Upload
txorierribhi
View
245
Download
2
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
Gazte 25. zenbakia 2015.ko Ekaina
Burrundara
Txorierri BHIko ikasleen aldizkaria
AZKENEAN! HEMEN GAUDE
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
GURE PERTSONAIA
MAITE OROZ
Gaur Maite Oroz Athletiken jokalaria eta Espainako selekziokoa gurekin dago. 1998an martxoaren 25 jaio zen Uharten (Iruñan). Bere lehenengo futbol taldea Uharte izan zen eta gero Athletikek deitu zuen. Institutu honetara etorri zen athletiken jolasten duelako eta Athletiko egoitzan bizi da orain. Bere futbol zaletasuna txikitatik dator eta 6 urterekin hasi zen talde batean jolasten.
Zein postuan jolasten duzu? Betidanik erdilaria izan naiz Orain dela zenbat denbora deitu zizun Espainako selekzioak? Orain dela bi urte deitu zidaten. Ez nuen sinetsi, broma bat zela pentsatu nebalako. Zein egunetan entrenatzen duzu? 3 egunetan entrenatzen dut, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan zapatu goitzeetan partidua ez badago.Gero nire denbora librean futbola jolasten jarraitzen dut. Nola moldatzen zara zeure kideekin Espainiako selekzioan eta athletiken ? Ondo moldatzen naiz, eta oso jatorrak dira, Espainiako selekzioan be bai eta ondo tratatzen naute. Klasean gustura zaude ? Eta nola izan zen klaseko lehen eguna? Oso gustura nago. Lehenengo egunean denak oso atseginak izan ziren nirekin. Zelan doa taldea ligan? Momentuz lehenengoak goaz espero dugu horrela jarraitzea liga osoan zehar. Orain arte zelan joan zaizu ligan? Oraindik gol bakar bat sartu dut eta gutxi gorabehera 675 minutu jolastu ditut. Orain arte titularra izan naiz partidu guztietan. Ze helburu gustatuko litzaizuke lortzea?
Lehenengo mailan jolastea, eta ez badut lortzen Estatu batuetara joango nintzateke jolastera.
Gaizka 3.D eta Egoitz 3.C
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
INSTITUTUAN ZER?
IKASLE BERRIAK
INSTITUTUAN
Aurten 2 ikasle berri etorri dira 4.mailara gure institutura:
Aimar Romero, Larrabetzuko 15 urteko mutila eta Ander
Madariaga 16 urteko Lezamakoa. Galdera hauen bitartez
gehiago ezagutuko ditugu
1.Zergatik aukeratu duzu institutu honetara etortzea ? ANDER: Lauron asko exijitzen zutelako eta hemen gutxiago. AIMAR: Larramendiko irakasleekin arazoak izan nituelako. 2.Zer iruditzen zaizkizu irakasleak,Ikasleak Ordutegia,Jantokia? BIAK: Ikasle guztiak oso majoak, irakasle batzuk ordea … Ordutegia nahiko ondo dago eta jantokia ez dago hain txarto. 4.Lehenengo institutuan zelako notak ateratzen zenituen ? Biak: Nota oso justuak. ANDER: Ni 4.maila errepikatzen nago. 6.Zein ikasgai da zailena zuentzat? zergatik ? ANDER: Euskara eta giza, ez zait asko gustatzen euskaraz hitz egitea. AIMAR: Fisika. Formula asko eta oso zailak daude, buruz ikasteko zailak dira. 7.Zein institutu nahiago duzu? ANDER: Hau. AIMAR: Gauza batzuetarako hau eta besteetarako bestea.
8.Asteburuetan hemengo lagunekin edo pasadan urteko lagunekin irteten zara ¿ Zergatik? ANDER:Nire koadrilarekin,ez dira ez hemengo institutukoak ez Laurokoak. AIMAR: Nire txikitako lagunekin,betidanik egon naizelako haiekin.
9.Kirolen batean parte hartzen duzu? Zeinetan? Zein taldean? Gustuko duzu? ANDER:Bai,futbolean. Denok bat taldean.Bai, asko gustatzen zait. AIMAR: Ander moduan, baina, Galdakaoko futbol taldean jolasten dut. 10.Astero zenbat ordu ikasten duzu? ANDER: Azterketen arabera. Ez dut egunero ikasten. Asteburuetan batzuetan bai, besteetan ez.
AIMAR: Gehienez ordu bat baina asteburuetan gehiago
ikasten dut.
AIMAR
ANDER
INSTITUTUAN ZER?
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
BITARTEKARIAK Bitartekariak ikastetxean sortzen diren gatazkak konpontzen laguntzen dutenak dira. Zer da gatazka bat? Pertsonen artean sortzen diren arazoak dira, adibidez: bulling-a. Bitartekariak, ez dira epaileak eta bakarrik inplikatuei akordio batera heltzen laguntzen diete, hau da, bi aldeak entzun eta bien arteko gatazka konpontzen laguntzen diete. Bitartekariek 5 gauza egin behar dituzte euren papera betetzeko: lehenengo, informazioa batzea ( biekin hitz egin), bigarrena, irtenbideak bilatzen laguntzea ( akordio batera heltzen), hirugarrena, neutrala izatea (ezin da inoren alde egon), laugarrena, aktiboki entzutea ( arretaz entzutea) eta azkena, konfiantza sortu eta mantendu. Lan hau egiteko, baldintza batzuk bete behar dira: Pertsona lasaiak izan behar dira, besteen errespetua izan behar dute eta entzuten eta ideiak azaltzen jakin behar dute. Horrela adierazi zen gelatan aurtengo bitartekariak aukeratu genituenean eta horrelako pertsonak aukeratu dira. Elkarrizketa bat egin genien institutuko bitartekari batzuei : Lehenengo mailako bitartekari bat, Mili Benitez da, bigarren mailako bi Uxue Isusi eta Ane Barcena dira, hirugarren mailako bi, Alaia Gomez eta Ekaitz Uribarri dira eta laugarren mailako bat Naia Del Bado da. Uxue Isusi pasa den urtean ere bitartekari izan zena. Arazo baten aurrean nola jokatuko zenuke konpontzen saiatzeko? Pertsona biekin hitz egin eta akordio batera heldu. Gai ikusten zarete lan hau egiteko? Bai, uste dugulako asko lagunduko genukeela. Pasa den urtean bitartekari bezala ibili zinen. Gustura egon zinen? Bai, ez zelako arazorik egon.
Olatz eta Ane 3.C-3.D
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
KIROLEI BURUZKO
INKESTA
Aurten, kirolei buruzko inkesta bat egin diegu DBHko lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei. Inkesta horretatik, lau taula atera ditugu. Lehenengoa, praktikatzen diren kirolen taula.
