bigarren
Errepide Planaren berrikuspena Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren azterketa.
Berreskuratua -(e)tik https://www6.euskadi.net/r41-
430/eu/contenidos/informacion/segundo_plan_gral_carreteras/eu_pgc2/adjuntos/apendic
e-eu.pdf
Euskalmet. (2005, otsailak 25). Klimaren araberako lurraldeen sailkapena. Berreskuratua
2012(e)ko urriakaren 23a, -(e)tik http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-
5921/es/contenidos/informacion/cla_clasificacion/eu_7264/eu_clasificacion.html
Eusko Jaurlaritza. (2008, azaroak 11). Inventario forestal 2005. Berreskuratua 2013(e)ko
urtarrilakaren 31a, -(e)tik http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-
15135/es/contenidos/estadistica/inven_fores_bd_tablas/es_dapa/inven_fores_bd_tablas.h
tml
Eusko Jaurlaritza. (2011a). GeoEuskadi. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura - DEA.
GeoEuskadi. Berreskuratua 2013(e)ko urtarrilakaren 15a, -(e)tik
http://www.geo.euskadi.net/s69-15375/eu
Eusko Jaurlaritza (Arg.). (2011b). Iparreko Donejakue bideak. Eusko Jaurlaritza, Kantabriako
Gobernua, Asturias Printzerriko Gobernua, Galiziako Xunta, Nafarroako Gobernua, Errioxako
Gobernua.
Eusko Jaurlaritza (Arg.). (d. g.). Turismo irisgarria. Euskadin, oporrak guzti-guztientzat dira.
Eusko Jaurlaritza.
eustat. (2010). Población de 16 y más años ocupada de la C.A. de Euskadi por ámbitos
territoriales según sectores económicos. Berreskuratua 2012(e)ko urriakaren 24a, -(e)tik
http://www.eustat.es/elementos/ele0006400/ti_Poblacion_de_16_y_mas_a%C3%B1os_oc
upada_de_la_CA_de_Euskadi_por_ambitos_territoriales__segun_sectores_economicos_1-I-
2010/tbl0006438_c.html#axzz2ACQoz5YX
eustat. (2011). Estructura general y orgánica, y calificación del suelo de la C.A. del Euskadi
por municipio. Berreskuratua 2012(e)ko urriakaren 23a, -(e)tik
http://www.eustat.es/elementos/ele0005400/ti_Estructura_general_y_organica_y_calificac
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 81
ion_del_suelo_de_la_CA_del_Euskadi_por_municipio_Superficie_en_Ha_2011/tbl0005454_
c.html#axzz2A1oJ8LS0
Ezquiaga Arquitectura Sociedad y Territorio S.L. (2002). Durangoko eskualde egituraren
lurraldearekiko zati-egitamua.
Forestry Commission. (1989). Forest landscape design guidelines. Edinburgh: Forestry
Commission.
Gipuzkoako Foru Aldundia. 2013ko martxoaren 5eko 10/2013 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako
Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa arautzekoa. , 53 Gipuzkoako Aldizkari
Ofiziala (2013). Berreskuratua -(e)tik
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/03/18/e1302694.htm
Gómez Piñeiro, F. J., Sola Bueno, A., Segurola Lázaro, C., Eguizabal, L., Lozano, P., Sáez
Gar ía, J. A., … Altuna, I. (1999). Guía de espa ios de interés lúdi o-naturalístico de
Gipuzkoa. Lurralde: investigación y espacio, 22, 3–222.
Groundspeak, I. (d. g.). Geocaching - The Official Global GPS Cache Hunt Site. Geocaching -
The Official Global GPS Cache Hunt Site. Berreskuratua 2013(e)ko martxoakaren 7a, -(e)tik
http://www.geocaching.com/
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. 193/2012 DEKRETUA,
urriaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-lurra kontserbatzeari eta lur
horren erabilpena sustatzeari buruzkoa. , 196 Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
(2012). Berreskuratua -(e)tik http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-
bopv2/eu/bopv2/datos/2012/10/1204431e.shtml
LKS Ingeniería S. Coop. (2012). Catálogo de Paisaje del Área Funcional de Zarautz-Azpeitia-
ko Eremu Funtzionalaren Paisaiaren Katalogoa. Eusko Jaurlaritza.
Los pastores suizos se depilan de cara al verano. (d. g.). Turistario. Berreskuratua 2013(e)ko
otsailakaren 20a, -(e)tik http://blogs.elpais.com/turistario/2012/04/suiza-campa%C3%B1a-
verano.html
Lucas, O. W. R. (1991). The design of forest landscapes. Oxford ; New York: Oxford
University Press.
Lurzaindia. (d. g.). LURZAINDIA - Harrera. Lurzaindia. Berreskuratua 2013(e)ko apirilakaren
30a, -(e)tik http://www.lurzaindia.eu/index.php/ek/
MacFarlane, R., Haggett, C., Fuller, D., Dunsford, H., & Carlisle, B. (2004). Tranquility
mapping: developing a robust methodology for planning support. Report to the Campaign to
Protect Rural England, Countryside Agency, North East Assembly, Northumberland Strategic
Partnership, Northumberland National Park Authority and Durham County Council, Centre
for Environmental & Spatial Analysis, Northumbria University (or. 191).
