30
Historia, DBHO2, Apunte osagarriak 2005-2006 Koro Irastorza Etxeberria 1 12. gaia: Demokraziarako trantsizioa........................................................ 1 12.1. Trantsizio politikoa (1975-1982)......................1 12.1.1. Trantsizio politikoaren hastapenak (1975-1977) (Erregimena kolokan, Arrazoiak (4))................................................2 12.1.1.1...“Kontinuismoaren” ezina (Carlos Arias Navarroren I. gobernua, Desadostasunaki, Errepresio politikoa, Carlos Arias Navarroren II. Gobernua(3)) ....2 12.1.1.2..........Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera (Suárez, Erreforma Politikarako Legea, Hauteskundeak, Beste neurri batzuk (5)) 3 12.1.1.3...................Trantsizioak izan zituen oztopoak 3 12.1.1.4. Demokraziaranzko itzulera: 1977ko hauteskunde orokorrak (Lehenengoak)..................................................4 12.1.1.5...Kontsentsu politikoa gizarte eta lan-esparruan (1973, Petrolioa, Esportazioa)..............................................6 12.1.1.6. Estatuaren lurralde antolaketa (Egoera, Gobernua, Autonomiak) 6 12.1.1.7.....................Moncloako Itunak (1977ko urria) 7 12.1.2. Trantsizio politikoaren jarraipena: 1978tik aurrera......8 12.1.2.1......................1978ko Konstituzio espainiarra 8 12.1.2.2.......................Gernikako Autonomia Estatutua 9 12.5.1.1. Bigarren legegintzaldi demokratikoa (1979-3-1) (Emaitzak, Balorazioa, Alderdien aldaketak (2))....................................10 12.5.1.2........Ekonomiaren krisiaren areagotzea (1979-1982) (3) 11 12.5.1.3. UCD alderdiaren desegitea (Autonomiak, Andaluzia, Katalunia eta EH, LOAPA, Galizia, Bereizgarriak, Tirabirak)..............................11 12.5.1.4....Armadarekiko arazoak. Otsailaren 23ko estatu kolpea 12 12.5.1.5...“Amaierako krisia”: UCD alderdiaren azken gobernua (8) 12 12.6. Euskal Herria trantsizio politikoan (1975-1984)......13 12.6.1. Gernikako Estatutua eta Foruaren Hobekuntza.............13 12.6.1.1....1980ko martxoko autonomia hauteskundeak (1. autonomia hauteskundeak, HB eta ETA, Ekonomia, 1982ko urriko hauteskundeak, Ekintzak) . . .13 12.6.1.2. Nafarroako Foruaren Hobekuntza (1982ko abuztuaren 10a) (4) 14 12.6.1.3....1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak (Emaitzak (4), Arazoak) 14

12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria1

12. gaia: Demokraziarako trantsizioa.......................................................................112.1. Trantsizio politikoa (1975-1982)...........................................................................1

12.1.1. Trantsizio politikoaren hastapenak (1975-1977) (Erregimena kolokan, Arrazoiak (4)).212.1.1.1. “Kontinuismoaren” ezina (Carlos Arias Navarroren I. gobernua, Desadostasunaki, Errepresio politikoa, Carlos Arias Navarroren II. Gobernua(3))..................................................212.1.1.2. Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera (Suárez, Erreforma Politikarako Legea, Hauteskundeak, Beste neurri batzuk (5)).......................................................312.1.1.3. Trantsizioak izan zituen oztopoak...............................................................................312.1.1.4. Demokraziaranzko itzulera: 1977ko hauteskunde orokorrak (Lehenengoak).............412.1.1.5. Kontsentsu politikoa gizarte eta lan-esparruan (1973, Petrolioa, Esportazioa)..........612.1.1.6. Estatuaren lurralde antolaketa (Egoera, Gobernua, Autonomiak)...............................612.1.1.7. Moncloako Itunak (1977ko urria)................................................................................7

12.1.2. Trantsizio politikoaren jarraipena: 1978tik aurrera..........................................................812.1.2.1. 1978ko Konstituzio espainiarra...................................................................................812.1.2.2. Gernikako Autonomia Estatutua..................................................................................912.5.1.1. Bigarren legegintzaldi demokratikoa (1979-3-1) (Emaitzak, Balorazioa, Alderdien aldaketak (2))................................................................................................................................1012.5.1.2. Ekonomiaren krisiaren areagotzea (1979-1982) (3)..................................................1112.5.1.3. UCD alderdiaren desegitea (Autonomiak, Andaluzia, Katalunia eta EH, LOAPA, Galizia, Bereizgarriak, Tirabirak)................................................................................................1112.5.1.4. Armadarekiko arazoak. Otsailaren 23ko estatu kolpea.............................................1212.5.1.5. “Amaierako krisia”: UCD alderdiaren azken gobernua (8).......................................12

12.6. Euskal Herria trantsizio politikoan (1975-1984)...............................................1312.6.1. Gernikako Estatutua eta Foruaren Hobekuntza..............................................................13

12.6.1.1. 1980ko martxoko autonomia hauteskundeak (1. autonomia hauteskundeak, HB eta ETA, Ekonomia, 1982ko urriko hauteskundeak, Ekintzak)...........................................................1312.6.1.2. Nafarroako Foruaren Hobekuntza (1982ko abuztuaren 10a) (4)...............................1412.6.1.3. 1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak (Emaitzak (4), Arazoak)......................14

12.7. Aldaketa sozioekonomikoak eta bilakaera politikoa Espainian 1982. urtetik aurrera 14

12.7.1. Aldaketa politikoa: Hirugarren hauteskunde orokorrak (1982-10-28) (4).....................1412.7.2. Sozialisten agintaldia 1982tik aurrera............................................................................15

12.7.2.1. Ekonomia eta lan gizarte mailako politika................................................................1512.7.2.2. Industriaren eraberritzea (Helburuak, Emaitzak, Balorazioa)...................................1512.7.2.3. Lan harremanen markoa............................................................................................1512.7.2.4. Administrazio mailako erreformak eta kanpo politikaren bira (EEE eta OTAN, Beste gai batzuk (9))...............................................................................................................................1512.7.2.5. 1986ko legegintzaldia eta alderdi garrantzitsuenak (Laugarrena) (3).......................1712.7.2.6. Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka eta ekonomiaren egoera (4)...............1712.7.2.7. Hauteskunde orokorrak (1989-10-29) (Bosgarrenak) (Oztopoak, Hauteskunde orokorrak, Autonomia hauteskundeak, Balorazioa).....................................................................1812.7.2.8. Gatazka sozio-politikoak eta integrazioa Europan (Maastricht, Baldintzak, Aurkako iritziak, Politika antiterrorista, Hauteskunde orokorrak).............................................................1812.7.2.9. Sozialisten azken agintaldia: hauteskunde orokorrak (1993-6-6) (Seigarrenak).......18

12. gaia: Demokraziarako trantsizioa

Page 2: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria2

10.1. Trantsizio politikoa (1975- 1982)

12.1.1. Trantsizio politikoaren hastapenak (1975-1977) (Erregimena kolokan, Arrazoiak (4))

Erregimena kolokan: 1973. urtean Carrero Blanco hil zenean, erregimen frankistaren jarraipena zalantza handian zegoen eta, 1975ean Franco hil eta gero, Arias Navarroren proiektuak huts egin ondoren garbi geratu zen bideraezina izango zela.

Arrazoiak:1. Sistemaren benetako oinarria zen diktadorearen heriotza.2. Francoren garaian eta Estatuaren Lege Organikoaren arabera, Francok zuen botere

politikoa eta arau juridikoak egiteko ahalmena. Diktadorearen heriotzaren ondoren, ahalmen hauek lehendakariaren esku eta Gorteen esku egongo ziren. Beraz, Erregeak hauen aginduetara moldatu beharko zuen eta ez zuen botere absolutua Francok izan zuen bezala. Hau dena garbi geratu zen Carrero Blanco hil zenean.

3. Nazioarteko krisialdi ekonomikoa.4. Indar politiko frankisten batasunik eza.5. Oposizioa askatasun erregimen baten alde zebilen eta, nahiz eta diktadurari beste

itxura bat ematen saiatu erreforma xume batzuen bidez, zaildu egin zuen frankismoaren iraupena.

12.1.1.1. “Kontinuismoaren” ezina (Carlos Arias Navarroren I. gobernua, Desadostasunaki, Errepresio politikoa, Carlos Arias Navarroren II. Gobernua(3))

Carlos Arias Navarroren lehen gobernua: Carlos Arias Navarrok irekieraren aldeko neurri batzuk iragarri zituen bere lehen gobernuan (1974ko urtarriletik 1975eko azarora); Otsailaren 12ko izpiritua deitu zitzaion gogo hari, baina aldaketa txiki batzuk besterik ez zituzten ekarri orduko egoera zurrun hartara:

Udalerri mailan, 1975eko azaroaren 19ko legeak etorkizunean bideratuko ziren hauteskunde prozesua aurreikusten zuen; baina ordezkaritza hori ez zen zuzenean erabakiko eta gobernuak berak izendatuko zituen Madrilgo eta Bartzelonako alkateak.

