114
ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA 2012 Esperantzak eusten digu bidean

Beteratziurrena 2012

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Andre Mariaren Bederratziurrena gainean dugu. PDF honetan, Bederatziurreneko Meza-testu guztiak eskaintzen ditugu. Arantzazuko Andre Mariaren bederatziurrena egiten dutenentzat lagungarri izatea da gure asmoa eta gogoa.

Citation preview

Page 1: Beteratziurrena 2012

ARANTZAZUKO ANDRE MARIARENBEDERATZIURRENA 2012

Esperantzak eustendigu bidean

Page 2: Beteratziurrena 2012
Page 3: Beteratziurrena 2012

Arantzazuko Andre MariarenBederatziurrena

MEZARAKO TESTOAKEgun bakoitzeko gaia

OharpenakOtoitzak

Eukaristi otoitzak (Prefazioarekin)Homiliarako argibideak

Irakurgaiak

2012

Page 4: Beteratziurrena 2012
Page 5: Beteratziurrena 2012

EGUN BAKOITZEKOGAIAK ETA ERROMESAK

5

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Gure esperantza zauritua dagoErromesak: Nafarroako Arkupe taldea

Gaitzak zailtzen digu esperantzaErromesak: Irun

Esperantzarik gabe ezin biziErromesak: Segura, Zerain, Mutiloa, Idiazabal

Abuztuak 31Ostirala

Irailak 1Larunbata

Irailak 2Igandea

Page 6: Beteratziurrena 2012

6

Irailak 4Asteartea

Esperantza alai eta urduriaErromesak: Elgeta, Angiozar

Irailak 5Asteazkena

Esperantzak lanera garamatzaErromesak: Oiartzun

Irailak 6Osteguna

Behartsu, esperantza ikastenErromesak: Errezil, Bidania, Goiaz, Albiztur

Irailak 7Ostirala

Barruan lantzen da esperantza

Irailak 8Larunbata

Esperantza zerbitzaria daErromesak: Legazpi

Irailak 3Astelehena

Gure egarriaren galderaErromesak: Aretxebaleta

Page 7: Beteratziurrena 2012

KONTUAN HARTZEKOAK

• 2012ko Bederatziurrena etorri da. Eskuartean duzun liburuxka honek goizeko Mezarako testuak

eskaintzen ditu. Arratsaldeko elizkizunak beste bidea jarraitzen duenez, testuak ere erabat bereziak

eta ezberdinak izango dira. Aurten ospakizunetan otoizgai eta hausnargai erabiliko dugun gaia, Es-

perantzarena izango da, Maria eredu eta maistratzat hartuz. Aurtengo ikurritza: «Esperantrzak eus-

ten digu bidean», Jesusen bidean alegia.

• Honako testu hauek eskaintzen ditugu liburuxka honetan: Mezako otoi tzak. Prefazioa. Irakurgaien

aipamena. Monizioak. Egun bakoitzari dagokion gaia. Eta gai honi loturik, homiliarako argibide la-

bur batzuk ere ematen ditugu. Aurreko urteetan bezala, argibide laburrak dira, gaiaren aipamen ze-

hatza egiteko bestetarako gabe, irakurgaien mezua ere gaiari lotuz. Mezako otoitzak eta prefazioa

nondik hartuak diren, atzeko orrian esaten dugu.

• Meza-liburutik hartuak diren testuak, noski, itzulpen ofizialean datoz. Aurten gehienak, hala ere,

Mariaren Mezak liburutik hartuak dira eta, beraz, itzulpen pribatukoak dira. Esana gera bedi, testu

hauek ez dutela euskaraz ofizialtasunik.

Izan bedi guztia Jaunaren eta gure Ama Mariaren gorespenerako!

Arantzazuko Santutegia

Abuztua, 2012

7

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 8: Beteratziurrena 2012
Page 9: Beteratziurrena 2012

Lehenengo eguna (Abuztuak 31 - ostirala)

GURE ESPERANTZA ZAURITUA DAGO

Meza

Maria Birjina, Jaunaren gurutzearen ondoan (II)

IrakurgaiakJr 14, 17-21 (Ik. liburuxka honetan, 93 orrialdea)Sal 73 (Ik. liburuxka honetan, 94 orrialdea)Mt 14, 22-32 (Ik. liburuxka honetan, 94 orrialdea)

9

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 10: Beteratziurrena 2012

2012ko abuztuaren azken egunean hemen biltzen gaitu Arantzazu-ko Andre Mariaren deiak. Bederatzi egunez beraren oinetan iraunnahi dugu, ikusten eta ikasten. Ongietorri eta bakea denoi!Aurten erromesaldiak esperantzaren gunera bildu gaitu. Esperantzabehar dugu bizitzeko, esperantza maitatzeko, esperantza sinesmene-an sendo irauteko. Esperantzarik gabe nekez eutsiko diogu Jesusenbideari. «Esperantzak eusten digu bidean» esaten du ikurritzak.Bederatziurrenean Maria hartu nahi dugu erakusle eta maistra. Bera-ri begira esperantza ikasi nahi dugu. Lehenengo egun honetan «gu-re esperantza zauritua daukagula» esan nahi diogu. Era askotakozauriek mintzen gaituzte barruan. Esperantza galtzeko arrazoi askodaukagu, asko. Gaur gure bizitzari, geure historiari, geure barrukoegoerari erreparatu nahi diogu. Gure bizitzaren txalupan sentitzenditugun olatu erasotzaileak Jaunarengan baretu nahi ditugu, eban-jelioko ikasleek bezala.Arantza gainean zauritua dagoen Ama onari begiratzen diogu gureezinetik. Berak gozatuko digu bizitza. Berak sendatuko gure zauriak.Izan dezagun uste on. Has gaitezen kantuz.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Bere presentziaz gure esperantza pozten duen JesusJauna bego zuekin!

Senideok: Eukaristiari hasiera ematean, gure esperan -tza zauritua daukagula aitortuz abiatu behar dugu. Gu-re bihotza eskuetara atera eta Jaunari aurkeztu nahidiogu, sendatu eta berri dezan. Gure zauri horien itu-rrian askotan gure bekatua dago, gure esker txarra. Ai-tor dezagun gure bekatua, Jaunarengan uste on izanez.

– Jesus Jauna, gure esperantzaren sendabide eta osasuna.Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, gure ezinak zeure presentziaz gozatzen di-tuzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Mariari itxaropen sendoa eman zeniona.Erruki, Jauna.

Sarreramonizioa

Agurra

Damuotoitza

10

Page 11: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Gure Jainkoa,zure Ama ere zure Semearengurutzearen oinean egotea nahi izan zenuen,haren nekaldia partekatzen,zaindu itzazu zure familian salbazioaren emaitzaketa egizu egunetik egunera hazi daitezela.Zure Seme Jesu Kristo.

Jeremias profetak bere garaian egin zuen azalpen honek balio digu,bere neurrian, gure egoera deskribatzeko. Egoera oso zauritua bizi dugure esperantzak. Jaunak, den bezalakoa delako, ez gaitu eskutik utzi-ko. Gure esperantzak oinarri sendoa du.

Jr 14, 17-21 (Ik. liburuxka honetan, 93 orrialdea)

Ikasleak izuturik ikusten ditugu beren txalupan. Jesusen presentziak la-saitzen ditu. Intzentsua prantatu, Liburua jaso, zutitu eta aleluiaka pres-ta gaitezen gure txalupara datorren Jaunari harrera egiteko, biho tza za-bal irekiz.

Mt 14, 22-32 (Ik. liburuxka honetan, 94 orrialdea)

Senideok: Jainkoaren hitzean berritu dugu gure espe-rantza. Orain itxaropenaren dohaina eskatu behar du-gu sufritzen ari diren guztientzat. Gogoan izan ditza-gun arrazoi batengatik edo besteagatik etsi dutenak.Kanta dezagun usterik onenaz:

ENTZUN, JAUNA, GURE ESKARIAK.

• Krisialdi latzak astintzen duen gure munduaren alde:justiziaz eta neurri onez jokatzeak bizigiro bare eta ba-ketsura ekar dezan.

11

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Aleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

Page 12: Beteratziurrena 2012

• Sufritzen ari diren guztien alde; gure gaixoen alde:beren sufrimenduan itxaropena indartua senti dezaten,uste ona ez galtzeko.

• Eliz eta herri-gidarien alde:esperantza ederrari bizigiro egokia prestatzen saia daite-zen, bai Elizan bai gizartean.

• Gure etxeetako gazteenen alde:beren proiektua aurrera ateratzeko behar dutena izan de-zaten, lan egoki baten emaitza bezala.

• Arantzazuko Amaren Bederatziurrenean aurkitzen gare-non alde:Mariagandik ikas dezagun une zailetan ere esperantzaiza ten, bizitzari sentidu sakona eman ahal izateko.

Entzun, Jauna, gure eskariak. Zure Hitzaz bezala, zuremaitasun-dohainaz indartu iezaguzu gu guztioi itxaro-pena. Aran tza zu ko Amaren otoitzez eta Jesu Kris to gu-re Jaun beraren bitartez.

Aldatu itzazu, Jauna, dohain hauekEspiritu Santuaren egitez,Birjina santuak beretzat hartzen duenaldareko opariaren bidez,munduaren bekatua ezaba dadineta zeruko ateak ireki dakizkigun.Jesu Kristo.

Egoki da, bai, eta zuzen,nonahi eta beti zuri eskerrak ematea,Jauna, Aita guztiz santu,Jainko ahalguztidun betiereko horri,Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Oparigaiengainekootoitza

Eukaristiotoitza

12

Page 13: Beteratziurrena 2012

Izan ere, gizadia berritzeko,azkengabeko jakinduriaz nahi izan duzuEva berria Adan berriaren gurutze-ondoan egotea,Espiritu Santuaren egitez bere Ama zen hark,zure ontasunaren dohain berriz,Semearen nekaldian parte izan zezan;eta haur egitean izan ez zituen oinazeak,jasan zitzan gu zuregana jaioaraztean.

Horregatik, aingeru eta goi-aingeruekineta zeruko talde guztiekin,etengabe kantatzen duguzure aintzaren gorazarrea:Santu, santu, santua...

Santu zara, bai, Jauna,eta santutasun guztiaren iturri;santu egitzazu, bada, ogi eta ardo hauek,zure Espiritua isuriz, Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta 9 odol guretzat egin daitezen.

Berak, saldu zutenean eta bere gogoz gurutzera zihoala,ogia hartu eta, eskerrak emanez, zatitu zueneta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin, kaliza harturik,berriz ere eskerrak emanez,bere ikasleei eman zien, esanez:

13

Page 14: Beteratziurrena 2012

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI

Hau da sinesmenaren misterioa.

Hil eta piztu zarela, Jauna,Zu berriz etorri arte,hau dugu, hau, berri ona!

Horregatik, Jauna,zure Semearen heriotza eta piztuera gogoratuz,biziaren ogia eta salbamenaren kalizaeskaintzen dizkizugu, zuri eskerrak emanez,aldarean zeure zerbitzari onartu gaituzulako.

Eta apalik eskatzen dizugu,Kristoren gorputz-odolak hartzen ditugunokEspiritu Santuak bat egin gaitzala.

Gogoan izan, Jauna,mundu guztian zabaldurik dagoen zure Eliza:eramazu maitasun osora,Benedikto gure Aita SantuarekinJose Ignazio gure Artzainarekin eta eliz zerbitzari guztiekin batean.

Gogoan izan, Jauna,pizteko itxaropenean joan direngure senideak eta hildako guztiak:har itzazu zeure aurpegiaren argitan.

14

Page 15: Beteratziurrena 2012

Erruki zakizkigu, arren,guk guztiok betiko bizitza iritsi dezagun,Jaungoikoaren Ama Maria dohatsuarekin,apostolu santuekinAsisko Frantziskorekineta, gizaldi guztietan,zure adiskide izan diren santuekin:haiekin batean gorets zaitzagun.

Jesu Kristo zure Semearen bitartez.

Honen bitartez, honekin eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan.

Amen.

Begira, Jauna, Ama Birjinaren saminakgogoratu ditugun zure zerbitzarioi,eta pazko-sakramentuez janaritu dituzunoiemaiezu, eguneroko gurutzea eramanez,Kristoren piztueran parte izateaJainko eta errege.

Gure Elizak, gure gizarteak, gure familiek, gure erlijioso-elkarteek zerbaiten beha-rra baldin badaukate, esperantzarena daukatela esango genuke. Garai zailak to-katu zaizkigu, eta etsipenaren tentaldi iluna hor dago, gertuan. Arantzazuk espe-rantzarakjo deia izan nahi du aurtengo Bederatziurrenean. Esperantzak eustendigu bidean, esaten dugu.Egia da, hala ere, gure esperantza nahiko zauritua sentitzen dugula. Geure bizit-zan gertatzen zaizkigunek ez digute itxaropenerako motibo handirik sortzen, etsi-penerako bai baina. Gure beldur-izuak, gure frustrazioak, gure ezintasunak..., askoeta handiak. Gaixotasunaren isiltasun mutuak argirik gabe uzten gaitu. Mundumodernoari emaitza handiak espero genizkion, baina erantzuna ez da izan esperozen neurrikoa. Gaur geldetu behar dugu: zer daramagun, zer bizi dugun barruan!Geure zauriak zer erakusten digu?

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

15

Page 16: Beteratziurrena 2012

Gure esperantza zauritua daukagula esatea, ez da asko esatea. Gure Elizareneta gizartearen airean usmatzen da etsipenaren ukitua. Hori horrela baldinbada, egokia da aurtengo Bederatziurrenak gai honi heltzea. Kristau-me -zuak, Ebanjelioak, esperantzaren ekarpena eskaini behar dio gizon eta ema-kume bakoitzari.

Arrazoi asko dugu etsipenean jausteko. Gaur bereziki barruko arrazoiakatera behar ditugu bistara, barrutik zauritzen gaituzten esperentziak: geurebarruan bizi ditugun beldur-izuak, frustrazioak... Zenbat proiektu eta asmoerorita!

Hor daude, baita ere, bizitzak ematen dizkigun kolpeak: gaixotasun larrihori, heriotza hurbilean sentitzea, gure haustura afeltiboak... Hari batetikzintzilik mantentzen gaituzten esperientzia beltzak dira.

Hor daude gure eguneroko lanean izan ditzakegun geure arazoak ere:ikasketak, etxeko kontuak, estuasunak, za lantzak... Eta horrek guztiak arna-sa moteldu egiten digu, barrutik erorrarazi.

Jeremias profetak margotu digun argazkiaren parekoa da gaurko gurea.Bideak ilunduta, zorionaren gose-egarri sakona, «ez dugu onik». Jere mi -asekin aitortu beharko genuke, beharbada, ez dugula asmatu bide egokiahartzen. Geure erruz galdu dugula ibilbidea. Eta bide egokia galdu ahala,etsipena nagusitzen eta gailentzen zaigu (ik. 1. irak.).

Geure barrutik sumatzen ditugun nahiak eta ezinak, ametsak eta hutsu-neak, barrutik ezin, eta espero genuen kanpotik aseko zitzaizkigula. Mundumodernoak eman behar omen zigun gizatasun beteari opa diogun bizigi-roa, eman be har omen zigun betetasuna. Baina ez digu eman. Uste genuenzientziak eta teknikak etorkizuna argituko zi gutela, gure mugak zabal ireki-ko zituela. Baina, ez! Uste genuen mundu zuzenago baten eta berdintasunederrago baten airea sortuko genuela. Baina, ez!

Gure mundu ustetsu hau ikasleen txalupa bezain ahul sumatzen dugugaur bertan. Ezinaren oletuek joa, ezin du aurrera egin edo prezio garestie-gia ordaindu behar izaten du aurrera egingo badu. «Haizea kontra dugu»guk ere. Jesus aurkezten zaigu gure gauean. Jesus presente egiten zaio gureezinari. «Neu naiz» esaten digu. Pedroren usteek eta harrokeriek ez dutebalio, gaitzak beti gaina hartzen digu. Jesusen eskuak bakarrik balio du, si -nesteak alegia (Ik. Ebanj.).

Guri ere Jesus tarteko egiten zaigu. Gure ezintasun eta frustrazioak, gurebeldur-izuak, gure lotsak mahai-gainera atera behar ditugu, maitasunarenmahai gainera. Ezinbestekoa da geure egiaz jabetzea. Bakoitzak arduraz etaegiaz hartu behar dugu kontuan barruan daramagun zauria. Aitzaki arikgabe, arinkeriarik gabe, geure egia onartu. Eta Jesusek aterako gaitu olatu -en azpitik.

Arantzazuko Amak, beti elorri gainean dagoen Amak, geure zaurien elo-rri-gainean besarkatzen gaitu. Itxaropena zauritua baitaukagu, odoletan.

16

Page 17: Beteratziurrena 2012

Bigarren eguna (Irailak 1 - larunbata)

GAITZAK ZAILTZEN DIGU ESPERANTZA

Meza

Maria Birjina, goi-arduraren Ama

Irakurgaiak

73. salmotik (Ik. liburuxka honetan, 96 orrialdea)Sal 129 (Ik. liburuxka honetan, 96 orrialdea)Mt 13, 24-30 (Ik. liburuxka honetan, 97 orrialdea)

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

17

Page 18: Beteratziurrena 2012

Esperantza indartu eta poztu nahirik hasi genuen atzo ArantzazukoAndre Mariaren Bederatziurrena. Bigarren eguna dugu gaurkoa.Eta esperantzaz hitz egiten den bakoitzean, gaitzaren presentziare-kin egiten dugu topo. Gaitzak egiten dio zauri handia gure itxarope-nari: zergatik sufrimendua, zergatik gaixoaldia, zergatik heriotza?Eta, batez ere, zergatik errugabekoen samin injustoa? Eta galderahauen aurrean erantzunik gabe gelditzen gara, biderik gabe. Eta i -txaropenak sufritu egiten du.Gaur ere Mariari begiratzen diogu. Berak sufrimenduaren zauria izanzuen barruan, baina ez zuen esperantza galdu. Gaitzak jo zuen, bai-na ez zion bihotza lapurtu. Jainkoaren Hitzak eta Jaunaren maita-sun-dohainak irekiko digute bidea, gaitzak bizitza zaildu arren, betiaurrera egiteko.Mariaren fedeari gerri-gerritik heldu eta has gaitezen kantuz eta ala-bantzaz.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Gaitza ongiaz garaitu zuen Jauna izan bedi zuekin!

