Upload
alkarrekin-soraluze
View
232
Download
6
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Alkarrekin Soraluze Eginez aldizkariaren lehenengo alea. 2014ko zenbait ekimenen bilduma herritarren eskutik eta 2015erako ekimenak eta aurrekontuak.
Citation preview
Gure herriagure eskura
2015eko martxoa · 1.go alea
1 · AURKIBIDEA
3 ELKARRIZKETA BORJA ARREGUISMART CITY
4 ELKARRIZKETA LEIRE GUINEA ETA JOSE LUKEMENDI ETA IBAIAK 6 ELKARRIZKETA
AITZIBER MAYOAUZO KONPOSTA
7 ELKARRIZKETA JUAN FERNANDEZZURRUMURRU TAILERRA 9 ALBISTEA
JARDUERA FISIKORAKOATEAK ZABALTZEN
10 ALBISTEA SAREAN EREKOMUNITATEA INDARTZEN 11 EKIMENAK ETA
AURREKONTUAK
2 GURE HERRIAGURE ESKURA
Argitaratzailea: Soraluzeko udala. Santa Ana 1 - 20590 Soraluze, Gipuzkoa · Telefonoa: 943 75 30 43E-maila: [email protected] · Egilea: Soraluzeko Udala / Pil-pilean Euskara Elkartea
Argazkiak: Pil-pilean Euskara Elkartea / Fernan Oregi · Azaleko argazkia: Fernan Oregi
SORALUZEKOUDALA
Alkarrekinen Batzar Orokorrean.
GURE HERRIA GURE ESKURA · 2
Herritarron Soraluze egiten ari gara. Hasi gara martxan. Duela bi urte abiatu genuen Alkarrekin Soraluze Eginez prozesua esperimentu gisa gure herri hau biziberritzea xede izanda. Diagnostikoaren fase arrakastatsuaren ostean, ez zen erronka makala proiektuak eta ildoak diseinatu eta herritarron eta erakundeen arteko lankidetzan horiek gauzatze bidean jartzea.
Herrigintzarako imaginario berria marrazten ari gara bidea eginez. Herritarrak protagonista, komunitatearen garapena xede dituen prozesua, demokrazia parte hartzailea lanabes izanda, herritarrak ahaldundu nahi dituena. Konpromiso txikiak hartu eta bana tzen dituena, elkarlanean herria eraikiz. Gure nortasuna landu, gure ingurunea zaindu eta errespetatu, inguruan laguntza behar dutenei eskua luzatu. Denon artean Soraluze, aniztasunean, ezberdintasunak eztabaidatu eta adostasunak
bilatuz, bizikidetza eraiki eta espazio komun berriak eginez. Herri kohesionatuak komunitatearen garapenerako eman ditzakeen urratsak infinituak eta aberatsak dira.
2015ean urrats kualitatibo garrantzitsua eman dugu. Udaleko aurrekontuen zati handia herritarron artean Alkarrekinen Batzar Orokorrean onar
tutako proiektuetara bideratu da. Herriak erabaki, herriak egin eta udalak horiek egin ahal izateko bitartekoak eskaini. Herrigintzarako kartografia berria marrazten ari da, esan bezala.
Esku artean duzun aldizkari honetan, 2014an egindako ekimen batzuk jaso ditugu. Herritarrak gara prozesu honetako protagonista eta herritarrengana jo dugu oraingoan ere, euren ahotik jasotzeko egin direnak eta euren esperientziak. Horrekin batera, 2015erako ildo eta ekimen nagusiak bildu ditugu.
Hamahiru proiektu eta zazpi lan talde martxan, Soraluze bizi. Denok ditugu zabalik parte hartzeko ateak. Esku zabalik hartuko zaitugu zu ere.
Gure herria, gure esku.
“Herrigintzarako imaginario berria marrazten ari gara bidea eginez. Herritarrak protagonista”
Smart kontzeptua asko entzuten da azken aldian telekomunikazioen munduan. Zer esan nahi du?Gure arloan esan nahi duena telekomunikazioen aldetik sare inteligentea egitea da. Guk planteatzen dugu adibidez, argiteriaren sare elektrikoa sare inteligente bilakatzea informazio fluxu ezberdinak bideratuz. Hortik informazioa bidali ahalko litzateke aplikazio eta errekurtso ezberdinak kudeatzeko.
“Inteligente” hitzak esan nahi du, argiaren kabletik beste era bateko informazioa joango dela?Hori da. Elektrizitatea garraiatzen duen sarea dugu eta sare horretan orain informazioa bidali eta jaso ahal izango da. Farola bakoitza inteligentea izatea nahi dugu jarriko ditugun aplikazioen informazioa bidali edo jasotzeko.
