132
HAURREN ARTEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO BEGIRALEEK ASKO EGIN DEZAKETE Gipuzkoako Foru Aldundia Diputación Foral de Gipuzkoa

BEGIRALEEK ASKOEGIN DEZAKETE

Embed Size (px)

DESCRIPTION

HAURREN ARTEAN EUSKARAREN E R A B I L E R A S U S TATZEKO

Citation preview

H A U R R E N A R T E A N E U S K A R A R E NE R A B I L E R A S U S TAT Z E K O

BEGIRALEEK ASKOEGIN DEZAKETE

Gipuzkoako Foru AldundiaDiputación Foral de Gipuzkoa

© TTAKUN KULTUR ELKARTEA© GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

1. Argitarapena, 2007

OHARRA: debekatua dago honen edukia guztiz edota zatika erreproduzitzea, jatorrizko iturriaren ai-pamenik gabe.

Diseinu grafikoa:

Inprimaketa:I.S.B.N:Lege gordailua:

BEGIRALEEK ASKO EGIN DEZAKETEHAURREN ARTEAN EUSKARAREN

ERABILERA SUSTATZEKO

ABIAPUNTUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

LEHENENGO ATALA

BEGIRALEEK ASKO EGIN DEZAKETE HAURREN ARTEAN EUSKARARENERABILERA SUSTATZEKO GIDA

1.ZER GERTATZEN ZAIGU ASKOTAN, EGOERA LUDIKOETANEUSKARAREN ERABILERA LANTZEN SAIATZEN GARENEAN? . . . . . . . 10

2.NON KOKA GAITEZKE BEGIRALEOK EKINTZA BAT GAUZATZEAN?

- Begiraleok ezinbesteko erreferentzia izan gaitezke jardueretan . . . . . . 11- Begiraleok partaide izan gaitezke ekintzetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11- Begiraleok ekintzatik kanpo ere egon gaitezke . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

3.HIZKUNTZARI GAGOZKIOLA, NOLAKO EGOERAK EGOKITUKO ZAIZKIGU HAURREKIN?

- “Ez dut euskaraz egin nahi” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13- “Ez dakit hori guztia euskaraz esaten” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13- “Gaizki hitz egiten dut euskaraz”. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14- “Zaila egiten zait euskaraz mintzatzea; ez dut ohiturarik”. . . . . . . . . . . 14

4.ZENBAIT OHAR . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

BIGARREN ATALA

ADIBIDEEN TXOSTENAK

1.ABIAPUNTUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

2.ADIBIDEEN FITXEN EGITURA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

2.1. AUKERATUTAKO JARDUERAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

2.1.1. Udaleku irekiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 182.1.2. Udaleku itxiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 192.1.3. Ludoteka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 192.1.4 Kirola eta dantza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

2.2. HIZKUNTZA ALDETIK DEFINITU DIREN EGOERAK . . . . . . . . 20

2.3. EGOERA BAKOITZERAKO HELBURUAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22

AU

RK

IBID

EA

5

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

2.4. HELBURUAK BETETZEKO APLIKATU BEHARREKO

HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIAK EDO EKINTZAK . . . . . . . . . . 22

2.5. HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIETAN KONTUAN HARTU

BEHARREKOAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22

2.6. HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIEN ARABERAKO ADIBIDEAK. . . 23

3.GLOSARIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23

4.UDALEKU IREKIETAKO ADIBIDEEN TAULAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

5.UDALEKU ITXIETAKO ADIBIDEEN TAULAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 51

6.LUDOTEKA JARDUERAKO ADIBIDEEN TAULAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . 80

7.KIROLA ETA DANTZA JARDUERETAKO ADIBIDEEN TAULAK . . . . . . . . 91

HIRUGARREN ATALA

NAHIA ETA JARRERA LANTZEKO GIDA

1.ABIAPUNTUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 109

2.MOTIBAZIOAREN INGURUKO GOGOETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 109

2.1. MOTIBAZIOA ETA BEHARRAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 110

2.2. BEHAR NATURALAK ETA KULTURALAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . 111

2.3. INTERESAK, KONBIKZIOAK ETA ASPIRAZIOAK . . . . . . . . . . . 112

3.ZER HARTU BEHAR DUGU KONTUAN? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113

3.1. HIZKUNTZA-MAILA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113

3.2. HIZKUNTZAREKIKO JARRERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 114

3.3. HIZKUNTZA ALDETIKO BILAKAERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 115

3.4. HAURREN IZAERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 115

3.5. NOLAKO TALDEA OSATZEN DUTEN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 116

4.ERABILERAKO URRATSEN AZALPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 117

4.1. ERABILERA ATSEGINAREN URRATSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 117

4.2. ERABILERA ZUZENDUAREN URRATSA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 119

4.3. BEREZKO ERABILERARA HURBILTZEKO URRATSA . . . . . . . . 121

5.ERANSKINAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 125

5.1. MOTIBAZIOAN OINARRITUTAKO DINAMIKAK. . . . . . . . . . . . 125

5.1.1. Sugearen dinamika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1255.1.2. Termometroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1265.1.3. Trainerua eta eguzki-sistema . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1275.1.4. Hazi magikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1285.1.5. Panpina. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1295.1.6. Maskota . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 129

7

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Abiapuntua

Begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabilera sustatzeko proiek-tua Ttakun Kultur Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako eta Euskarako zu-zendaritzen eskariz landu duen egitasmo bat da.

Lanaren xede nagusia zehazten hasita, esan dezagun jomuga behinena dela 3 eta 11 ur-te bitarteko gazteekin eskola orduz kanpoko jardueretan aritzen diren begiraleei euska-raren erabilera sustatzeko tresnak eskura jartzea.

Dokumentuak hiru atal erabat bereiziak ditu: Begiraleek asko egin dezakete haurrenartean euskararen erabilera sustatzeko gida, Adibideen txostenak eta Nahia eta jarre-ra lantzeko gida. Hiru atal horiek momentu ezberdinetan landu dira, eta, ondorioz, do-kumentua bilduma moduan ulertu behar da, atal ezberdin horiek biltzen dituen argital-pen moduan.

Lehenengo atalean, Begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabile-ra sustatzeko gida deiturikoan, haurren artean euskararen erabilera modu natural ba-tean sustatzeko oinarriak aurkezten dira.

Bigarrenean, Adibideen txostenak deiturikoan, lehenengo ataleko oinarriak adibideenbidez aurkezten dira. Udaleku irekietako, udaleku itxietako, ludoteka jarduerako etadantza eta kirola jardueratako adibideak proposatzen dira hain zuzen ere.

Hirugarren atalean, berriz, Nahia eta jarrera lantzeko gida deiturikoan, haurrak eus-karaz mintzatzera bultzatzeko motibazioa aztertzen da, hiru alderdi hauei erreparatuta:motibazioak zer leku betetzen duen, motibazioa nola lan daitekeen eta motibazioa lan-tzeko aintzat hartu beharreko gorabeherak. Bigarrenean, adibideen txostenak deituri-koan, lehenengo ataleko oinarriak adibideen bidez aurkezten dira. Udaleku irekietako,udaleku itxietako, ludoteka jarduerako eta dantza eta kirola jardueratako adibideakproposatzen dira hain zuzen ere.

Argitalpen honetako edukiak lantzeari 2003an ekin zitzaion eta 2004ean amaitu zen.Geroztik, Hezitzaileek asko egin dezakete eskola orduz kanpoko jardueretan nerabeenartean euskararen erabilera sustatzeko proiektua garatu da. Proiektu horretan landu-takoak beste bi argitalpenetan jaso dira: proiektuaren beraren izenburua duena eta He-zitzaileek asko egin dezakete eskola orduz kanpoko jardueretan nerabeen artean eus-kararen erabilera sustatzeko: tresnak eta adibideak deiturikoa.

Egindako lan hauetatik guztietatik dokumentu nagusia Hezitzaileek asko egin dezaketeeskola orduz kanpoko jardueretan nerabeen artean euskararen erabilera sustatzekoizenekoa da. Dokumentu horretako lehenengo liburukian nerabeen jarduerak aztertzenbadira ere, bigarren liburukian proposatzen diren oinarriak eta estrategiak haurrekinzein nerabeekin lan egiteko egokiak dira. Argitalpen horretako edukiak aztertuta, bestedokumentu guztiak erraz ulertu daitezke.

Dokumentu guztiak web gune hauetan ikusi eta eskuratu ahal izango dituzue:

http://www.gipuzkoaeuskara.nethttp://www.gipuzkoa.net/gazteriahttp://www.ttakun.com

9

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Gida honetan, jarduera ludikoetanhaurren artean euskararen erabileralantzeko zenbait klabe eta ideia ema-ten saiatu gara. Bestela esan, haurreieuskaraz mintzatzen laguntzeko bide-zidorrak markatzen ahalegindu gara.

Aisiako ekintzetan eta kiroletako jardueretan, adibidez, maiz jartzen da helburu mo-duan euskararen erabilera bultzatzea, baina sarri askotan begiraleek eta entrenatzaile-ek ez dute jakiten nola landu.

Hurrengo orrialdeetan, jomuga horretara heltzeko zenbait oinarri zehaztu ditugu. Ho-rrez gainera, begiraleek egin dezaketen hainbat gauza jasotzen ere ahalegindu gara.

Testuko ideiak eta gomendioak praktikatik ondorioztatuak dira batik bat. Hau da,hainbat urtetan haurrekin eginiko lanaren emaitza edo esperientziaren uzta dira, izan,gehienbat.

Lehenengo atala

Begiraleek asko egin dezakete haurren artean

euskararen erabilera sustatzeko gida

1. ZER GERTATZEN ZAIGU ASKOTAN, EGOERA

LUDIKOETAN EUSKARAREN ERABILERA LANTZEN

SAIATZEN GARENEAN?

� Egoera ludikoetan, nahiz eta maiz euskararen erabileraren areagotzea izan helburu,ez dugu hartzen jomuga hori lortzeko neurri sistematikorik.

� Neska-mutilen erdararako joera salatzen dugu, joera zuzentzeko eskatzen diegu...,baina, azken batean, ez diegu ematen mintzamoldez aldatzeko biderik eta baliabi-derik.

� Haurren eskolako heziketa euskaraz denez gero, zeinahi jarduera ludikotan euska-raz aritzeko adina badakitela iruditzen zaigu. Usteak, ordea...

• IZAN ERE, komunikazio-egoera bakoitzak bere erregistroak, bere esapideak,berehitzak... ditu eskakizun.

• IZAN ERE, oro har euskara nahikoa jakin arren, ohitu gabe egoten dira horrela-ko egoeretan euskara erabiltzera.

EGOERA LUDIKOETAKO HIZKUNTZA EUSKARA IZAN DADIN, BEGIRALEEK HAINBATBALIABIDE ESKAINI BEHAR DIZKIETE HAURREI.

� Adibidez, modu onean eta oharkabean bezala adierazi behar diete segidako mezuzehatz hau, baina oso argi geratzeko eran: “Euskara izango da jarduera edo egitas-mo honetan erabiliko dugun hizkuntza”.

� Esamoldeak eman behar zaizkie, euskaraz ari daitezen. Komunikatzeko ereduakeman behar zaizkie, euskaraz mintza daitezen. Hitz egiteko guneak eta aukerak ja-rri behar zaizkie, euskaraz hitz egin dezaten.

HORREGATIK, egoeren arabera behin eta berriz errepikatuko diren esapideak jasobehar dituzte haurrek. Hala ere, jarri arreta esapideen “nolakotasunean”, zerenhonelakoak izan behar baitute:

• eragingarriak, hau da, zerbait lortzera zuzenduak.• mailakatuak, hots, zailtasun neurtua dutenak.

HORREGATIK, komunikazio-ereduak eman behar zaizkie, baina ez nolanahikoak:• argiak, bizkorrak, zorrotzak... izan behar dute.• esapide zuzenak, jatorrak, aberatsak... jaso behar dituzte.

HORREGATIK, hitz egiteko guneak eta aukerak jarri behar zaizkie:• galdetzeko, erantzuteko, proposatzeko, adosteko, kontatzeko, baieztatzeko,

ukatzeko, aukeratzeko... bidea izan behar dute beti.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

10

2. NON KOKA GAITEZKE BEGIRALEOK EKINTZA BAT

GAUZATZEAN?

NOLA DA KONTU HORI?

Horrelako ekintzetan, begiralea da jarduera zuzentzen eta bideratzen duena. Beraz,jarduerako hizkuntza bideratzeko ere asko egin dezake. Begiraleek egiten den guztiahitz bihurtzen saiatu behar dute, eta haurrekin etengabe sortu behar dituzte elkarriz-ketak, baina betiere...

• nahi dutena esateko aukera eman behardiete neska-mutilei, baina ez nahi dutenmoduan, euskaraz esan behar baitute.

• errepikapenak eta galde-erantzun bider-atuak, zuzenak edo zeharkakoak erabilibehar dituzte begiraleek.

NOLA DA KONTU HORI?

Ekintzak azaltzen ari garenean, begiraleok hau-rren arteko bat izan behar dugu; hau da, ez du-gu zentroa izan behar, “tartekoak” baizik. Halaeta guztiz, hizkuntza bideratzen saiatu behar du-gu, eta egiteko hori honela gauzatzen da: hizke-taldiak sortuz, bideratuz, osatuz edo arinduz.

11

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Begiralea Orain, goma ukitu gabe pasatu behar duzu aldebatetik bestera. Pasatuko zara?

Haurra Bai. Esto es fácil.Begiralea Erraza al da?Haurra Bai, erraza da.Begiralea Nola egingo duzu? Gainetik pasatuko zara edo,

makurtuta, zulo horretatik pasatuko zara?Haurra Bai.Begiralea Bai, zulo horretatik pasatuko zara?Haurra Bai, zulo horretatik pasatuko naiz.

adibidea

Begiraleok ezinbestekoerreferentzia izangaitezke jardueretan:proposamenetan,ekintzak gauzatzean,elkarrizketetan...

Begiraleok partaide izangaitezke ekintzetan.Hizkuntzari dagokionez,gainera, partaidekualifikatuak.

Haurra Bolatxoak hartzen jostatu nahi dut.Begiralea Utziko didazu ibiltzen?Haurra Bai, zu ere bai.Begiralea Eta, nola jolasten da? >>>

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

12

Haurra Jarri gauza hau buruan, eta harrapatu bolatxoak puntan duen imanare-kin. Gehien hartzen dituenak irabazten du.

Begiralea Benga, bale, has gaitezen!

NOLA DA KONTU HORI?

Haurrekin zuzenean ari ez bada ere, begiraleakarreta berezia jarri behar dio euskararen erabile-rari.

• Jolasa eten gabe ahal bada, baina eragitensaiatu behar du; hala nola, esapideakitzuliz, errepikatzeko eskatuz, bakarrenbatengana zuzenduz eta abar.

BEGIRALEEN KOKALEKUEN GAINEKO LABURPENA

Begiraleak hiru funtzio nagusi betetzen ditu ekintzetan: zentroa edo ardatza da, partaidekualifikatua da, edota ekintzatik kanpo dago. Guztiarekin ere, hiru egoeretan eragin deza-ke eta eragin behar du haurren hizkuntzan.

Dena dela, eta hau oso kontuan hartzea komeni da, aipatu egoera horiek progresiboakedo mailaz mailakoak dira; ez dira linealak. Alde horretatik, begiraleak ohartuki jakin be-har du, bere burua ekintzatik kanpo dagoenean, arras nekez eragingo duela gaztelaniazmintzatzen ari den haur-taldean, hots, zail gertatuko zaiola haien hizkuntz ohitura aldatzea.Horregatik, lehenbizi ekintzaren ardatz denean eragin behar du begiraleak; orduan sortuedo mudatu behar ditu hizkuntz ohitura batzuk. Hurrena, partaide kualifikatua denean era-gin behar du, eta, behin bi dinamika horiek landutakoan, ekintzatik kanpo egonda ere era-giten jarraitu behar du.

Horrenbestez, nola progresioa ezinbestekoa baita, ezin dira helburuak zehaztu eta jar-duerak programatu, alderdi horri arretaz erreparatu gabe.

Haurrak jolasean aridira. Begiraleokekintzatik kanpogaude, baina belarriaerne dugu nolamintzatzen direnentzuteko.

Haurra 1 ¡Mira qué alto llego!Haurra 2 ¡Yo también!Begiralea Oso gora iristen al zarete? Noraino?Haurra 1 Bai, oso gora, ¡hasta las nubes!Begiralea Zeruraino iristen zarete?Haurra 1 Bai, zeruraino.Haurra 2 Bai, zeruraino.Begiralea Gorago iritsi nahi duzue? Bultzatuko zaituz-

tet nik?Haurra 2 Ze ondo, bai, bai!

adibidea

Haurra ¡Quiero jugar al fútbol!Begiralea Futbolean jolastu nahi du-

zu?Haurra ¡Sí, quiero jugar al fútbol!Begiralea Errepikatu nirekin batera:

“Futbolean jolastu nahidugu”.

Haurra No. No me gusta el euske-ra.

Begiralea Ez zaizu euskara gustat-zen? Beno, beno... Halaere, saiatuko zara nirekinpixka bat hitz egiten, ezta?

Haurra No, no quiero.Begiralea Benga, pixka bat bai.

Neuk lagunduko dizut.Haurra ...Begiralea Errepikatu nirekin batera,

“futbolean jolastu nahi du-gu”, eta ni ere joango naizzurekin jolastera.

Haurra Bale. Futbolean jolastu na-hi dugu!

Begiralea Oso ondo. Goazen, bada.Haurra ¡Pasa el balón!Begiralea Pasa baloia!Haurra Pasa baloia!Begiralea Tori!

13

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

ITURRITIK EDANARAZIZ ERAGIN

Bai, halaxe da. Begiraleak eman behar dizkio hau-rrari baliabideak; berak izan behar du iturri etasorburu.

Begiralea da eredua, haurrek ikasi ahal izateko iturburua!

“Ez dakit hori euskarazesaten”

3. HIZKUNTZARI GAGOZKIOLA, NOLAKO EGOERAK

EGOKITUKO ZAIZKIGU HAURREKIN?

KUTSATUZ, ADOSTUZ, SEDUZITUZ ERAGIN

Euskarak presentzia handia behar du, haurrakblai daitezen. Horregatik, begiraleak euskaraz ari-tu behar du; “ikusi” egin behar da euskara ingu-ruan. Ugaritasunez kutsatzea da leloa.

Euskara erabili beharraz hitz egin behar zaie hau-rrei; ekintzetan, helburu mailakatu eta zehatzakadostu behar dira haiekin. Bat etortzea da leloa.

Begiraden bidez, jarreren eta keinuen bidez, lasaituz, alaituz... nahi ez izate hori baiez-ko bihurtu behar da (begiralea tartean denean, gutxienez). Erakartzea, limurtzeada leloa.

“Ez dut euskaraz eginnahi!!”“Ez duzu nahi?, Lasai,ez dio inporta, etorrikozara bueltan!”

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

14

Begiralea Zein koloretan marraztuko duzu murala?Haurra …Begiralea Zein nahi duzu: berdea ala gorria?Haurra …Begiralea Berdea nahi duzu?Haurra Ez.Begiralea Gorria nahi duzu?Haurra Bai.Begiralea Errepikatu orduan: “Gorriarekin margo-

tuko dut murala”.Haurra Gorriarekin margotuko dut murala.Begiralea Bikain! Tori margo gorria!

adibidea

Begiralea Sokasaltoan arituko gara?Haurra Bai, ni saltatu aurrena.Begiralea Zeuk saltatu nahi duzu aurrena, Amaia?,

zeuk saltatu nahi duzu aurrena?Haurra Bai, neu saltatuko naiz aurrena.Begiralea Ederto, polita. Has gaitezen, bada. Urta-

rrila, otsaila...

adibidea

EREDUAK EMANEZ ERAGIN

Begiraleak eredu izan behar du.Gaizki esandakoak zuzendu behar ditu, baina haur ba-koitzaren mailari ongi erreparatuta; nori bere neurrianzuzendu behar dio.

Haurrek euskaraz ongi badakite eta euskaraz aski erraz mintzatzen badira, begiraleakhizkuntza aberasteko baliabideak eman behar dizkie: egoera informaletako esapideak,herriko euskararen moldeko hitzak, zirikadak...

Euskara hobean hobe!

“Gaizki hitz egitendut euskaraz”

MIHIA ASTINDUZ ERAGIN

Egiten diren gauza guztiak ahoska daitezke. Ho-rregatik, egiten duen guztia azaldu behar du begi-raleak, baita gauza xumeenak ere.

Begiraleek berritsuak izan behar dute, haurrakberritsu bihur daitezen. Begiraleak gauza guztiakhitzez adierazten saiatu behar du, eta haurrek erebarra-barra hitz egitea lortu behar du.

Begiraleok berritsu-berritsuak izan behar dugu. Beti txor-txor!

“Zaila egiten zaiteuskaraz mintzatzea, ezdut euskaraz egitekoohiturarik”

15

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Haurra ¡Me han echado un globo de agua!Begiralea Globo bat bota al dizute?, nork?Haurra Aquellos.Begiralea Haiek bota al dizute globoa?Haurra Bai, haiek.Begiralea Bustiko al ditugu guk orain? Nahi al duzue?Haurra Bai, bai.Begiralea Bale. Bete globoa, eta gero korrika joan-

go gara guztiengana hau kantatuz: Bustiblai, busti blai, etxera bustita joango za-rete, bai!

Haurra Guai! Busti blai, busti blai, etxera bustitajoango zarete, bai!

adibidea

4. ZENBAIT OHAR

� EZBERDINAK DIRENEZ, EZBERDIN JOKATU BEHAR DUGU.

Haur guztien hizkuntz bilakaera ez da berdina izaten. Horregatik, euskarazko giroaziurtatzeko arauak ematean, begiraleek kontuan hartu behar dituzte neska-mutilbakoitzaren hizkuntz maila eta izaera, baita erantzuteko erabiltzen dituzten bideakere. Hortaz, nori bere proposamenak egitea egokituko zaie begiraleei, hona arteko-an azaldu duguna gogoan izanda. Nola? Hona hemen adibide zenbait:

• etengabe galdezka dabilenari txanda eskaraziz.• bazterrean isilik geratzen denari, proposamen zehatzak eginez.• bere gisara dabilenari taldeko jarduerak proposatuz.• liskarrean dabilena isilaraziiz, entzutera behartuz eta mintzaraziz.• “Ez dakit”, “ez dut nahi”... erantzuna pronto duenari, ereduak emanez.

� EUSKARA EGOERA ARAUTUETAN ERABILTZETIK EGOERA LIBREETAN ERABILTZE-RA EGIN BEHARREKO URRATSA ez zaie berez sortuko. Lagundu egin behar zaie.

� HELBURUAK EZ DIRA EGUN BATETIK BESTERA LORTZEN. Denbora behar da, etajardueraren ezaugarrien arabera helburuak zehazten asmatu behar da.

� EZINEZKOA DA ETENGABE HELBURUAK LANTZEN ARITZEA. Horregatik, hobe daindar-gogoak neurtuz lan egitea, ekintza zehatz edo une jakin batzuetan eragitensaiatzea, egunaren buruan denbora jakin bat ematea... Hori bai, lortu nahi den har-tan, benetan eta sistemaz saiatu behar da.

� EZ DA ETSI BEHAR. Begiraleak haurrak baino kaskagorragoa izan behar du.

� MEZU POSITIBOA TRANSMITITU BEHAR DA. Ezin gara beti ezezkoarekin aritu (hauez egin, hori gaizki dago...); positiboak izaten saiatu behar dugu (egingo dugu, saia-tuko gara...).

17

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Bigarren atala

Adibideen Txostenak

1. ABIAPUNTUA

Ttakun Kultur Elkarteak, 2003. urtean, Begiraleek asko egin dezakete haurren arteaneuskararen erabilera sustatzeko argitalpen xumea kaleratu zuen. Orduko lan harenharira, premiazko ikusi zen oinarrizko gidatxo hura osatzen ahalegintzea; batetik, Tta-kunen beraren jarduerak hobeto bideratzeko, eta, bestetik, beste hainbat erakundereneskaerari bide emateko; bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Euskara zu-zendaritzetako eskaintzari erantzuteko.

Haurrak hiztun elebidun orekatuak izatea nahi bada, argi dago berebiziko garrantziaduela eskola orduz kanpoko euskararen erabilera sustatzeak. Alabaina, bistan denez,begiraleak dira, han eta hemen, lan horren erantzule nagusiak, eta, orain arte oso gu-txi landu izan dira beren egitekoa betetzeko beharrezko estrategiak; bestela esanda,begiraleek, oro har, ez dute izan arrazoitutako jarraibide pedagogiko handirik.

Arlo horretako hutsunea mehartzeko asmoz, eta aurreko lanari segida emateko, eraba-ki zen onena izango zela ahalik eta adibide praktikoenetara jotzea eta haiek ahalik etaargien ispilatzea, eta deliberamendu horren ondorio da segidako orrialdeetako fitxa-sorta, Adibideen Txostena izenez bataiatu duguna.

Dokumentu horretan, aipatu 2003ko argitalpenean jasotako ideia nagusiak egoera etaadibide zehatzen bidez azaltzen dira. Modu horretan, hala uste dugu, begiraleek askozerrazago ulertuko dituzte eta kokatuko argitalpeneko oinarriak, beren jardueran.

Ondoko orrialdeetako fitxek, bada, Begiraleek asko egin dezakete haurren artean eus-kararen erabilera sustatzeko gidako edukiari dagozkion helburuen adibideak biltzendituzte, jarduera zehatzetara aplikatuta: udaleku irekiak, udaleku itxiak, ludoteka, ki-rola eta dantza.

2. ADIBIDEEN FITXEN EGITURA

Begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabilera sustatzeko gidahezitzaile horiei zenbait ideia eta baliabide eskaintzeko asmoz mamitu zen; hain zuzenere, eskola orduz kanpoko jardueretan haurren artean euskararen erabilera sustatzekogida egoki bat izan zezaten.

Adibideen txostenean, hala ere, eskola orduz kanpoko jarduerez oro har aritu beharre-an, zuzenago iritzi diogu lau jarduera zehatz hartzeari eta horietako bakoitzari helbu-ru propioak izendatzeari. Jarduera gehiago ere lan genitzakeen, baina hartutakoakesanguratsuenak direlakoan aukeratu ditugu. Bestalde, lan-tresna erabilerrazenaeman nahian, fitxa moduan egituratu dugu materiala.

Hauek dira adibideen fitxa bakoitza osatzen duten eremuak:

• aukeratutako jarduera.• hizkuntza aldetiko egoera.• egoeraren araberako helburua.• helburua lortzeko hizkuntzazko estrategia.• estrategia erabiltzerakoan kontuan hartu beharrekoak.• helburua lortzeko hizkuntzazko estrategiaren adibidea.

Segidako puntuetan, eremu bakoitzaren azalpentxo bat doa, eta, horrez gainera, glosa-rio bat ere bai, fitxetan erabilitako hiztegia uler dadin.

2.1. AUKERATUTAKO JARDUERAK

2.1.1. Udaleku irekiak

Udako oporretan, haur asko ibiltzen da udaleku irekietan. Beraz, 3-10 urte bitar-teko haurren kasuan, udako aisiako egitasmo nagusietako bat da udaleku irekiakizenez izendatu dugun jarduera hori. Udaleku ireki gehientsuetan, helburu nagu-si izaten da, besteak beste, euskararen erabilera sustatzea, baina, jeneralean, be-giraleek ez dute jakiten egiteko hori nola bete.

Udaleku irekietako jarduera, berez, udaleku itxietako baino denboraz luzexeagoaizateak ezaugarritzen du. Hau da, hamabostaldia hartzen du gutxienez, eta hainbathaurrek 2 hilabete ere ematen dituzte udaleku irekietan. Denboran luzea izan arren,eguneko saioak aski laburrak izaten dira, 3, 4 edo 5 ordukoak, eta, gainera, udalekuitxietan ez bezala, haurrak familiako girotik, beren ohiko inguruko girotik, atera ga-be gertatzen da jarduna. Hortaz, nahiz eta txandaren luzeragatik, haurren eta begi-raleen artean harreman handia sortu, erlazioa libreagoa izaten da: berez, haurrekberegainago joka dezakete udaleku irekietan udaleku itxietan baino. Bestalde, or-dea, adina kontuan izanda, haurren autonomia hori ez da hain indartsua izaten, ze-ren, oro har, adin horretan oraindik babes handia behar izaten baitute haurrek.

Kontuak horrela, udaleku irekietan ere asko dira, modu batera edo bestera, hiz-kuntzazko estrategiak lantzeko eremuak. Fitxak egiteko garaian, honako hauekhartu ditugu kontuan:

• Jolas arautuak• Jolas libreak• Eskulanak• Antzerkiak• Ipuin-kontaketak• Txangoak: autobusez edo oinez

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

18

2.1.2. Udaleku itxiak

Udako oporretan, haur asko joaten da udalekuetara. Beraz, 8-14 urte bitartekohaurren kasuan, udako aisiako egitasmo nagusietako bat da udaleku itxiak ize-nez izendatu dugun jarduera hori. Udaleku gehientsuenetan, helburu nagusi iza-ten da, besteak beste, euskararen erabilera sustatzea, baina, jeneralean, begira-leek ez dute jakiten egiteko hori nola bete.

Udaleku itxietako jarduera, berez, denboraz laburra izateak ezaugarritzen du.Hau da, astebete eta hamabost egun bitarteko jarduna izaten da. Aitzitik, hau-rrek eta begiraleek 24 orduak pasatzen dituzte elkarrekin, etenik gabeko harre-manean. Hortaz, oso denbora gutxian, arras harreman estua gertatzen da bi tal-de horien artean.

Kontuak horrela, udaleku itxietan asko dira, modu batera edo bestera, hizkun-tzazko estrategiak lantzeko eremuak. Fitxak egiteko garaian, honako hauek har-tu ditugu kontuan:

• Otorduak (jantokia)• Jolas librea (egunaren buruan hainbat unetan)• Jolas arautuak• Txangoak: autobusez edo oinez• Eskulanak edo tailerrak• Antzerkiak• Gaubeiletako saioak• Logelako denbora• Dutxak• Igerilekua

2.1.3. Ludoteka

Ikasturtean zehar gauzatzen den aisiako egitasmo nagusia da. Jarduera, berez,jolasetan oinarritzen da, eta hainbat helburu lantzen dira haien bidez; besteakbeste, euskararen erabilera. Adinari dagokionez, 4 eta 9 urte bitarteko haurrakibiltzen dira, oro har.

Esan bezala, iraupen luzeko jarduera da ludoteketan gauzatzen dena, baina in-tentsitatez ez da oso trinkoa izaten. Izan ere, haurrak astean bizpahiru egunezbakarrik joaten dira horrelako jolastokietara, eta pare bat ordu edo ematen di-tuzte eguneko. Kontuan izan behar da, bestalde, arratsaldeetako jarduna izatendela, arauzko eskola orduetatik kanpo egiten dena.

Ezaugarri horiek hartu behar dira aintzat, bada, hizkuntzazko helburuak eta es-trategiak finkatzeko. Guk geuk, fitxak egiteko garaian, bestalde, honako eremuhauek hartu ditugu kontuan, aipatu estrategiak lantzeko.

• Jolas librea• Jolas arautuak• Eskulanak• Jolas sinbolikoak (antzerkiak)• Ipuin kontaketak• Txangoak (herri barrukoak)

19

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

2.1.4. Kirola eta dantza

Jarduera espezifiko horiek arrakasta handia dute eskola orduz kanpoko jardue-ra gisa. Ikasturte osoan gauzatzen diren egitasmoak dira, baina berez ez dira ai-siako jarduera bete-betekoak. Aktibitate horietan, gai zehatz bat lantzen da, eta,alde horretatik, ezaugarri bereziak dituzte, bai egiten diren ekintzei dagokienez,bai erabiltzen diren termino-esamoldeei dagokienez. Jarduera espezifiko ugaridagoen arren, kirola eta dantza aukeratu dira txostenerako, baina, nola besteguztien ezaugarriak ere antzekoak baitira, horietan zehaztutako egoera eta adi-bideek beste jardueren kasuan ere (haurren abesbatzak, musikako ikastaroak...)berdin balio dute.