Senideok: Eukaristiaren hasieran, gure bihotza garbitubehar dugu gure bekatutik, gaitzak utzi digun zauriguztitik. Jo dezagun uste onez, askatzen gaituen Jesu-sengana. Eska dezagun erruki ugaria. Ospakizuna has-tean, eska dezagun errukia gure etsipenentzat. Utzi de-zagun gure bekatua Jaunaren esku errukitsuetan. Izandezagun uste on!

– Jesus Jauna, bizia galarazten digun gaitza betiko garaituduzuna. Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, Aitaren maitasunezko bedeinkazioa ekarridiguzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Mariarengan biderako babesa ematen di-guzuna. Erruki, Jauna.

18

Sarreramonizioa

Agurra

Damuotoitza

Page 19: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jainko Jauna, inoiz huts egiten ez duen zure arduraren esku jartzen gara konfiantza osoz,eta Maria Birjina zure Semearen Amaren otoitzezeskatzen dizugu, urrun dezazula guregandik gaitz oroeta eman diezazkiguzula bizitza honetan eta gerokoan lagungarri izan ditzakegun dohainak.Zure Seme Jesu Kristo.

Gaur lehenengo irakurgaia 73. salmotik egingo dugu. Gaitzaren etaonaren arteko borroka gordinki azaltzen digu. Gaiztoek irabazten dute-la ematen du, baina ez da horrela.

73. salmotik (Ik. liburuxka honetan, 96 orrialdea)

Jauna ari da bere erreinua eraikitzen. Ez guk nahi genukeen era etaerritmoan. Parabola honek esperantza eta eroapena izaten erakustendigu. Zutitu eta entzun dezagun arretaz Ebanjelioko Hitza.

Mt 13, 24-30 (Ik. liburuxka honetan, 97 orrialdea)

Gaitzak eragiten dituen emaitza ilunen aurrean, jo deza-gun on guztien iturri den Jainkoarengana. Eta gogoanizan ditzagun egoera gaiztoan aurkitzen diren guztiak.Eska dezagun Erreinuaren bakea denontzat eta, be -reziki, behartsuentzat. Usterik onenaz kan ta dezagun:

ENTZUN, ARREN, JAUNA.

• Munduko gizon-emakume guztien alde:zorionean eta duintasunean bzitzeko behar dutena izandezaten.

19

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Aleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

Page 20: Beteratziurrena 2012

• Gaixotasun larriak tristetzen dituen guztien alde:beren bizitza lotuan, etsipenean ez erortzeko sentidua-ren argia aurki dezaten.

• Miserian bizi eta hiltzen direnen alde; bereziki, ume erru-gabe eta gazteenen alde:gure laguntza eta solidaritatez, Jainkoaren berri pozga-rria jaso dezaten.

• Maitasunik eza eta gorrotoaren eragina sufritzen dute-nen alde: beren zaurientzako behar duten maite-ukendua aurkidezaten bizitzan.

• Arantzazuko Amaren Bederatziurrena egiten ari garenguz tion alde:gure ahaleginez, gaitzaren haitzulo beltzak bedeinkaziozbete eta ondu ditzagun.

Jaso itzazu, Jauna, gure eskariak. Zure eskuetan uztenditugu sufritzen ari diren guztiak. Zaindu itzazu eta be-deinkatu zure maitasunez. Arantzazuko Amaren otoi -tzez eta Jesu Kris to gure Jaunaren bitartez.

Onar, Jauna, Elizak eskaintzen dizkizun dohainok,hauen bidez eta zure Semearen Ama onaklagundurik, zure errukia iritsi dezaguneta uneoro lagunduko digun zure grazia aurki dezagun.Jesu Kristo.

Oparigaiengainekootoitza

20

Page 21: Beteratziurrena 2012

Egoki da, bai, eta zuzen,nonahi eta beti Zuri eskerrak ematea,Jauna, Aita guztiz santu,Jaungoiko ahalguztidun betiereko horri,Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.Zure asmo arduratsuan,Maria Birjina dohatsuakmunduaren Salbatzailea erne baitzuenEspiritu Santuaren egitez.

Galileako Kanan, bere Semeari eskaria egin zion senar-emazteen alde,lehen ezaugarria burutu zezan:ura ardo bihurtu zen, mahaikideak poztu zireneta ikasleek bere Maisuarengan sinetsi zuten.

Orain, zure Semearen eskuinean erregin bezala eseririk,Eliza osoaren beharrak zaintzen ditueta gurutzean Jesu Kristok haren esku utzi gintuen bakoitzarentzatgrazi emale eta ama arduratsu da.

Horregatik, aingeru eta santu guztiekin,zure aintzaren gorespena beti eta beti kantatzen dizugu: Santu...

Jainko Jauna, munduaren hasieratik,gizakiari on zaiona ematen diozu, santu izan dadin, zu santu zaren bezala.

Eukaristiotoitza

21

Page 22: Beteratziurrena 2012

Ikus, arren, hemen bildua dagoen zure herria,eta isuri Espiritu Santuaren indarra, eskaintza hauek Jesu Kristo zure Seme maitearengorputz eta 9 odol izan daitezen,harengan baikara zure seme-alaba.

Galduak ginelariketa zuregana ezin hurbildu ginenean,azkeneraino maite izan gaituzu;bera bakarrik zuzena den zure Semeak,gure eskuetara eman zuen bere buruaeta gurutziltzatua izan zen.Baina, bere besoak zeru-lurren artean zabalduzzure elkargoaren betiko ezaugarria eman baino lehen,bere ikasleekin Pazkoa ospatu nahi izan zuen.

Haiekin mahaian zegoelarik,ogia hartu eta, zuri eskerrak emanez,bedeinkatu zuen,zatitu eta eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin,gurutzean isuriko zuen odolazgauza guztiak berekin baketuko zituela jakinik,hartu zuen kaliza ardoz beteaeta, berriz ere eskerrak emanez,bere adiskideei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

22

Page 23: Beteratziurrena 2012

Hau da sinesmenaren misterioa!

Ogi-ardo hauek hartzean,zure heriotza dugu aitortzen,zu, Jauna, etorri artean.

Horregatik, Jauna, Jesu Kristo gure Pazkoaeta gure behin betiko bakea gogoratuz,beraren heriotza eta hilen artetik piztea ospatzen ditugula,eta Haren azken etorrerako egun pozgarriaitxaroten dugula,eskaintzen dizugu zuri, Jainko zuzen eta leial Horri,gizon-emakumeak zurekin baketzen dituen oparia.

Aita guztiz ona,begi onez begira zuregana erakartzen dituzunei,eta emaiezu Kristoren opari bakarrean parte izatea,Espirituaren indarrez denak bateanzure Semearen gorputz izan daitezen,harengan kenduak izan baitira bereizkuntza guztiak.

Egizu, gu guztiok gogo-bihotzezbat izan gaitezela elkarrekin,Benedikto gure Aita Santuarekineta Jose Ignazio gure artzainarekin.Emaguzu zure erreinuaren etorrera prestatzeko indarra,zure ondoan agertuko garen ordura arte;han santu aurkituko gara, zeruko santuekin,Maria Birjina dohatsuarekin eta apostoluekin,Asisko Frantziskorekineta zure errukiaren esku uzten ditugunhildako gure senideekin.Orduan, izate berri eginik,azkenean bekatutik eta heriotzatik askatuta,beti bizi den Kristoren esker ona abestuko dizugu.

23

Page 24: Beteratziurrena 2012

Honen bitartez, honekin, eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztiagizaldi eta gizaldietan.

Amen.

Jainko errukiorra,zure mahai santuan hartu dugun sakramentuaren eraginezeta Maria Ama arduratsuaren laguntzaz,egizu, bila ditzagula beti zure erreinua eta zure salbamena,lurrerako behar ditugun laguntzak geurekin ditugula.Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

(Atzo esperantzaren kontrako erasoa maila pertsonalean aztertu genuen. Arrazoi askoditugu etsitzeko, esan genuenez. Gaur gizarteari eta Elizari begiratzen diegu. Eta, zeinbatean ala bestean, ez daukagu fantasia handietarako motiborik. Sentidurik eza, bel-durra, zalantza, sormenik eza, ebanjelizazio nekatua... Begirada horretatik, gaitzarenerasoa aztertzeko une aproposa izan daiteke gaurkoa. Gaitzak asko zailtzen diguesperan tza. Eta gaitzaren aurrean nola prantatu behar dugun begiratu beharko genu-ke. Egoki kokatzen asmatzen ez badugu, gure esperantzak etorkizun oso motza izan-go du. Hemen doaz azterketa-begirada horretarako puntu batzuk).

Bigarren egunak ere geure esperantza zaurituari begira gauzka. Gaur gizar-teari be giratu behar diogu. Bakoitzak bizi ditugun zau riak, atzo aztertu geni-tuenak, gu re harremanetara baitoaz indarrean. Gure hurbileko harremane-tara eta gizartearen bizigiro zabalera, bietara iristen da zauriaren samina.

Gure kontzientzia kolektiboa ere beldurrak markatzen du. Bizi ditugunmehatxuak, etikaren krisialdi sakona, bizi-sentidua galdua... Bizi eta egitendugun asko, sentiduaren pozik ga be egiten dugu. Azken urte hauetan bizidugun krisialdi luze eta sakonak ere dena airean jarri digu.

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

24

Page 25: Beteratziurrena 2012

Horren ondoan, gure herriak bizi dituen uneak: esperantzazkoak be -zainbat zalantzazkoak. Zauri asko geratu da zenbaitengan odoletan. Bakealortuko ote dugu!

Gaur, salbuespen bezala, 73. salmoa irakurri dugu lehen irakurgaian.Sal mo honek gaitzaren sabelera garamatza. Harroak eta satisfetxoak diraongi bizi direnak. Nahi duten guztia lortzen dute, dena ongi ateratzen zaie.Eta horretatik sortzen da zintzoaren eskandalua: zertarako balio digu zin tzojokatzeak, azkenean gaiztoen erasoa sufritzea besterik ez badatorkigu gai-nera? Jainkoak gaiztoen atzaparretatik askatu behar ez bagaitu, zertarakobalio dezake Jainkoarekiko gure leialtasunak?

Galdera horien aurrean, ez dago erantzunik, maitasunean sinestea ezbada. Esperientziak, bizitako historiak, balio du hemen: Jainkoak beti esku-tik eraman baldin bagaitu, beti bere arduratik zintzilik babesten bagaitu,zergatik erori etsipenean? (ik. 1. irak.).

Ebanjelioko parabolak erakusten digu zer eta nola egin. Kontu honetangure presa eta azkar-beharrek ez dute atarramentu onik. Epaia Jaunarenesku utzi eta ongia indartzen bizi behar dugu. Jakin, esperientziaz jakin,gaitza beti tartean azalduko dela. Baina gaitzari ez zaio aurrez aurre begira-tu behar. Borroka horretan beti aterako gara galtzaile. Gaitzari Jainkoarenbegiez begiratu behar zaio. Eta Jainkoaren maitasun horrek bakarrik era-kutsiko digu, gaitzean ere Jainkoa beti gurekin ari dela bere errreinua mai-tasunez eraikitzen (ik. Ebanj.).

Gizarteari begira kontsideratzen dugun hau guztia, eliz elkarteari ereparean portunatzen zaio. Gure eliz itxaropena ere ez dago fantasia askota-rako. Arnasarik eza, zatiketak, ikuspegi en borroka, agintekeriak, bakarke-riak... Oso irudi eskasa erakusten ari gara! Elkiz elkartean ere gaitzaren era-soa nonahitik azaltzen da.

Bai gizartean, bai Elizan, etsipen handiak hartu gaitu. Eta esperantzaindartu nahi izatekotan, gaitzari sentidua ematen ikasi behar dugu, gaitza-ren erasoa bizitzan positiboki integratzen.

Mariaren begiradaz begiratzen diegu gure gizarteari eta gure Elizari.Eta, batez ere, Eukaristiaren ogitan poztu dezakegu guire esperantza zauri-tua.

25

Page 26: Beteratziurrena 2012
Page 27: Beteratziurrena 2012

Hirugarren eguna (Irailak 2 - igandea)

ESPERANTZARIK GABE EZIN BIZI

Meza

Maria Birjina itxaropen santuaren Ama

Irakurgaiak

Erm 5, 1-5 (Ik. liburuxka honetan, 98 orrialdea)Sal 61 (Ik. liburuxka honetan, 98 orrialdea)Sant 1, 17-18.21b-22.27 (Ik. liburuxka honetan, 99 orrialdea)Mt 15, 21-28 (Ik. liburuxka honetan, 99 orrialdea)

27

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 28: Beteratziurrena 2012

Arantzazuko Andre Mariaren Bederatziurreneko hirugarren egunaigandean burutzen dugu. Eta Mariak Jesusen pazko-misterioan mur-gilduko gaitu.Aurreko bi egunetan ikusi dugu gure esperantzaren zauriak nolakoneurriak hartzen dituen. Horren aurrean, esperantzaren beharra ai-patu eta aitortu nahi dugu gaur. «Esperantza behar dugu» esaten du-gu. Egia da, esperantzarik gabe ez dakigu bizitzen. Gure barruak etamundu osoak esperantzaren haurgintza bizi du, bizilege hobe batenegarritan.Mariak Jainkoarekiko harreman hurbilean janaritu zuen bere espe-rantza. Nazareteko sukalde txikia esperantza handi baten altzo izanzen. Berak babesten gaitu gure bide zailetan. Berak babestuko digugaurko ospakizun hau ere. Esperantzaren Hitza eta dohaina jaso di -tzagun uste onean.Ekin diezaiogun sarrerako kantuari.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Esperantza ederraren emaile den Jesus berpiztua betizu ekin!

Senideok: Igandeak pazko-misteriora garamatza, espe-rantzaren iturrira eta bihotzera. Gure bihotzak zabalireki behar dizkiogu pazkoko argiari, horretarako gureetsipen guztiak ezabatuz. Esperantzaren kontra bekatuegin dugula aitortuko dugu. Presta ditzagun gure biho -tzak, Jaunarengana jo eta errukia eskatuz.

– Jesus Jauna, gure etsipenari esperantzaren dohainezerantzuten diozuna. Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, munduaren bihotzean esperantzaren arna-sa sortzen duzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Ama Mariaren bidez, esperantza eta alaita-suna pizten dizkiguzuna. Erruki, Jauna.

Sarrerakomonizioa

Agurra

Damuotoitza

28

Page 29: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jauna, zuk ipini duzu Elizan Maria Birjinaitxaropen sendoaren ezaugarri argitsu bezala;emaiezu bizitzaren nahigabeak zauritatukoeiberarengan arnasa eta poza aurkitzea,eta salbamenaren esperantza galdu duteneialtxatzeko indarra.Zure Seme Jesu Kristo.

Isaias profeta da esperantzaren profeta. Eta entzutera goazen atal ho-netan ere esperantzari indarra agintzen dio, Jaunaren nahia egiteak se-kulako ondasunak ekartzen baitizkigu.

Is 48, 17-19 (Ik. liburuxka honetan, 98 orrialdea)

Bizitzeko arnasa bezala behar dugu esperantza. Jainkoak, bere ontasu-nean, esperantza ematen digu. Bizitzaren gogorraldian eroapena etasendotasuna ematen dizkigun esperantza. Itxaropenak ez du huts egi-ten. Entzun dezagun.

Erm 5, 1-5 (Ik. liburuxka honetan, 99 orrialdea)

Emakume kanaandarrak nolako sinesmena erakusten duen! Esperantzahandia erakusten du bere fedean. Eta sinesmenak dena dezake. BerriOnaren Jaunari harrera egin diezaiogun. Zutik, jar gaitezen prest Jesu-sen Berri Ona entzuteko!

Mt 15, 21-28 (Ik. liburuxka honetan, 99 orrialdea)

Senideok, esperantza behar dugu, arnasa behar dugunbezalaxe. Jo dezagun uste onez Jaunarengana, eta eskadezagun itxaropenean bizitzeko behar dugun guztia.Batez ere, munduko behartsuenak izan ditzagun gogo-an. Kanta (esan) dezagun:

ENTZUN, JAUNA, GURE ESKARIAK.

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Bigarrenirakurgaia.Monizioa

Alleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

29

Page 30: Beteratziurrena 2012

• Eliztarren alde:bizi duten apalaldian, esperantzan bizitzeko Espirituaizan dezaten.

• Irtenbiderik gabe aurkitzen diren guztien alde, batez erehirugarren munduko pobreenen alde:gure solidaritatearen bidez, esperantzara altxatuko di-tuen Jaunaren bisita senti dezaten.

• Sufritzen ari diren guztien alde, gure gaixoen alde:Jaunak esperantzaz eta barne-indarrez bisita ditzan, kon -tsolamendua sentiaraziz.

• Inolako esperantzarik gabe, erabat etsita bizi diren guz-tien alde:sinesmena indartuz, beren barrua zabal diezaioten espe-rantzaren iturria den Jesusi.

• Hemen, Amaren inguruan elkartuta gaudenon alde, guresenide eta adiskideen alde:elkarri lagun diezaiogun aurrera ilusioz begiratzen, bide-ko zailtasunak arinduz.

Aita ona, zeure Semearen pazkoaz pozten gaituzun ez-kero, manten gaitzazu itxaropenez Jesusen bidean. A -rantzazuko Amaren otoitzez eta Jesu Kristo gure Jauna-ren bitartez.

Beragandik Jesu Kristo zure Semea,salbamen-fruitua, sor zedin,Maria Birjina sorkari berri egin zuenEspiritu Santuak berak, Jauna,santu egin ditzala orain dohain hauek.Jesu Kristo.

