Upload
others
View
11
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Praktika onen programa,kalitatea
turismo sektorean
2009ko IRAILA
16. ZK. • 5.urte
6-7
Lekeitiotour: turismoan erreferente izan nahian
Etorkizuneko ideiak aldaketa garaian
Kalotek, energiaren indarra
aprobetxatuz
EIDER ALBIZU[ BASQUETOUR-EKO KALITATE ETA PRESTAKUNTZA ARDURADUNA ]
AURKIBIDEAEditoriala
Enpresak sortzen
Ikuspegia
Bertoko enpresak ezagutzen
Behatokia
Leihatila
0033
0044 -- 0055
0066 -- 0077
0088 -- 0099
1100 -- 1111
1122
HAZI aldizkaria
ARGITARATZAILEA:Azaro Fundazioa
LEGE GORDAILUA: BI-804-05
EGOITZA: Xemein Etorbidea 12,48270 MARKINA-XEMEIN
TELEFONOA: 94 616 91 72Faxa: 94 616 92 17
E-POSTA: [email protected]@leartibai.com
TESTUAK: HITZAARGAZKIAK:
GARBINE GARAGARTZALORE BENGOETXEAEIDER MUGARTEGI
DISEINUA ETA MAKETAZIOA: 11 BARRI
WEBGUNEAK:www.azarofundazioa.com
www.leartibai.com
Kalitate prozesuei buruz hitz egiten dugunean, denokdakigu, gutxi gorabehera, zertaz ari garen berbetan:
produktu on bat egitea, bezeroari zerbitzu ona ematea,eraginkorrak izatea gure lanean, denbora eta baliabideakondo aprobetxatzea… Azken batean, nahiz eta kalitatealortzeko metodologia asko egon, denak esaldi bakarreanlabur ditzakegu: gauzak egin bai, baina ondo baino hobetoeginda.
Garbigailuak fabrikatuz gero, nahikoa errez daukagu pro-duktuaren kalitatea ziurtatzea: Torlojua txarto dago? Berrizere fabrikara, eta ondo dagoen bat jarri. Eta horrela pro-duktuaren zati txiki guztiekin, puzzle erraldoia bete arte,gure produktua kaleratu arte. Kalitatearen bidea markatutadago, eta bidetik kanpo dagoenak ez dauka tokirik.
Baina zerbitzuei buruz ari garenean, kalitatea bermatzeaez da hain gauza sinplea. Are gehiago turismoari buruz hitzegiten dugunean. Zergatik? Batetik, zerbitzuaren produk-tua ukitu ezinezko produktua da askotan, sentsazio eta itxaropenez osatuta beste osagaien artean. Bestetik, gureaisialdian jasotzen dugun zerbitzuarekin askoz ere zorro-tzagoak izaten gara normalean; dena nahi izaten dugu onaeta azkarra izatea. Beraz, turismo arloan jasotako zerbitzuaondo baino hobeto egon behar da: batetik, ikusi eta ukituahal duguna (garbitasuna, antolakuntza, jatekoa, eta abar)eta bestetik, jasotzen ditugun sentsazioak (harreragilearenirribarrea, lokalaren giroa, eta abar).
‘Sicted’ programak eta praktika onen egitarauak turis-
EDITORIALABikaintasun zirimiria Lea-Artibain
BABESLEAK
mo sektoreari bikaintasunerako bidean laguntzen diote. Gi-daliburuan agertzen diren arau gutxi batzuk jarraituz, turis-mo enpresek zerbitzua hobetu eta bezeroak espero duenabete dezakete. Baina zer gertatzen da ostatua primerakoabada, jatetxea ezin hobea eta gure turistak ezin izan baduaparkatu? Seguruenik, jasotako bikaintasun guztia haizeakeramango du, eta giroa lainoz beteko da. Horregatik, pro-grama turismo helmuga osoan ezarri behar da, agente guz-tien artean, turistak jasoko duen esperientzia ahaztu ezinaizateko. ‘Sicted’ egitaraua helmugara zuzenduta dago, etabikaintasun zirimiriak toki eta erakunde guztiak busti beharditu.
Horretarako, guztiz beharrezkoa da erakundeen artekokoordinazioa. Eredu bat Lekeitio Tour elkartean dugu. Ha-mar enpresa eskualdeko turismo jasangarriaren alde etaerakunde publikoekin lan egiteko prest. Bertoko enpresakezagutzeko atalean ikus dezakegu Kurtxia Landetxea, Prak-tika Onen bidea hasita daukan esperientzia.
Bestalde, Behatokia atalean, maiatzaren 18an egindakoWOKA Euskadiren emaitzei buruz hitz egingo dugu. Hemenere zirimiria, ezagutzaren zirimiria edonon eta denon arteanlanduta. Hau bai metodologia gaur egongo egoerari aurreegiteko.
Azkenik, enpresa berriak ezagutzeko aukera izango dugu:Kalotek eta Kena Errotuluak.
Ea dena ondo baino hobeto doan. Pausuz pausu, eta zirimiriaz bustita.
Produktu hau Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horrenfinantzaziorako funtsen %50 EGIFek eman du (POPV 2007-2013)
KENA
04 2009ko IRAILA • 16. ZK. hazi
Azken urteak Elgoibarren eman ondoren, herri-
ra bueltatu berri da, Kareaga industrialdean ipini
du enpresa. Gaztetasuna, gogoa eta esperien-
tzia dira Arrateren ekarpena, eta eskualde mai-
lan errotulazioak daukan ikuspegia moderniza-
tzea, erronka.