Institutuko ikasleak kirol asko praktikatzen dute. Gehien nabarmentzen direnak futbola, saskibaloia, igeriketa, dantza modernoa eta taekwondo dira. Baina jende askok ez duela kirola praktikatzen nabarmentzen da ere edo beste kirol batzuetan portzentaia txikiagoa dela. Adibidez: ibili, eski, patinak, karate, korrika, mendia, Vela, rugbya, judo, ballet, krosfit, eskupilota, atletismoa, padel, euskal dantzak, surf, tenis, spinning bizikleta, snow jockey, aerobic, boxeo eta motocross. Bigarrena, denbora librean zer egiten dugunaren taula.
Denbora librean gehien egiten diren gauzak goiko taulan daude ipinita. Baina beste gauza batzuk ere egiten dira. Adibidez: dantza, korrika, etxean egon, kirola, futbola, eskupilota, igeriketa, ordenagailua, familia, margotu eta eskugintza. Hirugarrena, pertsona federatuen taula
Gehien nabarmentzen direnak hauek dira, baina, esku-pilota, aerobik, boxeo, korrika, jockey , mountain bike, tenis, igeriketa, sorf, padel, ballet, musika, atletismo, judo, rugby, pala, karate, eskiatzen, bizikletan eta arraunean ere badaude federatutako pertsonak. Laugarrena, zer neurritan praktikatzen dugun kirola.
Horiek dira nabarmenenak baina askotan, ia egunero, noizean behin, astero ordu bat, denbora librean, euren Kabul, astean 5 aldiz, beti, denbora duenean , astean 6h, gutxi astean 8h, astean 6 egun eta 5h entrenatzen duten pertsonak ere badaude.
Maider, Amaia, Olatz eta Ane 3.C-3.D
Fut-bola
Saskiba-loia
Igeri-keta
Dantza moder-noa
Taek-wondo
%27 %21 %9 %8,7 %9
Ezer ez
Etxeko lanak
Lagunekin egon
Jolastu Telebista
%54
%6 %8 %2 %4
Tele-bista
Irakurri Play Musika Whatsapp
%4 %2 %2 %6 %3
Taek-wondo
Fut-bol
Hípica
Gimna-sia ritmi-koa
Saskiba-loia
Dan-tza
%16 %33 %6 %4 %5 %11
As-tean hiru-tan
Astean behin
Astean birritan
Egunero Astean lautan
%30 %11 %23,37 %5,84 %14,78-
GURE GAIAK
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
Institutuan zer?
ERRUGBIa Institutuan
Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da.
Batez ere, Ingalaterran, Irlandan, Galesen, Frantzian
eta Eskozian nabarmentzen da. Kontaktuzko jokoa da,
non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa
eta taktika.
Euskal Herrian, kirol hau batez ere Iparraldean da
ezaguna eta jokatua; han ugari ditu zaleak eta
jarraitzaileak. Hegoaldean, berriz, askoz ere
zabalkunde murritzagoa du gizartean.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz
betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra
izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan
eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso
beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta
daude babes
batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko,
baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari
guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik.
Honetan datza errugbiaren funtsa eta oinarria,
besteekiko eta arauekiko errespetuan. Epailearen
erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua
bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen
dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: Parte
hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean batzen
dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela
eskuan.
Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder
hau: "Futbola, basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa
da; Errugbia berriz, zaldunek jokatzen duten basatien
jokoa".
Dakizuenez, institutura etorri dira errugbikako irakasle
batzuk klase batzuk ematera. Horren informazioa
atera dugu, eta Ametsi (gimnasiako irakaslea) atera
diogu.
Jakin dugunez, Mungiako errugbi taldeko irakasleak
etorri dira institutura bi asteetan zehar, lehenengo,
bigarren, hirugarren eta laugarren dbh-ko ikasleei
klaseak ematera.
Pasaden urtean, bebai etorri ziren baina, aurten
dagoen berezitasuna Nueva Zelandako mutil bat
datorrela saioak ingelesez ematera da. Bere izena
Bryce da.
Oinarrizko paseak, balioa zelan babestu, nola dira
jokaldiak… etab. irakatsiko dizkigute . Iaz ere etorri
ziren eta oso esperientzia ona izan zen.
Galdera batzuk egin dizkiogu Bryceri:
1- How many year have you been playing rugby?
I started playing when I was 4 years old and I stoped
when I was 34.
2- Are you teacher in New Zeland?
I am rugby coach and lawyer.
3- What is rugby for you?
My life.
4- In how many teams have you play?
In 2 groups, in Franch witch professional team and a
New Zeland city team.
5- Do you ever play in a international group?
Yes, in the selection university of New Zeland
6- In the beginning of the matches the players do a
dance, how is it called?
The dance called Haka
7- Why they do it?
Because it is a Maori tradition.
8 - Where came from?
It came from Polonia
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
INSTITUTUAN ZER?
GURE INSTITUTUKO IKASBIDAIAK
Lau kurtso pasa eta gero, azkenean heldu zen 4DBHko eta batxilergoko ikasketa bidaiak.
Batxilergoko ikasleak Berlinera joateko ziren baina ados jarri ez zirenez, azkenean, ez zuten
bidaia egin. Urte guztietan bezala 4DBHkoak Kataluniako zonaldera autobusez joan ziren
maiatzean. Dirua aurrezteko hainbat ekintza egin zituzten.
Zer egingo zuten jakiteko, Kerman Ibarrari, hau da, gure institutuko lehenengo zikloko ikasketa
buruari galdera batzuk egin genizkion.
Dirua lortzeko papeletak saldu zituzten euro batengatik. Lehenengo saria, Muniainek erabilitako
kamiseta bat izan zen, Athletikeko jokalari guztiek sinatuta eta Iraia-ren, nesken Athletik-eko
jokalariaren, beste kamiseta bat.
Ikasleek eskolako ekintzetan lagundu dute kurtso amaiera arte, Olentzero garaian, udaberriko
jolasetan, institutuan hitzaldiak eman zituzten. 1. eta 2. DBHko geletan eta lehenengo mailakoei
klase partikularrak eman zizkieten.
Egun batean Bartzelona bisitatu zuten, turismoa egin eta Sagrada Familia ikusi zuten.
Beste egun batean Port Aventurara joan eta egun guztia bertan eman zuten. Bertan,haien
kontura egon ziren. Hurrengo egun baten, herria bisitatzera joan ziren. Bueltan, Zaragozan jan
eta Deriora neke-neke bueltatu ziren.Turismoa egin arren, ondo pasatzera joan ziren.
