5

Bilbao Arte

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilbaoarte Urazurrutia kalean dagoen artisten mintegia da, Bilbo Zaharrean. Hamabi estudio dauzka, artistei aldi baterako uzten zaizkienak, zenbait tailer -argazkilaritza, teknologia berriak, grabatua eta plato-filmazioa-, mediateka bat eta erakusketa areto garrantzitsu bat.

Citation preview

Page 1: Bilbao Arte
Page 2: Bilbao Arte

Bilbao Arte Urazurrutia kalean dagoen artistenmintegia da, Bilbo Zaharrean. Hamabi estudiodauzka, artistei aldi baterako uzten zaizkienak,zenbait tailer (argazkilaritza, teknologia berriak,grabatua eta plato-filmazioa), mediateka bat etaerakusketa areto garrantzitsu bat. Bilbao Artenartista garaikide ezberdinen erakusketakantolatzen dira, hitzaldiak, tailerrak eta mintegiak,artista zein publiko orokorrarentzat.

Page 3: Bilbao Arte
Page 4: Bilbao Arte

Bilbao Arte proiektua 1996an hasi zendiseinatzen. Guggenheim Museoa oraindikinauguratu gabe zegoela. Bilboko Udalekokudeatzaileak kreazio-sarea sustatzearenbeharraz ohartu ziren, eta ez bakarrikerakusketei zegokiena, baita arte garaikidearizegokiona ere. Horrela, sormenerako zentrobat sortzeko beharra ikusi zen, Hiribilduarenzerbitzu-nortasun berriaren balantza orekatzekosormenaren ikuspuntutik.

Eraikin berria egin beharrean, Bilboko eraikinhistoriko bat birgaitzearen alde egin zen,Urazurrutiako Eskolak alegia, Bilbo Zaharraauzoan, pasa den mendeko 80. hamarkadatikerabili gabe zegoena. 1902ko proiektua dueneraikina Gregorio de Ibarreche arkitekto etapolitikariak diseinatu zuen; itxura neoklasikokolana egin zuen, bere beste lan batzuen estiloberberekoa, hala nola Ibaigane Jauregia (1900)

edo Gordetegi Frankoa (1917). Eraikinabirgaitzea eta Javier Riañok diseinatutakosormen artistikorako zentrorako beharreizuzendutako aplikazioa Elías Mas eta BlancaCrea udal arkitektoen esku geratu zen.

Bilbao Arte 1998an zabaldu zen ofizialki.Okasiorako ate irekiko inaugurazio egunaantolatu zen bisitariek zentro osoa ikusieta ezagutzeko, beheko solairuan zegoenBegoña Zuberoren argazki erakusketaz edolehen solairuan zeuden Javier Perezenbideokreazioez gozatzeko aukerarekin batera.Horrez gain, mokadua ere bazegoen, etazerbitzariak Miriam Okariz, Michel Ariaseta Elisa Amann diseinatzaileen arropez jantzitazeuden. Esan beharrik ez dago, bainahautaketa batzordeak urte hartan aukeratutakoartistak euren espazioetan lan egiteko aukerabazeukaten ordurako.

Page 5: Bilbao Arte

Irteteko pistola-tiroa emanda zegoen. Ordutikhona, Bilbao Arte hazi egin da, eta apurka,sormenaren eta erakusketaren erreferentebihurtu da Euskadin, eta Estatu osoan erebai. Instalazioetan, Euskadiko artista gazteonenek lan egin dute eta erakusketakantolatu; erakusketa aretoak, bere aldetik,hiriko erakusketarik interesgarrienetarikoakhartu ditu azken hamarkadan