Zazpi urteko esperientzia dauka Arratek,
horrek ematen duen ikuspegiarekin. Errotulazio
motarekin jendeak «betiko publizitatea betiko
furgonetan» identifikatzen du, baina hori baino
askoz gehiago da gaur egun. Izan ere, errotula-
zioak gauza asko eskaintzen ditu, asko garatu
baita. Esate baterako, dekorazioan sartzen ari
da, tabernetan, etxebizitzetan,… eraikinaren
aurrealdean zein barrukaldean. Merkaturatu di-
ren material berriak erabiliz (paper edota binilo
mota berriak), errotulazioak kanpoko zein barru-
ko dekoraziorako balio du, eta ez da enpresen
kontua soilik; edozein etxebizitza pribaturako
ere interesgarria izan daiteke. Beste alde bate-
tik, argi sistemak ere beste aurrerapauso bat
eman du, LED-ak deitzen diren sistemen bidez.
Kenari Arratek hutsunea ikusten zuen es-
kualdean errotulazio arloan. Elgoibarrera joaten
zitzaizkion markinarrak lan kontuekin, eta azke-
nean jaioterrian bertan enpresa sortzeko apus-
tua egin zuen. Arrateren arabera, eskualde ba-
koitzak bere errotulista dauka, eta zentzu horre-
tan, Lea-Artibai izango da bere esparrua,
hasiera batean behintzat. Errotulazio eskaintza-
ri dagokionez, eskualdean asko dago egiteko,
Arratek baieztatu duenez. «Gauza berriak sar-
tzea kosta egiten da, eta diruari asko begiratzen
zaio», adierazi du. Horretan dihardu berak, jen-
dea irudiak duen balioaz ohartarazten. Azken
batean, irudiak enpresaren izaera adierazten
du. Adibidez, errotulazioaren abantailak apro-
betxatzen badira, batetik bestera mugitzen den
ibilgailua erakusleiho mugikorra izan ahal da.
Helburu hori buruan, Kena errotuluak en-
presak Azaro Fundazioaren bultzadarekin bide-
ratu ditu lehen urratsak. «Ikusten da ez dagoela
mugimendu handirik. Denon ahotan dago krisia,
eta azken baten, lehenengo mozten diren gau-
zak horietxek dira», aurreratu du. Halere, hain-
bat beharretan errotulazio premia egoten da,
besteak beste, herri-lanetan, eraikuntzan, insti-
tuzioetan...
Gaztetasuna, gogoa eta esperientzia dira
Kenari Arrateren bereizgarri, baita inpresio digi-
talaren aukera zabala ere. «Inpresio digitalera-
ko dauzkadan makinek kalitate handia eskain-
tzen dute».
Errotulazioaren munduari leihoak zabalduzGaztetatik dabil Kenari Arrate errotulazioaren munduan. Markinarra izatez,jaioterrian ekin zion ogibideari.
[ ERROTULAZIOA - MARKINA-XEMEIN ]
Furgoneta bateko errotulazioa.
Etxe barruan, pareta apainduta.
Erakusleihoaren dekorazioa.
LED-en adibidea.
Eguzkiak sortutakoari forma emanezizaera guztiz berritzailea du: hamaika metro
karratu arteko eguzki plakak fabrikatzen dituz-
te. Bost xurgagailu batzen dituzte, eta eratzen
duten energiaren helburu nagusia ura berotzea
da. Tamaina horretan aritzen diren bakarrak
dira estatu mailan, eta Europa mailan beste bi
besterik ez daude, bata Austrian eta bestea
Alemanian.
Kaloteken produktu izarrak badu beste
berezitasun bat: eguzki indarraren xurgagai-
luak kanpoko baldintzei aurre egiteko bereziki
prestatuak daude, egurrezko egitura mikrola-
minatua daramate. Xurgagailu mota hori bere-
bizikoa da instalazio handietarako –besteak
beste, kiroldegiak, eskolak eta ospitaleak–,
baina etxebizitzetara ere bideratzen dute lana.
Eraikuntzak kontsumo handietarako prestatze-
az gain, irtenbide pertsonalizatuak ere eskain-
tzen dituzte, beraz.
Goi mailako kalitatea eta jasangarria
Kalotekek ekoizten dituen plakak Coverclim
enpresaren oinordekotza teknologikotik datoz.
Orduan ere, Gorka Gomez zen produktuarekin
buru-belarri lanean aritu zena, eta Coverclim-
ek produktu berritzaile honen erronkari ez eus-
tea erabaki zuenean, zituen aukerez jabetuta,
haren aldeko apustu egitea erabaki zuen.
Produktua goi mailakoa dela ziurtatzen
duten sariak jasoak ditu; besteak beste,
2007/2008ko Europako Enpresen Ingurumen
Sarietako akzesita lortu zuen, garapen iraun-
korrerako produktuen atalean.
Energia berriztagarrien filosofiari hertsiki
helduta, taulak egiteko egur mikrolaminatuaren
erabilerarekin, aluminioaren erabilera gutxitzen
dute. Horrek material hori lortzeko beharrezko
elektrizitatearen kontsumoa eta CO2 igorpenak
murriztea lortzen du. Gainera, erabilitako egu-
rra era jasangarrian ustiatzen diren basoetatik
eskuratzen dute. Beraz, energia garbia ahalik
eta bide garbienetatik lortzen dute.
