8
99 UZTAILA URNIETAKO UDALAK ARGITARATUTAKO BULETINA JULIO 2006 02 URNIETA Zilarrezko Erratza saria Udalari 03 EUSKARAZ Eguzkitan blai! kanpaina hasi da 04 KULTURA San Joan suan kantari 06 KIROLA Uda kanpaina bide onetik hasi da Ludoteka kalean

berrittu 99. zenb

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: berrittu 99. zenb

99UZTAILA UURRNNIIEETTAAKO UDALAK ARGITARATUTAKO BULETINA

JULIO22000066

02 URNIETAZilarrezko Erratza saria Udalari03 EUSKARAZEguzkitan blai! kanpaina hasi da04 KULTURASan Joan suan kantari06 KIROLAUda kanpaina bide onetik hasi da

LLuuddootteekkaa kkaalleeaann

Page 2: berrittu 99. zenb

Urnietako Udalaren kale garbitze-ko zerbitzuari eta hondakinak ku-deatzeko politikari ZilarrezkoErratza saria eman diote. Kalegarbitasunarekin, hondakinekineta ingurumenarekin lotutako es-trategiak sustatzeko orduan na-barmentzen diren espainiar Esta-tuko erakunde publiko edo enpre-sei ematen diete sari hori. Hala,Zilarrezko Erratza lortu duten es-tatuko lau sarituetako bat izan daUrnieta. Gainera, Urrezko Erra-tza saria lortzeko modua ere izan-go du hurrengo lehiaketetan, Ate-grusek antolatutako lehiaketarenoinarriek ezartzen dutenez.

Urnietako alkate FlorentinoUgaldek jaso du saria, Madrilen.Ategrus Hondakinak eta Inguru-mena Kudeatzeko Elkarte Tekniko-ak antolatzen du lehiaketa hori,

eta 10. aldia izan da aurtengoa.TEM-TECMA Hirigintza eta Ingu-rumenaren Nazioarteko Astearenharira antolatzen dute lehiaketa.

Lehiaketako oinarriei jarraituz,Urnietako Udalak memoria des-kriptibo bat egin zuen. Memoriahorretan, ingurumenarekin erres-petuz jokatzen duen hondakin po-litika bat sustatzeko zer egitenduen azaldu zuen, bai eta herrikokaleak garbi edukitzeko zer egitenduen ere. Memoria horrekin bate-ra, Udalak erakusketa bat disei-natu du eta azoka eremuan jarridute. Ildo estrategiko horiek azal-tzen dituzten irudi eta testuezosatuta dago erakusketa.

Florentino Ugaldek adieraziduenez, Zilarrezko Erratzak hona-ko hauxe aitortzen dio UrnietakoUdalari: herriko kaleak garbi edu-

kitzen konstantzia handiz saia-tzen dela eta etengabe saiatzendela herrian sortzen diren honda-kinak hobeto kudeatzen. “Konpro-miso hori ez litzateke bideragarriaizango lan horiek egiten dituztenudal langileengatik ez balitz. Halaere, sari honek baditu beste pro-tagonista batzuk ere: urnieta-rrak. Herritarrek herriarekin du-ten errespetuzko jarrerak etakontzientziak eragin handia izandute Zilarrezko Erratza lortzeko,eta denei jakinarazi nahi diet hori",adierazi du alkateak. Azkenik, hu-rrengo lehiaketetan sari hori gain-ditzeko borondatea adierazi du,eta Urnieta sari handiagoak lor-tzeko asmoz aurkeztuko dela, ha-la nola, Urrezko Erratza, Aipamenberezia edota Platinozko Erratzalortzeko asmoz.

urnieta 2006 UZTAILA JULIO I99I2

Kale garbitzeko eta hondakinak kudeatzekoudal zerbitzua, Zilarrezko Erratzarekin sarituaUrnietako alkateak Madrilen jaso du estatuan banatzen duten sari hori

Samiel jaietan antolatutako ekin-tzetarako diru laguntzak eskatze-ko epea zabalik dago, eta uztaila-ren 14an amaituko da. Diru la-guntzak kultura, kirola eta gazte-ria arloetako jarduera eta progra-metarako eskatu ahal izango dira.Kulturari dagokionez, 14.000 eu-ro banatuko ditu Urnietako Uda-lak, kirolari dagokionez, 3.000 eu-

ro, eta gazteriari dagokionez,beste 6.000 euro. Erakundeek,elkarteek eta norbanakoek eskadezakete laguntza; horretarako,udaletxean dauden eskaera-ere-du ofizialak bete eta sarrera-erregistroan aurkeztu beharko di-ra, dagokion sailari zuzenduta(Kultura eta Gazteria, eta Kirola),aipatutako epearen barruan.

