Upload
eguzkiberrialdizkaria
View
236
Download
3
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Hemeroteka
Citation preview
JJJJJJJJOOOOOOOOXXXXXXXXEEEEEEEEMMMMMMMMIIIIIIIIEEEEEEEELLLLLLLL BBBBBBBBAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNNDDDDDDDDIIIIIIIIAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNN HHHHHHHHEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRRRRIIIIIIII IIIIIIIIKKKKKKKKAAAAAAAASSSSSSSSTTTTTTTTEEEEEEEETTTTTTTTXXXXXXXXEEEEEEEEAAAAAAAA AAAAAAAATTTTTTTTAAAAAAAAUUUUUUUUNNNNNNNN
2013ko EKAINA 2013ko EKAINA 2013ko EKAINA 2013ko EKAINA 96.. alea 96.. alea 96.. alea 96.. alea 4 euro 4 euro 4 euro 4 euro
Joxemiel Barandiaran H.I
Eguzki Berri 96
AURKIBIDEA
GURASOEN TXOKOA.............................................................… 1 ERREPORTAJEA………………………………………….2-5 HITZEKIN JOLASEAN ………………………………….6-39 BERRIAK…………………………………………………40-41 BAT ETA BESTE ................................................................. ..42-49 DENBORA-PASAK...................................................................50-55 LEHIAKETA.............................................................................56
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 96
II. GASTRONOMIA TOPAKETA
Maiatzaren 24ean Aizkoate Kultur Elkartean Ataungo II. Gastronomia
Topaketa egin genuen eta iazkoaren antzera, jende ugari bertaratu zen.
Atauna etorritako kanpotarrekin janarien inguruko hurbilketa ekintzaren
bat egitea pentsatu gebuen Guraso Elkartetik iaz. Jakina da, elikadura oso
garrantzitsua dela kultura
desberdinetan eta gerturatze
kako bat izan zitekeela
bururatu zitzaigun. Iazkoaren
arrakasta ikusita, aurten ere
antzeko zerbait egitea egokia
izango zela pentsatu genuen.
Eta iaz bezala, aurten ere
harrituta geratu gara: kanpoko emakumeek jakiak prestatzen erakutsitako
trebezia ikusita:
Herri askotako etorkinak juntatu genituen: Argentina, Salvador, Maroko,
Argelia, Estatu Batua, Katalunia, Kuba eta Euskal Herria. Emakume batek
bere ezkontza egunean oparitutako kristal eta zilar delikatuak ekarri
zituen, beste batek te freskagarria eta pastak ederrak zeuden, “Dulce de
leche”, pizzak, cus-cusak... Zer ez genuen jan arratsalde horretan!!
Jendea juntatzen laguntzen duen topaketa da hauxe! Gure eskerrik
beroenak parte hartu duten guztiei eta hurrengo urtera arte.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 96
FIELTROA EGITEN USTATXO GARAKOAN 2013ko maiatzaren 10ean, ostirala, gure gelako Arnau Elgarrestaren etxera joan ginen fieltroa egiten ikastera. Bederatzietatik hamaiketara klasea normal eduki genuen eta ondoren abiatu ginen oinez Ustatxo aldera. Beraz, goizeko hamaikak aldera motxilak hartu eta bideari ekin genion. Ordu erdia nahikoa izan genuen oinez Ustatxo Garakoa baserrira iristeko. Larratze pasa eta gero, gure andereño Matxus ohartu zen xira ahaztu zitzaiola eta Leirek ekarri zion korrika joanez. Mattinek ere txaketaren bila joan behar izan zuen. Eguraldia triste samarra zegoen, baina ateri behintzat. Baserrira iritsi ginenean, Sandra Crivillé eta Iñaki Elgarresta hantxe zeuden guri fieltroa egiten irakasteko zain; hasera batean kanpoan hasi ginen lanean, baina gero haize freskoa zela eta, barrura joan ginen eta mahaia eta astoak hartu genituen lanean jarraitzeko. Fieltroa egiteak badu bere zailtasuna, baina Sandraren laguntzarekin nahiko azkar bukatu genuen. Amaieran makina handi batean sartu zituen azken ukitua emateko gure eskulan guztiak.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 96
Hasieran Sandrak erakutsi zigun fieltroa egiteko beharrezkoa den artilea nola etortzen den pieza handitan eta horrekin batera, berak fieltroz egindako poltsak, zokaloak, brotxeak, Olentzero eta Mari Domingi eta beste hainbat eskulan. Denak oso politak ziren. Ondoren esan zigun ea guk horrelako poltsaren bat egin nahiko genukeen. Denok baiezkoa esan eta oso pozik jarri ginen. Lanean hasteko artiletik zati bana moztu zigun bakoitzari eta horren barruan plastiko gogorra sartu genuen, artile dena ez korapilatzeko. Artilea zabalduta jarri genuen eta berak tindatutako artile zatiak jarri genizkion gainean. Ondoren gainean plastiko bat jarri eta xaboia eta ur beroa erabiliz eta behin eta berriro igurtziz, zatiak itsatsita geratzen hasi ziren. Denbora dezente pasa genuen horrela, igurtzi eta igurtzi. Hori egin ostean, makina batean sartu genituen gure lanak 6 bat minutuz, erabilitako ur beroa eta xaboia ondo xurgatzeko. Makinatik atera genituenean, Sandrak poltsa forma eman zien eta urarekin eta xaboiarekin berriro igurtziz aritu ginen beste hogei bat minutuz. Denak oso ondo zeudenean, makinan sartu genituen bigarren aldiz.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 96
Makinan zeuden bitartean, bazkaldu egin genuen, hainbeste lan egin ondoren, gosetuta baikeunden. Etxetik eramandako jana eta Iñakik egindako pizza goxoa ere bai.
Jarraian “poliziak eta lapurrak” jolasean ibili ginen, gustura. Adurrek eta Xabik zauri txiki bana ere egin zituzten belaunean, baina garbitu eta aurrera!
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 96
Ederki pasatu genuen andereñoak txilibitua jo zuen arte. Seinalea eskolara itzuli behar genuela. Oinez jaisteko asmoa genuen, baina azkenean bi furgonetetan jaitsi ginen. Bidean ederki pasa genuen kurbetan furgonetak alde batera eta bestera egiten zuenean. Eskolara iritsi ginenerako laurak ziren eta bakoitza bere zereginera joan zen. Ondorengo egunetan eskolan eman genion bukaera lanari: forma egokian moztu poltsa eta tapari botoia josiaz. Oso politak geratu ziren gure poltsak.
ESKERRIK ASKO, SANDRA, HORRELAKO ESKULAN POLITA EGITEN ERAKUSTEAGATIK! 5. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
2 URTEKOOK IKASTURTEARI AMAIERA EMATEKO
OLABERRIRA TXANGOA EGIN GENUEN:
GOIZEAN AUTOBUSA
HARTU GENUEN ESKOLAN,
OLABERRIKO PARKEAN JOLASTU
ONDOREN…
HAMAIKETAKOA
EGIN GENUEN
GUSTORA!
