Upload
euskara-plana-copreci
View
258
Download
8
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Fagor taldeko Urtarokariaren 4. alea
Citation preview
4.
AL
EA
(ja
cta e
st)
Lanpostuei sexua jartzeko jo-
era aspaldikoa da (jostuna-
emakumea; suhiltzailea- gi-
zona), nola ikusten duzu joera
hori Fagorren, eta nola eragi-
ten dio horrek emakumeok izan
ditzakegun espektatibei?
Gaur egun ere badaude lanpostu
batzuk gizonezkoei lotuta daude-
nak. Coprecin adibidez estanpazi-
oan gizonezkoak bakarrik daude.
Sexu bakarreko pertsonak lanean
dabiltzan toki, departamentu,
talde bakarra da Coprecin. Beste
kooperatiba batzuetako errealita-
teak ez ditut ezagutzen.
Aurrera begira zer aldatu be-
harko litzateke?
Nik uste dut gaur egun emaku-
meak eta gizakumeak aukera be-
rak ditugula gure kooperatibetan:
pertsonaren izaerak, aspirazioak,
gaitasunak, ematen dizkigu auke-
rak. Alde batetik, lanpostu bat
garatzeko gaitasun egokia izan
behar duzu, baina, bestetik, nor-
berak zer lortu nahi duen, eta ja-
rrera da inportantea. Lanarekiko
gure jarrera, guk dauzkagun por-
taerak dira inportanteak, bazki-
detza konpromisoz bizitzea.
Ane Gaztañaga atxabaltarra da. 1997an hasi zen Coprecin lanean, eta 2011tik bertako lehendakaria da.
Ane Gaztañagarekin.
Copreciko lehendakaria
Fagorreko lehen emakume le-
hendakaria. Inflexio puntua
zara?
Ez naiz Fagor Taldeko kooperati-
betako lehendabiziko emakume
lehendakaria, Fagor Automation,
lehenago Aurki, sortu zeneko le-
hendabiziko lehendakaria emaku-
mea izan zen, Rosa Balzategi. Bes-
talde, gure kooperatibetako Kon-
tseilu Errektoreetan emakumeak
ere badaude, Coprecin adibidez,
9tik 4 gara emakumeak . Azkeneko
urteetan ere emakumeen presen-
tzia organo horretantan antzekoa
izan da.
Goi karguetan, orokorrean,
emakumeen presentzia oraindik
oso txikia dela esan dezakegu.
Gaur egun prestazio berberak
ditugula kontuan hartuta, zerk
egiten du kale?
Egia da gaur egun oraindik zuzen-
daritzan emakume baino gizon
gehiago daudela. Nire ustetan den-
bora kontua da, ez nuke esango
zerbait kale egiten ari denik. Gaur
egun emakume asko dago ardura
daukaten lanpostuetan.
Gizartea ere aldatuaz doa eta egia
da honek ahalbidetzen duela ema-
kumeak lan mundurako dedikazioa
areagotzea.
Aneri zer ekarpen egin dio lehen-
dakari karguak? Eta alderan-
tziz?
Aneri ekarpen asko egin dizkio le-
hendakari karguak, jende askoren
konfiantza jaso dut, eta honek ar-
dura handia suposatzen du nire-
tzat. Gauza asko ikasten nabil, eta
bazkidetza beste alderdi batetik
bizitzeko aukera ematen dit. Koo-
peratibari garrantzi handia ema-
ten irakatsi dit karguak, koopera-
tiba lehenago baloratzen nuena
baino askoz gehiago baloratzen.
Ardura handiko kargua da, eta
Kontseilu Errektorearekin batera
ahalik eta ardura handienaz gure
lana egiten ahalegintzen gara, da-
kigun ondoen. Nire aurreko lanetik
urrundu nau, eta honek pena ema-
ten dit, baina beno, bueltatutakoan
helduko diot hariari...
Eta Anek karguari zer ekarri dion…
gauzak hobetzen jarraitzeko gogoa
eta ilusioa.
Berripaper honek Fagorreko kide guztiona izan nahi du. Fagor Taldeko Euskara
Batzordeak bultzatutakoa da eta berak egingo ditu koordinazio lanak. Zerbait
komentatu, iradoki, galdetu… gura baduzu, hemen duzu horretarako helbidea:
Zergatik?
Oporretatik bueltan aldizkari honetako kide batek emakumeok kooperatiban bizi dugun egoerari buruzko artikulu bat idaztea pro-posatu zidan.
Ezertan hasi aurretik gaian dokumentatu nahi izan nuen, baina, gaiaz asko idatzi bada ere, ez dut estatistikarik aurkitu emakumeek kooperatiben esparruan duten posizioa azaltzen laguntzeko. Hortaz, lerro hauen bitartez azaldu nahi dizuedana emakume koopera-tibista moduan egindako gogoetaren eta izandako esperientziaren emaitza baino ez da, horiek nire buruari errealitate honen zerga-tiaz galdetzera eramaten bainaute.
Inguruan begiratu eta zuzendaritza postuetan ez dut emakumerik ikusten. Postu exekutiboetan eta tarteko arduradun karguetan ikusten ditudanak, berriz, oso gutxi dira. Dagoeneko emakumeen lanerako prestakuntza inork zalantzan jartzen ez duenean, zerga-tik hori? gure kulturan emakume izatea, ama izateak eta familia zaintzeak dakarren guztiarekin, ez da izango, ba, aukera berdinta-sunerako gainditu ezineko aurreiritzia? Edota, kooperatiba gure gizartearen isla baino ez da eta emakumeok ohitu egin gara biga-rren mailako langileak izatera?
Izpiritu kooperatiboaren oinarria gizartean aldaketa eragitea bada, zergatik dira berdinak hemen dugun egoera eta gure moduan, elkarlanean, ez diharduten eta ordainsari, prestakuntza eta gora egiteko aukerei dagokienez berdintasunik ez duten enpresetan dutena?
Emakumeon eta gizonezkoen botoak balio bera izanik eta gure estatutuetan tresnak edukita, zergatik mugatzen da berdintasuna bakarrik organo sozialetako ordezkaritzara?
Gizartean aldaketa hori eragiteko eta bazkide guztiok, sexua alde batera utzita, obligazio, eskubide eta aukera berdinak izan ditza-gun, kooperatibetan emakumeen lobby bat sortu behar al da? .
Zergatik ez?
Baina une honetan daukagun panoramarekin, bidezkoa al da egoera hau zalantzan jartzea (salatzea)?
Bai, jakina! .
Serverri eta Capori aipamena eginez*:Egungo krisi testuingurua da, hain justu, enpresek gauzak birpentsatu eta "talentuaren ges-tioa" izenez ezagutzen dena aurrera eramateko unea. Hori baita berritzeko eta enpresaren eskaintza besteengandik bereizteko for-mula. Modu horretara, emakumeen, herritarren %51ren, enpresarako talentua ez aprobetxatzeak eragiten duen eraginkortasun eza gainditzeko neurriak txertatu beharko lirateke enpresen gizarte erantzukizuneko politiketan.
*.¿Cómo pueden aprovechar las cooperativas el talento de las mujeres? Responsabilidad social empresarial e igualdad real
Maria Jose Senent Vidal ( REVESCO, 105 zenbakia)
Jaione Bolinaga
(Fagor Automationeko bazkidea)
Euskara ikasi gura baduzu, oraintxe da momentua!
Euskaltegiek prest dute jadanik 2013-2014 ikasturtea. Euskara praktikoa! (http://
goo.gl/y8yCVr) eta Emaiozu euskarari! (http://goo.gl/AHLeB6) dira AEK-k eta Deba-goieneko Udal Euskaltegiek aukeratutako leloak aurtengo ikasturtea iragartzeko. Eus-kara ikasteko eta hobetzeko edozein une da egokia, baina zenbat eta lehenago egin orduan eta tarte handiagoa izango duzu erabiltzeko, gozatzeko. Fagorren bertan ere euskara ikasi, hobetu nahi dutenek oraintxe dute aukera, pertsonal sailera jo eta es-katu informazioa.
Animatu eta ekin gozatzeari, euskara ikasteari. Mundu oso bat duzu zure eskura. Eta
dagoeneko, euskaraz badakizu, oparitu zure lankideari euskara ikasteko eta erabil-
tzeko aukera. Horixe da Fagorreko zenbait kidek adierazi digutena honako bideo ho-
netan.
Ikusi eta gozatu! http://goo.gl/Z3kEIy
www.sareinak.net
"Geu, sareinok, aspalditik
gabiltza lanean. Sarea mia-
tzen dugu zulo bila. Zuloren
bat topatuta jostorratza eta
haria erabakitzen ditugu,
honen tamainaren arabera:
handi-handiak eta txiki-
txikiak, guztiak josi behar
baitira."
Fagorreko organoetako emakumeen kopurua.
Beraz, 10etik 2 pasatxo dira emakumezkoak.
NUMERITUE
Aurten postu on asko lortu dituzu. Nola baloratzen duzu orain artekoa?
Urte honen balorazio oso ona egiten dut. Egia esan, ez nuen espero nire burua hain aurrean ikustea. Po-zik, oso pozik nago.
Nolakoa da Silviaren bizitzako egun bat?
Aste barruko egunetan entrenamendu motzak egiten ditut, gehienez bi ordukoak. Goizez lana egiten dut eta, eguerdi aldera, berehala irteten naiz entrenatzera. Gero, eskolara joaten naiz umeen bila eta arra-tsalde osoan eurekin egoten naiz. Asteburuetan tirada luzeagoak egiten ditut. Goiz irtetea gustatzen zait, gero familiarekin egon ahal izateko.
Nolatan hasi zinen mendiko karreretan?
Betidanik joan izan naiz oinez mendira, gurasoekin eta gero lagunekin. Orain dela bi urte, koinata bati mendiko lasterketa batera lagundu, eta, asko sufritu arren, gustatu egin zitzaidan esperientzia. Handik orain arte gelditu barik nabil.
Urtean zehar zenbat lasterketa egiten dituzu?
Ez daukat kopuru bat, iaz 20 lasterketa baino gehiago egin nituen, gehienak motzak. Aurten, berriz, lu-zeak egiten ari naiz eta, jakina, askoz gutxiago. Mendiko lasterketak dira gehienak, bat edo bi asfaltoan egitea gustatzen zait: San Silvestrea eta erdi maratoi bat, erritmoak ikusteko.
Karrera duzun egunetan lanean igartzen duzu?
Fisikoki, noski, batzuetan agujetak izaten ditut. Psikikoki, aurten, oso positibo ikusten dut neure burua, eta, uste dut, nire inguruan daude-nek antzematen dutela.
Aurtengo erronkak zein izan dira?
Aurtengo erronka Mont Blankeko Ultra Traila (168 km +11000) izan da eta horretarako joan naiz lasterketetara. Pausoak izan dira, UTMBra ondo prestatuta heltzeko.
Gabez Takarraran karreran Ederlani eskaini zenion garaipena. Lankideek nola erantzun dizute?
Azken momentuan erabaki nuen lasterketara joan eta, benetan gau ederra izan zen. Lankide asko izan ziren Eskoriatzako plazan. Bai hasi aurretik, bai lasterketan lagun asko izan ziren nire izena esan eta animatzen. Pentsatu nuen polita izango zela txapela Ederlani eskaintzea eta horrela egin nuen. Hurrengo astelehenean, lankide askok zoriondu ninduen eta batzuk hunkituta etorri zitzaizkidan, eskaintza egiteagatik harro, eta, noski, poztu egin nintzen.
Aurtengo garaipenak direla eta, prentsan dezente ikusi zaitugu. Nola bizi duzu hori?
Hasieran nahiko urduri eta, egia esan, pozik egindako lanaren errekonozimendutzat hartu nuelako. Gero, konturatzen zara ezaguna zarela, eta “faboritoen” artean sartuta zaudela eta horrek presioa sortzen dizu. Badirudi ondo egin behar dudala eta urduritasun handia sortzen dit. Gero, lasterketan bertan dena ahazten dut eta disfrutatzea lortzen dut eta hori da garrantzitsuena: disfrutatzea.
PENTSATU NUEN POLITA
IZANGO ZELA TXAPELA
EDERLANI ESKAINTZEA
Silvia Trigueros mendi lasterkaria prebentzio eta ingurumeneko arduraduna da Ederlaneko Aretxabaletako eta Eskoriatzako
Powertrain negozioan. 37 urteko barakaldarra Abadiñon bizi da gaur egun. Eskoriatzan Gabez Takarraran (23,20 km) proba irabazi eta Ederlani eskaini zion 50. urteurrena zela eta. Horrez gain, postu garrantzitsu ugari lortu ditu: Lehena Apuko igoeran eta G2Hn (88 km); bi-garren Apuko Xtremen (83 km), Trail des Citadellesen (70 km), Marathon du Montcalmen (42,5 km) eta EHMEn (65 km); hirugarren Gr10-Xtremen (98 km); eta bosgarren postu bikaina UTMB proban (168 km).
Emakume gehien Kontseilu Sozialetan daude
(%25) eta gutxien (%13) Zuzendaritza Ba-
tzordeetan. Kontseilu Errektoreetan %21 da
emakumezkoa.
Oraingoan, kostaldetik asko urrundu gabe, Mu-trikuko Olatz auzoraino hurbilduko gara. Olatz, xarma berezia duen bailara da, Arnoren maga-lean dago eta 2 kilometro inguruko luzera du.
Bailara itxi hau hirigunetik hurbil dago, baina baita gordeta ere. Horrek Gipuzkoako bailara ezezagunenetako bat eta ukitu gabeenetako bat izatea ekarri du. Kostatik oso gertu egon arren, baserriko kulturan oso sustraituta dago, abel-tzaintzari lotua, mendian eta zelaietan zezenak hazten dituzten ganadutegi batzuk ere badira bertan.
Olatzen autoa laga eta Mutrikutik ekarri gaituen bidea (GI-3562) eskuma aldean dugula, zuzen ekingo diogu Exolar baserrirantz. Baserria atzean utzi eta aldapatxo bat igo eta gero berriz GI-3562 errepidearekin egingo dugu topo. Errepi-dea gurutzatu eta parean dugun bidexkatik joko dugu 300m tara Apaingo (Aparain) leporaino eramango gaituen eta Abetetxe baserri ondoko pista batekin topo egin arte. Tartean Arrikrutz hilarria ikusteko aukera dugu. Behin Apaingo bidegurutzera iritsita, eskumatik hasita, bigarren bidetik ekingo diogu, Zaizpilezetako aterpera heldu arte. Aterpearen atzealdetik eskumarantz garamatzan bidea hartu eta Arnoko gurutze-raino helduko gara.
Eguraldia lagun badugu, pribilegiozko talaia honetatik, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldearen primerako ikuspegiak izango ditugu.
Bueltako bidea etorri garen leku beretik egin dezakegu edota Arno Gurutzea atzean utzi eta aurrera garamatzan bidexka hartuz tipi-tapa beherantz Abetetxeko lehenagoko pistara heldu arte jarraitu. Hemendik Olatzerainoko bidea lehen egindako bera da.
Ale honekin batera Euskal Herria eta euskara hobeto ezagutzeko jokoa jarri nahi dugu martxan. Aleko zortzi galdera egingo ditugu
kiniela erara. Geuk dakigunarekin, albokoari galdetuta edota kontsulta txiki bat eginda erantzuteko moduko galderak.
Jendea parte hartzera animatu dadin pizgarri bat jarri dugu: bi KULTUR KINIELAtan, ale honetakoan eta hurrengoan, plenoa asmatzen
dutenen artean 2 pertsonendako afaria eder bat zozketatuko da.
Erantzun zuzenak hurrengo alean argitaratuko ditugu eta saria nork irabazi duen 2014ko 1. alean jakinaraziko da
Erantzunak [email protected] helbidera bidali behar dira edota bakoitzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari
eman.
Fagor Taldeko KULTUR KINIELA
Oiher Arantzeta. Fagor Automation
Tortura eta Luna
Iruñea 1
Baratxe-baratxe
Berakatz-berakatz 1
Balmaseda X Ortua-ortua X
Koartango 2 Astiro-astiro 2
Kabana
Maskarada 1
Pello Errota
Bertsoa 1
Pastorala X Aizkora X
Xaribaria 2 Punka 2
Oiongo jaiak
Katxi 1
Igela
Xabier Lizardi 1
Pittu X Jon Mirande X
Bobo 2 Bernardo Atxaga 2
Arbarrain
Gipuzkoa-Nafarroa-Lapurdi
1
Pasarlas canutas
Kanuto Zizilindro 1
Araba-Gipuzkoa-Nafarroa
X Gorriak ikusi X
Araba-Bizkaia-Gipuzkoa
2 Pikutara joan 2
IZEN
AB
IZEN
AK
KO
OP
ERA
TIB
A
HA
RR
EMA
NET
AN
JA
RTZ
EKO