Zein izango dira aplikazio horiek?Hasiera batean bost aplikazio planteatu ditugu azpiegitura honen funtzionamenduarekin hasteko. Bost wifi puntu jarriko ditugu herritarrak internetera konektatu ahal izateko farolen bitartez. Hondakinekin, kontenedoreetan
sentsore bolumetrikoak jarri nahi ditugu, kontenedore bakoitzak momentuan duen biltze gaitasuna neurtzeko eta hala mankomunitateari zaborra jaso behar duen edo ez abisatzeko. Gaur egun, kamioiek bidaia asko egiten dituzte sarri alferrik, eta hori ez da errentagarria.
Informazio horrekin ibilbide ezberdinak planteatu ahal izango dira beharren arabera.Estazio metereologiko bat ere jarriko dugu, eguraldiaren berri izateko. Panelen bidez informatuko litzateke. Parking inteligentea ere egin nahi dugu. Erregetxeko parkingean libre dauden plazak ikus araziko dira plaza bakoitzean sentsore bat jarriz, lurrean zulo bat eginda jarrita. Informazio hori panel baten bidez jakinaraziko litzateke herriko beste puntu batzuetan, herri
guneko trafiko kongestioa gutxituz.Azkenik megafonia jarriko da. Udalak emisore bat izango du edozein irrati emisora jartzeko zein edozein alerta abisu eman ahal izateko. Berritzailea dena proiektu honetan da, aplikazio guztiak toki beretik kontrolatu eta kudeatuko direla. Horretarako nodo ezberdinak jarri beharko dira elizan egongo den antena batera bideratuz seinaleak eta antenatik udalera bideratuko da informazio guztia.
Obrarik egin behar da?Sare elektrikoa erabiltzen denez ez da obrarik beharko. Farolen buruak aldatu eta antena jartzea izango dira lanak.
Ikerketa batzuek diote wi-fi uhinak kaltegarriak izan daitezkeela osasu-narentzat.Ez naiz medikua hori ziurtatzeko. Egia da halako ikerketak existitzen direla. Hori egia izanda ere, ez dira seinale handiak izango wifi puntuetan daudenak. Telefonia posteak, mugikorrak gure inguruan ditugu. Telefonoak belarrian erabiltzen ditugu eta uhin handiagoak dira horiek eta ez gara kexatzen.
Herritarrak subjektu inteligenteenak
SMART CITY edo Herri Inteligentearen proiektuak kuriositate handia eragin zuen Alkarrekinen Batzar Orokorrean. Berritzailea den terminoa izateaz gain, askoren galdera izan da zertarako balio lezakeen
halako proiektu batek. Sare inteligentearen asmoa, herriaren funtzionamenduan zerbi tzuak hobetu eta eraginkortasuna handi tzea izango dira helburuak.
“Informazio fluxu ezberdinak bideratuko ditugu sare elektrikoa inteligente bilakatuta”
Smart CityBorja Arregui 23 urteko
zumarragarra, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza
Elektronikoko ikaslea da eta bera ari da Soraluzeko Udalean SMART CITY
proiektua diseinatu eta garatzen.
Borja ArreguiUdaleko SMART CITY
proiektuaren arduraduna
Teknologiek bizimodua errazteko balio beharko lukete eta hauek duten garapen ikaragarriaren ondorioz azken urteetan asko aldatu dira gure bizitzak, garapen horren eraginen inguruko zalantzak sortzeraino. Alta, sarri ahaztu egiten dugu herritarrok garela subjektu
inteligenteenak eta herriaren garapen eta kohesiorako subjektu nagusiak ere herritarrak garela.
Premisa horri erantzunez sortuko da SMART proiektuko azken asmoa: telefono mugikorretarako Alkarrekin Soraluze aplikazioa. Herriari buruzko infor
mazio guztia bertan bilduko da, sare inteligenteak ematen dituen mezuak ere baliatuz eta erakunde eta herritarren arteko uneko komunikazio zuzena ahalbidetuz. Herritarron parte hartzean oinarrituta, guztion artean Soraluze biziberritzeko beste tresna bat.
3 · ELKARRIZKETAK BORJA ARREGUI
Ze garrantzia dute mendiek eta ibaiak Soraluzeren identitatean?LEIRE GUINEA: Gure asmoa hori ikertzea da. Ez soilik ibaiak. Paisaiak orokorrean nola eragin duen plazentziarrengan eta alderantziz. Paisaia aztertu eta herritarrekin berba eginda ibaiak eta mendiek ze erabilera izan duten jakin nahi dugu ze erabilera berreskuratu daitezkeen jakiteko. Ibaia adibidez, sus
Zer esan handia eman zuen udazkenean, Udaletxetik Apaiz Etxera zintzilik jarritako harritzarrak. Aranzadi Elkarteak Dolmenen Ibilbidea balioan jartzeko asmoz, Arribiribilletako zutarria zutik jarri behar zuela-eta, gaia sozializatzeko ekimena izan zen. Alkarrekineko Mendi eta Ibaien Taldeak burututako ekimena izan zen. Hain
justu beraien helburu nagusia ondo azaltzen duen ekimena da. Herriko mendi eta ibaiak balioan jartzea, Soraluzeko identitatean hauek izan duten eragina kontuan izanda.
