Upload
phungcong
View
219
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
1.Pertsonen arteko harremanak.
Orokortasunak
7© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Aurkibidea
Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
Helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10
1. Pertsonen arteko harremanak oinarrizko beharra dira . . . . . . . . 11
1.1. Oinarrizko beharrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
1.1.1. Behar afektiboak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13
1.1.1.1. Kontaktu fisiko beharra . . . . . . . . . . . . . . . 13
1.1.1.2. Intimitate beharra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
1.1.1.3. Taldekidetasun beharra . . . . . . . . . . . . . . . . 15
1.1.1.4. Behar afektiboak eta harremanak bizitza-zikloan zehar . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16
1.2. Gaixoaren oinarrizko beharrak (Virginia Hendersonen erizaintzako eredua) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18
2. Pertsonen arteko harremanek gure nortasunean eragina dute eta alderantziz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
2.1. Eriksonen garapen psikosozialaren teoria . . . . . . . . . . . . . . 20
2.1.1. Oinarrizko konfidantza/oinarrizko mesfidantza . . . . 21
2.1.2. Autonomia/zalantza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24
2.1.3. Ekimena/errua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26
2.1.4. Asmamena/gutxiagotasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29
2.1.5. Identitatea/nahasmena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31
2.1.6. Intimitatea/isolamendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33
2.1.7. Sortzailetasuna/estankamendua . . . . . . . . . . . . . . . . 35
2.1.8. Osotasuna/etsipena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36
2.2. Bowlbyren atxikimenduaren teoria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 37
2.3. Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria . . . . . . . . . . . . . . . 40
3. Prozesu kognitiboek eragina dute harremanetan. . . . . . . . . . . . . . 44
3.1. Funtzio kognitiboak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44
3.2. Funtzionamendu kognitiboaren ezaugarriak . . . . . . . . . . . . 46
3.3. Pertzepzio soziala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49
3.4. Kausa-egozpenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52
4. Bizitza afektiboak eragina du gure harremanetan . . . . . . . . . . . . 56
4.1. Nahiak erabateko eragina du gure pertsonen arteko harremanetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 56
4.2. Egoera afektiboak eragina du harremanetan . . . . . . . . . . . . 61
8© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
5. Pertsonen arteko harremanen sailkapena . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62
5.1. Harreman intimoak/ azalekoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62
5.2. Harreman pertsonala/soziala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 63
5.3. Maitasunezko harremana . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 64
6. Harreman estiloak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 65
7. Ondorioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 68
Laburpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69
Ariketak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 70
Autoebaluaketa-ariketak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 71
Glosategia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 72
Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 73
9© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Sarrera
Pertsonen arteko harremanak behar bat dira pertsonentzat.
Hainbat faktore dago, harremanetan eragina duena. Nortasuna, funtzio
kognitiboak, nahiak, eta egoera afektiboa dira garrantzitsuenak.
N o rtasuna, harremanetan eraikitzen da, eta bere aldaketa harre m a n e n
barruan bakarrik gerta daiteke.
O s a s u n - p ro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren arteko harremana, harreman bere-
zia da. Ez da azalekoa, ez eta intimoa ere. Ta rteko zerbait izanik, distantzia
ezberdinak hartzen ditu osasun-profesionalak bere nortasun eta beharren
arabera. Pertsonen arteko harremana da, ez da harreman soziala. Aurrean
duguna pertsona bat da, osoa, bakarra eta errepika ezina.
H a rreman-estiloetaz hitz egiten da, pertsonek harremanak egiteko duten
estiloan ezberdintasunak daudela ikusi delako. Harreman estiloa oso lotu-
rik dago nort a s u n a rekin eta ikasitako estiloa da. Osasun-pro f e s i o e t a r a k o
harreman estilo asertiboa garatzea komeni da.
10© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Helburuak
– P e rtsonen arteko harremanak oinarrizko behar afektiboak betetzen
dituela konturatu eta behar afektibo horiek osasun-profesionalaren eta
gaixoaren arteko harremanean betetzea ez dela zilegi ohartu.
– Harremanetan prozesu kognitibo eta afektiboek duten eragina ezagutu.
Pertzepzio sozialaren eta egozte sozialaren oinarriak ezagutu.
– Behar pertsonalak ezagutu.
– Osasun profesioarekin loturik dauden norberaren beldur eta igurikape-
nak ezagutu, azpian dagoen nahia ezagutzeko.
– Behar pertsonalak lanean ezingo ditugula bete konturatu.
– N o r b e r a ren harreman-estiloa zein den jabetu eta harreman-estilo aser-
tiboa garatzeko garrantziaz jabetu.
11© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
1. Pertsonen arteko harremanak oinarrizkobeharra dira
Gizona taldean bizi den animalia da, eta arrunta da pertsonen art e k o
harreman asko edukitzea.
Filogenetikoki, gizonarentzat mesedegarria izan da taldekidetza. Espezie
bezala arrakastatsu egin du, bizitzen eta garatzen jarraitzeko aukera eman
baitio. Kultura, zibilizazioak, jakintzaren garapena eta garapen teknologi-
koa ez lirateke posible izango, gizona taldean biziko ez balitz.
G i z a k i a ren lorkuntza nabarmenenak espezie bezala, adimena eta kultura
dira.
Hori posible izan da garatu dituen gaitasun batzuei esker:
– Bioinekotasuna (eskuak libre eta horien garapena)
– Lengoaia
– Taldekidetza—-> Kultura.
Gizonak, beste animaliek ez bezala, bi eratako komunikazioa erabiltzen du:
– Ahozko komunikazioa (lengoaia).
– Ez ahozko komunikazioa.
Aintzinakoa ez ahozkoa da, animalien antzekoa. Keinuak, usainak... beste-
entzako mezuak dira. Batez ere, harremanaz ematen da informazioa. Mezua
b e rehalakoan harrapatzen da, eta maiz, egin dugunik ere ez gara ohart z e n .
Ahozko komunikazioa lengoaia da. Lengoaiari esker, gure emozioen isola-
mendutik ateratzen gara, besteei gure pentsamendu eta emozioetaz hitz
egiten diegu. Taldekidetzari eta lengoaiari esker, ezagutzaren lorpenak
kanpoan pilatzen dira eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira.
12© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Kanpoan pilatzen den informazioa gizabanako batek ezingo luke inoiz
bereganatu eta transmititu.
Espezi bezala taldean bizitzea abantaila izateaz gain, gizabanakoare n t z a t
h a rremanak beharrezkoa dira jaiotzetik. Gizakien poza eta nahigabe
gehienak pertsonen arteko harremanetatik datoz. Nahiz eta harre m a n e t a n
nahigabe asko jaso, oinarrizko beharra izaten jarraitzen dute harre m a n e k .
Gainera, oinaze horretatik ateratzeko bide bakarra, harremanak dira.
Beraz, taldean bizitzea eta besteekin harremanak edukitzea ez da abantaila
bakarrik, banakakoaren beharra baizik.
1.1. Oinarrizko beharrak
Gizakien oinarrizko beharrak bezala aipatu ditzakegu:
– Behar fisiologikoak: arnasa hartu, jan, edan, lo egin...
– Behar afektiboak:
– Kontaktu fisikoaren beharra.
– Intimitate beharra.
– Taldekide izatearen beharra.
Behar afektiboak jaiotzetik bete behar dira. Ez badira betetzen ondorio
t x a rrak egon daitezke. Zenbat eta lehenago gertatu afektibitate-eskasia,
o rduan eta handiagoa izango da kaltea. Kaltea batez ere afektiboa da, eta
n o rtasunean du eragina. Halere, haur txikiengan gertatzean, heriotza ere
gerta daiteke.
– Spitzek orfelinatoetan afektibitate-gabezia deskribatu zuen. Horre k ,
haurren bizitzarekin buka zezakeen. Horietan, haur txikiek behar adina
zainketa fisiko zuten. Erizain bat hogei haurren zainketaz ard u r a t z e n
zen, jaten ematen zien, sehaskan eroso zituen eta logela girotua zeukan.
Erizain horrek ez zuen denekin jolasteko astirik, ez eta laztanik egiteko
denborarik ere. Haur txikientzako, janaria bezain inportantea da kon-
taktu fisikoa eta estimulazioa. Haur horiek hiltzera ere iristen ziren.
– Afektibitate-eskasiak gaixotasun mentalak eta fisikoak sortzen ditu (hel-
duengan ere bai).
Spitz, R. El primer año de vida del niño: génesis de las primerasrelaciones objetales.Aguilar, Madrid 1966.
13© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
– Harreman sozial gutxi dituztenek gaixotasun gehiago izaten dituzte eta
eboluzio okerragoak. Bizitzan zehar denok aurre egin behar diogu hain-
bat erronka eta zailtasunei. Horiei aurre egiteko dugun laguntza garr a n-
tzitsuenetako bat, besteen laguntza izaten da.
1.1.1. Behar afektiboak
Esan bezala, behar afektiboak gauzatzen dira: kontaktu fisikoaren beharr a ,
intimitate beharra eta taldekide sentitzearen beharra. Behar afektibo
horiek ez betetzeak gaixotasun mentala eta isolamendua dakarte.
1.1.1.1. Kontaktu fisikoaren beharra
Haur txikiak kontaktu fisiko beharra guraso eta senideen laztanekin, besar-
kadekin etab betetzen ditu. Sendi berezietan ez bada, arr a roa da haurr a k
gabezia izatea. Osasun-profesionalok gabezi hori ikusiko bagenu nolabait
p a rte hartzea komeni da, haurr a rentzat esnea bezain beharrezkoa baita.
Harlow-k tximuekin oso erakarg a rria den ikerketa egin zuen. Tximu txikiak banatuzituen beren amengandik eta kaiola batean alanbrezko “ama” bat jartzen zieten janaria-rekin. Beste kaiola batean, trapuzko “ama” bat jartzen zieten. Tximu-kumeek nahiagozuten trapuzko ama. Orduak pasatzen zituzten harri helduta. Trapuzko “ama” eduki-tzeko aukera ez zuten tximuak deprimitu egiten zirela ikusi zuen, eta gero beldurtiagoaketa harremanetan arr a roagoak zirela. Horrekin Harlow-k frogatu zuen, kontaktu fisikobeharra oinarrizkoa dela.
Kasu bereziak dira haur goiztiarrak. Heldugabetasuna dela eta ez dute erantzuten gura-soen estimuluetara eta horrek etsi egin ditzake gurasoak. Osasun-profesionalok, adi egonbehar dugu horrelakoetan eta gurasoak animatu egingo ditugu haurra laztandu eta ukitudezaten. Une erabakigarriak dira.
E rditu ondoren, ama batzuk erditze ondorengo depresioa izaten dute. Ama horiek ezdute gogorik izaten haurr a rekin egoteko. Senide guztiak nolabait inplikatzea komeni da.Berriz ere, gure funtzioa batez ere senideak heztea izango da.
Bizitza hasieran, kontaktu fisikoak intimitatea eta taldekidetza baino
garrantzi gehiago dauka. Haur txikiek ukituak izateko beharra dute:
– Alde batetik behar afektiboa betetzen delako,
– bestetik lasaitu egiten dituelako
– eta azkenik estimulazio iturri delako.
Haurren garapenerako ezinbestekoa da estimulazioa. Estimulazio gutxiko
haurrek, garapenaren atzerapena pairatzen dute.
Harlow, H.; Lebovici, S.;Bowlby, J.; Spitz, R.; Zazzo, R.La vinculación. Marfil. Alicante 1977.
14© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Hazten garen neurrian, kontaktu fisikoak ez du lehentasuna mantentzen.
H o rrek ez du esan nahi garrantzia galtzen duenik. Adin guztietan kon-
taktu fisikoaren beharra sentitzen dugu. Adin gehienetan jendeak hori
betetzea lortzen du. Halere, adin batzuetan eskasia nabariagoa da (adibi-
dez alargundutako zaharrak).
Behin batean, ospitalean ingresaturik zegoen agure zahar bat, alarguna. Semerik ez zuen,beraz bilobik ere ez. Iloba batzuk bakarrik zituen eta bi arreba. Bisitatzen zuten, bainasendi euskaldun askotan gertatzen den bezala, afektua ez zen kontaktu fisikoaren bitar-tez espresatzen. Agurea goibel zegoen. Inork ez zuen aspaldi ukitu eta laztantzen. Ilobekezin zuten ulertu horren beharra izan zezakeenik beraien osaba zakar harrek. Denek uki-tuak izateko dugun beharra ere ez zuten ulertzen. Beraiek behar zutenean galdetu zitzaie-nean, ezetz erantzun zuten. Ez ziren ohartzen, bikotean eta semeekin betetzen zutelabehar hori. Maiz gertatzen den bezala, faltan eduki arte ez gara konturatzen zer garr a n-tzitsuak diren gauza batzuek.
Kontaktu fisiko beharra dugu denok, eta batez ere babesgabetasuna senti-
tzen dugunean. Haurrengan, zaharrengan eta gaixoengan ondo ikusi dai-
teke behar hori. Gaur egun gure gizartean gabezi horrekin ikus ditzakegu
zahar asko eta bikoterik ez duten asko.
Ospitalizaturik dauden gaixo asko beldurturik eta babesgabetasun senti-
menduarekin daude, eta kontaktu fisikoak lasaitu egiten ditu.
Haur txikiengan ondo ikusten da hori. Beldurra dutenean amaren babe-
sera hurbiltzen dira eta indarraz estutzen diote.
Agian ospitaleetan gehiago ukitu beharko genuke osasun-pro f e s i o n a l e k ,
eta senideei kontaktuaren garrantzia erakutsi beharko genieke.
1.1.1.2. Intimitate beharra
H a rreman intimoak euskarri modukoak dira, asko laguntzen digute
eta ziurtasuna ematen digute. Harreman intimoei esker, ez gara bakarr i k
sentitzen.
Txikitan etxean dituzte harreman horiek haur txikiek.
Lehenengoa amarekin izaten da (edo zaintzaile nagusiarekin). Lehenengo
h a rreman hori garrantzitsuena da. Lehenengo harremana denez, harre-
man mota bat irakasten dio haurrari, harreman estilo bat. Atxiki-
m e n d u a ren teorikoek atxikimendua deitu diote lehenengo harre m a n
h o rretan sortzen den loturari. Harreman estu horrek lasaitasuna ematen
dio haurrari. Beldurra duen bakoitzean beregana hurbiltzen da, eta bera-
15© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
rekin dagoenean lasaitasunez ingurua esploratzeari ekiten dio (beldurr a re-
kin ez dago mundua esploratzerik, ezta harreman berriak egiterik ere ) .
E redu horrek garrantzi handia du, harreman intimoen eredua izango
delako pertsona horrentzat.
Amaz gain, beste harreman intimoak ditu etxean, eta gero kalean, lagu-
n e k i n .
H e l d u a roan bikotea da harreman intimoena. Lagun onekin ere intimita-
tea lortzen da.
B i t a rtean, haurrak etxea uzten du eta kanpoan harreman intimoak bila-
tzen ditu. Nerabezaroan, etxeko harreman intimoak garrantzia galduko
balute bezala dirudi. Nerabeak ez du lehengo kontaktu fisikoa gurasoekin
(askok laztanak arbuiatu egiten dituzte, gurasoenak noski!) eta konfidan-
tzazko gauzetaz ez du beraiekin hitz egiten. Halere, gauza garrantzitsueta-
rako gurasoekin asko kontatzen du. Bitartean kanpoan bikotea bilatzen
du eta lagun batzuekin harreman handia du. Transizio une horretan, tal-
deak garrantzi handia hartzen du.
Z a h a rrek, harremanak galtzen dituzte heriotza dela medio. Horre g a t i k
h a rremana intimoak galtzen doaz. Asko bakarrik geratzen dira. Senideak
dira geratzen zaizkien euskarri bakarra, eta handik kontaktu fisikoa eta
intimitatea jasotzea komeni zaie. Askok agian, etxekoekin intimitate gutxi
izan dute eta nahiko bakarrik geratzen dira.
Hirietan gero eta jende gehiago bakardadean aurkitzen da, harre m a n
intimo gutxirekin. “Hiriak egin omen ziren beldurra eta isolamendua eki-
diteko, eta hirietan gero eta jende gehiago dago beldurturik eta bakarrik”.
1.1.1.3. Taldekidetasunaren beharra
Sendia da lehenengo taldea eta bere kidetasuna, indartsuenetako bat izaten
da bizitza osoan. Lehenengo taldea denez eragin handia du gure harre m a n
estiloan. Bertan hartzen dugu gure lehenengo “rola” bizitzaren antzerkian.
Han hartutako rola, han ikasitako komunikazio-estiloa, han ikasitako
h a rreman-estiloa, azken batean, han ikasitako harreman-gaitasunak, erre-
pikatzeko joera dugu sartzen garen talde berrietan. Zergatik? Hori delako
ikasi dugun lehenengo gauza eta dakiguna egiteko joera daukagulako.
16© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Txikitatik taldekidetza garrantzitsua da, identitatea ematen baitigu (iden-
titate soziala). Aurrena gure etxekoak gara, gero lagun taldekoak, eta gero
hainbat taldeetakoak.
Bizitza osoan, taldekide izatearen sentimendua oso garrantzitsua da. Ta l d e
baten kide izateak segurtasuna ematen digu. Gainera, laguntza iturr i
g a rrantzitsua da. Ikusi da laguntza soziala gehiago duten pert s o n a k ,
hobeto bizi direla, zoriontsuagoak direla, erronken aurrean hobeto senti-
tzen direla, eta gaixotasuna dutenean hobeto eboluzionatzen dutela.
Talderik gabe egoteak, isolatu egiten du pertsona.
Laguntza sozial gutxiko pertsonek, gaixotasun mental gehiago dituzte.