Ikerketara lotuta eta zabaltze bidean
Kalotek, Euskal Herrian ez ezik, Katalunian,
Madrilen eta Andaluzian ere ari da lanean.
Portugalera zabaltzeko lehen pausoak eman
dituzte, eta Europara osotasunean sarrera iza-
teko Solar Key Mark ziurtagiria lortzeko bidean
daude.
Fabrikazioaz eta salmentaz gain, beste
esparru batzuk ere lantzen ditu Kalotekek.
Ikerketa ez dute alde batera uzten. Kadizko
unibertsitatearekin harremanetan, eguzki ener-
giaren aprobetxamendurako produktu eta era-
bilera berrien azterketan murgilduta daude.
Ikerketarekin duten lotura estuak energia
berriztagarrien puntan egotea ahalbideratzen
die. Merkatuaren errealitatea bistatik galdu
gabe, baina beti etorkizunera begira; energia
garbia zabaltzeko bidea hartzen ari den etorki-
zuna.
Berritzaile izatea beharrezko ezau-garria bihurtzen ari da gero etalehiakorragoa eta gordinagoa denmerkatuan aurrera egiteko.
Berritzaile eta ekintzaile izate hori nortasuna-
ren seinale bihurtu duen enpresa horietakoa
da Kalotek.
Kalotek martxan jartzen duen lehengaia
eguzki energia da . Merkatuan tartea egin eta
aurrera egiteko bidea, ordea, euren produk-
tuengan duten konfiantzak eta enpresa osa-
tzen duten bost kideen lanak markatzen dute.
Gorka Gomez da enpresaren norabidea
zuzentzearen arduraduna. Bera izan zen
Kaloteken sustatzaile nagusia. Eguzkiaren
bidez sortutako energiaz baliatzeko bideak
eskaintzen dituzte: tamaina handiko kaptadore
termikoak fabrikatzen dituzte, instalazio termi-
koa egiteko beharrezko elementu guztiak
komertzializatzen dituzte eta, gainera, energia
berriztagarrien alorrekoak diren fotovoltaikoa,
minieolikoa, biomasa galdarak edota mikrosor-
gailuak bezalako irtenbideak eskaintzen dituz-
te.
Estatu mailan bakarrak
Kalotek enpresan ekoizten den produktuak
Gorka Gomez (irudiaren ezkerrean) da enpresa zuzentzearen arduraduna.
05ENPRESAK SORTZEN
KALOTEK[ ETXEBARRIA ]
www.kalotek.es
Ze fasetan oinarritzen da?
Ondokoak dira faseak:
- Sentsibilizazioa. Basquetour eta EUSKA-
LITek, sektoreetako eta eskualdeetako el-
karteekin, turismo bulegoekin, garapen
agentziekin eta beste eragile batzuekin ba-
tera ekintza hau antolatuko dute, eta progra-
maren planteamendu orokorra ezagutzera
emango diete dagozkien kolektiboei.
- Prestakuntza. Enpresariek eta jomugako
eragileek urtero kudeaketari eta zerbitzuen
kalitateari buruzko prestakuntza saioak ja-
soko dituzte: enpresa turistiko bakoitzera
egokitutako Praktika Onen Eskuliburuen bi-
tartez, sektorean punta-puntakoak diren
prestakuntza ekintzak eginez (irisgarritasu-
na, berrikuntza...), eta abar.
- Laguntza Tekniko indibidualizatuak eta
kolektiboak: Enpresariek laguntzaileak
izango dituzte Praktika Onen eskuliburuak
ezartzeko; bisita indibidualizatuak jasoko di-
tuzte eta tailer kolektiboetan parte hartuko
dute.
- Ebaluaketa: Establezimendu batek meto-
dologian ezarritako hobekuntza eremuak
martxan jarri dituenean, balorazio bisita bat
pasako du. Ebaluatzaileak egiaztatuko du
ekintzak benetan egin direla, egoeraren
txosten bat egingo du eta bertan adieraziko
du establezimenduak Praktika Onekiko Kon-
promisoaren Diploma jasotzea merezi duen.
Zer helburu du programa honek?
Programa honek bi helburu nagusi dauzka:
- Turismoaren sektorea profesionalizatzea,
lehen aipatutako metodologiaren bitartez.
- Jomugaren kontzientzia sortzea; horretara-
ko, antolakuntza egiturak sortuko dira jomu-
gan bertan, bestalde, eskualde bateko en-
presari guztiek elkar ezagutu dezatela lortu
Praktika onen programan sartuta
daude eskualdeko hainbat turis-
mo eragile: turismoaren sekto-
rea pertsonalizatzea eta antolakuntza
egiturak sortzeko helburua du pro-
gramak
Zer da eta zertan datza Praktika Egokiak
edo Praktika Onak programa?
Programa honen helburua zera da: turismo
establezimenduen kudeaketa zorrotzagoa
izan dadila epe ertain-luzean. Batez ere es-
tablezimendu txikientzat dago pentsatuta.
Programa honek hobekuntza zabaldu nahi
du turismo sektoreko euskal erakunde guz-
tietara, edozein erakundek (txiki edo sinplea
izan arren) kudeaketa hobetu dezan (derri-
gorrez kalitatezko ziurtagiria lortu beharrik
gabe) eta, beraz, Kalitate Turistikoaren Siste-
mak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailbu-
ruordetzak egindako planteamenduarekin
bat egin dezan. Eusko Jaurlaritzako Turismo
Sailburuordetzak, Basquetour Turismoaren
Euskal Agentziarekin batera koordinatuta,
%100eko diru laguntza ematen du urte
anitzeko programa honentzat (lau urtera-
ko plana).
