Upload
others
View
14
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
7. JOLASAK8. LUDOFIT9. HOROSKOPOA10. ERRONKA11. EUROPAJOLAS12. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK
1. BERRIA2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. AHO-KORAPILOA6. ABESTI GUSTUKOA
Ba al dakizue Europazer den? Europa,kontinente bat dugu,estatu ezberdinezosatutako lurralde bat.Hau da, Espainiabezalako hainbatlurralderen bateratzea da. Baina, bateratzehau, hitzezkoa da. Estatu ezberdinen artekotratu bat da, denek arau berdinak sinatuzituztenak.
Europaren egun hau, maiatzaren 9anospatzen da, 1985a ezgeroztik. Baina, ez dalanetik edo eskolatik jai egin bezala hartzen,nahiz eta leku ezberdinetan festa antolatzenden, adin ezberdinetako pertsonentzat.
Ba al dakizue zenbat estatu dauden deneraEuropan? Ba 27 estatu daude eta 447milioibiztanle bizi gara denera bertan. Horrek esannahi du ia-ia, 12mila aldiz Errenteriako biztalekopurua!
Europako hiriburua,Bruselas da, etabertan egindakobileretan, hartzen diraerabakirikgarrantzitsuenak.Imajinatzen al zaretezuek, hainbeste
pertsonei eragingo dien erabaki bat hartzen?
Estanbul, Mosku eta Londres dira Europakobiztanle gehien dituzten herrialdeak. Madridberriz, seigarren postuan egongo litzateke.Zihur nago, zuetako batzuk egon izanzaretela leku hauetako batean behintzat.Zenbat jende zebilen kalean? Eta zenbat etxebizitza dauden? Ez dute zerikusirikErrenteriarekin edo inguruko herriekin ezta?
Dakizuen bezala, munduan zehar, txanponezberdinak erabiltzen ditugu, Dolarra, Euroa,Libra, Yen-a... Baina, Europa osoan, Euroaerabiltzen da diru moduan eta ez haintzinaroan bezala, arroza.
Badakizue, guk ikurrina etabeste hainbat banderaditugun bezala, EuroparBatasunak ere bere banderaduela? Irudian ikusten dugunbezala, bandera urdina da eta 12 izan ditubere berdian, borobil bat osatuz. Izarrek,Europako hiriburuen eta estatuen batasunaadierazten dute, hau da, elkarren lagunakdirela esan nahi du. Gainera, aurten, banderahorrek, 30 urte betetzen ditu!
Ba al dakizue bitxikeriarik Eurpar Batasunariburuz? Guk badakigu bat, eta berri berria dagainera! Orain arte, Erresuma batua,elkartasun honen parte zen baina, orain,aldendu egin da eta ez da iada EuroparBatasunaren parte!
Beste bitxikeria bat ere nahi al duzue? Zenbathizkuntza hitz egiten direla uste duzue? 60hizkuntza hitz egiten dira gutxienez! Baina,horietako 24 dira gure gaztelania bezalakoaketa besteak euskera bezalakoak dira.
Ziur, zuen gustokoa izango dela hurrengodatu hau: ba al zenekiten zein tokirikbisitatuena Europan? Ez? Ba guk badakigu,zuetariko asko etaasko bertan egonakzaretela eta besteguztiek, ezagutzenduzuela, behin bainogehiagotan entzunaduzuelako! DisneyWorld!!!
Zer esaten duzue? Mozkitoez nazkaturikzaudetela? Ba Islandiara joan beharko dugudenok! Bertan ez daude eta! Eta herrialderikzaharrena? Bulgaria dugu, 681.urtetik orainarte, ez du izenik aldatu ere egin!
Zuek, zein herrialdeetara joan nahikozenukete? Europaren barruan ala bestekontinente batera mugituko zinatekete?
Kaixo lagunok! Atzo, Naiarak, bere amona Maritxuri
deitu zion telefonoz, zer moduz zegoen jakiteko.
Amona Maritxuk ondo zegoela esan zion eta duela
urte askotako istorio bat kontatuko ziola. Naiara eta
nik oso gustura entzun genuen istorioa, benetan
gertatu zela ere esan zigun, amona guztiek dutelako
horrelako istorio bat edo beste, beti kontatu ahal
izateko eta. Oraingoan, nik kontatuko dizuet zuei,
amona Maritxuk kontatutako istorioa:
Duela urte asko, amona Maritxu gaztea zelarik, aitona Luisekin
ezkondu aurretik, Arkaitze deituriko baserri batean bizi zen. Eta aitona
Luis berriz, Iturralde baserrikoa zen, kilometro bat beherago zegoen
baserrikoa. Txikitatik ezagutzen ziren, amonak beti eramaten zion
esnea aitonaren familiari, eta gero, batzuetan batera jolasten ziren,
lanak egin ostean noski.
