Upload
others
View
10
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
BIZKAIKOHITZA
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Zahartzen ari da Bizkaiko populazioa, eta datozen hamarkadetan, ‘baby boom’-eko belaunaldiakerretiroa hartzean, arazoak areagotuko zaizkio lurraldeari bPentsioak dira kezkagai nagusi b 2-3
Zahartzen
ari da
Gau Zuria Bilbo ikuskizunezeta argiz josiko dute gaur eta
bihar, bere 718. urteguna ospatzeko
12Munduko Arrozak Jatorriaskotako bizilagunak mahai
berean batuko dira, bihar
9Ostirala
2018ko ekainaren 15aIX. urtea357. zenbakia
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a2 b Astekoa
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Gezi baten itxura
hartzen ari da
Bizkaiko biz-
tanleriaren pi-
ramidea. Gau-
za jakina da:
gero eta zaharragoa da lurraldeko
biztanleria, eta gero eta haur gu-
txiago jaiotzen da. Joera horrek
zuzenean eragingo du bizkaita-
rren bizitzeko eran, eta etorkizu-
nari kezkaz begiratzen diote as-
kok horregatik. Pentsiodunek,
adibidez, eztabaidaren erdigune-
an jarri dute aurreikusitako de-
mografia joerarekin pentsio siste-
mari nola eutsiko zaion. Hala,
egoeraren azterketa egin eta au-
rrera begira jarri da Deusto BBK
Behatokia, Bizkaiko populazioa-
ren zahartzea: diagnostikoa eta
inpaktuak txostenean.
Eustat Euskal Estatistika Era-
kundeak, INE Espainiako Estatis-
tika Institutuak eta Bizkaiko Foru
Aldundiak azken urteetan argita-
ratutako datuak bildu eta etorki-
zuneko egoerei aurrea hartzeko
proposamenak bildu dituzte
txostenean. Gaur egungo ongiza-
te sistemaren «eskemak» aldatu
beharko direla uste du Guillermo
Dorronsoro Deustuko Unibertsi-
tateko Ekonomia fakultateko de-
kano eta txostenaren koordina-
tzaileak. «Populazioaren adina
nola kudeatu lehentasunezko
gaia izango da datozen hamarka-
detan». Eta Dorronsorok argi dio:
«Hobe dugu etxeko lanak aurre-
ratzen hastea».
«Datozen bi hamarkadetan
baby boom-eko belaunaldia
erretiratzeko adinera iritsiko da,
eta hori da izango dugun erronka
nagusia». 1960ko eta 1970eko
hamarkadetan jaiotakoek osa-
tzen dute baby boom deitu zi-
tzaion garaiko belaunaldia, eta
oso zabala da. «Erretiratuko dire-
nen kopurua ez dute konpentsa-
tuko lan merkatuan sartuko dire-
nek». Egoera irudikatzeko, ha-
mar urte barru Bizkaian izango
den errealitatea marraztu du Do-
rronsorok. «2030ean 60 urte
izango duen populazio kopuruak
bikoiztu egingo du urte berean
jaiotakoena». Hala baieztatu du
Eustatek kaleratu dituen datue-
tan. Biztanleriaren proiekzioari
buruzko lana argitaratu zuen iaz
Estatistika Institutuak, eta, egin-
dako kalkuluen arabera, 2030ean
90.517 bizkaitar egongo dira 55
eta 59 adineko langan, eta 38.704,
berriz, 0 eta 4 urte bitartean. Erdia
baino dezente gutxiago.
Gauza jakina da: gero eta adi-
neko gehiago eta gero eta haur
gutxiago ditu Bizkaiak. Europako
Deusto BBK Behatokiak argitaratutako txostenaren arabera, bi hamarkada barru
ezinezkoa izango da gaur egungo pentsio sistemari eustea. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Joera globala den arren, Europako Batasuneko gainerako herrialdeekinalderatuta, abiadura handiagoan ari da zahartzen Bizkaiko populazioa.2050. urtean, biztanleen %21,5ek 60 urte baino gehiago izango dituzte, eta egoera horrek zuzenean eragingo du lurraldeko sistema ekonomikoan.
Nola eutsi zahartzen
ari den lurraldeari
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
Batasuneko herrialdeekin aldera-
tuta, atzetik dago nabarmen, jaio-
tza tasari dagokionez. Europako
batez besteko jaiotza tasa ‰10 da,
eta bi puntu gutxiago biltzen du
Bizkaiak: 2016an, ‰8koa zen
jaiotza tasa. 1.000 biztanleko zor-
tzi haur jaio ziren lurraldean;
9.151 haur, alegia.
Azken lau hamarkadetako da-
tuei erreparatuz gero, nabarmena
da jauzia: 1975. urtean, 22.076
haur jaio ziren; 1980an, 16.569;
eta 2006an, berriz, 10.087. Behe-
ranzko joerarekin jarraituko du
datozen urteetan ere: egindako
kalkuluen arabera, 7.709 haur
jaioko dira 2031n.
Pentsiodun gehiagoLurraldeko populazioaren ezau-
garritzea goitik behera aldatuko
du horrek: haur gutxiago jaioko
da datozen urteetan, eta urte
gehiagoz biziko dira bizkaitarrak.
Hortaz, haur eta helduak murriz-
tu egingo dira, eta adinekoak, al-
diz, ugaritu. Adin tarteen arabera
aztertuz gero, argia da argazkia:
Eustatek egindako kalkuluen
arabera, aurten, 50 eta 54 urte bi-
tarteko 91.000 biztanle baldin ba-
daude lurraldean, 87.000 egongo
dira 2031n; eta 57.400, berriz,
2051n.
Bada, adinean gora egin ahala,
behera ez baizik gora egingo du
biztanleen kopuruak: gaur egun
70 eta 74 urte bitarteko 59.200 la-
gun baldin badaude Bizkaian,
74.800 izango dira 2031n, eta
79.500era igoko da kopuru hori
2051n. 100 urtetik gorako herrita-
rren kopuruaren kalkuluetan su-
matzen da joera argien: gaur
egun, 400 bizkaitar inguru dira
100 urtetik gorakoak, eta 4.500
izango dira 2051n, Euskal Estatis-
tika Institutuaren arabera.
Lurraldean eragina izango du
demografiaren joerak. Hiru ar-
datz nagusi aipatu ditu Dorronso-
rok: ekonomia, pentsioak eta osa-
suna. «Aztertu ditugun datuen
arabera, erretiroa hartzen zuen
pertsona bakoitzeko, 3,65 pertso-
na zeuden lan egiteko adinean
2000. urtean. Bada, 2030ean,
1,92ra jaitsiko da kopuru hori».
Hiru hamarkadatan erdira jaitsi
da kopurua. «Gauzak horrela, bi-
koitza kotizatu beharko genuke
gaur egungo pentsio sistemari eta
sistema publikoari eutsi nahiko
bagenio». Eta hori da, hain zuzen,
Dorronsororen hitzetan, falta de-
na. «Gaiari heldu behar diogu,
edo herritarrak kontzientziatu».
Etorkizun hurbilean, aldake-
tak nabarituko dituzte bizkaita-
rrek. «Gero eta jende gehiagok
hartuko du erretiroa, eta diru
gehiago beharko da pentsioetara-
ko. Era berean, bizi itxaropena
luzatu ahala, dagoen dirua den-
bora gehiagoz iraunarazi behar-
ko da». Txostenean bildu dituz-
ten datuen arabera, orain arteko
joerari eutsiz gero, lurraldeko
herritarren pentsioak ordaintze-
ko gaur egun baino 1.000 milioi
euro gehiago beharko dira
2030ean. «2005ean, Bizkaiko
pentsioetan 2.000 milioi euro
inguru banatzen zen. Gaur egun,
3.500 milioi euro inbertitzen da;
eta, 2030ean, 4.500 milioira iri-
tsiko da kopuru hori».
Deustuko Ekonomia fakultate-
ko dekanoak geldialdia egin du
datu horiek aipatzean, hori baita
korapilo nagusietako bat. Behar-
ko den diruaren eta egongo dena-
ren arteko oreka mantentzea ezi-
nezkoa dela dio: «Errealitatea
zein den eta zein izango den jaki-
tea oinarrizkoa da. Aurrea hartu
behar diogu».
Kalkuluak egiten hasi da bere-
hala. «Bizkaiko zerga bilketan
7.000 milioi euro jasotzen baldin
badira eta pentsioek 1.000 milioi
euro gehiago eskatzen badute...
atera kontuak. Zerga guztiak %15
igo beharko lirateke horri aurre
egiteko». Gastuen zerrendarekin
jarraitu du Dorronsorok. «Horri
gehitu behar zaio osasun arloan
eragingo diren gastuak».
Deusto BBK Behatokiak kale-
ratutako datuen arabera, zenbat
eta urte gehiago, orduan
eta gastu gehiago sortzen
dute herritarrek osasune-
an. «Gizartea gero eta za-
harragoa da. Ondorioz,
Jaurlaritzak gero eta diru
gehiago bideratu behar
izan du sektorera. 2016an,
aurrekontuen %31,48 bi-
deratu zuen Jaurlaritzak
osasun arlora, eta, 2017an,
%32,28».
Bizkaian azken hogei
urteetan gastu sozialean
egon den joera ere argita-
ratu du Deusto BBK Beha-
tokiak lurraldeko demografia da-
tuekin batera, eta Dorronsoren
hipotesia baieztatu besterik ez
dute egiten datuek. «Hogei urte-
an, barne produktu gordinaren
%1,5 izatetik 2016an %3,6 izatera
pasatu da». Dirutan, honako
hauek dira datuak: 296 milioi eu-
rokoa zen lehen, eta, egun, 1.264
milioikoa da bizkaitarren gastu
publikoa. «Zazpi urtean mila mi-
loi euroko igoera izan du gastu so-
zialak». Eta galdera bota du: «No-
la eutsiko diogu datorrenari?».
Pentsioei ezin eutsiArgi dio: datozen hamarkadetan
erosteko ahalmena galduko dute
erretiratutakoek. «Presio soziala
oso handia izango da, adinekoen
kopurua eta beraien esku egongo
den botoen ehunekoa oso handia
izango delako. Baina kontuek ez
dute emango. Ezin izango da, ez
badute gai horietara bideratzen
diru sarrera gehiena». Erretira-
tzeko adina atzeratuko dela uste
du Deustuko Unibertsitateko ki-
deak. «Legez hala agintzen ez ba-
dute ere norbanako askok lanean
jarraituko dute, pentsioarekin ja-
sotzen dutena baino diru sarrera
handiagoak izateko. Ezin dugu
pentsatu datozen belaunaldiek
gaur egungo erretiratuen maila
izango dutela. Hori burutik ken-
du behar dugu». Kontzientzia
hartu behar dute herritarrek.
Enpresek ere egokitu beharko
dutela dio. «Adina kudeatu be-
harko dute. Orain arte gazteei be-
gira aritu dira hainbat lanpostu
betetzeko, eta, etorkizunean, adi-
naren auzia oso presente izan be-
harko dute: gazteek baino gehia-
go, pertsona helduagoek egin di-
tzaketen lanak sortu beharko di-
tuzte». Kontziliaziorako neurriak
ere izan ditu berbagai Dorronso-
rok. «Jaiotza tasa oso baxua da
Bizkaian. Egoera irauli nahi bada,
kontziliaziorako neurrietan ere
pentsatzen hasi beharko gara».
Behin eta berriz errepikatu du
argitaratu dituzten datuekin ez
dutela inor beldurtu nahi. «Bai-
kortasunetik heldu nahi diogu
gaiari, inolako alarmismorik piz-
tu gabe. Alde horretatik, aldake-
ten beharra azpimarratzen dugu
txostenean: lana nola banatzen
dugun edo pentsioak nola bana-
tzen ditugun berriz pentsatu eta
sistema berregituratu behar
dugu. Bizkaitarrek hori egin be-
harko lukete: prestatzen hasi.
Ezin dugu ardura guztia adminis-
trazio publikoarengan utzi».
Gero eta kezka gehiago sortzen
du biztanleriaren eboluzioak on-
gizate sisteman eragingo duen
arrakalak. Aurreikuspenak neu-
rrietan bihurtzeko garaia dela az-
pimarratu du Dorronsorok ho-
rregatik. Bien bitartean, azken hi-
labeteetako astelehenetan egin
bezala, Bilboko udaletxearen au-
rrean elkartu dira Bizkaiko pen-
tsiodunak, «bizitza duinaren
alde».