Taldeak garrantzi handia hartzen du nerabezaroan. Nerabearen erro n k a
nagusia identitatea eraikitzea da. Erronka horretan taldeak identitatea
ematen du. Nerabeak identitatea bilatzen du, berea, ez etxekoa, eta hor
taldeak laguntza handia ematen dio. Etxeko loturatik askatzen joateak
laguntza garrantzitsua behar du eta hori nerabeari taldeak ematen dio.
Taldekide izatea euskarri garrantzitsua da. Halere, taldeak eskatu egiten du
eta horregatik taldean gatazkak sor daitezke. Taldekide bezala, talde-art e k o
h a rremanen menpe gaude.
Gaixo batzuk, sare sozial eskasa dute. Ia isolaturik bizi dira eta ez dira tal-
deen kideak. Gaixotzen direnean, laguntza eskasa izaten dute eta eboluzio
okerragoa. Zerbitzu sozialen laguntza jasotzen dute. Gure esku hori bide-
ratzea dago.
1.1.1.4. Behar afektiboak eta harremanak bizitza-zikloan zehar
Lehenengo harremana amarekin da. Harreman intimoa eta esklusiboa
ikuspegi batzuetatik (psikoanalitikoa). Esklusiboa ez bada ere, harre m a n
b e rezia egiten du haurrak zaintzaile nagusiarekin. Jeneralean eta orain
a rte, ama izan da zaintzaile nagusia. Gerta daiteke batekin baino gehiago-
rekin harremana egitea, baina hasieran harreman hori beti binaka ematen
da: haurra beste batekin.
Kontutan izan behar da, haurrak ez duela zaintzailea ezagutzen eta ezber-
dintzen sei hilabete arte. Sei hilabete arte, batek edo besteak beharr a k
bete, berdin zaio haurrari, ez du lehentasunik. Halere, komenigarriagoa da
17© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
bat izatea: haur txikiari errutinak ondo egiten dio. Pertsona ezberd i n e n
zainketak ezberdinak izan daitezke.
H a rreman horrek eragina izango du izaeran, harreman-estilo bat ikasiko
du, atxikimendu mota bat eraikiko da, eta horrek izaera markatuko du.
G e roago, binakako harreman horretan, beste batzuk sartzen dira.
Binakako esklusibitatea, taldean bihurtzen da (aita, anaiak...). Haurrak tal-
dean bizitzen ikasiko du. Lehenengo talde sendia denez, bertan ikasiko du
h a rreman-estiloa, komunikazio-estiloa, jokatuko duen “rola”... nolabait
h a rremanak egiteko era bat ikasiko du, bere nort a s u n a rekin oso lotuta
dagoena. Beste taldeetan sartzean, “rol” berdintsua jokatzeko joera izango
du eta harremanak ikasi duen erakoak egiten jarraituko du.
Senditik ateratzean, gaztearen erronka nagusia harreman intimoak
eraikitzea da. Eriksonen ikuspegitik, gazteak ez badu hori lortzen isola-
menduan eroriko da. Bikotea eta lagunak, harreman helduaren harreman
intimoak dira. Etxeko intimitatea galdu, eta kanpoko beste batekin inti-
mitatea sortzen da.
Helduek, kontaktu fisikoa eta intimitatea batez ere bikotean betetzen
dute. Haurrek etxean. Zentzu horretan, gure gizartean, nerabeek, bikote-
rik ez dutenek eta zaharrek behar afektibo garrantzitsuak betetzeko zailta-
sun gehiago izan dezakete.
Honaino ikusitakoarekin, adin ezberdinetan garrantzitsuak diren per-
tsonak ikusiko ditugu (Eriksonen ikuspuntua kontutan hartuta):
1. urtean: ama (zaintzaile nagusia)
2-3 urte: gurasoak
3-6 urte: senideak
7-12 urte: senideak, bizilagunak eta eskolakoak.
12-18 urte: adin berekoak
18-30 urte: bikotea, lagunak
30-50 urte: etxekoak, lankideak, lagunak
>50 urte: etxekoak, lagunak
18© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
1.2. Gaixoaren oinarrizko beharrak
(Virginia Hendersonen erizaintzako eredua)
Vi rginia Henderson-ek erizaintzako eredu bat planteatu eta defendatu du.
Erizaintza, gaixoaren zainketaren profesioa bezala definitzen joan da.
Henderson-en ereduan, gaixoaren 14 oinarrizko beharrak definitzen dira
eta erizainaren lana, gaixoari behar horiek betetzen laguntzea izango da.
Ezin badu, bere ordez beteko ditu, baina azken helburutzat jartzen dute,
gaixoak bere beharrak era autonomoan betetzea. Gaixoaren behar horiek
honako jauek dira:
1. Arnasa hartu.
2. Jan eta edan.
3. Hondakinak bota (kaka, pisa, esputoak...)
4. Mugitu eta postura egokia mantendu.
5. Lo egin eta atseden hartu.
6. Jantzi egokiak jantzi eta erantzi.
7. Gorputzeko tenperatura mantendu.
8. Gorputza garbi mantendu eta larrua zaindu.
9. Arriskuak ekidin.
10. Behar, beldur, emozio eta iritziak komunikatu.
11. Bakoitzaren fedearen arabera, kultua egin.
12. Lan egin, baina lorpen sentimenduarekin.
13. Aisialdia bete.
14. Ikasi, deskubritu eta jakin-mina ase.
10. beharra, aipatua izango da ikasgai honetan. Osasun-profesioen funtzio
bat izango da, gaixoari entzutea eta “desahogatzen” laguntzea. Gaixoare n
e s p resio emozionalak onartu eta gaixoari eustea. Horrela ikusiriko osasun-
profesioak, psikoterapeutikoak dira. Gaixoaren ikuspegi holistikoa, psiko-
terapeutikoa da.
Ikus daiteke, behar afektiboak ez direla ageri. Osasun-profesioen funtzioa ez
baita gaixoaren behar afektiboak betetzea. Halere, komentatu dugun bezala,
inork baino hobeto ikusiko du maiz, gaixoaren behar afektiboak ez dire l a
betetzen, eta bere zeregina izan daiteke gaixo eta senideak zentzu horre t a n
heztea. Senideei, kontaktu fisikoaren eta intimitatearen garrantzia azaldu.
VIRGINIA A. HENDERSON30-10-1897 Kansas City. USAYale University1996http://www.angelfire.com/ut/virginiahenderson/index/html
Henderson, V. A. Principios básicos de los cuidadosde enfermería. Skarger Basel. Suiza 1971.
19© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
2. Pertsonen arteko harremanek nortasunaerabakitzen dute eta alderantziz
Bizitzaren lehenengo herenean, gizabanakoak bere izaera eta harremanak
egiteko era bat eraikitzen ditu, bizi dituen harremanen bitartez. Harre m a n
horiek, bere beharrak betetzeaz gain, era batekoa egiten dute pert s o n a
hori.
G u re gizartean oso mitifikaturik dago, gertaera anekdotiko batek per-
t s o n a ren nortasunean utzitako marka konponezina dela. Teoria psikoana-
l i t i k o a ren gaizki plazaratzea izan da horren errudun. Bat ez da era batekoa
edo bestekoa egun batean zerbait gertatu zelako, edo zerbait ikusi zuelako.
Oso kontutan eduki behar dena zera da:
– Lehenengo urteak gurasoekin egiten ditugu. Gehienetan gurasoak per-
tsona berak dira eta urte horietan ez dute asko aldatzen. Beraz, haurr a
moldeatuko den ingurune familiarra nahiko egonkorra da.
– Lehenengo harremana amarekin egingo da edo zaintzailearekin. Hasie-
ratik eraikiko den harreman horretan, ama moldea da, eta bien aldetik
egokitze bat egongo bada ere, haurra egin gabe dago eta ama eginda
dago. Amak, ohi duen bezala eraikiko du harremana eta haurra egokitu
egingo zaio. Haurra gainera, amaren igurikapenetara egokituko da.
– H o rtik aurrera ere, etxean eraikiko dituen harremanak, etxe horre t a n
egiten diren modukoak izango dira. Gainera, gurasoen igurikapenetara
erantzungo du. Neurri batean, gurasoek espero dutena egingo du.
H a rremanak era batekoa egingo dute pertsona. Pertsonak era bateko
h a rremanak eraikiko ditu, eta harreman horiek eragin bat izango dute
n o rtasunean. Ikuspegi psikoanalitikotik, errepikapenerako konpultsioa
dugu. Txikitan eraikitako nortasuna, konpulsiboki errepikatzen dugu
behin eta berriz. Etxetik ateratzerakoan gure nortasuna indartuko duten
h a rremanak eraikiko ditugu, beraz, aldaketa zaila da. Aldatzeko, gure nor-
tasuna indartzen ez duten harremanak eraiki beharko genituzke. Orduan,
harreman berriak eraikiko dira, eta horiek nortasuna alda dezakete.
20© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Ez da kasualitatea egiten ditugun harreman gehienak antzekoak izatea.
Harremanak era batera egiten ikasi dugu. Harreman berriak egitean, daki-
gun bezala egiten dugu. Lasai aurkitzen bagara, gure harremanak egiteko
era indartu egiten da eta erraza da harreman hori mantentzea. Harreman
b e rrian deseroso aurkitzen bagara, gure harremanak egiteko erak ez du
funtzionatu. Orduan bi gauza gerta daitezke: aldatzen dut edo harremana
b e rtan behera uzten dut. Gehienetan bigarrena egiten dugu. Beraz, beti
bezala jarraitzeko joera dugu. Ezaguna egiten zaigunarekin jarr a i t z e k o
joera dugu (ezezagunak beldurtu egiten gaitu).
P e rtsona bat dominatzailea bada, harremanak eraikitzean dominatzailea
izatea aterako zaio. Bestea sumisua bada, harremanak funtziona dezake,
biak lehengo moduan jarraitzen baitute, ezagutzen duten eran. Bestea
dominatzailea bada ordea, zaila da harreman hori mantentzea.
Harremanak mantentzeko, garrantzitsua omen da:
– Berdintasuna: ohitura, pentsakera eta horrelakoetan.
– Simetria karaktereetan: sumisua/dominatzaile.
– Gertutasuna.
Beraz, gure nortasuna edukitako harremanen ondorioa da, eta harre m a-
netan bakarrik alda daiteke. Orain, ikuspegi horrekin bat datozen teoria
ebolutibo batzuk ikusiko ditugu, non izandako harremanak gure nort a-
suna eragin duten.
2.1. Eriksonen garapen psikosozialaren teoria
G a r a p e n a ren teoria gehienek haurt z a roa bakarrik ikasten dute. Haur-
t z a roan bereganatutako ezaugarri pertsonalek nortasuna eraikitzen zuten,
eta hori ia aldaezina zen. Erikson-ek bizitza-ziklo osoa ikasten duen teoria
Lehenengo harremanak
NORTASUNAerrepikatzekokonpultsioa
HARREMANAK
ERIK ERIKSON15-6-1902 Frankfurt(Alemania)1994. USAhttp://www.wfu.edu/~moran/erikson.html
Erikson, E. H. El ciclo de la vida completado.Paidós. Buenos Aires 1989.
21© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
ebolutibo bat utzi digu. Aurreko teoriei aurre eginaz defendatu zuen, gara-
pena ez zela haurt z a roan bukatzen eta bereganatutako ezaugarriak bizi-
tzan zehar alda daitezkeela bai onera eta bai txarrera.
Taulan Erikson-ek planteaturiko etapa ebolutiboak agertzen dira. Ego-are n
( N I a ren) garapen psikosozialaren etapak dira. Etapa bakoitzean, gizabana-
koak aukera du bera eta bere munduaren artean orientabide berri bat ezar-
tzeko (bere mundu sozialarekin batez ere). Etapa bakoitzean, ezaugarri bat
dago jokoan. Halere, lortu edo ez lortu ez da betirako. Ezaugarri ona lor-
tzeak ez du esan nahi galduko ez denik. Ezaugarri txarra bereganatzeak, ez
du esan nahi ona lortu ezin daitekeenik.
2.1.1. Oinarrizko konfidantza/oinarrizko mesfidantza
Lehenengo urtean haurrak zainketa asko, arreta asko eta estimulazio sen-
tsoriala behar ditu. Zainketa horien kalitatearen arabera, haurrak ezauga-
rri bat garatzea edo ez garatzea dago jokoan: oinarrizko konfidantza.
Ondo zaindua izan den haurrak, behar zuenean zaindua eta lasaitua izan
bada, oinarrizko konfidantza garatuko du: konfidantza bere buruarengan
eta besteengan, bere buruan konfidantza izaten ikasiko du, besteengan
konfidantza izaten ikasiko du, mundua toki ziurra dela ikasi baitu.
Bestalde, zainketa desegokia eduki duenak, oinarrizko mesfidantza gara-
tuko du. Bere buruan ez du konfidantzarik eta besteengan ere ez, mesfida-
tua izango da. Ikasi du mundua ez dela toki ziurra, deseroso zegoenean,
beharrak zituenean, ez zaiolako arretarik jarri eta ez zaiolako zaindu.
Jaioberriak ez du ezer ezagutzen eta ez du mugimendurik. Sentsazio desa-
tseginak dituenean (gosea, egarria, nekea, mina...ez ditu bereizten) negar
egiten du. Helduari dei egiten dio horrela. Helduak erantzun egiten dio.
1. urtea Laktantzia Oinarrizko konfidantza/mesfidantza
2-3 1. haurtzaroa Autonomia/zalantza
4 Haurtzaroa Ekimena/erruduntasuna
5-12 Latentzia Asmamena/gutxiagotasuna
12-21 Nerabezaroa Identitatea/nahasmena
21-30 Gaztaroa Intimitatea/isolamendua
30-50 Helduaroa Sotzailetasuna/estankamendua
>50 Zahartzaroa Osotasuna/etsipena
22© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Beraien artean nolabaiteko harreman-estiloa egiten ari da. Amak, gehiago
edo gutxiago, haurrak behar duena interpretatzen ikasten du. Haurr a k
bestalde, amaren erantzunak ikusita, bere mezuei amak ematen duen esa-
nahia ikasten du. Egokitze ona badago, eta amak haurr a ren beharrak bete-
tzen baditu, lasaitzen badu, haurrak konfiatzen ikasiko du. Ezer ezagutzen
ez duen une horietan, segurtasuna edo segurtasun-eza bizi du, eta hori
jasotako zainketen esku dago batez ere.
Hasiera goiztiar horietan, oinarria ezartzen da, sendoa edo hauskorr a .
Lehenengo harre m a n a ren ondorioa da, eta beraz beste harre m a n e t a n
bakarrik errekupera daiteke. Ikuspegi psikoanalitikotik, eskizofrenia beza-
lako gaixotasun mentalak, lehenengo harreman hauetan sortzen dira.
Bera eta mundua ezberdintzeko gai ez zenean oraindik, zainketa eskasak,
b e h a rrak betetzen eta lasaitzen jakin ez zuen, edo ahal ez zuen ama edo
zaintzaileak, segurtasun-eza sentitzen utzi zioten, eta mundua segurt a s u-
nik gabeko tokia dela ikasi zuen. Eroengan arrunta da mesfidantza eta
e rre a l i t a t e a rekiko koneksio-eza. Pentsatzen da, eskizofrenikoak ez duela
inoiz lotura sendorik izan, beti huts egin diotela. Esaten da “erreta” dago-
ela harremanetan eta horregatik ez duela konfidantzarik.
Nolakoa izan behar du zainketak konfidantza garatzeko?
– Erregularra.
– Beharrak bete behar ditu lehenbailehen.
– Deserosotasunak kendu behar ditu lehenbailehen.
Nolako zainketa da, mesfidantza garatzen uzten duena?
– Irregularra.
– Desegokia.
– Arbuiatzen denean haurra.
Garatutako konfidantza harreman berrietan galdu daiteke, garatutako
mesfidantza harreman berrietan berreskura daiteken bezala.
“ E rretako haurrak suari beldurra dion bezala, emozionalki erreta dauden haurrak, intere se m o z i o n a l a ren mina ekiditen dute. Amarengan konfidantza zuen, baina orain ez zueni n o rengan konfiatzen. Urteetako pazientziak eta arretak bakarrik konpon dezake haurr a-ren konfidantzarengan egindako mina”.
P e rtsona batek konfidantza garatu du lehenengo bi urtetan. Gurasorik
gabe geratzen da eta guraso berriekin mesfidantza garatzen du. Horixe
g e rtatu zitzaion “errauskineri”. Ama hil eta amaordea etorri zen. Amaor-
deak ez zuen zaintzen eta zigortu egiten zuen.
23© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Nahiz eta pertsona batek segurtasuna garatu, bizitzaren gord i n k e r i e n g a t i k
galdu dezake.
Bestalde, mesfidantza garatu duenak ere, konfidantza garatu dezake.
Psikoterapian adibidez, segurtasunezko harremanak garatzen baditu, ikus-
ten badu besteak ez diola huts egiten, hor dagoela behar duenean... kon-
fidantza garatu dezake. Lotura garrantzitsuan sortu bazen mesfidantza,
lotura garrantzitsuetan berreskura daiteke.
Mesfidantza garatu duena, harremanetan mesfidatua da. Horrek jarre r a
hotza eta mesfidatua sortzen dizkio harremanetan. Besteek ihes egiten
dute horrelako harremanetatik. Horregatik, besteenganako mesfidantza
indartu egiten da. Gurpil zoro hori hautsi behar da.
Lehenengo urrats honetan beraz, harremanak, harre m a n - e z a u g a rri bat
s o rtu du. Zainketa eskasengatik mesfidantza garatu da. Pertsona hori mes-
fidatua da harremanetan.
O s a s u n - p ro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren arteko harremanean, bai pro f e s i o-
nala eta bai gaixoa mesfidatuak izan daitezke.
O s a s u n - p rofesionala bada, harreman zailtasun bat dauka pro f e s i o r a k o .
Hobe luke hori konpontzea. Zaila izango da konfidantzazko harre m a n a
eraikitzea, eta ez badago konfidantzarik, harreman profesionala mesede-
garri izan beharrean, kaltegarri izan daiteke.