Gorteetako diputatuak ere ez ziren demokratikoki hautatuak izango. Ez ziren askatasun sindikala eta elkartzeko askatasuna onartzen. …

Desadostasunak: Neurri horiek ez ziren Arias Navarroren gobernuko kide erreformisten gustuko izan, ez

baitzuten nahikoa aldaketa ikusi, eta dimisioa aurkeztu zuten ezadostasun hura agerian uzteko. Oraindik gutxiago gustatu zitzazkion Bunkerrari, hau da, Movimiento delakoaren sektore

inmobilistenari, ez baitzuten inongo aldaketarik nahi. Oposizioa, berriz, gero eta indar handiagoz ari zen eta aldaketa xume hauen zeharo aurka agertu

zen. Hilabete hauetan sendotu egin zuen erregimenaren aurkako borroka.

Errepresio politikoa: Erregimenak oposizioaren aurkako errepresio politiko bortitzari eusten zion, bost antifrankista fusilatu zituen 1975eko irailean, eta errepresio latza bideratu zuen lan eta politika mailako eskariekin konpromiso handiena erakusten zuten erakunde politiko eta sindikalen aurka eta prentsaren aurka.

Carlos Arias Navarroren bigarren gobernua: Juan Carlos I.ak 1975eko azaroaren 22an zin egin zuen Espainiako erregetza eta handik egun batzuetara hasi zen lanean Arias Navarro. Azken gobernu frankistaren lehendakaria zen eta, aldaketarik ez zuenez nahi, erreformarako oztopo bat zen. Sistemaren

Page 3: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria3

erreformaren aldeko pertsonaia batzuk sartu zituen gobernuan. Baina erreformaren aurka jarraitu zuten erregimenaren barneko sektore inmobilistenek eta oposizioak.

Gorteak erreforma martxan jarri zen eta erregeak bere konfidantzako gizona izendatu zuen: Torcuato Fernández Miranda, erregearen irakasle izandakoa.

Lege frankisten arabera, Erregeak ezin zuen Arias gobernutik kendu, baina dimisio aurkezteko ahaleginak egin zituen. 1976ko uztailean Carlos Arias Navarrok dimisioa aurkeztu zuen.

12.1.1.2. Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera (Suárez, Erreforma Politikarako Legea, Hauteskundeak, Beste neurri batzuk (5))

Adolfo Suárez, falangista ohia, Movimiento delakoaren Idazkaritza nagusiko ministro ohia, gobernuko lehendakari izendatu zuten1. Oposizioak ez zuen begi onez hartu eta erreformen aldeko frankistek ere ez, ez baitzioten kargu horretarako gaitasunik ikusten. Gobernuburu izan zen lehen hilabetean, indar frankistekin negoziatuz, erregimenaren erreforma legala lortzen saiatu zen: 400 preso politikoei amnistia eman zien oposizioa erakartzearren, Gutierrez Mellado jenerala lehendakariorde izendatu zuen militarra baztertuak ez sentitzeko…

Negoziazio haien ondorioz eta, erregea, lehen ministroa eta Gorteetako presidentea ados zeudelarik, prestatu zen Erreforma Politikorako Legea. 1976ko azaroaren 15ean onartu zuten hura Gorte frankistek2 eta 1976ko abenduaren 15ko erreferendumean berretsi zuen erabaki hura herriak. Oposizioak eta euskal abertzaleek abstentzioaren aldeko apustua egin zuten3 eta eskuindar frankistek ezezko botoa eskatu zuten4. Handik aurrera Gorteak bikameralak izango ziren:

Diputatuen Kongresua: D´Honten legea aplikatuz aukeratua eta hautagaien zerrenda itxiak erabiliz.

Senatua: zerrenda irekiaz eta gehiengo sinpleaz aukeratu.

Gorteak osatzeko hauteskundeak egin behar ziren, baina aurrez alderdi politikoak legeztatu5. Berehala 150 alderdi baino gehiago legeztatu ziren. PCE legez kanpo geratu zen, ez baitzuen monarkia onartzen eta ejertzitoaren oposizio garbia baitzuen6. Negoziazio prozesu bati ekin zioten oposizioko indar garrantzitsuenekin eta lortu zen indar horiek Suárezen erreformen aurreko erreferendumean oposizio otzana egitea. Negoziazio horien ondoren etorri zen 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretarako deialdia.

Beste neurri batzuk: Tribunal de Orden Público (TOP) delakoa ezdeusean geratu zen. Elkarteen Legea zabaldu zen: Ezker muturreko alderdi guztiak legeztatu, PCE eta Alderdi

Karlista legez kanpo geratu ziren arren. Ondoren, erakunde sindikalak ere legeztatu ziren. Amnistiarako baldintzak leundu egin ziren, ia preso politiko guztiek askatasuna berreskuratuz7.

Amnistia batzuk eman ziren. Ikurriña legeztatu. Antzinako erakunde batzuk probisionalki martxan jarri (Generalitat, Bizkaia eta

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, adibidez).

12.1.1.3. Trantsizioak izan zituen oztopoak 1 1976ko uztailaren 3an.2 Harakiri Gorteak deitu zitzaien, bere autodisoluzioa erabaki baitzuten, gorte berriak aukera ahal izateko. 3 Abstentzioa Espainian %22.6koa izan zen eta Euskal Herrian bikoitza. 4 %2.6.5 1977ko otsailaren 10a.6 Militarren harridurarako, PCE 1977ko apirilean legeztatuko zuten. Erregeak eta Gutiérrez Melladok ejertzitoa baretzea lortu zuten . 7 1977ko martxoaren 17an.

Page 4: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria4

Demokraziarako trantsizioa ez zen bat ere erraza izan. Alde bateko eta besteko atentatu odoltsuak egon ziren eta, askotan, horien helburuak militarrak Estatuaren aurkako kolpea ematea eta prozesu demokratikoa geldiaraztea izan ziren.

1. Ezkerreko muturreko terrorismoa: Biolentzia erabili zuten demokrazia geldiarazi eta euren helburuak lortzeko. Haserre handia eragin zuen ejertzitoan.

2. Eskuin muturreko terrorismoa: Frankismoaren errepresio aparatuari lotutako indarrek eta ideologia naziko talde paramilitarrek bultzatutakoa. Guerrilleros de Cristo Rey: Talde faxista honek edozer gauza egiteko askatasuna izan zuen,

poliziaren oniritzia izaten baitzuen gehienetan (Kontuan izan behar da trantsizio garaian ez zirela aparatu poliziala eta militar frankistak depuratu). Helburu nagusiak liburu denda keta argitalpen demokratikoak izan ziren.

1977ko urtarrilean eskuin muturreko pistoleroak CC.OO eta PCE inguruko abokatu laboristen bulego bateko 5 kide hil zituzten, Madrileko Atotxa kalean8.

1976an, Gasteizen lan arazo batzuk zirela-eta greba orokor batera deitu zuten eta polizien erasoak 5 hildako eragin zituen. Hilabete batzuk beranduago, Nafarroako Jurramendin egindako karlisten erromesaldi batean eskuin muturreko talde paramilitar batzuk 2 lagun hil zituzten. GRAPOk egindako goi politiko eta militarren bahiketen ondorioz, Gobernuak salbuespen egoera dekretatu zuen.

1977an manifestazio asko egin ziren amnistia osoa eskatzeko eta Euskal Herrian poliziekin izandako istiluek 6 hildako utzi zituzten.

Hala ere, demokraziaren sendotzeko arriskurik handiena Tejero teniente koronelaren Estatu kolpea eta ETAren ekintza armatua izan ziren.

12.1.1.4. Demokraziaranzko itzulera: 1977ko hauteskunde orokorrak (Lehenengoak)

1977ko martxoaren 18ko hauteskunde lege berriak Gorteetarako ordezkarien hautatze demokratikoa aurreikusten zuen, D´Honten9 sistema proportzionalaren arabera eta zerrenda itxiak aukeratuta.

Lehen aipatu dugun bezala, urtarrilean eskuin muturraren probokazio odoltsua jasan ondoren, Atotxako sarraskia10, 1977ko apirilaren 9an, armadako sektore zabalen harridurarako, PCE legeztatu egin zuten.

Hauteskundeetan (lehenengoak 40 urtetan) hainbat alderdi eta koaliziok hartu zuten parte: UCD: Unión de Centro Democrático. Adolfo Suárez buru.