«IKARAGARRI HOBETZEN DAbarne antolakuntza eta bezeroari emandako zerbitzua»
EIDER ALBIZU[ BASQUETOUR-EKO KALITATE ETA PRESTAKUNTZAKO ARDURADUNA ]
06 2009ko IRAILA • 16. ZK. hazi
’’
Lehiakortasunean,ospean eta
establezimenduarekikoiritzi onean ere
irabazten da ’’
SentsibilizazioaProgramaren planteamendu orokorraazaldu (2 ordu).
PrestakuntzaOn line ikastaro batTaldeko 3 ikastaro (3 ordu bakoitza).
Laguntza teknikoindibidualizatu eta kolektiboak
3 bisita indibidualizatu (2-3 ordu bakoitza).3 tailer kolektibo (2-3 ordu bakoitza).
Ebaluaketa 1-2 orduko bisita
* 5-6 hilabeteko prosezua da.
07IKUSPEGIA
behar da, eta taldean lan eginarazi, horrela
bezeroari emandako arreta hobetzeko.
Nork parte hartu dezake?
Establezimendu guztiek, txikiak, ertainak
zein handiak izan, baina bereziki mikroen-
presei zuzenduta dago (oro har 2-6 langile
bitarteko establezimenduak). Programa ho-
netan turismoaren azpisektore ugarik parte
hartzen dute (landetxeak, pentsioak, hote-
lak, kanpinak, informazio turistikoa emateko
bulegoak, interpretazio zentroak, museoak,
jatetxeak, tabernak eta kafetegiak, turismo
gidak…)
Zer onura ekar diezaioke parte-hartzaile-
ari?
Programa honetan parte hartzen duten esta-
blezimendu gehienen iritziz, enpresa barru-
ko eraginari dagokionean, ikaragarri hobe-
tzen da barne antolakuntza eta bezeroari
emandako zerbitzua, eta enpresaz kanpoko
eraginari dagokionean ere hobekuntza han-
dia nabari da lehiakortasunean, ospean eta
establezimenduarekiko iritzi onean.
Nork ebaluatzen du?
Ebaluaketa Euskalit erakundeak homologa-
tutako ebaluatzaileek egiten dute, Basque-
tour antolakundeak estandarizatu eta ezarri-
tako irizpideei jarraituz. Establezimenduek
EUSKALITi eskatu
beharko diote eba-
luaketa, eta bisita
bat pasa urtero.
Bertan egiaztatuko
da establezimen-
duaren maila man-
tentzen dela, markatutako hobekuntza ekin-
tzak gauzatu direla eta hobetzen jarrai-
tzeko plan bat dagoela. Hori horrela
bada, establezimenduak ziurtagiria lortu-
ko du beste urtebeterako.
Nork ematen du ziurtagiria?
Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Turismo Sail-
buruordetzak ematen du Estatuko Turismo
Idazkaritzarekin, Euskalit erakundearekin
eta jomugako antolakundeekin batera, Prak-
tika Onen Eskuliburua betetzeko egindako
ahalegina aitortzeko.
Ebaluaketak gainditu ondo-
ren (lehen zikloa 5-6 hilabe-
tekoa izan ohi da) eta emai-
tza onak lortuz gero, eskual-
dean ekitaldi bat antolatzen
da, non Kalitate Turistikoa-
rekiko Konpromisoaren Di-
ploma ematen baitzaie aha-
legina egin eta ebaluaketa
gainditu duten enpresariei.
Diploma hau Turismo sail-
buruordeak banatzen du,
alkate edo eskualdeko or-
dezkariekin batera.
Zer bilakaera izan du EAE
mailan?
Programa honek arrakasta handia izan du
Euskadin, 274 establezimenduk daukate Ka-
litate Turistikoarekiko Konpromisoaren Di-
ploma eta 8 jomugak parte hartu dute progra-
man (Bermeo, Gernika, Donostia, Goierri,
Zarautz, Debagoiena, Gasteiz eta Nekatur,
landetxe elkarte bezala).
Zeintzuk dira datu nabarmenenak?
Gipuzkoa da parte-hartzaile gehien dauzkan
lurraldea (154 establezimendu), eta atzetik
jarraitzen diote Bizkaiak (93) eta Arabak
(27). Partaide gehien biltzen dituen azpisek-
torea ostatuena da, barietate guztiak sartzen
direlarik (batez ere landetxeak, hotelak,
pentsioak, kanpinak eta aterpetxeak neurri
txikiagoan); talde honek parte-hartzaile guz-
tien %48 biltzen du. Jatetxe zerbitzuak in-
dartzen ari dira, %24 dira, eta talde horretan
sartzen dira jatetxeak, tabernak eta kafete-
giak. Turismo zerbitzuek kopuru osoaren
%11 biltzen dute (turismo gidak, informazio
turistikoa emateko bulegoak, interpretazio
zentroak) eta gainerako %17 hainbat azpi-
sektoreren artean banatzen da.
2009rako egin diren aurreikuspenen arabe-
ra, jomuga berriek parte hartuko dute pro-
graman, hala nola Lea-Artibaik, Urdaibaik,
Aiarak, Bidasoak, Debabarrenak, Tolosalde-
ak eta Arabar Errioxak eta, beraz, bikoiztu
egingo lirateke ziurtagiridun establezimen-
duak, 520raino. Baina ikusteko dago orain-
dik.