Gaixoa bada konfidantzarik ez duena, berehala konturatuko gara.
Horiekin oso garrantzitsua da konfidantza eraikitzea. Bera den bezalakoa
izanik, berehala nazkatuko gara, eta berak berriz ere porrot bat gehiago
izango du bere kolekziorako, mesfidantza indartuz. Zentzu horretan, hor
gaudela ikusi behar du, ez diogula huts egiten, den bezalakoa onart z e n
dugula, guregan konfia daitekeela.
Psikologo prestatu batek, eskizofrenikoekin laguntza terapeutikoak egiten ditu. Asteanbitan edo hirutan, kalera ateratzen ditu eta elkarrekin pasatzen dute arratsaldea. Konta-tzen zigun behin gertatutakoa. Laguntza terapeutiko bat egiteko deitu zioten, gaixoa,e s k i z o f reniko bat, logelatik atera gabe hilabeteak egin zituen. Psikiatrak berak, etxeanikusten zuen. Laguntza terapeutikoa egitera joan zenean, logelan sartuta zegoen eta ezzuen atea ireki. Lau arratsaldez, laguntzailea ate ondoan egon zen ahulki batean eserita,berari hitz egiten, erantzunik jaso gabe. Azkenean gaixoak atea ireki zion. Ate itxiak mes-fidantza sinbolizatzen bazuen, kanpoan bat zain egoteak, huts egin gabe, konfidantzapiska bat berreskuratu arazi zion. Azkenean, atea ireki zion. Konfidantza apur bat agertuzuen. Ondoren, konfidantza hori indartzea izan zen lana.
O s a s u n - p rofesionalok, hezitzaile gisa, gurasoei, lehenengo urte horre t a n
bere zereginaren garrantziaz ohartaraziko diegu.
Erikson, E. H. Infancia y sociedad. Hormé. Buenos Aires1983.
24© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
2.1.2. Autonomia/zalantza
H a u rra urte batekin ibiltzeko gai da. Kognitiboki, zentzu ezberd i n e t a t i k
d a t o rrena integratu eta objektuen ordezkari bat sortzen du gogoan:
sinboloa.
B e re jakin-minak, eta aukera berriak (ibiltzea aldaketa izugarria da haurr a-
rentzat) mundua esploratzera daramate. Lasai esploratzeko, garr a n t z i t s u a
da oinarrizko konfidantza garatu izana. Mesfidantza badu, beldurr a
izango du eta ez da esploratzera ausartuko.
Bi urte hauetan jokoan dagoena autonomia edo zalantza garatzea da.
Haurrak ahal duena bere gisa egiteko aukera badu, autonomoa izaten ika-
siko du. Konturatuko da, bere ekintzek ondorioak dituztela eta kontro l
p e rtzepzioa garatuko du. Sentituko du kontrola duela berarengan eta
munduan.
Horren ordez, ahal duena egiten ez bazaio uzten, munduarengan inolako
k o n t rolik ez duela ikasiko du, ez eta bere buru a rengan ere, eta horre k
zalantza ezaugarria garatuko du berarengan.
Urte horietan gurasoen jarrera oso garrantzitsua da.
Gurasoek ahal duena egiten uzten badiote eta animatzen badute, autono-
mia garatuko du.
Gurasoek bestalde, ezer egiten ez badiote uzten, edo zerbait gert a t u k o
zaienaren beldur edo “lata” ematen dutelako, zalantza garatuko du.
G u re gizartean, haurrei esfinterak goizegi kontrolarazte zaiela eta etxebi-
zitzak jolasteko txikiegiak direla aipatzen da eta horrek autonomia gara-
penean ez duela mesederik egiten.
Orain ere, harremanean, ezaugarri bat garatu da, harremanak egiteko era
bat sortzen duena. Autonomia garatu duenak, harremanak lasaiago esplo-
ratuko ditu, kontrol pertzepzioa duelako. Zalantza garatu duenak ord e a ,
ez ditu harremanak esploratuko. Zalantzan geratuko da, aurrera egin gabe.
Zalantzak ekintza eragozten du.
H a rremanak egitean edo bikotea bilatzean, autonomia duenak nahi du
eta egiten du. Zalantza duenak, ez daki nahi duen, anbibalentzian lotuta
dago. Bere zalantza da: nahi dut/ez dut nahi.
25© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
P s i k o a n a l i s i a ren ikuspegitik, zalantzan gehiegi lotuta geratu direnek, neu-
rosi obsesiboa dute. Beti zalantzarekin eta kezketan.
H a rremanean garatu badira ezaugarri horiek, harremanean galdu edo
eskuratu daitezke.
Nahiz eta zalantza garatu, hortik aurrera ahal duena egiten animatzen
bazaio autonomia garatuko du. Autonomia garatu eta gero ez bazaio ezer
egiten uzten, gaizki egiten duelako edo beldurragatik, zalantza garatu
dezake.
O s a s u n - p rofesionalak zalantza garatu badu, gaixoari segurtasun gutxi
transmitituko dio. Harremanean transmititu behar diegun zerbait lasaita-
suna da. Horrek ez du esan nahi zalantzarik ezin dugunik izan. Oso
arrunta da zalantza edukitzea. Beste gauza ordea, denarekin zalantza edu-
kitzea da, eta paralizatua geratzea. Kasu honetan ere, osasun-pro f e s i o n a-
lak laguntza beharko du.
Halere, osasun-profesioak inzertidunbre handikoak dira: ez dago jakiterik
nola eboluzionatuko duten gaixoek. Beraz, osasun-profesionaloi garatzea
ondo datorkigun gaitasuna, inzertidunbrearekin bizitzen ikastea da.
Gaixoa zalantza handikoa bada, beti edozer gauzarekin zalantzan eta kez-
k a rekin, lasaitasuna behar du. Harremanean autonomia garatzen lagun-
duko diogu. Zerbait egiteko zalantzan egon beharrean, erabakitzera
animatuko dugu. Zaila egingo zaio. Halere, aukerak egiten ikasten doan
neurrian, gero eta gutxiago geratuko da zalantzan.
Kontrol-pertzepzio baxua, osasunerako kaltegarria da. Kontrol pertzepzio
gutxiegi dutenek, babesgabetasuna garatzen dute eta ondorioz depresioa.
Inoiz ezer ezin dugula egin sentitzeak, babesik gabe uzten gaitu eta de-
primitu egiten gara. Ikusi da, sentimendu hori duten pertsonek depre s i o
gehiago dutela eta gaixotasun fisiko gehiago. Gainera, gaixotzean ebolu-
zio okerragoak dituzte. Berak ezer egin ezin dutenez, tratamenduan ere
gutxi laguntzen dute. Osasun-profesionalok, horrelako gaixoei kontro l -
p e rtzepzioa piska bat errekuperatzen laguntzen badiegu, osasuna manten-
tzen laguntzen diegu.
Hezitzaile gisa, gurasoei bere jarrerak nolakoa behar duen irakatsi die-
zaiekegu. Haurrari ahal duena egiten utzi eta animatu egin behar zaio.
Hemen zerbait argitzea ona da: haurrak nahi duen guztia egitea ere ez da
26© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
ona. Kontrol pertzepzio gehiegi ez da ona, errealitatean ez baitugu hain-
beste kontrolatzen. Gainera, tirano bihurtzen dira. Frustrazioan hezteko
garaia ere bada.
Nahi duen guztia ez du inoiz egingo, beraz txikitatik ikasten badu hobe.
Lehenengo urtean ez, oinarrizko segurtasuna jokoan dagoelako. Bigarre n
u rtetik aurrera bai. Gehiegizkoa ere ez, zalantza garatu dezakeelako. Non
dago ezberdintasuna? Gauza batzuek ezin ditu egin arriskutsuak direlako.
Guri galarazten digulako, guk beldur gehiegi dugulako etab bada, ez dakit
zergatik ez dituen egingo.
Osasun profesionaloi ondo datorkigun beste gauza bat frustrazioa tolera-
tzen ikastea da. Ez da arr a roa, osasun-profesioak ikasten dituzten ikasleak,
ikasle arrakastatsuak izatea. Unibertsitatera heldu dira eta gehienak nota
onekin. Gehienak, nahi zutena lortzen ohituak daude. Frustraziora ez
daude ohituak. Badakigu, osasun-profesioetan frustrazioa eguneroko ogia
dela: gauzak ez dira beti guk nahi bezala ateratzen.
Erizaintzako ikasleekin eginiko ikerketan ikusi dugu, frustraziorako tolerantzia baxuadutela. Ez dutela batere ondo eramaten frustrazioa. Gehienak, nahi dutena lortu dutebizitzan eta zaila egiten zaie frustraziora moldatzea.
2.1.3. Ekimena/errua
Lau urteko haurrak gaitasun motoreak eta kognitiboak garatu ditu.
Gaitasun motore handia bereganatu du. Lengoaia eskuratu du.
Pentsatzeko gaitasuna ere lortu du. Ez da ekintzara mugatzen, ekintzetaz
pentsatu ere egiten du. Logikoa ez da oraindik, baina pentsatzen du.
Haurra oso aktiboa dago eta berarentzat oso garrantzitsuak dira bere jola-
sak, ekintzak, fantasiak eta galderak.
Etapa horretan jokoan dagoen gaitasuna ekimena da. Gauzak egiten has-
teko joera. Iniziatiba edukitzea. Horren ordez iniziatiba falta dago, erruan
oinarritua.
Guraso eta etxekoen jarrera oso garrantzitsua da. Irakasleena ere bai.
H a u rrari jolasten utzi behar zaio. Asko komeni zaio bere gauzak serioski
h a rtzea: bere jolasak, fantasiak, galderak. Azken batean, bere mundua
interesgarria dela sentiaraztea.
27© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Ez zaio batere komeni bere mundua asperg a rria dela ikustaraztea.
Jolasekin eta galderekin haserretu egiten gaituztela, fantasia eta galderak
txorakeriak direla eta asperg a rriak gainera. Haurra errudun sentiaraztea
lortu dezakete.
B e re mundua intere s g a rria dela sentiarazten bazaio, iniziatiba garatuko
du. Aurrea hartuko du. Bere interes eta nahiei erantzuten saiatuko da eta
gaitasun asko garatuko ditu.
E rrua garatzen badu, blokeaturik geratuko da. Bere interes eta beharre i
erantzun beharrean, geldirik geratuko da, erruan murgilduta. Gaitasunak
garatu gabe gera daitezke.
Ikus daiteke, aurreko erronkak arrakastaz gainditzeak, hurrengorako pre s-
tatu egiten duela. Konfidantza duenak, gehiago esploratuko du eta auto-
nomoagoa izango da. Horrek indarra emango dio ekimena edukitzeko.
Gainera, gurasoek haurren beharrak kontutan hartu badituzte beti, lehe-
nengo urtean zainketa egokia eman die, bigarren eta hiru g a rren urt e a n ,
ahal zutena bere gisa egiten utzi eta animatu egin die seguruenik, eta 4 eta
5 urt e rekin, bere mundua interesantetzat hartu dute. Haur hori pre s t a t u a
dago kalera atera eta besteekin “borrokatzeko”. Horren ordez, guraso
horiek ez badituzte kontutan eduki haurren beharrak, agian ez diote behar
zituen zainketak eman lehen urtean, bigarren eta hiru g a rren urtean ez
diote ahal zuena egiten uzten galazi egiten zutelako eta gero bere mun-
duari ez diote interesa jarri. Hori gerta daiteke, gurasoek ez badituzte bere
b e h a rrak beterik, ez badira helduak.
A rgi geratzen da beraz, haurren heziketa horretan, guraso batzuek laguntza
beharko dutela. Haurrei lagunduko diegu, beti gurasoen bitartez. Gurasoak
laguntzen baditugu, beraiek zainduko dute haurra inork baino hobeto.
O s a s u n - p rofesionalei, maiz, gurasoek galazi egiten digute. Ezin dugu
ahaztu beraiek direla haurra gehien lagundu dezaketenak. Bere laguntza
behar dugu eta beraiek maiz, gure laguntza behar dute.
Ekimena edo zalantza garatu, harreman estilo bat garatuko du haurr a k .
Ekimena garatu duenak, harremanetan iniziatiba hartuko du. Behar badu
bilatuko du eta eskatuko du. Errua garatu duena berriz, loturik dago.
“ Z e rtarako egin gero errudun sentitzeko? Hobe dut geldirik egon”.
Besteen zain dago, baina maiz ez da inor etortzen. Igurikapenak ez dira
betetzen eta harrenkura pilatzen da barruan.
28© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Beti bezala alda daitezke gauzak. Ekimena duenak gal dezake eta ez due-
nak beregana dezake ezaugarri hori.
Ekimena ez duenak, bere korapilotik ateratzea lortu behar du. Beharrei eta
i n t e resei erantzuten ikasi behar du. Nahi duena bilatu. Interesatzen zaiz-
kion harremanak egin. Orduan garatuko du ekimena. Nola garatzen den
ekimena? ekinaz.
O s a s u n - p rofesionala erruan harrapaturik badago, zaila izango da gaixoari laguntzea. Ezda arraroa, osasun-profesionalen artean errudun sentimendua. Agian horregatik aukera-tzen da profesio hau: besteei lagundu eta errua leuntzeko. Gure beharrei erantzun beha-rrean besteen beharrak bete nahian. Halere, guk ere behar bat betetzen dugu: besteenonespena lortzen dugu. Hori ez badugu lortzen, haserretu egin gintezke.
Agian, tranpa txiki batean sarturik gaude: bere garaian senideentzat ez zen interesgarriag u re mundua eta ez ginen onartuak sentitu. Orain onartuak izatearren besteei laguntzendiegu. Halere kontratuan ez dago besteek eskerrak eman eta onespena eman behar digu-tenik. Maiz ez dira gauzak gaixoak nahi bezala ateratzen eta ez dago saririk gure t z a t .Nahi genuena ez dugu lortu.
A u rrena gure beharrak bete behar ditugu ondo lan egiteko. Behar horiek ezin ditugugure lanean bete.
Maiz, gaixoarekin harremanean nahi duena ez diogu emango, ez delako
komeni. Errudun erraz sentitzen bagara, gaixoak nahi duena egiten
bukatu dezakegu, nahiz eta berarentzat kaltegarria izan.
Ekimena garatzen badugu, guk eramango dugu iniziatiba. Osasun-pro f e-
sional/gaixo harremanean, osasun-profesionala da gidaria, liderra. Erabaki
zuzenak (gure ustetan zuzenak) hartuko ditugu eta gaixoaren “afektuzko
txantajearen” menpe ez gara egongo.
Gaixoak erruduntasunerako joera badu, depresiorako joera ere edukiko
du. Harremanean bere burua zigortzeko joera izango du. Lagun die-
zaiokegu den bezalakoa onartzen. Nola? Den bezalakoa baldintzarik gabe
o n a rt z e n .
Hezitzaile gisa, guraso eta irakasleak heziko ditugu. Ohartaraziko diegu
h a u rr a ren beharrak kontutan hartu behar direla. Bere mundua intere s g a-
rria ez bada guretzat, beraientzat ere ez dela intere s g a rria izango. Dire n
modukoak izateagatik ez baditugu onartzen ez direla autentikoak izango,
e rrudun sentituko direlako. Errudun sentitzen badira, zuzenean bere
b e h a rrak ez dituela beteko eta zoriontsua izateko aukera galduko duela.
Gainera, erruduntasunak gelditu egiten du pertsona, eta gaitasunak garatu
b e h a rrean atzeratua geratzen da. Ikusiko dugun bezala, gurpil zoro a k
a u rrera jarraitzen du eta haurrak hurrengo erronka gaizki betetzeko billete
guztiak ditu.
29© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
2.1.4. Asmamena/gutxiagotasuna
6 urtetik aurrera haurrak logikoki pentsatzen ikasten du. Garapen motore
g a rrantzitsua lortu du. Gainera, pertzepzioen gainetik, gogoarekin pentsa-
tzen du, eta beraz pert z e p z i o ren morrontzatik libratzen da. Gauzak nola
funtzionatzen duten jakin nahi du (nork ez du kotxea edo panpina ire k i
nolakoa den jakiteko?). Konparatzeko gaitasuna bereganatzen du eta
beraz, besteekin konparatzen hasten da. Nolabait, bere buru a ren kon-
tzeptu bat eraikitzen hasten da.
Etxeko bizitzaz kanpo, harreman garrantzitsuak ditu besteekin, adineko
lagunekin.
Etapa honetan jokoan dagoena asmamena edo gutxiagotasuna dira.
H a u rrak bide ona ekarri badu, gaitasun batzuk garatu ditu. Besteekin pare-
katu eta ondo ikusten du bere burua. Horrek jarraitzera animatzen du.
Gaitasunak garatzen jarraitzen du eta autoestima indartzen du. Beldurrik
ez du eta gauzak asmatzen ditu.
Horren ordez, parekatu eta gutxiago ikusten badu bere burua, gutxiagota-
suna garatuko du, autoestima baxua. Ez dela dijnoa pentsatuko du eta
berak ezin duela. Gaitasunak blokeaturik jarraituko dute eta bere ahalme-
nen azpitik ibiliko da. “Zertarako ahalegindu ez bada aterako?”
G a rrantzi handia dute adin berdineko lagunek. Baita ere guraso eta irakas-
leek. Lagunen artean parekaketa bat egongo da eta hierarkizazioa. Halere ,
gurasoen eta irakasleen esku ere badago bere ahalmenetan animatzea.
Imajinatzen duzu atzeko atalean gaizki prestatuta zetorrenari zer gert a
dakioken?. Gurasoek ez dituzte bere beharrak kontutan eduki. Mesfi-
dantza garatu zuen, gero zalantza eta gero errua. Bere gurasoentzat asper-
g a rria zen egiten zuena, ezer egiten ez zioten uzten eta egindakoagatik
e rrudun senti arazten zuten. Gutxiago esploratu du eta gutxiago garatu
ditu gaitasunak. Gainera, gurasoek arbuiatu egiten dute, ezer ez duelako
ondo egiten. Kalean, etxekoa baieztatu egingo da. Zalantzan geldirik,
e rruan lotuta eta gaitasunak azpigaratuak ditu, ez duela balio ikasi du eta
kalean, lagunek hori baieztatzen diote eta berak ere hori konprobatzen du.