Está abierto el plazo para solicitar ayudas económicas para la reali-zación de actividades dentro de las fiestas de San Miguel. Para elámbito cultural el Ayuntamiento destinará 14.000 euros, 3.000 pa-ra deportes y 6.000 para juventud. Las solicitudes deberán presen-tarse en el registro del ayuntamiento antes del 14 de julio.

El servicio que ofrece el Ayun-tamiento de Urnieta para man-tener las calles del municipiolimpias y su política de gestiónde residuos han sido galardona-dos con la Escoba de Plata, re-conocimiento que premia a ins-tituciones públicas o empresasdel Estado español que se dis-tingan por promover estrate-gias relacionadas con el aseourbano, los residuos y el medioambiente. El alcalde de Urnie-ta, Florentino Ugalde, ha reco-gido en Madrid este galardónotorgado por Ategrus, Asocia-ción Técnica para la Gestión deResiduos y Medio Ambiente. Es-ta distinción, además, permitea nuestra localidad acceder enposteriores ediciones a la Es-coba de Oro.

Aurtengo Euskal Jaietako koadrillen arteko futbol txapelketa. © Peio Ruiz

Samiel jaietarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

Page 3: berrittu 99. zenb

euskarazI99I 2006 UZTAILA JULIO3

1.- “Noski” eta “jakina”

Hona hemen, zalantza eta ziurtasuna adierazteko bi partikula. Beraz, eznahastu biak! Zer adierazten du "noski" hitzak?

Bada, zalantza-puntua adierazten du. "Noski" ez da erabat ziurra, us-tezkoa baizik; sendoa baina, beti ere, ustea adierazten du.

Eta "jakina" hitzak? "Jakina", aldiz, zalantzarik gabekoa da, ez dago za-lantzarik. Dena da ziurtasun, dena delakoa ikusi duenaren edo badakie-naren ziurtasuna.

Egingo al genuke ustean ziurtasuna adierazten duten hitzen mailaka-tze bat? Hiru ziurtasun-maila aipatuko genituzke: "beharbada"-k eta"agian"-ek balitekeela adierazten dute, posible dela. "Noski"-k ia ziurtzatden zerbait (probable, casi seguro), eta "jakina"-k gauza ziur eta zalan-tzarik gabekoa (cierto e indudable).

Beraz, ariketa, eta itzulpen moduan gainera.- Quízá sí; es posible. .......................................................... Beharbada, bai.- Supongo que sí; es lo más probable. .......................... Bai noski.- Claro que sí! Ciertamente. Efectivamente. ............ Jakina baietz.

2.- “Ohiko” eta “ohizko”

Horra askoren kezka: zetaz ala zetarik gabe idatzi behar da?Literatur tradizioari erreparatuz erantzun beharko dugu. Iparraldean ezdago dudarik: 1627an, estreinakoz Etxeberri Ziburukoak eman zuenetik,ia salbuespenik gabe agertu da "ohiko" forma. Adibidez: "ohiko bidetik eto-rriko da".

Beraz, Iparraldean gauzak argi eta garbi, gatozen Hegoaldera.Hegoaldeko tradizioan gutxitan agertzen da, baina 1968 baino lehena-goko adibideetan, "ohi" forma erabili zuten Orixek, Zaitegik, Mitxelenak,Txillardegik…

Kontua da azken hogei urteotan nagusitu dela Hegoaldean "ohizko" al-daera, eta "egiazko"ren analogiaz gainera, segur aski.