Mendi eta ibaiak
Leire Guinea eta Jose Luke taldeko kideak dira eta
badituzte ekimen gehiago ere buruan.
Leire Guinea eta Jose LukeMendi eta ibaiak taldeko
taldekideak.
Arribiribilletako zutarria.
moa dugu gaur egun ez dela herritarren bilgune eta sasoi batean aldiz izan zela. Beste erabilera batekin bada ere, herritarrentzako erabilgarri jarri nahiko genuke.
Egun gutxietsita ditugu? Bizkarra emanda bizi gara?JOSE LUKE: Talde honetan hasi nintzenean ibaiaren edo bere zati baten erabi
lera bultzatzeko ideiarekin hasi nintzen. Nik ez dut inoiz planteatu jendea orain bertan bainatzen hastea, pentsaezina da, baina bai erakargarri bilakatzea ibai ertzean zein ibaian bertan uretan bainatu gabe egin daitezkeen gauzak planteatuz. Plazentziatarrei ibaia erabilgarri izan daitekeenaren mentalitatea sustatzeko ideiak erakartzen ninduen.
Planteatzen diren aktibitateak ukigarriak dira, egingarriak. Beste kontu bat da gure mentalitatea aldatu behar dela, ibaia ez dela zerbait nazkagarria eta zikina. Ekintzak planteatu ditugunean ulergarriak, irisgarriak eta errealak izatea nahi izan dugu. Horretarako mahai gainean jarritako proposamenetan sinetsi behar da.
L.G.: Mentalitatea aldatzeko dibulgazio lana ere egin behar da. Jende zaharrarekin egotea herriaren identitatean duen garrantziaz jabetzeko eta jendearen mentalitatea aldatzeko. Ez soilik espazioa eraldatzea. Gure izaeraren parte dela eta gure egunerokotasunaren parte izan daitekeela ikus araztea.
Ikustea gure arbasoek ze garrantzia ematen zioten, belaunaldi gazteek ere emateko.
LEIRE GUINEA ETA JOSE LUKE ELKARRIZKETAK · 4
5 · ELKARRIZKETAK LEIRE GUINEA ETA JOSE LUKE
Orainera eta etorkizunera begira, memoria hori berreskuratzeak ekar dezake herritarrak batu eta zerbai-ten parte sentitzea?L.G.: Guk bilatzen duguna hori da. Errelato komun hori egin ahal izatea. Ez soilik bideak markatzea, baita edukiz betetzea ere. Ez baditugu errealitate horiek aztertzen zaila da lotura afektiboak sortzea.
Lan guzti hori garatzeko garran-tzitsua da herritarrak inplikatzea?J.L.: Hau ez da berria. Sociedad Deportivaren garai onenetan, jende mordoa antolatzen zen halako gauzen inguruan. Jende mordoa mugitzen zuen. Beharbada, hori mugitzen zutenak beti berdinak zirelako erreta bukatu zuten eta ez da erreleborik egin. Soraluzek bizirik jarraitzea nahi badugu, mentalizatu behar dugu jendea aktibo egon behar dela. Ilusioa transmititu behar dugu. Baina une honetan horma batekin aurkitzen naiz sarri. Ez dakit nola planteatu. Apatia orokorra dago, nahiz eta jende askok parte hartu zuen Batzar Orokorrean, asko kostatzen da mugi araztea eta dinamika iraunkor bat martxan jartzea.
L.G.: Parte hartzeko ohitura galdu dugu. Gaur egun erosoago bizi gara. Jendea parte hartzera bultzatzeko modurik onena gauzak egitea da. Alkarrekinen orain arte pentsatzen ibili gara eta orain pasako gara ekintzetara. Erakargarria izango dela uste dut eta ea horrela jende gehiago ere batzen den. Bestela ez du zentzurik egiten ari garen lanak. Planteatzen dugunak auzolanarekin lotura handia du, herritarrekin batera egin nahi ditugulako gauzak.
Dolmenen Ibilbidea izan da aurten egin duzuen lan potoloena, zuta-rriaren dibulgazioarekin. Aurrera begira ze ekimen planteatzen ditu-zue?L.G.: Praktikan ez dugu gehiegi sakondu oraindik. Zirriborroa badugu. Dolmenen Ibilbidean Aranzadik lanean jarraitzen du. Udan lanean ibiliko dira eta ea posible litzatekeen herritarrok indusketetan laguntzea auzolandegi moduko batzuen bidez. Mendi gaineko ondarea dibulgatzeko lan handia dago oraindik.