8 Ondoren, kontsentsu bila zebilen gobernuak PCE legalizatu zuen apirilean.9 D'Hont belgikar diputatu bat zen eta aulkiak banatzeko sistema hau asmatu zuen. %3a gutxienez lortu duten kandidaturen botoak handitik txikira ordenatzen dira. Ondoren zatiketak egiten dira (zati 1, 2, 3, 4…) eta eserlekuak esleitu. Bi koziente berdin aterako balira, boto gehien duenak eramango eserlekua. Bi kandidaturek boto kopuru bera badute, lehenengo enpatea zozketaz erabakiko da eta ondorengoak txandaka.Sistema honen arabera, irabazlea faboratzen da eta gehiengo absolutua lor dezake, boto kopuruan ez lortu arren. Hirugarren indar politikoa izaten da gehien desfaboratzen dena eta alderdi txikienak eserlekua ezin lorturik geratzen dira. Alderdi nazionalistak, berriz, bere territorietan kontzetraturik dituzte botoak eta berdintsu atera ohi dira, ez galtzen eta ez irabazten.Arazoa probintzia bakoitzari tokatzen zaion eserleku kopurua da: Soriako biztanle baten botoak madrildar batenaren bostkoitza balioa du.

 A(168.000 votos)B(104.000)C(72.000)D(64.000)E(40.000)F(32.000)División12345678A168.00084.00056.00042.00033.60028.00024.00021.000B104.00052.00034.66626.00020.80017.33314.85713.000C72.00036.00024.00018.00014.40012.00010.2859.000D64.00032.00021.33316.00012.80010.6669.1428.000E40.00020.00013.33310.0008.0006.6665.7145.000F32.00016.00010.6668.0006.4005.3334.5714.0

00Beraz, A kandidaturak 4 eserleku lortu ditu, B-k 2 eta C eta D-k bana.10 Atotxako sarraskia: 1977ko urtarrilean 5 abokatu laborista asasinatu zituzten.

Page 5: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria5

AP: Alianza Popular. Manuel Fraga11 buru. Frankista ohi asko bildu zuen alderdi honek12. PSOE: Partido Socialista Obrero Español. Felipe González buru. PSP: Partido Socialista Popular. Enrique Tierno Galván13 buru. PCE: Santiago Carrillo buru. Legeztatu berria. Alderdi ultraeskuindarrak, ultraezkertiarrak, nazionalistak…

Suárezek kontsensuan oinarritutako negoziazioren bidez lotu zituen gai garrantzitsuenak. Movimiento delakoa kontrolatu ondoren, oposizioa indargabetu zuen eta, horrenbestez, kendu zien bunkerrari eta hausturaren aldeko ezkerrari beren proiektuak gauzatzeko aukera. Aldi berean, PSOEk eta PCEk erakutsitako moderazio gero eta handiagoak biziki erraztu zion bidea erreforma politikoari.

Hauteskundeetara berak bultzatutako alternatibarekin aurkeztu zen Suárez, UCD, Unión de Centro Democrático koalizioarekin alegia; talde demokristauak, liberalak, sozialdemokratak eta frankista ohiak bildu ziren koalizio horretara eta zentruko sektoreak bereganatzeko asmoz aurkeztu zen hauteskundeetara.

Emaitzak koalizio honen aldekoak izan ziren nabarmen14 eta ondotik etorri zen PSOE15. D´Honten legeak eragin handia izan zuen emaitza hauetan, indar nagusiei laguntzen baitie. Egia esan, emaitza erreforma bultzatu zuten alderdien aldera irauli zen eta, bai frankismoan geratu nahi zutenek eta bai hausturaren alde zeudenek porrota jaso zuten.

12.1.1.5. Kontsentsu politikoa gizarte eta lan-esparruan (1973, Petrolioa, Esportazioa)

11 Fraga Iribarne, Manuel (1922- )1. Francoren ministro izan zen 1962an. Turismoa bultzatu zuen eta prentsa eta inprenta legeak ere bai (oso

mugatuak izan ziren: Delitu zen Francoren edo Mugimenduaren aurka aritzea, atzerriko berriak Estatuak EFEren bidez kontrolatzen zituen, publikazioren bat bahitu zezakeen...)

2. Inguru falangistan hazia izan arren, klase ertainen mugimendua sustatu nahiak Carrero Blancorekin enfrentamenduak izatera eraman zuen. Bere jarrera eta modu autoritario eta guzti, erreformen aldekoa zen (Ez Franco hil zenean hasi ziren erreformen aldekoa!) eta beste hainbat ministroekin batera, erregimena instituzionalizatu nahian aritu zen, Francok bere boterean mugarik nahi ez izan arren.

3. Nolabaiteko talde irekitzaile honen aurrean teknokratak zeuden: Carrero Blanco...4. Inmobilista eta irekitzaileen artean haserre latzak zeuden arren: adostasunak ere baziren: ez zuten demokrazia

parlamentarioa nahi, ordena publiko gogorra ezarri nahi zuten, katolizismoa, Francori leialtasuna, Gerra Zibila beharrezkoa izan zela zioten, autoritarismoa eta tradizionalismoa gizartean...

5. 1967ko Lege Organikoa atzerapena kontsideratu zuen (teknokratek ere bai) 6. Matesa kasua (teknokratak zeuden inplikatuta) argitaratzeko baimena eman zuen (ez ohikoa zen hori).

Mugimenduaren aldeko prentsak teknokratak gogor kritikatu zituen. Carrero Blancok intentzio txarrekoa jo zuen Fragaren ekintza eta ordezkatzen saiatu zen. Salatuak (teknokratak) indartu egin ziren. Gobernuko krisia agerikoa zen.

7. 1969an zesatu egin zuten eta sektore inmobilistetik aldendu egin zen.8. 1973-1975: Enbaxadorea Londresen.9. Zentro erreformista zen programa batekin itzuli zen Espainiara, baina Francoren ildotik beti ere.10. Gobernazio ministroa izan zen Juan Carlos I.aren lehen kabinetean (Gasteiz, Montejurra...)11. AP alderdia antolatu zuen

12 Alianza Popular

1. Franco hil ondoren sortu zen espainiar alderdi hau. 1977ko hauteskundeetarako osatu zen koalizioa zen eta frankismo garaiko hainbat pertsonaia ospetsu bildu zituen bere baitan.

2. Manuel Fraga Iribarne zen alderdiko lehendakaria eta, bat-batean, beste alderdi batzuekin bat eginik, 1982an bigarren geratu zen, PSOEn ondoren. 1986an ere gauza bera errepikatu zen.

3. Galizia eta Kantabriako lehenengo Autonomia Hauteskundeetan gehiengo nagusia lortu zuen eta, beraz, gobernua osatu ahal izan zuen.

13 “El viejo profesor” deitzen zioten. 14 Emandako botoen %34.7 eta aulkien %47.1.15 Emandako botoen %29.2 eta aulkien %33.7.

Page 6: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria6

1973: Ekonomia espainiarra nabarmen hazi zen, baina inflazioa ere %12an emendatu zen eta egitura mailako arazoak zituen. Petrolioaren prezioak ikaragarrizko igoera izan zuen16 eta akats haiek ageri-agerian geratu ziren.

Petrolioa: Krisialdi honen ondorioz, petrolio gordinaren inportazioen kostua emendatu egin zen eta prezio horrek bere horretan iraun zuen ondorengo hirurtekoan; beraz, ekoizpen kostuak igo egin ziren eta behera egin zuen kapitalaren etekinak. Galera horri aurre egiteko soldata errealak murriztea edo langabezia areagotzea ez zen komeni, langileen errebindikazioak pil-pilean baitzeuden eta etorkizun politikoaren aurrean zalantza giroa nagusi baitzen garai hartan.

Ondorioa begi bistakoa izan zen, azkar emendatu ziren zor publikoa eta defizita. Petrolioaren kontsumo kostuaren hazkundearen parte bat finantza publikoaren kontura joan zen eta, ekonomiaren krisiak luze jo zuenez, etengabe desorekatu zuen politika horrek kanpo-sektorea.

Esportazioa: Nazioarteko krisiaren poderioz, esportazioak murriztu egin ziren eta turismoak zekartzan dibisak gutxiagotu; gainera, egoera politiko haren aurrean, atzerriko inbertsoreak uzkurtu egin ziren.

12.1.1.6. Estatuaren lurralde antolaketa (Egoera, Gobernua, Autonomiak)Egoera: Zentralismo frankista zorrotzak aldi luzea egin ondoren, berehalako erantzun politikoa eskatzen

zuten autodeterminazioaren eskubidearen eta estatu federalaren aldeko eskariak egiten ari ziren euskal eta kataluniar mugimendu abertzale azkarrek eta sozialistek eta komunistek. Berrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin lotu zuten.

