Upload
others
View
24
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
2015eko otsaila 150 zbk.
Aratosteak2015
2015eko OTSAILA2
Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.
Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.
AdministrazioaMarisol Uriarte.
Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.
Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.
Copyright-aTxikitto!
Lege-gordailuaSS-1111/96
Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena
GipuzkoakoForu Aldundia
KULTURA SAILA
Haur batek amari, eskolatiketxera joandakoan:
– Ama, bi albiste ditut zuretzat. Bata oso ona da:matematikan 10 atera dut.
– Oso ongi, oso ongi! Eta zein da bigarrena?– Ba, lehenengoa gezurra dela.
Ainara Pellitero
Bittor negarrez dator eskolatiketa amak galdetu dio:
– Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?– Andereñok zigortu egin nau…
– Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?– Bere galderei erantzuteagatik.
– Gaizki erantzun diozu orduan…– Ez, ez. Nik ondo erantzun diot… Sagua bere
poltsan zeinek sartu duen galdetu du etani izan naizela erantzun diot.
Ariane
Irakaslearen etaikaslearen arteko elkarrizketa:
– Zenbat hezur dauzka zuregorputzak?
– 208, jauna – erantzun du ikasleak.– Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207
hezur ditugula?– Bai, baina… gaur oliba-hezur bat
irentsi dut.Haritz
Kartzelara iritsi berriaden batek galdetzen dio beste
bati:– Eta zu zergatik zaude hemen?
– Ez didatelako irteten uzten!
Eroetxean zoro batekeraizainari:
– Erloju hori zuzen dabil?- Bai, oso zuzen!
– Orduan zertarako ekarri dutehona?
– Ama, ama!Ikastolan despistatua
deitzen didate!– Aizu, ume, joan zaitez zure
etxera!
AndereñokMikeli:
– Esaidazu, nola banatukozenituen hiru patata hamar
lagunen artean?– Oso erraz! Purea egiten!
Neska batek amari:– Ama badakizu? Nire idazlanak
irakaslea zeharo hunkitu du!Eta amak:
– Benetan diozu?– Bai horixe! Negargarria dela eta
pena ematen duela esan dit!
2015eko OTSAILA 3
JAJAJA
JAJAJA
Aitona hilzorian omen zegoen, etaohetik begiak ireki, eta hor hasten da berbetan:
– Maria, hemen al zaude?– Bai, bai, hemen nago, hemen nago.
– Andres, hemen al zaude?– Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago.
– Xabier, hemen zaude?– Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
– Denak hemen zaudete?– Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
– Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasillokoargiak piztuta?
Haritz
4
Mossaab Abida
Labirintoa
Aurkitu desberdintasunak
Zenbakiak lotuz marrazki polit bat aterako
zaizu
Lagundu artzari umeak aurkitzen:
2015eko OTSAILA
Maialen Bravo
AsmakizunaFRUTA GOZO GOZOA NAIZ, TXIKI TXIKIA ETA GORRIA, PILOTIK BAT HARTU, ETA DENEK IRTENNAHIERANTZUNA:
Bader El Ayadi
Anne Mata
AURREKO HILEKO IRABAZLEA
Oraingoan ere langile jardun duzue, eta
aurreko hileko lehiaketako erantzun asko jaso
ditugu. Zozketa egin eta gero, irabazlea
XABIER BERASATEGI izan da.
Argazkian duzue saria jasotzen. Zorionak!
Izen-abizena .............................................................................................................................
Adina .....................................................................Tel...............................................................
�
�
BIDALI ERANTZUNA MARTXOAK 4 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.
Lehiaketa
LABIRINTOA
2015eko OTSAILA
Ibai
Irion
do
Maider OlasoloAnas Ziani
7 desberdintasunak
Aurkitu bidea
6
BEHIAANTXOAELTXOAGORILALEHOIAUNTXIA
ARRANOADORTOKAIZURDEAOLAGARROAAMUARRAINAKARRAMARROA
2015eko OTSAILA 7
Emakumearen Nazioarteko egunaren bezperan,martxoaren 7an, ekitaldi berezia izango da EibarkoArmagintzaren Museoan: Zer nolako biharraemakumeena!