Beraz, bata nahiz bestea erabili, batzen gaituena eta, haatik, gomen-dagarri izan daitekeena, batez ere idazteko orduan, "ohiko" izan daiteke.Bada, baietz esan behar! "Ohiko"/"ohizko" bikoteari dagokionez, Euskal-tzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, esan duena zera da: "ohiko" delatradizioan nagusitzen dena, eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

1. EEuusskkaarraazz / en euskera:: «Idi zaharrak pauso segurua».GGaazztteelleerraazz / en castellano:: «Con la edad nos hacemos más prudentes».

2. EEuusskkaarraazz / en euskera:: «Joanak joan».GGaazztteelleerraazz / en castellano:: «Tiempo ido, nunca más venido».

IEuskaltzaindia etxean

IZaharra ikusi, berria ikasi

Euskara Zerbitzuak haur urnieta-rrentzat antolatutako udako kan-paina uztailaren 3an hasi eta28an amaituko da. Jolastu Eus-karaz aukeran 84 haur daude, etairteerak, jokoak, jolas kooperati-boak, eskulanak eta kirolak egingodituzte. Ludoteka aukeran, be-rriz, 66 haur izango dira, eta tai-lerrez, dantzaz, jolasez, eskula-

nez, kanpo-jarduerez eta abarrezgozatuko dute.

LLuuddootteekkaa aabbuuzzttuuaann

Abuztuko ludoteka hilaren 2tik31ra izango da, astelehenetik os-tiralera (09:00-13:00). Izenaemateko epea uztailaren 10etik19ra izango da, biak barne, eta18 leku izango ditu.

El 3 de julio comienza la campaña Eguzkitan blai!, con las actividadesJolastu Euskaraz y Ludoteca, en las que habrá un total de 150 niñosy niñas. En agosto también habrá ludoteca, del 2 al 31 (de lunes aviernes de 09:00 a 13:00). Para agosto se ofertarán 18 plazas y elplazo de inscripción se abrirá del 10 al 19 de julio, ambos incluidos.

Eguzkitan blai! kanpaina hastearAbuztuan ludoteka aukera ere eskainiko da

Bizkaira irteerauztailaren 16anEuskararen aldeko kanpainakBizkaiko leku interesgarriakezagutzeko txangoa antolatudu uztailaren 16rako. Izenematea Lekaio kultur etxeanegin ahal izango da, 09:00 eta13:00 bitartean. Epea, urnie-tarrentzat, uztailaren 3anzabalduko da, eta kanpota-rrentzat, berriz, 10ean. Eus-kara Zerbitzuak antolatutakobidaia hauen helburua herri-tarrei Euskal Herriko bazte-rrak ezagutaraztea da. Aur-tengo aurreko beste bi txan-goak Nafarroara eta Ipar Eus-kal Herrira izan ziren.

Page 4: berrittu 99. zenb

kultura 2006 UZTAILA JULIO I99I4

San Joan suan kantariUrnietarrek gau magikoan parte hartu zuten,nahiz eta eguraldiak ez zuen batere lagunduPlazido Muxika enparantzan SanJoan sua egin zen, ohi bezala,ekainaren 23ko gauean. Aurtenostirala izanda, giro polita izangenuen, nahiz eta eguraldiak ezzuen batere lagundu. Euria tar-teka egin zuen, baina Txanbolintxistu elkarteak prestatutakoekitaldia, “Sutondoan kantuan”,polita geratu zen. Zuzeneko mu-sikarekin, eta Egape ikastolakoeta Presentación de María ikas-tetxeko gaztetxoekin batera,euskal kantutegiko kanta ezagu-nak abestu zituzten bildutako gu-rasoek. Ekitaldi berezi hau21:30ean amaitu zen, euria hasibezain laster. Ondoren,22:00etan eta euripean, sua piz-tu zuten arduradunek.