Gobernua: UCD koalizioak atzeratu egin nahi zuten gai honi buruzko edozein erabaki konstituzioa onartu arte; Katalunian eta Euskal Herrian emaitza onenak sozialistak lortu zituzten eta ez UCDk ez zuen haiekin negoziatu nahi. Baina bi nazionalitate hauetan ezin zen auzi hura gehiago atzeratu. Suárezek demokraziaren oinarrizko arazo horri egin behar izan zion aurre: errebindikazio autonomistari. Konstituzioan “Espainiako Nazioaren batasun zatiezina mantenduko da, baina autonomia eskubidea ere bermatuko zaie Espainiako nazionalitate eta eskualde desberdinei.

Autonomiak: 1977ko irailaren 11n milioitik gora kataluniar manifestatu ziren autonomiaren eta amnistiaren alde.

Beste horrenbeste gertatzen zen Euskal Herrian, baina hemen baziren beste aldeetan ez zeuden ñabardurak: nazionalismo erradikalaren pisu espezifikoa eta ETAren indarkeria, erreforma politikoaren aurka eta independentziaren alde. Suárez harremanetan jarri zen Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuetako lehendakariekin, Leizaola eta Tarradellasekin, alegia. Erbestean zirauten biek eta Tarradellas erbestetik itzul zedin lortu zuen. Egun batzuk lehenago berrezarria zuen, behin-behinean, Generalitat delakoa.

Euskal Herrian arazoa ez zen hain erraz konpondu, gizartea Kataluniakoa baino banatuagoa baitzegoen. Leizaolak, bere aldetik, uko egin zion zuzenean Suárezekin negoziatzeari eta Eusko Legebiltzarkideen Biltzarrarekin negozia zezala adierazi zion. Suárezen gobernuak zenbait neurri hartu zituen, ikurrina legeztatzea, amnistia…, baina euskal lurretan ez zen normaltasunik lortzen. Abenduaren 30ean, Euskal Kontseilu Nagusia osatu zen eta autonomia aurreko erregimena onartu zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat, Nafarroa kanpora utzita.

Konstituzioa onetsi aurreko hilabeteetan, beste lurraldeetara ere zabaldu zen autonomia eta Autonomi Estatua egituratzen hasi zen.

16 1973ko urrian barrilak 3 dólar balio zuen eta 1974ko urtarrilean 11.65 dólar.

Page 7: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria7

Gobernu zentralak beretzat gorde zituen ahalmen batzuk: kanpo harremanak, defentsa, ejertzitoa, sistema monetarioa eta ogasuna17.

12.1.1.7. Moncloako Itunak (1977ko urria) Gobernu eta alderdien artean itunak egin ziren, ekonomian, gizarten eta politikan. Garbi zuten

ekonomiaren egoera zuzendu behar zela, erreforma politikoa arriskuan ez jartzeko.

Munduko krisi ekonomikoak Espainian zuen eragina aztertu zen.

Gobernu eta oposizioaren arteko arau jartze bat izan zen. Langileriarekin ere bai. Hau dena monarkiaren egonkortze demokratikoa bermatzearren egin zen.

Oposizioak, behin baino gehiagotan salatu zuen gobernua, akordioak bete ez zituelako.

Helburuak: Inflazioa mugatu, soldata izoztearen bidez. Finantza Publikoa eraberritu. Lan merkatua eraberritu.

Lortu zena: Ondoko bi urteetan prezio eta soldatak izozteko politika bideratu zen, merkataritza-

balantzaren oreka, Aseguru Sozialaren aurrekontuaren gaineko kontrol demokratikoa, sistema fiskalaren erreforma eta inbertsio publikoaren zabalkundea errazteko.

Soldata errealen jaitsiera agerikoa izan zen, baina luze jo zuten beste erreformek. Gora egin zuen langabetuen kopuruak. Inflazio-tasa jaisten hasi bazen ere, oso gora zirauen. Neurri batean kanpo-sektorea bizkortu egin zen.

17 Salbuespen batzuk ere izango dira, Euskal Herriko kontzertu ekonomikoa, adibidez.

Page 8: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria8

12.1.2. Trantsizio politikoaren jarraipena: 1978tik aurrera 12.1.2.1. 1978ko Konstituzio espainiarra

1. Erreferendumean onartu zen eta Juan Carlosek berretsi zuen.2. Indar politikoen kontsentsuz lortu zen. 3. Demokratikoa, progresista.4. Espainia horrela definitzen du: Monarkia konstituzionala, parlamentarioa, oinordetzakoa.18

5. Subiranotasun nazionala. “Nazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza eta bertatik sortzen dira Estatuko aginteak”.

6. Bere batasunean nazionalitateak onartzen ditu, baina Espainiako batasuna zatiezina da. II. Errepublikan onartutako nazionalitate historikoez gain19, gainerako eskualdeek ere lor dezakete autogobernua.

7. Estatuko erakunde nagusiak: Erregea: Estatuko burua. Konstituzioaren menpe dago eta leialtasuna zin egin behar dio. Nazioaren

ordezkari nagusia (sinbolikoa). Gorteek proposaturiko lehendakaria izendatzen du, Gorteek onartutako legeak berretsi, ejertzitoaren buruzagitza du…20

Gorteak: 2 ganbera (Kongresua + Senatua), sufragio unibertsalez eta era zuzenez hautatuak. Legeak egin eta gobernuaren gaitzespena egin dezakete, Estatuaren aurrekontuak kontrolatu…

Gobernua: Lehendakaria eta bere ministroak. Botere betearazlea edo exekutiboa. Barne eta kanpo politikaren gidaritza egiten du.

Epaitegi Konstituzionala: 12 legegizon ospetsuk osatzen dute, Kongresuak, Senatuak, Gobernuak eta Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak aukeratuak. Arau eta lege guztiak Konstituzioari egokitzen zaizkiola kontrolatzen du. Estatu zentrala eta elkarte autonomoen artean sortutako desadostasunen aurrean berak erabakitzen du.

8. Giza eskubideak espainiarrentzat juridikoki bermatuak: elkartze, espresio... askatasunak, legearen aurreko berdintasuna, tortura debekatu, bizilekuaren bortxaezintasuna, bizitzarako eskubidea, adin nagusitasuna 18 urterekin lortzen da... Heriotza zigorra kendu egin zen.

9. Estatua ez konfesionala da, baina espainiarren erlijiozkotasuna kontuan hartuz, aginte publikoari Eliza katolikoarekin lankidetzan aritzeko eskaera egiten zaio.

10. Testuaren egitura: 1. Printzipio orokorrak: Estatuaren antolamendua, nazioa, hizkuntza, bandera, hiriburutasuna,

aniztasun politikoa, Indar Armatuak, Zuzenbidezko Estatuaren printzipioak.2. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.3. Koroa.4. Gorteak.5. Gobernua eta Administrazioa.6. Gobernu eta Gorteen arteko harremanak (botere legegilearen eskubideak, konfiantza-galdea,

zentsura-mozioa, Parlamentua deuseztatzea, alarma- , salbuespen- , eta setio-egoera).7. Botere Judiziala.8. Ekonomia eta Hazienda.9. Estatuaren Lurralde Antolamendua.10. Auzitegi Konstituzionala eta Herriaren Defendatzailea.11. Konstituzioaren aldaketa...

11. Emaitzak: 1. Bai: %42,3. Emandako botoen %87.8 zen hori2. Ez: %11,33. Abstentzioa: %40,3 . Euskal Herrian oraindik abstentzio handiagoa, nazionalisten haserrea zela-

eta.

18 Espainiako ezkerra tradizio errepublikarrekoa zen, baina testuinguru honetan monarkia onartu zuen.19 Katalunia, Euskal Herria eta Galizia.20 Erregeak erreinatzen du, baina ez du gobernatzen.

Page 9: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria9

12.1.2.2. Gernikako Autonomia Estatutua 1. Konstituzioak Espainia autonomia estatua zela aldarrikatzen zuen arren, dagozkion

artikuluen erredakzioa anbiguo samarra eta ondo zehaztu gabea gertatu zen. EAJk egindako testua izan zen estatutu proiektuaren oinarria eta gerra zibil garaian indarrean egon zenaren anpliazio bat zen. Euskal nazionalitatea 4 probintziek eratutako eskubide erkidegoa zen eta administrazioan, ordena publikoan eta kulturan eskumen asko zuen. UCDk ez zuen onartu eta negoziazio luze batean sartu ziren.

2. Gaur egun euskal naziotasuna21 onartu eta bermatu egiten da 1978ko Espainiako Konstituzioan eta indarrean dagoen 1979ko Autonomi Estatutuan. Lege organiko22 hau 1979an eman zen eta bertan jasotzen dira Erkidegoari zenbait esparrutan dagozkion eskumenak.

