1. ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA www.spri.es
ERANTZUKIZUN SOZIALEKO MEMORIA 2013 SPRI
2. ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA www.spri.es Aurkibidea
1. Sarrera 2. Aurkezpena Nortzuk gara? Zer eskaintzen dugu? Misioa,
Ikuspegia eta Baloreak Interes taldeak 3. Kudeaketa iraunkorreko
ikuspegia 4. Dimentsio ekonomikoa 5. Dimentsio soziala Bezeroak
Pertsonak Aliatuak eta hornitzaileak Sozietatea 6. Ingurumen
dimentsioa Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 1/37
3. 1. Sarrera Memoria honen xedea da tresna bat izatea bai
gogoetarako eta baita ere aurrera egiteko SOCIEDAD PARA LA
TRANSFORMACIN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA,
S.A.k (aurrerantzean SPRI) sostengarritasunarekin eta gobernu
arduratsuarekin hartua duen konpromisoan. Komunikazio-mekanismo
nagusia da ingurumen, ekonomia eta gizarte gaietan. Zentzu
horretan, SPRIk hainbat erronka ditu: Dimentsio ekonomikoa: Balio
erantsiko zerbitzuak ematen eta eraginkortasuna hobetzen
jarraitzea. Dimentsio soziala: Lanean jarraitzea erabat ezarri arte
Barne Kontrolerako eta Arriskuen Kudeaketarako Eskuliburua eta
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Onerako Gida. Ingurumen dimentsioa:
Ingurumenarekin dugun portaera hobetzen jarraitzea, sortzen dugun
hondakin eta isuri kopurua murriztuz eta baliabideen erabilpena
optimizatuz. Dokumentu honek osatu egiten ditu urtero egiten diren
Gobernu Korporatiboko Txostena eta Sozietatearen Jardueren
Txostena. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 2/37
4. 2. Aurkezpena SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako
agentzia da, eta bere heburua da Euskadiko enpresa-sarea babestu
eta bultzatzea, enpresen lehiakortasuna sustatzea eta merkatu
globalean duten posizioa hobetzea. SPRIk elementu berritzaile eta
eraldatzailea izan nahi du, enpresei etorkizuna emango diena eta
herritarren bizi-kalitatea mantenduko duena. Ekonomiaren Garapen
eta Lehiakortasun Sailaren (aurrerantzean EGLS) menpeko erakunde
bat da eta LAGUNTZAK eta ZERBITZUAK eskaintzen ditu edozein tamaina
edo jarduera sektoretako enpresentzat: Finantzaketa Nazioartekotzea
Enpresa berriak sortzeko laguntza. START-UPak Berrikuntza eta
teknologia: I+G+B, berrikuntza, IKTak. Ekimen eta proiektu
estrategikoak Azpiegiturak Misioa, Ikuspegia eta Baloreak Hauxe da
SPRIren ikuspegia: Europan erreferentzia izatea enpresa-sarearen
eraldaketa lehiakorrerako erakunde publikoen artean. Eta misioa:
Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea,
bide horretatik, aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren
ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko
Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan. Hauek dira
erakundearen balore nagusiak: Objektibotasuna. Efikazia,
efizientzia eta errentagarritasun soziala. Dedikazio osoa, fede ona
eta eredugarritasuna. Austeritatea eta zintzotasuna. Gardentasuna,
irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna. Herritarren parte-hartzea
eta lankidetza. Erantzukizuna eta elkarlana. Erantzukizun Sozialeko
Memoria 2013 3/37
5. Gure interes taldeak Interes taldetzat ulertzen dugu gure
jardueren eragina jasoten duen pertsona, enpresa edo erakunde
multzoa. SPRIk interes talde hauek identifikatu ditu: SOZIETATEA
EGLS SPRI PERTSONAK BEZEROAK ALIATUAK ETA HORNITZAILEAK
ADMINISTRAZIO PUBLIKOA Interes taldeekiko elkarreraginak informazio
garrantzitsua ematen du jarraitu beharreko estrategiari buruz.
Taula honetan jasota daude interes talde garrantzitsuenak, beren
premia eta igurikimenak eta haiekin harremanetan jartzeko sistemak.
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 4/37
6. INTERES TALDEAK Interes taldea Tamaina Ezaugarriak
SPRIrekiko harremana Pertsonak Bere jarduera profesionala SPRIn
garatzen duen eta sozietatearen helburuak betetzen laguntzen duen
giza taldea. Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentzio
politika Plantilla ezagutzea da SPRIren eguneroko jardueraren
indar-gune garrantzitsuena. (EGLS) Sozietatearen jarraibideak Eusko
Jaurlaritza markatzen dituen jabea Estrategiak zehaztea. Programak
eta zerbitzuak diseinatzea. Emaitzak ebaluatzea. Kontrola eta
jarraipena. Beste administrazio publiko batzuk Autonomi erkidegoko,
eskualdeko edo tokian tokiko administrazioak eta eskualde, Estatu
edo Estatuz gaindiko organismo publikoak, SPRIren jarduerari
buruzko botere arautzailea dutenak. Lankidetza legeriari buruzko
aldaketetan. Jarduerak garatzeko behar diren baimenak eta
lizentziak. Bezeroak SPRIren zerbitzu profesionalak baliatzen edo
baliatu dituzten euskal enpresak, ekintzaileak edo elkarteak.
Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentzio politika. ISO 9001
eta Ekoscan ziurtagiriak eta Bezeroaren Arreta Zerbitzuen Gutuna.
Gogobetetze maila neurtzea. Kexak eta erreklamazioak kudeatzea.
Aliatuak eta hornitzaileak SPRIri bere jarduera garatzeko behar
dituen ondasun eta zerbitzuak ematen dizkioten pertsona fisiko edo
juridikoak. Kalitate eta ingurumen irizpideen araberako
homologazioa, lehiakortasun ekonomikoa, lan arriskuen prebentzioko
araudia eta sektore publikoko kontratuen araudia betetzea.
Sozietatea Sozietatearen azpiegitura, SPRItik kanpo geratzen dena,
baina bere jardueraren eragina jasan dezakeena. Informazio
kanpainak egitea. Dimentsioa: Ingurumena Ekonomikoa Soziala
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 5/37
7. INTERES TALDEA Interes taldea Premiak / Igurikimenak
Harreman mota Pertsonak Lanpostuari dagokion prestakuntza
profesionala jasotzea Aitorpena. Antolakundean existitzen diren
politikak ezagutzea. Indarrean dagoen legeria betetzea. Etengabeko
harremana. Sail/departamendu bilerak. Enpresa batzordea. Bilera
informatiboak. Intraneta. Eusko Jaurlaritza (EGLS) Definitutako
estrategia aplikatzea eta betetzea. Errentagarritasun ekonomiko eta
soziala. Euskal enpresen hazkunde ekonomikoa sustatu eta
bultzatzea, laguntza eta zerbitzuen bitartez. Euskal enpresen
bulego komertziala izatea mundu osoan. Administrazio kontseilua
hiru hilean behin. Sail arteko bilerak. Etengabeko harremana. Beste
administrazio publiko batzuk Lankidetza. Informazio trukea.
Harreman espezifikoa premien arabera. Bezeroak Zerbitzu
eraginkorra, orientatua, azkarra Laguntza zerbitzuak, nazioarteko
merkatuetan duen presentzia handitzeko. Finantza arloko laguntza.
Erraztasunak ematea eskura daitezkeen laguntza eta zerbitzuak
lortzeko. Tramiteak azkartzea. BAZ etengabe. Gogobetetzea urtero
neurtzea. Weba. Industri Abagunearen Behatokia sei hilerik behin.
Aliatuak eta hornitzaileak Adostutako baldintzak betetzea. Eman
beharreko zerbitzuen espezifikazioak argitzea. Behar adinako
erreakzio denbora. Komunikazio azkarra, koordinazio funtzioak
beteko dituen figura baten bitartez. Norgehiagoka bermatuko duten
hautaketa irizpideak ezagutzea. Lankidetza estua. Eskaeraren
araberako bilera informatiboak. Etengabeko harremana inplikatutako
arduradunen bitartez. Weba- Kontratugilearen profila Bilerak
organismo/foro desberdinekin (ADR, EURADA, Cluster, e.a.),
deialdien arabera. Kluster loturak. Sozietatea Gardentasuna eta
gobernantza bere ekintzetan. Baliabideen erabilpen eraginkorra.