0010 1020 2030 3040 4050
01020304050
50
0 10 20 30 40 50
ITURRIA: EUSTAT. BIZTANLERI PROIEKZIOAK
BIZKAIKO BIZTANLERIAREN EBOLUZIOA
20312018Adin piramidea (milakotan)
> 100
95-99
90 - 94
85 - 89
80 - 84
75 - 79
70 - 74
65 - 69
60 - 64
55 - 59
50 - 54
45 - 49
40 - 44
35 - 39
30 - 34
25 - 29
20 - 24
15 - 19
10 - 14
5 - 9
0 - 4
589,2576,5guztira
546,5533guztira
Gero eta handiagoa da bizkaitarren bizi itxaropena. 2031n, 92 urte biziko dira batez bestean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Gero eta jende gehiagokhartuko du erretiroa, eta diru gehiago beharko dapentsioetarako»
«2005ean 2.000 milioi euroinguru banatzen zen Bizkaikopentsioetan. 4.500era iritsikoda kopuru hori 2030ean»Guillermo DorronsoroDeustuko Unibertsitateko Ekonomia dekanoa
‘‘
Astekoa b 3
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a4 b Iritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Errinozero txikia
Garai batean, euskaraz
hitz egiteaz lotsatuta,
hala moduzko gazte-
leraz bizitzea erabaki
eta euskara galdu zuen belaunal-
di haren konplexu guztiak gure
zainetako alegiazko Rh mutan-
tean daramatzagu oraindik.
Senti ditzaket.
Nola ez ditut ba sentituko?
Aldiro gogorarazten digute zein
den gure txokoa Babelgo dorrean
—«el euskera» hasten diren esal-
diek beldurra ematen didate ho-
rren ondorioz—. Bi zeregin dauz-
ka gure hizkuntzak: bat, ederra
izatea, arkaikoa, misteriotsua,
galtzear den errinozero zuri bat,
adibidez; bi, beste ezer ez, ez
dezala beste ezer egin.
Prentsari begiratu azkar bat
ematea aski da ohartzeko ze
adjektibo mota itsatsi zaizkion
el euskerari, errinozero zuriari
euliak nola: inposizioa, abusua,
zaharra, beautiful, zoragarria,
magikoa, asko-gustatuko-litzai-
dake-ulertzea-baina-ze-lasti-
ma-ez-dakidala, azpigaratua,
zakarra, bizikidetzaren aurka-
koa, errespetu falta, diru publi-
koaren xurgatzailea. Hau guztia
entzunda, zoaz plazara zure
errinozero zuria hartuta, ausar-
tzen bazara.
Guk uste baino barneratuago
ditugu mezuok; beste errinozero
batzuekin gaudenean nabaritu
ez arren, aski da erdaldun eleba-
karren aurrean hartzen ditugun
jarrerak ikustea hori sumatzeko
—hori ere beste espezie berezi
bat dela aipatu izan dut inoiz—.
Hala sentitu dut duela gutxi,
gaztelerazko kultur emanaldi
oso interesgarrian parte hartze-
ko aukera eman zidatenean
—Bilbon—. Nire parte hartzea
euskaraz izan zen, eta esango
nuke bakarra izan nintzela;
hortaz, ez nekien zein izango
zen ordura arte show-a adi-adi
jarraitu zuen publikoaren erre-
akzioa bat-batean ni euskaraz
hasterakoan. Mikrofonoa hartu
nuen momentutik bertatik hasi
nintzen parekoen pentsamen-
duak irakurri nahian: «Joe, eta
orain hamar minutu ezer ulertu
gabe egon behar», «baina hau
abisatu egiten da», «ez al dau-
kate itzultzailerik?», «prest
nago oso handi geratzen zaidan
arte garaikideko edozein forma-
tu abstraktu sakonki aztertu eta
ulertzen saiatzeko, baina bat
euskaraz jartzea gehiegi da!».
Baliteke publikoa elebiduna
izatea eta nire interbentzioa
ulertu izana, edo erdaldun eleba-
karra izan arren, nolabait en-
tzundakoaz gozatzea. Ezin izan
nuen jakin, bukaerako txaloak
besteei jotakoen berdinak izan
zirela bakarrik. Kontua da une
oro iruditzen zitzaidala norbaiti
traba egiten ari nintzaiola, altxa-
tu eta joan egingo zirela halako
batean.
Hor ohartzen zara, batetik,
barneratu egin duzula zure erri-
nozeroa deserosoa izan daiteke-
ela eta bizitza osoa pasa beharko
duzula ahalduntzen —horretan
ere—, eta, bestetik, ze urrun gau-
den elkarrengandik Euskal Herri
mailako zenbait zirkuitu kultu-
ral erdaldun eta euskaldun, ze
gutxitan gurutzatu garen, ze eze-
zagunak garen elkarrentzat.
Iraun baino zerbait gehiago
egin nahi badugu, itsatsi dizki-
guten euli denak uxatu beharko
ditugu pixkanaka, eta plazara ir-
ten, edozeinetara. Nork daki,
agian erdaldun elebakarrek ere
merezi dute beraiei buruzko au-
rreiritzi hobe bat.
Aldiro gogoraraztendigute zein den
gure txokoa Babelgo dorrean —«el euskera»
hasten direnesaldiek beldurra
ematen didatehorren ondorioz—
Bizkaiko Hitzak irakurleen esku-
titzak plazaratzen ditu. Ez dituzte
1.400 karaktere baino gehiago
izan behar, tarteak barne, eta
Bizkaiko Hitzak mozteko esku-
bidea du. Helbide honetara bida-
li behar dira, izen-abizenak eta
herria adierazita: Bizkaiko Hitza,
Uribitarte kalea 18-3.C, 48001
Bilbo. Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko aukera ere badago,
ondoko helbidera idatzita:
%
Ur zikinak Uribe Kostakohondartzetan
EURITEA bJoan den asteaz geroz-
tik, bandera gorria izan dute Uri-
be Kostako hondartzetan. Euri
jasa handien ondorioz, udal sane-
amendu sareak kolapsatu ziren.
Galindoko araztegiko ateak za-
baldu behar izan zituzten, ur ko-
purua arintzeko, eta ur zikinak
behar bezala araztu gabe askatu
zituzten. Herritar asko kexatu
dira informazio faltagatik.
Irudia b Bilbo
Iruarteta ikastetxea, kalitatezko hezkuntza eskeBilboko Iruarteta ikastetxe publikoan zenbait lan egiten ari dira. Bertako guraso elkarteak protesta egin du obrek segurtasun aldetik eragingo dituz-
ten ondorioengatik eta eraikiko dituzten azpiegituren gabeziak ere azaleratzeko. Besteak beste, egingo duten eraikin berrian «akats larriak» antze-
man dituzte: eraikin batetik bestera joateko ez dute egingo arrapalarik, sukaldea ere ez da egongo, eta ez dute aurreikusi berdegunerik. Kalitatezko
hezkuntza bermatzeko modurik ez dela izango iritzi diote gainera, ez baitute egingo informatika gelarik edota irakasleentzako gelarik. Horrez gain,
salatu dute 750 ikaslerentzat patio txiki bakarra geratuko dela edota trafiko arazoak areagotuko direla. Hezkuntza Sailarekin eztabaidatu nahiko luke-
te antzeman dituzten gabezia horiei guztiei buruz, baina, oraingoz, ezezko erantzuna besterik ez dute jaso. IRUARTETAKO IKASLEEN GURASO ELKARTEA
Zerbitzuetaneuskara sustatzekogida aurkeztu dute
EUSKARA bMerkataritzan eta os-
talaritzan euskara sustatzeko
gida aurkeztu du aldundiak.
Kaixo-agureskuliburuak beze-
roei lehen hitza euskaraz egiteko
gomendioa egiten du. Euskaraz
ez dakiten langileentzako jarrai-
bideak proposatu ditu. Batzuek
eta besteek euskara erabiltzeko
gakoak ere plazaratu ditu.
Urpekariak itsas hondotik hondakinak jasotzen. GETXOKO UDALA
Aitziber Laskibar Lizarribar
Jada ohikoa da plastikoa gizarte-
an; ohikoegia, duen eraginari
erreparatuta. Urtero zortzi tona
plastiko isurtzen dira itsasora,
eta, orain arteko martxari eutsiz
gero, 2050. urtean plastiko gehia-
go egongo da itsasoan arrainak
baino. Hala ohartarazi du Nazio
Batuen Erakundeak. Alarma guz-
tiak piztuta daude azken urtee-
tan, eta, igaro berri den Inguru-
menaren Nazioarteko egunaren
harira, natura plastikorik gabe
mantentzeko premia jarri dute
erdigunean. Kezka horren eragi-
nez, garbiketa lanari ere ekin dio-
te hainbat gunetan. Bihar, esate
baterako, Bermeoko portuko eta
Algortako Portu Zaharreko itsas
hondoa garbitzeari ekingo diote.
Horretarako, urpekariak anto-
latu dituzte Algortan; Itsas Zain-
darien Sareko kideak arituko dira
zaborra itsasotik ateratzen. Mare-
fondum elkarteak antolatu du
Getxoko ekintza, Libera proiek-
tua Metro koadro bat naturaren
alde lelopean egiten ari den kan-
painaren barruan.
Urpekariak bihar hasiko dira,
10:00etan, itsas hondotik plasti-
kozko zaborrak ateratzen, eta
urpekari ez diren boluntarioek
ere izango dute zereginik:
lehorreko lanetan lagunduko
dute. Horretan parte hartu nahi
dutenek edo informazio gehiago
jaso nahi dutenek marefon-
[email protected] helbidera ida-
tzi beharko dute.
Bermeon, Izaro Sub urpeko tal-
deak antolatu du portua garbitze-
ko ekinaldia. 09:00etan geratuko
dira, portuan, eta bertaratzen
diren boluntarioek itsasertza zein
itsas hondoa garbituko dituzte.
Bermeoko Udalak jakinarazi
duenez, umeentzako jokoak eta
adin guztietakoentzako moduko
material didaktikoa ere egongo
dira portu inguruan; lanean ari-
tzen direnentzako mokadua
izango da, eta baita sari zein zoz-
ketak ere. Kontzientziazioa
modu baikor eta alai batean lor-
tzea dute helburu.
Horiek ez dira egunotan Biz-
kaian itsasoa garbitzeko egingo
diren egitasmo bakarrak. Aurre-
ko ostiralean, esaterako, herrita-
rrek Barrikako hondartza inguru-
ko urak garbitu zituzten. Han,
marea arteko eremuan, plastiko
asko pilatzen da, baina iristeko le-
ku zaila da, eta garbiketarik ez da
egiten bertan. Amarratz Surf Tal-
dea aritzen da aldiro boluntarioki
garbitzen, eta hala egin zuen au-
rreko asteburuan ere.
Larunbatean, Plentziako itsa-
sadarrean eta Butroe ibaian egin
zuten zabor bilketa. Goazanup
elkarteak jakinarazi duenez,
Butroe ibaia Gatikatik, Plentzia-
tik eta Barrikatik igarotzen dene-
an, ur korronteek plastiko zati,
bilgarri eta botila asko pilatzen
dituzte bertan. Badira 15 urte
boluntarioak hondakinak ken-
tzen aritzen direla, baina, isuriak
amaitu ezean, garbitze premiak
ere etengabeak izaten dira. Sup
taulak eta kayak txalupak erabili-
ta garbitu zituzten urak larunba-
tean, eta hondartza eta paseale-
kuak, oinez.
Igandean, herritarrak Gorlizko
hondartzatik, plastikoak kentzen
aritu ziren itsasargitik eta laba-
rretatik, Ugari Sub Club taldea-
ren laguntzarekin, uretik eta
lehorretik.
Horiez gain, Libera elkarteak
jakinarazi du Barakaldoko Erre-
katxo ingurua garbitzekotan di-
rela, eta zenbait enpresak ere par-
te hartu dutela Artxanda, Etxeba-
rri eta Urdaibai inguruetatik hon-
dakinak kentzen.
Herritarren lan boluntario ho-
riekin, antolatzaileek bi helburu
nagusi dituzte: itsaso eta urak
plastikoetatik garbitzea, batetik,
eta kontzientziazioa, bestetik. Za-
karrak aterata, arazoa zenbate-
rainokoa den eta egungo bizimo-
duak nora garamatzan ikusarazi
nahi dute. Izan ere, datuak esan-
guratsuak dira: plastikozko botila
batek 500 urte behar ditu desegi-
teko, eta plastikozko poltsek,
ehun bat urte. Itsasoaren marrus-
kaduraz, harilkatu edo txiki-txiki
egiten dira, eta ñimiñoak direne-
an arrainek jan egiten dituzte.
Plastikoek bilduta edo horiek jan-
da, 100.000 bat animalia hiltzen
dira urtero.
Itsasoari itolarria arindu guranIngurumena gehien hondatzen duena plastikoa izanik, hondakin horiek itsasotik ateratzeko saioak egiten ari diraBizkaiko hainbat lekutan b Urpekariak arituko dira bihar Bermeon eta Algortan, itsasotik plastikoak kentzen
Gaiak b 5BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Bilboko Zazpikaleetan dagoen
Euskal Museoaren klaustroa esta-
lia da aste honetaz geroztik. Erai-
kinaren jabeek, Bilboko Udalak
eta Bizkaiko Foru Aldundiak,
kristalezko estalkia jarri diote.