Gazteak zirenean, animalien lanak batera egiten zituzten, batak
besteari lagunduaz, lanak azkarrago bukatzeko eta lagunekin jolasteko denbora gehiago izan
zezaten. Baina, egun batean, ardien lanak egiten ari zirela, berandutu egin zitzaien eta etxera
garaiz iritsi nai zutenez, lasterbide bat hartu zuten ardiekin batera.
Etxera iritsi zirenean, ardiak kontatzen hasi ziren, baita arkumetxoak ere. Baina bat batean,
bat falta zela nabaritu zuten! Non ote zegoen arkumetxo txikia? Gaua zenez iada, hurrengo
egunera artea itsaron beharko zuten bi gazteek.
Hurrengo egunean, bide berdina egin zuten ea nunbait txikitxoa
ikusten zuten. Baina, ezer ere ez. Ez zen inondik ageri arkumetxoa.
Zer egin zezaketen? Pentsakor geratu ziren bi gazteak. Halako
batean, aitonari zerbait bururatu zitzaion: Zergatik ez zioten beraien
txakur Poxpolori deitzen? Agian, berak zuen usaimen eta
entzumenarekin, arkumetxoa aurki zezakeen.
Aitona etxeraino jaitsi zen menditik barrena lasterka, ziztu bizian. Poxpolo eta bera, gora igo
zirenean, amonarekin batera, arkumetxoa bilatzen hasi ziren. Zuhaitz guztien artean, laino
guztien azpitik eta sasi guztien gainetik. Baina ez zen inon ere ez agertzen.
Halako batean, amonak zerbait entzun zuen, Poxpolok belarriak tente zituen iada eta aitona
ere zelatan jarri zen. Berriro ere entzun zuten orduan soinu ura, hurruti xamarretik zetorren,
zer ote zen? Gerturatzea pentsatu zuten, ea zer zen ikusi ahal izateko. Bat batean, Poxpolo
korrika eta zaunkak hasi zen, mendian gora. Amona eta aitona elkar begiratu eta korrika hasi
ziren Poxpoloren atzetik.
Denak, bat batean gerdirik geratu ziren. Zulo
handi bat zegoen beraien aurrean, nahiko
sakona eta iluna. Bertatik, arkumetxoaren
negarrak entzuten zituzten. Aurreko egunean
eroria izan behar zuen. Aitona eta amona
elkar begiratu ziren eta arkumetxoa nola atera pentsatzen hasi ziren. Oso sakona zen zuloa
eta iluna gainera, zer egin zezaketen?
Amonak ideia bat izan zuen, baina, ezin izango zuen ezer egin, aitonaren laguntzarik gabe.
Etxera joan zen soka baten bila, aitonak bitartean, Poxpolori bertan geratzeko esan eta
linterna baten bila joan zen etxera. Biak berriz ere, elkartu zirenean, zuloaren ondoan, nahikoa
material bazuten, beraien lana aurrera eraman ahal izateko.
Amonak soka gerritik lotu zuen, linterna ere hartu zuen. Aitonak
berriz, soka zuhaitz batera lotu zuen eta zuloaren iskinean jarriz,
bi eskuekin soka helduaz, bere indar guztiak eginaz, amona
zulotik barrena jaitsi zuen. Amona beheran zegoenean, aitonak
atseden piska bat hartu zuen. Amonak bitartean, arkumetxoari
soka lotu zion. Aitonak, arin-arin igo zuen gora, zulotik ateraz.
Ondoren, soka berriz ere behera bota eta amonaren zain geratu
zen. Amonak oihu egin ostean, aitona sokatik tiraka hasi zen
bere indar guztiak erabiliaz. Amona gora ateratzea lortu zuen
azkenean!
Aitonak, amona besarkatu zuen eta beldur izan zela esan
zion, amonak ere, aitona besarkatu zuen eta berak ere
beldun handia pasa zuela esan zion. Arkumetxoa besoetan
hartu zuten eta Poxpolorekin batera,
etxera jaitsi ziren, baina, oraingotik,
bide luzeenetik, badaezpada ere,
berriro ere inor gal ez zedin.