Aberastasuna eta ongizatea sortzea, euskal ekonomia bultzatuz eta
garatuz. Komunikazio sailak etengabe kudeatutako komunikazio
kanalak (prentsa oharrak eta prentsaurrekoak). Weba. Urteroko
jarduera txostena. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 6/37
8. Antolakuntza egitura Organigrama funtzionala: ZUZENDARI
NAGUSIA ENPRESEN SUSTAPENA LAGUNTZA ZERBITZUAK IDAZKARIA
IDAZKARITZA NAGUSIA NAZIOARTE-KOTZEA ARRISKU KAPITALA SPRILUR
KOMUNIKA-ZIOA SAILETAKO LANTALDEAK TEKNOLOGIA eta BERRIKUNTZA
Zuzendari nagusia da antolakundeko organo exekutibo gorena eta
berea da enpresaren kudeaketa zuzentzeko ardura. Bere funtzioa
betetzeko, Zuzendaritza Batzordearen eta Administrazio Batzordearen
laguntza eta aholkularitza ditu. Prozesuen mapa: DISEO ESTRATEGIA
GESTIN DE PROGRAMAS DE AYUDA PRESTACIN DE SERVICIOS PARA LA
TRANSFORMACIN COMPETITIVA SERVICIOS DE INTERNACIONALIZACIN ATENCIN
AL CLIENTE MEJORA CONTINUA ADMINISTRACIN DDEyC EMPRESA COMUNICACIN
JURDICO SOPORTE INFORMTICO SERVICIOS GENERALES Erantzukizun
Sozialeko Memoria 2013 7/37
9. 3. Kudeaketa iraunkorreko ikuspegia Bizi dugun krisi
ekonomiko honetan sozietate publikoak derrigorturik daude kudeaketa
arduratsua egitera. Horrek esan nahi du baliabide publikoak
kudeatzean kontuan hartu behar dituztela gastuaren kontrola,
eraginkortasuna eta gobernantza. Bi giltzarri horiek konbinatuz
lortu ditugu dimentsio ekonomikoan identifikatutako emaitzak,
kudeaketa hobetzeko ahalegina eginez baliabide hauen bitartez:
Sozietatearen Kode Etikoa, erakundeak onartua eta Webean
argitaratua. Gardentasuna: Gobernu Korporatiboko Txostena,
esleipenak eta programen eta zerbitzuen webeko fitxak argitaratzea.
Weba hobetzea, parte-hartzaileagoa eta erabilerrazagoa eginez.
Ingurumena Kudeatzeko Sistema, Ekoscan arauaren bidezko
ziurtagiria. ISO 9901 arauen arabera sistematizatutako kudeaketa
prozesuak. Kudeaketa sistema SPRIk kalitatea, ingurumena eta lan
arriskuen prebentzioa integratzen dituen kudeaketa sistema bat
dauka. Jarduera guztietan ezarritako kudeaketa sistema horrek ISO
9001 arauen ziurtagiria dauka 1996tik eta Ekoscan arauena 2011tik.
Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentziorako politikan
esaten den bezala, Kalitatea da bezeroak gustura uztea gure
zerbitzuak ematen dizkiegunean eta hori hertsiki loturik dago
erantzukizunez eta profesionaltasunez lan egiten duen giza
taldearen kalitatearekin.... Urteotan zehar baldintza guztiak bete
direnez, etengabe hobetu ditugu garatutako jarduera guztiak. Hala,
prozesu bidezko kudeaketa da gure zerbitzuen kalitatea lortzeko,
mantentzeko eta hobetzeko tresna, eraginkortasun eza saihesten
duena eta eskainitako zerbitzuari balio erantsia ematen diona.
SPRIk kudeaketa hobetzeko hartua duen konpromisoaren osagarri
bezala, sistema informatiko indartsu, sendo eta malgu bat behar da,
zeina antolakuntzaren bilakaerari egokitu baitzaio euskal
enpresa-sarearen beharrei eraginkortasunez erantzuteko. Ekoscan
arauaren arabera ezarritako Ingurumenaren Kudeaketa Sistema ere
funtsezko lanabesa izan da ingurumen arloa sistematizatzeko,
ingurumen arloko elementuak identifikatzeko, kuantifikatu eta
lehenesteko eta helburuak ezartzeko. Prozesua ixteko, interes
taldeei jakinarazten zaizkie zeintzuk diren emaitzetan lortutako
hobekuntzak. Bestalde, Kanpoko Prebentzio Zerbitzua (KPZ) da SPRIk
lan arriskuen prebentzioan aukeratutako prebentzio modalitatea,
Mutualia Prebentzio Sozietatearen bitartez gauzatzen dena. KPZrekin
sinatutako hitzarmenaren jardueretan espezialitate hauek sartzen
dira: segurtasuna, higiene industriala, Erantzukizun Sozialeko
Memoria 2013 8/37
10. ergonomia, psikosoziologia aplikatua eta osasuna zaintzea.
2013an prebentzio sistemen analisia egin da eta emaitzen arabera,
13 baldintzetatik bitan ez-betetze partzialak eman dira. Ondorioz,
hainbat ekintza zehaztu dira 2014an guztiz bete daitezen. Kanpoko
erakunde batek ikuskatzen duen lan arriskuen prebentziorako barne
kudeaketa sistemari jarraiki, SPRIko bezeroei ere sozietatearen
segurtasun eta osasun irizpide berberak aplikatzen zaizkie.
Sozietateko langile guztiek Intranetean eskuratu dezakete enpresako
prebentzio politika. Kontrol sistemak Sozietate publikoa izaki,
SPRIk indarreko legeria bete behar du bere jardueren garapenean,
eta hainbat mekanismo ditu legeria hori betetzen dela kontrolatzeko
eta gainbegiratzeko: Barne ikuskapenak: Urtero egiten da
Barne-ikuskapenen Plana, sozietatearen jarduera osoa barne hartzen
duena. Kanpo ikuskapenak: o ISO 9001 ikuskapena Urtero egiaztatzen
da sistemaren heldutasun maila eta ISO 9001 arauak ezarritako
baldintzak betetzen direla. 2013ko ikuskapenean adierazi zenez,
SPRIren indar-gune garrantzitsuenak dira laguntza publikoen diseinu
eta kudeaketan duen ibilbide luzea eta bezeroen balorazio
positiboa. Hala, programa horiekin lotutako jarduerak sendo eta
fidagarri bihurtu dira. Horren adierazgarri da +innova txekea
programa berria denbora errekorrean martxan jarri izana. o EKOSCAN
ikuskapena 2011n Ingurumen Kudeaketako EKOSCAN ziurtagiria lortu
zen. Kanpo ikuskapenak frogatu du sistema behar bezala eta osorik
ezarrita dagoela. 2013ko ikuskapenaren arabera, hauxe da
sozietatearen indar-gunea ikuskapena egin den unean aplikatzekoak
diren baimen eta lizentzia guztiak ditu, eta aurrea hartu zaio
IHOBE, S.A.ren Ikuskapen Irizpideetan Ekoscan Ziurtagiria
mantentzeko ezarritako epeari. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
9/37
11. o Kontrol ekonomikoko bulegoa (KEB) Kontrol ekonomikoko
bulegoak (KEB) Barne Kontrolerako Eskuliburua eta Gobernu
Arduratsuaren Gida ezarri direla egiaztatzeko ikuskapena egin zuen
ATTEST enpresaren bitartez, 2013ko abenduaren 17an, eta ezarpen
gradua %71koa eta %77koa dela zehaztu zuen. o Erakunde
independenteak eginiko kontu ikuskapena SPRIk bere informazioari
buruzko kanpo ikuskapen bat egiten du urtero, bai urteko kontuei
buruz eta baita ere kudeaketa txostenari buruz, eta ikuskaritza
independente bat kontratatzen du horretarako. 2013ko kontuen
ikuskapen txostenak hauxe ondorioztatu zuen: honi batera atxikitako
2013ko urteko kontuek leialki islatzen dituzte Sozietatearen
ondarea eta finantza egoera, bere eragiketen emaitzak eta eskudiru
fluxuak alderdi garrantzitsu guztietan. o Herri Kontuen Euskal
Epaitegiaren ikuskapena Herri Kontuen Euskal Epaitegia da EAEko
sektore publikoaren eta funts publikoak jasotzen dituzten pertsona
fisiko edo juridikoen ekonomi eta finantza kudeaketa fiskalizatzen
duena. Eusko Legebiltzarrak delegatutako funtzioak betetzen ditu
Epaitegiak, guztiz independentea da eta bere lana da diru publikoa
legearen arabera, erregulartasunez eta eraginkortasunez erabili eta
kudeatu den ala ez ebaztea. Epaitegiak erregularki ikuskatzen du
SPRI eta bereziki zaintzen du sektore publikoko kontratuen legea
behar bezala bete dela. Bere txostenak Eusko Jaurlaritzari, Eusko
Legebiltzarrari eta Estatuko Kontuen Epaitegiari igortzen dizkio.