ETA EGUERDIAN BERRIRO ESKOLARA
ITZULI GINEN!!!
EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ETA DATORREN IKASTURTERAKO
PRESTAKETEN ARTEAN…
3 URTEKO GELARA BISITA EGIN
GENUEN!!!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
GREZIATIK ERROMARA
Antzinako Grezia eta Erroma lantzen aritu ondoren, maketatxo
bat egin dugu eta egin ditugun eraikinen informazioa idatzi dugu.
PARTENOIA: Atenasko menditxo batean
zegoen. Atenea jainkosaren omenez
eginda.
KOLISEOA: Erroman zegoen.
Zirku bat zen eta gladiadoreen
arteko borrokak egiten
zituzten.
UBIDEA: erromatarrek
ubidea egin zuten.
Ura herriraino eramateko
erabiltzen zen.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ZUBIA:
Erromatarrek,
errekak eta ibaiak
alde batetik bestera
pasatzeko eraiki
zituzten.
GALTZADA: erromatarrek egindako bideak ziren, soldaduak
azkarrago mugitzeko eta ibiltzeko erabiltzen zuten.
1. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ESKULANA
Materiala: -kartoizko laminak
-tenperak
-barniza
-bridak
• Lehendabizi paperean diseinatu genituen gure ezkutuak
(eskudoak).
• Ondoren, diseinatutako marrazkiak ezkutuetan marraztu genituen.
• Gero, tenperekin margotu genituen.
• Bukatzeko, barniza eman genien.
1. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
BERTSOAK
GAIA: UDABERRIA ETA UDA
Gaur nik ikusi dut
erretzen lorea
ta hura salbatzeko
euki adorea
segitun etorri zen
suhiltzaile dotorea
berriro bihurtu zen
lore hoi morea.
Udako irrikitan
azkartu zait bihotza
gogo bizia baitut
juteko hondartza.
Olatutan ibili
ta sentituko hotza.
Hori horrela denen
egingo dut dantza.
Oporrak dira eta
goaz hegazkinean
Maleta ta sonbrila
hartuta gainean.
Bainujantzia dugu
bakarrikan soinean
Piszinan ta hondartzan
patxada onean.
Oso gustuko dugu
errekan bainatzea
uda iritsi eta
piszina jutea
marrubizko izozki
pila pila jatea
eguzkitan etzanda
lasai egotea. 2. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
MAGO BAT NAIZ
2012ko ekainaren 1ean, Ataunen bazen Eneko izeneko mutiko bat.
Eneko, rubioa, txikia eta alaia zen. Enekoren lagun hoberena Anartz, ile luze
beltza, altua eta bihurri samarra.
Egun batean, frontoian, Eneko eta Anartz erraketan zebiltzala,
Anartzek pilota bota zuen eta Eneko buruan jo zuen, nahigabe. Hasieran,
Eneko mareatuta zegoen, eta bere onera etorri zenean, Anartzekin
futbolean hasi zen. Halako batean, Enekok esan zuen:
- Nahiago nuke baloi hori atean sartzea.
- Eta Enekok hori esan ondoren, baloia inork ikutu gabe atean sartu
zen. Orduan Anartzek esan zuen:
- Eneko, mago bat zara!
Enekok bere ama eta arrebari kontatu zien frontoian gertatutakoa. Eta
amak esan zuen:
- Nola? Hori Enekok egin duela! Ezinezkoa da!
Handik aurrera, Enekok bere magia erabiltzen hasi zen. Jendeak
eskatzen
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
zion gauza harrigarriak egiteko eta Enekok denei laguntzen zien. Adibidez,
pobreei laguntzeko harriak urre bihurtu, gaixorik zeudenak sendatu, pilota
txiki bat baloi batean bihurtu, erreka bat piszina bihurtu, etab.
Egunak pasatu ziren eta Eneko aspertu egin zen magia egiteaz. Jende
guztiak eskatzen zion zerbait egiteko eta berak pertsona normal bat izan
nahi zuen. Eneko pentsatzen hasi zen nola bihurtu normala eta orduan
gogoratu zen nola bihurtu zen magoa.
- Badakit! Anartzi esango diot pilotarekin jotzeko buruan.
Horrela, egun hartan bertan, Anartzek erraketarekin pilota jo eta
Enekori kristoren pilotakada jo zion. Hasieran, mareatuta egon zen eta bere
onera etorri zenean, normala zen edo ez jakiteko froga bat egitea erabaki
zuen.
- Nahiago nuke baloi hori atean sartzea.
Baino baloia ez zen sartu eta orduan Eneko konturatu zen pertsona
normala bihurtu zela eta ez zela magoa.
3A MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Globoan hegan goaz
2013ko maiatzeko egun eguzkitsu batean, San Gregorio
izeneko herri txiki eta politean, Ekain eta Aritz kalean zihoazen.
Ekain, azkarra, argia, ile horia, eta abenturazalea zen. Aritz
berriz, txintxoa, abenturazalea eta ausarta.
Egun batean plazan jolasean zebiltzala, globo bat ikusi
zuten Muski mendiaren inguruan. Hura ikustean, beraiek ere
probatzea bururatu zitzaien. Eta hurrengo egunean joan ziren
globo gidariarengana.
-Emango al diguzu bueltatxo bat basoan zehar?
-Ongi da.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Eta bueltatxoa ematera joan ziren. Oso gustura zebiltzan
Ataungo herria airetik ikusiz, auzoak, etxeak, erreka,
eskola….baina bat-batean ekaitza hasi zuen eta zer gertatuko,
tximista batek globoaren kontra jo zuen eta lurrera erori ziren.
-Aaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!
-Zer egingo dugu orain!!!!!!!!
Gidaria eta bi umeak basora erori ziren eta gaua bertan
pasatu zuten. Hurrengo goizean gidariak esnatu zituen biak eta
esan zien eroritakoan konorterik gabe gelditu zirela. Gidariak sua
eginda zeukan eta ondoko errekatxo batetik ura ekarri zien.
Ekain eta Aritz harrituta zeuden gertatutakoarekin, baina ondo
zeuden, kolpe batzuk bakarrik oinetan eta buruan. Hobeto
sentitu zirenean, globoa konpontzen hasi ziren eta etxera joan
ziren. Ordutik aurrera, nahiz eta abenturazaleak izan, ez ziren
gehiago globoan ibili.
3A MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ROBOTA
2013ko maiatzaren hemezortzian bazen Galaptopus izeneko herri
txiki eta zoragarri bat. Galaptopusen etxe txiki asko zeuden eta baita
gauza guztiak saltzen zituzten denda bat ere. Denda horrek Misiphus
zuen izena. Egun batean Jurdana izeneko printzesa bat iritsi zen
Galaptopusera eta Misiphus dendan. Robot eder bat ikusi zuen, robot
hura horrenbeste gustatu zitzaionez, bi aldiz pentsatu gabe, erosi
egin zuen eta bere maiordomoari esan zion Jurdanak:
- Migel Angel, erosi segituan hor dagoen robot xarmant hori!