Hitzordea zapatuan arratsaldeko 5etan izango daeta bertan 8 urtetik gorako edozeinek har dezakeparte.
Belaunaldi desberdinen arteko topaketa bezalaaurkezten da, ama eta seme-alaba, amona etabiloba, zein izeba eta ilobei zuzenduta. Gazte zeinhelduentzat, azken finean.
Lehenik eta behin Eibarko emakumeen ofizioenirudiekin ohizko Memory jolasean parte hartukodute. Emakume hauetariko asko historian osogarrantzitsuak izandakoak dira eta helduekezagutzen dituzte. Irudi bikotea topatzean, ofiziobat egokituko dio eta berari buruz dakiena
partekatu. Helduen jokaera funtsezkoa dagazteenei ezagutza eta bizipen pertsonalatrasmititzeko.
Ondoren, museoa begirada desberdin batekinbisitatzeko aukera izango dute bertaragerturatutakoek. Gidak areto ezberdinetatikeramango du taldea eta Eibarko industrianemakumeak izandako papera azalduko du, udal-bildumak dituen piezen laguntzaz.
Zer nolako biharra emakumeena!
1908an New York-eko fa-brika batean 146 ema-kume langile hil zirelakoezagutzen dugu gehienokmartxoaren 8a. Protesta-
tzen ari ziren soldata miserableak eta oso lanbaldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkietensuzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
1909ko irailaren 27an New York-eko 20.000 lan-gilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraunzuen greba egin zuten. Sufrimendu latza jasanzuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina es-kariak betetzea lortu zuten.
1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltza-rra Kopenhagen egin zen eta Clara Zetkin ko-munista alemaniarrak emakumeen eskubideenaldeko eguna aldarrikatu zuen. 17 herritako 100bat emakume ziren bertan eta proposamena ahobatez onartu zuten.
1911: Aurreko urteko erabakiaren ondorioz,lehen aldiz ospatu zen Emakume LangilearenNazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Dani-markan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zenurte hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen,emakumeentzako botoa, kargu publikoetara iritsiahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edoberdintasuna hezkuntzan eskatuz. Astebete ge-roago, martxoaren 25ean, 140 emakume langilehil ziren New York-eko Triangle fabrikako sutean.Gehienak gazteak ziren, italiar immigranteak etajuduak. Gertakizun latz hura behin eta berriroizango zen gogoan ondorengo urteetan egingoziren ospakizunetan.
1977: Euskal Herrian lehen aldiz ospatu zenEmakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Bil-bon, hain zuzen ere.
Zergatik ospatzen dugu martxoaren 8a?
Tailerraren izena:Zer nolako biharra emakumeena!
Lekua: Armagintzaren MuseoaEguna: Martxoak 7Ordua: 17:00Kopurua: 25 lagunHizkuntza: euskarazIzena eman: museoan bertan martxoak 7,
16:00etatik 16:30etara
2015eko OTSAILA8
Itsasoa ala mendia? Itsasoa
Gozoa ala gazia? Gazia
Uda ala negua? Uda
Umetan gehien gustatzen zitzaizunikasgaia? Eta gutxien? Gehien matematika. Gutxiengizarte zientziak.
Kolore bat? Berdea
Kirol bat? Futbola
Animaliarik ba al duzu etxean?Orain ez, baina izan ditudanak:arrainak, kanarioak eta hamsterbat.
Txisteak kontatu ala entzun?Kontatu.
Birziklatzen duzu? Bai.
Telebistako saio bat? Sorgintxuloeta Sherlock Holmes.
Pelikula bat? Pianista.
Egun perfektua? Goizean pintxotanibili Getxoko portu zaharrean, gerolagunekin bazkaria, bazkalosteluzea, magia ikuskizun batera joaneta ilunabarra hondartzan ikusi.