Gurasoei konbentzitzea batzuei ez zitzaien kostatu baina beste batzuei ekonomia-arazoak direla
eta, gehiago kostatu zitzaien, noten emaitzak direla eta, batzuk mehatxatuta zeuden.Haien
ekintzei esker, bidaia ia dohainik atera zitzaien.
Pasadan urteko ikasbidaian oso ondo portatu ziren baina beti dago norbait pixka bat
desmadratzen dena. Horregatik, aurten, eskola kontseiluan erabaki zen urtean zehar hiru zaintza
baino gehiago zutenek ikasketa bidaiara ez zirela joango.
Ikasketa bidaiara joateko prozesu bat jarraitu behar da. Bidaia ikasturte hasieran hasten da,
antolakuntzaren lehenengo urratsak ematen direnean eta bidaia
gauzatzen denean bukatzen da.
Edurne González eta Eider Otxoa
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
GURE GAIAK
MOBILAK
INSTITUTUAN Gaur egun, ikasle gehienok,
denetarako erabiltzen ditugu
mugikorrak: ikasteko, lan egiteko,
musika entzuteko, argazkietarako …
horregatik egin dugu inkesta hau,
ikasleok mugikorrak zenbat denbora
eta zertarako erabiltzen dugun
jakiteko.
144 ikasleei inkesta egin diegu, eta
hauek dira emaitzak. Inkesta honen
ondorioz ikasleen mugikorraren
erabilpenak jakinarazi nahi ditugu,
gero norberak nahi dituen ondorioak
atera ditzala.
Zenbat balio du zure mobilak?
(marka eta modeloa)
Emaitzetan ikusi ahal denez, ikasleen
ia 3 laurdenek (%68,05) 200€ baino
gehiagoko mugikorrak dituzte, eta %
4,16 ez dute mugikorrik.
Cyber-bulling-a ikusi duzu edozein
web guneetan? (Ask, Instagram…)
Laurdenak baino gehiagok Cyber-
bulling-a ikusi dute, gehienek, Ask-en
(%73), eta besteek, beste batzuetan,
Instagram, Twitter…
Zeintzuk dira gehien erabiltzen
dituzun aplikazioak?
Whatsapp eta Instagram erabilienak
dira, Baina, Snapchat, Ask…Gero eta
gehiago deskargatzen dira.
Zenbat denbora erabiltzen duzu
egunero gutxi gora-behera?
200€ geihago
200€ edo
gutxiago
ez dute
Ikusi dute
Ez dute
ikusi
Whastapp
Insatgram
Snapchat
Ask
Clash of
Clans
Tumblr
wadpad
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
Página 2
GURE GAIAK
Ia erdiak (%44,4) egun osoan
erabiltzen du mugikorra. Eta %19,4
2 – 3 ordu erabiltzen ditu,
gainerakoak, %36,2 denbora
laburragoan erabiltzen dute
mugikorra.
Erabiltzen baduzu, ikastean
molestatzen ahal dizu? (Ikasi
bitartean hitz egin, ikasteari utzi
mugikorretik hitz egiteko …)
Ikasten duten bitartean, gehienek,
Gure Iritzia
Gure ustez, mugikorrak asko
erabiltzen ditugu, eta nahiz eta ez
konturatu kalte egiten digute
hainbat ekintzetan, ikastean, lo
egiteko orduan..
Mobila erabiltzen jarraitzen dute,
eta laurdena baino gehiagok
musika edo irratia entzuten dute
ikasketa gelditu gabe.
G a i n e r a e l k a r r e n a r t e k o
komunikazio zuzena oztopatzen
dute. Beraz, badakizue, pantaila
alde batean utzi eta egin kasu
ondokoari!
ASIER ETA TXABER
Egun osoan
2 - 3 ordu.
Asteburuan.
ordu 1.
Ordu 1 baino
gutxiago
Inoiz.
Molestatzen
diote.
Ez diote
molestatzen
.
INSTITUTUAN ZER?
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
“TRES
MENTIRAS”
“Violeta ez dago sentibera, haserre dago”. Halaxe deskribatzen du Murugarrenek aktore nagusiaren erreakzioa, 40 urte dituela haurtxo lapurtua izan zela jakin zuenean. Lur jota gelditu beharrean, ikertzen hasten da. “Ez du mendekurako grina, ezta kritikarako grina ere, jakin besterik ez du nahi”. Eta argumentua gogorra bada ere, zuzendariak umore-ukituak ere eman dizkio: “Filmaren xedea jendeak gozatzea da”. Bilbon filmatu zen eta benetako istorio bat du abiapuntu: “Gazte haurdunak Colón de Larreategin zegoen pisu batera joaten ziren, eta erditu ostean, haurtxoak bertan uzten zituzten, beste bikote batzuei saltzeko”. Ixone protagonistaren alaba da eta gure ikastetxean Ixoneren neba dago, Ekain Bergado. Bera bigarren mailako protagonista moduan agertzen da eta bere laguna den Unai Hidalgo baita ere. Gainera, Ekain Bergadoren familia osoa agertu da filmean eta galdera batzuk prestatu ditugu berari egiteko, hona hemen gure galderak: Nolakoa izan da esperientzia? Hirugarren esperientzia izan da. Azken hau, gutxien gustatu zaidana izan da eta gainera oso gutxi ateratzen naiz filmean. Azken pelikularen zuzendariak ez dira oso atseginak izan.
-Zelako giroa egon da zure etxean? Pozik zaudete? Etxean giro normala eduki dugu eta dena ondo joan da lehen aipatutako zuzendarien asuntoa kenduta. -Egin al duzu beste pelikularen bat edo telebistan agertu zara noizbait? Bai, bi pelikula egin ditut: “Tres mentiras” eta”Rendez Vous”. Gainera nire lehengusuari esker laburmetrai bat ere egin dut: “El preguntador”. Nire lehengusua Vaya Semanitan, Goenkalen eta “Ocho apellidos vascos” filmean agertu da. -Ondo moldatu zinen kamararen aurrean? Lotsa eman zizun edo oso trebea zara horrelako gauzetan? Egia esanez, ez naiz oso lotsatia, lotsagabekoa naiz. Kamararen aurrean pixka bat urduri nengoen, baina gero ondo moldatu nintzen eta urduritasuna kendu zitzaidan. Besoa apurtu nuenez, ez zuten beste ume bat hartu eta niri gidoia aldatu zidaten arazo zelebrala eduki behar nuelako. -Pelikula hau egiteko kasting bat egin zenuen? Txikitan antzerkia egiten nuen eta oso ona nintzen. Gainera nire lehengusuari esker pelikula gehiagotan atera naiz. -Esperientzia berri honekin, lagunak egin dituzu? Bai, Javier Bardem-en anaiari ezagutu dut eta lagun atsegin asko egin ditut. Oso ondo moldatu naiz haiekin. -Bide horretatik jarraitzea espero duzu? Edo beste etorkizun bat nahiago duzu? Zein? Jarraitzea gustatuko litzaidake ,baina, bestela, kirurgialaria izatea ere gustuko dut.
