Upload
bilbao-international
View
236
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Bilbao Ría 2000 Bilbo Metropolitarra eraldatzeko administrazio guztiek duten konpromisoaren emaitza da. Denborak aurrera egin ahala, erakundeen arteko sozietate honek, garrantzia handiko obrak hartu ditu bere gain metropoli zonalde osoan.
Citation preview
BILBAO RÍA 2000
1992an sortua, Bilbao Ría 2000 kapitalpublikoa duen sozietate anonimoa da.Estatuaren Administrazioaren eta euskaladministrazioen partaidetzekin osatutadago, berdin banatuta. AdministrazioBatzordearen presidentea Iñaki Azkunada, Bilboko alkatea.
Bilbao Ría 2000 Bilbo Metropolitarraeraldatzeko administrazio guztiek dutenkonpromisoaren emaitza da. 1987an,krisiaren zamarekin eta uholdeen ondorioakoraindik nabarmenak zirela, Bilbok Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia diseinatuzuen, lehena. Agiri horretan, lehenengo aldizazaltzen ziren hiriko espazio askok eskaintzenzituzten aukerak.
Baina arazo bat zegoen, espazioen jabeakadministrazio zentralaren enpresak ziren. Halaere, irabazi asmorik gabeko entitatea sortzeabultzatu zuten, eta euskal administrazioek etaestatukoek erdibana parte hartuko zuten.
Denborak aurrera egin ahala, erakundeenarteko sozietate honek, garrantzia handikoobrak hartu ditu bere gain metropoli zonaldeosoan.
Gainera, finantzazio sistema berebizikoada berroneratze urbanistikoaren arrakasta
ulertzeko. Bilbao Ría 2000, 1,8 milioi euroko
kapital ekarpenarekin jaio zen, eta abian jarri
zenetik, ez du aurrekontu publikoen beharrik
izan finantza-oreka erdiesteko.
Ekintza-eskema honakoa da: akzionistek
Bilbon eta Barakaldon dauzkaten lursailak
uzten dituzte, eta udalek berriro kalifikatzen
dituzte; hautatutako lursailaren jabetza hartzen
dute eta sobera dauden partzelak sustatzaile
pribatuei saltzen dizkiete. Hiriguneko lursailak
dira, berritze fasean, eta horiek saltzeak
plusbalio handiak dakartza. Bilbao Ría
2000-ek, irabazi asmorik gabeko sozietatea
denez, plusbalio horiek zonaldea birsortzeko
inbertitzen ditu.
Gainera, Bilbao Ría 2000 Europar Batasuneko
diru-laguntzak hartzen saiatzen da baliabideak
biderkatze aldera. Gaur egun arte, laguntza
horiek inbertsio aurrekontuaren %14 izan dira.