3. Euskal Autonomia Erkidegoaren instituzioak beste autonomia erkidegoetakoen oso antzekoak dira:

1. Parlamentua edo Legebiltzarra (botere legegilea), sufragio unibertsalez hautatua2. Gobernu Autonomikoa edo Jaurlaritza (botere betearazlea).3. Justizia Auzitegi Nagusia (botere judiziala).

4. Hiru lurralde historikoek Legebiltzarrean ordezkari kopuru bera dute23. 5. Lurralde historiko bakoitzak Batzar Nagusiak ditu, sufragio unibertsal zuzenez hautatuak eta

botere legegiledunak (Hala ere, ez ditu “legeak” ekoizten eta foru-arau izena hartzen dute). Gainera, Batzarrek Aldun Nagusia aukeratzen dute Aldundi edo probintzi gobernu bakoitza gobernatzeko.

6. Legearen osaketa: 12.1.2.2.1. Hasierako titulua:

1. Autonomia Erkidegoko izena2. Lurraldeen mugak3. Erakundeen egoitzak izendatzeko era4. Bandera arautzea5. Autonomia Erkidegoko hizkuntza6. Euskal herritarraren izaera juridikoa7. Herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak

12.1.2.2.2. Ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko ahalmenak. 12.1.2.2.3. Ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko botereak (Legebiltzarra, Lehendakaria,

Jaurlaritza, Justizi Administrazioa, Lurralde Historikoen erakundea)12.1.2.2.4. Ogasuna eta Ondarea, Kontzertu Ekonomikoaren sistema tradizionala ezartzen

delarik.7. * Erreferendumaren emaitzak: ezker abertzaleek ez zuten gustuko izan, ez baitzituen

oinarrizko printzipio batzuk aipatzen: autodeterminazio eskubidea… Espainiar Gorteen onespena lortu ondoren, autonomia hauteskundeetarako deialdia egin zen.

12.2. Bai: %54

12.3. Ez: %3

12.4. Nulu: %3

12.5. Abstentzioa: %40

21 Nazionalitate hitza erabiltzen da eta ez nazio hitza. 22 Lege Organikoa: Gorengo maila batean dagoen legea da eta Konstituzioan aurreikusita egon ohi da. Onartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar du: gehiengo absolutua edo kualifikatua, adibidez.

Gehiengo Absolutua: erdia baino gehiago dena Gehiengo Kualifikatua: Gehiengo ordinario batean baino baldintza gehiago bete behar dira. Mota asko daude:

o Gutxiengo ehunekoa: 2/3, 3/5, 4/7… Gehiengo Absolutua Gehiengo Kualifikatuaren mota berezi bat da. o Gutxiengo baliozko boto kopurua: Kasu honetan, abstentzioak ez dira neutroak, erabakia hartzen ez baitute uzten.

Lege Ordinarioa: 3. mailan dago, Konstituzio eta lege organikoen atzetik. Parlamentuan onartu ohi da, gehiengo sinplez. Autonomia Erkidekoek ere horrelako legeak egiten dituzte.23 Kontuan hartu Bizkaiak populazioaren erdia baino gehiago duela eta Arabak populazioaren %15 baino gutxiago.

Page 10: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria10

12.5.1.1. Bigarren legegintzaldi demokratikoa (1979-3-1) (Emaitzak, Balorazioa, Alderdien aldaketak (2))

Emaitzak: Abstentzioak ia 11 puntu egin zuen gora. 1.UCD24 izan zen berriro garaile, baina gehiengo absoluturik25 gabe.2.PSOE-PSCk26 700 000 boto inguru galdu zituen.3.PCE-PSUC27 koalizioak 3 aulki gehiago.4.Alderdi erregionalistak eta nazionalistak oso emaitza onak.

Balorazioa: Botoen ehunekotan ezkerra asko hurbildu zitzaion eskuinari, baina ez zen eserleku kopuru handiagoan islatu; hala ere, eraginkorra izan zen 1979ko udal hauteskundeetan, ezkerra izan baitzen garaile hiri nagusietan. Euskal eta kataluniar nazionalistek ere beren lurraldeetako udal asko hartu zituzten, eta horrek murriztu egin zuen UCDko gobernuaren gobernatzeko ahalmena.

Alderdien aldaketak: Alderdi handi guztiek bizi zituzten aldaketa sakonak: PCEk krisialdi handia izan zuen: antolakuntza alorrean zentralismoaren aurkako barne kritika

zorrotzak egin ziren eta oso arruntak ziren erakunde zentrala eta Euskadiko eta Kataluniako alderdi komunisten arteko tentsioak. Urte batzuk lehenago, Pasionariarekin28 batera SEBS-etik itzultzean, harrera handia izan bazuen ere, Santiago Carrillo idazkari nagusiaren irudiaren gainbehera etorri zen eta 1982ko hauteskunde-deialdia zailtasunez betea agertu zitzaion PCEri.

PSOEren aldaketa sakonagoa izan zen oraindik. Alderdiko buruek botere handiagoa izango zuten alderdi eredu batera igaro zen; alderdiaren antolaketa organo zentralen ardura izango zen eta organo horiek ideologia aldetik bere burua ez marxistatzat zuten buruzagiek kontrolatzen zituzten. Felipe González29 zen alderdiaren burua.

24 Unión de Centro Democrático.25 Erdia baino gehiago dena26 Partido Socialista Obrero Español eta Partido Socialista Catalán.27 Partido Comunista de España eta Partido Socialista de Unificación Catalana.28 Ibarruri, Dolores (1895-)

La Pasionaria deitu zioten. Gallartan (Bizkaian) jaio zen eta 1930ean PCEko Komite Zentraleko kide izan zen. Gerra Zibil garaian fama handia izan zuten bere faxismoaren aurkako hitzaldiak. SESBera ihes egin zuen eta erbesteratutako komunista espainiarren liderra izan zen eta, gerorago, Idazkari Nagusi eta

Lehendakari. 1977an Espainiara itzuli zen eta diputatu hautatu zuten Asturiasen.

29 González Márquez, Felipe (1942) Sevillan jaiotako politikari espainiarra. Bertan egin zuen Zuzenbidea eta abokatu laboralista izan zen PSOEn 1964an sartu zen. Klandestinitatean borrokatu zuen Francoren erregimenaren aurka 1974an PSOEko Idazkari Nagusi izendatu zuten Suresnes-en (Frantzia) eta berriro aukeratua izan zen Madrilen 1976an 1982an bere alderdiak gehiengo absolutua lortu zuen eta Espainiako gobernuko lehendakaria izan zen.

Page 11: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria11

12.5.1.2. Ekonomiaren krisiaren areagotzea (1979-1982) (3) Petrolio gordinaren prezioa berriro igo zen (1979) eta dolarraren balioa ere bai, Espainiaren

egoera larria gehiago okertuz. Bestalde petrolioaganako mendekotasun handi batean zegoen eta agerian geratu zen ekonomia espainiarra izugarrizko industria krisi batean murgilduta zegoela.

Krisi larri hura handiagotu zen unean, okerrera egin zuten gobernuan zegoen UCD alderdiaren tirabirek eta garbi geratu zen alderdi horren arazoak konpontzeko gaitasun falta: ez zegoen inbertsio girorik, inflazioa ezin jaitsirik zebilen, kontsumoa murrizten ari ziren, aurrekontuen defizita…

Gizarte mailako arazo larriena langabeziaren izan zen; milioitik gora langabetu 1979an, bi milioitik gora 1982an eta hiru milioi 1985ean.

12.5.1.3. UCD alderdiaren desegitea (Autonomiak, Andaluzia, Katalunia eta EH, LOAPA, Galizia, Bereizgarriak, Tirabirak)

Autonomiak: 1979 eta 1983 urteen bitartean, egituratu zen autonomia estatua eta, horren arabera, estatu espainiarra 17 autonomia erkidegotan antolatutako lurraldea bihurtu zen. Autonomien zabalkundea arazotzat jo zen berehala UCD alderdian; izan ere, indar politikoa galtzen ari zen erkidego garrantzitsuenetan.

Andaluzia: Autonomiarako erreferendumean garbi geratu zen gobernuaren baldarkeria; abstentzioaren aldeko aholkua egin bazuen ere, erroldaren %64.23k eman zuen botoa eta, horietatik %87k aldekoa.

Katalunia eta Euskal Herria: Hauteskundeetan Carlos Garaikoetxea (EAJ) eta Jordi Pujol (CiU) buru ziren gobernu nazionalistak etorri ziren eta alderdi estatalista nagusiek oso emaitza txarrak jaso zituzten.

LOAPA: 1981ean “autonomia hitzarmenak” izenpetu zituzten UCD eta PSOEn artean. Autonomia erkidego ezberdinen arteko “behin betiko homogeneizazioa” bideratu zen eta Ley Orgánica de Armonización del Proceso de Autonomías onartu zen.