J.L.: Dolmenen Ibilbidea kanpora begirako eskaparate ederra da. Kanpoko jende asko etortzen da. Sarri etortzen da minibusetan jendea San Andresera
ibilbidea egiteko. Soraluzetarrentzat ordea hor geratu da kontua.
L.G.: Hori dibulgatzen asmatu behar dugu herriak berea den zerbait bezala sentitu dezan. Gauzak balioan jartzeaz ari garenean hortaz ari gara. Jendearen pentsamenduan eragin behar da.
J.L.: Bai eta mendia ez dadila izan soilik ez dakit zenbat kilometro egiten ditudala ez dakit zenbat denboran eta abar. Beste buelta bat eman behar zaio horri ingurua ezagutu araziz. Zer nolako fauna eta flora dugun, mendi bideak zertarako erabiltzen ziren... Mendiaren beste ikuspegi bat emateko.
Ez dugu ezer berririk asmatu behar.
Aranzadi Zientzia Elkartekoak Arribiribilletako zutarria zutitzen irailean.
“Soraluzeko bizimoduan mendi eta ibaiek izan duten eragina aztertu eta errelato komun bat osatu nahi dugu”
Auzo-konposta eredua hondakinen kudeaketarako esperientzia zahar-berria da. Zaharra diogu, gure herriko zaharrenak txikitan edo gaztetan konposta nola egiten zuten oroitzen direlako. Ezer asmatu gabe, sarri gure memoria
kolektiboan ditugu egungo arazoen jatorriak eta horiei aurre egiteko bideak. Zaborra sortzen dugun heinean, erantzukizuna ere neurri batean norberarena dela onartuta, hondakin organikoak kudeatzeko konpromiso zuzena
hartu dute Etxaburueta kaleko dozena bat familiak. Aitziber Mayorekin hitz egin dugu esperientziaren berri jakiteko.
Zer da auzo-konposta?Guk sortzen dugun hondakin organikoa konposta egiteko baliatzea. Lurretik atera ditugun lehengaiak berriz ere lurrari itzultzea nolabait. Hondakinak gune batean bota, lurrarekin nahastu eta usteltzen utzi, baina usteltze prozesu kontrolatu bat.
Nolako esperientzia ari da izaten?Proba piloto bat da. Lau konpostagailu daude baina bi erabiltzen dira txandaka. Konpostagailu bakoitzean hamar bat familia gaude gutxi gora behera. Pozik gabiltza. Batzuetan pereza ematen du, errazagoa izan daitekeelako kontenedore marroira botatzea. Baina honela, gutxiago kutsatzen dugu, kamioi gutxiago etorri behar direlako hau jasotzera eta gainera konposta erabili genezake, guk zein herriko beste edozeinek. Erabilera eman nahi badiozu zerbaiti beti aportatu behar du zerbait norberak ere eta tira, ez da hain zaila. Polita da.
Zurrumurruak, usain txarra, arra-toiak ekartzen dituela. Egia da?Ez. Konposta ondo egiten bada ez du usainik botatzen nahiz eta usteltze prozesua den. Ez mamorrurik, ez usainik, ez arratoirik. Konpostagailua erme
Auzo konpostaHondakinen kudeaketa izango da gure
jendartearen etorkizuneko erronka handienetako bat. Planetak irentsi
dezakeena baino zabor gehiago sortzen dugu, behar baino gehiago eta modu ez
eraginkorrean kontsumitzen dugulako. Planetaren mugak paseak ditugu
aspaldi. Aitziber Mayo
Auzokonposta egiten duen herritarra.
tikoki itxita dago eta arratoiek ezin dute zulatu. Tapa irekitzean beroa irteten da, fermentazio prozesuagatik, baina usainik ez. Eta ez neguan bakarrik. Udako beroekin ere ez du usainik bota. Pareko bizilagunak ere ez dira kexatu.
Lehen baserrietan ere egiten zen eta jende asko gogoratzen da horretaz eta gogoratzen dira ez duela usainik botatzen.
Ze ekarpen egiten dio halako proie-ktu batek herriari?Denok batera zerbait egitea. Auzolana. Denok egingo bagenu herri garbiagoa izango genuke. Kontenedore marroiak kendu ahalko lirateke adibidez eta kontenedoreek bai botatzen dutela usaina.
Etxean gehiago birziklatzen duzula igarri duzu?Bai. Heziketa prozesu bat da hondakin bakoitza ondo bereiztea. Umeekin egiten dugu sarri. Koloretako kuboak ditugu bereizten ikasteko. Ohitu egiten zara. Askoz errefusa gutxiago sortzen da. Konturatzen zara zenbat zabor sortzen dugun. Lehen egunero poltsa bat ateratzen nuen eta orain aldiz errefusa bihiru astean behin ateratzen dugu.