- Oraintxe erosiko dizut Jurdana- erantzun zuen Migel Angelek.
Maiordomoak robota erosi zion printzesari. Jurdana berriz ere bere
hotelera joan zen, herriko hotelik garestienera. Hotelean robota
probatu zuenean esan zuen:
- AI!!!!!!!!! AMAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!
Jarraian negarrez hasi zen ez zelako martxan hasten. Orduan Migel
Angelek dendara hots egin zuen eta esan zion:
- Aizu andrea, erosi berri dugun robot honek ez du funtzionatzen.
- Gasolinarik bota ahal diozue?
- Ez.
- A baaaaa, bi tona gasolina behar ditu martxan jartzeko!
- Zeeeeeeeeer bi tona gasolina? Badaukagu dirua baina bi tona
gasolina erosteko adina ez.
- Hor konpon!
Orduan hogeita bat kotxeri gasolina kendu zien baina hala ere ez zuen
robotak funtzionatzen.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Migel Angelek esan zion Jurdanari:
- Jurdanaaaaaaaa!!! Goazen Galaptopusera, robot zikin hori
konpontzera!
- Bai, horixe egingo dugu.
Orduantxe abiatu ziren Galaptopusera dendariarekin hitz egitera.
Dendara iritsi zirenean, Migel Angelek dendariari esan zion modu
zakarrean:
- Leon kastillo egingo dugu!
- Ondo da.
Orduan gurutze atera zen eta Migel Angelek irabazi zuen. Dendariak
Migel Angeli bi tona gasolina eman zizkion.
3B MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
URREZKO GAZTELUA
Bazen behin Pedro izeneko gizon bat eta hanburgesategi batean lana
egiteko hanburgesa ari zen egiten. Baina aurrealdean zerbait falta zitzaiola
iruditzen zitzaion.
Egun batean paseatzen zebilela zerutik argi bat ikusi zuen erortzen
eta korrika joan zen ea zer erori zen ikustera. Erromako zubiaren gainetik
joan zen eta han bere begien aurrean urrezko gaztelu erraldoi bat.
Harrituta gelditu zen!
Bertara gerturatu eta honela galdetu zuen:
-Ba al dago norbait barruan?
Eta inork ez zuen erantzun. Berriz ere honela galdetu zuen:
-Ba al dago inor?
Inork ez zuela erantzuten ikusita, barrura sartu zen beldurturik.
Azkenean dena miatu zuen: salan, sofa azpian, sukaldean, goiko gela
guztietan, teilatuan, ganbaran, armarioetan etab. Baina inork ez zion
erantzuten. Azkenean inor ez zegoelako, hanburgesategira eraman zuen zati
handi bat eta sarreran urrezko hanburgesa bat egin zuen gazteluaren
zatiarekin. Azkenean bukatu zuen taberna egiteaz eta apaintzez.
Beti hutsik zegoelako, egun batean gaztelua urrezko hotel bat
bihurtzea erabaki zuen. Dena berritu zuen, baina hotelaren izena jartzeko
ez zitzaion urrerik gelditu eta diruarekin izena jartzea erabaki zuen.
Handik aurrera famatua bihurtu zen eta emaztea eta umeak ere izan
zituen. Baina bi lan zeuzkalako, hanburgesategia eta hotela, denbora asko
kentzen zien.
Laguntzailerik ez zeukalako, ordu asko pasatzen zituen lanean. Denek
lana zutelako eta pobreek ere ez zuten lanik egin nahi, emaztearekin
egoteko bestela ez zuen denborarik izango.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Behin zerura begira ari zela, metalezko gauza bat ikusi zuen
lurreratzen eta korrika joan zen mendi puntara zer zen ikustera. Eta
badakizue zer zen? Espazio-ontzi bat estralurtarrez beteta.
Batek hau galdetu zuen:
-Non dago gaztelua?
Eta honela esan zuen Pedrok:
-Neuk erabili dut hotela egiteko eta hanburgesategia ere egin dut,
barkatu baina ez nekien zuena zenik. Nahi baldin baduzue nere lantegian
egin dezakezue lan. Oso onak izango zarete lan honetan, lau beso dauzkazue
eta.
- Ondo da, onartzen dugu tratua- erantzun zion estralurtarrak.
Handik aurrera denak pozik eta zoriontsu egin zuten lan elkarrekin.
Batzuek hotelean eta beste batzuek hanburgesategian egiten zuten
lan eta zortzi pisutako etxe bat erosi zuten denak elkarrekin bizitzeko.
Hainbeste laguntzaileekin Pedrok denbora gehiago izaten zuen
familiarekin egoteko eta bere semeak hau esan zion:
- Aita, lehen denbora askoz gutxiago edukitzen zenuen jolasteko eta
orain berriz asko. Hau poza!
3B MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
OLERKIA- UDABERRIA
Ai udaberritxo!
haizea eta eguzkia,
loreak eta txori txikiak
adarretan kantuan,
errekaren zurrumurru goxoa,
zuhaitzen iratzar denbora,
koloretako leherketa,
belarretako dantza erakargarria,
usaimenaren esnatzea.
Udaberria!
etorri zara azkenean.
Isil- isilik etorri zara,
neguaren maindira zuriaren atzetik.
Ongi etorri, UDABERRI!!!!!
3 B MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
OOLLEERRKKIIAA-- TTAARRAANNTTUULLAA
MMuunndduuaann mmiillaakkaa
aanniimmaallii ddaauuddee::
bbaattzzuueekk ttxxiikkiiaakk ddiirraa,,
bbeesstteeaakk bbeerrrriizz hhaannddiiaakk..
GGeehhiieennaakk mmaaiittaaggaarrrriiaakk,, ppoolliittaakk ddiirraa
eettaa nniirree gguussttuukkooaakk,,
bbaaiinnaa bbaaddaa bbaatt mmuunndduuaann
bbeerrnneettaann nnaazzkkaa eemmaatteenn ddiiddaannaa..
AAnniimmaalliiaa hhoorrii zzuu zzaarraa,,
TTAARRAANNTTUULLAA..
AAii ttaarraannttuullaa,, aaii ttaarraannttuullaa!!
ZZeerrggaattiikk zzaarraa zzuu
hhaaiinn iittssuussii eettaa hhaaiinn bbeelldduurrggaarrrriiaa
eettaa nniirreettzzaakkoo hhaaiinn nnaazzkkaaggaarrrriiaa??
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
TTaarraannttuullaa!!
ZZuu bbeellttzzaa eettaa iilleettssuuaa
iizzaatteenn zzaarraa,,
ggoorrppuuttzz hhaannddiikkooaa,,
eettaa bbeelldduurrrraa eemmaatteenn dduuzzuu..
