8
ORDUTEGIAK Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Ikastetxeek 1 zikloan ordutegia moldatu ahalko dute, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen duten bitartean. Maila guztietan irakasgai hauek irakatsi behar dira: gizarte zientziak, geografia eta historia, gaztelania eta literatura, euskara eta literatura, atzerriko hizkuntza, matematika eta natur zientziak. Horrez gain, tutoretzako ordu bana izango dira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke, esterako, hizkuntza-egiturak. XEDAPEN OROKORRAK Hezkuntza gazteak bizikidetza tolerante eta demokratiko batean trebatu daitezkeen gunea da. Hezkuntzak balio etiko eta demokratikoen transmisioan garrantzia du eta XXI. Mendeko gizartean beharrezkoak diren ezagutza, abilezia eta balioak transmititzea ere du helburu. Azken batean, curriculum berriak hau lortzeko erreferente gisa eratu dira: herritar bakoitzak eskuratzea bere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak, sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak. Eta hauek Euskal Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen dira. Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak: Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan: - Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera - -Arte Hezkuntza

arloen sintesiak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

arloen sintesiak

Citation preview

Page 1: arloen sintesiak

ORDUTEGIAK

Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek

lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Ikastetxeek 1 zikloan ordutegia moldatu ahalko

dute, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen duten bitartean. Maila guztietan irakasgai

hauek irakatsi behar dira: gizarte zientziak, geografia eta historia, gaztelania eta literatura,

euskara eta literatura, atzerriko hizkuntza, matematika eta natur zientziak. Horrez gain,

tutoretzako ordu bana izango dira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak

batera irakats daitezke, esterako, hizkuntza-egiturak.

XEDAPEN OROKORRAK

Hezkuntza gazteak bizikidetza tolerante eta demokratiko batean trebatu daitezkeen

gunea da. Hezkuntzak balio etiko eta demokratikoen transmisioan garrantzia du eta XXI.

Mendeko gizartean beharrezkoak diren ezagutza, abilezia eta balioak transmititzea ere du

helburu. Azken batean, curriculum berriak hau lortzeko erreferente gisa eratu dira: herritar

bakoitzak eskuratzea bere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara ditzakeen prestakuntza

eta ezagutzak, sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak. Eta hauek Euskal Erkidegoko

ikastetxe guztietan aplikatzen dira. Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko

oinarrizko gaitasunak:

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Matematikarako gaitasuna

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

- Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

- -Arte Hezkuntza

Page 2: arloen sintesiak

- Gorputz Hezkuntza

- Gaztelania eta Literatura

- Euskara eta Literatura

- Atzerriko Hizkuntza

- Matematika

Lehen Hezkuntzan, 875 orduko ordutegia bete beharko da urtean, ikasturte bakoitzean.

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza nahiz eta ikasle

errepikatzaileak egotekotan ratioak gaindi daitezkeen %10ean. Aniztasuna kontuan hartzen du

curriculum honek. Curriculum desberdineko programak egitea baimentzen da ezaugarri jakin

batzuk dituzten ikasleentzat, beti ere programa horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailak finkatutako markoan egiten badira. Eskolaratzeari dagokionez, oro har, sei urte betetzen

duten urte naturalean sartuko dira ikasleak.Oinarrizko Hezkuntzan, sei urte emango dituzte

Lehen Hezkuntzan,eta hamabi urte dituztela eskolatuko dira Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntzan. Lau urte egingo dituzte bigarren hezkuntza-etapa horretan, eta, normalean, 16

urte bete arte eskolatuko dira. Ebaluazioa, Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa

banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan

egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

OINARRIZKO GAITASUNAK

Oinarrizko Hezkuntzak, batik bat, goi-mailako ikasketak egiteko behar den prestakuntza

emateari eta ikasleei ikasketa horiek egiteko behar diren ezagutzak emateari eman izan dio

garrantzia. Horretarako oinarrizko gaitasunen helburuak honako hauek dira:

Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.

Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.

Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.

Elkarrekin bizitzen ikastea.

Pertsona gisa garatzen ikastea.

Egiten eta ekiten ikastea.

Eta hauek dira zehaztutako oinarrizko gaitasunak:

Page 3: arloen sintesiak

1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

3. Matematikarako gaitasuna.

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Curriculum honek lehen aldiz jasotzen ditu Europar Batasunak finkatutako gaitasun

oinarrizkoak. Curriculumaren planteamendua aurrekoa baino egokiagoa da, Oinarrizko

Hezkuntzako hezkuntza-helburuak lortzeko. Hala, curriculum berri hau aplikatzeko, aldaketa

handiak egin behar dira, bai metodologian, bai antolakuntzan, bai irakasleen pentsaeran eta

prestakuntzan, bai eta beste alderdi askotan ere.

Bertan, jakintza-arlo edo irakasgaiak gaika edo zehar-lerroen bidez irakasten dira eta

oinarrizko gaitasunen lorpen-maila ebaluatzeko modua zehazteko urratsak eman behar dira,

ikasleek Oinarrizko Hezkuntzako aldian izan ditzaketen premiak doitasunez ebaluatzeko.

NATURA, GIZARTE ETA INGURUNEAREN EZAGUERA

Arlo honek, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa ez ezik,

gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Ingurunea, pertsonek

inguruan duten elementu gertakari eta faktoreen multzoa da. Bestalde, gure existentzia

baldintzatzen duena da ingurunea, bizitzeko aukera ematen diguna. Ingurunea globala da, ez

soilik inguruan duguna. Arlo honetan alderdi hauek dute arreta: ikasleen garapen ebolutibo

fisikoan, sentsorialari eta psikoari, 6-12 urte bitarteko pentsamolde zehatzari...

Edukiak hautatzerakoan, hainbat irizpide ditu kontuan: LHko helburu orokorrak lortzeko

eta oinarrizko gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiek lehentasuna izatea. Eduki

multzoak, jarrera buruzkoekin hasten dira: Ingurunea eta hura iraunaraztea; izaki bizidunen

aniztasuna, osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta gizarte antolakuntza,

denboran zehar izandako aldaketak, materia eta energia; eta, objektuak, makinak eta

teknologiak.

Helburu nagusiak honako hauek dira: berdintasuna lortzea talde jardueratan parte

Page 4: arloen sintesiak

hartzea; natura-, gizartea- eta kultura ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; osasun

ohiturak barneratzea; informazioa bilatzen eta trukatzen ikastea...

3 ziklotan banatzen dira edukiak eta batzuetan garrantzi gehiago hartzen dute besteek

baino, hala era amaieran, guztiak ikasiz.

Ebaluazio irizpideak, gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola

eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea; hurbileko paisaia garrantzitsuenak

deskribatzea; horiek osatzen dituzten eragile fisikoak eta giza eragileak aztertzea eta abar; Giza

gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo garrantzitsuenak identifikatzea eta

kokatzea, eta haien arteko interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-

ohituren arteko harremanaz jabetzea; Inguruneko aldaketa eta transformazio sozial, kultural,

ekonomiko eta teknologikoko zenbait prozesu kausak identifikatzea eta balioestea; zenbait

erakundetako aginte-organo nagusiak ezagutzea eta funtzionamenduaz jabetzea; ohiko

ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea, interpretatzea eta erabiltzea...

ARTE HEZKUNTZA

Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza

irakasgaiaren barruan. Irakasgai honek alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:

sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu-garapena, sentikortasun

estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena,

emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek

guztiek iragazi behar dituzte ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun

topaketa guztiak. Gainera, artearen alorra transdiziplinarietarako, curriculumeko beste

irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto

ulertzen eta gozatzen laguntzen du.

Eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako:

1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.

2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta – sorkuntza.