Geroztik aitona eta amona,
maitemindurik bizi izan ziren,
arkumetxo hari esker!
Zer nolako istorio unkigarria kontatu
ziona Amona Maritxuk Naiarari! Biok,
negar malkotan bukatu genuen, pozaren pozez! Zeinen ausartak diren
Naiararen familiakoak!
XERPA
SHARA VAQUERO, 33 URTE, ERRENTERIA :
1. ZEIN LUDOTEKETAN EGITEN DUZU LAN?
Markolako Ludotekan egiten dut lan,
Eiderrekin batera.
2. GUSTURA ARITZEN ZARA LUDOTEKANLANEAN?
Asko! Oso gustura nago Markolako
Ludotekan. Gainera, haurrekin lan egitea oso
polita da. Txikitatik haurrak asko gustatzen
zaizkit beraz nire lana gustokoa dut.
3. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?ZERGATIK?
Pixka alferra naiz (ez esan inori, gure arteko
sekretu bat da)… Baina Eskolan, Gimnasia
orduan, askotan Beisbolera jolasten
genuenean. Oso dibertigarria dela iruditzen
zait. Bestalde, bolada batean F1 ikustea
izugarri gustatzen zitzaidan.
4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?ZERGATIK?
Mahai jolasak pilo bat gustatzen zaizkit. Oso
zaila egiten zait bat aukeratzea... Agian,
Rummikub jolasa, zenbakiekin logika eta
estrategia jolas bat da. Baina, Pio-pio eta
Virus jolasak asko gustatzen zaizkit ere!
Virus-era asko jolasten dugu Ludotekan.
5. ZEIN DA ZURE LIBURU GOGOKOENA?ZERGATIK?
Konfinamenduan liburu asko irakurtzen
ari naiz, orain denbora daukat. Aspaldi
nituen liburuak egun hauetan irakurtzeko
aprobetxatu dut. Gaurko egoera kontuan
izanda denbora librea betetzeko aukera
ezin hobea da. Beraz, animatu eta
irakurri! Txikitan, Gabonetan, urtero nire
izebak liburu bat oparitzen zidan, “El
barco de vapor” editorialekoa. Oso erraz
irakurtzen ziren eta istorioak oso
dibertigarriak ziren. Manolito Gafotas ere
asko gustatzen zitzaidan. Orain handitan
Jane Austen, Agatha Cristie edo Dolores
Redondo idazleak gustukoak ditut.
6. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?
Abesti bat ez. Baina Vetusta Morla pilo bat
gustatzen zait. Nire azkenekoetako kontzertu
bat izan da eta primeran pasa nuen.
7.ZEIN DA ZURE KOLORERIKGUSTOKOENA? ZER BURURATZENZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLOREHORRETAN PENTSATZEN DUZUNEAN?
Horia asko gustatzen zait. Kolore hori
eguzkia, beroa, uda ekartzen dit burura.
Kolore alaia eta dibertigarria dela iruditzen
zait.
8.GUSTUKO AL ZENUEN IKASTEA?
Ez dakit hitza “gustuko” den. Baina oso ikasle
ona izan nahiz beti. Ikasketekin oso
arduratsua izan nahiz. Horregatik, nire
ikasketekin osagarria diren beste gauza
batzuk ikasi ditut eta ez dut deskartatzen
ikasten jarraitzea...
9. ESKOLAKO ANEKDOTAREN BATKONTATUKO AL ZENIGUKE?
Behin eskolako komunetan irten ezinik geratu
nintzen. Atea ez zen irekitzen eta txirrina jo
zuen. Oso urduri jarri nintzen gelara berandu
iritsiko nintzalako. Atea ez zen lurreraino
iristen, tartetxo bat zegoen. Oina sartu nuen
atea palanka moduan atea irekitzeko. Atea
ireki zen eta kriston kolpea hartu nuen burua.
Okerrena, atea berriro itxi zela… Azkenean
atera nintzan komunetik baina koskorroi
handi batekin ere. Jajajajaja...
10. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?
Egunaren arabera. Baina orokorrean ondo.
Batzuetan egunak luzeak egiten dira eta
beste batzuetan motzak. Hala ere, beti
buruan daukat egun bat gutxiago geratzen
dela neure errutinara edo normaltasunera
itzultzeko.
11. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?IDEIARIK?
Bat baino gehiago! Eskulanak egiten ditut,
josten dut, liburuak irakurtzen ditut, postre
gozoak prestatzen ditut, e.a. Mila gauza
okurritzen zaizkit denbora gustura pasatzeko.