Adinari erreparatuz gero, esan dezakegu 6 urtetik 12 urte inguruko haurrak ari-tzen direla jarduera horietan. Hizkuntzari begiratuta, berriz, aisiako ohiko jar-dueretan ez bezala, kirolean, dantzan eta antzekoetan, orain arte behintzat osoleku gutxitan eman izan zaio euskarari behar besteko garrantzia (are garrantziminimoa). Beraz, jarduera horietan, lehenengo lanetako bat begiraleak eta en-trenatzaileak hizkuntzako entrenatzaile ere badirela jabearaztea izango da.

Atal honetan, alderdi horiek aintzat hartuta, honako eremu hauek hartu ditugukontuan, fitxak egiteko garaian:

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

20

KIROLARI DAGOKIONEZ, ESKU HARTZEKOEREMU HAUEK DEFINITU DIRA:

BEROTZEKO ARIKETAK ETAESTIRAMENDUAK

TEKNIKA LANTZEA

TAKTIKA LANTZEA

TIROAK JAURTITZEA

ARIKETA KONBINATUAK

PARTIDA TXIKIAK

BESTE TALDEEN KONTRAKO PARTIDAK

PARTIDETARA JOATEKO BIDAIAK

ALDAGELAK

DANTZARI DAGOKIONEZ, ESKU HARTZEKOEREMU HAUEK DEFINITU DIRA:

BEROTZEKO ARIKETAK

PAUSO ZEHATZAK

DANTZA OSOA

JOLAS LIBREA

HERRIKO DANTZA-SAIOAK

BESTE HERRIETAKO DANTZA-SAIOAK

KANPOKO EMANALDIETARA JOATEKOBIDAIAK

ALDAGELAK

2.2. HIZKUNTZA ALDETIK DEFINITU DIREN EGOERAK

Lehenik eta behin, aukeratutako jardueretan hizkuntzaren aldetik zein ego-era aurki ditzakegun definitu dugu.

Txosten honetara bildu ditugunak nahiko estandarrak edo ohikoak dira,ezinezkoa baita jarduera bakoitzean eta talde bakoitzean gerta daitezkeenezberdintasun eta ñabardura guztiak jasotzea. Bestalde, gainera, begiraleeiedukia aiseago barneratzen laguntzeko, egokiagoa iruditzen zaigu ohikoe-nak ongi azaltzea, kontestualizatzea eta bideratzea, haiek berebiziko kasuis-tikan murgilaraztea baino. Hortaz, begiraleei askoz egoera gehiago suerta-

tuko zaizkie, baina, berezitasunak egokitzen zaizkienean, kasu estandarretatikabiatuta, deduzituz egin beharko dute aurrera.

Nolanahi ere, aukeratutako egoerek oso kasuistika zabala jasotzen dute, eta sordaitekeen edozein egoeratarako ereduak aurki daitezke fitxetan.

Hauek dira adibideen tauletarako hizkuntza aldetik definitu ditugun egoerak etabakoitzaren ezaugarriak. Azalpenak laburrak dira, ideia nagusia ulertzen lagun-tzeko prestatuak. Egoera bakoitzean aurki ditzakegun hizkuntza-mailak, ikuspegilinguistikotik aztertuta, Nahia eta Jarrera lantzeko gida izeneko dokumentuanagertzen dira.

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute: ulermen-maila ona dute,eta mintzamena ere nahiko aberatsa edo aberatsa. Euskararekiko jarrera onada. Talde osoak ditu ezaugarri horiek. Begiraleengana beti euskaraz zuzentzendira, eta beren artean, arruntean, euskaraz egiten dute.

• Haurrek erdaraz hitz egiteko joera dute: ulermen-maila ona dute, etamintzamena ere nahiko aberatsa. Euskararekiko jarrera ona da. Talde osoakditu ezaugarri horiek. Begiraleengana, normalean, euskaraz zuzentzen dira,baina beren artean maizago hitz egiten dute erdaraz euskaraz baino.

• Haurrak beti erdaraz mintzatzen dira: ulermen-maila nahiko ona dute(begiraleak emandako azalpenak ulertzeko, ez dute inolako arazorik), baina,mintzamenaren aldetik, mugak eta zailtasunak dituzte. Begiraleengana erdarazzuzentzen dira askotan, eta beren arteko harremana erdaraz da erabat. Batzuekeuskararekiko nahiko jarrera ona dute; beste batzuek, aldiz, aski kaskarra.

• Haur batzuek euskaraz berba egiten dute eta besteek erdaraz: aurre-ko hiru ereduetako haurrak nahasten direnean gertatzen da: oso ohikoa da he-rri handi askotan. Beraz, ulermen-maila ona dute guztiek, baina, mintzamena-ren aldetik, erraz eta maiz egiten dutenetatik nekez eta oso gutxitan egitendutenera bitartekoak daude, eta euskararekiko jarreretan ere handiak dira di-ferentziak.

• Haur-taldeak euskaraz mintzatzeko ohitura du, baina euskaraz ezdakien bat egokitu zaie: berez, lehenbiziko hizkuntza-egoerako taldea da,baina, kasu honetan, euskaraz ez dakien edo ikasten hasi berria den norbaitgaineratu zaie. Gero eta usuago gertatzen den egoera bat denez gero, oso kon-tuan hartu dugu adibideen taulak osatzerakoan.

• Haur-taldeak erdaraz mintzatzeko ohitura du, eta, gainera, euska-raz ez dakien bat egokitu zaie: berez, hirugarren hizkuntza-egoerako tal-dea da, baina, kasu honetan, euskaraz ez dakien edo ikasten hasi berria dennorbait gaineratu zaie. Goiko puntuan adierazi dugun moduan, gaur egunarras normala da honelako egoerak suertatzea, eta oso aintzat hartu beharradago.

Azken bi puntu horiei dagokienez, diogun gerta daitekeela, halaber, talde bereanhaur bat baino gehiago egokitzea euskaraz batere ez dakitenak. Bada, nahiz etaerrealitate horren jabe izan, haur bakarreko egoera hartu dugu adibideen oinarri,kasu ohikoena horixe delakoan.

21

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

2.3. EGOERA BAKOITZERAKO HELBURUAK

Adibideen tauletan, jarduera aukeratu eta hizkuntzazko egoera definitu ondoren,egoera bakoitzerako hizkuntza-helburuak zehaztu ditugu. Hau da, kasu bakoitze-an hizkuntzako zein helburu erdietsi nahi ditugun erabaki dugu.

Horretarako, egoera zehatzei buruz gogoeta eginda, bakoitzari bere helburuak be-reizten eta egokitzen ahalegindu gara.

2.4. HELBURUAK BETETZEKO APLIKATU BEHARREKO

HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIAK EDO EKINTZAK

Goian adierazi bezala, jardueran zehaztutako hizkuntz egoeretan funtsaturik mar-katu ditugu helburuak. Jomugara heltzeko, ordea, urrats arrazoitu eta programa-tu batzuk dira eskakizun, eta, hain zuzen ere, hizkuntzazko estrategiak edo ekin-tzak izeneko jarraibideak -urrats arrazoitu edo programatuak- izendatu dituguatal honetan.

Hizkuntzazko estrategiak erabakitzeko garaian, Begiraleek asko egin dezaketehaurren artean euskararen erabilera sustatzeko gidako edukia hartu dugu ain-tzat. Izan ere, gai horixe garatu genuen espresuki dokumentu horretan.

2.5. HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIETAN KONTUAN HARTU

BEHARREKOAK

Esan gabe doa, tentuz eta arretaz aplikatu behar dira beti hizkuntzazko estrate-giak. Izan ere, haur bizidun konkretu batzuk dira begiraleen “laneko materialak”,eta, gauzak obserbatuz, arrazoituz... egin ezean, aski erraz gerta liteke estrategiakkontrako bihurtzea.

Horregatik, haurreko puntu horiek guztiak definitu eta zehaztu ondoren eta adi-bide jakinetara pasatu aurretik, esperientziaren iturburura jo dugu, eta kontuanhartu beharreko alderdi batzuk azpimarratu ditugu. Hitz batean esanda, geure etabesteren “eskarmentua” adierazten ahalegindu gara, esperientziadunak nahiz ga-beak ohartarazteko balioko dutelakoan.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

22

2.6. HIZKUNTZAZKO ESTRATEGIEN ARABERAKO ADIBIDEAK

Azkenik, adibide bat gehitu dugu taula bakoitzean. Modu horretan, fitxa bakoitze-ko eremuetan adierazitako guztia argiago ikustarazteko erakusgarria osatu nahiizan dugu.

3. GLOSARIOA

Adibideen tauletan Begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabilerasustatzeko gidako kontzeptu espezifikoak behin eta berriz erabiltzen direnez gero, bi-dezko iritzi diogu definizioak hona aldatzeari.

• BEGIRALE BERRITSUA. Haurrak hitz egitera bultzatzen dituen begiralea da: gal-detu, proposatu, adostu, zirikatu, adarra jo, eskatu, eskaini... egiten du horrela-ko begiraleak. Haurrak, modu horretan, begiraleak nahi duen hizkuntza erabil-tzen hasten dira, eta begiraleari erabilera gidatzeko edo zuzentzeko bide ematendiote. Bestela esanda, begirale aktiboa eta arretatsua da begirale berritsua; berejarrera aktiboaren bidez lerratzen ditu haurrak berak nahi duen hizkuntzanmintzatzera. Kasu honetan, beraz, berritsua izatea ez da burubiderik gabe kontu-jario aritzea.

• BEGIRALEA EKINTZAKO ZENTRO. Begiralea da dena delako ekintzaren zuzen-dari edo gidari. Bera da ekintzaren ardatza: ekintza aurkezten du, gidatzen du,ekintzak eskatzen dituen baliabideak ditu...

• BEGIRALEA EKINTZAKO KIDE. Begiralea dena delako ekintzako kide da, hots,haur-taldeko elementu bat, gainerakoen ia maila berekoa. Beraz, ekintza ez duberak zuzenduko: tartean ibiliko da, eta, ahal dela, egiten utziko du.

• BEGIRALEA EKINTZATIK KANPO. Haurrek beren jolas eta ekintzetan beren ka-sa aritu behar dutenean, begiraleak ekintzatik kanpo geratu behar du. Beraz,ekintza ez gidatuetan edo ekintza ez zuzenduetan, begiraleak ez du presentziariktaldean.

• INGURUNE EUSKALDUNA. Jarduera egiten den eremuan harremanetako hiz-kuntza nagusiki euskara bada, ingurune euskaldun gisa definituko dugu. Beraz,udalekua dagoen eremu geografikoan bertakoen harremanak batez ere euskarazbadira, ingurunea euskalduna dela esango dugu.

• INGURUNE MISTOA. Jarduera egiten den eremuan harremanetako hizkuntzaeuskara edo erdara paretsuan erabiltzen badira, ingurune misto gisa definitukodugu.

• INGURUNE ERDALDUNA. Jarduera egiten den eremuan harremanetako hiz-kuntza nagusiki erdara bada, ingurune erdalduna dela esango dugu.

23

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Haurra Qué guay, gaur ur-jolasak egingo ditugu!Begiralea Bada, bai, gaur ur-jolasak egingo ditugu parkean. Tope mundial,

ezta?Haurra Bai, bai... gaur tope mundial, kristoren pare...

Haurra Hecho polvo nago. Gaur gauza asko egin dugu. Begiralea Hecho polvo, zu, alfer hori? Gu bai. Gu jo eta ke ibili gara, eta

orain nekaporratuta gaude; neka-neka-nekaporratuta, leher eginda.Haurra Bai, kaka, ni askoz nekaporratuago nago, ze ez nago ohituta!

adibideak

• Haurrek sarritan erabiltzen dituzten erdarazko esamoldeakhartu behar dira kontuan, eta euskaraz egokiak direnakadierazi behar ditu begiraleak momentu aproposetan.

• Esamoldeak grazia egin behar die, erabiltzeko erakargarriagerta dakien: udalekuko pinpilinpauxa, anpolai koskorra,gaizki egindako mondejoa, kaka mokordo alena, sartu ziriabeste bati, ez harparik jo, pixa-erreka egin behar dut, a zertripa-zorriak...

• Begiraleak, jardueraren zentroa denean edo jarduerarenparte denean, erdarazkoen ordezko esamolde aurrez eraba-kiak erabiltzen saiatu behar du.

4. UDALEKU IREKIETAKO ADIBIDEEN TAULAKB

EG

IR

AL

EE

K

AS

KO

E

GI

N

DE

ZA

KE

TE

24

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Euskal hizkuntzaren zuzentasuna eta aberastasuna lantzea.Bestela esanda, sistema estandarraren arabera, haurreneuskara zuzentzen eta aberasten ahalegintzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Elkarrizketa baten barruan, erdarazko esamoldeen ordezeuskarazkoak ematea, besteak beste, lausengatzeko, irain-tzeko, adarra jotzeko eta abarretarako.

• Ezagutzen ez duten esamolderen bat aukeratzea, eta, elka-rrizketa bidez, modu erakargarri batean txertatzea eta ba-liatzea.

ZER HARTUKONTUAN

25

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Udaleku irekietan, egoera arrunta izaten da hizkuntz ohitu-ra oso ezberdineko haur-taldeak nahasian suertatzea, hain-bat ekintzatan. Beraz, egoera hori aurreikusi egin behar da,eta euskaraz aritzeko ohitura duen taldeak zer joera har de-zakeen ere bai.

• Horrelako egoeretan, lan handia egokitzen zaie begiraleei.Hortaz, ezinbestekoa da aurrez gogoeta egitea, programa-tzea eta ardurak banatzea.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Ekintzaren batean, euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea eta bestelako joera duena edo dutenak elkartzen ba-dira, lehenbiziko multzoko haurrek euskaraz hitz egiteari ezuztea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Edozein ekintzatan, dela herri barruko jolasetan, dela txan-goetan eta abarretan, begiraleek taldetxoen artean tarteka-tu behar dute, hizkuntza bideratzeko.

• Beraz, denbora libreko garaian, joan-etorrikoan, bazkalor-duan... begiraleek han eta hemen ibili behar dute.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Zuk non ikasten duzu?Haurra2 ¿Yo? En Gros. ¿Y tú?Haurra1 ¿Yo? En Egia.Haurra2 ¿A, sí? ¿En qué colegio? Begiralea Non zabiltzate ikasten? Nik ere jakin nahi dut.Haurra1 Ni Egian.Haurra2 Yo en Gros.Begiralea Grosen? Zein ikastetxetan?Haurra2 Zelaizabalen.Begiralea Zelaizabalen? Eta, zer moduz? Gustatzen zaizu eskola?Haurra2 Bai, asko gustatzen zait. Oso handia da.Haurra1 Gurea ere bai. Nik Goikomendin ikasten dut.Begiralea Begira, ia heldu gara Uliara: beste lau bihurgune eta kito!Haurra1 Ea egia den, ze bestela...

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

26

• Hasierako harremanetan asmatu behar da, batez ere, hiz-kuntzazko jokamoldeak bideratzen. Ildo horretan, bideahastapenean urratu ezean, aise gerta liteke taldeak erdarazhitz egiteko joera hartzea: bai behintzat erdaraz hitz egitekoohitura duten beste taldeekin. Eta, hortik aurrera, beren ar-tean ere gero eta aiseago egingo dute erdaraz.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Ikastetxe, auzo edo herri ezberdinetako taldeen arteko lehe-nengo harremanak euskaraz izatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Taldeak lehenbizikoz biltzen direnean, hizkuntza aldetik osobideratutako ekintzaren bat egitea: taldeen aurkezpenakantzerki bidez, abesti-jolasak...

• Begiraleek zuzenduak ez diren ekintzetan, hala nola, jolas li-breetan, kirolak egitean eta antzekoetan, begiralea parte-hartzailea izatea, hizkuntzazko jarduna bideratua izan dadin.

• Begiraleak haurren ekintzetatik kanpokoak direnean, betierne eta prest egotea hizkuntzazko egoeraren arabera par-te-hartzaile izatera pasatzeko, hizkuntzazko jarduna erabatitxuralda ez dadin.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 ¡Te he pillado!Begiralea Nor harrapatu duzu?Haurra1 Hau. Ez dakit izena.Begiralea Galdetu. Izena esan gabe ez du balio.Haurra1 Nola duzu izena?Haurra2 Begoña, eta zuk?Haurra1 Ainhoa. ¡Te he pillado, Begoña!Begiralea Begoña harrapatu duzu?Haurra1 Bai, Begoña harrapatu dut.Begiralea Bale, orain nire txanda. Bat, bi, hiru...

adibidea

27

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Ekintza berezietan, hots, udaleku irekiez kanpoko agenteenparte-hartzea eskatzen dutenetan, euskararen erabilera ziur-tatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Nahiz eta udaleku irekietatik kanpo dauden pertsonak izan,zenbait ekintza berezitan partaide bilakatzen direnez gero,era horretako lagunekiko harremanak euskaraz izatea eta,ahal den neurrian, haiek ere euskararen erabileraren susta-tzaile egitea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Iritsi gara. Gaur museo hauikusiko dugu. Begira, hor dator gi-daria.

Gidaria Hola, ¿cómo estáis?, soisde Irun, verdad?

Haurra1 Todos no. Algunos somosde Hondarribia.

Begiralea Barkatu, euskaraz hitz egi-tea nahiko genuke.

Gidaria Ya lo siento, pero me cues-

ta mucho.Begiralea Nahi baduzu lagunduko di-

zugu, eta bestela nahiago dugubeste gidari bat.

Gidaria Ez, bakarrik nago. Beno,hasiko gara.

Begiralea Zerbait esaten ez badakizu,lagunduko dizugu. Haurrak, zerdiozue?

Haurrak Bai, lagunduko diogu.

adibidea

• Ekintzak berak eta “ekintzaz kanpoko lagunak” askotariko-ak izan daitezkeenez gero, ebaluatu egin behar da nola jo-katu. Adibidez, ekintzak izan daitezke udaleku irekietako“agenteek” antolatutakoak: pailazoen emanaldi bat, ipuin-kontaketak, herriko antzerki-taldearen emanaldia... Kasuhorretan, beti da posible “kanpokoen” hizkuntz gaitasunaaurrez kontrolatzea, “euskarazko zerbitzua” eskatzea eta“euskarazko zerbitzua” bakarrik onartzea.

• Alabaina, igerileku publiko batean, lineako autobusetan,parke bateko zerbitzuetan, museoetan eta antzekoetan, betiez da posible izango “zerbitzu-emaile” euskaldunak lotzea,egoera guztiak aurrez kontrolatzea eta abar.

Zerbitzu-emaile ez euskaldunak egokitzen direnean, begiraleekhaien eragina gutxitzen eta ezerezten ahalegindu behar dute, bai-na betiere gizalegezko arauak ondo errespetatuz. Adibidez, soros-le batek euskaraz ez badaki, bi modutan behintzat joka daiteke:batetik, saia daiteke haurrak kontrolatzen, soroslearengana ahaliketa gutxien hurbil daitezen; bestetik, hitz egin daiteke zuzenean so-roslearekin, ekintzak zer hizkuntza-helburu dituen adierazteko eta,oso beharrezkoa izan ezean, haurretatik aparte ibiltzeko eskatzeko.Honela, horrela edo hala jokatzea erabakitzeko, begiraleek oso ja-be izan behar dute beti egokituko direla antzeko hizkuntz egoerenaurrean, eta, ondorioz, beti hasieran hartu behar dituztela eraba-kiak eta neurriak, egoerek gaindi ez ditzaten.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

28

• Hagitz ona da ohitura eta errutina batzuk sortzea. Goizero,beraz, hasieratik murgildu behar dira haurrak euskarazko gi-roan.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrak, modu natural batean, jarduera euskaraz dela ja-betzea, eta hizkuntza hori erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Paisaia linguistikoa lantzea: jardueraren gunea euskarazkokartelekin eta esamoldeekin janztea.

• Goizero, jarduera euskaraz dela jabetzeko, euskara oso pre-sente egiten duen giroa sortzea eta lehenengo ekintzak girohorri helduta egitea:

- haurrak iritsi aurretik, jarduera egiten den lekuan euska-razko musika jartzea.

- beste ezeren aurretik, euskarazko abesti bat kantatzeahaurrekin batera.

- segidan, euskara erabiltzea eskatzen duen jolas bat egi-tea: abesti-jolasa, sokasaltokoa...

- ...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Egun on, Haritz. Aitonak ekarri al zaitu gaur?Haritz Bai, aitonak ekarri nau.Begiralea Non duzu, bada, amatxo?Haritz Lanera joan da. Begiralea Begira, hor dator Nora. Kaixo, Nora, ondo gosaldu duzu?Nora Bai, Cola Cao hartu dut, eta bi gaileta. Begiralea Eta zuk, Haritz, zer gosaldu duzu? Zuk ere Cola Cao hartu duzu?Haritz Bai, Cola Cao hartu dut.Begiralea Abestuko al dugu “Zenbat gustatzen zaidan kolakaoa” abestia?Haritz/Nora Bai, bai...

adibidea

29

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Umeenekin, hots, 3 urte ingurukoekin, horixe izan daitekehelburu nagusietako bat.

• Hiztegia lantzeko, baliabide ugari dago: ipuin-kontaketa,abestiak, azalpenak, haurrei egiten zaizkien galderak, as-makizunak, jolasak...

• Komeni da aurretik zehaztea zer hiztegi landu nahi den:agurrak landuko diren, naturari buruzko hiztegia, jolasenarauei dagokiena... Udaleku ireki askotan, asteroko egitas-moak osatzen dira: naturaren astea, kirolarena, euskal kul-turarena... Beraz, beti denetik pixka bat landu behar delaahaztu gabe, horrelako programek ere egokiera polita ema-ten dute termino bereziagoak lantzeko.

• Gainera, zer eta nola landu zaintzen bada, errazago lortukodira helburuak. Adibidez; ipuin-kontaketaren kasuan, ahos-kera oneko kontakizuna, arina, erritmoduna, intonazio zain-dukoa... eskatuz gero, edo, hobeto esanda, alderdi horietanarreta jarraraziz kontatzen ahaleginduz gero, aiseago bere-ganatuko dute hiztegia, dena arrapaladan eginda baino.Bestalde, ipuineko pertsonaiak eta ekintzak marraz ditzake-te, gero ipuina nahiz marrazkia ahoz errepasatzeko.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrak euskarazko hiztegia barneratuz joatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egunero, hiztegia landuz joateko, begiralea ardatz izangoden ekintza batzuk antolatzea: ipuinak, antzerkiak, asmaki-zunak, euskara eskakizun duten jolasak...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Oso polita geratu da murala! Nork margotu du zuhaitza?Nerea Nik.Begiralea Nerea, zuk margotu duzu zuhaitza?Nerea Bai, nik margotu dut zuhaitza.Begiralea Oso polita da. Eta, nork margotu ditu hostoak?Txomin Nik margotu ditut. Begiralea Zuhaitza margotu dugu. Hostoak margotu ditugu. Zer margotuko

dugu orain?Idoia Hori, hori margotuko dugu. Begiralea Zer da hori?, loreak?Idoia Bai, bai, loreak.Begiralea Zein koloretan margotu nahi dituzu loreak?Idoia Beltza.Begiralea Lore beltzak? Beltzez margotu nahi dituzu loreak?Idoia Bai, beltzez margotu nahi ditut loreak.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

30

• Zein jolas eta abesti ezagutzen dituzten jakin behar da le-henbizi. Aldagai horren arabera erabaki behar da zein ira-katsi. Dena dela, dakizkitenak erabiltzen hastea izan daite-ke lehen urratsa.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Euskarazko jolasak lantzea, euskaraz jolastera ohitu daite-zen.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Euskara erabiltzea eskakizun duten jolasak irakastea: abes-ti-jolasak, esku-jolasak, sokasaltoko jolasak...

• Ezagutzen ez dituzten jolasak irakastea eta haien arauak etaesamoldeak euskaraz erabil ditzaten lortzea: harrapaketakojolasak, kiroletakoak, ginkanak...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Berriz Ikusi-makusi jolasa? Ez al duzue beste jolas bat ikasi nahi?Haurra1 Hau asko gustatzen zaigu.Begiralea Baina bada beste bat, oso-oso polita dena, nik aspaldi-aspaldi

ikasi nuena, hori baino askoz-askoz politagoa dena...Haurra2 Bada, esan...Begiralea “Nik daukat etxetxo bat” du izena, “Nik daukat etxetxo bat” du

izena...Haurra2 Jo, bada, hasi... ze pelma! Begiralea Bale, bale, bale... Erne denok; bat, bi eta hiru, abestia ikasten hasi-

ko gara.

adibidea

31

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Euskaraz egiteko ohitura duten taldeetako haurrek ere, ziuraski, hainbat arau eta hitz tekniko gaztelaniaz erabiliko di-tuzte, eta, jakina, gainerako taldeek areago.

• Horrelako jolasetan, begiraleak hizkuntza-eragilea izan be-har du, zeren, hasiera batean behintzat, jolasaren parte de-nean lortu ahal izango ditu helburuak.

• Garrantzitsua da nork, zer eta non landuko duen planifika-tzea. Haurrek kiroleko terminoak, esamoldeak... euskarazerabiltzea lortuko bada, begiraleek berek ere erraz eta natu-ral erabili behar dituzte. Beraz, horrelako gaietan trebatugabe dagoen begiraleak prestatu egin beharko du lehenbi-zi, haurrei transmisio naturala eta oparoa egiteko.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Arautuak ez diren uneetan, haurrei jolastea gustatzen zaienkirol eta jolasetan, dena delako ekintzei dagozkien hitzaketa moldeak euskaraz erabiltzea lortzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiralea jolasaren parte izango da, eta, jolasean ari den bi-tartean, begirale berritsuaren lana egingo du: animatzaile,galdetzaile, zirikatzaile, probokatzaile... izango da.

• Jolasetik kanpo geratuta ere, animatzeko, jokoa gidatzeko...esamoldeak erabiltzea: “Ekin gogotik, sartu ezkerreko hega-letik...”.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 ¡Saque de puerta!Begiralea Ateko sakea tokatzen dela? Bai zera! Idoia, zuri zer iruditzen

zaizu?Idoia Ateko sakea tokatzen dela.Begiralea Ezta pentsatu ere; Unaik berak bota du kanpora.Unai Nik ez dut kanpora bota. Begiralea Seguru? Beraz, ateko sakea da, denon iritziz? Beno, beno.Haurra1 Bai, ateko sakea da. Nik aterako dut.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

32

• Nahi izatera, hanpa edo indar daitezke agurrak, eta imin-tzioak ere balia daitezke agurren espresioa areagotzeko.

• Agurtzeko “antzerkia” erakargarria gertatzen bazaie, aisea-go hasiko dira beren artean erabiltzen.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Egunero, haurrak iristean eta ateratzean, begiraleek haurrakeuskaraz agurtzea eta haurrek euskaraz erantzutea lortzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Agur jakin batzuk aukeratzea, eta, hautatu agurrak behineta berriz erabiltzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Beñat, egun oooon, gu hemen eta zu auskalo non!Begiralea Marta, egun oooon, gu hemen eta zu auskalo non!Begiralea Hirurok batera: “Txema, egun oooon, gu hemen eta zu auskalo

non!Beñat Ibon, egun oooon, gu hemen eta zu auskalo non!

adibidea

33

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Helburua haurrek beren artean euskaraz hitz egitea delakontuan izanda, ohitura sortzen ari dela jabetuz gero, gutxi-tu egin behar da begiralearen esku-hartzea, ohitura sendodadin. Dena dela, adi egon behar da beti, eta komenigarriirizten den bakoitzean handitu behar da esku-hartzea.

• Jolas arautuetan helburua betetzen bada, jolas libreetan erelortzeko bidean izango gara.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Jolas arautuetan, haurrak, begiraleekin ez ezik, elkarren ar-tean ere euskaraz mintzatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak zuzentzen dituen edo parte hartzen duen jolase-tan, haurrek beren artean euskaraz hitz egitea beharrezkogertatzea.

• Era horretako jolasetan, begiraleak berritsuarena egitea,eta, haurrak euskara erabiltzeko joera hartuz doazela jabe-tuz gero, protagonismoa galduz joatea, baina betiere, jaki-na, hizkuntzazko jardunari arreta galdu gabe, hau da, behardenean begirale parte-hartzailea izatera pasatzeko prestegonda.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Seguru zaude? Nik uste ziria sartu nahi diguzula.Haurra1 Egia da, Argiñano ikusi dut, eta autografoa eskatu diot.Begiralea A zer gezur-puska! Begira, zutik geratu da, zu bezala. Haurra1 Zu tuntuna zara; egia da eta egia da. Izorrai, zuk ez eta nik bai. Begiralea Arrazoi duzu, Argiñanoren autografoa da.Haurra2 Qué guay, eta zer esan dizu?Haurra1 ¿A ver qué me gusta comer?Haurra2 ¡Qué pasada! ¿Y está tan viejo como en la tele?Begiralea Eta, zer erantzun diozu? Eta, ondo ikusi duzu; goitik behera be-

giratu diozu?Haurra1 Bai pitza gustatzen zaidala esan diot, eta postreak... eta zahar-

zaharra da, arruga asko dauka, eta...

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

34

• Lehenbizi, bisitaldian zer ikusiko duten adierazi behar zaiehaurrei. Beraz, aurrez landu behar da gaia, eta, jakina, au-rrez lotu behar da, halaber, “gidari euskalduna”.

• Era berean, galderak ere aldez aurretik prestatu behar dira.

• Txangoak oso “tresna” aproposak dira, bai haurren arteko ha-rremanak lantzeko, bai begiraleen eta haurren artekoak sen-dotzeko. Oso giro informala izaten da, gainera, eta, giro horre-tan, oso garrantzitsua da hizkuntzazko helburuak lantzea.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Txangoetan, haurrek euskara erabiliko dutela ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Txango gidatu bat egitea. Hau da, museoren bat edo koba-zuloren bat ikustea, azalpenak emango dituen gidari batenlaguntzaz, eta haurrek gidariari galderak egitea.

• Txangoan oinezko ibilbidea baldin badago, begiraleak haur-taldetxoetan tartekatzea, hizkuntza bideratzeko.

• Txangoko joan-etorrian euskarazko abestiak kantatzea: denekparte hartzeko modukoak, errepika bidezkoak (sardina bat...).

ZER HARTUKONTUAN

Gidaria Ongi etorri Zugarramurdiko kobazulora.Haurra1 Ze leku polita!Gidaria Orain aprobetxatu galderak egiteko. Haurra2 Egia da hemen sorginak biltzen zirela?Gidaria Bai, sorginak maiz etortzen ziren hona. Haurra3 Zertara etortzen ziren?, zer egiten zuten? Gidaria Su handi-handi bat egiten zuten...Haurra4 Nolakoak ziren sorginak?, eta, non egoten zen akerra?, eta, non

egiten zuten sua?, eta...Gidaria Begira, harkaitz hori perretxiko handi bat bezalakoa da, baina txa-

pela bakarrik dauka; barrua hutsik dauka, eta hor barruan erreka-txo bat dago...

Haurra5 Orain badago sorginik?, eta akerrik?Gidaria Bai, orain ere badira. Anbotoko Mariren lagunak dira den-denak,

eta, batzuetan, jai handiak egitera etortzen dira.Haurra6 Eta, erratzaren gainean etortzen dira?, eta, ukendurik ekartzen dute?Gidaria Ez dakit nola etortzen diren; sorginak ezin dira ikusi. Sorginei beren

kasa utzi behar zaie.Haurra7 …

adibidea

35

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Hizkuntz gaitasunaren neurriko azalpenak eskatu behar di-ra. Nolanahi ere, haurra azalpenak eman ezinik sumatuzgero, laguntza eman behar zaio. Adibidez, galderetanerantzunak emanez, begiraleak azalduz eta harena errepi-katzeko eskatuz, azalpena ematen ari denean hitz edo mol-de lagungarriak emanez...

• Dena dela, erdarazko baliabideak tartekatuz bada ere, utziegin behar zaio haurrari buruan duena azaltzen, segurtasu-na lortuz joan dadin. Alde horretatik, arriskutsua da “zuzen-tasunaren zuzentasuna” eta “etenaren etena” aplikatzea.