NNaahhiizz eettaa jjeennddeeaakk ddiiooeenn
eezz zzaarreellaa ppoozzooiittssuuaa,,
eezz nnuukkee jjaassoo nnaahhii
zzuurree ppoozzooiirriikk..
AAii ttaarraannttuullaa,, aaii ttaarraannttuullaa!!
ZZeerrggaattiikk zzaarraa zzuu
hhaaiinn iittssuussii eettaa hhaaiinn bbeelldduurrggaarrrriiaa
eettaa nniirreettzzaakkoo hhaaiinn nnaazzkkaaggaarrrriiaa??
33BB MMAAIILLAA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
EHIZA
Larunbatean goizeko zortzietan Kepa, Eneko eta Patxi ehizara abiatu ziren.
Iritsi zirenean, txakurra atera eta ehizatzen hasi ziren. Kepak esan zuen:
-Hara han basurde bat dago, tiro bat botako diot. Ban! Ban! Ban! Lurrera
bota dut.
-Egia da, baina non da
txakurra?
-Bila hasi beharko
dugu.
Orduan, txakurra
bilatzen hasi ziren.
Handik bi ordura esan
zuen Enekok:
-Han dago gure
txakurra!
-Orain basurdea autora eraman beharko dugu.
Basurdea hartu eta bazkaltzera joan ziren, Enekoren etxera.
- Zer dago bazkaltzeko?
-Kepak botatako basurdea jan beharko dugu -esan zuen Patxik.
Bazkaltzen hasi ziren. Eta Enekok esan zuen:
-Goxoa dago basurdea.
-Bai horixe.
Bazkaltzen bukatu eta futbolinean jolastu zuten. Kepak irabazi zuen, Patxi
eta Enekoren aurka.
-Kepa orain etxera joan beharko dugu ezta? -galdetu zuen Patxik.
Etxera joan ziren, afaldu eta gero ohera. Hurrengo egunean Kepak eta
Enekok eskolara joan behar baitzuten eta Patxik lanera.
4. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ESKIATZAILE LESIONATUA Bazen behin Unai izeneko gizon bat eskiatzen ibiltzea gustuko zuen, baina
beti mina hartzen zuena.
Egun batean, lagun batzuekin geratu zen Candanchura eskiatzera joateko.
Beraren lagunak Aitor, Josu eta Markel ziren. Autobusez joan ziren. 2 ordu
eta erdi ondoren hotelera joan ziren maletak uztera. Trasteak utzi
zituztenean, eskiatzera joan ziren. Aurrena telesiletan igo ziren baina
telesilak haizearengatik gelditu egin ziren. Gero polizia etorri eta nolabait
igo ziren. Jaisterakoan Unaiek min hartu zuen beti bezala. Elurretako
motoak etorri ziren bera eramatera. Handik pixka batera, elurra hasi zuen
eta elur pistak itxi egin zituzten eta jende guztia hotelera joan zen.
Ospitalean Unairi ebakuntza egin behar ziotela esan zioten eta Aitorrek
gurasoei deitu zien;
-Rin, Rin, Rin, Rin!
-Bai.- esan zuen Unaien amak.
-Zure semeri ebakuntza egin behar diogu.
-Nola!-esan zuen Unaien amak.
-Eskiatzen min hartu du eta ospitalera etor zaitezte mesedez!
Hurrengo egunean gurasoak ospitalera joan ziren.
-Zer moduz zaude Unai?
-Ondo.-erantzun zuen Unaiek.
- Noiz egin behar dizue ebakuntza?
-Bihar bertan.
-Bihar!-esan zuen harrituta Unaien amak.
Ebakuntza ondo joan zen eta handik egun batzuetara min gutxiago zeukan.
Urte batzuek geroago berriro eskiatzen hasi zen.
4. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
KERMAN EROA GREZIAN Behin batean bazen Kerman izeneko mutil ero bat. Goizero bezala, sukaldean
gosaltzen ari zela bat-batean konturatu zen egun horretan eskolatik
Greziara txangoa zuela. Berehala esan zion amari:
-Ama! Gaur txangoa daukagu Greziara!
-Baina, ez al dakizu lehenago abisatzen? Orain dena prestatu beharko
dizut presaka.
Amak gauzak prestatu zizkionean, motxila eta maleta hartu eta amari esan
zion:
-Agur ama- eta musu batekin autobusean sartu zen.
Autobusean denak kantari zihoazen:
-Greziara goaz, Greziara goaz, tralarai, tralarai!
Ordu batzuk geroago Greziara iritsi zirenean:
-Zer bero dagoen hemen! -esan zuen Kermanek.
-Hemen beti egoten da bero handia- erantzun zion lagun batek.
-Egia da- beste lagun batek.
-Goazen, bada, Partenoia ikustera- esan zuen Agurtzane irakasleak.
Partenoira iritsitakoan, Kermanek pentsatu zuen:
-Zutabe bat botako banu, zer gertatuko ote litzateke?
Hori jakiteko probatu beharra zegoela pentsatu eta hala egin zuen.
-Kerman! Ikusi zer egin duzun!
-Hau da gertatzen dena, orduan!
-Kerman, zergatik egin duzu hau? Nik, zutabe bat botaz gero, zer
gertatuko zen jakin nahi nuen, besterik ez!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Kermanek Partenoia bota zuen. Telebistakoak ere etorri ziren horrelako
hondamena grabatzera, jakina!
Kermanek, hori ikustean dena eraikitzen hasi zen berriro, baina zutabe
horietako bat jasotzen ari zela, buru gainera erori zitzaion zutabea.
Erizaindegira eraman zuten eta han erizain neska gaztea hasi zitzaion
zauriak sendatzen.
Kerman berehala maitemindu eta esan zion neska gazteari:
-Nahi duzu nirekin ezkondu?
-Nola esan dezakezu hori? Zu zeharo erotuta al zaude?
-Zergatik esaten didazu hori ? – esan zion Kermanek urduri.
-Nik 27 urte ditut, eta zuk 12 urte inguru edukiko dituzu.
-Sendatuta egongo zara hainbeste tontakeria esateko gogoz bazabiltza,
ala?
-Beno, oraindik ez erabat, baina masaje batzuk emanez gero… sendatuko
naiz – esan zion Kermanek.
Masajeen ondoren, Kerman besteengana itzuli zen eta esan zien:
-Kaixo lagunok, erizain polit- politarekin egon naiz eta badakizue zer
esan diodan?
-Ea nahi duen nirekin ezkondu!
-Baina zu erotu egin al zara?
-Beno, pixka bat bai.
Jarraian irakasleak esan zuen:
-Bi egun falta dira etxera itzultzeko eta horregatik denbora librea
izango duzue!
-Ondo da!
Denbora libre garaian Kerman eta bere lagunak hondartzara joan ziren:
-Ura hotz samarra dago, e? –esan zuen Kermanek.
