Upload
eskolakogauzak
View
144
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
Aldatzen ari gara!
1.- Aldatzen ari gara!Gu neraberak gara. 13 urtetik 18 urte arte NERABEZAROAN gaude.
Garai honetan gure gorputzak aldaketa asko izaten ditu. Gure gorputza aldatzen da.
Mutilen kasuan:- Ilea ateratzen da besoetan, besapetan, hanketan, bizarra eta bibotean
eta sexu-organoetan.- Gorputza sendotzen da- Ahotsa aldatzen da- Zakila handitzen da eta barrabilak ere.
Nesken kasuan:- Ilea ateratzen da besapetan eta sexu-organoetan batez ere.- Gorputza aldatzen da, aldakak zabaltzen dira.- Titiak handitzen dira
Hala ere, mutilak eta neskak barrutik ere aldatzen dira. Garai honetan asko
haserretzen gara, tristura sentitzen dugu batzuetan, gure gorputza aldatzen
ari da eta batzuetan ez zaigu gustatzen, gure sexu edo beste sexuko
pertsonak gure gustukoak izaten hasten dira….
1
Hala ere, titi guztiak ez dira berdinak,
neska bakoitzak baditu titi ezberdinak:
handiak, txikiak, ertainak, borobilak…
2.- Sexu-organoak.
Neskaren sexu-organoak Kanpokoak, ikus daitezkeenak:
CLITORIS TXIS EGITEKO
ZULOA
BARRUKO EZPAINAKKANPOKO EZPAINAK BAGINA
UZKI EDO IPUR ZULOA
Barrukoak, ikus ezin direnak:
2
Obarioetan OBULUAK daude.
Hilabetean behin OBULO bat ateratzen da eta bidaiatxo bat egiten du
Falopioren tronpetatik umetokira heldu arte.
Mutilaren sexu-organoak Kanpokoak, ikus daitezkeenak:
zakila
barrabilak(barrabilak poltsa batean daude: eskrotoa)
Prepuzio (zakila babesten duen azala da, atzera botatzen dena)
Barrukoa, ikusten ez direnak:
3
Barrabiletan espermatozoideak egiten dira.
IDATZI NESKA ETA MUTIL HAUEN GORPUTZ ATALAK. AZALDU NERABEZAROAN ZER ALDAKETAK DAUDEN
4
3.- Ernalketa
Neska eta mutila elkarrekin daude. Gustora daude eta elkar gustoko dute.
Zakila eta klitoria tente daude. Musukatzen eta laztantzen ari dira.
Mutilaren zakila neskaren baginan
sartzen da eta eiakulazioa izaten du;
hau da, espermatozoideak ateratzen
dira baginaren barruan.
Espermatozoide bat obuluaren
barruan sartzen da: ERNALKETA da.
5
Pixkanaka, pixkanaka… 9 hilabete egoten da
umea umetokiaren barruan.
Umea amari lotuta dago zilbor-hestetik.
Hortik elikatzen da 9 hilabete horietan.
9 hilabeteak pasatu eta gero amak
umea ERDITZEN du.
Umea baginatik ateratzen da.
Bagina handitzen da umeak atera
ahal izateko.
4.- Hilekoa
Hilabetean behin obariotik obulu bat ateratzen da.Falopioren tronpetatik pasatzen da eta umetokira doa.
Umetokia umea izateko prestatzen da “koltxoia” txiki bat eginez.
Ernalketa izan bada… obulua umetokian geratzen da eta bertan hazten da 9 hilabetetan.
6
Ernalketa ez bada izan… umetokian prestatutako “koltxoia” ateratzen da baginatik eta hori da HILEKOA.
Hilekoa 28 egun edo hilabetean behin dugu.
Odola ateratzen zaigu baginatik.
Egun horietan asko garbitu behar gara.
Hilekorako gauza ezberdinak erabil daitezke:
Tanpoiak, konpresak…
LOTU
ERNALKETA
ERDITZEA
HAURDUNALDIA
LARRUA JO
7
Barrabilek eta beste organo batzuek egiten duten
likidoa SEMEN edo ESPERMA deitzen da.
Semen ateratzen da soilik zakila tente dagoenean.
IDATZI IZENAK:
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA
8
A) Bagina, obarioak eta umetokia Mutilaren organoak dira Neskaren organoak dira
B) Obarioetan sortzen diren zelulak deitzen dira: Obarioak Espermatozoideak Obuluak
C) Barrabiletan sortzen diren zelulak deitzen dira: Obuluak Eskrotoak espermatozoideak Umetokiak
D) Zelan deitzen da barrabilak babesten dituen azala? Prepuzioa Bagina Klitoris Eskrotoa
E) Zenbatetan emakumeok hilekoa izaten dugu? Hilabetean behin Urtean behin Astean behin Nahi dugunean
F) Zelan deitzen da obulua eta espermatozoidea elkartzen den momentua?
Hilekoa Ernalketa Haurdunaldia Larrua jo
G) Hilekoa dugunean…. Oso arriskutsua da dutxatzea Normalean ez gara dutxatu behar Oso inportantea da dutxatzea Dutxatzen bazara moztu egiten da.
H) Zelan deitzen da zakila babesten duen azala? Eskrotoa Prepuzioa Bagina Barrabilak
I) Non egiten dira espermatozoideak? Eskrotoan Umetokian Barrabiletan
9
J) Zelan deitzen da zakiletik ateratzen den likido zuria? Hilekoa Esperma edo semen Obuluak espermatozoidea
OSATU
Nerabezaroan gure gorputza ……………………… da.
Nesken titiak ……………………… dira. Ilea ……………………… da besapetan,
sexu-organoetan e.a.
Mutilei ere ilea ……………………… zaie. Gorputza ……………………… da eta
ahotsa ……………………… zaie.
Neskek hilabetero ……………………… dute.
Nesken sexu-organo batzuk ikusten dira kanpotik. Hilekoa eta umea
ateratzen dira zulo batetik; zulo hori ……………………… deitzen da. Baginatik
ere zakila sartzen da.
Bagina azal-ezpain batzuk inguratuta dago.
Kanpoan dauden ezpainak ………………………
deitzen dira eta barruan daudenak,
baginaren albo-alboan daudenak
……………………… deitzen dira.
Mutilaren sexu-organo batzuk ere begi-bistan
daude. Zakilak badu kanpoko azal bat bera
babesteko, azal hori deitzen da
……………………….
Beste aldetik espermatozoideak
………………………etan sortzen dira. Barrabilak azal-poltsa batean daude.
Poltsa hori ……………………… deitzen da.
10
JARRI IZENAK:
11