Animatuko zenuke jendea auzo-konpostan izena ematera?Bai bai. Beti saiatzen naiz jendeari esaten gu auzokonpostan gabiltzala. Norberak ale txiki bat jartzea da. Zenbat eta gehiago izan eragin onuragarria ere handiagoa izango da.
AITZIBER MAYO ELKARRIZKETAK · 6
“Auzo-konposta egitea norberak lurraren alde ale txiki bat jartzea da”
Hiru urrats auzo-konposta egitekoEtxaburueta kalean, Gabolats kalera jaisteko igogailuaren ondoan daude jarrita iazko ekainetik lau konpostagailu. 2015 eta 2016an beste bost edo sei auzokonposta gune jarriko dira herrian esperientzia honen arrakasta ikusita. Honakoak dira konposta egiteko urratsak:
1. Etxeko zabor organikoaren kuboa betetzean, konpostagailura joan eta bertan zabaldu behar da. Hondakinak bota ostean gainetik ondoko kutxa batean dagoen egituratzailea (lurra eta egur azalak) zabaldu behar da gainetik.
2. Konpostagailua betetzean, itxi egiten da eta lauzpabost hilabetean heltze prozesua egiten utzi behar da.
3. Behin materia organikoa helduta, banatu eta ortu zein lorategietan ongarri gisa erabili daiteke.
Zer da zurrumurru tailerra?Zaila da esatea. Hiru tailer izan dira. Jendeak gogoa zeukan gai honetan hitz egiteko. Nik ere bai. Azken batean pilpilean dagoen gaia da. Zurrumurruei aurre egiteko tailerra da. Taktikak, datuak eta antzekoak eman dizkigute zer den egia eta zer ez jakiteko.
Egiak dira zurrumurruak?Ez dira egiak eta ez dira gezurrak ere, denetik dago. Datuek diotenez herritarren %0,9aren artean baino ez da kezka iturri hau. Etorkinek ez digute kalterik egiten. Aurreiritzien bidez zabaldutako bi zurrumurrurekin gezurrak asko zabaltzen dira.
Krisia dela eta egoera gordindu da?Telebista eta aldizkariek diotenak eragin handia dute. Ebolaz edo Melillako hesiko gertakariez zerbait entzutean jendearen arteko kezkak gora egiten du. Baina hala ere une honetan ez da jendearen kezka nagusia. Jendeak ez
Urtarrilean, Ongizate batzordeak proposatuta, etorkinei buruzko zurrumurruei aurre egiteko tailerrak antolatu ziren. Hiru tailer hauetan hiru ponente izan ziren: Xabier Aierdi soziologoa, Agustin Uzurrunzaga SOS
Arrazakeriako kidea eta Rafael Crespo Ubero, Bartzelonako Xarxa Antirumors elkarteko kidea. Saio hauetan, etorkinei buruzko hainbat datu azaltzeaz gain, zurrumurruei aurre egiteko komunikazio
estrategiak landu zituzten. 25 herritarrek parte hartu zuten, gehienak emakumeak.
Zurrumurru tailerra
Juan Fernandez 24 urteko Erizain Laguntzailea da eta bera izan zen parte
hartzaileetako bat. Tailerrak zer irakatsi dion jakiteko
elkarrizketatu dugu.
Juan FernandezZurrumurru tailerretan parte hartu
duen herritarra.
du uste etorkinen erruz krisia sortu denik edo lana kendu diotenik.
Beraz, arazoa zein da, batzuek modu interesatuan hauspotzen dituztela zurrumurruak etekin politiko bila?Bai, zalantzarik gabe. Joko politikoak eragin handia du etorkinekiko zabal
tzen den aldekotasun edo kontrakotasunean. Politikariek ere saldu egin behar dute eta txarrerako askotan.
Ze jarrerarekin egin behar zaie aurre zurrumurruei?Aierdik esaten zuen lasaitasun askorekin egin behar zaiela. Ez da batere
7 · ELKARRIZKETAK JUAN FERNANDEZ
Parte hartzaileak dinamika batean.
erraza komentario horiei aurre egitea, kalean daude. Ni asko izorratzen nau norbaitekin gaiaz hitz egin eta handik gutxira beste batek beste zurrumurru bat kontatu diolako ideia horiekin geratzeak. Oso zaila da horri aurre egitea. Baina kontutan izan behar dugu norbaitek etorkin bati buruz zerbait txarra esaten duenean guri ere eragiten digula. Hori ezin dugu onartu.
Kuadrilan eta ere askotan botatzen ditugu zenbait komentario barre egiteko baina ez dira onargarriak. Laguna izanda ere, bere arrazagatik barre egitea ez da normala. Norbaitek halako jarrerarik badu moztu egin behar dugu eta hurrengoan ez du egingo.