3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena,

pertzepzioa eta interpretazioa.

4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta

Page 5: arloen sintesiak

sorkuntza.

Arte Hezkuntzako irakaskuntzaren helburua, beste askoren artean, gaitasun hauek

lortzea izango da:

- Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza

izatea.

- Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta

erabilerak ezagutzea, produktu horiek izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren

kultura ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko.

- Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren

garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte balioa ulertzeko.

- Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea

eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea eta errespetatzea.

- Norberaren artelanetan konfiantza izatea eta lanak egiten gozatzea.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Arlo honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza

mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak

barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Irakasgai hau mugimen-

jarreraren pedagogiatzat hartzen da, eta pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-

kalitatea hobetzen laguntzen du.

Orokorrean, arlo honen helburu guztiak ikasle bakoitzak bere gorputza ezagutzea, eta

trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea dira. Helburuen artean honako hauek aipa daitezke:

Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea,

trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, arazo motorrak konpontzeko eraginkortasunez eta

autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea, jarduera fisikoetan parte hartzea

(jokabide-estrategiak eskuratzeko) … Horretarako, eduki desberdinak bereizten dira, jarduera

fisikoa, osasuna eta norbere gorputzaren ezagutza eta kontrola landuz.

Azkenik, lantzen diren eduki multzoak hauek dira:

Page 6: arloen sintesiak

- Norberaren ezagutza eta kontrola (gorputz-jarrera desberdinak esperimentatzea,

norberaren gorputzaren errealitatea onartzea, sistema motorraren arazo errazak

konpontzea…)

- Gorputz-adierazpena eta komunikazioa (gorputzaren barne- eta kanpo-erritmoa

ikertzea, gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-aukerak aztertzea eta

erabiltzea…)

- Jarduera fisikoa eta osasuna (osasuna helburu duen gorputz-mugimendua, jarduera

fisikoari lotutako gorputz-higienearen, elikaduraren eta jarreraren oinarrizko ohiturak

hartzea…)

- Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza (Euskal Herriko herri-

jolasak eta jolas tradizionalak egitea, joko-arauak ulertzea eta betetzea, teknologia

berriak erabiltzea, herri-jolas eta -tradizioei buruzko informazioa bilatzeko...)

Ebaluazioari dagokionez, curriculumak araututako oinarrizko gaitasunak eskuratu diren

ala ez aztertzen du irakasleak: kiroletako objektu desberdinekin egindako ariketak, era

koordinatuan eta lankidetzan jardutea ikaskideekin, ahalegina, jarrera aktiboa, tradizio

ludikoen eta tradizio fisiko nahiz kirol-tradizioen gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea...

HIZKUNTZAK

Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsonak garatzea da, pertsonen alderdi

intelektuala, afektiboa eta soziala. Garapen hori lortzeko, nahitaezkoa da hizkuntza eta

literatura ikastea, hizkuntza erabiltzeko ahalmena izan dezan eta literatura testuak irakurtzeko

trebetasuna lor dezan. Hizkuntzak ikastearen helburua ikasleen komunikazio-gaitasuna lortzea

da, mota guztietako testuak aukeratzeko eta ulertzeko gaitasuna izan behar dute eta baita

trebetasun linguistikoak eta estrategiak ere bereganatu behar dituzte. Hizkuntzek

curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute, beste kideekin komunikatzeko

tresna nagusia delako eta baita, sentimenduak, pentsamenduak adierazteko ere.

Euskara eta literatura eta gaztelera eta literaturaren helburua ahozko nahiz idatzizko

berbaldiak ulertu eta sortzeko gaitasuna lortzea, testuinguru desberdinetaz era egokian

komunikatzea edota zuzentasunez, egokitasunez eta koherentziaz erabiltzeko gai izatea da,

besteak beste. Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan hainbat eduki multzo daude. Eduki horietan

funtsezkotzat hartzen da hitz egiten, idazten, irakurtzen eta entzuten jakitea, hau da,

trebetasunlinguistikoanerabileramenperatzea.Atzerrikohizkuntzaridagokionez ere helburuak

berdinak dira.