Edurne González eta Eider Otxoa.
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
INSTITUTUAN ZER?
ESKOLA
KONTSEILUA Ordezkaritza-Organo Gorena Ikastetxearen bizitza gidatzen
duen ordezkaritza taldea dugu. Ordezkari izateko ikastetxeko
ikaslea izatea da baldintza bakarra. Eskola kontseiluan
ateratzen diren ikasleak alkatearekin elkarrizketa bat izateko
aukera izango dute. Ikasleek klasean aipatutako aldaketak
komunikatzen dituzte batzar horretan Gure institutuan Eskola
Kontseilua deitzen dugu. Bertan ordezkariek erabakiak hartzen
dituzte.2014-ko azaroak 25en botazio zen eskola kontseilurako
hauteskundeetara aurkezteko.
ESKOLA KONTSEILURAKO ATERA DIREN
IKASLEAK
Zein egunean izan zen lehenengo batzarra?
Abenduak 17Azteazken batean beti bezala.
Zenbat pertsona egon zineten gutxi gora behera?
30 pertsona gutxi gora behera
Zenbat ordu iraun zuen?
Ordu bat eta piku
Zer egin zenuten?
Institutuaren erreformak, diru arazoak etab…
Batzar gehiago edukiko dituzue?
Bai, baina oraindik ez dakigu data
Maila bakoitzeko zenbat pertsona egon zineten?
1 eta 2mailako inor, 3.mailako 3 eta 4.mailako 4 eta batxilergoko
baina bi joan behar ziren.
Zer erabaki zen?
4.mailako ikasbidaian 3 kaleraketa baino gehiago zituztenak ez
zirela joango erabaki zen. Eider Otxoak eskola kontseiluko
partaide batek hau dio: Ni kontran nago lehenengo egunetik
esan behar izan zutelako 3 kaleraketekin kanporatuta egongo
zirela. Baina hala ere horrela erabaki zen.
Batzordeak osatu eta kontseiluari hasiera eman zitzaien.
Batzordea iraunkorra elkarbizitza batzordea eta batzorde
ekonomikoa.
Irati eta Zelai
Ikasleen ordezkariak 4 urteetarako Botoak
ALAITZ MARROQUIN GOMEZ (4.B) 264
EIDER OCHOA GARCIA-ABAD (3.C) 232
IRAIA RODRIGUEZ HORMAECHE (3.A) 213
OLATZ EREZUMA ZUBIAUR (4.A) 186
MAITE ELEJAGA ALVAREZ (4.C) 177
Ikasleen ordezkariak 2 urteetarako Botoak
EDURNE GONZALEZ BERAKOETXEA
(3.D)
175
NAHIA CAREAGA BALBÁS (4.C) 144
Ordezkoak Botoak
EIDER GARCIA PRIETO (4.B) 135
UDANE ROJO BATIZ (4.B) 134
JENNIFER FRIAS SALAZAR (4.B) 113
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
I N S T I T U T U A N Z E R ?
UDABERRI KOLORE
Udaberri kolore duela 4-5 urte sortutako euskara ekitaldiak dira. Aste santua baino bi aste lehen egiten
dira euskararen erabilera bultzatzeko. Izenaren jatorria bi toki desberdinetatik dator: “udaberri-kolore edo
udaberriko-lore “
Hainbat ekintza antolatu dituzte aurten,
astelehenean (martxoak 16) , zirkuko aktoresa bat
etorri zen batxilergoko lehenengo mailakoei hitzaldia
emateko, Maider Yabar izenekoa, oso
entretenigarria izan zen. 4DBHkoek “Rebolta
Permanent” taldearekin ekitaldia izan zuten, batzuei
entretenigarria iruditu zitzaien eta beste batzuek ez
zuten izan hain gustuko.
Bigarren eta hirugarren mailako ikasleek laugarren
mailako ikasleek antolatutako hitzaldiak eduki
zituzten, lau hitzaldi, bakoitzak 10-15 minutukoak.
Mugikorren erabilpenari buruz, zure idazkeraren arabera nolakoa zaren ikertzea, modeloen izaera
txarrerantz aldatu dela urteak pasatuz eta azkena haien ikas-bidaiaren antolaketa, guztira sei hitzaldi
egon ziren baina klase bakoitzean lau eduki zituzten...
Martxoaren 25eko atsedenaldian, maitasun idazlanen sari banaketa egin zen eta aurreko saioen geletan
lan hauekin egindako ikuskizun eder bat ikusi zen.
1DBH ikasleak bertso ikuskizun bat eduki zuten,
bertan, beldurrezko bertso antzerkia prestatu zuten
euskararen erabilera handitzeko helburuarekin. Bertso
taldekoek egun eta lan asko egin ondoren prestatutako
bertso eta antzerkiak egin zituzten.
Eider Otxoa eta Edurne González
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
INSTITUTUAN ZER?
DURANGOKO AZOKA
Abenduaren 4an lehenengo mailako talde bat Durangoko azokara joan zen, euskarako ordezkari batzuekin eta prentsa tailerreko bi kazetariekin batera.
Joateko bidaia oso aspergarria izan zen, baina, bueltan, euskara Batzordeko Txominek Gatiburen disko berria erosi zuenez, musika entzuten etorri ginen. Azoka 10etan ireki zuten eta, zabaldu aurretik, jende asko pilatu zen atean. Gero, ateak zabaldu zirenean, denok korrika sartu ginen eta jendea azokan zabaldu zen.
Gero denok joan ginen gauzak erostera. Ordu batean kontzertu bat egon zen “bideak “ izenpean. Beste ikastetxetako jendea etortzen jarraitu zen eta, denbora pasa ahala, azoka bete egin zen . Jende guztia euskaraz mintzatzen zegoen eta oso giro euskaldun polita ikusi genuen. Ondoren, euria hasi zenez, kanpoan zeuden ikasleak berriro azokara sartu ziren eraman genituen fitxak betetzeko eta hotza egiten zuelako.