Eta estatuko datuekin konparatuz gero...
Estatu mailan, 3.340 establezimenduk lortu
dute Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoa-
ren diploma, baina, oro har, estatuko iparral-
de osoan Hegoaldean
baino aurreratuago
gaude arlo honetan,
nahiz eta hegoaldean
turismoak aukera gehiago eskai-
ni. Bitxia, baina egia. Eusko Jaur-
laritzako Turismo Sailburuordetzak eta
Basquetour antolakundeak Kalitatearen
eta Bikaintasunaren aldeko apustua egin
nahi dugu, eta
ahalegina egingo
dugu helburu ho-
riek lortzeko.
Konpetentziaren lekuan elkarlana ikusten
dute, eta ikuspegi aldaketa horrek zabal-
tzen dizkien aukerez jabetuta daude es-
kualdeko enpresak. Elkarlanean oinarritu-
tako etorkizuna marrazteko lehen pausoa
hainbat motatako zerbitzuak eskaintzen di-
tuzten hamar enpresek eman dute, eta Le-
keitio Tour Lea-Artibaiko Turismo Elkartea
izeneko elkartea sortu. Bertan dira, Zubie-
ta, Metrokua eta Ansotegi hotelak, Akuiola,
Garro eta Kurtxia landetxeak, Suspergin-
tza elkartea, turismo aktiboa lantzen duen
Ur2000 enpresa, Villa Itsaso apartahotela
eta Leagi kanpina.
Eskualdeko turismoaren erreferentea
izatea da elkartearen asmoa. Turismo es-
kaintza antolatu, ordenatu eta bideratuta,
eskualdearen potentziala azaleratzea lortu
nahi dute. Izan ere, elkartearen izenean es-
kualdeko motor turistikoa den herriaren ize-
na eraman arren, eskualde osoaren ahal-
mena, baliabideak eta aukerak dira elkarte-
ak batzen dituena. Guztien indarrak
batuta, eta guztien artean bultzatutako eki-
menen bidez eskualdea ezagutzera eman
eta ezagutzeko moduko herriz osatuta da-
goela erakutsi nahi dute.
Kalitatea bermatuz
Turismo iraunkorra sustatzea eta garatzea
da elkartearen asmoa: eskualdeko ondare
kulturala eta naturala gordeko duen turis-
moa bultzatzea. Eskualdeko irudia kalita-
tezko turismoaren irudia izatea nahi dute.
Turismoaren praktika onak errotu nahi
dituzte eskualdean eta Leartibai Garapen
Agentziak antolatuko duen Praktika Onen
Programan parte hartzera animatzen dituz-
te elkarteko kide direnak eta eskualdeko tu-
rismo sektoreko beste enpresa guztiak ere.
Horretarako, ordea, elkartea sendo-
tzea da euren lehen helburua, eta ahalik
eta bazkide gehien erakarri nahi dituzte el-
karrekin sektorea norabide berean gidatze-
ko.
Etorkizunean parte hartuz
Erakunde publikoei aurkeztu diete elkar-
Eskualdearen aukerak bistaratzeko indarrak batuz
tea. Eskualdera bideratutako etorkizuneko
turismo politiketan parte hartzea da euren
nahietako bat, erakundeentzat balizko eta
beharrezko solaskide bihurtuz. Elkartea-
ren existentziak, eskualderako onuraga-
rriak izango diren promozioetan parte har-
tzeko eta indar gehiago duten proposamen
bateratuak egiteko ahalmena ematen die.
Eskualdeko sektore turistikoa bat egin-
da, eta haren etorkizuna guztien artean
landuta, ezagutzera ematea besterik ez
zaie gelditzen. Internetek eskaintzen dien
leihoa zabaltzea izango da horretarako bi-
deetako bat. Lekeitio Tour Lea-Artibaiko
Turismo Elkartea webgunea prestatzen ari
da; munduaren aurrean ikusgai bihurtze-
ko, mundu guztiari bertoko eskaintza aur-
kezteko eta bertoko enpresen balioa eza-
gutzera emateko.
Elkarteak eskualdeko motor turistikoaren izena daraman arren,
turismo alorreko eskualdeko enpresa guztiak batu nahi ditu.
Argazkian, Lekeitio.
LEKEITIO TOUR [ LEA-ARTIBAIKO TURISMO ELKARTEA - LEA-ARTIBAI ]
08 2009ko IRAILA • 16. ZK. hazi
Lea Ibilbideko gune bat Aulestin.
Bakoitza bere aldetik lan egitearen garaiak atzean gelditzen ari dira Lea-Artibain. Kontzeptu berritzaileak sortu dira sektore guztietan, eta turis-moa ez da salbuespena izan.
09BERTOKO ENPRESAK EZAGUTZEN
Kalitate turistikoarekiko konpromisoaren adibideItsasoa begi bistan eta mendiz inguraturik dago Kurtxia landetxea,
Ispasterko izen bereko auzoan, bezeroek, lasaitasunarekin batera,
parajeotatik nabarmentzen duten ezaugarria.
KURTXIA[ LANDETXEA - ISPASTER ]
Landetxetik goza daitekeen Arropaingo ikuspegia.
sun, informazio eta bezeroekiko tratu mai-
lan hutsunerik egon ez dadin. Eskuetan
edukitzea komeni dela diote, zer edo zer
gertatuz gero zelan jokatu jakiteko, baina
puntu gehiago ere hartzen ditu kontuan:
Larrialdiak: lokalizaziorako beharrezko in-
formazioa begibistan dago, eta berehala
eman ahal da. Era berean, solairu bakoitze-
an planoa dago, irteerak jakiteko, edozer
gertatuta ere.