Nola dago mundua? Aldrebes.
Zerk haserretzen zaitu? Iruzurrak.
Zerk poztu? Jendearen irribarreaknire magia egiterakoan.
Oporretarako leku bat? Itsasoa etaeguzkia dituen edozein leku.
Euskara osasuntsu al dago?Katarroa dauka eta zaindu behardugu.
Zer egin euskara bultzatzeko?Lehenengo euskara maite. Geroeuskara eskolatik atera eta kalerazabaldu.
Opariak jaso ala egin? Egin.
Miresten duzun mago bat? DougHenning.
Zer desagertaraziko zenuke?Munduko pobrezia.
Eta zer agerrarazi? Txokolatezkotarta erraldoi bat.
Noiztik magia egiten?Txikitatik. Uste dut nire lehenmagiak 4-5 urterekin egin nituela.
Zergatik? Aititek egiten zuen etaikaragarri gustatu zitzaidan.
TORMAGOA
Magoa jaiotzez eta aurkezlea ETB1eko Sorgintxulo-n. Te-lebista saio hau egiten hasi aurretik Ingeniaritza ikasizuen San Mameseko Ingenieritza eskolan eta ingeniarilanetan ibili da enpresa baten, sateliteak eta espazioun-tziak egiten. Bitartean, herriz-herri ibili da magia egiten.
IZENA Aitor ABIZENA BilbaoOGIBIDEA MagoaJAIOTERRIA GetxoJAIOTEGUNA 1982ko maiatzaren 23a
Aratosteak’15
2015eko OTSAILA 13
Otsailaren 12an, Aratosteak ospatu genituen Urkizu Eskolan.Arratsaldean kalejira eta dantzak egin genituen Urkizuko par-kean. Otsailaren 18an, Odol Emaileen Elkarteak antolatutako hi-tzaldia izan zuten Urkizuko 3. zikloko ikasleek. Eta otsailaren19an, Urkizu Eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek, Peio Añorgaidazlearen saioa ikusteko aukera izan zuten eskolako liburute-gian.
Kaixo lagunok! Hemen gaude berriroere Arrateko Andra Mari ikastetxekoikasle, irakasle eta gurasoak zuekagurtzeko eta gure berriak konta-tzeko asmoz. Aurreko berrietan kontatu genizuenbezala, urtarrilean hainbat ekintzaizan genituen eta otsaila ere ekintzazbeteta datorkigu; besteak beste, 4.mailakoak, otsailaren 23an Energiarentailerra izan zuten eta otsailaren 19anPeio Añorgaren bisita 2. ziklokoek.
Otsailaren 4an Santa Ageda koplakabesten ibili ginen auzoan zehar.Orain Aratosteekin bueltaka gabiltza,aurtengo gaia, ipuinak eta komikiakizan da. Gurasoen laguntza ere izandugu eskola apaintzeko. Urtero be-zala, euskal dantzak ere entsaiatu ge-nituen eta otsailaren 12an kalejiranatera ginen auzoa alaitzeko asmoz.Argazkian 6. mailakoak Itziora eginzuten bisitan.
San Andres eskolako 50. Urteurrenarekin jarraituz, urtarrilean aste gastro-nomikoa ospatu genuen Portaleko sukaldaritza-gelan. Aurora Cid,
Juan Luengo, Enrike Vicente eta Mi-reia Alonso etorri ziren eta oso menuonak prestatu genituen. Oso ona ze-goen dena! Urtarrilaren 31n, gure es-kolan ate irekien eguna ospatugenuen. Denetarik egon zen, paila-zoak, magoa, puzgarriak, erakuske-tak, kirol txapelketak, karaokea,eskulanak, txokolatea, palomitak,makillajea… Arratsaldea zoragarriaizan zen!
Otsailaren 4tik 6raAmaña auzoa etaikastetxeko patioaelurrez estalita edukidugu, eta nahiz etahainbat arazo eta oz-topo izan, ikasleek elu-rretan jolastuzdisfrutatzeko aukeraparegabea izan dute.Ea laister beste elurterenbat datorren!!