XVII. mendean egindako eraikin
horren gunerik bereziena da
klaustroa, eta euskal kulturaren
altxor garrantzitsuenetarikotzat
jotzen den pieza bat gordetzen du
bertan 1921. urteaz geroztik: ha-
rrizko Mikeldia, adituen arabera
2.200 urte baino gehiago dituena.
Mikeldia hobeto gordetzeko ja-
rri diote estalkia, hain zuzen,
klaustro berezi horri. Bilbon euria
sarri egiten duela eta, babesa
eman diezaion, kristo aurreko III.
mendekoa baita, eta Euskal He-
rriko pieza arkeologikorik ga-
rrantzitsuenetarikoa. Baina ez
horregatik bakarrik: Lorea Bilbao
Bizkaiko Kultura diputatuak na-
barmendu du egin berri dituzten
lanei esker Euskal Museoak espa-
zio berri bat irabazi duela; modu
jarraituan erabili ahalko dela
klaustroa, euria egin edo ez.
«Gehienbat» kultur jarduerak
egiteko erabiliko dela zehaztu du.
Musika, dantza eta gastronomia-
rekin lotutako ekitaldiak egiteko
gunea izango dela, besteak beste,
eta, beraz, bizkaitarrek kulturgu-
ne berri bat izango dutela erabil-
garri.
Ekitaldi pribatuakEdozelan ere, ekitaldi pribatuak
egiteari ere ez dio aterik itxi. Jar-
dun edo ospakizun pribatuetara-
ko aukera ere mahai gainean du-
tela esana du, klaustroa alokatze-
ko aukera ez dutela baztertzen,
baina oraindik instituzioek ez du-
tela horren inguruko erabakirik
hartu.
Sei hilabeteko lanen ondoren,
asteazkenean zabaldu zuen
klaustro berritua ikusteko aukera
museoak. Beirazkoa da estalkia,
prisma modukoa, eta klaustroa-
ren teilatua baino gorago dago.
Horrela espazioak handiagoa
dirudiela nabarmendu dute sus-
tatzaileek, eta argitasun handia
sartzea ahalbidetzen duela. A+PI
arkitekto estudioak aurkeztuta-
ko proiektua da, eta lanaren
«arintasuna» nabarmendu dute
egileek. Altzairu eta beirazko
estalkia ez dela «inbaditzailea»
azpimarratu dute; «orain arte
egon den eraikina errespetatu
du». Hori hala izan dela ziurta-
tzeko, Zazpikaleetako eraikinek
hirigintza arautegi berezi eta
babeslea dutela nabarmendu
dute agintariek, eta museoak
berak ere babes berezia duela.
Hori guztia ondo errespetatu dela
azaldu dute arkitektoek.
Hala, ziurtatu dute klaustroa-
ren berezko egiturari ez zaiola
kalterik egin. «Estilo barroko kla-
sizista goiztiarreko klaustroaren
arkitektura eta tamaina errespe-
tatu ditu lanak. Ikusmolde garai-
kide batetik planteatu da lana, eta
euskal arkitektura historiko ilus-
tratuaren izaera soil eta apaindura
gutxikoa kontuan hartu da».
Baina denak ez dira iritzi bere-
koak. Hain zuzen, aldaketa edo-
zelakoa izanda ere, klaustroa es-
taltzea aldaketa izango zela ohar-
tarazi zuen Iñaki Uriarte arkitek-
toak estalkia jartzeko asmoen be-
rri izan zuenean. Bilboko Epaite-
gian salaketa jarri ere egin zuen,
klaustroa estaltzea ondarearen
aurkako delitua izan zitekeela
abisu emanda.
Ez hori bakarrik; aurrez, klaus-
troaren erdigunean, belargunea
zuen azpian harrizko Mikeldiak,
baina zorua aldatu egin zioten
klaustroa estaltzeko lanei ekin
aurretik. Ondareari egindako
erasotzat jo zuen arkitektoak lu-
rra harlauzaz estaltzea, eta zoru
hori lehengoratzeko ere eskatu
zuen epaitegian aurkeztutako sa-
laketan. Bihotzean auzo elkarte-
ak bat egin zuen Uriarteren sala-
ketarekin, eta Zazpikaleetako
gune historikoa nahieran eta
neurririk gabe aldatu eta erabil-
tzen ari dela salatu zuen Zazpika-
leetako auzo elkarteak.
Salaketak salaketa, belarrezkoa
zen lurra harlauza da gaur egun,
eta klaustroa beiraz estalia dago
orain. Batzuen ustez, ondarea ho-
beto zaintzeko eta, erabilera area-
gotuta, herritarren onurarako;
eta, besteen ustez, arduragabeki.
Lehen urratsaEdozelan ere, Euskal Museoak
izango dituen aldaketen artean
lehena besterik ez da amaitu berri
dutena. Museoa indartu eta haren
erabilera areagotu nahi dutela
esana dute bai Bilboko Udalak bai
Sorkunde Aiarza museoko zu-
zendariak. Eta horretarako urrats
sendoa egina dute jada: Euskal
Museoaren ondoan, Gurutze ka-
lean, hutsik geratu den eraikina
museoarentzat erosiko dute uda-
lak eta aldundiak; Zara arropa
markak duela gutxi itxi duen
dendaren eraikina. Bost milioi
euro ordainduko diote Inditex
kateari udalak eta aldundiak, er-
dibana.
Gaur egun 4.000 metro koadro
ditu museoak. Zara kateak Euskal
Herrian zabaldu zuen lehen den-
daren eraikinarekin, ia 2.000 me-
tro koadro gehiago izango ditu
etorkizunean. Zehazki, 1.913 me-
tro koadro ditu eraikin horrek,
hiru solairutan banatuta.
Gurutze kaleko 10. zenbakian
du sarrera, eta estrategikoa izan
liteke hori, kultura diputatuaren
esanetan: turistek sarri egiten
dute Plaza Barritik Erriberako
merkatura arteko ibilbidea, eta
Gurutze kaletik egiten dute bide
hori. Hartara, sarrera kale horre-
tan egiteak turistak museora era-
kartzeko balioko duela iruditzen
zaio.
Handitze horrek museoak
aspalditik duen gabezia arinduko
duela eta, gustura agertu da Aiar-
za. Museoak oso bilduma abera-
tsa duela azaldu du, baina, leku
faltagatik, biltegietan gordea
duela gehiena. Hain zuzen,
dituen 20.000 pieza ingurutik
%40 soilik ditu erakusketan.
2021erako nahi lituzke handitze
lanak amaituta zuzendariak;
museoak mendea betetzen due-
nerako.
Estalkiduna
bihurtu dute
klaustroaEuskal Museoaren klaustroari beirazko estalkiajarri diote b Zara denda katearena zen ondokoeraikina erosi, eta handitu egingo dute museoa
Altzairu eta beirazko estalkiz itxi dute Euskal Museoaren klaustroa. MARISOL RAMIREZ / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a6 b Gaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Aldatzeko nahia badago, eta saia-kerak egiten ari dira. Hori da ga-rrantzitsuena Pili Alvarez Mora-lesen ustez (Bartzelona, 1985).Korapiloak askatze bidean topa-ketak egin berri dituzte BilbokoKarmelan, herri mugimenduetanegiten den formazioa aztertu, eta,aurrera begira, hobetzeko tres-nak bilatu nahian. Azterketarenemaitzak www.joxemizumala-
be.euswebgunean jarri dituzteguztien eskura, hausnarketak etaezagutza partekatzea ezinbeste-kotzat baitute. Herri mugimenduen formakun-
tzari buruzko topaketak egin di-
tuzue asteon. Zeren inguruan
hausnartzeko beharra dago?
Gabeziak daude?
Guk urte batzuk daramatzagugogoeta honekin. 2014an prozesuparte hartzaile bat hasi genuenJoxemi Zumalabe Fundazioan,ikusteko herri mugimenduanzein formakuntza eragile zeuden,zer egiten zuten, zein indarguneeta ahulgune topatzen zituzten,eta elkarrekin gogoetatzeko.UEUko ikastaroak baliatuz, jar-dunaldi oso puntualak egiten ge-nituen, eta nahi genuen zerbaitiraunkorra egin. Orduan, HerriJakintzaren Laborategia sortu ge-nuen, Bor-borka izena duena, sa-retzea, formatzea eta gogoetatzeahelburu hartuta. Aterki horrenazpian, Pil-pilean proiektuarekinari gara, eta duela urte bat sortudugu Murtxikatuz taldea. Taldehorrek antolatu ditu topaketahauek ikusteko formakuntza no-lakoa den, zein eragilek egitenduten, zein hutsune eta indargu-ne dituen. Azken finean, elkarre-kin gogoetatzeko eta herri mugi-mendua indartzeko.Zeintzuk dira indargune eta hu-
tsune nagusiak?
Urtarrilean, galdetegi bat bidaligenien eragile askori, eta galdete-
gi horren erantzunekin analisiaegin dugu. Ez da analisi borobilbat, beti irekita dagoen analisi batda, baina esan dezakegu forma-kuntza politiko asko eta askotari-koak ditugula, zorionez; EuskalHerrian formakuntza politikoaegiten da batera edo bestera,nahiz eta eragile batzuek ez dituz-ten horrela identifikatzen; ba-tzuek ez dute sumatzen haiek egi-ten dutena formakuntza politi-koa denik. Bestetik, topatu dugunbeste ondorio bat da oso antzeko-ak direla oso desberdinak direneragileek dituzten korapilo edooztopoak. Nahiz eta galdetegiaerantzun duten eragileak askota-rikoak izan diren, dituzten kora-piloetan bat egiten dute. Zeintzuk dira korapilo horiek?
Batetik, gai teoriko eta praktiko-ak uztartzeko oreka bilatzean ko-rapiloa sortzen da askorengan,eta gaien nolakotasunean ere bai;batzuentzat, sakonegiak dira, etabesteentzat, azalekoegiak. Iritzianiztasuna nahi dugun arren, ba-tzuetan formakuntzaren irakur-keta partziala izaten da. Horiek li-rateke edukiei edo gaiei dagoz-kien korapilo nagusiak. Horaipatu da, baita ere, formakuntzagorputzarekin edo gorputzetikegiten saiatzen direla batzuk,nahi bat badagoela, baina ez daki-tela oso ondo nola egin.Adibidez? Formakuntza nola
egiten da gorputzetik?
Praktika eta teoria uztartu nahiditugu, denak bat egitea eta ez iza-tea hitz egite soila beti, baizik bes-te metodologia batzuk erabiltzea;izan daiteke zapalduaren antzer-kia erabiltzea edo role playingba-tekin hasi gero hausnarketa egite-ko, edo mugimendu jolas bat egi-tea eta gero gertatu denaren ingu-ruan gogoetatzea... Alegia, mugi-mendu gehiago izango dituzteneta bizipenetan oinarrituko direngogoetak sustatzea. Hori nahi batda, baina oraindik beti geratzen
gara hitzen bidezko eztabaidetan.Eragile desberdinek duten kora-piloa da hori.Eta formakuntza nola egitearen
inguruan?
Denbora da gehien errepikatuden korapiloa arlo horretan; nolakudeatzen dugun denbora, jar-dunaldiak goizetan, arrastietan,asteburuetan ipini, luzeak eginedo laburrak egin... Denbora fal-ta, premia hori, korapilo moduanikusten da. Parte hartzea bultza-tzeko nahia badagoela ere aipatuda, baina oztopoak daudela etametodologia egoki bat falta delabetiko profiletatik atera eta beste-lako aniztasun bat topatzeko. Edonola kudeatu gai eta egoera min-garriak; tresna falta dago gataz-kak kudeatzeko.Formakuntza norekin eta noren-
tzat egiten den jarri duzue beste
arreta gunetzat.
Aniztasunaren kudeaketa egite-rakoan azaldu dira berriro ozto-poak: belaunaldien arteko anizta-suna lortzea zaila izaten dela,transmisio guneak sortzea kostaegiten zaigula, eta interesak asko-tarikoak direnean ez direla guz-tien nahiak betetzen. Formakun-tza arloan beste eragileekin alian-tzak egiteko premia ere azaldu da.Azken finean, dedikazio maila di-ferenteak daude, eragileen profi-lagatik ezaugarriak eta baldin-tzak desberdinak dira... Bestalde,finantzaketarekin lotuta, institu-zioekiko harremana ere korapilomoduan ikusten da batzuetan, ezdakigulako laguntza ematearenbenetako intentzioa.Bestetik, jasotako formakuntza
sozializatzerakoan askotan ezgara eraginkorrak izaten; trans-misioa egin barik geratzen da, etagogoetak formakuntza hori jasodutenen artean soilik geratzendira.Horren eragile pluralak badira,
nolatan dituzte korapilo berak?