Autoestima duenak bere buruan konfidantza du eta harremanetan den
bezalakoa beldurrik gabe agertzen da. Bere burua maite du eta besteen
30© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
maitasunaz disfrutatzen du. Ez dago besteen onespenaren menpe, bere
baliotasuna ez baitago iritzi bakoitzaren menpe.
Autoestima gutxi duenak berriz, bere buruan ez du konfidantzarik eta
harremanetan atzean geratzen da eta ez da den bezalakoa agertzen, onar-
tua izango ez denaren beldur. Besteen iritziak eragin handiegia du
beraiengan. Besteen iritzien aurrean asko haserretzen da. Beti besteek ez
dutela onartzen dio, baina berak ere ez du onartzen bere burua.
Txikitan ezaugarri hori inguruneak egin dio, baina handitan barn e r a t u a
duelako mantentzen da. Harremanetan alda daiteke. Harreman intimo
batean onartuak garenean, konfidantza berreskuratzen dugu, balioa erre-
kuperatzen dugu (ez hainbeste besteen aurrean, gure aurrean baizik).
Gutxiago sentitzen denak ez ditu berdintasunezko harremanak egiten.
Gutxiago sentitzen da. Horrek harremanetan efektu txarra du. Edozein
komentarioekin haserretzen da, “ez duela balio” interpretatzeko joera
duelako. Hori ikasi zuen eta hori uste du bere buruaz.
H o rri buelta emateko, harreman zuzentzaile garrantzitsuen bidez egin dai-
teke. Baita ere, bere burua onartzen ikasiaz. Berak ere badu nolabaiteko
h a rremana bere buru a rekin. Autoestima baxua du, den bezalakoa ez
delako onartzen. Bere burua onartzen badu, autoestima hobea edukiko
du. Zalantzarik gabe, onartua sentitzeak lagunduko du. Autoestima baxua
d u e n a ren paradoxa hauxe da: ez du bere burua onartzen, baina beste edo-
zeinek baino gutxiago egiten du alda daitekeena aldatzeko. Ezer aldatzen
ez duenez, ez du arrakastarik bere kurrikuluman, beraz, arrazoi gutxi ere
bere kontzeptua hobetzeko.
O s a s u n - p rofesionalak, autoestima baxua badu, lanean asko sofrituko du.
Besteen onespenaren zain egongo da, eta hori askotan ez da helduko. Ez
hori bakarrik. Heltzen zaiona beti gutxi irudituko zaio. Beraz, autoestima
hobetzea komeniko zaio.
Gaixo askok autoestima gutxi dutela ikusiko dugu. Pertsona horiek depre-
sio eta gaixotasun fisikoetarako joera gehiago dute eta eboluzio okerr a-
goak dituzte. Gaixo daudenean, menpekotasunari heltzen dira. Zainduak
izaten jarraitzeko joera dute. Gaixotasunaren bigarren mailako irabaziak,
gustukoak dituzte.
Gainera, kontrol pertzepzio baxua izaten dute eta gutxi laguntzen dute
bere sendatze prozesuan.
31© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
B e re sentimenduak bentilatzen lagunduko diegu eta dituzten okerre t a z
o h a rtaraziko diegu. Halere, ez da erraza izango hainbeste urtetan eraiki
den gutxiagotasuna kentzen. Askotan psikoterapia beharko dute. Agian,
osasun-profesional bezala, ezaugarri horrek egiten dien kaltea azaldu die-
zaiekegu eta aldatu daitekeela esan diezaiekegu. Psikoterapia ere aholka
diezaiekegu.
Hezitzaile gisa, guraso eta irakasleei parekaketak duen garrantziaz jabe-
tuko ditugu. Ahalmen eskasagatik, nabarmenago gutxiago dena, bere mai-
lakoekin jarriko dugu. Bestalde, semeek edo ikasleek dituzten gaitasunak
azpimarratu, goraipatu eta garatzen jarrai dezaten animatuko ditugu.
H u rrengo erronkan, nerabeak bere identitaea definitu beharko du: zer
den, zer espero duen bizitzaz. Prestaturik ikusten duzu segurtasun falta,
zalantza, errua eta gutxiagotasuna garatu dituen haurra? Zer iru d i t z e n
zaizu, garapen hori, egun bateko gert a k a r i a ren ondorioa dela edo urt e e t a n
zehar moldeaketa zehatz baten ondorioa? ez zaizu iruditzen batzuk beti
bide onetik joateko suertea izan dutela eta besteek bide txarretik joateko
desgrazia?
2.1.5. Identitatea/nahasmena
Nerabeak pentsamendu formala garatzen du: Logikoki gauza abstraktue-
taz pentsatzeko gai da. Dena hankaz gora jartzen du. Denen gainean gal-
derak egiten ditu.
Urte hauetan jokoan dagoena bere identitate da. Identitatea definitzea da
b e re erronka: “zer naiz, nondik nator, nora noa”. Bere biografia egiten du,
zer den ikusten du eta zer izan nahi duen erabakitzen du.
KONFIDANTZA
IDENTITATEA
ASMAMENA
EKIMENA
AUTONOMIA
Alonso, E. Programa deactividades para el desarrollo dela autoestima. Escuela Española. Madrid 1996.
32© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
E rronka horretarako prestatua dago bide onetik etorri den haurr a .
Konfidantza du, autonomia, ekimena eta asmamena, eta hori gutxi balitz,
orain arte bide-lagun izan dituen gurasoek, bere beharrak kontutan har-
tzen zituzten.
H o rren ordez, mesfidantza duenak, zalantza, errua eta gutxiagotasuna
garatu dituenarentzat erronka handiegia da. Gainera, lehengo gurasoak
ditu, bere beharrak kontutan izan ez dituztenak, bere bidea egiten gutxi
animatuko diotenak. Lan zaila benetan!
Etapa honetan lagunek garrantzi handia hartzen dute. Beraien art e a n
identifikazioak ematen dira eta baita beste ereduekin ere. Gurasoen
garrantzia ere handia da: bere bidea egiten laguntzen die edo ez.
Eriksonek dio, gizarte industrializatuetan, balioen krisia dagoela, eta nera-
bea beranduago heltzen dela heldutasunera, helduen konpro m e z u a k
beranduegi hartzen dituelako. Nerabeek kontradikzio handiak jasan behar
dituzte: ezin dute edan edo botatu edo harreman intimoak eduki, baina
gerrara joan daitezke.
Halere, helduek ere nerabeak asko tapatzen dituzte gure gizartean: kotxea
e rosi, dirua eman eta ez edateko esan. Istripurik izanez gero, umeak balira
bezala, erresponsabilitatea tapatu egiten dute.
Etapa honetan prestaturik ez daudenak, lan zailagoa dute.
Eskizofrenikoek lehenengo broteak nerabezaroan izaten dituzte.
Obsesiboek, edo errudun sentitzeko joera dutenek, edo gutxiago sentitzen
direnek, hiru bide hartzen dituzte:
– Identitatea hipotekatu: gurasoek (edo beste batzuk) nahi duten
bezalakoa izan.
– Identitatearen definizioa atzeratu.
– Identitatea ez definitu: nahasmena.
Gure gizartean gehienek atzeratu egiten dute.
Identitate hipotekatua, gezurrezkoa da eta arazoak sor ditzake aurre r a g o .
Batzuk diote, bizitza erdiko krisiak horrekin duela zerikusia: nahi ez zen
bidea hartu zen.
Erikson, E. H. Identidad: juventud y crisis.Taurus. Madrid 1980.
33© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Identitatea hipotekatuta ere, beti dago garaia birdefinitzeko. Era guztie-
tara, oinarri sendoak jartzea komeni da horretarako: konfidantza berre s-
kuratu, autonomia indartu, arduratu (ekimena) eta garen bezalakoak
onartu.
O s a s u n - p rofesionalak identitate hipotekatua duenean zurrun joka dezake.
Gauzak era batekoak dira horrela direlako. Ez du ezer zalantzan jart z e n .
Dogmatismoan eror daiteke eta gaixoak diren bezalakoak onartu beha-
rrean, aldatzera behartuko ditu. Osasun-profesional/gaixo harre m a n a
zurruna izango da.
Osasun profesionalak ez badu identitatea definitzen, nahastua badago,
g a i x o a rekin konnibentzia egiteko arriskua dago. Osasun-pro f e s i o n a l a re n
papera utzi eta “kolegi” moduan joka dezake, bete ez dituen beharrak bete
nahian.
Gaixo nerabeak izango ditugu. Bere egoera kontutan izanik, ard u r a r a k o
gonbitea egingo diegu. Beraien menpekotasunaren adierazlea kexua iza-
ten da. Horren aurrea aukera ematea ona da: beraiek antola dezatela arau
batzuen barruan, eta ardura har dezatela.
Nerabe izan gabe, gaixo asko nerabea bezala portatzen da. Kexu asko ditu,
baina ez da tokatzen zaionaz arduratzen. Kasu horietan, ardura bere esku
jartzea oso komenigarria da.
Hezitzaile moduan, nerabeak bere bidea egiten lagunduko ditugu, eta
a rduratzera gonbidatuko ditugu. Guraso eta hezitzaileei ideia horiek
transmitituko dizkiegu.
2.1.6. Intimitatea/isolamendua
Identitatea definitu duen gaztearen erronka, bere bizitza proiektua mar-
txan jartzea da. Beste gauza batzuen artean, behar afektiboei irtenbide bat
eman behar die. Etxea utzi du eta txoko bat behar du berarentzat.
Etapa horretan jokoan dagoena, intimitatea edo isolamendua da.
Intimitatea ez bakarrik bikotearekin, lagunekin ere. Entrega eta zainketa,
nortasuna galtzeko beldurrik gabe.
34© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Intimitatea lortu ezinak isolamendua dakar. Harreman intimoek eskatu
egiten dute. Asko hartzen da baina asko eman behar da. Pertsona batzuei
h a rreman horiek beldurra ematen die. “Independentzia galtzen dut”.
Mutilzaharrek ezkonduei eginiko kritika ugariena hori da: “Besteak domi-
natzen zaitu, independentzia galdu duzu”. Independentzia mantentze
a rren bakarrik geratzen dira. Harreman intimoen ezaugarri nagusiena hori
baita, lagundua sentitzen zarela. (Denak du prezio bat.)
E rronka horri aurre egiteko oso garrantzitsua da nolako bidea ekarri den.
P e rtsona batek konfidantza badu, autonomia, ekimena, asmamena eta
identitatea, errazago lortuko du pausu hori. Horren ordez ez baditu ezau-
g a rri horiek garatu zailagoa egingo zaio harreman intimoa eraikitzea.
Gaurko gizarte aurreratuetan, zailagoa dirudi harreman intimoak eraiki-
tzeak. Gero eta jende gehiago bizi da bakarrik. Intimitateari beldurr a
dago?
Osasun profesionalak ez badu intimitatea lortu, harreman intimoak ez
baditu, isolaturik badago, zaila izango da behar afektiboak beterik eduki-
tzea. Erraza izango da horrelakoetan, gaixoarekin behar afektiboak bete-
tzen ahalegintzea. Oso frustrantea izan daiteke hori.
Isolaturik dagoen gaixoari behar afektiboak bete gabe ikusiko dizkiogu.
Osasun psikologikoan eta fisikoan kalte egiten du. Gaixo daudenean, zai-
lagoa izango da errekuperazioa. Gaixo horiei behar afektiboak betetzea ez
da gure lana. Arazo bat dute eta konpondu egin beharko dute. Bizitza
a u rrera doa eta denbora pasatzen ari da. Aldatzeko garaiz daude oraindik.
H o b e rena, psikoterapia aholkatzea da. Halere, horrelako aholkuak ez
dituzte batere ondo hartzen. Urte asko pasa dituzte porrota estaltzen eta
itxura egiten.
P e rtsona batek bikoterik ez edukitzeak ez du esan nahi isolaturik dagoe-
nik, ezta gutxiago ere. Isolamenduak, intimitate ezarekin du zerikusia.
Harreman intimoak eraikitzeko ezintasunarekin.
Hezitzaile gisa, gizartean isolatuak daudenekin lan egitea izango da gure
lana. Askok eta askok osasun zentroetan bukatuko dute, gaixotasun fisi-
koak edo mentalak dituztela. Momentua izan daiteke laguntzeko.
35© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
2.1.7. Sortzailetasuna/estankamendua
Eriksonen ikuspegitik, pertsonak bere beharrak bete eta gero, besteengan
pentsatzen du: semeak, gizartea...
B e h a rrak bete ez dituenak ordea, arreta guztia bere buruan jartzen du. Ez
ditu gazteak ulertzen, ez du gizartea ulertzen...
Zer esanik ez dago, orain arte bezala, ekarritako bideak errazagoa edo zai-
lagoa egingo duela. Sortzailetasunak zoriona dakar. Estankamenduak
ordea, ez du zorionik ekartzen.
Adin horretan, beharrak beteta dituela, besteengatik ezeren truke eraikun-
tza errealista egiten du. Ez da nerabearen entrega hura, onespenaren truk
egiten den entrega.
B e re buruan estankatzen denak ordea, ez du zorionik. Bere buruan zentra-
tuegia dago. Ez ditu bere beharrak bete. Halere, garaiz daude oraindik. Gero
eta zailagoa izango da aldaketa, baina posible da. Batzuek, ekarritako bidea
b e rea ez zela jabetzen dira eta aldaketak etortzen dira (lanean, bikotean...).
Osasun profesionalak heldutasun maila hori lortu badu, autentikoa da,
entzuten badaki, bestearen larruan jartzen badaki, baldintzarik gabe onar-
tzea gutxiago kostatzen zaio, eta asertiboa da, ekarri duen bidea, asertibi-
tate espresioa besterik ez baita. Lanak betetzen dio eta gaixoak ondo
aurkitzen dira osasun-profesional horiekin. Rogers-ek arrakastazko psi-
koterapeuten ezaugarriak aztertu zituen eta ikusi zuen hiru nabarm e n t z e n
zirela: autentizitatea, baldintzarik gabeko onartzea eta enpatia.
B e re beharrak bete gabe dituen osasun profesionala ordea, osasun-pro f e-
sional ozpindua izan daiteke. Lanaz aspertua, gaixoetaz nazkatua eta erre-
tiratzeko gogoarekin. Osasun-profesional/gaixo harremana kaltetua
g e rtatuko da horrelako profesional batekin, ez dituelako besteak ulertu eta
onartzen. Zentratuegia dago bere buruan. Garaiz dago oraindik. Alda dai-
teke. Baina laguntza beharko du (psikoterapia).
Maslow-k esaten zuen, gizakien jokabidea beharrek motibatzen dutela.
B e h a rrak, hierarkizaturik daudela eta azpiko beharrak betetzen ez dire n
b i t a rtean, goikoak ez digutela motibatzen. Berak eginiko sailkapenean,
piramide hau deskribatu zuen.
ABRAHAM MASLOW1-4-1908 New York (USA)8-6-1970 California (USA)
http://www.maslow.com/index.html
Maslow, A. H. Motivación y personalidad. Díaz Santos. Madrid 1991.
Erikson, E. H.; Katchadourian,H. A. La adultez. Fondo de cultura económico.México 1981.
36© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Behar fisiologikoak, segurtasun beharra, maitasun beharra, estimazio
beharra eta autorrealizazio beharra.
Maslow-ek dio %1a bakarrik heltzen dela autoerrealizaziora. Hori gert a-
tzen dela, bere beharrak bete beharrean, estereotipo kulturalen agindue-
tara bizi garelako.
2.1.8. Osotasuna/etsipena
B e re bidean protagonista izan dena, bukaeran arro sentitzen da. Egin
beharrekoa egin du eta pozik aurkitzen da.
H o rren ordez, bizian bera ez dela protagonista izan eta inoiz ez duela nahi
zuena egin ikusten duena, ozpindu egiten da. Beranduegi da, ez dago den-
borarik.
I n g u ru sozialak lagundu edo kaltetu egiten du prozesu hori. Inguru a k
laguntzen badio, eta ikustarazten badio ahal duena egin duela lagundu
egingo dio. Horren ordez, kritika besterik ez badu jasotzen min egingo
dio.
O s a s u n - p rofesional gutxi dago zahart z a roan lanean. Jarraitzen duten
gehienak profesional onak izandakoak dira. Jubilazioa izan arren gustura
jarraitzen dutenak.
Gaixo zaharrak berriz, gero eta gehiago. Osasun-profesional gisa, osotasun
sentimendua garatzen lagunduko diegu. Ezinezkoa da bizitza aldatzea eta
Behar fisiologikoak
Segurtasuna
Onespena
Autoestima
A u t o -e r re a l i z a z i o a
Erikson, E. H.; Kivnick, H. Q.;Erikson, R. Vital involvement in odl age.Norton. New York 1989.
37© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
n o rtasuna aldatzea ere bai. Osotasun sentimendu piska bat lortzea ez litza-
teke gutxi izango. Batzutan oso zaila izango da. Ondo etorriko zaio ahal
duena egin duela sentitzea, nahiz eta berak beste gauza bat egingo zukeela
p e n t s a t u .
Hezitzaile gisa, zahart z a rorako heziketa egitea tokatuko zaigu. Eriksonen
ikuspegi honetan, argi geratzen da, jaiotzetik hasten dela heziketa hori. Bide
h o rretan norberaren beharrak betetzea ezinbestekoa dela. Inguruneak era-
gin handia duela, baina aldaketa beti posible dela.
2.2. Bowlbyren atxikimenduaren teoria
Bowlbyk psikoanalisitik abiatuta eta etologoen ekarpenak kontutan har-
tuta, atxikimenduaren teoria eraiki zuen.