• Era berean, hizkuntz gaitasun urriko haurrekin, ardurakoada jada “menderatzen” dituzten gaiei buruzko azalpenak es-katzea, zeren beren jatorrizko hizkuntzan zer esan ez bada-kite, are gutxiago jakingo dute helburukoan zer eta nolaadierazi.

• Azalpenek laburrak eta argiak behar dute izan. Lehenik etabehin begiraleek azaltzea komeni bada (adibidez, begirale-ek jolas bat taldeko buruei azaltzea eta taldeko buruek be-ren taldetxoei), azalpenek zehatzak, motzak eta argi eman-dakoak izan beharko dute.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrek azalpen laburrak euskaraz egitea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurrei zenbait azalpen emateko eskatzea, eta, jakina,azalpenak euskaraz izango direla ziurtatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Talde bakoitzeko ordezkariak zarete antzara-joko honetarako.Sonia hasiko da. Bota dadoa.

Sonia Zazpi! Zer da?, zer da?Begiralea Hamabi hosto ezberdin aurkitu eta ekarri behar dituzue. Ados?

Hamabi hosto ezberdin. Sonia Hamabi hosto ezberdin ekarri behar ditugu.(Soniak Bere talde-

txoari) Hamabi hosto ezberdin aurkitu behar ditugu. Taldea Hamabi hosto ezberdin. Bale, goazen.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

36

• Ona da ohitura eta errutina batzuk sortzea. Goizero, euska-razko giro batean murgildu behar dira haurrak. Egunarenbarruan ere, hainbat unetan, euskara erabiltzeak ezinbeste-koa eta normala izan behar du.

• Modu horretan aritzeak lan handia eskatzen du; hau da, in-darrak ondo neurtzea eta helburuak eta erabiliko diren ba-liabideak ondo planifikatzea ditu eskakizun. Ildo horretan,hobe da helburu xumeagoak jartzea eta haiek behar bezalalantzea, denera iritsi ezinik ibiltzea baino.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrak, modu natural batean, jarduera euskaraz dela jabe-tzea, eta jarduera arautuetan gutxienez hizkuntza hori era-biltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Goizero, jarduera euskaraz dela jabetzeko, euskara oso pre-sente egiten duen giroa sortzea eta lehenengo ekintzak girohorri helduta egitea:

- haurrak iritsi aurretik, jarduera egiten den lekuan euska-razko musika jartzea.

- beste ezeren aurretik, euskarazko abesti bat kantatzeahaurrekin batera.

- segidan, euskara erabiltzea eskatzen duen jolas bat egi-tea: abesti-jolasa, sokasaltokoa...

• Egunaren erdi alderako, hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa denekintza arautu bat antolatzea: antzerkiren bat, jolasen bat...

• Egunaren amaieran, hizkuntza erabiltzea beharrezkoa denbeste jolas bat antolatzea eta abesti bat abestea.

• Jolas libreetan, begiraleak haur-taldeetan sartzea, hainbatjolas eta solasaldi euskarara bideratzeko.

• Baliabide gehiago eskura egon daitezkeen kasuetan, ahaldiren guztiak erabiltzea:

- irrati saioak egitea.- aldizkari bat prestatzea eta banatzea.- ...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gaur, amaitzeko, Saguaren jolasa. Ondo?Haurra1 Vale! Yo quiero hacer de sagu.Begiralea Sagua izan nahi duzu? Neu izango naiz sagua edo, Idoia, zeu

izango zara?Haurra1 Ez, ni izango naiz sagua. Begiralea Oso ondo. Abes dezagun. Haurrak (Haurrak) Sagu txiki, sagu maite...

adibidea

37

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Begiralea Kaixo, kaixo, Koro. Ze ederto jantzita etorri zaren gaur? Kaixo,kaixo.

Koro Kaixo, kaixo. Berria da. Me lo ha regalado mi tía.Begiralea Izebak oparitu dizu?Koro Bai, izebak oparitu dit. Begiralea Bada, oso soineko polita da. Kaixo, kaixo, Urko. Kaixo, kaixo. Ur-

ko ere txukun-txukun dator. Ene, ene, ene... ilea moztu duzu!Urko Bai, amatxok. Begiralea Urko, begira Koro ere ze dotore etorri den. Koro dotore etorri da,

ezta?Urko Ez, vestido hori itsusia da. Puaf.Begiralea Soineko itsusia? Koro, Urkok ez du ondo ikusten, tonto-tonto eto-

rri da.

adibidea

• Agur jakin batzuk aukeratu behar dira, eta hautatu agurrakbehin eta berriz erabili.

• Nahi izatera, hanpa edo indar daitezke agurrak, eta imin-tzioak ere balia daitezke agurren espresioa areagotzeko.

• Agurtzeko “antzerkia” erakargarria gertatzen bazaie, aisea-go hasiko dira beren artean erabiltzen.

• Beharrezko euskal giroa sortzeko, oso garrantzitsuak diraegunaren hasierako uneak. Horregatik, garrantzia eman be-har diegu agurrei eta haurrekin izan beharreko lehen sola-salditxoei.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrek agurrak euskaraz erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egunero, haurrak iristean eta ateratzean, begiraleek hau-rrak euskaraz agurtzea eta haurrek euskaraz erantzutea lor-tzea.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

38

• Abestiak gehienen gustukoak izatea komeni da, parte-har-tzea bultzatzeko.

• Ez da komeni beti kanta berak errepikatzea, ezta behin etaberriz batetik bestera salto egitea ere. Beraz, abestiak finka-tzeko beta hartu behar da, ohitura sortu behar da, baina in-or asperrarazi gabe.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Txangoetan, autobusez nahiz oinez direnetan, euskararenerabilera ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Autobusa taldearentzat bakarrik denean, bidaian zehar en-tzungo diren abestiak euskaraz izatea, eta abesten direnakere bai.

• Autobusa lineakoa bada, begiraleak taldeetan tartekatzea,jarduna eta solasa bideratzeko.

• Oinez ibiltzean, bidean euskarazko abestiak kantatzea:“Sardina bat..” “Piraten bizitza hoberena da...”. “Oso ondoegiten duzulako...”.

• Oinez ibiltzean, begiraleak tartekatzea, hau da, zaintzailedoazenak aurrean eta atzean eta beste guztiak taldetxoetanbanaturik, solasaldietan euskaraz hitz eginez parte hartzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Xiker Begirale, me mareo.Begiralea Zer, Xiker, mareatzen ari zara?Xiker Bai, gaizki nago. Begiralea Ez mareatzeko, abestea izango da onena. Abes dezagun “Sardi-

na bat”. E, atzekook, erne. Saioa, hasiko zara?Saioa Bale, Sardina baaat!...Begiralea Zer, hobeto zaude?Xiker Beno.Begiralea Eneko, Arantxa... ez al duzue kantatu nahi? Hau da mozolo-parea! Saioa Kantatu, ez. Ez zait gustatzen.Begiralea Eta, zertan ari zarete? Txutxu-mutxuka?Eneko Ez, kartetan jolasten. Begiralea Kartetan? Eta, zertan? Ez, ez esan; baietz asmatu zazpi joko

esan baino lehen! Zazpiko urrean, txintxonean, punttuan...

adibidea

39

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Eskulana begiraleak zuzentzen duenez, taldeko zentroa da.Beraz, solasaldiak sor ditzake, galderak egin, errepikarazi...

• Eskulanen pausoak esaldi motzen bidez eta agindu moduanazaldu behar dira.

• Hiztegia lantzeko, oso gune aproposa izan daiteke, bainaaurretik zehaztu behar da zer landu.

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Eskulanak edo tailerrak egitean, euskara erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak talde osoari azaltzea eskulanen urratsak.

• Begiralea talde txikietatik pasatzea, haurrekin batera berrizpausoak errepasatzera. Modu horretan, errepika bidez, eginbeharreko guztia errepasatzea.

• Begirale berritsu moduan aritzea: galdetuz, eskatuz, propo-satuz, erantzunez...

ZER HARTUKONTUAN

• Eskulana begiraleak zuzentzen duenez, taldeko zentroa da.Beraz, solasaldiak sor ditzake, galderak egin, errepikarazi...

• Eskulanen pausoak esaldi motzen bidez eta agindu moduanazaldu behar dira.

• Hiztegia lantzeko, oso gune aproposa izan daiteke, bainaaurretik zehaztu behar da zer landu.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Eskulanak edo tailerrak egitean, euskara erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak talde osoari azaltzea eskulanen urratsak.

• Begiralea talde txikietatik pasatzea, haurrekin batera berrizpausoak errepasatzera. Modu horretan, errepika bidez, eginbeharreko guztia errepasatzea.

• Begirale berritsu moduan aritzea: galdetuz, eskatuz, propo-satuz, erantzunez...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Orain, hartu guraizeak, eta ebaki marratxoz marratxo. Bai, ma-rratxoz marratxo; marratxoei jarraituz. Zer moduz ari zarete?Asmatu al duzu, Pello?

Pello Bai, egin dut.Begiralea Bai? Moztu duzu marratxoz marratxo, zuzen-zuzen?Pello Bai, marratxoz marratxo moztu dut.Begiralea Orain, orduan, margotu egingo dugu kartulina. Izaro, zein kolo-

rerekin margotuko duzu?Izaro Yo con rojo.Begiralea Gorriarekin margotuko duzu?Izaro Bai, gorriarekin margotuko dut.. Begiralea Beste nork margotu nahi du gorriarekin?Pello Nik. Nik gorria nahi dut, eta urdina...

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

40

Begiralea Gaur, erreziklatzeko materialarekin, eskulan bat egingo dugu.Unai Zer egingo dugu gauza horiekin? Begiralea Gauza pila bat. Marta, zer egingo dugu potoarekin, kaxarekin,

botilarekin...?Marta No sé. Jo, ze zaila!Begiralea Imajinazio pixka bat. Gauza asko egingo dugu. Adibidez, etxe

bat egingo dugu kartoizko kaxa horrekin. Marta Y un autobús.Begiralea Etxe bat ala autobus bat: Marta, zer egingo dugu? Marta Autobus bat, autobus bat...Unai Eta buruhandi bat; festetako buruhandi bat. Marta E, burumandi? Begiralea Bai, buruhandia. Unai, esan Martari zer den buruhandia.Unai (Kaxa buruan hartuta, eta botila eskuan). Ni buruhandia naiz;

festetan haurrak harrapatzen ditut, eta danba-danba jotzen di-tut. Ni buruhandia naiz, eta maskuria daukat.

Marta Un cabezudo, buruhandia. Bai, bai, buruhandia nahi dut.

adibidea

• Haurraren euskara-maila oso kontuan hartu behar da sola-saldiak sustatzerakoan. Gaitasun nahikoa badu, solasaldiakahalik eta modu naturalenean bideratzen saiatu behar da;hau da, eten handiegirik egin gabe, motelegi aritu gabe...,konfiantza emateko. Gaitasun txikia badu, ordea, baliabide-ak eta laguntza emanez eginarazi behar zaio aurrera, bainabetiere kontuan hartu behar da ezin dela zuzenketetan etaerrepikapenetan ito.

• Ona da euskaraz ohituta daudenak eta ez daudenak elka-rrekin solasean jartzea. Batetik, taldean euskal giroa sorra-razteko eta, berez bezala, euskaraz mintzatzea ere normaladela zabaltzeko; bestetik, eta ildo berean, euskaraz dakite-nak transmititzaile egiteko.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz

HELBURUA • Gaztelaniaz egiteko ohitura dutenek, jarduera zuzenduetan,euskaraz egitea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begirale berritsu moduan jokatuz, euskararen erabilera ziur-tatzea: galdetuz, proposatuz, eskatuz, erantzunez...

• Euskaraz egiteko ohitura dutenak solasaldietan inplikaraz-tea.

ZER HARTUKONTUAN

41

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Begiralea Taldetxo bakoitzak antzerki bat prestatu behar duzue. Antzer-kian, txiste bat kontatu behar duzue. Taldeko guztiok izan beharduzue antzezleak eta denok esan behar duzue zerbait. Mozorro-ak ere egin ditzakezue. Hor daukazue materiala. Ados?

Igone Bai, bai. Oso ideia polita da. Begiralea Orain, azaldu bakoitzak zeuen taldeari eta 30 minutu dituzue

prestatzeko.Igone Begira. Antzerki bat egin behar dugu. Antzerkian, txiste bat kon-

tatu behar dugu.Maria Ya, un chiste. Igone Denok egin behar dugu. Mozorrotzeko, hor dago materiala. Maria Mozorrotzeko? Igone Bai, mozorrotzeko, disfrazatzeko.Maria A, bale.Igone Zein txiste kontatuko dugu?Maria Yo sé uno muy bueno.Begiralea Maria, txiste on bat dakizu? Nola da txistea? Kontatu hauei, kontatu. Maria Hau da tipo bat...

adibidea

• Argi ibili haurrek beren artean azalpenak eman behar dituz-tenean. Azaltzeko edo jasotzeko gaztelania errazagoa egi-ten bazaie, nahiz eta begiraleak azalpenak euskaraz eman,beren artean gaztelaniaz egiteko joera har dezakete. Beraz,begiraleak gertutik jarraitu behar ditu azalpenak.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenek ohiturari eustea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurrek jolas libreetan gaztelaniazko joera hartzen dutelaikusiz gero, begiraleak tartean sartzea elkarrizketetan hiz-kuntza bideratzeko.

• Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den ekintzetan, haurrakazpitaldeetan banatzean, hizkuntzazko joera ezberdinak di-tuztenak nahasturik jartzea.

• Jolas baten azalpenak taldetxoetako ordezkariei ematea:- Batzuetan, euskaraz erraz aritzen direnei: talde txikietan

azalpenak eman ditzaten eta gaitasun txikikoei azal die-zaieten.

- Besteetan, gaitasun aski urrikoei: erraz aritzen direnekazalpenak ematen lagun diezaieten eta azalpenak ema-ten ahalegin daitezen.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

42

• Esamoldeek udalekuan zehar landutakoak izan behar dute.

• Esamolde berriren bat gainera daiteke, euskaraz mintzatze-ko ohitura dutenek erabil dezaten, baina gainerakoek ereerraz jasotzeko modukoa izan behar du.

• Ildo horretan, ona izan daiteke esamolde batzuk euskarazkoohitura dutenek ezagutzen dituztenak izatea, ohiturarik ezdutenak kutsa daitezen.

• Bestalde, haurrei gerta dakieke erakargarria begiralea ego-era informaletako esamoldeak erabiltzen aritzea: “xelebre-ak” iruditzen bazaizkie, aiseago hasiko dira begiralea imita-tzen.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Euskarazko esamoldeak lantzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Aurrez erabakitako une eta egoera zehatzetan, begiraleekaukeratutako esamoldeak erabiltzea.

• Esamoldeak lantzeko egoera bat emanda, haurrek erabilibeharreko esamoldeak eta esketxak prestatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Hau da, hau, artaburua! Nola huts egin daiteke pilota hori?Haurra1 Bada, ez zen erraza, ezkerreko paretan sartu zait.Haurra2 Sakea guretzat.Haurra3 Berriz huts egin du! Hau artaburua, hau! Haurra1 Utzi bakean, demonio zakila! Hortik erraza da, e? Etorri hona...Haurra4 Artaburu, artaburu... Ja, ja... no restas una! Begiralea Nork sakatu behar du orain?

adibidea

43

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Euskaraz ez dakiena atzerritik etorritakoa bada, gerta daite-ke gaztelaniaz ere ez jakitea. Gorabehera horrek asko aldat-zen du egoera, baina, funtsean, ez du aldatzen taldean lanegiteko modua.

• Hasieran, komeni da haurrari garbi adieraztea azalpenetanitxaron egin beharko duela; taldeari azalpena eman ondo-ren azalduko zaiola berari.

• Ekintza begiraleak gidatzen duenean bakarrik egin behar di-ra horrelako interbentzioak.

• Bestalde, komeni da aurrez zehaztea zer hiztegi landu nahiden, bai begiraleen lana errazteko (zer, noiz eta nola landuerabakitzeko), bai helburuak lortu diren ala ez ebaluatzeko.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz ez dakien haurra hizkuntzara hurbil dadin, hiztegialantzen hastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak taldeari eman beharreko azalpenak, lehenik etabehin, euskaraz ematea, eta, gero, ez dakienari, erdarazadieraztea.

• Egingo dituzten ekintza konkretuetako hiztegia irakastea,errepika bidez. Taldearentzako azalpenetan errepikako hi-tzak baliatzea, eta, gero, haurrari berari ere hitz horiek erre-pikatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Orain, autobusa etorriko da. Lineakoa denez gero, denok baterajoan behar dugu. Sartutakoan, atzeraino joan, bale? Oso ondopasatuko dugu, autobusean kantari joango gara eta.

Haurra1 Ni askotan joaten naiz aitonarekin autobusean.Haurra2 Ni ere bai, hondartzara joateko.Begiralea Laura. Orain, autobusera igoko gara. Autobusera igo (autobusa

seinalatuz eta keinuak eginez). Denok atzera joango gara. Atze-ra, bale? (keinuak eginez).

Haurra1 Bai, atzera.Begiralea Orain, igo autobusera.Haurra1 Bai, igo autobusa. Begiralea Primeran, Laura (hatzekin OK keinua eginez).

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

44

• Axolakoa da hiztegia lantzeko esamoldeak askotan errepi-katzea: galderetan, elkarrizketetan, antzerkietan, paisaia lin-guistikoan...

• Begiraleek gidatutako jardueretan txertatzeko esamoldeakbadira, komeni da aurretik programatzea zein landu nahi di-ren. Izan ere, modu horretan aiseago iritsiko gara behin etaberriz erabili ahal izateko egoerak eta solasaldiak bideratzera.

• Haurrak gai jakin batzuen inguruko interesa duela jabetzenbagara (kirola, natura...), haietatik has gaitezke oinarrizkohiztegia lantzen. Jakin-mina baldin badauka, errazago jaso-ko du.

• Udaleku irekietan ezin da helburu “itzalegirik” lortu. Hilabe-teko egitasmoa izaten da (edo laburragoa), baina ordu al-detik aski murritza. Beraz, helburua ere ezin da izan euska-raz elkarrizketak mantentzeko gaitasuna lortzea.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz hitz egiten duten haurrek oinarrizko zenbait gauzairakastea euskaraz ez dakienari.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Esamoldeak lantzea euskaraz ez dakienarekin: elkarrizkete-tan, probetako galderetan, antzerkian sartu beharreko esal-dietan... Horretarako,

- begiraleek gidatutako jardueretan, beste haurrei lagun-tza eskatzea, euskaraz ez dakienari hitz batzuk edo esa-molde batzuk irakasteko.

- haurren konplizitatea lortzea eta haiek, kontzienteki,kanpoko haurrari hitz batzuk irakasten saiatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Arturo ¿Qué vamos a hacer hoy? Yo quiero jugar a la comba.Begiralea Sokasaltoan jolastu nahi duzu? Begira, hau soka da; soka luzea. Hau

saltoa da (salto eginez). Arturo, hau soka da eta hau saltoa da.Ne-rea, heldu sokari mutur horretatik. Peru, etorri salto egitera. Bat, bieta hiru... Arturo, hau sokasaltoa da. Zer da jolas hau, Nerea?

Nerea Sokasaltoa da, so-ka-sal-to-a...Arturo Sokasalto, ja, ja...Begiralea Arturok sokasaltoan ibili nahi du. Nik ere sokasaltoan jolastu

nahi dut. Eta zuek?Ander Beno, besterik ez badago, bada...Begiralea Zein jolas irakatsiko diogu?Peru “Saltoka, saltoka...”Begiralea Zeuek erakutsiko diozue, ezta?Haurrak Bai, bai. “Saltoka, saltoka, nabil ni gustora...”Arturo “Saltoka, saltoka...”

adibidea

45

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haur erdaldunak taldean pisu handia hartzen badu eta ha-ren eragina oso handia bada, arreta handia jarri beharko dahizkuntzazko estrategiak ongi bideratzen.

• Euskaraz egiten dutenek beren ohitura mantentze aldera,ezin da erdalduna baztertu, eta, liderraren rola hartu duela-ko, begiraleak ezingo dio zuzenean aurre egin. Beraz, bere-ganatzen saiatu beharko du, eta are arreta handiagoa jarribeharko du estrategien aplikazioan.

• Udaleku irekietan ere baliabide mugatuak izaten direnez ge-ro, ziur aski ezingo dugu etengabe neutralizatzen aritu eus-karaz ez dakien haurrak taldean izan dezakeen hizkuntz era-gina. Alderdi hori, beraz, baloratu egin behar da, etagarrantzitsua da noiz eta nola eragingo dugun behar beza-la zehaztea.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Taldeko haur erdaldunaren eragina zaintzea, euskaraz hitzegiteko ohitura dutenek lehengo eran jarrai dezaten.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera arautuetan, zorrotz zehaztea zer eta nola egingoden. Ekintzak, hizkuntza aldetik, argi zehaztea eta bidera-tzea.

• Egoera libreetan, hau da, ekintza arauturik ez dagoenean,begiralea taldeetan sartzea, elkarrizketa edota jolaseko hiz-kuntza bideratzera.

• Euskaraz ez dakienari mezu positiboak igortzea, euskarazhitz egiten duenean. Haren ahalegina eta borondatea ai-tortzea.

ZER HARTUKONTUAN

Unai Por Mikel.Mikel. Mentira, he llegado primero.Begiralea Hara, hara... euskaraz jolasten ahaztu zaizue. Unai Aizu, Borisek ez daki euskaraz.Begiralea Baina ikasteko gogoa badauka, eta guk lagundu egin behar dio-

gu. Jolas hau euskaraz egitea erraza da.Boris ¿Qué pasa, no seguimos jugando?Begiralea Bai, baina euskaraz jolastuko gara, bale? Denok lagunduko dio-

gu, ezta?Unai Boris, “Por Mikel” ez, Mikelengatik. Esan Mikelengatik. Boris Mikelengatik.Mikel Zenbakiak badakizkizu? Bat, bi, hiru...Boris ¿Los números? 50 arte. Bat, bi, hiru...Begiralea Ederki ari zarete, segi horrela.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

46

• Zenbat eta eragin handiagoa izan euskaraz ez dakienak,hainbat eta esku-hartze handiagoa egin beharko du begira-leak. Hau da, ekintza arautu gehiago antolatu beharko du,hizkuntza eskakizun duten ekintzak lehenetsi beharko ditu,jardun ez arautuetan ere haurren tartean ibili beharko dueta abar.

• Bai jarduera arautuetan, bai begiralea partaide denean,kargu hartu behar zaie normalean euskaraz egiteko ohituradutenei, baldin gaztelaniaz ari badira, eta euskaraz hitz egi-teko eskatu behar zaie.

• Jarduera libreetan ere, kargu hartu behar zaie noizbehinka,euskaraz egin dezaten. Normalean euskaraz aritzen direnhaurrak badira, ziur aski nahikoa izango da ohartarazte hu-tsa gaztelaniatik euskarara aldatzeko.

• Jolas libre batean, euskaraz ez dakiena talde txiki batekopartaidea bada, taldetxo osoak gaztelaniaz jardungo du iabeti. Oso zaila da egoera horretan eragitea, euskaraz ez da-kiena baztertu gabe. Beraz, kontuan izan alderdi hori.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haur erdaldunak taldean pisu handia hartzen badu eta on-dorioz taldea erdarara lerratzen hasten bada, egoera bidera-tzeko neurriak hartzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera arautuei garrantzi handia ematea. Egunaren bu-ruan, ekintza arautu asko antolatzea.

• Begiraleek egoera libreetako solasaldietan parte hartzea,hizkuntza bideratzeko.

• Berez euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak ohartaraztea,euskararen erabileraren sustatzaile gerta daitezen.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Paso, ya no quiero jugar.Haurra2 Yo tampoco. Esto es aburrido.Begiralea Harritzekoa da zuek gaztelaniaz aritzea, ezta? Euskaraz hitz egiten

ahaztu zaizue, ala?Haurra1 Ez, baina Miguelek ez daki euskaraz.Begiralea Egia, baina ikasiko du. Gainera, non da Miguel?Haurra1 Aita etorri zaio bila. Dentistarengana joan da.Begiralea Egia biribila. Ahaztu egin zait. Zertan jolastu behar duzue orain?Haurra1 Kartetan; seiko urrean. Begiralea Hasi zuek; ni oraintxe itzuliko naiz. Nik ere ibili nahi dut kartetan.

adibidea

47

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Haurra1 Pásame el balón.Haurra2 No, chuto yo.Haurra3 Ya te vale macho, has

tirado tres veces.Begiralea Ekarri baloia, orain beste

gauza bat egin behar dugu eta. Haurra1 Un poco mássss...Begiralea Zer, pixka bat gehiago

nahi duzu?Haurra1 Bai, pixka bat gehiago.Begiralea Ez, ez. Orain jolas bat

egingo dugu: pista-jolas bat.Galdera bat egingo dizuet, eta,asmatzen baduzue, nora joanbehar duzuen esango dizuet. Han,froga bat egingo duzue, eta, gero,

hurrengo pista. Horrela, bostlekutara iritsi arte. Lehenbizi iristenden taldeak saria izango du.

Haurra3 Vale, no está mal. Begiralea Zer Karlos, ona da, ezta?Karlos Bai, ona da. Begiralea Rakel. Entzun (belarria

seinalatuz). Jolas bat egingodugu. Vamos a hacer un juego.Jolas bat, bale?

Rakel Jolas bat.Begiralea Galdera bat egingo dut.

Voy a hacer una pregunta. Galderabat.

Rakel Galdera bat.

adibidea

• Euskaraz ez dakiena atzerritik etorritakoa bada, gerta daite-ke gaztelaniaz ere ez jakitea. Horrek egoera asko aldatzendu, baina, oinarrian, taldean lan egiteko modua ez du alda-tzen.

• Hasieran, komeni da haur erdaldunari garbi adieraztea itxa-ron egin beharko duela azalpenetan eta besteen azalpena-ren ondoren jasoko duela berak berea bakarka.

• Markatutako helburuak, hasiera batean behintzat, begirale-ek gidatutako jardueretako izendatu behar dira. Izan ere,haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dutenez gero, nekezegingo dute euskaraz begiraleak haurrean ez direnean: aregutxiago taldeko haurretako bat erdalduna denean. Euskalgiroa sortuko bada eta haurrek euskaraz berba egitea lortunahi bada, begiraleek, nahitaez, zentroa izan beharko dutejarduera askotan. Beraz, ahalegin handia egin beharko du-te estrategiak aplikatzen eta arrazoibideak baliatzen.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haur erdalduna euskarara hurbiltzeko, hiztegia lantzen hastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak taldeari eman beharreko azalpenak, lehenik etabehin, euskaraz ematea, eta, gero, ez dakienari erdarazadieraztea.

• Egingo dituzten ekintza konkretuetako hiztegia irakastea,errepika bidez. Taldeari egindako azalpenetan errepikakohitzak baliatzea eta haur erdaldunari azalpenak ematekoere hitz berak erabiltzea.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

48

• Ezaugarri horretako taldeetan, begiralea taldeko zentroadenean landu behar dira helburuak, batez ere.

• Dena dela, axolakoa da begiralea taldeko partaidea deneanere helburuak lantzen ahalegintzea. Kasu horretan, begira-learen eta haurren arteko harremanak euskaraz izatea er-dietsi behar da.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrek euskaraz hitz egitea lortzea, baina haur erdaldunabakartu gabe.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera libreetan, begiralea ekintzetan sartzea, solasaldi ba-tzuk euskarara bideratzeko.

ZER HARTUKONTUAN

EGOERA: Begiralea partaide dela, gordeketan dabiltza haurrak. Oro har, bi-naka edo hirunaka ezkutatzen dira. Nolako haurrak dituen kontuan hartuta,begiraleak txandaka ibili beharko du: Batean, haur erdaldunarekin eta bes-teren batekin ezkutatu beharko du, hitz batzuk lantzen ahalegintzeko; beste-an, euskaraz dakitenengana bildu beharko du, haiekin euskaraz aritzeko;hurrena,...

Begiralea Ixo, entzuten badu, harrapatu egingo gaitu.Unai Pero es un buen escondite.Begiralea Gordeleku ona iruditzen zaizu, Unai?Unai Bai, hemen ondo gorde gara. Iñaki Ya, pero... Begiralea Zer, ez da leku ona ala?Iñaki Bai, baina isilik egon behar dugu, bestela etorriko dira.Begiralea Bai, bai, isilik egon behar dugu. Unai Ixoooo.

adibidea

49

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haurrek euskararekin lotu behar dute jarduera (eta ondopasatzearekin ere bai, noski). Horretarako, begiralea berada baliabide nagusia, baina garrantzitsua da inguruneaneuskararen presentzia handia izatea.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrak udaleku irekietako jarduna euskaraz dela jabetzeaeta ekintzak hizkuntza horrekin lotzea; beraz, haurrei hiz-kuntza hori entzunaraztea eta haurrak hizkuntza horretanmintza daitezen ahalegintzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Paisaia linguistikoa euskaraz izatea (geletako eta trantsitue-tako afixak, pegatinak...).

• Euskarazko musika jartzea eta euskarazko abestiak irakas-tea.

• Denentzat egokiak izan daitezkeen hitzak eta esamoldeaklantzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurren gogoko pertsonaiekin, pailazoekin eta abarrekin dekora daitezkegelak eta trantsituak.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

50

• Txangoak oso aproposak dira, begiraleak taldetxoz taldetxoibiltzeko. Beraz, hainbat helburu lan daitezke nahiko egoerainformalean. Esate baterako, egokiera ona da euskaraz da-kitenekin euskara lantzeko, ez dakienari laguntza emateko,hitzak eta abestiak irakasteko eta abar.

UDALEKU IREKIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Txangoetan, autobusez nahiz oinez direnetan, hiztegia etaeuskararen erabilera lantzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Autobusa taldearentzat bakarrik denean, bidaian zehar en-tzungo diren abestiak euskaraz izatea, eta abesten direnakere bai.

• Autobusa lineakoa bada, begiraleak taldeetan tartekatzea,jarduna eta solasa bideratzeko.

• Oinez ibiltzean, bidean euskarazko abestiak kantatzea:“Sardina bat..” “Piraten bizitza hoberena da...”. “Oso ondoegiten duzulako...”.

• Abestiak denen artean kantatzea, hots, begiraleek eta hau-rrek batera, begiraleren bat ez dakienaren laguntzaile dela.

• Oinez ibiltzean, begiraleak tartekatzea, hau da, zaintzailedoazenak aurrean eta atzean eta beste guztiak taldetxoetanbanaturik, solasaldietan euskaraz hitz eginez parte hartzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Oso poliki zoazte. Zer, nekatuta?Nuria Estoy super cansada.Begiralea Zuper nekatuta zaude, Nuria?Nuria Ez barre egin, e!Begiralea Zu ere bai, Leti? Zu ere zuper nekatuta zaude?Leti Egarria daukat.Begiralea Bale. Gelditu egingo gara, ur pixka bat edateko. Ea, hartu txanda.Leti Ni lehenengo.Nuria Ni bigarren.

adibidea

51

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haurrek sarritan erabiltzen dituzten erdarazko esamoldeakhartu behar dira kontuan, eta euskaraz egokiak direnakadierazi behar ditu begiraleak momentu aproposetan.

• Esamoldeak grazia egin behar die, erabiltzeko erakargarriagerta dakien: udalekuko pinpilinpauxa, anpolai koskorra,gaizki egindako mondejoa, kaka mokordo alena, sartu ziriabeste bati, ez harparik jo, pixa-erreka egin behar dut, a zertripa-zorriak...

• Begiraleak, jardueraren zentroa denean edo jarduerarenparte denean, erdarazkoen ordezko esamolde aurrez eraba-kiak erabiltzen saiatu behar du.

5. UDALEKU ITXIETAKO ADIBIDEEN TAULAK

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Euskal hizkuntzaren zuzentasuna eta aberastasuna lantzea.Bestela esanda, sistema estandarraren arabera, haurreneuskara zuzentzen eta aberasten ahalegintzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Elkarrizketa baten barruan, erdarazko esamoldeen ordezeuskarazkoak ematea, besteak beste, lausengatzeko, irain-tzeko, adarra jotzeko eta abarretarako.