Hiritarrek ere eskuratu ditzakete txosten ofizialak organismoaren
web orrian: www.tvcp.org o Bai Euskarari ziurtagiria berritzea
Ziurtagirien Elkarteak hizkuntza araudiaren betepena zaintzen,
sustatzen eta ebaluatzen du urtero. Arriskuaren kudeaketa 2013an
Sozietateko Arriskuen Mapa eta prozesu bakoitzak dituen arriskuen
fitxak gainbegiratu dira, eta arrisku bakoitzarentzako kontrolak
eta kontrol helburuak ezarri dira. Orain arriskuen kudeaketarako
eredua formalki onartzea baino ez da falta eta hori 2014an egingo
da. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 10/37
12. 4. Dimentsio ekonomikoa SPRI zifratan. Zifrarik
esanguratsuenak SPRIk hainbat jarduera garatu eta kudeatu ditu
esparru hauetan: enpresen sustapena, nazioartekotzea eta
berrikuntza. Horrez gain, era askotako baliabide ekonomikoak
eskaini dizkio euskal enpresa-sareari, bere programen eta
partaidetutako sozietateen bitartez. EKINTZAILETZA PROZESURAKO
LAGUNTZA INTEGRALA EKINTZAILE eta BARNEKINTZAILE programen bitartez
124 ekimenetarako laguntzak banatu dira. CONNECT GUNEA eta MINI
CONNECT ekimenen bidez hazkunde potentzial handia duten hiru
enpresa sortu berri bultzatu dira. ETEen Ondorengotza Programaren
bitartez 31 proiekturentzako laguntzak banatu dira, zeintzuek
eragina izan baitute 812 lanpostutan. HAZKUNDE PROIEKTUAK
LAGUNTZEKO FINANTZAKETA MEKANISMOAK ETA INSTRUMENTUAK INDARTZEA AFI
programaren bitartez 116 espedienterentzako laguntzak onartu dira,
39 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak sustatuz. GAUZATU
programaren bitartez trakzio indarra egin da Industria eta Kanpoko
Ezarpenak ataletan. Industriaren atalean 53 proiektu onartu dira,
88 milioi eurotik gorako inbertsio bolumena sustatuz, eta 670
lanpostu sortu eta 1.480 mantendu dira.Kanpoko Ezarpenak atalean 5
proiektu onartu dira, 4,4 milioi euro baino gehiagoko inbertsio
bolumenarekin. 42 lanpostu sortu eta 484 mantendu dira. Eusko
Jaurlaritzako Abalen Programan 473 espediente kudeatzen eta
tramitatzen lagundu da (finantzaketa 60-40). ATZERRIKO INBERTSIOA
INVEST IN THE BASQUE COUNTRY Atzerriko zuzeneko inbertsioko 40
proiektu kudeatu dira. 4 inbertsio proiektu berri amaitu dira, 10
milioi euro inguruko inbertsio bolumena sustatuz eta 65 lanpostu
sortuz. 22 topaketa egin dira EAEn kokatuta dauden atzerriko
enpresekin. Harremanak egin dira 27 eragile berrirekin.
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 11/37
13. NAZIOARTEKOTZEA: 730 eskaintza igorri dira nazioartekotze
proiektuetarako. Horietatik 445 onartu dira eta zuzeneko 480
laguntza zerbitzu eman zaizkie atzerrian dauden enpresei. Proiektu
horiek izan dira merkatu prospekzioak eta azterketak, bazkide
komertzial eta industrialen bilaketa, merkataritza edo produkzio
ezarpenak, eta abar. Gainera, enpresei 1.982 kontsulta puntualei
buruzko aholkularitza eman zaie nazioartekotzearekin lotutako
hainbat alderdiri buruz. Euskal enpresaren nazioarteko bokazioa
sustatzeko, 19 hedapen eta sentsibilizazio ekintza antolatu dira
Euskadin eta atzerrian. Nazioartekotze arloko ekintzekin loturiko
3.541 kontaktu egin dira. Lankidetza eta Finantzaketa
Multilateraleko 4 jardunaldi egin dira, eta 339 lagunek hartu dute
parte. TEKNOLOGIA 2.302 proiektu ebaluatu eta kudeatu dira hainbat
programaren bitartez: Gaitek, Etorgai, Nets, Emaitek, Etortek,
CICs, Saiotek eta Zerga ondoreetarako kalifikazio txosten
teknikoak. Hona hemen banakapena: 1.131 enpresak jaso dute
laguntzaren bat. Zientzia eta Teknologia lehiakortasun abantaila
bezala aurkezteko eta teknologia transferentzia sustatzeko, EEN
Sarea (Enterprise Europe Network) eta Susteen (Sustainable SMEs)
proiektu europarrak kudeatu dira. EEN sarearen bitartez teknologia
gorakorrei buruzko 92 txosten banatu dira eta 6 jardunaldi antolatu
dira 596 lagunen parte-hartzearekin. Nazioarteko teknologia
transferentziarekin lotutako ekintzak 4 workshop-etan antolatu
dira, 65 enpresak parte hartu dute ekitaldi horietan eta
aholkularitza eman zaie 143 enpresari. INFORMAZIO GIZARTEA Hobeki
programan 835 eskaera onartu dira eta Lankidetza programan, berriz,
85. Mikroenpresa Digitalak 522 ikastaro antolatu ditu eta 3.120
lagunek parte hartu dute. Ikastaro horiek autonomo eta
mikro-enpresei zuzenduta daude eta IKT tresnen erabilpenari
buruzkoak dira. Bestalde, autonomo eta mikroETEen artean IKT
konponbideak ezartzeko programa 505 enpresatan aplikatu da eta
guztira 6.060 IKT konponbide ezarri ditu. Barnetegi Teknologikoen
Programan 14 ikastaro eskaini dira eta 147 ikaslek parte hartu
dute. Erabiltzaile mailako informatika ezagutzen Ziurtagiri
programan (IT Txartela) 11.258 azterketa egin dira eta horietatik
5.822k lortu dute ziurtagiria. Enpresa Digitala zentroetan 237
ekitaldi antolatu dira eta 10.317 lagunek parte hartu dute.
BERRIKUNTZA (ENPRESEN ERALDAKETA) Innova Txekea Programaren bidez
417 proiektu onartu dira. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
12/37
14. Berrikuntza Ibilbideak Programaren bidez enpresen
berrikuntza prozesuei laguntzeko 769 eskaera onartu dira. 2013an
Lehiabide Programa jarri da martxan, euskal enpresak ingurune
digitaletan duen lehiakortasuna azkartzeko. Programa horretan 52
laguntza eskaera onartu dira. Zuzendaritzaren eraldaketarako 80
prestakuntza-jardunaldi egin dira eta euskal enpresetako 1.350
zuzendaritza-karguk parte hartu dute. Iturria: Urteko Txostena 2013
Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa Taula honetan
jasota daude sozietatearen bilakaera ekonomikoko adierazle
garrantzitsuenak: Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 13/37
15. 2013 2012 Sortutako zuzeneko balio ekonomikoa (SBE)
14.576.404 56.714.296 Negozio zifraren zenbateko garbia 1.162.809
1.376.115 Eskainitako zerbitzuak 401.680 474.960 Partaidetzetatik
jasotako dibidenduak 761.129 728.505 Taldeko enpresei eta bazkideei
emandako kredituen diru-sarrerak - 172.650 Ustiapenagatiko
diru-sarrerak 13.378.483 55.247.404 Ekitaldiko emaitzan sartutako
ustiapenagatiko diru-laguntzak 13.316.238 55.171.845 Diru-sarrera
osagarriak 62.245 75.559 Finantza diru-sarrerak 35.112 90.777 Balio
negoziagarrienak eta beste finantza instrumentu batzuenak 35.112
90.777 Banatutako zuzeneko balio ekonomikoa (BBE) (14.739.807)
(58.715.229) Kostu operatiboak (9.384.303) (52.800.613) Kanpoko
zerbitzuak (7.963.298) (12.342.497) Kudeaketa arrunteko beste gastu
batzuk (1.485.866) (41.465.278) Finantzazkoa ez den ibilgetuko
diru-laguntzen eta beste batzuen egozpenak - 905.693 Beste emaitza
batzuk 64.861 101.469 Soldatak eta langileentzako irabazi sozialak
(5.179.019) (4.998.029) Soldatak, lansariak eta asimilatuak
(4.244.284) (4.075.537) Karga sozialak (934.735) (922.492) Finantza
gastuak (4.315) (3.106) Taldeko enpresekiko eta bazkideekiko
zorrengatik (583.580) (2.310.057) Finantzazko diru-laguntzen
egozpenak 583.580 2.310.057 Aldaketa tasagatiko aldeak (4.315)
(3.106) Administrazioa (172.170) (913.481) Zergak (8.767) (13.071)
Mozkinen gaineko zergak (163.403) (900.410) Atxikitako balio
ekonomikoa (ABE) (14.117.818) (6.173.893) Amortizazioak (205.177)
(210.748) Narriadura eta finantza instrumentuak eta ibilgetua
besterentzearen emaitza (13.912..641) (5.963.145) Oharra ABEa
balioetsitako amortizazio eta narriaduraren batura gisa kalkulatu
da. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 14/37
16. Jarraian ikus daitezke 2013ko eta 2012ko abenduaren 31n
ikuskatutako SPRIren balantzeak: AKTIBOA PASIBOA 2013 2012 2013
2012 Aktibo ez korrontea 416.037.056 433.600.052 Ondare Garbia
405.753.398 420.454.796 Ibilgetu materiala 415.665 535.798 Funts
propioak 401.053.361 415.334.582 Higiezinetako inbertsioak 947.876
992.951 Jasotako diru-laguntzak, emaitzak eta legatuak 4.700.037
5.120.214 Taldeko enpresetan eta bazkideetan egindako epe luzeko
inbertsioak 361.146.998 362.897.896 Finantza inbertsioak 51.698.726
67.182.213 Pasibo ez korrontea 21.864.025 21.444.556 Luzatutako
zergengatiko 1.827.791 1.991.194 aktiboak Aktibo korrontea
25.024.873 41.079.407 Pasibo korrontea 13.444.506 32.780.107
Zordunak 10.969.485 20.347.411 Taldeko enpresetan eta bazkideetan
4.150.591 - egindako inbertsioak Periodifikazioak 189 428 Eskudirua
9.904.608 20.731.568 Aktiboa guztira 441.061.929 474.679.459 Ondare
garbia eta pasiboa guztira 441.061.929 474.679.459 Ustiapeneko
diru-laguntzak 2013 Eusko Jaurlaritzak programen kudeaketa kostuak
estaltzeko emandako diru-laguntzak 11.705.680 Eusko Jaurlaritzak
Taldeko enpresei eta bazkideei programengatik emandako
diru-laguntzak 2.268.156 Eusko Jaurlaritzak hirugarrenei
programengatik emandako diru-laguntzen estaldura (782.290)
Ustiapeneko beste diru-laguntza batzuk 124.692 GUZTIRA 13.316.238
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 15/37