Horrek zer pentsatu eman digu:
nahi bat dago formakuntza horibeste modu batean emateko etaez izateko orain arte eragile askokegin dituzten formakuntza osomagistralak, edo txostenetan oi-narritutako eztabaiden bidezko-ak. Badago nahi bat horri bueltaemateko, baina nahi bat eta ezinbat. Horregatik, elkar ezagutzea,zein oztopo eta indargune ditu-gun elkarrekin partekatzea ga-rrantzitsua iruditzen zaigu denokhobetzen joan gaitezen. Nahia ba-dago, eta pentsatzen dugu femi-nismotik ideia pilo bat sartu dire-lako ere badela; feminismotikeraiki nahi dira beste era batekokolektiboak, formakuntzak etabotere harremanak, zaintza erdi-gunean ipini nahi dutenak, gor-putzetik egiteko formakuntzakbultzatzen dituztenak, sentimen-duak eta esperientziak oinarri di-tuztenak. Eragile batzuek badutenahi hori, eta ahaleginak egitenari dira buelta emateko. Beraz, bi-dean gaude.Esan duzu eragile batzuek for-
makuntza badutela baina eurek
ez dutela hala hartzen. Uste bai-
no formazio gehiago dago?
Guk ere parte hartzen dugu herrimugimenduan, eta ikusten dugugauza asko egiten ari direla. Mu-
gitzen den herri bat dugu, eta for-makuntza, oso era zabalean uler-tuta, modu askotan egiten da:izan daiteke zine forum bat, edoikastaro bat ikasturte osokoa... Hori izango litzateke indargu-
nea?
Bai, galdetegian eta topaketetankorapiloetan zentratu gara, az-ken finean, elkarrekin gogoeta-tzeko bidea jarraitzeko. Baina ba-dira gauzak oso ondo egiten aridirenak ere. Batzuek aipatu dutehorizontaltasuna bereziki balora-tzen dela, aniztasuna parte har-tzean, eta deszentralizazioa. Batbaino gehiago dira ikastaroak ba-koitzaren bizipenetatik eraiki-tzen saiatzen ari direnak, eta arloludikoa ere lantzen ari dira ba-tzuk. Formatuarekin asmatzeaoso garrantzitsua da; aukera askoeman eta bide desberdinak pro-batzea. Zer irakasgai atera duzue haus-
narketa honetatik?
Badagoela grina hausnarketa egi-teko eta geure burua auzitan jar-tzeko nola egiten ari garen forma-kuntza herri mugimenduan;praktika horiek modu kritikoanzalantzan jartzeko. Hori oso ondodago bidea jarraitzeko eta herrimugimendua indartzeko.
«Antzekoak dira osoeragile desberdinekdituzten oztopoak»
Pili Alvarez Moles b Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea
Herri mugimenduek formazioa nola lantzen duten aztertzeko laneanmurgilduta dago azken urteetan. Prozesu aberatsa dela dio; motaaskotako eragileekin ari direla. Korapiloetan bat egiten dute gehienek.
JUNE PRIETO / FOKU
Berbetan b 7BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
Ibai Maruri Bilbao Bakio
Familian edo lagun ar-
tean. Kalean, taber-
nan eta mahaiaren
bueltan. Ohikoa izan
da Euskal Herrian
kantuan aritzea. Eta Bakio ez da
salbuespena. Usadio hori motel-
tzen ere, gainontzeko herrien
erritmo berean ibili da azken ur-
teetan. Horri buelta eman guran
ipini zuten martxan Bakio Kanta-
ri: garai bateko kantak eta gaur
egungoak protagonista bihurtzen
dituen eguna. «Ni betidanik ibili
naiz oso sartuta Bakioko musika
munduan. Halako zerbait antola-
tzea neukan buruan. Beste ba-
tzuekin komentatu, eta eurek ere
ideia bera zeukatela ohartu ginen.
Azkenean, animatu egin ginen»,
ekarri du gogora Unai Urrutiak.
Hala egin zuten 2015ean lehen
Bakio Kantari, Musikale Bakioko
musika elkartearen eskutik. Lau-
garrena bihar egingo dute.
Egun osoan, kantu giroa heda-
tuko dute herrian. Lau gune
zehaztu dituzte: Bentalde, Moelle
punta, Sabino Arana, eta Bolibar,
Batzoki eta Basigoko bide nagu-
siaren artekoa. Horietako bakoi-
tzean, musika talde batzuk egon-
go dira, kantuan eta musika
jotzen; guztira, zortzi. Urrutiak
dei argia egin du: «Entzutea ondo
dago. Baina jendeak parte har-
tzea nahi dugu, abestea. Hau ez
da kontzertu bat; kantuan ibiltze-
ko egun bat da». Eta horretan
ibiliko dira, 14:30 aldera arte.
Ordu horretan, Iru Biden dute lau
guneetan ibili diren guztiek
elkartzeko lekua. Handik, Egia
tabernara abiatuko dira 15:00
inguruan. Eta 15:30ean herri baz-
karia egingo dute; edo kantu baz-
karia, zehatzago esateko, abes-
tiak ez dira faltako eta. Herriko
probalekuan atonduko dituzte
mahaiak. Aurrez eman behar da
izena. Hortik aurrerako egitaraua
zein izango den ere erraza da
asmatzen: eguna bukatu arte,
abestiak eta musika, Bakioko
bazter guztietan.
Urrutiak gogoratu du Bakio he-
rri txikia dela. Ikasturtean zehar
2.500 biztanle inguru izaten ditu.
Udan, ostera, areagotu egiten da
populazioa. 12.000 lagunetik gora
bizi izaten dira herrian. Udatiar
horien artean «ezkutuko artis-
tak» daudela esan du. Hau da,
neguan euren herrian musikan
ibiltzen den jendea. «Horiek
identifikatzen ahalegindu ginen,
eta hala lortu genituen musika
taldeak lehen urterako». Ehunen
bat musikari bildu zirela gogoratu
du. Eta bakiotarrek ere ondo
erantzun zutela azpimarratu. Ba-
lantze ona egin zuten lehen edizio
hura bukatutakoan.
Bigarrena gehiago kostatu zi-
tzaiela aitortu du. Baina hura ere
«itzel» atera zitzaien, parte har-
tze handiagoarekin. Urterik urte
musika talde gehiago gonbidatu
dituzte. Askotan, taldeek eurek jo
dute antolatzaileengana, ekime-
naren berri izan eta parte hartze-
ko gogoa zutelako; aurtengo be-
rria Uribarri kalez kale izango da.
Euskal musika tradizionala eta
gaur egungoa uztartzen dira.
Urrutia bera, adibidez, Taberna
Ibiltariko kidea da, eta eurek, bes-
teak beste, Ken Zazpi eta Gatibu
bizkaitarren abestiren batzuk
joko dituzte. Rock-and-roll esti-
loko kantuak ere egongo direla
esan du. Hitzak eta doinuak, oro
har, ezagunak izango dira. Hala
ere, badaezpada, liburuxkak ba-
natuko dituzte egunean bertan.
Bakio Kantariren laugarren ekitaldiaegingo dute bihar. Zortzi musika taldeibiliko dira euskal kanta tradizionalaketa gaur egungoak jotzen. Bakiotarrek eta bisitariek ere abestea nahi dute.
Herri oso bat
abeslari
Iazko Bakio Kantarin, abeslari talde bat kantuan. KOLDO ERAUZKIN
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a8 b Gaiak
Entzutea ondo dago,baina jendeak partehartzea nahi dugu. Ez dakontzertu bat; kantuanibiltzeko eguna da»
«Udatiarren arteanezkutuko artistakidenfitikatu genituen,eta hala lortu genituenmusika taldeak»Unai UrrutiaMusikaleko kidea
‘‘
Peru Azpillaga Bilbo
Suak piztu, eta borborka
hasi da lapikoetako
ura. Kalean zehar ba-
rreiatutako sukalde in-
probisatuak jendez lepo daude.
Txoko guztietatik irteten den lu-
rrinak dantzan jarri ditu mundu-
ko arrozei darizkien hamaika
usainak. Kolorea eta zaporea dira
nagusi Bilboko San Frantzisko
auzoan. Jatorri desberdineko la-
gunek, beren jantzi eta arropekin
emandako kolorea. Hamaika
kultura desberdinetako pertso-
nek kozinatutako platerek sortu-
tako zaporea. Bihar egingo den
Munduko Arrozak festa da. Urte-
ak joan, urteak etorri, San Fran-
tzisko auzoko plaza mukuru bete
eta Bilboko erdigune bilakatzen
den eguna.
Orain dela hamabost urte au-
zoan bertan jaiotako egitasmoa
da Munduko Arrozak; Euskal He-
rriko auzo pluralenetariko bate-
tik abiatuta, arraza eta kultura
mota guztietako jendea batzen
dituen herri bazkari erraldoia.
Hamabosgarrena izango da aur-
ten. Bertan, jada izena eman du-
ten 3.600 lagun arituko dira su-
kaldean; egunean bertan munta-
tutako haimen azpian, bakoitzak
etxetik ekarritako lanabes eta ja-
kiz hornituta.
Inor itxaron gabe jaio zen Mun-
duko Arrozak, eta autogestioaren
bidez egin du bidea urte hauetan
guztietan. Inongo laguntzarik
jaso gabe, hainbat eragile eta per-
tsonaren ekarpenari esker sortu-
tako eguna da. Bakoitzak bere
alea jarriz eraikitako eguna. Horri
esker, mundu osoko kulturak ba-
tzen dituen egitaraua osatzen
dute urtero: danborrak eta jantzi
tradizionalak, musika eta dantza,
espeziak eta errezetak... pertsona
orok du lekua aniztasunaren al-
deko jaian.
Urteak era arrakastatsuan ka-
teatu ostean, gainera, Bizkaiko
beste txoko batzuetara ere hedatu
da San Frantzisko auzoan sortu-
tako herri ekimena. Durango,
Gernika, Getxo... hainbat izan
dira dinamika haien herrietara
eramatea erabaki dutenak. Jana-
riaren bidez ere kulturen arteko
hesiak eraitsi daitezkeen seinale.
Azken finean, hori baita Mundu-
ko Arrozen helburua: pertsonen
jatorria edozein izanda ere, plater
baten inguruan batzea, harrema-
nak sustatu eta elkarbizitza sor-
tzeko; sabelekin batera, gizarteko
hutsuneak betez.
Izan ere, festa izateaz gain, al-
darrikapenerako eguna ere bada
Munduko Arrozak. Marjinatuta
eta ahaztuta egon den auzo eta
komunitate zabal eta plural baten
aldarrikapen eguna. Beste hiri eta
gizarte eredu bat posible dela he-
larazten duen bizikidetza eguna:
«Kaleak okupatu eta berreskura-
tu nahi ditugu, instituzioetatik
gure auzoak jasan duen bazterke-
ria salatu eta jatorri desberdineko
pertsonen bizikidetza aldarrika-
tuz», adierazi dute antolatzaile-
ek. Hori da, hain zuzen ere, aur-
tengo leloak dakarren aldarria:
Reclaim/Okupatu/Participa.
Munduko jatetxerik onenakAurten, ordea, Munduko Arrozak
ez da asteburu honetan gastrono-
miarekin zerikusia izango duen
ekitaldi bakarra. Ingelesez ere
mintzatzen den beste egitasmo
baten lekuko izango baita Bilbo:
The World’s 50 Best Restaurants.
Hots, munduko 50 jatetxe one-
nen sarien plaza izango da Bizkai-
ko hiriburua. Gastronomiaren
munduko «oskarrak» bezala
ezaguna da ekitaldia, eta mundu-
ko sukaldari onenak bilduko ditu
Bizkaiko hiriburuan; bihar hasi-
ta, ekainaren 19ra arte —egun ho-
rretan, 50 jatetxe onenen sari ba-
naketa egingo dute Bilboko Eus-
kalduna jauregian—.
Sukaldaritzako izarrek goi
mailako hartzaile gutxi batzuei
begira egingo dituzten ekitaldi
horiez gain, zenbait herritarrek
parte hartzeko egitaraua ere an-
tolatu dute. Sukaldearen mun-
duari lotutako fan zonebat jarri-
ko dute asteburuan, Abandoiba-
rra inguruan, adin guztientzat
pentsatutako egitarauarekin.
Parte hartzaile kopurua, ordea,
mugatua izango da.
Aipatzekoa da 50 jatetxe one-
nen egitasmoaren antolakuntzak
50. postutik 100.era bitartean ge-
ratu diren jatetxeen berri eman
zuela aperitibo moduan orain
dela pare bat egun. Bertan, hiru
euskal jatetxe ageri dira: Nerua,
Elkano eta Martin Berasategiren
jatetxea.