Taktika batzuk ere azaldu zituen.
Adibidez?Aierdik zioen halako komentarioak egiten dituenari zangotraba txiki bat egin behar zaiola. Zurrumurruaren zentzugabekeria ebidentzian jartzea erantzun
“Norbaitek etorkin bati buruz zerbait txarra esaten duenean guri ere eragiten digu”
ironiko baten bidez edo exagerazio baten bidez adibidez. Arrazoirik ez eman eta ez barrerik egin.
Esperientzia baliagarria izan da zu-retzat?Oso esperientzia positiboa izan da. Hiru tailer izan dira. Alkarrekineko taldean landu genuen gaia. Oso esperientzia onak izan ditut etorkinekin. Eurentzat oso zaila da integrazioa, baina azken finean prozesu hau ez da berria. Gure arbasoak ere Euskal Herritik joandakoak edo beste nonbaitetik etorri
takoak dira. Beti gertatu izan da.
Egoera ikusi eta ikuspuntuak trukatzeko oso interesgarria izan da. Jendea animatu da, ez dakit asko edo gutxi den baina esperientzia oso ona izan da. Jende gehiago animatu behar zen? Bai. Eta jende gazte gehiago egotea ere ederra izango zatekeen. Bestetik parte hartzaile gehienak emakumeak izan ziren. Bi mutil bakarrik egon ginen eta horrek asko markatu zuen tailerraren izaera.
JUAN FERNANDEZ ELKARRIZKETAK · 8
Sokratesen “filtro hirukoitza” zurrumurruei aurre egitekoZurrumurru tailerretako hizlariek horiei aurre egiteko hainbat estrategia azaldu zituzten.
1. Egia da lehen filtroa: Erabat ziur zaude esan behar didazuna egia dela? Ez esan zuen gizonak, hortaz zerbait entzun nuen eta... Ongi da esan zuen Sokratesek. Orduan ez dakizu benetan egia edo gezurra den.
2. Bigarren filtroa, ontasunaren filtroa: Zerbait ona al da nire lagunaz esan behar didazuna? Ez, kontrara... Orduan, beraz zerbait txarra esan nahi didazu, baina ez zaude seguru egia ote den.
3. Erabilgarritasunaren hirugarren filtroa: Zerbaiterako balioko al dit nire lagunaz esango didazuna jakiteak? Ez, egia esan ez. Ongi ondorioztatu zuen Sokratesek, esan nahi didazuna ez bada egia, ez bada ona eta gainera
ez bada erabilgarria, zergatik jakin beharko nuke?
Horiez gain, bestelako estrategiak ere azaldu zituzten hizlariek. Esaterako, zurrumurruak esaten dituenaren kontra ez egitea, bera biktimizatzen delako horrela. Zurrumurruaren kontra egitea baino, egokiagotzat jo zuten zurrumurrua zabaltzen ari den pertsona hausnarketara bultzatzea, esaten ari denak ez duela zentzurik ikus arazteko.
Azken errekurtso gisa, gezurraren erabilera ere zilegitzat jo zuten. Zurrumurruen kontrako argudio gisa datuak asmatzea.
Xabier Aierdi soziologoaren azalpenak entzuten.
Kiroldegiko rokodromoa irailean ireki zen.
Jarduera fisikorako
aukerak zabaltzen
Bizimodu azkarra baina sedentarioa nagusitu den sasoiotan, osasunean aditu direnek , gero eta gehiago gomendatzen dute kirola egitea gure gorputzaren eta buruaren osasuna mantentzeko.
Osasuntsu egoteko beharrezkoa da jarduera fisikoa egitea. Soraluzen, aspalditik ditugu mendi taldea, futbol taldea edo besterik gabe, kalean pilotan edo sokasaltoan jarduteko ohitura. Duela ia 30 urtetik dugu Kiroldegiko eskaintza ere kirola egin ahal izateko.
Kirol ohiturak aldatu egiten dira, modak izaten dira halakoetan ere eta sarri komeni da gogoratzea kirol hegemonikoetatik harago ere (futbola), badirela dibertigarriak izan daitezkeen bestelako kirolak ere. Kiroldegiak bere eskaintza hobetzeko ahalegina egiten du, herritarren eskariei eutsiz ahal den guztietan.
Norabide horretan, instalazioetan eta eskaintzan hobekuntzak egin ditu azken hilabeteetan. Batetik, ordutegiak zabaldu dira herritarren parte hartzea eta erabilera datuak baliatuz. Bestetik, rokodromoa ezarri eta gimnasioko materiala hobetzen ari da.