Idazle eta abeslari guztiak han zeuden liburuak eta diskoak sinatzen eta argazkiak ateratzen. “Euritan dantzan “, Gatiburen diska berria, sinatzeko izugarrizko kola zegoen. Mundu guztiak argazki bat egin nahi zuen beraiekin. “Itziarren Semea” taldearekin ere jende asko zegoen. Idazleek ere jende asko biltzen zuten, adibidez Larrabetzuko Toti Martinez de Lezeak liburu pila bat sinatu zituen Azoka oso ondoz egoen baina akats batzuk zituen: hasieran hotz ikaragarria egiten zuen eta, batzuetan, euria egiten zuen. Hala ere, egun ona pasa genuen … klasera etorri gabe. Gaizka 3.D eta Egoitz 3.C
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
MAITASUNEZKO ESKUTITZA
Urte guztietan bezala, Balendin eguna gure institutura heldu da eta, horrekin batera, maitasunezko eskutitza. Euskarazko klasean egingo ditugu eta batxilergoko ikasleak epaileak izango dira. Entregatzeko azkenengo eguna otsailak 26 izan zen. Ez zen beharrezkoa eskutitza izatea, maitasuna zer den idaztea, bertsoa, abestia eta abar ere izan zitekeen. Martxoaren 4an sariaren jabea jakin zen. Urte guztietan,eskutitz mota asko agertzen dira, aitite-amomentzat, gurasoentzat, lagun batentzat … Gehienak oso politak dira eta irabazlea hautatzea kostatzen zaie epaileei. Eskutitz guztiekin montaje bat egin zuten eta klase bakoitzean jarri zuten otsailaren 26an. Montajea hirugarren orduan jarri zen eta atsedenaldian irabazleak esan eta sari banaketa eman zuten. Saria Pozgarri tabernan 2rentzat afaria eta zinemarako beste bi sarrera izan zen.
IRABAZLEAK:
-Maider Jauregi (1) Hartzailea ez du esaten baina bere alboan egon nahi duela esaten du momentu desegokiak atzerantz utzita. -Enara Falagan (2) Irrati-saio batean daude eta maitasunari buruz hitz egiten dute, elkarrekin maitatu behar garela esanez. -Jone Alvarez (3) Internetetik ezagututako mutil batekin gertatutako esperientzia da. Urte batean, oso gertu igaro zuten uda eta elkar ikustea irabaki zuten, mutila ez zen agertu. -Idurre Duarte (4) Gehien miresten zuen emakumea ihes egin zuen, bere heriotza kontatzen du. Edurne González eta Eider Otxoa.
INSTITUTUAN ZER?
INSTITUTUAN ZER
GAZTE BURRUNDARA 24. ZENBAKIA
LUKIE KOIU Lukie koiu txorierriko gazteentzako egin zen lehiaketa bat da . Lehiaketa hau Txorierriko Mankomunitateak antolatu du. Irabazleak dirua irabazten zuen eta 21 talde apuntatu ziren Lukie Koiura. Finalera heltzeko bikote bakoitzak 6 proba egin behar zituen. Lehenengo proban bideo bat grabatu behar zen euren bizitzaz. Bigarrenean proban euren herriko 5 baserriko argazkia eta informazioa bilatu. Hirugarrenean Txorierrin erabilitako 10 hitz karteletan jarri eta argazki bat atera kartelak egin dituzuela ziurtatzeko. Laugarrenean bere herriko nagusi bati gertaera bat galdetu eta honekin 10 lerrotako iruzkin bat idatzi. Bosgarren proban, adineko pertsona bati elkarrizketa egin behar zitzaion gauzak nola aldatu diren gaitzat hartuta. Azkeneko proban, BTEK zentrora joan, makinak probatu eta gehien gustatu zitzaien makinari bost argazki atera eta azalpenarekin bidali. . Hogeita batgarren taldeko Iraiak eta Iratik irabazi zuten Lukie Koiu Lehiaketako 1. saria, 600 euroko bono saria Txorierriko dendetan erabiltzeko. Ane taldeak 2. saria irabazi zuen, 400 euroko bono saria eta, azkenik, Alaitz eta Janirek 200 euroko bono saria jaso zuten.
IRAIA Zergatik apuntatu zarete ekintza honetara? Irati: Dirua irabazteko, krisian gaude eta oso ondo dator dirua momentu hauetan Iraia:Ondo pasatzeko eta dirua irabazteko Denbora luze egon zineten probak prestatzen? Bai, 2 aste gutxi gora behera dena ondo egiteko Zer egingo duzue diruarekin? Irati: Bizikleta bat erosi, txikitatik gustatu zaidalako txirrindularitza Iraia:Bidaia batera joateko erabiliko dut.
Finalean urduri jarri zineten? Bai, azkeneko frogan, jende asko ikusten zegoelako eta dena ondo ateratzea nahi genuen
IRATI Zaila iruditu zaizue lukie koiu irabaztea? Irati: Finaleko azkenengo froga bakarrik, ez zirelako ikasitako gauzak , eguneroko bizitzako gauzak zirelako Iraia: Proba bat zegoen pertsona nagusi bati elkarrizketa bat egin behar zitzaiona eta oso urduri jarri ginen atea jotzerakoan Zer egin zenuten lehenengo bideoan? Aurkezpena. Gure bizitza nolakoa den eta zer egiten dugun egunero azaldu behar genuen. Zuen burua finalean ikusten zenuten? Batzuetan bai batzuetan ez jende asko zegoelako Non izan zen finala? Sondikako kultur etxean Gustatu zaizue esperientzia hau? Bai irabaztea hunkigarria izan zen Hurrengo urtean beste horrelako joko bat egongo bada apuntatuko zarete? Bai gehiago dibertitzeko eta ondo pasatzeko ARKAITZ ETA IRAITZ
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
MUNDUAN ZEHAR
GU GARA CHARLIE
CHARLIE HEBDO astero egiten den aldizkari
bat da, Frantziakoa. Aldizkari honen ideia
nagusia humorea da. Baina 2015eko
urtarrilaren 7an, gertaera larria egon zen
Pariseko egoitzan. Txanodun bik, 12 pertsona
hil zituzten eta beste lau zauriturik utzi
zituzten.
Hamabi langileek lanean zeuden, haien lana ez
bazen besteen gustukoa ez zuten inongo errurik.
Bakarrik marrazki batzuk ziren, barre egiteko, hori
baita aldizkariaren mamia: humorea. Baina bere
lana egiten ari ziren bitartean, beste batzuk
minduta sentitzen ziren, haien ustez, Mahomaren
ohorea zapaltzen ari zutelako marrazki horiekin.
Gu, kazetari bezala, zapalduta sentitzen gara. Ez
dago modurik hiru pertsona zoro hauek
adierazpen askatasunaren aurka egin dutena
ulertzeko
.