-Bai! –besteak.
15 bat minutu pasa eta berriz ere han ikusi zuen erizain gaztea eta
oraingoan bikinia jantzita, baina bere mutilarekin zihoan. Ondorioz buru
makur itzuli zen Kerman bere lagunengana.
Eta orduan esan zuen andereñoak:
-Autobusera joan beharra daukagu.
-Zergatik? Hemen ederki pasatzen ari gara eta! –erantzun zion
Kermanek.
-Bai andereño, zergatik ez gara pixka bat gehiago geratzen?- beste
batek.
-Ezin dugulako, autobusa zain dagoelako.
Denak autobusera igo eta batek esan zuen:
-Non dago Kerman, andereño?
-Ez dakit, ez dago hemen! Bere bila joan beharko dugu.
Denak Kermanen bila hasi zirenean, autobusak alde egin zuen. 5. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
A ze ezustekoa!
Irabazi egin dut! Barkatu, nire izena Mikel da eta 12 urte ditut. Ezetz
asmatu zer irabazi dudan, bidaia bat Los Angeles-era eta han, gainera,
LAKERSen saskibaloi partida bat ikusteko sarrerak! Baina kontua da, ni bakarrik ez noala, nire familia eta beste bi lagun eramateko aukera dut. Nik
ez dakit zein aukeratu. Hiru lagun on dauzkat eta: Aner, Josu eta Haitz.
Gaur laurok elkartu garenean, segituan esan dit Josuk bera aukeratzeko.
Nik ez nekien zer esan, Haitzen aurpegiak beldurra eman didalako. Bihar
egingo dugu A-M-H-J bilera ofiziala, lagun saskibaloilarien artekoa.
Gaur egin behar dugu bilera eta horretarako atsedenean elkartu gara eskola
atzean. Nik papertxo batzuk ekarri ditut eta horietako bietan X bat jarri
dut, tokatzen zaien biak joango dira Los Angelesera. Josuri eta Anerri
tokatu zaie eta biak saltoka hasi dira, baina Haitz ikusi dut erdi negarrez
eta azkenean erabaki dut hirurak eramatea.
Antolatzileei deitu diet eta galdetu diet ea eraman nezakeen beste lagun
bat. Antolatzaileak hauxe erantzun dit:
-Gaur zure zorte eguna da, sarrera bat soberan dugu eta beste sarrerekin
batera bidaliko dizugu.
Haitzek hori entzun duenean, Josu eta Aner bezala saltoka hasi da. Orduan
nik esan diet maletak egiten hasteko bihar goizean goiz joango garela eta.
Hirurak segituan joan dira euren etxeetara maletak egitera eta ni ere
lagunik gabe nengoenez gauza bera egin dut, etxera joan naiz maletak
egitera.
Hegazkinean abiatu eta segituan azafata bat hasi da azaltzen nola lotu
gerrikoak… Denok lotu ditugun
gerrikoak baina Haitzek ez.
- Haitz, lotu gerrikoa!- esan dio
Josuk.
- Ezin du ederragoa izan! -erantzun
dio Haitzek.
- Aaaaaa. Azafatarekin txora-
txora eginda dago- esan dut nik.
- Baita ni ere, hori da hori
“gorputza” – esan du Anerrek.
Ni bitartean leihotik begira jarri
naiz. Baina ez dut ezer ikusten. Lainoak bakarrik.
4 ordu geroago…
Megafoniatik zerbait entzun da:
“ Lurreratu egin behar du hegazkinak. Beraz lot itzazue gerrikoak”.
Ni urduri jarri naiz, baina hegazkina gelditu denean asko lasaitu naiz.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
-Buuff…! A ze lasaitua, urduri nago, oso urduri, lehenengo aldia baita- esan
dut.
-Uaau!! Ze polita den hiri hau!! Hemen bizi nahi nuke! -esan du Haitzek.
Aireportutik ateratzera gindoazela, kontrol batzuetatik pasa beharra dugu.
Metalezko ezer pasatzerik ez dago. Anerrek, egunerokoa egiteko papel
batzuk daramatza klip-arekin lotuta, eta “pipipipipi” hasi da makina.
-Zer? Zer gertatu da? Zer daramat gainean?- galdetu du Anerrek harrituta.
Neskak hau esan dio: you have some metal in the bag.
-Zeer?- galdetu zuen Haitzek harritutua.
-Tontolapikoa haizela -esan du Anerrek.
-Eta hi, hiiiii, artaburua!
-Lasaitu! Berak esan nahi duena da, metalezko zerbait dagoela Haitzen
motxilan- esan diet nik.
Haitzek neskari motxila eman eta gero klipa ikusi duenean, pasatzen utzi
digu.
Hotelera joateko autobusa hartu dugu.
Eta bat-batean tunela ikusi dugu eta Haitz zutik doanez kristoren
kazkarrekoa hartu du eta Shinosukeren txintxoia baino handiagoa aterata
lurrera ziplo erori da.. Geroxeago Haitz hotelera sartu eta segituan bere
bizkarzorrotik labana bat atera du bere buruaz beste egiteko asmoa zuen:
- Zer ari zara Haitz? Erotu egin al zara?- galdetu diogu.
- Ez baina ama eta aita banandu egin behar direla entzun nien eta ez daukat
asmorik bigarren ama edo aita bat edukitzeko.
-Haitz lasaitu zaitez, lasai egon eta arnasa sakon hartu eta bota-esan nion.
Haitzek labana lurrera bota eta negarrez hasi da gure magalean jarrita.
Haitz segituan lasaitu da, baina nik esan diot:
-Mugitu berandu gabiltza eta.
Denek jantzi dute bertan erosita zeukaten Lakers -en jantzia.
Haitzi oso handia geratzen zaio, pentsa, bere belaunetaraino iristen zaio,
Haitzek esan du bera horrela jantzita ez doala partidara.
Nik berriz esan diot:
-Utzi txorakeriak eta mugi !!!!!!!
Oraingoan mugitu dira eta denak korrika batean abiatu dira saskibaloiko
kantxaraino. Iritsi garenean, jende guztia sartzen ari da eta ematen duenez
sarrera guztiak saldu dituzte.
Lau lagunek, sarrerak dituztenez, sarreran dagoen gizonari eman zien, eta
berak makina batetik pasa ditu eta zuzenean saskibaloiko kantxara.
Kantxa dena beteta zegoen, playoffetako partida baita, hura
konferentziako finala da, hau mendebaldeko finala.
Lakersek finala Oklahoma City Thunderren aurka du. Gaurkoa
kanporaketako azken partida da, zazpigarrena. Irabazlea NBAko finalera
sailkatuko da.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Partida hasieran laurok “LAKERS-LAKERS” esaten hasi gara, ondoren
pabilioi guztia gurekin batera hasi da animatzen. Gu pozik geroz eta ozenago
ari gara taldea animatzen.