Antolaketa: jarraipena egiteko
aukera (okupazio egunak,…) eta
baliabideen inbentarioa; jendeak
gela uzten duenean arreta zeri ja-
rri behar zaion ohartzen du.
Eguneroko lanaren plana: egu-
neroko zereginak zehazteko.
Gutxienez XVII. mendeko eraikina izatez,
Javier Foruria eta haren arrebek goitik be-
hera berritu zuten lehenengo, eta nekazal-
turismoen sarean ipini geroago, 2003an.
Ordutik hona sektore horrek izan duen bila-
kaeren eta erronken lekuko eta protagonis-
ta dira.
Praktika Onen eskuliburua dauka Kur-
txiak, kalitate mailaren ziurtagiria. Euskalit
erakundeak landa-turismoei begira De-
rioko nekazal eskolan ematen di-
tuen ikastaroetan jasotzen
da eskuliburu hori, orain
eskualdean egiteko aukera egongo bada
ere, eta urtero berritu beharra dago. Bes-
talde, begiraleek ziurtagirian egon daitez-
keen hutsuneak edo zuzendu beharreko-
ak kontrolatzen dituzte, aldiro-aldiro.
Labur esanda, eskuliburuan etxea zelan
eroan azaltzen da, zelan antolatu segurta-
Mantenimendua
Gela bakoitzerako informazio koadernoa: ja-
kin beharreko informazioa, hainbat hizkun-
tzatan.
Inguruei buruzko informazioa
Baldintza guztiak beteaz, kalitate turistikoa-
rekiko konpromisoaren zigilua lortzen da.
Javier Foruriak dioenez, landetxeen eskuli-
burua tresna baliogarria da beharra egiteko
orduan.
Orain urte batzuk nekazalturismoek zuten
gorakada eta azken urteko aldaketa ekono-
mikoak gorabehera, Kurtxia Madriletik eta
Kataluniatik inguruon edertasunaz eta lasai-
tasunaz gozatzera datozen asko eta asko-
ren jomuga da. Iaztik hona bezeroen kopu-
rua erdira jaitsita dagoen arren, udako ten-
gadak landetxea mantentzen laguntzen die.
“Uztailean kanpotar asko etortzen dira, le-
kua gorde barik, eta abuztuko bezeroak
nahikoa fidelak izaten dira”, adierazi du
Foruriak.
Euskaldunei begira, Iruñea eta Gasteiz-
ko lagun asko joaten dira asteburu pasa.
Itsasoa parez pare edukitzea estimatzen
dute batez ere barrualdetik datozenek.
Internet bidez egiten dira erreserba gehie-
nak, horretan ere ikusi da garapena. Bestal-
de, Nekaturren bitartez, EAEko nekazaltu-
rismoen sarean daude, eta TopRural-en bi-
tartez, estatu mailakoen sarean.
Sei gela eta aparteko bost ohe gehigarri
daude Kurtxian. Hamazortzi lagunentzako
lekua dago, hortaz. Okupazioa altxatzea da
Kurtxiakoen erronka.
kaera prozesu bat da. Gogotik lan egin behar dugu ziurtasun eza gobernatu eta etorkizu-
nari aurre egiteko, agertoki hipotetikoak planteatzeko eta eguneroko esperientzian kon-
trastatuko diren ereduak aplikatzeko. Argi utzi behar da, ordea, bi agertoki paralelori aurre
egin behar diegula. Alde batetik, bizitza-esparru guztietan pairatzen ari garen krisia, ziur-
tasunik bako garai honetako beste pasarte bat besterik ez dena. Eta bestetik, koiuntura-
tik harantzago doan eraldaketa premia, epe luzerako proposamenetan islatu eta zeharka-
koa izateko bokazioa duena. Gizarte bezala dugun helburua ez da krisia gainditzea,
etorkizuna irabaztea baizik. Horregatik, oraingo egoeraz baliatu
nahi izan dugu aspaldi abiatutako eraldaketa-prozesuari eus-
teko. Gogoeta egitean, oraingo krisi egoerak eragindako
estutasunari eta etorkizuneko ikuspuntuaz eraikitzeak
duen garrantziari begiratzen diegu aldi beretsuan.
Krisi-garaian baliabideak urriago bihurtzen
dira,eta orduantxe berrikuntza hobekuntza disrupti-
boa izateari utzi eta beharrizana bilakatzen da.
Berrikuntza behar dugu etorkizuna irabazteko.
Produktu berriak, zerbitzu berriak, prozesu berriak
behar ditugu, eta guztiaren gainetik, gure eraldaketa-
ren buru izango diren balore berriak behar ditugu,
maiatzaren 18an egindako WOKA Euskadi honek age-
rian utzi duen bezala. Posible al da EZ berritzea? Erantzuna
begien bistakoa da. Krisi bat baino gehiago ezagutu eta gainditu
dutenek ongi dakite oraingoak bezain gogorrak diren uneak baliatu ditzakegula eraldake-
ta bizkortzeko. Adostasuna sortzen da, eta modeloa aldatzeko beharrizana guztiek ikus-
ten dute. WOKA Euskadi ikuspegi hori areago sendotzeko aukera aparta izan da, eta
alderdi askotatik gertatu da hori, gainera. Arlo bakoitzeko pertsona adituek ongi dakite zer
gertatzen den beren jarduera-esparruaren barruan, baina ez dago denetarik ulertzen due-
nik, eta irtenbide
berritzaileak hibri-
daziotik sortzen
dira. Ingurune
berritzailea sortu
ahal izateko, berri-
kuntzan erreferente
bihurtzeko, konpar-
titu egin behar
dugu. Ezagutza,
erronkak, erantzu-
kizunak eta ikuspe-
gi desberdinak par-
tekatzen ikasi
behar dugu. Gure
etorkizuna guztion
egitekoa da.