Galizia: Hauteskunde hauetan UCD alderdiak porrot politiko handi bat izan zuen, Alianza Popular alderdiaren mesedetan.

Bereizgarriak: UCD koalizio heteregenoegia zen eta ideologia ugari biltzen ziren bere baitan. Harreman tirabiratsuak izan zituzten Elizarekin eta beraien artean, dibortzioaren legearen proiektua eztabaidatzerakoan eta 1980. urtetik aurrera UCD ahulduz joan zen.

Tirabira ugari zeuden eta barne zatiketetan murgilduta utzi zuten UCD alderdia: o Bigarren irakaskuntzaren eta dibortzioaren legeen aurreko programek

alderdian zeuden aukera laizisten edo konfesionalen arteko tirabirak islatzen zituzten o Presidenteak OTANen aldeko kanpo politika argi eta garbi xedatzerakoan

erakutsitako zalantzak. Ideologia desadostasunetik baino gehiago, botere nahiaren ondorioz etorriko ziren liskar asko.

Page 12: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria12

12.5.1.4. Armadarekiko arazoak. Otsailaren 23ko estatu kolpea Ekonomia eta estatuaren lurralde antolakuntza mailako arazoez gainera, trantsizio politikoak demokrazia

onartzen ez zuten armadako sektore batzuen erresistentziari egin behar izan zion aurre. Gobernua ez zen gai izan estatu-kolpea emateko asmoak gerarazteko30.

Otsailaren 23an, Suárezek dimititu ondoren, Leopoldo Calvo Sotelo gobernuko presidente izendatu behar zuten. Botazioari ekin behar ziotenean, guardia zibil talde beten esku geratu zen Diputatuen Kongresua, Tejero teniente koronela buru. Alde beretsuan, Valentziako kapitain jeneralak gerra egoera aldarrikatu zuen eta tropak kalera irtenarazi zituen. Baina, kolpistek ez zituzten aurreikusitako laguntza guztiak lortu ahal izan eta koordinazio falta handia izan zuten eta, azkenean, saioak huts egin zuen

12.5.1.5. “Amaierako krisia”: UCD alderdiaren azken gobernua (8)1. Calvo Soteloren gobernua31 saiatu zen trantsizioaren lehen garaiko kontsentsua lortzen, baina ez zen UCD

alderdiaren barneko arazo politiko eta liskar-giro gero eta larriagoak saihesteko gauza izan.

2. Autonomien alorrean, nazio ikuspegi politiko zentralista sendotu zen eta hitzarmen bat izenpetu zuten PSOEk eta gobernuak autonomia prozesuari begira: LOAPA32 legea onartu zuen Legebiltzarrak 1981eko irailaren 29an. Nazionalista euskaldun eta katalanek lege horren aurreko errekurtso bat aurkeztu zuten, Konstituziotik kanpo zegoela-eta autonomia prozesua ahuldu nahi bat besterik ez baitzen. Konstituzio Auzitegiak aintzat hartu zuen errekurtso hura eta 1983ko abuztuaren 5ean Konstituzioaren aurkakotzat hartu zituen lege horren artikulu batzuk.

3. Gobernuak oposizio sozialistarekin adostutako kontsentsu berrian, otsailaren 23ko estatu kolpean izandako erantzukizunen aurreko tratamendua ere zehaztu zuen. Epaiketan 32 militar eta zibil bat baino ez ziren juzkatu.

4. Calvo Soteloren gobernua ez zen gauza izan PSOErekin kanpo politika espainiarra adosteko, sozialistak OTAN erakundera biltzearen aurka agertu baitziren. Hala ere, 1981eko abenduaren 10etik aurrera, Espainiak sarrera egin zuen erakunde horretan.

5. Calvo Soteloren gobernuaren agintaldian “ez historikotzat” jotzen ziren erkidegoetako Estatutu gehienak onartu egin ziren.

6. Dibortzioa legeztatu egin zen.

7. Koltza olio desnaturalizatua legez kanpo merkaturatu zuten eta haren kontsumoak pozoidura masiboa eragin zuen. Honek larrialdi handi batean sartu zuen gizartea33.

8. Adolfo Suárezek berak UCD utzi eta Centro Democrático y Social (CDS) alderdia sortu zuen. Ideologia mailako desberdintasunak baino, elite politiko honen pertsonalismoa izan zen alderdia sendotzeko oztopo nagusi. Calvo Sotelok hauteskunde orokorretarako deialdia egitea beste aukerarik ez zuen izan.

30 Kolpistak PCE alderdiaren legeztatzearen aurka azaldu ziren nabarmenkiro.31 1981eko otsaila-1982ko urria32 LOAPA: Ley Orgánica de Armonización del Proceso de Autonomías → 1981ean “autonomia hitzarmenak” izenpetu zituzten UCD eta PSOEn artean. Autonomia erkidego ezberdinen arteko “behin betiko homogeneizazioa” bideratu zen.33 500etik gora pertsona hil eta 25 000 kaltetu izan ziren gutxienez.

Page 13: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria13

12.6. Euskal Herria trantsizio politikoan (1975-1984) 12.6.1. Gernikako Estatutua eta Foruaren Hobekuntza

12.6.1.1. 1980ko martxoko autonomia hauteskundeak (1. autonomia hauteskundeak, HB eta ETA, Ekonomia, 1982ko urriko hauteskundeak, Ekintzak)

I. autonomia hauteskundeak: EAJk garaipen handia lortu zuen34 eta Carlos Garaikoetxea hautatu zuten Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Helburu nagusia erakunde berriak sendotzea izan zen eta besteak beste, hizkuntza normalizazioak, bakeak eta langabeziak tratamendu berezia izango zutela adierazi zuen. 1981eko urtarrilean izenpetuko zen Kontzertu Ekonomikoa funtsezko tresna izan zen autogobernua garatzeko unean, ahal berriei ekiteko aukera ematen baitzuen.

HB eta ETA: Herri Batasunak autodeterminaziorako eskubidea, amnistia eta euskal lurraldearen batasuna aldarrikatzen jarraitu zuen eta, honez gainera, ETAren eta Espainiako estatuaren arteko negoziazio politikoa eskatu zuen etengabe, gatazka gainditzeko. HB eta ETA erreferentzia politiko garrantzitsuak izan ziren Euskal Herrian 1980. urteetan gertatu ziren gizarte mugimenduentzako. ETAk aurrera jarraitu zuen borroka armatuarekin35.

Ekonomia: Krisi ekonomiko sakon batek jo zuen bete-bete Euskal Herria: langabezia maila handiak, industriagabetzeak eta produkzio sarearen eraberritzeak…

1982ko urriko hauteskunde orokorrak: Zeharo aldatu zen Espainiako panorama, gehiengo absolutuz irabazi baitzuen PSOEk. Hala ere, PSOEn igoera horrek Euskal Autonomia Erkidegoan ez zuen alderdi abertzaleen jaitsiera suposatu, hauek ere hazi egin baitziren. UCD, AP eta Euskadiko Alderdi Komunista izan ziren galtzaileak. Sozialisten gobernu berriak, Felipe González buru, laster agertu zuen Gernikako Estatutuaren edukia ahalez hornitzeko borondate sendorik ez zuela.

Ekintzak: Osakidetza arautzeari ekin zion. Ikastolen estatusa onartu zuen. ETBk bere lehen emanaldiekin hasi zen. Ertzaintza martxan jarri zen. Ekonomia eta langabeziaren gaineko arauak ezarri ziren. Bakearen aldeko Mahaia osatu zuten. Premiazko neurriak hartu behar izan ziren 1983ko abuztuko uholdeek eragindako kalteei

aurre egiteko. …

34 1980ko martxoko autonomia hauteskundeak: 1. EAJ: %38.82. HB: %16.53. PSOE: %14.2

35 225 hildako 1978 eta 1980. urte bitartean.

Page 14: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria14

12.6.1.2. Nafarroako Foruaren Hobekuntza ( 1982ko abuztuaren 10a) (4) Lege organiko honetan, Nafarroa Foru Erkidego izendatzen da, beste edozein autonomia

erkidegoren pareko. Berezitasuna legitimitate faltsu batean oinarritu zela da. 1841eko Legea, lege arrunt bat, hartu zen

abiapuntu. Nafarroak, lehendik ere foru-erregimena izanik beste autonomia erkidegoek ez bezala, areagotu eta egokitu egiten du foru erregimen hori.

Ez du Estatutu-izaerarik, baina betekizun hori du, Nafarroaren eta botere zentralaren arteko harremanak arautzen baititu. Legearen lehen artikuluan Nafarroa “Foru Erkidegoa” dela dio, eta ez “Autonomia Erkidegoa” euskal estatutuan esaten den bezala. Hobenkuntza Legeak, beraz, dio erkidegoa bazela Konstituzioa baino lehen eta ez dela hartatik sortzen.