12. ZER DA GEHIEN BOTATZEN DUZUNAFALTAN?
Familia eta lagunak ikustea asko botatzen dut
faltan. Irrikitan nago berriz ikusteko! Nire
semearekin paseotxoak ematea ere faltan
botatzen dut. Baina laster gauza guzti hauek
berriro egingo ditugu.
13. ZEIN DA KALERA IRTETEAN EGINGODUZUN LEHEN GAUZA?
Nire semearekin paseatu! Eta al denean
familia ikusi!
14. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETAHERRIKOENTZAKO?
Animo, txapeldun batzuk zehazte!!! Gero eta
gutxiago geratzen da elkar ikusteko!! Egoera
ez da erraza izaten, baina denen artean
lortuko dugu eta betiko martxa eskuratuko
dugu! Muxu handi bat denentzat.
•SUDURRA FALTA:
Heldu batek galdetzen dio lagunari:
- Nik zuri sudurra moztuko banizu, zer
gertatuko litzateke?
- Orduan ez nukeela ikusiko.
- Zer? Zuk sudurretik ikuste al duzu ba?
- Ez, baina, sudurra moztuz gero, non
eutsi behar ditut betaurrekoak?
•Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inorzapaltzen. Denek galdetzen dute nonnagoen eta nik ez dut galdetzen nondauden. Zer naiz?
Esango zenuke aho-korapilo hau ahalik eta azkarren?
SING-SING-ATIKO FOLK & ROLLA
Bizilagunen musikazaratatsua eta aguantaezina
txakurra zaunka dabilnoizbait ixilduko da.
Telefonoaren txirrinagoizero-goizero esnatzen nau
burbuxa baten barruanbizi nahiko nuke.
Atzoko ogi gogorrahortzak puskatzeko moduanbenetan nazka ematen dit
kutxako kola luzeakkaña bat edango nuke
baina medikuak galerazi dit.
Itsasoaren sabeleanbizi nahiko nuke"Sing-Sing-ati"ko
Folk & Rollabizitza gartzela da
eta denok preso gaude.
"Sing-Sing-ati"koFolk & Rolla
bizitza gartzela daeta denok preso gaude.
Hiruak eta laurdenta orandik nago bazkaldu gabe
telebista pizten dutbetiko marrazki bizidunak.
Lagunekin gelditzen naizordu t'erdi itxaron beharramendi tontorraren puntan
bizi nahiko nuke.
Beranduago furgonetantxorakeritaz diskutitzenbakoitza bere rolloan
sartuta dago barruraino.
Eta orain Folk & Rolla jotzenhobeto sentitu nahian
"Sing-Sing-ati"ko gartzelanbizi nahiko nuke.
"Sing-Sing-ati"koFolk & Rolla
Bizitza gartzela daeta denok preso gaude.
"Sing-Sing-ati"koFolk & Rolla
Bizitza gartzela daeta denok preso gaude.
https://www.youtube.com/watch?v=gBkVYESYufQ (Sorotan Bele)
https://www.youtube.com/watch?v=A_RcT3KirhE (Goazen)
BILATU IRUDIAN7 EZBERDINTASUNAK
OSATU MARRAZKIHAUEK, PUNTUAKKONTUAN IZANIK
LAGUNDU UNTXIARIHARRAUTZAK BILATZEN
OSATU TXERRITXOALAUKIEN LAGUNTZAREKIN
BILATU OBJEKTUHORIEK MARRAZKIAN
ZENBAKIEKIN SALTOKA!
Materiala:
• 10 orri txuri
• Margoak edo errotulagailuak
• Zeloa
• Galtzerdiak
Ariketa:
Ariketa hau egiteko 1etik 10era zenbatuko ditugu orriak eta zeloarekin lurrean itsatsiko ditugu,
hurrengo argazkian ikusten dugun bezala:
Modu desberdinetan jolas dezakegu, esaterako:
1- Hanka batekin zenbaki guztien gainean salto egin eta 10.
zenbakira iritsi bezain laster bueltatu. Lehengoan eskubikoarekin
egin baduzue, bigarren aldia ezkerrekoarekin egin dezakezue.
2- Oraingo honetan galtzerdiak prestatu! Berez, kalean, harri bat
erabiltzen dugu, baina etxean egonda, galtzerdiak erabiliko ditugu.