CHARLIE HEBDOREN HISTORIA LABURRA
1992an sortu zen. François Cavanna idazlek
e t a b e s t e k a z e t a r i b a t z u e k
2 0 0 6 k o o t s a i l e a n M a h o m a r i
buruzko karikatura batzuk argitaratu zituzten eta
h a s e r r e a s o r t u z u t e n i s l a m i a r r e n
artean. 2007an Mahomaren irudiak argitaratu
zituztelako epaitegian bukatu zuen eta
aldizkariak adierazpen askatasuna defendatu
eta Mahomaren irudi gehiago argitaratu zituen.
2011ko azaroan, Tunisian Ennahda alderdi
islamistaren garaipenagatik ale berezia prestatu
zuten, baina molotov koktelekin eraso zuten
e g o i t z a , e g i n d a k o
karikaturengatik. 2013ko urtarrilaren 3an, bere
webguneak eraso informatikoa eduki
zuen,aurreko egunean Mahomaren biografiaren
komikiarekin gehigarri berezi bat argitaratu
ostean.
2015eko urtarrilaren 7an , Charlie Hebdroren
aurkako atentatua gertatu zen eta 12 lagun hil
z i r e n .
ERASOTZAILEAK
Erasotzaileak 1980an eta 1982an
Parisen jaiotako Said eta Cherif K. anaiak izan
ziren.Bi anaiak AEBko Gobernuaren terroristen
zerrendan zeuden eta horregatik AEBtara joaten
ziren hegaldi komertzialetan bidaiatzea
debekatuta zuten.
Sare jihadistekin kolaboratu zuten eta Siriatik itzuli
ziren 2014ko udan.
Cherif Kouachi 2005ean epaitu zuten jihadistek
Irakera bidaltzen zituen talde batekoa zelakoan.
2003 eta 2005 artean 10 bat gazte Irakera bidali
zituen taldeak. Cherif K.ri hiru urteko kartzela-
zigorra jarri zioten, baina urte eta erdi egin zuen
kartzelan. 2008an hiru urteko espetxe-zigorra jarri
zioten, jihadistak lortzeko sare batean parte
hartzeagatik.
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
Página 2 MUNDUAN ZEHAR
Said Couachi (1981) 2011n Yemenera joan
zen Al-Kaida taldearekin lotura zuen sare
batean entrenamendua jasotzera.
Ustezko erasotzaile hauek kotxean utzitako
nortasun agiri bati esker identifikatu
zituzten.
JIHAD
Jihad Islamaren oinarrizko kontzeptu bat
da, euskaraz ahalegina esan nahi du.
praktikatzen dutenei mujahidin deitzen zaie,
nahiz eta praktikan termino hau borroka
armatuari ekiten diotenei izendatzeko
erabiltzen den.
Islamaren, musulmandarren edota beraien
herrialdeen defentsak kanpoko etsai baten
aurka "Guda Santu" baten izaera izan
dezake.
"Jihad handia" norberaren barnean Islama
defendatzea izango litzateke, hau da,
borroka espirituala edota komunitatearen
barnean. Gaur egun, erregimen
musulmandar askok yihad hitza garapen
ezaren, gosearen eta analfabetismoaren
aurkako borrokari erreferentzia egiteko
erabiltzen dute.
Hala ere, talde integrista batzuek Jihad
hitza terrorismoarekin lotzen dute eta
mundu osoan zehar atentatuak egiten
dituzte.
MANIFESTALDIA
Miloi bat pertsona baino gehiago bildu
dira Pariseko erdialdean eta beste asko
Frantziako herrialdetan terrorismoaren
aurka borrokatzeko eta adierazpen
askatasuna aldarrikatzeko.
Manifestazio honetara mundu osoko
liderrak etorri dira: Mariano Rajoy, Angela
Merkel, David Cameron, Benajmi
Netanyahu eta Pedro Sanchez beste
batzuen artean.
Palest inako lehendakaria,Mahmud
Abas,Parisera ere joan zen martxan parte
hartzera
AZKEN ALEA
Charlie-ren kazetariek haiek ez dutela etsi
egiten adierazteko eta euren lagunak
gogoratu nahian aldizkari berezi bat egin
dute. 3.000.000 ale saldu dira eta
normalean 60.000 kopia saltzen dira.
Aldizkaria frantsesez, ingelesez, arabieraz
eta gazteleraz idatzita dago. Ale guztiak
saldu direnez, urtarrilaren 21ean ale
gehiago salduko direla esan dute.
Egoitz piqueras 3.C eta Gaizka Prieto
3.D
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
GURE GAIAK
BULLYING-A ETA
TEKNOLOGIA BERRIAK
Gaur egun, teknologia berriek abantailak
ekartzen dituzten moduan, desabantailak ere
ekartzen dituzte. Lehen, gure aitona-amonen
garaian teknologiarik ez zeuden, beraz, esan
nahi duguna da urte gutxitan teknologiak
aurrerakada itzela eman duela gure bizimodua
aldatuz.
Baina bizitza errazten diguten arren aldi berean
gauza txarrak egiteko ere erabiltzen dira.
Hasiera batean mobilak asmatu ziren eta
abantaila ikaragarria izan zen besteekin
komunikatzeko edozein momentuan eta edozein
lekutan. Baina pixkanaka- pixkanaka, urteak
aurrera doazela, teknologia garatzen doa eta
gaur egungo mobilek argazki kamera, bideoak
grabatzeko, Interneta eta abar dute barnean.
Badago jendea mobilek dituzten aplikazioak era
egokian erabiltzen dituena, baina, zoritxarrez,
munduan denetarik dago eta batzuek asmo
txarrez erabiltzen dituzte aplikazio hauek.
Hau guztia bullyingarekin lotuta dago. Oso
gaztetik umeek teknologia berriak edukitzeko
aukera dute eta askotan beste ikaskide batzuk
grabatzeko eta beraietaz barre egiteko
erabiltzen dituzte. Eta ez da bakarrik grabatzea,
gaur egun watsapp-agatik edo dena
delakoagatik egiten diren bideo eta argazki
guztiak pasatu ahal dira eta mundu guztira
ailegatzen dira.
Gaur egun ciberbullying gehiago ikusten da
aurrez aurreko bullying-a baino eta
arrazoietariko bat da ciberbullying-a anonimoa
dela.
ERASOTZAILE IZATEAREN ONDORIOAK:
Geroago gaizkile bihurtu daitezke. Pertsona
fustratuta sentitzen da bere ikaskideekin duen
harremana zailtzen delako, Pentsatuko du
egiten duen esfortzu guztia ez duela ezertarako
balio bere ikaskideekin erlazio positiboak
eraikitzeko.
BIKTIMA IZATEAREN ONDORIOAK:
-Autoestima baxua
- Jarrera pasiboak
- Eskola- porrota
- Gorabehera emozionalak
- Arazo psikosomatikoak
- Depresioa-Suizidioa
Teknologia berrien erabilpen okerrek,
gazteengan eragin kaltegarri batzuk ekar
ditzakete errealitatetik kanpo dagoen mundu
batean sartzen baitituzte.