Oparigaiengainekootoitza

30

Page 31: Beteratziurrena 2012

Egoki da, bai, eta zuzennonahi eta beti zuri eskerrak ematea,Jauna, Aita guztiz santu,Jaungoiko ahalguztidun betiereko horri.

Isabelek, Espiritu Santuak argitutaesan zituen profeta-hitzen bidez,Maria Birjina santuaren bikaintasunaadierazi baitiguzu.Izan ere, Jaunaren aurrelari izango zenaren amak,zorionekoa deitu du Maria,agindutako salbamenean sinesteagatik,eta Jaunaren Ama aitortubere zerbitzu-jarreragatik.

Horregatik, Jainkoaren Amaren kantikarekin pozez elkarturik,zure haunditasuna aitortzen duguaingeru eta santuekin kantatuz:Santu...

Santu zara, bai, Jauna,eta diren guztiek ematen dizutebehar den gorespena.Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartezeta Espiritu Santuaren indarrez,zuk biziarazten dituzu guztiak eta santutzen,eta zu ari zara beti eta beti zure herria biltzen,eguzki alde batetik besterainoopari garbia eskain dakizun.

Eukaristi otoitza

31

Page 32: Beteratziurrena 2012

Apalik, beraz, Jauna, eskatzen dizugu:santu egin ditzazula,zure Espirituaren indarrez,oparitarako ekarri ditugun ogi eta ardo hauek,zure Seme Jesu Kristo gure Jaunarengorputz eta 9 odol izan daitezen,misterio hauekberak esanda egiten ditugunez gero.

Berak, saldua izan zen gau hartan,ogia hartu eta, zuri eskerrak emanez,bedeinkatu zuen,zatitu eta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin, kaliza harturik,zuri eskerrak emanez, bedeinkatu zueneta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa.

Hil eta piztu zarela, Jauna,zu berriz etorri arte,hau dugu, hau, Berri Ona.

32

Page 33: Beteratziurrena 2012

Horregatik, Jauna, guk,zure Semearen nekaldi salbagarriaeta hilen artetik pizteaeta zeruratze miragarria gogoratuz,haren azken etorrera itxaroten dugula,zuri eskerrak emateko eskaintzen dizuguopari bizi eta santu hau.

Begira, Jauna, zure Elizaren eskaintza honi:ikus eskaintza honetanzurekin baketu gaituen Jesu Kristoren oparia;iguzu, Jauna, zure Semearen gorputz-odolakhartzen ditugunok, Espiritu Santuaz beterik,Jesu Kristogan gorputz bat eta espiritu bat izan gaitezela.

Berak egin gaitzala zuretzat betiko opari,zure aukeratuekin zerua iritsi dezagun:lehenengo, Andre Maria, Jaungoikoaren Amabeti Birjinarekin,zure apostolu eta martiri dohatsuekin, Asisko Frantzisko eta Klara santuekin eta santu guztiekin;badakigu, hauen bitartezzure laguntza izango dugula nonahi eta beti.

Gu Zurekin baketzen gaituen opari hau izan bedi, Jauna,mundu guztiarentzat bake eta salbamen.Mundu honetako ibilaldian,sinesmenez eta maitasunez bete ezazu zure Eliza:zure zerbitzari Benedikto gure Aita Santua,Jose Ignazio gure artzaina,beste artzain eta apaiz guztiaketa zurea duzun herri osoa.

Entzun, bihotz onez,zure aurrera deitu duzun familia honen otoitzak.Aita guztiz ona, ekarri zureganamundu zabalean banaturik dabiltzanzure seme-alabak.

33

Page 34: Beteratziurrena 2012

Hildako gure senideak,eta mundu honetatik zurekin adiskide joan diren guztiak,har itzazu, bihotz onez, zure zeruan;guk ere sinesten duguzure aintzaren zorion betea izango dugulabetiko, haiekin batean.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez:Beronen eskuz ematen dizkiozuondasun guztiak munduari.

Honen bitartez, honekin eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztiagizaldi eta gizaldi guztietan.

Amen.

Zure Eliza, Jauna, goi-sakramentuez indarturiketa Espiritu Santuaz beterik,atera dadila pozik herrien bidera,horiek, salbamen-hitza entzutean,poztu daitezen bete den askatasunagatik,eta Kristo aitor dezaten bere Salbatzaile bezala.Errege bizi baita.

(Itxaropenaren zauriak aztertu ditugu lehenengo bi egunetan. Nahiz mailapertsonalean, nahiz sozialean, nahiz eliztarrean, itxaropenak zailtasunak di-tu, eta ez txikiak. Gaitzaren arazo larri eta mingarria hor dago setati. Zailadaukagu esperantzaz bizitzea, baina ezinbestekoa dugu esperantza. Itxaro-pena galtzea, arnasarik gabe geratzea bezala da. Itxaropena behar dugu,baina itxaropena hauskorra da. Itxaropenak desioa behar du eta konfiantzabehar du. Zerbait gehiagotarako eginak garela sentitzea pauso inportanteada. Jainkoak beretzat egin gaitu. Gutxiagorik ez!).

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

34

Page 35: Beteratziurrena 2012

Esperantza zauritua daukagula bistako errealitatea da. Baina, hori bezainbistakoa da, itxaropenik gabe ez dakigula bizitzen. Gizakiok esperantza be -har dugu arnasa hartzeko. Itxaropenaren faltaz, bizitzaren zutabe guztiakerortzen zaizkigu.

Behar bai, baina hain hauskorra da itxaropena! Atzera begira atzokoa-ren minez edo au rrera begira ametsetan, antsietateak urduri tzen etasamintzen gaitu barrutik. Batzuek atzokoa dute desio, beste batzuek biharamestua. Zaila egiten baitzaigu errealitatea bere horretan onartu eta horarnasa hartzea. Errealitatea eta bizi-ilusioa lotu behar ditu kristau-esperan -tzak, baita giza esperantzak ere. Bestela, ez gintuzke inora eramango, frus-trazio handiagora izan ezik.

San Paulok esan digunez, bizitzako ariketa guztia itxaropenerako bideegin dezakegu: atsekabeak eroapena sortzen du, eroapenak probaldiagainditzeko gaitasuna, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotzendigu. Eta itxaropenak ez du huts egiten (ik. 2. irak.).

Esperantza desiotik sortzen da. Ez daukagun ondasuna nahi dugu: bar -ne-betetasuna, gizar te zuzenagoa, duintasuna, berdintasuna... Eta, gainera,itxaropenak konfiantza behar du, pertsonengan eta gizartean konfiantza.Aspal dian gabiltza oinarrizko konfiantzak galduta!

Israel herriari begiratzea nahikoa. Isaias profetak leialtasunerako deiaegiten dio, beti Jainkoaren dohainetik bizi dadin. Jainkoak ez baitu galtzenuzten bererik. Jainkoarengan bizi dugun konfiantzak ba al du oinarririk? Zerbilatzen dugu? (ik. 1. irak.).

Nolako konfiantza erakutsi duen ebanjelioko emakume kanaandarrak!Nahiz eta paganoa izan, berak badaki norengan ipini dezakeen bere kon-fiantza osoa, eta harengana jotzen du. Eta Jesusek probaldian jartzen diobere konfiantza hori, baina emakumearen sinesmen sendoak desarmatuegiten du Jesus bera. Eta desio zuena, espero zuena, nahi zuena, bete egi-ten zaio (ik. ebanj.).

Oso berezia da gizakia. Asko dezake, baina gehiago nahi du, beti gehia-go. Badu barruan zerbait bere neurrira egina ez dena, eta ase ezina gerta -tzen zaiona. Gehiagorako eta hoberako eginak izanik, a se ezina eta irekita-suna ditu osagai giza itxaropenak. Baina ireki nora, norengana? Askok esan-go luke gauzak pilatuz, lorpenak metatuz, arrakasta irabaziz, horrela egu-nen batean ase daitekeela barrua. Baina ez da horrela gertatzen.

Eta galdera: ez ote dio ase ezin horrek norbait handiagoari dei egiten?Ez ote dio Jainkoari deitzen berruko behar honek? Barruaren eskea eta gal-dera serioki hartuko bagenu, igual beste iturri batzuk bilatu beharko geniz-kioke gure egarri ase ezinari.

Ama Mariak beti eutsi zion bere barruari itxaropenean, gauzak okertuarren. Eukaristia honek Jainkoaren maitasun sendora garamatza. Gurebarruari eskatzen utzi ezkero, ez dago beste ase-biderik, Jesusen Jainkoaizan ezik.

35

Page 36: Beteratziurrena 2012
Page 37: Beteratziurrena 2012

Laugarren eguna (Irailak 3 - astelehena)

GURE EGARRIAREN GALDERA

Meza

Maria Birjina, salbazio-iturri

Irakurgaiak

Ex 17, 3-7 (Ik. liburuxka honetan, 100 orrialdea)Sal 62 (Ik. liburuxka honetan, 100 orrialdea)Jn 4, 5-15 (Ik. liburuxka honetan, 101 orrialdea)

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

37

Page 38: Beteratziurrena 2012

Bederatziurreneko laugarren egunak, esperantzaren erraiak azter -tzera garamatza. Gizakiak bere barruan desio handi baten misterioabizi du. Gizakia gehiagotarako egina dago, eta ez du edozerk ase -tzen.Gauzak badauzkagu, baliabideak asko, pozik bizitzeko behar dugundena daukagu; eta zergatik ez gara pozik bizi? Gure barruak zer faltadu, daukan guztia edukita? Barruan bizi duen egarri handi eta sakonhorrek ez ote dio gizakiaren barrutik Jainkoari dei egiten? Jainkoa-rentzat eginak gara, eta ez dugu onik Jainkoa gabe.Mariak Jainkoarengandik zintzilik bizi izan zuen bere bizitza osoa.Jainkoarekiko harremana landu zuen, eta bere barrua edertasuneanasea eduki zuen, nahiz eta gauza askorik ez eduki. Nazareteko po-brezia harreman sakon baten sukalde izan zen. Jainkoaren betetasu-nak poztu zuen Maria.Maria lagun dugula, fedean bat egin eta ekin diezaiogun ospakizu-nari sutsuki kantatuz.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Gizakiaren betetasuna den Jainkoak eman diezazuelabere bakea. Jauna zuekin.

Senideok: gizakiok Jainkoarentzat eginak izan arren,guk beste iturrietan ase nahi izaten dugu gure egarria.Eta barrua hutsune handi baten tristuraz betetzen zai-gu. Jainkoari barrua ixtea, hori da gure bekatua. Horre-gatik, errukia be har dugu, Jainkoarengana itzultzeko.Eska dezagun bihotz berria.

– Jesus Jauna, Berri Onaren bidez Jainkoarengana erama-ten gaituzuna Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, biziaren ur bizia ematen diguzuna. Kristo,erruki.

– Jesus Jauna, gure egarriek bilatzen zaituztena. Erruki,Jauna.

Hasierakomonizioa

Agurra

Damuotoitza

38

Page 39: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jainko gure Aita,Salbamen iturburua den Jesu Kristo, zure Semea,guri emateko bide egin zenuen Maria Birjina;haren oroipena pozez beterik ospatzen dugula,eskatzen dizugu Espiritu Santuarenfruitu oparoak eman ditzagula,bizi-iturri horretatik atergabe edanez.Zure Seme Jesu Kristo.

Israel herriaren egarriak marmarra eragiten badu, Jainkoaren dohainaere eragiten du. Jainkoak bere ur asegarriz erantzuten dio herriarenegarriari. Gureari ere bai!

Ex 17, 3-7 (Ik. liburuxka honetan, 100 orrialdea)

Jesus emakume samariarrarekin hizketan. Jesusen dohainak aseko duemakume honen egarria, Jesus bera baita egarri guztien erantzun be-tea. Zutitu eta bihotz zabalez entzun ditzagun Ebanjelioko hitzok!

Jn 4, 5-15 (Ik. liburuxka honetan, 101 orrialdea)

Senideok: gure mundua egarri handi baten garrasia da.Eska dezagun Jaunaren dohaina, giza egarria ase etaBe rri Onak dena edertu dezan. Batez ere, pobreen ega-rria asetzeko justizia eta solidaritatea eskatuko ditugu.Kanta dezagun:

GURE OTOITZA ENTZUN, JAUNA.

• Mundu honetan pobrezian eta miserian bizi direnen alde:beren duintasun-egarria asetzeko behar dutena lor deza-ten mundu zuzenago batean.

Otoitza

Lehenirakurg.Oharpena

Alleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

39

Page 40: Beteratziurrena 2012

• Gerran eta gatazkan bizi diren herrien alde; Siriaren alde:borrokak erakusten duen egarria, maitasunaren eta ba-kearen bidez asetzen ikas dezaten.

• Gure kaleetako baztertuenen alde; sidadun, etorkin, eska-le, alkoholaren edo drogaren menpe daudenen alde:bizitzeko poza izateko aukera eta bidea erakuts diezaie-gun gure hurbiltasunez.

• Sufritzen ari diren guztien alde; beren eguneroko pisuagaixoaldia dutenen alde:haien bizi-egarria Jainkoak onginahiz baretu eta gozade zan.

• Amaren Bederatziurrenean hemen bildu garenon alde:gure eguneroko zorion-egarria Jaunaren dohainetan asedezagun.

Jauna, zuk ematen diguzu bizitzeko poza eta egarria-rentzako ur bizigarria. Egizu gure eguneroko bizieratxikia zorion-bide izan dezagula. A ran tzazuko Amarenotoitzez eta Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Egin itzazu, Jauna, salbamenezko sakramentu,Maria Birjinaren oroipena eginezpozez ekarri dizkizugun dohainok,haren eskariz egin baitzuen zure Semeakbere lehen ezaugarria, ura ardo bihurtuz.Jesu Kristo.

Egoki da, bai, zuri eskerrak emateaeta zuzen zu gorestea, Aita Santua, nonahi eta betieta zure handitasuna aldarrikatzea,Maria Birjina aintzatsuaren ospakizun honetan.

Oparigaiengainekootoitza

Eukaristi otoitza

40

Page 41: Beteratziurrena 2012

Berak, Espiritu Santuaren itzalean,erne baitzuen harrigarriro Hitz gizon egina,Jesu Kristo, gizon-emakumeen elkartasun eta maitasun egarria asetzen duenur bizidun iturria.

Elizak ere, era berean, esakintzen die fededun guztieiKristoren saihetsari darion salbamen-iturri santua,sakramentuetan emankor eta garbi agertzen zaigun iturria,bertan sinesmenez edaten duten guztiakEspirituaz bete daitezeneta Kristo Salbatzailea aurki dezaten.

Horregatik, aingeru eta goi-aingeruek gurtzen zaituzte beti, zure aurrean pozik.Utzi iezaguzu haiekin bat egin dezagula,zure gorespena kantatzeko:Santu, Santu, Santua..

Diren guztien Jainkoa, eskerrak zuri,mundu honetara zure izenean etorri denJesu Kristo zure Semearengatik.Bera da gizon-emakumeak salbatzen dituen Hitza,bekatariei luzatzen diezun eskua,zure bakea dakarkigun bidea.Jainko gure Aita, zuregandik urrun ginelarik,berriz zuregana ekarri gaituzu,zure Semearen bitartez.Bera heriotzara eraman duzu,gu zuregana itzul gaitezen eta elkar maite dezagun.

Orain, beraz, Kristok ekarri digun baketzea ospatzen dugula, otoitz egiten dizugu:

41

Page 42: Beteratziurrena 2012

santu egitzazu dohain hauek zure Espiritua isuriz,zure Semeak esan diguna betetzen dugunez gero.

Berak, gu salbatzeko bere bizia ematerakoan,mahaian zegoela,bere eskuetan ogia hartu,eta, zuri eskerrak emanez,zatitu zuen eta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Berdin arratsalde hartan bertan, hartu zuen kaliza,eta zure errukiarengatik eskerrak emanez,bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA, ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa!

Zure gurutze eta piztuerazmunduaren Salbatzaile zarena:salba gaitzazu, Jesus Jauna!

Jainko gure Jauna,zure Semeak bere maitasunaren oroigarria utzi zigun;haren heriotza eta piztuera gogoratuz,Berak eman zigun oparia eskaintzen dizugu:baketze osoaren oparia.

42

Page 43: Beteratziurrena 2012

Aita guztiz santua,onar gaitzazu, arren, zure Semearekin batean,eta emaguzu mahai honetan haren Espiritua:ken ditzala bereizten gaituzten gauza guztiak,ezar gaitzala egiazko batasunean,Benedikto gure Aita Santuarekin,Jose Ignazio gure artzainarekin,beste artzain guztiekin eta zure herri osoarekin.

Egizu, arren, zure Eliza mundu honetanbatasunaren ezaugarri eta zure bakearen zerbitzari.Eta gu, Maria Birjina, Jainkoaren Ama dohatsuarekin,Asisko Frantzisko santuarekineta santu guztiekin bateanzure Semearen mahai honetan bildu gaituzun bezala,ekar itzazu gizon-emakume guztiak ere,edozein herri, leinu eta hizkuntzatakoak, zure erreinuko mahaira.

Orduan, bai, goretsiko dugu batasunaren beteaeta betiereko bakea,Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Honen bitartez, honekin, eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztiagizaldi eta gizaldietan. Amen.

Zeruko otordu honetan parte hartzean, Jauna,pozez edan dugu Salbatzailearen iturrietan;emaguzu, Maria Birjinaren oroipenaospatzen dugun guztioi, hartu dugun sakramentu hau izan dadila guretzatbetiko bizitzaraino darion iturburua.Jesu Kristo.

Jaunartzeondorengootoitza

43

Page 44: Beteratziurrena 2012

(Atzoko hausnarketak galdera bat zintzilik utzi zigun: gizakiaren barruko egarriak ezote digu Jainkoaren erantzuna eskatzen? Geure egarri horrek ez ote du erakustenJainkoarentzat eginak garela? Eta Jainkoak ematen duen erantzuna kontsideratunahi dugu gaurko gogoetan. Jainkoak betetasunerako egin gaitu, eta betetasunaematen digu. Jainkoak gure egarriari dohain beteaz erantzuten dio. Eta hori, Jain-koa den bezalakoa delako. Jesu Kristo da Jainkoaren leialtasunaren berme sendoeta ziurra).

Itxaropenak galdera sakona darama bere ba rruan: gure itxaropen-egarriakez ote du Jain koaren beharra erakusten? Handiegiak gara txikiez asetzeko.Nahiz eta munduko ondasun guztiak pilatu, gure bihotzak ez du aserikgauzekin eta ondasunekin.

Eta benetan, Jainkoak erantzuten dio gure egarriaren galderari. Jain ko -ak betetasunezko etorkizuna agindu digu. Gure bihotzaren egarria dohai-naren neu rrira irekitzen digu. Eta egiten digun do haina beraren bizi beteada. Horregatik darama gu Jainkoaren egarri sutsua barnean. Jain koarendesioa piztuko bagenu barnean!

Israel herria, Egiptotik libratuta, marmar batean doa bidean aurrera.Zer gatik utzi ditu Jainkoak ahaztuta? Zergatik galdu dituzte Egiptoko pla-ter bete haiek? Basamortuko bide ilunetan hiltzeko atera ote ditu Jainkoak?Berriro ere, Egiptotik irtetean bezala, Jainkoaren presentzia erakusten duenmakila harrigarriak ura sortuko du, egarria aseko dion ur bizigarria. Berriroere pazkoa gertatarazten du Jainko salbatzaileak (ik. 1. irak.).

Jainkoaren leialtasunak bermatzen digu do haina eta leialtasun horrekeusten dio, be raz, itxaropenari. Jesu Kristoren misterioa da berme horrenoinarria.

Luze-zabal geldi gaitezke ebanjelioko pasarte gozo horretan: Jesus etaSamariako emakumea. Biak egarri. Jesus emakumea salbatzearen egarrieta emakumea barrua aseko dion dohainaren egarri. Jesusek pedagogiagozoz gidatuklo du emakumea, dohainaren aurrean dagoela ikusi arte. Ezdauka ur bila han-hemen ibili beharrik. Jesus da egarria asetzen duen urbizi eta bizigarria (ik. ebanj.).

Bakoitzak begiratu beharko dugu geurea. Zein da nire egarria? Zerenegarri naiz? Nire egarriak Jainkoarengana zuzentzen al nau? Zeren desiozbizi naiz? Ba al dut Jainkoaren desiorik? Edo nire desioa, bere galdera guz-tiekin, galdu al dut? Kristau-esperantzak Jesusen uretan du oinarria, etahan asetzen da dohain betean.

Esperantza horrek jartzen gaitu Jainkoa ren sintonian: mundu berri bategiteko, E rrei nua eraikitzeko, Eliza piztu eta pozteko.

Ama Mariak deiaren eta dohainaren bueloa eman zion bere itxarope-nari. Bere bihotzari libre utzi eta erantzuna Jainkoaren nahian bilatu zion.Hori da bidea, hori eredua.

Eukaristian berriro ere dohain betea jasoko dugu. Gure esperantza ega-rrituak eskatzen duen dohain betea. Ospa dezagun barruko poz handiz etabizi dezagun Jainkoarekiko harremana.

44

Homilia

Page 45: Beteratziurrena 2012

Bosgarren eguna (Irailak 4 - asteartea)

ESPERANTZA ALAI ETA URDURIA

MezaBirjina Maria, gure pozaren eragilea

Irakurgaiak

Erm 12,12 eta Flp 4, 4-7 (Ik. liburuxka honetan, 102 orrialdea)Sal 33 (Ik. liburuxka honetan, 102 orrialdea)Mt 24, 45-51 (Ik. liburuxka honetan, 103 orrialdea)

45

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 46: Beteratziurrena 2012

Bederatziurreneko bosgarren egunak ere Mariaren ingurura biltzengaitu, esperantzaren eskolan kristau-jarrera ikasteko. Mariak, espe-rantza ederraren Erreginak, eramango gaitu iturrira.Esperantzak berekin du alaitasuna. Itxaropenak sortzen digu pozabihotzean mundu honetako ibilbide zail eta ilunetan. Espero dugu-lako, ez gaitu errealitateak tristuran zapaltzen. Eta, bide batez, espe-rantza erne bizi da, adi. Ezin gintezke lasaikerian erori. Alaitasunak ezgaitu satisfakziora eraman behar. Jaunaren deiari eta nahiari adi bi-zitzea kristau-bizitzaren osagai ezinbestekoa da. Nolabaiteko ego-nezina eskatzen zaio gure sinesmenari eta gure esperantzari.Mariak beti adi eraman zuen bizitza, Jainkoak zer eskatuko erne. BetiJainkoaren nahia egitea izan zuen borondate eta jarrera.Besterik gabe, zutik jarri eta, Arantzazuko Amaren babesean, ekindiezaiogun ospakizunari!

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Gure bizitza esperantzaz alaitzen duen Jesus Jauna,zuekin!

Senideok: zergatik galtzen dugu hain erraz alaitasuna?Zerk lapurtzen digu bihotzetik bizi-sentidua? Munduhonetako gauzen eta eskaintzen artean lokartuta gau-de, erne bizi ordez. Jaunak bere alaitasunera dei egitendigu. Itzul gaitezen iturrira. Ospakizunaren hasieran,gure tristuren barkazioa eskatu behar dugu, gure usteona Jaunaren errukian jarriz.

– Jesus Jauna, gure itxaropenari alaitasuna ematen diozu-na. Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, zure etorreraren zain erne egotera dei egi-ten diguzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Maria, alaitasunaren eragilea, amatzat e -man diguzuna. Erruki, Jauna.

Sarrerakomonizioa

Apaizarenagurra

Damuotoitza

46

Page 47: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Gure Jainkoa, zure Semearen gizon egiteaz,pozez bete duzu mundua;emaguzu, zure Ama, gure pozaren eragilea, goresten dugunoi,beti zure aginduen bidean irautea,gure bihotzek sendo iraun dezaten benetako pozean.Zure Seme Jesu Kristo.

Itxaropena alaitasunari lotua dago beti. Itxaropena alaia da. San Paulokitxaropenean alai irauteko deia egiten digu. Jaunaren hurbiltasunakalaituko du gure itxaropen sufritua.

Erm 12,12 eta Flp 4, 4-7 (Ik. liburuxka honetan, 102 orrialdea)

Itxaropenak alai bai, baina erne ere bizi behar du. Jaunaren etorrerak ezdigu utzi behar arduragabe bizitzen. Salbaziozko Berri On honi dago-kion festa egin dezagun: Ebanjelio-liburua jaso, intzentsuz lurrindu etaaleluiaka jasoko dugu Hitza!

Mt 24, 45-51 (Ik. liburuxka honetan, 103 orrialdea)

Senideok: gure itxaropen nekatu eta sufrituarentzatalaitasuna eskatu behar dugu. Eman diezagula Jaunakerreinuaren alaitasuna, Berri Onaren testigantza ederraeman ahal izan dezagun. Alaitasunerako motibo gutxidutenak izan ditzagun gogoan. Kanta (esan) dezagun:

ENTZUN, JAUNA, ESKATZEN DIZUGU.

• Eliztarren alde; Jesusen jarraitzaileen alde; Berri Onarentestigantza alaia ematen dutenen alde... (Isilunea).

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Alleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

47

Page 48: Beteratziurrena 2012

• Alaitasunik gabe bizi diren guztien alde; gerran bizi direnherrien alde; gure herriaren alde; norabiderik gabe bizidirenen alde... (Isilunea)

• Gaixo, ezindurik, kartzelan, lanik gabe, beldurrez, bakar-dadean sufri tzen duten guztien alde; barkatzen asma -tzen ez dutenen alde... (Isilunea)

• Etenaren zauria bizi duten familien alde eta tratu txarrensamina sufritzen duten emakumeen alde; etorkizun ilunaduten haurren alde... (Isilunea)

• Hemen, Amaren inguruan elkartuta gauden familia ho-nen alde... [irratiz gurekin direnen alde...] gure senide etaadiskideen alde... (Isilunea)

Eskerrak, Aita, Berri Onaren dohainez bihotza alaitasu-nez bete diguzulako. Bizi gaitezela erne eta alai. Etaemaguzu ingurukoak alaitzeko behar dugun bi hotzhan dia. Arantzazuko Amaren otoitzez eta Jesu Kristogu re Jaunaren bitartez.

Hartu, Jauna, pozez gainezka dagoenzure Elizaren dohainok,eta Birjina errugabeagandik jaio den Kristo salbatzailearenganon guztiak eman dizkiguzunoi,emaguzu betiko pozetan parte hartzea.Jesu Kristo.

Oparigaiengainekootoitza

48

Page 49: Beteratziurrena 2012

Egoki da, bai, eta zuzen,nonahi eta beti zuri eskerrak ematea,Aita guztiz santua,eta zure handitasuna hots egiteaMaria Birjina, zure alaba maitearen oroipena egitean.

Beraren jaiotza dohatsuakmundu osoari alaitasuna adierazi zion;beraren amatasun garbiakargi pozgarria agertu zion;beraren bizitza apalakEliza osoa argitzen du;eta beraren aintzara igarotzeakzeruetara eraman zuen;hantxe daukagu zain, arreba eta ama bezala,zu beti kontenplatzeazpoztu gaitezen bitartean.

Horregatik, aingeru-taldeekin bat eginik,pozez beterik goresten zaitugu:

Santu, Santu, Santua...

Santu zara, bai, eta goresgarri, gizon-emakumeak maite dituzun Jainkoa:Zu beti geurekin zaitugu bidelagun.Bedeinkatua da zure Semea,gure artean baitagobere maitasunak biltzen gaituenean. Behinola ikasleei bezala, geuri ere, berak argitzen dizkigu Liburu Santuaketa berak zatitzen digu ogia.

Horregatik eskatzen dizugu, Aita guztiz ona:

Eukaristi otoitza

49

Page 50: Beteratziurrena 2012

isur ezazu zeure Espiritu Santua ogi eta ardo hauek santu egin ditzaneta Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta 9 odol izan daitezen guretzat.Berak hil bezperan, azken Afariko gauean, ogia hartu, bedeinkatu eta zatitu zuen,eta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK: HAU NIRE GORPUTZA DA ETA, ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin,kaliza harturiketa zuri eskerrak emanez,bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK: HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA, ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA, ZUENTZAT ETA GUZTIENTZAT BEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa.Hil eta piztu zarela, Jauna,zu berriz etorri artehau dugu, hau, berri ona!

Horregatik, Aita guztiz santua,zure Seme Jesu Kristo gure Salbatzailearenoroigarria ospatzen dugu;nekaldiaren eta gurutzeko heriotzaren bidezbizi berrira pizturikzeure eskuin aldean jarri duzula gogoratzen dugu

50

Page 51: Beteratziurrena 2012

eta hori zure maitasunaren egintza dela aitortzen,bera etorri arte;eta biziaren ogia eta esker onezko kalizaeskaintzen dizkizugu.

Begi onez begira, Aita ona, zeure Elizaren eskaintza honi:guretzat emana den Kristoren pazko-oparia da.Egizu, Kristoren gorputz-odoletan bat egiten dugunok,zure maitasun Espirituaren indarrez,zure Semearen gorputzeko atal izan gaitezelaorain eta betierean.

Misterio honetan parte hartzen dugunok,Aita ahalguztiduna,bizkor gaitzazu zeure Espirituaz;emaguzu zeure Semearen antzeko izateaeta sendo gaitzazu elkartasun-lokarriz,Benedikto gure Aita Santuarekin,Jose Ignazio gure artzainarekin,beste gotzain guztiekin,baita apaiz eta diakonoekin ere,eta mundu zabalean bizi den zeure herriarekin batera.

Egizu, Elizako fededun guztiak,garaian garaiko ezaugarriak fedearen argitan aztertuz,leialki saia daitezela Ebanjelioaren zerbitzuan.Ireki itzazu gure begiakgizon-emakume guztien premietara,haien nahigabe eta estualdietan,poz eta itxaropenetan parte hartuz,salbamenaren berri ona zintzo eraman diezaiegun,eta haiekin baterazure erreinuko bidean aurrera egin dezagun.

Gogoan izan, Aita ona,Kristoren bakean hil diren gure senideak eta, zuk bakarrik dakizula, fededun hil diren guztiak:

51

Page 52: Beteratziurrena 2012

egizu, zeure aurpegiaren argia goza dezatela,eta eraman itzazu piztueran bizi betera.

Lur honetako gure ibilaldia bukatzean, har gaitzazu gu ere zeure betiko etxean.Han zurekin biziko gara beti;eta Andre Maria Jaungoikoaren Ama dohatsuarekin, apostolu eta martiriekin,Asisko Frantzisko santuarekineta santu guztiekin bat eginik, zu goretsiko zaitugu, eta handietsiko,Jesu Kristo zure Semearen bitartez.

Honen bitartez, honekin eta honengan, zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri, Espiritu Santuarekin batean, ospe eta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan.Amen.

Jainko Jauna, sendo gaitzazu ospatu ditugun misterio hauen fedean,eta zure Seme Jesu Kristo, Birjinagandik jaioa,benetako Jainko eta gizon aitortzen dugunez gero,eskatzen dizugu,piztueraren indar salbatzaileaziritsi gaitezela betiko pozetara.Jesu kristo.

(Esperantzak, kristau-esperantzak bereziki, bere ezaugarriak ditu. Ezaugarri horietakobi aipatzen ditugu gaurko gogoetan: alaitasuna eta erne bizitzea. Esperantzarenemaitza dira. Alde batetik, alaitasuna beti azaldu da Biblian esperantzarekin lotuta.Betetasuna, Jaunaren dohaina, espero dugulako, unerik ilunenak alaitasunez bizi di -tzakegu. Alaitasuna galarazten diguten hiru arrazoi, honako hauek dira: sentidurikeza, maitasunik eza eta bizitzeko oinarrizkoaren falta. Alaitasuna esatean, ez gara aridantzarako gogoa esaten, alaitasun sakona baizik. Eta erne bizitzea ere ezinbestekoadu esperantzak. Nolabaiteko urduritasuna da, dohaina etorkizunerako espero baitugubere betean, eta datorrenaren zain bizitzen ikasi nahi dugu.).

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

52

Page 53: Beteratziurrena 2012

Kristau-esperantzak berekin dituen bi osagai edo bi ezaugarri aipatuko di -tugu bosgarren egun honetan: alaitasuna eta ardura.

San Paulok beti elkarrekin lotzen ditu es pe rantza eta alaitasuna. Tristu -rarako arrazoi na gu sia etsipena da, esperantzarik ez izatea. Hiru esperien -tzia dauzkagu sakonean alaitasuna bihotzetik lapurtu eta etsipenera eragi-ten digutenak: lehenengoa, sentidurik gabe bizitzea, edozein gertaera po -si tiboki barneratzeko gaitasunik ez izatea, alegia; bigarren esperientzia,maitasunik eza. Maitasunik ez izateak ez dio alaitasunari inolako biderik ire-kitzen. Maitasun ezak dena itxita uzten digu; eta hirugarren bizikizuna da,bizitzeko behar den oinarrizkoa ez izatea. Oinarrizkoa falta dutenen ger-tuan egotea ezinbestekoa dugu alaitasunerako.

Alaitasuna izateko, oinarrian ongi sentitu behar duzu zeure larruazale-an. Bizi-tonuari mai la onean eutsi behar diozu. Alaitasuna bizi eta hedatzeada daukagun eginkizunik ederrenetakoa.

«Bizi zaitezte itxaropenean alai. Poztu zaitezte Jaunarengan beti». Hauda San Paulok egiten digun deia. Jainkoarengan konfiantza jarrita, alaitasu -nezko zerbitzua egitea dugu bokazioa. Eta bokazio hori Jainkoaren bakeanburutuko dugu (ik. 1. irak.).

Ardura edo erne bizitzea edo urduritasun sanoa da itxaropenari Biblianematen zaion bes te izena eta esperantzak berekin duen beste ezaugarriezinbestekoa. Erne bizi, Jainkoaren dohain bete a noiz jasoko. Osotasunadugu bokazio. Mundu honetako gauzen irrikan itxutu gabe, bihotzari aska-tasun ederrean irekirik eutsiz, horrela bizi behar dugu, Jaunaren dohainbetea jasotzeko grina eta irrikaz.

Ebanjelioko morroi leialak ematen digu urduritasun sano honen maila.Mundu honetako gauzetan «mozkortu» gabe, baretasun gozoan, beti ate-aren ondoan, beti zain, beti esna, beti erne. Jaunaren etorrera ez dugu kon-trolatzen, eta beti zain bizi behar dugu, ezustean harrapa ez gaitzan (ik.ebanj.).

Kontua da munduko eta eguneroko esperientziak beren balio erlatibo-an bizitzea, baina ezer ez dela alferrikako jakinez. Dena da balio neurtukoa;baina dena da balio handikoa. Kontua ez da zer bizi dugun, baizik biziduguna nola bizi dugun.

Ama Mariak bihotza alaitasun barean gor de zuen beti, itxaropenakbarrutik eutsita. Eukaristiaren ogi txikiak janaritzen gaitu esperantzarako,egunero bizitza alaitzeko, eta lokartu gabe esna eusteko.

53

Page 54: Beteratziurrena 2012
Page 55: Beteratziurrena 2012

Seigarren eguna (Irailak 5 - asteazkena)

ESPERANTZAK LANERA GARAMATZA

Meza

Kanako Maria Birjina

Irakurgaiak

2Ts 3, 7-13 (Ik. liburuxka honetan, 103 orrialdea)Sal 126 (Ik. liburuxka honetan, 104 orrialdea)Mt 6, 31-34 (Ik. liburuxka honetan, 104 orrialdea)

55

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 56: Beteratziurrena 2012

Bederatziurreneko seigarren egunean aurkitzen gara. Esperantzareneskolan, Jesusen segizioan behar dugun adorea jasotzeko. Maria du-gu esperantzaren irakasle eder.Atzo ikusi genuen esperantzak alaitasuna daramala berekin, alaita-suna eta erne bizitzea. Gaur, beste errats bat emanda, esperantzakmundu berriaren lanera garamatza, erreinuaren konpromisora. Kris-tau-sinesmena bezalaxe, esperantza ere langilea da, konprometituada. Beste kezka guztietatik askatu gaitu gure Jaunak, erreinuarenkezka bakarra bizi dezagun. Ama Mariak ere bere bizitza osoa, bere izate osoa, erreinuari eskainizion, bere guztia haren zerbitzura jarriz. Berak erakutsiko digu Jau-naren nahiaren zerbitzuan bizitzen, pobreentzako mundu egokiaeraikiz eta osatuz.Mariaren inguruan bat egin behar dugu. Eta gure misioaren konpro-misoa berrituko dugu. Mariak babes dezala gure ospakizun hau. Hasgaitezen kantuan!

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Espiritua eman eta mundua berritzera bidaltzen gai-tuen Jauna, bego zuekin!

Senideok: bidaliak izan gara, erreinua eraikitzera bida-liak; baina askotan gure misioari bihotza falta zaio, ba-rru alaiaren konpromisoa falta zaio. Lasaikeriak hartzengaitu, beldurrak, axolagabekeriak. Gure bekatua aitor-tuz ekin behar diogu ospakizunari. Eska dezagun, kon-promisorako berrituko gaituen errukia.

– Jesus Jauna, erreinua eraikitzera bidali gaituzuna. Erruki,Jauna.

– Jesus Jauna, pobreen bidea samurtzeko eginkizuna e -man diguzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Maria gurutzeko zeure konpromisora bilduzenuena. Erruki, Jauna.

Sarrerakomonizioa

Apaizaren agurra

Damuotoitza

56

Page 57: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jauna, Aita Santua, zuk nahi izan duzu,zeure erabaki harrigarriz,Maria Birjina dohatsua tarteko izateagure salbamenaren misterioetan,emaguzu, Kristoren Amaren eskariak adituz,egin dezagula zure SemeakEbanjelioan agindu diguna.Zure Seme Jesu Kristo.

Itxaropena ezin daiteke lotan bizi. Konpromiso serio batean kateatzengaitu esperantzak. Jainkoaren erreinua landu eta eraiki behar dugu,erori gabe. Entzun dezagun!

2Ts 3, 7-13 (Ik. liburuxka honetan, 103 orrialdea)

Jainkoaren erreinua eraikitzea da gure ardura guztia bildu behar dueneginkizuna. Bestelako kezkarik gabe. Bihotz zabalez jaso dezagun E -banjelioa. Presta gaitezen aleluiaka!

Mt 6, 31-34 (Ik. liburuxka honetan, 104 orrialdea)

Senideok: mundu hau Jainkoaren moldera bihurtzekoeginkizuna eman zaigu. Eska dezagun behar dugun Es-piritua geuretzat, eta Berri Onaren edertasuna mundu-ko gizon-emakumeentzat. Esperantzaz eta uste onezkan ta (e san) dezagun:

ENTZUN, ARREN, JAUNA.

• Munduko fededun guztien alde:mundua berritzeko konpromisoa oso-osorik onartu etahorretan eman ditzaten beren indarrik onenak.

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Alleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

57

Page 58: Beteratziurrena 2012

• Miserian bizi eta borrokan ari diren herrien alde:Jesusen Berri Onak duintasunera jaso ditzan, eta Jainkoa-ren Erreinuaren bakea goza dezaten.

• Beren kristau-konpromisoa gizartearen mesedetan biziduten kristau laikoen alde:beren ahaleginean etsi gabe, batez ere pobreenen aldesaia daitezen.

• Gizartearekiko beren konpromisoa Monastegi batean bi-zi duten gizon-emakumeen alde:beren otoitza, isiltasuna eta barne-lana, gizartearen zer-bitzuan eskain ditzaten, benetako berrikuntza Espirituakegiten duela erkutsiz.

• Arantzazuko Andre Mariaren Bederatziurrena ospa tzenari garenon alde:Mariagandik ikas dezagun garen osoa Jaunaren zerbitzu-ra entregatzen, eman zaigun Berri Onaren konpromisoeskertuan.

Entzun, gure Aita errukiorra, eskariok. Zaindu itzazu zu-re Berri Onaren langileak, mundu guztira iritsi daitezenErreinuaren senidetasuna eta bizipoza. A ran tza zu ko A -maren otoitzez eta Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Pozik aurkezten dizkizugun dohain hauek, Jauna,egin itzazu zure Seme Jesu Kristoren Gorputz eta Odol,bere Ama Mariaren erreguz, ura ardo bihurtu zuen bezala,ezaugarri horren bidezbere nekaldi aintzatsuaren ordua aurrez adieraziz.Jesu Kristo.

Oparigaiengainekootoitza

58

Page 59: Beteratziurrena 2012

Egoki da, bai, zuri eskerrak emateaeta zuzen zu gorestea, Aita Santua,Maria Birjina aintzatsuaren ospakizun honetan.

Berak, ezkonberriekiko arduraz, bere Semeari erregutu zioneta zerbitzariei agindu hark esana egiteko:ur-ontziak gorritu ziren,gonbidatuak poztueta eztei-jatordu hark irudikatu zuenKristok Elizari egunero eskaintzen diona.

Ezaugarri zoragarri honekmesianitar garaia adierazi zuen,Espiritu Santuaren dohaina agindu zueneta aurrez seinalatu Kristo nekaldi gorriaz jantzi zen ordua,Eliza bere emaztearen alde gurutzean bizia emanez.

Horregatik, aingeru eta goi-aingeruek gurtzen zaituzte beti, zure aurrean pozik.Utzi iguzu haiekin bat egin dezagula,zure goespena kantatzeko:Santu, Santu, Santua..

Santu zara, bai, eta goresgarri, gizon-emakumeak maite dituzun Jainkoa:zu beti geurekin zaitugu bidelagun.Bedeinkatua da zure Semea,gure artean baitagobere maitasunak biltzen gaituenean. Behinola ikasleei bezala, geuri ere, berak argitzen dizkigu Liburu Santuaketa berak zatitzen digu ogia.

Eukaristi otoitza

59

Page 60: Beteratziurrena 2012

Horregatik eskatzen dizugu, Aita guztiz ona: isur ezazu zeure Espiritu Santua ogi eta ardo hauek santu egin ditzaneta Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta 9 odol izan daitezen guretzat.

Berak hil bezperan, azken Afariko gauean, ogia hartu, bedeinkatu eta zatitu zuen,eta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK: HAU NIRE GORPUTZA DA ETA, ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin, kaliza harturiketa zuri eskerrak emanez,bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK: HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA, ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA, ZUENTZAT ETA GUZTIENTZAT BEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa.

Ogi-ardo hauek hartzean,zure heriotza dugu aitortzen,zu, Jauna, etorri artean.

Horregatik, Aita guztiz santua,zure Seme Jesu Kristo gure Salbatzailearenoroigarria ospatzen dugu;

60

Page 61: Beteratziurrena 2012

nekaldiaren eta gurutzeko heriotzaren bidezbizi berrira pizturikzeure eskuin aldean jarri duzula gogoratzen dugueta hori zure maitasunaren egintza dela aitortzen,bera etorri arte;eta biziaren ogia eta esker onezko kalizaeskaintzen dizkizugu.Begi onez begira, Aita ona, zeure Elizaren eskaintza honi:guretzat emana den Kristoren pazko-oparia da.Egizu, Kristoren gorputz-odoletan bat egiten dugunok,zure maitasun Espirituaren indarrez,zure Semearen gorputzeko atal izan gaitezelaorain eta betierean.

Eramazu, Jauna, zeure Elizafedearen eta maitasunaren beteraBenedikto gure Aita Santuarekin,Jose Ignazio gure artzainarekin, beste gotzain guztiekin,baita apaiz eta diakonoekin ere,eta zeurea duzun herri osoarekin batera.

Zabal itzazu gure begiaksenideen beharrak ezagutu ditzagun;emaguzu zeure goi-argiahitz eta egintza egokiak asma ditzagunnekaturik eta lanpetuta daudenak arintzeko;egizu, Kristoren antzera eta aaren agindua betezdenen zerbitzari izan gaitezela.Zure Eliza izan dadila benetanegiaren eta askatasunaren testigu,bakearen eta justiziaren lekuko,horrela gizon-emakume guztiakitxaropen berrian sendo daitezen.

Gogoan izan, Aita ona,Kristoren bakean hil diren gure senideak eta, zuk bakarrik dakizula, fededun hil diren guztiak:

61

Page 62: Beteratziurrena 2012

egizu, zeure aurpegiaren argia goza dezatela,eta eraman itzazu piztueran bizi betera.

Lur honetako gure ibilaldia bukatzean, har gaitzazu gu ere zeure betiko etxean.Han zurekin biziko gara beti;eta Andre Maria Jaungoikoaren Ama dohatsuarekin, apostolu eta martiriekin,Asisko Frantzisko santuarekineta santu guztiekin bat eginik, zu goretsiko zaitugu, eta handietsiko,Jesu Kristo zure Semearen bitartez.

Honen bitartez, honekin eta honengan, zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun Horri, Espiritu Santuarekin batean, ospe eta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan.Amen.

Zure Semearen gorputz-odolez janariturik,eskatzen dizugu, Jauna:Maria Birjinaren jokabidea jarraituz,Kristorekin bat egin dezagula fedezeta, Elizaren beharrak partekatuz,presta dezagula Erreinuaren etorrera, gogoak bat eginez.Jesu Kristo.

(Alaitasunaren eta erne bizitzearen ondoan, esperantzaren hirugarrenezaugarri bat aipatu behar dugu gaur: esperantzak eguneroko lanera ga-ramatza, egunero Jainkoaren Erreinua eraikitzeko asmoa burutzera. Espe-rantza ez da geldoa, berritzailea eta konpromisozkoa da. Esperantzak lor-pen bezala, Jainkoaren dohaina dauka. Eta lorpen horri, graziaz jasotzenden lorpen horri, bidea prestatu behar diogu eguneroko lanez. Ez gara es-pektadore hutsak. Pazientziaz, otoitzez, neurriz biziz, Jainkoaren Erreinuaeraiki behar dugu. Hori dugu gure lana.).

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

62

Page 63: Beteratziurrena 2012

Alaitasuna eta ardura aipatu genituen atzo. Gaur lan saiatua aipatu behardugu. Itxa ro penaren emaitza da lan berritzaile eta konpromisozkoa buru -tzea. Esperantzak ez gaitu etorri behar duenaren zain «egonean» eduki -tzen. Esperantza egilea eta eragilea da.

Esperantzak barruan lanerako sua sortzen digu. Lana? Espero dugunaez al da ba Jainko aren dohaina? Hala da. Baina dohain hori onartu eta landuegin behar dugu. Hori egin beharreko lana!

Jarrera horri ederki aplika dakioke San Paulok lehenengo irakurgaianesan diguna. Bera lanean nekatu zen bezala, bere indarrik onenak Eban je -lioaren alde emanez, hala egin behar du kristau orok. Azken eguna gaine-an omen zela eta baziren beren indarrak ezer ez egiten xautzen zituztenak.Baina fededuna ez da gertatzen ari denaren ikusle huts. Kristauak Errei nu -aren aldeko lanean urtzen ditu bere indarrak. Fededuna ez da on egitenaspertzen (ik. 1. irak.).

Jainkoak giza historiaren bihotzean kokatu gaitu, historia hori gizatasu-nez bete dezagun. Mundua berritzea dugu eginkizun.

Gure lanak, hala ere, badu bere baitan nolabaiteko berezitasuna. Paz ko -ak ematen digun ziurtasunez egiten dugu lan, ez berehala ikusten ditugunemaitzen pozez. Epe luzeko lana da, Jainkoaren nahiaren erritmokoa.

Pazientzia han diz burutu beharreko lan beritzailea da gurea. Neka za ria -ren pazientzia handia behar da, uste onean oinarritua. Jesusek gurutzeanerakusten duen pazientzia hori dugu eredu. Kristau-jardueran gauzak ezdira erlojuaren arabera mugitzen.

O toi tzaren bidez, dohaina Jainkoarena dela aitortuz. Otoitzak indartzendu gure esperantza. Eta otoitzak indartzen du gure konfiantza. Otoitza esa-tean, Jainkoarekiko harremana lantzea ari gara esaten.

Eta mundu berri baten lanari dagokion neurri onez egiten dugu lan.Asekeriak tontotu egiten gaitu, askikerian erorraraziz. Asekeriak pobreen-gandik urrutiratzen gaitu. Aseta gaudenean, ez dugu inguruko beharrikikusi ere egiten.

Jokabide honen guztiaren oinarrian, beste behin, ebanjelioak aipatudigun uste ona dago. Gure buruhauste bakarra, Jainkoaren Erreinua pobre-ei eramatea da. Beste guztia dohain hutsa da, doan ematen zaigun oparia.Aitak zaintzen gaituela ziur baldin bagaude, zergatik aztoratu eta kezkatu?(ik. Ebanj.).

Mariak zenbat lan gorde egin ote zuen! Haren pazientzia behar dugu.Eukaristiak ematen digu lanerako janaria, berak indartzen digu esperantzaeta berak pozten digu bidea.

63

Page 64: Beteratziurrena 2012
Page 65: Beteratziurrena 2012

Zazpigarren eguna (Irailak 6 - astelehena)

BEHARTSU, ESPERANTZA IKASTEN

Meza

Nazareteko Santa Maria

Irakurgaiak

So 2,3; 3, 12-13 (Ik. liburuxka honetan, 105 orrialdea)Sal 15 (Ik. liburuxka honetan, 105 orrialdea)Mt 11, 25-30 (Ik. liburuxka honetan, 106 orrialdea)

65

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 66: Beteratziurrena 2012

Bederatziurreneko zazpigarren eguna dugu. Mariaren bidean aurre-ra goaz, biderako esperantza indartu eta sakonduz. «Esperantzakeusten baitigu bidean».Gaur eta bihar esperantza ikasteko eskolara jo behar dugu, espe-rantza izaten ikasi egiten baita. Ez buruz, noski; esperientziaren po-derioz ikasten da esperantza, dohaina baita, Jainkoak egiten digundohain handia. Dohaina izanik ere, guk bihotz handiz prestatu behardugu dohaina jasotzeko. Eta esperantza ikasteko lehen ikasgaia da,pobre izan eta pobre prantatzea Jaunaren aurrean. «Behartsu, espe-rantza ikasten» esaten du gaurko deiak.Horixe da Eukaristia honetan egingo duguna, Maria bezala pobreazaldu Jainkoaren aurrean. Pobreek bakarrik ulertzen baitute, po-breek bakarrik jasotzen Erreinuaren dohain jainkozkoa. «Gauzahauek txikiei erakutsi baitizkiezu».Mariaren eskutik ekin diezaiogun hasierako kantuari, sinesmenarenbidea adorez egiteko.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Pobreak maitatu zituen Jesus Jaunak bedeinka zaitza-tela. Jauna zuekin!

Senideok: esperantza izaten ikasi egiten da. Eta espe-rantza ikasteko lehen baldintza, pobre izatea da. Ezerkegiten bagaitu pobre Jainkoaren aurrean, gure bekata-ri izateak egiten gaitu pobre. Entrega diezaiogun Aitarigure pobretasuna, gure bekatua, eta utz diezaiogun be-re Espirituaz aberats gaitzan. Eska dezagun pobreon -tzat errukia.

– Jesus Jauna, pobreen alde bizi eta pobreen alde hil zine-na. Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, zure Erreinuaren misterioa pobreei erakus-ten diezuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Ama Maria pobre egin eta dohain oparozaberastu zenuena. Erruki, Jauna.

Sarrerakomonizioa

Apaizarenagurra

Damuotoitza

66

Page 67: Beteratziurrena 2012

Gure Jaun eta Aita santua,harrigarriro erabaki zenuen zure Semea emakume batengandik jaiotzeaeta beronen menpeko jartzea;emaguzu gizon egin den Hitzaren misterioa sakonki ezagutzea,eta mundu honetan biziera gordea eramatea,Ama Birjinarekin batera zure etxean pozik sartu artean.Zure Seme Jesu Kristo.

Herri behartsu eta apalaren kantua egiten du Sofonias profetak. Behar -tsu eta apalek beti izango dute Jaunaren babesa, eta inolako beldurrikgabe biziko dira.

So 2,3; 3, 12-13 (Ik. liburuxka honetan, 105 orrialdea)

Jesusek bere Aita goresten du, erreinuko misterioak jende xumeariazaldu dizkiolako. Gure itxaropen nekatua beregan baretzera dei egi-ten digu Jesusek. Biho tzak gora, Ebanjelioen liburua gora eta kantuz ja-soko dugu maitasunaren hitza!

Mt 11, 25-30 (Ik. liburuxka honetan, 106 orrialdea)

Senideok: Jaunari gure eskariak egitean, gogoan izanditzagun mundu honetako behartsuenak. Eska deza-gun duintasunezko bedeinkazioa premian aurkitzen di-ren guztientzat. Kanta dezagun:

GURE OTOITZA ENTZUN, JAUNA.

• Otoitz egin dezagun munduko herri guztien alde... Otoitz, gerran dabiltzan herrien alde... (Isilunea)...

• Otoitz egin dezagun gure Euskal Herriaren alde... Berenbizitzari estimaziorik ez diotenen alde...

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Alleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

67

Page 68: Beteratziurrena 2012

• Gogoan izan ditzagun etorkinak, arrazismo-arazoa bizidutenak, tratu txarrak jasotzen dituzten emakume etahau rrak...

• Otoitz egin dezagun sufritzen ari diren guztien alde... Go-goan izan ditzagun gure gaixoak eta bakarrik sufritzendutenak...

• Egigun otoitz oinarriko duintasuna aitortzen ez zaienenalde... Sida edo droga dela-eta, errukarri aurkitzen dire-nen alde... Gure senide eta adiskide guztien alde ere egindezagun otoitz...

Txikiei eta pobreei maitasun kutunena erakutsi diezunAita, begira gaurko pobreei eta emaiezu zure Erreinukobetetasuna, poztu daitezen. Ha la eskatzen dizugu Ma-riaren otoitzez eta Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Gorespenezko eta bakezko dohain hauekeskaintzen dizkizugu, Jauna,eta apalki eskatzen dizugu,Nazareteko Birjinaren jokaerari jarraituz,geure buruak eskain diezazkizugulazuretzako opari santu eta atsegin bezala.Jesu Kristo.

Egoki da, bai, eta zuzennonahi eta beti zuri eskerrak ematea, Aita santua,Maria Birjina dohatsuaren ospakizun honetan.

Berak, Nazareten fedez entzun zuenean aingeruaren anuntzioa,

Oparigaiengainekootoitza

Eukaristi otoitza

68

Page 69: Beteratziurrena 2012

zure Semea, betidanik dena, sortu zuen mundu honetan,gure salbatzaile eta anaia izan zedin.

Nazareten, bere Semearekin batera biziz,Elizaren lehen pausoei arnasa eman zien,guri bizi-eredu argitsua eskainiz.

Nazareten, Amak, bere Semearen ikasle izanez,Ebanjelioaren lehen-dohainak jaso zituen,dohain horiek bere bihotzean gordez eta bere gogoan hausnartuz.

Nazareten, birjintasunezko maitasunean bere senar Joserekin elkarturik,Birjina guztiz garbiak abestiz ospatu zintuen,isilean gurtu, bizitzarekin goretsieta bere lanarekin aintzatu zintuen.

Horregatik, aingeru eta santu guztiekin batean,goresten zaitugu etengabe kantatuz: Santu, santu, santua...

Bai, santu zara, Jauna, eta guretzat ona,eta gizon-emakume guztientzat errukitsua.Eskerrak ematen dizkizugu,bereziki Jesu Kristo zure Semearengatik.

Mundu honetara etorri zen,gizon-emakumeak zuregandik urruti dabiltzalakoeta elkarren artean bizitzen ez dakitelako.Espiritu Santuaren bitartez,gure begi-belarriak ireki zituen,ikus dezagun elkarren anai-arreba garela,eta zu zaitugula guztion Aita.

Eta orain Jesu Kristok mahai honetan biltzen gaitu,guk hemen egin dezagun, berak lehenik egin zuena.

69

Page 70: Beteratziurrena 2012

Aita guztiz ona, santu egitzazu ogi eta ardo hauek:eta Jesus zure Semearen gorputz 9 eta odol egingo dira guretzat.

Guregatik hiltzeko bezperan,bere ikasleekin azken Afaria egiten ari zelarik,hartu zuen ogia eta, zuri eskerrak emanez,zaitu zuen eta haiei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Berdin, kaliza ardoz betea hartu zueneta, zuri eskerrak emanez,bere ikasleei eskaini zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI

Hau da sinesmenaren misterioa.

Hil eta piztu zarela, Jauna, zu berriz etorri arte,hau dugu, hau, berri ona!

Horregatik, Aita guztiz santua,zure aurrean gaude pozez beterik,gogoan baitugu gu salbatzeko Jesusek egin zuena.Haren heriotza eta piztuera ospatzen ditugu,berak Elizari eman zion opari santu honetan.

70

Page 71: Beteratziurrena 2012

Aita guztiz santua, zeruetan zarena,onar gaitzazu zure Seme maitearekin batean.Jesusek guregatik hil nahi izan zuen,baina zuk piztu egin zenuen.

Jesus orain zure ondoan bizi da,baina hemen dago gurekin ere.Azken egunean aintzaz etorriko da;eta haren erreinuan ez du inork izango,ez nekerik, ez penarik, ez negarrik.Aita guztiz santua, mahai honetara deitu gaituzu,Espiritu Santuaren pozez beterikKristoren gorputza hartzeko.Janari honek eman diezagula indarzuretzat gero eta atsegingarriago izateko.

Gogoan izan, Jauna, Benedikto gure Aita Santua,Jose Ignazio gure artzaina eta beste artzain guztiak.Emaiezu zure laguntza Kristoren ikasle diren guztiei,bakegileak eta zorion-emaileak izan daitezen.

Emaguzu guri ere egun batez zure ondoan bizitzea,Jesusen Ama Maria beti Birjinarekin,eta zeruko santuekin batean, Kristorengan.

Honen bitartez, honekin eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.

Begira, Jauna, Ama Birjinaren saminak gogoratu ditugun zure zerbitzarioi,eta pazko-sakramentuez janaritu dituzunoiemaiezu, eguneroko gurutzea eramanez,Kristoren piztueran parte izatea. Jainko eta errege.

Jaunartzeondorengootoitza

71

Page 72: Beteratziurrena 2012

(Azken egunetan esperantza ikasten saiatu behar dugu. Bizitzako esperientzia handie-tan gertatzen den bezala, itxaropenarenean ere, barru irekia behar da ikasteko. Eta es-perantza ikastekotan, baldintza batzuk bete behar dira. Lehenengoa, eta gaur aipa -tzen duguna, zera da, pobre izatea, pobre prantatzea Jaunaren aurrean. EsperantzaJaunaren dohaina baldin bada, hemen balio duena ez da indarra edo irabazia, pobre-tasuna baizik, bihotza zabal irekitzen duen beharra. Gizartean justu gabiltza, Elizanpobre, oso pobre. Ez da gauza txarra, esperantza ikastekotan!).

Bederatziurrenaren azken egunotan esperantza ikasi behar dugu. Es pe -rantza izaten ere ikasi egiten baita. Ikasi, dohainaren argitan ikasten da! Gi -zakiak bere barruan bizi du borroka eta lehia: desioa eta beldurra, kon-fiantza eta deskonfiantza, etsipena eta itxaropena. Eta tirabira hori biziduen bihotza hezi egin behar da. Bizitzako alor nagusi guztietan bezala,itxaropena ere ikasi egiten da.

Aurrena, pobre bezala itxaroten ikasi. Geure mugak, erruak, bekatuakaitortuz. Geure egia mindua onartuz. Geure egia estaltzen duten mozorro-ak erantziz. Eta hau maila pertsonalean bezala Eizakoan ere. Elizan ere po -bre baikaude, eta pobrezia hori onartu eta estimatu egin behar dugu.

Sofonias profetak esan digun bezala, esperantza ikasten duen herri a -pa laren pobretasuna Jainkoak berak sortua eta eragina da. Eta dohain be -zala estimatu behar dugu bizi dugun pobrezia (ik. 1. irak.).

Bere pobrezia onartuz, ikasiko du Elizak po breen mailan eta neurrian irau-ten. Mundu ko pobre-pobreak jarri behar ditugu gure el kartearen erdian. Ezdugu erori behar askikerian eta autokonplazentzian. Elizari ongi dator kio po -bre izatea. Itxaropena mantentzeko ez da bide hoberik, pobreen ondoanegotea baino.

Pobretasuna onartuz txiki eta apal egiten bagara, Jainkoaren misterioakezagutzeko argia izango dugu. Jainkoak txikiei erakusten baitie Erreinuarenmuina. Egia da, gizarteko bizilegeen kontrako jokalegea izanik, pobretasunaonartu eta estimatzen duena, nekatu egingo da, zamatua biziko da; bainabeti izango du Jaunarengan atsedena, barruko atsedena, esperantzak ema-ten duen atsedena (ik. ebanj.).

Maria nola ireki zen pobreengana, pobrea izanez eta hala azalduzJainkoaren aurrean! Magnificat kantikan ederki goraipatu zuen pobrearenzoriona, pobrezia onartua denean. Guk ere, mundu berria egiteko ahalegi-nean saiatu nahi baldin badugu, pobreen zoria geure bizkar hartu behardugu, eta horrela soilik salatu ahal izango dugu gaur egungo bizimoldea,edukitzea, ondasunen nagusitza, pobreen zapalketa...

Ospatzera goazen Euaristiak aberastuko du gure pobrezia. Mariarenbihotz pobrea eska dezagun, Jaunaren ondasunez gozatu ahal izateko, etaesperantzan bizitzen ikasteko!

Homilia

72

Page 73: Beteratziurrena 2012

Zortzigarren eguna (Irailak 7 - ostirala)

BARRUAN LANTZEN DA ESPERANTZA

Meza

Maria Birjina, maitasun ederraren Ama

Irakurgaiak

Apk 2, 1-7 (Ik. liburuxka honetan, 107 orrialdea)Sal 41 (Ik. liburuxka honetan, 107 orrialdea)Jn 15, 1-11 (Ik. liburuxka honetan, 108 orrialdea)

73

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 74: Beteratziurrena 2012

Bederatziurrenaren zortzigarren eguna dugu gaurkoa. Esperantzaerakusten den eskolan bilduta gaude gaur ere, Arantzazuko Amarengidaritzapean.Esperantza ikasten pobre bezala, geure beharretik bihotza dohainarizabal irekiz. Txikiak eta behartsuak jasotzen du esperantzaren poza,esaten genuen atzo. Gaur, berriz, zera esaten dugu: esperantza ba-rruan ikasten da. Esperantza Jainkoaren maitasunak bakoitzaren ba-rruan egiten duen miraria da. Esperantza izan eta esperantzaz bizi -tzekotan, barrutik hasi behar dugu esperientzia lantzen. Eta barruanJainkoaren hasierako maitasunera itzuli behar dugu, dena maitasunmerezi gabekotik ematen baitzaigu. Zergatik galdu dugu hasierakomaitasuna?Mariak dena Jainkoaren maitasunetik irakurri eta bizi izan zuen. Le-henengo maitasunetik edan zuen beti.Mariaren babesean, ekin diezaiogun fede beroz gure ospakizunari.Has gaitezen kantuz!

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Maitasunez eta maitasunerako egin gaituen Jauna, zue-kin!

Senideok: Esperantzaren iturrian maitasuna dago, denasortu eta dena bizian mantentzen duen sustraiko maita-suna. Zergatik galtzen dugu maitasunaren iturria? Zer-gatik galtzen eta sakabanatzen gara hainbeste gauza-tan? Esperantza ikastekotan, maitasunaren iturri sako-nera itzuli behar dugu. Jainkoak, bere errukiz, maitasu-nean berregingo gaitu. Izan dezagun uste on.

– Jesus Jauna, Aitaren maitasunaren berri pozgarria ekarridiguzuna. Erruki, Jauna.

– Jesus Jauna, gizon-emakume guztietara maitasuna za-baltzen duzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, beti hasierako maitasunera erakartzen gai-tuzuna. Erruki, Jauna.

Hasierakomonizioa

Apaizarenagurra

Damuotoitza

74

Page 75: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jainko Jauna, zure aurrean edertasunez argi egiten duMaria Birjina zure mirabe apalak,zure Semearen dirdai eta bertuteen bilduma;Bila dezagula, berak bezala, egiazko eta jatorra den guztia,egunen batean iritsi gaitezen zuregana,edertasun oro eta maitasun ederraren egile zaren horrengana.Zure Seme Jesu Kristo.

Jaunak bere balioan ikusten ditu Efesoko Elizaren lanak eta sufrimen-duak. Baina lehenengo maitasunaren freskotasuna galdu izana sala -tzen dio. Damutzea eskatzen dio. Hasierako maitasunera itzultzea dakontua. En tzun arretaz!

Apk 2, 1-7 (Ik. liburuxka honetan, 107 orrialdea)

Mahatsondoak eta aihenek elkartasunean sortzen dute fruitua. Jainko-aren maitasunari itsatsirik izango dugu bizia. Ebanjelio-liburua jaso,bihotzak erne eta aleluiaka presta gaitezen Jesusen hitzak entzuteko!Zutik!

Jn 15, 1-11 (Ik. liburuxka honetan, 108 orrialdea)

Senideok: maitasunak bizi gaitu, eta maitasuna behardu gu. Eska dezagun Jainkoaren maitasun-dohaina mun - duko behartsu guztientzat. Maria lagun hartuta, egindezagun o toitz, kantatuz (esanez):

ENTZUN, JAUNA, ESKATZEN DIZUGU.

• Munduan sakabanaturik bizi diren fededun guztien alde:beren barrua maitasunaren esperientziaz goza dezateneta maitasunaren adierazle izan daitezen gizartean.

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Aleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

75

Page 76: Beteratziurrena 2012

• Beren barruaz ahazturik, galduta bizi direnen alde:beren bizi-historia maitasunak eusten duela oharturik, bi-zi-sentidu aberatsa goza dezaten.

• Bila dabiltzan guztien alde:Jesusekin topo egin eta, haren maitasunean beren barru -a argi dezaten.

• Beren buruaren estimaziorik gabe, esperantza galdutasufritzen duten guztien alde:autoestima sano bat berreskuratuz, etorkizuna era poz -ga rrian begira dezaten.

• Arantzazuko Amaren oinetan elkarturik gaudenon alde,gure gaixoen alde, maitasun-eske dauden guztien alde:ospatzen ari garen Eukaristia honek maitasunaren miste-rioa ezagutzera eraman gaitzan.

Gure Aita errukiorra, entzun gure eskari ustetsuak. Argigaitzazu maitasunaren dohainaz eta egin gaitzazu mai-tasunaren adierazle. A ran tzazuko Amaren otoitzez etaJesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Eskatzen dizugu, Jauna, onerako izan dakigulaeskaintzen dizugun oparia,Mariarekin batera santutasunaren bide ederra eginez,zure bizitzan parte hartzeak berri gaitzaneta zure aintza ikustera iristea merezi dezagun.Jesu Kristo.

Oparigaiengainekootoitza

76

Page 77: Beteratziurrena 2012

Egoki da, bai, eta zuzen,nonahi eta beti zuri eskerrak emateaAita santu horri,eta zure handitasuna hots egiteaMaria BIrjina santuaren oroigarria egitean.

Bera ederra izan zen bere sortzean, eta, bekatu guztitik askatua,graziaren argiz dirdai egiten du;

ederra izan zen bere amatasun garbian,eta zure aintzaren dirdia isuri zuen mundura,Jesu Kristo, zure Semea, gu guztrion salbatzaile eta anaia;

ederra izan zen Semearen nekaldi eta heriotzean,odolaren purpuraz jantzia, Bildots errugabearekin bildots apal egina,amatasun eginkizun berria jasoz;

ederra izan zen Kristoren piztueran,berarekin erregin ospetsu,beraren garaipenean parte hartuta gero.

Haren bitartez,aingeru eta goi-aingeruek adoratzen zaituzte beti,zure aurrean alai.Utziguzu, arren, haiekin bat egin dezagula guk erezure gorespena kantatzeko: Santu, santu, santua...

Zuk, Aita, gogoan dituzu beti gizon-makumeak,eta ez duzu nahi haiengandik urruti egoterik. Horregatik bidali zenuen guregana zure Seme maitea.

Eukaristi otoitza

77

Page 78: Beteratziurrena 2012

Jesus gu salbatzera etorri zen:gaixoak sendatu zituen,eta bekatariei salbamena eskaini zien.Guztiei zure maitasuna erakutsi zien,eta haurrak beregana hartu eta bedeinkatu egin zituen.Horregatik gaude esker onez.

Ez gara gu bakarrik, Jauna, zu goratzen zaitugunak;lurraren alde guztietan goratzen zaitu zure herriak.Eliza osoarekin batean otoitz egiten dizugu:Benedikto gure Aita Santaurekineta Jose Ignazio gure artzainarekin.

Zeruan Birjina Mariaketa apostolu eta Asisko Frantziskok eta santu guztiekbeti eskerrak ematen dizkizute.

Aita guztiz santua,zuri gure esker ona erakusteko,ogia eta ardoa ekarri ditugu:egin daitezela guretzat,Jesus zure Seme piztuaren gorputz 9 eta odol.

Horrela eskainiko dizugu,zure bihotz onak guri eman digun dohain hau.

Arratsalde batez, Jesus, hil baino lehen,mahaian zegoen bere apostoluekin.Mahaitik ogia hartu zueneta, zuri eskerrak emanez, zatitu zueneta bere adiskideei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

78

Page 79: Beteratziurrena 2012

Gero, afal ondoan,kaliza ardoz betea hartu zueneta, zuri eskerrak emanez,bere adiskideei eskaini zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa.

Hil eta piztu zarela, Jauna,zu berriz etorri arte,hau dugu, hau, berri ona!

Jauna, Jesusek egiteko esan zigunaegiten dugu orain:haren heriotza eta piztuera ospatzen ditugula,biziaren ogia eta salbamenaren kalizaeskaintzen dizkizugu.Jesusek zuregana eramaten gaitu;onar gaitzazu harekin batean.

Hainbeste maite gaituzun Aita,utz iezaguzu mahai honetara etortzen,Espiritu Santuaren pozean denok bat eginikzure Semearen gorputz-odolak hartzeko.

Zuk, Jauna, ez duzu behinere inor ahazten;horregatik, otoitz egiten dizugumaite ditugun hildakoentzateta lur honetatik zuregana joan diren guztientzat.

79

Page 80: Beteratziurrena 2012

Gogoan izan, Jauna,oinazetan eta nahigabe artean bizi direnak,zeurea duzun kristauen familia osoaet munduko gizon-emakume guztiak.

Jainko gure Aita,zure Semearen bitartez egiten dituzunak ikusita,harriturik gaude,eta berriz ere goratzen zaitugu:

Honen bitartez, honekin eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztiagizaldi eta gizaldi guztietan.

Amen.

Babes itzazu atergabe, Jauna, zure sakramentuez janaritzen dituzunak,eta amatzat Maria Birjina eman diguzunoiemaguzu santutasun-bidean aurrera egitea.Jesu Kristo.

(Esperantza ikasteko pobrea izan behar baldin bada, bada bigarren baldin -tza bat, inportantea hau ere: esperantza barruko lana da. Ez da gauzak ongiantolatzea, ez da erakundea indarrean mantentzea... Barrutik bizitzea da. Es-perantzaren ikasgai handiak odolean itsatsi eta txertatu behar ditugu. Azkenbatean eta laburbilduz, «hasierako maitasunera» itzultzea da, Jainkoarenmaitasun sustraikora. Ez gabiltza ideien gorabeheran, ez gabiltza interpreta-zio kontuetan. Maitasuna jokatzen ari gara, beraz esperientzia da kontua.).

Jaunartzeondorengootoitza

Homilia

80

Page 81: Beteratziurrena 2012

Pobre izan eta hala prantatzea esan genuen zela esperantza ikastekolehen baldintza. Pobre bezala itxaroten ikasi behar dugu, bai, eta barrutikitxaro behar du gu. Hau da bigarren baldintza, barrutik itxarotea. Eta barru-tik itxaroteak esan nahi du «lehenengo maitasunera» itzultzea, «hasierakomaitasunera» itzultzea. Gure giza esperantzak maitasun berrituaren babe-sean sendotzen ez badira, hutsean geldituko dira. Esperantzaren eta kris-tau-bizitza osoaren egia maitasunak ematen du.

Efesoko Elizari Apokalipsi liburuan Jainkoak egiten dion salaketa azterdezakegu: egintza onak, saiakera neketsua eta pazientzia handia. Hori etagehiago. Baina, galdu egin du hasierako maitasuna, lehenengo maitasuna.Hasierako maitasun gazte eta fresko hartatik erori egin da, eta berriro har-tara itzuli behar du bizitzekotan (ik. 1. irak.).

Kristau-elkartea berritu nahi baldin badugu, gure sinesmena berritu etasakondu behar dugu: sinesmena bizikizun egin, segizio bihurtu, elkartera-ko arnasa eta ebanjelizazio-indar egin. Gako hauek odolera sartu beharditugu, barruan txertatu, doktrinaren azalean geldi ez daitezen.

Bide horiek landuz soilik indartzen da es perantza. Ez zaigu arrakastarikagintzen, baina esperantza ederraren sustrai sakonak bai. Eta sustrai sako-nak dituen zuhaitzak beti ematen du bere fruitua.

Hari honetan irakurri dugu gaurko ebanjelioa. Aihenak mahatsondoariitsatsia iraun behar du, fruitua ematekotan. Bestela ihartu egiten da eta ezdu sutarako bestetarako balio, erretzeko. Jesusi itsatsirik bakarrik izan deza-ke gure bizitzak barne-zukua, dena emaitza eder bihurtzeko. (ik. ebanj.).

Geure barruko lanean daukagu esperantzarako giltza. Gure eliz elkarte-ak badaki nondik eta zertatik abiatu behar duen berritzekotan. Ez da dok-trina kontua, lehen mailan behintzat. Hasierako maitasunaren edertasunaberregitea da.

Mariak pobre azaldu zuen bere burua eta salbazioan poztu zuen berebarrua. Beti bere Seme Jesusi itsatsia eta bere Jainkoaren nahiari itsatsia.

Eukaristia ospatzera goaz. Hemen gertatzen da mahatsondoaren mira-ria. Hemen txertatuko dugu gure ezereza, Jainkoaren dohainaren enbo-rrean, eta pozaren fruitu ederra sortuko da. Jainkoaren maitasunak betiindarrean irauten du, gu hartara itzultzea da egin beharrekoa.

81

Page 82: Beteratziurrena 2012
Page 83: Beteratziurrena 2012

Bederatzigarren eguna (Irailak 8 - larunbata)

ESPERANTZA ZERBITZARIA DA

MezaSanta Maria, Jaunaren mirabea

Irakurgaiak

Is 52, 7-10 (Ik. liburuxka honetan, 108 orrialdea)Sal 97 (Ik. liburuxka honetan, 109 orrialdea)Mt 10, 5-13 (Ik. liburuxka honetan, 109 orrialdea)

83

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 84: Beteratziurrena 2012

Bederatziurrenak azken eguna du gaur eta, gainera, Ama Mariarenjaiotza ospatzen dugu. Bihar gure Amaren festaburua ospatuko du-gu. Esperantzaren eskolan eman ditugu Bederatziurreneko egun guz-tiak. Eta esperantzaren ikastaroa amaitzean, Jaunak zerbitzura bi-daltzen gaitu esperantzaren argitan. «Esperantza zerbitzaria da» esa-ten zaigu gaur. Etorkizuna argi ikusten duenak ez dauka zer galdu-rik eta bere indarrik onenak lagun hurkoen zerbitzuan eman ditza-ke. Eta zerbitzurako etorkizuna argitzen digun argia, esperantzarenada. Eliza zerbitzatu, beraren bihotzean ebanjelizazio-gogoa sustatuz.Eta gizartea zerbitzatu, etsipenaren zauriari ukendu gozagarria ema-nez. Zerrbitzuak janzten du esperantza.Esperantzaren Amak maitasunaren gurutzerainoko maitasun-zerbi -tzua erakusten digu.Goazen denok zerbitzuaren aldarera. Utz diezaiogun Jaunari gurezoriona zerbitzatzen. Kanta dezagun!

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Gure zoriona azkeneraino zerbitzatu zuen Jesus Jauna,zuekin!

Senideok: Zerbitzuan erakusten da maitasuna eta zer-bitzuan erakusten da esperantza. Esperantzak ez dituleihoak ixten, erabat irekitzen baino. Guk askotan zer-bitzuari ihes egiten diogu, intereskeriaz, beldurrez... Jodezagun errukitara eta zerbitzurako ondu dezagun gu-re barrua. Eska dezagun bihotz berri eta apala.

– Jesus Jauna, gizadia azkeneraino maitatu zenuena. Erru-ki, Jauna.

– Jesus Jauna, gure esperantza zerbitzuan bizitzera dei -tzen gaituzuna. Kristo, erruki.

– Jesus Jauna, Mariaren zerbitzuz, zerbitzari izaten erakus-ten diguzuna. Erruki, Jauna.

Hasierakomonizioa

Apaizarenagurra

Damuotoitza

84

Page 85: Beteratziurrena 2012

Egin dezagun otoitz.Jainko Jauna, zure errukiaz gu salbatu nahirik,Maria Birjina zeure mirabe apal egin nahi izan duzu,Kristoren Ama eta kide eginez;egizu, berak bezala zerbitza zaitzagulaeta bizi gaitezela oso-osorik gizon-emakumeen salbamenari emanak.Zure Seme Jesu Kristo.

Isaias profetak askatasun-mezua daraman albistariaren kantua egitendu. Guri ere askatasunezko mezua jarri zaigu esku artean, eta gure itxa-ropen saiatuz zerbitzatu behar dugu Berri Ona.

Is 52, 7-10 (Ik. liburuxka honetan, 108 orrialdea)

Jesusek bere ikasleak bidaltzen ditu Erreinuaren Berri Onarekin. Librejoan behar dute, bakearen hitzez, zerbitzari leial. Ebanjelio-liburua jaso,intzentsuz lurrindu eta aleluiaka jasoko dugu Hitza!

Mt 10, 5-13 (Ik. liburuxka honetan, 109 orrialdea)

Senideok: Maria otoitz-lagun harturik, jo dezagun Jau-narengana. Eska dezagun gizarte berri baten zerbitzariizateko adorea. Eska ditzagun Berri Onaren albistariiza teko barru handia eta bihotz zabala. Kanta dezagun:

ENTZUN, JAUNA, GURE ESKARIAK.

• Eliz elkartearen alde:Zerbitzura deitua izan dela jakinik, behar adina adoreizan dezan, pobreen alde jokatzeko.

Otoitza

Lehenirakurgaia.Oharpena

Aleluiaaurretik

Jainko-herriarenotoitza

85

Page 86: Beteratziurrena 2012

• Bakean bizitzen asmatu ezin duten herrien alde:herrien eta pertsonen arteko berradiskidetzea landu de-zagun, Berri Onaren argitan.

• Sufritzen ari diren familien alde:gure familiek beren bizilegea elkarrekiko arduran burutudezaten, giza harreman baketsu eta pozgarriak biziz.

• Esperantza galdu duten guztien alde:Espirituaren miraria gerta dakien bihotzean eta aurreraegiteko adorea izan dezaten.

• Amaren festa pozik ospatzen ari garenon alde:Mariak babes gaitzan gure misioan eta haren itzalak eu -tsi ezinaldian.

Eskerrak, Aita ona, Mariaren otoitzez zure Espiritua e -maten diguzulako. Espiritu honek argiturik, bizi gai te -zela elkarri eta guztiei Berri Ona zerbitzatuz. Aran tza zu -ko Amaren otoitzez eta Je su Kristo gure Jau naren bitar-tez.

Hartu, Aita santua, zure zerbitzari eta mirabe denMariaren oroipena eginezaurkezten dizkizugun opari eta dohainak,eta egizu, guk ere eskain ditzagula geure buruakzuretzat opari atsegin bezala.Jesu Kristo.

Egoki da, bai, eta zuzen,nonnahi eta beti Zuri eskerrak ematea,Jauna, Aita guztiz santu,Jaungoiko ahalguztidun betiereko horri.

Oparigaiengainekootoitza

Eukaristiotoitza

86

Page 87: Beteratziurrena 2012

Maria Birjina dohatsuarengan atsegina hartu baituzu.Hark zure nahiari besarkaturik,zure Semearen lanari lotu zitzaion oso-osorik,gizon-emakumeen salbamena zerbitzatuz.

Era horretan Kristo zerbitzatu zuenez,goraipatu ere halaxe egin duzu;eta zure zerbitzari apal azaldu zena,zure Semearekin batera Erregin jaso duzueta, mirabe maitale bezala,gure alde ari da otoitzean.

Horregatik, guk ere,aingeru eta santu guztiekin batean,goresten zaitugu, Jauna,poz betean kantari:Santu, santu, santua...

Jainko gure Aita,eskerrak ematen dizkizugu bihotz-bihotzetikbizira deitu gaituzulakoeta zoriona jarri diguzulako helburu,zure Seme eta gure Jauna den Jesusengan.

Berarengan ikusten dugu zure onginahiaeta guztiok salbatzeko duzun asmoa.Bera da askatzen gaituen hitzaeta eusten digun eskua.Ez dugu sekula ahaztukogu bezalakoa egin zela berasufrimenduan eta heriotzean.Gure erruak bere gain hartu zitueneta haren leialtasuna gure leialtasun bihurtu zitzaigun.

87

Page 88: Beteratziurrena 2012

Beti esker onez agertuko gatzaizkizu,harengan barkatuak izan baikara.

Jainko gure Aita, eskatzen dizugu bidal dezazula zure Espiritu Santuaren indarraogi-ardo hauen gainera,Jesu Kristo zure Seme maitearengorputz eta 9 odol guretzat egin daitezen.

Berak, Pazko jaia iritsi zenean,jakinik bere ordua etorri zitzaiola,munduan ziren bereak maitatu zitueneta bere maitasunaren ezaugarririk handienaeman zien.

Zuregandik etorri zelaeta zuregana zihoala oharturik,bere eskuetan ogia hartueta begiak zerura jasorik,bere Aita ahalguztidun horrengana,zuri eskerrak emanez, bedeinkatu zueneta bere ikasleei eman zien esanez:

HARTZAZUE ETA JAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE GORPUTZA DA ETA,ZUENTZAT EMANGO DENA.

Afal ondoan, berdin,bere eskuetan kaliza harturik,zuri eskerrak emanez, bedeinkatu zuen,eta bere ikasleei eman zien, esanez:

HARTZAZUE ETA EDAN GUZTIOK HONETATIK:HAU NIRE ODOLAREN KALIZA DA ETA,

88

Page 89: Beteratziurrena 2012

ITUN BERRI ETA BETIKOAREN ODOLA,ZUENTZAT ETA GUZTIENTZATBEKATUAK BARKATZEKO ISURIKO DENA.

EGIZUE HAU NIRE OROIGARRI.

Hau da sinesmenaren misterioa.

Hil eta piztu zarela, Jauna,zu berriz etorri arte,hau dugu, hau, berri ona!

Hark agindutakoa betetzeko, Aita,beraren nekaldi eta heriotzaren oparia,beraren piztueraren garaipenaeta beraren zeruetara igotzearen ospea googoratuz,Jesu Kristo, zure Seme eta gure Jaunarenoroigarria egiten dugu.Eta, uste onez beterik, haren etorrera aintzatsua itxaroten dugula,dohain hauek eskaintzen dizkizugu,biziaren ogia eta salbamenaren kaliza.

Bidal ezazu orain, Aita, gure artera,zure Espiritu Santua,gure pozbide eta laguntza.Bizkor ezazu gure bihotzetanKristo Jesusekin dugun elkartasuna,indartu gure itxaropena,ugaritu gure maitasuna.Bete gaitzazu zure Espirituaren suazbata bestearekin bat eginik bizi gaitezen.

Zure Espirituak eraginik, Aita,zure Eliza Santuaren alde eskatzen dizugu.

89

Page 90: Beteratziurrena 2012

Gorde eta gida ezazu,emaiozu mundu guztian bakea eta batasuna.Eman jakinduria eta adoreaBenedikto gure Aita Santuari,Jose Ignazio gure artzainarieta zure Elizan artzain ipini dituzun guztiei.

Zure ontasunean, Jauna, izan gogoangure bihotzean toki berezia dutenaketa ez itzazu ahaztuheriotzak guregandik urrundu dituenak.

Zure herri osoarekin, Maria Birjina, Jaunaren Amarekin,apostolu, martiri, Asisko Frantzisko eta santu guztiekin,eta mundu guztian beren usteazuregan jarri duten guztiekin bat eginik,zure errukia eskatzen dizugu.zure handitasuna aitortuz,Jesus, zure Seme eta gure Jaunaren bitartez.

Honen bitartez, honekin eta honengan,zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun horri,Espiritu Santuarekin batean,ospe eta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.

Egin dezagun otoitz.Eukaristaz janariturik,eskatzen dizugu, Jainko gure Jauna:Maria Birjinaren antzera,bizi gaitezela Eliza zerbitzatuzeta zerbitzu horren poza goza dezagula.Jesu Kristo.

Jaunartzeondorengootoitza

90

Page 91: Beteratziurrena 2012

(Bederatziurrenak azken eguna du, eta esperantzaren zerbitzu-sena aipatunahi dugu gaurkoan. Esperantza barrurako dohaina da, baina, bide batez, es-perantza misioa da. «Nire» esperantza «gure» esperantza bihurtzea da kon-tua. Besteen etorkizunaz arduratzera garamatza kristau-esperantzak. Irtenbi-de errazak alde batera utzita, apaltasunez, errealismoz eta konpromisoz jo-katu nahi du kristauak. Jainkoaren Hitzari helduta beti. Horrela, Elizaren es-perantza biziberritu eta gizartearen esperantza gozatu. Ingurunearen espe-rantza zerbitzatu, alegia.).

Bederatziurreneko azken egunera etorrita, es perantzari leihoak ireki behardizkiogu. Mun du osoa daukagu gure esperantzaren emai tzaren zain. Per -tso nalki egin beharreko lana izanik ere, esperantza mundu osoarentzakodo haina da. Esperantza irekia behar dugu.

Besteen etorkizunaz arduratzea dagokigu. Fedean sustraiturik eta mai -ta sunean suturik, ho rrelaxe irekitzen zaizkio esperantzari leihoak. «Nire» es -perantza «gure» esperantza bi hur tu behar dugu.

Isaiasek aipatu duen albistaria izatea da. Mundu osora esperantzarenmezu askatua eramatea. Jainkoaren hurbiltasuna adieraztea, esperantza-ren poz barean. Jaunak gu bere dohainaren «ahots» bihurtu gaitu, denekikus dezaten «gure Jainkoaren garaipena»(ik. 1. irak.).

Hori nola? Irtenbide faltsuetan erori gabe. Hainbeste eskaintza hego-motz eta zelebre egiten zaigu handik eta hemendik! Irtenbide faltsua daatzokoari begira gelditzea. Irtenbide faltsua, bihar amesti baten lurrunetanlokartzea. Gauko errealitatea esperantzaz blai!

Promesaren Hitz ederrari gerritik helduta. Zein inportantea dugun Jain -koaren Hitzari gerri-gerritik helduta bizitzea! Ezinbestekoa dugu Jainko -aren Hitza bizitzaren ardatz bihurtzea.

Ho rrela bakarrik sustatuko dugu Elizaren itxaropena. Gure Elizak anto-lakuntza aldetik berrikuntza beharko du, segur. Baina, batez ere, barrukoberrialdia behar du, eta berrialdi hori itxaropenaren eskutik dator. Eta eliz-tar sentitzen garenok, barrutik sustatu behar dugu esperantza eliz elkartepobretuan.

Bestalde, horrela kontsolatuko dugu gizartearen esperantza zaila. Ba -koi tza geuregandik, baina guztiei begira. Egia da gizartean lekua galdu du -gula, baina hori bezain egia da, esperantzaren mezu ederra daukagula gi -zar teari es kaintzeko. Politikari kristauek, komunikabideetan ari diren kris-tauek, as ko daukate emateko.

Gure herri zauritu honek esperantzaren ukendu gozagarria behar du,eta hori eramatera bidali gaitu Jesusek askatasunez eta gaitzari barrutiajateko aginduz eta ahalmenez (ik. ebanj.).

Maria gurekin dugu esperantzaren bideetan, gure bihotzeko leihoakirekitzen.

Eukaristiak zerbitzatzen gaitu, esperantza arnasteko. Eukaristiak bidal -tzen gaitu gizartera, eguneroko bizitzara, han esperantzaren deia hots egineta dierazteko.

91

Homilia

Page 92: Beteratziurrena 2012
Page 93: Beteratziurrena 2012

EGUN BAKOITZEKO IRAKURGAIAK

LEHENENGO EGUNA

Lehen irakurgaiaJeremias profetaren liburutik (14, 17-21).«Urtzen ari zaizkit begiak negarrez, gau eta egun atergabe;nire herria, neskatxa ederra ,izugarrizko ezbeharrak jo baitu, eta hilzorian utzi.Landara irten, eta ezpataz hildakoak edonon;hirira sartu, eta jendea goseak hiltzen.Apaizak eta profetak batetik bestera dabiltza, ezer ulertu ezinik.Jauna, erabat utzi al duzu Juda? Nazkatu egin al zara Sion hiriaz?Zergatik jo gaituzu sendaezineko gaitzaz?Bakearen zain geunden, baina ez dugu onik.

93

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 94: Beteratziurrena 2012

Osasunaldia espero genuen, baina beldur-ikara dugu gainean.Aitortzen dugu, Jauna, geure gaiztakeria eta geure arbasoen errua;zure aurka egin dugu bekatu.Zeu zarena zarelako ez gaitzazu utz,Gogora ezazu gurekin egina duzun ituna, ez hautsi, mesedez.

73. salmoaZatoz ta salbazure herria,gaitzaren menpeeroria.

Zatoz erabat hondatua dagoen hiri honetara:etsaiak den-dena suntsitu du santutegian.Orro egin zuten etsaiek zure elkartearen erdian,beren ikurrinak ezarri zituzten ezaugarri.

Begira iezaiozu zeure itunari,beteak baitaude gogorkeriaz herrialdeko bazterrak.Ez bedi zapaldua desohoraturik gerta,dohakabe eta behartsuek goretsi bezate zure izena.

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 22-32).Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera joatekoagindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. Jendeari agur egin on-doren, mendira igo zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, hanzegoen bakarrik.Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, uhinek astindua, haizea kon-tra baitzuen. Goiz aldera, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez.Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren batzelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren. Baina Jesusekberehala hitz egin zien eta esan: –Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

94

Page 95: Beteratziurrena 2012

Orduan, Pedrok esan zion:–Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zureganajoateko.Jesusek erantzun: –Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. Baina,haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzenhasi zelarik, deiadar egin zuen:–Jauna, salba nazazu.Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:–Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen. Eta ontzian zeudenak Je-susen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:–Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!

95

Page 96: Beteratziurrena 2012

BIGARREN EGUNA

Lehen irakurgaia73. salmotikGaiztoek ez dute buruhausterik, osasuntsu eta sendo dute gorputza;ez dute besteek bezala oinazeak eraman beharrik.Horregatik, harrokeria dute lepoko, indarkeria soineko.Haien ahoak zeruari erronka, haien mihiak lurrari eraso.Horregatik haiei jarraitzen die jendeak.Hau diote: «Nola jakingo du Jainkoak?Ohartuko al da Goi-goikoa?»Horra hor gaiztoak, beti lasai, ondasunak pilatzen.

Beraz, alferrik gorde dut nik bihotza garbi,alferrik garbitu eskuak errugabetasun-seinale,egunero behar baditut oinazeak eramaneta goizero zigorra jasan.

Baina ni Zurekin nago beti, eskutik hartua naukazu.Zeure aholkuz gidatzen nauzu,eta, azkenean, zeure aintzan hartuko.Zurekin egonik, ez dut beste pozik lurrean.Gorputza eta bihotza akitzen ari bazaizkit ere,Zeu zaitut, ene Jainko, nire bihotzaren harkaitz,Zeu nire betiko ondasun.Nire zoriona Jainkoaren ondoan egotea,nire babesa Jainko Jaunagan aurkitzea eta haren egintzak ospatzea.

129. SalmoaJaunagan dagoerrukiata askatasunugaria.

96

Page 97: Beteratziurrena 2012

Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna;entzun, Jauna, nire mintzoa!Beude erne zure belarriaknire erregu-oihura.

Erruak kontuan badituzu, Jauna,nork iraun zutik, ene Jauna?Baina Zuri barkamena dagokizu,Zuganako begirunean bizi gaitezen.

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 24-30)Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: «Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zueneanbezala gertatzen da. Etxeko denak lo zeudela, etsaiak soroan sartu etagari artean olo gaiztoa erein zuen eta alde egin. Garia hazi eta burutu ze-nean, olo gaiztoa ere agertu zen. Joan ziren, orduan, morroiak etxeko na-gusiari esatera:

«Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik du, bada, olo gaiz-toa?» Hark erantzun zien: «Etsaiaren lana da hori». Eta morroiek: «Joango al gara olo gaiztoa biltzera?».Baina nagusiak: «Ez, ez dadila gerta olo gaiztoa biltzean garia ere ater-atzea. Utzi biak batera hazten uztaroa iritsi bitartean; orduan, igitarieiesango diet: Bildu lehenik olo gaiztoa, lotu eta erre; garia, berriz, jaso niremandiora”».

97

Page 98: Beteratziurrena 2012

HIRUGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaIsaias profetaren liburutik (48, 17-19).Hau dio Jaunak, zure askatzaileak, Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetik gidatzen zaitudana.Ai nire aginduei jaramon egin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona, uholdeka salbamena;itsas hondarra bezain ugari izango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbat zure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere ez nire aurretik ezabatuko».

61. salmoaZuregan, Jauna,atsedena,zuregan bakezdut barrena.

Jainkoagan bakarrik atseden nire barrenak,Harengandik baitatorkit salbamena.Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,Bera nire gotorleku: ez dut sekula koloka egingo.

Ene barrena, Jainkoagan bakarrik izan atseden,Harengandik baitatorkit itxaropena.Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,Bera nire gotorleku: ez dut sekula koloka egingo.

98

Page 99: Beteratziurrena 2012

Bigarren irakurgaiaSantiago Apostoluaren gutunetik (1, 17-18. 21b-22. 27)Ene senide maiteok: Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aita-gandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien egileagandik. Berak ha-la nahita, bizia eman digu egiaren mezuaz, bere sorkari guztietan lehe -nen goak izan gaitezen.Onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indar -tsu den mezua. Bete ezazue mezua, entzute hutsean gelditu gabe, zeuenburuak engainatuz. Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akatsik gabeko erlijioa hauxeda: umezurtzei eta alargunei beren premietan laguntzea, eta mundukogaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea.

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (15, 21-28)Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguruhaietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion:–Erruki zakizkit , Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruaknire alaba.Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatuzioten:–Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.Jesusek, ordea:–Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:–Lagun nazazu, Jauna.Jesusek, orduan:–Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.Emakumeak erantzun zion:–Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien ma-haitik erortzen diren ogi-apurrak.Orduan, Jesusek esan zion:–Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

99

Page 100: Beteratziurrena 2012

LAUGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaExodo liburutik (17, 3-7)Baina egarri zen herria bazter hartan, eta marmarrean hasi zen Moisesenaurka, esanez:–Honetarako atera al gaituzu Egiptotik, geu, geure seme-alabak etaabereak egarriak hilarazteko?Moisesek deiadar egin zion Jaunari:–Zer egin diezaioket herri honi? Ia-ia harrika egin didate!Jaunak erantzun zion:–Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun.Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz. Han izan-go nauzu ni, Horeb mendiko harkaitzean. Harkaitza jo eta ura sortuko da,herriak edan dezan.

Sal 62Zure egarrizdut barrena,zure irrikaznaizen dena.

Jainko, Zu ene Jainko,goizetik nabilkizu bila,zure egarriz dut barrena, zure irrikaz naizen guztia,lur idor, agor, ur gabea bezala.

Gauez ohean Zu zaitut gogoan,Zuri otoitzean igarotzen ditut orduak,Zeu izan baitzaitut laguntzaile;pozez egingo dut oihu zure hegalen itzalean.Zuri itsatsia nago osorik,eta zure eskuinak eusten dit.

100

Page 101: Beteratziurrena 2012

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (4, 5-15)Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bereseme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil. Han zegoen Jakobenputzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Hortan,Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion:–Emadazu edaten.Orduan, emakume samariarrak esan zion:–Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizenhoni?Jesusek erantzun zion:–Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizunjakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emangolizuke.Emakumeak esan zion:–Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterakoduzu, beraz, ur bizi hori? Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau etabertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura bainohandiagoa al zara zu?Jesusek ihardetsi zion:–Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emangodiodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nikemango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio bar-ruan.Orduan, emakumeak:–Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretaraetorri beharrik izan ez dezadan.

101

Page 102: Beteratziurrena 2012

BOSGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaSan Paulo apostoluaren gutunetatik (Erm 12, 12 eta Flp 4, 4-7).Senideok, bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeha -rrean eta iraupentsu otoitzean.Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte! Ikus dezalajende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna! Ez eduki ezerenkezkarik , baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen esk-abideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsadezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuengogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

33. SalmoaGoretsi Jaunaeta poztu,eta ez biziilun, estu.

Handietsi nirekin batera Jauna,gora dezagun elkarrekin haren izena.Jaunarengana jo nuen, eta hark erantzun,beldur guztietatik libratu ninduen.

Begiratzen diotenak distiratsu egongo dira,ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.Dohakabe honek dei egin zuen, eta Jaunak entzun,eta estualdi guztietatik salbatu zuen.

102

Page 103: Beteratziurrena 2012

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (24, 45-51).Aldi hartan Jesusek esan zien:«Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko mo -rroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala. Zo-rionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu.Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du. Baina morroiagaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan, bere morroikideakjo tzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada, gutxien espero duenegunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, eta zigorrikgogorrena ezarriko dio eta itxurazaleek merezi duten zoria emango.

SEIGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaSan Paulo apostoluak tesalonikarrei (3, 7-13)Senideok, ongi aski dakizue nola jokatu behar duzuen gure ereduari jar-raitzeko : ez ginen zuen artean zabarkerian bizi izan, ez genuen inorenkontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zue-tako inorentzat zama ez izateko. Bagenuen zuen kontura bizitzeko esku-bidea ; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez due-nak ez dezala jan. Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizidirela, ezer ez egiten zeregintsu. Horrelakoei Jesu Kristo gure Jaunarenize nean agintzen eta erregutzen diegu: bakean lan egin eta beren ogiairabaz dezatela.Zuek, ordea, senideok, ez aspertu on egiten.

103

Page 104: Beteratziurrena 2012

126. SalmoaJauna, zuk zaindugure lanaeta baketugure afana.

Jaunak ez badu eraikitzen etxea,alferrik ari dira etxegileak;Jaunak ez badu zaintzen hiria,alferrik dago erne hirizaina.

Alferrik duzue goizean goiz jaikitzea, berandu oheratzea,izerdiz eta nekez irabazitako ogia jatea: Jaunak ematen die horibere maiteei lo daudela.

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 6, 31-34)Aldi hartan, honela esan zien Jesusek:Ez kezkatu zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Fede-gabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badakihorren guztiaren beharra duzuena. Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoarenerregetzaz eta haren nahia betetzeaz , eta beste hori guztia gehigarritzatemango dizue Jainkoak. Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ereekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

104

Page 105: Beteratziurrena 2012

ZAZPIGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaSofonias profetaren liburutik (2, 3; 3, 12-13)Zuek denok, lurraldeko apalok,Jaunaren aginduak betetzen dituzuenok,bila ezazue Jauna.Bilatu zuzentasuna,bilatu apaltasuna.Eta babesa aurkituko duzue agianJaunaren haserre-egunean.

Eta jende apal eta behartsua utziko dut zurean:niregan izango dute babes.Israelen bizirik geldituek ez dute aurrerantzeanbidegaberik egingo, ez gezurrik esango,ez beren ahotan engainu-hitzik izango.Eta inoren beldurrik gabejango dute eta atseden hartuko».

15. SalmoaZu zaitu, Jauna,herri pobreakondarea.

Gorde nazazu, Jainko, zugan bainaiz babesten.Honela diotsot Jaunari:«Zeu zaitut neure Jauna;ez dut onik Zu gabe».

Jauna, Zeu zaitut neure ondarea, neure kopa,zure esku dago nire zoria.Zoragarria da suertatu zaidan alorra,ezin ederragoa nire ondarea.

105

Page 106: Beteratziurrena 2012

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (11, 25-30).Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.

«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».

106

Page 107: Beteratziurrena 2012

ZORTZIGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaApokalipsis liburutik (2, 1-7).Hona zer dioen zazpi izarrak bere eskuineko eskuan dauzkanak, urrezkozazpi argimutilen erdian dabilenak: Ezagun-ezagunak ditut zure egin -tzak, zure lanbide neketsua eta eroapena. Badakit ezin duzula jende gaiz-toa jasan. Baduzu eroapenik eta niregatik nekeak jasan dituzu, etsi gabe.Baina zure aurka badut zerbait: galdu egin duzula hasierako maitasuna.Hartu gogoan, beraz, nondik erori zaren; damu zaitez eta itzuli lehengojokabidera. Bestela, zuregana joan eta bere lekutik kendu egingo dutzure argimutila. Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.Ga raileari Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatikeman go diot jaten.

41. SalmoaZugana doanire gogoa,ene Jainkoa.

Basahuntza irrikaz uretara bezala,halaxe nire gogoa, ene Jainko, Zugana.Jainkoaren egarri naiz, Jainko biziaren egarri:noiz iritsiko ote naiz Jainkoaren aurpegia ikustera?

Zergatik zaude, ene barrena, lur jorik? Zergatik ezin egonik?Itxaron Jainkoagan.Goretsiko dut berriz ereneure salbatzaile eta Jainkoa.

107

Page 108: Beteratziurrena 2012

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 15, 1-11)Aldi hartan honela esan zuen Jesusek:«Neu naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria.Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta frui -tu a ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman de -zan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi di zuedan me -zuaren bidez. Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu askoemango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin. Niri itsatsirikbazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute,eskatu nahi duzuena eta izango duzue. Aitak maite nauenbezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko niremaitasunean. Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuenesan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.

BEDERATZIGARREN EGUNA

Lehen irakurgaiaIsaias profetaren liburutik (52, 7-10)Bai ederra mendi gainetan albistaria etortzen ikustea!Bakea iragartzen du, zorionaren berri ona ematen,askapena aldarrikatzen.Sioni diotso: «Errege da zure Jainkoa!»Zure begiraleak deiadarka!Poz-oihu dagite denek,beren begiz ikusten baitute Jauna Sionera itzultzen.Ekin denok poz-oihuka, Jerusalemgo horma eroriok,Jaunak bere herria kontsolatu baitu, Jerusalem askatu.Bere jainkozko indar paregabea azaldu du Jaunaknazio guztien aurrean.Mundu-bazter guztiek ikusiko dutegure Jainkoaren garaipena.

108

Page 109: Beteratziurrena 2012

97. SalmoaZu zara, Jauna,Berri Ona,ez ahaztu zuremaitasuna.

Bere garaipena ezagutarazi du Jaunak,bere salbamen-egintza agertu nazioen aurrean.Ez du ahaztu bere maitasuna,Israel herriari dion leialtasuna.

Munduko bazter guztiek ikusi dutegure Jainkoaren garaipena.Egin irrintzi Jaunari, lur osoa,egin poz-oihu eta kantu, jo soinua.

EbanjelioaJesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (10, 5-13)Hamabiak bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere, baizik etajoan Israel herriko ardi galduengana. Bidez zoaztela, hots egin Jainkoarenerregetza gainean dela. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitulegendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan.Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan, ez zakutorik biderako,ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaiolangileari behar duen janaria.Etxe batean sartzean, esan: «Bakea zuekin»; etxekoak duin badira, helbekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, gal bedi hutsean zuen agurra.

109

Page 110: Beteratziurrena 2012
Page 111: Beteratziurrena 2012

AURKIBIDEA

Eguneroko gaiak ........................................................................................................................5

Kontutan hartzekoak................................................................................................................7

Lehenengo eguna......................................................................................................................9Gaia: GURE ESPERANTZA ZAURITUA DAGOIrakurgaiak: Jr 14, 17-21; Mt 14, 22-32Meza: Maria Birjina, Jaunaren gurutzearen ondoan (II) (Itzulpen pribatua)

Bigarren eguna.........................................................................................................................17Gaia: GAITZAK ZAILTZEN DIGU ESPERANTZAIrakurgaiak: 73. salmoa; Mt 13, 24-30Meza: Maria Birjina, goi-arduraren Ama (Itzulpen pribatua)

111

2012ARANTZAZUKO ANDRE MARIAREN BEDERATZIURRENA

Esperantzakeusten digu bidean

Page 112: Beteratziurrena 2012

Hirugarren eguna....................................................................................................................27Gaia: ESPERANTZARIK GABE EZIN BIZIIrakurgaiak: Erm 5, 1-5 ; Sant 1, 17-18.21b-22.27; Mt 15, 21-28Meza: Maria Birjina, itxaropen santuaren Ama (Itzulpen pribatua)

Laugarren eguna.....................................................................................................................37Gaia: GURE EGARRIAREN GALDERAIrakurgaiak: Ex 17, 3-7; Jn 4, 5-15Meza: Maria Birjina, salbazio-iturri (Itzulpen pribatua)

Bosgarren eguna .....................................................................................................................45Gaia: ESPERANTZA ALAI ETA URDURIAIrakurgaiak: Erm 12,12 eta Flp 4, 4-7; Mt 24, 45-51Meza: Maria Birjina, gure pozaren eragilea (Itzulpen pribatua)

Seigarren eguna.......................................................................................................................55Gaia: ESPERANTZAK LANERA GARAMATZAIrakurgaiak: 2Ts 3, 7-13; Mt 6, 31-34Meza: Kanako Maria Birjina (Itzulpen pribatua)

Zazpigarren eguna..................................................................................................................65Gaia: BEHARTSU, ESPERANTZA IKASTENIrakurgaiak: So 2,3; 3, 12-13; Mt 11, 25-30Meza: Nazareteko Santa Maria (Itzulpen pribatua)

Zortzigarren eguna .................................................................................................................73Gaia: BARRUAN LANTZEN DA ESPERANTZAIrakurgaiak: Apk 2, 1-7; Jn 15, 1-11Meza: Maria Birjina, maitasun ederraren Ama (Itzulpen pribatua)

Bederatzigarren eguna ..........................................................................................................83Gaia: ESPERANTZA ZERBITZARIA DAIrakurgaiak: Is 52, 7-10; Mt 10, 5-13Meza: Santa Maria, Jaunaren mirabea (Itzulpen pribatua)

112

Page 113: Beteratziurrena 2012

IRAKURGAIAK

Lehenengo egunekoak: ....................................................................................................... 93

Bigarren egunekoak: ............................................................................................................. 96

Hirugarren egunekoak: ........................................................................................................ 98

Laugarren egunekoak: ....................................................................................................... 100

Bosgarren egunekoak ......................................................................................................... 102

Seigarren egunekoak .......................................................................................................... 103

Zazpigarren egunekoak ..................................................................................................... 105

Zortzigarren egunekoak..................................................................................................... 107

Bederatzigarren egunekoak ............................................................................................. 108

113

Page 114: Beteratziurrena 2012