2
Aho arnasketa ume askorengan azaltzen da eta zuzendu ezean bizitza osoan mantendu daiteke, umearen garapenerako ondorio txarrak dakartzalarik. Izan ere, alor oso garrantzitsuetan du eragina: hazkuntzan, mintzamenean, eskolako ikasketetan, orekan, elikagaien irensketan, etabar. ONDO ARNASTU ONDO HAZTEKO Eskuhartzea Orain arte azaldutako neurriak hartu ezean, edo batzuetan hartuta ere, ezinbestekoa izaten da laguntza espezializatua bilatzea: Odontologia - Ortodontzia: haginen eta ahosabaiaren zuzenketa. Ez da izaten behin betiko irtenbidea, arnasa hartzeko eta irensteko ohitura txarrak aldatu ezean, haginak bere lekura itzultzen baitira. Kirurgia: kasu batzuetan beharrezkoa izaten da. Logopedia: arnasa hartzeko, murtxikatzeko eta iresteko ohitura txarren eta ahoskatzeko arazoen zuzenketa. Zer egin dezakegu? Gure pediatrak gai honi buruz orienta gaitzake eta merkatuan dauden hainbat produkturi buruzko informazioa eman, besteak beste: Atzamarra ez txuapatzeko. Otitis errepikakorren aurrean zer egin jakiteko. Beste batzuk. Etxean arreta jarri behar dugu umeak arnasa NOLA hartzen duen behatuz, txarto egingo balu zuzentzen laguntzeko: Ahoa itxita mantentzeko eta arnasa sudurretik hartzen dela esan eta gogoratu. Zintz egiten irakatsi. Merkatuan putz egiteko dauden jolasekin edo asmatutakoekin, arnasa sudurretik hartzen eta ahotik botatzen irakatsiko diogu: turutak, txirulak, ponpak, kandelak, etabar. Putz gogor eta leun egiten ere irakatsi diezaiokegu. Jatorduetan murtxikatzeko eta irensteko modu egokia irakatsi. Usaimena estimulatu: loreak, janariak,.... Entzumen eta Hizkuntza Irakasleen mintegia Leioako berritzegunea (Txorierri-Erandio-Leioa)

Aho arnasketa triptikoa euskerazpdf

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aho arnasketa triptikoa euskerazpdf

Aho arnasketa ume askorengan azaltzen

da eta zuzendu ezean bizitza osoan mantendu daiteke, umearen garapenerako ondorio txarrak dakartzalarik. Izan ere, alor oso garrantzitsuetan du eragina: hazkuntzan, mintzamenean, eskolako

ikasketetan, orekan, elikagaien irensketan, etabar.

ONDO ARNASTU

ONDO

HAZTEKO

Eskuhartzea Orain arte azaldutako neurriak hartu ezean, edo batzuetan hartuta ere, ezinbestekoa izaten da laguntza espezializatua bilatzea:

• Odontologia - Ortodontzia: haginen eta ahosabaiaren zuzenketa. Ez da izaten behin betiko irtenbidea, arnasa hartzeko eta irensteko ohitura txarrak aldatu ezean, haginak bere lekura itzultzen baitira.

• Kirurgia: kasu batzuetan

beharrezkoa izaten da.

• Logopedia: arnasa hartzeko, murtxikatzeko eta iresteko ohitura txarren eta ahoskatzeko arazoen zuzenketa.

Zer egin dezakegu?

Gure pediatrak gai honi buruz orienta gaitzake eta merkatuan dauden hainbat produkturi buruzko informazioa eman, besteak beste:

Atzamarra ez txuapatzeko.Otitis errepikakorren aurrean zer

egin jakiteko.Beste batzuk.

Etxean arreta jarri behar dugu umeak arnasa NOLA hartzen duen behatuz, txarto egingo balu zuzentzen laguntzeko:

Ahoa itxita mantentzeko eta arnasa sudurretik hartzen dela esan eta gogoratu.

Zintz egiten irakatsi.Merkatuan putz egiteko dauden

jolasekin edo asmatutakoekin, arnasa sudurretik hartzen eta ahotik botatzen irakatsiko diogu: turutak, txirulak, ponpak, kandelak, etabar. Putz gogor eta leun egiten ere irakatsi diezaiokegu.

Jatorduetan murtxikatzeko eta irensteko modu egokia irakatsi.

Usaimena estimulatu: loreak, janariak,....

Entzumen eta Hizkuntza Irakasleen

mintegia

Leioako berritzegunea (Txorierri-Erandio-Leioa)

Page 2: Aho arnasketa triptikoa euskerazpdf

Ondorioak ZER DA AHO ARNASKETA?

Umeak arnasa sudurretik hartu beharrean ahotik hartzeko joera garatzen duenean.

ZERGATIAK

✴ Begetazioak.✴ Amigdalen gehiegizko tamaina.✴ Rinitis alergikoak.✴ Sudur trenkadaren okerdura.✴ Katarro kronikoak.✴ Ezpain-hari laburra.✴ Mihi handia.✴ Beste batzuk.

✴ Txupetearen erabilera luzaroan (2 urtetik aurrera ez da komeni).

✴ Biberoiaren gehiegizko erabilera luzaroan (2 urtetik aurrera ez da komeni).

✴ Umearen dietan elikagai erdi-bigun eta solidoak berandu sartzea.

✴ Zintz egiten berandu ikastea (2 urte bete aurretik irakastea komeni da) edota mukiak sudurzuloetan izaten ohitzea.

KONTUZ!!

GALDETU

!!

Umeak ahotik arnasa hartzean ez dituenez arnas-bide egokiak erabiltzen, garezur, masailezur eta lepoaren hazkuntza eta garapenean arazoak izan ditzake. Gorputzean ere alterazio orokorrak ager daitezke eta baita hizkuntza eta adimenaren garapen-nahasmenduak. Ohikoenak honako hauek dira:

- Ondo oxigenatzen ez duenez sarritan nekea eta arreta falta nabaritzen dira (begizuloak aurpegian).

- Katarro eta muki asko sarritan.- Haginkadan alterazioak: ahoa ixterakoan goiko eta

beheko haginen artean zulo bat geratzen da eta mihiak tarte horretan kokatzeko ohitura hartzen du, ahosabaian egon beharrean (haginkada irekia).

- Ahosabai sakon eta estua.- Murtxikatzeko eta irensteko ohitura desegokiak.

Txarto jaten du, murtxikadura, irensketa eta arnasa koordinatzeko dituen zailtasunengatik, besteak beste (irensketa atipikoa).

- Gingivitis-a (hortzoien inflamazioa edo hantura).- Hipoakusia (entzumen arazoak); ahoa irekita

dagoenean soinu-uhina ahuldu egiten da.- Lo egiteko arazoak: ezinegona, zurrungak, etabar.- Ahoskatzeko arazoak, haginkadaren alterazioak

edota beste arazo batzuk eraginda.- Ahots-tinbre desegokia, gehiegizko sudur-

erresonantziarekin.

Irensketa Atipikoa

Haginkada Irekia

Aho arnasketa duen ume baten ohiko aurpegia