Botere legegilea Parlamentuak du eta betearazlea Foru Diputazio edo Nafarroako Gobernuaren esku dago. Azken erakunde honetako lehendakaria nafar parlamentuak hautatzen du .

12.6.1.3. 1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak (Emaitzak (4), Arazoak)Emaitzak:

Hauteskunde hauetan EAJ alderdia izan zen garaile eta ordura arte inoiz lortu zituen emaitza hoberenak jaso zituen36.

Sozialisten progresioa nabarmena izan zen. Alderdi espainiar eskuindarrek oso indar gutxi erakutsi zuten. Ezker abertzaleak estatuaren aurkako jarrerari eutsi zion, independentzia aldeko gizarte

mugimenduek errepresio bortitza jasan zuten arren.

EAJk Euskadiko instituzioetan zuen nagusitasuna kolokan geratu zen, barne arazo larri batzuen ondorioz.Interpretazio desberdinak egin ziren Lurralde Historikoen Legearen inguruan, batzuek herrialdeetako instituzioak sendotu behar zirela uste baitzuten eta besteek, berriz, Jaurlaritzaren erakundeak indartzearen aldekoak baitziren. Lehenengo iritziak irabazi zuen eta Carlos Garaikoetxeak lehendakari kargua utzi beharra izan zuen. 1986an EA alderdia sortuko zuen.

12.7. Aldaketa sozioekonomikoak eta bilakaera politikoa Espainian 1982. urtetik aurrera

1985etik aurrera baretu egin zen krisi ekonomikoa, lan harremanak aldatu egin ziren, OTAN erakundearen barnean jarraitzeko erreferenduma egin zen, Espainiako Estatuak gerra zikinari ekin zion, GAL talde terroristaren bidez, Maastrichteko Ituna izenpetu zen eta gero eta ugariago hasi ziren agertzen Administrazioaren agintean ari zen alderdiko goi karguen ustelkeriak.

12.7.1. Aldaketa politikoa: Hirugarren hauteskunde orokorrak (1982- 10-28) (4)

PSOEren garaipena historikoa eta erabatekoa izan zen. UCD alderdia, Parlamentuko alderdi nagusia izandakoa, esparru politikotik kanpo geratu zela esan

daiteke. UCDren gobernuek ekonomia espainiarraren ezintasun handia zuzentzeko arazo larriak

36 1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak:1. EAJ: emandako botoen %42a.2. PSOE: %23.3. HB: %14.6.4. EE: %8.

Page 15: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria15

erakutsi zituen; gainera alderdiaren barneko zatiketak etengabe azaleratzen ziren eta buruzagi garrantzitsuenak ihes egiten ari ziren. Hautesleen aurrean zuten sinesgarritasun falta gero eta nabarmenagoak iragarria zuen alderdi haren porrota.

AP alderdiak gustura jaso zituen UCDtik iritsi zitzaizkion sektore liberalak eta demokristauak eta emaitza onak lortu zituen hauteskundeetan.

PSOE alderdiak, berriz, zentru-ezkerreko alderdiaren irudia indartu zuen eta albo batera utzi zituen izaera erradikaleko erreferentzia politiko guztiak. Ideologia mailako aldaketa hau berretsia zuen PSOEk 1979ko Kongresuan, marxismoari ofizialki uko egin zionean.

UCDren antzera, PCE alderdia ere barne krisi larrian zegoen eta, hauteskundeetan lortutako emaitza kaxkarren ondoren, areagotu egin ziren komunisten arteko desadostasunak eta, ondorioz, dimisioa aurkeztu zuen Santiago Carrillo, alderdiko idazkari orokorrak.

12.7.2. Sozialisten agintaldia 1982tik aurrera Konpromezuak: Alderdi honek bere programan aurkeztutako xedeek biztanleen sektore zabalen

itxaropena piztua zuten: Estatuaren erreformari ekingo zion. Demokrazian sakonduko zuen. 800 000 lanpostu berri sortuko zituen. Erreferenduma egingo zuen OTAN erakundetik irteteko erabakia hartzearren. Jarduera politikoan jarrera etikoa erakutsiko zuen.

Ekinak: Rumasa holdin-a desjabetu zuen eta, finantza mailako irregulartasun larriak hauteman ondoren,

zuzenean saltzea deliberatu zuen. Pezetaren debaluazioa. Iruzur fiskalaren salaketa eta zuzenketaren aldeko neurriak hartu zituen Erregaien prezioak arautu egin zituen eta igoerak aplikatu. PFEZren37 erreformari ekin zion. BEZa ezarri zuen. EEEn sartu zen. INI38 eta Wolkswagenen arteko hitzarmena sinatu ondoren, SEAT enpresa publikoaren akzioen

%51.5 saldu zituen.

12.7.2.1. Ekonomia eta lan gizarte mailako politika 12.7.2.2. Industriaren eraberritzea (Helburuak, Emaitzak, Balorazioa)12.7.2.3. Lan harremanen markoa 12.7.2.4. Administrazio mailako erreformak eta kanpo politikaren bira (EEE eta

OTAN, Beste gai batzuk (9))EEE eta OTAN: 1. Negoziazio ugariren ondoren, 1986ko urtarrilaren 1ean Espainia EEEn39 sartu zen.2. OTAN erakundeari dagokionez, PSOEk hasieran defendatzen zuen postura erabat aldatu zen agintera

iritsi zenean eta bertara biltzeko erabakia hartu zuen. Erreferenduma burutu zuen, baina erakunde hartan nola jarraitu erabakitzeko kontsulta izan zen.

37 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.38 Instituto Nacional de Industria39 EEE, Europako Elkarte Ekonomikoa

1. Merkataritza, kapital zirkulazio eta eskulanean trabarik gabeko asoziazio bat egin nahi zen.2. 1957an osatu zuten ofizialki.3. Portugal eta Espainia 1986ko urtarrilaren 1ean sartu ziren.

Page 16: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria16

3. Felipe Gonzálezek agerraldi luzeak egin behar izan zituen telebista espainiarrean jarrera aldaketa hura sinesgarriagoa gerta zedin.

4. Kanarietako, Euskal Herriko eta Kataluniako biztanleek erakunde militar horren aurka jarraitzearen aurkako botoa eman zuten gehiengo batez, baina orokorrean onartu egin zen.

Beste gai batzuk: 1. Harreman haustura Fronte Polisariorekin40.2. 1986an Israelgo estatuarekiko harreman diplomatiko osoen ezarrera.3. PAEren41 onarpena, maila diplomatikoan. 4. Hezkuntzaren arloan, 2 irakaskuntza-sare ezagutu ziren:

o Sare publikoa, fondo publikoz finantzatuko zena.o Sare pribatua, diru sarrerak lortuko zituena, baldin eta zentroaren gestioan doakotasuna

eta guraso eta ikasleen partaidetza bermatzen baziren.5. Kargu publiko eta politikoak bateraezinak izango ziren.6. Auziperatze Kriminalaren Legea berritu zuen7. Banda Armadaren Legea eta Botere Judizialaren Lege Organikoa aldarrikatu ziren.8. Armadaren erreformari ekin zioten. 9. Abortoaren despenalizazioaren legea onartu zen 1985eko maiatzean

40 1973an ikasle talde baten osatutako taldea, Espainiarekiko independentzia lortzeko helburuz. Gerrilla gerra erabili zuen basamortuan buruturiko hasierako konbate haietan eta 1976an lortu zuen askatasuna. Gerrillak bere territorioa banatu duten inguruko estatuen aurka jarduten du eta1979an Mauritaniaren zesioa lortzen du. Hala ere, Marokok ez du onartzen eta bera egiten da lur hauen jabe. 1975az gero Argeliako eremuan gorde ohi da. Urte horretan NBEk mugimendu hau errekonozitu zuen eta hurrengo urtean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuten, gobernua erbestean zuelarik. 47 estatuk errekonozitu dute, afrikar eta latinoamerikarrak gehienak. Beste herri batzuk ez dute errekonozitzen, baina bai onartzen dute Polisario herri saharauiren ordezkari gisa. Borrokak 1991 arte jarraitu zuten, marrokiar murruak eraiki ondorengo su etena arte. 2 000 kmtako murruak zatitzen du goitik behera RASD (República Árabe Saharaui Democrática) eta radar eta mina antipertsonalez josita dago. 150 mila soldadu marrokiarrek bigilatzen dute eta egunean milioi eta erdiko kostua kalkulatzen zaio.NBEren azpierakunde batek bigilatzen du suetena eta oraindik egin gabe dagoen erreferendum prestatzen ari da.41 Palestinaren Askapenerako Erakundea. Gazteleraz, OLP.