Pese al mal tiempo, mucha gen-te se reunió y tomó parte acti-va en la noche de San Juan cele-brada en la plaza Plazido Muxi-ka. La asociación Txanbolin or-ganizó un bonito acto junto conla ikastola Egape. Hubo músicay canto por parte de alumnos ypadres que repasaron un grannúmero de canciones tradicio-nales vascas.

laburrak brevesIIKKaarrtteell lleehhiiaakkeettaa

Urnietako Udalak 2006ko Sa-miel jaietako kartela aukera-tzeko lehiaketa antolatu du.Parte hartzea librea da etaformatu artistiko guztiakonartuko dira: pintura, akua-rela, “collage”-a, digitala...Lanak udaletxeko harreranaurkeztuko dira, 2006ko uz-tailaren 28ko 14:00ak bainolehen. Aurkeztutako lanak ar-gitaragabeak eta 420 x 600mm (A2) tamainakoak izangodira, edo, bestela, tamainaproportzional batekoak. Kar-telean testu hau agertuko danahitaez: “Urnieta, 2006koSamiel Jaiak. Irailaren 23tikurriaren 1 arte”. Lanetan ezda egilearen inolako seinalerikagertuko: datu pertsonalakgutun-azal itxi batean adiera-ziko dira. Gutun-azalean, le-tra bat jarriko da, eta letrahori bera agertuko da aurkez-tutako lanaren atzealdean.Epaimahaiaren erabakia irai-laren 4an jakingo dugu, etakartel irabazlearen egileak400 euroko saria jasoko du.

IICCoonnccuurrssoo ddee ccaarrtteell

El Ayuntamiento ha organiza-do un concurso para la elec-ción del cartel de fiestas deSan Miguel, dotado de un pre-mio de 400 euros. Los traba-jos deberán ser inéditos, entamaño A2 (420 x 600 mm) oproporcional y en cualquierformato artístico. Deberánpresentarse en la recepcióndel Ayuntamiento antes de las14:00 horas del 28 de julio,sin ningún dato identificativodel autor. El fallo se dará a co-nocer el 4 de septiembre.

Gaueko bi une. © SL

Urnietako Gazte Informazio PuntuaGazte Informazio Puntuak bere bulegoko ordutegia aldatuko du udari begira. Hala, ekainaren 26an hasitaeta urriaren 2a arte, behean azaltzen den ordutegia izango du. Abuztuan, bestalde, itxita egongo da.El Punto de Información Juvenil de Urnieta cambia su horario de cara al verano. En agosto permanecerá ce-rrado, y del 26 de junio al 2 de octubre abrirá en el siguiente horario.

Asteartetik larunbatera / De martes a sábado: 10:00 - 13:00

Page 5: berrittu 99. zenb

kulturaI99I 2006 UZTAILA JULIO5

Aukeran dantza taldearen ikuskizuna La compañía de danza Aukeranpresentará su nueva obra el 9de julio a las 20:00 en Sarobe.La entrada costará 3,50 euros.

Aukeran dantza konpainia bereazken lana prestatzen ari da Sa-roben, eta, ohi bezala, estreina-tu aurretik emanaldi bat egingodute bertan. Uztailaren 9an,20:00etan, aukera paregabeaizango dugu horretaz gozatzeko.

Aukeran taldea 1997. urteansortu zuen Edu Muruamendiarazdantzariak. Haren asmoa euskaldantza tradizionala hainbat dan-tza estilo garaikiderekin lotzeazen, eta ederki lortu zuen. 2001.urtean, “Sutargi” lana aurkeztuzuten, eta 2003an, beren biga-rren lana, “Izena duen guztiaomen da”. Bi dantza ikuskizun ho-riek oso harrera ona izan duteikusle eta kritikaren aldetik, Eus-kal Herrian eta hemendik kanpo. Sarreraren prezioa: 3,50 €

«Bideak»Fitxa teknikoa / artistikoaIIZZuuzzeennddaarriittzzaa eettaa kkoorreeooggrraaffiiaa:: Edu Muruamendiaraz.IIKKoonnppoossiittoorreeaa:: Shanti Basauri.IIGGiiddooiiaa eettaa zzuuzzeennddaarriittzzaa aarrttiissttiikkooaa:: Garbi Losada eta J.A. Vitoria.IIEEkkooiizzppeennaa:: Aukeran dantza konpainia.IIDDaannttzzaarriiaakk:: Edu Muruamendiaraz, Aiert Beobide, Gotzon Poza,Ander Errasti, Iurre Aranburu, Ane Anza, Onintza Odriozola, Naika-ri Galarraga, Garazi Lekuona, Naia Iarritu.

SinopsiaEuskal dantza tradizionalen konbinazioa, oinarritzat Bidea dutenhainbat eragin kulturalekin, aurrerapenen, musiken eta usadioen el-kartrukea ahalbidetzen duena, elkar aberastea eta mestizajea bi-deratzen dituena.

LudotekakaleanIkasturtea amaitzeko, ekainaren19an eta 21ean, udaleko ludote-kak bere jostailuak kalera aterazituen, 16:30 eta 18:00 bitar-tean. Herriko haur guztiek jolas-teko parada ederra izan zutenbegiraleen babesean eta ez zu-ten aukera alferrik galdu: buztineta margo tailerrak eta hainbatjolas izan zituzten bi arratsalde-etan gozatzeko, euren gurasoenbegiradapean.

La ludoteca municipal sacó to-dos sus juegos a la calle el 19 yel 21 de junio. Los niños juga-ron al aire libre en la plaza Ja-kutegi para finalizar el curso. Ekainaren 21eko irudiak. © SL

Page 6: berrittu 99. zenb

kirola 2006 UZTAILA JULIO I99I6

IURNIETA TELEBISTA

astearteak / martes 19:00 / 20:00 / 21:00asteazkenetik ostiralera / de miércoles a viernes 13:00 / 14:00 / 15:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00larunbata eta igandea / sábado y domingo 12:00 / 13:00

EMISIO ORDUTEGIAKHORARIOS DE EMISIÓN

UUKKIIeettaakkoo oorrdduutteeggiiaakk / Horarios de las IDM

KKIIRROOLL IINNSSTTAALLAAZZIIOOAAKK // IINNSSTTAALLAACCIIOONNEESS DDEEPPOORRTTIIVVAASS

Astelehenetik ostiralera / de lunes a viernes: 09:00 - 22:00Larunbat, igande eta jaiegunetan / Sábados, domingos y festivos: 09:00 - 21:00

IIGGEERRIILLEEKKUUAA // RREECCIINNTTOO DDEE PPIISSCCIINNAASS 10:00 - 20:3016 urtetik beherakoak / menores de 16 años: 10:00 - 19:30

Igerilekuetako eremua. © SL

Udal kirol instalazioek ekainaren15ean zabaldu zuten aurtengoudako kanpaina eta, jadanik, he-rriko eta kanpoko jende asko pa-sa da igerilekuetatik. Ikastaroak,berriz, uztailaren hasieran hasi-ko dira. Bost aukera eskainiko di-tu kiroldegiak (tenisa, surfa, ige-riketa, hipika eta eskalada), hain-bat adin tartetarako eta hainbattxandatan antolatuak.

Ikastaro guztiek hamar ordukoiraupena izango dute, eta gutxie-neko ikasle kopurua izan behardute aurrera ateratzeko. Baibazkide berriak hartzeko eta baiikastaroetan izena emateko, udalkiroldegiko bulego ordutegia goi-zez bakarrik izango da, 09:00 eta13:00 bitartean. Kiroldegianbertan ikastaro guztien ingurukoinformazio guztia eskura dezake-gu (943 00 83 28).

La temporada de verano va porbuen camino tras inaugurarseel pasado 15 de junio. El recin-to de piscinas, que permanece-rá abierto durante tres mesesininterrumpidamente, ya cuen-ta con numerosos usuarios,tanto de Urnieta como de las lo-calidades de Buruntzaldea. Loscursillos comienzan este mesde julio con la siguiente oferta:tenis, surf, natación, hípica yescalada. Todos estos cursillostienen una duración de diez ho-ras y deberán contar con un nú-mero mínimo de inscritos parasalir adelante. Para más infor-mación sobre horarios, edadesy ciclos podemos dirigirnos alpolideportivo (943 00 83 28);el horario de oficina para lasinscripciones y para los nuevossocios es de 09:00 a 13:00.

Udako kanpaina bide onetik hasi da

Gaizka Aduriz donostiarra, finalean. © SL

ESKOLA MAILAKO I. TENIS TXAPELKETA

Gaizka Aduriz, garaileTop Tenis enpresak eta udal kirolinstalazioek antolatutako txapel-keta donostiar batek irabazi du.Final nagusia ekainaren 24an jo-katu zuten Alain Arregik eta Gaiz-ka Adurizek. Lehenak 6-3 aurrehartu zuen, baina ondorengo set-ean 6-7 izan genuen; berdinketatie break baten bidez erabaki zen(4-7). Hirugarren eta 4. postue-tarako partidan –beste pistan jo-

katu zen– Jonathan Ruiz eta Ja-bier Fernandez aritu ziren, eta au-rrenekoa nagusitu zen.

Lehen txapelketa honetan, 13eta 16 urte bitarteko hogei te-nislari izan ditugu, maiatzaren13tik hasita; hauen artean, bineska. Antolatzaileen asmoa Ur-nietako gazteen artean tenisasustatzea da, eta pixkanaka he-rriko jokalariek ere parte hartzea.

Page 7: berrittu 99. zenb

ikastetxeakI99I 2006 UZTAILA JULIO7

Nuestros alumnos, protagonistasEl día 31 de mayo se celebró en nuestro colegio el IX Concurso Provin-cial de Jóvenes Instaladores Eléctricos y de Telecomunicaciones 2006.Un concurso para alumnos de Formación Profesional de Gipuzkoa quehan desarrollado su actividad en los títulos de Electricidad-Electrónica.Los alumnos participantes tuvieron que pasar una prueba teórica so-bre conexión y puesta en marcha de automatismos, energía solar-foto-voltaica, reglamento de baja tensión y telecomunicaciones; posterior-mente pusieron en práctica la teoría, realizando una instalación sobrealguno de los contenidos anteriores. Realizada la prueba, el jurado de laAsociación de Instaladores de Gipuzkoa INSTAGI determinó que el ven-cedor era nuestro alumno Mikel Lasa que nos representará en el con-curso nacional que se celebrará en Madrid.

Los alumnos de Formación Profesional que han realizado sus prácti-cas en el extranjero, ya han vuelto de su estancia de tres meses enGran Bretaña. La experiencia ha sido tan gratificante que dos de ellosya está pensando en volver pues han recibido oferta de trabajo por unaño. Además de realizar trabajos de su profesión, han tenido ocasión depracticar inglés y tener la experiencia de convivir en otra cultura.

UUxxuuee DDiieezz,, IIzzaarroo QQuueevveeddoo,, IIoorriittzz MMoorreennoo eettaa PPaattrriicciiaa GGoonnzzaalleezz

Maiatzaren 29an, 9:30ean atera ginen, eta 10:30ak aldera iritsi ginenZuhatza uhartera. Iritsi bezain pronto, kanpamenduetara joan ginen. 9.kanpamendua tokatu zitzaigun, eta bertan utzi genituen maletak. On-doren, pedalo egitera joan ginen. Pedalo txalupa txiki batean pedaleieraginez egiten da. 14:00etan, bazkaldu egin genuen. Gero, batzuk ga-barroira joan ziren, eta besteek arraunketa egiten zuten bitartean.Uretako ekintzak bukatzean, nahi zuenak dutxatzera joateko aukera ereizan zuen. 20:30ean afaldu genuen, eta 12:00etan ohera joan ginen.

Hurrengo egunean, 9:00etan gosaldu, eta giroa alaitzeko, musika ja-rri genuen. Gero uretako ekintzak egitera joan ginen: batzuk windsurfeta beste batzuk optimist. Bukatu eta berehala, kanpamenduetara jo-an, bainujantzia jantzi eta uretan ibili ginen. Afaldu ondoren, ohera joaneta lo hartu genuen.

Hurrengo goizean, batzuek arraunketa egin genuen eta beste ba-tzuek windsurfa. Arratsaldean, Altxorraren bila jolasa egin genuen, etaD taldeak irabazi zuen.

Azkeneko egunean maletak prestatu, eta Zuhatzaren beste aldeanzegoen hondartza batera joan ginen. Bazkaldu ondoren, izozkia jan eta15:25ean handik Urnietarantz abiatu ginen. Primeran pasa genuen!

Zuhatzako 6. mailakoen irteera

I JOSE LANGILE DEUNA SALESTAR IKASTETXEA I

I EGAPE IKASTOLA I

Page 8: berrittu 99. zenb

>

kontrazala

Zein da irudian azaltzen den tokia?

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxatilara bidali hilaren 15a baino lehen.

Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

¿Qué lugar es el que aparece en la imagen?

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16 antes del día 15 de cada mes.

Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. POSTA-KUTXATILA20130 URNIETA –GIPUZKOA–

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:

ANGEL GARCIA I GURE LURRA

berrittu>99

Erantzuna / Respuesta:

........................................................................................

Izen-abizenak / Nombre y apellidos:

........................................................................................

Bizilekua / Domicilio:

........................................................................................

Telefono zenbakia / Nº de teléfono:

........................................................................................

ILEHIAKETA

IAGENDA

3 Udako kanpainako ikastaroen hasiera udal kiroldegian. (6. orrialdea)10-19 Abuztuko ludotekan izena emateko epea, Lekaio kultur etxean. (3. orrialdea)X Bizkaira txangoa, Euskara Zerbitzuak antolatua. (3. orrialdea)21 Odol ateratzea, 19:00 eta 21:00 bitartean, osasun etxean.28 Samiel Jaiak 2006ko kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea amaituko da. (4. orrialdea)

UUrrnniieettaakkoo KKZZgguunneeaa Hil honetako ordutegia: astelehenetik ostiralera (09:00-13:00)2255--3311 Itxita egongo da.·· IInntteerrnneett KKZZgguunneeaa iikkaassttaarrooaa (oinarrizko Internet ikastaroa; 20 ordu)3-14 Euskaraz (11:00-13:00). 17-28 Gazteleraz (09:00-11:00).·· MMiinntteeggiiaakk (Interneten praktikatzea; 1-4 ordu): 5 Jarraitu gustuko duzun kirola (09:00-10:00 / euskaraz). 10-11 Zure ekipoa konfiguratu (09:00-11:00 / euskaraz). 13 Sarean la-gundu (10:00-11:00 / euskaraz). 17-20 Irudi digitalen tratamendua: I eta II (11:00-13:00 /gazteleraz). 26 Enplegu bat lortu (11:00-13:00 / euskaraz).·· IITT TTxxaarrtteellaa (Informazio teknologien oinarrizko ezagupideak egiaztatzeko sistema)7 Ziurtagiria eskuratzeko eguna (09:00-11:00).21 eta 27 Ziurtagiria eskuratzeko egunak (11:00-13:00).

UZTAILA3 Comienzo de los cursillos de la campaña de verano en el polideportivo. (página 6)10-19 Plazo de inscripción para la ludoteca de agosto, en la casa de cultura Lekaio. (página 3)X Viaje a Bizkaia, organizado por el Servicio de Euskera. (página 3)21 Extracción de sangre, de 19:00 a 21:00 en el centro de salud.28 Finaliza el plazo de entrega para el concurso de cartel Samiel Jaiak 2006. (página 4)

KKZZgguunneeaa ddee UUrrnniieettaa Horario de este mes: de lunes a viernes (09:00-13:00)2255--3311 Cerrado.·· CCuurrssoo IInntteerrnneett KKZZgguunneeaa (curso de iniciación a Internet; 20 horas)3-14 Euskera (11:00-13:00). 17-28 Castellano (09:00-11:00).·· SSeemmiinnaarriiooss (prácticas en Internet; 1-4 horas): 5 Sigue tu deporte favorito (09:00-10:00 /euskera). 10-11 Configura tu equipo (09:00-11:00 / euskera). 13 Colabora en la Red (10:00-11:00 / euskera). 17-20 Tratamiento de imágenes digitales: I y II (11:00-13:00 / castellano).26 Consigue un empleo (11:00-13:00 / euskera).·· IITT TTxxaarrtteellaa (Sistema de certificación básica en tecnologías de la información)7 Próxima fecha para obtener certificaciones (09:00-11:00).21 y 27 Próximas fechas para obtener certificaciones (11:00-13:00).

JULIO

Urnietako UdalaAyuntamiento de Urnieta