• Ezagutzen ez duten esamolderen bat aukeratzea, eta, elka-rrizketa bidez, modu erakargarri batean txertatzea eta ba-liatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Joder, gilipuertas. Ez al duzu ikusi Iker bakarrik zegoela?Begiralea Hori, hori, ez izan txoriburua, eta pasatu baloia!Haurra1 Aditu, ez izateko txoriburua eta pasatzeko baloia!Haurra2 Lasai, hurrengoan pasatuko dut, ez ernegatu.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

52

• Haurrak udalekuko egoitzatik kanpo dabiltzanean, begirale-ak izan behar du euskarazko solasaldien sustatzaile.

• Ekintza zuzenduetan, begiraleak talde txikietako kide izanbehar du, hala nola, jokoetan. Beraz, begiralearen erantzu-kizuna da haurrek, herritarrekin egokitzen direnean, euska-raz mintzatzeko joera hartzea.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Haurrak konturatzea ingurune euskaldunera joan direla etaeuskaraz hitz egin behar dutela. Hau da, udalekua eremueuskaldunean dagoela jabetzea eta ondorioz euskaraz min-tzatzea dagokiela ohartzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Udalekuko lehen bi egunetan, herrian egin beharreko ekin-tzak programatu behar dira, begiraleek eta haurrek bateraparte hartzekoak. Ekintzetan, herritarrekin harremana izatealehenetsi behar da, galderak, probak eta antzekoak balia-tuz, haurrak, modu horretan, herritarrekin euskaraz hitz egi-ten ohi daitezen.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Kaixo, herri honetakoa al zara?Herritarra Bai, hemengoa naiz.Begiralea Galdetu berari, berak erantzungo dizue.Haurrak Zenbat metro ditu herriko mendirik altuenak?Herritarra 1000 metro, gutxi gorabehera.Haurrak Nola du izena?Herritarra Guk horri Ernio esaten diogu. Haurrak Mila esker. Goazen beste proba bat betetzera.

adibidea

53

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Herri barruan, zenbait gunetan, euskaraz hitz egingo da;beraz, horrelako tokietara gidatu behar dira haurrak. Hauda, erdaraz hitz egiten den ahalik eta leku gutxien sartu be-har da probetan.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Udalekua dagoen herria ez bada oso euskalduna, haurreneuskaraz mintzatzeko ohitura mantentzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Herri barruko jolasen programazioetan, haurrak zein gune-tara bidaliko diren aztertzea, eta eremu horietan izan ditza-keten kontaktuak mugatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Hurrengo galdera hauxe da: noiz egin zen azkenekoz Kilometroak jaia herri honetan?

Haurrak Nork jakingo du hori?, nori galdetuko diogu?Begiralea Eta, udaletxera jotzen badugu, eta han galdetu?Haurrak Oso ondo! Goazen udaletxea aurkitzera.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

54

• Egoerak askotarikoak izan daitezkeenez gero, ebaluatu eginbehar da kasu bakoitzean nola jokatu. Adibidez, suerta dai-teke soroslea erdalduna izatea, herriko haurrek gaztelaniazhitz egiteko ohitura izatea, eta, jakina, kontrakoa ere bai.Lehenengo kasuan, beharrezkoa izango da begiraleak haur-taldetxoetara maiz hurbiltzea, euskararen erabileran atzera-pausorik izan ez dadin. Bigarren kasuan, aldiz, begiraleekudalekuko eta herriko haurren arteko harremana (betiereeuskarazkoa) indartzen ahalegindu behar dute.

• Hainbat udalekutan, igerilekua izaten da jarduera garran-tzitsuenetarikoa. Hizkuntzazko helburuak jartzeko garaian,arreta bereziz erreparatu behar zaio.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Igerilekuan, begiraleek proposatutako jolasetan eta jolas li-breetan euskara erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Herriko igerilekuan, herriko jendearekin eta batez ere herri-ko haurrekin harremanak izango dituztenez gero, begiraleataldetxoetan tartekatzea eta euskarazko solasaldiak berma-tzea.

ZER HARTUKONTUAN

Udalekuetako haurrak Hemengoa al zara?Herriko haurra No, pero vengo todos los veranos.Udalekuetako haurrak ¿Y te quedas aquí todo el verano?Begiralea Kaixo, zu ez zara udalekuetakoa. Hemengoa zara?Udalekuetako haurrak Ez, uda pasatzera etortzen omen da.Begiralea Nongoa zara?Herriko haurra Bilbokoa.Begiralea Hortaz, ondo jakingo duzu euskaraz.Herriko haurra Bai.Begiralea Orain, meriendatzera goaz, baina gero jolas batzuk

egingo ditugu. Nahi baduzu, etorri gurekin. Udalekuetako haurrak Benga, animatu!Herriko haurra Bale, joango naiz, bada.

adibidea

55

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Esamoldeak udalekuetako lema bihurtzea komeni da; be-raz, ona da esamoldeek erritmoa eta doinua izatea.

• Begiraleek egunero erabiliko dituzte esamoldeak, erabilera-ren poderioz haurrek barnera eta erabil ditzaten.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Begiraleak haurren jardueretan euskarazko esamolde ba-tzuk txertatzen eta erabiltzen saiatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Erakargarriak izan daitezkeen esamoldeak aukeratzea etaelkarrizketetan txertatuz joatea.

• Aukeratutako esamoldeak une jakinetan erabiltzea, besteakbeste, esnatzeko garaian, bazkalorduan, afalorduan etaabar; oro har, ahal dela behintzat, era guztietako elkarrizke-ta laburretan.

ZER HARTUKONTUAN

Jangelan, bazkalorduan...

Denak batera “Sukaldari, hau ederra, mundiala, primerakoa... dago! Gora gure sukaldaria!”

Jaikitzeko garaian:

Denak batera “Gaur goizean jaiki naiz suerte onian,...” (Abestia)

Oheratzeko garaian:

Denak batera “Goazen ohera, tutua-tutua, agudo goazen ohera...” (Abestia)

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

56

• Bistan denez, helduek izan behar dute hizkuntzazko jardu-naren gidari. Izan ere, kasu honetan helduei dagokie hau-rrei euskaraz mintzatzeko baliabide egokiak eskaintzea.

• Helduek berritsuak izan behar dute, hitz-jario handi eta ego-kikoak: galdetu, eskatu, proposatu, zirikatu, animatu... eginbehar dituzte haurrak.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrek, otorduetan, behar edo nahi dutena euskaraz es-katzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleek, sukaldariek eta laguntzaileek haurrei euskarazeskatzen laguntzea, betiere, horretarako, galderak, eskatze-ko esaldi usadiozkoak eta abar baliatuz.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Necesito una bayeta.Begiralea Zapi bat behar duzu?, zertarako?Haurra1 Mahaia garbitzeko.Begiralea Eta, nola eskatzen da?Haurra1 Zapi bat, mesedez.Begiralea Tori. Laguntzerik nahi?

adibidea

57

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haurrak udalekuko egoitzatik kanpo dabiltzanean, begirale-ak izan behar du euskarazko elkarrizketen sustatzaile.

• Ekintza zuzenduetan, begiraleak talde txikietako kide izanbehar du, hala nola, jokoetan. Beraz, begiralearen erantzu-kizuna da haurrek, herritarrekin egokitzen direnean, euska-raz mintzatzeko joera hartzea.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrak konturatzea ingurune euskaldunera joan direla etaeuskaraz hitz egin behar dutela. Hau da, udalekua eremueuskaldunean dagoela jabetzea eta ondorioz euskaraz min-tzatzea dagokiela ohartzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Udalekuetako lehen bi egunetan, herri barruko ekintzakprogramatzea (ginkanak, pista-jolasak...), haurrek herrita-rrekin harremana izateko bidea izan dezaten. Haurren herri-tarrekiko harremanetan, agurrak, informazioa eskatzekogalderak, elkarrizketak... euskaraz izan daitezen ahalegin-tzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Kaixo, Udalekuan gaude, eta proba bat egin behar dugu. Lagunduko?

Herritarra Bai, esan. Zer jakin nahi duzue?Haurra1 Nola du izena herriko alkateak?Herritarra Txemi.Haurra2 Eta abizenak?Herritarra Gartzia Martín. Haurra3 Gaztea da?Herritarra Bai, sasoikoa, 60 urte inguru ditu. Haurra4 Nolako kotxea dauka? Herritarra Kaskarra, balio gutxikoa.Haurra5 …

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

58

• Haurrak udalekuko egoitzatik kanpo dabiltzanean, begirale-ak izan behar du euskarazko elkarrizketen sustatzaile.

• Ekintza zuzenduetan, begiraleak talde txikietako kide izanbehar du, hala nola, jokoetan. Beraz, begiralearen erantzu-kizuna da haurrek, herritarrekin egokitzen direnean, euska-raz mintzatzeko joera hartzea.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Herritarra jabetzea, haurrek euskaraz badakitenez gero,haurrei euskaraz hitz egin behar diela. Kontuan izanik eus-kaldun askoren joera -ezezagunei lehen hitza gaztelaniazegitekoa-, portaera hori iraultzen ahalegintzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Ekintza zuzenduak antolatu behar dira, haurrak eta herrita-rrak biltzeko bidea ematen dutenak, eta, ekintzak tarteko,elkarren arteko euskarazko harremana bultzatu behar da.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Arratsaldeon. Galdera bat egin nahi dizugu. Herritarra Oso ondo (haurrei begiratuz). ¿De dónde sois?Begiralea Nongoak zarete? Erantzun denok. Haurrak Ni Donostiakoa, ni Bergarakoa...Begiralea Nork egingo dio galdera? Zuk egingo diozu, Beñat?Haurra1 Bale. Zenbat jende bizi da herrian? Herritarra Hau herri txikia da, 3.000 lagun-edo. Haurra2 Badago pertsona famaturik? Herritarra Hemen ez, baina Perurena, Goenkalekoa, maiz etortzen da.Haurra3 Non dago futbol-zelaia?Herritarra Pilotalekua bai, baina futbol-zelairik ez dago.Haurrak (denek batera) Eskerrik asko, eta agur.

adibidea

59

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Helburua lortu ahal izateko, oinarriak nahiko ona izan behardu; hau da, taldeko haur gehienek izan behar dute neurribateko hizkuntza-gaitasuna eta euskaraz komunikatzekoohitura.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Begiralea taldetik kanpo dagoenean, haurrak erdaraz ari di-rela ohartuta, haren presentzia hutsa nahikoa izatea hau-rrak mintzamoldez aldatzeko.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jolas libreetan erdaraz entzutean, begiralea jokora gertura-tzea, jokoa ikustera edo animatzera.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Ha sido tanto.Haurra2 Tonto de la M, si ha botado fuera.Begiralea Zer, haserre zaudete?Haurra1 Tanto egin diot; pilota ez da kanpora atera.Haurra2 Bai zera, kanpora atera da, seguru.Begiralea Lasai, buelta egin eta kito.Haurra1 Bale, baina nik sakatuko dut.Haurra2 Bale, baina atera bizkor.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

60

• Xedea beteko bada, begiraleek, talde gisa, ohartuki eraba-ki behar dute programazioa egiteko garaian, ea prest dau-den haurrekin batera otorduak egiteko eta markatutako es-trategia aurrera ateratzeko.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Otorduetako hizkuntza euskara izatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurren hizkuntzazko jarduna euskaraz izan dadin, begira-leek haurrekin batera bazkaltzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Las lentejas están malas.Haurra2 ¡Puaj, qué asco!Begiralea Txarrak ez, oso goxoak daude.Haurra1 Kaka zaharra, txarrak daude. Begiralea Bada, Ainhoa oso gustura ari da jaten, baietz?Haurra3 Bai, onak daude, eta gosea daukat.Begiralea Ikusten? Zuek jatun txarrak zarete, besterik ez.

adibidea

61

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Igerilekuaren kokalekua, hots, udalekuko egoitzakoa denala herri barruko eremukoa den.

• Lehen kasuan, udalekuko jendea bakarrik izango denez ge-ro jardueren parte, egoera bakarra izango dute begiraleek.Beraz, besterik gabe, zehaztutako estrategia aplikatzen aha-legindu beharko dute.

• Bigarren kasuan, egoerak askotarikoak izan daitezkeenezgero, ebaluatu egin beharko dute kasu bakoitzean nola jo-katu. Adibidez, suerta daiteke soroslea erdalduna izatea, he-rriko haurrek gaztelaniaz hitz egiteko ohitura izatea, eta, ja-kina, kontrakoa ere bai (baita tartekoa ere). Lehenengoegoeran, beharrezkoa izango da begiraleak haur-taldetxoe-tara maiz hurbiltzea, euskararen erabileran galerarik gertaez dadin. Bigarren egoeran, aldiz, begiraleek udalekuko etaherriko haurren arteko harremana (betiere euskarazkoa) in-dartzen ahalegindu behar dute.

• Hainbat udalekutan, igerilekua izaten da jarduera garran-tzitsuenetarikoa. Hizkuntzazko helburuak jartzeko garaian,arreta bereziz erreparatu behar zaio.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Igerilekuan, begiraleek proposatutako jolasetan eta jolas li-breetan, haurrak euskaraz mintzatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Igerilekuan, begiraleak gidaturiko lehiaketa txikiak egitea(igeriketa, murgiltzea...).

• Jokoetan, hizkuntzazko jarduna bideratzen saiatzea: elka-rrizketetan, arauen azalpenetan, jokoaren dinamizazioan...

• Lehiaketaz kanpo daudenek lehian dabiltzanak anima ditza-ten, horretarako erabiltzen diren esamoldeak txertatzea etabaliaraztea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gaur, lehiaketatxo bategingo dugu igerilekuan. Lau taldeegingo ditugu, eta txandaka aritukozarete. Talde bakoitzak bi bueltaegin beharko ditu; hau da, bakoitzak bi alditan egin beharkodu joan-etorria.

Haurrak Txandaka zer?Begiralea Bai, begira, joan, pareta

ukitu eta buelta. Iristen zarenean,zure taldeko beste bat aterako da,eta, horrelaxe, denok igeri eginarte. Azkenekoak amaitzenduenean, berriro zeu hasiko zara,

eta denok bi aldiz egindakoanamaituko da jolasa. Ulertu duzu?

Haurrak Bai, orain bai. Begiralea Bat, bi eta hiru.Haurrak Benga, Idoia, animo, más

de prisa... Begiralea Idoia, Idoia... Baietz Idoiak

irabazi. Denok animatuko dugu:Idoia lehena, Idoia bizkorrena...Idoiak irabaziko du, gure taldeakirabaziko du.

Denak Idoia lehena, Idoiabizkorrena... Idoiak irabaziko du,gure taldeak irabaziko du.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

62

• Egoera edo une horiek guztiak planifikatu egin behar dira.Aurretik erabaki behar da nork, noiz, zer eta nola egingoduen, kontzienteki hartu behar baita jokabide hori (adib.:ibilbidean euskara bideratzeko, txangoetan haurrekin na-hastea; elkarrizketak bideratzeko, bazkalondoan bi begiralehaur-taldeetan nahastea...).

• Euskaraz nekez mintzatzen diren haurrak badira, hasiera ba-tean behintzat, begiralea taldeko zentroa edo kidea deneansoilik egingo dute euskaraz. Hain zuzen ere, horregatik ze-haztu behar dira ondo helburuak, guneak eta baliabideak.

• Euskaraz nekez mintzatzen diren haurrak badira, askotan ezdute adierazi nahi dutena edo behar dutena euskaraz esa-teko gaitasunik izango. Beraz, begiraleak izan behar du ba-

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Aurrez erabakitako eguneko une jakin batzuetan, euskarakpresentzia izateko modua planifikatzea: jaikitzeko eta ohe-ratzeko garaian, otorduetan, otordu osteetan, igerilekurakobidean...

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurren eguneko lehen hitzak eta azkenekoak euskarazizan daitezen, jaikitzeko eta oheratzeko garaietarako, begi-raleek euskarazko mintzamoldeak sortzea.

• Euskarazko agurrak txertatzea. Betiko agurrak (egun on, ga-bon, kaixo, gero arte...) baliatzeaz gainera, informalagoakere irakastea, iep, epa; ayo, Pelayo; ayo, Pitxita,... Begirale-ak agurrak maiz erabiltzea (hainbatetan, hanpatuz), hau-rrak ere erabiltzen has daitezen.

• Bazkalondoan, haurrek denbora librea duten garaian, begi-raleak, zaintza egiteaz gainera, haur-taldeetara hurbiltzea,zein hizkuntzatan ari diren ikustera eta, beharrezkoa dene-an, taldekide bihurtzea, haurrak euskaraz mintzatzera bide-ratzeko.

• Igerilekurako bidean (edo edozein txangotan), begiraleakhaurren artean nahastea, elkarrizketetan parte hartzeko etahizkuntzaren erabilera bideratzeko.

• Aurrez hala programatu delako, begiralea jardueraren par-te edo zentroa denean, beti saiatzea azalpenak, aginduak...euskaraz ematen eta haurren arteko hizkuntzazko jardunaeuskarara bideratzen.

ZER HARTUKONTUAN

63

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

liabide-iturri. Hona hemen horretarako gida: - Jo begiz egoera jakin batzuk, eta adierazi haietarako hi-

tzak, sintaxi xumeko esaldiak... - Eman beti erantzun bera beren betiko galdera batzuei. - Erabakitako egoeretarako, mantendu beti sintaxi xume-

ko egiturak, hitz arruntak eta hots-katramilarik gabeak,aiseago barnera eta erabil ditzaten.

- Gerora, egunek aurrera egin ahala, eta haurren eran-tzunak hala eskatzen badu, osatu, hornitu, edertu... au-rreko adierazpideak.

- Aukeratu garai edo momentu bakoitzari egokitutakoabestiak. Lehenbizi, bat irakatsi behar zaie, eta harekinongi moldatzen direnean pasatu behar da hurrengora.

• Ingurunea euskalduna bada, obserbatu zein agur erabiltzendiren, haurrek zein dakizkiten edo zein entzun dituzten, eta,errazenetik hasita, saiatu zabaltzen.

Begiralea Egun on, zer moduz lo egin duzue?Haurra1 Ondo.Haurra2 Poco.Begiralea Gutxi?. Beno, beno... jaiki ohetik. Oso eguraldi ederra dago.Haurra2 Jo, déjanos un poco más. Begiralea Pixka bat gehiago nahi duzu?Haurra2 Bai, pixka bat gehiago.Begiralea Ez, ez... lo handia egin duzu. Orain, jaiki denok. Gosaria prest

dago: Cola Cao, tostadak, mermelada... Uf, uf, uf... bai gosari goxoa!

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

64

• Haurrek euskaraz sortuko dituzte antzerkiak, ipuinak...

• Hizkuntza aldetik dituzten zailtasunetan, begiraleak lagun-duko die. Ziur aski, elkarrizketak eta deskripzioak agertukodira lanketan, eta, beraz, haurrek begiralearen laguntza be-harko dute testuak moldatzeko.

• Ekintzak taldeka antolatuko dira, begiraleak errazago lagun-du ahal izateko eta helburua aiseago erdiesteko.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Gaubeiletan, euskararen erabilera ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Gaubeiletarako, nahitaez hizkuntza erabiltzea eskatzen du-ten ekintzak programatzea, hala nola, antzerkia, abestiak,ipuinak eta txisteak kontatzea, era horretan haurrak euska-ra erabiltzera bultzatzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Zu hor zaude, eta Basajaun etortzen da. Haurra2 Bale. Zer esango dut?Begiralea Beldurra daukazu. Zer esango duzu?Haurra2 Aaaaa, zer beldurra! Begiralea Eta, orduan, zer esango du Basajaunek?Haurra3 Te voy a comer.Begiralea Nola? Jan egingo zaitut esango du?Haurra3 Bai, jan egingo zaitut.Begiralea Eta, hau esaten badu? Jan egingo zaitut; zati-zati egingo zaitut eta

kris-kras jango zaitut.Haurra3 Jan egingo zaitut; zati-zati egingo zaitut eta kris-kras jango zaitut.Haurra2 Aaaaa, zer beldurra!

adibidea

65

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Haurra1 Piscina superandia dago. Mikelek esan du.Begiralea Mikel izan da Lekunberrin? Haurra1 Bai, joan den urtean. Begiralea Eta, igerilekuan ibili zen?Haurra1 Bai, eta esan du superandia dela. Eta, tranpolina dauka, eta bi

igerileku dauzka, txikia eta handia... Begiralea Beraz, oso handia da eta leku handi-handia dauka. Haurra1 Noiz joango gara?Begiralea Ez dakit, baina gaur ez. Gaur, tren-geltokira joango gara. Han, argazki

handi batzuk ikusiko ditugu, proiektore baten bidez jarriko dituzte paretan.

Begiralea Animo, koadrilla, oso gutxi falta da. Haurra1 Jope, estamos cansados.Begiralea Nekatuta zaudete? Nekatuta edo oso nekatuta?Haurra2 Oso nekatuta.Begiralea Oso gutxi falta da. Gainera, lekua polit-polita da. Gaur, han lo egingo

dugu.Haurra1 ¿En literas?Begiralea Zer? Ez dut entzun. Haurra1 Literak daude?Begiralea Bada, ez. Gaur gauean, lurrean lo egingo dugu.

adibideak

• Abesteko aukeratutako kantek ez dute monotonoak izan be-har.

• Guztien gustu musikalak errespetatu behar dira, parte-har-tzea bultzatzeko.

• Lineako autobusetan, haur-begiraleek leku batean bildu be-har dute, taldetxo mistoak errazago osatu ahal izateko etahizkuntza aiseago kontrolatzeko.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Txangoetan, bai autobusean, bai oinezko ibilian, euskararenerabilera bermatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Autobusa taldearentzat bakarrik denean, bidaian euskaraz-ko abestiak bakarrik jartzea eta euskarazko abestiak baka-rrik kantatzea.

• Autobusa lineakoa denean, begiraleak taldeetan tarteka-tzea elkarrizketak bideratzeko.

• Oinezko ibilian, bidean euskarazko abestiak abestea: “Sar-dina bat..”, “Piraten bizitza hobena da...”, “Oso ondo egitenduzulako...”

• Oinezko ibilian, begiraleak tartekaturik joatea, hau da, au-rrean eta atzean gidari ez doazenak taldetxoetan banatzea,euskarazko solasaldiak bideratzeko.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

66

• Bistan denez, helduek izan behar dute hizkuntzazko jardu-naren gidari. Izan ere, kasu honetan helduei dagokie hau-rrei euskaraz mintzatzeko baliabide egokiak eskaintzea.

• Helduek berritsuak izan behar dute, hitz-jario handi eta ego-kikoak: galdetu, eskatu, proposatu, zirikatu, animatu... eginbehar dituzte haurrak.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Otorduetan, behar edo nahi dutena euskaraz eskatzea.Otorduetako solasaldietan, euskaraz mintzatzera bidera-tzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleek, sukaldariek eta laguntzaileek haurrei euskarazeskatzen laguntzea, betiere horretarako galderak, eskatzekoesaldi usadiozkoak eta abar baliatuz.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Ura!Begiralea Ura nahi duzu? Haurra1 Bai, ura nahi dut.Begiralea Txarroan ez dago. Nor joango da sukaldera ura eskatzera?Haurra2 Ni joango naiz.Haurra2 ¿Me das agua?Sukaldaria Ura nahi duzu? Txarrokada bat?Haurra2 Bai, txarrokada bat.Sukaldaria Oraintxe emango dizut.

adibidea

67

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Errazago finkatzen da nahi den hizkuntza harreman bat hu-tsetik hastean: Harremanak ohikoak direnean, zaila gerta-tzen da hizkuntz jokaerak aldatzea.

• Zenbait haur lagunekin joango da udalekura, jakina. Beraz,lehendik finkatua izango dute elkarren arteko hizkuntza, etaoso litekeena da gaztelania izatea. Nahiz eta horrela izan,lagun berriekin ez dute ohitura bera zertan mantendu. Be-raz, harreman berri guztiak euskarazkoak izan daitezen aha-legindu behar dute begiraleek, eta arreta handia jarri behardute lehen fase horretan.

• Oso zaila da beti gaztelaniaz aritzen direnen ohitura alda-tzea, eta euskaraz egiten dutenekin gaztelaniaz jardutekojoera izango dute. Hala ere, lehenengo harremana euskarazizatea lortzen badugu, euskaraz egiteko ohitura dutenakbesteak ere euskaldunak direla ohartuko dira, eta gaztela-niazko joera dutenekin euskaraz berba egitea lor dezakegu.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Haurrek, lagun berriekin eta begiraleekin, lehen kontaktuaedo harremana euskaraz izatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurrek, autobusera sartu bezain laster, ongietorriko agurraeuskaraz egitea eta begirale bakoitzaren aurkezpeneko azal-pena euskaraz jasotzea.

• Udalekura iristeko bidaian jar daitezkeen bideoak eta zintakeuskaraz izatea.

• Autobuseko bidaian, begiraleak haurren artean tartekatutajoatea, sor daitezkeen solasaldiak euskaraz izan daitezenahalegintzeko.

• Haur eta begiraleen aurkezpeneko joko guztiak euskarazegitea, eta horietan eman beharreko azalpenak eta instruk-zioak euskaraz izatea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Egun on. Arantzazu naiz.Udalekuan, zuen begiralea izangonaiz. Orain, izenak ikasteko etazeuen burua aurkezteko, elkar eza-gutzeko jolas batzuk egingo ditugu. Lehenengoa jolasa Kateada. Zuk nola duzu izena?

Haurra1 Jon.Begiralea Jon hasiko da, eta bere ize-

na esango du. Ondoren, Jonen on-doan dagoenak Jonen izena eta be-rea esango ditu, eta horrela gehituz

joango gara. Azkenean, nik denenizenak esan beharko ditut.

Haurra2 Ezetz denak esan!Begiralea Baietz! Probatxo bat egingo

dugu. Hasi, Jon.Haurra2 Jon, MikelHaurra3 Mikel, XubanBegiralea Et, et, et. Jonen izenetik ha-

si behar duzu.Haurra3 A! Jon, Mikel, Xuban.Begiralea Primeran. Jarraitu hurren-

goak.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

68

• Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den ekintzetan euskaralehenetsi behar da. Ekintzetan, testu idatziak erabil daitezke(proba moduan, asmakizun moduan, instrukzio moduan),baina ahozko jarduna ere izan daiteke oinarri (txiste-konta-ketak, anekdotak...).

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Euskaraz hitz egiten duten haurren hizkuntzazko ohituramantentzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jolas libreetan, taldea gaztelaniaz aritzeko joera hartzen aridela ohartuz gero, begiralea taldera hurbiltzea eta haurrenjolasean parte hartzen hastea, hizkuntza bideratu ahal izate-ko.

• Hizkuntza ezinbestekoa den ekintzetan, taldeetan hizkun-tzazko joera ezberdinak dituztenak nahasian jartzea, moduhorretan euskaraz aritzeko giroa indartzeko eta euskarazerraz egiten dutenek gaztelaniaz hitz egiten dutenei euska-raz jarduten laguntzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Ni aurkezlea naiz. Zer esango dut? Begiralea Antzerkia aurkeztu behar duzu. Zer esan nahi duzu?Haurra1 Kaixo. Antzerkia hasiko da. Begiralea Totx-motx. Ez du balio. Unai, egin luzeago.Haurra2 Kaixo, haur maiteok. Ongi etorri antzerkira. Primeran pasatuko

duzue, eta barre asko egingo duzue; barrez lehertuko zarete.Haurra1 Zeinen ondo, bai polita! Nola esan duzu? Esan berriz, nik

idazteko.

adibidea

69

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haurrek euskaraz sortuko dituzte antzerkiak, ipuinak...

• Hizkuntza aldetik dituzten zailtasunetan, begiraleak lagun-duko die. Ziur aski, elkarrizketak eta deskripzioak agertukodira lanketan, eta, beraz, haurrek begiralearen laguntza be-harko dute testuak moldatzeko.

• Ekintzak taldeka antolatuko dira, begiraleak errazago lagun-du ahal izateko eta helburua aiseago erdiesteko. Ekintzakdeterminatuko du zenbateko taldeak osatu. Karaokea, adi-bidez, talde txikietan egitea komeni da (3 edo 4 laguneko-ak). Horrela, haur guztiek izango dute garrantzia taldean,eta, inor ezingo denez alde batera geratu, hizkuntzazko hel-buruak hobeto landuko dira.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Gaubeiletan, euskararen erabilera ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Gaubeiletarako, nahitaez hizkuntza erabiltzea eskatzen du-ten ekintzak programatzea, hala nola, antzerkia, abestiak,ipuinak eta txisteak kontatzea, era horretan haurrak euska-ra erabiltzera bultzatzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Zer kantatu nahi duzue?Haurra1 La de Bisbal. Begiralea Bisbal, zer Bisbal? Euskaraz kantatzen du?Haurra2 Ez, baina abestia polita da.Begiralea Beno, euskaraz jarriko dugu. Denon artean egingo dugu?Haurra1 Bale. Nola da. Ave Maria, cuándo serás mía?...Haurra2 Hori erraza da! Ave Maria, laster zara neria...

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

70

• Begiraleak logeletan normaltasun osoz ibiltzea lortu behardu. Bere presentziak normala izan behar du. Modu horre-tan, hizkuntzazko jokaerak igarriko ditu, eta hainbat egoerabideratzeko aukera izango du.

• Egoitzak izan ditzakeen baliabideak erabiltzen saiatu beharda. Adibidez, logela guztietan entzun daitekeen irrati batbaldin badago, irrati-saioak antola daitezke.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Logeletan, haurren artean, euskararen presentzia eta eus-karazko solasaldiak sustatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jaikitzeko eta oheratzeko garaian, begiraleek euskarazko so-lasaldiak sustatzea logeletan.

• Logeletako paisaia linguistikoa euskaraz jartzea.- “Oinetakoa naiz, utzi ohearen azpian”. “Arropa naiz,

gorde armairuan, ongi tolestuta”...

• Gau batzuetan, betiere zein gautan aurrez erabakita, irra-tsaioa egitea, baldin horretarako sistemaren bat izanez gero.

• Irratia izanez gero, udalekuen erdi parean edo bukaeran,dedikatorien gaua egitea, baldintza jarriz dedikatoria guz-tiek euskaraz idatziak eta adieraziak izan behar dutela.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Ezetz. ¡Que no me levanto!Begiralea Ez duzu jaiki nahi? Lotia, nagia, alferra...!Haurra1 Berdin zait. Begiralea Denon artean altxatuko dugu? Poliki-poliki hurbilduko gara:

Ander, Ander, jaikitzen ez bazara, lurrera botako zaitugu!Gelakideak Ander, Ander, jaikitzen ez bazara, lurrera botako zaitugu!

(behin eta berriro errepikatu, ohera hurbilduz).Haurra1 Bale, bale, altxatuko naiz.

adibidea

71

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Aurrez udalekuaren ingurunea ezagutu behar da: bertakoanimaliak, landareak, eraikinak...

• Ahozko eta idatzizko azalpenak eman behar zaizkie haurrei.

• Begiralea taldeko zentroa izango da hainbat momentutan,eta, horietan behintzat, jardueraren hizkuntza bideratzekooso aukera ona izango du.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Haurrek, txangoetan, ingurunean ikusten dituzten gauzenizenak euskaraz ikastea: animaliak, landareak, eraikinak...

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Inguruko zuhaitzen hostoak jasotzea, sailkapen bat egiteaeta izenak idaztea.

• Ikusi dituzten animaliak marraztea, izena jartzea eta habita-taren arabera sailkatzea.

• Etxebizitzak marraztea -batez ere zaharrenak-, beren ingu-rukoekin konparatzea, eta ezberdintasunak ateratzea. Ekin-tza horretan, eraikinei dagokien hiztegia lantzea: teilatua,zutabeak, arkua, ataria, sabaia...

• Txangoan jasotako eraikinei buruzko datuekin, eskulanakegitea, eskualde ezberdinetako etxeen maketak osatzeko.Eskulanak egitean, instrukzioak lan daitezke, eta, instruk-zioetan, aurrez landutako hiztegia erabil daiteke.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Inoiz ikusi al duzue horrelako zuhaitzik?Haurrak Ez, oso arraroa da.Begiralea Bai, gutxi daude Euskal Herrian. Haurra1 Nire herrian badago bat. Oso handia da. Begiralea Horrelakoa?Haurra1 Bai, oso handia eta zaharra!Begiralea Beno, orain, marraz ezazue.Haurra2 Ya está.Begiralea Bukatu duzu?Haurra2 Bai, bukatu dut.Begiralea Orain, idatzi izena. Zuhaitz hau olibondoa da. Zuhaitz arrunta

da, baina gutxi dira hain zaharrak.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

72

• Euskaraz ez dakiena atzerritik etorritakoa bada, gerta daite-ke gaztelaniaz ere ez jakitea. Gorabehera horrek asko alda-tzen du egoera, baina, funtsean, ez du aldatzen taldean lanegiteko modua.

• Hasieran, komeni da haurrari garbi adieraztea azalpenetanitxaron egin beharko duela; taldeari azalpena eman ondo-ren azalduko zaiola berari.

• Ekintza begiraleak gidatzen duenean bakarrik egin behar di-ra horrelako interbentzioak.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz ez dakien haurra hizkuntzara hurbil dadin, hiztegialantzen hastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak taldeari eman beharreko azalpenak, lehenik etabehin, euskaraz ematea, eta, gero, ez dakienari, erdarazadieraztea.

• Egingo dituzten ekintza konkretuetako hiztegia irakastea,errepika bidez. Taldearentzako azalpenetan errepikako hi-tzak baliatzea, eta, gero, haurrari berari ere hitz horiek erre-pikatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Ginkana hau honela egin behar da:Bat: joan korrika (korrika egiteko keinuak egin) han jarrita dagoen baloiraino.Bi: eman ostikoa baloiari (keinua egin) eta saiatu gola sartzen.Hiru: joan korrika (keinua egin) beste baloi hartaraino.Lau: saiatu baloia saskian sartzen (keinua egin).Bost: etorri korrika, erreleboa ematera.Denok ulertu duzue?

Haurrak Bai, oso ondo.Begiralea Marko, vamos a hacer un juego. Es una Ginkana a relevos.

Cada uno tiene que hacer esto: Bat, joan korrika (keinua egin edo, berarekin batera, probako zirkuitu osoa igaro, proba moduan) baloira (baloia seinalatu). Bi, eman ostikoa (keinua egin)... Ulertu duzu?

Marko Bai. Joan korrika, darle una patada al balón... Begiralea Hori da, ostikoa eman baloiari, ostikoa eman baloiari...Marko Ostikoa eman baloiari.

adibidea

73

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Saia gaitezke bertako haur-taldeak atzerriko haurrari euskarairakats diezaion, eta irakastea kontzienteki egin dezan. Hau-rrek jolas bezala edo apustu bezala ulertzen badute, errazagolortuko dugu inplikazioa. Dena dela, horrela eginez gero, ezgara ariko arauzko ikasprozesu bat bideratzen, eta ikuspuntuhorretatik lehentasunezkoak ez diren hainbat esamolde eretartekatuko ditu haur-taldeak: esate baterako, irainak.

• Axolakoa da hiztegia lantzeko esamoldeak askotan errepi-katzea: galderetan, elkarrizketetan, antzerkietan, paisaia lin-guistikoan...

• Begiraleek gidatutako jardueretan txertatzeko esamoldeakbadira, komeni da aurretik programatzea zein landu nahi di-ren. Izan ere, modu horretan aiseago iritsiko gara behin etaberriz erabili ahal izateko egoerak eta solasaldiak bideratzera.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz hitz egiten duten haurrek oinarrizko zenbait gauzairakastea euskaraz ez dakienari.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Esamoldeak lantzea euskaraz ez dakienarekin: elkarrizkete-tan, probetako galderetan, antzerkian sartu beharreko esal-dietan... Horretarako,

- Begiraleek gidatutako jardueretan, beste haurrei la-guntza eskatzea, euskaraz ez dakienari hitz batzuk edoesamolde batzuk irakasteko.

- Haurren konplizitatea lortzea eta haiek, kontzienteki,kanpoko haurrari hitz batzuk irakasten saiatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 ¿Cómo se dice rojo en euskera? Begiralea Entzun al duzue? Koloreak nola esaten diren ikasi nahi du.Haurra2 ¿Rojo? Gorria.Begiralea Zergatik ez dizkiozue koloreen izenak irakasten? Jolas bat

proposatzen dizuet: koloreen izenak irakatsi behar dizkiozue, baina erdaraz nola diren esan gabe, soilik euskaraz esanda. Lortzen baldin baduzue, gaur gaueko gaubeila ordu-erdi luzeagoa izango da.

Haurra2 Marko, begira... hau (txandala erakutsiz) urdina da, ur-di-na.Marko Urdina. Bale.Haurra3 Eta hau berdea. Ber-de-a. Marko Berdea.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

74

• Haur erdaldunak taldean pisu handia hartzen badu eta ha-ren eragina oso handia bada, arreta handia jarri beharko dahizkuntzazko estrategiak ongi bideratzen.

• Euskaraz egiten dutenek beren ohitura mantentze aldera,ezin da erdalduna baztertu, eta, liderraren rola hartu duela-ko, begiraleak ezingo dio zuzenean aurre egin. Beraz, bere-ganatzen saiatu beharko du, eta are arreta handiagoa jarribeharko du estrategien aplikazioan.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Taldeko haur erdaldunaren eragina zaintzea, euskaraz hitzegiteko ohitura dutenek lehengo eran jarrai dezaten.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera arautuetan, oso zorrotz zehaztea zer eta nola egin-go den. Ekintzak, hizkuntza aldetik, argi zehaztea eta bide-ratzea.

• Egoera libreetan, hau da, ekintza arauturik ez dagoenean,begiralea taldeetan sartzea, elkarrizketa edota jolaseko hiz-kuntza bideratzera.

• Euskaraz ez dakienari mezu positiboak igortzea, euskarazhitz egiten duenean. Haren ahalegina eta borondatea ai-tortzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Déjame el columpio.Haurra2 No me da la gana.Miriam Pero si llevas mucho tiempo.Begiralea Hau da haserrea! Zer gertatzen zaizue? Haurra2 Kolunpioa kendu nahi didate.Haurra1 Bai zera, denbora pila bat daramazu. Miriam Bájate.Begiralea Arrazoi dute Peruk eta Miriamek. Gauza bat egingo dugu:

denbora neurtu. Bakoitzak hiru minutu. Miriam, zuk baduzu ordularia (ordularia seinalatuz). Bakoitzak 3 minutu (hatzekin adieraziz). Ondo? Cuando pasen tres minutos, cedes el turno: Hiru minutu, hurrengo txanda. Ondo? Hiru minutu, hurrengo txanda.

Miriam Bale, hiru minutu, hurrengo txanda.Haurra1 Orain ni.Miriam Luego yo.Begiralea Gero ni.Miriam Gero ni.Begiralea Eta gero ni.Haurra2 Bai zera, zu handiegia zara.Begiralea Hori ikusteko dago.

adibidea

75

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Taldearen hizkuntzazko joera ez aldatzeko hartutako neu-rriak nahikoa gertatzen ez badira, begiraleek esku-hartzehandiagoa izan beharko dute taldean.

• Beraz, egoera arautuek pisu handia izan beharko dute. Bes-talde, hizkuntzazko helburuak kontuan hartuz programatu be-harko da dena: begiraleek haurrekin bazkaldu beharko dute,begiraleek haurren logeletan lo egin beharko dute, begirale-ek zuzendutako jarduera asko egin beharko da egunaren bu-ruan, begiraleek presentzia handiagoa izan beharko du jolaslibreetan eta abar. Guzti-guztia egitea zaila izango da, jakina,baina egindakoak nahiz egin gabe utzitakoak hizkuntza alde-tik zer eragin izango duten jabetuta egin behar da lan.

• Bai jarduera arautuetan, bai begiralea partaide denean,normalean euskaraz egiteko ohitura dutenak erdaraz min-tzatzeko ohitura hartzen hasten badira, begiraleek ohartara-zi egingo dituzte eta euskaraz hitz egiteko eskatuko diete,baina betiere arrazoibidez eta estrategiak kontuan hartuta.

• Jarduera libreetan ere, tartean behin, eskatuko zaie euska-raz egin dezaten. Normalean euskaraz egiten duten haurrakbaldin badira, ohartaraztea nahikoa izan daiteke erdaratikeuskarara pasatzeko.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haur erdaldunak taldean pisu handia hartzen badu eta on-dorioz taldea erdarara lerratzen hasten bada, egoera bidera-tzeko neurriak hartzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera arautuei garrantzi handia ematea. Hizkuntzazko hel-buruak jartzea.

• Begiraleek egoera libreetako solasaldietan parte hartzea,hizkuntza bideratzeko.

• Berez euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak ohartaraztea,euskararen erabileraren sustatzaile gerta daitezen.

ZER HARTUKONTUAN

Haurra1 Zer egingo dugu? Leti, ¿qué hacemos?

Leti Vamos a jugar a la comba.Haurra1 ¿A qué?Leti A la comba, a la cuerda. Begiralea Zertan jolastuko zarete? Haurra1 A la combaBegiralea Hara, orain arte sokasal-

toan jolasten zineten eta orain a la comba?

Haurra1 Beno, bai, sokasaltoan. Zu ere jolastuko zara?

Begiralea Bai, noski. “Motroilora” jolastuko gara?

Haurra1 Bai, bai, primeran.Begiralea Leti, zuk badakizu jolasten?

Jolastuko gara? Aizue, zuek lagundu beharko diozue abestia ikasten.

Haurra1 Motroilora sartu, Arantxa. Motroilora sartu, Saioa. Leti, esan zuk.

Leti Motroilora sartu Arantxa...

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

76

• Lehenik eta behin, haurra ez da ito behar. Beraz, beti ez da-dila begirale bera ibili haurraren inguruan, haurrak izan de-zala bere kasa ibiltzeko tartetxoren bat edo beste, haurra ezdadila zeharo lotua sentitu...

• Ondorioz, begirale batek baino gehiagok hartu behar duteestrategiak aurrera ateratzeko erantzukizuna, eta oso kome-nigarria da beti euskaraz mintzatzeko ohitura duten haurrenkonplizitatea lortzea.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Txangoetan, autobusez edo oinez izan, euskararen erabile-ra bermatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haur erdaldunaren inguruan, beti begiraleren bat izatea.Oinez doanean, solasaldietan laguntza ematea eta hareningurukoak euskaraz ari daitezen bermatzea. Txangoa auto-busez denean, haur erdaldunaren aldamenean esertzea etainguruko hizkuntz jarduna kontrolatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Hura (herri bat seinalatuz) Pasaia da. Hor bazkalduko dugu (jateko keinuak eginez). Gosea daukazu? (Gose-keinua eginez). Nik gosea daukat, gose handia.

Luis ¿Hambre?Haurra2 Nik ere bai. Kristoren gosea daukat.Haurra3 Bada, nik oraindik handiagoa daukat. Zuk, Luis, gosea

daukazu?Luis Bai, gosea daukazu. Haurra3 Ez, esan “gosea daukat”.Luis A, gosea daukat.Begiralea1 Hori da gosea, hori! Banoa bazkaltzeko zer dagoen galdetzera.

Gero arte.Begiralea2 Kaixo, koadrilla. Zer, nekatuta?Luis Bai, gosea daukat.Begiralea2 Hara, gosea daukazu. Nik ere bai. Goazen azkar bazkaltzera.

Bizkor, bizkor.Haurra3 Azkarrago! Gosea daukat!Luis Azkar, azkar...

adibidea

77

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Euskaraz ez dakiena atzerritik etorritakoa bada, gerta daite-ke gaztelaniaz ere ez jakitea. Horrek egoera asko aldatzendu, baina, oinarrian, taldean lan egiteko modua ez du alda-tzen.

• Hasieran, komeni da haur erdaldunari garbi adieraztea itxa-ron egin beharko duela azalpenetan eta besteen azalpena-ren ondoren jasoko duela berak berea bakarka.

• Markatutako helburuak, hasiera batean behintzat, begirale-ek gidatutako jardueretako izendatu behar dira. Izan ere,haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dutenez gero, nekezegingo dute euskaraz begiraleak haurrean ez direnean: aregutxiago taldeko haurretako bat erdalduna denean. Euskalgiroa sortuko bada eta haurrek euskaraz berba egitea lortunahi bada, begiraleek, nahitaez, zentroa izan beharko dutejarduera askotan. Beraz, ahalegin handia egin beharko du-te estrategiak aplikatzen eta arrazoibideak baliatzen.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haur erdalduna euskarara hurbiltzeko, hiztegia lantzen has-tea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak taldeari eman beharreko azalpenak, lehenik etabehin, euskaraz ematea, eta, gero, ez dakienari erdaraz adie-raztea.

• Egingo dituzten ekintza konkretuetako hiztegia irakastea,errepika bidez. Taldeari egindako azalpenetan errepikako hi-tzak baliatzea eta haur erdaldunari azalpenak emateko erehitz berak erabiltzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Orain, mural bat margotu-ko dugu. Ondo?

Haurra1 Vale, ¿pero qué mural?Begiralea Zer? Nolako murala mar-

gotuko dugun?Haurra1 Bai, nolako murala margo-

tuko dugu?Begiralea Mural handi bat, nahi du-

zuen bezalakoa. Mikaela, murala pintatuko dugu. Bai, murala pintatuko dugu?-beti keinuekin adieraziz-.

Mikaela ¿Un mural? Chachi, me encanta pintar

Begiralea Zer pintatuko dugu?, zer margotuko dugu?

Haurra1 Un barco guay.

Begiralea Marraztu itsasontzia, Mikaelak ikusteko.

Haurra1 Egin dut itsasontzia, ikusi.Mikaela Es un barco.Begiralea Bai, itsasontzia da. Zer

koloretan margotuko du-gu? -Beti keinuz adieraziz-.

Mikaela Azul y blanco.Begiralea Lagundu Mikaelari azul

euskaraz esaten. Erakutsikodiogu?

Haurra1 Urdina. Azul da urdina.Begiralea Erakutsiko dizkiogu kolore-

en izenak? Hau zein koloreda?

Haurra1 Zuria! Hori zuria da.Mikaela Urdina. Zuria.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

78

• Talde txikietan lan egiten badugu, hobeto susta ditzakegueuskarazko solasaldiak erdalduna ez dagoen taldeetan.

• Komeni zaigu talde txikiak beti talde berak ez izatea. Euska-raz ez dakiena beti talde berean baldin badabil, talde guz-tiekin ezingo ditugu helburuak maila berean lortu. Beraz,taldetxoak behin eta berriro berrantolatu beharko ditugu.

• Programazioa arretaz zaindu beharko dugu, taldeei jarrita-ko helburuak lortzeko. Noiz osatuko diren, nola osatuko di-ren, zertarako, hizkuntza nola landuko den bakoitzean, ezdakienarekin edo guztiekin nolako esamoldeak lantzen saia-tuko garen...

• Euskaraz ez dakitenak bat baino gehiago badira, batzuetantaldeetan sakabana ditzakegu eta beste batzuetan elkarre-kin jar ditzakegu, talde bat osatzen dutela. Bigarren kasuhorretan, helburu jakin batzuk landuko ditugu taldetxoa-rentzat. Dena dela, gutxitan jokatuko dugu era horretan, ze-ren bereizketa nabaria baita eta eragin negatiboa izan bai-tezake.

• Nolanahi ere, oso aintzat hartu beharko dugu euskaraz ezdakien haurra edo ez dakiten haurrak ezin ditugula inolaz erebakartu. Hortaz, hainbat alditan, beren kasa ibiltzen utzi be-harko diegu, bai haiek, bai gainerako haurrak oso kontrola-tuak senti ez daitezen.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrek euskaraz hitz egitea lortzea, baina haur erdaldunabakartu gabe.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera libreetan, begiralea ekintzetan sartzea, solasaldi ba-tzuk euskarara bideratzeko.

• Ekintza asko talde txikietan antolatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Pista-jolaseko hurrengo galdera. Zein da Realeko atezainaren izena? (Eta, ez dakienari zuzenduz) Zein da Realeko porteroa?

Dani No te entiendo. Begiralea Begira, hauek futbolistak dira, Realekoak. Hau Xabi Alonso da,

hori Valeri Karpin da eta hura porteroa da. Esan izena. Dani No sé. Haurra2 Alberto. Se llama Alberto.Begiralea Alberto? Alberto du izena?Haurra2 Porteroa Alberto da. Begiralea Beraz, hau Xabi da, hori Karpin da eta hura Alberto da. Alberto

porteroa da. Dani, esan honela (keinuekin adieraziz eta gainerakoei laguntza eskatuz).

Dani Hau Xabi da, hori Karpin da...Begiralea Oso ondo. Orain, hurrengo proba.

adibidea

79

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Begiralea Gaur traineruan ibiliko gara. Errepikatu denok, garbi eta poliki. Begiralea Mari Mar, orain esan zuk.Mari Mar Gaur traneran ibiliko. Begiralea Ondo, oso ondo. Orain, entzun (keinua eginez)Begiralea Lau gauza jakin behar dituzue: hau arrauna da, arrauna. Hori

tosta da, eserlekua. Traineruan patroi bat dago, kapitaina, bainaarraunlari asko dago. Orain, trainerua osatuko dugu. Mikel, egin dona-dona katona, patroia aukeratzeko.

Mikel Dona-dona katona, sutondoan aitona.../atera dadila, neska-mutil kuttuna. Jodo, neska bat patroi, kaka zaharra.

Begiralea Arantxa, patroia, atera aurrera. Hauek arraunlariak dira. Eman aginduak.

Arantxa Egin bi fila, eta eseri denok. Mari Mar, zu aurrean, hemen.Arantxa Hartu arraunak. Mari Mar, begira, arrauna. Hartu arrauna.

adibidea

• Begiralea zentroa denean landu behar dira helburu horiek.

• Aurretik programatu behar da zein egoeratan eta zein esa-molde landu nahi diren.

• Abestien bidez, jolasen bidez eta beste modu batzuetan landaiteke hiztegia.

UDALEKU ITXIAK

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haur guztientzat egokiak diren hitzak eta esamoldeak lan-tzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Gehien dakiten haurren laguntzarekin, solasaldietan, ez da-kienari esamoldeak irakastea.

• Haur guztientzat berriak diren esamolde batzuk aukeratzeaeta txertatzea.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

80

• Zer eta nola landu nahi den aurretik definitzea komeni da(hitzak, esamoldeak...). Landu behar denak aisiako bestehelburuekin lotua egon behar du, hala nola, naturaren eza-gutzarekin, ingurunearen ezagutzarekin eta abarrekin.

• Jarduera zuzenduetan eta begiralea jarduerako parte dene-an landu behar dira hiztegia eta esamoldeak. Barneratu di-tuzten edo ez ikusteko, beren artean erabiltzen hasten direnobserbatu behar da, edo, bestela, testuinguru jakin bateanberez -behartu gabe- erabiltzeko gai diren probatuko dugu,galderen bidez.

6. LUDOTEKA JARDUERAKO ADIBIDEEN TAULAK

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Hizkuntzaren zuzentasuna eta aberastasuna lantzea, euska-ra estandarraren arabera.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jolasen bidez, batez ere jolas sinbolikoak baliatuz, egoeraezberdinak sortzea. Egoera horietarako, haurrei hitzak, esa-moldeak... ematea.

• Helburua lantzeko, tailer eta ekintza bereziak baliatzea, hots,berentzat ezezagunak diren tailerrak eta ekintzak lantzea,ahal den neurrian, lekua eskolaren kopia gerta ez dakien.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Aste honetan, oso tailer berezia egingo dugu. Puzzlebat egingo dugu. Zurezko puzzle bat.

Idoia Baina nola? Begiralea Txapakumea, zerra txiki,

pintura, kola... baliatuko ditugu.

Miren Nik etxearen puzzlea egingo dut.

Begiralea Oso ondo. Hasi marrazten.Idoia Emango didazu katxarro

horietako bat? Zur-zati bat? Begiralea Zer? Txapakumea? Idoia Bai, hori, txapakumea.Miren Amaitu dut txapakumean

marrazten. Orain moztu egin behar dut. Utziko dida-zu zerra?

Begiralea Pello, zuk berniza eman. Pintzel hauekin ematen da,

distira izan dezan.…

Begiralea Zertan ari zarete?Manu Medikuetara jolasten. Begiralea Nik ere jolastu nahi

nuke. Erizaina izan naiteke?

Nerea Bale.Begiralea Ebakuntza oso zaila da?Manu Ebakuntza?Begiralea Bai, motel, operazioa. Manu Bai, bai, zail-zaila da

ebakuntza.Begiralea Non du mina? Non du

gaitza?Manu Hemen, tripa ondoan.Begiralea Gibelean? Gibeletik

operatu behar duzue?Nerea Hori da, gibeletik.…

adibideak

81

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Hagitz ona da ohitura eta errutina batzuk sortzea. Beraz,hasieratik murgildu behar dira haurrak euskarazko giroan,nahiz eta, jakina, jardueraren kontestuko giroa izan beharduen.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek gaztelaniaz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrak, modu natural batean, jarduera euskaraz dela ja-betzea, eta hizkuntza hori erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Paisaia linguistikoa arreta handiz zaintzea: jardueraren gu-nea euskarazko kartelekin, esamoldeekin, haurren gogokogauzekin... janztea.

• Jarduera euskaraz dela jabetzeko, euskara oso presente egi-ten duen giroa sortzea eta lehenengo ekintzak giro horri hel-duta egitea:

- haurrak iritsi aurretik, jarduera egiten den lekuan euska-razko musika jartzea.

- beste ezeren aurretik, euskarazko abesti bat kantatzeahaurrekin batera.

- segidan, euskara erabiltzea eskatzen duen jolas bat egi-tea: abesti-jolasa...

- ...

• Jostailuen arauak, ekintza berezien informazioa eta abareuskaraz idatziak izatea.

ZER HARTUKONTUAN

B. Gaur lehenengo eguna denez gero, ludoteka apaindu behar dugu.Hk. Zer egingo dugu?B. Batzuok marrazkiak egingo dituzue, eta besteok, handienak zaretenok,

idazten badakizuenez gero, gehien gustatzen zaizkizuen abestiak idatziko dituzue kartulinetan.

H. ¿Puedo poner la de Bisbal?B. Jar dezakezu, baina euskaraz. Badakizu hemen dena euskaraz egiten

dugula.H. Oso zaila da.B. Bietako bat, edo euskaraz gustuko duzun abesti bat jarri edo Bisbalena

euskaraz idatzi. Nahi baduzu, neuk lagunduko dizut.H. Bale. Nola esaten da Buleria euskaraz?B. Eeee, baaaa, zeraaaaa... buila handia. Hori, hori, buila handia, horixe

egiten du Bisbalek.…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

82

• Taldetxoetan sartzea eta solasaldietako hizkuntza bideratzeanahikoa izan daiteke ludotekan giro euskalduna sortzeko.

• Estrategia hori aplikatzearekin bakarrik aski ez bada, jardue-ra zuzenduei eman behar zaie garrantzia.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Ludoteka barruan haurren arteko harremana euskaraz izandadila lortzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jolas libreetan, begiraleak taldetxoz taldetxo ibiltzea eta be-harrezko ikusten denean taldetxoetan sartzea, haurrekin jo-lasteko eta hizkuntza aldetik jarduera bideratzeko.

• Estrategia hori nahikoa ez izatera -ludotekako giroan erdara“gehiegi” entzuten delako-, jarduera zuzendu gehiago anto-latzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gustatzen al zaizu jostailu berria?Saioa Ez dago gaizki, baina nahiko zaila da.Mikel Orain nik botako dut dadoa.Begiralea Oso ondo. Zalantzarik baldin baduzue, galdetu. Eta zuek zertan

ari zarete?Olaia Estamos jugando al Parchís.Leticia Y estoy ganando.Begiralea Irabazten ari zara, Leti? Nik ere jolastu nahi dut? Hasieratik

hasiko naiz.Leticia Bale, baina nik irabaziko dut.Olaia Ez, ez, nik irabaziko dut.Begiralea Hori ikusteko dago. …

adibidea

83

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Horrelako egoeretan, hasiera batean behintzat, jardueraarautuetan lortuko dugu haurrek euskara erabiltzea. Hortaz,aparteko garrantzia emango diegu jarduera zuzenduei, etaegunero programatuko dugu zer eta noiz egingo dugun.

• Egun bateko programazioaren adibidea:- haurrak ludotekara iristen direnean, jolas bat egin behar

da, hizkuntza erabiltzea eskakizun duena. - arratsalde erdirako, jarduera arautu bat (tailerrak, an-

tzerkiak...) antolatu behar da, euskararen erabilera arre-taz zaintzeko.

- arratsaldearen amaieran, abesti bat kantatu behar da,ohiturak, errutinak... errotuz joan daitezen.

• Modu horretan, egunero ziurtatuko dugu euskararen erabi-lera. Jarduera horietaz gain, jolas libreetan, begiraleak tal-detxoetan sar daitezke hizkuntza bideratzeko.

• Zenbat eta zailagoa izan hizkuntzaren erabilera bideratzea,hainbat eta garrantzi handiagoa emango diegu jardueraarautuei. Ekintza zuzenduak baliatuz ere aurrera nekez egi-nez gero, hizkuntza eskakizun dutenei emango diegu pisua(antzerkiak, ipuin-kontaketak taldeka...). Dena dela, neurtuegin behar dira indarrak eta baliabideak, ez haurrak, ez be-giraleak, erre edo zaputz ez daitezen.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrek, egunero, une ezberdinetan euskara erabiliko dute-la ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jarduera arautuak ondo programatzea eta haietan euskara-ren erabilera bideratzea, dela begirale berritsuen bidez, de-la hizkuntza eskakizun duten ekintzen bidez.

ZER HARTUKONTUAN

• Horrelako egoeretan, hasiera batean behintzat, jardueraarautuetan lortuko dugu haurrek euskara erabiltzea. Hortaz,aparteko garrantzia emango diegu jarduera zuzenduei, etaegunero programatuko dugu zer eta noiz egingo dugun.

• Egun bateko programazioaren adibidea:- haurrak ludotekara iristen direnean, jolas bat egin behar

da, hizkuntza erabiltzea eskakizun duena. - arratsalde erdirako, jarduera arautu bat (tailerrak, an-

tzerkiak...) antolatu behar da, euskararen erabilera arre-taz zaintzeko.

- arratsaldearen amaieran, abesti bat kantatu behar da,ohiturak, errutinak... errotuz joan daitezen.

• Modu horretan, egunero ziurtatuko dugu euskararen erabi-lera. Jarduera horietaz gain, jolas libreetan, begiraleak tal-detxoetan sar daitezke hizkuntza bideratzeko.

• Zenbat eta zailagoa izan hizkuntzaren erabilera bideratzea,hainbat eta garrantzi handiagoa emango diegu jardueraarautuei. Ekintza zuzenduak baliatuz ere aurrera nekez egi-nez gero, hizkuntza eskakizun dutenei emango diegu pisua(antzerkiak, ipuin-kontaketak taldeka...). Dena dela, neurtuegin behar dira indarrak eta baliabideak, ez haurrak, ez be-giraleak, erre edo zaputz ez daitezen.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Bi taldetan banatuko gara, eta antzerki bat egingo dugu.

Martín ¡Otro teatro! ¡Yo no quiero!Begiralea Bai, Martin. Gaur oso gau-

za ezberdina egingo dugu. Lehengo astean panpinak prestatu zenituzten, ezta? Orain, antzerkia egiteko hartuko ditugu.

Nora Vale, será divertido.Begiralea Baietz, Nora? Gustatzen zai-

zu, e? Esan, esan Martini gustatzen zaizula.

Nora Bai, Martin, niri gustatzen zait.

Martín Bale, bale.Begiralea Zein da zure panpina?Martín Éste.Begiralea Zein pertsonaia da? Suhil-

tzailea da? Bonberoa?Martín Bai, bonberoa da.Begiralea Bada, oso polita da. Suhil-

tzailea antzerkian sartzeko,etxe bat, kalea bat...zerbaitjarriko dugu erretzen.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

84

• Helburuak jartzeko eta programatzeko garaian, komeni dazehaztea zer eta zein momentutan landu behar den.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak gaztelaniaz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrek euskarazko hitzak, espresioak... ikastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Hainbat jolas eta jostailu tarteko direla, programatutako hi-tzak, espresioak... lantzea.

• Jolas sinbolikoen bidez, egoeren araberako hitzak, espre-sioak... lantzea.

ZER HARTUKONTUAN

Haurrek arrandegi bat muntatu dute. Begiralea da saltzailea eta haurrakerosleak:

Begiralea Nor da hurrengoa? Zu zara hurrengoa? Hala uste duzu? Bada, esan, “uste dut ni naizela”.

Rosa Uste dut ni.Begiralea Zu zara hurrengoa? Hala uste duzu? Bada, esan, “uste dut ni

naizela”.Rosa Uste dut ni naizela.Begiralea Baina, txanda eskatu duzu?Rosa Bai, txanda eskatu dut.Izaskun Ni naiz hurrengoa.Xabi Ni hurrengoa.Begiralea Denok eskatu duzue txanda? Xabi Bai, eskatu txanda.Begiralea Xabi, txanda eskatu duzu? Xabi Bai, txanda eskatu dut.Begiralea Rosa, zein arrain nahi duzu? Legatza ala txitxarroa?Rosa Txitxarroa, mesedez. Begiralea Zenbat nahi dituzu? Bat, bi, lau... …

adibidea

85

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Ludotekara haur guztiak ez dira batera iristen. Horregatik,saio bakoitzaren hasieran jarduera gidaturen bat egin daite-keen arren, haur guztiek ez dute parte hartuko jardueran.

• Haurrak iritsi ahala, lehenengo harremana begiraleak egi-ten badu -euskaraz, jakina-, haurrak giro euskalduneanmurgilduko dira. Gainera, beste haurrekin izango dutenarratsaldeko lehenengo harremanean ere begiraleak zuze-nean parte hartzen badu, harreman horretako hizkuntzaeuskara izatea ziurtatuko da.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Haurrak ludotekara iristen direnean, lehenbiziko harrema-nak euskaraz izango direla ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Ludotekan hasieran sortzen den giroa euskalduna izan da-din, bi modutan joka daiteke:

- haurrak iristen doazen neurrian, harreman pertsonaliza-tua bideratzen ahalegintzea eta harremana euskarazizatea lortzea, eta, era berean, lehenbizi hasitako hau-rrak eta geroago gehituz doazenak elkarrekin euskarazhas daitezen, begiralea, haur etorri berriaren taldekopartaide izatea.

- hizkuntza erabiltzea eskakizun duten jarduera zuzen-duak antolatzea: abestiak, ipuinak...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Kaixo, Jon, arratsaldeon!Jon Kaixo, Eneko.Begiralea Jolasteko gogo handi-handia ekarri duzu?Jon Bai.Begiralea Gaur jende asko dago ludotekan. Zertan jolastu nahi

duzu?Jon Ez dakit.Begiralea Begira, Mikel eta Antton partxisean ari dira. Idoia eta Xabi

etxeak eraikitzen ari dira, eta, han, Marko eta Ezti puzzle handi bat egiten ari dira.

Jon Puzzlea?Begiralea Puzzlea egin nahi duzu Markorekin eta Eztirekin?Jon Bai, puzzlea egin nahi dut.Begiralea Nik ere lagunduko dizuet. Jon Kaixo.Marko eta Ezti Jolastu nahi duzu?Jon Bai.Begiralea Nik ere bai.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

86

• Pertsonaiek gauza zehatz bat egin dezakete edo haurrekinjolasten ari daitezke, besterik gabe. Bertaratu aurretik, denadela, inplikatu egin behar dute programazioko helburuekin,eta ludotekan giro euskalduna sortzen eta euskara presenteegiten lagundu behar dute. Era askotako pertsonaiak izandaitezke: kirolari ezagunak, telebistako pertsonaiak, pailazo-ak, musikariak...

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuekgaztelaniaz.

HELBURUA • Euskal giroa indartzea; horretarako, jarduera ezberdin etaerakargarriak antolatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Haurrentzat erakargarriak diren pertsonaiak gonbidatzea lu-dotekara.

• Paisaia linguistikoa zaintzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gaur bisita dugu. Realeko Mikel Aranburu etorriko da gurekin jolastera. Ezagutzen al duzue?

Ramon Bai, fijo. Kaixo, Mikel.Mikel Kaixo denoi! Ze leku polita daukazuen hemen. Ene, zenbat

jostailu dagoen!Begiralea Erakutsiko dizkiozue jolasak?Itsaso Bai, etorri gurekin.Eli Mira, este juguete es una pasada.Mikel Bai?, eta nola jolasten da?Eli Begira, fitxa pila bat dago. Hartu bat, eta ikusi...…

adibidea

87

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Euskal giroan dagoela sentiarazi behar zaio, eta giro horre-tan integratzen lagundu. Hizkuntzaren aldetik taldean izandezakeen kontrako eragina neutralizatu behar da. Horreta-rako, haurrarekin denbora asko pasatu beharko du begira-leak, eta, betiere, hizkuntzazko helburuak oso presente izanbeharko ditu.

• Euskaraz ez jakin arren edo gutxi jakin arren, euskal eredu-ren batean ibiliko da ikasten. Beraz, komeni da ikastetxekoarduradunekin hitz egitea eta koordinatzea, zer ari direnlantzen jakiteko eta helburuak zehazten asmatzeko.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz ez dakien haurra hizkuntzara hurbil dadin, hiztegialantzen hastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Euskaraz ez dakienarentzat helburu zehatzak jartzea, etabegiralea bereziki saiatzea helburua bete dadin.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Begira, Jousef, collage bat egiten ari gara. Argazki bat aukeratu,moztu eta itsatsi (keinuak eginez).

Joussef Bai, ya entiendo.Begiralea Gaia itsasoa da. Hor hondartza dago. Hondartza (seinalatuz).

Hau ura da. Ura. Horiek arrainak dira... Orain, moztu argazkiak,eta itsatsi. Moztu eta itsatsi.

Joussef Esto lo he aprendido hace poco en clase: Hau arraina da. Hau itsasoa. Hau ura. Hau...

Begiralea Hau hondartza da. Joussef Bai, hondartza. Hau olatua da. Bai?Begiralea Bai, oso ondo!Joussef Hau arraina jarriko hemen.Begiralea Arrain hau hemen jarriko duzu? Joussef Arrain hau hemen jarriko dut. Quiero tijeras.Begiralea Tori guraizeak.…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

88

• Haur erdaldun bakar batek ere eragin handia izan dezakehaurren artean. Bera taldetxo batean dagoenean, begiraleatartean ez bada behintzat, oso normala da taldetxoa erda-raz aritzea. Horrez gainera, erdalduna taldetxoz aldatutaere, aski ohikoa izaten da taldekoek erdaraz egiten jarrai-tzea. Egoera hori ongi kontrolatzea komeni da, hasiera-ha-sieratik eta huts egin gabe esku hartuz.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz hitz egiten duten haurrek euskaraz hitz egiten ja-rrai dezatela lortzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera libreetan, euskaraz ez dakienak hizkuntzaren aldetiktaldean eragin handia duela ikusiz gero eta hura ez dagoe-nean ere haurrek erdaraz egiten jarraitzen dutela, begiraleataldetxoetara hurbiltzea eta hizkuntz joera bideratzen ahale-gintzea.

ZER HARTUKONTUAN

Itziar ¡Qué folla, de nuevo te ha tocado el seis!Dani Ya casi he ganado. Begiralea Zertan jolasten ari zarete?Itziar Okan ari gara. Begiralea Nor ari da irabazten?Dani Ni. Oso ona naiz.Itziar Suerte handia daukazu eta!Begiralea Bukatzen duzuenean beste jostailu berri bat erakutsiko dizuet.

Ondo?Itziar Bai, primeran! Bota azkar, Dani.Dani Bai, oraintxe. Berriz ere seia!…

adibidea

89

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Horrelako haurrak nekez hasiko dira beren artean euskarazhitz egiten; are nekezago, berriz, taldera erdaldun bat iristenzaienean. Beraz, jarduera arautuetan jarri behar da indarra.

• Horregatik, jarduera arautu ugari egin behar da, eta horre-lako ekintzetan ezinbestekoa izan behar du hizkuntza oparoerabiltzea.

• Euskaraz ez dakienari lagundu egin beharko zaio jarduere-tan. Kontuan izan, baztertuta senti daitekeela, dinamika on-do zaintzen ez bada.

• Antzerkian, joko sinbolikoetan, abestietan eta beste hainbatjardueratan ezinbestekoa da hizkuntza erabiltzea: ondo pro-gramatu behar dira, eta egunero bat egin behar da gutxie-nez.

• Jarduera arautuetan ez ezik, begiralea bat gehiago den une-etan ere lor daiteke haurrek euskara erabiltzea, begirale be-rritsuaren estrategiaren bidez, baina, haur guztiek euskarazegitea nahi badugu, hasiera batean behintzat jardueraarautuei eman behar zaie garrantzia.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Jardueraren hainbat unetan euskararen erabilera ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Hizkuntza erabiltzea eskakizun duten jarduera zuzenduakantolatzea eta jardueretan euskararen erabilera ziurtatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Hartu bakoitzak txartel bat. Zuen pertsonaia hori izango da.H1. Ni otsoa!H2. Ni sorgina! Unai ¡Yo un espantapájaros! Begiralea Txorimaloa; Unai, txorimaloa.Unai Hori, txorimaloa.Begiralea Marco Asensio. Hartu txartela. Zer da hau? (seinalatuz)Marco Asensio Una vaca.Begiralea Behia? Behia tokatu zaizu?Marco Asensio Bai, behia. Begiralea Hasi egingo gara. Sar dadila sorgina!

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

90

• Horrelako taldeetan hizkuntzazko helburuak lortzeko planifi-kazioak zehatza izan behar du. Helburu txikiak lortzeko ere,lan handia egin behar da. Beraz, ongi neurtu behar dira in-darrak eta baliabideak, bidean ez erretzeko.

LUDOTEKA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta,tartean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz ez dakiena euskarara hurbil dadin, hiztegia lantzenhastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den jarduera arautuetan,lan berezia egitea euskaraz ez dakienarekin, horrelako jar-dueretan besteen moduan parte har dezan eta euskara era-bil dezan.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Sokasaltoan jolastuko gara. Hilabeteen abestia kantatuko dugu?Haurrak Bai, ondo. Begiralea Karlos, ba al dakizkizu hilabeteak? Urtarrila, otsaila...Karlos No. Ez.Begiralea Enero, febrero, marzo... Euskaraz, urtarrila, otsaila, martxoa,

apirila... Hilabeteak dira. Karlos Sólo en castellano.Begiralea Denok lagunduko dizugu, baietz? Escucha con atención. Entzun

abestia (belarria ukituz).Karlos Bai, hilabeteak.Haurrak Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila... (behin eta berriz jolasten

diren bitartean).Begiralea Zer Karlos, probatu nahi duzu? Karlos Urtarrila, otsaila, martxoa.... Begiralea Ondo, ondo! Laster ikasiko duzu! Karlos Bai, oso ondo.…

adibidea

91

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

7. KIROLA ETA DANTZA JARDUERETAKO ADIBIDEEN

TAULAK

• Gaizki erabilitako hizkuntz moldeak zuzentzen ahalegindubehar da, baina behin eta berriz jarduna eteten eta zuzen-tzen aritu gabe.

• Jarduerari buruzko hainbat hitz, espresio... lan ditzakegu.Dena dela, aurrez zehaztu behar da zer eta nola landu. Ki-rolean esate baterako, hitz espezifikoak alde batera utzita,egokia izan daiteke ziztu bizian, aitaren batean, burupelotaerabili, zartada ederra eman... eta antzekoak baliatzea.Dantzan, berriz, arin-arin mugitu, oin-puntetan ibili, txoriabaino aiseago hegaldatu, liraintasunari eutsi eta abar era-biltzea.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Euskal hizkuntzaren zuzentasuna eta aberastasuna lantzea.Bestela esanda, sistema estandarraren arabera, haurreneuskara zuzentzen eta aberasten ahalegintzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Solasaldi baten barruan, erdarazko esamoldeen ordez eus-karazkoak ematea, besteak beste, lausengatzeko, iraintze-ko, adarra jotzeko eta abarretarako.

• Ezagutzen ez duten esamolderen bat aukeratzea, eta, jola-seko egoeran, modu erakargarri batean txertatzea eta ba-liatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Baloia lapurtzen duzuenean, aitaren batean eman behar diozuegertuen daukazunari eta hark zuzendu behar du jokoa. Ados?Haren lana izango da burupelota erabiltzea eta jokaldirik onenaaukeratzea.

Haurra1 Baina baloia hartzen duenari ezer bururatzen ez bazaio, zer? Burupelotak kale egiten badio?

Begiralea Orduan, jokaldia gelditu behar da, eta taldekide bat hurbilduarte itxaron.

Haurra2 Ekin errebentatu arte!…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

92

• Dantzako eta kiroleko jarduerek hainbat arau eta hitz tekni-ko izaten dituzte. Euskarazko terminoak lantzea eta haurrekeuskarazkoak erabiltzea lortu behar da.

• Batetik, jarduera orotako ekintzak eta baliabideak hartu be-har dira aintzat: berotzeko ariketak, estiramenduak, gimna-sioko tresneria... Bestetik, berriz, jarduera espezifiko bakoi-tzari dagozkionak.

• Behin sailkapena eginda, hartzaileen mailaren arabera eginbehar da aurrera, baina, dena dela, beti izan behar da kon-tuan usoak bakarrik egiten duela hegan “azkar eta ondo”.Hau da, terminoak ulertzeko eta finkatzeko beta hartuz ai-tzinatu behar da.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Aktibitateari dagokion hizkuntzazko jarduna euskaratzea,urratsez urrats.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jarduerari buruzko termino espezifikoak, arauak... landuzjoatea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Jokoz kanpo ez geratzeko, aurrelariak atzera itzuli behar du bizkor. Konforme? Ez itxaron taldekide batek baloia lapurtu arte.

Ander Hori badakigu, baina egitea da zaila, txo. Begiralea Unai, zu aurrelaria zara. Ondo ulertu al duzu?Unai Bai. Bizkor atzera itzuli, jokoz kanpo ez geratzeko. Begiralea Beste gai potolo bat. Alboko sakeak. Oso jokaldi garrantzitsua

da.…

adibidea

93

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Dantzako eta kiroletako jardueretan, beste talde eta elkarte-ekin harreman handia izaten da (partidak, dantzari txikienegunak...) ohiko entseguetatik kanpoko ekintzetan. Hau-rrentzat, jardueraren momentu bikainenak izaten dira (le-hia, dantza-saio publikoak...), protagonista bihurtzen baiti-ra. Oro har, gainera, hizkuntz jardun handiko ekintzak izatendira, eta oso ardurakoa da horrelakoetan euskararen erabi-lerari arreta jartzea.

• Beti komeni da beste taldeak aurretik ezagutzea: hizkun-tzazko zer gaitasun eta ohitura dituzten jakitea, entrenatzai-leak eta begiraleak euskaldunak diren ala ez ikastea... Infor-mazioak helburu eta estrategia zuzenak finkatzen laguntzendu.

• Besteek euskaraz egiteko ohitura badute, ziur aski nahikoaizango da lehenengo harremana euskaraz izatearekin; erda-razko ohitura badute, aldiz, begiraleak harremanen gaineanegon beharko du, ahal den guztia euskaraz izan dadin.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek euskaraz hitz egiteko ohitura dute.

HELBURUA • Beste talde batzuekin elkartzean, harremanak euskarazizango direla ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Taldeen arteko lehenengo harremana programatua izatea. - Kirol-zelaian topatu aurretik, aldageletan taldeen aur-

kezpenak egitea. - Dantzari txikien egunean, jolasen bat edo beste antola-

tzea, taldeak nahastu aurretik.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea1 Begira, hor datoz Ordiziako dantza-taldekoak. Ordiziakoa1 Kaixo, zer moduz iritsi zarete? Begiralea1 Ederki etorri gara kontu-kontari, baina beti bezala, nahiko

berandu. Hortaz, lehenbailehen hasi beharko dugu haurrek elkar ezagutzeko dantza egiten.

Ordiziakoa1 Aizue, orain launaka jarri behar duzue: herri bakoitzeko bina talde bakoitzean.

Begiralea1 Bakoitzak beste hiruen izenak ikasitakoan, dantza bat egingoduzue taldetxoka.

Iñaki Kaixo, ni Iñaki naiz, eta zu?Idoia Ni, Idoia naiz. Hernanikoa zara?…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

94

• Esan beharrik ere ez dago, begiraleak eta haurrek elkarrenartean eta haurrek beren artean euskaraz egitea dela ga-rrantzizkoena, baina, gorabehera horretan, inguruko ele-mentuak ere bidelagun dira, ezbairik gabe, zeren, jakinaden moduan, “Zer ikusi, hura ikasi” da ohiko jokabidea.

• Beraz, noraezekoa da ingurua “euskaratzea” eta ingurukoelementuak “euskaraz mintzarazten” jartzea.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek erdaraz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrak, modu natural batean, jarduera euskaraz dela ja-betzea, eta hizkuntza hori erabiltzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Paisaia linguistikoa lantzea: jardueraren gunea euskarazkokartelekin eta esamoldeekin janztea.

• Euskarazko musika eta abestiak erabiltzea: haiek lantzea,entzutea...

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Igandean, txapelketa hasiko da, eta ordurako egin beharra daukagu lantxo bat.

Haurra1 Zer egin behar dugu?Begiralea Partidak hasi aurretik kantatzeko zerbait aukeratu behar dugu;

aldageletan kantatzeko zerbait. Zelaira indarrean ateratzekoabesti bat!

Haurra2 A zer txorakeria!Haurra3 ¡Qué zumbe tiene este tío!Begiralea Bada, asmatu egin behar dugu. Zer iruditzen zaizue zeuen

gustuko abesti bat hartzea eta denon artean moldatzea?Haurra1 Rollo gutxiago, tio. Asmatu bat motz-motza, bale?…

adibidea

95

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E • Talde askotan, haurrak eta gazteak nahastu egiten dira: ki-

roletako entrenamenduetan, dantzako entseguetan... Gaz-teei jarduera euskaraz dela ulertaraztea eta elkartearentzathaurrek euskaraz egitea helburu bat dela adieraztea ez daoso zaila.

• “Dantzari Txikien eguna” bezalako ekintzetan, maiz, hau-rrak beste herrietako haurren gurasoen etxeetara joaten di-ra bazkaltzera. Beraz, inor baztertu gabe izan behar baduere, ardurakoa da gurasoak euskaldunak diren ala ez ain-tzat hartzea, eta banaketa euskaldunen aldera iraultzensaiatzea.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek erdaraz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Taldeko, eta beste taldeetako pertsona helduagoekin harre-manak euskaraz izatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Taldeko gazteei eta helduei haurrekin euskaraz hitz egin be-har dutela eskatzea.

• Beste taldeekin harremanak lantzean, haurrek gazteekinedo helduekin izango duten harremana, ahal dela behin-tzat, euskaraz izan dadin eskatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gaur entsegu orokorra egingo dugu, eta, horregatik, gazteen taldekoak ere etorri dira gurekin batera dantza egitera.

Gaztea1 ¿Qué vamos a bailar?Gaztea2 Arin-arin y fandango.Begiralea Mesedez. Elkarteak haurrekin euskararen erabilera landu nahi

du, ez etorri zuek hori zapuztera. Dantzako orduan behintzat euskaraz egin, ederki dakizue eta.

Gaztea1 Bale, bale... hala badiozu, hala biz, maribandera!Begiralea Sar zaitezte haurren artean, dantzak lantzeko. Lagundu pixka bat

gure koskorrei!Gaztea2 Segi agintzen, segi... Zeuk daukazu makila, andere!…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

96

• Helburu hori lortu ahal izateko, abiapuntuak nahiko onaizan behar du, hau da, euskarako gaitasun oneko taldeahautatu behar da.

• Kirol-jardueretan behintzat, dezente izaten dira estrategiahori aplikatzeko egoerak. Esate baterako, demagun haurraktaldetxoetan banatuak daudela, teknikaren bat (paseak, ti-roak...) lantzeko eta begiralea taldez talde dabilela nola aridiren begiratzen.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrek erdaraz mintzatzeko joera dute.

HELBURUA • Haurrek erdarazko joera hartzen dutenean, begiralearenpresentzia nahikoa izatea hizkuntza aldatzeko.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Jarduera ez arautuetan, haurrak beren aldetik jolasean da-biltzanean, begiralea berengana hurbilduko da jolasa ikus-tera eta animatzera.

ZER HARTUKONTUAN

H1. Tri-tri-tri tripleee!H2. Al loro tío; apúntate ésta!H3. Ja, ja, capullo, no has rozado ni el aro.B. Zer? Zer moduz hirukoak botatzen?H3. Oso ondo. Ia erdiak sartu ditugu.H1. Begira, begira.B. Oso ondo. Orain jolastu bi biren kontra, bale?H2. Beno, bada, ni Olaiarekin. …

adibidea

97

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Haurrek begiraleari erdaraz hitz egiteko ohitura badute, le-henengo helburua jokamolde hori aldatzea izango da. Begi-raleak ez dio haurrari berarekin erdaraz egiten utziko, baina,euskaraz hitz egiteko zuzenean eskatu beharrean, begiraleberritsuaren jokaera hartuko du, hau da, galdetuz, errepika-tuz, galderetan euskarazko erantzuna emanez jardungo du.

• Kirola eta dantza moduko jardueretan, ez da oso zaila hel-buru hori lortzea. Haurren oso gustuko jarduerak izaten di-ra, eta alderdi horrek asko errazten du begiralearen lana.

• Begiralearen eta haurraren arteko harremanetarako jarri dahelburu hau. Haurren artean euskaraz egitea lortzea askozzailagoa da, eta, helburu hau lortu aurretik, ez du zentzurikbestea planteatzeak.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak erdaraz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Haurrak begiralearengana beti euskaraz zuzentzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak, galdetuz, eskatuz, azalduz, proposatuz..., hau-rrekin begirale berritsu moduan jokatzea, haurrak jabe dai-tezen begiralearekin euskaraz hitz egin behar dutela.

• Haurrak begiralearengana erdaraz zuzentzen badira, euska-raz zuzen daitezen lortzea, hala nola, euskaraz erantzunez,galderen bidez euskaraz erantzun berdina eskatuz, errepika-tu beharreko erantzuna galderetan emanez eta abar.

ZER HARTUKONTUAN

Mertxe ¿Podemos jugar un partido?Begiralea Zer?, zer egin nahi duzue?Mertxe Queremos jugar un partido.Begiralea A, partida bat jokatu nahi duzue?Ana Bai.Mertxe Bai, partida bat jokatu nahi dugu.Begiralea Denok jokatuko duzue ala zeuek bakarrik? Denok ala zeuek?Mertxe Ez, denok.Ana Baloia utziko?Begiralea Bai, tori baloia. Neu ere laster joango naiz jokatzera.

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

98

• Taldeko gazteak eta helduak erdaldunak badira, eraginaneutralizatzen saiatuko gara, hots, harremana mugatzenahaleginduko gara. Noski, kontua ez da harremanik ez iza-tea eta bakartzea, baizik eta jardueran bertan ahalik etaprotagonismo gutxien ematea.

• Euskaldunak badira, aldiz, entseguetan parte hartzera gon-bidatuko ditugu, ahal den guztietan nahastu egingo ditugueta abar.

• Haurrek euskaldunak direla ulertu behar dute, eta, gainera,kosta egiten zaienez gero, beharrezko dutela euskara lan-tzea. Taldeko gazte-helduek lan horren parte izan behar du-te.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak erdaraz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Taldeko helduekin eta beste herrietakoekin harremana eus-karaz izatea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Taldeko gazteei eta helduei haurrekin euskaraz hitz egitekoeskatzea.

ZER HARTUKONTUAN

Gaztea1 Kaixo, dantza ondo ikasi al duzu?Beñat Me lo sé muy bien.Gaztea1 Pozten naiz. Oraintxe dantzatuko dugu.Beñat También Unai lo sabe bien.Gaztea2 Zuk ere bai, Unai? Zuk ere ondo dakizu?Unai Bai.Begiralea Zer? Hasiko al gara dantzatzen?Gaztea1 Noski, gu prest gaudeBeñat ¿Cuál vamos a bailar?Begiralea Beñat. Zein dantza egingo dugu? Beñat Hori. Zein dantza egingo dugu?Gaztea2 Sorgin-dantza. Gustatzen zaizu?Beñat Bai, asko.…

adibidea

99

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Begiralea Hemengoak al zarete? Azpeitia1 Bai, azpeitiarrak. Eta zuek?Begiralea Nongoak gara? Esan ozen. Errenteriakoak Errenteriakoak.Begiralea Erakutsiko al diguzue herria? Oso polita ematen du. Azpeitia2 Baaaai! Etorri gurekin.Errenteria1 ¿Qué vamos a ver, todo el pueblo?Begiralea Nola, Aitor? Galdetu honela: “Herri guztia ikusiko dugu?” Errenteria1 Herri guztia ikusiko dugu?Azpeitia2 Ez, osoa ez. Parte zaharra bakarrik.Errenteria1 Bale.…

adibidea

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haurrak erdaraz mintzatzen dira beti.

HELBURUA • Beste taldeekin elkartzean, lehenengo harremana gutxienezeuskaraz izango dela ziurtatzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Taldeen arteko lehenengo harremana programatua izatenahalegintzea:

- Kirol-zelaian topatu aurretik, aldageletan taldeen aur-kezpena euskaraz egitea.

• Dantzari txikien egunean, taldeak nahastu aurretik, jolasenbat edo beste antolatzea.

• Taldeen arteko harremanean, begiraleak begirale berritsuizatea: galdetzaile, zirikatzaile, proposatzaile...

ZER HARTUKONTUAN

• Dantzako eta kiroletako jardueretan, beste talde eta elkarte-ekin harreman handia izaten da (partidak, dantzari txikienegunak...) ohiko entseguetatik kanpoko ekintzetan. Hau-rrentzat, jardueraren momentu bikainenak izaten dira (le-hia, dantza-saio publikoak...), protagonista bihurtzen baiti-ra. Oro har, gainera, hizkuntz jardun handiko ekintzak izatendira, eta oso ardurakoa da horrelakoetan euskararen erabi-lerari arreta jartzea.

• Beti komeni da beste taldeak aurretik ezagutzea: hizkuntzaz-ko zer gaitasun eta ohitura dituzten jakitea, entrenatzaileaketa begiraleak euskaldunak diren ala ez ikastea... Informa-zioak helburu eta estrategia zuzenak finkatzen laguntzen du.

• Edozein kasutan, taldeko haurrek erdaraz egiteko ohituradutenez gero, begiralea taldeko zentroa denean edo talde-ko parte denean lortuko dugu harremana euskaraz izatea.Hau da, beste taldekoekin harremanak egiten ditugunean,tartean ibili beharko dugu, eta une gehienetan horrela izandadin saiatuko gara. Haurrak beren kasa bildutakoan, osoposible da erdaraz hastea.

ZER HARTUKONTUAN

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

100

• Jarduerak berez badauzka euskarazko abestiak, aurkezpe-nak prestatzea eskatzen badu... jarduerak berak ematen di-tuen baliabideak aprobetxatu behar dira lehenbizi.

• Jarduerak, berez, hizkuntza eskakizun duen ekintzarik ez ba-du, sortu egin behar dira: abestiak, lelo sortuak...

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuek er-daraz.

HELBURUA • Euskaraz egiten duten haurren hizkuntz ohitura mantentzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Behin ariketak antolatuta, begiralea taldetik kanpo geratzendenean, taldeak erdararako joera hartzen badu, begiraleaekintzaren barruan sartuko da hizkuntza bideratu ahal izate-ko.

• Jardueraren barruan euskara erabiltzea ezinbesteko izan da-din, hizkuntza eskakizun duten ekintzak antolatu behar dira,modu horretan errotzen baitira euskarazko harremanak.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Oraingo ariketan, paseak landuko ditugu. Talde batek besteari baloia kentzen ahalegindu behar du. Baloia dutenek elkarri pasabehar diote. Baina pasatzerakoan, nondik pasako duzuen esan egin beharko duzue: aurkakoaren gainetik, azpitik, ezkerretik, eskuinetik... Nola pasako duzuen ere esan behar duzue: ezkerrarekin, eskuinarekin, bi eskuekin... Adibidez: Martin, eskuinarekin gainetik.

Martin Egoitz, bi eskuekin ezkerretik. Saioa Baloia kendu dizut!Begiralea Orain hasi zu.Beñat Hori. Zein dantza egingo dugu?Saioa Mikel, eskuinarekin gainetik. …

adibidea

101

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Begiraleak pazientzia handiarekin jokatu behar du. Horrela-ko taldeetan oso posible da begiraleak zuzentzen ez dituenjardueretan beti erdaraz egiteko ohitura dutenek halaxe egi-tea, baita euskaraz egiten dutenak erdaraz egiten hasteaere. Gorabehera hori oso argi izan behar da: egoera iraul-tzeko, jarduera arautuetan hizkuntza bermatzetik abiatu be-har da.

• Helburua lortzea zenbat eta zailagoa izan, hainbat eta jar-duera arautu gehiago antolatu behar dira. Jarduera arau-tuetan helburua lortzen ez bada, are nekezago gertatuko daegoera libreetan.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuek er-daraz.

HELBURUA • Erdaraz egiten dutenek, jarduera arautuetan gutxienez, eus-karaz egitea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak zuzendutako jardueretan haur guztiek euskaraegin dezaten, begirale berritsu moduan jokatzea.

• Hizkuntza erabiltzea beharrezkoa den egoerak sortzea: gau-zak eskatu behar izatea, ekintzak berak hizkuntza erabiltzeaeskatzea eta abar.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Gaurko entrenamenduan, hesien gainetik salto egiteko teknika landuko dugu.

Aitor Niri asko gustatzen zait.Jose Niri era bai.Begiralea Has gaitezen, orduan.Mertxe ¡Pero si no están las vallas! ¿Cómo vamos a empezar?Begiralea Mertxe, ez al dago hesirik?Mertxe Ez.Begiralea Non daude, bada? Biltokian?Mertxe Bai, biltokian.Begiralea Joango gara hesien bila? Zuek hasi berotzen, eta besteok etorri

nirekin. Mertxe, zu ere etorri nirekin. Non dago biltokia?Mertxe Biltokia? Hor. A ti se te va la olla.Begiralea La olla zer? Eltzea joaten zait?Mertxe Eltzea ez, ¡la olla! Burua!Begiralea A, burua joaten zait. Bai, bai, uste dut baietz.Mertxe Ja, ja, burua joaten zaizu. …

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

102

• Jardueretan, oso laguntza ezberdinak behar izaten dira. La-guntzaile batzuen kasuan, haurrekiko harremana handia-goa da, eta, beraz, hizkuntza aldetiko eragina ere bai. Kirol-jarduera batzuetan, adibidez, gurasoen laguntza behar iza-ten da txapelketetara joateko, herriko txapelketak antolatze-ko eta abar. Alabaina, haurrak automobiletan eramaten di-tuzten gurasoek izan dezaketen eragina eta kalean kartelakitsasten dituztenena ez da berdina. Gorabehera hori kon-tuan hartuta, ardurakoa da kudeatzen asmatzea.

• Gurasoak eta laguntzaileak hizkuntzazko helburuetan inpli-katzeak eragin handia izan dezake taldean. Laguntza emandezakete, eta gutxienik ez dira oztopo izango. Bide hori lan-tzeko aukera ikusiz gero, aurrera egiten saiatu behar da.Adibidez: guraso asko joaten dira partidak ikustera, eta as-kok animua ematen dute (edo arbitroari garrasi egiten dio-te) partida osoan zehar. Beraz, posible da gurasoekin lelobatzuk eta esamolde batzuk lantzea, hori guztia euskarazegin dezaten. Horretarako, adibidez, gurasoek ez dute zer-tan euskaldunak izan.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuek er-daraz.

HELBURUA • Gurasoak eta laguntzaileak euskararen helburuetan inplika-tzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Behar ditugun laguntzaileak euskaldunak izan daitezensaiatzea, edo euskaldunak direnei ardura gehiago ematea.Jarduerari dagokionez, laguntzaileak zertan behar diren ze-haztea eta haurrekin harreman gehien izango duten lagun-tzaileak euskaldunak izan daitezen saiatzea.

• Guraso eta laguntzaileei hizkuntzazko helburuak azaltzea etaberen laguntza eskatzea: euskaldunei, begiralearekin bateraeuskararen erabilera susta dezaten; erdaldunei, aldeko jarre-ra transmiti dezaten.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Datorren astean hasiko gara-partidak jokatzen, baina ordurako hau-rren arropa guztiak prest egon behardu, behar bezala banatzeko.

Gurasoa1 Zer lan dago egiteko?Begiralea Guraso batzuek haur ba-

koitzak zer arropa beharko duen iku-si behar duzue: neurriak..., eta be-harrak zerrendatu. Beste gurasobatzuek arropak txukundu, behar de-na konpondu eta ekarri egin behar

dituzue. Azkenik, arropak banatuegin behar dira. Nor zaudete lagun-tzeko prest?

Gurasoak Ni bai. Ni ere bai. Y yo.Begiralea Zuek biok aztertu, mesedez,

beharrak zein diren, eta banatu jant-ziak haurrei. Vosotros encargaros depreparar la ropa.

Gurasoak Oso ondo. Begiralea Zein da zure panpina?Gurasoak Bai, bai. Ningun problema.

adibidea

103

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E • Interesgarria da euskaraz erraz egiten dutenen gustuko esa-

moldeak aurkitzea, ezen, esamoldeak txertatzen laguntzeanahi badugu, beren gustukoak izan behar dute.

• Ariketetan egiten dena ahoskatuz errazago eta hobeto bar-neratuko dute hiztegia. Ahoskatu gabe, entzun bakarrik egi-ten badute, esamoldeak ezagutuko dituzte, baina zailagoaizango da erabiltzen hastea.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Haur batzuek euskaraz hitz egiten dute eta beste batzuek er-daraz.

HELBURUA • Jardueraren hiztegi teknikoa eta jardueraren inguruko eus-karazko esamoldeak lantzea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Esamoldeak besteekin lantzeko, euskaraz egiteko gaitasunhandia dutenen laguntza lortzea.

• Hiztegi teknikoa eguneroko ariketen bidez lantzea, arikete-tan egiten dena ahoskatzeko eskatuz.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Luzaketekin hasiko gara. 10 minutu, ondo?Haurra Txo, ederra jipoia, e!Begiralea Badakit, baina oso garrantzitsua da.Begiralea Nik egiten eta esaten dudana zuek ere egin eta esan behar

duzue. Ados? Ezkerreko eskua eskuineko oinera. Hamar aldiz.Haurrak Ezkerreko eskua eskuineko oinera. Bat, bi...Begiralea Eskuak buruaren atzean eta tolestu belaunak. Hamar aldiz.Haurrak Eskuak buruaren atzean eta tolestu belaunak.…

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

104

• Hasieran, euskaraz ez dakienari azalpenetan itxaron eginbeharko duela esan behar zaio eta berari bukaeran emangozaiola bere hizkuntzan.

• Saioen hasieran erabiltzen diren jolasetan, hizkuntzazkomolde sinpleak erabiliko dira: ezin dira baliatu mendekoesaldiak, lehenaldia... Hilabeteak aurrera joan ahala, bila-kaeraren arabera hasi behar da hizkuntzazko egitura zail-tzen.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Euskaraz ez dakiena hizkuntzara hurbiltzeko hiztegia lantzenhastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Saioaren hasieran, tarteka, hizkuntza eta mugimendua lo-tzen dituen jolas bat egitea: “Fruta saskian dago”, “Elefan-te-jirafa”, “Maite zaitut”,...

• Haurrei euskaraz azaltzea saioetan zer egin behar den. Ha-sieran, ez dakienari dagokion hizkuntzan azaltzea, baina,aurreratu ahala, euskarara lerratuz joatea.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Datorren igandean, Zangozako dantzari txikien egunera joango gara, egun osoa pasatzera.

Maite Autobusean joango gara?Begiralea Bai, noski. Hementxe dauzkazue oharrak, gurasoei emateko.

Norbait ezin bada joan, osteguna baino lehenago abisatu, ondo?Beñat Bai, baina non dago Zangoza?Begiralea Nafarroan. Oso herri polita da, eta hamar dantza-talde bilduko

gara.Maite Nafarroara, ze ondo!Begiralea Marco. El próximo fin de semana vamos a un pueblo de Navarra

de excursión. Igandean, el domingo.Marco ¡Qué bien, una excursión!Begiralea Txango bat. Una excursión.Marco Txango bat. Igandean. Bai.Begiralea Esta nota es para tus padres. Si tienen alguna duda que me

llamen. Ondo?Marco Bai, ondo. …

adibidea

105

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Kurtso hasieran edo euskaraz ez dakiena hasten denean jardaiteke helburu hori.

• Aste bakoitzeko arduradunak hiztegia lantzen lagundu be-har dio erdaldunari, baina, horretarako, begiraleak adi etaerne ibili behar du, zeren bera baita erdaldunaren eta ardu-radunaren erantzule.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Euskaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, bainatartean haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrak has daitezela euskaraz haur erdaldunarekin.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Bakoitzak aurkezpen motz bat egitea euskaraz: adina, izena,bizitokia, jokoko postua, gogoko dantza, gogoko “begiak”...

• Aste bakoitzean arduradun bat jartzea, erdaldunari azalpe-nak emateko.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Kaixo denoi. Gaur, lagun berri bat hasiko da dantzan ikasten. Manuel du izena, eta, kanpotik etorri berria denez gero, ez dakieuskaraz. Dena dela, eskolan hasi da ikasten. Manuel, aurkeztu zeure burua (aurretik berarekin adostu, noski).

Manuel Kaixo, ni Manuel naiz. Vengo de....Begiralea Manuelek ez ditu euskal dantzak ezagutzen. Denon artean

lagunduko diogu, ezta?Haurrak Bai, bai.Begiralea Ondo da. Dantza errazenarekin hasiko gara. Nork lagunduko dio

Manueli?Amaia Nik eta Itziarrek. Guk lagunduko diogu.Begiralea Primeran, has gaitezen..Amaia Manuel, orain, hanka aurrera, atzera eta salto (keinuak eginaz).Manuel Hanka aurrera, atzera eta salto. ¡Qué fácil!Itziar Sí, es muy fácil. Y ahora...Begiralea Zer? Orain zer?Itziar Hanka aurrera, atzera eta bira. …

adibidea

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

106

• Maiz gertatuko da (batez ere erdaldunari, baina azken ba-tean guztiei) gauzak euskaraz azaltzen lagundu behar iza-tea. Haurrek gero eta errazago egin behar dute, baina, ha-laz guztiz, pazientziarekin jokatu behar da, jolas moduanuler dezaten.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Erdaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta, tar-tean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrek begiralearekin euskaraz hitz egitea lortzea.

• Erdalduna ere, poliki-poliki, begiralearekin euskaraz hitz egi-ten hastea.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Begiraleak haurrei berari erdaraz mintzatzea galaraztea.Galderen, errepikamenen eta antzeko baliabideen bidez,haurrak euskaraz zuzentzera bideratzea.

• Erdaldunak, hiztegia jasotzen duen neurrian, begiralearekinberdin jokatzea.

ZER HARTUKONTUAN

H. ¿Me dejas el balón?B. Zer nahi duzu, baloia?H. Sí, el balón.B. Baloia nahi duzu? Esan, “baloia nahi dut”. H. Baloia nahi dut. B. Oso ondo. Zein baloi nahi duzu?H. Hori.B. Gorria ala horia?H. Horia nahi dut.B. Tori. Gero, bukatu ondoren, hona ekarri behar duzu. H. Bai, ulertu dut.…

adibidea

107

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• Kasu horretan, begiralea taldeko zentroa denean landu be-har dira helburuak, batez ere.

• Erdaldunak euskara ikasi ahal izateko, lan berezia egin be-har da: hiztegia landu, elkarrizketatxo batzuk bideratu, bai-na betiere bakarka, ezen, taldean ari direnean, ezin da guz-tia euskaraz bideratu, erdalduna baztertu gabe.

KIROLA ETA DANTZA

HIZKUNTZAZKOEGOERA

• Erdaraz hitz egiteko ohitura duen haur-taldea dugu, eta, tar-tean, gainera, haur erdaldun bat egokitu zaigu.

HELBURUA • Haurrek euskaraz hitz egitea lortzea, baina haur erdaldunabakartu gabe.

HIZKUNTZAZKOESTRATEGIAK

• Egoera libreetan, begiralea ekintzetan sartzea, solasaldi bat-zuk euskarara bideratzeko.

ZER HARTUKONTUAN

Begiralea Banatu lau taldetan, bat, bi, hiru, lau zenbakiak erabiliz. Taldetxo bakoitzak dantza bere aldetik landuko du, eta batak bestea zuzenduko du. Ados?

Antton Eso lo haces mal. Hay que dar la vuelta hacia la derecha.Begoña Ya lo intento, pero me lío.Begiralea Zer? Arazoren bat?Begoña No me sale. Ez dut asmatzen.Begiralea Zertan ez duzu asmatzen?Antton Siempre da la vuelta hacia la izquierda.Begiralea Zer? Ezker aldera ematen du buelta?Antton Bai, ezker aldera ematen du bueltaBegiralea Hori erraz konponduko dugu. Ekarri eskua. Errotulagailuarekin

marka bat egingo dizut. Zein kolore nahi duzu? Urdina ala gorria?

Begoña Urdina. Urdina nahi dut. Begiralea Ondo. Orain, bira eman aurretik, eskuko markari begiratu. Alde

horretara eman behar duzu buelta.Begoña Bale. Erraza da.Begiralea Nora eman behar duzu buelta?Begoña Eskuko markaren aldera. Eskuin aldera.Begiralea Oso ondo. Segi horretan.…

adibidea

109

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Hirugarren atala

Nahia eta jarrera lantzeko gida

1. ABIAPUNTUA

Begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabilera sustatzeko gida-ren edukia osatzen jarraitze aldera, haurrak elkarrekin euskaraz mintzatzera bultza-tzeko motibazioa aztertzen da txosten honetan, hiru alderdi hauei erreparatuta: moti-bazioak zer leku betetzen duen, motibazioa nola lan daitekeen eta motibazioa lantzekoaintzat hartu beharreko gorabeherak.

Begiraleek asko egin dezakete gida 2003an kaleratu zuen Ttakun Kultur Elkarteak.Orduko hartan, eta lehen urrats moduan, haurren artean euskararen erabilera susta-tzerakoan begiraleek zer eta nola egin dezaketen zehazteko gida bat osatzen ahalegin-du zen.

Argitalpen horretako oinarri nagusiak haurrei euskara modu naturalean erabiltzekobaliabideak ematera bideratuak daude, askotan era hori baita euskararen erabilerasustatzeko bide egokiena eta eragingarriena. Gidaren osagarri diren adibideen txoste-nak ere, horiek ere argitalpen honetan jasotzen direnak, jarduera jakinetan haurrenartean euskararen erabilera modu natural batean sustatzeko adibideekin osatu dira.

Beste momentu batzuetan, ordea, egokia da gaia esplizituki lantzea, ona baita haurrakberak jabetzea zein hizkuntzatan ari diren.

Atal honetan, lehenik, motibazioaren inguruko gogoeta bat egiten da; hurrena, hiz-kuntza-mailen deskripzio bat jasotzen da; eta, azkenik, deskripzioan oinarrituz, erabi-lerako urratsen azalpen bat ematen da, motibazioarekin lotura duena. Gainerakoan,hainbat ohar eta adibide ere erantsi zaie urratsei.

2. MOTIBAZIOAREN INGURUKO GOGOETA

Atal honetan, kezka handia sortzen digun egoera bat bideratzeko ideia batzuk emannahi ditugu: nola lan dezakegu haurrengan euskaraz gehiago hitz egiteko interesa?

Ildo horretan, lehenik eta behin, motibazioaren inguruan egin ditugun gogoetetan oi-

narritutako ideia edo ardatz nagusi batzuk azalduko ditugu; bigarrenik, berriz, aurre-ko ardatz horietan funtsatuz, urrats batzuk zehaztuko ditugu, lana egiteko garaianabiapuntu izan daitezen.

Atal horretan izendatzen diren ardatzak nahiko teorikoak dira, egia da; baina, halazguztiz, kasu guztietan egin dugu gogoeta euskararen egoera errealera hurbiltzeko aha-legina.

Horrela, ardatz horietan oinarrituz, 5. puntuan, hiru urrats korrelatibo zehaztu dira,eta, behatzeko errazak izan daitezkeen aldagai batzuk erreferente gisa hartuta, hiruurratsak definitu dira. Iruditzen zaigu, eta hala nahiko genuke, lagungarriak izan dai-tezkeela haurren artean euskara erabiltzeko interesa sorrarazteko.

2.1. MOTIBAZIOA ETA BEHARRAK

Gizakien motibazioen oinarrian, gure ustetan, gizaki bakoitzaren beharrak daude,eta premiak asetzeko bidean sortzen da, hain zuzen, jarduerak edo ekintzak egite-ko interesa.

Segidan, “gizakiaren beharren” definizioa jasoko dugu:

a) beharrek pertsona batek bizi duen egoera azaltzen digute. Egoeraren bidez,pertsonak bere bizitzako kondizioekin nolako loturak eta dependentziak di-tuen ikusten da.

b) hezkuntzako prozesuaren ondorioz sortzen eta garatzen dira gizakien beha-rrak; hau da, gizakiak giza kulturarekin harremanetan jartzen direnean. Giza-kiak, alde horretatik, historian zehar garatutako tresnak eta mekanismoak era-biltzen ditu beharrak asetzeko.

c) gizakiaren jarduera guztiak beharrak asetzeko prozesu batean kokatu behar di-ra, eta, beraz, guztiek izaten dute helburu jakinen bat.

Eta hori euskararen erabileraren kasura eramanda?

a) Haurrengan euskaraz hitz egiteko interesa erneko bada, euskaraz hitz egitekobeharra sentitu beharko dute lehenbizi, baina betiere beren inguruko loturaeta dependentzietatik sortuko zaie premia.

b) Beraz, euskal komunitatearekiko loturen bidez, giza talde horrekin duten loka-rria eta dependentzia ikusaraziz erneko zaizkie euskaraz hitz egiteko interesaeta beharra.

c) Hala haurrek, nola haien inguruko helduek, hainbat tresna erabiltzeko gaita-suna dute, euskaraz komunikatzen saiatzeko. Ondorioz, euskara ikasteko pro-zesu akademikoa, euskara ikasteko prozesu ludikoa, euskara normalizatzekoahaleginak eta abarrak gaitasuna garatzera zuzenduak daude.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

110

d) Euskaraz hitz egiteak helburu jakin bati erantzuten dio, hain zuzen ere euskalkomunitatearekin dituzten beharrak eta loturak asetzeko xedeari (une bakoi-tzean euskal komunitatearen erreferentea dena delakoa izanda ere).

e) Haur bakoitzak, bere bizitzan euskal komunitatearekin izan dituen harrema-nen arabera, komunitate horrekiko interesa, beharra edo atxikimendua gara-tuko ditu. Eta, aukeratzeko parada duenean, alde edo kontra egingo du.

2.2. BEHAR NATURALAK ETA KULTURALAK

Izenburuan egin dugun moduan, premia naturalak eta kulturalak bereiziko ditu-gu: batzuk ezinbestekoak dira bizirik irauteko, eta besteek sufrimendua sorraraz-ten dute asetzen ez badira. Bai behar naturalak, bai kulturalak, gizatalde batenbarruan sortzen, moldatzen eta asetzen dira.

Behar kulturalek gizakiak gizarte eta kultura jakin batzuekin duen lotura estuaerakusten digute. Pertsona batek oso lotura handia du gizataldeekin, bere bizitza-ko arlo sozial guztietan. Izan ere, gizataldeetan sortzen eta garatzen dira beha-rrak, eta gizataldeen bidez saiatzen dira pertsonak beren premiak asetzen; esatebaterako, pentsamenduak eta sentimenduak elkarrekin partekatzean, aurkikun-tzak lortzeko bidean, elkarrekin komunikatzeko bideetan, musika entzutean...

Izendatu ditugun premia horiek pertsonaren hezkuntzaren bidez sortuko dira, ga-ratuko eta finkatuko; hain zuzen ere, zabalduta eta onartuta dauden ohituren asi-milazioaren bidez, ereduen bidez... Beharrek gizataldearen barruan duten inda-rraren arabera finkatuko dira premiak gizaki bakoitzean, eta, era berean,indarraren arabera sortuko zaio pertsona bakoitzari beharrak asetzeko nahia.

Eta hori euskararen erabileraren kasura eramanda?

Euskaraz hitz egiteak, euskal komunitatearen kasuan, elkarrekin hitz egiteko etakomunikatzeko beharrari erantzuten dio. Euskarak gaitasuna izan behar du eus-kal komunitateak komunikatzeko dituen behar zehatzetara moldatzeko, eta, ho-rrela gertatuz gero, euskarak euskal komunitatearentzat tresna egokia izaten ja-rraituko du.

Euskaraz komunikatzeko beharra eta ohitura, historian zehar, euskal komunitate-aren beraren barruan eratua da, jakina. Beraz, haurrek ere, beharra eta ohitura ja-so ahal izateko, euskal komunitatearekin harremanetan egon behar dute. Komuni-tatearekiko loturak eta komunitatearen barruan sumatzen dituzten erabilerek,jarrerek eta atxikimenduek eragin handia izango dute haien interes eta beharretan.

Haurrek zuzen-zuzenean sumatzen dituzte euskaraz hitz egitearen inguruan dau-den gorabeherak, eta euskaraz hitz egiteak komunitatean zenbateko balioa duenbaloratzen dute. Gaur egungo gorabehera guztiei erantzun ezin diegunez gero,euskaraz hitz egiteak, testuinguru jakin batzuetan, elkarrekin komunikatzeko era-bateko balioa duela transmititu behar diegu, eta balio horrekin erabat identifika-tuak sentiarazi behar ditugu. Horrela sortuko diegu euskaraz komunikatzeko in- 111

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

teresa eta beharra, eta, euskaraz hitz egiten irakatsiz, behar horri erantzutekotresna egokia izango dute euskara.

2.3. INTERESAK, KONBIKZIOAK ETA ASPIRAZIOAK

Beharren iturria aztertu dugu aurreko bi puntuetan. Orain, interesak, konbik-zioak eta aspirazioak aztertuko ditugu, horiek baitira beharren adierazpenak. In-teresak, konbikzioak eta aspirazioak aintzat hartzean, pertsonak dituen portaerazehatzak ikusiko ditugu. Beharrak baino zehatzagoak eta agerikoagoak direnez ge-ro, ezagutzeko ere errazagoak dira.

Batetik, interesak hartuko ditugu kontuan. Pertsona batek intereseko jarduera bataukeratzen duenean, jarduera horri heltzeko nahia, jarduerarekiko atxikimendua,lotura... erakusten ditu. Horregatik, interesak eramango du jardueraren ingurukoelementuak erabiltzera, ezagutzera eta lantzera, bai eta sakonago ezagutu nahiizatera eta jarduerarekiko atxikimendua garatzera ere. Haurren artean, jarduere-kiko interesak sutsuak izaten dira, baina aldakorrak. Beraz, helduen eskuetan da-go indar hori bideratzeko lana.

Bestalde, konbikzioak ere kontuan hartuko ditugu. Konbikzioak dira pertsona ba-tek inguruneari buruz dituen ikuspuntuen eta ezagutzaren adierazle, eta konbik-zioek bultzatzen dute ekintzetara. Ezagutzak eta esperientziak moldatzen ditupertsonaren konbikzioak, eta konbikzioak baieztatzeko eta zabaltzeko beharrasentitzen du. Batzuetan, ezagutza urriaren edo okerraren ondorioz, konbikzioeneta ekintzen arteko erlazioa ez da zuzena izaten. Helduen lana, beraz, haurrei eza-gutza lortzen laguntzea izango da, haurren ekintzak, ingurune jakin batean, aha-lik eta egokienak izan daitezen.

Azkenik, aspirazioak edo jomugak aztertuko ditugu. Batzuetan, beharrak asetzekobideak ez ditugu unean bertan aurkituko, baina norberak sor edo molda ditzake.Aspirazioen inguruan antolatzen diren jarduerak iraunkorrak izaten dira, egia da,baina prozesu konplexua eta luzea eskatzen du gauzatzeak. Haurrek, nahiz eta as-pirazioak argi izan, zailtasun handiak izaten dituzte prozesua bukatzeko. Aspira-ziora iristeko zer eta nola egin jakitea zaila egiten zaie, eta ingurukoen laguntzabehar izaten dute (bai kideena, bai helduena). Egoera horretan, helduen eta hau-rren arteko harremana oso emankorra izaten da.

Eta hori euskararen erabileraren kasura eramanda?

Interesak, konbikzioak eta aspirazioak euskararen aldeko jardunarekin loturikegongo badira, euskal komunitateak dituen beharrekin errotuta egon behar dute.

Interesek, konbikzioek eta aspirazioek leialak izan behar dute euskararekin etaeuskal komunitatearekin. Hau da, ekintzetara bideratzen gaituzten oinarrietaneuskararen eta euskal komunitatearen trinkotasuna badagoenean, aldeko afek-tuak eta identifikazioak garatu ditugunean eta gizaki gisa ditugun behar orokorreierantzuteko euskararen eta euskal kulturaren aldagai guztiak balekoak direla iku-

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

112

si eta bizi izan dugunean, aipatu indar horien ondorioz egiten diren jardunakemankorrak izango dira pertsonaren garapen orokorrerako. Euskal komunitatetikabiatuta eta euskal komunitateari begira, pertsona aktiboak agertuko dira.

3. ZER HARTU BEHAR DUGU KONTUAN?

Motibazioaren ikuspegia kontuan hartuz euskararen erabilera nola sustatu zehaztuahal izateko, hiru urrats bereizi ditugu. Urrats horiek 4. puntuan agertzen dira, bainazein urratsetatik abiatu eta urrats bakoitzean zer kontsideratu behar den baloratu ahalizateko, oso aintzat izan behar ditugu ondorengo ideia eta oinarri hauek: hizkuntza¬maila, hizkuntzari buruzko jarrerak, haurren hizkuntza-bilakaera, haurrak nolakoakdiren eta haurrek nolako taldea osatzen duten.

3.1. HIZKUNTZA-MAILA

Haurren hizkuntza-maila kontuan hartu beharra daukagu, nahitaez, helburuakzehazteko eta zein urratsetan kokatuko garen erabaki ahal izateko.

Gaitasun-maila ezberdineko haurrak aurkituko ditugu. Gaitasunaren arabera,haurrek oztopoak izango dituzte hizkuntza erabiltzeko, eta trabak gainditzen la-gundu behar zaie. Hizkuntzazko gaitasun txikia, nahikoa, ona eta oso ona dutenakbereiziko ditugu, eta kasu bakoitzean oinarrizko zer jarraibide erabil daitekeenzehaztuko dugu:

a) Gaitasun txikia

Haurrak, euskaraz komunikatzeko zailtasun nabarmena duen arren, ulertzekoez du aparteko arazorik; hau da, solasaldien hariari jarraitzeko gai da. Mintza-tu, ordea, nekez mintzatzen da. Baliabide gutxi dauka esan nahi duena adieraz-teko: euskararen oinarrizko morfologia, lexikoa, sintaxia... bereganatu gabedauzka.

Kasu horretan, hizkuntzazko estrategia egokiena ereduak ematea eta ereduak be-har adina aldiz errepikatzea izaten da. Pixkanaka, euskaraz komunikatzeko gai-tasuna hobetuz joatea da helburua. Hortaz, haur bakoitzari eskatzen duen den-bora emanez, lehen aipatutako oinarrizko hizkuntz baliabideak ongi finkatuzaurreratzea eta komunikatzeko gaitasun minimora eramatea izango da xedea.

b) Gaitasun nahikoa

Aurreko hiru alderdiei erreparatuz gero, hots, oinarrizko morfologiari, lexiko-ari eta sintaxiari, esango dugu euskaraz nahiko ongi dakiena eta hizkuntza ho- 113

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

rretan komunikatzeko gai dena dela gaitasun nahikoa duena. Alabaina, euska-raz ari denean, oraindik pisua hartzen dute bere jatorrizko hizkuntzako egitu-rek, fonetikak, semantikak eta abarrek. Hainbatetan, kodeak nahasten ditu:haurrak, sarritan, gehien menderatzen duen hizkuntzako arauak erabiltzen di-tu euskarara aldatuta.

Aurreko kasuan bezala, ereduak ematea eta errepikaraztea izango da estrategianagusia, eta, ahal den neurrian, hiztun gaituak diren haurren ereduaz oharta-raztea eta haiekin gustura sentiaraztea. Kasu honetan, beraz, hizkuntz jarioalortzea, eredua hobetuz ziurrago sentiaraztea eta antzekoak izango dira jomuga.

c) Gaitasun ona

Euskaraz komunikatzeko arazorik ez du, eta jario ona du. Multzo horretan ko-ka daitezkeen askok, halaz guztiz, zenbait hutsune izango dituzte. Kode-nahas-ketak izatea nahiko normala izaten da, batez ere sintaxiari dagokionez. Hauda, ordena traketsean osatzen dituzte esaldiak, maiz inguruko hizkuntza nagu-siaren eredura, eta, aski ohikoa izaten da, halaber, esaldi barruko elementuenfuntzioak ongi ez bereiztea.

Lexikoaren aldetik, hiztegi aski murritza ere izan ohi dute, baina nahikoa ego-era normalak adierazteko.

Hizkuntza zer-nola erabiltzen duten ohartaraztea izango da baliatu beharrekoestrategia. Beren jarioa hobetzeko eta gehitzeko, erreferentzia ahalik eta ego-kienak eman behar zaizkie eta erabili ahal izateko kontestuak sortzen saiatubehar da.

d) Gaitasun oso ona

Hizkuntza-maila batetik aurrera, ezagutza kulturalak aberasten du hiztunenhizkuntz gaitasuna. Oro har, 14 urte bitarteko haur-gazteetan, ez dugu aurki-tuko gaitasun oso oneko hiztunik, ez baitute ezagutza kulturalaren bidez abe-rasteko adina denbora pasatu munduan. Hortaz, txosten honen eremutik kan-po geratzen da kasu hori.

3.2. HIZKUNTZAREKIKO JARRERA

Euskararekiko jarrera positiboa duten haurrak, negatiboa dutenak eta alde bate-ra nahiz bestera lerra daitezkeenak egokituko zaizkigu. Lehenengoek, kontziente-ki edo inkontzienteki, hizkuntza baliagarritzat izango dute euskara, eta jarrerahori erabileran, jakin-minean... ispilatuko dute. Bigarrenek, aldiz, aski kontzien-teki, inposizio moduan izango dute: traba edo oztopo gisa ikusiko dute, eta ez era-biltzeko eta baztertzeko ahalegina egingo dute. Hirugarrenek ez dute kontzientziahandirik izango, ez alde baterako, ez besterako, eta inguruko giroaren arabera ai-se lerratuko dira lehen taldekoen multzora nahiz bigarrengoenera.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

114

Jarrerak haurraren interesekin du ikuskizun. Euskaraz egiten edo garatzen dituengauzak interesgarriak iruditzen bazaizkio, bere ingurukoentzat ere euskarak balioduela sentitzen badu..., ohartuki eta ohartu gabe, usuago egingo du euskaraz, etaez dio trabarik jarriko hizkuntza horretan gaitzeari. Aitzitik, euskaraz egiten edogaratzen dituen gauzak interesatzen ez bazaizkio eta bere ingurukoentzat ere ezduela baliorik sumatzen badu, nekez mintzatuko da euskaraz, eta alferrikako edodenbora galtzeko karga gisa hartuko du euskara.

Oro har, haurrak hizkuntza aldetik izandako bilakaerak determinatzen du hiz-kuntzarekiko jarrera.

3.3. HIZKUNTZA ALDETIKO BILAKAERA

Haurrari euskararen transmisioa nondik datorkion ikusiko dugu puntu honetan,zeren alderdi horrek haurraren hizkuntzazko jarrerak ulertzen ere lagunduko bai-tigu. Haurraren hizkuntzaren bilakaeran, hiru esparru hartuko ditugu kontuan:

• Ingurunea: ingurunea euskalduna, erdalduna edo mistoa izan daiteke. Bes-tela esanda, haurraren ingurunean, komunikatzeko hizkuntza izan daitekeeuskara, izan daiteke erdara edo izan daitezke biak (euskara eta erdara). Pun-tu honetan, ingurua diogunean, familiaz eta ikastetxeaz kanpoko esparruaizendatzen dugu (kalea, eskola orduz kanpoko aisia...).

• Familia: haurra izan daiteke familia euskaldunekoa, erdaldunekoa edo mis-tokoa. Hau da, ama-hizkuntzaz edo lehen hizkuntzaz izan daiteke euskalduna,erdalduna edo elebiduna.

• Hezkuntza: haurra izan daiteke euskara hutsean ikasten dabilena, bi hiz-kuntzatan ikasten dabilena edo ikasketak erdaraz egiten diharduena, hots,ondoz ondo, D, B edo A ereduko ikaslea izan daiteke haurra.

3.4. HAURREN IZAERA

Euskararen erabilera lantzeko garaian, zerikusi handia du haurren izaerak:

• lotsa emango die euskaraz aritzeak, eta lotsa gainditzen lagundu beharkozaie. Beraz, ahalegina txalotzea, harro sentiaraztea... izango da estrategia.

• beste batzuk ausartak izaten dira -ausartegiak ere bai-, eta horrelakoei ez dieaxola izaten euskaraz nola mintzatzen diren. Hortaz, ondo esatera animatzea,baliabideak eskaintzea (galderetan erantzunak emanez, haiekin batera proba-tuz...), ohartuxeago jokaraztea... izango dira jomuga.

115

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

• beren buruekin oso zorrotzak direnak eta beti zuzen hitz egin nahi izaten du-tenak ere egokitzen dira tartean. Kasu horretan, lasaitzen laguntzea, erorizikasten dela oinez jabearaztea, denen aurrean esan aurretik bakarka adieraz-teko bidea ematea... izango dira langai.

• azkenik, badira orobat isiltzen ez direnak eta besteei hitz egiten uzten ez die-tenak. Horrelakoen aurrean, txanda eskatzen irakastea, besteei entzuteko es-katzea, protagonismoa neurrarazten laguntzea... izango dira zeregin.

• ...

3.5. NOLAKO TALDEA OSATZEN DUTEN

Haurren taldeko jokamoldeak ere garrantzi handia du euskararen erabilera lan-tzerakoan:

• gerta liteke elkarren artean euskaraz aritzeko ohitura izatea, erdaraz aritze-koa izatea, nahasian aritzekoa izatea eta abar. Lehenbiziko kasuan, begirale-en parte-hartzeak ez du zertan handia izan, baina, bigarrenean eta hirugarre-nean, askotan izan beharko du zentroa, nahitaez.

• gerta liteke, halaber, hizkuntza-maila homogeneoa izatea, batere uniformeaez izatea, bai eta bi maila horien tartekoa izatea ere; nahi adina graduaziore-kin, gainera. Begiraleen parte-hartze aldetik, aurreko puntuan bezala jokatubeharko da, baina, bigarren eta hirugarren kasuetan, begiraleek arreta handiajarri beharko dute hizkuntzazko jardunaren mailak zehazten eta bideratzen.

• gerta liteke, berebat, liderren bat edo batzuk egokitzea eta haren edo haien ja-rrerak besteena determinatzea. Jarrera euskararen aldekoa izanez gero, ezdago estrategiak zehazten denbora galdu beharrik. Kontrakoa izanez gero, or-dea, nahitaezkoa izango da esku-hartzea. Kasu horretan, gertuko jarraipenaegin beharko da, konfiantza irabazten saiatu beharko da, mezu positiboak he-larazi beharko zaizkio edo zaizkie, euskaraz gauza txikiak eginaraziz egin be-harko da aurrera, etab. Esate baterako, liderra bakarra bada:

- gauzak egiten jarriko dugu. Gauza asko egiteko eskatuko diogu. Gauzakegiten ari bada, nahi dugun bezala egitea lor dezakegu.

- aurrera egin ahala, planteamendua aldatuko dugu, eta, zuzenean berariproposatu beharrean, taldeari proposatuko diogu: Nork egingo du?Nortzuek egingo dute?

- aukera ikusiz gero, beste modu batean jokatuko dugu, hots, taldea indar-tuz: nola antolatuko zarete?

• gerta liteke, orobat, euskaraz egiteko ohitura duten haurrak izatea, baina eus-kalki ezberdinetan mintzatzea. Kasu horretan, oso posible da batzuek besteeneuskalkia gutxiestea. Horregatik, nahasian jarri behar dira euskalki batekoaketa bestekoak, eta euskalki bakoitzeko hizkuntz baliabideak hizkera informa-lean txertatu behar dira, batak bestearena onar dezan.

• ...

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

116

4. ERABILERAKO URRATSEN AZALPENA

Taldekideen hizkuntzazko errealitatearen arabera (gaitasuna, jarrera, ibilbidea...), hi-ru urrats bereiz daitezke erabileraren ikuspegitik. Urratsetik urratsera, haurrak gehia-go hurbilduko dira hizkuntzara, eta modu esplizituagoan eta ardurak banatuz landuahal izango da euskararen erabilera.

Urrats bakoitzean, honako puntu hauek aztertuko ditugu:

• Ardura: erabilera sustatzearen ardura nork duen, begiraleak ala haurrek.

• Nolako helburuak jarri behar diren: helburuak orokorrak edo zehatzakizan daitezke, oinarrizko maila lantzekoak edo maila altuagoa lantzekoak, hiz-kuntzaren zenbait alderdi kontuan hartzekoak (fonetika, semantika...), egunekoegoerei dagozkienak eta abar.

• Sekuentzialiazioa: helburuak jolas batean landuko diren, egoera jakin batean,egun oso batean zehar...

• Helburuak nola gauzatuko diren: Begiraleek asko egin dezakete haurrenartean euskararen erabilera sustatzeko gidan daude jasoak oinarriak.

• Helburuak nola ebaluatuko diren: jarritako helburuetan eta erabilitako es-trategietan zer eta nola baloratuko den.

4.1. ERABILERA ATSEGINAREN URRATSA

Jarduerak izango dira haurrak euskaraz aritzera erakartzeko bitartekoak. Beraz,besterik gabe, haurrak era atsegin batean gerturatu behar ditugu hizkuntzara.

Urrats honetan ere, beste guztietan bezala, askotariko haur-tipologia egokitukozaigu. Hala eta guztiz, atal honetan izango ditugu hizkuntzarekin motibazio gu-txien dutenak edo gaitasun apalena dutenak; bestela esanda, beti gaztelaniaz egi-teko joera dutenak edo euskaraz egiteko ezintasuna dutenak. Euskaratik eta eus-kal komunitatetik urrutien dauden haurrak izango dira, eta, beraz, gerturatu eginbeharko ditugu, beste aurrerapauso batzuk eman ahal izateko.

a) Nork du erabilera sustatzearen ardura?

Kasu horretan, begiraleen ardura izango da erabat. Hizkuntzaren ereduaemango dute, hizkuntzaren baliabideak eskainiko dituzte...Haurrek euskara erabiliko badute, ezinbestekoa izango da hizkuntza eskakizunduten jarduerak eta ekintzak bideratzea, begiralea jarduera-ekintzetako zen-troa izatea eta haurrentzat beti erakargarriak izatea, bestela muzin egingo bai-tiote euskaraz adierazteko ahaleginari.

117

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

b) Nolako helburuak jar daitezke?

Helburuak ez du zertan esplizitua izan. Begiraleek lorpenak eta hutsegiteakkontuan hartuz prestatuko dituzte landu beharreko helburuak, eta xedeak be-giraleenak izango dira beti, eta ez dizkiete haurrei azalduko.