Teoria horren arabera, haurrak 6 hilabete dituenean jadanik lehentasun
bat adierazten du zaintzaile nagusiarekiko (batez ere ama). Bien art e a n
lotura berezia sortzen da, atxikimendua deritzona. Harreman hori lehe-
nengo harreman intimoa da eta garrantzi handia du, harreman ere d u
b i h u rtzen delako. Harreman hori nolakoa, halakoak izango dira harre m a-
nak hortik aurre r a .
H a rreman berezi horren sorrera etologian oinarritzen du. Txitoak jaio eta
b e rehala mugitzen den lehenengo gauzari jarraitzen diote. Jokabide hori
genetikoki aurre p rogramaturik dago. Txitak jeneralean amari jarr a i t z e n
dio han mugitzen den gertukoena baita. Halere, ama oiloa izan beharre a n ,
beste gauza bat bada mugitzen den lehengo gauza harri jarraituko dio.
L o renz etologoak antzar jaioberriekin ikerkuntza egin zuen. Jaio eta berehala, bera zenmugitzen zen gauza bakarra, eta antzarak jarraitu egin zioten. Hortik aurrera, berarij a rraitzen zioten eta beldur ziren bakoitzean bere ingurura hurbiltzen ziren (begiratuahate itsusiaren kontua ere).
J a i o b e rri eta amaren artean ere, berehala sinkronizatutako jokabide
batzuk jartzen dira martxan. Amarentzat haurra erakarg a rria da eta bera-
rekin jolasean estimulatu egiten du. Zaindu egiten du, laztanak egiten diz-
kio, hitz egiten dio... Haurrak bere estimuluei erantzun egiten die eta
h o rrek amari jolasten jarraitzera animatzen dio. Halere, edozeinek ondo
zaintzen badu, nahikoa da. Ez dago lehentasunik haurraren partetik.
BOWLBY JOHN26-2-1907 London (UK)1990. Londonhttp://www.psychematters.com/bibliographies/bowlby.htm
Bowlby. El apego y la pérdida. 1. El apego. Paidós, Barcelona1998.
38© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Sei hilabeterekin, haurraren gaitasun kognitiboa dela eta ama ezagutzeko
gai denean, lehentasuna adierazten du amarekiko (edo zaintzaile nagusia-
rekiko). Haurra amarekiko maitemindua bezala dago. Bere hurbiltasuna
bilatzen du. Toki ezezagunetan lasaitu egiten du. Joaten denean beldurtu
egiten da eta bilatu egiten du. Etortzean lasaitu egiten da eta inguru a
esploratzeari ekiten dio.
A i n s w o rth-ek, Bowlbyren laguntzaile batek, hiru sistema harre m a n e a n
daudela ikusi zuen:
– Beldur sistema.
– Esplorazio sistema.
– Atxikimendu sistema.
H a u rrak beldur duenean, atxikimendu jokabideak jartzen ditu mart x a n
( n e g a rra, ama bilatu, amari heldu) eta esplorazio jokabideak ekiditen ditu.
Lasai dagoenean, esplorazio jokabideak aurkezten ditu. Noizbehinka
amari begiratzen dio han jarraitzen duen ikusteko.
Atxikimendu jokabidetzat hartzen dira: begiradak bota noizbehinka han
dagoen ikusteko, laztanak egin eta heldu.
Ama joaten denean, beldur eta atsekabe jokabideak martxan jartzen ditu.
H o rregatik, sei hilabetetatik lau urtera, haurrak asko sofritzen dute bana-
ketarekin. Atxikimendu-iruditik banatzean, kontsolatzen zailak dira.
Z e rgatik bizi du haurrak hain gaizki banaketa? Adin horietan ez duelako
gaitasun kognitiborik itzulgarritasuna ulertzeko. Badoana badoa, eta ez du
u l e rtzen bueltatuko denik. Orain badoa, eta oraingora oso lotuta dago.
Horregatik, lasaitzen duena joaten bada, oso urduri jartzen da.
H a u rrek atxikimendua zaintzaile batekiko garatzea baino hobea da zain-
tzaile batzuekiko garatzea. Horrela, ez du hainbeste sofrituko banaketare k i n .
Adin horretan oso garrantzitsuak dira ere bai ordezkapen objektuak.
Panpina hori, artza txiki hori...haiei atxikita hainbestetan lo egin du!
Lasaitu egiten ditu ere.
O s a s u n - p rofesionalok oso kontutan eduki behar dugu hori ospitaliza-
zioan. Haur txikiei asko laguntzen die, asko lasaitzen die, atxikimendu
i rudiak (gurasoak gehienetan) berarekin egotea. Ospitalea ezezaguna da
Ainsworth, M. D. S.; Blehar,M.; Waters, E.; Wall, S.Patterns of attachment. Erlbaun Hillsdale. New York 1978.
39© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
eta gaixotasuna dela eta, beldurtuta dago. Hori dela eta, pediatriako zerbi-
tzu batzuetan, haurraren sehaskan ondoan zaintzailearen ohea dago.
H o rrez gain, ingresaturik dauden haurren ordezkapen objektuak (panpi-
nak eta abar) onartu egingo ditugu, haurra lasaitu egiten dutelako.
Halere, gauza guztien gainetik, banaketarekin gehiago sofritzen dute atxi-
kimendu ez ziurra garatzen duten haurrek.
Ainsworth-ek, hiru atxikimendu mota bereizi zituen:
– Atxikimendu ziurra.
– Atxikimendu ez ziurra:
– Ansioso-anbibalentea.
– Ekiditzailea.
Atxikimendu ziurra edo ez ziurra izan oso lotuta dago Erikson-ek plantea-
turiko oinarrizko konfidantzarekin.
– Atxikimendu ziurra garatu duten haurrek, oinarrizko konfidantza
garatu dute. Konfidantza dute amarekiko eta berarekin daudenean lasai
daude. Esplorazio jokabideak martxan jartzen ditu eta ingurua ezagu-
tzen dihardu. Leku ezezagunean amarekin ondo moldatzen da. Ama
d e s a g e rtzen bada, beldurra eta atsekabea sartzen zaizkio eta negarra egi-
ten du. Ama itzultzean atxikimendu jokabideak ugaritu egiten ditu
(besarkada). Lasaitu eta poztu egiten da eta berehala ingurunea esplora-
tzeari ekiten dio.
– Atxikimendu ansioso-anbibalentea garatu duten haurrek ez dute oina-
rrizko konfidantza garatu. Amarekin daudenean ere ez dute konfidan-
tzarik eta berarekin daudenean ere ez daude lasai (amarengandik hurbil
beti). Esplorazio jokabide gutxi jartzen du martxan berarekin dagoe-
nean ere. Leku ezezagunean beldurti dago eta ez da aman gonatik ate-
ratzen. Leku ezezagunean ama desagertuz gero, oso gaizki jartzen da
b e rehala. Atsekabe handia agertzen du eta ez du inor onartzen. Ama
bueltatzean anbibalentziarekin erantzuten du: jo egiten dio, arbuiatu
egiten du, ez dizkio atxikimendu jokabideak erakusten, baina bistatik ez
du galtzen.
– Azkenik, atxikimendu ekidilea, haur “erreek” garatzen dutena da. Ez
dute inolako konfidantza eta harreman hotzak egiten dituzte.
40© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Atxikimendu mota bat edo bestea garatu, eragina dauka horrek egingo
ditugun harremanetan. Harreman eredu bat barneratu dugu, eta harre-
man eredu hori eraikiko dugu egiten ditugun harreman guztietan.
Ikerketa batzuen arabera, bikotean eraikitzen den harremanak zerikusia
handia du bere garaian garatutako atxikimendu motarekin.
– Atxikimendu ziurra garatu zutenek, bikote harreman lasaiak dituzte,
konfidantzazkoak. Elkarrekin asko disfrutatzen dute. Elkarrekin ez dau-
denean, bestearekin egoteko gogoa dute, baina besteekin egoteko gai
dira. Elkartzean, asko pozten dira eta atxikimendu jokabideak martxan
j a rtzen dituzte (besarkadak, laztanak,...eta batzutan, zerbait gehiago).
– Atxikimendu ez ziurra garatu zutenek, bikote harreman aztoratuak
dituzte. Elkarrekin daudenean, beti bada zerbait gustura ez egoteko.
E l k a rrekin ez daudenean, ezin dute inorekin egon, bikotea ezin dute-
lako burutik kendu. Elkartzean, haserrea egon daiteke, eta re p ro t x e a k .
Zeloak maiz daude.
Ikuspegi honetatik beraz, lehenengo harreman horrek garrantzi handia
d u :
– Konfidantza garatzen laguntzen duelako.
– Harreman intimoen eredu bihurtzen delako.
Eriksonek zioen bezala, oinarrizko konfidantza garatu ez duenak, harre-
man berri batean bakarrik berreskura dezake. Harreman berri horre t a n ,
konfidantza edukitzen ikasiko du. Besteak, hor egon beharko du, huts-
egin gabe. Harreman hori, edo bikotean edo psikoterapia batean eman
daitezke bakarrik.
Beraz, harremanek eragina dute gure nortasunean eta horrek, eraikitzen
ditugun harreman berrietan.
2.3. BANDURAREN IKASKUNTZA SOZIALAREN TEORIA
B a n d u r a ren ikuspegitik, guk ikasitako jokabide, jarrera eta emozio
gehienak ikasiak dira gure ingurune sozialean. Horregatik ikaskuntza
mota horri, ikaskuntza soziala deitu zion, edo behaketaz burutzen den
ikaskuntza.
Hasieran batez ere etxean ikasten dugu.
Ortiz, M. J.; Yarnoz, S. Teoría de apego y relacionesafectivas. UPV Bilbo 1993.
ALBERT BANDURA.4-12-1925 Mundare (Canada)Stanford. http://muskingum.edu/~psychology/psycweb/history/bandura.htm
Bandura, A. Teoría delaprendizaje social.Espasa-Calpe. Madrid 1987.
41© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Beldur asko, etxean ikasi ditugu. Animaliei beldurrak, egoera batzuei bel-
durra... etxekoengandik ikasi ditugu.
Jokabide asko etxean ikasi ditugu: ondo ikasitakoak eta gaizki ikasitakoak.
Elikadura ohiturak, aisi ohiturak, lo ohiturak...
Emozioen espresioa etxean ikasi dugu. Etxe batzutan, batez ere kulturare n
eraginaz, emozioak espresatu egiten dira era zabalean eta espresio nabar-
menekin. Ikusi nola espresatzen den oinazea etxeko bat hil denean, etxe
euskaldun batean edo etxe andaluz batean.
Bakoitza den bezalakoa agertzea edo itxura egitea, etxean ikasi dugun zer-
bait da.
Besteei entzutea edo ez entzutea, etxean ikasi dugun jokabidea da.
Besteen larruan jartzea, bestea ulertzea, edo ez jartzea, etxean ikasi dugun
jokabidea da.
Besteei diren bezalakoak onartzea, edo estereotipoen bitartez epaitzea,
etxean ikasi dugun jokabidea da.
Eraginkorki komunikatzea, espresioak eta nahiak ahozkatuz, edo ez era-
ginkorki komunikatzea etxean ikasi dugun zerbait da.
Era asertiboan jokatzea, bestea errespetatuz baina bakoitzaren eskubideak
defendatuz, bakoitzak pentsatzen duena eta sentitzen duena argi eta garbi
esanaz, etxean ikasi dugu edo ez dugu ikasi.
B a k o i t z a ren jokabidea behatu eta autokritika egiten, etxean ikasi dugu
edo ez dugu ikasi.
Besteen iritzia, eta sujerentziak errespetatu eta kontutan hartzea ere
etxean ikasi dugu, edo ez dugu ikasi.
Egoera ezezagunak perzibitzen, etxean ikasi dugu.
Egozpenak egiten, etxean ikasi dugu.
Frustrazioa toleratzea, etxean ikasi dugu edo ez dugu ikasi.
Inzertidunbrearekin bizitzea, etxean ikasi dugu edo ez dugu ikasi.
42© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Ikasgai honetan, harreman-gaitasunak edukiko ditugu kontutan.
Harreman gaitasunak dira:
– Autentizitatea.
– Entzuten jakitea.
– Enpatia.
– Baldintzarik gabeko onespena.
– Komunikazio eraginkorra.
– Asertibitatea.
B i g a rren gaian ikusiko dugu zer diren, eta laugarren gaian nola garatu
daitezken.
Etxean ikasi ditugu edo ez. Baliteke gero kanpoan ikasiak izatea. Azken
batean, gaitasun horiek, garatu dira edo ez. Ez badira garatu, osasun-pro-
fesionaloi garatzea komeni zaigu.
Etxean bakarrik ez da ikaskuntza sozial ematen. Telebistan, eta kalean, eta
eskolan, eta praktiketan... ikaskuntza sozialaren bitartez ikasten jarr a i t z e n
dugu. Beraz, gaitasun bat ez bada garatu, edo gaizki garatu bada, ikaskun-
tza sozialaz berriz ikasi egin daiteke.
Ikaskuntza sozialak hiru aldi ditu:
– Behaketa.
– Finkatzea oroimenean.
– Gauzatzea.
A u rrena behatu egiten dugu. Gero, ikusitakoa oroimenean finkatzen
dugu. Azkenik, ikasitakoa egin egiten dugu.
E n t renamendua erabakigarria da gaitasun bat garatzeko. Ondo behatu
badugu, buruz errepikatuko dugu (irudimenean entrenamendua). Gero ,
ondo finkatu eta gero, ekintza errepikatuko dugu (errealitatean entre n a-
mendua).
B a n d u r a ren ikuspegitik, ereduak behatuz ikasten dugu. Eredu bat ondo
behatzen dugu gure arreta lortzen badu:
– Emozionalki hunkitu bagaitu.
– Erakargarriak badira guretzat.
– Prestigioa badu edo konpetentea bada.
– Identifikatzen bagara.
43© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Ikasitako gaitasun bat gauzatu daiteke edo ez, eta hori bi faktoreen menpe
dago:
– Motibazioa.
– A u t o e r a g i n k o rtasuna. Egiteko gai garela pentsatzen badugu egiten
saiatuko gara. Ez bagara gai ikusten, ez gara saiatuko.
A u t o e r a g i n k o rtasuna, autokontzeptu eta autoestimarekin lotuta dago.
Ikaskuntza sozialaren ikuspegitik beraz, harreman estiloa ikasitakoa da.
Ikasi dugun bezala egiten ditugu harremanak. Harremanak beste era
batera egiten ikasten badugu, beste era batera egingo ditugu. Konturatuko
z a rete, Eriksonen eta Bowlbyren ikuspegiekin bateragarria dela ikaskuntza
sozialaren teoria.
Zentzu horretan, harreman-gaitasunak garatuta daude edo ez. Ez ba-
daude, ikasi egin beharko dira, garatu egin beharko dira.
44© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
3. Prozesu kognitiboek eragina dute harremanetan
Konduktistek pentsatzen zuten, jokabidea, gure bizian pilatutako zigor eta
sariek azaltzen dutela. Horrelakoak gara, horrelakoak izateagatik sarituak
izan garelako. Gure jokabidea, erantzuten ikasi dugun estimulu bati egin-
dako erantzuna besterik ez litzateke izango.
Neokonduktistek defendatzen zuten gizakien jokabidea ezin dela hain era
sinplean azaldu. Estimulu eta erantzunaren artean, prozesu kognitibo
guztiak gertatzen direla.
Gizakiak estimulua perzibitzen du, eta subjektu bakoitzak bere erara per-
zibitzen du, berak ulertzeko duen erarekin. Bizitakoagatik, era batera per-
zibitzen ikasi dugu. Bakoitzak bizitakoa ezberdina denez, era ezberdinean
perzibitzen dugu gauza bera. Perzibitzen dugu, azaltzen dugu, egozpenak
egiten ditugu... ikasi dugun bezala.
Konduktisten ikuspegitik, harremanetan estimulu eta sariak bakarrik azal-
duko lukete harremana. Konpentsatzen badit, harremanak jarraituko du.
Halere, badakigu harremanetan igurikapenek eragin handia dutela.
3.1. Funtzio kognitiboak
Funtzio kognitiboen artean bereziko ditugu:
– Oroimena.
– Pertzepzioa.
– Pentsamendua.
O roimenari esker, informazioa gorde eta berreskuratu egiten dugu.
Oroimena azaltzeko eredu ezberdinak daude. Biltegi anitzeko ereduk hiru
oroimen biltegi ezberdintzen ditu:
45© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
– O roimen sentsoriala: zentzuetatik datorren informazio asko
gordetzen du une labur batez.
– Iraupen laburreko oroimena: lan-oroimena da, kontzientzia. Une
bakoitzean pentsatzen duguna hortxe dago. Kapazitate gutxi du
eta denbora gutxiz gordetzen du. Seriala da, eta horregatik, harre-
manak egin daitezke. Iraupen handiko oroimenean inform a z i o a
finkatzen du. Informazioa jasotzen du, oroimen sentsorialetik
(zentzuetatik datorrena) eta iraupen handiko oroimenetik (gor-
deta daukaguna). Bertan pertzepzio eta pentsamendu pro z e s u a k
g e rtatzen dira. Ordenagailuen RAM oroimena izango litzateke.
– Iraupen handiko oroimena: bertan informazio asko denbora askoz
g o rdetzen da. Ord e n a g a i l u a ren disko zurruna izango litzateke.
P e rtzepzioari esker, zentzuetatik datorrenari esanahia ematen diogu.
Zentzuetatik datorrena, oroimenean gordeta daukagunarekin pare k a t z e n
dugu. Inguratzen diguna, ezagutzen dugunetik abiatuta ulertzen saiatzen
g a r a .
Pentsamendua gure kontzientzian gertatzen den ideia-jarioa da. Bi era-
tako pentsamendua ezberdintzen da:
– Bat-bateko pentsamendua.
– Pentsamendu zuzendua.
Bat bateko pentsamendua “pentsatzen ez dugunean” gogoan duguna da.