Observatorio del Paisaje de Catalunya. (2013). Cartas del paisaje. Observatori del Paisatge.
Berreskuratua 2013(e)ko martxoakaren 7a, -(e)tik
http://www.catpaisatge.net/esp/cartes.php
Paisaia SL. (2006). Propuesta de ordenación del paisaje en el ámbito del Parque de Lau
Haizeta en el término municipal de Errenteria. Errenteriako Udala.
Paisaia SL, & 4ki Arkitektura. (2010). Landa-eremu estrategikoetan nekazaritza ustiapenek
duten integrazio paisajistikoaren egokitzapena. Tolosaldeako azterketa pilotua. Tolomendi,
Landa Garapen Elkartea.
Paisaia SL, Goimen Landa Garapen Elkartea, & Zorrakin, I. (2002). Zuhaitz eta zuhaiskak
Baserri eremuan. Landare-hesien onurak eta erabilpenak. Ordizia: Goimen. Berreskuratua -
(e)tik http://www.goimen.org/eu/zerbitzuak/publikazioak.php
Santana, A., & Otero, X. (1993). Baserria. [San Sebastián, Spain]: Diputación Foral de
Gipuzkoa, Departamento de Cultura y Turismo. Berreskuratua -(e)tik
http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan4/pdf/bertan4.pdf
Se estrena documental financiado por la red sobre la historia un horno tradicional,
Telediario - RTVE.es A la Carta. (d. g.). Berreskuratua 2012(e)ko urriakaren 2a, -(e)tik
http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/se-estrena-documental-financiado-red-
sobre-historia-horno-tradicional/1442773/
Senderismo Euskadi. (d. g.). Pequeños recorridos Debagoiena. Berreskuratua -(e)tik
http://www.senderismoeuskadi.net/archivos/menusarchivos/DG%20NODO%20ficha%20tec
nica%20ES_2010_12_27_17_10_10.pdf
Spiegler, A., & Dower, M. (2006). ECOVAST. Landscape Identification. A guide to good
practice. ECOVAST. Berreskuratua -(e)tik
http://www.ecovast.org/papers/good_guid_corr_e.pdf
Swanwick, C., & Land Use Consultants. (2002). Landscape character assessment. Guidance
for England and Scotland. The Countryside Agency, Scottish Natural Heritage.
The European Landscape Convention. (d. g.). Berreskuratua 2012(e)ko urriakaren 2a, -(e)tik
http://www.coe.int/t/dg4/cultureheritage/heritage/landscape/default_en.asp
Tik-Tak Truk Tolosako Denbora Bankua | Facebook. (d. g.). Berreskuratua 2012(e)ko
urriakaren 22a, -(e)tik http://www.facebook.com/TikTakTrukTolosakoDenboraBankua
Landa-eremu atlantikoen paisaia-balioak: oraina eta geroa. Eskualdeko txostena. Debagoiena 82
Toledo taldea. (2005a). Arrasate-Bergarako Lurraldearen Zatiko Plana (Debagoiena) (Libk. I.
liburukia 1.dok azterlanak eta informazio planoak).
Toledo taldea. (2005b). Arrasate-Bergarako Lurraldearen Zatiko Plana (Debagoiena) (Libk. II.
liburukia 2. dok.: memoria; 3–4.dok.: azterlan ekkonomikoa eta finantziarioa egikaritze
programa).
Tolosako Azoka. (2012, martxoak 7). Tolosako Azoka. KM-0. Tolosako Azoka, bertakoa ta
gaurkoa. Berreskuratua 2013(e)ko apirilakaren 30a, -(e)tik
http://www.tolosakoazoka.com/home.php?center=includes/notice.php&menu=includes/m
enu_azoka.php&submenu=includes/submenu_azoka.php&right=includes/right.php&idioma
=es&id=27&idioma=eu&idioma=eu
Tolosaldea Garatzen. (d. g.). Tolosako Babarrunaren bidaia. Descubre Tolosaldea Ezagutu.
Berreskuratua 2013(e)ko apirilakaren 15a, -(e)tik http://www.tolosaldea.net/eu/sabores-
olores/experiencias-gastronomicas/viaje-alubia-tolosa
Txelu Angoitia. (d. g.). Urkiola Durangaldea Milkeldi GR 229. (Arin-Arin, Itzul., Urkiola
durangaldea pratzuergo turismoa, Arg.).
Verkami | Crowdfunding para amantes de la creación. (d. g.). Berreskuratua 2012(e)ko
uztailakaren 25a, -(e)tik http://www.verkami.com/
Xavier Basora Roca, & Xavier Sabaté i Rotés. (2006). Custodia del territorio en la practica.
Berreskuratua -(e)tik http://www.custodia-territorio.es/
Recommended