BEHATOKIAn, orain arte, identi-fikatzen ditugun negozio aukeraberriak ezagutaraztera dedikatuizan gara. Oraingo honetan,«negozio ideia» baino gehiago,identifikatutako «etorkizunekoideiak» komunikatzera gatozki-zue.
Hartara, zenbaki honetan, maiatzaren
18an Lea-Artibai eskualdeko hain-
bat pertsona/eragilek egindako
hausnarketari dedikatu diogu,
etorkizunari begirako hobekun-
tzak identifikatu asmoz. WOKA
EUSKADI, Innobasque,
Berrikuntzaren Euskal
Agentziarekin dugun elkarlanaren
ildotik antolatu genuen. Eskualdeko
hainbat lagunek parte hartu zuten,
gaur egun bizi dugun krisi egoeraren ingu-
ruan euren ekarpenak egin eta iritziak
emanez.
Gure inguruan zer edo zer segurua baldin
bada, zera da: ia ezer ez dela segurua.
Beste era batera esanda: ziurtasun eza
da esku artean darabilgun ziurtasun ia
bakarra etorkizuna nolakoa izango den
hausnartzen dugunean. Aldaketa-garaian
bizi gara, bai, baina horrez gain, «garaien
aldaketa» handiaren lekuko eta protago-
nista bihurtu gara. Egin nahi duguna egi-
teko aukera historikoa da oraingo hau.
Zeintzuk dira oraingo egoerara ekarri gai-
tuzten arrazoiak? Ez dakigu ziur.
Interpretazioak ugariak dira, guztiak ain-
tzat hartzeko modukoak, eta, hein handi
batean, elkarren osagarriak. Erabil daitez-
keen ikuspuntu guztiak erabili ditugu ia-ia:
ekonomia, ekologia, tentsio sozial eta
demografikoak eta alderdi kulturalak,
sozialak eta antropologikoak, besteak
beste.
Agerian dagoen konplexutasuna bila-
10 2009ko IRAILA • 16. ZK. hazi
Berrikuntzatik etorkizunerantz
11BEHATOKIA
GILTZARRIZKO ERAGILEAK:ITUN PUBLIKO-PRIBATU-SOZIALA,
interes desberdinak katalizatuko dituen
estrategia bateratua garatzeko eremutzat.
HEZKUNTZA, baina ez soilik irakaskun-
tza-sistemari atxikia, baizik eta zeharkako
egituratzat eta gizarte berritzaile baten
giharra tonifikatzen duen taupadatzat har-
tuta.
KOMUNIKAZIO-ERAGILEAK, gizartea
eragin-eremu dutenak, eraldaketa ulertu,
lagundu eta errazten duen “estatu sozial”
berria sustatzeko asmoz. Ezagutza eta
konexio maila handiko ingurunea da,
komunikazio-sistemak baitira gizarte
berritzaile batek sortutako jakintza-pre-
mien araberako hedapen-bidea. Odola
zainetan zehar bezalaxe, pentsamenduak
komunikabide horietxetan barna ibili
behar du organismo osoa elikatu ahal iza-
teko.
Laburbilduz, Innobasquek jasotako 1.318 ekarpenen edukiak ondoko espa-
rru hauetan antolatu dira:
- Baloreen eraldaketa (gizarte jasangarria)
- Hezkuntza-ingurunea
- Administrazioak eta Gobernuak
- Enpresen lehiakortasuna
- Gizarte-ehuna eta komunikazioa
- Zientzia. Teknologia
Orain, gu guztion lana da, bakoitzak bere neurrian, esparru horietan modu
positiboan nola eragin eta nola hobetu pentsatzea eta erabakiak hartzea.
WOKAREN EMAITZAK:Guztira 1.318 proposamen batu ditu
Innobasquek (horietatik batzuk, Azaro
Fundazioak eta Leartibai Garapen
Agentziak antolatutako ekitaldian jasota-
koak dira). Informazio kopuru izugarri hau
sistematizatzean, ezkutuko logika bat,
elkarbanatutako sena aurkitu die krisiari
aurre egin eta eredu-aldaketa bideratzeko
proposatu diren ekintzabideei. Hauetxek
dira jarduketa-ildo honen gako nagusiak:
1. “ZUHURTZIA” ABIAPUNTUAN. Gizabanako
eta taldekako erantzukizun eta konpromi-
sotik begiratuta, seriotasuna eskatu da
oinarriak finkatzerakoan. (“Gure etorkizu-
na da jokoan dagoena, eta guztioi dagoki-
gu zeregin kontziente eta konprometitua
aurrera ateratzea”).
2. ANBIZIOA HELBURUAN: Gizartea eraldatu
eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea
bermatuko duen eredu berri baterantz
eramatea.