Bi plater, bi janari. Mundu guz-
tiko mahaikideak bilduko dira
Bilboko mahaira asteburuan. Ba-
tzuek gastronomiaren munduko
plater gorenak dastatu eta punta-
ko teknikak izango dituzte ezta-
baidagai. Besteek, lagunez ingu-
ratuta, bapo jango dute kalean
kulturen arteko harremana sus-
tatu eta adiskideak eginez.
Gastronomiaren hiriburu bilakatuko da Bilbo egunotan: Munduko Arrozak herri jardunaren 15.edizioa ospatzearekin batera, The World’s 50 Best Restaurants sariak banatuko dira hiriburuan.
Bi plater mota mahai bakarrean
San Frantzisko auzoko plaza dozenaka modutan prestatutako arrozek koloreztatzen dute Munduko Arrozak egunean. MUNDUKO ARROZAK
Gaiak b 9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
Natalia Salazar Orbe Larrabetzu
Iparraldera begiratu, eta ha-rea. Hegoaldean ere, honda-rra. Berdin ekialde zeinmendebaldean ere. Eguz-
kiaren izpiek desegin eta itsasokoolatuak balira bezala dantzan di-rudite alde guztietako ostertzek.Beroak lurrunduak bezala. Eta le-hor. Eta antzu. Basamortuko egu-nerokoa da, sahararrek ondo eza-gutzen dutena. Ia 42 urte pasatudira euren lurretatik kanporatuzituztenetik. Orduz geroztik, Tin-dufeko (Aljeria) errefuxiatuen
kanpalekuetan bizi dira asko etaasko. Latza da bizirik irautea. Na-zioarteko laguntzari esker egitendute aurrera. Urte osoa latza bada,uda are gogorragoa da. 50 gradu-tik gora izaten dituzte askotan.Egunerokoa zaila da: helduentzat,zaharrentzat, denentzat. Umeekere ez dute aukerarik arnasgunebat aurkitzeko. Horri irtenbideaemateko asmoz, udako oporral-dia haientzako oasi bihurtzekoprogramak gauzatu dituzte hain-bat elkarte eta norbanakok. Aur-ten, Bakeleku udalekua Larrabe-tzura eraman dute.
Helburu nagusia argi duSamuel Ruizek, udalekuko koor-dinatzaileak. «Errefuxiatu kan-palekuetan bizi dira. Errefuxia-tuak dira. Egoera oso bortitza bizidute, batez ere uda partean. Ten-peratura oso altuak jasan behardituzte; hango ura edaten dute,baina ez da batere ona». Eta eli-kadura ere geroz eta eskasagoadela dio. «Nabari zaie: etortzendiren umeak hemengoak bainotxikiagoak dira, eta askoz argala-goak».8 eta 12 urte arteko 36 neska-
mutil saharar izango dira uztail
eta abuztuan Larrabetzun. Lehe-nengoz hartuko ditu herri ho-rrek, azken urteetan Urduñanegiten baitzuten. «Erdiak bainogehiago ez dira atera inoiz kanpa-lekuetatik». Ume eta gazteokdieta orekatua izango dute berta-ko ikastetxe publikoan egingoduten egonaldi horretan. Horriesker, hainbat osasun arazori au-rrea hartzeko aukera izango dute:besteak beste, anemia, desnutri-zioa, diabetesa edota hotzeria.Horrez gain, basamortuko negugogorrean irauteko defentsak ereindartuko dituzte.
Mediku azterketak egingo diz-kiete umeoi: «Prebentziorakobaliagarriak dira». Sintomarenbat hautemanez gero, ahalik etaazkarren jarri ahalko dizkiete tra-tamenduak. «Udalekuan antze-maten dizkieten osasun arazoaktratatu ezean, arazo larri bilakadakizkieke etorkizunean».Osasun arloaz gain, hezkuntza
jarduerak ere gauzatuko dituzte.Arabieraren hassania dialektoaz
gain —euren hizkuntza—, euskaraeta gaztelera ezagutu, ikasi etaerabiltzeko aukera izango dute,baita bertako ohitura eta bizimo-dua ikasi eta ezagutzeko ere.
28 urte BizkaianErrefuxiatuen kanpalekuetakohaurrak Bizkaiara lehenengozetorri zirenetik 28 urte pasatudira. Hasieran, familiek hartzenzituzten etxeetan. Azken sei urte-etan, ordea, askok aurtengoarenantzeko udalekuetan egin dituzteegonaldiak; izan ere, gero eta zai-lagoa egiten zaie uda denetanume eta gazte sahararrak hartukodituzten familiak lortzea. Gaine-ra, euren asmoa da ahalik eta umegehien ateratzea basamortutik. Gauza bera gertatu da sahara-
rrek dituzten oinarrizko beharri-zanak asetzeko nazioarteko la-guntzarekin. Urtetik urtera la-guntza horiek murriztuz joandira; bai erakunde publikoenak,bai arlo pribatukoak.Udalekuak finantzatzeko ere
zailtasunak dituzte. Begiraleakboluntarioak izango dira: sei ber-toko gazteak dira, eta beste bi, sa-hararrak. Hala ere, asko dira sor-tuko diren gastuak: besteak beste,bidaiak, bisak edota janaria or-daintzeko. Horri guztiari aurre egiteko la-
guntza eskatu dute, eta zenbaitkontu korronte zabalik dituzteekarpenak jasotzeko, Laboral Ku-txan, Caixabanken eta Kutxa-banken: ES05 3035 0037 41037005 0791; ES63 2100 4248 66210014 7895 eta ES08 2095 51749091 1793 1051.Egonaldiak aukera emango du
Saharako gatazka gizarteratzekoere. Hala, haurrentzat ez eze, Sa-harako bizilagun guztientzat dagarrantzitsua programa hori.
Larrabetzun pasatuko dute uda Tindufeko kanpalekuetako 36 ume eta gazte sahararrek,Bakeleku udalekuan. Bi hilabetez, ondo jateko eta osasuna zaintzeko aukera izango dute.
Oasi bat basamortuaren erdian
Etxean ume sahararrak hartzeko familia kopuruak behera egin zuenean erabaki zuten udalekuen programa abiatzea. BAKELEKU UDALEKUA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a10 b Gaiak
Kanpalekuetatiketortzen diren umeakhemengoak bainotxikiagoak dira, etaaskoz argalagoak»Samuel RuizBakeleku Udalekuko koordinatzailea
‘‘
Ane Maruri Aransolo Ea
Sendatzera datozen bazterrekomelodiekin dator oraingoan JosuBergara (Ea, 1979). Disko bakoitzabakarra eta berezia den moduan,kantautore gisa barik, banda mo-duan dator oraingoan eatarra.Asunekdiskoan kantautore abes-tiak «beste plano batera» era-man dituztela aitortu du musika-riak.Zer aurki dezakete entzuleek
Asunek diskoan? Zein izan da
zure asmoa?
Kantautorearen lana bandarekinjotzea da bosgarren diskoko plan-teamendua. Hala ere, ez dut eginhelburu zehatz bati jarraitzendion gauzarik. Artistikoki inte-resgarriak egiten zaizkidan gau-zak egin ditut, horrela, abestie-tan, pentsatzen dudana transmi-titzea lortzen dut eta. Diskohonetan nire bizipenak landu di-tut kantuetan, jendearengana za-baltzeko asmoagaz. Bizitzarenalde positiboenak azpimarratzendituzten kantuak egin ditut.Zerk bereizten du disko hau le-
henagoko beste lauetatik?
Neurri batean, Kanta txikien in-darra aurreko diskoaren jarrai-pen artistikoa dela esango nuke.Bestalde, bandarekin elkarlaneanegindako diskoa da, nahiko fres-koa; zuzeneko diskoa dela ustedut. Ez da kantautorearen musi-ka bakarrik lantzen; kantautore-arena da, baina bandara eraman-dakoa. Jende askok esan dit ba-karlariaren estetika gehiagoespero zuela, eta beste era batekoestetika aurkitu duela. Ez da errit-mo askokoa, baina ohikoa ez zenmaila batera eraman dugu. Alda-keta pozik hartu dutela esan di-date.Zeri buruzko gaiak lantzen ditu
Asunekdiskoak?
Nahiko gai ugariak lantzen ditudisko honek. Alde batetik, nire bi-zitzan oinarritutako abestiakdaude, alabari eskainitako kan-tua esaterako. Nire deskonexiodigitalari buruzko beste bat erebadago. Hala ere, badaude trans-bertsalagoak diren beste abestibatzuk. Astelehen arruntakkan-tak, esaterako, bizitzako ikuspegiezberdinei buruz hitz egiten du;egun guztiak izan daitezkeelakoastelehenak, eta norberaren eskudagoelako hori aldatzea. Badau-de, gainera, politikoagoak edo so-zialagoak diren beste abesti ba-tzuk. Txoria dator esatera abes-tia, adibidez, Mikel Etxaburuondarroarraren poema bat da, etanire lagun Alfredo Remirezi dedi-katu diot; kartzelan dago txio ba-tzuk idaztearen ondorioz. Gureahotsadeitzen den abestiak sala-
tzen du gaur egungo agintariekherriaren ahotsa isildu nahi dute-la; mehatxuarekin, beldurrare-kin eta autozentsurarekin lortzendutela hori. Hala, baina, ez diegubakarrik edukiei erreparatu, etaestetikan ere soinu eta doinu des-berdinak lantzea izan da gure as-moa.Disko honetan, bakarlari lanak
alde batera utzi eta bandarekin
aritu zara. Zergatik hartu duzu
erabaki hori?
Bost urte eman ditut Mikel Nuñezdurangarrarekin eta Nerea Alber-di biolinista bilbotarrarekin jo-tzen. Oso ondo konpontzen naizberaiekin, eta eurek taldean besteinstrumentu batzuk sartzea ereondo egongo litzatekeela esan zi-daten; bateria eta baxu batekinerritmoa sartzea, alegia. Guremusika lasaia den arren, instru-mentu horiekin beste plano bate-
ra eramaten da musika. Erabakinaturala izan zen, eta merezi izanduela ikusi dugu. Jendeari askogustatu zaio, abestiak kantautoreestilokoak izan arren bestelakofreskotasuna dute eta; pop etafolk estilo apur bat gehiago. Azke-nean, kantautoreen abestiak osopoetikoak izaten dira, melodiarenaldetik galduak, baina disko honiukitu josiagoa eta jantziagoaeman diogu. Abestiak beste ere-mu batera eraman ditugu, kan-tautorearen musika galdu ezarren. Bide beretik doa, baina gar-biagoa da. Zergatik jarri diozu Asunak ize-
na diskoari? Eta Bide bazterreko
melodia sendagarria azpi-izen-
burua?
Bi jatorri ditu diskoaren izenak;ni, Eakoa izan arren, Ea eta Bilboartean bizi naiz. Kalekumea naiz,ez baserrikoa. Baina orain urte ba-
tzuk, ortuan lanean hasi nintzen,eta gauza asko ikasi nituen. Betiuste izan dugu asunek min ema-ten dutela, baina kontrara ere egi-ten dute, beste landara batzuksendatzeko gai direlako. Metaforamodura asko gustatu zitzaidanhori, jendeak esaten didalako nirekantuak musika lagungarria di-rela. Ez gabiltza zelaiak betetzen,baina neurri batean, asunek beza-la, melodia politak eta lagunga-rriak egiten ditugu.Zelan grabatu duzue diskoa?
Diskoetxean grabatu dugu, bainamodu berezian. Normalean, estu-dioan pistaz pista grabatzen diraabestiak, bateriarekin hasi eta ba-xuarekin jarraituz. Disko hau,baina, denok elkarrekin joz gra-batu dugu. Bat, bi eta hiru esanda.Diskoari sinesgarritasuna emate-ko grabatu dugu horrela. Horrela,entzuten duenak badaki ez dela
disko artifiziala, zuzeneko musi-ka dela baizik. Entsegu asko be-har izaten dira horretarako, baitamusikari trebeak ere. Baliteke nitrebeena ez izatea, baina ondo la-gunduta nago. Modu honetangrabatzeak diskoari ikaragarriz-ko saltoa ematen dio, bizitasuna.Ez gara oso leialak izan abestieta-ko denborekin, baina naturalta-suna eta erraztasuna lehenetsi di-tugu. Nabaritzen da Asunekdiskozintzoa eta gardena dela. Lehen,Beatlesek eta bestelako taldeekhorrela grabatzen zituzten disko-ak, eta bestelako sakontasunaematen dio horrek diskoari, si-nesgarritasun handiagoa. Pozik al zaude lortutako azken
emaitzarekin?