Page 7: arloen sintesiak

MATEMATIKA

Espazioa eta formak, aldaketa et harremanak, deskribatzea eta aztertzea xede duen

zientzia da matematika. Ingurura erreparatuz gero, bizitzaren arlo guztietan dauzkagu. Gure

kulturaren parte da, horregatik gai izan behar dugu ulertzeko. Matematika ez da soilik,

geometria-formak eta kopuruak erabiltzera mugatzen, baita, ereduak lortzeko, galderak

sorrarazteko... Matematikak unibertsalak dira, mundu osoan berdinak. Matematika beti osatuz

doan zientzia da. Horretaz gain, pentsamendu arrazionala sortzen laguntzen digu.

Helburu nagusiak: problemak ebazten ikastea, ezaguera matematikoak eguneroko

bizitzan informazioa eta mezuak ulertzeko erabiltzea; natur-eta kultura-inguruneko forma

geometrikoak identifikatzea; kalkuluak eta estimazioak segurtasunez burutzea.

Ebaluazio irizpideak, edukien barneraketekin batera doaz. Zenbait zenbaki mota

irakurtzea, idaztea eta ordenatzea; problemak ebaztean, zenbaki arruntekin eta ehunenetara

bitarteko hamartarrekin eragiketak eta kalkuluak egitea; zenbaki arruntak, hamartarrak,

zatikiak eta ehuneko errazak erabiltzea, eguneroko bizimoduan informazioa interpretatzeko

eta trukatzeko; neurriarekin zerikusia duten zenbakizko testuak interpretatzea;eguneroko

bizitzako egoera, mezuak eta gertaerak deskribatzea eta ulertzea;irudi eta gorputz

geometrikoak ikastea...

HIRITARTASUNA

“Herritartasunerako Hezkuntzak” bere gain hartzen du gizarte-garapen konplexu baten

eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko ardura. Arlo honen helburua ikasleei

gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna lortzen laguntzea da. Garrantzi handia ematen

die pertsonen nortasunari eta beste pertsona batzuekin ezarritako harremanei. Hezkuntza

horrek berdintasunezko genero-harremanen eta parte-hartzearen alde egiten du; aniztasuna

baliotzat hartzen du, eta eskubideak eta betebeharrak eta Giza Eskubideak azpimarratzen ditu.

Gainera, pentsamendua era sistematiko eta zorrotzean erabiltzeko prestatzen ditu ikasleak eta

zalantza moralak, gertaerak eta beste aukera batzuk aurkezteak ongi eratutako judizio moral

pertsonalak eraikitzen laguntzen du. Horretaz gain, arrazoizko debateetan eta eztabaidetan

aritzeak eta lankidetzan aritzeak hizkuntza-komunikaziorako gaitasunari laguntzen diote,

entzuten, azalpenak ematen eta argudiatzen trebatzea eskatzen baitute.

Page 8: arloen sintesiak

Lehen Hezkuntzan honako eduki multzo hauek lantzen dira: Gizabanakoak eta pertsonen

arteko harremanak eta harreman sozialak (giza eskubideak, banakoen nortasuna, enpatia …),

komunitatean bizitzea (aniztasun soziala, eguneroko arazoak konpontzea, gizabidezko balioak

gizarte demokratikoan …) eta gizartean bizitzea (ohiturak, bizikidetza soziala, ikastetxean parte

hartzea …). Ebaluaketari dagokionez, curriculumak araututako oinarrizko gaitasunak eskuratu

diren ala ez aztertzen du irakasleak. Garantiza ematen zaio gizarteko kide izateari eta Giza

eskubideen alde egiteari, norbere eta kideen ezaugarriak errespetatuz.