Upload
aitor-bereziartua
View
231
Download
9
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Andres montes hil da
Citation preview
ANDRÈS MONTES KAZETARIA HIL DA
MADRILGO BERE ETXEBIZITZAN AURKITU DUTE 53 URTEKO KOMUNIKATZAILEAREN GORPUA
Andrès Montes kazetaria, LaSexta telebista katean hainbat kirol ekitaldi iruzkintzeagatik ezaguna egin zena, hilda aurkitu dute Madrilen bere emaztegaiarekin partekatzen zuen etxebizitzan. Izan ere, neskalagunak berak aurkitu zuen bere gorpua lanetik bueltan etxera itzuli zenean.
53 urteko kirol narratzaile hau, batez ere, Espainiar selekzioak irabazi zuen 2006. urteko Japoniako munduko saskibaloi txapelketa eta 2006ko Alemaniako munduko futbol txapelketa iruzkintzeagatik egin zen ezaguna.
Baina horrez gain, hainbat urtetan Canal+ satelite bidezko telebista katean, NBA saskibaloi liga amerikarrean komentarista gisa lan egin zuen, bertan ere, bere nortasun berezia nabarmenduz. Esan daiteke, honi esker zabaldu zela Espainian NBArekiko afizioa. Lan hauez gain, guztiz ezaguna egin baino lehen ere komunikabide ugarietan lan egin zuen, esaterako, COPE irratian, Radio Cadena Española, Radio Marca edo Antena 3 telebista katean.
Ekitaldi hauetan lanean zebilen bitartean aipagarriak dira pertsonaia honek sortutako “tiki-taka” eta “jugon” bezalako kirol termino batzuk.
ERAGIN HANDIKO HERIOTZA
Bere heriotza baieztatu ondoren, komunikabide guztiek berehala ekin zioten biztanleriari gertakizun tamalgarri honen berri emateko asmoz. Albiste honen eragina ikaragarria izan da espainiar estatuan, garbi utziz ikusleek kazetari berezi honekiko sentitzen zen estimua.
Kirolaren munduan ere nabarmena izan da heriotza honen eragina, izan ere, ugariak dira bere familiarekin kontaktuan jarri diren kirolariak. Hauen artean Pau Gasol jokalaria dago, munduan espainiar ezagunenetakoa dena eta saskibaloi liga amerikarrean lan egin zuenean ezagutu zuena.
2. ATALA
Aitor Bereziartua Arruabarrena
2009ko urrearen 17a
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
Marca.com (2009). Kontsulta: 2009/10/17. Iturria: http://www.marca.com/2009/10/16/futbol/1adivision/1255725440.html
Wikipedia.org (2009). Kontsulta :2009/10/17. Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/Andr%C3%A9s_Montes
Gasol, P. (2009). Kontsulta: 2009/10/17. Iturria: http://www.paugasol.com/PauNews/bloggasol/echara,menos,107456,17,2009
ZELAN EGIN DUT BILAKETA?
Lehenik eta behin, lana gustura egiteko moduko berri bat bilatu dut, nire interesa pizten duen gai bat. Ondoren, honen inguruko informazioa bilatzeko ez dut arazorik eduki, izan ere, berehala lortu ahal izan dut beharrezko informazioa www.marca.com web-orrian. Bertan erabilitako hitz-gakoa “Andrès Montes” izan da. Horrez gain, bere bizitzaren inguruko informazioa lortzeko, wikipedia webgunera jo dut eta bertan bere ibilbide profesionalaren nolabaiteko laburpen bat lortu dut. Gaiaren inguruko artikulu eta iritziak bilatu ditut, lehendik nekien informazioaz baliatuz, eta azkenik, pertsonaiaren izaerarekin zerikusia zuen argazki bat lortzen saiatu naiz, esandakoak ikusten denarekin koherentzia minimo bat izan dezan. Esan beharra dut ez dela oso zaila izan pertsonaia honen inguruko eta berriaren inguruko informazioa lortzen, honen fama dela eta.