Page 17: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria17

12.7.2.5. 1986ko legegintzaldia eta alderdi garrantzitsuenak ( Laugarrena) (3)Gehiengo absolutua erdietsi zuen berriro ere PSOEk. Arrakasta izan zuten, baita ere, Andaluziako

Autonomia Hauteskundeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan42. 1989ko Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere boto gehien jaso zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hala ere, nolabaiteko higadura politikoa nabari zitzaion, 1987ko autonomia eta udal hauteskundeetan galdu egin baitzuen hiri garrantzitsuenetan ordura arte zuen gehiengo absolutua. Nagusitasun politikoa lortzen zuen, bai, baina AP eta PCEren krisi larriak asko laguntzen zion.

AP alderdiko lehendakaritza utzi zuen Manuel Fraga Iribarnek eta 1989an PP alderdia sortu zen. 1989ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan emaitza kaxkarrak lortu zituen alderdi honek.

IU, Izquierda Unida, jatorri desberdinetako talde ezberdinez osatutako koalizioa zen. PCE, koalizioko alderdi nagusiak, barne krisi sakonean jarraitzen zuen eta Julio Anguita alderdiko idazkari nagusi hautatu arte ez zen egoera hura zuzentzen hasi. Anguita, gainera, IUko koordinatzaile nagusia ere bazen.

12.7.2.6. Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka eta ekonomiaren egoera (4)Bigarren legegintzaldi honetan ez ziren garrantzi handiko legeak onartu, baina izan ziren azpimarratu

beharreko aldaketak: Irakaskuntza ertainen eta lanbide irakaskuntzaren doakotasuna onartu zen eta

erreforma iragarri zen. ETAk era bere inguruko esparru politikoan bilduriko aukera independentistek erakusten zuten

jardueraren aurrean, aurreko garaian erabilitako metodoei eutsi zieten sozialistek: o Saiatu zen esate baterako, euskal preso politikoen bergizarteratzeko ahaleginetan.o Areagotu ziren euskal errefuxiatu politikoen estradizioak Frantziako estatutik.o Onartu egiten zen CESIDek eta gobernu sozialistak bultzatutako GAL43 erakunde

terroristaren jarduera. o Ate bat zabaldu zitzaion Aljerren gobernuaren eta ETAren arteko negoziaziori,

baina saio hark huts egin eta bertan behera gelditu ziren negoziazioak 1989ko apirilean. o Euskadiko Autonomia Erkidegoko legebiltzarrean ordezkaritza zuten alderdi guztiek, HB

koalizioak izan ezik, izenpetu zuten Ajuria Eneako Ituna; gobernu zentralaren politika antiterrorista indartu zuen polizia neurria eta HB koalizioaren isolamendu politiko soziala oinarritzat zituen politika Horrek.

42 19 aulki lortu zituen, eta EAJri aurrea hartu zion. 43 GAL: Grupos Antiterroristas de Liberación talde terrorista ziren, espainiar gobernuak (garai hartan PSOE buru) ETAren aurka aritzeko legez kanpo sortutakoak. 1983 eta 1987 urteren artean aritu ziren eta 23 erailketa egin zituzten. Gerra zikina deritzo aldi honi.Euskal Herrian eta, batez ere, Frantziari dagokion lurraldean ekin zuen gehien bat. Bahiketak, torturak eta abar burutu zituzten ETAko militante eta sinpatizanteen aurka; baita terrorismoarekin inongo erlaziorik ez zutenen aurka ere. Ezagunak dira Lasa eta Zabalaren bahiketa eta erailketa 1983an eta Segundo Mareyren bahiketa 1984an. El Mundo egunkariak eta bere zuzendaria zen Pedro J. Ramírezek azaleratu zuen auzi hau. Gobernuko goi karguak izan ziren salatuak eta Felipe González, lehendakaria bera, ere bai. 1996ko hauteskundeetan PSOEk galtzearen arrazoi funtsezkoa izan zen.Felipe González ez zen tribunalen aurrera joan, baina ez zuen gehiago PSOE gidatu; beti ukatu du GALekiko erantzukizun guztia eta kondenatu ditu hango hilketak. Hala ere, bera agintean zegoenean GALen finantziazio iturriei buruzko ikerketak oztopatu zituen eta, orokorrean, PSOEko buruzagiak GAL eta ETAko terrorismoa ezin direla konparatu uste dute. Aznarren gobernuak eman zien indultua garai hartako inputatuei. Kondenatuetako batzuk hurrengoak izan ziren: Barrionuevo (Barne Ministroa), Vera (Secretario de Estado para la Seguridad), Damborenea (Bizkaiko PSOEko idazkari nagusia, Álvarez (Terrorismoaren Aurkako burua), Planchuela (Bilboko Informazio Brigadako burua), Amedo (Poliziaren subkomisarioa), Sancristóbal (Bizkaiko gobernadore zibila), Domínguez (policía)…

Page 18: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria18

Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen eta Espainiako BPGa Europako beste herriak baino gehiago igo zen. Hala ere langabezia tasa ez zen murriztu eta espekulazio maila handia mantendu zen.

Zentral sindikal garrantzitsuenek egin zuten 1998ko abenduaren 14ko greba orokorrerako deialdia eta PSOE alderdiaren eta UGT sindikatuaren arteko harremanak gehiago zaildu ziren. UGTk alderdi sozialistari botorik ez emateko gomendioa luzatu zuen Europako Parlamenturako hauteskundeetan eta ondoko hauteskunde orokorretan.

12.7.2.7. Hauteskunde orokorrak (1989-10-29) (Bosgarrenak) (Oztopoak, Hauteskunde orokorrak, Autonomia hauteskundeak, Balorazioa)

Oztopoak: Hauteskunde hauetan, gobernu-jardunak dakarren higadura politikoa, alderdia legez kanpora finantzatu izanagatik aurkeztutako salaketa gero eta ugariagoak, jarrera autoritarioak, ustelkeria politikoa eta politikari sozialista garrantzitsu batzuk ukitu zituzten influentzia trafiko mailako aferak ez ziren oztopo izan PSOE berriro garaile irteteko.

Hauteskunde orokorrak: Gehiengo absolutua lortu zuten ia.

Autonomia hauteskundeak: Molde guztietako emaitza lortu zituen berriz ere PSOEk. Galiziako 1989ko abenduko hauteskundeetan Fragaren PPk lortu zuen gehiengo absolutua. Andaluziako hauteskundeetan, ordea, PSOEk irabazi zuen gehiengo absolutuz. EAJk irabazi zuen Euskal Autonomia hauteskundeetan. CiU koalizioak gehiengo absolutua lortu zuen Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan.

Balorazioa: 1991ko udal hauteskundeetan eta beste erkidegoetan egin ziren autonomia hauteskundeetan izandako emaitzek argi iragarri zuten PSOEk ordura arte izan zuen nagusitasun politiko hura mehatxupean zegoela. PSOEk udalerri guztien %39, 7 alkatetza lortu zituen eta PPK %31.6. Baina, Madril, Valentzia eta Sevilla bezalako alkatetza garrantzitsuak galdu zituen PSOEk.

Juan Guerra44, FILESA45, RENFE46, Ibercop47 eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren48

eskandaluak azaldu ziren eta ondoren etorri zen GAL auzia, CESIDen parte hartze izana, Roldán, Guardia Zibilaren zuzendari nagusiaren kasua eta Nafarroako Alderdi Sozialistako buruen kasua. Eskandalu horien aurrean, gobernuak sinesgarritasuna galdu zuen.

12.7.2.8. Gatazka sozio-politikoak eta integrazioa Europan (Maastricht, Baldintzak, Aurkako iritziak, Politika antiterrorista, Hauteskunde orokorrak)

12.7.2.9. Sozialisten azken agintaldia: hauteskunde orokorrak (1993-6-6) (Seigarrenak)

Berriro irabazi zuen, baina gehiengo absolutua galdu zuen.49 Hauteskunde hauen emaitzek beharturik, Euskadiko eta Kataluniako nazionalistekin eginiko itunen bidez gobernatu zuen PSOEk.

1996ko hauteskundeak (zazpigarrenak), berriz, PPk irabaziko zituen.

44 Alfonso Guerraren anaia. Trafico de influencias eta defraudatutako diru asko.45 Alderdiaren legez kanpoko finantzaketa.46 Terrenoen espekulazioa.47 Bankua.48 Papera nori erosi.49 1993ko ekaineko hauteskundeak:

1. PSOE: %38.82. PP: %34.8

Page 19: 12€¦ · Web viewBerrogei urteko erregimen zentralistaren ondoren, herritarrek erregionalismoa eta nazionalismoa askatasunarekin erlazionatu zuten eta batasun nazionala errepresioarekin

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria19