Upload
others
View
10
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Itzulpenak eta lankidetzak 87
Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
Joanba Bergara
Aski ezagunak dirafosilizazioaren* etaaurrerapenik ezaren fenomenoak hizkuntzen ikaskuntzan, Une jakin batera iritsita,badirudi ikasleak ez duela batere aurrerapenik egiten; edota, eginda ere, hau oso motela da. Zergatik hori? Zein da arrazoia? Bada errudunik? Eta, izatekotan, zeini egotzierrua: ikasleari, erabilitako metodologiariala biei?
Egia da zenbaitetan ikasleak, bere beharretarako aski duen komunikatzeko gaitasun-maila lortuz gero, ikasten ari den hizkuntza horren erregelez jabetzean aurrerajarraitzeko motibazioa gal dezakeela, oharkabean bada ere. Ulermen-ekintzetan oztopo handirik aurkitzen ez duenez, ez ditu hizkuntz formak aintzakotzat hartzen. Bestehainbeste gertatzen zaie ekoizpen-ekintzetan ere besteri zuzendutako mezuak, akasdunak izanik ere, ulergarriak direnean. Alde horretatik, goiko galderari berriro helduz, badirudi «erruduna» ikaslea dela. Hala ere, horrelakoetan zer erantzun eman dakioke auzi horri? Mezuen ulermenean ba-
karrik jarri behar al da arreta? Edota hizkuntzaren ezaugarri formalei ere, besteakbes te hiztegia, hitzen ordena, ortografia etaegiturei, erreparatu behar ote zaie?
Fosilizazioa eta aurrerapenik ezaren fenomenoaren azalpena, ordea, ez da amaitzen arestian eman dugunarekin. Badaudekontutan hartu beharreko beste zenbait gauza ere.
- Ikaslea hizkuntzaren ezaugarriezohartu eta horiek bereganatzeko, oinarrizko baldintza da hizkuntzariaurkeztatua izatea. Hizkuntz ereduaberats eta zuzenekiko harremaniraunkorren baitan dago ikaskuntzaren arrakasta.
- Zein da ikasleen erroreekiko jarrera?Zer erizten dio metodologiak zuzenketak egiteari?
- Nola moldatzen dira ekoizpen-ekintzak? Errore asko egitera eramaten aldituzte?
* «Errore-analisian, ikasleek egiten duten zenbait errore, ikasten ari diren hizkuntzarekiko aurkeztapenaeta zuzenketa-lana areagotuta ere, finkatuta geratzen deneko prozesua. Dirudienez, ikasleek berenbeharretarako aski den komunikatzeko gaitasun-maila lortzen dutenean, ikasten ari diren hizkuntzahorren erregelezjabetzean aurreratzeko motibazioa galdu egiten dute.» (HABE [1987):G/otodidaktikaHiztegia, Donostia, HABE, 51-52. orr.)
ZUTABE 21 (1989), 87 - 98 orr.
88
Metodologiak funtsezko papera du eskuartean dugun auzi honetan. Geuk ere, fosilizazioari zein aurrerapenik ezari heldunahi izatera, planteiaturik:o galderei erantzun beharko genieke ezinbestez; erabiltzen dugun metodologiaren ikuspegitik,noski, ez bestetik.
Ustez metodologia asko dagoela badirudi ere, hiru estrategia oinarrizko ditugu aukeran: ulermenean oinarritutakoa lehendabizikoa, komunikazioan bigarrena eta berreraiketan azkena. Badago beste laugarrenbat ere, estrategia eklektikoa deritzaiona,aipatu berri ditugun hiru estrategien elkarketa ezaugarri duena. Non gaude gu metodologi alorrean?
Guk, artikulu honetan, gainetik bada ere,berreraiketa-estrategietan oinarrituriko metodologiari helduko diogu, goian eginikogalderen aurrean nolako jarrera duen ikusteko. Eta gero ikasteknika bat aurkeztukodugu: berritzulpenarena alegia.
l. BERRERAIKETA-ESTRATEGIAK:EZAUGARRIAKETATESTUENERABILERA
1.1. Ezaugarriak
Hauexek ditugu berreraiketa-estrategietan oinarrituriko metodologien erantzunak,fosilizazioa eta aurrerapenik eza direla medio goian egindako galderei.
a) Hizkuntz ereduak
Hizkuntzari iraunkiro aurkeztatua izateaez da nahikoa, baldin eta hizkuntz ereduakakasgabeak eta aberatsak ez badira. Aberatsa, bai. Ikasleakjatorrizko hiztunen hizkerara jarri behar du. Beraz, begien bistakoada egoera benetakoetan erabiltzen den hizkerak izan beharko lukeela beti gida eta eredu.
b) Erroreekiko jarrera
Auzi honen aurrean jarrera nahiko zorrotza du estrategia honek. Erroreak, ahalden neurrian bederen, saihestu egin beharko <liraeta, gertatzen badira, zuzendu.
Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
e) Produkzioa eta ekoizpena ikasprozesuaren hasieratik
Hasiera-hasieratik eskatzen zaio ikasleari idatzi eta hitz egiteko. Ariketak erroreaksaihesteko moduan eratu behar direnez,ikaslearen mailari egokitu beharko zaizkio,behar hainbateko kontrola ezarriz. Bainahori esanda, zera erantsi behar: edozein ariketaren arrakasta prestaketa-unean datzala,alegia. Eta zeregin horretan Jan pertsonalaezinbestekoa dela.
d) Komunikazio librea eta elkarlana
Komunikazioan oinarritutako estrategietan komunikazio libreak eta elkarlanakduten garrantzia ez da neurri berekoa berreraiketa-estrategien kasuan; ezta urrik emanere. Komunikazio librea lantzeko ariketaknoizbehinka, bederen, egin badaitezke ere,bestelako arrazoiren batzuengatik izangoda, besteak beste ikaslearen premia handiko behar komunikatiboei aurre egiteko. Bada, baina, beste arrazoi bat, aurrekoarekinere lotuta egon daitekeena. Metodologiahorretan komunikatzeko gaitasuna epe luzeko helburua denez, goizetik gauera lortuko ez den emaitza, baliteke komunikazio librea ez lantzeak ikaslearengan etsipenasortzea, ikasleak aurrera segitzeko adoreagaltzea.
Elkarlanari dagokionean, berriz, lehénesandakoa gogorarazi beharko litzateke:lan pertsonala ezinbestekoa dela, alegia, t .
Beraz, elkarlana bai, baina bestea baztertu :gabe. Gainera, ariketa nolabait kontrolatudenean bakarrik susta -liteke, ze, bestela,ikasleen arteko elkarrekintzak ez lieke input zuzenik emango.
e) Hizkuntzaren ezaugarri formaleierreparatzen
Ahalegin guztien xedea da, ikas. estrategia edozein delarik ere, hizküntz formei (lexema, morfema eta egitura morfosintaktikoei) esanahia atxekitzea.
Berreraiketa-estrategien ikuspegitik jakinaren gaineko arreta jarri beharko zaioformari, eta hau hasiera-hasieratik gainera.Horrela esanahiaren eta formen arteko lotu-
ltzulpenak eta lankidetzak
ra sendoagotu egingo da eta hitz egin zeinidaztekoan hizkuntz elementu horiek errazago norbereganatuko dira. Forman arretaipintzeak, haatik, ez du esan nahi, lagungarri badaiteke ere, gramatika ezinbestean irakatsi behar denik, are gutxiago metahizkuntza gramatikala behar denik.
1.2. Testuak
Berreraiketa-estrategietan testua duguoinarri, hura bait da beti jomuga eta abiapuntu. Testua diogu, ez hizkuntz elernentuak erlazio paradigmatikoetan, beren arteko harreman sintagrnatikoetan baizik. Lehen esana dugu hizkuntz eredu aberatseiaurkeztatua izateak berebiziko garrantziaduela, ikasleak ikasiko badu. Ba, ezbairikgabe, ez dago testua baino eredu aberatsagorik.
Testu hatera hurbiltzean, mezuaz arretatzea derrigorrezkoa da, testua informazioaren garraiobide besterik ez bait da. Bainagarraiobidea da. Horrexegatik, informazioaz jabetzeko ahaleginez gain, garraiobidea bera ere aztertu beharko da,f orma alegia, testua objektu linguistiko gisa hartuta.
Ondoren berreraiketa-alorreko ikasteknika bat aurkeztu eta aztertuko dugu.
2. BERRITZULPENA
Zer deritzo euskara-irakasleak itzulpen-ariketak egiteari? Askorentzat, behinik behin, gaitzesgarriak dira erabat. Gramatika-itzulpenezko metodoak ekartzen dizkioburura bati baino gehiagori. Eta metodo horrek ez du batere izen onik hainbat eta hainbaten artean gaur egun. Ez da, egia esan, harritzekoa. Haren emaitzak askotan guztizkaskarrak izan bait dira.
Ez da ona, alabaina, gauzak nahastea.Metodo bat gaitzesteak ez gaitu metodo horren teknika guztiak arbuiatzera eraman behar. Horrek kaltea besterik ez liguke egingo, gure tresneria pobretuz. Ona denari heldu egin behar zaio, eta ez zakarretara bota.Alabaina, beste hau ere ei da ahaztekoa: ardo zaharra ez mintzeko, zahagi berrietan
89
sartu behar dela aldian behin. Zenbait teknikarekin ere antzeko zerbait gertatzen da.Denbora eta «moden» galbahetik pasa etaoraindik ere bizirik diraute, itzulpena kasu.Zergatik? Onak direlako. Ariketa horiekoraindik ere baliagarri bezain motibagarrigerta daitezke, baldin eta beste ikuspegi batetik heltzen bazaie.
Berritzulpena, bete-betean berreraiketa-estrategien tresnerian sar litekeen teknika,ohizko itzulpenaren aldaera bat da. Batzuekfuntsean horretaz baliatuz ikasi ornen dituzte zenbait hizkuntza, ondo ikasi ere. Beraz,aintzakotzat hartu beharko genuke, horrexegatik besterik ez bada ere. Justutasuneaneta zuzentasunean oinarrituriko lana, etahauxe da hain zuzen teknika honen helburua, beharrezko eta komenigarria izateazaparte, motibagarria izan daiteke oso. Azaldezagun, bada, teknika honen zer eta nolakoa.
2.1. Helburuak
- ltzulpen batetik abiatuta, jatorrizkotestua ahalik eta zehatzen birrosatueta berreraikitzea.
- Esanahiaren esponenteak, hizkuntzaren ezaugarri formalak alegia, aztertu eta gogoan hartzea.
- Ulermenak jasotako ezagutzak ekoizpenera bultzatzea, bai idatzizkoan baiahozkoan.
2.2. Teknikaren azalpenaOndoren, eta urratsez urrats, teknikaren
azalpen Iaburra egingo dugu (.lean ikuspegi orokorra eskaintzen da).
2.2.1. Euskarazko testua irakurri etaulertu
Berreraiketan oinarrituriko beste edozein ariketak bezala, berritzulpenak ere testu bat du abiapuntu. Lehendabizi ikasleaktestua irakurri eta ulertu egin behar du.
2.2.2. Testua edo testu-zati batzehatz-mehatz aztertu
Ikasleak berritzulpen-ariketan erabilikoduen testua (edo testu-puska) erabat uler-
90
tzeaz gain, orain ondo aztertu behar du,ezaugarri linguistiko edo formalei erreparatuz: erabilitako hitzak, joskera, elementuenordena, esamoldeak, elipsiak, ortografia ...ltzultzen hasi aurretik euskarazko testuannabarmendu beharreko guztia nabarmendu,horretarako kode egoki bat erabiliz: koloreak, azpimarrak, gezi eta zirkuloak ... Norkberea asmatu beharko du.
2.2.3. Erdarara itzuli
Zemolako itzulpena egin beharko luke
Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
ikasleak une honetan? Funtsean bi aukerabesterik ez ditu, eta bata ala bestea erabakitzea ikasleari berari dagokio, ez beste inori. Azal ditzagun banan-banan aukera horiek.
a) ltzulpen «librea» edo «landua»
Jatorrizko testuarekin lotura estuegirikez duena da itzulpen librea, xede hizkuntzaren legeei (gaztelera gure kasuan) ondoegokitzen zaiena. Hona hemen adibide bat:
Liburuska honetan eta horrekin balera doan zintan bildu dute egileek aurreko bl urteetan zeharhainbat institututan eskainitako emankizun poetikoa...
Los autores han recogido en este librito y en la cinta que le acompaña el espectáculo poéticoque han presentado en tantos institutos a lo largo de los dos años anteriores.
b) Hitzez-hitzezko itzulpena
Hitzez-hitzezko itzulpena, berriz, jatorrizko testuari hertsiki jarraitzen diona da.
Hitzez hitz itzultzen denez, emaitzak guztizartifizialak dira. Hona aurreko testuaren hitzez-hitzezko itzulpena:
En este libro y con ése que va en la cinta han reunido los autores de los dos años anteriores alo largo en tantos institutos ofrecido el espectáculo poético
4- 3 z: 1
En este libro y//! ~ queG~:X§~-~~~ !/ han reunido los
' 2.autores(~ que han ~ Gn tantos institut§)@argo de
'1.
Zein hobetsi? Esan bezala, ikasleari dagokio hori egitea. Testuaren berreraiketaribegira, printzipioz bigarrena errazagoa dalehendabizikoa baino. Itzulpen libreak arazo gehiago ditu. Hala ere, ikasleak badaukabere esku beste aukera bat: itzulpen librearena; baina zenbait arrastoren laguntzarekin.
los dos años ante~ .
Esan beharrik ez dago ikasleak zalantzarik badu, ondo argitu behar dituela aurrerajo aurretik. Bestalde, komeni da zailtasunbide gerta daitekeen guztia nolabait islada-
e) ltzulpen «librea»arrasto batzuen laguntzarekin
Lehendabizikoa bezalakoa da, baina gero, testuaren berritzulpena zehatz-mehatzegin ahal izateko, behar hainbat arrastoematen dira. Adibidez:
tzea; esaterako, 2.2.2. puntuan aipaturikokodea erabiliz. Azkenik, itzulpena tarte bikoitzez egitea da egokiena, beharreko oharrak lerro artean jaso ahal izateko.
Itzulpenak eta lankidetzak
2.2.4. Berritzulpena
Orain ikasleak jatonizko testua berreuskaratu behar du. Hemen ere zalantzazkoelementuak nabarrnenduko ditu ikasleakbenitzulpena egin ahalean. Aurreko puntuan aipatutako arrazoi berberengatik, komeni da benitzulpena tarte bikoitzez egitea.
2.2.5. Berritzulpena eta jatorrizkotestua erkatu
Testuak alderatzekoan, «asmatu» ez den
91
guztia (baita soberan eta falta dena ere) markatu egingo da, orain benitzulpenean erabili ez den kolore batez. Horrezaz aparte, asmatu izan arren zalantzak sortu dituzten elementuak ere azpimarra litezke. Benitzulpenean ezezik, erdarazko testuan ere jaso beharko lirateke ohar zenbait. Hauek ditugu,besteak beste, honetarako balio duten zenbait ikur:
• X : soberan daga. Esaterako: minutu)'tan• _L_ : falta da. Esaterako: esan_l_omen zuen• _J : falta da. Esaterako: gerrikQ_j(;l.K•J \--.:ordena egokia adierazteko
•66:ordena egokia adierazteko. 2.2.3 puntuan baliabide hori erabili dugu.• @rantzun zuzeñ])asmatu ez den hitzaren gainean.____ eta Q :nabarmentzeko. Esaterako: 1970~ .
Ondorengo lana markatutakoa aztertzeaizango da. Horrela jakingo du ikasleak zerdagoen gaizki eta zer onar daitekeen. Geroko pausoei begira, hauxe dugu erdarazkotestuan zenbait aldaketa egin eta arras tobatzuk kendu eta jartzeko une egokia. Izanere, erdarazko testua ikutu gabe uzteak erro-
re berberak egitera eramango bait luke ikaslea. Jatonizko «bildu dute», esaterako, «hanrecogido» bihurtu baldin bada, horrek, seguraski, «jaso dute» itzultzera eramango duberritzulpena egitekoan. Azterketaren ondoren, «recogido» hitzaren gainean «reunido» idatzi beharko litzateke.
Jatorrizko testuairakurri eta ulertu
6
D Euskararaberritzuli eta +--
jatorrizko 1
testuarekin erkatu L~~~~~~~~~~~~~~-----------
Berritzulpenaeta jatorrizkotestua erkatu
2 3Testua zehatz-mehatz aztertu
Erdararaitzuli
5 4Euskararaberritzuli
2.2.6. Erdarazko testua euskararaberritzuli eta jatorrizkotestuarekin parekatu
Aurreko unean eginik:oa egingo da orainere. Baina ez dago berritzulpen hau eta au-
• 1
rrekoa bata bestearen ondoren egin beharrik. Esaterako, 30' -60' bitarteko tartea, edoegun batekoa, utz liteke berritzulpenari berriro heldu aurretik. Azken une hau nahiadina aldiz buru liteke.
92 Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
2.3. Adibidea (.2)
ZELAKO GARAIPENA!{9 ONDARTZAtaldekoek ezm zuten sinetsi.Partidua era horretan galtzea ere 1Saskibaloian askotan galdu edo irabaztendira partiduak azken segundoan. BainaONDARTZAko neskek ez. ez zuten azkensegundoan galdu. ezta gutxiagorik ere.Partidua bukatzeko bi rmnutu falta ziren.Emaltza 51-45 ONDARTZAkoen alde.Zalaian zortzi ¡okalari zeuden: bostONDARTZA taldekoak eta hiru gernikar.GERNIKA taldeko baste guztiak aulkianeserita zeuden, falta pertsona/ak medio.Gara/penak begibistakoa zlrudian. Baina keba ! Azken bi mmututan ciNDARTZA taldeakpuntu "miserable" bat besterik ezzuen /ortu.eta GERNIKAkbederatzi. Azken emaitza 52--54. Ez zutan negar gutxl eglnONDARTZAkoek/
HABE,146.zenb., 24-or.•!m dt.t alº OrJ.a.J.:co., "'º tJ/ºct:(J,M... cJi,a'le,.. ,.,.....n;. rr: :/:dL4...1:i·eLoJ..t. ,(k,. -'..o . G.,.. b.~c,e,, """"'-cJ..a.-..!tcu M.Lª""""' o .µ /,' --fe,E"~ -M< ~ ;,_e/..<.v..w ~ . ftirn /.,_., d..· dd o,,,da./ ha. 7'{), """
lni4't.n>L ""' -...e ,/,.!/.;......., ~?<,,,.to / ""'..••.....•.d..-0 ~ • ~ti!~ U-~t.'<lV ~ ~: . re ¡U~ .rt-.r<f .r- ~ "" ~ ...etar-
• ~ .cc fe-.-., h..4.« ~/l:!~ :S- cke ;:t.º cOudtu'bo.~ 3 t/Nw-;r;;_a-.. Todc..,.. --&... o ·~ Ám-, ~"- ~ 1~d. ~¡:-Uo , "°" ,w.okv-o clJ. ,.A,. u 1in?fr re: 86v.'b · ~ -....o-. fZ k b> Mi~·.,,..,¡,,.. .u.. 1
~••.d'";/Jtf. (M ~y...."1 ,.....L. """" w.1,/#- ,,.....•~ ,,_,t ~- 1;t;) r . a ~b }""""'- .a-rv U,.,,, f'W! ~ffr\ !da) k."1 dd...o...-J.q¡t,~ -
••f)v.da,/:m µ~i.wck ~" ~ ~¡'. farf.'ch.Ao .ll\4 f.,l}-efe/=cJ,JjJta..>ie ,1 JQ..(IM.°1~'4..,. ~: -% (,»«<];'~-;) ~ ~..W..... r-'.¿.t.J jM.&.c d<.'1.{-. (3~:..alf u«~«.t<.o ~ .es, ~~ ~~.,,_._ ~dv , /..e~ ,.-..,w,.,,,,,,.H\'1< M..e .j -f,..,-/,•,,tua 4«ia.i:lJ~ :?ir.e.. . 1h:. 51-J"I Ch<d<U~ ...Rd!e_ .Pelcu.·a:,:,.··r~--_,f. ' ~ : .5• ef,..,,1.,.,_-~ ~~ ~ ;?:MAka.r. ce.r,.,..~C<
' fa..¿~ ~'<U.<. ~ •.•••.•. ~ ~.J...A..±'""'E~e~...--.¡;;,~ AR,,., ~- ••"' "'-! ~ -J/. ,,,..,:""""- B-i<dfU('j:< ~(lW ~ -4-J.- ~ ~ .Cf..,6é.,..,._.14c-"'<(;;_
~ --e.,.ua..Í;-q ·i"<-rtf . ~ ~ ~:;- ~· -'?';.._ Óu.<i.<V~:
Oud~ fru~ _u,•,., ~ A«.wJ>-.'. (a//..'d..uq, -<ll." /.-.dr;..;.~,LN.J~¿k-i'AA,.. ~,,_~.t.~~·~.~""'(.,,.....,_. 44~~ ....---(J<>:<!.,,.,. ~ 4/~ ~ MA-v.. -c.t.AJ , u1r:.-- 9-<fu71r><- e-i< . faíf,·J.u.-. J-,.....u.,,,.. l~ _¿ /-;::!:, ~ . e=...- ••...?h< st-s» iJ..,ci,..,.~ a.e.u. 2d~¡i.l1r Ja,,,..: .ee.....u.. : -r 0--i.d.zrtfn. ft,.f~ d... 3 g:c:-,,,.,.. . GY ..••.•.~~ ~"/, 'f"P'«-'< ~M ~-;...,,. ~~ , ~~a...lAM..
(M-'-.U~ , f;;:to.- ~y;ft...~ .;,rv.et.:A... (°J"'-'Y/" «.< ~.' ~~ .•........."""- o. !ud.ta..t< ~-fu /""'-'-~ k ~k' ~~ ~ ~<U< ¡;- ,· ~ ~J« re-r» . fJt.tda~i.< os:~ ~ ""-a. "'Y.'"''
•2
Itzulpenak eta lankidetzak
3. BALDINTZAK, MAIZTASUNA,ZALANTZAK ...
Teknika azalduta, berau zertzerakoankontutan hartu beharreko zenbait alderdidugu aztergai, besteak beste, orain azkenatal honetan.
3.1. Berritzulpena klasean eta etxean
Ariketa hauek funtseanbi modutaraburu daitezke:bataklasean,irakaslearengidaritzapean; bestea, berriz, etxean, nork beregisa.Hirugarrenbidebat ere badago:aurrekobi horiekelkartzetiksortzendena,alegia.
a) Klasean
Ariketaklaseanburutzendenean,irakaslearenardurada testuaaukeratzea,beharreko argibideakematea, banaka, binaka edotaldekaegingoden erabakitzeaeta ikasleenzalantzakargitzea.Ariketaez da zertanbeti berdin egin behar. Hauexek dira irakasleak eskura dauzkan aukerabatzuk.
• Euskarazko testua irakurri, ulertueta aztertu
- Irakurketa: irakasleak ozen/ikasleakberekabuz.
- Testuaren azterketa: irakasleak/irakasleak talde osoarekin batera/ikasleak bere gisa/binaka/talde txikitan.
- Zalantzen argitzea: irakasleak/ikasleak hiztegiaz baliatuz, irakaslearigaldetuz (ikaskideek testua itzultzenduten bitartean...)/binaka/taldeka.
• Testuaren itzulpena
- Banaka/binaka/taldeka/talde osoan.
- Irakasleak gardengailuan/arbelean.
• Berritzulpena
- Banaka/binaka/taldeka/talde osoan.
• Testuen erkapena eta zalantzen argitzea
- Nork bereak / binaka / taldeka /irakasleari galdetuz.
93
Aukerak aukera, ezinbestekoa da lanpertsonala: testua ulertu, aztertu, itzuli etaberritzultzeak ikaslearen adimen-ahaleginak eskatuko ditu une batean edo bestean.Horretarajarri behar luke ikasleak. Horrelakoetan, zalantzak argitzeko bakarrikemangoda laguntza.
b) Etxean
Beregisaegindezake ikasleakberritzulpen-ariketanahihainbataldiz.Goi-rnailakoikasleakez duzailtasunhandirikizango,ezta erdi edo behe-mailakoekere, baldin etatestuegokiaaukeratzenbada.Gainera,ikasleak beti izango.du-zalantzak irakaslearekin, ikaskideekin edota euskaldun batekinargitzekomodua.
3.2. Berritzulpenerako testuak
Zer motako testuak erabil litezk:e?Etazeren araberaaukeratubeharko genituzke?3.2.1. Testu-motak
a) Ahozko testuak
Hizkuntz ezagupideak ahozko ulermenetik ekoízpen-mailara pasatzea da berritzulpen-ariketakegitekoarrazoinagusienetakoa. Bada, diskurtso idatzi eta ahozk:oakbakoitzakbere legepropioakdituelakontutan harturik, ahozko testuen transkripzioakerabili beharko genituzke, aipatu berri dugun helburuaeskuratukobadugu.
b) Idatzizko.testuak
Gauza bera lortu nahi da idatzizko alorrean ere: idatzizkoaren ulermenetik idatzizkoadierazpenerakosaltoaeragitea, alegia. Hori lortzeko eta eman berri dugunarrazoi berberarengatik, ezinbestekoa daidatzizko testuez baliatzea. Hauen arteanhonakohauek dira aipatu beharrekoak:
- Benetako testuak
Benetakotestuarenhartzaileaberezk:ohiztuna da. Testu-mota honek komunikazioa du helburu, ez irakaskuntza.
- Sasi-benetakoak
Testu benetakoen ezaugarriak imitatu nahi dituztenak, mailaketa eta hiz-
94
kuntz kontrolik ia gabekoak edo batere ez dutenak.
- Ez-benetakoak
Hizkuntz kontrol bortitzajasan dutentestuak dira hauek.
Hiru testu-mota horiek maíz erabiltzendira hizkuntz irakaskuntzan. Azken biak«eduki berriak», besteak beste egiturak,lexikoa eta funtzioak, sartu, aurkeztu etalantzeko. Horietaz baliatuz, aipatu edukihoriek ikaslearen ekoizpen-tresnerian sartu nahi dira. Benetakoak, eta baita sarritansasi-benetakoak ere, idatzizko komunikazio jatorra sustatzeko eredu ezin hobeakditugu.
3.2.2. Berritzulpenerako testuakaukeratzeko irizpideak
Zer testu-mota aukeratu? Ariketarenarrakasta testua zehazki ulertzean datza.Horrexegatik,ulertzeko zailtasun handirikgabekotestu-puskakerabilibehar<lira.Gehienez ere, testuak ikasleak dakiena bainopixkat urrunago aurkitzen diren egiturak,lexiko eta esamoldeak izango ditu. Ulertu,erraz asko ulertzendira, baina oraindikereikaslea ez da gauza testuan agertzen direnzenbait elementu erraztasunezerabiltzeko.Beraz,edozein testu-motadelarikere, ikaslearen ezagutza linguistikoari egokitu beharko zaio.
Guzti hori esanda, printzipioz bederen,benetako testuak egokiak izango <liragoieta erdi-mailakoikasleentzat.Besteak, berriz,sasi-benetakoaketaez-benetakoakalegia, behe-mailakoentzat.
Testuenluzeraerekontuanhartzekoada.Behe-mailan oso testu motzak erabili beharko genituzke. Ezagutza linguistikorikezak berez eramangodu ikasleahizkuntzarenbehe-mailakoalderdiezarretatzera,besteak beste, hiztegi, sintaxi, hitzen ordena,galdegai eta ortografiaz.Hori dela medio,testua behin baino gehiagotan irakurri beharreanaurkitukoda behe-mailakoikaslea.
Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
3.3. Ariketaren zailtasun-mailak
Badago alderik berritzulpen-ariketenzailtasun-mailaridagokionean.Eta hori aztertu beharko dugu, ariketak ikasleari egokituko badizkiogu.Guk hemen faktore batzuk besterikez dituguaipatuko.
3.3.1. Testuaren zailtasuna
Testubatzuk zailagoak<lirabesteak baino. Horrek eraginzuzena du berritzulpen-ariketenzailtasun/erraztasunean.
3.3.2. Testuaren luzeraZenbat eta testu luzeagoa, orduan eta
zailagoaberritzulpena.Izan ere, testumotzbat ia «buruz» ikas bait daiteke; ez, ordea,luze samarrabaldinbada.
3.3.3. ltzulpen-motaEuskaratikgazteleraraeginikoizulpena
renzemolakoakerebaduzerikusia,eta handia gainera, berritzulpena egiteko orduan.Hitzez-hitzezkoitzulpenaeta arrastolagungarriezosaturikoitzulpen «librea»askozazlaguntz bide sendoagoak<liraitzulpen «libre hutsa»baino.
3.3.4. ltzulpena eta berritzulpenarenarteko tartegunea
Bi ekintzahauenarteko tarteahandiabada, orduan zailagoa gertatukoda berritzulpena, areagoerdarazkoitzulpenaiaarrastorik gabeko itzulpen libreabaldin bada.
3.4. Berritzulpena noiz? Norabidezuzenaren hila
Lehen esana dugu, 3.2 puntuan, ahozkoadierazpenaren ikaskuntzak ahozkoarenulermenarekinoso lotuta egon beharko lukeela, idatzizko adierazpenarenak idatzizkoarenarekin egon behar lukeen bezalaxe.Ondoren auzi horrenbeste alderdieihelduko diegu labur-labur.
3.4.1. Ulermenaren garapena adierazpenarenaren aurretik
Ahozko edo idatzizko inputa ulertuedo ezagutzea adierazpena baino lehena-
Itzulpenak eta lankidetzak
go egin beharreko lana da beti. Horixeda, hain zuzen, 2.2.1 eta 2.2.2 puntuetan azaldutako ariketa-uneen zergatia.Bestela, ariketa hankamotz geldituko litzateke.
Bestalde, ez da ahaztu behar ulermenetik ekoizpenerako igarobidea gaitza dela.Izan ere, prozesu horretan ematen diren adimen-ekintzak korapilotsuak dira oso. Horiez da bapatean egingo; ez horixe. Hori ez dagertatuko elementu berriekin lehenengo aldiz topo egitean, denboraren poderioz baizik. Berritzulpenean elementu berri-berriren bat asma liteke; baina, esan berri dugunarrazoiarengatik, elementu berri askoz jositako testuak ez luke inolako zentzurik izango. Horrela asko behartuko bait genuke irispide motzeko oroimena, batez ere testuakluzeegiak direnean. Lan gaitza litzateke hori. Ez dago zertan berritzulpen-ariketa oroimen-ariketa latz bihurtu beharrik. Hobe daelementu berriak beste zenbait testuingurutan aurkitzea irakurketa eta entzuketaren bidez, ulermen-mailan sendoago finkatzearren, eta ekoizpen-ariketak gerorako utzi.
3.4.2. Testu-zatien ulermena
Adimena jeneralean ez da gauza izatentestuaren ñabardurak osorik ulertzeko, aurrez testu osoaren idei modu bat ez baldinbadu. Honek badu zerikusirik berritzulpen-ariketen kasuan ere; zeren, zenbaitetan, berñtzulpenerako testua ez bait da testu osobat izango, testuaren zati bat baizik. Horrelakoetan, komeni da testua oro har ulertzeaeta gero ariketan erabiliko den zatia xehekiulertzeari ekitea. Lanketa global horretan,berriz, ez da ezinbestez denbora asko emango. Askotan horretarako nahikoa izango daikasleak, beste ezer egin aurretik, testuarigainbegirada bat ematea. Beste batzuetan,berritzulpenerako zatia ulertzeko inolakozailtasunik ez duenean kasu, zuzen-zuzenean ekingo zaio testu-zatia irakurri, ulertueta aztertzeari.
3.5. Ariketaren maiztasuna
Berritzulpena berreraiketa-estrategienalorreko teknika bat besterik ez da. Ikasteknika, eta ikasitakoa finkatzeko ere oso ha-
95
liagarria. Horregatik, berreraiketa-estrategiei atxekiriko metodologia sarritan baliatuko da berritzulpenaz.
Zer esan euskararen irakaskuntzan gaurregun indarrean dauden metodologien gainean? Ba ote du berritzulpenak lekurik hor?Bada, komunikazioa sustatzea helburu izaneta, aldi berean, hizkuntzaren alderdi formalak lantzea aintzakotzat hartzen duenmetodologian dudarik ez. Eta hau da, hainzuzen, gurean oso zabaldurik dagoen eredua. Beraz, ez dago inolako eragozpen teorikorik ariketa horiek lasai erabiltzeko. Ezdago beraiei muzin egiteko arrazoirik, etekin handia atera dakiekeelako.
Maiztasunari dagokionean, noizbehinkaegin daitezke klasean, ariketa guztiekin gertatzen den bezala. Hala ere, ikasle batzueklasai asko eta gustora beren kasa egingo dituzte etxean. Hauek, noski, etekin handiagoa aterako diete. Jakina, zenbat eta lan gehiago egin, orduan eta emaitza hobeak lortuko dira.
Eta zergatik ez eman noizean behinikasleei berritzulpen-ariketekin izandakoesperientziaz hitz egiteko aukera? Denboraldi bat horrelakorik gabe pasa ondoren,klasean beste berritzulpen-ariketa egitekouneaz balia liteke horretarako. Ariketakikasleen galbahetik pasata, izango du irakasleak zer ikasi.
3.6. Bai, baina ...
Oraindik ere, batek baino gehiagok berritzulpen-ariketetan eragiten diren prozesuak kaltegarriak ez ote diren susmoa izango du. Zergatik?
3.6.1. Eragozpenak
Zeintzu dira ariketa horietan ikusten diren alderdi txarrak? Hauexek, besteak beste:
- Bizitzan hizkuntza ertsiki lotua dagokomunikazioarekin etadeigarri zaizkigun eduki eta mezuetan jartzen dugu arreta, ez hizkuntzan bertan, azken hau bigarren mailako zerbait delarik.
96
- Berritzulpenean eta antzeko ariketetan ezagubidearen aurka aritzekoarriskua <lago.Tunel-gisako ulermenean, arreta ñabarduretanjarriz, askobehartzen da irispide motzeko oroimena, ·horrela informazio nagusiariirispide luzeko oroimenerako igarobidea oztopatuz. Ikaslea ñabarduretan galduko da eta, ondorioz, ez dagai izango mezuaren ·mamiaz jabetzeko.
- Testuaren azterketa sakonaeragiteanez ote dugu ohitura txarra sortuko,alegia, testu guztiak ikuspegi horretatik bakarrik ikustearena?
- Xede-hizkuntza eta ama-hizkuntzanahasteak ez ote du galeraziko xede-hizkuntzaz bakarrik pentsatzea,arna-hizkuntzabitarteko harturik?
- Ulermena adierazpenaren aurretikgaratubeharko genuke,berezko segida hori bait da.
3.6.2. ErantzunakGoiko eragozpenenaurreanzer esan?
a) Lehenengo eragozpena
Bai. Horixe bera, komunikazioko mezuaz arretatzea,da euskara-irakaslearenjomuga.Hala ere, ez <liranahastubehar ikaslea eta euskal hiztuna.Klasea ikasguneberezia da; han ikasesperientziabat emanbehar da. Zergatik hartu eredutzat itsurnustuan berezko hiztunak egiten duena? Ildohorretatik joz gero, ez dugu ikasesperientzia sendoriksustatuko,guztizahuletamurritzabaizik.Ezinduguahaztuberezkohiztunarentzat bigarren mailako zerbait dena,hizkuntzabera alegia,lehenmailakohelburua dela ikaslearentzat.Ikasleaskok,gehienek ez esatearren, testu baten aurrean hizkuntzarenanalisiaedoazterketaegitekogogoa izaten dute. Hori bai dela deigarriahaientzat. Zenbaitetan edukia edo gaiaren. mezua, berriz, bigarrenmailanutzikodute,edo ez dute aintzakotzathartuko. ·
Testuen berreraiketan oinarriturikoariketak ikas esperientzia aberats baten ezin-
Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak
bestekoosagarriakdira.Eta hori behe-mailetan, goi-mailetan bezalaxe. Zergatik ezdute hainbatetangoi-mailakoikasleekaskoaurreratzen?Seguraski,hizkuntzareneredujator eta aberatsakbeharadinalantzenezdirelako. Horrelakoetan ez da harritzekoaikasle heldua konforme ez egotea eta berelana probetxukoaez dela uste izatea; baita,aldian behin bederen, denbora alferrikgaltzenaridelapentsatzeaere.Etaez zaioarrazoirik falta.
b) Bigarren eragozpena
Guztizfuntsezkoadugu bigarrenerreparu hori.Horregatik,hainzuzen,etahori saihestearren, berritzulpen-ariketak egitekounea aztertudugu 3.4 puntuan eta metodologia bat iradoki.
e) Hirugarren eragozpena
Azaldutako metodologia erabiliz gero,ez du horrekzertangertatubeharrik.Gainera, badu irakasleakbere tresnerianbestelako ariketa franko, hori saihestea helburuizangodutenak.Halaeta guztizere, ikaslearen joera hori guztiz normala da, batez erebehe-mailetan, Ezagutza linguistikorikezak berez darama hitz bakoitzarekin arretatzera testuarenesanahi orokorrarekinaritu beharrean, bere ama-hizkuntzan alderantzizjokatzenbaduere.Nolagaindituhori? Ulermena garatzeko metodologiarenbaitan <lagogakoa.
d) Laugarren eragozpena
Euskaraz pentsatzea dugu ikasprozesuan zehar lortu beharreko oinarrizkohelburua.Hori ez da, ez, bapatekokontua; aregutxiago hasieran. Bestalde, ez da ahaztubehar ikasleak euskararekiko hurbilpenaderrigorreanerdaratik egin behar duela, ezhutsetik. Ikaslea ez da «tabularasa», haurtxojaioberria.
Ez <lagokontraesanik berritzulpen-ariketen eta esan berri dugun helburu horrenartean. Ariketa horien bidez esanahi batzuei euskarazko esponenteak atxiki nahidizkiegueta euskararenberezko legeaknabarmendu, gogoan hobeto finkatu eta nor-
Itzulpenak eta lankidetzak
bereganatzeko. Beraz, zergatik beldur izan?Gainera, esan bezala, baditugu beste eratako ariketak gauzak orekatzeko.
e) Bostgarren eragozpena
Guztiz ados. Hain zuzen, horregatik izandugu aztergai auzi hori 3.4 puntuan.
4. OROIMENA ETA PRINTZIPIOPARADOJIKOA
Berebiziko garrantzia du hizkuntz irakaskuntzen didaktikan oroimena behar adina eta behar bezala lantzeak. Izan ere, oroimenik gabe ez bait dago hizkuntza ikasterik. Bada, berritzulpen-ariketak oroimenaren legeak ez behartu eta ez hausteko moduan eginez gero, lagungarriak izan daitezke gaitasun horren garapenerako. Testueiera hatera edo bestera behin eta berriro helduz lortu nahi da hori.
Oroimenaren jarduera sinplea bezain korapilotsua izateaz gain bitxia ere bada. Gezurra badirudi ere, zenbaitetan errazagohartzen da gogoan zaila denakontrakoa baino. Horri printzipio paradojikoa deritzo.
Fenomeno horri atxekirik, ahalik eta etekin gehien atera nahi zaio berritzulpen-ari-
97
ketari. Testuen berreraiketan, problemaksortzen dizkion elementuekin bete-beteanasmatuko du ikasleak askotan; eta oso ondo ezagutzen dituen elementuekin, aldiz,«zailtasunak» izango ditu. «Sinonimoak»agertzen dira maiz horrelakoetan (ahalmena/gaitasuna, gauzatu/burutu; esan/bota,hutsa/huts egite, gelditu gabe/etengabe,eman/jo «pauso bat gora eman nahi izanzuen» jo erabili beharrean). Batzuk onargarriak izango dira. Beste batzuk, berriz, ez.Guzti hori berritzulpen-ariketan zehar argitu beharko da. Baina hemen honako hau azpimarratu beharko genuke: sinonimoakematearen fenomenoa guztiz garrantzitsuadela. Adimen-ahalegin horiek direla medio,ikaslea hizkuntz elementu horien beharreanaurkitzean erraztasunez gogora ekarri etaerabiltzeko gauza izango bait da.
* * *
Saiatu, saiatu naiz berritzulpenaren defentsan. Epaiaren erabakia, ordea, ez dagonire eskuetan. Ikasleari berari dagokio hori.
Hurrengoan beste ariketa zahar bat aurkeztuko dugu, cloze prozedurak alegia.
TECNICAS RECONSTRUCTIVAS: LA RETRADUCCION
Eneste artículo sedescribe la técnicade retraducción, abogándose, al mismo tiempo, por su utilización en la clase de euskera. La técnica pertenece alacervo de las estrategias reconstructivas en la enseñanza de idiomas y constituye un buen instrumentopara el aprendizaje y la consolidación del mismo. El
texto, recurso básico para la realización de cualquiertareade tipo reconstructivo,es consideradocomovehículo de informacióny objeto lingüístico,dimensiones ambas que merecen ser objeto de nuestra atención.
RECONSTRUCTIVE TECHNIQUES: RETRANSLATION
In this article the technique of retranslation isdescribed, advocating at the same time its utilization in the Basque class. The technique belongs to the stock of reconstructive strategies inlanguageteaching, and ltconstitutes agood ins-
trument for learning and its consolidation.Texts,basic resources to dowhatever exercise of a reconstructive natura, are looked atas vehicles ofinformation and linguistic objects: both dimensions deserve our attention.
98 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak
TECHNIQUES RECONSTRUCTIVES: LA RETRADUCTION
On décrit, dans cet artic/e, la techniquede retraduction tout enplaidant pour son utilisation dans lac/asse de «euskara» (basque). Cette technique appartient a l'ensemble des stratégies reconstructivesdans /' enseignement de l' idiome et constitue un boninstrument pour son apprentissage et sa consolida-
tion. Le texte, recours fondamental pour la réalisation de n' importe que/le tache de genre reconstructi], est considéré comme véhicule d' information etobjet linguistique, dimensions qui méritent bien, toutes les deux, d' étre l'objet de notre attention.