Alta, ez da eskaintza horretan amaituko. “U” gisa ezagutzen den gunean egiten ari diren lanak amaitzean kirol
jarduera berriak egiteko aukera egongo da: paddle pista eta ping pong mahaiak ezarriko dira, kiroldegiko bazkideen gusturako.
Jarduera fisikoa ez da ordea, kiroldegiko jardueretara mugatzen. Mendian zein bidegorrian ibiltzeko ohitura handia dugu soraluzetarrok. Bidegorrian, adinekoentzat gimnasia egiteko makinak jarri dira, ibilian lantzen diren muskuluak lantzeaz gain, jarduera osoagoa izatea ahalbidetuko dutenak.
Kirol EgunaKirola egitea ona da. Sustatu beharreko ohitura da haur, gazte zein helduen artean, emakume zein gizonen artean. Baina lehen esan be
zala, kirol gutxi batzuk dira nagusi eta gehienetan ez dira jarduera parekideak izaten.
Egoera horri buelta emateko asmoz, Alkarrekineko Jarduera Fisikoaren taldea Kirol Eguna antolatzen ari da maiatzaren 16rako. Herritar guztiontzat irekia, ohikoak ez diren kirol jarduerez kiroltasunez gozatzeko aukera izango da, parekidetasunean.
9 · ALBISTEAK
Uko lanak udaberrian amaituko dira. Aldaparekin Kiroldegi gainerako irisgarritasuna hobetu da.
Webguneak duen itxura.
ALBISTEAK · 10
Sarean ere komunitatea
indartzen Gaur egun internetek eta teknologiek, komunitateak eratu eta duela urte batzuk imajinatu ezin genitzakeen lanerako aukerak eskaintzen dizkigute. Alkarrekin Soraluze Eginez ezer bada, herritarra da. Herritarra da protagonista eta guztiok egiten dugu lan helburu batekin: Soraluze biziberritzea.
Parte hartzeak ordea, benetakoa izan dadin ezinbesteko baldintza batzuk bete behar ditu. Horietako bat da informatuta egotea, beharrezko informazio guztia eskura izatea edonork eta beraz, gardentasuna izatea.
Alkarrekinen komunikazio tresnarik garrantzitsuena zuzeneko harremana bada ere, herri osoarengana iristeko bestelako kanalak jartzea garrantzitsua da eta internetek horretarako aukera ematen digu. Funtzio hori bete nahi du alkarrekin.soraluze.eus atariak. Taldeetan txindurri lanez egiten ari garenaren berri izan dezala edozein herritarrek albisteak eskainiz zein txostenak zein bestelako materialak eskuragarri jarriz.
Komunikazioa ordea, aldebikoa izan behar da. Hartu emanekoa, eta horretarako kanalak jartzea ere garrantzitsua da. Hau da, ekarpenak jasotzeko kanalak eskaintzea. Lana errazteko tresna ere izan liteke. Alkarrekinen inguruan eratu dugun komunitatea indartu nahi du alkarrekin.soraluze.eusek. Horretarako sare soziala sortu dugu.
Webguneak, Alkarrekinen komunitatea indartu nahi du bi zentzutan. Batetik, kalean harremanik ez duten herritarren arteko harremanak sortzeko aukera emanez. Honela, ideia berriak konpartitu zein lankidetzarako aukera berriak sortu nahi dira, elkar ezagutza sustatuz. Bestetik, proiektuak garatzeko ardura duten lan taldeentzat lanerako tresna izan nahi du: eztabaidak online egiteko aukera emanez, dokumentuak, estekak zein multimedia edukiak konpartitzeko aukera emanez eta dokumentuak online osatzeko aukera emanez.
Alkarrekin Soraluze aplikazioaSMART CITY proiektuari buruzko elkarrizketan aipatu dugun mugikorretako aplikazioa ere norabide berean doa: gardentasuna eta elkarrekintza bultzatzeko tresna izango da. Herritarroi udalarekiko gure kexak edo ekarpenak egiteko kanalak eskainiko dizkigu, herria denon artean hobetzera begi
ra. Parte hartze zuzenaren bidez, eta jarraipen publikoaren bidez udalaren lana fiskalizatu ahal izango dugu. Era berean, herriko informazio guztia bertan eskaini nahi du, zerbitzuen kalitatea hobetuz.
Mugikorreko aplikazioak izango duen itxura.
EKIMENA AURREKONTUA
JAR
DU
ERA
FI
SIK
OA
Kiroldegi gaina eta U-ko zonaren urbanizazioa eta kirol instalazioak jartzea.
Urbanización de la parte superior del polideportivo y la zona U instalación de las instalaciones deportivas.
66.700€ (paddle, Uko urbanizazioa, ping pong)
Kirol Eguna antolatzeko.
Para organizar el Día del Deporte.2.000 €
MEN
DI E
TA IB
AIA
K
Dolmenen Ibilbidea indartu eta dibulgatzeko ekimenak, Debegesarekin batera.