Hona hemen Ikastolako Agenda 21ko batzordea.Talde hau irakasle eta ikaslez osatuta dago. 2gomailatik 6.mailako neska-mutilak hainbat aldiz el-kartzen dira gure planeta jasangarria izan dadinekitaldiak prestatzeko. Horrela gai ezberdinaklandu eta bakoitzak bere gelan azaltzen ditu. Bes-teak beste, zakarren berrerabilera, zakarrontzi ez-berdinen esanahia, janari orekatua, kutsaduraingurumenean, e.a.Aurtengo gaia janariaren inguruan dihoa, elika-dura osasungarriagoa bultzatzea nahi dugu-eta.Gaia ondo prestatu ondoren Areto nagusian es-kaini zuten Iturburuko guztien aurrean. Horreta-rako bideo, ipuin, abesti eta argazki ezberdinenbitartez saio atsegina egin zuten.Poliki-poliki bagoaz gure planeta hobeto zaintzen.
2015eko OTSAILA14
Etxeko gaztetxoenek erraz egiteko modukoeskulana duzue honakoa. Material gutxierabiliz, labirinto dibertigarria egingo duzue.Bat baino gehiago egin nahi izanez gero,irudimena erabiliz gero lortuko duzue.
Materiala:- Erabiltzen ez duzuen CD kutxa bat.- Fimoa (laberako plastilina)- Koloretako argizari-tirak (fimoa bera edoplastikoan pegatzen den beste material batizan daiteke).- Artaziak eta koloretako papera.
Pausoak:1.- CD kutxa hustu. Argizari-tirekin labirintoaren
ibilbidea egin. Lehenengoa egiteko, nahibaduzue, interneten dauden plantillakerabili, baina irudimenarekin nahi duzuenibilbidea egiteko gai izango zarete.
Labirintoa
2.- Fimoarekin bolita txikiak egin, labirintoansartzeko. Beste edozein bolita ere erabildezakezue.
3.- Eta amaitzeko, apaindu zuen labirintoa.Kutxaren azpialdean koloretako papera jardezakezue politagoa gera dadin.
Giltzekin inoiz gehiago ez nahasteko, horra horideia: azazkalak margotzeko margoarekin margotugiltz-burua. Sikatu denean, berriz ere margotu. Nahiduzuen moduan apaindu gero: koloretakopuntutxoak, lentejuelak, apaingarriak…
Giltzak
Ti-ta!
Burmuin odoltsua
etxekoSUKALDARIA
PAUSOAK
1.- Entsaladilla jarri platerean.
2.- Errefauak zuritu eta moztu argazkianikusten den moduan. Azeituna zatiakitsasi eta begiak izango balira moduanjarri entsaladillaren gainean.
3.- Aho odoltsua egiteko tomatea edoketchupa jarri.
2015eko OTSAILA 15
OSAGAIAK
� Entsaladilla errusiarra� Errefauak (rabanito)� Azeituna beltzak� Tomate frijitua edo
kétchup
OSAGAIAK
� Gaztaitxo kaxa bat� Arrautzak� Ogi birrindua
PAUSOAK
1.- Gaztaia hotza egotea garrantzitsuada. Ogi birrinduan pasatu aurretikutzi hamar minutu hozkailuan.
2.- Gaztaia ogi birrinduan pasatu,irabiatutako arrautzean gero, etaberriz ere ogi birrinduan.
3.- Frijitu olio askorekin eta sukaldekopaperaren gainean jarri soberakoolioa xurgatzeko.
4.- Marrubizko marmeladarekinzerbitzatu.
Gaztaitxo arrautzaztatua
2015eko OTSAILA16
Otsailak 28ZAPATUKO IPUINAMaialen Zubeldiaren eskutik 18.00etan umeenliburutegian. Pingüino bihurri bat, Printzesa izannahi zuen neskatoa, Wilbur katuarekin bizi zensorgina eta gimnasia egiten ez zekien Munstroa.Hainbat pertsonaia, abentura dibertigarriakbizitzeko prest.
Martxoak 7KORRIKAREN BARRUAN MENDI-IRTEERA, eskualdeko historia ezagutzeko,09:00ean Untzagan elkartu.1.- Ibilbidea: Karakate-Hirukurutzeta.2.- Urkiazelain mokaduaSoraluzeko Mendi Taldeak eta Debanaturaklagunduta
ARIESZorionekoa zara. Zure andereñoak huts egingodu lanean eta eguna libre hartuko duzue.TAURUSEz zara guztiz ondo sentitzen. Gauean gutxideskantsatzen duzu eta egunean zehar lehereginda zaude. Gripea ote?GEMINISZure bihotzeko neska edo mutilla ate joka arizaizu eta zu ez zara oraindik konturatu. Adiegon, gutxien espero duzunean agertukodelako. Zure eguna 24 da. CANCERKoadrilako lagunek asko maite zaituzte, zukbatzuetan kontrakoa pentsatu arren. Lagunonak dituzu benetan.
LEOEtxean egun osoa pasa ordez ez al zenukelagunekin bueltatxo bat eman behar kalean?Etxeko berotasuna ona da baina ez duzu kalekofreskura galdu behar.VIRGOEguna ederki hasiko duzu. Aprobetxa ezazu zureideia miresgarriak azaltzeko. Kontzentratu zaitezzugan, besteen arazoetan murgil ez zaitezen.LIBRAGehienetan oso pertsona isilkorra zara eta ezduzu berehala zure ideia edo mugimenduenberri ematen, gaurkoan pozoi miresgarria edanduzula ematen du!
SCORPIUSEtxean hobekuntzak egiteko eguna da…mozorroak noiz arte izango dituzu bueltakalogelan?SAGITARIUSLarregi jan dozu… eta orain tripakominak. Ezduzu ikasten, beti berdin!CAPRICORNIUSAmonak bisitan juateko esan dizu, aspaldi joanbarik… Egin kasu, zaindu maite duzun hori!ACUARIUSHori bai txukun lan egitea. Segi horrela! PISCISZortea izango duzu, lagun. Nahi duzun horilaister lortuko duzu!
OTSAILA ETA MARTXOKOagenda
Martxoak 7JOLASTERA MUSEORAZer nolako biharra emakumeena! Tailerra, 8-99urtekoentzat. 17.00etan Armagintzaren Museoa. 25lagunentzat lekua. Izen-ematea: egunean bertanmuseoan 16.00etatik 16.30etara.
MartxoanGUK IRAKURTZEN DUGU, ETA ZUK?LehiaketaApirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Egunadela-eta, liburutegiak lehiaketa jarriko du martxanmartxoan. Protagonistak haurrak, euren familia,lagunak, LIBURUAK eta “selfiak” izango dira.Informazio gehiago liburutegian.
horo
skopoa
NUR ETA ETXE SORGINDUAIkasturtea bukatu da eta Nur Larrabetzura itzuli da berriro, udako oporretarako.Lagunekin ibiltzeko eta jolas egiteko garaia da. Bizikleta, patina eta igerilekua, batezere, dira eguna betetzen diotenak. San Juan bezperan iritsi da, gainera magiazkogauarekin batera: Suak egin eta mozorrotzeko gaua, sorgin-gaua. Nur eta lagunakamamaren etxeko sotoan sartzen dira, mozorrotzeko asmoz, baina etxe sorginduaaipatzen du norbaitek…
ZER IRAKURRI
ZEUREA DA ERRUAAhizpak ziren Marisaltotxiki eta Brinkoleta urtxintxak. Udan jolaseanibili ziren, baina udazken hotza iristean, denbora gehiago eman beharizan zuten abian. Marisaltotxikik Brinkoleta gaixoari botatzen ziongauza guztien errua.
JUAN
SAN
MART
IN LI
BURU
TEGIAN
EIBAR
KO LI
BURU
DEND
ETAN
2015eko OTSAILA 17
SUGEGORRIAKok izeneko sugegorri bat zahartu egin zen, sugegorri zaharretanzaharrena baino zaharrago, eta bere bi hortz gaiztoak erori eginzitzaizkion; bata luzea zuen; bestea, motzagoa. Sugegorrien artean inori ezzitzaion halakorik gertatu inoiz. Sugegorriek ez zekiten zer zen hortzakgaltzea…
SIMON IPUINEN MUNDUANZoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten,eta eskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregatik eroriko da egunbatez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak,Merlin, Aladino… eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, berabezala bizidunen mundutik joandako haur zorigabeak.
DEMONTRE SALTSA BERDETANIpurterrieta jauna oso berezia da: bere lantegiko langileentzat, ugazabazaratatsua, eta ilobarentza, aitona zoragarria.Baina ideia xelebreak burruratzen zaizkio….
SAN BRAULIOKO EROASan Braulio herri txiki bat da eta bertako gora beherak agertzen diraliburuan: jendearen arteko harremanak, herrriko apaiza, jauntxoa,eskola, nekazaritza… Amaieran, protagonista umeak dira eta berauekdira gai herriko gertaerak gizabidez aztertzeko.
2015eko OTSAILA
bitxikeriak
Gure burmuinak gureburua altuagoa,argalagoa eta 7 biderpolitagoa ikusaraztendigu.
Pertsona batek,batezbeste, 7 minutubehar ditu lokartzeko.
Musika-tresna batjotzeak memoriahobetzen du.
Macropinna arrainakbere garezur gardenarenbitartez ikusten du.
Besarkada batematerakoan oxitozinaizeneko hormona isurtzendugu, eta estresa murriztueta botakagurea etaburuko minari aurre egitenlaguntzen digu.
Everest-erako bidean 200hilotz baino gehiago dago.
Gizakiaren burmuinakedozein berba ikasiko du,14 minututan 160 aldizentzuten badu.
Begi marroiek urdinekbaino konfiantza gehiagoematen dute.
Burmuinaren kirurgiagaixoa esna dagoela egindaiteke, burmuinak ezduelako minik sentitzen.
� Zuhaitzen arteanibiltzea oso ona da gureburmuinarentzat.
� Bozketa ireki batenarabera, mundukobanderarik politenaMexikokoa da.
� Kilkerrek aurrekohanketan dituztebelarriak.
18
� 2015ean 2 kometa, 4eklipse eta 5 meteoro�euri izango ditugu.
2015eko OTSAILA 19
KLASEKO ABENTURAK
ONDO LO EGIN, MAITEA
ne eta ibai anai-arrebak dira
eta klase berdinean daude. Ez
dira geldirik egoten, beti
daude alde batetik bestera
korriketan eta ez diote kasurik
egiten amari. Klasean beti zigortzen
dituzte, hau da, nahiko bihurriak dira.
Egun batean, artistikako klasean,
irakasleak zigortu zituen. Zigortuta
zeudela Aneri ideia bat bururatu zitzaion: paperezko hegazkin bat egitea, baina
benetakoak bezala, motorrarekin hegan egin ahal izateko. Gela guztietako paperak eta
kolak lapurtzen hasi ziren eta lanari ekin zioten. Hegazkina bukatuta zegoenean
leihotik atera zuten eta bere etxera abiatu ziren, baina lehenengo bueltatxo bat eman
zuten munduan zehar. Lehenengo, Amerikara joan ziren itsasoa zeharkatuz, gero
Australiatik igaro ziren kanguroak ikusteko eta Pariseko “Torre Eiffel-ean” zeudela:
–Esnatzeko ordua da!– oihukatu zuen amak, eta Ane eta Ibai pozik esnatu ziren
klasera joateko gogoz.
IERAI OVELAR
Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.
MEREZI DU...
A
zu margolari!