“Galtzerdi bola” zenbakiz zenbaki botako dugu, hau da, lehengo
txandan “1” zenbakian botako dugu eta orri txuri hau zapaldu
gabe, zuzenean 2. zenbakira salto egingo dugu. Galtzerdiak
botatzen ditugun orriak ezin ditugu zapaldu!
Ea ba, hasiko gara dena prestatzen?
TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren 18raKontuz ibili! Edonon zabiltzala ere,
ezker eta eskuin begiratzen ibili beharko duzu,begi bakarrarekin, ikusmena mugatuagoa duzueta! Launtza behar izan ezkero, Jentilari eskatu,zu beazain garaia da eta!
GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20raGauetan, haurren eskolako lanak
egiten aritzen zara baina, ondo al daude?Zeinek alguntzen dizun jakin nahiko nuke,Ziripotek laguntzen badizu, zihur ondo daudela,baina, tartalok laguntzen badizu, nire zalantzakdauzkat!
HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20raSugaar eta zure artean, nahasturik
naukazute! Ez dakit noiz ateratzen duzuen mihiaburla modura eta noiz arnasa hartzeko! Zuenartean ados jarri eta kartelen bat edo keinurenbat sortu bata eta bestea desberdintzekomesedez!
LAMIA
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
Zuk eta Basanderek orrazea banatzen al duzueedo bakoikatz bere urrezko orrazea du? Bibaldin badituzue, besteekin ere elkarbanatzenikasi behar duzue aberastasuna e! Bestelapobreak beti pobre geratuko gara eta!
BASAJAUN
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra
Rapuntzelek bezainbestekoluzeerako bizarra duzula esangonuke, zerbait egin beharko duzuhori konpontzeko ezta? Bestelaibiltzerakoan zapaldu eta muturrezaurrera eroriko zara!
BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra
Jakin nahiko nuke, nola egiten duzun, basoanlanean ari zarela, ileak ahoan ez sartzeko. Etanola egiten duzu, korapiloetan orrazia ezahusteko? Edo eta ostoak iletik kentzeko haizezakarra dabilenean?
GAUEKO
Uztailaren 21etik abuztuaren 21era
Ados basatia zarela, baina, hortzak garbitzeaere ondo datorkizula pentsatzen ari naiz iada.Gauero ulu egiten duzunean, inguruko zomorroguztiak ezkutatu egiten dira eta zure ahokokiratsarekin!
JENTILAK
Abuztuaren 22tik irailaren 22ra
Haur txiki bat dirudizu, galduduzuna, harri guztien azpian begiratzenzabiltzala dirudi! Noizbait aurkituko duzulaespero dut, bestela, harrizko beste mendi bategiten jarraituko duzu eta!
AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22raKontuz! Jentilek botatako harri
artean ibiltzen zara beti baina agian ez daudeoso seguru jarriak! Eta agian, besteren bateroriko zizu gainera, beraz, hitz egin Jentilekineta adostu zuen eremua edo ordutegiak!
MARIUrriaren 23tik azaroaren 22raGainontzeko pertsonaia mitologikoakerotzen ari direla uste dut, eta agian,
kontrolatu egin beharko dituzu, zuri bakarrikegingo baidizute kasu! Kontuz ibili ala ereGaltzagorriekin, nahiko bihurria da eta!
ZIRIPOT
Azaroaren 23tik abenduaren 20ra
Galtzagorrik, gaiztakeriak egiteazuzten duenean, haurren eskolako lanak egitenlagundu beharko diozula pentsatzen dute. Zureikasketa guztiekin, erraz egingo dituzue bienartean!
SUGAARAbenduaren 20tik urtarrilaren19raBurusoil geratuko gara zu eta
Herensugearen artean egiten dituzuendoministikuekin, sua ere botatzen duzue eta!Eskua jartzen ikasi beharko zenuketelapentsatzen dugu, pertsonaia guztion hobebeharrez!
PUXIKA LASTERKETA!
Materiala:
•Globo bat
•Komuneko bi paper zati
Erronka:
Puxika etxeko gela guztietatik pasatzea izango da gure erronka, baina, nola?
Komuneko bi paper zati eskuetan dugula, globoa airean mantendu beharko
dugu lurrera erori gabe.
Garrantzitsua: ezin dugu gorputzeko atalik erabili. Erabiliz gero, hasieratik hasiko gara!
AUPA, AUPA!
EA ZEINEK EGITEN DUEN ETXEKO
IBILBIDEA PUXIKA ERORI GABE!
ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,
[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE, ZUEN
IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!