Abesti guztiekin nago pozik, bes-te batzuetan gertatu ez bezala. Ezzait horrenbestetan gertatu kantuguztiekin pozik geratzea, abestibatzuekin erraz aspertzen naizeta. Ez dut uste disko honetakoabesti guztiak 10ekoak direnik,baina nahiko borobilak direlauste dut, eta gustura nago. Aurkezpen kontzertua egingo
duzue hurrengo ostegunean,
ekainaren 21ean, Bilboko Kafe
Antzokian. Gogotsu kontzer-
tuekin hasteko?
Apur bat urduri nago, ez dut eze-tzik esango. Azken finean, aretohandi batean egingo dugu aur-kezpen kontzertua, eta zaila dahori betetzea. Aurreko diskoare-kin horrela egin genuen, eta 400pertsona inguru sartu ziren. Osoondo joan zen kontzertu hura.Honetan berdin gertatzea esperodugu. Oraingoa doan da; beraz, ezdakit zenbat jende joango den,baina itxaropena hortxe dago. Bilbon aurkezpena izango da
ekainaren 21ean, baina 24an
Ean arituko zara, herritarren au-
rrean.
Bai, Eako jaietan hamabigarrenurtez jarraian joko dugu, eta osopolita da hori. 2006. urtean abes-tu nuen lehen aldiz, eta ordutikurtero aritu naiz bertan. Hurrengo kontzertuak noiz
egingo dituzue?
Uda ez da urtaro egokiena gure-tzat; jendeak parranda nahi dueta. Uztailaren 27an, Lekeitionizango gara, eta, abuztuan, Bilbo-ko jaietan. Irailaren 15ean, berriz,Markina-Xemeinen, eta, urrian,Ugaon eta Iruñean izango gara.Bartzelona zein Valentzia aldetiklotutako kontzertuak ere baditu-gu dagoeneko. Urtean, gutxi go-rabehera 20-30 bat kontzertuematen ditut, urtearen arabera,eta aurten hortik ibiliko gara.Gustura egon garen lekuak erre-pikatzen ditugu, eta toki berrieta-ra esperientzia bila joaten gara.
«Nabaritzen da‘Asunek’ disko zintzoaeta gardena dela»
Josu Bergara Aretxabaleta b Musikaria
‘Asunek. Bide bazterreko melodia sendagarria’ diskoaren aurkezpenkontzertua emango du Josu Bergarak ekainaren 21ean, Bilboko KafeAntzokian. Estudioan zazpi musikari batu, eta zuzenean sortu dute.
GAIZKA PEÑAFIEL / ASIER OLAZAR
Berbetan b 11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Eguna irauli. Gaua-
ri astindua eman
eta kalera atera.
Iluntasuna argitu
eta jardueraz be-
tetako ospakizu-
nez gozatu. Horixe proposatu du,
beste urtebetez, Gau Zuriak. Bil-
boren sorreraren 718. urteurrena
ospatzeko, argiz, musikaz, kolo-
rez eta ikuskizunez jantziko ditu
hiriko hainbat kale eta txoko.
Hain zuzen, antzerkia, musika,
bideo-mappingak, argi eta soinu
ikuskizunak eta esperientzia sen-
tsorialak prestatu dituzte bilbota-
rrek zein bertaratzen diren bisita-
riek gozatzeko.
Aurten, berritasun nabarmena
iraupenari dagokiona izango da.
Orain arte, gau bakarrean biltzen
zituzten Gau Zuriaren ospakizu-
nak. Oraingo honetan, bi gauetan
egingo dituzte. Gaur eta bihar, Bil-
bo unibertsora bidaiatuko dute
bertaratzen direnek. Proposame-
nak ugariak dira. 30 jarduera
izango dira aukeran, bi gau horie-
tan.
21:30ean abiatuko dituzte Bil-
boren urteguneko ospakizunak,
gaur eta bihar, 01:30era arte.
Agertokiak askotarikoak izango
dira: elizak, aretoak, egoitzak
edota plazak. Ikus-entzuleek zen-
tzumenak erne-erne izan behar-
ko dituzte ibilbide osoan zehar
aurkituko dituzten eskaintzez go-
zatzeko. Ikuskizunak tarte bere-
zia hartuko du ehun urte bete di-
tuzten Euskaltzaindia eta Indau-
txuko eskolak omentzeko.
Ikusgarria. Argiztapenari zein
tamainari eta oihartzunari erre-
paratuta. Halakoxea iragarri eta
aurreikusi dute Gau Zuria: txori
eta lore ikaragarri handiak, argi
konstelazioak eta oihartzun inte-
raktibozko jolasak edota txotxon-
gilo erraldoiak.
Jardueretako asko erabat inte-
raktiboak izango dira. Bi gau ho-
rietako protagonista garrantzi-
tsuenetakoak ikus-entzuleak
izango baitira: bilbotarrak zein
kanpotik iritsitako bisitariak. Be-
tiere, proposatutako esperientzia
desberdin, berezi eta parte har-
tzaileetan aritzeko prest dauden
herritarrak.
TRANSFIGURAZIOA
Atxurin egingo dute saioetako
bat: Gizakunde elizan. Musika
klasiko eta garaikidez osatutako
argi eta soinu ikuskizun bat era-
mango dute hara. Erabat itxural-
datuta agerraraziko dute espa-
zioa. Lau zatitan eta lau musika
mugimendutan banatutako pie-
za taularatuko dute: introspek-
zioa, bilaketa, transfigurazioa eta
betetasuna mamituko dituzte
mugimenduok. 22:00etan abia-
tuta, 45 minutu oro eskainiko
dute saio bat. 01:00etan emango
diote hasiera horietako azken
ikuskizunari.
‘CHILL OUT’
Azkenaldian Martzana kaiari
eman nahi dioten itxura exotiko-
ari helduko dio Gau Zuriaren egi-
tarauak ere. Chill out gune bila-
katuko du Bilbo 700 fundazioak.
ABESTIZ ETA SOINUZ
Zazpikaleetan elkartuko dira Bil-
boko Akordeoi Orkestra Sinfoni-
koa, Bilboko Koral Elkartea, San
Antonio Iralabarri korala eta San
Antonio abesbatza. Santiago ka-
tedralaren atarian kontzertuak
eskainiko dituzte. 21:00etan eta
23:00etan hasiko dira saioak.
‘BERTSE’
Musikatik antzerkirako bidea
egiteko aukera izango dute Eus-
kal Museora joaten direnek. As-
teon zabaldu duten klaustro es-
talian Bertse antzezlana taulara-
tuko du La Historia y La Villa de
Bilbaok. Bilboren idiosinkrasiak
ezagutu eta ulertzeko, iraganera-
ko bidaia aurkeztuko dute. Hiria-
ren sorrerari, hazkundeari eta
garapenari buruzko gako batzuk
aletuko dituzte. Gaur egungo hiri
eredura iristeko ibilbidea labur-
biltzen duten lau emanaldi egin-
go dituzte gaur eta bihar:
22:30ean, 23:15ean, 00:00etan
eta 00:45ean.
EGUZKI LOREAK
Euskaltzaindiak mende bateko
ibilbidea egin duela oroitzeko,
eguzki lorez apainduko ditu
egoitzako balkoiak. Hala, 1918ko
irailaren 5a ekarriko dute gogo-
ra: Eusko Ikaskuntzaren lehen
kongresuan Euskaltzaindia sor-
tzeko erabakia hartu zuteneko
eguna.
BILBO UNIBERTSOA
Argi-itzalak, efektuak eta irudi
bitxiak izango ditu ezaugarri Gau
Zuriak. Arriaga plaza, esaterako,
unibertso zabalaren geraleku
bihurtuko dute. Bilbo Unibertsoa
kokatuko dute bertan: bertakoek
zein bisitariek aztertu ahalko du-
ten planeta instalazioa. Egunez
ere jarrita utziko dute, eta, gauez,
Holst musikagilearen doinuare-
kin piztu eta argituko dute,
ibaiertzari kutsu bitxi berezia
emanez.
‘BEYOND’
Ikusten denaren eta irudika dai-
tekeenaren arteko oreka bilatzen
zein hausten lagunduko dute
ikuskizunek. Areatzako estalpea
argiz osatutako tunel handi bila-
katuko du Beyond izeneko insta-
lazioak. Bertaratzen direnek argi
efektu bereziak antzemango di-
tuzte. Argiak sortzen dituen pers-
pektiba eta denbora efektuak na-
barituko dituzte, tunel batean bi-
daiatzen ariko balira bezala.
Gau Zuriaren bidez ospatuko dute, beste urtebetez, Bilbo hiriaren urteguna. 718 bete dituenhonetan, bi gauetarako prestatu dituzte ikuskizunak. Gaur eta bihar argiak hartuko ditu hirikokaleak. Tarte berezia hartuko dute Euskaltzaindia eta Indautxuko eskolak omentzeko.
Soineko dirdiratsua jantzita
Argiek eta koloreek hartuko dituzte Bilboko hainbat eraikin eta txoko enblematiko. MARISOL RAMIREZ / FOKU
12 b Proposamena BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 15a
LIGHT FACTORY
Argia da, zalantzarik gabe, Gau
Zuria bereizten duen ezaugarri
nagusia. Udaletxearen fatxada
bera ere argi proiekzio baten pan-
taila bihurtuko dute. Irudiez gain,
argien efektuekin programatuta-
ko soinu banda bat entzungo da.
Hiriko doinuak, gizakien eta por-
tuko jardunaren soinuak eta mu-
sika estilo askotarikoen doinuak
uztartuko ditu ikuskizunak.
‘LAMPADOPHORES’
Antzinako Greziako zeremonie-
tan argiak eramaten zituzten lan-
padoforo zeritzenen irudia gogo-
ra ekarriko dute Uribitarten.
Abandoibarran, kalejira argitsu
batean ibiliko dira Lampadopho-
reak izendatu dituzten egitura
puzgarri handiak.
EKAITZ HANDIA
Ikusmenaz gain bestelako zen-
tzumenak ere astindu nahi diz-
kiete emanaldiekin bisitariei.
Konfetizko ekaitz handi bat irudi-
katuko duen argi eta musika
ikuskizuna eramango dute Bizi-
kidetasun plazara, Isozaki dorre-
en arteko zabalgunera. Zortzi me-
troko diametroa duen kupula
garden bat jarriko dute, eta parte
hartzen dutenek sentituko dute
elurra ari duela irudikatzen duten
kristalezko bola horietako batean
daudela.
TULIPAK
Gaua argiztatzeaz gain, naturari
erreparatuko diote zenbait ikus-
kizunek. Kasu batzuetan, natura-
ren indarra bera goraipatuz; bes-
tetan, modu artifizialean irudika-
tuz. Albiako lorategiak, esatera-
ko, tulipa lanparez osatutako na-
tura hil batek apainduko ditu. Era
guztietako estanpatuak eta kolo-
rezko ehundik gora pantaila jarri-
ko dituzte han.
PLAZART
Zabalguneak hainbat arte dizipli-
natako ikuskizunak hartuko ditu:
elkarren atzetik jardungo diren
musika, dantza eta sormena ez
dira faltako 21:00etatik 00:00eta-
ra. Hamar ikuskizun eskainiko
dituzte gaur eta bihar.
‘TXIO TXIO’
Naturako soinu lasaigarriak
gauaren isiltasunean. Horixe es-
kainiko du Henao kaleko ikuski-
zunak. Bertako zuhaitzetan ariko
dira bi txori, bereziki saio horre-
tarako sortutako emanaldiaren
barruan.
OSKARBIA
Quim Moya margolari eta perfor-
merrak 15 metroko horma irudi
dearen zumarkalean jarriko
duten argi instalazio parte har-
tzailean bisitariek beraien itzala-
ren proiekzioarekin jolasteko
aukera izango dute.
MAELXTROM
Sormenari astindua emanda
antolatu dituzte emanaldietako
asko. Besteak beste, ikus-entzu-
nezko muntatze batekin sinkro-
nizatutako hiru bateria astindu-
ko ditu Maextromek, Iberdrola
dorrearen parean.
MAGIA TXOKOAK
Agertoki orok ohikoa ez duen
kutsu bitxia hartuko du. Guggen-
heim museoan magia hori gauza-
tu ere egingo da, sei aztiren esku-
tik. Aztiok argia eta magia
uztartuko dituzte bihar gauean.
‘SPLASH!’
Argiztapena, bideo-mapping-a
eta soinua uztartuko ditu Splash
instalazioak Deustuko Unibertsi-
tateko fatxadan.
STRATUM
Gau Zuriak oihartzun interakti-
bozko jolas bat eramango du Biz-
kaia aretora. Esku batek interfaze
baten gainean egiten dituen
mugimenduak espazioan
gorpuztuko dira argi geruzen
bidez.
THE UPROOTED
Birziklatzearen garrantziaz jabe-
tzeko, plastikozko poltsak balia-
tuta egin dituzte Abandoibarran
jarriko dituzten loreontzietako
lore argitsuen orriak. Han ere,
magiaz betetako eremu batean
murgilduko dira bisitariak.