Partida oso borrokatua izan da eta
azkenean Lakersek irabazi du 107-
111.
A!!! ia ahaztu zitzaidan, partida
ondoren, Lakerseko onenarekin, hau
da partidako onenarekin hitz
egiteko aukera izan dugu.
Lagunei esan diedanean Lakerseko
onenarekin egon genezakeela,
hirurak saltoka hasi dira ni
bezalaxe.
Pista bat emango dizuet norekin
egongo garen jakiteko, beltza da eta
K du izeneko lehen hizkia eta T
abizeneko azkena, nor da?
6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
TXATEKO LAGUN EZKUTUA
Iritsi dira udako oporrak! Bukatu dira azterketak, proiektuak … Eta
orain hurrengo bi hilabeteetan nahi duguna egingo dugu! Bueno, nahi duguna
parentesi artean, zeren irakasleak emandako lan guztiekin … Arnasa
hartzeko ere ez dugu denborarik izango: 5 eguneroko; gazteleraz hiru ipuin;
eta gainera matematika lodia bukatzea, eta hori erdia baino gehiago falta
zaigula bukatzeko, ez dakit kurtso honetan zer egin dugun. Nola liteke erdia
baino gutxiago egitea?
A, ia ahaztu zait nire burua aurkeztea. Nire izena Miren da, eta
Bilbon bizi naiz. Ni alaba bakarra naiz, eta hemen jaio nintzen. Baina nire
aita, jatorriz, Estatu Batuetakoa da, eta aurten, hango aitona-amonei bisita
bat egitea pentsatu dute. Bertara kruzero batean joango gara. Irrikatan
nago.
Iritsi da eguna, gaur abiatuko gara. Nire maletan, soinekoak, galtza
motz batzuk, bainujantziak, nire kontsola, liburu bat, oraindik bukatu gabe
dudan mateko
liburua... sartu ditut.
Eta gainera nire
urtebetetze egunean
oparitu zidaten
mugikor berria.
Egun hauetan,
txatez mutil bat
ezagutu dut. Berak,
12 urte ditu eta oso mutil goapoa da. Oin ederrak eta koloretakoak omen
ditu … hori esan dit behintzat.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Nik, bera konkistatu nahian, gezur txiki batzuk ere esan dizkiot: ile
horia eta luzea dudala, Taylor Swift baino politagoa naizela … eta horrelako
gauzak.
Atlantikoan bizi omen da eta koordenadak bidali dizkit. Arraro
xamarra, ezta? Irla batean edo itsasontzi batean biziko ote da? Hori ez
dut argitu, baina ez zait axola.
Irten gara, bagoaz itsasontzian. Txikia da, baina salbamendu txalupak
baditu.
Gero eta urduriago nago! Gerturatzen ari gara koordenatu horietara!
Prestatu ditut gauza guztiak joateko, iritsi da momentua.
Egunsentia da, eta denak lo daude. Nik, isil isilik txalupa bat hartu
eta uretara salto egin dut, salbamendu txaleko bat jantzita.
Txalupa kolpeagatik hondoratzen hasi da. Beldurtzen hasi naiz, eta
itsasontzikoei oihu egin diet, baina ez didate entzun.
Itsaso zabalean bakarrik geratu naiz. Nire itxaropen bakarra nire
mutila salbatzea etortzea da, baina ez da inor ageri. Zer egin behar dut!
Halako batean, lurra ikusi dut eta harantz abiatu naiz.
Arroka baten gainean ikusi dut, gizon sirena bat, pelikano batekin
kartetan jolasten.
- Aizu neska, ikusi al duzu neska guapa bat, Taylor Swiften antza
duena? Bere zain nago eta.
Maialen Galparsoro Goikoetxea
6.Maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
ASMAKIZUNAK
1.- Jendeak programatutako tresna naiz. Idazteko balio dut eta interneta daukat, erabilpen asko ditut eta ez dut birusik nahi. 2.- Jendea aspertuta dagoenean neregana etortzen da eta denbora- pasarako tresna aparta naiz. Kanalak ditut eta mandoarekin funtzionatzen dut.
3.- Zer da kenduz eta kenduz handitzen dena? 4.- Zer da bi mendiren artetik irteten den gas usaintsua? 5.- Gizon bat bosgarren solairuan bizi da. Beti igogailuan jaisten da, baina euria egiten duenean bakarrik igotzen da igogailuan, bestela ez du igogailurik erabiltzen. Zergatik? 6.- Gauez ibiltzen da, buruari bira osoa
ematen dio eta mota bat baino gehiago daude. Zer da?
7.- Zer da buruaren gainean Oihanak edukitzen duen animalia? 8.- Oso txikiak dira, baina hegan egin dezakete, gorriak eta puntu
beltzak izaten dituzte.
Galdera guztiek lotura dute asmakizun honetan.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 96
1.- Helikoptero batean 500 ladrilu doaz eta bat erori egin da. Zenbat gelditzen dira? Nola sartzen dira elefanteak hozkailuan? El “Lehoi erregeak” munduko animali guztiekin bilera bat egin du, baina animali bat falta da. Zein da falta den animalia? Amona batek erreka gurutzatu nahi du, baina bi bide arriskutsu dauzka eta bat aukeratu behar du. Lehenengo bidea suzko zubia da eta bigarrena krokodiloak egoten diren bidea da. Zein bide da seguruagoa? Pasatzen ari dela amona hil egin da, baina nola? 2.- Zotz txikia gainean du gurpila, igarkizun honetan badago pila zer da? 3.- Nola irteten da elefantea
uretatik ez badu zeri heldu?
4. Gehienoi beldurra ematen digute ezagutzea.
Ezaugarri nagusia pozoia edukitzen dutela esatea da. Zer da? .
5.- Parisko dama garaia XIX. mendean jaio,
behetik goraino hezurdura ikusten zaio.
Zer da?
7.- Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Nola dira?
6.- Maindire zuria harizkoa ez,
dena estaltzen du eta ura ez. Zer da? ?
6.Maila Marrazkiak: Beñat O.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 96
IKASTURTE BUKAERAKO
IRTEERAK
Ekainaren 4 eta 5 ean 4 urtekoak, eta ekainaren 6 eta 7an 5 urtekoak,
Pasai Donibanen dagoen Piraten Etxean izan ziren. Bertan, pirataz
mozorrotu ziren. Gauean, pijama festa egin zuten. Bigarren egunean,
partxea eta zapia jantzita altxorraren bila ibili ziren. Eguraldiak
lagunduta primeran pasatu zuten.
---------------------
1 eta 2. mailakoak maiatzaren 8 eta 9an
Lekeitiora joan ziren. Bertako
aterpetxean egin zuten lo. Ekintza
ezberdinak egin zituzten: itsasargira
joan, itsasontzi birtualean ibili,
kainaberekin arrantzatu, kofradira joan
eta San Nikolas uhartea ezagutu.