Oso helburu zehatzak eta sekuentzia laburrekoak izan beharko dute hasieran,eta lorpenen arabera luzatuko dira sekuentziak.

Helburuak jartzerakoan, kontuan hartu beharko da hizkuntzaren oinarrizkomaila landu behar dela. Izan ere, urrats honetako haurrak euskarazko hitz-ja-rio gabeak izango dira eta erdaraz mintzatzeko joera handia dutenak.

c) Nola gauza daitezke helburuak?

Begiraleak, urrats honetan, hizkuntzaren erabileran eragiteko baliabideak es-kaini behar dizkio haurrari.

- “Ez dakit” dioenari ereduak eman behar dizkio. - Isilik dagoenari galderak egin behar dizkio, eta gauza zehatzak proposatu. - Asko hitz egiten duenari txanda eskatu behar dio, besteei ere hitz egiten

utz diezaien. - Bere gisa dabilenari taldean sartzeko proposatu behar dio.- ...

Erabileran eragiteko jarraibide horiek interbentzioko eremu jakinetan landubeharko dira, eta begiralearen ardura izango da interbenitzeko eremuak az-tertzea eta egokitzea, erabilera lantzeari begira, eta betiere hizkuntz adierazpe-na eskakizun duten jarduerak lehenestera jo beharko du, eguneko une jakine-tan erabilera lantzeko bideak sortzera eta ziurtatzera eta abar (Ikus Adibideentxostena dokumentua).

d) Nola ebalua daitezke lorpenak?

Helburuak ebaluatzearen ardura begiraleena da. Helburuak esplizituak ez di-renez gero, begiralearen ardura da helburuak jartzea eta ebaluatzea. Epe edosekuentzia laburreko helburuak izanik, maiztasun handiz ebaluatu behar dira;bete diren kasuetan, berriak jarri behar dira, eta, bete ez diren kasuetan, kau-sak aztertu behar dira, helburuak egokiak diren ala ez ikusteko eta mantentzeaedo aldatzea erabakitzeko.

Urrats hori gainditutzat joz gero, bigarren urratsera pasatu beharko da. Jarduerazuzenduetan euskara erabiltzea lortu bada, hurrengo urratsera pasatu behar da.

Adibideen txostena izeneko dokumentuan agertzen diren ideia eta adibide iaguztiak, lehenbiziko urratsaren barruan kokatzen dira, hau da, erabilera atsegi-naren atalaren barruan. Txostenean, 80 adibide baino gehiago aurkezten dira.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

118

4.2. ERABILERA ZUZENDUAREN URRATSA

Haurren jarreretan eta jokaeretan denetik aurkituko dugun arren, urrats honetaraigaro aurretik lortua izan behar dugu haurrak hizkuntzara hurbiltzea. Hortaz, be-rekin batera helburu batzuk lortu nahi ditugula adierazteko moduan egongo gara.

a) Nork du erabilera sustatzearen ardura?

Begiraleena izango da erabilera sustatzearen ardura.

Haurrei helburu batzuk lortzea proposatuko zaie, eta haien adostasuna bilatuko da,baina ardura begiralearena izango da. Urrats honetan, alferrik da haurrari ardurahartzeko eskatzea, oraindik ez baitira behar bezain indartsuak haurraren hizkuntza-ganako hurbilpena eta ondoriozko hizkuntza erabiltzeko interesa.

b) Nolako helburuak jar daitezke?

Haurrek zehazki jakin behar dute zer den lortu beharrekoa. Lortu beharrekoak etalortzeko epeak ere haurrei proposatuko zaizkie eta haiekin adostuko dira. Helbu-ruak begiraleak proposatuko ditu, baina oso gogoan izan beharko du haurren hiz-kuntza¬ mailari egokitutakoak eta lortzeko modukoak izan behar dutela.

Helburuak aukeratzerakoan, bi ikuspegi zehaztu behar dira: funtzionala etalinguistikoa. Erabilera jardueraren zein unetan eta zertan landuko den zehaz-tu behar da, eta, helburuak lortze aldera, hizkuntzaren bi ikuspegi horiek kon-tuan hartuz, zein hizkuntz baliabide landuko diren.

c) Helburuen sekuentzializazioa

Jarritako helburuak gauzatu ahal izateko, epe laburrekoak eta oso ondo zehaz-tuak izango dira.

Baina hori bai, kontuan hartzeko erreferente bat behar da, beti egongo den zer-bait. Oso ondo kontrolatu behar da “tentsioa”, haurrentzat oso neketsua izatendelako une horietan eskatzen zaiena. Egin beharreko ahalegina oso handia da,eta, beraz, oso ondo azaldu behar zaie haurrei zein unetan landuko diren hel-buruak trinkotasunez, ahalegina une horietan zentratzeko.

d) Nola gauza daitezke helburuak?

Helburuak gauzatzean, begiralea izango da beti gidaria eta baliabide gehienakeskainiko dizkiena; bera izango da, halaber, erreferentzia une oro. Begiraleakmaila bakoitzari dagozkion hizkuntz baliabideak aukeratuko ditu, eta denaahoz adieraziko du.

e) Nola ebalua daitezke lorpenak?

Lorpenen erregistroa egitea da bide bat, eta lortzen ez dena moldatzea, atzeratzea 119

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

edo berriz ere helburu moduan hartzea erabakitzea. Azpimarratu egin behar dira etaadierazi egin behar zaizkie lortutako erabilerak, hizkuntza¬ formak eta abarrak.

Ebaluazioa bisualki ere jar daiteke, haurrek noraino iritsi diren ikus dezaten.Baina erne ibiltzeko metodoa da: ondo neurtu behar dira helburua lortzekoeman beharreko pausoak, ezen gerta daiteke gauzak nahi bezain ondo ez ate-ratzea eta, emaitzak grafikoetan islaturik ikustean, haurrak desmotibatzea.

Oso argi izan behar dugu haurrek, 3 eta 12 urte bitartekoek, ahalegindu arren,koherentzia gutxi izango dutela. Beraz, urrats honetako jarraibideak aplikatze-an, begiraleak oso kontuan hartu behar du alderdi hori.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

120

adibideakA adibidea

• Helburuak esplizituak izango dira, eta haurrekin adostukoditugu.

• Erabilera sustatzearen ardura begiralearena da.

• Jolasa denez, ondo pasatu behar dute. Helburua lortu behardugu, baina jolasaren dinamika hautsi gabe.

• Noizean behin, jolasa gera dezakegu, baina helburuak lor-tzen arina izan behar du haurrentzat.

• Lorpenak izan daitezke esplizituak.

HELBURUA • Jolas bat egiten dugun bitartean, euskaraz ari daitezela hau-rrak. Euskaraz ikas eta erabil ditzatela jolasaren arauak.

EKINTZA

ELKARRIZKETA

• Mahai-jolas bat: antzara-jokoa.

KONTUANHARTUBEHARREKOAK

Begiralea Asko gustatzen zaizuen jolas bat egingo dugu: antzara-jokoa. Uxue Bale, ni aurrena.Begiralea Bai, baina gauza bat, euskaraz jolastuko gara. Ados? Eneko Euskaraz jolastuko gara.Begiralea Hau antzaratik antzarara da, hemen eroriz gero etxera, hemen

bi txanda itxaron... Hasi zu, Uxue.Uxue Sei! Bat, bi, hiru... Oca! De oca a oca...Begiralea Nola? Nola? Antzaratik antzarara?Uxue Hori, hori. Antzaratik antzarara, eta berriz botako dut. Lau! Bat,

bi... Putzua! Bi txanda itxaron behar ditut!Eneko Orain ni. Sei! Antzaratik antzarara, eta berriz botako dut.Begiralea Primeran. Euskaraz ari zarete jolasten. Eta nik ezer esan gabe.…

121

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

B adibidea

• Helburuak esplizituak izango dira. Lorpenak adierazi egingoditugu, baina lortzen ez dena ere adierazi egingo dugu. Lor-tzen ez dena zeharka adieraziko dugu, gauza arraroak esa-nez edo eginez, haurra konturatu arte.

• Dinamika hau oso kontuz erabili behar da. Momentu ba-tzuetan, oso egokia izan daiteke, eta oso dibertigarria, gai-nera. Baina kontrako efektua ere izan dezake, eta gerta dai-teke haurrek gaizki hartzea. Neurtu erabilera, beraz.

HELBURUA • Jolas batean, adostutako helburu bat betetzen ez bada, hel-burua zeharka adieraziz betearaztea.

EKINTZA

ELKARRIZKETA

• Kirol-saio bat: futbola.

KONTUANHARTUBEHARREKOAK

Begiralea Futbolean jolastukogara, baina euskarazjolastuko gara. Ados?

Antton Bai. Gu euskaraz jolas-tuko gara.

Maria Saiatuko gara. Begiralea Ondo ezagutzen al di-

tuzue arauak?Ainhoa Baaai! Askotan jolas-

ten gara futbolean.Begiralea Baloia handik atera-

tzen bada, zer da?Antton Alboko sakeaBegiralea Eta handik?Ainhoa Ateko sakea.

Begiralea Oso ondo! Ondo daki-zue, bai. Has gaitezen!

Maria Pasa, pasa! Uui!Antton Saque de puerta.Begiralea Eguraldi ona egiten

duela?Antton E?Begiralea Seiak laurden gutxi.Antton E? Zertaz ari zara? Begiralea Euskaraz egiteko.Antton A, bai, ja, ja, ja. Ateko

sakea.Begiralea Oso ondo. Ateko sa-

kea. Bota!…

4.3. ERABILERA NATURALERA HURBILTZEKO URRATSA

Urrats horretara igaro aurretik, oso ondo landu behar dira aurreko bi pausoak, ze-ren haurrei ardurak hartzeko eskatzea heldutasun handia eskatzea baita.

a) Nork du erabilera sustatzearen ardura?

Egin beharreko lana haurrek zehaztuko dute, eta begiraleak helburua lortzenlagunduko die.

Helburuak haurrek berek jarriko dituzte, baina begiralearen laguntza izango

dute, lortzeko moduko helburuak jar ditzaten. Haurren artean ez da arduradu-nik jarriko, “polizia” rolik ez sortzeko.

Adosteko saioak egingo dira, egoerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Ondorioz, ar-duraren zati bat haurrengan geratuko da. Ardura edo erantzukizuna taldeareninplikazioaren araberakoa izango da, eta alderdi hori ere ondo neurtu beharkoda, zeren, lan handiegia emanez gero, estutu eta erre egingo baitira eta nahidenaren aurkakoa lor baitaiteke.

b) Helburuen sekuentzializazioa

Epeak aurreko urratsetan baino luzeagoak izango dira. Landu beharreko hel-buruak ere orokortuz joango dira, zeren erabilera sustatu nahi den espazioakedo uneak ere zabalduz joango baitira.

c) Nola gauza daitezke helburuak?

Begiralearekin batera, taldekideek ere laguntza emango diote elkarri hizkun-tzaren erabileran.

Edonork edonori lagundu ahal izango dio, baina ez edozein modutan. Hizkun-tza-maila onena dutenek lagunduko diete besteei, baina, horretarako, begiraleaklaguntza eskaini behar die onen horiei, esamoldeak emanez eta taldekideei la-guntzeko baliabideak irakatsiz. Ez da egokia “gaizki ari zara”, “tontoa, ez da ho-rrela” eta antzeko moduak erabiltzea. Hobe da “laguntzerik nahi duzu?”, “baloiabota esan beharrean, jaurti ere esan daiteke” eta horrelako bideak baliatzea.

Taldearen indarra garrantzitsua da; azken batean, beren parekoei lagundukodiete, eta besteek errazago onartuko dute pareko baten laguntza edo irakaspena.

d) Nola ebalua daitezke lorpenak?

Ebaluazioak haurrekin batera egin behar dira. Begiraleak bideratu egingo du,baina, haurrek adostutako helburuak direnez gero, haiekin batera ebaluatu be-har dira lortu direnak eta ez direnak.

Ebaluazioan, kontuan izan beharko dugu zenbaterainoko ardura eman zaienhaurrei, eta izendatutakoaren neurrian eskatuko diegu, ez gehiago.Ebaluazioak egitean, taldearen lorpenak azpimarratuko dira, baina taldekidebakoitzaren lorpenak ere aipatu behar dira. Atal horretan, begiraleak argi izanbeharko du taldekide bakoitzari zer mailatako helburua zegokion. Izan ere,gerta daiteke taldeak maila apalena dutenen balorazio kaskarra egitea eta haurhorien motibazioan eragin negatiboa izatea.

Zailtasun handia duenari edota erresistentzia handiagoa duenari erraztasunakeman behar zaizkio positiboki baloratua izateko. Lorpen txikiei garrantzi han-dia eman behar zaie, egindako ahalegina azpimarratu behar da, etab.

Adibidez, jo dezagun puntuak emango ditugula, gero sarrera batzuk banatze-ko, edota zerbait egiteko txandak osatzen ari garela. Haurrak euskaraz errazhitz egiten duela esaten badu, baina ez duela nahi, adostutako helbururen batlortuz gero, besteei baino +0,25 emango diogu; nekez hitz egiten duela esaten

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

122

badu, berriz, +0,50. Noski, jokabide hori ageri-agerian azalduko dugu, eta tal-dearen inplikazioarekin eta onarpenarekin jokatuko dugu modu horretan.

Erabilera ez zuzenduaren urrats honetan, haurrengan lorpenak ikusi ahala jo-ango gara erantzukizun handiagoak ematen. Hasieratik beretik dena haurrenesku utziz gero, litekeena da ezer lortu gabe geratzea.

123

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

A adibidea

adibideak

• Begiraleek haurrekin adostu behar dute helburua, eta ba-tzuk nahiz besteak (begiraleak eta haurrak) izango dira hel-buruaren erantzuleak. Lortzeko eta ebaluatzeko modukohelburuak jarriko badituzte, haurrek ezinbestekoa izangodute begiraleen laguntza.

• Adibide honetakoa aski sekuentzia laburreko helburua da.Erabilera naturalera hurbiltzeko urratsa lantzen hasitakoan,sekuentzia laburreko helburuak adostea komeni da. Se-kuentzia laburreko helburuak nahiko erraz betetzen direlaobserbatuz gero, sekuentzia luzeagoko helburuak jartzeariekin behar zaio.

HELBURUA • Haurrekin helburu jakin bat zehaztea eta haiekin bateraebaluatzea. Haurrek hizkuntza kontzienteki erabiltzea.

EKINTZA

ELKARRIZKETA

• Eskulana: puzzle erraldoi bat.

KONTUANHARTUBEHARREKOAK

Begiralea Oso ondo. Oso azkar bukatu duzue puzzlea. Amaia Bai. Oso erraza zen.Aitor A, baaaa, erdaraz.Begiralea Eta nola egiten da puzzlea errazago: erdaraz ala euskaraz?Amaia Ez dakit. Berdintsu.Begiralea Proba egingo dugu. Beste puzzle bat egingo duzue. Ados?Aitor Bai, eta bitartean euskaraz hitz egingo dugu.Begiralea Ados.…Begiralea Zer moduz? Orain ere oso azkar egin duzue puzzlea.Aitor Hau ere oso erraza zen.Begiralea Eta, nola da errazago: euskaraz ala erdaraz?Ainhoa Berdintsu. Puzzlea erraza zen.Begiralea Pozten naiz. Oso ondo aritu zarete, eta puzzlea oso ondo egin

duzue.Aitor Bai.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

124

B adibidea

• Helburuak moldatu ere egin daitezke. Egoeraren arabera,helburuak ez du zertan izan dena euskaraz egitea; beharba-da, konforma gaitezke gehiena euskaraz egitearekin.

• Haurrekin adostuko ditugu helburuak, eta, denbora libreahasi aurretik, helburua eta dinamika gogoraraziko dizkiegu.Dinamika taldeka edo talde osoan aplika daiteke.

• Oso helburu politak lor daitezke horrelako dinamikekin, etahaurrak helburuetan inplikatuz gainera. Baina, bestalde,oso arriskutsuak ere izan daitezke.

- Inoiz ez badute saria lortzen, jokoari ez diote jarraipenikemango.

- Begiraleen eta haurren ebaluazioa ezberdina izan daite-ke (begiralearen ustez, ez dute euskaraz asko egin, bai-na beren ustez bai), eta kasu horretan nola jokatu azter-tu beharra dago.

- Taldeak saririk lortu ezean, hain zuzen ere taldeko ba-tzuek dinamikan parte hartu nahi ez dutelako, egoerakaltegarriak sor daitezke. Adibidez, litekeena da taldekobatzuen kontrako jarrera azaleratzea eta atzerako pau-soa gertatzea hizkuntzaren aldetik; taldeko kide batzuekbesteei saria lortu ez izana leporatzea eta giro txarrasortzea, batzuek dinamika zigor moduan ulertzea etaabar.

• Ondorioz, oso ondo baloratu behar da noiz erabili modu ho-rretako dinamika bat.

HELBURUA • Udalekuetan, bazkalostean denbora librea duten tartean,euskaraz aritzea. Begiraleak jardunaren jarraipena egitea,baina haurrekin adostutako helburua izatea eta haiekin ba-tera ebaluatzea.

EKINTZA • Semaforoa: saioaren amaieran, haurrekin ebaluatuko dugueuskararen erabilera. Berak izango dira ebaluatzaileak -gu-re laguntzarekin, noski-. Euskaraz egin badute, semaforoaberdean jarriko dugu, eta sari bat jasoko dute. Tarteko zer-bait egin badute, horian jarriko dugu, eta horrela utziko du-gu. Erdaraz egin badute, gorrian jarriko dugu, eta “zigor”bat jasoko dute.

• Adibidez, berdean jarriz gero, igerilekuan normalean bainoordu-erdi gehiago pasa dezakegu. Horian jarriz gero, betikomoduan segi dezakegu. Gorrian jarriz gero, berriz, igerile-kuan ordu-erdi gutxiago pasa dezakegu.

KONTUANHARTUBEHARREKOAK

125

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

5. ERANSKINAK

5.1. MOTIBAZIOAN OINARRITUTAKO DINAMIKAK

Hemen azaltzen diren dinamikak maiz erabili izan dira euskararen erabilera sus-tatzeko. Ikastetxeetan erabili izan dira batez ere, baina eskolaz kanpoko jarduere-tan ere baliatzen dira.

Interesgarria iruditu zaigu dinamikak txosten honetan agertzen diren oinarrienarabera aztertzea zeren, oso dinamika interesgarriak izan daitezkeen arren, hain-batetan aski era desegokian baliatzen direla irizten baitiogu. Horregatik, dinami-kak landutako oinarrien ikuspegitik aztertzeak lagun dezake, beharbada, dinami-ken nondik norakoa edo dinamiken funtsa ulertzen.

5.1.1. Sugearen dinamika

AZALPENA

Kartulina batean, suge bat marraztuko dugu, eta zazpi laukitan banatuko du-gu. Egunero, haurrekin batera, euskara asko edo gutxi erabili duten baloratu-ko dugu (gaubeilako garaian, adibidez). Asko erabili badute, egun horri dago-kion laukitxoa kolore batekin margotuko dugu; gutxi erabili badute, berriz,beste batekin. Astearen amaieran, euskararen koloreak irabazi badu, sari batemango zaie haurrei (merienda bat...).

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Sarri erabili izan den dinamika bat da, eta oso eragingarria izan daiteke bal-dintza batzuk betetzen badira. Hona hemen kondizioak:

• haurrek euskaraz berba egiteko erraztasuna izan behar dute.• euskara nahiko hurbil sentitu behar dute, hots, haurrentzat aski norma-

la edo arrunta izan behar du euskaraz mintzatzea. • begiraleek markatutako helburu nagusiak haurrak erabat euskaraz min-

tzatzea izan behar du.

Beraz, goian izendatutako kondizioak neurri aski egokian betetzen badira, dinamikaegokia izan daiteke hizkuntzazko ohiturak finkatzeko. Azken batean, euskara modunaturalean erabiltzen duten haurren hizkuntz erabilera areago finkatzea da helburunagusia, eta horretarako balio du motibazioan oinarritutako dinamika honek.

Baldintzak betetzen ez diren kasuetan, oso zaila da horrelako dinamikak era-gingarriak izatea, eta, askotan, kontrako eragina ere izan dezakete. Segidan,kontrako eragin posible batzuk zerrendatzen dira:

• Haurrek helburua lortzen ez badute, aspertuta, jokoa utzi egingo dute.Hasiera batean, jokoa erabileran eragingarria izan daitekeen arren, hau-

rrek etsitzen badute, erdarara jo dezakete, kontrako erreakzio moduan.

• Baldin taldeko batzuk helburua lortzeko gai badira, baina beste batzuk ezbadira, gerta daiteke taldearen barruko giroa txartzea; hau da, hizkun-tzaren gaiak eragindako giro txarra sortzea.

• Joko horretan, luzeegia da helburua lortzeko aurreikusitako sekuentzializazioa.Astebeteko epean, gehiegizkoa izan daiteke normalean euskaraz aritzen ez di-ren haurrei beren kasa jolasten ari direnean euskaraz aritzeko proposatzea etaohartuki euskaraz hitz egiteko eskatzea. Koherentzia¬ maila handiegia eska-tzea da: nola haurrak baitira, oso zaila egiten zaie helburua betetzea. Sekuen-tzializazio laburragoa duen dinamika hautatuz gero (atseden-tarte batean, jolasbatzuetan...) eta begiralearen laguntza baldin badute, antzeko dinamikaren batproposa dezakegu. Baina, kasu horretan, helburua betetzearen ardura begira-learena da, zeren helburua hark esplizituki jarria baita. Ondorioz, Erabilera zu-zenduaren urratsean geundeke, eta azaldu dugun sugearen dinamika, arrunte-an, Erabilera naturalera hurbiltzeko urratsean erabiltzen da.

5.1.2. Termometroa

AZALPENA

Termometro bana izango dute taldeek. Eguneko momentu batean (afalorduan,adibidez), talde bakoitzak, begiralearekin batera, egun horretan euskara zen-bat erabili duen baloratuko du. Balorazioa egitean, termometroa puntu bateanjarriko da, eta, hurrengo egunean, neurri hori gainditzea izango da helburua.

Sekuentzializazio ezberdinak izan ditzake: egun osoaren balorazioa izan daite-ke, eguneko une jakin batzuen balorazioa eta batez bestekoa ateratzea (jator-duak, atseden-orduak...), etab.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Oraingo hau ere sugearen dinamikaren oso antzekoa da. Eragingarria izatekokondizioak eta dinamika moduan izan ditzakeen arriskuak oso antzekoak dira.

Kasu honetan ere, koka gaitezke Erabilera naturalera hurbiltzeko urratseanedota Erabilera zuzenduaren urratsean.

• Erabilera naturalera hurbiltzeko urratsean kokatzen bagara, sekuen-tzializazioak izan daitezke luzeak eta, nahi izatera, balora daitezke begi-ralea tartean ez dagoen uneak (denbora libreko orduak, logelakoak...).

• Erabilera zuzenduaren urratsean kokatzen bagara, sekuentzializazioeklaburrak izan beharko dute, eta, kasu horretan, begiralea tartean dagoeneta erabileran eragin dezaketen uneak baloratu beharko dira. Adibidez,jatorduak, jolas antolatuak eta abar.

Noski, tarteko hainbat egoera ere sor ditzakegu. Garrantzitsuena da behar be-zala baloratzea ea dinamika horiek erabiltzea egokia den ala ez, eta, erabiltze-kotan, zein ezaugarrirekin egitea komeni den.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

126

127

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

5.1.3. Trainerua edo eguzki-sistema

AZALPENA

Dinamika bat eta bera izan arren, erabiltzen diren irudien arabera, bi izen ez-berdin behintzat baditu dinamikak: Trainerua eta eguzki-sistema.

Eguzki-sistema izeneko dinamikaren kasuan, eguzki-sistema bat marraztukodugu. Azken planetatik eguzkira iristea eta han mantentzea da helburua. Ho-rretarako, egunero, euskara zenbat erabili dugun baloratuko dugu guztion ar-tean (haurrek, begiraleok...). Balorazioa ona bada, hurrengo planetara joangogara; kaskarra bada, gauden lekuan geratuko gara; eta, oso txarra bada, pausobat atzera egingo dugu.

Trainerua izeneko dinamikaren kasuan, traineru batek egin beharreko ibilbi-dea marraztuko dugu (uharte batera iristea, joan-etorri bat egitea...). Euskara-ren erabileraren ebaluazioa ona bada, aurrera joko dugu; kaskarra bada, ber-tan geratuko gara; eta, txarra bada, olatu batek atzerapauso bat eragingo digu.Ebaluazioa oso ona bada, olatuak eramango gaitu aurrera.

Dinamika hori taldeka ere egin daiteke. Kasu horretan, talde bakoitza trainerubat izango da, eta lehiaketa moduan proposa daiteke. Lehiaketa moduan egitenbada, talde bakoitzak egunaren buruan euskara zenbat erabili duen baloratubeharko du, baina beste taldeen oniritzia eta begiraleen oniritzia beharko dituaurrera egiteko. Irabazi nahi izateak bultza ditzake ebaluazioa gaizki egitera,eta besteen parte-hartzea beharko da joera hori neurriratzeko.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Oraingo dinamika honek ere sugearen eta termometroaren dinamiken oinarriberak ditu. Azken batean, haurrak egunean zehar zein hizkuntzatan mintzatzendiren konturatzea nahi dugu, eta euskara kontzienteki erabiltzea. Hau da, eus-kara erabiltzearen arduradunak berak dira, eta begiraleak lagundu egiten diehelburua lortzen. Txosten honetako oinarrietan azaldu bezala, dinamika horieragingarria izango bada, haurren eta taldeen ezaugarriek oso jakinak izan be-har dute.

Traineruaren kasuan, taldekako lehia moduan gara daiteke dinamika. Lehiaketekin handiak eman ditzake hizkuntzaren aldetik, baina oso arriskutsua ereizan daiteke: talde bat oso atzera geratzen bada, lehiaketa ez zaio interesatukoeta ez du hizkuntzazko helburuak lortzeko motibaziorik izango; are gehiago,kontrako jarrerara ere hel daiteke. Era berean, talde bati iruditzen bazaio bes-te batzuen lana hobeto baloratzen dela eta berea ez dela behar bezala balora-tzen, dinamikaren kontra jar daiteke, eta, bide batez, hizkuntzazko helburuenkontra.

Beraz, dinamika lehiaketa moduan proposatzen badugu, oso ondo zaindu be-harko dugu taldean izan dezakeen eragina.

5.1.4. Hazi magikoa

AZALPENA

Hazi magiko bat daukagu. Landatu ondoren, ez du urik behar hazteko, baina,noraezeko du euskara entzutea. Beraz, haurrek euskaraz hitz egin behar diote,haziko bada.

Egun gutxiko jarduera batean, ezin da dinamika hori erabili, baina bai 15 egu-netik gorako edozeinetan.

Begiraleak egunero oroitarazi behar du landarea haztearen helburua, eta nolaari den hazten edo erkintzen gogorarazi behar die haurrei. Noski, noizean be-hin, ura ere bota beharko dio begiraleak.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Erabilera zuzenduaren urratsean oso ondo erabil daitekeen dinamika da. Be-giraleak du erabilera sustatzearen ardura, baina helburu esplizituak jartzen di-tu, eta landarearen laguntza izango du, nahi duen bakoitzean helburua gogora-razteko eta haurrak euskara erabiltzera bideratzeko. Adibidez: “Orainantzara-jokoa egingo dugu, baina ez ahaztu euskaraz egin behar dugula. Saia-tuko zarete? Gainera, landare magikoa haztea nahi badugu, euskaraz egin be-har dugu. Baietz?”. Nola dinamika begiraleak zuzentzen baitu eta helburuakbetetzearen ardura berea baita, ez da batere dinamika arriskutsua, eta asko la-gun dezake. Ebaluazioa egiterakoan ere, begiraleak zuzenduko du ebaluazioa,eta ahalik eta modu positiboenenean egingo du: “Ikusten duzue zenbat haziden landarea? Horrela jarraitzen baduzue, zuhaitz handi bat aterako da he-mendik” eta abar. Dinamikaren sekuentzialiazioa oso luzea da, baina haurrekez dute gaitasunik urrats honetan horren sekuentzia luzeak betetzeko. Begira-learen ardura izango da dinamika osoa sekuentzia laburretara ekartzea: jolasbatean euskaraz egiten badute, landarea zein handia egingo den esatea; eguna-ren buruan landarea zenbat hazi den aipatzea; ekintza arautu batean nahi duenhelburua lortzearren, landarea triste dagoela esatea, etc.

Oso ezberdina izango da Erabilera naturalera hurbiltzeko urratsean kokatu-ta. Kasu horretan, sekuentzilaziazioak luzeagoak dira, eta haurrekin bateraegingo ditugu ebaluazioak. Helburua lortu bada, landarea zenbat hazi den go-gorarazi behar diegu, baina, bete ez bada, sinetsarazi beharko diegu ez dela ba-tere hazi. Taldearen ezaugarriak dinamika horretan aritzeko egokiak ez badira,helburuak ez ditugu beteko, baina landarea hazi egingo da. Beraz, dinamikarenoinarriak huts egingo digu. Halatan, landarea hiltzen utziko dugu? Helburualortu ez dugunez gero, begiraleak urik ez botatzeko aukera du, eta landareahiltzen uztekoa. Baina horrek zer eragin izango luke euskararen erabileran?Ziurrenik, eragin positiborik batere ez. Taldearen ezaugarriak egokiak badiradinamika hori planteatzeko, helburuak, neurri batean behintzat, lortuko ditu-gu. Baina, ez badira, helburuak ez ditugu lortuko, eta landarea hiltzen uzteakere ez du ondorio positiborik izango.

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

128

5.1.5. Panpina

AZALPENA

Panpina bat marraztea da helburua. Hasiera batean, mural batean, silueta ba-karrik marraztuko dugu. Egunero, gorputz-atalak erantsiko dizkiogu, zehaztu-tako hizkuntzazko helburuak betetzen badira. Ez badira betetzen, bere horre-tan geratuko da. Baldin eta jarduera amaitzen denerako edo dinamikarijarritako epeak amaitzen direnerako panpina jantzita badago, helburua oso on-do bete dugu.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Sugearen, traineruaren eta termometroaren oso antzeko dinamika da. Antzekooinarriak ditu, eta alde onak eta arriskuak ere paretsukoak dira: lehiaketa mo-duan proposatzea, helburuak ez lortzea eta abar.

5.1.6. Maskota

AZALPENA

Jarduerak maskota bat izango du, eta, lehen bi egunetan, begiraleekin egongoda. Begiraleek protagonismo handia emango diote, eta haurrentzat oso erakar-garria egitea lortu behar dute.

Hirugarren egunetik aurrera, haur-taldeen esku geratuko da maskota. Baina,maskota eskuratzeko, merezimenduak egin behar dituzte; hau da, hizkuntzaz-ko helburuak bete behar dituzte. Euskaraz gehien egiten duen taldearen eskuutziko da maskota. Euskarako helburuak nahiko ondo betetzen dituen talderikbaldin badago, egun bakoitzean talde batek izango du maskotaren ardura. Ba-kar batek ere betetzen ez badu, berriz, begiraleen eskuetara itzuliko da masko-ta.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Dinamika eragingarria izan daitekeen arren, oso arriskutsua ere bada. Bestezenbait dinamikatan bezala, taldeen arteko lehiaketa sartzen dugu tartean, eta,baldin talde batentzat oso zaila bada helburuetara iristea, etsi egin dezake, etahelburuen kontrako erreakzio bat ere izan dezake.

Maskotak, hasiera batean, erakargarritasun handia izan dezake, baina begira-leek lan handia egin beharko dute erakargarritasuna mantentzen (istorioa go-goratuz...), ezen, tentsioa mantentzen ez bada, maskotak erakargarritasunagalduko du, eta taldeek ez dute lortzeko interesik izango.

129

BE

GI

RA

LE

EK

A

SK

O

EG

IN

D

EZ

AK

ET

E

Gizarte eta Erakunde Harremanetarako DepartamentuaDepartamento para las Relaciones Sociales e Institucionales

Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko DepartamentuaDepartamento para los Derechos Humanos, el Empleo y la Inserción Social