17. Sozietateak jasotzen dituen finantzaketa iturrien artean
aipatzekoak dira baita ere jasotako kapital ekarpenak. 2013ko eta
2012ko abenduaren 31n Sozietateko kapital soziala 4.197.308 akzio
nominatibok ordezkatzen zuten eta bakoitzaren balio nominala 100
eurokoa zen. Hauxe da 2013ko eta 2012ko abenduaren 31n akziodunen
eta kapitalean zuten partaidetzaren xehetasuna: Kapital soziala
Partaidetzaren % Balio nominala EAE-ko Ogasun Orokorra %99,01
415.592.700 Kutxabank, S.A. %0,99 4.138.100 GUZTIRA %100
419.730.800 2012ko urriaren 31n, Sozietateko Akziodunen Batzar
Orokorrak 1.100.000 euroko kapital zabalkuntza bat onartu zuen, 100
euroko balio nominaleko 11.000 akzio nominatibo jaulkiz. Akzio
horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrak sinatu eta
ordaindu zituen oso-osorik, gainerako akziodunek lehentasunezko
harpidetza eskubideari uko egin ondoren. Pertsonak Taula honetan
zehazten da 2013ko eta 2012ko ekitaldietan enplegatutako pertsona
kopurua, kategoriaka banatuta: Batez besteko enplegatu kopurua 2013
2012 Zuzendari nagusia (130-99 Dekretua) 1 1 Zuzendaritza Batzordea
6 8 Goi-mailako teknikariak 37 43 Erdi-mailako teknikariak 7 7
Administrazioko langileak 14 14 GUZTIRA 65 73 2013ko ekitaldia
amaitzean 15 lagunek osatzen zuten Administrazio Kontseilua eta
horietatik 5 emakumeak ziren (2012ko ekitaldiaren amaieran 16 lagun
ziren, 2 emakumeak). Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 16/37
18. 2010ean batez besteko %5eko murrizketa gertatu zen eta
2011n soldatak izoztu ziren. Izozte hori bere horretan mantendu da
2012 eta 2013ko ekitaldietan ere. Horrekin batera, antolakundeak
irabazi sozial hauek izan zituen 2013an: Irabazi sozialak
Zenbatekoa Bizi-asegurua 19.341,82 Itzarri BGAEaren ekarpenak -
Kontsumorako maileguak - Aliatuak eta hornitzaileak SPRIk
hornitzaile estrategikoak ditu, bezeroekin zuzenean lotutako
zerbitzuak garatzen dituztelako eta tratu zuzena dutelako
beraiekin. Horregatik, funtsezko pieza dira eskaintzen dituen
produktuetan. SPRI sektore publikoko erakundea da eta beraz Sektore
Publikoko Kontratuen Legea aplikatzen zaio (SPKLTB). Testuinguru
horretan, SPRIk Kontratazio Arloko Barne Instrukzioak ditu,
zeintzuen helburua baita arauketa harmonizatuari loturik ez dauden
kontratuak egiteko SPRIren barne prozedurak arautzea, publizitate,
konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta
diskriminazio ezaren printzipioak berma daitezen, eta baita ere
kontratua esleitu dakion beti eskaintza onena aurkezten duenari,
SPKLn xedatutakoa beteaz. Instrukzio horiek Kontratugilearen
profilean argitaratuta daude, gure webgunean. Atal horretan
argitaratzen dira halaber lizitazioen iragarkiak, pleguak eta
kontratuen esleipena. SPRIk hornitzaileen kudeaketarako erabiltzen
duen sistemak bare baitan hartzen ditu alta eta homologazio
prozesuak, ebaluazio eta balorazio sistemak, prestakuntza jarduerak
eta kontratazioen kontrol eta jarraipenerako sistemak. 2013an SPRIk
256 hornitzaileren zerbitzuak erosi zituen, horrek berekin dakarren
trakzio indarrarekin. Erosketa horietatik 116 handiak izan ziren,
10.000 eurotik gorako kontratazio bolumena baitzuten. 2013 eta
2012ko ekitaldietan hauxe izan da hornitzaileei fakturak
ordaintzeko batez besteko epea: Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
17/37
19. Ekitaldia ixtean eginda dauden ordainketak eta ordaintzeko
daudenak 2013 2012 Zenbatekoa % Zenbatekoa % Legezko gehienezko
epearen barruan ordaindutakoak 7.062.497 %79,80 11.098.621 %80,26
Gainerakoak 1.788.258 %20,20 2.729.262 %19,74 Ekitaldiko
ordainketak guztira 8.850.755 %100 13.827.883 %100 Ordainketetan
atzeratutako batez besteko 21 13 epea (egunak) Aipatzekoa da 2013ko
ekitaldian ez zaiola egin erosketa bolumen globalaren %8,5etik
gorako erosketarik ezein hornitzaileri. Bezeroak SPRIk gizartean
izan duen inpaktua ezagutzeko nahikoa da eskainitako produktu eta
zerbitzuen kudeaketak eragindako emaitzak aztertzea. Garrantzitsua
da SPRIren misioa azpimarratzea -Euskal enpresen lehiakortasuna
babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik, aberastasuna
sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza
garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi
Sustapenerako Politikaren arloan- ulertzeko eskaintzen diren
zerbitzu eta programa guztiak tokiko komunitateari zuzendutako
garapen programak direla. Hona hemen 2013ko datu kuantitatiboak:
sail bakoitzak laguntzatan kudeatu dituen zenbatekoak eta nola
laguntzen duen horrek Euskadi aurreratu, produktibo eta
lehiakorragoa lortzen. Laguntza programak Onartutako proiektuak
Kudeatutako laguntzaren zenbatekoa milaka Finantzaketa 647 110.279
Ekintzailetza 158 3.164 IKTak 920 3.313 Teknologia 1.131 144.095
Berrikuntza 1.238 5.810 GUZTIRA 4.094 266.661 Iturria: Jarduera
Txostena 2013 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 18/37
20. 2013ko ekitaldian programa horiek hainbat proiektu bultzatu
dituzte EAEko 3.681etik gora enpresatan. 2013an kudeatu diren
laguntza programek inpaktu argia izan dute euskal gizartean, izan
ere laguntza jaso duten proiektuek hauxe lortu dute: 140 milioi
euro baino gehiagoko inbertsio pribatuak mobilizatzea. 2.776
lanpostu mantentzea eta 777 lanpostu berri sortzea. 15,8 milioi
eurotik gorako aholkularitza zerbitzuak kontratatzea. Erantzukizun
Sozialeko Memoria 2013 19/37
21. 5. Dimentsio soziala Bezeroak Interes talde honek bere
baitan hartzen du Euskadiko enpresa-sare osoa, hau da, SPRIren
zerbitzu profesionalak erabiltzen edo erabili dituzten ekintzaileak
edo elkarteak. Bezeroaren segurtasunaren ikuspegitik, SPRIko
programa guztiek jarduerak, dokumentuak, e.a. barne hartzen dituen
prozesu bat igaro behar dute, laguntza programak eta zerbitzuak
onuradunen esku jarri baino lehen. Praktikan, eskaerak egiteko epea
ireki baino lehen egin behar da hori guztia. Administrazio
Kontseiluak onartu eta euskal enpresei eskaini baino lehen, sail
juridikoak gainbegiratzen ditu programa eta zerbitzu guztiak
legezko baldintza guztiak betetzen dituztela bermatzeko. Hala,
hobeto kontrolatzen ditugu bete behar diren lege eta araudiak edota
geure borondatez onartzen ditugun kodeak. SPRIk hainbat komunikazio
mekanismo dauzka bezeroak zerbitzuari eta martxan dauden proiektuei
buruz informatzeko, eta baita ere intzidentzien, erreklamazioen eta
bezeroen gogobetetzearen inguruko informazioa jasotzeko. 2013aren
erdialdean SPRIren aurreko web bertsioa kendu eta komunikazio
tresna bat jarri genuen, zuzeneko kanal bat, baliagarri izango dena
batez ere bezeroarentzat, hots, euskal enpresarentzat. Asmoa da
merkataritza eta komunikazio espazio eraginkorra izan dadila, sare
sozialak ere barne hartzen dituena komunikazio eta parte-hartze
tresna gisa. SPRIk Interneten duen domeinu berriak euskal
enpresentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren edukiak
kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez, bertan aurki daitezke
askotariko euskal enpresei eginiko irrati elkarrizketa esklusiboak,
enpresentzat antolatutako jardunaldien bideo grabaketak eta
ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa. Hori guztia webeko
eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara ere igotzen da
hedapena zabalagoa izan dadin. Azaroan www.spri.es webgunean aurki
daitezkeen bi produktu berri kaleratu ziren. Batetik, hilero
argitaratzen den Newsletterra, SPRIn sortu den eta euskal
enpresarentzat interesgarria den ororen berri ematen duena:
laguntzak eta zerbitzuak, ekitaldien agenda, albisteak eta lehen
aipatutako elkarrizketak eta jardunaldien grabaketak. Bestetik, Adi
Alerta izeneko ekitaldien buletin espezifiko bat sortu dugu. Hilean
askoz jota bi bidalketa egiten dira, eta jardunaldi
interesgarrienen berri ematen die euskal enpresei hizkera hurbil
eta erakargarriago batean. Gainera, buletin horren hedapena ez da
modu erasokorrean egiten. Buletin horretako jardunaldi guztiak
estekaturik daude www.spri.es webgunearekin, izena errazago
emateko. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 20/37
22. Bezeroaren Arretarako Zerbitzua (BAZ) Bezeroaren Arreta
Zerbitzuak momentuan bertan ematen du SPRIk kudeatzen dituen
programa eta zerbitzuei buruzko informazio osoa, dela
presentzialki, dela telefonoz edo dela telematikoki. Gainera,
zerbitzua zentralizatzeak barne kudeaketa hobetu du eta lan karga
kendu dio lantalde teknikoari. 2012an Bezeroen Arretarako
Zerbitzuen Gutuna idatzi zen, non publikoki adierazten baita
zeintzuk diren eskaintzen diren zerbitzuak eta zerbitzu horien
kalitatearekin hartutako konpromisoak. Gainera, bezeroarekin
etengabe komunikatzeko tresna bat da. Gutuna eta lortutako emaitzak
SPRIren web orrian aurki daitezke (Bezeroen Areta atalean).