3. KONPROMISOA EREDUA ALDATZEKO PROZE-
SUAN: Pertsonek eta erakundeek etorkizu-
nerako estrategia hau “blindatuta” geratu-
ko dela bermatu behar dute, egoera
koiunturalen arabera zalantzan jarri gabe.
Behar-beharrezkoa da konpromisoa hau
ezagutaraztea gizarte-akordio zabal baten
bidez, erakunde publikoak, eragile priba-
tuak eta gizarte osoa inplikatuz. Itun publi-
ko-pribatu-sozial handi bat.
4. BALOREAK ALDATZEKO PREMIA: aldaketa
kulturala edo axiologikoa. Aurrera atera
nahi den edozein irtenbide baloreen ere-
muan kokatuta dago. Hauxe da prozesu
honetatik ateratako ondorio nagusietakoa.
WOKA Euskadin parte hartu zutenek
oso argi ikusten dute gizartearen gainon-
tzeko eremuek (enpresariala, laborala,
politikoa, eta abar) oraingo egoeratik ate-
ratzeko irtenbiderantz joko dutela, baldin
eta egungoa ez bezalako kode axiologiko
edo baloratibo baten arabera jokatzen
badute.
Ondorioz, lehenik eta behin, derrigorrez
kotzat jotzen da sistema osora hedatuko
den kultur aldaketa bat. Geure esku dago
baloreak aldatzea.
5. JASANGARRITASUNA, zeharkako balore
gisa. Hauxe da proposamen guztiak mul-
tzotzat jota egituratu eta zentzua ematen
dien planteamendu nagusia. Gizartea
eraldatzeko edozein planteamenduk bere
gain hartu behar du garapen-ereduaren
aldaketa estrukturala jasangarritasunaren
mesedetan. Kasu honetan, jasangarrita-
suna, ohiko ingurumen-dimentsioa gaindi-
tu eta, besteak beste, alderdi soziala,
enpresariala, laborala eta politiko-institu-
zionala uztartzen dituen kontzeptutzat
ulertu behar da. Azken batean, hazkunde
ekonomikoaren eta hari lotutako prozesu
eta ekintzabideen aldaketa eskatzen da,
egun indarrean dauden joko-arauak
berrantolatuz jasangarritasunez eta gizar-
te erantzukizunez.
LEIHATILA
ENPRESEN SORRERA, FINKATZEETA JARRAIPENERAKO LAGUNTZAKXedea: enpresen finkatzerakolaguntzak: aholkularitza zerbitzuaketa inbertsioak. Eta familia enpresenjarraipenerako laguntzak.Epea: 2009/09/30.
LAN KONTRATUETARAKOLAGUNTZAKXedea: aldi baterako kontratuak,mugarik gabeko kontratuak eta aldibaterako kontratuak mugarik gabekokontratutan bihurtzeko laguntzak.Epea: 2009/09/30.
HOBEKI DIGITALAXedea: enpresetan Informazioareneta Komunikazioaren Teknologiakerabiliz digitalizazioa bultzatzeaEpea: 2009/10/15.
AFIXedea: inbertsioak egiteko finantzalaguntzak ematea.Epea: 2009/10/15.
ENPRESA BERRIKUNTZARAKOPLAN OROKORRA-BERRIKUNTZARAKOZERBITZUAKXedea: Bizkaiko Foru Aldundiakenpresa kudeaketa hobetzeko etaberrikuntza kultura enpresan susta-tzera bideratutako zerbitzuakeskaintzen ditu diruz lagunduta.Epea: 2009/10/15.
MIKROENPRESA DIGITALAXedea: ordenagailuak erostea,Internetera alta ematea eta hasiera-ko 6 hilabeteetako kuotak eta birus-kontrako softwarea diruz laguntzenditu.Epea: 2009/12/31.
FINANTZA EGOKITZAPENAETE ETA AUTONOMOENTZATXedea: bankuaren finantzaketa lor-tzeko laguntza, zirkulatzailearenbeharrizanak epe laburreko zorraberritu eta epe laburreko zorra epeertain eta luzerako zor gisa egokitze-ko laguntzak. Interes tasaren baldin-tzak aldekoak izanik.Epea: aurrekontua agortu arte.
ICO LINEAKXedea: interes tasaren baldintzakaldekoak eta amortizazio epe luzee-tako maileguak lortzea.Epea: kreditua agortu arte.
OHSAS 18001Xedea: OHSAS 18001 ziurtagirialortzeko edo berritzeko diru lagun-tzak.Epea: 2009/10/16.
DIRU LAGUNTZAK 4
94 616917294 6169088
Informazio gehiagorako DEITU:Esperanza 2013 proiektu estrategikoa
Azken hilabeteotan, Esperanza 2013 proiektuaren baitan egingoden Enpresa gunearen inguruko azterketan dihardugu. Besteakbeste, enpresa guneak bete beharreko baldintzak, izan behar dituenbaliabideak eta kokatuko diren enpresen beharrizanak identifikatudira. Horri begira, hainbat bisita egin dira Euskal Herri mailan ekin-tzailetasun eta enpresa haztegi eta guneen gestioan erreferentediren erakundeetara. CEIN, Lan Ekintza, CEDEMI, Fomento Donosti,Goieki… bezalako erakundeek kudeatzen dituzten Enpresa Guneen
gestio eredu eta azpiegitura funtziona-mendua ikusi eta Esperanza 2013 EnpresaGunearen funtzionamendua eta gestioanolakoa izan behar duen definitzenlaguntzeko aukera eman dute bisitahauek.