Eguraldi kaxkarra eduki zuten, baina
primeran pasatu zuten.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 96
3., 4., 5. eta 6. mailakoak ekainaren 11 eta
12an Bertiza joan ginen. Lehenengo
egunean, Bertizko parkean bazkaldu
genuen. Arratsaldean rafting egin genuen,
Bidasoa ibaian. Gero aterpetxean askaldu
eta jolastu egin genuen. Zortzi eta erdiak
aldera afaldu eta ondoren diskoteka eduki genuen. Hurrengo goizean,
gosaldu eta Bertiz Abentura
Parkera joan ginen. Bertan,
ibilbide batzuk egin genituen
eta tirolinan ibili ginen. Ordu
batak aldera aterpetxera
itzuli eta bazkaldu egin
genuen. Jarraian, jolastu eta
autobusa hartuta Ataunera
bueltatu ginen. Bi egunetan
eguraldi ederra izan genuen. Berriz bueltatzeko gogoarekin itzuli gara
Bertiztik..
------------------------
5. elkar ilustrazio eta ipuin
lehiaketan 1.saria lortu du gure
eskolalako 6. mailako Maialen
Galparsorok “Txateko lagun
izkutua” ipuinarekin.
ZORIONAK!
4. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
OSAGAIAK: (lau lagunentzat)
1- 500 g irin
2- 20 g legamia prentsatu
3- 200 ml ur epel
4- 25 g oliba-olio(2 koilarakada)
5- Urdaiazpiko ondu xerrak
6- Gazta xerrak
7- Tomate fresko xerrak
8- Arrautza bat
9- 15 g gatz
1- Lehenik, ogiarentzako orea egin behar duzu. Irina,
legamia eta ura nahastu eta oratzen joan, ore
homogeneoa lortu arte.
Gero, orea ordubetez harrotzen utzi ( trapu batekin
estalita, leku epel batean) eta ondoren lau zatitan
ebaki.
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
2- Zati bakoitza zabaldu, arrabol batekin, finak geratu
arte.Tomate-xerrak mikrouhin-labean sartu 3 minutuz.
Ore barruan osagaiak sartu (tomate, urdaiazpikoa eta
gazta).
Ezertxo ere irten ez dadin, eskuarekin ertza tolestu eta
itxi
3- Arrautza bat irabiatu eta ogitartekoa pintzel batekin
igurtzi. Labean sartu, 180 graduan, 10-15 minutuz. 3. MAILA A
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
ATSEDENETAKO PILOTA TXAPELKETA
Urtero bezala, aurten ere atsedenetako pilota txapelketa jokatu
da. Txapelketarekin azaroan hasi ginen eta ikasturtean zehar
ibili ostean, ekainaren 10ean finalak jokatu genituen. Aurten ere
gonbidatu berezia izan genuen gure artean, Jon Ander Albisu.
Berari egindako omenalditxoa bukatu zenean, finalak jokatzen
hasi ginen Pilota partidetan Jon Anderrek epaile lanak egin
zituen. Jarraian trofeoak ere berak banatu zituen.
Atsedenetako pilota txapelketa orain dela 31 urte hasi zen
egiten, kiroldegia egin zenean alegia. Urte guzti hauetan ikasle
askok parte hartu dute. Hemen doa ikasturtez-ikasturte finala
irabazi dutenen zerrenda:
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
ATSEDENETAKO PILOTA TXAPELKETEN FINALEN
HISTORIA: 1991-92 IKASTURTETIK 2012-13
IKASTURTERA.
1991- 92 ikasturtea
BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Dorronsoro-Lorena Sanchez
ALEBINAK: Txapeldunak: Iñaki Aierbe- Amaia Nuñez
INFANTILAK: Txapeldunak: Iker Sukia- Ikerne Osoro
1992- 93 ikasturtea
BENJAMINAK: Txapeldunak:Mikel Galparsoro- Natalia Agirre
ALEBINAK: Txapeldunak:Jon Dorronsoro- Aloña Arratibel
INFANTILAK: Txapeldunak:Iban Galparsoro- Nerea Elias
1993- 94 ikasturtea
BENJAMINAK: Txapeldunak: Iñaki Aierbe- Eider Goikoetxea
ALEBINAK:Txapeldunak: Xabi Gonzalez- Josune Barandiaran
INFANTILAK: Txapeldunak:Gorka Albisu- Natalia Agirre
1994- 95 ikasturtea
BENJAMINAK: Txapeldunak:Gorka Imaz- Irati Munduate
ALEBINAK: Txapeldunak:Gorka Albisu- Itxaro Barandiaran
INFANTILAK: Txapeldunak:Jon Urteaga- Eloi Tato
1995- 96 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak:Haitz Aierbe- Asier Gonzalez
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Maider Barandiaran
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Gorka Albisu- Julen Herguedas
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Itsaso Agirre- Larraitz Aierdi
MUTIL INFANTILAK: Txapeldunak: Jon Dorronsoro- Aratz Badiola
NESKA INFANTILAK: Txapeldunak:Uxue Ibaiondo- Eider Aldasoro
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
1996- 97 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Harri Herguedas- Ioritz Zurutuza
NESKA BENJAMINAK:Txapeldunak:Maider Gandarias- Itsaso Barandiaran
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Gorka Imaz- Oier Zurutuza
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Arruabarrena- Ainhoa Etxeberria
1997- 98 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Harri Herguedas-Iñaki Barandiaran
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Maialen Sukia- Eluska Aierbe
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Haitz Aierbe- Mikel Maiza
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Leire Etxeberria
1998- 99 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK:Txapeldunak: Jon Ander Albisu- Iñaki Barandiaran
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Eluska Aierbe- Irati Barandiaran
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Asier Gonzalez- Jon Knight
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Irati Pinilla
1999- 2000 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Ander Albisu- Kevin Gomez
NESKABENJAMINAK: Txapeldunak:Eluska Aierbe- Arrate Auzmendi
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Unai Arizmendi- Alan Cid
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maialen Sukia- Sara Santana
2000-01 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Iñaki Barandiaran- Josu Munduate-Mikel
Dorronsoro
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Izaro Imaz- Ane Doronsoro Janire Sukia
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Jon Ander Albisu- Ioritz Arrondo-Xabier
Erauskin
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Monika Arratibel-Jael Palomares-Eneritz Aizpurua
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
2001-02 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Igor Baztarrika-Mikel Dorronsoro-Ibai
Arratibel
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Laida Olano-Irantzu Aizpurua-Ane
Dorronsoro
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Juan Manuel Fernandez-Ioritz Arrondo-Jon
Ander Albisu
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Arrate Auzmendi-Jael Palomares-Eluska Aierbe
2002-03 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK:Txapeldunak:JonZurutuza-HodeiGoikoetxea-AimarZaldua
NESKABENJAMINAK:Txapeldunak:NaiaraAldasoro-MaddiNoguera-SaraDelgado
MUTIL ALEBINAK:Txapeldunak:Xabier Rivera-Josu Munduate-Mikel Dorronsoro
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Leire Agirre- Ane Dorronsoro-Oneka Auzmendi