JANIRE ETA IRATI
KIROLAK
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
MARC MARQUEZ Marc Marquez 2 aldiz egon da moto gp-an eta bietan irabazle atera da, palmares handia eta record asko gainditu ditu. Aurten munduko hirugarren txapelketaren bila dabil. Baina zaila izango da.
MUNIAIN Muniain, Athletic-eko jokalari gaztea, Sevillaren aurkako partiduan, 6 hilabeterako lesioa hartu zuen. Horregatik kopako eta superkopako finalak ezin izango ditu jolastu.
12. JOKALARIA Borussia Dortumt 1909ko abenduaren 19 sortutako Alemaniar taldeak munduko afiziorik onena duela esan ohi da. Aurten bere entrenatzaileari behar bezalako agurra eman diote.
NBA Marc eta Pau Gasol anaiak lorpen istorikoa lortu dute all-stars eko hasierako aliniazioan biak parte hartzen, bakoitzak talde batean.
ZORI TXARRA Junior Malanda Wolbsburgoko jokalari belgatar gaztea aurtengo denboraldian auto istripu batean hil da.
IZARREN AGURRA Aurten hainbat jokalari haien liga edo taldeetaz agurtu dira hainbat urteren hondoren. (Xavi, Iraola, Lampard,
Gerrard…). Agur, beti egongo zarete gure oroitzean.
GURE GAIAK
GAZTE BURRUNDARA 25.ZENBAKIA
NIKOLAS GAZTEA
Francisco Nicolás Gómez Iglesias,
Nikolas txikia izenez ere ezaguna, 2014 urtean ustez iruzurra egiteagatik atxiloturiko 20 urteko espainiar gaztea da. Enpresari eta eskuineko politikariekin harreman-sare zabala osatu zuen, bere manera, itxura eta ustez zituen goi mailako harremanei esker. Bere ibileretan, luxuzko autoetan erabili zituen bizkartzainak atzean zeramatzan b i t a r t e a n . H o n e t a z b a l i a t u z , enpresariekin harremanetan jarri eta komisioak eskatzen omen zituen negozioak bideratzeko.
2014ko urrian atxilotu zuen espainiar poliziak. Ondorengo egunetan, oihartzun zabala izan zuen hedabideetan, gazteak horrelako harremanak eta baliabideak nolatan lortu zituen harridurak sortarazita.
Esate baterako, duela hilabete bat Urdangarinen abokatuarekin bildu zen Bartzelonan bere laguntza eskaintzeko. Eta gauza bera egin zuen Pujolen abokatuekin.
Nor da Francisco Nicolas?
Francisco Nicolas Gomez Iglesias (Madrid 1994-ko apirilaren 18)
“Zuzenbide” ikaslea da CUNEFen (Centro Unibersitario de Estudios Financieros).
Barrio de la prosperidad-en hazi zen eta 14 urtekin bere amamarekin bizitzera joan zen ¨Maudes¨era (Madrilgo militarren auzoa).
Zergatik da ospetsua?
Nikolas ospetsua egin zen 2014ean, telebistan ateratzen hasi zelako, soilik 20 urterekin, iruzurra, nortasunaren usurpazioa eta identitate faltsuagatik akusatua dagoelako. Famatua egin da Bere ¨selfie¨engatik. Jende eta leku ospetsuetan argazki pila dituelako.
Bere egoera orain
Nahiz eta garaia txarrak pasatu, oraingo egoera ona da, Bere neska-laguna den ¨la Pechotes¨- ek ondo dagoela esan du eta laguntza handia jasotzen ari dela Espainako jendearengandik, eta gero eta animatua dagoela. Gertatutakoa aprobetxatuz telebistetara hasi da joaten. Eta Twiterren TT izan zenez Usuario bat zabaldu du bere izenarekin.
MUSIKAZ BLAI
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
MUNDU OSOKO MUSIKA
Munduan zehar musika mota asko ditugu, hona hemen guk
entzuten ditugun batzuk :
POP (PAULINA RUBIO)
Paulina Susana Rubio Dosamantes México Hirian jaio zen, 1971-
ko ekainaren 17an.
Egin zuen lehenengo diska “La chica dorada” izan zen, 2011an
“Brava” eta azkenengoa “Paul Factor” 2013 an
REGGAETON (MALUMA)
Juan Luis Londoño Arias 1994ko urtarrilaren 28an jaio zen Kolonbian, kantautore bat da, oso arin hasi zuen bere karrera
musikala Medellinen.
HIP HOP (SWAN FYAHBOWY)
Swan Fyahbwoy Madrilen jaio zen 1979an.
Elan Fernandez-en izen artistikoa da. “El chico de fuego” ere ezagutzen den artista hau reggae eta dancehall abeslari famatua da Espainia aldean. Horrez gain Madrid Dancehall Club-en
aitzindaria da.
2005eko abenduan hasi zen Nhu Real Shotta bideoarekin, abesti horrek arrakasta handia izan zuen interneten. Herriz herri ibili zen
kontzertuak ematen Espainia osoan zehar 2009rarte.
RAP (NATOS & WAOR)
Natos y Waor Madrilgo rap taldea da. Natos (Gonzalo)1987an jaio zen Torrelodones hirian eta Waor (Fernando) 1986an Mostolesen jaio zen. 90 hamarkadaren amaieran elkartu ziren rap modu berri eta gogorrean (hardcore) sortzeko. Beste rapero batzuekin talde
bat sortu zuten 2011an Devod .
Taldearen estiloa oso berezia da, instrumental gogorrak erabiltzen dituzte beraz lirikak oso basatiak dira, liriken gaiak ez dira asko
aldatzen: festa,droga edo maitasunaren inguruan idazten dute.
3 disko edo maketa dituzte: Por la jeta (2005), Catarsis (2008), Hijos de la Ruina (2010) Dealers deituta, baina taldeak oraindik
elkarrekin dirau
MUSIKAZ BLAI
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
EUSKAL HERRIKO MUSIKA
GATIBU
Gatibu Gernika-Lumo aldeko rock musika taldea da, 2000ko udan
sortu zen.
Bizkaiko Gernika herrian Alex Sarduik zeukan lokal batean hasi
ziren entseguak egiten gitarra akustiko eta irrati-cassette batekin
Taldeak bizkaieraz abesten du eta ez batuaz beste talde batzuek egiten duten moduan. sari asko jaso dituzte erakunde eta elkarte
desberdinen partez, Bizkaiera bultzatzeagatik.
Bost disko kaleratu dituzte, denak euskaraz.