ITSASARGIAK
Evaristo Txurruka kaiko kale-
argiak galaz jantziko dituzte Gau
Zuria iritsi dela iragartzeko.
SWING-A ITSAS MUSEOAN
Itsasadarra Itsas Museoan artez
eta swing dantza estiloaz uztartu-
tako gauak eskainiko dituzte
Four Friends taldeak eta Eider
Saratsaga abeslariak. Hiru ema-
naldi izango dira: 21:30ean,
22:30ean eta 23:30ean.
BIG DANCERS
Lau metroko txotxongiloek Zaz-
pikaleak animatuko dituzte,
erritmo eta mugimenduekin sin-
kronizatutako musika eta argi
efektuekin.
Antzerkia, musika eta argiak uztartuko dituzte hainbat ikuskizunek. BILBAO 700
Bilboko ohiko paisaia erabat aldatuko du Gau Zuriak. BILBAO 700
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
www.bilbao700.eus
@
bat margotuko du, zuzenean, Re-
kalde aretoan. «Izarrezko uni-
bertso bat» irudikatuko du ber-
tan. Izarrak itsasgarri argitsuak
izango dira, eta instalazioa bisita-
tzen dutenei banatuko dizkiete.
Aukera izango dute pintura ko-
lektibo horretan parte hartzeko.
FLOWER POWER
Landare munduaren indar han-
dia erakusteko asmoz, argizko lo-
rategi baten bidez giro magikoa
sortuko du Flower Powerinstala-
zioak, Moyua plazan.
RIZOMA
Lurra eta unibertsoa eskutik
lotuta irudikatuko dute ospaki-
zunek. Azkuna zentroko atrioa-
ren burdinazko zutabeek argi
konstelazio bat sostengatuko
dute. Iluntasunean argituko
diren ehunka sokak, elkar guru-
tzatuta, laino artegagarri bat sor-
tuko dute. Tom Dekyevere artista
belgikarraren sorkuntza da.
BALDOSA
Unibertsotik Bilbora salto eginda,
hiriaren adierazgarri den baldosa
interaktibo bihurtuko dute, eta,
era horretara, joko handia eman-
go du Indautxu plazan. 36 metro
koadroko instalazio interaktibo-
ak abestu egingo du norbait bera-
rekin jolasten denean.
ARGIZKO BIDEA
Ohiko paisaia irauliko dute zen-
bait proposamenek. Esaterako,
Ertzilla kaleko oinezkoentzako
tartean kolorez jantziko dituzte
kaleko argiak.
EHUN URTEKO KOLOREAK
Mende bateko ibilbidea ospatze-
ko, kolorez jantziko dira Indau-
txuko eskolak. Ricardo Bastida
arkitektoaren eraikina hiru
dimentsioko irudiak proiektatze-
ko erabiliko dute.
ERROTA
Hiru dimentsioko argi irudiak
baliatuko dituzte Casilda Iturri-
zar parkean ere laser argi futuris-
taz egindako eszenografia ikus-
garriak eratzeko.
MUSIKA 110
Teknologia berriak alde batera
utzita, Gau Zurian klasikoei hel-
duko dienik ere bada. Arte Ede-
rren Museoko bisitariei musika
klasikoko zuzeneko emanaldia
eskainiko diete.
IN SILHOUETTE
Ikusi, ukitu eta parte hartu. Hori-
xe sustatuko dute hainbat ema-
naldik. Esaterako, Artetxe Kon-
Proposamena b 13
MUSIKA
ABADIÑOPatxi Ta Konpainia.
b Igandean, 16:30ean, Urkiolan.
ABANTODoctor Deseo.
bGaur, 23:30ean, Eusko Gudariak
plazan.
ABANTO Ilargi Beltza.
bGaur, 02:00etan, Eusko Gudariak
plazan.
BARAKALDOGulty Rage eta
Kaixton.
bGaur, 18:00etan, Gurutzetako
kultur etxean.
BARAKALDOLa Reverso.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOSeven Covers.
bGaur, 21:30ean, Larrea Berrian.
BARAKALDORock Factory.
bBihar, 18:00etan, Mendigon.
BARAKALDOSanti Matxete
y los Pieles Rojas.
bBihar, 20:00etan, Riojana Rocken.
BARAKALDODesguace Beni
eta Lopez-Pelaez.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOAtlantida, Inoiz
eta Mi Dulce Geisha.
bBihar, 20:30ean, Edaskan.
BERMEOThe Hammerkillers,
The Wizards eta Backbone.
bBihar, 21:30ean, Nuntxakun.
BERMEOCaptain Süün.
bAsteartean, 21:00etan,
Beleza Malandran.
BERRIZ Inun.b Igandeean, 13:00etan,
probalekuan.
BILBO Los gondoleros o el rey
de Baratariaoperako kantuak.
bGaur, 19:00etan, Arriaga
musika kontserbatorioan.
BILBOOtxarkoaga Punk Fest:
Primeros Auxilios, Bolkete eta
Tu Padre en Bolas.
bGaur, 19:00etan, Lozoñon.
BILBOUdal Txistulari Banda:
Latinoamerikatik.
bGaur, 19:00etan, Areatzan.
BILBOAinara LeGardon.
bGaur, 20:00etan, Bilbo Arten.
BILBOCover Radio.
bGaur, 20:00etan, Novum Zugan.
BILBOMaria Toro Quartet.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOTubular Tribute.
bGaur, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOMoikave.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOSabinari gorazarre.
bGaur, 20:30ean, Baiona tabernan.
BILBOLee Junior.
bGaur, 20:30ean, Ganbaran.
BILBOGonzalo Portugal.
bGaur, 20:30ean, Loruri kalean.
BILBOAndoni Aizpuru Quartet.
bGaur, 21:00etan, Hacerian.
BILBORed Iron Squad.
bGaur, 21:00etan, Shaken.
BILBOPositiva.
bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOFalling Black.
bGaur, 21:30ean, Orfeo elkartean.
BILBORojo Vivo Reggae Band.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBOLa Basu eta Mad Muasel.
bGaur, 22:00etan, Iralako jaietan.
BILBOEls Catarres eta Buhos.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOGlaukoma eta
Radio Revolucion.
bGaur, 22:30ean, Otxarkoagako
jaietan.
BILBOXabi Brixton.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOLa Woman DJ eta
Mister Mojo Risin.
bGaur, 22:30ean, Distrito Jamaican.
BILBOAnna Blasco & JCB Trio.
bGaur, 00:00etan, La Riberan.
BILBOMitos & Cobos.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBONi un minuto sin música:
Juan Valls, Tom Boyle, Vuelo 505,
Olatz Salvador, Musiclab, Serrulla
eta Nerabe.
bBihar, 11:30etik 19:30era, Fnac-en.
BILBORafa Aceves Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOSteven Munar.
bBihar, 13:30ean, Residencen.
BILBOHavana 537.
bBihar, 19:30ean, Otxarkoagako
jaietan.
BILBOElla La Rabia,
La Coordenada eta Avida Dollars.
bBihar, 20:00etan, Shaken.
BILBONeverminders, Smash
eta Suburbia.
bBihar, 20:00etan, Stage Liven.
BILBO Indietex.
bBihar, 20:00etan, 3T’s tabernan.
BILBOMendizabal.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBO Iñigo Ruiz de Gordejuela
eta Adrian Fernandez: Urjauzia.
bBihar, 21:00etan, Hacerian.
BILBO Joxpa Erromeria.
bBihar, 22:00etan, Iralako jaietan.
BILBO Juanito Makande.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBODJ Nash.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOTrikizio.
bBihar, 23:00etan, Zurbaranbarrin.
BILBOMeridian.
bBihar, 00:00etan, La Riberan.
BILBOScreamers & Sinners eta
Indy Tumbita & the Voodoo.
b Igandean, 12:00etan,
Crazy Horsen.
BILBOElsa Garcia & Israel
Santamaria Duo.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOLa Banda del Abuelo.
b Igandean, 13:00etan,
Bilbo Zaharreko plazan.
BILBOUndercover.
b Igandean, 13:30ean,
3T’s tabernan.
BILBOPlays N’Kids, The WOP
Band eta Travellin’ Brothers.
b Igandean, 15:15etik 18:30era,
Itsas Museoko zabalgunean.
BILBO Ken Zazpi Ahotsezkantaldia.
b Igandean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa: Messa di bellezza.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOMaria Berasarte & Lisboa
String Trio.
bAsteazkenean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOBerlingo Orkestra
Filarmonikoaren ikus-entzunezko
emanaldia.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Guggenheim museoan.
BILBOSkytrain.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOPablo und Destruktion.
bOstegunean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOAinhoa Arteta & BOS:
I hate music.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
20:00etan, Arriaga antzokian.
BILBOBirkit Alonso.
bOstegunean, 20:00etan,
Sarean elkartean.
BILBOThe Cowboy.
bOstegunean, 20:30ean, Golf Barrin.
BILBOGypsy Jazz.
bOstegunean, 21:00etan,
Hika Ateneoan.
BILBO Josu Bergara eta
Akorde Txikiak.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
DURANGONevadah.
bGaur, 22:00etan, New Stepen.
DURANGOErein.
bOstegunean, 20:00etan,
Intxaurren herriko tabernan.
GERNIKA-LUMO Julia Foruria
ikastegiko musika klasikoko
bakarlari eta taldeak.
bAsteartean, 19:00etan, Lizeoan.
GETXOMusic on the Bridge:
Mississippi Queen, The Big Flyers,
Five Direction, Mud Candies eta
Mamagigi’s.
bGaur, 18:00etan, Bizkaia zubian.
GETXOMusic on the Bridge: The
Crazy Wheel Band, Priscilla Band,
William Gutierrez, Free the Wheel
eta The Troubadour All Star Band.
bBihar, 18:00etan, Bizkaia zubian.
GETXOPomeray.
bBihar, 19:00etan, Ereagan.
GETXOFeel Acoustic.
bBihar, 23:00etan, kirol portuan.
GETXOCotton Blues Band.
bBihar, 23:30ean, El Comercion.
GETXOThe Busker Juice.
b Igandean, 13:00etan, Ereagan.
GETXOMusikaliaren Banda
eta Feten Feten.
bOstegunean, 20:00etan,
Biotz Alai plazan.
GORDEXOLATresonrock eta TOR.
bBihar, 18:00etan, Ligorria Rocken.
IGORREHavana 537.bGaur, 19:30ean, txosnen ondoan.
IGORREMG Banda eta Oxabi.bGaur, 23:30ean, plazan.
IGORREZeinke, Gozategi eta DJ Isma.
bBihar, 23:00etan, plazan.
LARRABETZUAudience.
bBihar, 20:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
LARRABETZUMice.
b Igandean, 18:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
Getxo b Music on the Bridge
Musika, Bizkaia zubianGaur eta bihar musikak hartuko du Getxon Bizkaia zubiko terraza eremua,
Music on the Bridge jaialdiarekin, zubiaren 125. urtemugan. Mississippi
Queen, The Big Flyers, Five Direction, Mud Candies eta Mamagigi’s ariko
dira gaur; eta The Crazy Wheel Band, Priscilla Band, William Gutierrez,
Free the Wheel eta The Troubadour All Star Band, bihar. HITZA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a14 b Agenda
Agenda b 15BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 15a
LEIOAPop-Rock Lehiaketaren fi-
nala: The Amsterdammers, Noiah,
Valkyria eta The Flying Scarecrow.
bGaur, 22:00etan, Ikea Berri
plazan.
LEIOAOxabi.
bBihar, 23:00etan, Ikea Barri
plazan.
LEIOALeioako Jota Lehiaketa.
b Igandean, 12:00etan, Ikea Barri
plazan.
LEIOAOihan Vega.
bOstegunean, 19:30ean,
Agirre Lehendakariaren plazan.
LEIOAThe Dirty Socks.
bOstegunean, 23:00etan,
txosnetan.
LEIOAAkerbeltz.
bOstegunean, 23:30ean,
Agirre Lehendakariaren plazan.
MARKINA-XEMEINLos Bracco,
Screamers & Sinners eta
Moonshakers.
bBihar, 20:00etan, Kontzekupean,
Topabeer garagardo azokan.
MUNGIAPomeray.
bGaur, 22:00etan, Zubikoan.
MUNGIAWhite Towels Blues
Band.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
PORTUGALETEThe Cheaters.
bGaur, 22:00etan, Rock Volatinen.
PORTUGALETEPleamar, Zigor
eta Itxartu abesbatzak.
bBihar, 20:30ean, Nazareteko
Andre Mariaren elizan.
PORTUGALETEZatika.
bBihar, 22:00etan, Rock Volatinen.
SONDIKASabes muy Bien.
bGaur, 21:00etan, kultur etxean.
SONDIKAPentagrama elkartea.
bAsteazkenean, 19:30ean, kultur
etxean.
SOPELAPatxuko Nice.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELAThe Barrenos eta Speed.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELASteven Munar.
b Igandean, 13:00etan, La Triangun.
UGAOSarea Fest: Moonshine
Wagon, The Pushermen, The
Dolphiners, The Binilo’s, Mumia,
Ou Mama!, Susterbacks eta
Zazkel.
bBihar, 22:00etan, herriko hainbat
tabernatan.
ZALDIBARLomoken Hoboken
eta The Vartools.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
ZALDIBARTalka.
bBihar, 19:30ean, Herriko
Tabernan.
ZALDIBARKokein eta Cobra.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ZAMUDIONakar Barria.
bGaur, 22:30ean, plazan.
ZAMUDIOTrikileku.
b Igandean, 19:30ean, plazan.
ZEANURIZeanuriko Txistulari
Taldearen 50. urteurrena: Bilbo,
Galdakao, Gernika, Zornotza,
Durango, Otxandio eta Gasteizko
txistulari lagunak, Zeanuri, Luis
Iruarrizaga eta Arantzabela abes-
batzak, Etzandereak, Arrikibar eta
Arantzarte dantza taldeak, eta
Gontzal Mendibil, Kepa Junkera,
Mikel Urdangarin eta Esti eta Olatz.
bBihar, plazan.
ANTZERKIA
ARRIGORRIAGAHortzmuga: Jule.
bGaur, 20:00etan, Udaletxeko
plazan.
BARAKALDOYllana & Primital
Bros: The Primitals.
bGaur, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BILBOPatricia Sornosa:
El Patriarcado.
bGaur, 19:00etan, Hika Ateneoan.
BILBOBizkaiko Antzerki Ikastegia:
Jauría.
bGaur, 20:00etan, Pabilioi 6en.
BILBOKantu Kolore: Far West.
bBihar, 12:30ean, Zorrotzako
Azoka plazan.
BILBOEl Gran Rufus: Pink Impact.
bBihar, 18:00etan, Masustegiko
futbol zelaian; eta igandean,
12:30ean, Ugarte plazan.
BILBOArambel: Yerma.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Pabilioi 6en.
BILBODramagia & Toni La Sal:
La famiglia Toronbole.
b Igandean, 13:00etan, Panera
plazan.
BILBORichard Sahagun:
Caballo / Dostoyevski.
b Igandean, 19:00etan, Hacerian.
BILBOKabia Teatroa:
urteko tailerren erakustaldia.
bAsteartean eta asteazkenean,
19:30ean, Bilborocken.
ERMUAErnesto Barrutia:
El tanguito de mamá.
bBihar, 22:15ean, Ermua
antzokian.
GORLIZPirritx, Porrotx eta
Marimotots: Borobilean.
bBihar, 18:00etan, Ibarreta plazan.
IURRETATrotamundos: Historias
de un bahúl.
bGaur, 18:00etan, Dantzari plazan.
Bilbo b Folk Lorea
Santutxun, erraldoi arteanBilboko Udalaren eta Gaztedi Dantza Taldearen eskutik, asteburu osoan
erraldoi, gaitero eta dultzaineroen doinuan ibiliko da Santutxu auzoa.
Mairuek erraldoi konpartsaren —argazkian— 25. urteurrenarekin bat
egingo du Folk Loreak programak: gaur 18:30ean txistulariekin kalejira
egingo dute Karmelo plazan, eta igandera arte jai giroa izango da. GAZTEDI
IURRETAMysterieuses Coiffures.
bGaur, 19:00etan, Askondon.
IURRETATrapu Zaharra: A cal y
canto.
bGaur, 20:30ean, Dantzari plazan.
IURRETABapatean Zirkoa:
Baserriko porrusalda.
bBihar, 19:00etan, Askondon.
IURRETAAmico On the Beach.
bBihar, 20:00etan, Askondon.
IURRETA Imanol Ituiño: Magia
parrastan.
b Igandean, 13:30ean, Dantzari
plazan.
LEIOAAgustin Jimenez eta
Maribel Salas: Monolokos 10.
bOstegunean, 23:00etan,
Aldapa kalean.
LEKEITIOTartean: Ez Dok Hiru.
Euskal musikaren benetako istorioa.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarrin.
PORTUGALETEUmore Gauak:
Juan Aroca.
bGaur, 21:00etan, Santa Klaran.
PORTUGALETEWilbur: Piensa
en Wilbur.
b Igandean, 19:00etan, San Roke
plazan.
SOPELAPez Limbo: Miss Karaoke.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
DANTZA
ABANTO Iluminatic Marching
Band.
bBihar, 20:00etan, Eusko Gudariak
plazan.
ABANTOHarrigorria: dantza plaza.
b Igandean, 18:00etan, Gallartako
jaietan.
BARAKALDOSendoa Balleta.
bBihar, 19:00etan, Barakaldo
antzokian.
BILBOMonterreyko Balleta:
Beltxargen aintzira.
bBihar, 20:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOClaqué Connection.
b Igandean, 19:00etan,
BBK aretoan.
BILBOMatxalen Bilbaoren Atalak
eta Eneko Alcarazen Bero gabe.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Azkuna zentroan.
GERNIKA-LUMORoss Dantza
Eskola: La bella y la bestia.
bBihar, 16:30ean eta 19:00etan,
Lizeo antzokian.
GERNIKA-LUMORoss Dantza
Eskola: Musikaren garapena.
b Igandean, 10:30ean eta
12:00etan, Lizeo antzokian.
GETXOGetxotar Dantza Eguna.
bGaur, 20:00etan, Biotz Alai plazan.
MARKINA-XEMEINDantza
moderno eta klasikoko ikasleen
emanaldia.
bGaur, 18:30ean, Uhagonen.
BERTSOLARITZA
BERANGOBertso bazkaria: Ekaitz
Larrazabal Katxoeta Fredi Paia.
bBihar, 15:00etan, plazan.
BILBOAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
bBihar, 17:00etan, Karmelan.
LOIU Igor Elortza eta Etxahun
Lekue.
b Igandean, bazkalostean, Laurota
auzoan.
HITZALDIAK
BILBOErik Zubiaga: 1937ko
ekainaren 19a. Caída de Bilbao
en manos franquistas.
bAsteartean, 18:45ean, La Bolsan.
DURANGOMikel Anderez: Posible
da gorrotorik gabeko gizarte bat?.
bAsteazkenean, 18:30ean,
Elkartegian.
BESTELAKOAK
BARRIKAMerkatu Marinela.
b Igandera arte, portu inguruan.
BILBOGau Zuria.
bGaur eta bihar, hiriko hainbat
gunetan.
BILBOMunduko Arrozak festa.
bBihar, 12:00etatik aurrera,
Mariaren Bihotza plazan.
BILBOXerezaderen Artxiboa
Literatur Podkastaren V. Jaia.
bOstegunean, 19:30ean, Biran.
ERMUAGastronomiari buruzko
azoka.
bBihar, 11:00etan, Orbe plazan.
PLENTZIALanbro Beltza eleberri
eta genero beltzari buruzko topa-
ketak.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
19:00etatik aurrera, Goñi Portalean.
PORTUGALETE I. Liburu Azoka.
b Igandera arte, Solar plazan.
SANTURTZICubiertos de Gloria
emanaldi poetiko musikatua.
bGaur, 20:00etan, Kresala aretoan.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Los Angeles hirikoGriffith parkean, Leemendian (Kalifornia,AEB), Hollywood
dioten letra handiakospetsu bilakatu dira munduosoan. Zinea eta ospea iradoki-tzen dituzte, besteak beste, etabisitariak erakartzeko arma han-dia bihurtu dira 1923an publizita-te kanpaina baterako sortu zituz-tenez geroztik. 13,7 metro garaieta 106,7 metro luze dira hizkiak,guztira. Bilbon antzeko ideia izandute: baranda handi bat jarri duudalak Artxandan, hiria txorienbegietatik ikusteko aukera ema-ten duen mendiaren gainean. Bil-bao-Bilbo dioten letrek osatzendute hiriaren ikuspegi zabala etaosatua ematen duen eremukobegiratokia. Leku hori hirikogune esanguratsu gisa sustatunahi dute, elementu hori bisita-riak erakartzeko baliatuta.Artxandarekin batera, besteak
beste, Pagasarri eta Arnotegimendiek inguratuta ageri da, sa-konune batean, tximinia gorrienartean hazitako metropolia. Lasaiageri da goi aldetik begiratuta.
Bare. Eguneroko joan-etorrianoin zein gurpil gainean aurreraeta atzera ari direnen zalapartaeta mugimendurik ia antzemanezinik. Ibaizabal ibaiaren ondoanizugarri hazi da. Itsasargi bat balitz bezala, dorre
bat nagusi da hiriaren zabaltasu-nean. Iberdrola dorrea da. 165metro garai den eraikina. Leihoamaigabeetako beiren islak age-rian uzten ditu haren 41 solairuak.Eraikin ezagun batetik bestera,bidea saltoka egin lezakeen itxurahartzen dio bisitariak Bilbori.Pauso bat emanda Guggenheimmuseora irits zitekeela dirudi. Etasaia liteke, irudipena baliatutabesterik ez bada ere, titaniozkoxaflen leuntasuna sentitzen.Eguzkipean beroak kiskalita zeinetengabeko zirimiri azpian hoz-tuta, eskua azkar altxatzeko kei-nua egingo du. Begiak zabalik, etairudipena hegan. 200 metroko al-tueran, Artxandako begiratokiakeskaintzen duen askatasun ega-rriaz gozatzeko saiakeran murgil-duta.Beste alderantz eginda, zenbait
puxtarri askatu eta zirkuitu biri-bilean egiten duten bideari erre-paratzeko gogoa sor dezakeen
eraikinari so geratu da ikuslea.Eremu biribilean biraka irudikadaitezke koloretako bola txiki-txoak, behealdera iritsi bitartean.Zuria eta gorria nagusi dira zir-kuitu biribilean, Bilboko lehoienzirku itxian. San Mames estadioaatzean utzita, jauzika, auzoz au-zoko bidea irudika daiteke talaiabikainetik.Zubirik zubi; kolore askoko
bide eta eraikinetan barrenabidaiatu, haize freskoak lagun-duta egindako hegaldian murgil-
duta. Zazpikaleetako zein BilboZaharreko bizitasuna irudimene-an. Eta ertz, izkina eta bihurguneoro aztertu dituela uste bezainpronto, itzuli da txoriaren begira-da hegaldi luze eta patxadatsutikerrealitatera. Bilbao-Bilbo diotenletra gorrien atzera. Barandarihelduta, bidaiaren hasierakotokira iristeko unea iritsi da.Abentura hasitako lekuan buka-tzeko unea.
Artxandako funikularraArtxandara iristeko aukera ugaridago. Oinez, autoz, autobusez edofunikularra bezalako garraiobidebitxi bezain ikusgarri batean egindaiteke gorako eta beherako ibil-bidea: azkar, merke eta seguru.1915ean eraiki zuen mendi garaie-tako trenen eraikuntzan eta man-tentze lanetan eskarmentua zeu-kan Suitzako enpresa batek. Fu-nikularra egin zuten garaian, Ar-txanda mendian jolas parke batzegoen —gaur egun, desagertutadago—. Bilboko hirigunea men-dian zegoen eremuarekin lotzekoeraiki zuten funikularra. Gauregun, martxan jarraitzen du. 226metroko maldari aurre egin, etagehienez %44,98ko aldapa gain-ditzen du, hiru minutuan 770 me-tro eginda. Goranzko eta beheranzko bi-
dean paisaiaz gozatzeko aukeraeskainiko dio bisitariari. Garai ba-teko zalapartak isilduta. Izan ere,1974. urtean ireki zuten Artxan-dako jolas parkea, eta 1990eanitxi. Egiptokoen antza zuten zor-tzi piramideak urrunetik ikus zi-tezkeen. Bizkaiko gailurra jolase-rako eta aisiarako gune modernobilakatu zuten. Eguraldi kaska-rraren zein industria krisiarenondorioz —batek daki—, bisitarikopuruak behera egin zuen. Gauregunera, Bilboren balkoi bilaka-tuta iritsi da Artxanda.
Ibaizabal ibaiaren inguruan hazi eta eraberritu den hiri barruko joan-etorrizalapartatsuetatik at, Bilbo osotasunean ikusteko aukera ematen du Artxandak.
Bilbo, txorien begietatik
Hiriaren ikuspegi zabala eskaintzen du Artxandako begiratokiak. ARITZ LOIOLA / FOKU
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 15a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE
Funikularrean igo daiteke mendira —1915ean eraiki zuten—. ARITZ LOIOLA / FOKU
Eraikin ezagun batetikbestera, bidea saltoka egin lezakeenitxura hartzen diobisitariak