9
Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1902.

141015ondarroakotalaiaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ANONIMOA. 1902. Tipos euskaldunas. El atalayero de Ondárroa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVI:453-456,510. Donostia.

Citation preview

Page 1: 141015ondarroakotalaiaria

SantiagoBadiolaArrizabalaga,

Ondarroakotalaiaria.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1902.

Page 2: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 2

Aurkezpena

Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Itsasoko lan baldintza gogorrengatik, marinelek ongi merezita dute haien beharrari egindako aitortzak; historian zehar haiek baitira ogiaren truke prezio altuena ordaindu izan dutenak. Hori hala izanagatik, portu baten behargin gehiago ere badirela jakin behar dugu. Lehen gehiago: izan ere, aurrerakuntza teknologikoak direla eta hainbat ofizio galduta daude, talaiariarena esate baterako. Artikulu honek haren lanaren ezaugarrien erretratu bizia egiten digu, talaiariaren lanegun arrunt bat irudikatuz. Espezializazio maila altuko ofizioa, inondik ere; marinelen ezinbesteko osagarria zen lanbide hau betetzeko, berezko ikusmen onari, kalkulatzeko trebezia eta meteorologia seinaleak ulertzeko ahalmena gehitu behar zitzaion. Artikuluan azaldutako zereginak edozein talaiarirenak izan badaitezke ere, idazleak Santiago Badiola Arrizabalaga ondarrutarraren gainean jartzen du begirada. Santa Klarako bere postutik. katalejoarekin ikus ditzakeen gauza harrigarriak kontatuz hasten da. Gero kearekin egindako kodeekin jarraitzen du, arrain sarden, gerra untzien zein ekaitzen berri marinelei emateko moduak azalduz. Artikulua bere lanaren alderik gaitzenarekin amaitzen da: ekaitz egunetan porturatu nahi duten enbarkazioei sartzen laguntzea, itsasoaren kolpeekin koordinazioan. Kontuan har dezagun 1902ko Ondarroako portua ez zela gaurkoa. Izan ere, 1931an Egidazu Kai berria egiten hasi arte, itsasuntzien babesleku nagusia Artibai ibaiaren azken meandroa zen, elizaren kantoipetik aurrera. Horretara, pentsatzekoa da artikuluan aipatzen den itsasertzeko haitza (talaiaria bertara lotzen zena) eliza inguruan kokatuko zela.

Santa Klaratik ikuspegia 1903 urtean; goian, eskubian,

Saturraraneko “Ezkilantxarria”. Artxiboa: Sabino Antxustegi.

Page 3: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 3

1902ko Ondarroa ez zen 1634ko irudi honetatik oso desberdina.

Pedro Tellerian irudia, Juan Antonio Apraizen artxibotik.

Lanbideaz gain, Badiolari buruz ematen zaizkigun zenbait datu pertsonal daude artikuluan: 62 urte zituela (nagusia, sasoi hartarako); Kofradiako arrantzaleek ez ziotela erretiratzen uzten; gaztetan itsasoan ibilitakoa zela; eta karlista sutsua. Bizkaiko elizbarrutiko errejistroan1 datu gehiago aurkitu ditugu:

• Bere gurasoak Jose Antonio Badiola Elordi eta Maria Concepcion Arrizabalaga, Urrestieta izan ziren.

• 1839an jaio zen, Santiago Manuel izena jarri ziotelarik. • 1859an ezkondu zen Dionisia Azpillaga Urrosolorekin. • 10 seme-alaba izan zituen: Candida Rosalia (1860an jaioa), Domingo Maria 1862,

Urbano José Antonio 1864, Salbador Marcelino 1866, Agapito 1868, Teodoro Ramon 1871, Eulogio Matias 1873, Carlos Martin 1875, Antonia Maria 1878 eta José 1880.

Besterik gabe, jarraian irakur dezakezue Santiago Badiola talaiariaren omenezko artikulu hau.

1 Bizkaiko Elizaren Histori Arkiboa. http://internet.aheb-beha.org/paginas/indexacion/n_indexacion.php

Page 4: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 4

Page 5: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 5

Page 6: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 6

Page 7: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 7

Page 8: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 8

Page 9: 141015ondarroakotalaiaria

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria. 9

Erreferentziak

Jatorrizko dokumentua:

• ANONIMOA. 1902. Tipos euskaldunas. El atalayero de Ondárroa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVI:453-456,510. Donostia.

Dijitalizazioa:

• Sancho el Sabio Fundazioa 2011 http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina:

• Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com

Lekeitio, 2014ko urriaren 15a.