Ideiak, kateaturik, bata bestearen atzetik etortzen zaizkigu.
Bestalde, pentsamendu zuzendua “pentsatzen” dugunean gertatzen da.
Pentsamendu zuzendua da. Helburua ondorioak ateratzea, egozpenak egi-
tea edo arazoak konpontzea izaten da.
Oroimensensoriala
Iraupen laburrekooroimena
Iraupenhandikooroimena
Oroimensensoriala
Iraupen laburreko oroimena
Iraupen handiago oroimena
46© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Helduak pentsamendu formala du: abstraktuki eta logikoki pentsatzeko
gai da: Kontzeptuen bidez gogoan mundua ordezkatu, aukera guztiak
kontutan hartu eta aukera hoberena aukeratu. Haurrek ez dute oraindik
pentsatzeko era hori, ez daukate oraindik pentsamendu adimentsua.
Garapenean zehar eraikitzen doaz, azkenean pentsamendu form a l a
izango dena. Nerabezaroan heltzen da. Halere ez dute denek lortzen eta
lortzen dutenek ere, ez dute aplikatzen esparru guztietan.
I n f o rmazioa gorde, pertzibitu eta logikoki pentsatzeko tresna kognitiboa
dugu. Halere ez gara ord e n a d o reak. Mundu afektibo bat ere badugu, ani-
maliek bezala, eta horrek objetibotasun guztia kentzen digu. Gizakien
funtzio kognitiboak oso garatuak daude, baina oraindik bizitza afektiboa-
ren menpe funtzionatzen dute.
Aldi berean, funtzio kognitiboek eragina dute bizitza afektiboan. Zer per-
zibitzen dugun, zer esanahi ematen diogun gertatukoari, zer egozpen egi-
ten ditugun, halako emozioak esnatuko zaizkigu. Funtzionamendu
kognitiboak eragina du bizitza afektiboan.
3.2. Funtzionamendu kognitiboaren ezaugarriak
– Oroimenean informazioa gordetzen dugu, baina ez informazio objekti-
boa, norberak bizitakoa baizik. Oroimenean gordetzeko pertzibitua izan
behar du aurrena.
– Zentzuetatik jasotakoa ez da zuzenean gordetzen. Jasotako informazioa
biltzean, berreraikuntza egiten da. Hartu ez dena “asmatu” egiten dugu.
Berreraikuntza hori subjektibotasunetik egiten da: bizi izan duenagatik
eta egoera afektiboagatik eraginda. Horregatik bi pertsona ezberdinek ez
dute berdin oroitzen biok bizitakoa.
Bikote terapiatan oso arrunta da, gertakizun bat oso era ezberdinean kontatzea batak etabesteak. Harremanetan, elkarrekintza bat era ezberdinean gordetzen dute bi pert s o n e k .
FUNTZIONAMENDUKOGNITIVOA
BIZITZAAFEKTIBOA
47© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
G a i x o a rekin harremanean, ohartuko gara askotan ez dela berdina oroitzen aurre k osaioaz. Biok ez dugu arreta berdinean jarri, ez dugu berdin pertzibitu eta ez dugu berdingorde. Nola oroituko dugu biok berdina orduan?
– Gordetakoa berreskuratzen dugu, baina ez beti nahi dugunean eta nahi
genuena. Batzutan zerbait oroitu nahi dugu, baina ez dugu lort z e n .
Besteetan, ez dugu zerbait oroitu nahi eta ezin dugu burutik kendu.
Triste gaudenean oroitzapen tristeak etortzen zaizkigu gogora, eta alai
gaudenean oroitzapen alaiak. Zerbait nahi dugunean, nahi hori bete-
tzen dituen oroitzapenak datozkigu gogora. Horrelakoetan esaten zaio
jendeari: “nahi duzunaz oroitzen zara” “gose denak, ogiarekin amets
egiten du”.
Gaixoa triste egotea ez da arraroa. Triste gaudenean, oroitzapen tristeak datozkigu batezere gogora eta horiek gure egoera tristea mantentzen dute. Zaila izaten da gaixoa egoerah o rretatik ateratzea. Hoberena distrakzioa izaten da. Ekintza atsegin batean distraituaegoteak beste oroitzapen batzuk ekarri ditzake gogora. Okerrena izaten da gaixoak orduasko asperturik pasatzen dituela, bere gaixotasunean pentsatzen eta gauza triste eta bel-d u rg a rriak oroitzen. Osasun-profesionalentzat ez da erraza izaten harremana. Tr i s t ed a g o e n a rekin egoteko gogo gutxi edukitzen dugu. Tristura ere kutsatu egiten baita.Denbora asko dedikatu eta piska bat alaitzea lortzen badugu, hurrengo egunean lasaie d e rrean berriz ere triste aurkitu dezakegu. Frustrantea da. Agian, gaixoak triste ikustenohitzen joatea da bidea. Alde batetik oso normala da gaixoa triste egotea, gert a k i z u n atristetzeko modukoa izaten baita. Halere, gaixoak desahogatzeko beharra izaten du etaondo datorkio hori egitea. Gure funtziotako bat horixe da, gaixoari entzutea eta desaho-gatzen uztea, gaixoa eustea.
– Bi pertsona ezberdinek, ezberdin perzibitzen dute errealitate berd i n a ,
b e re ezagupenetik, bizi duenagatik, eta aurkitzen diren egoera afekti-
botik perzibitzen dutelako. Horregatik ez da arr a roa errealitate berd i n a
bi pertsonek era ezberdinean perzibitzea. Neurri batean horregatik oro i-
tzen dira era ezberdinean.
Osasun-profesionala eta gaixoa gertakizun berdina bizitzen egon daitezke, eta era ezber-dinean perzibituko dute bizitakoa. Osasun-pro f e s i o n a l a ren ahalegina izango da gaixoa-ren lekuan jarri eta bere ikuspegitik eta egoeratik gertatzen ari dena nola perz i b i t z e nduen ulertzea.
Diagnostiko denborak oso ezberdin perzibitzen dituzte gaixoek eta osasun-pro f e s i o n a l e k .Gaixoentzat itxarote denborak oso luzeak egiten dira eta osasun-profesionalentzat osolaburrak.
TRISTURA
OROITZAPENTRISTEAK
48© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Gaixotasunek desarauketak sortzen dituzte. Batzuk zeinuak dira, eta kan-
potik ikusi edo nolabait neur daitezke. Besteak ordea sintomak dira.
Sintomak perzibitutako gorputz sentsazioak besterik ez dira.
Gaixotasunak sortzen dituzten desarauketa batzuk ez dute gorputz sentsa-
ziorik ematen eta esplorazio eta analisien bitartez bakarrik ezagutu ditza-
kegu (zeinuak). Beste desarauketa batzuek ordea, gorputz sentsazioak
s o rtzen dituzte. Sentsazio horiek zentzuen bitartez jasotzen ditugu (ikus-
mena, entzumena, ukimena, oreka, usaimena eta dastamena).
Sentsaziotik sartzen den guztia bezala, pertzibitu egiten da. Baina bada-
kigu jakin, pertzepzioa ez dela objektiboa. Bakoitzak perzibitzen du bere
esperientziagatik (nortasuna eta bizipenak) eta dagoen egoera afektibotik
(emozio eta nahiak). Horregatik, nahiz eta sentsazio berdinak eduki, bi
p e rtsonek pertzepzio ezberdinak eduki ditzakete. Nahiz eta lesio bera
eduki, min ezberdina dute.
Ez dugu ahaztu behar, mina eta horrelako sintomak, pertzepzioak direla. Asko kostatzenzaigu ulertzea, batzuek duten lesio edo gaixotasunarekin nola sofri dezaketen hainbesteeta besteek hain gutxi. Asko kexatzen diren gaixoak, gogorrak egiten zaizkigu eta ezdugu ulertzen hainbeste sofrimendu.
– I n f o rmazio berria aurretik gordeta ditugun eskemetara egokitzen saia-
tzen gara (kognitiboki kontserbadoreak gara). Burua ezagutzen ditugun
eskemez beterik dugu. Berria ematen digutenean, daukagunera doitzen
saiatzen gara (asimilazioa). Ekonomikoa da, baina maiz huts egiten du.
Huts egitean eskema berria sartzen dugu (egokitzapena). Paiget-ek giza
adimena bi mekanismo horietan oinarritu zuen: asimilazioa eta egoki-
tzapena. Estereotipo sozialen mantenimendua horrela azaltzen da: per-
tzepzioa kontserbadorea da eta ezezaguna den zerbait agert z e a n ,
g o rdetako eskemaz perzibitzen dugu.
DISFUNTZIOAK
Nortasuna
ZEINUAK
NahiaEgoera afektiboa
P E RT Z E P T Z I O A( S I N TO M A )
SENSAZIOA
zentzuak
49© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Bai osasun-profesionalok eta bai gaixoek, gaixotasunari etiketa jart z e k o
b e h a rra dugu. Gaixotasun zailenak diagnostikatzen zailak egiten zaizkigu-
nak dira. Horrelakoetan gaizki maneiatzen gara denak.
Giza errealitate bat gutxi ezagutzen dugunean, estereotipo gutxi batzuekin
moldatzen gara. Gero, errealitate hori gehiago ezagutzen dugun heinean,
benetako ezagutza garatzen da, eta estereotipoa baztertu egiten dugu.
P e rtzepzio sozialaz hitz egitean, ikusiko dugu prozesu hau ere kon-
tserbadorea dela. Dakigunetik abiatuz, ezezaguna perzibitzen dugu. Gutxi
ezagutzen dugunari, estereotipoak ezartzen dizkiogu.
Osasun-profesionalok argi ibili behar dugu prozesu horiekin.
– Abstraktuki eta logikoki pentsatzeko gaitasunak egiten du ezberd i n a
gizona, adimentsu egiten du. Mundua gogoan ordezkatu eta iragarpenak
egiten uzten digu. Horrek asko lasaitzen gaitu. Egunerokoan, iragarpenak
egiten ditugu, kausa-egozpenak, intentzionalitate egozpenak. Pro z e s u
horietan objektibotasun guztia galtzen dugu eta egozpen intere s a t u a k
egiten ditugu.
Ez da arr a roa gaixoengan gaixotasunaz pentsamendu magikoa edukitzea. Gaixotasunagauza magikoengatik etorri zaiola pentsatzen du eta magiaz itzuliko zaiola pentsatzendu. Gaixoek ez dute gaixotasunaz ezer ikasi, beraz bere ezagutza oso mugatua da.O s a s u n a ren gainean pentsamendu logikoa eduki dezaten eskatzea askotxo da. Azalpenakematen saiatuko gara, ahalik eta era errazenean. Halere, askotan ez digute ondo uler-tuko. Gure gusturako gehiegitan, gauza berdinak errepikatzen ikusiko dugu gure buru aeta horrek pazientzia handia eskatzen du.
3.3. PERTZEPZIO SOZIALA
Gauzak perzibitzen ditugun bezalaxe, pertsona eta egoera sozialak perz i-
bitzen ditugu. Eta nola ez, gure burua eta gure harremanak ere perz i b i t z e n
ditugu.
Besteak pertzibitzerakoan ezberdintasun bat egin behar dugu ezagutzen
ditugunen artean, eta ezagutzen ez ditugunen artean.
Bestea ezagutzen ez badugu, lehenengo inpresioa erabakigarria da. Lehen
esan bezala, oroimenean gordetako eskemak ezartzen dizkiogu.
N o rt a s u n a ren teoria inplizitoak erabiltzen ditugu, estereotipo sozialak
b a rne. Nort a s u n a ren teoria inplizito horiek, oso teoria sinpleak dira, ingu-
rune sozialean ikasitakoak, eta gure ingurune sozialeko kideekin konpar-
tituak. Esan bezala oso arruntak dira eta arrasgo gutxi batzuekin pertsona
nolakoa den esaten digute:
Zupiria, X. Sensopercepción.Tazón P. Eta lag. Cienciaspsicosociales. Masson, Barcelona 1996. 6. Kap.: 77-94.
50© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
“Eder guztiak txoroak dira”
“Perukoak oso azalekoak dira”
“Borrokak oso radikalak dira”
“Mutilek beti berdina pentsatzen dute”
“Ijitoak lapurrak dira”.
Lehenengo harremanetan, batez ere deigarritasun pertzeptuala duten
ezaugarriek jasotzen dute arreta. Pertzeptualki deigarri dira:
– Normatik at dauden ezaugarriak.
– Hunkitzen gaituztenak.
– Gure igurikapenekin bat datozenak.
E z a u g a rri horietan oinarrituz, nort a s u n a ren teoria inplizitoak ezart z e n
ditugu, estereotipo sozialak barne.
Psikologia sozialean “oinarrizko egozte akatsa” deitzen zaio, besteen joka-
bidea bere nortasunari egozteko joerari. “Hori egin du horrelakoa delako”.
Z e rgatik egin duen jakiteko beharra dugu, eta erantzun sinple eta lasaiga-
rriena hori da. “Horrelakoa bada, badakit zer egin hurrengoan”. Halere, ez
dugu kontutan hartzen, jokabidea, nortasunaz gain, beste faktore e n
menpe dagoela. Adibidez, inguruneko faktoreak. Norberaren egozpenak
egiterakoan ordea, inguruneari egozten diogu jokabidearen zergati handia.
Lehenengo inpresio horrek ez luke garrantzi handirik ez balitz izango
denboran mantentzeko joera duela. Egia da, pertsonekin bizi gare n e a n ,
lehenengo inpresio horiek lekua uzten dutela askoz ere aberatsagoak eta
konplexuagoak diren ezagutzeri. Ezagutzen dugun neurrian, pert s o n a
horretaz informazio gehiago dugu.
H a l e re, harremana noizbehinka mantentzen badugu, lehenengo inpre-
sioak irauteko joera du. Horrela gertatzen da:
– Nire arreta jaso duten ezaugarrietan oinarrituz, nortasunaren teo-
ria inplizitoa ezartzen diot eta pertsona horren lehenengo inpre-
sioa egiten dut.
– Hurrengo bileretan, nire teoria baieztatzen duten datuak bilatzen
ditut, baieztatzen ez duten datuak baztertuz. Horrela, nire teoria
baieztatu egiten da (autobetetako iragarpenaren fenomenoa).
B a d i rudi, guretzat garrantzitsuagoa dela gure ikuspuntua manten-
tzea, eta pentsatzen dugunaren koherentzia mantentzea, egia eza-
gutzea baino. Hori gertatzen da batez ere ezagutza sozialaz ari
garenean.
51© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
E s t e reotipo sozialek erre a l i t a t e a ren ezagutza mugatua eta pobrea dute.
Oso arruntak diren fenomenoei esker sortzen dira:
– Deigarritasun pertzeptuala.
– Ilusiozko korrelazioa.
Egoera zehatz batean, tiro baten soinua entzuten badugu eta ijito bat
k o rrika ikusten badugu, seguruenik tiroa berak bota duela pentsatuko
dugu. Bi estimuluek arreta deitu digute (tiroak eta ijitoak korrika) eta
h a rremana dutela pentsatzeko joera dugu (ilusiozko korre l a z i o a ) .
G e rtakizun sozial txarren errua ezberdinak diren gutxiengoei botatzeko
joera dugu.
Estereotipo sozialen beste funtzio bat horixe da: errua besteengan jartzea.
H o rregatik gutxiengo taldeak, errua ordaintzen dute “txibo espiatorioa”
bihurtuz.
K a rnabaletan, txibo espiatorioa egoten da. Harri, gertatutako erru guztia
botatzen zaio eta gero erre egiten da (Adb lantzeko karnabaletan).
O s a s u n - p ro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren arteko harremanean, oso garr a n-
tzitsua da pertzepzio sozialaren fenomenoak argi edukitzea.
Alde batetik, lehenengo inpre s i o a ren garrantziaz jabeturik, oso garr a n-
tzitsua da osasun-profesionalak ematen duen itxura. Gaixoek jeneralean,
psikologia sozialaz gutxi dakite. Gure lehenengo inpresioa txarra bada,
gaizki hasten da harremana. Horregatik osasun-profesio guztietan itxura
gordetzen da: garbia izan, gaixoa edukazioz tratatu etab...
52© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Bestetik, kontuz ibili behar dugu guk, gaixoak perzibitzen ditugun erare k i n .
E s t e reotipo sozialen eragina ezagutuz, kontuz eduki behar dugu horiekin.
Gaixoa estere o t i p o a ren bitartez ez ikusteko ahaleginak egin behar ditugu.
E s t e reotipo sozialak berak baino garrantzitsuagoak dira, osasun-munduan
erabiltzen diren beste estereotipo batzuk: “beti kexu den gaixoa” “gaixo
zaila” “hipokondriakoa” “pisua den gaixoa”... Horrelakoak kontsultan
edo plantan bertan sortzen dira. Osasun-profesionalek sortu eta manten-
tzen dituzte, eta gaixoari kalte asko egiten diote.
3.4. Kausa-egozpenak
Kausa egozpena, kausa zein den egoztea da, zerbait gauza zehatz batenga-
tik izan dela pentsatzea. Gizakientzat oso garrantzitsua da gert a k i z u n e n
z e rgatia ezagutzea. Horrek kontrol-ilusioa sortzen dio eta lasaitu egiten
du. Zergatik gertatzen den zerbait badakit, prebeni dezaket, ekidin edo
gutxienez baretu.
Gizon arruntak, zientzialari sozial gisa jokatzen du. Egunero galderak egi-
ten dizkio bere buruari eta gertakizunei kausa egozten die. Halere, “egu-
neroko bizitzaren zientzialari” gisa, soslai asko egiten dugu:
– G e rtakizun guztiak ez ditugu aztertzen. Deigarrienak edo gure iguri-
kapenetara gehien egokitzen direnetaz arduratzen gara gehienbat.
– Motibazio garrantzitsuena ez da beti egia ezagutzea. Maiz
garrantzitsuagoa da, gertakizunak eskema eta igurikapen zaharrak
mantentzea.
– Talldekide bezala, besteekin elkarrekin sortu eta mantendutako
ezagutza bat konpartitzen dugu. Taldekide sentitzearren, maiz,
b e rtan dauden egozpenak onartzen ditugu, egiazkoak diren edo ez
aztertu gabe.
Beste gauza batzuen artean egozpenak egiten ditugu osasun eta gaixota-
sunetaz eta besteen jokabideaz.
Gaixoek beren gaixotasunaz egiten dituzten egozpenak oso ezberd i n a k
dira, batzuek benetan bitxiak. Maiz, burutazio oker batzuk ezingo diz-
kiegu burutik kendu. Kausa egozpen horiek eragin handia dute gaixoak
h a rtuko duen jarreran, eta maiz zaila izango da gaixoaren jarrera aldatzea.
Zupiria, X. Pensamiento einteligencia. Tazón P. Eta lag.Ciencias psicosociales. Masson,Barcelona 1996. 8. ikasgaia:115-130.
53© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Gaixo batzuek gaixotasuna Jainkoaren nahia izan dela pentsatzen dute.
Horrelako egozpenak ardura guztia kentzen dio gaixoari, eta berak senda-
tzeko ezer ezin duela egin pentsa dezake. Horrelakoetan, gaixoari jokabide
aktiboa hartu arazten saiatuko gara eta harremanean eragina izan dezake
horrek.
Gaixoak bere uste eta erritoak izan ditzake eta osasun-profesionalok erre s-
petatu egin behar ditugu, non ez diren kaltegarriak.
Beste egozpen kausalen artean, gizakiok egozpen kausal sozialak egiten
ditugu. Norbaitek zerbait egin duenean, zergatik egin duen egozteko joera
dugu. Egozte horretan egiten dugun akats nabarmenena lehen “oina-
rrizko egozte akatsa” bezala deitu duguna da. “Hori egin badu, horre l a k o a
da”. Akatsa da, jokabide bat egiterakoan, nortasunaz gain beste faktore
batzuek daudelako jokoan.
Gizabanako baten jokabidearen egozpena egiterakoan badirudi gehien
axola zaiguna intentzionalitatea egoztea dela.
Heider kontutan hartuta, pertsona batek jokabide bat egiterakoan inten-
tzionalitatea egozteko, kontutan hartu beharko genuke:
– Jokabidea egiteko gai den.
– Jokabidea gauzatzeko motibazioa zuen.
– Jokabide hori gauzatzeko egon den zailtasuna.
– Jokabide hori gauzatzeko izan duen aukera.
Jokabidea zaila bada, egiteko gaitasuna badu, motibazioa badu eta aukera
izan badu, esan genezake intentzionalitatea egon dela. Joves eta Davisek
erasten dute, intentzionalitatea egozteko beharrezkoa dela, jokabideak
ondorio bakarra edukitzea eta aktoreak jakitea, jokabide horrek ondorio
hori duela.
H a l e re, egunerokoan, ez dugu kontutan hartzen jokabidearen zailtasuna
eta egiteko aukera eta balio gehiegi ematen diogu aktorearen gaitasun eta
motibazioari.
O s a s u n - p rofesionalen kasuan, gaixo gutxik pentsatzen dute osasun-pro f e-
sionalak ez duela bere ekintzaren ondorioa ezagutzen. Gaixoa emaitzekin
pozik ez dagoenean, ugariena da osasun-pro f e s i o n a l a ren ezjakintasunari
(“ez daki” “txarra da”) edo interes faltari (“ez dit kasurik egiten” “beste
gauza batzuetan dago” “lanpetuegia dago”) egoztea.
54© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Nahiz eta gaixoaren frustrazioa bere igurikapenak ez betetzeagatik izan,
o s a s u n - p rofesionalari egoztea ez da arr a roa. Horrek haserre eta agre s i b i-
tate handia sartzen du harremanean. Osasun-pro f e s i o n a l a ren eta gaixoa-
ren arteko harre m a n a ren momentu zailak izaten dira. Gaixoen fru s t r a z i o a
toleratzen ikastea ondo etorriko litzaiguke osasun-profesionaloi. Horrek ez
du esan nahi gaixoaren frustrazioa ukatzea. Esan nahi du bere haserre a z
jabetu, bere frustrazioagatik dela konturatu, bere egoera ulertzen saiatu,
eta bere frustrazioa eramaten lagundu. Ez da erraza. Maiz, gu ere ez gara
oso ondo aurkituko eta falta zaiguna horixe da. Ez da arraroa guk kontra-
erasotzea. Gerta daiteke. Zer egingo diogu ba? Ea hurrengoan ez zaigun
gertatzen!
G a i x o a ren arazoa ez bada konpontzen gutxitan ulertuko du osasun-pro f e-
sionalak bere mugak dituela, arazoa zaila dela, ahal den guztia egiten dela,
edo ez duela irtenbiderik.
Gizakiok egunero egiten ditugu egozpenak, jokabidea azal dezaketen fak-
t o reak kontutan eduki gabe, oso sinpleak diren eskema kausaletan oina-
rrituz. Adibidez, pentsatzen dugu arrakasta ahalegin eta gaitasunare n
menpe dagoela. Horrela zenbat eta gaitasun gutxiago ahalegin gehiago eta
zenbat eta gaitasun gehiago, ahalegin gutxiago. Gaixoak pentsatuko du,
osasun-profesionalak ez dakiela edo ez dela saiatzen.
H a l e re, okerrena da osasun-profesionalok ere eskema berdina erabiltzen
dugula gaixoarekiko. Gaixoak ez badu tratamendua jarraitzen da: ez
dakielako edo ez delako ahalegintzen. Guk azaldu diogunez zer egin behar
den, gehienetan ez da saiatzen.
Kausa egozpenen ondorio garrantzitsuena da, emozioak sortu eta man-
tendu egiten dituela, eta horiek eragina dutela harremanean.
We i n e rrek ikusi zuen, sortutako emozioak egozpenaren ondorio dire l a ,
eta egozpenak kontutan hartzen duela:
habilidadea
ahalegina
55© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
– Ondorioa ona edo txarra izan den.
– Kausa kontrolagarria iruditu zaigun edo ez.
Ondorio onekoa bada eta nire kontrolpean dauden gauzei egozten badiot,
arro sentituko naiz.
Ondorio onekoa bada eta besteen kontrolpean dauden gauzei egozten
badiot, eskerrona sortuko zait. Nire sendaketa osasun-profesionalen ekin-
tzei egozten badut beraiekiko eskerrona sentituko dut.
Ondorio txarrekoa da eta nire kontrolpean zeuden gauzei egozten diot.
O rduan errua sortzen da. Gaixo askorengan errua sentimendua nabaria da.
B e re gaixotasunaren errudun sentitzen dira. Osasun-profesional asko ere
e rrudun sentitzen dira. Gauzak behar bezala ez baditu egin, errudun sentitu
daiteke. Erruak duen alde okerrena da, nahigabe asko sortzen duela eta ber-
tatik ateratzeko aukera gutxi uzten duela. Erruak inmobilizatu egiten gaitu.
Zerbait gaizki beti atera daiteke. Zer egingo diogu ba? horrelakoak gara!
Ondorio txarrekoa da eta besteen kontrolpean dagoela iruditzen zait.
O rduan haserrea sortzen da. Gaixoak pentsa dezake osasun-pro f e s i o n a l e n
esku zegoela bere arazoa konpontzea eta ez dutela konpondu. Orduan osa-
s u n - p rofesionalekiko haserrea sortzen da. Alderantziz ere gertatu ohi da:
gaixoak egin zezakeen eta ez du egin eta horregatik dago gaixo oraindik.
O s a s u n - p rofesionalen eta gaixoen arteko harremanean momentu zailenak
d i r a .
56© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
4. Bizitza afektiboak eragina du gure harremanetan
4.1. Nahiak erabateko eragina du pertsonen
arteko harremanetan
Gizakia animali arrazionala da. Adimena du. Funtzio kognitiboak oso
garatuak daude. Oroimena du, perzibitzen du eta garrantzitsuena, pentsa-
tzen du eta arrazonatzen du. Halere, nahiz eta gaitasun horiek eduki, huts
egiten du. Zergatik egiten du huts gizakiak?
Gizakiak bizitza afektiboa du, emozio eta nahiak ditu. Bizitza afektiboak
erabateko eragina du funtzionamendu kognitiboan eta jokabide osoan.
Hain da horrela, gure jokabide gehienak gure nahi eta emozioek bidera-
tuak daudela.
Motibazioa zerbait egitera bultzatzen gaituen indarra da. Gizonaren moti-
bazio garrantzitsuena plazerra lortzea da (gizona hedonista da).
Bi motibazio sailkapen erabiliko ditugu:
– Motibazioa azaltzen duten ereduak:
– Eredu homeostatikoa.
– Eredu inzentibatzailea.
– Motibazio motak:
– Lehenengo mailakoa.
– Bigarren mailakoa.
E redu homeostatikoak dio, motibazioaren atzean beti beharra dagoela.
D e s o reka fisiologikoak beharra sortzen duela eta horrek motibazioa pizten
duela, beharra betetzera beharrezkoak diren jokabideak martxan jarr i k o
dituena.
57© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Horrek azaltzen du adibidez, gose dugunean, jateko motibazioa, edo ega-
rria dugunean ura edateko motibazioa. Halere, gure jokabideen atzean
askotan ez dago beharra. Bestela, zergatik jaten dugu goxoki bat goserik
eduki gabe? Zergatik edaten dugu alkohola egarririk gabe?
Hori eredu inzentibatzaileak azaltzen du. Jokabide batzuk atseginak dira
eta horregatik, berriz egiteko motibazioa dugu, atsegina lortzeko bakarr i k .
Lehenengo mailako motibazioak dira, zerbait egitera bultzatzen gaituzte-
nak, berez atseginak direlako. Gustuko zerbait jateko ia beti gaude pre s t .
Jatea berez atsegina delako.
H a l e re, maiz, berez atseginak ez diren jokabideak egiten ditugu, gero r a
ondorio atseginak ekarriko dizkigulako. Ekintza ez da berehalakoan sari-
tua, luzera baizik. Adibidea izan daiteke, osasun-profesio bat ikastea.
Edozein karrera ikastea ez da berez atsegina. Izan ere, ahalegin eta sakrifi-
zio garrantzitsuak eskatzen baititu.
M o t i b a z i o a ren atzean beti aurkituko dugu nahia. Nahia da gure jokabi-
deak bideratzen dituen emozioa, gure ekintzen motorra.
Nahiak, emozio guztiak bezala, eragina du gure funtzionamendu kogniti-
boan. Objektibotasuna eta arrazionaltasuna kentzen dizkio.
– Nahiak eragina du oroimenean. Oroimenetik gogoratzen ditugu
gure nahiarekin bat datozen oroitzapenak. Bada esaera bat esaten
duena: “nahi duzunaz gogoratzen zara”.
– Nahiak eragina du gure pertzepzioan. Pertzibitzerakoan, gure
n a h i a ren eragina nabaria da. Ez zaizu inoiz gertatu, kaletik joan
eta asko gustatzen zaizun pertsona hori edonon ikusten duzula?
Inguratu eta bera ez dela konturatzea?
Bada esaera bat ere hori adierazteko: “Nahi duzuna ikusten duzu”
“Nahi duzuna entzuten duzu” “Nahi duzuna ulertzen duzu”.
– Nahiak eragina du pentsamenduan. Gure erabaki asko, eta egoz-
pen asko, nahien eraginaz objektibo eta arrazional izateari uzten
diote. “Ez duzu ikusi nahi ez zaituela maite” “Nahian pentsatzen
erabaki duzu, ez zara arrazionala izan”.
Bat bateko pentsamenduan agertzen diren pentsamenduak, zerikusi han-
dia dute egoera afektiboarekin. Psikoanalisiak ideia askeen teknika erabil-
tzen du terapian. Burura datozkigun pentsamendu guztiak esatera
gonbidatzen zaio gaixoari. Hau da, bat-bateko pentsamendua agert z e k o
eskatzen zaio.
58© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Bat bateko pentsamendua oroimenetik datorrenaz elikatzen da.
O roimenetik dator, gure egoera afektiboarekin bat datozen oroitzapen eta
i rudiak. Beste gauza batzuen artean, bat bateko pentsamenduan aurkitzen
ditugu beldurrak eta igurikapenak.
B e l d u rrak eta igurikapenak, bat-bateko pentsamenduan nahiak duen
espresioa dira. Igurikapena da nahia beteko denaren itxaropena. Beldurra
da, nahia ez betetzearen kezka. Beraz, bat bateko pentsamenduan gure
nahien antzezpen bat ikusi dezakegu. Nahi dugun horretan pentsatzen
dugu (“gose denak, ogiarekin amets egiten du”). Adibidez, onartuko nau-
tenaren igurikapena badut, onartua izateko nahia dudalako da. Onartuko
ez nauten beldur banaiz, onartua izateko nahia dudalako da.
Ikasketa batzuk egitea erabakitzerakoan, aurrean bide luze eta gogorr a
daukagu. Halere, ezagutzen ez dugun zerbait egiteko nahia dugu. Nondik
ateratzen da indarra? Zalantzarik gabe, bigarren mailako motibazioa da
(ikasle gutxik gozatzen dute ikastearekin). Nola liteke ezagutzen ez dugun
zerbait nahi izatea? Imajinatu egiten dugu. Imajinatzen dugu, gure ustez
lanbide horrek emango diguna, lanbide horretaz igurikapenak ditugu.
Igurikapenak asko nahi dugun zerbait adierazten dute, bai ez dugulako
edo bai asko nahi dugulako.
Zer espero dugun lortzea karrera batekin, guk geuk dakigun zerbait da.
Z e rgatik aukeratu dut karrera hau? Zer nahi dut? Zer bilatzen dut? Nola
imajinatzen dut izango dela lana?
G u re igurikapenak legitimoak dira. Nahiak izateko eskubide osoa dugu.
H a l e re, nahi horiek ezagutzea komeni zaigu. Zer espero dut pro f e s i o
horretatik? zer espero dut jasotzea? espero dezaket hori?
Demagun pertsona batek erizaintza ikasi nahi duela besteei laguntzeko.
Egin beharreko galderak dira:
NAHIA
IGURIKAPENA BELDURRA
59© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
– Zergatik lagundu nahi die besteei?
– Zergatik aukeratzen du lanbide bezala besteei laguntzea?
– Zer nahi ezkutatzen da atzean?
– Zer ondorio on dakar batentzat besteei laguntzeak?
H a rreman guztietan, bestearengandik zerbait espero dugu. Bestela harre-
man izan beharrean, eman-emana izango litzateke, edo hartu-hartu. Egia
da, maiz, bestearengandik zer nahi dugun geuk ere ez dakigula.
G a rrantzitsua da zer nahi dugun jakitea, bestela maiz aurkitu dezakegu
gure burua, nahi duguna ematen ez diguten leku batean, eskatzen.
Demagun besteek gu kontutan hartzea bilatzen dugula harremanetan. Harremana egitenbadugu bere buruan bakarrik pentsatzen duen “narzizista” batekin, ez dugu nahigenuena lortuko.
Demagun besteek gu zaindu eta mimatzea bilatzen dugula harreman batean. Oso men-pekoa den batekin harremana egiten badugu, berak gu zaindu beharrean, guk bera zain-tzen bukatu dezakegu.
H a rreman bat hastean bakoitza bere nahiekin doa, batzuk agerikoak eta
besteak ezezagunak. Horregatik, harremanak hasten direnean igurikape-
nak eta beldurrak ditugu. Igurikapenak nahia beteko direnekoak dira eta
beldurrak beteko ez direnekoak.
H a rremanak aurrera doazen neurrian, igurikapenak ez badira betetzen eta
b e l d u rrak bai, harremana pikutara joan daiteke. Horixe izaten da harre-
manen haustearen lehenengo arrazoia. Harremana eraikitzean, nahiak ez
dira esplizitoak izaten. Horregatik, harremana aurrera doan neurrian, igu-
rikapenak ez badira betetzean hautsi egin daiteke. Bestela, esplizitoak ez
ziren nahi haiek, harremanean bertan negoziatzen dira.
Igurikapenak ez betetzeak frustrazioa dakar. Fru s t r a z i o a ren ondorio nor-
mala, tristura da. Halere, harremanetan, maiz, tristurara pasa beharre a n ,
h a s e rrean korapilatzen gara. Gure igurikapenak ez betetzearen errua bes-
teari botatzen dizkiogu: “aldatu egin da” “gaizki portatu da”... Horre l a-
koetan haserretzen gara, galdu dugula ez dugulako onartzen eta gurpil
z o ro batean sartzen gara: fru s t r a z i o a - h a s e rre a - f rustrazioa. Azkenean,
galera ez onartzeagatik eta triste ez egoteagatik leher eginda bukatzen
dugu, deprimiturik.
60© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Igurikapenak betetzen ez direnean, bestea ez da konturatzen. Hori horre l a
da, igurikapenak ezkutuan ematen direlako eta ez delako esplizitoki negozia-
tzen. Etengabe negoziazio inplizitoa dago harremanean. Akordioan buka-
tzen badu, harremanak aurrera egiten du. Akordiorik ez badago, harre m a n a
hautsi egiten da. Negoziazio hori, ez-ahozko komunikazioaren bitart e z
ematen da.
H a rreman guztietan bezala, osasun-pro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren art e k o
h a rremanean, nahiak daude atzean. Gaixoak bere nahiak ditu, igurikapen
eta beldurren bitartez adierazten direnak. Osasun-profesionalok ere
nahiak ditugu, beldur eta igurikapenez adierazten direnak.
Gaixoaren nahien berri jakin dezakegu, bere beldur eta igurikapenen gai -
nean informazioa jasoaz.
G u re nahien berri berdin jakin dezakegu, gure igurikapen eta beldurre n
gainean informazioa edukita.
H a rreman guztietan bezala, igurikapenak ez betetzeak kalte egin diezaioke
h a rremanari. Gaixoaren igurikapenak ez badira betetzen triste egon dai-
teke edo haserre.
G u re igurikapenak betetzen ez badira, berdina gertatuko zaigu: triste edo
h a s e rre jarriko gara. Halere, guk ezingo dugu gure haserrea gaixoari paga
arazi.
Oso garrantzitsua da osasun-profesionalentzat gure nahiak ezagutzea,
batez ere ezkutuak, kontzienteak ez direnak. Hor daude eta eragina dute
g u re oroimenean, pertzepzioan, pentsamenduan eta nola ez, gure harre-
manetan.
FRUSTRAZIOA TRISTURA
DEPRESIOAHASERREAHASERREADEPRESIOA
61© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
4.2. Egoera afektiboak eragina du harremanetan
Esan dugu, egoera afektiboak eragina duela gure oroimen, pertzepzio eta
pentsamenduan. Nola ez, eragina du ere gure harremanetan.
Gaixoak frustrazioa jasaten dute gaixotasunarekin. Normalena triste edo
h a s e rre egotea izango da. Gaixo gutxi aurkituko ditugu lasai, edo re s i g n a-
turik. Gehienak egongo dira, triste, haserre, deprimituak edo eta kezkatuak.
O s a s u n - p rofesionalari hori tokatzen zaio. Arrantzaleari itsasoan egotea
tokatzen zaion bezala, mekanikoari koipe artean ibiltzea tokatzen zaion
bezala, eta nekazariari lur artean ibiltzea tokatzen zaion bezala. Osasun-
p rofesionalari, sofritzen duen jendearekin egotea tokatzen zaio. Hori oso
argi eduki behar dugu, beharrean aurkitzen diren pertsonak baitira. Gure
p rofesioan batez ere ematea eta eustea tokatuko zaigu, gaixoekin behin-
tzat eta ezin dugu ezer espero horren truk, soldata ez bada.
Sofritzen duen jendearekin egoteak mella egingo digu eta harre m a n
horiek nahigabeaz kutsaturik egongo dira. Afektiboki inpermeableak ez
g a renez, guk ere sofritu egingo dugu, triste jarriko gara, haserretu egingo
gara eta kezkatu egingo gara.
62© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
5. Pertsonen arteko harremanen sailkapena
Atal honetan, harremanen sailkapen bat egin nahi dugu, osasun-pro f e s i o-
nalaren eta gaixoaren harremana piska bat kokatzeko asmoarekin.
5.1. Harreman intimoak/azalekoak
Orokorrean harremanak izan daitezke:
– Intimoak.
– Azalekoak.
O s a s u n - p ro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren arteko harremana erdiko zerbait
izango litzateke. Ez da azalekoa, intimitatean sartzen delako. Halere, ez da
intimoa, harreman intimoan behar afektiboak betetzen direlako, eta gai-
x o a ren eta osasun-pro f e s i o n a l a ren arteko harremanean behar afektiboak
ez dira bete behar.
Maiz, giro intimo horrek nahastu egin gaitzake, bai gaixoa eta bai gu,
batez ere behar afektiboak beterik ez baditugu. (“gose denak, ogiare k i n
amets egiten baitu”).
Azaleko harremana
Osasun-profesional/gaixoa
Harreman intimoa
63© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
5.2. Harreman pertsonala/soziala
Psikologia sozialaren ikuspegitik, Tajfelek dio hiru identitate mota ditu-
gula denek:
– Identitate pertsonala.
– Identitate soziala.
– Identitate humanoa.
Identitate pertsonala norberak duena da. Identitate soziala, taldeak ema-
ten digun identitatea da. Harreman ezberdinetan, identitate ezberd i n a k
hartzen du lehentasuna.
H a rreman sozialetan, identitate sozialak hartzen du lehentasuna. Bes-
t e a ren despertsonalizazioa ematen da, eta estereotipoek funtzionatzen
dute. Ez dugu ezagutzen, eta bere taldeari egozten dizkiogun ezaugarr i a k
jakintzat ematen ditugu pertsona horrengan ere.
H a rreman pertsonalean, identitate pertsonalak hartzen du lehentasuna.
Bestea pertsona bakarra eta errepika ezina bezala hartzen dut, bere ezau-
g a rriekin. Erakarpen pertsonalak funtzionatzen du: bestea erakarg a rr i a
egiten zait denarengatik ez daukanarengatik
O s a s u n - p rofesionalen eta gaixoen artean eraikitzen den harreman horre k ,
maiz, harreman sozialaren itxura hartzen du. Gaixoek talde bat osatzen
dute eta osasun-profesionalek bestea, eta harremana estereotipatua dago.
Gaixo guztiak berdin tratatzen dira. Erakarpen sozialak funtzionatzen du.
Bestea erakarg a rria egiten zait ez denarengatik, kide den taldeare n g a t i k
baizik.
E redu ezberdinek azpimarratzen dute, gaixoa bakarra eta erre p i k a e z i n a
dela. Proposatzen den harremana, pertsonala da.
Z e rgatik dago zabalduagoa harreman soziala, harreman pertsonala baino?
Agian beldurrak eraginda? Defentsak ote?
Harreman soziala
Harreman pertsonala
Osasun-profesional/gaixo
Tajfel, H. Grupos humanos ycategorías sociales: estudios depsicología social.Herder. Barcelona 1984.
64© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
5.3. Maitasunezko harremana
S t e r b e rg eta laguntzaileek maitasun harremanaz (bikotean) hitz egitean
hiru elementuz osatzen dela diote.
– Pasioa
– Konpromezua
– Intimitatea.
Horrela begiraturik, badirudi, osasun-profesional harremanak konprome-
zua bakarrik duela.
H i ru osagai horien konbinaketa eginaz bikote-harreman ezberdinak defi-
nitzen ditu:
– Adiskidetasuna: batez ere intimitatea dauka.
– Pasiozko harremana: batez ere pasioa osagaia dauka.
– Harreman formala: batez ere konpromezua.
– Harreman romantikoa: pasioa+intimitatea
– Atxikimendua: intimitatea+konpromezua.
– Harreman fatuoa: pasioa+konpromezua.
– Maitasun osoa: konpromezua+intimitatea+pasioa.
O s a s u n - p ro f e s i o n a l a ren eta gaixoaren harremana, harreman formala eta
atxikimenduaren tartean egongo litzateke.
pasioaPASIOZKO MAITASUNA
MAITASUN OSOA
HARREMAN FORMALAkonpromezua
ADISKIDETASUNAintimitateaAT X I K I M E N D U A
Sternberg, R.; Barnes, M.El triángulo del amor. Paidós, Barcelona 1989.
65© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
6. Harreman estiloak
P e rtsonen arteko harreman estilo ezberdinak definitzen dira, nolabait
bakoitzak harremanak egiteko duen joera azaltzeko. Hemen azalduko
ditugu prototipoak.
H a rreman estilo batzuk besteak baino osasungarriagoak dira. Hobere n a
estilo asertiboa da. Osasun-profesioetan asertiboa izatea ez da hobea baka-
rrik, komenigarria ere bada.
Ikusiko ditugun harreman estiloak dira:
– Estilo agresiboa.
– Estilo manipulatzailea.
– Estilo pasiboa.
– Estilo asertiboa.
Sailkapen hori egiteko kontutan hartuko ditugu:
– Norberaren eskubideak defendatzen dituen.
– Sentimenduak eta pentsamenduak argi azaltzen dituen.
– Bestearen eskubideak errespetatzen dituen.
– Besteen sentimendu eta pentsamenduak onartzen dituen.
– Ezadostasunak adierazten dituen.
– Ez ulertzean azalpenak eskatzen dituen.
– Ezetz esaten badakien.
Alde batean daude desadostasuna adierazten dakitenak eta ezetz esaten
dakitenak, eta bestean ez dakitenak.
Desadostasuna adierazten dakite eta ezetz esaten dakite agresiboek eta
asertiboek.
Ezberdintasuna da, asertiboek ezetz esan aurretik, bere iritzia azaldu, bes-
teen iritzia entzun, zalantzak argitzeko eskatu eta eztabaidatu egiten
66© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
duela. Besteen iritzia kontutan hartzen du eta besteen iritzi eta sentimen-
duei errespetua agertzen die.
Agresiboak ordea ez du ondo azaltzen, besteen iritzia ez du kontutan har-
tzen (maiz entzun ere ez du egiten), mehatxatu, beldurtu, akusatu, pre s i o-
natu eta pertsonalki eraso egiten du. Besteen iritzia ez du kontutan
h a rtzen eta besteen iritzi eta sentimenduak ez ditu errespetatzen. Maiz,
besteen izenean eta baimenik gabe erabakiak hartzen ditu.
Bai batzuek eta bai besteek, beraien gustu eta lehentasunak argi agert z e n
dituzte.
Beste taldean dauzkagu, ezetz esaten ez dakitenak, desadostasuna agert z e n
ez dakitenak, eta beraien sentimenduak, pentsamenduak eta lehentasu-
nak argi azaltzen ez dituztenak.
Pasiboak itxuran besteen ikuspuntua onartzen du, bere buruari balioa
kentzeko joera du, sumisio eta autoerru espresio asko erabiltzen ditu.
Nahiz eta ados ez egon, adostasuna adierazten du aurre ez egitearre n .
G e ro haserrea eta harrenkura pilatzen ditu, eta lekuz kanpo eta garaiz
kanpo asko kexatzen da.
Manipulatzailearen ezaugarria anbiguitatea da. Ez daki ezetz esatez eta ez
du ezadostasuna adierazten, era argian behintzat. Zerbait igartzen zaio
h a l e re. Helburuak lort z e a rren benetako pentsamendu eta sentimenduak
m o z o rrotu egiten ditu. Gaian sartu aurretik dibagatu egiten du. Adulazio
eta gorapenak erabiltzen ditu. Maiz kontraesanak ditu. Asko eta maiz hitz
egiten du, eta besteak nahastu eta nahi duen bidetik eramaten ditu.
G e z u rrezko entzulea da, entzungo balu bezala egiten du, baina besteei
eten gabe mozten die eta besteen parte hartzea ekiditen du.
Gaixoak era guztietakoak etorriko zaizkigu. Batzuekin hobeto moldatuko
gara besteekin baino. Okerren moldatzen garenekin, gehien ikasiko dugu.
O s a s u n - p rofesional gisa, zalantzarik gabe, estilo asertiboa komeni zaigu.
Edozein estilori era arrakastatsu batean aurre egiteko gai da eta gainera
norbera beti lasai geratzen da. Beraz, garatu gabeko ezaugarria izan daite-
keenez, garatu beharreko harreman-gaitasuna dela azpimarratu nahi dugu.
O s a s u n - p rofesionalari garatzea komeni zaion harre m a n - h a b i l i d a d e e n
artean hauek daude:
67© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
– Autentizitatea.
– Komunikazio eraginkorra.
– Entzuten jakin.
– Enpatia.
– Baldintzarik gabeko onespena.
Harremanetan asertiboa denak, neurri batean ezaugarri horiek ere baditu.
Bere pentsamendu eta sentimenduak adierazten dituenez, autentikoa da.
Bestearen pentsamendu eta sentimenduak errespetatzen dituenez, entzu-
ten daki, eta enpatizatzeko eta baldintzarik gabe onartzeko bidean dago.
B e re ikuspuntua azaltzen dakienez, eta lehentasunak argi agertzen ditue-
nez, komunikazio eraginkorra du.
68© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
7. Ondorioa
H a rremanak behar bat direla argi geratu da. Osasun-profesioetan gaixoa-
rekin behar horiek betetzea ez da zilegi. Horregatik, gure burua hobeto
e z a g u t z e a ren beharra ikusten da. Norberaren beharrak eta nahiak identi-
fikatu beharrean aurkitzen gara. Pro f e s i o a ren gainean ditugun beldur eta
igurikapenek gure nahiaz informazio baliagarria emango digute.
Harremanek nortasuna erabakitzen dute. Nortasun ezaugarri asko ikasiak
dira, harremanetan ikasiak. Beraz, aldaketa posible da, bina beti harrema-
nen barruan.
H a rremanetan eragina dute, nortasunak (harreman historia), gaitasun
kognitiboak eta bizitza afektiboak.
Osasun profesiorako, garrantzitsua da oso, harreman estilo asert i b o a
garatzea.
69© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Laburpena
Prozesukognitiboak
HARREMANAK
Nahia
Emozioak
Nortasuna
70© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Ariketak
– Eriksonen garapen-teoria hartu eta esan zure ustez zer ezaugarri zure g a-
natu dituzun. Azaldu zergatik uste duzun hori.
– Atxikimenduaren teoriari jarraiki, zer atxikimendu estilo garatu duzula
uste duzu? Bikotean, nola jokatzen duzu? Erantzunak azaldu.
– Zer karrera ikasten ari zara? Zergatik aukeratu duzu karrera hori? Zer
igurikapen daukazu zure profesioaz? Zerk ematen dizu beldur zure pro-
fesioaz? Zer nahi uste duzu dagoela atzean?
– Zer nolako harreman-estiloa duzula uste duzu? Arrazoitu erantzuna.
71© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Autoebaluazio-ariketak
– Zer ezberdintasun dago depribazio eta banaketaren artean?
– Nola eragiten dute harremanek nortasunean?
– Nortasuna alda daiteke?
– Nola espresatzen da nahia?
– Bestearen pertzepzioak eragina du harremanean?
– Egozpen sozialak eragina du harremanean?
– Zergatik erabiltzen ditugu estereotipoak harremanetan?
– Zergatik sortzen dira estereotipoak?
– Nola mantentzen dira estereotipoak?
72© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Glosategia
Atxikimendua: Bi pertsonen arteko lotura intimoa. Haurrengan, sei hila-
betetik aurrera, bere zaintzailearekiko sortzen den lotura intimoa.
Atxikimendu irudia: H a u rrak atxikimendua pertsona batzuekiko egiten
du. Horiek atxikimendu irudiak dira.
A u t o e r a g i n k o r tasuna: Uste bat da, zerbait egiteko gai garen edo ez ustea.
Autobetetako iragarpenaren fenomenoa : Gure uste bat konfirm a t z e a n
datza, hori konfirmatzen duten datuetan bakarrik arreta jart z e n
d u g u l a k o .
Banaketa: Atxikimendu irudietatik banatzea.
D e i g a r ritasun per t z e p t u a l a : P e rtzeptualki deigarri egiten duen ezaugarr i a
edukitzea.
Depribazioa: Estimulazio eza.
E r repikapenerako konpultsioa: Era batera jokatzen ikasi dugu. Hori da
ezagutzen duguna. Hori errepikatzeko joera dugu.
Egozpena: Gertakizun baten zergaitia adieraztea.
Igurikapena: Zer espero dudan gertatzea.
Ilusiozko korr e l a z i o a : Bi gertakari edo pertsonen artean harre m a n a
dagoela ustea, beraien deigarritasun pertzeptualean bakarrik oina-
rrituta.
Iragarpena: Zer gertatuko den aurretik esatea.
Irudikapena: Gogoan ordezkatutako zerbait, gogoan irudikatutakoa.
O rdezkapen objektua: H a u rra atxikitzen zaio objektu batzuetara, lasaita-
suna ematen dioten objektu batzuetara. Objektu horiek, ord e z k a p e n
objektuak dira.
73© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
ERIKSON, E. H. El ciclo de la vida completado. Paidós, Buenos Aires 1989.
ORT I Z, M. J.; YA R N O Z, S. Teoría del apego y relaciones afectivas. UPV, Bilbo
1993.
Bibliografia osagarria
AI N S W O RT H, M. D. S.; BL E H A R, M.; WAT E R S, E.; WA L L, S. P a t t e rns of attachment.
Erlbaun Hillsdale. New York 1978.
AL O N S O, E. P rograma de actividades para el desarrollo de la autoestima.
Escuela española, Madrid 1996.
BANDURA, A. Teoría del aprendizaje social. Espasa-Calpe, madrid 1987.
BOWLBY. El apego y la pérdida I: el apego. Paidós, Barcelona 1998.
EC H E B A R R Í A, A. Psicología social sociocognitiva. Desclée de Bro u w e r. Bilbo
1991.
ERIKSON, E. H. Infancia y sociedad. Hormé, Buenos Aires 1983.
ERIKSON, E. H. Identidad: juventud y crisis. Taurus, Madrid 1980.
ERIKSON, E. H.; KATCHADOURIAN, H.A. La adultez. Fondo de cultura económico,
México 1981.
ER I K S O N, E. H.; KI V N I C K, H. Q.; ER I K S O N, R. Vital involvement in old age.
Norton, New York 1989.
MASLOW, A. H. Motivación y personalidad. Díaz Santos, Madrid 1991.
HA R L O W, H.; LE B O V I C I, S.; BO W W L B Y, J.; SP I T Z, R.; ZA Z Z O, R. La vinculación.
Marfil, Alicante 1977.
HE N D E R S O N, V. A. Principios básicos de los cuidados de enferm e r í a . S k a rg e r
Basel. Suiza 1971.
SPITZ, R. El primer año de vida del niño: génesis de las primeras relaciones obje -
tales. Aguilar, Madrid 1966.
STERNBERG, R.; BARNES, M. El triángulo del amor. Paidós, Barcelona 1989.
74© Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Pertsonen arteko harremank. Orokortasunak
TA J F E L, H. G rupos humanos y categorías sociales: estudios de psicología social.
Herder, Barcelona 1984.
VA L E N C I A, J. F. Psikologia sozialera hurbiltzeko zenbait gai. U P V, Bilbo 1992.
ZU P I R I A, X. ˝S e n s o p e rcepción˝. En, Tazón P. y cols. Ciencias psicosociales.
Masson, Barcelona 1996, cap 6: 77-94.
ZU P I R I A, X. Pensamiento e inteligencia. En, Tazón P. y cols. Ciencias psicoso -
ciales. Masson, Barcelona 1996, cap 8: 115-130.