ITZIARREN SEMEAK
Itziarren Semeak,2006an Mungian sortutako Ska taldea da. Jebi Job, Manex eta Ibon izan ziren taldea sortu zutenak. Baina sortu
eta gutxira Kue, Irkus eta Asier batu zitzaizkien.
Diskografia:
-Itziarren semeak
-Dale Candela
-Revolta
KEN ZAZPI
Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak 1996an
Gernikan jaiotako musika taldea da.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu
zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin.
BETAGARRI
Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1993an sortutakoa. 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A
Gritos Records disketxearekin.
Irati O. eta Janire
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
1
BITXIKERIAK
BITXIKERIAK ILEA SABELEAN
Jendea gose denean edozein gauza jan dezake. The New England Journal of Medicine-k jakinarazi du duela gutxi 18 urteko emakume bat espezialista batengana joan zela sabeleko min ikaragarria zeukalako. Bost hilabete zeramatzan sabeleko minarekin. Eskaner bat egin ondoren, aurkitu zutena harrigarria izan zen: emakumeak bere sabel barruan 5 kg ile bola bat zeukan. Horrela, jakin zuten emakumea duela denbora luze bere ilea jaten ari zela. Baina ez bera nahi zuelako. Hori gaixotasun bat da, Tricofagia izenekoa. Nahaste psikikoa da, bere ile edo beste pertsona baten ilea jaten eragiten duena. Eta ile asko sabelean biltzean, trastorno gogorrak eman ditzake akumulazio horrek digestioa blokeatzen baitu. Ile bola hori kendu eta bost egun geroago emakumeak ondo jaten zuen. Eta esperientzia hau bizi eta gero ez zuen berriro inoiz ilea jan.
ADARRAK BAI ALA EZ? Bost urteko ume bat kopetan itzelezko marka gorri batekin jaio zen, horregatik bere ama, 33 urteko emakumea, larrituta zegoen betirako marka hori geldi zitekeelako.
Beraz, umeari prozedura kirurgiko bat egin zioten kopetan azala luzatzeko. Orduan marka kendu liteke azal hazkunde berria eginez eta azal honekin estaliko zioten marka. Medikuek inplanteak txertatu zizkioten azalean eta pixkanaka puzten joan ziren bi adar handi bezalakoak izan arte. Lau hilabete igaro ondoren inplanteak kendu zizkioten eta mantxa moztu zuten, azal berriarekin estali ahal izateko.Bere amak, Karen Radstock-ek, zera esan zuen: "Inplanteak ikusi nituenean, hitzik gabe geratu nintzen". Zorionez, dena ondo joan zen eta azkenean bere marka kendu zen.
GAZTE BURRUNDARA 25. ZENBAKIA
2
BITXIKERIAK
LEHENENGO PORRU
ELEKTRONIKOA
Zigarro elektrikoak modan dauden honetan, Herbeheretako konpainia batek munduko lehen porru elektrikoa garatu du.
E-Njoint du izen asmakizunak, eta egunean 100.000 ale ekoizten dituzte.
Enpresa garatzailearen esanetan, porru elektrikoa erabili eta botatzekoa da, eta ez du THCrik, tabakorik eta nikotinarik. Horrenbestez, "% 100ean legezkoa da".
Aparatuak porru baten antza du, eta muturrean kalamu orri bat margotuta du.
Sei zaporetan dago salgai, eta, gainera, erabiltzaileek marihuana likidoarekin bete dezakete.
M I L E Y C Y R U S
IKURRINAREKIN
Miley Cyrus AEBko abeslariak ikurrina eskuan hartu eta astindu egin du Bartzelonan eman duen kontzertuan, Palau Sant Jordi aretoan.
Espa in ian em andako au r renek o k o n t z e r t u a n , B a n g e r z T o
ur biran, Cyrus abeslari estatubatuarrak jarraitzaile batek luzatutako bandera eskuan hartu eta dantzan egin zuen, astintzen
zuela.
BI AHIZPA SIAMDAR BANATU DITUZTE
TEXASEN
.Hamar hilabeteko bi ahizpa siamdar
banandu egin dituzte 26 orduko ebakuntza batean, Texaseko Haur Ospitalean.
Bi haurrak bularretik, biriketatik, bihotzaren estalki batetik, gibeletik, kolonetik, hesteetatik eta pelbisetatik lotuta zeuden.
Ebakuntzan 26 pertsonak hartu dute parte, tartean 12 zirujauk, sei anestesistak eta zortzi laguntzailek.
Umeak egoera kritikoan daude, baina medikuak baikor daude. "Biziraungo dutela uste dugu", adierazi du zirujauen buruak.
"Neskatoak bananduta eta ohe banatan ikustea uste baino hunkigarriagoa izan da; malkoz bete zaizkit begiak", adierazi du.
Maider eta Amaia
DENBORAPASAK
GAZTE BARRUNBADA 25.ZENBAKIA
7 Desberdintasunak
LABERINTOA
HIZKI SOPA
Antzekoak bilatu
GURUTZEGRAMA
DENBORAPASAK
GAZTE BARRUNBADA 25.ZENBAKIA
HOROSKOPOA
CAPRICORNIO 22/12 – 19/01 Kaletik txakur baten kaka bat zapalduko duzu eta oso txarto usainduko duzu egun osoan.
ACUARIO 20/01-17/02 Zure neska-mutil lagunarekin egongo zarenean puzker bat aterako zaizu.
PISCIS 18/02-19/03 Kalean 500€-ko billete bat aurkituko duzu baina gero lapurtu egingo dizute trenean
ARIES 20/03-19/04 Lurrean loteriako boleto bat aurkituko duzu eta sarituta egongo da.
TAURO 20/04-20/05 Udan zure bizitzako bikotea aurkituko duzu.
GEMINIS 21/05-20/06 Ez dago modurik amodioarekin!. Gustatzen zaizun neska-mutila-k beste batekin lotuko da.
CANCER 21/06-22/07 Zure gurasoek telebista ikusten harrapatuko zaituzte azterketa garaian eta egurra emango dizute.
VIRGO 23/08-22/09 Futbolean arrakasta handia izango duzu eta talde on batek fitxatuko zaitu.
LIBRA 23/09-22/10 Bidaia bat irabaziko duzu baina udan basamortura joateko izango da.
ESCORPIO 23/10-21/11 Gripea harrapatuko duzu baina sendatu egingo zara medikuen laguntzaz.
SAGITARIO 22/11-21/12 Alkoholarekin eta porroekin arazoak izateko zorian egon zaitezke baina zure bizitza egokiro bideratuko duzu.
LEO 23/07-22/08 Sorte handia izango duzu aurten notekin eta zure bizitza sentimentalean