Actividades para la divulgación de la Ruta de los Dólmenes, con Debegesa.
5.000 €
Bestelako proposamenak garatzeko. (Ibai ondoaren egoera ikertu, Sagar Errekako ur jauzi ingurua berreskuratzea aztertu, herri bideen berreskuratzea...)
Para el desarrollo de las propuestas del grupo. (Estudio para valorar la situación del fondo del río, analizar la recuperación de la cascada de Sagar Erreka, recuperación de las sendas...)
15.000 €
JASA
NG
AR
RIG
AS
UN
A Sentsibilizazio ekimenak. Ingurumen, bizikleta eta uraren egunak. Tupperrak, boltsa berrerabilgarriak erabiltzeko kanpainak.
Campañas de sensibilización. Días del medioambiente, del agua, de la bici. Campañas para el uso de bolsas y tuppers reutilizables.
4.500 €
Hiru auzokonposta espazio berri ipintzeko.
Para poner tres nuevas zonas de autocompost.13.500 €
TOK
IKO
GA
RA
PEN
A
Enpresa bat kontratatuko da garapen ekonomikoaren dinamizazioa eramateko. 3 sektoreetan baina bereziki 2. na eta 3.na dinamizatzeko. Lehen sektorerako langile bat egongo delako udaletxean.
Se ha contratado una empresa para la dinamización para el desarrollo económico del tercer sector pero sobre todo dinamizar el 2º y el 3er sector.
18.000 €
Bertako kontsumoa indartzeko ekimenetarako eta polinizazioa indartzeko erlauntzak jartzen laguntzeko.
Para actividades para fomentar el consumo local y para poner colmenas para reforzar la polinización.
4.000 €
HEZ
KU
NTZ
AP
RO
IEK
TUA
Soraluzeko Hezkuntza Proiektua definitu eta garatzen hasteko. Elkarte bat kontratatu da dinamizazio eta ikerketarako.
Para comenzar a definir el proyecto educativo de Soraluze. Se ha contratado una asociación para la dinamización y estudio.
15.000 €
11 · EKIMENAK ETA AURREKONTUAK
*Oharra: Taula honetan Alkarrekin Soraluze Eginezeko proiektuei dagokien aurrekontuen zatia bakarrik dago jasota.*Nota: en esta tabla se recoge sólo la parte de los presupestos que corresponden a los proyectos de Alkarrekin Soraluze Eginez.
EKIMENAK ETA AURREKONTUAK · 12EKIMENA AURREKONTUA
HER
RI
IDEN
TITA
TEA Sorapedia artxiboak digitalizatzeko ekimena martxan jartzeko eta
60ko hamarkada inguruan Soraluzera etorritakoen testigantzak jasotzeko.
Para poner en marcha el proyecto de Sorapedia (enciclopedia digital de Soraluze) y para recoger testimonios de placentinxs que llegaron a Soraluze a partir de los 60.
6.500 €
PAR
EKID
ETA
SU
NA
2.en Berdintasun Plana martxan jartzea. (berdintasunean oinarritutako gobernantza eredua sustatzea, emakumeen ahalduntzea, erantzunkidetza sustatzea eta indarkeria matxista desagerraraztea.)
Para poner en marcha el 2º Plan de Igualdad. (impulsar un modo de gobernanza basada en la igualdad, empoderamiento de mujeres, impulsar la corresponsabilidad y erradicar la violencia machista).
18.000 €
EUS
KA
RA Haur eta gazteen erabilera neurketa egiteko.
Para estudiar el uso del euskera entre niñxs y jóvenes.5.205 €
Euskara Plan berria martxan jartzea.
Poner en marcha el nuevo Plan de Euskera.26.042 €
IRIS
GR
AR
RIT
AS
UN
P
LAN
A Errabal kalean Autobus geltokitik Gaztelupera arteko zatian irisgarritasuna hobetzeko.
Para mejorar la accesibilidad de la parada de autobús a Gaztelupe en la calle Rabal.
153.182 €
OIN
AR
RIZ
KO
B
EHA
R S
OZI
ALA
K
Elikagai bankuaren proiektua martxan jartzeko.
Para poner en marcha el proyecto del banco de alimentos.5.000 €
Kontsumo bonoak.
Bonos de consumo.15.000 €
Edadetuen egoeraren azterketa (Matia Fundazioak).
Para el estudio de la situación de las personan mayores (Fundación Matia).
10.000 €
SM
AR
T C
ITY
ETA
EN
ERG
IA P
LAN
A Kaleko argiteriaren aldaketa (bigarren zatia).Cambiar la iluminación de las calles (segunda parte).
240.000 €
Smart aplikazioak.Instalar las aplicaciones Smart.
40.000 €