Gutunean hartutako konpromisoen artean aipatzekoak dira telefono
dei guztien %95 45 segundo baino gutxiagoan erantzuten direla eta
%90 30 segundo baino gutxiagoan; telefono nahiz posta elektronikoko
postontzietan jasotako mezuen %100 erantzuten dira; posta
elektronikoz jasotako kontsulta guztien %70 bi lanegunen buruan
argitzen dira eta programek edo zerbitzuek jasandako aldaketak 5
lanegun baino lehen eguneratzen dira Webean. SPRIren webguneko
bezeroaren arretarako atalean formulario labur bat eskuratu daiteke
bezeroak iradokizunak edota erreklamazioak igorri ditzan, eta baita
ere zerbitzuarekiko gogobetetzeari buruzko inkesta labur bat.
Bestalde, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren bidez posible da
erantzuna ematea kontsultei, iradokizunei, erreklamazioei, kexei
eta abarrei. 2013an SPRIko Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak 30.000
kontsulta baino gehiago jaso zituen. Telefono deien %88 45 segundo
baino gutxiagoan erantzun ziren eta jasotako posta elektronikoen
%96 bi egun baino gutxiagoan. Jarraian ageri dira Bezeroaren
Arretarako Zerbitzuaren datu garrantzitsuenak: Erantzukizun
Sozialeko Memoria 2013 21/37
23. Iturria: Kudeaketa Planaren Txostena SPRIk 2012ko irailaren
18an zertifikatu zuen Bezeroaren Arretarako Zerbitzuen Gutuna UNE
93200:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera, eta arrakastaz
gainditu du 2013ko jarraipen ikuskapena. Erantzukizun Sozialeko
Memoria 2013 22/37
24. 2012 2013 BEZEROAREN ARRETARAKO ZERBITZU GUTUNAREN EMAITZAK
ZERBITZUAREN KALITATEA (ERAGINKORTASUNA, AZKARTASUNA, ADEITASUNA
ETA ZEHAZTASUNA) 1. konpromisoa: Lotutako adierazleak JASOTAKO
ARRETAREN asebetetze indizea 7,4 7,5 Asebetetze indize GLOBALA 7,2
7,3 Gure bezeroen asebetetze maila 7aren gainetik mantentzea 0tik
10erako tartean. 2. konpromisoa: Lotutako adierazleak Webean
programak eguneratzeko batez besteko epea 3,88 3,45 5 lanegun baino
gutxiagoan eguneratutako aldaketen % 81% 78% 5 eta 15 lanegun
bitartean eguneratutako aldaketen % 7% 11% 15 lanegun baino
gehiagoan eguneratutako aldaketen % 12% 6% Gure programa eta
zerbitzuetako aldaketak 5 lanegunetan eguneratzen dira gure webean.
ERANTZUN-GAITASUNA 3. konpromisoa: Lotutako adierazleak 30 segundo
baino gutxiagoan erantzundako deien % 97% 91% 30 eta 60 segundo
bitartean erantzundako deien % 95% 92% Jasotzen diren telefono dei
guztien %95 45 segundo baino gutxiagoan erantzuten dira eta %90 30
segundo baino gutxiagoan. 4. konpromisoa: Lotutako adierazleak
Telefono buzoietan zein posta elektronikoan jasotako mezuen %100
erantzutea. Erantzundako mezuen % 100% 100% 5. konpromisoa:
Lotutako adierazleak Unean bertan erantzuten diren telefono deien %
74% 64% 10 lanegun baino gutxiagoan erantzuten diren telefono deien
n.d. n.d. % Telefonoz jasotako kontsulten %70 unean bertan argitzen
dira eta gainerako %30 10 lanegun baino gutxiagoan. 6. konpromisoa:
Lotutako adierazleak Posta elektronikoz jasotako kontsulten artean
2 lanegun baino gutxiagoan erantzundako kontsulten % 96% 95% Posta
elektronikoz jasotako kontsulten artean 10 lanegun baino gutxiagoan
erantzundako kontsulten % n.d. n.d. Posta elektronikoz jasotako
kontsulten %70 2 lanegun baino gutxiagoan argitzen dira eta
gainerako %30 10 lanegun baino gutxiagoan. KEXA ETA IRADOKIZUNEN
KUDEAKETA 7. konpromisoa: Lotutako adierazleak Kexa eta
erreklamazioei erantzuteko batez besteko epea 5,40 6,74 10 lanegun
baino gutxiagoan erantzundako kexa eta 71% 85% erreklamazioen % 10
eta 20 lanegun bitartean erantzundako kexa eta erreklamazioen % 10%
9% 20 lanegun baino gehiagoan erantzundako kexa eta erreklamazioen
% 17% 6% Kexa eta erreklamazioen %100 10 lanegun baino gutxiagoan
erantzuten dira. 2013ko datuei buruzko oharra: Apirilaren 15ean
telefonogune zerbitzuaren hornitzailea aldatu zen eta beraz zenbait
emaitza iazkoak baino apalagoak izan dira. Gainera, 2013an
bezeroaren arretarako zerbitzua kudeatzeko aplikazio informatiko
berria garatu da eta horregatik ezin izan ditugu eskuratu zenbait
emaitza. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 23/37
25. Bezeroaren asebetetzea SPRIren iritziz kalitatea da
bezeroak gustura ikustea gure zerbitzuak jasotzen dituztenean.
Horregatik, Bezeroa da gure estrategiaren ardatza, eta gure
operazioak etengabe aldatzen ditugu bere premien arabera,
asebetetze maila handiena lortu nahian. Bezeroen asebetetze maila
ezagutzeko onlineko inkesta bat egin diegu 2013an kudeatutako
programa eta zerbitzuetako parte-hartzaileei, bai onartutako
proiektuak zituztenei eta baita ere onartu gabeei. Informazio hori
laguntza ebatzi edo ordaindu ondoren jaso da. 5.025 enpresatara
bidalitako inkesta guztietatik 1.001 jaso ditugu erantzunda (%20
inguru). Jasotako emaitzak: Programa eta zerbitzuen 2013ko
ekitaldian parte hartu duten enpresen hiru laurden baino gehiago
gustura daude SPRIk eman dien zerbitzuaren kalitatearekin, eta
proportzio hori iazkoaren antzekoa da. Batez besteko balorazioa
7,25ekoa da, iazko 7,23koa baino altuagoa. Asebetetze maila globala
altuagoa da Enpresen Sustapen saileko programetan parte hartu duten
enpresen artean. Berriro ere jasotako arreta eta jarrera eta
profesionaltasuna izan dira ongien baloratutako faktoreak.
Inkestatutako lau enpresatik hiruk uste dute parte hartu duten
programak beren premiak betetzen dituela, eta erraza iruditu zaie
deialdian parte hartzea. Dena den, kritikoagoak dira prozesua hasi
zenetik ebatzi arte igarotako denbora baloratzean. Inkestatutako
enpresen artean, aurreko deialdietan parte hartu dutenetatik %53k
uste dute SPRIk eskainitako zerbitzua hobetu egin dela; %42aren
iritziz berdina izan da. %60,8k uste dute SPRIk antzeko jarduera
duten beste enpresa edo erakunde batzuk baino zerbitzu hobea
eskaintzen duela. Datu hori 2012koa baino apur bat apalagoa da
(%64,2). Adierazle hauek beherantz egin dute apur bat. Enpresa
gehienek uste dute programak o aukera berriak ireki dituela
enpresan (%68 aurten, %72 2012an). o lehiakorrago egin duela
enpresa (%62 aurten, %66 2012an). o enpresari kudeaketa
eraginkorragoa izaten lagundu diola (%59 aurten, %57 2012an).
Enpresen %89aren iritziz, SPRIk eskaintzen dituen programak
beharrezkoak dira eta garatzen laguntzen diete enpresei. Zifra hori
2012ko %93aren azpitik dago. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
24/37
26. Asebetetze globalaren indizearen bilakaera 2013ko
asebetetzearen indize globala 2012koaren maila ia berean mantendu
da, apurtxo bat gorago. Iturria: Asebetetze inkestaren txostena
2013 Beste erakunde batzuekiko alderaketa Beste organismo publiko
batzuekin alderatuta, azken urteotan hobetu egin da gure bezeroek
erakundeaz duten pertzepzioa. Hala, azken bi urteotan portzentajea
bikoiztu egin da; 2011n, esaterako, %30 baino gutxiagotik %60ra igo
zen zerbitzu onenaren adierazlea. Iturria: Asebetetze inkestaren
txostena 2013 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 25/37
27. Kanpo komunikazioa Uneroko komunikatzen dira SPRIk
gauzatzen dituen jarduerak. Komunikabideekiko harremanak
sistematizatuta daude eta gardentasuna da nagusi. Ekimen, plan eta
programa guztiak Webgunean sartzen dira, baina horrez gain uneoro
bidaltzen dira jakinarazpenak komunikabideetara, eta kontaktu
pertsonala dugu ekitaldi horietako aktore nagusiekin. Lehen esan
bezala, 2013aren erdialdean SPRIren aurreko web bertsioa kendu eta
komunikazio tresna bat jarri genuen, zuzeneko kanal bat, baliagarri
izango dena batez ere bezeroarentzat, hots, euskal enpresarentzat.
Asmoa da merkataritza eta komunikazio espazio eraginkorra izan
dadila, sare sozialak ere barne hartzen dituena komunikazio eta
parte-hartze tresna gisa. SPRIk Interneten duen domeinu berriak
euskal enpresentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren edukiak
kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez, bertan aurki daitezke
askotariko euskal enpresei eginiko irrati elkarrizketa esklusiboak,
enpresentzat antolatutako jardunaldien bideo grabaketak eta
ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa. Hori guztia webeko
eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara ere igotzen da
hedapena zabalagoa izan dadin. Webgunearen sakoneko aldaketa honek
dagoeneko izan du lehen ondorio bat: hazi egin da bisitari kopurua.
Lehen hiruhilekoan 20.000 izan baziren, azkenekoan 37.000 izan
ziren. 2014ko lehen hiruhilekoko zifra hurbil dago 90.000tik.
Azaroan www.spri.es webgunean aurki daitezkeen bi produktu berri
kaleratu ziren. Batetik, hilero argitaratzen den Newsletterra,
laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa, ekitaldi agenda,
albisteak, elkarrizketak, e.a. eskaintzen dituena eta 20.000tik
gora posta elektronikotan jasotzen dena. Bestetik, Adi Alerta
izeneko ekitaldien buletin espezifiko bat sortu dugu. Hilean askoz
jota bi bidalketa egiten dira, eta jardunaldi interesgarrienen
berri ematen da hizkera hurbil eta erakargarri batean. Gainera,
ekitaldi guztiak www.spri.es webgunearekin estekatuta daude, izena
errazago emateko. Ekimen horien irekiera ratioa %22 eta %35
bitartekoa da, hau da, adituen ustez era honetako buletinen
hedapenerako eraginkorra eta baliozkoa den irekiera ratioaren
barruan dago (%20 eta %40 bitartean). 2013aren erdialdean SPRIren
weba eguneratu dugu; orain komunikazio tresna berri bat dugu,
zuzeneko kanal bat, baliagarri dena batez ere bezeroarentzat, hots,
euskal enpresarentzat. Asmoa da merkataritza eta komunikazio
espazio eraginkorra izan dadila, sare sozialak ere barne hartzen
dituena komunikazio eta parte-hartze tresna gisa. SPRIk hizkuntza
arloko indarreko araudia betetzen du bere jakinarazpen guztietan.
Hala, eskaintzen eta argitaratzen dituen produktu eta zerbitzu
guztiak EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dira. Euskararen
erabilpena sustatzeko, SPRIk duela hamar urte baino gehiago
eskuratu zuen BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA. Agiri horrek euskarak lan
esparruan duen balioa akreditatzen du, euskarak hainbat onura
dakarzkielako enpresei: balio erantsia ematen die zerbitzuei,
lehiakortasuna hobetzen du, eskaerari profesionaltasunez
erantzuteko balio du, konfiantza eta Erantzukizun Sozialeko Memoria
2013 26/37
28. hurbiltasuna transmititzen du, langileen motibazioa,
konpromisoa eta asebetetze maila hobetzen ditu, enpresaren
konpromiso soziala indartzen du, bere irudia hobetu eta bezeroaren
aurrean duen sinesgarritasuna indartzen du. Ziurtagiria lortu
zenetik urtero berritu dugu, Ziurtagiriaren Elkarteak eginiko
ebaluazioa gainditu ondoren. Pertsonak SPRIn aplikatzen den
politikak helburutzat dauka langileen garapen profesionala
sustatzea, segurtasuna eta osasuna bultzatzea, lan bizitza eta
bizitza familiarra bateratzea eta berdintasun irizpideak
errespetatzea. Legearen ikuspuntutik, SPRIk lan araudi propioa du
indarrean dagoen legeriaren osagarri. Araudi horretan ezartzen da
enpresak bere gain hartzen dituela Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorraren zerbitzura lan egiten duten langileentzat
hitzartutako baldintzak. Zuzendari nagusia izan ezik, gainerako
langileek, hots plantillaren %98,6ak, hitzarmen kolektiboa du eta
Enpresa Batzordeak ordezkatzen du. Zuzendari nagusiaren kasuan izan
ezik, kontratazio guztietan kontuan hartzen dira berdintasun,
meritu eta gaitasun irizpideak. Hautaketa prozesua kanpoko enpresa
espezializatu batek egiten du eta lanpostuaren berri ematen da bai
prentsan eta bai enpresaren web orrian. 2013ko abenduaren 31n SPRIk
65 langile zituen, horietatik 36 gizonak eta 29 emakumeak. Langile
guztiak finkoak eta lanaldi osokoak dira, eta honela banatzen dira:
Ekitaldiaren amaieran enplegatutako pertsona kopurua 2013 2012
Gizonak Emakumea k Guztira Gizonak Emakume ak Guztira Zuzendari
nagusia (130-99 Dekretua) 1 - 1 1 - 1 Zuzendaritza Batzordea 5 1 6
6 2 8 Goi-mailako teknikariak 24 13 37 28 15 43 Erdi-mailako
teknikariak 2 5 7 2 5 7 Administrazioko langileak 4 10 14 4 10 14
GUZTIRA 36 29 65 41 32 73 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
27/37
29. Barne komunikazioa SPRIk hainbat komunikazio kanal ditu
barneko eta sail arteko komunikazioa ahalbidetzeko: Intraneta,
aldizkako bilera informatiboak eta diziplina anitzetako lantaldeak.
Intranetaren bidez langileek era askotako informazioa eskuratu
dezakete: lan baldintzak, eskubideak eta betebeharrak, nola
bideratu iradokizunak, antolatutako ekitaldiak, e.a. Era berean,
Web 2.0 tresnak erabil ditzakete, esaterako wiki-ak eta foroak, eta
erakundearen helburuetako bat da tresna horien erabilpena
bultzatzea. Barne komunikazio prozesua sistematizatuta dago eta
prozesu horren hedapena eta erantzukizuna hainbat sailena da, egin
nahi den komunikazio motaren arabera: zuzendaritza nagusiarena,
komunikazio sailarena edo laguntza zerbitzuena. Prestakuntza eta
Pertsonen Garapenerako Sistema SPRIk Prestakuntza Plan bat
definitzen du urtero arlo eta sail bakoitzeko zuzendaritzen
lankidetzarekin, horiek baitira lantaldeko pertsonen prestakuntza
premiak identifikatzen dituztenak. Prestakuntza Plan horretan
jasotzen dira lanpostu bakoitzari esleitutako lanak behar bezala
garatzeko prestakuntzarekin lotutako premia operatiboak. Baita ere
barne hartzen ditu segurtasun eta osasun arloekin lotutako
prestakuntza ekintzak, eta lanaldiaren barruan astean 5 orduz
euskara ikasteko aukera. Hauek dira prestakuntzari buruzko 2013ko
datu esanguratsuenak: Prestakuntza-ordu kopurua 3.195
Prestakuntza-ekintza kopurua 16 Prestakuntza orduak urteko % %3,14
Langileak 65 Prestakuntza orduak urteko eta 49,15 pertsonako Ondoko
tauletan jasota dago prestakuntzaren banaketa sexuka eta
kategoriaka: Emakumeak Gizonak GUZTIRA Prestakuntza-ordu kopurua
2013 1.398 1.797 3.195 Langileak 2013 29 36 65 Orduak pertsonako
48,20 49,91 49,15 Prestakuntza jaso dutenak 2013 29 35 64
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 28/37
30. Badago kanpoko hezkuntzarako finantzaketa, eta
eszedentzia-aldiak ematen dira langilea lanpostura itzuliko dela
bermatuta. Kode etikoa Administrazio Kontseiluak 2011ko abenduaren
21ean onartu zuen SPRIko Kode Etikoa eta Gobernu Onaren gida,
zeinak hainbat printzipio eta arau ezartzen baititu antolakundeko
pertsona guztien portaera arautzeko beren funtzioen betepenean eta
harreman profesionaletan, legez ezarritakoa baino harago doan
gardentasun eta eraginkortasun marko batean. Kode horrek, gainera,
hainbat printzipio eta balore etiko finkatzen ditu antolamendu
juridikoa betetzeaz harago: Objektibotasuna Efikazia, efizientzia
eta errentagarritasun soziala Dedikazio osoa, fede ona eta
eredugarritasuna Austeritatea eta zintzotasuna Gardentasuna,
irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna Herritarren parte-hartzea
eta lankidetza Erantzukizuna eta elkarlana SPRIko kide guztiek
zorrotz beteko dituzte, bai indarrean dagoen legeria eta baita ere
segurtasun eta lan arriskuen prebentzio arloan zein ingurumeneko
politiketan ezarritako barne araudi guztiak. Lan arriskuen
prebentzioa SPRIk 2007ko azaroan onartutako Prebentzio Planean
jasotzen du enpresaren prebentzio politika, langile guztiek
Intraneten eskuratu dezaketena. Kanpoko prebentzio zerbitzuarekin
batera, dokumentu horrek bere jardueren programan jasotzen du
langileei zuzendutako segurtasunari eta lan osasunari buruzko
prestakuntza. 2007ko ekainaz geroztik, SPRIk Lan Arriskuen
Ebaluazio eguneratua dauka, langile guztiek Intraneten eskuratu
dezaketena. Enpresak eta kanpoko prebentzio zerbitzuak berrikusten
dute dokumentu hori 4 urterik behin. Arriskuen ebaluaketa
dokumentua gainbegiratu egin daiteke lan-baldintzak aldatzen
badira, langile bereziak sartzen badira, e.a. Amatasun bajarik
gabeko absentismo tasa %2,23koa izan da 2013an. Erantzukizun
Sozialeko Memoria 2013 29/37
31. Berdintasuna SPRIk bere langileen eskubide eta betebeharren
berdintasuna errespetatzeko ekintza eta irizpide ugari aplikatzen
ditu bere kulturan, operatiban eta lan araudian. Gainera,
berdintasunarekin lotutako hainbat jarduera garatu ditu Emakume eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.
SPRIko soldatak barneko lan araudian jasotako kategoria
profesionalen taularen arabera ematen dira, zeina antolakundeko
langile guztiek ezagutzen baitute. Araudi horrek soldata bandak
ezartzen ditu eta antolakundeko pertsona bakoitzak egiten duen
lanean oinarrituta kudeatzen dira, adin, sexu edo ideologiagatiko
bazterkeriarik gabe. Guztira 5 emakume eta 12 gizon daude
zuzendaritzaren eta arduradunen kategorietako karguetan. 30 urte
baino gutxiago 30 eta 50 urte bitartean 50 urte baino gehiago
Langileen % %0 %32 %69 Emakumeen % %0 %17 %26 Zuzendaritza-karguak
dituzten langileen % %0 %41 %59 Zuzendaritza karguak dituzten
emakumeen % %0 %12 %18 Bizitza familiarra bateratzea SPRIk hainbat
abantaila eskaintzen ditu langileen lan bizitza eta bizitza
familiarra bateratzeko (lanaldi murrizketak, berreskuratu
daitezkeen baimenak, menpekotasunak dituzten senitartekoak
zaintzeko ordu poltsa, ordutegi malguak lanaldiaren hasieran eta
amaieran, lanaldi trinkoak, ostiral arratsaldeak libre urte osoan,
norberaren aukerako egunak, e.a.). Beste abantaila sozial batzuk
Era berean, SPRIk bestelako abantaila sozialak eskaintzen dizkie
bere langileei. Langile bakoitzak bizi-asegurua dauka, eta
kontsumorako mailegu bat eskuratu dezake interesik gabe.
Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 30/37
32. Aliatuak eta hornitzaileak SPRI hainbat elkartetako kide
da, besteak beste, hauetakoa: ADR foroa (Tokiko Garapen Agentzien
Espainiako Elkartea), zeinaren helburua baita Espainia osoko
agentzien arteko lankidetza indartzea, esperientziak partekatu
ditzaten eta eraginkorrago izan daitezen ETEei zerbitzuak ematean.
Elkarte honetan administrazio autonomikoen menpeko erakunde
publikoak biltzen dira, eta erakunde horiek eskualdearen garapen
ekonomikoa sustatzen duten politikak edo jarduerak planifikatzen
eta exekutatzen dituzte, enpresa txiki eta ertainei lagunduz.
EURADA (Garapen Agentzien Europako Elkartea), zeinaren helburua
baita eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatzea elkarrizketaren
bidez, jardunbide egokiak trukatuz, kideen arteko nazioz gaindiko
lankidetza bideratuz eta eskualdeko garapen agentzia kontzeptua
sustatuz. EUROPEAN ENTERPRISE NETWORK, zeinaren helburua baita
enpresa txikiei laguntzea ahalik eta ongien aprobetxa ditzaten
Europar Batasuneko negozio aukerak. Q-epea, kudeaketaren
bikaintasunarekin konprometitutako erakunde publikoen Euskadiko
sarea (administrazioak eta enpresa publikoak), zeinaren helburua
baita gure antolakundeen kudeaketa hobetzea ikaskuntza
partekatuaren bitartez eta bikaintasuna sustatzea EAEko sektore
publikoan. EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa, zeinaren
helburua baita hobekuntza eta berrikuntza bultzatzea kudeaketan.
Era berean, SPRIk loturak ditu EAEko Klusterrekin, laguntza eta
zerbitzu programak eskuratzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren koordinaziopean.
Sozietatea SPRIk interes talde honekin duen harremana hobeto
ulertzeko, ezinbestekoa da erakundearen jatorrira begiratzea. SPRI,
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua 1981ean sortu zen
Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak sortutako Garapen
Agentzia gisa eta funtsean industriala zen gizarte batean. Bere
helburu nagusia zen industria sustatzea, enpresa berriak sortzen
eta sortuta zeudenei hedatzen laguntzea, enpresen arteko lankidetza
bultzatzea, Eusko Jaurlaritzak industriaren berregituraketarako
ematen zituen laguntzen finantzaketa artikulatzea eta eduki
teknologikoko proiektuak exekutatzea. Sortu zenetik 1991ra arte,
SPRIk politika industrialaren arloan garatu zituen ekintza-ildoak
esparru hauetan zentratu ziren: industriaren berregituraketan eta
arazoak zituzten sektoreetan, industria berrabiarazteko eta
dinamizatzeko ahaleginean eta aldaketa eta berrikuntza teknologikoa
sustatzeko helburuan. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
31/37
33. Harrezkero aldatu egin ditu eskaintzen dituen produktuak
eta zerbitzuak etorri diren aldaketa sozialei egokitzeko. Aldaketa
horiek ekintza desberdinak eragin dituzte, zeintzuen helburua baita
kultura berritzailea indartzea eta hedatzea enpresetan eta
gizartean. SPRIk programa ugari instrumentatu ditu, argi uzten
dutenak Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin duela informazio eta
komunikazio teknologiak (IKTak) hedatzeko herritarren artean,
enpresetan eta administrazioan. Bestalde, SPRIk abiarazi zuen
zientzian eta ezagutzan intentsiboak diren sektoreetarantz
ekonomikoki dibertsifikatzeko estrategia. Horregatik jarri zituen
martxan BioBasque eta NanoBasque estrategiak, sektore industrial
berriak sortzeko helburuarekin. 2011n izena aldatu zuen eta
Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea izenarekin bere xedea zabaldu
zuen. Orain merkataritza eta turismo sektoreetako sustapena ere
lantzen du eta hala bat egin du Eusko Jaurlaritzak onartutako
Enpresen Lehiakortasun Plana 2010-2013 txostenean euskal
ekonomiarentzat diseinatutako eraldaketa lehiakorrerako
estrategiarekin. 2013tik aurrera, gainera, SPRIk Eusko
Jaurlaritzaren 4i Estrategiarekin bat egin du, zeina funtsezko lau
lehiakortasun faktoretan oinarritzen baita: berrikuntza, ezagutza
sortzen duelako eta ezagutza hori balio ekonomiko eta sozial
bihurtzen delako; industrializazioa, espiritu industriala
berreskuratzeko eta ekonomia produktibo adimendunari laguntzeko,
garapenaren motor izan dadin; nazioartekotzea, arriskuak
dibertsifikatzeko eta euskal enpresen lehiakortasun globala
hobetzeko berme onena delako; eta inbertsioa, lehiakortasun palanka
delako I+G+B, teknologia eta jakintzaren sorkuntza eta
transferentzia eta azpiegitura eta proiektu estrategikoen garapena
bultzatzeko. Testuinguru horretan, SPRIren helburua da bere
laguntza eta zerbitzuen bidez euskal enpresen hazkunde ekonomikoa
sustatzea, aberastasuna eta ongizatea sortzeko Euskadin. Hau da,
SPRI euskal gizartearen zerbitzura dago, batez ere, enpresen
bitartez. Horretarako, euskal enpresen premiei uneoro egokitutako
laguntza eta zerbitzu sorta zabala daukagu. Jakintza sortzailea
Horregatik, ezagutza eta sentsibilizazio ingurune bat sortu behar
dugu esparru desberdinetan. Lehen esan bezala, SPRIk Interneten
duen domeinu berriak euskal enpresentzat interesgarriak eta
beharrezko diren edukiak kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez,
bertan aurki daitezke askotariko euskal enpresei eginiko irrati
elkarrizketa esklusiboak, enpresentzat antolatutako jardunaldien
bideo grabaketak eta ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa.
Hori guztia webeko eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara
ere igotzen da hedapena zabalagoa izan dadin. Azaroan www.spri.es
webgunean aurki daitezkeen bi produktu berri kaleratu ziren.
Batetik, hilero argitaratzen den Newsletterra, 20.000 helbide baino
gehiagotan jasotzen dena eta SPRIn sortu den eta euskal
enpresarentzat interesgarria den ororen berri ematen duena:
laguntzak eta zerbitzuak, ekitaldien agenda, albisteak eta lehen
aipatutako elkarrizketak eta jardunaldien grabaketak. Bestetik, Adi
Alerta Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 32/37
34. izeneko buletin espezifiko bat sortu da ekitaldi anitzen
berri emateko eta izen-ematea errazteko. Askoz jota hilean birritan
bidaltzen da eta bertan biltzen dira jardunaldirik
interesgarrienak. Jakintza esparru espezializatuenetarako:
Antolakundeetan berrikuntza sustatzeari dagokionez, 2013an
Eraldaketa Lehiakorrerako Prestakuntza zerbitzuek 80 jardunaldi eta
ikastaro egin dituzte 1.350 parte-hartzailerekin. I+G+B
teknologikoa bultzatzeari dagokionez, SPRIk zuzentzen du Enpresen
Aholkularitzarako eta Berrikuntzari Laguntzeko Europako Sarea,
ENTERPRISE EUROPE NETWORK alegia. Erakunde horren bidez 8
jardunaldi edota ekitaldi antolatu ditu 631 parte-hartzailerekin,
teknologia gorakorrei buruzko 260 txosten banatu ditu eta 12 EEN
buletin editatu ditu 3.124 harpiderentzat. Informazio eta
Komunikazio Teknologien sustapenean 773 prestakuntza eta
sentsibilizazio ekintza sustatu ditu 13.584 parte-hartzailerekin,
Enpresa Digitala, Barnetegi Teknologikoa eta Mikroenpresa Digital@
ekimenen bitartez. Era berean, tresna informatikoen ezagutza
ziurtatzen duten 5.822 IT Txartela ziurtagiri eman ditu. 2013an
Euskadiinnova Berrikuntza atarian antolakunde desberdinetako 164
lagunek 1.451 albiste, jardunaldi eta ikastaroen 525 deialdi, 50
bideo eta 48 elkarrizketa argitaratu dituzte. Eduki horiek guztiek
helburu bakarra dute: kultura berritzaileranzko aldaketa sustatzea
zuzendaritza-gaitasunak garatuz eta IKTak ezarriz. 22.570 pertsonak
jasotzen dute astero Euskadiinnova aldizkaria. 2013an 708.651
bisita jaso ditu atariak eta 1.511.403 orri bistaratu dira.
Gainera, aplikazioen bitartez 88.861 bisita gehiago jaso ditu eta
Twitter sarean 4.205 jarraitzaile ditu. SPRIk enpresen, ikerketa
zentroen eta unibertsitateen arteko lankidetza eredu berri bat
bultzatzen du mikro eta nano-teknologien sektorean, NanoBasque
Agentziaren bitartez. Dagoeneko 15 sektore industrialetako ehun
enpresa baino gehiago bildu ditu. 2013an aipatzekoa da Pulper
Ideiak ekimenaren bitartez Paper Klusterrarekin garatutako
jarduera, baita ere nanoBasque pabilioia antolatu izana Bilboko
Imaginano azokan eta, azkenik, nano@marine energies ibilbide
orriaren garapena. Era berean, bio-zientziekin lotutako enpresa
sektorea bultzatzen du BioBasque Agentziaren bitartez eta Euskal
BioEskualdea ordezkatzen du. Dagoeneko 320 milioitik gora euro
fakturatzen duten eta 3.000tik gora lagun enplegatzen dituzten
75etik gora enpresa bildu dira erakunde honen babesean, hainbat
forotan 2.000 harpide baino gehiago dituen sare baten bidez
dinamizatuta. 2013an, Basque BioCluster sendotu izanaz gain,
aipatzekoa da aurten enpresa misio bat antolatu dela Chicagoko BIO
azokara. Teknologi eta enpresa garapenerako estrategia bat jarri da
martxan fabrikazio aurreratuaren esparruan, euskal industriaren
lehiakortasuna mantentzeko eta balio erantsi handiagoa duten
merkatu nitxoetan posizionamendua hobetzeko. Estrategia horren
baitan demostraziorako eta lehen industrializaziorako azpiegiturak
definitzea izan da lehen ekintza. Erantzukizun Sozialeko Memoria
2013 33/37
35. EnergiBasque estrategia hedatu da EEE eta Energia
Klusterrarekin lankidetzan, eta horren bidez 2013an laguntza
programa berri bat jarri da martxan itsasoko energia
berriztagarrien teknologia gorakorrak frogatzeko eta baliozkotzeko.
Euskal enpresen nazioarteko dimentsioa sustatzeko eta lehiakortasun
maila definitzeko ezinbestekoa denez, SPRIk Kanpo Sareko delegatuak
biltzen ditu Euskadin urtean birritan, euskal enpresen zerbitzura
jar daitezen. 2013an 780 elkarrizketa egin dituzte. Kanpo Sareak
Invexport Foroan parte hartu zuen, Euskadin urriaren 2tik 3ra egin
zen nazioarteko ekitaldian. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013
34/37
36. 6. Ingurumen dimentsioa Kalitate, Ingurumen eta Lan
Arriskuen Prebentzioko Politikan esaten den bezala, Ingurumenaren
kudeaketa helburu estrategikoa da SPRIrentzat eta horregatik
ahalegina egiten dugu baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko,
gure jarduerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak ebaluatzen
ditugu inpaktu horiek prebenitzeko, desagerrarazteko edo
minimizatzeko eta legezko ingurumen baldintza guztiak nahiz
sinatutako beste edozein baldintza betetzen ditugu. 2011n EKOSCAN
arauan oinarritutako Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezarri genuen
eta horri esker ziurtagiria lortu genuen 2012an. Sistema hori
ezarri dugunetik, ingurumen arloko hainbat elementu aztertu eta
ebaluatu ditugu, alderdi legalak berrikusi eta ingurumen
adierazleak sortu ditugu eboluzioa neurtzeko eta ekintza planak
ezarri ditugu SPRIk ingurumenarekin hartua duen konpromisoa
etengabe hobetzeko. Ezarritako sistema horrek aukera ematen digu
hobeto identifikatu eta kontrolatzeko ingurumenaren ikuspegitik
aplikatzekoak diren legezko baldintzak eta araudia ez
betetzeagatiko zigorrak saihesteko. 2013ko ikuskapenaren arabera,
hauxe da sozietatearen indar-gunea ikuskapena egin den unean
aplikatzekoak diren baimen eta lizentzia guztiak ditu, eta aurrea
hartu zaio IHOBE, S.A.ren Ikuskapen Irizpideetan Ekoscan
Ziurtagiria mantentzeko ezarritako epeari. Ingurumena hobetzeko
plana 2013, helburuak eta lortutako emaitzak: Energia elektrikoaren
kontsumoa murriztu da, lehen zeuden ekipo informatikoak kendu eta
Energy Star zigilu eraginkorragoa duten beste ekipo batzuk jarri
direlako. Energia aurrezkia: %22,5 Paper kontsumoa %5 murriztu da,
ordenagailu berrietan aurpegi biko inprimaketa lehenetsi delako.
Murrizketa: %8,47 CO2 isuriak %5 murriztu dira, komunikazio tresna
alternatiboak erabili direlako (Skype, posta elektronikoa, e.a.)
nazioarteko bidaiak egin beharrean. Murrizketa: %49,41 Erantzukizun
Sozialeko Memoria 2013 35/37
37. Hona hemen ingurumenarekin lotutako portaera eta jarraipen
adierazleak: Ingurumen Portaerako Adierazleak: 2010 2011 2012 2013
Pertsona kopurua unitateak 70 72 73 65 Bulegoetan kontsumitzen den
klororik gabeko papera kg 3.000,0 2.400,0 1.656,0 1.440,0 Kg/pax
42,86 33,33 22,68 21,49 Inprentako papera kg 115,2 205,0 25,0 12,5
Kg/pax 1,65 2,85 0,34 0,19 Karpetak kg 480,0 150,0 684,0 432,0
Kg/pax 6,86 2,08 9,36 6,45 Tonerra unitateak 44 36 10 0
unitateak/pa x 0,63 0,50 0,14 0,00 Mezularitza km 21.016 9.873
4.530 3.370 Ingurumen Jarraipeneko Adierazleak: 2010 2011 2012 2013
Bulegoan kontsumitutako paper kg Baliza-zerbitzu kopurua - - 4,32
5,55 - CO2 tonak eta horrekin Kg/pax lotutako aurrezkia 42,86 34,72
22,69 21,49 Kontsumitutako artxibo berrien kaxa kg - 11,11 0,00
0,00 - - 0,05600 0,07197 Ibilgailu elektrikoaren km 0,00 0,00 18,61
3,95 - CO2 tonak eta horrekin lotutako aurrezkia 0,00 0,00 0,00037
0,00008 Bestalde, ez dugu ingurumen erantzukizunezko asegururik,
baina Kontseilari eta Zuzendaritza Karguen Erantzukizun Zibileko
aseguruak barne hartzen du kontzeptu hori. SPRIren bulegoak BIZKAIA
PLAZA ERAIKINEAN daude. Eraikin adimenduna da,
energia-eraginkortasun maila altua lortzeko diseinatua dagoena.
Fatxada kolore neutroz serigrafiatutako beira uhinkariz estalita
dago. Estaldura horrek erregulatzen du zenbat argi sartzen den
neguan eta udan. Xafla fotovoltaikoak ditu teilatuan eta fatxadaren
hegoaldean. Energia-eraginkortasunaren arloko azken aurrerapen
teknikoak ditu. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 36/37