2003-04 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Unai Almeida- Igor Baztarrika-Mikel
Arratibel
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Irantzu Aizpurua-Sara Delgado- Lierni
Gonzalez
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Mikel Arratibel-Iker Arrondo-Harriet Zaldua
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Naiara Aldasoro-Ane Dorronsoro-Laida Olano
2004-05 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Oier Begiristain-Mikel Tapia-Aimar Zaldua
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Iratxe Baztarrika-Maialen Gonzalez- Maddi
Noguera
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Iñaki Dorronsoro-Mikel Etxeberria-Ibai
Arratibel
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Nerea Munduate-Sara Delgado–Naiara Aldasoro
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
2005-06 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Barandiaran-Angel Valdés-Mikel
Arratibel
NESKABENJAMINAK:Txapeldunak:AinitzeGoikoetxea-ZiortzaBarandiaran- Janire
Agirre
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Ander Larrion-Unai Almeida-Aimar Zaldua
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Janire Agirre-Amaia Goikoetxea-Irantzu
Aizpurua
2006-07 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Eneko Herguedas-Jon Dorronsoro- Iñigo
Zabala
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Amaia Goikoetxea-Maite Goikoetxea-Irati
Aierbe
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Mikel Tapia-Aitzol Eskisabel-Aimar Zaldua
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Aiora Erauskin-Sara Dorronsoro-Maddi Noguera
2007-08 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Iraitz Zubizarreta-Iñigo Goikoetxea-Shunka
Zubizarreta
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Maddi Galparsoro-Saioa Aranzasti-Uxue
Azkonobieta
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Mikel Arratibel-Unai Aladasoro -Mikel Auzmendi
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Janire Agirre -Amaia Goikoetxea -Sara
Dorronsoro
2008-09 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Munduate, Rheda Qazqaz, Iraitz
Zubizarreta
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Leire Perlines, Elorri Ramirez, Uxue
Azkonobieta
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Xabier Reyes, Angel Valdés, Aitor
Azkonobieta
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Umaima Qazqaz, Saioa Aranzasti, Ainitze
Goikoetxea
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 96
2009-10 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Beñat Senar, Endika Apalategi, Adur
Barandiaran
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Nora Tobar, Maialen Galparsoro, Elorri
Ramirez
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Asier Altuna, Jon Olano, Aiert Sukia
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maddi Gaparsoro, Ziortza Barandiaran, Uxue Imaz
2010-11 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Josu Etxeberria, Iñaki Arratibel, Unai
Goikoetxea
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Elorri Ramirez, Leire Perlines, Maria Imaz
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Eneko Herguedas, Aimar Barandiaran, Aitor
Almeida
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Uxue Azkonobieta, Umaima Qazqaz, Maria Regil
2011-12 ikasturtea
LEHEN- BIGARREN MAILAK- MUTILAK-:
Txapeldunak: Abdurramen Baabali- Axel Goikoetxea- Beñat Zubizarreta
LEHEN- BIGARREN MAILAK- NESKAK-:
Txapeldunak: Naia Torres- Maialen Jurica- Izar Sukia
MUTIL BENJAMINAK:
Txapeldunak: Josu Arratibel-Unax Barandiaran-Kepa Galparsoro
MUTIL ALEBINAK:
Txapeldunak:Beñat Osoro-Iratz Lizarraga-Aimar Barandiaran
NESKA ALEBINAK:
Txapeldunak: Leire Perlines-Elorri Ramirez-Uxue Azkonobieta
2012-13 ikasturtea
MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Aimar Aierbe, Abdurramen Babali, Unai
Goikoetxea
NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Nahia Aldasoro, Libe Galparsoro, Arene
Etxeberria
MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Endika Apalategi, Mattin Zufiaurre, Ander
Galparsoro
NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Uxue Altuna, Diana Valdés, Maialen Galparsoro
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 96
1-Zein futbolari da?_____________________
100 2-Zein intsektu da?________________________________
MAN KENDU 3-Zein animalia da ingeleraz? _________________________
4- Zein intsektu da?_____________________________________
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 96
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29
AZKENA 5-Zein asteko egun da?__________________________________
6) Gai al zara bandera guzti hauek kontatzeko?______________
7) Eskuineko zutabeko hitzak atzekoz aurrera daude idatzita. Lotu ezkerrean ondo idatzita dagoenarekin:
1- beherapenak A: atekzoz 2- esamoldeak B: atekniadro
3- ordainketa C: aztoiaj 4- antzezlan D: atekasopni 5- inposaketa E: isas 6- jaiotza F: okzerraheb 7- sasi G: nalzeztna 8- beharrezko H: kaedlomase
9- zozketa I: kanepareheb
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 96
8-Ondorengo ariketan nahi dituzun eragiketak erabiliz, alboko emaitza atera behar duzu 5, 6, 6, 7 = 0 9, 5, 4, 10 = 85 3, 5, 8, 7 = 30 1, 9, 8, 1 = 16 8, 8, 8, 8 = 48 9, 9, 9, 9 = 99 9, 8, 7, 6 = 73 5, 5, 5, 5 = 50 9- Ea zenbat hitz sortzen dituzun azpiko hizki horiek erabiliz.
K O I O E M L R A Z A O R B R A R E R E A
L
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 96
10-
1 , 60 € 1 , 50 € 1 , 80 €
x6+
x2+
x8=
x7+
x4+
x2=
x5+
x5+
x8=
ERANTZUNAK
1Ilarramendi 2- Ehunzangoa 3- Spider 4- Kakalardoa 5- Asteazkena 7- 42 bandera daude
8-
5 - 6- 6+ 7 = 0 9x 5 + 4 x 10 = 85 3 x 5 + 8 + 7 = 30 1 x 9 + 8- 1 = 16 8 x 8 - 8 - 8 = 48 9 x 9 + 9 + 9 = 99 9 x 8 + 7- 6 = 73 5 x 5 + 5x 5 = 50 10- 105,6 33, 8 29,3
5. maila
Lotu ezazu kirolari bakoitza berak egiten duen kirolarekin:
Kilian Jornet, Joxe Ramon Agirre (Marron), Maider Unda,
Joanes Aierbe, Axio Araña, Inaxio Perurena, Gorka Elustondo,
Maialen Chorreaut, Naroa Agirre, Jon Ander Albisu, Txema
Olazabal, Iosune Bereziartu, Leire Arruabarrena, Alazne
Furundarena eta Eli Pinedo.
Altuera jauzia
Eskubaloia
Judoa
Eskalada
Golfa
Rugbya
Ziklismoa
Futbola
Pilota
Piraguismoa
Mendi maratoia
Harri jasotzea
Atletismoa
Mendizaletasuna
Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak:
ATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALA